Antzinaroa iberiar penintsulan

Post on 04-Aug-2015

338 views 4 download

Transcript of Antzinaroa iberiar penintsulan

Antzinaroa Iberiar Penintsulan

larunbata, 2023.eko apirilak 15

Raúl Muñoz

AntzinaroaHistoriako aro hau idazkera agertzearekin batera hasi zen, eta erresuma bisigodoaren sorrerarekin batera amaitu, Iberiar penintsulan,K.o. V. mendean.

IBERIARRAKPenintsulako hegoaldean eta ekialdean bizi ziren.Tributan zeuden antolatuta, eta tribu bakoitza errege batek gobernatzen zuen. Muinoetako herrixka hesitsuetan bizi ziren. Gehienak nekazariak, abeltzainak eta artisauak ziren. Feniziarrekin eta greziarrekin salerosketan aritzen ziren, eta beren txanpona zuten.

ZELTAKOrdokian bizi ziren, penintsulako Atlantikoko itsasertzean. Tributan antolatzen ziren. Gehienak abeltzaintzan aritzen ziren. Urregile trebeak ziren.

HERRI KOLONIZATZILEAKFENIZIARRAK:Asiatik etorri ziren. Andaluziako itsasertzean koloniak fundatu zituzten; adibidez, Gadir GREZIARRAK: Greziatik etorri ziren. Mediterraneoko itsasertzean koloniak fundatu zituzten; adibidez, Emporion. KARTAGOTARRAK:Afrikako iparraldetik etorri ziren. Balear uharteetan eta penintsularen ekialdean koloniak fundatu zituzten; adibidez, Kartago Nova. Erromatarren kontra borrokatu ziren, penintsula kontrolatu nahian: galdu egin zuten.