3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea...

21
3 OINARRIZKO

Transcript of 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea...

Page 1: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

3

OINARRIZKO

Page 2: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …
Page 3: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

IKUSTALDIAREN NONDIK NORAKOA

1. Aldez aurretik prestaketa saioetan hartutakoorduan museora heldu.

2. "Pinturaren elementu garrantzitsuenak" 8 minututanedo/eta "Eskulturaren elementu garrantzitsuenak"7 minututan aurkezten dituzten ikus-entzutekoak.

3. Museoko aretoetan aukeratutako artelanak komentatueta aztertu "Bisitarako Kartoiak" erabiliz. 60 minutu.

4. Ikasle nahiz irakasleek inkesta bete.

5. Ikustaldiaren amaiera.

BISITARAKOJARRAIBIDEAK

KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA

OINARRIZKO 3

Page 4: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

MUSEOKO IKUSTALDIRAKO DIZIPLINARTEKO LAN IRADOKIZUNAK

Museora etorri baino egun batzu lehenago, ikastetxean, diziplinarteko lan saio bat burutzea guztizbaliagarritzat jotzen dugu. Helburua zertaz konturatzea litzateke: museoan ikas daitekela, jakina,baina museoaren bitartez ere ikasketa bideak eskeintzen zaizkigula...Hurrengo proposamenak aurkezten dira, ikastetxe bakoitzak interesgarrienak aukeratzeko edo etabeste batzuk, aproposagoak agian, sortzeko.

Geografia eta Historia- Museoan ikusiko diren lan bakoitzaren inguru historiko eta artistikoa.- "Bisitarako Kartoien" erabilpena.- Mitologia greko eta latina arte ezberdinetan.

Hizkuntzak- Euskara: agiri didaktikoetan agerturiko hitz berriak. Artean izandako mugimendu ezberdinei dagozkien literatur zatiak: erromantizismoa, errealismoa, expresionismoa, surrealismoa...- Bestelako hizkuntzak: artean erabilitako hitzen azterketa, latina, greko, frantsesa edo eta ingelesatik harturikoak direnean.

Dibujoa- Koloreak eta perspektiba.

Fisika eta Kimika / Natur Zientziak- Argia eta kolorea.- Koloreak eta material akrilikoak.- Higrometroa.

Musika- Bai Literaturan bai Historian ikusitako mugimendu artistikoei dagozkien musika zatiak.

IKUSTALDIAREN ONDORENGO LAN IRADOKIZUNAK

Erabilpen didaktikoan oinarrituz, 1etik 4rarte ordenatu ditugu hurrengo lan proposamenak:

1. Dossier bat egitea. Gidoia, hurrengo hau izan zitekeen:- Zer da, zertarako sortu eta zer isladatzen duen museoak.- Artea eta arteak: literaturan, musikan, pinturan eta eskulturaren arteko loturak bilatu.- Ikustaldiaren deskribapena eta gehien estimatu dituzten artelanak komentatu.- Eritzi pertsonala.

2. Literatura, pintura eta musika zati batzuk aukeratzea eta horien arteko loturen ikerketa.

3. Bi pintura eta eskultura bat aukeratu, ikasleek komentatzeko.

4. Ikusitako bi artelan aukeratu eta komentatu beraien ezaugarri nabarmenenak.

Page 5: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

BISITARAKO JARRAIBIDEAK

Nahiz eta ikasle guztiei "Bisitarako Kartoiak" eskeini, taldearen arduraduna beherago proposatzendiren galderekin beti has daiteke bisitaldian.Galdera errez hauetan oinarritzen den metodo honi esker, ikasleen pentsamolde kritikoa garatzekotrebetasuna handituko da, eta geroko "Bisitarako Kartoiak" erabiliz museoko koadro batzukkomentatzeko aukera izango dute ere. Informazioa bakarrik barneratu ordez, beraiek zuzeneankoadroetan ikusten dutenaren arabera, beraien interpretazio propioa egitera animatzen zaie. Honela,eta guk hautatutako koadroen aurrean elkarrizketa bultzatuz, artearen bidez ikastea lortuko dugu.

Bisitarako metodoa:

1. Koadroa komentatzen hasi baino lehen, zure ikasleei eskatu minutu bete denboraz eta isilean, koadroaribegira egoteko.

2. Galdera hauei erantzuteko ez da batere beharrezkoa Arte Historiaren ezagutzik izatea.

3. Planteatzen den bisitaldiaren asmoa ez da "erantzun zuzenak" lortzea, beraien ikuspuntuak eta hausnarketakegitera bultzatzea baizik.

4. Beraien komentarioak hasi baino lehen ez irakurri koadroaren izenburua. Beti kontu handiz erabili beharda daukagun informazioa, bakarrik beharrezkoa ba da beraiek esandako kontestu barnean, eta betikomentarioak "ibiltzen" hasi eta gero. Informazioa goizegi edo gehiegizkoa eskeintzeak beraien partehartzeaurrundu egiten du.

5. Taldearen arduraduna koadro guztiekin beti hurrengo galdera honekin has daiteke:Zer ikusten duzue koadro edo eskultura honetan?Eta jarraitu dezakezu (beharrezkoa ikusten baduzu):- Zer gehiago gertatzen ari da? - Zerbait gehiago esan nahi duzue?- Zer gehiago ikusten duzue? - Norbaitek zerbait ezberdin ikusten du?

6. Koadroaren zati guztiak aztertzeak beraien behaketaren trebetasuna gehitu egiten du, eta beraienerantzunak landuagoak izatea ere lortuko duzu. Beraz, hurrengo galdera honekin jarrai dezakezu:Zer ikusten duzu koadroan / eskulturan... hori esanarazteko?Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. Galdera honen ordezko aukerak hurrengo hauek izan daitezke:- Zergatik uste duzu hori? - Zer uste duzu horretaz?- Non ikusten duzu hori? - Zerbait gehiago esan dezakezu horretaz?

7. Galdera errez hauekin amaitu eta gero, geroko "Bisitarako Kartoiak" materialaren erabilpena askozbaliagarriagoa izango da hautatutako artelanak asmatu eta komentatzeko.

8. Azkenean, eta beti koadro bakoitzaren komentarioak bukatu ondoren, laburtu zuk zuen ikasleek ateratakoideiarik interesgarrienak. Bere erantzunak berreskuratuz beraien ideiak balidatu egiten dituzu.

Ez larritu prozesu hau zuk espero zenuena baino luzeagoa bada, zure eskuan beti daukazu beharrezkoak direnaldakuntzak egiteko aukera.

Page 6: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA

OINARRIZKO 3

4

ARTELANEN KOKAPENA

SOLAIRUA

012 3

SOLAIRUA

15

6

7

8 910

1 2 3 4

6 7

5

8 9 10

4

Momentu honetan ez dago ikusgai

Page 7: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA

OINARRIZKO 3

ARTELANENKOMENTARIOAK

Page 8: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

Ibilbide honen aintzinakoenak dira bi artelan hauek. Egilea ezezaguna eta Erdi Arokoak dira.

Garai honetan, ezbehar asko gainditu behar zuen jendeak, eta egoera honi kontsolamendu eta erantzun batbilatzeko, batik bat Jainkoa zuten babesle, erlijioa. Gainera, kulturgabekoa zen jende gehiena eta Arteakerlijioa irakasten zuen.

Bi lan hauek jendearen portaera txarraren ondorioa erakusten digute.

Gurutzetik jaitsiera honek, gure pekatuak barkatzeko Kristok jaso behar izan zuena adierazten du, eta Noerenkutxa-k, Biblian dagoen istorio bat erakusten digu: Uholdea, non Jainkoak zintzoa salbatu eta gaiztoa zigortzenduen. Hauxe da bi artelan hauek pintatu zituen artistak irakatsi nahi zuena.

Eta, irakasteko, nola pintatu zuen?

- Ba ondo ikusteko, dibujo lodia eta kolore sendoak erabili zituen.

- Ez dago itzalik, eta kolore baten tonu ezberdinik ere ez. Kontraste gogorra lortzen dute koloreek.

- Beste aldetik, ez dago perspektibarik, ezta sakontasunik ere. Ezin dugu asmatu gauzaren bat bestea bainourrutiago dagoen. Bakarrik, inportanteagoak diren pertsonaiak handiagoak agertzen direla.

- Gainera, hemen agertzen diren figurak, bata bestearen ondoan edo azpian ipintzen dira, baina harremanetanjarri gabe, eta den dena sinplezia osoz pintatuta dago.

Ikusterakoan, ez da oso zaila asmatzea lan figuratiboak direla eta gai erlijiosokoak. Noeren kutxa-n, koloreberdeska nagusia da, eta Gurutzetik jaitsiera-n, berriz, gorria. Oso argi ikusten da ere zura baten gaineanmargotuta daudela. Beste aldetik, artistak erabilitako teknika tenpera da eta tresna pintzela.

Noeren kutxa eta Gurutzetik jaitsiera

ANONIMO KATALANANoeren kutxa eta Gurutzetik jaitsieraXIII. mendearen azken herenaTenpera intxaurrondo-oholean108 x 52 cm (bakoitza)

Page 9: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturanoso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez beteta dago eta den dena oso ondo marraztu du artistak.

Gainera, koloreak ugari eta argitsuak dira. Beraz, guzti honi esker, margotuta dagoen guztia benetazkoa delaematen du. Beste aldetik, errez ikusten da nola koloreak "hozten" diren segun eta koadroaren hondorantzbegiratzen dugun, eta honela sakontasunaren efektua indartu egiten da.

Argia ere naturala da eta koadroaren goiko alderantz begiratzerakoan ahuldu egiten da.

Koadro hau pintatzerakoan, artistaren asmoa Kristoren bizitzaren gertakizun batzuk kontatzea zen. Hori delaeta, lan honetan bi gertaera ezberdinak kontatzen ari dira batera: aurrean, Pietatearen eszena dago eta,atzean, Kristoren Lurperatzearena agertzen da.

Beste aldetik, posible da ere ikustea nola hiru pertsonai nagusiek konposizioa triangelatu bat osatzen dutenberaien gorputzekin: Ama Birjinaren aurpegia, Kristorena eta honen esku hila elkartzeko lerro bat marraztenbadugu, ateratzen zaigun forma triangelu bat da. Bere puntetan ere tentsio handiko elementuak aurkitzendira, eta horrexegatik gure begiek, nahi gabe ere, horiek ikusi dituzte lehenago.

Koadro hau zura gainean margotuta dago, oleoz eta pintzelaz, baina bere alde berezia ere badu lan honek,eta zera da: hemen agertzen diren jantziak eta etxeak ez dira protagonisten garaikoak, artistarenak baizik;eta gertakizun honi anakronismoa deitzen zaio.

Pietatea gurutzearen behealdean

AMBROSIUS BENSONPietatea gurutzearenbehealdeanc. 1530Olioa haritz-oholean68 x 88,2 cm

Page 10: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

Francisco de Zurbarán-ek 1662an margotu zuen koadro hau eta bere sinadura daraman bere azken lana da.Hemen, Ama Birjina agertzen da Jesus haurrarekin besoetan San Joan Bataiatzailearekin jolasten ari denbitartean. Mihise honetan erabili den pertsonaien antolaketa piramide erakoa da, Birjinaren burua erpinabihurtuz.

Nahiz eta Zurbarán dibujogile aparta izan, eta izugarrizko trebezia erakutsi oihal ezberdinen kalitatea pintatzeko,hemen aipatzekoa da nola landu duen argia eta kolorea. Kolorea, nahiz eta urria izan, oparoa da ere: koloreberoak primeran orekatzen dira hondoaren oliba eta Birjinaren mantu urdina eta hotzekin. Beste aldetik, argiaguztiz pentsatuta dago atmosfera neutro eta pixka bat lainotsu hau lortzeko, eta horrela Jesus haurraren irudiabeste guztien artean hobeto nabarmentzeko.

Nahiz konposizioa nahiko geldia izan, Zurbaránek mugimendua lortzen du Birjinaren gorputzaren tortsioaz etahaur bion figuren inklinazioaz ere.

Koadro honen gaia erlijiosoa da eta, beraz, bildotsa, San Joanek eskuan daraman gurutzea eta Ama Birjinarentunikaren kolore gorria Kristoren Pasioaren sinboloak dira (Jangoikoaren bildotsa, Gurutzefikapena, eta odolaeta sufrimenduaren kolore gorria).

Koadro honetan artistak erabilitako teknika mihise gaineko olioa da eta pintzelaz pintatu du. Guzti hauek ohizkoosagaiak ziren XVII. mendeko Espainian.

Ama Birjina Jesus Haurrarekin eta San Joan Bataiatzailea haurra

FRANCISCO DE ZURBARÁNAma Birjina Jesus Haurrarekin etaSan Joan Bataiatzailea haurra1662Olioa mihisean169 x 127 cm

Page 11: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

Mihise honetan, Joaquín Sorolla margolariak eliza baten barruan kokatu ditu pertsonaiak. Hauek, apaiz batekheltzen duen erlikia bat musukatzeko asmoz ilaran daude; bitartean, meza-mutil batek dohaintzak biltzen ari da.

Argia naturala da. Goitik sartzen da jendearen buruak argitzen eta elizako apaingarriak nabarmendu egitenditu ere.

Kolorea urria baina oparoa da, eta hauen beroak (gorriak, marroiak eta okreak) eta hotzak (grisak, urdinak etaberdeak) konbinatuz oreka on bat lortzen du Sorollak.

Pintzelkada pentsatuta dago argiaren efektua indartzeko; horrexegatik, zehaztugabe eta askea agertzen zaigualde argitsuenetan, baina sendoa eta trinkoa besteetan. Trebezia honi esker, artistak eguneroko une arruntbat modu naturalean eta bizian harrapatu egiten du.

Koadro hau ikusterakoan, garaiko gizartean erlijioak zuen garrantzia eta eragina ia susma dezakegu, langile-klasean gehienbat.

Konposizioa horizontala da, eta elementu nagusiak hiru plano orokorretan banatzen dira sakontasuna lortzeko:baldosazko lurra aldarearekin, pertsonaiak eta hondoko horma bere apaingarriekin.

XIX. mendearen bukaerakoa da obra hau, eta pertsonaien janzkerak oso ondo isladatzen du garai hori.

Erlikiari musu ematen

JOAQUÍN SOROLLAErlikiari musu ematen1893Olioa mihisean103,5 x 122,5 cm

Page 12: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

Francisco Iturrinok 1912-1914an inguru burutu zuen koadro hau. Nahiz eta Santanderren jaio berehale Bilborabere gurasoekin mugitu zen, horrexegatik euskal artisten artean ere kokatzen zaio.

Ikusi bezain laster, oso deigarria da zaldikume guzti hauen multzoa eta tamania. Itxuraz, ikuslearengandikihes egiten ari dira eta, artistak aukeratutako mihisearen neurriak kontutan harturik, handiegiak direla ereematen dute abere hauek. Animalien kopurua eta hain baxua ikuspuntuak zeruertzea ezkutatu egiten duteimpresio hau indartuz.

Arte lan honek ematen duen sakontasuna eta mugimenduaren efektua zaldumeen jarrerarekin lortzen da, guriatzea emanda, goiko eskerreko angelurantz diagonal bar sortuz.

Iturrinok pintzelarekin zuzenean egin du koadroa, lehenago marraztu gabe. Formak kolore-ikutu luze eta zabalabitartez sortu eta eraikitzen ditu, pintzelkadari norabidea emanez zaldien zurda, bizkarra eta buztanak asmatuegiten ditu. Margotzeko era azkar eta zuzen honek zirriborrotsu eta espresio handiko itxura ematen dio lanosoari.

Mihise hau kanpoaldean eta eguzkitan eginda dago. Horrexegatik, aukeratutako olioaren koloreak bizia etaindartsuak dira. Okreak, marroiak eta bioletak trebezia handiz orekatu ditu artistak berdeak, horiak eta zuriekin.

Moxalak zelaian

FRANCISCO ITURRINOMoxalak zelaianc. 1912-1914Olioa mihisean150,4 x 200,5 cm

Page 13: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

Jean Metzinger margolariaren koadro hau kubismo mugimenduaren barnean kokatzen da. Ez zuten errealitateaimitatu nahi; objektuak, ikuspuntu asko eta ezberdinetatik ikusita izango balira bezala margotzea zen artistahauen helburua.

Gainera, gauzak lauak agertzen zaizkigu eta aurreko artistek erabilitako perspektiba errespetatu gabe. Mihisealaua bada, bere gainean agertzen diren gauza guztiak, horrela agertu behar dute.

Bodegoi honetan, mahaia, gitarra, botila, fruta-ontzia eta pieza lauki bat, seguraski oihal puska bat, ikusditzakegu. Gauza guztien formak sintetizatuta daude, angelu ezberdinetatik ikusita eta bakoitzari dagokionespazioa tartean sartuta. Kolore guneak ere objektuen formetatik independenteak dira.

Metzingerrek, sakontasunaren efektua egin ordez, gune itxi bat sortu du non objektuak bilduta dauden etaikuslearengana hurbiltzen diren kontrolatutako nahaste-borraste batean. Eszena inguratzen duen obaloak etaerronbo itxurazko mahaiak espazioa antolatzen dute.

Pintzelkada ezin da ia ikusi. Mihise honetan era simetriko batean banatuta dauden kolore marroiak, beltzaketa grisak dira nagusienak. Simetria hau nabaria da mahaian eta hondoan, non koadroaren erdiko marraimajinario bati esker beraien arteko koloreak trukatu egiten dituzten.

Nature morte (Natura hila)

JEAN METZINGERNature morte(Natura hila)1919Olioa mihisean73,3 x 100 cm

Page 14: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

1959ko koadro honetan, Antonio Saura artistak betiko gai mitologiko bat berrinterpretatu egiten du emakumezkobiluziari aurre egiteko; aitzaki eta izenburu berdinarekin Rubens margolariak egin zuen bezala.

Saurak, mihise eta jarrera ezberdinetan aurkezten dizkigu hiru emakume hauek. Erdikoak bere ezkerrekoaldaka altxatu egiten du; eskuinekoak bere ipurdia eta bularrak erakusten dizkigu batera; eta ezkerrekoakbere sabel mardula eskaintzen digu.

Artistak, lodi, azkar eta narraz itxurazko pintzelkadak erabiliz emakumezko gorputzaren elementu oinarrizkoaksinplifikatu ditu. Irudiek indar espresibo handia daukate; beraien tamaina, argiaren falta eta zuri eta beltzakoloreak baino besterik ez erabiltzea (mihisearen zuritasuna kolore moduan ere agertzen zaigu), emakumehauen bizitasun eta agresibitate zuzen eta gordina gehitu egiten dute.

Rubens-en kontra, gaur eguneko triptiko honetan Sauraren asmoa ez zen emakumeen artean komunikaziobat lortzea, eta hori agerian dago irudi bakoitza mihise ezberdin batean eta bere sinadurarekin egindadagoelako.

Hiru Graziak

ANTONIO SAURAHiru Graziak1959Olioa mihisean196 x 292 cm

Page 15: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

Kitaj margolariak egin zuen koadro hau 1977-1978 inguruan. Protagonista, Nissa Torrents bere laguna da,jatorriz kataluniarra eta oso hispanista estimatua izan zena Londresko Unibertsitatean.

Ezineko perspektiba bat erabiliz, eszena hay objektu ugariekin barnealde batean kokatzen da eta, horien bidez,protagonistaren gustu eta kultur giroa ere jakinarazten da. Bi katu irudizko mugikaria, Pisassok egindakoabezalakoa da, eta Bartzelonako Els quatre gats izeneko kafe-etxeko ikurra izan zen, non margolariak etaintelektualak biltzen ziren. Kristoren buruko eskultura, espainiar kulturarekiko erreferentzia gisa dago, etaaulkia bere garaiko gizarteak egiten duen ekarpen abangoardista edota berriaren onarpena da.

Goialdean, barnealde hau zabaldu egiten da Kosta Bravako paisai batera, eszena osoa argi alai batekin estaliz.Ingurune honetan, Nissa Torrents lasai eta pertsona ziur modura agertzen zaigu. Errez asmatu dezakeguartistarekin izandako elkar ulertzea eta kidetasuna.

Marrazkia garrantzitsua da hemen, elementu guztien ertzak inguratuz eta konposizioa plano handietan antolatuz.Bestetik, olioa genuza finetan emanda dago, honen ondorioz mihisea toki batzuetan ikusi ere egiten da, etabesteetan, kolore geruzak gardentzen dira.

Pintzelkada ez da nabari baina modu bereziak emanda dago; beraz, nahiz eta kolorea ugaria eta oparoa izan,hau latz eta lehor samarra bilakatzen da. Aldi berean, ezaugarri historiko asko agertzen dira eta, horri esker,bai pertsonaia eta bai koadroa garai edo une zehatz batean kokatu dezakegu.

The Hispanist (Nissa Torrents) (Hispanista (Nissa Torrents))

RONALD B. KITAJThe Hispanist (Nissa Torrents)(Hispanista (Nissa Torrents))1977-1978Olioa mihisean244,2 x 76,2 cm

Page 16: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

1972an, Daviesek bere erakusketa indibidual handia egin zuen Londresen, eta, hiru urte geroago, berriz ereeskaiola eta poliesterrez egindako bere eskulturak aurkeztu zituen, erretratuaren eta giza figurarenerrepresentazioan oinarrituta. Instalazioak aho zabalik utzi zituen Londreseko publikoa eta kritika; izan ere,eskultore figuratibo eta errealista baten lana deskubritu zuten. Hain zuzen ere, artista hura garai hartakoeskultura britainiarreko joera abstraktutik aparte zegoen, eta bere erreferentziarik hurbilenak pintura, antzerkiaeta performancea ziren.

Hasierako garai hartan, Daviesek neurri naturaleko eta itxura errealistako figurak egin zituen; errealismo horilortzeko, batzuetan, naturaletik hartutako moldeak erabiltzen zituen eta beira-zuntzez egindako begiak eta ilenaturala aplikatzen zituen, figurak bigarren eskuko arropa eta zapatekin jantziz. Eskulturak, normalean, bikotekaedo taldeka agertzen dira, eta kontu handiz jarriak, betiere. Inguruari buruzko oso aipamen gutxi daude, eta,normalean, figurek objetu arraroak eramaten dituzte eta tarimen gainean egoten dira, euren izaera eszenografikoaareagotuz.

Timothy Iman lagun eta artistaren arabera, "...Davies urte luzez aritu zen (Every) War Memorial (Gerra momentu(bakoitza)) obra lantzen. Hiru gizon gazte, gerritik gora biluzik, jarrera bitxietan agertzen dira (Daviesek ‘urratsak’deitzen die jarrera hoiei); euretako batek marko moduko bati eusten dio, multzoaren artifizio-itxura indartuz.Lanaren inspirazio iturria argazki bat izan zen; argazki hartan Beiruteko kale bat agertzen zen, bonba bateneztandaren ostean, eta, bertan, shockaren eraginez, zibilak ikusten ziren lurrean botata eta sakabanatuta.Figurak errealitatetik abiatuta daude modelatuta, eta ezin hobeto egokitzen dira euren zurruntze paralizatura,beraien gainean isurtzen den igeltsua inongo ahaleginik egin gabe eraldatzen den moduan, hauts eta odolbihurtzen den arte".

Lan honek iritzi kontrajarri asko sorrarazi zituen, eta artistak berak hausnarketa hau plazaratu zuen: "Niretzat,beti dago gatazka bat sortutako figura eskultorikoen ezaugarrien eta kalean ikusten denaren artean, bainasaiatzen naiz figurek gehiago erakutsi ditzaten gizakien dohainak, eskulturaren dohainak baino".

(Every) War Memorial (Gerra monumentu (bakoitza))

JOHN DAVIES(Every) War Memorial(Gerra monumentu (bakoitza))1974-1977Teknika mistoa162,5 x 366,5 x 244 cm

Page 17: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

Remigio Mendiburu artista euskalduna da, material ezberdinak landu zituen (egurra, metala...) eta orokorreanlan abstraktuak egin zituen, oraingo hau bezalaxe.

Baina, nahiz eta abstraktua izan, eskultura honek naturarekiko harreman estuak dauzka: materiala pago ondoakdira, Euskalerrian nahiko arrunta den zuhaitza.

Egurra gainetik bakarrik landuta dago eta bere jatorrizko ezaugarri asko mantentzen dira. Ez dago leundutaeta alde guztietatik tresnaren (gubia) aztarnak agerian daude. Beraz, zuraren lodiera, bere gainazala etazimurtasuna ere denok baloratu dezakegu.

Bere formari dagokionez, multzo trinkoa eta adierazkorra da. Baina pieza bakoitza eskuz landuta dago, etagero, egurrezko iltzeak erabiliz, multzo berezi hau sortzen du artistak, ia mekano bat balitz bezala.

Bestalde, multzo adarkatu honen forma ikusita titulua oso egokia dirudi, basoa eta naturaren irudiak bururaekartzen bait dizkigu.

Egurrez egindako eskultura abstraktu hau, gai sinboliko eta gorputz biribilekoa da. Bestetik, beroa eta adierazkorraeman dezake batera.

Sustraiak

REMIGIO MENDIBURUSustraiakc. 1970-1971Pago-anduiak200 x 116 x 111 cm

Page 18: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

OIN

ARRI

ZKO

KULT

UR E

KIN

TZA

ETA

HEZK

UNTZ

A SA

ILA

3

1. N

OERE

N K

UTXA

eta

GUR

UTZE

TIK

JAIT

SIER

A

2. P

IETA

TEA

GURU

TZEA

REN

BEH

EALD

EAN

3. A

MA

BIRJ

INA

JESU

S HA

URRA

REKI

N

ETA

SAN

JOA

N B

ATAI

ATZA

ILEA

HAU

RRA

4. E

RLIK

IARI

MUS

U EM

ATEN

5. M

OXAL

AK Z

ELAI

AN

6. N

ATUR

E M

ORTE

(NAT

URA

HILA

)

7. H

IRU

GRAZ

IAK

8. T

HE H

ISPA

NIS

T (N

ISSA

TOR

REN

TS)

(H

ISPA

NIS

TA (N

ISSA

TOR

REN

TS))

9. (E

VERY

) WAR

MEM

ORIA

L

(GER

RA M

ONUM

ENTU

(BAK

OITZ

A))

10. S

USTR

AIAK

Page 19: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

Figu

ratib

oa d

a?Ab

stra

ktoa

da?

Zenb

at p

erts

onai

a da

uka?

Bat

eren

bat

bes

teak

bai

no g

arra

ntzi

tsua

goa

da?

Koad

roar

en fo

rmat

oa a

uker

atu

eta

bert

an m

arra

ztu

konp

osiz

ioar

en le

rror

ik n

agus

iena

k. E

zker

rald

ean

adib

ide

bat d

auka

zu.

Gai

a, z

ein

da?

Mito

logi

koa

Egun

erok

oaHi

stor

ikoa

Pais

aia

Bode

goia

Erre

tratu

a

Erlij

ioso

aKr

itika

soz

iala

......

......

......

......

.

Beg

irat

zen

ari z

aren

koa

droa

k ze

ra d

u:

Argi

ask

oAr

gi e

rtain

aAr

gi g

utxi

Ez d

u ar

girik

Zein

da

kolo

re g

amar

ik n

agus

iena

?

Horia

Berd

eaGo

rria

Urdi

naM

orea

Okre

eta

mar

roia

Argi

rik b

adu,

gez

iba

tez s

eina

latu

non

dago

en e

dota

nond

ik d

ator

ren.

Nol

a da

go p

inta

tuta

?

Zura

Ehun

aKa

rtoia

Pape

raM

etal

aHo

rma

Harri

a

Irozk

aia

Pint

zela

Tutu

aLu

mat

xoa

Hatza

mar

rak

Espa

tula

Arka

tza

Ikat

z-zir

iaPu

ntzo

ia

Tres

na

Olio

aPa

stel

aFr

esko

aAk

uare

laGr

abat

uaM

ixto

aTe

nple

aAr

giza

riak

Tekn

ika

Lodi

aM

ehea

Aske

aUk

itutx

ikia

kEz

da

naba

ri

Pint

zelk

ada

Badu

eza

ugar

ri hi

stor

ikor

ik?

(Jan

tziri

k, a

ltzar

irik,

edi

fizio

rik...

)

Zure

ust

ez, z

ein

arot

akoa

edo

ta a

rte-

estil

okoa

da?

IZEN

BURU

A:EG

ILEA

:

Page 20: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

Zein

mat

eria

la e

rabi

li da

?

Zer d

eritz

ozu

esku

ltura

hon

i?

Nol

ako

tekn

ika

erab

ili d

a?

Mat

eria

era

nste

aM

ater

ia k

entz

eaBe

stel

ako

bat

Ba

dauk

a ko

lore

rik?

Figu

ratib

oa d

a?Ab

stra

ktoa

da?

Zura

Burd

ina

Bron

tzea

Lur e

rreta

Kris

tala

Plas

tikoa

Mar

mol

aAl

abas

troa

Hotz

aBe

roa

Eras

okor

raAr

gits

ua

Bika

ina

Astu

naKa

liput

sua

Bigu

na

Zaka

rraAr

ina

Argi

tasu

nean

Mat

eria

lean

Kolo

rean

Taila

nFo

rman

Gain

azal

ean

Zure

ust

ez, z

erta

n da

tor g

aia

esku

ltura

reki

n ba

t?

Nol

a eg

in d

a?

Gubi

aEs

kopr

eaM

ailu

aEs

kuak

Best

e ba

t

Tres

neria

Zuze

n zu

zen

gaia

ren

gain

ean

Best

e ga

i bat

en h

ustu

raz

Zenb

ait e

lem

entu

era

ntsi

zBe

stel

akoa

Tekn

ika

Amai

tua

Leun

dua

Amai

tuga

bea

Best

e ba

t

Egitu

ra

Gran

itoa

Best

elak

o ha

rria

Best

elak

o m

etal

aBe

stel

akor

en b

at

Gai

a, z

ein

da?

Mito

logi

koa

Egun

erok

oaHi

stor

ikoa

Pais

aia

Bode

goia

Erre

tratu

a

Erlij

ioso

aKr

itika

soz

iala

......

......

......

......

.

IZEN

BURU

A:EG

ILEA

:

Page 21: 3 OINARRIZKO - Inicio · Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturan oso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez …

1. Zer da gehien gustatu zaizun bisitaldian? Eta gutxiena? (Bat bakarrik aukeratu zutabe bakoitzean)

Gehiena GutxienaArtelanen hautapenaIkus-entzunezkoaTaldean sortutako komentarioakFitxakArtelanak ikusteko era

Besteren bat: ..............................................................................................................................................................

2. Bisita egin eta gero, museoko beste gauzak ikusteko jakin-min gehiago daukazu?

Ez Gutxi Berdina Nahiko Handia

3. Gaur ikusitako artelanak beste pertsonekin komentatzeko gai ikusten duzu zure burua?

Oso Nahiko Hala-hola Ez

4. Berriz museora etortzea gustatuko litzaizuke?

Bai, hurrengo hilabeteetan Bakarrik modu berezianBai, urte gutxi barru Ez

5. Zeinekin gustatuko litzaizuke berriro etortzea?

Museoko talde eta gida batekin Familiarekin Bestelakoa:Ikasketa talde batekin (gaur bezala) Lagunekin Ez nintzateke itzuliko

6. Zer iruditu zaizu bisitaldiaren iraupena?

Laburra Ez laburra ez luzea Luzea

7. Zer moduz pasatu duzu bisitaldian? 1etik 10era zenbat puntu ematen diozu?

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

8. Arte-museo bat ezagutu ondoren, hurrengo esaldien artean bat bakarrik aukeratu.Arteari buruz asko dakiten pertsonentzako tokia da.Bisitatzerakoan edonork ondo pasa dezake.Ezertarako balio ez duen zerbait da.Leku serioa da ikasteko eta isilean gozatzeko.Gero eta gehiago ezagutzen baduzu, gero eta hobeto pasatzen da.

9. Zure ustez, zerbait aldatu edota hobetuko zenuke bisitaldian?

Eskerrik asko zure bisitagatik.

IKASTURTEA eta TALDEA

INKESTAKULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA

OINARRIZKO 3