Post on 26-Mar-2016
description
Espaloia,1 · 20570 Bergara / Postakutxatila / Tel.:(943)762540· 762541 / Faxa:(943)763331 / E·maila:marilagikastola@euskalnet.net
Beti kontu 2013ko abendua www.mlagundia.net 50. zkia
Kaixo irakurle!
Ikasturte berriarekin, aldizkari berria duzu begi bistan, ale garrantzitsua, gainera. Ez bakarrik maketazio be-
rria dugulako, baita 50. alea delako ere. Aldaketa nabarmenak suma daitezke. Hemendik aurrera aldaketarik
nabarmenena, aldizkaria paperez inprimatu beharrean, ikastolako webgunean era dinamikoago batean ikusi
ahal izango duzuela izango da. Itxura aldaketa ere nahiko nabaria da. Jacksonek, Bogdanek eta Jonek propo-
satu zituzten kolore eta letra berriak.
Gure Beti kontu maitea, Edurne Uriarte eta Olatz Ortega irakasleen gida-
ritzapean argitaratuko dugu.
Sarrera honen ostean, albiste, informazio eta elkarrizketekin utziko zaituz-
tegu.
Itxura berria proposatu zuten ikasleak.
Prentsa Tailerreko ikasleak.
Aurten ere Beti kontu zuekin!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
2 13ko abendua
A.Zubia/M.Agirre
Harremanei buruzko poema
Askotan badirudi pausoa emate
hori bestearena dela.
Ostantzean, norbera hesteengan zabaltzean
sentimenduak pizten dira.
Hau honela izanik, ez al duzue uste
pertsonen arteko erlazioa hobea izango
denik?
Gizarteak ingurumenaren krisiarekiko duen sentsibilizazio maila nabarmen handitu da azken hiru hamarka-
detan. Erabiltzen ditugun baliabide asko desagertzekotan dira, gehiegikeriaz ustiatu ditugulako.
Gure ekoizpen jarduerak eta elikatzeko ditugun ohiturak gure eta gure ingurukoen osasunean dute eragin
zuzena, ingurumenean daukana alde batera utzi gabe.
Otorduetan zer jaten dugun ba al dakigu? Elikagai horien osagaiak zeintzuk diren eta nondik datozen ezagu-
tzen dugu? Ba al dakigu zenbait produktu urte osoan eskura izateak zein eragin izan dezakeen eragina
gure osasunean edota ingurumenean?
Agenda 21eko proposamenak
Iraia Beitia, Eli Muñoz, Amaia Ibarluzea, Irene Garcia.
Gizarte Integrazioko 2. mailako ikasleak.
3 13ko abendua
J.De La Rosa/U.Yera
Eskola Baratza
Marrubiak Umeak haziak landatzen Kalabazina
Umeak ortuan Umeak lanerako prest. San Martin azokan gure ortu-
ko produktuak erakusgai.
IAgenda 21, Deba Garaia Debagoieneko Landa Garapenerako Elkartea eta Ikastolaren elkarlanaren bitartez,
Eskola Baratza programa bultzatu da. Programaren helburua da, Haur Hezkuntzako umeengan nekazaritza-
ren garapena eta ingurumenaren errespetua bultzatzea.
Iaz, HHko haurrek eta euren aiton-amonek ikastolako ortuan hainbat hazi landatu zituzten, kalabazinak, pi-
perrak eta marrubiak, esaterako. Aurten, lurrak emandakoa jaso dute eta ortua guztiz garbitu dute. Lan izu-
garria egin da.
4 13ko abendua
A.Basterra/I.Gonzalez
Barnetasuna
Zer da barnetasuna?
Barnetasuna gizaki bateratuak garela sentitzen lagunduko diguten gorputz, pentsamendu, sentimendu, si-
nesmen eta emozioen integrazioa da.
Interesgarria, ezta! Gehiago jakiteko asmoz, Ana Carpintero eta Olaia Ramos arduradunekin hitz egin dugu.
1– Noiz hasi zarete proiektu honetan lanean?
Biak: Joan zen urtean.
2-Zergatik gai hau?
A: Orain eta hemen bizitzeko ahaleginak egiten asteko.
O: Beharra dagoelako geure buruari begiratzeko, gizarte
honetan estresatuta bizi garelako.
3-Zein da helburua?
A: Mariaren Lagundiak apostua egin du gai honetan eta
gonbidapena luzatu digu mundu honetan barneratzen.
Kontzientzia hartzea da helburua.
O: Oso interesgarria da, zer ikusi handia duelako gustatzen
zaizkidan gaiekin. Bakoitzaren auto-ezagutza, isiltasuna,
geldiunea...
4-Zer garatzen dugu gai hau lantzen?
A: Gorputzaren kontzientzia, emozioak, sentimenduak...
O: Auto-ezagutza eta kontzientzia, barnetasuna...
5-Gustura al zabiltzate gai hau lantzen?
A: Bai, oso gustura eta niretzat luxu bat da.
O: Bai oso gustura, opari bat bezala izan da, baina lan asko
egin behar da.
5 13ko abendua
L.Alves/J.Vallejo
Garazi Gartziak 22 urte ditu, Arrasatekoa da, eta gure ikastolako liburuzain berria da. Artearen
historia ikasi du Euskal Herriko Unibertsitatean eta ingelesa ikasten dihardu. Hobeto ezagutzeko,
berarekin egon gara.
Astean hiru egunetan, (asteazken eta ostiral izan ezik) 16:30etik 18:00etara liburutegia zabalik da-
go LHko 5.mailatik aurrerako ikasleek erabil dezaten.
1. Inoiz pentsatu al zenuen ikastola batean liburuzain egongo zinela?
-Ez.
2. Zenbat ordu egiten duzu lan liburutegian?
- Astean , guztira, lau ordu t’erdi, hiru egunetan zehar.
3. Lan gogorra iruditzen zaizu?
- Ez, momentuz oso lasaia da.
4. Hona etorri aurretik zer egiten zenuen?
- Unibertsitatean ikasi.
5. Gustuko duzu lan hau?
- Bai.
Irati Iñurrieta ikastolako harreran
Irati Iñurrietak 24 urte ditu, Bergarakoa da, baina Soraluzen bizi da. Iaz, bi urteko umeen andere-
ñoa izan zen, eta orain, ikastolako harreran egiten du lan. GMHZko Haur Hezkuntzako zikloa ikasi
zuen.
1-Noizbait pentsatu al duzu ikastolako harreran lan egingo zenuela?
Ez, baina oso pozik eta gustura nago!
2–Noiz arte egongo zara?
Printzipioz, urtebete.
3–Lan gogorra al da ?
Hasieran bai, baina gero oso lan interesgarria da.
4–Hona etorri aurretik zertan egiten zenuen lan?
Bertan egiten dut lan bi urteko gelan .
5-Beraz, gustuko ahal duzu lan hau?
Bai, asko gustatzen zait.
Garazi Gartzia, liburuzain berria
Irati Iñurrieta ikastolako harreran.
Garazi Gartzia, liburuzain berria
6 13ko abendua
N.Ugarte /Y.Silva
COOKERING aukerako berria
IRAKASLEA: ARANTZAZU UGARTE
1-Zeinek proposatu zuen ideia? Olaizek proposatu zuen ideia .
2-Zer egiten duzue ikasgai honetan? Ingelesez Ingalaterrako kultura gastronomikoa ezagutu ,
errezetak ulertzen eta idazten ikasi eta errezeta hori sukaldean prestatu.
3-Non ematen duzue klasea? Orain arte gelan , baina sukaldean ere egingo dugu lana .
4 -Zeintzuk dute aukera hau ? Zenbat hilabete ? DBHko 2. mailako ikasleek. Lauhilabetekoa da ,
aurten 2 talde daudenez, lehenengo taldeari lehenengo 4 hilabeteak dagozkio, eta gero, beste tal-
deari beste 4 hilabeteak.
5-Zer moduz orain arte ikasleak? Zein da zuen helburua? Momentuz gogotsu daude , berria delako eta hori da garrantzitsuena ,
gogotsu daudela. Helburua da, era dibertigarri baten , ingelesez hitz egitea eta Ingalaterrako kultura ezagutzea.
6-Arazorik izan al duzue ? Sukaldeko arazoak egon dira hasieran, sukaldean obretan egon direlako.
COOKERINGO IKASLE BATZUK
1.-Gustuko duzu aukerako hau ? June :Bai , sukaldean ibiltzen garelako .
Jon: Bai , gustuko dut .
2.-Zergatik aukeratu duzu? June: Ba, berria delako .
Jon: Ba, gauza berri bat delako .
3.-Gustuko duzu lan egiteko modua? June:Bai , taldeka egiten dugulako.
Jon: Bai , taldetan egiten dugulako lan .
4.-Uste al duzu zerbaiterako erabilgarria izango zaizula ? June: Bai , sukaldaritzarako .
Jon: Ez ,ez dut uste balioko didanik.
ASMAKUNTZAK aukerako berria
IRAKASLEA: ANDONI LOPEZ DE ARMENTIA
1-Zeinek proposatu zuen aukerako ikasgai berri hau? Arantza Aginagak proposatu
zuen.
2-Zer egiten duzue klasean ? Zientzari buruzko proiektuak eta esperimentu txikiak ,
ingelesez.
3-Non egiten duzue lan ? Teknoklogiako gelan .
4-Nola egiten duzue lan? Bikoteka , eta planteatutako galderei erantzuten saiatzen gara .
5-Zein da helburua ? Zientzia ikastea, ingeles maila hobetzea eta ondo pasatzea .
6-Zeintzuk dute aukera hau eta zenbat hilabete ? DBH 1. mailako ikasleek, eta 4 hilabeteko iraupena dauka.
June Alberdi
Jon Maiztegi
7 13eko abendua
X. Goenaga
Jolastuz ikasi
1.-Asmakizuna
Amak bi ditu aitak ere bai,
semeak bat
eta alabak hiru.
Zer da?
1.– A hizkia.
2.-Arriskua.
3.– 1: Zaldia 2: Aharia
3: Akerra 4: Zerria
5: Oilarra 6: Katua
7: Zezena
4.– 9 lata
5.– handia,argia, herria, bizia
2.-Hieroglifikoa
3.– Ordenatu hizkiak animalien izenak sortzeko
4.– Zenbat lata daude? 5.– Potokoumeak (Aukerak: herria, handia, bizia, argia)
Lurrikara izanda
galera…………...
Itxaropena dute
urruneko………..
Gure laguntzarekin
altxatu………….
Laster izango data
hobea…………..
Emaitzak:
8 13ko abendua
Erredakzioa: Mikel Agirre/ Bogdan Aliman/ Lajus Alves/ Aritz Basterra/ Jon de la Rosa/ Xabier Goenaga/ Ibai Gonzalez/ Antxon Lazpiur/ Yesika Silva/ Naroa Ugarte/ Julen Vallejo/ Jackson Yañez/ Unai Yera/ Asier Zubia // Kolaboratzaileak: GMHZko ikasle eta irakasleak /
Erkuden Unamuno(Agenda 21eko arduraduna) // Eskerrak: Aldizkaria egiten lagundu gaituzten guztiei // Argazkiak: Beti kontu // www.mlagundia.net
A.Lazpiur
·Paperean.
·Etxera eraman ahal duzula-
ko, eta nahi duzunean iraku-
rri.
Iritziak
50. ale hau emailez bidali dizuegu eta web orrian ikusgai daukazue formatu
digitalean.
Nik, formatu digitalean nahiago dut aldizkaria, paperik ez delako gastatzen
eta horrela ingurumena zaintzen delako. Gainera, ez da inprimitzeko itxa-
ron behar, beraz, bukatu ahala bidali ahal dizuegu aldizkaria irakurleoi.
Alde txarrak ere baditu, jende gutxiagok irakurtzeko arriskua, adibidez,
e-maila askok ez dutelako erabiltzen. Bestetik, ezin daiteke edonora aldiz-
karia eraman edo klasean irakurri.
Hala ere, formatu digitala nahiago dut, beraz, nahiko gustura hartu dut al-
daketa hau.
1. M
aila: Eli Ro
drige
z
·Formatu digitalean.
·Papelik ez delako
gastatzen.
2.M
aila Jokin
Me
llado
.Digitalean.
·Koloretan eta hobeto ikus-
ten delako.
3.M
aila Maria B
erro
ya
·Paperean.
·Erosoagoa delako eta ikas-
tolan irakurri ahal delako.
4.M
aila Oh
iana Le
te
Nola nahiago duzu aldizkaria, formatu
digitalean edo paperean? Zergatik?
Nire iritzia