Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean...

57
Zurutuza: 31 orpotik Zurutuza 1 Familia osoa elkartu eta “ni banoa” esan zien Zurutuzak, ilargi betea zen gau batean, zakua bizkarrean zuela. Ez zituen gazta eta babarruna bildu nahi zakura, fraideek bezala; jakinduria batu nahi zuen. Puska batean, gehiago ez zuen inork jakin haren berririk; hil ote zen ere esan zuten batzuek. Mendian ikusi zutela ere entzun izan zen, arbola handi baten ondoan eserita, gora begira, pentsamenduak aletzen. Gauza garbirik bat bera ere ez. Baina egun batean herriko plazan azaldu zen, bizar luze- luzearekin, zakua bete-bete eginda. Blasta! bota zuen zakua lurrera eta haren gainean eseri zen gero. Arnasa luzea hartu ondoren, honela mintzatu zitzaien: «Jaun-andreok, gazte eta haurrak, kostatu zait ederki zakua betetzea, baina azkenean bete dut. Ustez, sartzen nuen eskukada jakinduria zakuan, baina gero pittin bat ez beste guztia bota egin behar izaten nuen, zakuan sartzen nuenaren parte ttipi-ttipia baino ez baitzen jakinduria. Horregatik, zakua benetako jakinduriaz bete aurretik, mila aldiz bete eta hustu behar izan dut. Horretarako, lurralde asko korritu behar izan dut. Orain oso kontentu nago. Tenpluan, kobazuloan, mendian eta basoan, izarretan, eta laborategi handietan bete dut zakua “Orain ez daukat aitzakiarik egia gordetzeko, eta niri entzuten didanak asko jakingo du mundu honi eta beste mundu guztiei buruz. Ni eatea izango naiz zuentzat. Astindu egingo zaituztet, eta astindurak hautsak jaulkiaraziko dizkizue, eta giza-emakume berriak izango zarete, mundu berri bat osatzeko. “Mila etsai aurkitu ditut nire ibilaldian. Batzuetan, zakuaren barnean eraman ditut ohartzeke; oharturik ere ez dakizue zeinen nekeza den etsaiak kanporatzea. Zalantzak eta dudak etortzen zaizkizu, kostatu egiten da ongia gaizkiarengandik bereizten. Horregatik luzatu zait bidaia, baina hemen nauzue. Niri entzuten didana biziko da eta entzuten ez didanak ez du burubide onik izango”. 1

Transcript of Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean...

Page 1: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Zurutuza: 31   orpotik

Zurutuza 1Familia osoa elkartu eta “ni banoa” esan zien Zurutuzak, ilargi betea zen gau batean, zakua bizkarrean zuela. Ez zituen gazta eta babarruna bildu nahi zakura, fraideek bezala; jakinduria batu nahi zuen. Puska batean, gehiago ez zuen inork jakin haren berririk; hil ote zen ere esan zuten batzuek. Mendian ikusi zutela ere entzun izan zen, arbola handi baten ondoan eserita, gora begira, pentsamenduak aletzen. Gauza garbirik bat bera ere ez.

Baina egun batean herriko plazan azaldu zen, bizar luze-luzearekin, zakua bete-bete eginda. Blasta! bota zuen zakua lurrera eta haren gainean eseri zen gero. Arnasa luzea hartu ondoren, honela mintzatu zitzaien:

«Jaun-andreok, gazte eta haurrak, kostatu zait ederki zakua betetzea, baina azkenean bete dut. Ustez, sartzen nuen eskukada jakinduria zakuan, baina gero pittin bat ez beste guztia bota egin behar izaten nuen, zakuan sartzen nuenaren parte ttipi-ttipia baino ez baitzen jakinduria. Horregatik, zakua benetako jakinduriaz bete aurretik, mila aldiz  bete eta hustu behar izan dut. Horretarako, lurralde asko korritu behar izan dut. Orain oso kontentu nago. Tenpluan, kobazuloan, mendian eta basoan, izarretan, eta laborategi handietan bete dut zakua

“Orain ez daukat aitzakiarik egia gordetzeko, eta niri entzuten didanak asko jakingo du mundu honi eta beste mundu guztiei buruz. Ni eatea izango naiz zuentzat. Astindu egingo zaituztet, eta astindurak hautsak jaulkiaraziko dizkizue, eta giza-emakume berriak izango zarete, mundu berri bat osatzeko.

“Mila etsai aurkitu ditut nire ibilaldian. Batzuetan, zakuaren barnean eraman ditut ohartzeke; oharturik ere ez dakizue zeinen nekeza den etsaiak kanporatzea. Zalantzak eta dudak etortzen zaizkizu, kostatu egiten da ongia gaizkiarengandik bereizten. Horregatik luzatu zait bidaia, baina hemen nauzue. Niri entzuten didana biziko da eta entzuten ez didanak ez du burubide onik izango”.

Alanbrea 2Alanbrean ibiltzeko sortua da gizona; alferrik ari zarete bideak eta espaloiak egiten. Eta denok alanbrean ibiltzen ikasi arte ez da konponduko munduko arazoa. Garai bateko euskaldun zaharrek uste zuten hitza bakarrik zebilela alanbrean. Guk uste izan dugu irudia dabilela alanbrean, eta gure ondorengoek jakingo dute pertsona, oso-osorik, dabilela alanbrean. Alanbrean ibiltzen ikasten duenarentzat izango da, hemendik aurrera, mundua.

Bertigoa beldurgarria da, baina ezinezkoa izango da, hemendik aurrera, bertigorik gabe bizitzea. Emozio indartsuak nahi dituenak ez dauka beste erremediorik. Hemendik aurrera, oso ondo ulertuko diegu Everesten gailurra harrapatu nahi dutenei¸arriskatzea da gaurko erlijioa. Inork ez du ezer jakin nahi zuzen-zuzenan zerura garamatzan bideari buruz. Arrazoi dute: santu handi guztiak bekatari izan ziren, bekatuan bizi izan zirelako egin ziren santu. Bestela mediokre hutsak izango ziren; alegia, erdipurdiko gizakiak.

1

Page 2: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Alanbrean dabilenari, azkenean, Jainkoak hegoak ematen dizkio. Horrela etortzen dira bat bi tesiak: Darwinena eta Kreazioarena. Mediora moldatzen dakienak iraun egingo du, eta moldatzen ez dena desagertu egingo da. Eta Jainkoak hegoak eman dizkiona, egun batean, autonomoa izango da, bere kabuz ibiliko da Jainkoaren beharrik gabe.

Erraza da alanbrean oreka galtzea, baina hegoak dituena airean geratuko da. Lurrerako bakarrik eginak izan bagina, oraindik atzean buztanarekin ibiliko ginatekeen. Eta, hemen, buztana daramaten guztiek aurrealdean daramate. Ordea, denek ez dakite hegan. Txirritarena: “Euskeraz ia ahaztu zait eta erderarikan jakin ez”.  Hori inportantea da; alegia, asto zaharra saltzerako berria erostea.

Nik erakutsiko dizuet alanbrean ibiltzen, baina hegoak nahi badituzue zeuok eskatu Jankoari edo zeuok egin. Nik ama on baten itxura dut: bazkaria prantatuko dizuek, arropa garbituko dizuet, ohea ipiniko dizuet, baina nik ezin lorik egin zuen ordez.

Hala ere, ez dago alanbretik apartatzerik. Alanbretik kanpo ez dago benetako bizirik. “Alea jacta est”. Uko egiten dionak berak ikusiko du zer egiten duen. Herioarekin azkarregi topo egin nahi ez duenak alanbrean ibiltzen jakin behar du.

Nik ikusi izan dudan erretraturik ederrena da txoriak alanbrean pausaturik ikustea, iladan, eguzkia jakitzen hasten denean, inolako beldurrik gabe, Jainkoa goresten euren kantuekin.

Guk ere ez genuke besterik egin behar: bizi, bizitzen utzi eta Jainkoa gorestu. Ez inork goresteko premiarik duelako Jainkoak, baizik eta Jainkoa goresten duenak, benetan goresten duenak behintzat, aurkitu duelako bizitzako azken egia. Alanbrean pausaturik dagoen txoria bezain lasai dagoke, ezeren beldurrik gabe, dena baitaki. Ez dio axola alanbretik eroritakoan (hori ere gertatuko da egun batean, betikoa Jainkoa bakarrik baita) zer izango den, bien bitartekoa da garrantzitsua.

Heriok hiltzen du pertsona, baina ez haren itxaropena.

Zurutuzak esana

Beldurra 3Lehen, beldurrak airean zeudeten egunez eta beldurrak airean zeundeten gauez. Gero itsutu zineten, eta beldur guztiak joan zitzaizkizuen. Ez da tristea, beldurrak uxatzeko, itsutu beharra? Gainera, are tristeagoa, zeuek atera batizkiozue begiak zeuen buruari, deus ez ikustearren.

Eta zeren beldur zarete? Zer da ikusi nahi ez duzuena? Sugearen beldur zarete, eta ez dituzue ikusi nahi sugeak borrokan, eta beti azpian egon dena gainera ateratzen. Horrek tripak jaten ipintzen zaituzte, ez duzue aldaketarik nahi: azpian zegoenak azpian jarrai dezan nahi duzue.

Zurutuzak asumitua dauka: bere mendean zeudenak gainetik jarriko zaizkiola laster, eta ez dio sortzen aparteko atsekaberik. Zurutuzak beldurrari dio beldurra, bai baitaki beldur den zakurrak zaunka baino lehenago hozka egiten duela.

Bai, Zurutuzak beldurrari dio beldurra, beldurra delako lehenengo gezurra esanarazten diguna. Txistuka ipintzen du pertsona, beldurrik ez balu bezala edo, hobeto esan, txistuari esker beldurra uxatuko duelakoan. Beldurrak ileak zutiarazten dizkio ilerik ez duenari ere; adibidez. Beldurrak garrasi eginarazten digu, baina, beldurra hain da maltzurra, inork entzungo ez duen garaian eta tokian eginarazten digu garrasi, eta ez

2

Page 3: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

dugu inor izutzen, geure burua ez bada. Beldurrak korrika ipiniko zaitu, eta helmugara iritsitakoan beharko zenituzkeen pultsazioak baino gehiago izango dituzu lasterkari ekin orduko, eta normalean beharko zenukeen denbora baino lau aldiz gehiago emango duzu distantzia berdina egiten.

Beldurrak tentakulu luzeak ditu, eta iristen diren tokian inoiz ez da faltako arriskurik. Baina arriskutik libratzeko ere balio du beldurrak.

Horrela ibili zen Hobbes izeneko filofosoa hitz eta pitz, esanez jaio zenean amak bikiak izan zituela: Semea eta Beldurra deitu zien.

Beldurra izan Montaigneren bizitzako izurria, berak zioenez.

Kierkegaard-entzat gaixotasun mortala zen beldurra.

Machiavelo, berriz, beldurraren aldekoa zen: hark erakutsi zion printzeari, gobernatu nahi bazuen, beldurra baliatu behar zuela.

Spinoza “humanistarentzat” beldurgarria zen herriak beldurra galtzea.

Beldurra da erlijioen sorburua ere, hein batean. Infernuaren beldurrez eduki dute jendea setioan mendeetan.

Grekoek eta erromatarrek jainkotu egin zuten Beldurra; bakoitzak bi izenekin, gainera: ‘Deimos’ eta ‘Phobos’ deitu zioten lehenengoek, eta ‘Pallor’ eta ‘Pavor’ besteek.

Kafka bera ez al zen beldurraren biktima nabaria?

Hortaz, saihestezina da beldurra. Orduan, ideia berri batekin etorriko da Zurutuza. Edo apur bat moderatu egingo du diskurtsoa. Izan ere, beldurrak, gehiezgizkoa ez bada, onura asko ditu: bizi batzuk salba ditzake. Beldurtia izatea ez da kobardea izatea. Beldurrik gabe ez dago ausardiarik.

Behin, neuk entzun nion Zurutuzari: “Maite dezagun beldurra, hark ohartaraziko gaitu-eta arriskuaz eta hark babestuko arriskutik”. Bai, Zurutuzak ere baditu bere kontraesanak!

Zurutuzak esana.

Asto-kanposantua 4Gaur bidez erratu naiz. Baina bide erratuetan aurkitzen dira gauzarik interesgarrienak, originalak eta arimari eragiten ditoenak, edo oroitzapenik gordeenak. Askotan inkontzienteak errarazten digu bidea, errealitatera itzul gaitezen. Errealitatearen bi alderdiak ikustarazten dizkigu: bizi izan genuena eta bizi dezakeguna.

Arima erratua naiz; kasko eta guzti, munduko eta zeruko musika entzunez. Esponjaren gisa funtzionatzen dut: entzun eta ikusitako guztia jasotzen dut, lehengoa eta oraingoa, txorien abestietatik hasi eta gizonen liskarretaraino, astoen ehorzketak tarteko. Astoak maite ditut. Zuek bazeundekete lasai etxean, hara zerbitzatuko dizuet dena, eta nik adina jakingo duzue. Jendeari ez zaio gustatzen norberak adina jakitea, baina niri bai. Konpartitzea da nire leloa, gauza onak konpartitzea, eta, batez ere, izan ginena gogoratzea, garenarekin oreka egiteko.

Eta banoa bide erratuan barrena, taberna ondoan hasten diren eskailerak igotzen, bazterrak ikusiz, jaio nintzen inguruko mundua behatuz, kangrejoak bizi ziren eta ez diren ibaia atzean utzirik. Nire memoria onari esker, zuek ere dena jakingo duzue. Konpartizea da nire leloa. Nire pentsamenduak konpartitzen ditut nik zuekin. Zuek

3

Page 4: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

badakizue konpartitzeko moduko pentsamenduak ditudala, saiatu egin naizela pentsamendu horiek edukitzen, hondea-aitzurrean arituta atera ditudala buruaren sakonetik mihiaren puntara. Nik horretarako balio izan dut, eta zuei eskaintzen dizuet “gratis eta amore”, zuek ere goza ditzazuen. Hondea-aitzurrak egin nau ni handi, eta altura honetatik ederki ikusten da dena.

Bostehun metro egin ditut eskaileratan gora. Astoen hilerria daukat aurrean: sakonune eta malda da, aldi berean. Horra jausten genituen baserrian akabatzen ziren astoak, hor geratzen ziren hankaz gora, putrei otoizka. Putreen eta lurraren lanari esker, hortxe geratzen ziren ehortzirik astoaren hezurrak eta arima. Astoa eta putrearen adiskidea naiz ni. Nik astoa eta putrea izan nahi dut. Biat batera. Astoa bezain zamari, astoa bezain zamari onak izan behar dugu, bizitza honen pisu astuna zuzen eramateko.

Putrea bezain agresiboa naiz ni; putrea bezain agresiboak izan behar dugu, bizitza honen batailan borrokatzeko eta harkaitzean bizimodua ateratzeko. Esne-mamiak joan ziren pikotara!

Horixe da bi haritz-tantai egondako lekua. Horien gainetik kantatzen zuten txoriek. Ni ere  tantai horien gainetik bezala ari natzaizue hizketan. Gora begiratzen duzue, baina ezin nauzue ikusi. Ikustezina naiz ni, baina nire hitzek belarriak zulatuko dizkizuete. Ordea, burua eta bihotza sendatzen lagunduko dizuete. Bihotza eta burua inpotanteagoak dira belarriak baino.

Eskailera honen bi aldetan  entzun eta ikasitakoa baino ez dizuet kontatzen. Hor dago bizi-alargunaren etxola. Horrek ere historia luzea du, historia praktikoa, oraingoen aldean mila aldiz interesgarriagoa. Lehengo basa piztiak, denak, filosofoak ziren, eta haiek hezi ninduten ni. Oraindik hemen dabiltza haien arimak, eskaileraren bi aldetan, jakinduriaz gainezka. Hain zuzen, ez naiz etorri masustak biltzera, jakinduria hura biltzera baizik. Eskailera hauek egiten ari zirela, eta eskailera hauetan gora eta behera zebiltzala, jakinduria asko erein zuten.

Haiek irakatsi zidaten, ondo bizitzeko, ez zegoela konformitatea bezalakorik. Baina astoak bezala lan egin eta putreak bezala bizimodua atera ostean esaten zuten hori. Lana egingo ez zuten, ba! Orain aurrean ditudan pinudi horiek gehienak soro eta belardi ziren orduan. Horretarako, badadizue zenbat aida eta esti entzun behar den? Eta goldeari buelta eman errenkada bakoitzaren ondoren.

Haiek irakatsi zidaten hau ere: taberna oso gauza ona dela, behar denean joateko. Taberna zen haien lizeoa. Han praktikatzen  zuten poesia eta  kantua, han izaten zituzten bilerak eta eztabaidak. Tartean, muturrekoren bat ere bai; hori ere gidoian zetorren. Han pizten ziren umorez, ezer askorik gabe. Ez zuten bidaia luzerik egiten zorion bila. Luzeenak Bizkaira, artaldea negutzera. Haiek ez ziren behin ere aspertzen, eta jai egiteko aski zuten lanari uztea. Guk, berriz, lanari utzita ere zerbait egiten jarraitu behar dugu, bestela aburritu egiten gara. Dena alderantziz!

Ez ziren bizi kontsumismoaren trena harrapatu ezinik. Eskasiak sufriarazten zien haiei ere. Ez dut ukatzen. Baina guri ugarikeriak sufriarazten digu. Alde ederra! Gutxiagorekin ziren zoriontsu.

Lagunartekoak ziren. Lagunartea beharrezkoa da haserretzeko. Gu ez gara haserretzen, lagunartean; ez haserrekoarrak ez garelako, lagunarterik ez dugulako baizik. Edo formak zaintzen ikasi dugulako. Bada, nik ez dizuet esaten formak zaintzeko, baizik eta instinto primarioari libre uzteko. Instinto primarioa da egiazko aurpegia, beste guztia mozorroa da. Instinto primarioak ez zukeen biktimarik sortuko behar bezala tratatu izan balitz, azkarregi kondenatu izan ez balitz. Animaliek instinto primarioa garatu dute,

4

Page 5: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

horrela eboluzionatu dute, guk ez. Eta animaliak ez dira gu animaliago, gu baino asesinoago.

HEMEN daude zuen bizitokiak, ene arbasook. Eskerrak zuek oraindik gure artean zareten, oroitzapenetan, zuek bizi izandako etxeetan kasik ez baita inor bizi: ez jenderik eta ez espiriturik.

Zeinen agudo joan zineten mundu honetantik, eta zeinen azkar borratu nahi izan ditugun zuen hanka-arrastoak; baina oroitzapenean gordeak ditut denak, eta memoria ahula dutenen artean banatuko dut zuen jakitatea. Astoen hilerria talaia ona suertatu zait, hortik etorri dira geroko guztiak.

Ez zenidaten ezer utzi, propio, herentzian, baina zuek aberastu nauzue, utzi duzuen historia baita munduko aberastasun handiena. Izenik ez dut esango, kabitzen ez direlako, hainbeste baitzarete. Nahiko aberats naiz; ez da gutxi zuek miretsi ahal izatea, zuenganako inbidia sanoa sentitzea, nostalgiarekin nahastu gabe, eta bizitzea tokatu zaiguna bazterrera utzi gabe.

Zuen oinordeko naiz, memoria eder honi esker; zuen gordailua eta kutxa, non basatzan zizelaturiko bertute handiak  gordetzen ditudan.

Horrelakoxeak egin gintuen Handiak, elkarrengandik hurbil bizitzeko. Ez natzaizue hurbildu txori izuen moduan edo txori-izugarri, konfiantzaz beterik baizik, altxorra aurkitzeko segurtasun osoarekin.

Leialak izan zineten munduan lurrarekiko. Gurutzeak ipiniz eta hazia ereinez gurtzen zenuten lurra. Leialak zarete orain, gure memoriari argi egiten.

Aukeran, azkerregi joan zineten, baina ez gintzuen umezurtz utzi, zuen zilbor-hesteari lotuta geratu ginen, inoiz ere banantzeko asmorik gabe. Egia da, denak ez. Horiek ordaintzen dute berea. Ezjakintasunaren infernuan murgildurik bizi dira.

Nik hau idatziko banuen, hil beharra zeneukaten; eskuzabalak izan zineten horretan ere. Neu ere zahartzen ari nintzelako hil zineten. Orain, ni hiltzearren, zuek berriro hilko zaituztete.

Orain esaldi genialak asmatzen ditugu: “Mendigando la tregua” eta horrelakoak. Ganaduek ura edateko askak asmatzen zenituzten zuek. Oso praktikoak zineten. Zuek ez zeneukaten tregoa beharrik; zuek beti borrokan eta beti bakean bizi zineten.

Badakit geziak jaurtikiko dizkidatela, zuengatik gauza hauek esaten ari naizelako. Bihotzean jo nahiko naute, bihotzetik eritzen baita errazena, baina astoak bihotz handia du, eta putreak bihotz gogorra du.

Badakit apaizak ere kontra izango ditudala, ni beste hilezkortasun bat aldarrikatzen ari naiz eta. Egun guztiak santuak dira niretzat, ez igandeak bakarrik. Horrek ematen die min. Nagiak igandean bakarrik entzuten du meza, egunero entzutea proposatzen dut nik. Taberna eliza bihurtzea proposatzen dut nik; edo alderantziz: eliza, taberna.

Esan ditut esan beharrekoak; ezpainetan eztia dudala noa itzulian, eta ez dut ametituko nire gozoa inork garratz dezan; nahiago dut erleak ezpainetik hozka egitea. Ez dugu ezer esan erleen bizimoduaz, inurrienak, agian, denbora asko eraman digulako.

Inurriak dabiltza astoen hilerrian. Inurri nabil astoen hilerrian. Indusketan ari naiz, neure arimaren hilobiaren bila.

Zurutuzak esana.

5

Page 6: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Bakardadea 5Bakarrik bizitzeko gauza dena bakarrik izan daiteke zoriontsu. Bakarrik bizitzeko jaioak gara. Gauzarik inportanteenak bakarrik egiten ditugu. Bizitzako gertaera handienei bakarrik egiten diegu aurre. Sekreturik handienak norberarentzat gordetzen ditugu. Barneko ametsak eta fantasiak ez dizkiogu inori kontatzen.

Ikas ezazue bakarrik bizitzen eta bakarrik hiltzen, bestela jadanik hilda zaudete. Zenbat eta jende gehiagoren tartean bizi, orduan eta hilago.

Zein engainagarria den jende artean bizi zarelako seguru zaudela uste izatea. Ez zara ohartzen bakarrik zaudenik ondotik denek alde egin arte, edo espaloian ondoeza eginda erori arte. Hantxe egon beharko duzu poliziak aurkitu arte eta Gurutze Gorrikoak iritsi zain Zergatik fidatu zara inguruko jendeaz? Ez al zenekien horiek ere, zu bezalaxe, piztia bakartiak direla?

Herri handietan dago bakardaderik handiena; ez zara anonimoa, ez zara eta kitto! “Anonimoa” soberan dago. Hiri handietan ez dago jainkorik, ihes egin dute. Hiri handietan ez dago deus, elkar ezagutzen ez duten aurpegi asko ez  bada. Fantasmak ez daude kobetan, hiri handian baizik. Hiri handietan ez da entzuten diosalarik; hala ere, hori ez da okerrena, baizik eta  ez dakizula diosala nork ukatzen dizun ere.

Hiri handietan ez dago kulturarik, uniformismoaren igitaiaz ebakirik daude patroi guztiak eta ezaren saskian daramatzate zakarrointzira. Hiri handietan ez dio inork entzuten txolerrari, kukuak ez du jo ere egiten.

Basorik txikienean zer ikusi eta zer entzun gehiago dago hiririk handienean baino, ke-hotsa eta zarata-usaina kenduta. Bakardadeaz gain, horra hor bi elementu bikain: nerbioak lasaitzeko, birikak garbitzeko…

Mendiko hartza dabil hirian eta mendiko hartza erasokor jartzen da hirian. Atzeko hanken gainean etortzen da, eta aurreko besoekin bultz eginda botatzen du lurrera; gero, letagin zorrotzez aurpegia mastrikatzeko. Arrisku handia duzu, hirian, munstruo bihurtzeko.

Hiriko autobusak topean beteta dabiltza. Ez zara kabitzen, zuretzat ez dago lekurik. Ez zara kabitzen, kartera etxean utzi duzulako, eta patrikan sosik ez duzulako; eta ez dizu inork emango euro bat autobusa ordaintzeko. Autobusa puntaraino beterik dago, izaki bakartiez beteta; inork ez dizu euro bat utziko geltoki batetik bestera joateko. Autobusak lepo beterik dabiltza, baina hori ez da oztopo zu sartzeko; eurorik ez duzulako geratu zara kanpoan; inork utzi ez dizulako, hurrengo egunean itzultzekotan ere.

Nora doa hiriko jendea? Inora ere ez! Ibilian dabil hiriko jendea, gelditu gabe eta mugitu gabe.

Eskapareteetako arropek itsutzen dute jendea hiri handietan. Arrandegiko legatzak betetzen du gosez hiriko jendea. Bankuetako alfonbra gorriei begira geratzen da hiri handietako jendea.

Dena da handi hiri handietan; dena handiegi, jende txiki bakartiarentzat.

Beti jai da hiri handietan, eta inork ez du ospatzen. Ospakizun guztiak hiritik kanpora egiten dituzte.

Metroaren zulotik jaiotzen da jendea hiri handietan. Metroaren zuloan galtzen da jendea hiri handietan. Mertroak merkantzia besterik ez du garraiatzen hiri handietan.

6

Page 7: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Elizak hutsik daude hiri handietan, jankoek ihes egin dute. Hiri handietan ez da entzuten hil kanpairik, inork ez daki nor hil den, edo oso gutxik. Eta gutxi horiek oso gutxi dira hileta garaian. Arima erratuak ematen dute, eliza handietan han-hemenka banaturik. Hiri handiko hiletetan ez dago herririk. Orduan ere, ez dira pasatzen pertsona bakartitik.

Hilerriko bakardadea ez zaie axoloa hiri handietako hilei; bizitzak ondo hezi zituen horretara.

Zurutuzak esana.

Deabruen eskola 6Udazkeneko arrats ilunean, orbelak ibai-ondoak bezterik zeuzkanean, Zurutuza bakar-bakar zihoan bide estuan barrena, norabide jakinik gabe. Jainkoak hiltzen eman zuen eguna, deabruen eskola ezagutzeko. Izar banatatik zintzilik jarraitzen zitzaizkion arratsaldean hildako jainkoak. Egunsentian iritsi zen Andurioko kobazulora. Gaua akelarrean eta alberdanian igarotako jendea zebilen han, ondorioak nabarmen zituztela. Baziren, artean, pagoarean azpian plazerraren azken tantak dastatzen ari zirenak. Plazerkidearen zakil puztuegiaz kexatzen zen bat, min ematen ziola esanez. Hura bakarrik izango zen kexu; gainontzean beste hasperen mota batzuk zetozen ibaiaren bestaldeko oihartzun-erantzunetan.

Zurutuza pozik jarri zen: jainkoak hiltzea ezinbestekoa zela bermatzeaz gain, bertute handiak aurkitu zizkion deabruaren eskolari. Dantza arinak eta alaiak ikasten ari ziren, baina Zurutuza ikusi zutenean geratu egin ziren. Jarraitzeko egin zien keinu Zurutuzak. Batek izan ezik, beste guztiek pozik beteko zuten Zurutuzaren esana, eta eskerrak emate aldera, bera atera zuten plazaren erdira. Bakarra geratu zen hormaren kontra. Pena handia zeukan bihotzean. Senargaiak hardun utzi zuen, beste batekin ihes egiteko bezperan, eta orain dantzan ikusten zuen denen erdian.

Zurutuza hurbildu zitzaion eta, gertaeraren berri eman zionean, ez zuen mutila kondenatu, bizitzako zirkunstantziei egotzi zien errua. Neskak ulertu egin zion, eta esaldi hau bota zuen antifona gisa: “Bedeinkatua nire sabeleko frutua”. Etorkizunaren berri osoa eman zion Zurutuzak, eta ikusirik momentu zoriontsuak eta ez hain zoriontsuak izango zituela, momentu zoriontsuetarako bakarrik prestatuko zela egin zion promes bere buruari, zorigaitzak berak bakarrik ikasten duelako oinez.

Eta hala, Zurutuza, festa-hondatzaile suertatuko zela uste zutena, “aupa!” eta “goraka!” hartu zuten denek. Zurutuza hizketan hasi zen, kobazuloko koskarik handienera igota:

«Ederra da aurpegia, begietatik beherako iturrotxoek apaintzen dutenean, malkoak nork xurgaturik baldin badago. Ederra da haur-mina, emakumearen ondare esklusiboa delako. Ederra da alaba, ederra da semea, legeak urratzeko balio dutenean, lege zaharrak eta aurreiritziak gauza bera direlako eta hortik lapidazio morala iristen zaigulako.

Jainkoak garaiz hiltzen ez badira, urrezko amuarekin etorriko zaizkigu, eta inork ez du atzera egiten urrezko amuaren aurrean. Zulatua berehala pozointzen da. Ezerk eragin dezakeen heriotzarik tristeena, garratzena, eragiten du. Zeure alabak edo semeak berak hiltzen zaituen sentsazioa eramango duzu zerura.

Amua arriskutsua da, baina amu-jokoan dabil gizakia. Ez, bakarrik, amuak zulatu egiten duelako, baizik eta arrainik gabe etxeratu zaitezkeelako. Beraz, arrantzako kainabera erabiltzen ikastea da gizakiaren jakinduriarik handiena. Munduan ez du beste ezerk

7

Page 8: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

saskia arrainez betetzeak adinako garrantzirik. Arrainak pilatzea da kuestioa, munduan erdia goseak hiltzen badago ere.

“Bizia maite dut”, entzungo duzue hitzetik hortzera eta ez dakite bizitzea zer. Biluzik jaiotzea eta biluzik hiltzeko prest egotea da bizitzen jakitea. Biluzik bizi nahi ez duenak ez du inoiz bere burua jantziko. Zeruko txoriek ez dute etxerik, ez dute garirik ereiten, baina bizi dira; lumaz jantzita bizi dira, Jainkoak eman zien sena ederrari esker.

Bizitzak sarritan galdetzen du jakinduria zer den. Ez du galdetzen maltzurkeria, baizik eta bere seme-alabak maite dituelako; maite ez balitu, ez lieke galderarik egingo.

Biziaren egarri gara; aurrealdean daukatu ez dugu ikusten, bila jarraitzen dugu; non eta bizirik ez dagoen tokian. Jakinduriaren iturritk edan nahi, eta sarearekin goaz ur bila. “Bizitza ederra da”, diozue, eta itsusten saiatzen zarete indar oroz.

Hori egiten al duzue maite duzuen pertsonarekin? Maite izan, eta gaizki esaka aritu? Maite izan, eta errespetatu ez? Maite izan, eta bere aurrean biluztu ez?»

Zurutuzak amaitu zuenerako, eguzkia aterea zen; baina hodeiak jarri ziren parean, gure instransigentzien berotasunetik babesteko. Eguzkiari erasotzen badiogu, eguzkia berotu egiten da, eta hodeiek babesten dute gure erasotik.

Bizitzari zentzua ematen dakienak ez du iraintzen eguzkia; haren indarra eta beroa probesten ditu bizitzeko. Bizitzari zentzurik eman ezean, zertarako bizi? Nondik atera pozteko motiboa, nondik bizitzeko indarra? Eguzkiak bizi gaitu ala eguzkia ere gizakiaren obra dela esan behar didazue?

Zurutuzak esana

Denbora 7“Denbora dut garaikide bakarra” esan zuen Zaratustrak. Baina nik badiotsuet denok garela garaikideak. Zaratustra ere gure koetanekoa da. Nik esaten dizuet denbora bakarra dela; horregatik gara denok garaikideak.

Entzun ondo: denbora bakarra da, eta ez du hasiera eta amaierarik. Inon soldadurarik gabeko borobil itxia da.

Teknikak agintzen duela diozue, eta egia da. Berdin sortzen dira teknikak karakolen esperma pertzean bildu eta intseminazio artifizialak egiteko edo aza-orri batetik bi aza-buru nola atera asmatzeko.

Era berean, gizaki “modernoak” makinak sortu ditu denbora zatitzeko. Baina nik badiotsuet gezurrezkoa dela zatiketa hori, hitz joko hutsa. Gehienez ere, lan hipotesi bat.

Eta zer ateratzen duzue zuek hipotesi horietatik? Erraz ondoriozta daiteke denbora partikularrak ere badirela. Lurrean denbora bat legoke, Lurrak Eguzkiaren jiran buelta emateko behar duen denbora oinarri harturik. Baina Marten beste bat, edo Jupiterren edo Venusen, eta galaxia bakoitzeko izar bakoitzaren sistema bakoitzean.

Sateliteak atenporalak dira, ez dute denbora propiorik; adibidez, Ilargia Lurraren denbora barruan sartua dago.

Zuek denbora txikiaz ari zarate; nik, aitzitik, denbora handiaz mintzatu nahi dut: urnibertso osoaren denboraz eta hori bakarra da, eta beti izan da eta beti izango da, inoiz ez da amaituko, unibertsoa bera inoiz amaituko ez den bezalaxe.

8

Page 9: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Denetatik dago zuen artean, oso azkarra naizela esaten dutenak eta disparate ikaragarriak besterik ez dudala esaten diotenak. Nori egingo diot kasu?

Belarri finentzat ari naiz, eta zuek asto-belarriak dituzue. Entzun nahi duenak entzun dezala: Denbora beti existitu da. Eta jakinik denbora ez dela mugumendua eta espazioaren arteko erlazioa baino, mugimendua eta espazioa ere beti existitu dira, beraz.

Ez pentsa niretzat erraza denik gauza hauek esatea.Apoaren begiak baino handiagoak ikusten dizkizuet batzuei, haserrea ala harridura, zer duzuen antzik garbi eman gabe. Beste batzuena garbi dago: lapidatzera zatozkidate.

Nik arrazoiak eman dizkizuet; neure barrenan sortutako arrazoiak, inori mailegutzat eskatu gabekoak. Zergatik ez duzue zuek beste horrenbeste egiten?

Bai zera! Aitzitik, zuen leloa beste bat da: “Zertarako ipiniko ditugu arrazoiak mahai gainean, harrika isilarazi eta jipoitu badezakegu?”.

Hori da zuen eskola. Oraindik ez duzue pasatu lehenengo katonaren erdia ere. Baduzue adina formazio gehixeago izateko, baina ez dagoen tokitik ez dago ateratzerik.

Beldur naiz, baina, hala ere, barre egiten dut zuen aurrean. Hori da nire arma zuen kontra. Zalea naiz aizkora erabiltzen, baina hura gehiegi dut zuentzat.    Kolore guztientakoentzat da nire mintzoa. Zenbat eta mozorrotuago, haiexentzat gehien. Zergatik mozorrotzen zarete? Itsusi al zaudete biluzik? Nik biluzik nahi zaituztet.

Erakus-leihoetako manikiak bakarrik janzten dira ikusiak izateko. Bestea guztiak, ikus ez ditzaten, janzten dira. Azal zaitezte zareten bezala. Ez lotsatu, otoi! Itsasoko arrainak eta zeruko hegaztiak bezala. Ez itzazue izutu zuen mozorroarekin.

Gure arbasoak biluzik ibiltzen ziren arbolarik arbola, eta ez ziren lotsatzen; gu, haien garaikideak izanik, zergatik lotsatu?

Etorkizunean zain dauzkagu.

Zurutuzak esana

Dibortzioa 8Lehen, jakintsuekin ibiltzen nintzen ni. Arlo askotako jakintsuekin, eta kolore askotako jakintsuekin. “Elkar gaitezen”, esaten zidaten. Oso esaneko hurbiltzen nintzaien ni. Beharturik nengoen haiek esandakoari men egitera, eta haiek esandakoaren altaboz izatera.

Dibortziatu egin nintzen. “Zoazte gamusinoak ehizatzera”, esan nuen nire golkorako. Hala ere, asko dira, oraindik, jakintsuekin nabilela uste dutenak. Horiengatik idazten ditut lerro hauek. Horientzat oraindik jakintsua naiz. Eta egia da. Ez dakit lehen baino gutxiago. Ikasten ari naiz. Gainera, ezjakinik ez da dibortziatzen.

Hori ez, ez daukak beste horien abildaderik masak erakartzeko, artaldeak biltzeko. Nire xedea xumea da. Baina sinetsi: nire izenean bi lagun biltzen badira, haien tartean izango naiz ni. Badut abantaila bat: sekula ez da nire katxeta (cachet) asko igoko, eta ez dut merkealdian jartzeko premiarik izango.

Badut akats handi bat, buruz aritzen naizela, entziklopediatan kontsultatu gabe. Horregatik, hanka sartze asko egiten dut. Nire kultura buruzkoa da. Nire jakintza da ikasi dudana, ahaztu zaidana kendurik.

Bost urterako buruz nekizkien “Brabanteko Genoveva” eta “Markesaren alaba”.

9

Page 10: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Badut beste akats bat ere: guztiz heterodoxoa naiz; printzipioz, minoritarioa; bokazioz, lagunartekoa; ezinbestez, bakartia. Politikoki ez naiz batere zuzena.

Beraz, nik ez dizuet irakatsiko munduko hizkuntzarik jatorrena euskara denik. Nik irakatsiko dizuet beste hizkuntza bat gehiago dela, eta nire ama-hizkuntza dela. Ez da gutxi.

Nik esango dizuet hizkuntza bat ez dela maitatzeko, erabiltzeko baizik. Beraz, nik esan gabe ere ohartuko zarete aizkoraren irudia ondo merezia dutela. Norbaitek esan zuena egia izugarria da: hizkuntza da erabilita kamusten ez den bakarra.

Nik irakatsiko dizuet irakurri dudan ipuinik zirraragarriena eusdaldun batek idatzia dela, baina ez euskaraz.. Esan dizuedan bezala, buruz ari naizelako izenburua ez dakit ziur Sombra bakarrik edo La sombra den.

Nik esango dizuet Euskal Herrian jaio den gizonik handienetakoa, beste guztiei ezer kendu gabe, Unamuno dela. Zer? Ezapainak bihurritzen al dituzue? Kondenatu egin behar al nauzue?

Nik esango dizuet nire denboran entzun ditudan ipuinik politenak, liluragarreinak,  euskaraz entzun ditudala, haurra nintzela, baina asko eta asko, jatorriz, ez zirela euskaldunak; adibidez, jentil begibakarrarena.

Nik aitortuko dizuet beste bekatu mortal bat ere badudala: abertzalea bainaiz oso sui generis eta heterodoxo naizela.

Nik esango dizuet bertsorik onenak entzun zirela.

Nik aitortuko dizuet erlijioa gai apasionantea dela.

Nik esango dizuet munduan izan diren pertsonaiarik ikaragarrienak: Demokrito,  Sokrates, Jesus, Asisko Frantsisko, Makiavelo, K.Marx eta G. Marx, Einstein, Chaplin,  K. Mitxelena, Lazkao Txiki, De Mello eta Marina direla. Egin, egin barre! Niri bost axola!.

Nik esango dizuet Olentzero eta Zaratustra bikiak direla, diferentzia batekin: batak Jainkoaren jaiotza iragartzen du eta besteak heriotza.

Nik esango dizuet hildakoekin ez naizela inoiz mintzatu liburuen bidez, baina, hainbeste gauza genial irakurri ondoren, lotsa ematen dit ezer idazteak.

Nik esango dizuet, mundu honetan, fedetsuena ere beste mundurik ez balitz bezala bizi dela.

Nik esango dizuet gure belaunaldiak hari eta lokera gehiegi eten dituela, eta hori ez dela ona gure etorkizunarentzat. Sortu dugun gauza berri bakarra haustura da.

Hausturak mindura dakar. Dibortzioak ere mindura dakar, baina oso mindura txikia, haustura txikia baita izan dugun beste haustura kasik unibertsalarekin konparatuta.

Zergatik ari zatzaizkidate burlaka? Nire jakinduria motza delako? Han egon nintzaizuen zain, pulpito azpian, gosez irrikatzen, baina zuen hitzak ez ninduen elikatu.

Askatasuna maite dut; luberriko haizea eta belar freskoa. Mendiko elementuak mendian bertan gozatzen ditut, fusio kimerikorik gabe.

Onartzen dut berezia naizela; horrek problema asko ekarri izan dizkit; baina ni neure pentsamenduek kiskaltzen naute. Animalia bakarti honen izatea ez duzue hain erraz deszifratuko.

10

Page 11: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Bi mintzorekin bizi naiz ni: mintzo arrazoizkoa eta mintzo eriarekin. Mintzo eriak zirikatzen nau gehien; sarritan, hari esker ateratzen zaizkit esanik interesgarrienak.

Ez naiz geratzen eserita zain, nire pentsamenduen bila nor etorriko. Neu aurreratzen naiz, nahiz eta aurreratze horretan arrisku handia egon. Badakizue, “eskainka dabilenerako….”. Hori esaten zen emakume haietaz. Baina jakizue, emakume horietako bati eman ziola musu Jesusek Corpus Christi egunean, gurutzetik jaitsita, Pio Barojak ezin ederkiago kontatzen duenez.

Txikiak badira ere, neureak dira. Bertso zaharrean bezalaxe:

Prenda hartzen didazualkandorarena,badakit ez dedalahemen dan onena,zaharra izanagatikhau da neronena,zuk berria daukazu,baina besterena.

Esan dizuek buruz ari naizela, eta baliteke bertsoa pixkaren aldatzea. Ez dut uste!

Bai. Neuk pentsatutako pentsamenduak botatzen ditut. Zeharo gogaitzen naute taldean pentsatutako pentsamenduek.

Nire esanek ez dute hautsik harrotzen. Jakintsuek erabakitzen dute hautsak nork harrotu, haiek egiten dute gidoia.

Eskerrak nik zuek, nire mokadu txikiekin konformatzen zaretenak, hautatu zintuztedan. Nahiago ditut txita txiki gixenak, inoiz asetzen ez diren saiak baino.

Jakintsuak estrategia zaleak dira; ni, berriz, buruz ari naiz. Erlojua bezain zuzenak dira. Beti kontrolpean dituzte hasteko eta uzteko ordua..

Nik ez. Zuek aspertu arte aritzen naiz ni.

Zurutuzak esana

Egarria 9Nirea ez da gosea; nirea egarria da. Goseak sabelean egiten du zimikoa; egarriak eztarria lakartzen du. Egarria da irispiderik errazena itolarriarentzat.

Hitzak eztarrian lehertzen zazikidanean sentitzen dut, batez ere, itolarria. Oso gaiztoak zarete nirekin: eztarria estutzen didazue, hitzak kanpora ez ditzadan.

Beldurra dioezue zuk nire hitzei, zuen ustelaren berri ematen baitute. Gogoak emandakoa egiten ohituak zaudete, ez duzue nahi nik sala zaitzatedan; horregatik lotzen didazue lepoa soka listerraz.

Baina hitzak egiaren zerbitzuan daude eta egiari baino ez diot men egiten.

Zuek auditoriak egiten dituzue besteren bihotzetan, baina zeunak iruzurrak eta azpijanak kutsatuta daude.

11

Page 12: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Niri lepoko soka ez badidazue askatzen, are eta bortizago egingo dut garrasi, eta eten egingo dut soka; hitz egingo dut. Eta nire hitzak fusilaren balak dira zuentzat.

Nire egarria orduantxe aseko da.

Zuek berdintasuna eskatzen duzue; prkatikatu ere bai. Baina nor norekin berdin izatean nahi duzue? Zuek lagunen artean berdin banatzen duzue. Nire lagunak, ordea, zuen etsaiak dira, eta horientzat ez duzue nahi berdintasunik Zeuon lagunei ematen diezuen tratuak ez dauka antzik nire lagunei ematen diezuenarekin. Hori da zuen berdintasuna!

Horregatik, ez naiz isilduko; eztarria urratu arte egingo dut garrasi zuen kontra; eta lepoko zainak lehertzear ditudanean, ur tragoa eskatuko dut. Eta horrelaxe aseko dut nire egarria.

Zuek terrorismoaren aurka zaudete, baina faltsu hutsak zarete, zuri zikinok! Demagogian maisu zarete, hipokritok!

Zuek, esan egia, zenbat boto ez duzue eskuratu terrorismoaren kontura?

Nik hori guztia isilik gorde dezandan nahi duzue, eta eztarria estutzen didazue. Eztarria estutzen badidazue, ezpainekin mintzatuko naiz; ez duzue saihestuko nire hitza, hitz isila. Eta nire hitz isila fusilaren bala da zuentzat.

Ezpainetatik aseko dut nire egarria.

Moral bikoitza da zuena, ustelona! Esku batez zirikatu eta besteaz jo egiten duzue. Baina bukatu ziren engainuak.

Mesederik gutxien egiten dionak defenditzen du hemen terrorismoa. Berriro ere estutu egingo didate lepoa! Berriz ere garrasi egingo dut, garrasi ozena; arrazoi duenak bakarrik egin lezakeena. Egunen batean, askok konpartituko dugu nire arrazozia, nire egia, nahiz eta mimikaz defenditu beharko dudan.

Mimikaz aseko dut nire egarria.

Orduan, ni ona izan nintzela esango duzue; azkarra nintzela, eta aurrerantzean fidatuko zaretela nirekin. Berandu zabiltzate: ja nik ez naiz zuekin fidatzen. Gehiago fidatzen naiz basoko abereekin. Garrasi barik, oihu egiten diet, eta aditu egiten didate.

Basora erretiratzen naizenean, “zeinen ona zen”, esango duzue. Oker egongo zarete. Ni ez naiz basora erretiratuko ona naizelako, baizik eta gaiztoa izateko aukerarik eman ez didazuelako. Garrasi egiten dudanean, hori eskatzen ari naiz. Hartara, ez neukake egarria basoan ito beharrik.

Arraraoa naizela diozue. Zeri deitzen diozue zuek arraro? Hizketan ari zatzaizkidatenean, beste munduan nagoela ematen dudalako? Ez, ez nago beste munduan; hausnarrean aritzen naiz, ganaduak bezala, pentsamenduak aletzen eta proiektuak pentsatzen. Egarri berezia dudalako egoten naiz horrela, eta horrela asetzen dut nire egarria.

Nik badakit sendatzeko eskatzera etorriko zatzaizkidatela luzaro baino lehen. Baina senda al dezaket zuen gaixotasuna? Zuek besoan baituzue oinazea eta oina sendatzeko eskatzen didazue. Zuek bihotzean duzue gaitza eta buruko mika kentzeko eskatzen didazue.Zuek hurkoaren anbizioa senda dezadan eskatzera zatozkidate, eta zeuon diru gosean sendatu beharko nuke.Zuek bekatu bat egin eta bestea aitortzen duzue. Nik ez diezazueket abasoluziorik eman, eta baitizuet damurik ikusten; eta damua ezinbestekoa da, barkamena lortzeko

Aspaldi esan zuen jakintsu batek errua ez dela bekatu egitea, bekatuan irautea baizik.

12

Page 13: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Zuen egarria asekaitza da.

Nik zuen haurrari goxokia ematen badiot, segituan galdetzen diozue: “zer esaten da?”, eta mekinikoki erantzuten du: “eskerrik asko!”.

Idazki honekin mila aldiz gehiago ematen dizuet, eta ez didazue eskertzen. Esker txarrekoak zarete benetan.

Nik bai, ematen dizkizuet eskerrak, zuhurtzia ikasi baitut zuengandik. Nire zuhurtzia badakizue zer den? Engainatzen uztea. Hartara, jakinaren gainean engainatzen nauzue; horrela ez daukat fronte guztiak zaintzen egon beharrik, zuen engainua noiz eta nondik iritsiko.

Horrela, egarriak ez nau itoko, ontzi guztietatik edaten ikasi baitut.

Bizitzaren interpretea naiz ni, baina bizitza ondo iterpretatu behar da; eta, horretarako, aktore ona izan: ni bezalakoa.

Ni bezalakoak bazinete, ez zeniokete banitateari bertutea deituko. Hor, berriz ere, bata izan eta bestea esan.

Benetako bertutea ez da norbere buruaz ahanztea, besteak aintzat hartzea baizik.

Nolanahi ere, gizakiaren fama, beti, bertutearen edo banitatearen gainetik dago. Esaten dugu: “Badira eguzkiari argi egiteko moduko gizakiak edo infernua pizteko modukoak”. Haatik, ez dugu arrazoirik; ez dago horretaraino iristen denik Hiperbolea eta exajerazioa gustatzen zaizkigu. Horrela itotzen dugu egarria sarritan, baina horrek gero eta egarberago bihurtzen gaitu.

Bakezaletzat jotzen duzue zeuen burua, pazifismoa aipatzen duzue. Bada, nik esaten dizuet hori utopia baino ez dela. Zer da utopia? Milaka miloi argi-utera dagoen galaxiako eguzki sistemako planeta txiki bat. Ez da posible hara iristea, baina erreferentzia bera ez dago gaizki; bestela, ez genuke milimetrorik ere aurreratuko.

Bestalde, gerra ez baina armada beharrezkoa da. Indar pertsuasiboa ezinbestekoa da; beldurraren bidez baino ez dakigu gauzei beren tokian uzten.

Toki batzuetan erlijioa da gerrarako indarra. Gurean, berriz, aparte funtzionatzen dute, baina xede berarekin: gizona beldurtu eta setioan eustea da nola bataren hala bestearen helburua.

Ikusten duzue. Ni ez nator bake eske. Borroka nahi dut, gerraren aurkako borroka, eta horrela asetzen dut nik nire egarria.

Bakar-bakarrik aurkitzen naiz bataila-zelaian, denen aurka, eta horrek asetzen du nire egarria.

Zurutuzak esana.

Arra eta emea 10Zakur-arra zakur-emearengana joaten da, eta zuek guraizeak dituzue eskuetan. Zakur-arra eta zakur-emearen gainean ipintzen da, eta zuek guraizeak dantzatzen hasten zarete. Zakur-arra eta zakur-emea elkarlotzen dira, eta begietatik sua darizuela astintzen dituzue guraizeak. Aitzakia erraza da, bide publikoan ari direla, umeak eta haurrak ibil daitezkeela bide horretan, eta apaizari ez diola onik egiten horrelako gauzak ikusteak.

13

Page 14: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Ordea, zakur-arrak eta zakur-emeak ez dute errurik; zuen duzue errua gauza naturalak lotsagarritza jotzen dituzuelako. Jainkoak agerian ipini zituen gauza guztiak, agerian egiten zen dena, lurraren gainean gaitz endemikoa itsatsi zen arte, eta zuek zarete gaitz endemikoa. Dena nahastu duzue, naturalak artifizial bihurtu eta artifizialak naturalak balira bezala saldu.

Gizakiak ez daki ezer errespetatzen, beldurra die gauza guztiei. Paradoxa izugarria da gizakiarena: Jainkoa asmatu zuen, bakarrik bizitzeko gauza ez zelako, eta gero Jainkoari Berari hartu zion beldurra. Eta Jainkoarekin batera armak ere asmatu zituen. Alabaina, armak ez ziren Jainkoaren aurka erabiltzeko, Jainkoaren alde baizik eta abereen eta gizakideen aurka sutzeko.

Gaitz-erdi hor gelditu izan balitz! Gero zerua eta infernua ere asmatu zituen; horiek izan dira asmakizunik potenteenak hurkoari setioan eusteko. Hortik sortu dira moral eta arau guztiak. Lokarri astunegiak izan dira, eta zuek sekulako nostalgia sentitzen duzue lokarri horiekiko, baina lokarria usteldu egin zitzaizuen eta ez du lehen adinako indarrik. Zuen uztarripetik erabat ihes egin ez duenak ere ez du luzaro iraungo hedeak eten gabe.

Zuen erruz moralik gabe gelditu ginen, morala infernuari eta zeruari loturik zabaldu zenutelako. Moralak, ordea, librea izan behar du, baldintzarik gabea; zakur-arra eta zakur-emea bezala, herriko plazan egun argitan lotsatuko ez dena. Moralaren oinarri bakarra elkar errespetatzea da, bere baitan izan behar du xede; ez zerua edo infernua irabaztearekin erlazionaturik.

Umerik txikienak ere ulertzen ditu gauza naturalak, bi eta bi lau direla ikasten duen bezain erraz. Zuen lotsak eta beldurrak tartean ez baleude, oraindik errazago.

Hemen zeregin handiak daude oraindik. Zuek gizon zaharrak zarete eta sortutako jainkoa ere zahartu egin da. Beraz, zuek hiltzea da onena eta berriz jaiotzea. Eta Jainko berria eraikitzea, naturarekin bat datorren Jainkoa, infernuarekin mehatxurik egiten ez duen Jainkoa, lagun hurkoari jaten ematen badiogu eta jantzia prestatzen baldin badiogu, Berari egin diogula aitortuko duen Jainkoa. Bere erreinua, bestera joan arte itxaron beharrik gabe, mundu honetan eraikitzen hasi nahi duen Jainkoa. Ez dugu nahi elizak beteko dituen Jainkoa, baizik eta platerak beteko dituena. Ez dugu nahi zarata eta ponpa handien zale den Jainkoa, baizik eta isiltasunean laztantzen gaituena. Ez dugu nahi Estatu handiak defendituko dituen Jainkoa, baizik txiroekin oroituko dena. Ez dugu nahi Bere izenean edozer egitea onartzen duen jainko egoistarik, baizik eta justiarekin poztuko den Jainkoa.

Xalbador gizon zaharra zen, baina egun batean gizon zahar hori baztertzea, bertan behera uztea, erabaki zuen, eta miraria gertatu zen: Xalbadorrek Jainko berriarekin egin zuen topo; bere hitzaren indarren eraiki zuen Jainko berria. Horiek dira gizon handiak:

Fede haundio burrason ganik sortu bainintzan mundura,

Jainko legean hezi ninduten jitean adimendura;

hain zen beroa denbora hartako eliz gizonen kar hura,

ziotelarik gaizki eginak zeramala infernura,

muinetaraino sartu zitzautan Jaungoikoaren beldurra.

Orai ez dakit, Jauna, Zu edo ni aldatu ote naizen,

etzira egun ene gogoan lehengo itxuraz agertzen;

14

Page 15: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

gertatzen denaz, o Nagusia, kartsuki zaitut eskertzen,

gure arteko hoztasun hartaz hasia nintzan aspertzen,

Jainko maiea, ordu zen noizbait lagunak egin gintezen.

Zurutuzaak esana

Gaztaroa 11Bi modu daude gaztaroa ulertzeko. Batzuek ehortzi eta ahantzi egiten dute. Besteek, gogoratu eta aldarera jaso. Horregatik, hilobiak eta aldareak besterik ez duzue ikusiko bazter guztietan. Horiek dira gizadiaren ondare bakarrak.

Gaztetasunak denak etsaiak ditu: denbora, lana, amodioa…Denbora sitsa da gaztearentzat: ezarian-ezarian jaten du barrendik, zeharo itxuraldatzen du urte batzuen poderioz. Orduan, eskuratu ezin duzun dama ederra gorrotatzen duzun bezala, gaztetasuna gorrotatzen hasten zara.

Azkenean, erotu egiten zara: ez daukazun zerbait, izango ez duzuna, gorrotatzen duzu. Inbidiak eta nostalgiak xurgatzen dizkizute erraiak.

Edo fantasiara jotzen duzu. Dama ederraren jabe zarela egiten duzu amets; munduko saloirik ederrean, munduko dantzaldirik ederra egiten duzu berarekin. Ahalegin guztiak egiten dituzu, ametsak iraun dezan. Baina errealitataeren iratzargailuak jotzen duenean, esnatu egiten zara, eta amodioa gorrotatzen hasten zara, espejismoa leporatzen diozu.

Orduan, psikiatraren adiskide egiten zara edo makrame-ikastarora apuntatu.

Negar egingo duzu, eta psikiatrak esango dizu oso ona dela negar egitea, asko erlaxatzen duela, barrengo korapiloak askatzen laguntzen duela. Barrea axolagabekeriaren sinbolo den bezala, negarra zentzuzkoa da. Hobeto erantzuten dio bizitzaren errealitateari. Makrameko ikaskideek ere kontsolatu egingo zaituzte. Oro har, denak lagun izango dituzu negar egiten duzun bitartean, eta gustura biziko zara biktimismoaren abantaila handiak gozatuz.

Baina kontuz, zauria handiegi egin ez dakizun. Zauri txikia azkar hasten da sendatzen eta azkura goxoa ematen. Zauri handiak arrisku handia du kroniko bihurtzeko, eta txerto gixa erabili nahi zenuena gaixotasun bilakatzeko, betiko.

Zauri handiak pereza eragiten du, batez ere zeuk bultzatua denean. ‘status quo’ onartzen du, ohiturazi egiten du. Ohitura eta inertzia etsai gogorrak dira. Ez dizute uzten sutondotik mugitzen eta dutxarako bidea hartzen.

Azkazalei luzatzen uzten diezu, eta irribarrez begiratzen, uste baituzu etsaiei erasotzeko direla. Ez al dakizu, ordea, zeu zarela zeure buruaren etsairik handiena eta bakarra?

Kontraesanez betea zaude. Harrigarria da. Lehen bezala makurtu nahi zenuke, junturetan krasketakorik gabe, zapatak janzteko, baina zapata berriak nahi dituzu orain, ez lehenegoak modatik pasatatu direlako, baizik eta zeu pasatu zarelako modatik.

Etxeko atea jotzen dutenean, ez zara inoiz jaiki eta irekitzera joaten, zeure logelan ezkutatzera baizik, eta bakardadeaz kexatzen zara, eta bisitaria lehenengo bihurgunean ezkutatoan ateratzen zara logelatik, eta hoska hasten zatzaizkio, ez dizula entzuten, ondo asko jakin arren.

15

Page 16: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Bizitzeko gogorik gabe bizi zara, eta hiltzeko gogorik gabe ari zara hiltzen. Eskopeta hartu duzu eskuetan eta tiroka ari zara. Mamu beltzei tiro egin beharrean, geratzen zaizkizun argi izpi bakanei eroso diezu eskopetaz, eta iluna areagotu duzu, zeure kaltetan.

Turroia gozoa da. Horretan arrazoi duzu. Baina badira gauza gehiago ere gozoak eta errazago jan daitezkeenak. Hala ere, zuk beti turroi gogorra nahi! Zaila da hortzik gabe turroia jatea. Zaila da zuri ulertzea: kexu zara ezina gailentzen ari zaizulako, eta ez langunztzarik duzu onartzen, ez esanik aditzen.

Bai, badakigu sasoikoa izan zinela; baina zertara datoz orain zure mehatxuak? “Hogeita hamar urte baneuzka, hotzak aterako nizkioke bakarren bati!”. Baneuzka eta ez baneuzka!

Turroia gozoa da. Horretan arrazoi duzu. Baina badira gauza gehiago ere gozoak eta errazago jan daitezkeenak. Hara hor sekretua!

Omenaldia aipatzen dizute, eta ez duzu entzun ere egin nahi. Zer nahi duzu, orduan? Borondatea gaiztotu zaizu. Ez du omenaldirik nahi, motiboren izan dezazun arduradunei aurpegira botatzeko.

Tiroka ari zara berriro ere, otsoak ardiak ito dizkizulako, baina ez zara ari otsoari tiroka, baizik eta bizirik geratu diren ardiei; zer egingo dute titiko arkume gaixoek?

Nire esperantza guztiak hil dituzu. Hori da zure krimenik handiena. Hilobi guztiak itxi nahi nituen nik, baina zuk ez didazu uzten. Horretarako, zuk han ehortzitako gaztetasuna errekuperatu nahi nuen, eta haren gainean eraiki bizitza osoa; bizitzen irakatsi zuri. Baina alferrik da.

Nahi nuen, era berean, aldarera jasotako gaztetasuna desmitifikatu ere, eta bizitzen irakatsi zuri. Baina alferrik da.

Nik ez dut ezer hilobiaren edo aldarearen aurka. Badakit Arimateako San Josek hilobirik prestatu izan ez balu, Jesusen berpiztea ez zela egiaztatu ahal izango, eta zaila izango zela aldarerako bidea.

Zure berpiztea besterik ez dut behar, mirarietan sinesteko.

Zurutuzak esana

Gerra 12“Si vis pacem, para bellum”. Zuturuza ez dabil sasiei su ematen. Ez da gerrazalea. Ez da gerrazalea, gerrak gauza bat eskatzen duelako: gorrotoa. Egia da, ez dago bizitzerik ezer gorrotatu gabe. Eta Zurutuzak zer gorrotatzen du? Zurutuzak gorrotoari berari dio gorroto. Haren leloa beste bat da: “Si vis pacem, para pacem”.

Utopia? Eta zer? Utopia asko behar ditu gizakiak. Errealistak zaretela esango didazue. Zer da errealista izatea? Utopian sinestea ere errealista izatea da, ez dago ezer utopia baino “errealagorik”, dena utopia baita bizitza honetan. Dena iritsi ezina, dena kokatu ezina. Kokaturik dagoela dioenak gezurra dio.

Ez dago kokatzerik, geu mugitzen ez bagara kokalekua bera mugitzen da eta. Sekula aurkitu ez duen egiaren bila dabil gizakia. Hala behar da, zeren eta sekula ez aurkitzeak ez du esan nahi inguratuko ez garenik.

16

Page 17: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Utopia eguzkia bezala da: ez zaitezte bertaratu, baina distantzia egokian jarriz gero, berotu egiten du, bizia ematen du. Era berean, utopiak ere piztu egiten du, bizitzeko motibo bilakatzen da, eta medizina guztietan onena bera da.

Jainkoa utopia bada, bedeinkatua izan dadila. Utopia horrek zenbat jende egiten duen zoriontsu mundu honetan, eta zelako indarra duen bizitza antolatzeko; galdetu bestela kartujo bati. Zerk eusten dio bere idealari utopiak ez bada, eta zer egiten du zoriontsu? Zergatik da gai biziatza osoa sakrifikatzeko? Edo zerk ematen dio indarra iraultzaile bati? Utopiak.

Utopia ezinbestekoa da, gerra ez. Gerra aihenatu egin behar da. Egia esan, nik gerra onartuko nuke, ez baneki irabazten duenak ere galdu egiten duela. Gerran ez dago irabazlerik, lau deabru-seme izan ezik: armak egiten dituztenak, botereari eutsi nahi diotenak…

Zurutuzak negar egiten zuen txikitan, pentsatzean hazitakoan gerrara joan beharko zuela, orduan gerra bakea baino ohikoagoa baitzen.

Gizakia ez da jaio sufritzeko; sakrifizioak egiteko bai, baina berak nahi duenean eta berak nahi duen utopiaren izenean, inori kalterik egin gabe.

Zurutuzak negar egiten zuen logelan, pentsatzean hazitakoan gerrara joan beharko zuela.

Behin batean, utopiaren bila zihoala, bertsopapera aurkitu zuen. Hura poza hartu zuen lehenengo bi lerroak irakurtzean:

Ni ez naiz gerraren zalebaizik bakearen alde.Gero, ordea, erruz tristetu zen:zeinek nahi duen galde,berari tira, dale!bala bat sartu buruanisilduko da orduan.

Ez eta ez! Gerrazalea ere onez onean ekarri behar da sailera. Tiro egiten badiozu, arrazoi enaten ari zara. Ez, ez zaio inori balarik sartu behar buruan, bestela zeu ere harekin batera hilko zara.

Gerra «justuak», gerra «defentsiboak»… Erraza da gerra mozorrotzea, baina ez dago gerra justurik eta gerra defentsiborik. Gerra guztiak injustuak dira, gerra guztiak ofentsiboak dira. Gerrak hankaz gora ipintzen ditu printzipio etiko guztiak. Eta munduko kontraesanik handiena da gerra arautzea, gerra, berez, arau guztien aurkako jokaera baita.

Gerrak madarikatuak dira. Zurutuzak badaki. «Gerrari gerra» esango du hark. Gerraren benetako arrazoiak garbi esango balira, ez luke luzaro iraungo Gezurra eta martigala dira gerraren osagai nagusiak. Armatuta dagoenak nahi izaten du, beti, gerra; utopiaren ordez gezurra maite duelako.

Ez sinestu ezer gerra justifikatzera datorrenari edo gerra jakin hura beharrezkoa zela “demostratu”·nahi duenari,  gerra guztiak injustuak baitira, inmoralak baitira.

Sinestu utopian zuek ere. Bake osorik aurkutuko ez baduzue ere,  behintzat gerratik aldendtuko zarete.

17

Page 18: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Zurutuzak esana.

Gezurra 13Zergatik esaten duzue horrenbeste gezur? Gaua lo egiteko da, eta ez gezurrak asmatzeko. “Gezur bat esan nuen Getarian eta ni lehenago zen atarian”.

Beste esaera zahar bat: “Azkar eta ondo, usoak hegan”. Esaera zaharrak egia dira. Baina esatea, gezurra. Denbora galtzea da egia nabarmenegiak esatea; beste proposizio bati lekua jatea;  zirkulu itxian bueltak ematea, aurrera egin gabe; uso batzuei ihes egiten uztea.

Zurutuzarentzat, libururik gehienak gezurra dira: ez dute kontatzen ez dakigun ezer; hortaz, ezin ditugu baliatu. Bestetik, denbora galarazten digute, edo kalamatximo bila ipintzen gaituzte.

Zuek zuhurtzia deitzen diozu isiltzeari; bada, Zurutuazak esango dizue hori ere gezurra esatea dela. Izan ere, isiltzen denak egia ezkutatzen du, eta egia ezkutatzea gezurra esatea da,

Zurutuzak esango dizue horrek kalte handia egiten duela; zeren eta isiltasuna entzuten duena buruari bueltak ematen hasten da, gauzak asmatzen hasten da, eta asmakizunean asmatzen ez badu, egia ezkutatu duenarena da errua.

Zurutuzak esango dizue erlijioak ere gezurretik sortu zirela. Gizakiak ez zuen inon entzuten Jainkoaren hotsik; Jainkoa egia ezkutatzen ari zen, bere Izatea ezkutatu egiten zuen. Orduan, gizakiak erlijioa sortu zuen; erlijioak sortzeak esan nahi du Jainkoa sortzea. Zurutuzak ez du esaten gizakiak gezurra sortu zuenik, gezurretik sortu zuela baizik.

Bistan da gezurra gehiago dela ezereza baino. Ezerezetik ez dago deus sortzerik. Aspaldiko esaera zaharra: “Gezuarrarekin egia atera nahian dabil”.

Horrenbeste gezur munduan eta zuek poeten aurka bakarrik erasotzen duzue. Ez zaudete gustua poetekin.

Egia da poetek ere gezurra sortzen dutela. Egia handiagoa da, ordea, egiarekin edo egiatik abiatuta sortzen dutela gezurra. Gezur xarmantak, benetan!. Betoz horrelako gezurrak ugari!

“Ez dugu ulertzen, Zurutuza jauna”, hots egingo diozue. Eta hark erantzungo: “Ez zarete ulermenerako eginak;  baina zuen desioa hori bada, esango dizuet. Ulermenerako eginak ez zareteleako asmatzen dute poetek hizkuntza berezia zuentzat, sinboloetan eta irudietan oinarritua. Gezur horrek errudunak ez dira poetak, zeuok baizik”..

Poetak bere barnean darama egia, baina ez ezkutuan; ikusi egiten du, eta zuei ikusarazten. Eskertu beharrean, maisiatzen ari zarete. Esker gaiztokoak zuek! Ilunpetarako jaioak!

Poetek zuek ez bezalako begiak dituzte, ez zuek ikusten duzuena ikusten dute; kanporan ere.

Poeten kasuan esan daiteke gezurra baino areago hizkuntza sortzen dutela, eta poeten hizkuntza unibertsala da.

Errealitatea modu ulergarrian adieraztea ez da gezurra; errealitatea ukatzea da gezurra.

18

Page 19: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Norbere burua ez onartzea da gezurrik handiena; hori da arazo guztien hasiera. Bere burua onartzen ez duena kapaz da edozer egiteko, ezezagun batek egin duela usteko baitu, eta halaxe esango.

“Elkar”-en formula erabiliko du. “Elkar” gezurti hutsa da. Badirudi “hark eta nik elkar jo dugu” esaten duzuenean, hirugarren bat jotzen duzuela, baina batak bestea jotzen duzue, gzurtiok! Hark zu eta zuk hura. Horrelaxe bizi zarete gezurretan eta haserre, adiskide bizi zareten papera eginez.

Ispilua salbuespena da. Egia da ispiluan ezer ez dagoela, baina ispiluak hizketan daki; hori bai, hizketa berezia, ikusten duena bere hizkuntzan kontatzen du.

Baina zuek ispiluaren aurrean beti gezurretan ari zarete, ez diozue jaramonik egiten. Oso presumituak zarate, batzuetan; eta orduak eta orduak ematen dituzue bere aurrean, hark esankoari entzungor eginda; irudia distortsionatuta ikusten duzue.

Beste batzuetan, edo beste batzuek, ispilua hormara begira utzirik, ihes egiten duzue; bizkar eman nahi diozu egiari; baina egia zeuokin daramazue, ispiluan gezurra utzita.

Zurutuzak esana.

Ipurtargia 14Ipurtargia naiz ni gau ilunean. Eguzkiaren erdia naiz argitasunean: hura oso-osorik da argi eta ni erdia. Baina erditik ebakiz gero, ni ere banaiz eguzkia adina: dena argi. Eguzkiak baino argi gehiago egiten dut gauez. Eta nik maiteminduei bidea erakusten diet gau ilunean, arriskuan ipini gabe. Behar duten argia besterik ez diet ematen, beste guztia diskrezioa da nire partetik. Eguzkiak ezin du hori: gehiegi berotzen ditu maiteminduak edo gehiegi bistarazi.

Gauza txikiak eta finak maite dituztenen laguna naiz ni. Baratze txikian traktore handirik sartu ezin den bezalaxe, maiteminduen habian ere ezin da ipini argi gehiegi, intimitatea hausten du. Ni gaueko satitsuen laguna naiz; argi txiki-txikia behar izaten dute ehizatzeko, ikusiak izan gabe ikusten dute, eta gauez, niri esker, biltzen dute egun osoko mantenua.

Nire argiarekin ibiltzen ikasten duenak etorkizuna segurtatuan dauka. Zailtzen denak erraz ateratzen du bizimodua. Ni txikia naiz, baina nire argitara ohitzen dena, handia izango da, gauza handiak egiteko prestatuko dut.

Badira, ordea, zotzaren puntan erabiltzen nautenak edo ostikoz jota eta botatzen nautenak. A ze eroak! Ez dakite zer egiten duten. Gauza txikiak estimatzen ez dituenak zertarako ditu handiak?

Den guztia ematen duenari ez dago gehiago eskatzerik. Nik esfortzu handiegia egiten dut naizen guztia  argi izaten, eta satitsuari opari egiten. Nire ametsa opariak egitea da. Ez naiz neu bakarrik bizi neure argitik, gaueko piztiak ere bai. Nik ematean aurkitzen dut zoriona; nahiago dut mila aldiz jasotzea baino. Ostea ere kasik nahiago nuke inorengandik jasotzea baino. Hori da nire ahuldadea, ez naizela gelditzen oparitu eta oparitu. Nire edertasuna ez da argia, argia ematea baizik. Nire estetika ez da izatea, ekintza baizik.

Zorte handikoa naiz, ordea: emateak ez nau xahutzen. Hori da nire miraria: beti ematen eta beti osorik, emanak ez dit kentzen. Izar asko dira ni baino argitsuagoak, baina

19

Page 20: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

itzaltzen ari dira; itzaleak heriotza ekarriko die; nik, berriz, hilda gero ere argi egingo dut. Nire argitasuna eta nire heriotza ez daude erlazionaturik.

Gauetan, zeinen pozik dabiltzan amoranteak nire argitan; gauez zeinen pozik dabiltzan umeak nirekin solasean eta jolasean; gauetan zeien gustura dabiltzan biologoak, nire kontura tesiak idazteko datuak biltzen. Gauetan zeinen pozik nabilen ni, munduan neroni begira dudala. Gauetan apoek ere niri abesten ditate, txalapartaren soinu  erritmiko eta sinkronizatua dariela.

Gauean horrenbeste eman duenak on du egunsentian erretiratzea, eta nire arima lurrari itsasten zaio, lurrak ematen duen guztia eskertzeko. Lurraren jabeari ere eskerrak ematen dizkiot, denak handiak egin ez zituelako, eta txikiak ipini zituelako bitzaren ispilu eta eredu.

Zurutuzak esana.

Jakinduria 15Oso harro zaudete jakintsuok zuen jakinduriaz. Baina zuekin kontuz ibiliko nintzateke ni. Nahi duzuena bakarrik irakasten duzue. Kupelak ardoz beteak dituzue. Ardo onez eta ardo txarrez, eta sarritan ardo txarra eskaintzen diguzue onenaren prezioan. Ez naiz fio zuekin. Egia eta gezurra nahasian darabiltzazue. Guri mendean eustea da kontua, horretan ipintzen duzue arreta guztia. Harro zaudete zuen jakinduriaz, nahi duzuena egin dezakezuelako. Miserable batzuk zarete! Eskaleari lapurreta egitea baino okerragoa da ezjakinari gezurra erakustea.

Hala ere, mundua aurreraka doa zuei esker. Badakizue zergatik? Jakinduriak patrika berotzen dizuelako. Eta badirelako beti gezurra saltzerik ez dagoen alorrak. Eta egia saltzeak ere gu jakintsuago egiten ez gaituelako, baina sendatu egiten gaitu, erosoago bizi gara, denbora gutxiago behar dugu joan-etorrian, eta etxeko lanetan, eta…

Guk ez dugu kondenatzen zuen jakinduria, bide okerretik erabiltzeak sutzen gaitu, eta deskuidatzen zaretenean ere ez aitortzeak, ondo egin duzuela esateak… zapuzten gaitu.

Famatuak zarete. Baina kontuz fama hutsetik bizi nahi baduzue. Gorrotoa piztuko duzue, eta badira jakintsuak baino famatuagoak, eta horiei ez diezue irabaziko. Segizue lanean, segizue egia saltzen, garestiago bederen, aberastu zaitezte gure kontura, baina egia salduta.

Nik ez dizuet eskatzen diru gose ez izatekorik. Alderantziz baizik Gutizia ezazue gero eta diru gehiago, sekula ez utzi anbizioari, hori da-eta lan gehiago egingo duzuen berme bakarra,  eta guk zuen lana behar dugu. Segi dirua pilatzen, segi lanean, segi asmakizunak merkaturatzen, segi, segi… Segi aberasten, odol gehiegi edandako akaina baino areago. Baina guri ere utzi zuen tresna horiek erosteko adina, bestela “xurraren poltsak bi zulo”.

Zuentzat herriak eta hiriak, palazioak eta katedralak, zuentzat labaratorioak eta fabrikak; guri utzi mendia, guri utzi kanpo librea, larrea, otsoen konpainia; guri utzi txorien bizimodua, guri utzi basoko bizitza basurdearekin konpartitzen..

Egiatan ez genizkizueke utziko palazioak, baldin eta betiko balira, baina zuek ere errentero soil batzuk baino ez zarete, aken finean. Eta errenteroa, aberatsena izanda ere, nagusiak bota egiten du bere etxetik, fosa komuean ez bada, panteoi batean amaitzeko, edo sutan erretzeko. Panteoia hotza da senitzen ez denean, sua ere hotza da sentitzen ez denean, eta ez dute balio edozein lubakik baino gehiago.

20

Page 21: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Nik promes egina dut itsasoko haizeari entregatuko diodala arima, hango olatu eta bisuts artean libre bizi dadin. Horretarako pisurik gabe iritsi nahi azken ordura, arin, nire arintasunean itsasoak nirekin errazago josta dezan.

Zurutuzak esana

Justizia 16Ez fidatu kalean justizia eske dabiltzan guztiekin. Erne egon, eta zerbait lortzen duzuenean, ez utzi kargurik hartzen, zeren justizia ez dute nahi lankideekin konpartitzeko, baizik eta beren probetxurako.

Gero zu esku hutsik uztearren egiten dute justiziaren aldeko borroka. Zurutuzak esaten dizu hori, bizitzari buruz zerbait baino gehixeago dakienak. Justiziaren merkatariak gora igotzen dira lantegietan, posturik onenak hartzen dituzte. Fariseoak izateko falta zitzaiena lortu dute: boterea.

Ohartzen al zara berdintasuna predikatzen zutela? Non dira, orain, berdintasun horiek eta hitz eder haiek?; haizeak eraman zituen.

Eskubideen alde hitz egiten zuten poltronan eseri ziren arte, eta orain beste eskubide batzuen alde egiten dute: produktibitatearen alde. Lanpostu finkoen alde predikatzen zuten, eta orain prekarietatea bedeinkatzen dute.

Lehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen dotrina zen zuzena, eta prest zeukaten sua, herexeak erretzeko. Orain ez dago surik, fundizioan burdina urtzeko eta laminazioan burdina barilla bihurtzeko baino.

Zurutuzak ere ez du nahi berdintasunik, gizakiak diferenteak direlako, baina bakoitza bere tokian errespetatzea nahi du, inoren bizkarretik aurrera egin gabe.

Ez du eskatzen solidaritateriik ere, eztena nahi du, ezten-kolpea sentitu nahi du larruan, motibaturik sentitzeko. Horixe bakarrik eskatzen dio bizitza honi: uneoro, azken egunera arte borrokan jarduteko grazia eta motibazioa, motiboak soberan daude.

Zurutuzak esana.

Karaktera 17Zer gertatzen zait? Ez al nauzue ikusten tizas ertzean buru-makur, lotsati, uretara salto egiteko zorian? Zuei denoi agur egin nahian eta agurtzeko beldurrez. Karakter gutxikoa naizela esango didazue. Karakterra? Itsasoak agindutakoa egitea da nire karakterra. Olatuen mende bizitzea da nire karakterra. Surfista naiz ni eta olatuak behar ditut alde nahiz kontra. Hori da nire karakterra.

Beldurrik ez izateari deitzen diozue zuek karakterra. Beldurra gainditzea da nire karakterra.

Behatz puntetan dardarizoa sentitzea eta, hala ere, korrika egitea da nire karakterra.

Hamaika korrika apustu jokatu dut, eta oraindik ez naiz sekula erretiratu. Orain arteko korrika apustu guztiak irabazi ditut, koherentea izan naizelako, amaitzea bainuen xede. Hori da nire karakterra..

21

Page 22: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Zorua moile bilakatzen da ni korrika hasten naizean, eta gora bultz egiten dit, baina gora bultz egiten dit badakidalako nola zapaldu. Jakintza hori da nire karakterra..

Erlojuak urduri ipintzen ditu korrikalari gehieanak, edo surfistak, edo igerilariak. Niretzat, berriz, erlojua adiskide handia da. Niri ez dit erlojuak erritmorik inposatzen, nik neure martxan segitzen dut, eta erlojuak nik egindakoa apuntatu behar izaten du. Hori da nire karakterra.

Lasteketaren ostean, ni ez naiz saria jasotzera joaten; lasterketan nabilela jasotzen dut. Hori da nire karakterra.

Ni, saririk jaso behar ez badut ere, lasai-lasai geratzen naiz podiumaren ondoan, batarekin eta bestearekin hizketan, saria aurrez jaso dudalako. Zuek, saririk jaso behar ez duzuenean, ihes egiten duzue, izuturiko otsoak baino areago. Zuek doluminak ematera hurbiltzen zarete gustura, inorengana; ez zorionak ematera. Hori da zuen karakterra.

Zuek galtzaile hutsak zarete, ez baitakizue galtzen.

Ez daukazue helbururik, lehenengoa izatea ez bada. Ez dakizue besteren garaipenarekin emozionatzen. Malko lehorrak dira zuenak. Haserrea da zuen emozioa, podiumera igotzen ez zaretenean.

Ez zaizue axola duintasuna, ez dakizue-eta zer den. Hori da zuen karakterra.

Ez zaizue axola edozein moduz irabazita ere. Zuentzat ez dago jolasik, zuentzat dena jokoa da. Ez dio inporta nola irabazten duzuen; etikari ez diozue jaramonik egiten; zuentzat, irabaztea da kontu bakarra.

Ni apaltasunean hezi nintzen. Apaltasunak bizkarra okertzen du; harroari, lepoa; eta begirada arraroa geratzen zaio. Apalak ez dauka inora begiratu beharrik. Hor dago aldea.

Apalak bertara joanda ikusten ditu mendi gailurrak; harroak urrunetik begiratzen die, lepoa okertuta. Distantziak eta angeluak distortsionaturik ikusten du dena. Hori da aldea.

Apala, bera saiatzen da, beretzat ari da, eta den huraxe besterik ez du desio. Horrelaxe lortzen du arrakasta. Hori da bere karakterra. Harroa bestezaz baliatzen da, berak izan nahi zuena eta izan ez zena bere oinerkoren bat izatea nahi du. Askotan, belaunaldi guztiak joaten zaizkio gutizia bete gabe. Beste ezergatik baino areago, horregatik ez du hil nahi izaten, edo bere burua hiltzen du. Apala beti prest dago hiltzeko, eginkizuna bete baitu, baina ez du sentitzen hiltzeko presarik. Hori da bere karakterra.

Ez dut esango apalak mendiak mugitzen dituenik, baina mendiek mugitzen dute bera. Harroak, ez mendiak mugitzen ditu, eta ezta mendiek bera ere.

Apalari burla egitea da lege gure artean. Baina apalak badaki mendirako bidea eta badaki bidea egiten ere. Harroak zer daki? Inork mendira eramaten badu, jaisten ozta-ozta. Harroari dena ahanzten zaio: bidea, eta, deskuidatuz gero, ibiltzen ere bai.

Gehiago ere ahanzten zaio harroari: obeditzea. Dena den, nik barkatuko nizueke obeditzen ahaztu izana, agintzen jakingo bazenute. Hori ere ez dakizue, ordea!

Gauza handiak egitea zaila da. Hori ulertzen dut. Beraz, zergatik egiten diozue burla gauza txikiak egiten dituenari? Hori da zuen karakterra.

22

Page 23: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Harroaren karakterra odolak irakiteko modukoa da. Esango dizu: “Agindu dezaket, baina ez dut nahi”. Hori gezur hutsa da. Oso bestela dira kontuak, hau da: “ez dakit, baina agindu egin nahi dut”.

“Agintzen baino errazagoa da obeditzen”, esango du harroak. Apalarentzat biak berdinak dira.

Baina gauza handiak agintzea errazagoa da egitea baino.

Harroak otsoaren eztarria nahi luke agintzeko; pinpinaren doinua erabiliko du apalak. Usoen pausoan jausitako euriak gozatzen du belardia. Ekaitzak triskantza dakar.

Erromako zubia gustatzen zait niri, eguzkiak eta euriak bat egiten dutelako. Hori da nire karakterra.

Hitz berak esanahi ezberdinak ditu apalaren eta harroaren ahoan. Apalarentzat, haur bihurtzea da lurreko eta zeruko dohain guztien jabe egitea. Harroarentzat, berriz, galtzetan kaka egitea. Hori da aldea.

Harroak lagunartea behar du, lagunarteak hondatzen badu ere, bide okerra erakusten badio ere. Apalak nahiago du bakardadea lagunarte eskasa baino. Apalak isiltasunarekin gehiago esaten du harroak hizketan baino.

Apala lasai joango da tabernatik etxera, etsai beldurrik gabe. Harroa ez da fidatzen laguntzen dioten lagunez ere.

Hori da aldea.

Zurutuzak esana.

Katu beltza 18Katu beltza azaldu zen pantailan, telebista ikusten nengoela. Katu beltzak hortz zuri-zurian zeuzkan, bisturia baino zorrotzago. Mehatxuz ireki zidan ahoa, hortzen benetako neurria erakutsiz. Ikaratu egin nintzen, eta telebista itzali egin nuen. Ordainetan, etxeko argi guztiak piztu nituen. Argiak piztea omen da beldurraren aurkako erremediorik onena. Komunetik pasatu gabe joan nintzen ohera, txisa-larri. Komuna da niretzat etxeko tokirik beldurgarriena; besteak beste, behin hortz postizoak zulora erori zitzaizkidalako. Lekurik gehienetan, atea itxita egiten dira egin beharrekoak. Baina niri horrek itolarria sortzen dit, aspaldi diagnostikatu zidaten klaustrofobia.

Komunetik pasatu gabe joan nintzen ohera, txisa-larri. Komuna da niretzat etxeko tokirik beldurgarriena; besteak beste, behin hortz postizoak zulora erori zitzaizkidalako. Lekurik gehienetan, atea itxita egiten dira egin beharrekoak. Baina niri horrek itolarria sortzen dit, aspaldi diagnostikatu zidaten klaustrofobia.

Komunetik pasatu gabe joan nintzen ohera, txisa-larri. Komuna da niretzat etxeko tokirik beldurgarriena; besteak beste, behin hortz postizoak zulora erori zitzaizkidalako. Lekurik gehienetan, atea itxita egiten dira egin beharrekoak. Baina niri horrek itolarria sortzen dit, aspaldi diagnostikatu zidaten klaustrofobia.

Nolanahi ere, nik, konfiantzako lekuan nengoenez, komuneko atea irekita utzi nezakeen, baina katua azaldu zen telebistaren pantailan, katu beltza, eta nork daki ordurako komunean ez ote zegoen?

Logelara joan nintzen zuzenean. Ohean sartu arren, banekien ez nuela lorik egingo, txisa-larriz, ez nuela lorik egingo nekiela itzali nuen argia. Logelako ilunaren erdian

23

Page 24: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

maiauuuuuu! beldurgarria entzun nuen, eta katuaren kristalezko begi nabarrak ikusi nituen aurrez aurre. Orain nire zerraldoari begira dauden horiexek.

Zurutuzak esana.

Konpondu eta sendatu 19«Konpondu» eta «sendatu» dira zuen hitzak. Inoiz ez dituzue erabiltzen «onartu» eta «errespetatu». Hortik datoz oker guztiak: ez duzue onartzen eta errespetatzen, eta ez zarete gai konpontzeko eta sendatzeko. Ikusten duzue itsua eta esaten duzue: “doala okulistarengana”; ikusten duzue herrena eta diozue: “bihoa dagokion espezialistarengana”, ikusten duzue norbait deprimituta dagoela eta esaten duzue: “doala psikologoarengana”. Horrela, gaitz bakoitzarentzat bere espezialista daukazue. Eta nahi duzue gauza guztiak haien esku utzi, zeuon bizkarra erantzukizunetik libratzeko.

Maltzurrak zarete. Badakizue sandiaren begiak ez dagoela sendatzerik; badakizue urliaren herrena kronikoa dela, eta badakizue berendiaren depresioa ez dezakeela psikologoak bakarrik sendatu.

Beraz, hasi beharko zenukete itsuari «braile» irakasten, eta zeuenaren ondoan lanpostu bat gorde beharko zeniokete. Herrenari makuluak erosi beharko zenizkiokete, eta haren egoerak eskatzen duen gisako lana aurkitu beharko zeniokete. Depremituari lasaitasuna eskaini beharko zeniokete, baina zuen presa eta aginduekin ito egiten duzue, psikologoaren lana alferrikako bihurturik.

Gizon eta emakume osoak nahi dituzue, baina ez gizon eta emakume handiak. Elbarriek ez dute balio zuen zuen poltsikoak, zuen nahi tamainan, betetzen laguntzeko.Gizon eta emakume handiak (esprituz handiak) gehiegi dira; haienganako mesfidantza nabari zaizue; egiten ari zaretena aurpegiratzeko beldur zarete, eta, horrela, irabazien zati handi bat galduko zenukete.

Gizon eta emakume osoak dira, zuentzat, neurri-neurrikoak. Gorputzez osoak, espiritu gabeak, emandako ogi zatiarekin konformatuko direnak, salatuko ez zaituztetenak, askorik kobratu gabe lana erruz egingo dutenak, igandeetan mezatara edo futbolera joango direnak.

Gertatzen da benetako gaixoak zeuok zaretela, eta zeuon burua ez duzuela sendatu nahi, besteren begian lasto-izpia ikusten duzuela zeuonean ezta zugatza egiteko zentoia ere. Ez duzue inoiz medikuarengana joan nahi, jakinik ere psikiatra bana gutxiegi duzuela. Erraza da zuen jokoari antzematea: zeuok ezartzen duzue gaixoen eta sanoen arteko marra, eta zuek beti sanoen sailean gelditzen zarete; era berean, zuek erabakitzen duzue zer den zuzena eta zer den okerra.

Zuek espezialista asko behar dizutue: psikiatra eta neurologo bana behar duzue, elkarlanean, zuen burutik horrenbeste ideia makur, eta gizadiarentzat oso kaltegarriak, kentzeko. Mingainetik operatu beharrean zaudete, zuzen mintzatzen hasteko, okerreko hitzik ez ateratzeko, zuen hitzek horrenbeste kalte egin ez dezaten, gezur gutxiago esan dezazuen. Eta sabelean ebakuntza egin behar zaizue, horrenbeste gose pasa ez dezazuen; premia larrikoa da zuen abariziaren hestea aurkitzea eta ustelduta dagoen zatia kentzea.

Baina ez duzue entzun nahi horrelako konturik. Kritika guztien kontra txertatuta eta eraso guztien kontra blindatuta zaudete. Horri deitzen diozue zuek osasuntsu eta seguro

24

Page 25: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

babesturik egotea. Eta hori nahikoa ez bada, klase guztietako pilulak daude lo ondo egiteko eta kontzientzia isiltzeko.

Ondo bizi zarete. Horrek poza baino ez dit ematen. Baina, tamalez, ez da arantza gabeko arrosarik. Hauxe falta zaizue: besteei ere bizitzen uztea.

Zurutuzak esana.

Kontzientzia 20

Kontzientzia nolakoa denez zaiteztela atzendu;gizonak nola bizi behar dunederki erakusten du:premiz danari lagundu etainori ezer ez kendu;lege beharrik ez genduke gukhori egingo bagendu.

Oso bertso polita: ondo pentsatua, ongi ordenatua, ongi formulatua… Gizartean, kristau erlijioaren haritik, usuen korritzen duten ideiekin bat datorrena. Hain zuzen, hortxe dago gakoa: kultura jakin batek kontzientzia jakin bat sortzen duela, eta kontzientzia unibertsala balitz bezala kantatzen duela poetak.

Zuek poetari sinesten diozue, eta hala gaizki! Poetak magoak dira, eta beren emaria magiatzat hartu behar da. Ez du esaten gezurra diotenik, baizik eta magia egiten dutela; behar-beharrezkoak dira poetak.

Poetei ulertzen egin behar zaie, eta zuek ez zaudete oraindik poetei ulertzeko moduan prestatuak eta formatuak. Oraindik ez duzue ikasi kontzientzia berdea zela, eta astoak jan zuela.

Zuek ez duzue oraindik inoiz galdetu goseak dagoenari jaten emateko lapurtzea bidezkoa al den.

Zuek ez duzue oraindik sekula galdetu goseak dagoenari jaten emateko inor hiltzea bidezkoa al den.

Zuek ez duzue oraindik behin ere galdetu bi itaun horien artean alderik ba al dagoen.

Zuek ez dakizue ezertxo ere atenuanteez eta eximenteez. Ez duzue ezer galdetzen.

Galdera horiek ezinbestekoak dira.

Demagun gasezko kamaran hiltzera konenatzen zaituztetela, goseak dagoenari jaten emateko norbait hiltzeagatik. Eta borreroak esaten dizula:

(…)Kamara hortan sartzen bazaitutzure bizitza akabo;bihotz gogorra izanagatiknere barruan lehenago,

25

Page 26: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

gaur egunean sentimenduakdauzkat, pixkana, gehiago,baina ogia ziurtatzekozu hil beharrean nago.

Nik badakit. Ziur nago, barkamen eske hasio zinatekete heriotzaren aurrean.  Edo beste poeta baten hitzak kontrajarriko zenizkiokete:

Ez det sinesten zuk daukazunikholako behar gogorra,ezinbestean zabiltzala taberez zerala jatorra.Ni hiltzen nago, ta zu halarelasaiki zabiltza, horra!Baina ekintza guztiak daukabere ondorenean zorra:amets gaiztotan emango dizutmerezi dezun zigorra.

Ez zaudete behar bezala presatuak eta formatuak. Ez dakizue borreroaren kontzientzia, zuek hiltzeko, propio, moldatua dagoela. Ez al dakizue ez dela posible borreroa zigortzea?

Ea behingoz ohartzen zareten pertsonak adina kontzientzia daudela, edo, gutxienez, kulturak adina.

Zurutuzak esana.

Luzia 21Zure itsasoaren olatuek ez dute orroarik egiten. Isiltasun horrek zer pentsatua ematen dit. Kasik ehun urte  igaro dituzu munduan, izan ez bazina bezala edo beste edozeinen pare. Zure eguzkia itzalean egon da. Ez al zintuzten hautatu mezua hedatzeko? Zergatik eduki zaituzte mundutik apartatua? Ala mezurik ez zegoen edo diskrezioa izan da zure mezurik onena? Ni, behintzat, diskrezioaren mirariarekin geratuko nintzateke.

Ez al zintuzten bidali soroko sokor potroiloak mazoz haustera? Zure beso xustar mehaxkek besterik erakusten dute. Itzainarentzat gosaria prantatzen eduki zaituzte, sukaldean.

Hark egin du bitartekaritza, hark nahi izan duena esan duzue. Sekretuak misterio bihurtu dituzue. Hori gertatzen denean, lurrikarak jotzen ditu tenplu guztiak Et lux perpetua luceat eis.

Beranduegi hil zinen. No hay secreto que 100 años dure. Zure beste bi lagunak bai; haiek tamaina onean hil ziren. Haiengatik sekretuak sekretu izaten segiko zuen. Et lux perpetua luceat eis. Zu izan zara la aguafiestas.

Enigmaz betetzen duzue mundua, ziurtasunez bete beharrean. Enigmei pizten diezue argia, kandelak saltzen dituzue enigmen izenean. Baina mundua ilundu besterik ez duzue egiten horrekin.

26

Page 27: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Zerura joateko gogo gutxi dago hemen; hala ere, uste dut behin hara joan denak gutxiago izango duela hona itzultzeko. Gehiago esango nizuke: handik ez da etorri inor inoiz hona, ez joandakorik ez bertakorik.

Bizitzak lehen ere,  berez ere,  badu enigma eta misteriorik aski. Ez dugu sekretu berrien beharrik. Ahal dela, lehengoak deskodifikatzen saiatu behar dugu.

Itzainak du errua. Itzainak lurra konpontzen eta hazia ereiten ahalegindu behar luke, gosea menderatzeko, eta ez jendea zerura begira edukitzen hutsaren truke. Hemen, egin gabe ez dago ezer; hura, berriz, bere kasa etorriko da.

Harro zabiltzate zeuon negozioetan, espirituaren negozioa lau Ave Maria balira bezala. Zalantzak zaildu behar du espiritua, bilaketak indartu, eta ez lau sineste ohiturazkoek. Sinesteek itsutu egiten dute, espirituari kalte egiten diote. Harkaitzean atzamarka dabilen espiritua nahi dut nik.

Begitarte hotza eta hitsa ez, irria ezpainetan behar du pertsonak: Irria maite dute zeruetan. Irriz dagoenak bertute guztiak berekin ditu, ez du gaitzik egiten. Bi modu daude gaitzik ez egiteko: irriz bizitzea edo kobazuloan lotutua egotea.

Baina ez da aski gaitzik ez egitea. On egitea eta irria kutsatzea da espiritu bortitzaren xedea. Eta nork egin lezake hori? Kobazuloan dagoenak ala mendi gailurrean irriz bizi denak?

Hain zuzen, mundutik apartatzeari deitzen diozue zuek bizitza sublimea. Zuen esprirituak hor harrapatzen du klimaxa. Hori da zuen non plus ultra. Beherago jaitsi ezin denak gailurrean dagoela uste du.

Denbora gehiegi egon zara itzalean. Begi-zuloak dituzu. Har ezazu lagun hurkoaren fardel astuna eta igon zaitez Golgotara. Ez zara damutuko. Eta iristean,  zure-begi-zuloak argi-isla izango dira. Beso sendoak izango dituzu, eta orduan bai kantatuko duzula behin ere ez bezala: “El Señor hizo maravillas en mí”.

Zurutuzak esana.

Mundu berria 22“Egiaren irrika” aipatu zenidaten. Ondo da. Ondoren, ordea, nahastu egin nauzue. Zuen adimenak konprenitzen duena bakarrik da egia. Eta zuen adimena motza bada? Existitu ere zuek nahi duzuena bakarrik existitzen da: zuen adimenak irudika dezakeena. Ez zait juxtua iruditzen. Onar ezazue badirela zuenak baino adimen argiagoak, eta egiaren ikerketan bizkorragoak. Onar ezazue, hitz batean, badirela lohiaren gainean eraikitako irizpideak eta badirela marmolaren gainean eraikitakoak. Hauta ezazue beti marmolaren gainean eraikitakoa, egiaren bila hasteko.

Sorkuntzan abilak zarete, eta mundu berri bat sortu nahi duzue, zeuon irudi eta neurrira sortu ere. Eta ez zarete konformatzen sortze hutsarekin; zuen sorkuntza adoratua izan dadin nahi duzue, horretara bultzatu nahi duzue mundu osoa, eta sorkuntzarekin batera zeuok adoratuak izatea nahi duzue.

Abilak zarete sortutako eraikuntzari itxura ematen. Itxuraz, material onez egina dago. Distiratsua da. Balio handikoa ematen du. Baina material autentikoen ordez, imitazio gehiegi dago. Azken finean, mundu engainagarria eraiki duzue, giza balio engainararriekin.

27

Page 28: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Giza balioen eraikuntzan enplegatu zarete, horretan eman dituzue denbora era dirua. Indartsu bilaketzea eta boteretsu izatea, ez duzue beste ametsik, azkenean denak mendean hartzeko. Bost axola zuei benetako giza balioak!

Baina ez gara makurtuko. Turutak aterako ditugu kalera. Turuta hotsez salatuko dugu zuen gezurra. Obedientzia eta sumisioa predikatzen dituzue, baina beranduegi ari zarete deiadarka: belarri batetik sartu eta bestetik ateratzen zaizkigu.

Hemendik aurrera destinatariorik gabe geratuko dira zuen ordenak. Eta esango duzue: “Alferrrik ari gara agintzen, inork ez digu obeditzen”. Orduantxe esango duzue egia.

Lehen esaten zenuten: “Agintzen baino errazago da obeditzen”.  Baina benetako zailtasunak iritsi zaizkiue. Norbera legearen biktima izan gabe, oso zaila da agintzen.

Mozorrotuko zarete, eta zuentzat ez dago mozorro hoberik 68a eta 69a baino. Horiek mihiaren puntan dituzuela biziko zarete hemendik aurrera. Azken 40 urteotako iraultzaileen sinboloak 68a eta 69a dira, eta zuek orain igo zarete gurdira..

Izateko borondatez mintzatzen zarete. Hor ere berandu zabiltzate, eskatu baitugu formalki Fromek bere ikuspegia errebisa dezala: “IZAN ala EDUKI”. DENAK edukitzea besterik ez du nahi. Bukatu da Fromen filosofia. Bizi denak ez du bizia desio, biziaren jabetzea baizik.

Balorea esaten duzue; zergatik ez duzue esaten boterea?

Biziaren dialektika ez da bizi gehiago, heriotza baino.

Balorek defenditzen dituzue, baita, behar izanez gero, biolentzarekin, ohartu gabe biolentzia dela balore guztien birrintzailea. Biolentziaren esparruan ezta beste balorerik  itsasten, barrabas-belarretan beste landarerik sortzen ez den bezalaxe.

Mozorrotuko zarete, barrabasi mendafina ipiniko dizue gainean, baina mendafina idortzen denean, berriro ere barrabas geratuko da bistan.

Zurutuzak esana.

Non duzue min? 23Kontraesan handien mende bizi zarete. eten izugarria dago zuen bihotza eta zuen buruaren artean. Zuen barrenak bakea nahi du, eta gerraz inguratuta bizi zarete. Telebista buru dela, alde guztietatik zorion-eskainka ari zaizkigu, eta deprimitu koittaduon kopuruak gora egiten du. Oraintxe, ia-ia, ez dago ezer kontsumitu ez dezakezuenik, baina zuen barrena ezin da asebete. Gero eta pilatuago bizi zarete, eta gero eta bakartiago sentitzen. Gero eta merkeago produzitzea da helburua, eta gero eta zorpetuago bizi gara. Justizia eskatzen duzue munduko behartsu eta egoera larrian bizi diren guztientzat, baina ez zarete pasatzen telebistako irudiek eragiten dizueten erruki-sentimendutik; ez zarete gauza errukia sentiarazten dizuetenen alde konpromiso serioak hartzeko. Buru-belarri zabiltzate patxadaren bila, eta ez zarete konturatzen presaka bizi zaretela, paradoxikoki toki guztietara berandu iritsiz. Presaka zabiltzate patxadaren bila ere.

Bizi egin nahi duzuela aldarrikatzen duzue hitzetik hortzera, baina ez duzue betarik hartzen bizitzari buruz ezer pentsattu eta ezer galdetzeko. Gero eta ozenago entzuten da “mens sana in corpore sano”, baina “mens” horrekin loturik dagoen espiritu-bizitza ez duzue behar bezala eta behar adina elikatzen. Kristau-baloreak atzera utzi dituzue; ez

28

Page 29: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

omen zuten balio gaurko gizartea gidatu eta zuzenbideratzeko; asmatu al duzue, ordea, ezer hoberik?

Zientzia-kontuan erruz aurreratu arren, inoiz gurtu ote gaur adina idolo? Herriak eta banderak hartzen dira jainkotzat; herria zer da, ordea, herritarrik gabe?; eta zer balio dute banderek (edozeinek) gizakiaren ondoan? Adibidez, kontsumismoa idolo bat da, eta biktimak behar ditu gizentzen jarraitzeko; zuen, hain zuzen, horretantxe ari zartete, idoloei biktimak eskaintzen.

Neu ere biktima, maiz. Esango didazue injenuo hutsa naizela, badakit. Baina injenuitate horretatik egiten dut garrasi, esanez etikak, beti, politikaren gainetik egon behar duela; horregatik esaten dut, ozen esan ere, debatea oker planteatuta dagoela; gauza gehiegi sartzen duzue zaku berean. Beraz, ezinbestekoa da bereiztea eta lehentasunak markatzea; eta lehenengoa da “bizia bai al ez”; eztabaida hori da momentu honetan interesatzen zaidan bakarra, beste guztia bigarren mailakoa da. Politika, herria, banderak … izan litezke garrantzizkoak, baina balore osoa galtzen dute bizia errespetarazteko gai ez diren neurrian edo bizia epaitzeko aitzakia bihurtzen direnean.

Zuek Iñaki Beristain frantziskotarrari entzun beharko zeniokete: “Gaur egungo zibilizazioak gorputza izugarri garatzera eraman gaitu; bihotza, ordea, oso txiki geratu zaigu”. Eta geroago galdera hauxe giten digu Iñakik: “Bizitza luzatu bai, baina, bizitzen ikasten ez bada, zertarako bizi gehiago?”. Munstro baten antzeko gizakia sortzen ari ote garen beldur da fraidea: “Gorputz handikoa eta bihotz txiki-txikikoa”.

Norbaitek, jakina, fraidekeriatzat hartuko dizkit kontuok. Baina ez dira fraidekeriak. Ez naiz fedeaz ari, garbi gera bedi. Giza baloreez dihardut, eta nik zer kulpa daukat kristau-baloreak, gauza askotan, eredugarri baldin badira? Lastima kristatu-balore horiek, sarritan, administratzaile txarra izan dutela. Baina, otoi, ez erreparatu inoiz, fintasun amiñirik baduze,  administrailearen hatzari; begiratu, mesedez, baloreei.

Zurutuzak esana

Noraeza 24Ibilia da zuen ezaugarririk ohikoena. Eta Machadok esaten dizue: “Caminante, no hay camino; el camino se hace al andar”. Hori, ordea, aspaldiko kontua da; orain badago bidea. Baina zuentzat alfer-alferrik da, ez dakizue-eta ibiltzen.

Agian, Hermann Hesse-ri kaso egiten diozuelako gertatzen zaizue hori; hark esana baita, alemanez, benetako ibiltaria ez da inora iristen, ibiltze hutsa baita bere xedea. Nik euskaraz ipini dut haren esaera, ez baitakit alemanez. Zuek, aldiz, ez dakizuena egiten enpeinatzen zarete behin eta berriz. Alemanez mintzatzen zarete, batere jakin gabe. Mundura egin duzue jauzi, biderik ez dakizuela, eta zuen noraezak ez du amaierarik.

Beharbada, mendira igo nahi duzue, Zaratustra bezala; baina horretan ez zarete mendiko piztiak; ezta Zaratustra bezain indartsuak ere. Gailurra beti urrun dago zuentzat. Pott egiten duzue bidean, hanka-txotxak okerturik. Ez, Gregorio Samsak bezala, harrigarriro hanka meheak dituzuelako, baizik eta zuen zangoak haragi faltsuz eginak daudelako, eta buru gutxikoak zaretelako.

Zuek maisu on bat behar duzue. Hura ere alferrik segur aski. Dena den, esango dizuet zein den zuentzat maisu ona: Arzallus. Hark ez du nahi mendia “a la brava” igoko duen gazterik. Haren esanetan, itzulinguruka heldu behar zaio mendiko aldatsari, karakol formako eskaileran bezala.

29

Page 30: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Zuek, denbora irabaztearren, zabiltzate horrela; horregatik zoazte aldapan gora zuzenean. Zergatik irabazi nahi duzue denbora, denbora ezin da-eta pilatu? Gainera, sekula ez da ahitzen. Noraezean galduta zabiltzate, amaraunean harrapatuta zaudete.

Badago metodo bat noraeza gainditzeko. Esango al dizuet? Espeleologoa izan behar da horretarako; bakoitzak bere barneko egonlekuak eta ibilbideak miatu behar ditu.

Jaiotzen garenean, gure barrenean bideak eta gordelekuak egiten hasten gara. Inportantea da bideak ondo eraikitzea, noraeza saihesteko.

Zuek kanpoko altxorraren bila zabiltzate, barnekoaz ahaztuta. Eta nik esaten dizuet esku hutsik geratuko zaretela, noraezaren mende, bidea gaizki hautatu duzuelako.

Mesede handiak espero dituzue, zeuok deus egin gabe. Zortea ez da inoiz etortzen, ordea, deitzen ez bazaio, eta nagi eta makal ikusten zaituztet horretarako.

Aurki, bakarrik ekin beharko diozue mendiari, eta otsoak eta azeriak aterako zaizkizue bidera. Orduan ohartuko zarete alferrean eta alferrik igarotako denboraz. Orduan ez duzue noraezaren aitzakiarik izango: otsoaren letagin zorrotzetan kateatuko zarete, azeari ez diozue ihesiko.

Gau itxiak harrapatuko zaituzte bidean, haizeak kandela guztiak itzaliko dizkizue, eta ez duzue ezer ikusiko; zuen arimako leiho guztiak itxita daude, nahiz eta inoiz baino premia handiagoa izan argiarena.

Iritsiko zaizue heroi izateko aukera, eta ohartzeke joango zaizue; zuen hazia ez da erneko; jaiotzen bada ere, arbola txertakatik ez da pasatuko. Arbola txertakak ez du balio sutarako baino, eta sua ere moteldu egiten du. Arbola txertakak ez du zerurako biderik irekitzen, ez du fruiturik ematen, eta zuen kaosak eta norezak ez dute amaierarik izango.

Izan zenuten handiak izateko posibilitatea, baina uko egin zenioten. Mundua goldatzeko eskatu nizuenean, golderik ez zenutela esan zenidaten: Goldea eman nizuen, eta esan zenidaten ez zenutela uztarrian lotzeko idirik. Idiak erosi nizkizuen, eta esan zenidaten bizkarren min zenutela, eta ezin zeniotela goldeari buelta eman. Golde automatikoa erosi nizuen, eta esan zenidaten ez zeundetele prestatuak golde automatikoa maneiatzeko. Eta lurra goldetu gabe area alferriz, eta han dago galtzu.

Hala ere, ogia jatea espero duzue, garia erein gabe. Handitasunak ihes egin dizue, urak konportatik bezala.

Ogi biguina egiten duenak ogi gogorra bederen jan dezake, baina egiten ez duena goseak hiltzen da, eta zuek goseak hiltzera kondenatu duzue zeuon burua.

Mendira igotzeko eskailerarik gabe geratu zarete; ja ezin zarete itzulinguruka ere igo. Zeuen burua bigunegi tratatu duzue, eta gaixotu egin zarete, eta gaixoak oherako baino ez du balio. Hotzikarak jotzen zaituzte mendia ikuste hutsarekin.

Izarren gainetik begiratzea zen zuen xedea, eta begira nola zaudeten ohean etzanda, izaren pisua jasan ezinik, gainetik jarri baitzaizkizue.

Itsasoko uretan oinez ibiltzea zen zuen desioa, eta hilerri bihurtu duzue. Berunaren pare hondoratzen zarete. Bistan da zuen espirituak ez dakiela hegan, eta ez dela ur gainean ibiltzeko egina.

Ez duzue ezer egiten zuen espiritua zailtzeko. Ez dit onik egiten esne-mamitan bizi den jendeak. Txerri manteka baino beragoak zarete. Bost zentimoren pupua eta hamar

30

Page 31: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

xentimoren trapua. Ez dakizue sufritzen. Ahaztu egin zaizue oinazez baino ez dela erditzen. Orain arte inork ez dio uko egin biziari, nahiz eta asko sufritu bizia emateko.

Zuek etorri zarete moda eta metodo berriekin. Sufrimendurik gabeko jaiotza eta sufrimendurik gabeko heriotza eskaintzen ari zarte. Horrela egiten duzue zuek iruzurra: zuen erruz, jaiotza eta heriotza ez ezik, bizitza ere jasangaitz bilakatzen ari zaigu.

Zuen noraezak ez dauka erremediorik, gizon zaharra hil eta berriari bidea erakusten  ez diozuen bitartean.

Pello Zurutuza

Populum 25“Populum Dei”. Herria. Zer da herria? Populum Dei. Hainbat buelta eta jira eman dizkio Zurutuzaj gaiari, “poliedro” hitza atera zitzaion. “Herria, populua, poliedrikoa da”, esan zuen Zurutzak. Zuek ez zeundeten konforme galdera egin beharra sentitu zenuten: erregularra ala irregularra? Hasierako bokal bietako baten baitan zegoen erantzun zuzena. Zurutuzarentzat, galderak ez zuen zentzurik. “Herriak aurpegi asko ditu, eta denak diferenteak”, argitu zien, tonu ironikoan, adarra jotzen ari zitzaizkiola sumatuko balu bezala.

Populuaren batasunik handiena elizan zegoen lehen. Batez ere, hileta egunetan. Eta hori antzerkia! Eta hori higuina! Kalean, pertsonalki edo sozialki, diferentziarik handienak dituzunari esku ematen zenion elizan. Elizak botatako guztia hartzen du, zabor gurdia balitz bezala. Elizan, batez ere hileta egunetan, elkarren ondoan esertzen dira zapaltzaileak eta zapalduak, administratzaileak eta administratuak, poliziak eta presoak, gorrotoa eta errukia. Denek jainko bera adoratzen dute, denek otoitz bera egiten dute. Antzerkia!

Ez dira ohartzen, baina, ohartuko balira, bekatu egingo lukete hamarretatik bederatzik. Ohitura hutsez egiten dute dena. Damutzeko asmo izpirik gabe errepikatzen dute dena. Elizan hasi eta bukatzen da zeremonia. Gero ez du inolako transzendentziarik han aitortutako guztiak. Berdintasun ilusorio batean bizi ondoren, bakoitza bere etxera joango da, bere eginkizunetara, benetako diferentziak eta liskarrak hasiko diren tokira, poliedro irregularraren aurpegi banatan kokaturik.

Herriarekin ez dago fidatzerik. Badakigu herriak Barrabas salbatu zuela. Herria ez da sakratua, askok dioten eran. Ez dago fidatzerik herriaren izenean ari direnekin ere. Komeni zaienean, poliedro osoaren izenean hitz egiten dute, baina badakizu zati  bat baino ez dutela onartzen, beste zati bat etsaitzat dute. Ez dira kapaz poliedroa hautsi gabe ezer konpontzeko.

Herriaren historia tristea da. Pertsonaren aurka altxatu da beti herria. Herriak ez du beste ezertarako serbitzen, baizik eta bere izenean pertsona hiltzeko. Herriari gorroto diot nik, pertsonaren antitesia den neurrian.

Bizitza plazer handiagoa litzateke, herriaz horrenbeste ohartuko ez bagina. Herriak ipintzen gaitu  triste, herriarengatik sufritzen dugu, eta ez luke horrela izan behar.

Idiaren hanka-zuloan formaturiko putzutxuloko ura garbiagoa da herriaren izenean eskaintzen zaigun iturriko ura baino. Herriaren izenean datorren oro pozoinduta dago.

Batzuen ustez, beharrezkoak dira putzu pozoinduak, herriaren alde kontzientzia hartzeko.

31

Page 32: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Herriaren izenean, itsu eta gor geratzen da populua, itsu-mutilen zorionerako. Horretan hartzen dute plazerra. Maisu bilakatzen dira, eta herria prest dago jarraitzeko. Prest dago jarraitzeko asteburuan, astelehenean ez.

Herria eta maisuak denak engainatuta bizi dira. Horren proba nabarmena ikusiko duzu astelehenean harategira joaten zarenean, edo asteartean okindegian, edo asteazkenean, azokan; edo ostegunean, pelukerian, edo ostiralean, laneko buzoa jasotzean. Egun horiek pertsonarenak dira. Larunbata eta igandea, aldiz, herriarenak.

Zurutuzak esana.

Saria 26Inork ez du ezer egin nahi saririk gabe. Bertutetsuak bertutea sariaren truke saltzen du. Apaizak zeru eske ari dira errezoan. Lotsagarria iruditzen zaio hori Zurutuzari: Gizakiak ekintzak burutu behar ditu, hain zuzen, onak direlako, eta gaiztoak baztertu, txarrak direlako. Zerua irabazteagatik ari denari, nik zeruko atea itxiko nioke, eta ez nioke sartzen utziko, zeruagatik egin dituen adina ekintza saririk gabe egin arte.

Ez dago bertutearen ordaintzailerik, ez du behar, bertutea bera da ordainik aski. Klausurako monjea, bere barauez, bere kastitateaz, bere errezoez… kargatuta joango da sari eske, eta ez dauka sari beharrik: barau egin zuenean, saria jaostzen ari zen, bere pultsio sexualei eutsi zienean, saria jasotzen ari zen, otoitz egin zuenean sari handia jaso zuen, zoriontsua baitzen; zoriontsu baitzen gorputza latigoz kolpatzen zuenean ere, masokista zelako.

Egun osoz elurretan ardi galduaren bila dabilenak merezi du saria, baina jakin al duzue kasu horretan aurkitu den norbaitek eskatu duenik? Entzun al duzue inoiz samaritar onak saririk eskatu zuenik. Olio-ardoak eskatu zituen zaurituaren gorputz mailatua goxatzeko.

Bertutetsuak amak bere umea maite duen eran maite du bertutea, baina ezagutzen duzue munduan amarik bere umearenganako maitasunagatik saria eskatu duenik? Gehiago esango dizuet, maitasuna ematea da zoriona, jasotzea baino hamar aldiz handiagoa.

Aurrera ateratzeari deitzen diote batzuek bertutea, beste guztien gainetik azaltzeari, azaltze horretan miseriarik ez balego bezala, puinala dantzatu izan ez balitz bezala, krimenik egin ez balitz bezala. Doble neurtzen duen gizonak, beti, hurkoaren bizkarra hartu du eutsagatzat.

Zurutuzak esana.

Sufrimendua 27Zurutuza herriko plazan zebilen, biloba paseatzen. Handik ez hain urrun konzentrazioa hasi zen. Horrelakoetan ohi duen eran, begirazun ironikoa egiten zien, eta bilobari mintzatzen ziztzaion:

Txiki, segizu lo. Dena ikusi nahi dut. “Jainkoa”, oihukatzen zuten debozioz. Herria isilik zegoen, mintzarazi egiten zioten, beraiek nahi zutena esaten zuen. Ez dakite herria maitatzen gizona gurutzean josita baino. Hutsunez betea dago heroi salbatzaile horien espiritua, eta hutsune horiek ilusioz betetzen ahalegintzen dira, eta jainkoa, jainkoa, jainkoa izeneko materialez ixten dituzte zuloak.

32

Page 33: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Handitzen zarenean jakingo duzu zera ziotela: odolez eraikitzen da bidea, eta odola da egia adierazten duen bakarra. Kontuz,maitea! Jakizu, dagoeneko, odola adiskide txarra dela. Gai da ideiarik finenak pozointzeko, burua galarazi eta gorrotoa ereiteko.

Zurutuzak esana

Traizioa 28Zer da traizioa? Ez dakit nola adierazi, traizioak asko dira eta. Zurutuzak ez zuen aitzakia handirik behar izan tartera sartzeko. “Traizioa zer ez den, behintzat, bazekiat —hasi zen—. Adibidez, bertsiorik onartuenaren arabera, Judas ez zen traidorea izan, leialtasunaren eredu baizik,. Jainkoak diseinaturiko planaren ezinbesteko bideratzailea izan baitzen.

”Nolanahi ere, bada beste bertsio bat. Horren arabera, Jesus ‘gizonari’ egin zion traizio Judasek. Hori horrela bada, orduan bai, Judasek traidore jokatu zuen, bere borondatez saldu baitzuen maisua.

”Egia esan, bigarren bertsioak itxura gehiago dauka —jarraitu zuen Zurutuzak—. Gogora dezagun Jesusek zer esan zuen Judasen saldukeriaren ondotik. Hobe zukeen jaio izan ez balitz. Jesusek, Jainko bezala, ez zitzakeen, inolaz ere, jaulki hitz horiek; izan ere, gizadi osoa salbatzera etorri zenak ez zeukan Judas albora uzterik.; bestela, benetako frakasatua Jesus da, eta Judas plan baten biktima soila.

”Beraz, inolako zalantzarik gabe, gizona zen aldetik zuzendu zizkion hitz horiek Judasi. Aurretik iragarri zuena  —zuetako batek salduko nau— ulertzen oso erraza da, Jesus intuizio handiko gizona baitzen”.a.

Bai, traiziorik handienak, beti, gizakien artean gertatzen dira. Eta denetan handiena da, egia non dagoen garbi ikusi arren, konpromisotan ez sartzeagatik, egiari eta lagunari bizkar ematea. Ni ez naute gehien izutzen beste bandokoek, baizik eta teorian neurekoak direnak, baina trapu  zaharra baino merkeago saltzen zaituztenak. Tamalez, gutxi dira autentikoak: bakarrik sentituagatik duitasunari eusten dakitenak, izotzetan bero sentitzen direnak, ilunpetan bidea urratzen dutenak..

Otsoen artean zoriontsu bizitzen dakien gizona nahi dut nik. Ez dut eskatzen super-gizona, gizonarekin konformatzen naiz, baina otsoen espirituari aurre egiten dakiena.

Zurutuzak esan

Tristura 29Lainozko muilo itxia pasatu zen gizonen buru gainetik. Hasieran, munduaren esperantza deitu zioten, eta deiadarka txalotu zuten denek, berri onaren zain baitzeuden. Baina mendi maldaren kontra jo eta lehertu egin zen, handik hautsa atera zen, eta begira zeudenei begiak erre zizkien, eta sekulako tristura ilunak jo zuen mundua.

Ordura arte larrasoak ez zuen arantzarik; hauts horretatik sortu ziren arantzak. Arantzek eskuak urratzen zizkieten gizobei eta lanari utzi zioten. Geroztik, miseria dago nagusi munduan.

Uztarik ez zuen inork biltzen, eta hazia soroan bertan galtzen zen. Hazi zaharra berriarekin elkartzean, landare kimerikoak sortu ziren, eta ez zegoen inor su eman eta erretzeko.

33

Page 34: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Upategiko ardoa ozpindu egin zen, eta handik edan zuten gizonak antzutu egin ziren, esperma beltza isurtzen hasi ziren. Emakumeei ez zitzaien pasatzen hilekorik, eta haurdun zeudenek abortoak izan zituzten erreskadan.

Uraren partez, ziraunak eta izainak ateratzen ziren iturriko kaniletik. Egarria jabetu zen gizon-emakumezkoez. Ziraunak ziztadak egiten zizkieten bularretan emakume gazteei, eta esnerik gabe geratzen ziren, eta hil egiten zitzaizkien haurrak. Izainak odola edaten zion harrapatakoari.

Zuhaitzak erori egin ziren, hautsak erreta; egurrak ez zuen surik egiten, eta zekiten soka non lotu euren buruan urkatzeko.

Egoerarik txarrenak ere badu bere salbuespena. “Proiektu berria gizonarentzat”, aldarrikatu zuen profetak. Eta arbasoek badaezpada gordetako pago egurretik, hautsak harrapatu ez zuen bakarra, hesolak atera zituen.

Hesola haiek banatu zituen adiskide eta familiakoen artean. Hasieran ez zekiten zer egin hesolekin edo euren buruan hiltzeko zirela uste zuten, horrela munduko tristura orori aurre egiteko.

“Aurrena laharrak eta oteak joko ditugu hesolaz; gero hesola puntaz lurra gorritu; gorrituriko lekuan hazia erein, eta haziak uzta emango du, eta gure familietan ez da gehiago goserik izango”, hitz egin zien profetak.

Denboraren buruan, uzta oparoa ematen hasi zen lurra. Hesolariek langileak hartu behar izan zituzten, uzta guztia bilduko bazuten.

Langile berriak pozik zihoazen uzta biltzera, azkenean aurkitu baitzuten formula, goseak ez hiltzeko: beren lanaren truke eskuratu ahal izango zuten, profetak esan bezala, eguneroko ogia familarentzat. Jainkoek ez zioten egin, inoiz ere, horrenbeste mesede gizonari.

Eta badiotsuet mundu honetako hesola-jabeak beti sentitu direla harro hesolen jabe izateaz. Baina ez horregatik bakarrik; beldurrik gabe, aurrera jo dute, beti, lurra ustiatzeko sistema hobeen bila.

Horrela, lanabes berriak sortu zituzten.

Horrek ondorio handiak izan zituen munduko bizitzan. Produkzioa izugarri ugaldu zen, eta harpeko ale-zuloetan kabitu ezin ahala uzta biltzen zuten. Lanabesen jabeak ez zeuden prest, ordea, doan ezer emateko.

Orduan, beste lanbide batzuk asmatu behar izan zituzten; adibidez, batzuk larruzko albarkak egiten ikasi zuten, langileek lanerako arrimu hobea izan zezaten. Eta hori bezala, beste ogibide asko sortu ziren, eta elkarri gauzak trukatuz hasi ziren bizitzen.

Garai bateko hesola-jabeak (lanabes guztien jabeak orain) zeharo aberastu ziren. Denborarekin, abereak hezi zituzten, palazioak egiten ikasi zuten; horretan jende asko enplegatzen zuten; baina beren esku-lana baizik saltzen ez zutenek lehen bezain pobre eta behartsu jarraitzen zuten. Beraz, denbora neurtu bateko pozaldia, tamalez, tristura bihurtu zen azken hauentzat.

Egun batean, berriro, profeta zaharra azaldu zen, esanez: “Zaindu zuen lurraldeak, egun gogorrak datoz”.

Eta ardi larruz jantzitako gizonak azaldu ziren urrunetik, batzuk eskuetan harriak zituztela eta besteak makilekin. Eraso gogorrak jo zituzten eta odol isurtze izugarriak izan ziren, lurraren zati handi bat bereganatu zuten arte.

34

Page 35: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Asko hil ziren. Alde bietakoak hil ere. Toki askotan, kanpoko harrikariak eta makilariak jarri ziren agintzen. Orduan, garai bateko hesola-jabeak (eta oraingo lanabesenak) zeharo tristetu ziren (hil ez zirenak, jakina!).

Eta langileak itxuragabe poztu ziren. Oraingo pozaldiak ere gutxi iraun zuen, ordea. Makilari eta harrikari berriek berdintsu jokatzen zuten langileekin.

Mundua, berriz ere,  gogotik tristetu da. Profetak irakatsi zien, oraingoan, munduko indarrak beti berrdinak direla: lanaren indarra, zigorraren indarra, borrokaren indarra eta etsipenaren indarra.

Egoera beti berdina izango da: ostarte txikiak eta ekaitz bortitzak. Hortaz, goza bitzate batuzetan batzuek eta besteetan besteek.

Eta bizitzaren herensugeak berdin jarraituko du egun guztien amaiera arte, gizakiai kraskatu eta irensten, intxaurra bailitzan.

Batzuek pozaldi luzexeagoak izan dituzte. Haatik denok biziko gara Damoklesen ezpata buru gainean dugula.

Azkenean profeta mintzatu zen, eta gizonak ulertu ez zituen hitzak jaulki zituen ahotik: “Alde batera asko pozten naiz gauzak horrela izatea; ezinbestekoa da berdintasuna predikatzen gabiltzanontzat”.

Zurutuzak esana

Txitak 30Arrautza-oskoletik atera nahi ez duen txita zarete zuek. Barruan bizi nahi duzue, zeuon zilbor-hesteari begira. Ez duzue munduari begiratzeko ausardiarik, horrek lana eskatzen baitu, horrek mundua transformatzea exijitzen baitu. Jendearen arazoetatik urrun bizi nahi duzue, bizkarra emanda; bizitza humanizatzeko konturik gabe.

Jainkoari otoizka ikusten zaituztet, tenpluan gordeta, baina Jainkoa ez dago tenpluan, bizitzaren erdian dabil, kalean, tabernan, jan eta edanean. Jainkoa, baldin bada, ospitalean dago, kartzelan dago, burdeletan dago; hitz batean, gizartetik kanpora botatako errukarri guztien artean. Izan ere, zapaldu eta oinperatutakoen esperantza ez bada, ez dugu Jainko beharrik.

Zuek ez duzue nahi aldaketa dakarren Jainkorik, baizik eta zuen pribilegioak bernatuko dituena. Zuek ez duzue entzun nahi, berriz jaiotzen ez bazarete, eta zaretela zeruetako erreinuan sartuko. Ez duzue nahi bizitza humanoagoa egingo duen proiektu berririk. Bizitzak bizitza izaten hasi behar du, eta askorentzat bizitza hau ez da bizitza. Ez dago bizitzarik negarrez daudenak barre-algaraz ikusi arte, eta gose direnak ase arte, eta prostituzioan ari direnek benetako sexua praktika dezaketen arte. Eta denok bizitza berri bat lortu arte.

Txita madarikatuak zarete zuek, arrautzaren oskoletik atera nahi ezta. Gizakiak ondo bizitzea nahi du, baina ez diozue utzi nahi inori ondo bizitzen. Zenbat eta hobeto bizi jendea, orduan eta zoriontsuago da Jainkoa, Jainkoaren zorionaz mintza badaiteke. Zoriontsu izatea da xedea, baina bada baztertuezineko obligazio bat: askoz garrantzitsuagoa da zoriontsu izaten uztea, eta, batez ere, zoriontsu izaten laguntzea. Zoriontsu izaten ez laguntzea bekatu bada, esango didazue zer den zoriontsu izaten ez uztea. Eta horretantxe nabarmentzen zarete zuek. Bakea nahi dugu, ongizatea, osasuna, elkarrekin ondo eramatea, bizitzaz gozatzea… baina denok, ez zuek bakarrik. Zin

35

Page 36: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

dagizuet, ez bazerete ahalegintzen zoriona banatzen, zuek ere ez duzuela zorionik izango.

Gaizkiaren etsaiak gara gu, zuek zergatik ez? Sufrimendia ezaba dezagun, gure lanarekin eta zuen diruarekin, hau da, guztionarekin. Oinazea eta atsekabearen aurka altxatu behar dugu, gorrotoa gorrotatu behar dugu. Ez ditzagun erabil dirua eta boterea mundua deshumanizatzeko. Gogora gaitezen diruak eta botereak biktimak behar dituztela biziko badira.

Pentsatu al duzue zeinen zoriontsuak izango ginatekeen denok zoriontsu bagina? Aberastasuna ez da txarra, ongi banatzen bada, baina bekatu larria da gaizki banatzea. Diruak sortzen ditu barrerarik handienak, mugarik gaindiezinenak.

Jainkoaren izenean ari zarete zuek dena justifikatzen, eta bekatu larria da, ez baitago Jainkoaren izenean hiltzerik, gosea pasarazterik, eta toruratzerik. Bizitzaren aurka doan erlijioa faltsua da.

Askatasunik ez dakarren erlijioa faltsua da. Zuen erlijioa faltsua da.

Zurutuzak esana.

Zelatan 31Ez zarete egun argitako piztiak. Gaua da zuen gordelekua, zelatan jartzeko babestokia. Zergatik egiten didazue zelata?

Katuaren zelata bakarrik onartzen dut nik, hori delako naturak eman dion arma bakarra ehizan egiteko. Egia da katu guztiak, batez ere egun, ez direla sagu ehizatik bizi, baina horrela egin beharko luke bere izateari eutsi nahi dion katuak.

Bakoitzak bere izateari eutsi behar dio, mundua ondo joan dadin; guk geureari: gizatasunari.

Ilargiaren errainuari ihesi zabiltzate teilatuan, hark nabarmen salatzen baititu zuen intentzioak. Zergatik egiten didazue zelata?

Neurriz gora baloratzen nauzue. Nire palazioa etxe normala da. Ez dago fantasmarik, zeuek sortzen dituzuenak izan ezik. Begiratu sukaldean. Ikusten duzue beste mundukorik ezer? Akaso, uste duzue gularen gaitzak jota nagoela? Ikusten duzue logela? Orgiaren bat espero al zenuten?

Irudimena duzue luzena, eta etxekona beti hobeto bizi den uste ustela. Hezurretaraino sartua daukazue inbiriaren eztena.

Kostatuta biltzen dut uzta, denek bezala. Gizalegez banatzen dut, zuek maisiatu arren.

Ez dizuet obedituko, beste era batean banatzeko eskatzen badidazue ere.

Zelata egin didazue, baina esan egia: lotsagarririk ezer aurkitu al didazue?

Gaueko piztiak zarete. Ilunpetan egiten dituzue zuen proklamak, eta ilunak izaten dira.

Uztaren zati bat, “hamarrenak eta primiziak”, eskatzen dizkidazue, herriari jaten emateko, baina herriak ez dauka zuek esaten duzuen gose klaserik, eta herriari kalte egiteko erabiliko zenukete niri kendutako uzta. Horregatik, zeruko txori guztien aurrean, haien eskubide legitimoen izenean, nire notario bakarrak diren aldetik, sinaturik daukat nire uztarik ez duzuela eramango, eta lehenago eramango nauzuela neroni, buruz atzera.

36

Page 37: Zurutuza: 31 orpotik - WordPress.com · Web viewLehen boterea kondenatzen zuten, eta boterean zeudenak ere bai. Orain boterea sakratua da, eta boterean daudenak ere bai. Lehen langileen

Teilatuan zaudete zelatan. Oso ohikoa da zuengan teilatutik hastea. Harria botako didazue tximiniako zulotik behera; harrapatzen ez banau ere, ikara nazala. Baina kontuz! Ea harriarekin batera zeuetakoren bat erortzen den. Eta tximiniaren azpian sua dago, eta suak erre egiten du.

Gero tratua nahiko duzue. Nirekin ez dago traturik. Zeren zuei ez dizue axola tratua ez zerratzea; tratuan aritzea da zuen xedea. Ni ez nago horretarako.

Behi fameliko argal mortalen jabe zarete zuek. Zuentzat aski da norbait apur bat interesatzea zuen behiez. Prezioa galdetze hutsa arrakasta handia da zuentzat. Gero, ezer eskaini ezta ere, onenaren prezioa balio balute bezala harrotuko zarete; bizkarra igurtziko diezu behi iharrei; eta, tratua zerratzen ez bada, asmahalak esanez erasoko diozue erostunari, mehatxu eta guzti.

Toki askotako espirituen izenean egiten didazue mehatxu. Nik espiritu bakarra eskatzen dizuet, eta enplega dezazuela ongi espiritu hori, naizen bezala errespetatzen.

Zurutuzak esana

37