2011ko Urria_Mantangorri_Ilargiaren alderdi ezkutua_Larraitz Etxeberria

Post on 07-Apr-2016

227 views 5 download

description

 

Transcript of 2011ko Urria_Mantangorri_Ilargiaren alderdi ezkutua_Larraitz Etxeberria

4larunbata, 20XXeko xxxxxxxx Xa berria

mantangorrimantangorri

Ilargiaren alderdi ezkutuaZiur sarritan begiratzen duzula zerurailargia bilatu nahian. Batzuetan,gauean ikusiko duzu; egun-argiadenean, besteetan. Zenbaitetanbiribil-biribila izaten da; ilargi beteadenean, alegia. Beste batzuetan,platano forma izaten du. Besteetan,ordea, ilargi berria denean, begiratuarren ez duzu ikusiko.

Ilargia gure planetaren inguruanbiraka dabilen satelitea da. Eta, Lurrabezalaxe, harriz osatua dago.Eguzkitik iristen zaion argia islatzenduelako ikus dezakegu guk, ispiluabalitz bezala.

Baina, ba al zenekien ilargiak beti,argipean zein ilunpean, alderdiberdina erakusten digula? Lurretikikusten dugun alderdia beti bera da.Atzealdea ikusteko, suziri batera igo,eta espaziora bidaiatu beharkogenuke.

Ba al dakizu zergatik duen Ilargiak alderdi ezkutu bat?Erantzuna badakizu, www.eurekamuseoa.es orrialdean aurkituko duzunerantzun orria bete. Eureka! zientzia museora etortzeko sarrerakzozkatuko ditugu asmatzaileen artean!

EUREKA!ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA

www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78

ARIES martxoak 21 - apirilak 21

Amodioa: Norekin geratu zara, hain apain janzteko? Paga: Bi egunean gastatzen al duzu paga guztia? Osasuna: Ongi elikatzea oso garrantzitsua da. Ikasketak: Irakurri oharrak, eta galdetu zalantzak.

TAURUS apirilak 22 - maiatzak 21

Amodioa: Zergatik lotsatzen zara zuri deika hastean? Paga: Opari berezia egiteko, ez da diru asko behar. Osasuna: Jogurt hotza jan behar al duzu gosaltzeko? Ikasketak: Jolastera joan aurretik, egin eskolako lanak!

GEMINI maiatzak 22 - ekainak 21

Amodioa: Harekin ibili nahi baduzu, esaiozu! Paga: Zorte pixka batekin, agian, loteria tokatuko zaizu.Osasuna: Atseden hartzeko premia duzu. Ikasketak: Lan guztiak egiteko astia izango duzu.

CANCER ekainak 22 - uztailak 22

Amodioa: Ez gorde sentimenduak! Adierazi!Paga: Nork eman dizu horrenbeste diru? Osasuna: Tarteka txokolatea jatea ez da txarra. Ikasketak: Zein gutxi gustatzen zaizun irakurtzea, ez?

LEO uztailak 23 - abuztuak 22

Amodioa: Non ezkutatu duzu haren argazkia? Paga: Gurasoak ere diru premian daude, beraz... Osasuna: Kendu jertsea kirola egiteko, eta, gero, jantzi! Ikasketak: Irakasgaia gainditzeko, saiatu egin behar da!

VIRGO abuztuak 23 - irailak 22

Amodioa: Azkenaldian alaiago zaude; zergatik ote da? Paga: Diru arazo guztiak konpondu dituzu jada. Zorionak! Osasuna: Lasaiago bizi zara orain, eta igartzen da, ezta? Ikasketak: Idazlanak egiteko asti gehiago duzu.

LIBRA irailak 23 - urriak 22

Amodioa: Zure ametsak egia bihurtuko dira, apurka.Paga: Lasai, diru arazoek beti dute-eta irtenbidea.Osasuna: Ongi gosaltzea garrantzitsua da. Ikasketak: Irakasle guztiak liluratuak dituzu.

SCORPIUS urriak 23 - azaroak 22

Amodioa: Ez urduritu, laster ikusiko duzu eta. Paga: Denetik egiteko aukera duzu daukazun pagarekin. Osasuna: Patxadaz hartu behar dira gauzak.Ikasketak: Ohartzerako, lan guztiak eginda!

SAGITARIUS azaroak 23 - abenduak 22

Amodioa: Hura noiz etorriko zain egon behar al duzu? Paga: Zenbat bider zenbatu behar duzu dirua? Osasuna: Udazkenean ere jan daitezke izozkiak. Ikasketak: Ez egon leihotik begira eskola orduan!

CAPRICORNIUS abenduak 23 - urtarrilak 20

Amodioa: Lore sorta oparitu behar al diozu? Paga: Dirua zerutik erortzen dela uste duzu, ala? Osasuna: Ba al da gustatzen ez zaizun janaririk? Ikasketak: Adi, albokoak ariketak kopiatzen dizkizu.

AQUARIUSurtarrilak 21 - otsailak 19

Amodioa: Eskutitzak ez du izan arrakastarik. Paga: Ez larritu, ahal duenean itzuliko dizu dirua. Osasuna: Zenbat litxarreria jan dituzu minez egoteko? Ikasketak: Irakurri liburua osorik, eta ez erdizka!

PISCIS otsailak 20 - martxoak 20

Amodioa: Elkarrekin ederki konpontzen zarete. Paga: Dirua oparitzeko moduan zaude. Osasuna: Egoskariak ere jan behar dira tarteka, e! Ikasketak: Eskolako lanak ez dira hain zailak.

horoskopoa

Ikusten dugun Ilargiaren alderdia. NASA Ilargiaren alderdi ezkutua. NASA