Laburpena argia eta soinua unai

32
ARGIA ETA SOINUA

Transcript of Laburpena argia eta soinua unai

Page 1: Laburpena argia eta soinua unai

ARGIA ETA SOINUA

Page 2: Laburpena argia eta soinua unai

ARGI ITURRIAK

Page 3: Laburpena argia eta soinua unai

Argi iturri naturalak

• Argi iturri naturalak eguzkia eta beste izarrak dira. Eguzkia energiaren zati bat argi moduan igorten da. Argi hori espazioan hedatzen da, eta Lurra zein eguzki sistemako beste planetak argitzen dauz.

Page 4: Laburpena argia eta soinua unai

Argi iturri artifizialak

• Argi iturri artifizialek (adibidez, bonbillek) gizakien parte-hartzea behar dabe argia igorteko.

Page 5: Laburpena argia eta soinua unai

ARGIAREN HEDAPENA

Page 6: Laburpena argia eta soinua unai

Norabide guztietara hedatzen da

• Argia norabide guztietan hedatzen da, horregaitik, ilunpetan dagoan gela baten lanpara bat iziotzen dagunean, gela guztia argitzen da.

Page 7: Laburpena argia eta soinua unai

Zuzen hedatzen da

• Argia zuzen hedatzen da, horregaitik, ilunpetan dagoan gela baten besaulki bat esku-argi batez argituta ere besaulkiaren atzean dagoana ilunpetan egongo da oraindik. Horregaitik sortzen dira gerizpeak.

Page 8: Laburpena argia eta soinua unai

Argiaren hedapenaren abiadurea

• Argiaren hedapenaren abiadurea argiak zeharkatzen dauan ingurunearen araberakoa da. Adibidez, aireak urak baino dentsitate txikiagoa dauka, horregaitik argia bizkorrago hedatzen da airean.

Page 9: Laburpena argia eta soinua unai

Gorputz ez-argidunak

Page 10: Laburpena argia eta soinua unai

Gorputz gardenak

• Gorputz gardenek, adibidez, erakuslehio bateko beirak edo aire garbiak, argi izpiei pasatzen izten deutsee. Horregaitik, horreen atzean dagozan objetuak oso garbi ikusten dira.

Page 11: Laburpena argia eta soinua unai

Gorputz zeharrargiak

• Gorputz zeharrargiek, adibidez, hainbat beirak eta plastikoek, argi izpi batzuei bakarrik izten deutsee pasatzen. Horregaitik, horreen atzean dagozan objetuak lausotuta ikusten doguz.

Page 12: Laburpena argia eta soinua unai

Gorputz opakuak• Gorputz opakuek, (adibidez, egurrak edo arrokek)

ez deutsee argi izpiei pasatzen izten. Horregaitik ez da ikusten horreen atzean dagoana. Argiak zeharkatu ezin dauzanez eta argia zuzen hedatzen danez, objetu horreen atzean geriza izeneko eremu ilun bat sortzen da.

Page 13: Laburpena argia eta soinua unai

ARGIAREN ISLAPENA

Page 14: Laburpena argia eta soinua unai

Gainazal leunak

• Egitureari jagokonez, gainazal leunek, adibidez, baldosek, izpiak norabide bakar baten islatzen dabe.

Page 15: Laburpena argia eta soinua unai

Gorputz argiek

• Koloreari jagokonez, gorputz argiek (adibidez, edurrak) jasoten daben argiaren parterik handiena islatzen dabe.

Page 16: Laburpena argia eta soinua unai

Gorputz ilunek

• Gorputz ilunek (adibidez, ikatzak) argi gitxiago islatzen dabe.

Page 17: Laburpena argia eta soinua unai

ARGIA XURGATZEA

Page 18: Laburpena argia eta soinua unai

Argia xurgatzea

• Argiak gorputz bategaz talka egiten dauanean, izpi batzuk gorputzak xurgatzen dauz. Xurgatutako izpien argi energia bero energia bihurtzen da, eta gorputzaren tenperatureak gora egiten dau.

Page 19: Laburpena argia eta soinua unai

ARGIAREN ERREFRAKZINOA

Page 20: Laburpena argia eta soinua unai

Argiaren errefrakzinoa• Argia ingurune batetik bestera aldatzean

gertatzen dan fenomeno horri errefrakzinoa deitzen jako.

• Lenteak argi izpiak errefraktatzen dabezan gorputz gardenak dira eta horreen bidez ikusten doguzan objektuen neurria aldatzen dabe.

Page 21: Laburpena argia eta soinua unai

Soinuaren hedapena

Page 22: Laburpena argia eta soinua unai

Soinuaren norabidea

• Soinua norabide guztietan eta zuzen hadatzen da.

Page 23: Laburpena argia eta soinua unai

Soinuaren hedapenaren abiadurea

• Hedapen abiadurea uhinek zeharkatzen daben ingurunearen araberakoa da. Ingurunea zenbat eta dentsoagoa izan, orduan eta bizkorrago hedatzen da soinua. Adibidez: airean soinuak segundoko 340 metro egiten dauz; uretan, 1.500 metro; eta burdinean, 4.900 metro.

Page 24: Laburpena argia eta soinua unai

SOINUAREN EZAUGARRIAK

Page 25: Laburpena argia eta soinua unai

Intentsitatea edo bolumena

• Intentsitatearen edo bolumenaren bidez, soinu ozenak, adibidez, kamioi baten klaxona, eta soinu ahulak, adibidez, katu baten urrumea, bereizten dira.

Page 26: Laburpena argia eta soinua unai

Tonu altuak eta baxuak

• Tonuaren bidez, soinu altuak eta baxuak bereiztu daitekez. Adibidez, biolinaren soinua danborrarena baino altuagoa da.

Page 27: Laburpena argia eta soinua unai

Tinbrea• Tinbrea soinua igorten dauan gorputzaren

araberako ezaugarria da. Tronpeta batek eta flauta batek tonu eta intentsitate berbereko soinua igorten badabe, ezaugarri honi esker bereiztuko dogu soinua zer musika tresnak sortu dauan.

Page 28: Laburpena argia eta soinua unai

OIHARTZUNA

Page 29: Laburpena argia eta soinua unai

Oihartzuna• Oihartzuna soinu uhinek gorputz bategaz zut

talka egiten dabenean sortzen da. Soinu uhinak islatu eta jatorrira itzultzen dira. Ohiartzuna sortu daiten, soinu iturriaren eta soinuak talka egiten dauan gorputzaren artean 17 metroko tartea beharr da, gitxienaz.

Page 30: Laburpena argia eta soinua unai

SOINUA ETA ZARATEA

Page 31: Laburpena argia eta soinua unai

Soinua eta zaratea• Emon daigun zure logelan zagozala, etxeko

beharrak egiten, eta, bitartean, hormearen beste aldean, auzoko musikea oso ozen entzuten dagoala. Auzokoa beretzat atsegina dan soinuaz gozatzen dabil; zuretzat, ostera, zarata gogaikarria da, kontzentratzen izten ez deutsuna.

Page 32: Laburpena argia eta soinua unai

EGILEA: UNAI