Irakurrixu 2011ko urtarrila

14
28 HOROSKOPOA ARIES (Martxoak 21- Apirilak 20) Maitasuna: Arriskatu zaitezke, orain da zure garaia. Besteak urrun daude.+++ Dirua: Loteria tokatu zaigu ala? Dirudun zabiltza.+++ Osasuna: Mozkortzean kontuz zubiekin, hurrengoan errekara jausi zaitezke.+ TAURO (Apirilak 21- Maiatzak 20) Maitasuna: Maitasun kontuetan arazo barik zabiltza, baina erlazio finko bat aurkitu edo ezer barik geratuko zara.++ Dirua: Zure utsalapikoa utzik dago. Hasi zaitez lanean.- Osasuna: Ez zaitez arduratu, zure dieta oso ona da. +++ GEMINIS (Maiatzak 21- Ekainak 21) Maitasuna: Aukeratzeko arazo asko dau- kazu, argitu zure burua behingoz eta auke- ratu. Benetakoa oso hurbil daukazu.++ Dirua: Zertarako irakurri. Zuk ere badakizu ez daukazula dirurik.- Osasuna: Birikiak ilunduta daukazu eta gai- nera orkatilak txarto, ez da zure momen- tua.-- KANTZER (Ekainak 22- Uztailak 22) Maitasuna: Bigarren platera zara. Ez larritu helduko da momentua.- Dirua: Zure diru-zorroak zuloren bat ahal dauka? Egin ezazu zerbait gauzak hobe- tzeko.- Osasuna: Ongi etorriko zaizkizu opor hauek estresa kentzeko.++ LEO (Uztailak 23- Abuztuak 22) Maitasuna: Maitasuna isilka eta ilunpetik hurbiltzen ari da. Adi kale ilunetan.++ Dirua: Diru artean igerian zabiltza. Aprobe- txatu momentua, ez da betirako.+++ Osasuna: Zoriontasunak osasuna dakar. Jarraitu barrez.+++ Osasuna: Zoriontasunak osasuna dakar. Jarraitu barrez.+++ VIRGO (Abuztuak 22- Irailak 21) Maitasuna: Maitaleak gainetik ezin kenduta zabiltza. Utzi besteei ere.+++ Dirua: Gabonak luze eta parranda gehiegi. Horrela ez dago dirurik lortzerik.- Unai Bergara LIBRA ( Irailak 22- Urriak 22) Maitasuna: Daukazun pasio hori erabilita eta begiak irekita zerbait aurkituko duzu.+ Dirua: Zaindu dirua eta ez utzi edonori balio- tsua da eta.+ Osasuna: Gabonetako janariek eta eguraldiak ez dizu kalera irteten utziko.- ESKORPIO ( Urriak 23- Azaroak 21) Maitasuna: Esnatzeko ordua duzu. Joan zaitez kalera maitasun bila.+ Dirua: Diru sarrera asko izango dituzu eta lehengo zorrak ordainduko dituzu.+++ Osasuna: Kirola egitea ongi etorri da eee. SAGITARIO (Azaroak 22- Abenduak22) Maitasuna: Zure erlazioa hobera doa. Ez utzi joaten horrenbeste lan egin eta gero.++ Dirua: Zure zorrak gero eta handiagoak dira. Atera dirua ahal duzun lekutik.-- Osasuna: Hau da hau, gabonetan gorputza des- kuidatu dugu. Horrek ondorio latzak ekarri dezake. KAPRIKORNIO (Abenduak 22- Urtarrilak 21) Maitasuna: Ireki begiak!! Zuregandik hurbil dago maitasuna.++ Dirua: Gabonek lagundu dizute aurrera irteten. +++ Osasuna: Ez zaude momentu hoberenean baina zuk berdin disfrutatu dezakezu festak.+ AKUARIO (Urtarrilak 22- Otsailak 21) Maitasuna: Oraingoan ere azken momentuan galdu duzu trena. Ibili azkarrago.- Dirua: Benetan badaukazu esaten duzun beste diru eman iezaiozu behar duen bati.++ Osasuna: Ez arduratu tripako minak badaukazu, gabonen ondorio bat da.++ beste diru eman iezaiozu behar duen bati.++ Osasuna: Ez arduratu tripako minak badaukazu, gabonen ondorio bat da.++ PISCIS (Otsailak 22- Martxoak 20) Maitasuna: Nolako ratxa daramazun. Oraingoan ere ez duzu arrakastarik izango.- Dirua: Zer egiten duzu diru guztia xahutzeko. Aurreztu zerbait denbora txarrak datoz eta. Osasuna: Dena ongi dago. Disfrutatu afari ikus- garri hauek. 1 2011ko Urtarrila, berrogehitabigarren zenbakia irakurrixu Ibaizabal ikastolako aldizkaria

description

Urtarrileko alea

Transcript of Irakurrixu 2011ko urtarrila

Page 1: Irakurrixu 2011ko urtarrila

28

HOROSKOPOA

ARIES (Martxoak 21- Apirilak 20)

Maitasuna: Arriskatu zaitezke, orain da

zure garaia. Besteak urrun daude.+++

Dirua: Loteria tokatu zaigu ala? Dirudun

zabiltza.+++

Osasuna: Mozkortzean kontuz zubiekin,

hurrengoan errekara jausi zaitezke.+

TAURO (Apirilak 21- Maiatzak 20)

Maitasuna: Maitasun kontuetan arazo barik

zabiltza, baina erlazio finko bat aurkitu edo

ezer barik geratuko zara.++

Dirua: Zure utsalapikoa utzik dago. Hasi

zaitez lanean.-

Osasuna: Ez zaitez arduratu, zure dieta oso

ona da. +++

GEMINIS (Maiatzak 21- Ekainak 21)

Maitasuna: Aukeratzeko arazo asko dau-

kazu, argitu zure burua behingoz eta auke-

ratu. Benetakoa oso hurbil daukazu.++

Dirua: Zertarako irakurri. Zuk ere badakizu

ez daukazula dirurik.-

Osasuna: Birikiak ilunduta daukazu eta gai-

nera orkatilak txarto, ez da zure momen-

tua.--

KANTZER (Ekainak 22- Uztailak 22)

Maitasuna: Bigarren platera zara. Ez larritu

helduko da momentua.-

Dirua: Zure diru-zorroak zuloren bat ahal

dauka? Egin ezazu zerbait gauzak hobe-

tzeko.-

Osasuna: Ongi etorriko zaizkizu opor hauek

estresa kentzeko.++

LEO (Uztailak 23- Abuztuak 22)

Maitasuna: Maitasuna isilka eta ilunpetik

hurbiltzen ari da. Adi kale ilunetan.++

Dirua: Diru artean igerian zabiltza. Aprobe-

txatu momentua, ez da betirako.+++

Osasuna: Zoriontasunak osasuna dakar.

Jarraitu barrez.+++

Osasuna: Zoriontasunak osasuna dakar.

Jarraitu barrez.+++

VIRGO (Abuztuak 22- Irailak 21)

Maitasuna: Maitaleak gainetik ezin kenduta

zabiltza. Utzi besteei ere.+++

Dirua: Gabonak luze eta parranda gehiegi.

Horrela ez dago dirurik lortzerik.-

Unai Bergara

LIBRA ( Irailak 22- Urriak 22)

Maitasuna: Daukazun pasio hori erabilita eta

begiak irekita zerbait aurkituko duzu.+

Dirua: Zaindu dirua eta ez utzi edonori balio-

tsua da eta.+

Osasuna: Gabonetako janariek eta eguraldiak

ez dizu kalera irteten utziko.-

ESKORPIO ( Urriak 23- Azaroak 21)

Maitasuna: Esnatzeko ordua duzu. Joan zaitez

kalera maitasun bila.+

Dirua: Diru sarrera asko izango dituzu eta

lehengo zorrak ordainduko dituzu.+++

Osasuna: Kirola egitea ongi etorri da eee.

SAGITARIO (Azaroak 22- Abenduak22)

Maitasuna: Zure erlazioa hobera doa. Ez utzi

joaten horrenbeste lan egin eta gero.++

Dirua: Zure zorrak gero eta handiagoak dira.

Atera dirua ahal duzun lekutik.--

Osasuna: Hau da hau, gabonetan gorputza des-

kuidatu dugu. Horrek ondorio latzak ekarri

dezake.

KAPRIKORNIO (Abenduak 22- Urtarrilak 21)

Maitasuna: Ireki begiak!! Zuregandik hurbil dago

maitasuna.++

Dirua: Gabonek lagundu dizute aurrera irteten.

+++

Osasuna: Ez zaude momentu hoberenean baina

zuk berdin disfrutatu dezakezu festak.+

AKUARIO (Urtarrilak 22- Otsailak 21)

Maitasuna: Oraingoan ere azken momentuan

galdu duzu trena. Ibili azkarrago.-

Dirua: Benetan badaukazu esaten duzun beste

diru eman iezaiozu behar duen bati.++

Osasuna: Ez arduratu tripako minak badaukazu,

gabonen ondorio bat da.++

beste diru eman iezaiozu behar duen bati.++

Osasuna: Ez arduratu tripako minak badaukazu,

gabonen ondorio bat da.++

PISCIS (Otsailak 22- Martxoak 20)

Maitasuna: Nolako ratxa daramazun. Oraingoan

ere ez duzu arrakastarik izango.-

Dirua: Zer egiten duzu diru guztia xahutzeko.

Aurreztu zerbait denbora txarrak datoz eta.

Osasuna: Dena ongi dago. Disfrutatu afari ikus-

garri hauek.

1

2011ko Urtarrila, berrogehitabigarren zenbakia

irakurrixu Ibaizabal ikastolako aldizkaria

Page 2: Irakurrixu 2011ko urtarrila

2

Kaixo irakurrixuzale!

Kostata baina azkenean badator Irakurrixu. Beti bezala kontu kontari, batean gazi eta bestean gozo, trailara trailari. Neguan sartuta, Olentzero agurtuta, utzi genuen hamarra hamaika bihurtu da. Opari asko jaso arren, hau da oparia. Benetako saria. GGBko eta Informatikako ikasleek jantzitako orri zuria. Kontakizun, gomendio eta adarjotzeek on egin deizuela!

AURKIBIDEA

Berri laburrak ....................................................................... 3. or

Trukaldia............................................................................... 4. or

Erreportaiak.......................................................................... 5. or

Gaztañerre eguna ................................................................ 7-8. or

Hi haiz hi ............................................................................... 9-11. or

Sexu prebentzioa ................................................................. 12. or

Iritzia ..................................................................................... 13-16. or

Sexulapikoa.......................................................................... 17-18. or

Kuxkuxeroak ........................................................................ 19-21. or

Denborapasak...................................................................... 23-24. or

Lehiaketa .............................................................................. 25. or

Agenda.................................................................................. 26. or

Ikastolan zer?........................................................................27. or

Horoskopoa.......................................................................... 28. or

AURKIBIDEA

27

IKASTOLAN ZER...

Zure kezkak adierazteko FOROA sortu dugu

Zure iritzia emateko GUNEA.

Zer duzu esateko EGUTEGI PROPIOARI buruz? Zure

ideiak bultzatzeko etorri Urtarrilaren 25an

Gogoratu Behatokiak logo bat behar duela.

Zure logoaaren zain gaude!

Saria prest dago ikasleren baten eskuetan erortzeko…

Otsailaren 2an elkar ikusiko dugu.

Adi!

Datorren asteetan Lehiaketa berri bat martxan jarriko

dugu atsedenaldietan ondo pasatzeko. Informazio gehia-

go kortxeretan izango duzue!

ATENEOA

BEHATOKIA

LEHIAKETA BERRIA

Ni Banoa,

Zu bazatoz?

Page 3: Irakurrixu 2011ko urtarrila

26

AGENDA

10 11 12 13 14 15 16

17 18 19 20 21 22 23

24 25 26 27 28 29 30

2011 URTARRILA

PENDIENTE

AK

TRUKALDIA

PENDIENTEAK

UNITOUR TRUKALDIA

PENDIENTEAKPENDIENTEAKPENDIENTEAK

IRAKURRIXU 2. alea GGB

taldea

ORIENTAZIO AZOKA EHU BIZKAIA

TRUKALDIA

SKI SKIATENEOA Gaia:

egutegi propioa

ART. KONT.

1 2 3 4 5 6

7 8 9 10 11 12 13

14 15 16 17 18 19 20

21 22 23 24 25 26 27

BEHATOKIA JAI JAI

AZTERKETAK BATXI 1, 2

AUZOLANA HH

AZTERKETAK BATXI 1, 2

PLENARIOA

AZTERKETAK BATXI 1, 2

AZTERKETAK BATXI 1, 2

ARTEZKARITZA KONTSEILUA

2011 OTSAILA

3

BERRI LABURRAK Ibaizabalen… Estreinatu dugu 2011 eta momentuz urte ona izateko tankera du. Zorte ona aldeko dugu edo batzuk bai behintzat. “Jokoa ez da errenta, oiloa hoba erreta” dio esaerak. Baina Irati Alkortak ez du otzara oilo erreagatik aldatu. Ez eta Xenkik txerri beltzaren iztarra ere. Baina ez dira zorteko bakarrak. Aurten Ibaizabalen loteria tokatu zaigu! Beno… buelta bai behintzat! Loterian ez galtzea irabaztea da eta dirurik ez baina beste dena dugunok gara, benetako aberats. Ez dugunari begira geratu beharrean, disfruta dezagun daukagunaz! Ahhh! Ta ez ahaztu aparkalekura sartzeko hesia martxan dagoela, beraz fitipaldiok adi. Euskal Herrian… Astindualdi ederra eman du Euskadi Ta Askatasunaren azken adierazpenak. Bruselako adierazpenaren eta Gernikako adierazpenaren sinatzaileek eskatu bezala, su eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria indarrean jarriz. Hau omen da mende luzeetan gure herriak bizi izan duen gatazka politiko eta armatua behin betikoz gainditzeko hartzen duen konpromisoa. Batzuk pozez eta besteek errezeloz hartu badute ere, ezin uka garai berri eta itxaropentsua zabaltzen zaigula aurrez aurre. Orain, gatazkaren parte diren beste eragileei eta guri, herritarroi dagokigu berandu baino lehenago, euskal gatazka behin betikoz gainditze bidean jartzeko urratsak ematen hastea. Munduan … Lurrikarak, lubiziak, gerrak, gosea, izurriteak notizia badira ere, beste urte betez mundutarrok krisian jarraituko dugula dirudi. Afrikan krisian bizi badira ere, ingurumena eta munduaren osasuna krisian badaude ere, ez gara jabetu hitz horren esanahiaz gurera heldu arte. Mundua dago krisian eta gu mundutar gara. Egin dezagun mundu hobea, justuagoa eta ikasi dezagun pentsatuz, hori dela ikasgai garrantzitsuena. Gure eta etorkizuneko belaunaldientzat mundurik nahi badugu, mundutarrak eta mundua bera zaindu behar ditugula.

Page 4: Irakurrixu 2011ko urtarrila

4

TRUKALDIA 2010-2011

Ibaizabal – San Fermin (2010)

Azaroaren 18an, ostegunean, Iruñako ikasleak etorri ziren trukaketa egin eta euskaraz ikasi, edo eta euskara indartzeko asmoz. Egun haietako joko eta ekintzak prestatzeko, bilera gutxi eta motzak egin genituen, baita berandu ere. Baina, hala ere, egun haiek ekintza ugariz bete ahal izan genituen. Ostegunean bertan, bertsoa bota eta ondoren, elkar ezagutzeko joko pare bat egiteko asmoa genuen, baina eguraldia aitzakiatzat jarrita, alferkeria eta lotsa nagusitu ziren.

Ostiralean, berriz, gutxika konfiantza gehiago hartzen joan ginen, baina nik, benetan, joko horien falta ikusten nuen. Gainera, mendian oinez egin eta argazkiak ateratzeaz gain beste zerbait ere egin genezakeen. Dena den, eta pasatakoak pasatuta,

trukaldia nahiko ondo egon zen, baina hobeto prestatu beharko genukeen. Ah! Eta agur bat ere prestatu.

EÑAUT LANDARIBAR

25

LEHIAKETA

Irakurrixuzaleok! Lehiaketa berri batekin gatoz oraingo ho-netan! Galdera guztiak ondo erantzuten dituenak, datorren astean pintxo goxoak dohan jateko aukera izango du, Ira-kurrixu banatzen den unetik aukera duzue paper batean Xenkiri erantzunak emateko beraz...ESPABILATU! 1.-Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi ordu behar badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko? 2.-Etxalarrera bidean zazpi atsorekin gurutzatu naiz. Atso ba-koitzak zazpi zaku zeramatzan eta zaku bakoitzean zazpi ar-kume. Zenbat atso eta arkume zihoazen Etxalarrera bi-dean? 3.-Zein da bost bokalak dituen animalia? 4.- Iñigok astelehenero, asteartero, larunbatero eta igandero gezurra esaten du eta asteko gainontzeko egunetan egia esa-ten du. Koldok berriz asteazkenero, ostegunero, ostiralero eta larunbatero gezurra esaten du eta asteko gainontzeko egune-tan egia esaten du. Egun batean Iñigok esan zuen: “Koldok gaur ez du gezurrik esan”. Asteko zein egun zen? 5.- Zenbat seme eta zenbat alaba dituzte nire bizilagunek, jaki-nik seme bakoitzak arreba adina anai dituela, eta alaba bakoi-tzak dituen anai kopurua ahizpa kopuruaren bikoitza dela? 6.– Nor zen Lucio Urtubia? 7.– Zer da atxintxiketan aritzea Bergaran? 8.– Fraileen dozenak zenbat arrautza ditu?

Page 5: Irakurrixu 2011ko urtarrila

24

DENBORA PASAK

PENTSATZEKOA:

Familia batean lau pertsona dira. Aita (80 kg), ama (80 kg), eta bi seme (bakoitzak 40 kg) Haiez gainera, 2 kiloko katu bat ere badaramate. Ibai bat gurutzatu behar dute txalupan. Txalupak eraman dezakeen gehienezko pisua 80 kg-koa bada, nola pasa daitezke beste aldera?

Z

A

Z

P

I

D

I

F

E

R

E

N

T

Z

I

A

5

ERREPORTAIAK

Durangoko Euskal Liburu eta Diska azoka Abenduaren 4tik 8ra 45. Durangoko Euskal Liburu eta Diska azoka ospatu zen, kulturaz blai mela-mela gelditu zen erakustazoka bera eta inguru guztia. Giro aparta izan zen eta jende ugari hurreratu zen Durangoraino liburu edo diskoak erostera, edo besterik barik, bueltatxo bat ematera. Inoiz baino beroagoa izan da aurtengo azoka. Ez egin duen eguzki borobilarengatik, aurten gaia erotismoa izan delako baizik. Honekin lotuta, hainbat mahai inguru, tailer edota hitzaldi antolatu ziren. Kontzertuak ere nahi beste izan genituen: Ken 7, Gatibu edo Esne Beltza, besteak beste. Euskal kulturako pertsonaia esanguratsuak ikusteko beta ere izan zen: Miren Agur Meabe edo Toti Martinez de Lezea idazleak, Gatibu edo Ken 7ko partaideak, baita Koikili edota Ibarretxe! Imanol Urbieta musikari eta pedagogo handia ere ikusteko aukera izan genuen -bera izan da aurtengo Argizaiola saria jaso duena-. Azoka peto-petoa izan zen aurtengoa. Joseba Sarrionandiaren liburuek harrera ezin hobea izan dute aurtengo edizioan. Musika arloan aldiz, "Ortzemugak begietan" (Ken7) eta "Inaurriak" (Mikel Laboari ikasitako kantuak) izan dira salduenak.

Page 6: Irakurrixu 2011ko urtarrila

6

Lauzpabost egun hauetan, azokatik barrena bikote erdi biluza bat ikusi ahal izan dugu gora eta behera paseatzen. Ahotsenea ere aipatu beharra dago. Idazle edo musikari ororentzat bilgune. Hogeita hamar minututik ho-geita hamar minu-tura emanaldi bat zegoen! Azkenik, berri triste batekin hasi genuen azoka, izan ere, abenduaren 4an Xabier Lete abeslari eta poeta handia hil zen. Hala ere, egin ziezaiokeen omenaldirik handiena egin zi-tzaion bere omenez abesti bat kantatuz azokaren kanpoaldean. Guk ere gure musika eta hitz dosia berrizteko aukera izan ge-nuen Durangon, datorren urtera arte!

Lorea, Irantzu, Garazi eta Eneko.

ERREPORTAIAK

23

DENPORA PASAK

Letra zopa

Sudokuak

Informatika taldea

Page 7: Irakurrixu 2011ko urtarrila

22

KURIOSITATEAK

ZENBAT DENBORA GERATZEN ZAIGU?

Munduko sumendi ezberdinez galdetzen badizute, Krakatoa, Etna, Teide, Kilimanjaro… etorriko zaizkizu burura. Baina bazenekien badagoela munduaren armagedoia ekar dezakeen beste sumendi erraldoi eta ezezagun bat? Ameriketako Estatu Batuetako Yellowsto-ne parkean kokatuta dago eta ponorrak, 70 kilometroko diametroa dauka. Hau da hemendik Donostiarainokoa. Adituek diotenaren ara-bera, 600.000 urterik behin izaten du erupzioren bat eta bere eztanda-ren laba eta hautsak Ipar Amerika osoa estaltzeko gai dira eta mundu guztian nabarituko litzateke hamarkadetan. Dagoeneko azken erup-ziotik 620.000 urte inguru igarota, zenbat denbora gelditzen ote zai-gu? Peru Arrasate Iriarte

GIZAKIAREN EDO NATURAREN LANA? Egon zarete inoiz Egipton? Piramideak edo esfinjeak ikustean, euren jatorriari buruz pentsatu duzue inoiz? Badakigu esfinjea egiptiarrek egin zutela, baina nola? Ba erantzuna aurkitzeko 20.000 urte egin behar dugu atzera. Klima lehortzean lan-daredia lehortu, lurra erresistentzia gabe geratu eta basamortu bilaka-tu zen lehenago. Basamortuko haizeak harea partikula txikiak ga-rraiatzen zituen abiadura handian hareharrizko haitz erraldoien kontra kolpatuz. Hareazko proiektil txikiok ,gutxinaka, milaka urteren buruan harri bloke handiok moldatu egin dituzte forma bitxiak sortu arte. Ba-daude gaur egun ere, esfinje itxura duten zenbait basamortutan saka-banatuta. Egipziar zibilizazioa hedatzen eta garatzen hasi zenean, harri bitxi hauekin topo egin eta gizakiaren burua eta lehoiaren gorputza zuen izaki misteriotsuarekin liluratuta geratu ziren. Horrela ba, euren jain-koen homenean egingo zituzten piramide erraldoien zaindaritza lana egotzi zieten esfinjeei.

Laura Estankona

7

GAZTAINERRE EGUNA 2010

Urtero lez, gaztainerre jaia ospatu genuen Ibaizabalen. Nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu, giro aparta izan zen. Ikasle zein ira-kasleak baserritar jantziaz etorri ginen Ikastolara Eguna ekitaldi desberdinez betea egon zen, goizeko lehen ordue-tan garbiketa txandak izan ziren, mahai guztiak garbituz. Ondo-ren klaseka, lehiaketa izan genuen. Bertan gela bakoitzak bere gaitasunak erakutsi zituen Ikerrek jarritako joku desberdinetan. Hainbat jokoren ondoren talde garailea 1-A izan zen. Energiak gastatu ondoren berreskuratzeko ordua zen eta taberna inguruan gaztaina-erreak eta sa-gardoa hartzeko aukera izan genuen, beste ikasle batzuk zaharren egoi-tzara abesten joan ziren bitartean. Ikasle ausartenak abestera ausartu ziren karaokean,

kantu desberdinak entzun ziren eta bazen bakarren bat ondo egi-ten zuena. Kontzertutxoa buka-tzeko Karlosek bere ohiko lasaita-suna hautsiz Jo Ta Ke kantua abestu zuen. Bertso desberdinak entzun ahal izan genituen eta amaitzeko bertso-pikea izan ge-nuen Xenki eta Iñakiren artean.

Ikastolakoa amaitu eta giro ederrean ikasleak triki-poteoa egitera abiatu ziren alde zaharrera, Ikastolako jaiari amaiera emanez.

Ander Sagardoy

Page 8: Irakurrixu 2011ko urtarrila

8

KOKO FLANA

Errezeta:

Osagaiak (zortzi lagunentzat):

– 6 arrautza.

– Litro erdi esne.

– 200 g azukre.

– 200 g esne kondentsatu

(azukre gabekoa.)

– 100 g koko birrindu

(ordu batean izango dogu

esnetan beratzen.

– Karamelu urtua.

Egiteko era: Karameloa molde baten oinarrian jarriko dugu. Osagai guztiak ondo irabiatu eta nahasketa moldera botako dogu. Flana ordu erdi inguruan izango dugu labean, Maria bainuan (aldez aurretik labea 180 gradutan berotuko dugu 15 minututan). Orratz luze bat sartuko dugu, flana eginda dagoen jakiteko; eta beharrezkoa bada, apur bat gehiago izango dugu labean. Hoztu, moldetik at-era eta izozki-bola pare batez lagunduta zerbitzatuko dugu. ON EGIN!

Lorea Santos eta Irati Muñoz

21

KUXKUXEROAK

Eneko arraz: Aber.. onar ezazu

beingoz Iker Erezkano maite du-

zula eta zure pentsamendu guztie-

tan daukazula!

Morci: Eramango al Nauzu zugaz

Xagua-klubeko BIP zonara?

Olatz patiño: Pati-no pues pami

si!

Leire Agirre: Badakit mutila dau-

kazula baina aukera bat nahiko

nuke.

Iratí Bejarano: Zure ipurdiak

txoratuta nauta! Ez jantzi praka

hain estuak, ezin naiz klasean

kontzentratu!!

Xenki: Zeako ule distiratsua dau-

kazun! ESAN ZURE TXANPU

MARKA!!

Neskak: Zurito bat nigaz hartu

nahi baduzue etortzea besterik ez

dekozue. MXX (PERU)

Eneko eta Ander S.: Ander eta

Eneko… trio bat bai?!

Elene eta Iskander

Aitor Gomez: Zure barrea, begira-

da… seguru BRAT PITTEN fami-

liakoa ez zarela? :O

Zuriñe Bermejo: Aurpegi horrek

zoratuta nauka! MAITE ZAITUT!

Osuji: Que será lo que tiene el

negro??!! (2.maila)

Miren Castilla: Zu pozik gu po-

zik, zu triste gu triste… Maite Zai-

tugu!

Iker (irakaslea): Zu ezagutu au-

rretik, ez zitzaidan heziketa fisikoa

gustatzen!(EN_ _ _ _ ETA AN _

_)

Eñaut 1.C: Kamiseta horren az-

pian, denok dakigu zelako gorputz

landua daukazun!!

Mikel Carracedo: Bikote batean

dena ez da… eta muxuak ,laztanak

ere egin daitezke…

Beñat Alberdi: Zu zara 5minutue-

tan kanpora irtetzeko arrazoi baka-

rra! GUAPETON!

Gorka Martin: Helduko jatzu

“gola” sartzeko garaia. Trankil

pitoloko!

Unai Agirrezabala: Bueltan nahi

zaitugu! GUAPETON!

Eneritz: Ez egon triste, nire besoa

hemen daukazu. Zure pitxin.

Miren Erdoiza: ISILDU ME-

SEDEZ!

Elene eta Julen:Noiz aitortu be-

har dozue zuen artean zeozer da-

goela? SALIBA RADIAKTI-

BA!!!!

Page 9: Irakurrixu 2011ko urtarrila

20

KUXKUXEROAK

Jon Arrazola: Zure ipurditxo

horrek txora-txora eginda nauka,

asma ezazu nor naizen..

Karlos (irakaslea): Noizko mini-

sokrates bat??

Lorea Santos: Nire albotik pasat-

zen zaren bakoitzean, zure begira-

dak itsututa uzten nau.

Iratí Ayala: Ibaizabalen aurten

ezagutu dudan pertsonarik onena

zara, gainera panpox-panpox etort-

zen zara egunero klasera… ZO-

RATUTA NAUKAZU ZURE

MUGIMENTUAREKIN, MORE-

NA!!!!

Aratz( tekno): Astero neska des-

berdin bategaz egoten zara. Aratz

neskak zure atsetik doaz!

Eneko S. eta Iratí I.: Klasean ton-

teo asko ikusten dugu! ZORIO-

NAK IRATI!!! Eneko liburuetatik

pixkat baztertzea lortu duzu! ZU

BAI NESKA ZU!!!!

Maren Maiagarai: Horrela ja-

rraitzen baduzu zure ile sexyarekin

egunen baten ez duzu bizirik amai-

tuko. Zeure etxean edo nerean??

Iratí Muñoz: Begiratu zure ingu-

rura eta ikusiko duzu zenbat admi-

radore dituzun!! GUAPAAA!!

Mikel Ortega: Zelako ipurdia de-

kozun, ez dakizu baina ikastolan

miresle bat daukazu!

Xenki: Zelako elegantie zaren..

SEX SIMBOL HUTSA!!! Aukera

bat emango zenidake? Adinak ez

dauka inportantziarik…

Aitor Jalon: Begitxo hoiek, irri-

barre hori… aurrekoan motorra

zeneukala enterau nintzen eta hori

entzutean bero-bero jarri nintzen!!

Saioa: Takoiak erabiltzen hasi

beharko duzu!! Beñat altuegia da

zuretzat, ez duzu uste??

Iker M. eta Irantzu G.: Zenbat

denbora daramuzue zeuena isku-

tatzen?

Markel Suarez: Neska guztiak

txora-txora eginda dituzu, utzi Le-

ginarekin egoteari eta aprobetxatu

zeure sex-appeal naturala, GUA-

PO!

Egoitz Beltran (PAJIS): Utzi

IBAIZABALEKO neskak ba-

kean!! NECESITAU!!

Maitane 1.C: Lotsak alde batera

utzi eta hurbildu nigana PREZIO-

ZAA!

Kattalin: Zure ostixa txarrak, be-

ro-bero jartzen nau!

9

HI HAIZ HI!

Aiert Egiguren (1B) 1.A dios! (ixilunea) 2.Begietan 3.Izaera askoz garrantzitsuagoa da niretzat 4.Lagunak ez galtzea 5.Sarreran dagoen Ama Birgiña 6.Sarreran ikurriña 7.Txarto! nire ustez gehiago saiatu eta hitz

egin behar da 8.Oraintxe hil de kottadua. Kanta autorea 9.Ondarruko neskak

Ibon (irakaslea) 1.Washington 2.Bihotzean of kours 3.Esaotzut ba 4.Humanistikoko Matematiketan emaitzak

hobetzea 5.Kendu ez baina Ikasle batzuen jarrerak

aldatuko nituzke 6.Euskerien erabilerie 7.Gero eta eskasagoa. Emoten dau guaia izateko erderaz mintzatzie

ezinbestekue dala hemen.. 8.Idazle, poeta, abeslari eta euskaltzale haundi bat. Laboaren Izarren

Hautsa letraren egilea...kaxiná.

Galderak 1. Zein da Estatu Batuetako hiriburua? 2. Neska edo mutil batengan zertan fijatzen zara lehenengo? 3. Zuretzat zer da garrantzitsuagoa pertso-na baten izaera edo fisikoa? 4. Zein da zure ametsa? 5. Zer kenduko zenuke ikastolatik? 6. Zer gehituko zenioke ikastolari? 7. Zer iruditzen zaizu euskararen egoera ikastolan? 8. Nor zen Xabier Lete? 9. Nor da ikastolako sexiena?

Page 10: Irakurrixu 2011ko urtarrila

10

Maitane Narbaiza (2.A)

1. Washington 2. Bere iribarrean…baina noski bere ipurditxoan baita 3. Pertsonaren izaera noski , nahiz eta pertsona polita izan ….ezin bada beragaz konbertzaziñu normala euki ez dau pena merezi. 4. Ummmm nire ametsetako mutilarekin irla desertu baten galtzea. 5. Frogetako puntuazio negatiboa kenduko nituzke jajajajaja 6. Egun onak ematen dituen portero sexy bat ate ondoan. 7. Nire ustez , gaur egun ibaizabalen beste urte batzuekin konparatuz euskara gutxitu egin da…… baina bertan dauden taldeak, hala nola, I.A, lagungarriak dira bere biziraupenerako. 8. Xabier Lete euskerako abeslari bat dela uste dut 9.Ummmm ikastolan sexy ugari ditugu…ez naiz bustiko -

Galderak

1. Zein da Estatu Batuetako hiriburua? 2. Neska edo mutil batengan zertan fijatzen zara lehenengo? 3. Zuretzat zer da garrantzitsuagoa pertsona baten izaera edo fisikoa? 4. Zein da zure ametsa? 5. Zer kenduko zenuke ikastolatik? 6. Zer gehituko zenioke ikastolari? 7. Zer iruditzen zaizu euskararen egoera ikastolan? 8. Nor zen Xabier Lete? 9. Nor da ikastolako sexiena?

19

KUXKUXEROAK

Peio eta Laura: Badirudi azokan

rollitoa egon zela ez? Zer parejita,

Daikitik eskapadatxoa egiten?

Iratí Alkorta: Azken aldian oso

sexy zatoz ikastolara.. eta gogorre-

gi jartzen didazu. Muxu bat nire

partez eta beste bat nire “mini yo”-

aren partez!

Gontzal (2.maila): Zer gordetzen

duzu poltsiko bien artean?

Elene J : Iskani begira ez dozu

denbora lar pasatszen?

Paul U: Praka estu hoiekin odo-

lostea markatzen zaizu… ummmm

ze goxoa egongo dan!

Unai B. eta Zuriñe: Ze bikote

polita egingo zenuketen hain lotsa-

tiak ez bazinakete.

Izas: Noiz emango diguzu lehen

sorospenetako kurtsiloa? Eske be-

larriko zuloaren 3. glandularen

gaineko fitoplasma minduta dugu!

BZ 2ko pesaditak.

Beñat Alberdi: Neska guztiak ez

dira zuretzakoo PITOLOOKOOO! Legina: Kontuz pasiloetan, egunen

baten harrapatuko zaitut! Bero-bero

jartzen nauzu!

Nora N: Badakit noraezean zabilt-

zala, etorri nirekin, beroa emango

dizut.

Beñat Alberdi: Zure Cristiano

itxurak liluratuta nauka zure txule-

ria eta zure txokolate laukitxoak

txoratuta naukate.

Markel Bilbao: Ibaizabaleko bi-

dea ez duzu oraindik Ikasi?

Ines: sexu gogorra nik ere gogoko

dut, bazatoz albergera nigaz?

Xabier G.: Pirak alde batera utzi

eta neskei pixkat begiratu!!

Iratí Ircio: Joan naiteke zugaz

Saharara?

Aitor Gomez eta Iratí Ircio: Zuen artean zeozer al dago? Begi-

radak 5minuturo zeharkatzen ditu-

zue…

1. C-ko neskak: Kontrolatu zuen

hormonak, holandesak etorri zire-

nean kuleroak buzti-buztita utzi

zenituzten!

Zuriñe Bermejo: Etorri gehiago

1.B gelara. Zu ikusteko irrikaz

gaude beti.

Garazi Esnaola: Utzi Aitor Jaloni

fitxak sartzeari, ez duzu ezer lortu-

ko nirea da eta!

Inazio: Popeyee! Espinakak gus-

tokoak dituzu ezta??

Zorrilla: Baserritik jaitzi zara?

KUKURUKUUUUU!

Iratí.I: Utziko al zenidake egunen

baten zure Apu izaten??

Beñat Alberdi: Zurea bai odolos-

tea eta ez zure aitaren harategikoa

Page 11: Irakurrixu 2011ko urtarrila

18

3.PERTSONA: 1-17 urterekin. 2- Niri hasiera batean bai, baina nire neskari denbora osoan eman zion mina. 3- Bai, gehiago sentitzen dut kondoi gabe, nahiz eta arriskutsua izan. 4-Kondoi gabe askotan egin izan dut, baina dena kontrolpean da-go, ez dago pilula horren beharrik. 5- Nik beti ematen dut plazerra, ez badidazue sinesten, proba na-zazue!

GALDERAK:

1-Zenbat urterekin galdu zenuten birginitatea? 2-Lehenengo aldiz sexu harremanak edukitzerakoan, min

eman ahal zizun? 3-Inoiz egin ahal duzue kondoirik gabe? 4-Zuk edo zure neskalagunak hartu ahal du inoiz, hurrengo

eguneko pilula? 5.- Sexu harremanetan, nahi adina plazer ematen ahal dizu-

te?

11

Irati Muñoz (1B) 1.Washington 2.Begietan lehenengo baina gorput-za… 3.Biak 4.Buufff… asko dira 5.Kendu ezebez aldatu ordutegia ba-karrik 6.Ikasleentzako ikasgela handiagoak 7.Batzuk ez dute euskara asko erabilt-zen 8.Euskal idazle eta abeslaria 9. Nerea Zarate

Ander Lizarralde (1C) 1.Ez dakit 2.Begietan eta gorputzean 3.Fisikoa 4.Gimnasiko irakaslea izatea 5.Piren muga 6.Zarautzeko irteera bezalako gehiago 7.Pixkat larria 8.Ez noa esatera ezer zeren txarto geratuko

naiz. 9. Markel Zearreta

Page 12: Irakurrixu 2011ko urtarrila

12

SEXU PREBENTZIOAK

KONDOIA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN Pertsonei izugarri gustatzen zaie sexua eta era berean se-xuari buruz hitz egitea. Sexuak ez dauka adinik, baina gazteek harre-man ona al dute sexuarekin? Erabat ulertzen al dute?

Gaur egun, gazteak gero eta lehenago hasten dira sexuare-kin esperimentatzen. Frogatuta dago gehiagotan eta pertsona ezberdin gehiagorekin egiten du-tela. Baina sexu harreman baten aurrean ezartzerakoan, pertsonen helburua desberdina izan daiteke. Batzuentzat arriskua kontuan hartu gabe topera disfrutatzea, bestentzat aldiz gozamena eta prebentzio neurriek eskainitako segurtasuna lotuta doaz beti. Denoi etorri zaigu DBHn

sexologo bat gure buruko ideia nahastuak freskatzera, hala ere, egungo nerabeek belaunaldirik informatuena eratu arren, nahi gabeko haurdunaldiek gora egiten dute! Denok dakigu neurririk gabeko harre-man sexualak edukitzeak ondorio batzuk ekar ditzakeela, haurdun gelditzea, edo, besteak beste, sexu harreman bidez transmititzen di-ren gaixotasunak harrapatzea. Hau da, informazio gehiegikeriak moti-batu egiten al gaitu arriskua hartzera? Morboa ematen al digu? Bai, hori horrela da. Sexua = gozamena Prebentzio neurriak = segurtasuna Sexua + prebentzio neurriak = gozamen segurua!!! Aitor Jalon, Aitor Gomez, Eneritz Eskurza eta Ane Santamaria

17

SEXULAPIKUA txortalari aritua

GALDERAK:

1-Zenbat urterekin galdu zenuten birginitatea? 2-Lehenengo aldiz sexu harremanak edukitzerakoan, min

eman ahal zizun? 3-Inoiz egin ahal duzue kondoirik gabe? 4-Zuk edo zure neskalagunak hartu ahal du inoiz, hurrengo

eguneko pilula? 5.- Sexu harremanetan, nahi adina plazer ematen ahal dizu-

te?

ERANTZUNAK:

1.PERTSONA: 1- 14 urterekin, uste dut. 2- Bai asko, gogoratzerakoan ere mina ematen dit! 3- Bai, baina ahal dudanean kondoia erabiltzen dut. 4- Bai, bi aldiz hartu behar izan dut. 5- Bai nahi adina plazer ematen eta hart-zen dut! 2.PERTSONA: 1-15, ia 16 nituen 2- Ez niri ez, baina nire neskari bai. 3-Ez, kondoi gabe asko arriskatzea dela uste dut. 4- Ez, nik eta nire neskak beti kondoia erabiltzen dugu. 5- Pertsonaren araberakoa da gozame-naren neurria.

Page 13: Irakurrixu 2011ko urtarrila

16

IRITZIA

ELURRAREN KONTSUMO USAINA

Gaur egun gizartearen arazo larri bat gehiegizko kontsumoa da. Orain Gabonak datozela, telebistan hainbat iragarki erakargarri agertzen hasi dira. Horrela gure gizarte arrotz honek kontsumitzera behar-tzen gaitu, eta gu, inozo modura, kontsumismo horren menpe gaude. Hori dela eta, kontsumoaren gorakada hau salatu nahi dugu.

Izatez, pertsonok kontsumitzaileak gara, baina oinarrizko beharrizan horiez aparte, faltsuak diren beste beharrizan batzuk inposatzen dizki-gute, hainbat metodo erabiliz.

Gabonak abenduaren amaieran hasten badira ere, urrian jada kalee-tan zehar argiak jartzen hasten dira, eta dendetako erakusleihoetan tu-rroi eta jostailuen eskaintza ugari ikus ditzakegu. Publizitate honek, zoritxarrez, Gabonetako erosketak nolabait aurreratu eta gure bizitza

kontsumismoaren inguruan oinarritzera behartzen gaitu. Datuen ara-bera, azaroan abenduan baino turroi kopuru handiagoa saltzen da.

Ondorioz, eta kontuan hartuta ekonomian krisia dagoela, neu-rrizko kontsumo bat izaten ahalegindu beharko ginateke, eta beha-rrezkoa soilik erosi.

Lucia , Maider, Olatz eta Zuriñe

13

IRITZIAK OLENTZEROREN ZAKUAK ERE BI ZULO

Konturatu orduko, kale guztiak argi apaingarriz josita daude. Nonahi ikus ditzakegu gabonetako arbola apainduak eta Aita Noelen irudiak. Beno, Olentzeroren bat edo beste ere ikus dezakegu. Familia arteko bazkariak, afariak, opariak... gabonak dira! Olentzero eta bere astotxoa azken jostailuak prestatzen ari dira, baina, Olentzero azken urteetan kezkaturik dago. Hasiera batean, Euskal Herriko haur guztiek opari berdin edo antzekoak eskatzen zi-tuzten: panpinak, egurrezko trenak, tronpak, baloiak... berdin zion neska edo mutila izan, denak pozik ego-ten ziren opariekin. Gaur egun, zoritxarrez, ez da horrela. Gaur egungo jostailu guztiak sexuaren arabera sailkatzen dira. Nola eskatuko ote dio arrosa koloreko lazotxoa daraman neskatila pinpirinak “Action Man” edo ez-pata bat Olentzerori? Eta mutiko batek “Baby Born” andrakila eskatzen baldin badu? Zer nolako neskatilatxoa izango den ez? <<Kotxe telegidatuekin jolastu beharrean, andrakilekin jolas-ten du!>>. Bereizketa hau naturala da, ala guk geuk sortu ote dugu? Matxismo zantzu bat da, edo sinpleki, gizadiaren joera natural bat da mutilak jostailu mota batekin eta neskak beste batekin identifikatzea? Honetaz guztiaz gain, publizitateak zerikusi zuzena du genero bidezko zatiketa honetan. Ikusten al dugu telebista zein aldizkarietako iragarki-etan mutiltxorik Barbie batekin jolasten edo neskarik Power-Ranger bat eskuetan duelarik? Gurea da errua ala merkatuak baldintzatzen ote gaitu? Azkenik, argi dagoena da, neskatila edo mutiko, panpintxo edo ez-pata, helburua umeen baloreak eta trebetasunak garatzea dela. Arrosa edo urdina den ahantzita.

Amaiur, Miren eta Eneko

Page 14: Irakurrixu 2011ko urtarrila

14

IRITZIA ZER GERTATZEN ARI DA SAHARAN? Hogeita hamabost urte atzera begira, Sahara Espainiaren menpe ze-goen, baina 1975ean Espainiak Sahara Marokoren eskuetan utzi zuen. Ondorioz, gaur egun Sahara eta Marokoren artean gatazka handiak sortu dira. Borroka hitza bakarrik ageri da beraien buruetan, onartezina delako Marokok egin diena. Gaur egun, Saharauiak beraien lurretara itzuli nahi dute, baina Marokok ez die uzten. Horregatik orain dela gutxi hainbat gatazka izan dituzte. Saharauiak Marokoren aurka hasi ziren, baina Marokoarrak askoz ere indartsuagoak direnez, eta arma ge-hiago dituztenez, Saharaui asko hil dituzte. Orain gauzak lasaiago daude, baina Saharauiak beraien lurrak berriro ere lortu arte tinko egongo dira. Saharauiak Espainiaren errua ere badela diote, haiek izan baitziren Marokori beren lurra saldu ziotenak. Gaur egun aukera dago zortzi-hamabi urte bitarteko umeak Saharatik nork bere etxera ekartzeko, uda igarotzera. Horrela, beraien osasuna eta beste hainbat gauza hobetzen baitira. Etortzen direnean,l ehengo bi asteak oso gogorrak izaten dira, batez ere, umearen lehen aldia bada. Gainera beraien hizkuntza bakarrik ulertzen dute, eta oso zaila egiten da beraiekin komunikatzea. Bi aste horiek igarotzean, ohartzen zara merezi duela horrelako neska- mu-tiko bat ekartzea, ume horrek egunero-egunero poztasuna adierazten dizulako. Ez pentsa ume hori egunero pozik egongo denik, baina ez larritu, normala da. Neska-mutikoak negar egingo dute beraien familia faltan botatzen dutelako; baina normala da. Animatu zaitezte ume bat ekartzera!.Zeuen etxera poztasuna ekarriko dute, gainera neguan aukera dago bere etxera joateko, eta hori oso esperientzia polita izan daiteke. Ez pentsa hau dena zuen kabuz egin behar duzuenik, seguruenik zuen herrian talde bat egongo da horre-tan lan egiten duena.Talde hori arduratzen da umeak zuengana hel-tzeaz, zuk arropa, janaria…eta horrelako gauzak bakarrik ordaindu beharko dituzu. Uda amaieran ondo legoke arropa hori eta janari pixka bat berarekin bidaltzen baduzu, berak Saharako familiari erama-teko. SAHARA ASKATUeta animatu. Merezi du eta!!

Iratí Ircio eta Joanne Garate

15

IRITZIA

ZENBAKI GORRIAK, BELTZ IBAIZABALEN Ohiturik gaude egutegietan zenbait zenbaki gorriz ikustera. Halaxe ei da betidanik. Kalendario orotan, azken zutabeak beti gorriz. Baina badaude domekez gain, beste jai egun batzuk. Urteko lehenengo eguna. Erregeen eguna, langileen eguna, baita irakasleena ere! Hots, errazegi ohitu gara urriaren 12ko edota abenduaren 6ko jaiegun ho-riek ospatzera. Egun gorri horiek festatzat hartzera. Errazegi. Bi joera har ditzakegu ho-nen aurrean. Egutegian gorriz agertzen denez, jai hartzea. Edota, jai egun hori nondik datorren az-tertu, eta guretzat jai egun den erabakitzea. Euskaldun egiten gaituena euskara da. Baina honetaz gain, badaude beste hain-bat faktore, euskal nortasun horri eusten lagun diezazkiguketenak. Adibidez, egun arrotz horiei kolore beltza emanez, Euskararen eguna (abenduaren 3an) eta Emakumeen indarkeriaren aurkako eguna (martxoaren 8an) gorriztatzen ditugu. Duela pare bat urtera arte, Ibaizabalen, urriaren 12a edota abendua-ren 6a lanegun arrunt ziren. Bozketa bat egin zen, jai hauek ospatu edo ez erabakitzeko. Gehiengo baten iritziz, jaiok arrotzak ziren, eta guretzat ere, badira. Hispanitate egunean eta Konstituzio egunean, ia ikasle guztiok kla-sera joan ginen. Egutegi guztietan, beltzez markatuz jai egun hauek. Guretzat arrotzak direlako. Ez direlako gure isla, ez ditugulako ospatu gura.

Eneko, Amaiur,Herri, Nerea eta Olatz.