Argia Eta Itzala

Post on 29-May-2015

1.864 views 9 download

Transcript of Argia Eta Itzala

ARGIA ETA BOLUMENA

ARGIAREN EZAUGARRIAK

ARGI NATURALA ARGI ARTIFIZIALA TONU ALTUA TONU BAXUA TONU KONTRASTATUA ARGIAREN NORABIDEA ARGIAREN KALITATEA ETA INTENTSITATEA ARGILUNA

ARGI NATURALA

Eguzkitik datorrena da garrantzitsuena. .Eguzki argiaren funtsezko ezaugarria iheskortasuna da: eguzki argiaren kolore eta intentsitate gama etengabe aldatzen da. Horregatik ezinbestekoa da marrazkiak egiterakoan ikus-oroimen hadia, arreta eta une zehatzak adierazteko azkartasuna.

Konposizio honen gaian itzal luzeak aktiboki parte hartzen dute.

Luis Soler: Argi kontra, 2005

ARGI ARTIFIZIALA

Hainbat iturritatik ateratzen da, eta kolore eta intentsitate ezberdinak izan ditzakete. Ez da argi bera halogeno lanpara batek sortzen duena edo bonbila gori batek sortzen duena. Eguzki argia baino ahulagoak izaten dira beti. Baina nahierara manipula ditzakegu.

Margolan honetan aretozaina gogaitua erakutsi du ,zinema aretoko ahularen bitartez.

Edward Hooper: Zinema New Yorken, 1939

Argia eta tonuak

Konposizio plastikoan, argitasuna, kontrastea edo iluntasun mailak tonu izena du.

Tonu altua: Balio argiak eta zuriak dudenean egoten da tonu altua. Ikus efektu delikatua eta leuna sortzen dute.

Tonu altua

Konposizo

Hauetan, komeni

da gainazal txiki

ilun bat jartzea,

eszenako gainerako

elementuen

argitasuna

handitzekoFrank Benson

Tonu baxua

Gaua delako edo argi ahula dagoelako. Tonu beltzak eta ilunak izaten dira nagusi. Lortzen den ikus efektua: misterioa, dramatismoa edo tristura sentsazioak dira.

Caspar David Friedrich: Ilargiaren irteera, itsasertzean, 1821.

Tonu kontrastatua

Alde batetik argi bizi zuzen bat dagoenean, eta bestetik, iluntasun sakonak agertzen direnean . Objetuen ingeradak argiak eta zehatzak dira, eta ikus sentsazioa bizia eta indartsua da.

Carlos de Haes. Mancorboko kanala,

Picos de Europa mendietan, 1876.

Argiaren norabidea

Aurrealdeko argia: Bolumen eta sakontasun sentsazioa murrizten dira, itzal asko desagertu egiten baitira. Ikus efektu leuna eta arina da.

Alboko argia:

Testuren erliebea eta bolumena nabarmentzen dira

Goiko argiztapena

Perpendikularki eta goitik jotzen du argiak, eguardian eguzkiak jotzen duenbezala. Itzala objetuen beheko zatietan geratzen da.

Argi kontra

Argi iturria motiboaren atzean jartzen da.

Kontraste handiko siluetak lotzen dira. Misterio sentsazioa sotzen du.

Argiaren kalitatea eta intentsitatea

Argi gogorra. Zenbat eta biziagoa den argia , orduan eta handiago izango da disdira sentsazioa, eta itzalak motzagoak eta ilunagoak. Clara Gangutia. Baezako kafetegia,1998

Argi leuna

Egun lainotu batean eguzkiak sortzen duen argia izan daiteke. Mota honetako argiak gutxitu egiten du bolumen sentsazioa, kontrasteak arindu eta itzalak leundu egiten baitira, eta ingeradak lausotuta baitaude.

Carmen Laffón; Sevilla ibaitik, 1982-1985.

Bolumenaren adierazpena: Argiluna

ERRENAZIMENDU GARAIAN EMAN ZEN gehien.

Caravagiok margotua 1599 edo 1600 urtean . Gaur egun Prado museoan dago.

Tenebrismo puroari dagokio.

Francisco de Zurbaran.

GRISAILA

Argia eta itzal eremuak

Web gune honetan argia eta itzalari buruz informazioa bila dezakezue.

http://www.palmexo.com/taller/lucessombras.html

Bibliografia: Plastika eta ikus Hezkuntza II SM Editoriala eta interneteko argazkiak.