ZIKOINAK, GURE BIILAGUNAK · Kolegiata arkitektura multzo nabar-mena da eta eraikin guztien artean...

8
2018ko apirilaren 20a, Ostirala Zenbakia: 480 Bertsolari gazteak, lehian! Gaur jokatuko da, Iruñeko Maravillas Gaztetxean, Nafarroa- ko bertsolari gazteen txapelketa. Lehenengo bi sailkatuak, Euskal Herriko Eskolartekora pasako dira. 2. ORRIA INGURUGIROA Zikoin bikote bat, eremu natural batean. ÁLEX LARRETXI ZIKOINAK , GURE BIZILAGUNAK Errolda Nafarroan 946 zikoin bikote bizi dira, horieta- ko gehienak Erribera eremuan. Hiriak baino, eremu naturalak nahiago dituzte hegazti eder hauek. 4 ETA 5. ORRIAK HISTORIAREN TXOKOA YURI GAGARIN, ESPAZIORA IRITSI ZEN LEHEN GIZONA 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA ORREAGA, NAFAR HISTORIAREN LEKUKO 6. ORRIA

Transcript of ZIKOINAK, GURE BIILAGUNAK · Kolegiata arkitektura multzo nabar-mena da eta eraikin guztien artean...

Page 1: ZIKOINAK, GURE BIILAGUNAK · Kolegiata arkitektura multzo nabar-mena da eta eraikin guztien artean bat azpimarratu behar da, hots, Andre Mariaren eliza, XII. mendea-ren azkenean eta

2018ko apirilaren 20a, OstiralaZenbakia: 480

Bertsolari gazteak, lehian!Gaur jokatuko da, Iruñeko Maravillas Gaztetxean, Nafarroa-ko bertsolari gazteen txapelketa. Lehenengo bi sailkatuak, Euskal Herriko Eskolartekora pasako dira. 2. ORRIA

INGURUGIROA

Zikoin bikote bat, eremu natural batean. ÁLEX LARRETXI

ZIKOINAK, GURE BIZILAGUNAKErrolda Nafarroan 946 zikoin bikote bizi dira, horieta-ko gehienak Erribera eremuan. Hiriak baino, eremu naturalak nahiago dituzte hegazti eder hauek. 4 ETA 5. ORRIAK

HISTORIAREN TXOKOA

YURI GAGARIN, ESPAZIORA IRITSI ZEN LEHEN GIZONA

8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

ORREAGA, NAFAR HISTORIAREN LEKUKO

6. ORRIA

Page 2: ZIKOINAK, GURE BIILAGUNAK · Kolegiata arkitektura multzo nabar-mena da eta eraikin guztien artean bat azpimarratu behar da, hots, Andre Mariaren eliza, XII. mendea-ren azkenean eta

22018ko apirilaren 20a, Ostirala

KULTURA Bertsolaritza

NAHASTE-BORRASTE

MUSIKA

‘Jolasean’ musikalaren bi emanaldi eskainiko dituzte, gaur eta bihar, Elizondon Elizondoko Abesbatzak, 2017an, 75. urteurre-naren harira, Josu Elberdin konpositore pasai-tarrarekin bi tailer antolatu zituen: bata hau-rren abesbatzarekin; eta bertzea helduekin. Tailer horien ondotik, lan handi bat taularat-zeko ideia sortu zen. Hari horri tiraka presta-turiko musikala da Jolasean. Bihar, larunbata, Elizondoko Baztan Pilotalekuan 20:30ean aur-keztea aurreikusi bazuten ere, sarreren sal-mentak izaniko arrakasta ikusirik, biharamu-nean, hilaren 22an, ordu eta toki berean, berriz eskaintzea erabaki dute. Sarrerak Arkupe eta

Malkorra gozotegietan jarriko dituzte salgai. 60 minutuko musikalaz gozatu nahi duten hel-duek 10 euro eta hamabi urte arteko haurrek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Musikalean haurren abesbatzak, haur bakarlariek eta hiru abeslari helduk parte hartzen dute, narratzai-lea lagun dutela. Euskaraz eskainiko den arren, gaztelaniaz idatziriko testuak banatuko dira. ERRAN.EUS

LITERATURA

Eider Rodríguez eta Vivian Gornick, Zilarrezko Euskadi sarien irabazleak “Bihotz handiegia” (Eider Rodriguez) eta “Ape-gos feroces” (“Fierce attachments”, Vivian Gor-

nick) lanek jasoko dute Zilarrezko Euskadi Liburu denden Gipuzkoako Elkarteak ematen duen saria. Sariok maiatzaren 15ean jasoko dituzte idazleok, elkarrekin emango duten hit-zaldi batean. Aintzatespen honen bitartez, kali-tate handikoak izanagatik arrakasta komert-zial handirik eduki ez duten lanak bultzatu nahi ditu elkarteak.

Vivian Gornick estatubatuar idazleak “XX. mendearen bigarren zatiko Bronx auzoko ghettoen bizitza eta harremanen deskribapen zoragarria egiten du prosa erraz, zuzen eta emozionalarekin”, oroitzapen liburu horretan. Bestalde, emakumezkoak protagonista dituz-ten sei istorioetan, Eider Rodriguezek “haus-narketarako gonbita egiten du, egoera kafkia-noetatik abiatuta”, “Bihotz handiegia” lanean.

BERTSOLARI GAZTEAK, LEHIARAKO PREST!32. edizioa Gaur jokatuko da Bertsolari Gazteen Txapelketako edizio berria, arratsaldeko 19.00etan Iruñeko Maravillas Gaztetxean

Bertsolari Gazteen Txapelketako irudia. D.N.

Diario de Noticias

Hamalau eta hemezortzi urte bitarteko hamaika bertsolari gaztek hartuko dute parte

gaur Iruñean jokatuko den Nafa-rroako Bertsolari Gazteen Txa-pelketako 32. edizioan. Maravillas gaztetxean izango da saioa, 19:00e-tatik aurrera, doako sarrerarekin eta ondoren merendua egongo da.

Idurre Villanueva (Barañain), Zuhara Zaratiegi (Barañain), Amaia Lasheras (Barañain), Enma Murillo (Barañain), Beñat Astiz (Barañain), Xabat Illarregi (Leitza), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Ekhiñe Zapiain (Bera), Iratxe Muxika (Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka) eta Ekain Alegre (Altsasu) dira Nafarroako bertsola-ri gazteen txapelketako 32. edizioan

kantatuko dutenak. Asier Garciak aurkeztuko du saioa

eta Arkaitz Goikoetxea, Saioa Alkai-zak eta Mikel Beaumont izango dira saioko epaileak.

Parte-hartzaile guztiek honako

lana egin behar dute: - Gai orokor bati kopla edo bertso

bana (gehienez 5 puntukoa). - 4 oinak emanda bertso bana. - Hitza gaitzat hartuta kopla edo

bertso bana (gehienez 5 puntukoa)

Hortik lau bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera:

- Binaka, gaia emanda, bina bertso zortziko txikian.

- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso koplatan.

XEHETASUNAK

3 Bertsolariak: Idurre Villanueva

(Barañain), Zuhara Zaratiegi

(Barañain), Amaia Lasheras

(Barañain), Enma Murillo (Bara-

ñain), Beñat Astiz (Barañain),

Xabat Illarregi (Leitza), Etxahun

Azkarraga (Etxalar), Ekhiñe

Zapiain (Bera), Iratxe Muxika

(Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka)

eta Ekain Alegre (Altsasu).

ESKOLARTEKOA

3 Finala. Nafarroako txapelketako

lehen bi sailkatuak Eskolarteko

Txapelketaren finalera pasako

dira. Saran izango da berriro,

ekainaren 9an. Euskal Herriko

finalistek sari ederra edukiko

dute: Ahots Baten Sormen Ego-

naldia. Azken urteotan gazte

sortzaileen ezinbesteko hitzordu

bilakatu da egonaldia eta aur-

tengo Gabonetan ere egingo da.

- Buruz burukoa (kartzela): Pun-tu-erantzun bat eta gaiari bertso bat.

Saioa 19:00etan hasiko da Iruñeko Maravillas gaztetxean. Sarrera doa-koa da eta saioa amaituta meren-dua izango da.

Txapelketako lehenengo bi sailka-tuak ekainaren 9an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekora-ko sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa.

Eskolarteko Txapelketaren helbu-ruak, sorreratik, gaztetxoei jendau-rrean bat-batean jarduteko aukera ematea eta adin horretako haur eta gaztetxoak entzulearen aulkitik zaletzea izan da. Bertsoaren bidez ikastoletan euskara eta euskal kul-tura sustatzea izan zen ekimen honen sorrerako sena.

Page 3: ZIKOINAK, GURE BIILAGUNAK · Kolegiata arkitektura multzo nabar-mena da eta eraikin guztien artean bat azpimarratu behar da, hots, Andre Mariaren eliza, XII. mendea-ren azkenean eta

2018ko apirilaren 20a, Ostirala 3

EKIMENAK

MUSEOZ MUSEO

BIDAIATZEKO PASAPORTEAKanpaina Nafarroako Kultura Departamentuak martxan jarri duen kanpaina honetan, jar-duera bereziak egiteko eta sari teknologikoak lortzeko aukera izanen da

Museoetara joateko baliagarria izanen den egiaztagiria.

Diario de Noticias

Museo batetik bestera joateko pasaporte bat? Bai, hori da! Kulturako Zuzendaritza

Nagusiak museoak eta bilduma museografikoak hedatzeko kanpai-na bultzatu du, batez ere Nafarroa-ko publikoari eta familiei zuzendu-ta, haien aisialdi-planetan sartzera animatzeko modu ezberdin eta lagunkoi gisa. Pasaporte baten an-tzekoa da, eta “Joan Museoetara! eta bidaiatu” leloa du; egiaztagiri erakargarria da, zentroei buruzko informazio praktiko eta guzti, museo bakoitzean zigilatzeko.

Ekimenaren helburua da, museo-

AZPIMARRATZEKO

3 Pasaportearen bertsio digitala.

Bertsio digitala ere deskargatu

ahal izango da Kulturako Zuzen-

daritza Nagusiaren web orrial-

dean, www.culturanavarra.es.

Turismo bulegoetan eta Nafa-

rroako geografia osoko kultur eta

aisialdi jarduerako leku ezberdi-

netan, kanpainari buruzko infor-

mazio-liburuxkak eta kartelak

banatuko dira, Nafarroako publi-

koarengana eta kanpotar bisitari

ohikoengana hurbiltzeko asmoa-

rekin. Era beran, liburu elebiduna

argitaratu da.

zentroak, bildumak eta programa-zioa ezagutzera emateaz gain, hur-bileko publikoaren bisitak areagot-zea, udako hilabeteetan, garai horretan bisita gutxiago izaten bai-tira ikasleak ez daudelako.

Pasaportea apirilaren 20tik urria-ren 20ra bitarte lortu ahal izango da Nafarroako geografian barrena zabalduta dauden hamahiru museo eta bilduma museografikoetako edozeinetan: Nafarroako Museoa (Iruña), Karlismoaren Museoa (Estella-Lizarra), Jorge Oteiza Museo Fundazioa (Altzuza), Gusta-vo de Maeztu Museoa (Estella-Liza-rra), Arte Modernoaren Muñoz Sola Museoa (Tutera), Tuterako Museoa,

Nafarroako Unibertsitatea Museoa (Iruña), Julián Gayarre Museo Etxea (Erronkari), Zubietako Errota Eko-museoa (Zubieta), Las Eretas Arkeo-logia Museoa eta Aztarnategia (Ber-bintzana), Tulebrasko Monastegi Museoa, Henri Lenaerts Zentroa (Irurre) eta Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoa (Arteta).

Bestalde, zigilua museoan lortuko da, bisitatu ondoren, eta egiaztagi-ria horietako edozein zentrotan entregatu ahal izango da urriaren 20ra bitarte. Aurkeztutako egiazta-giri guztien artean zozketa egingo da azaroan, eta izaera teknologiko-ko hiru sari banatuko dira, ICOM 2018 leloa azpimarratzen dutenak:

“Museo hiperkonektatuak: ikuspe-gi berriak, publiko berriak”. Zehazki, telefono adimentsua zozketatuko da sei museo edo gehiago bisitatu dituzten pertsonen artean; tableta lauzpabost zentro-ra joandakoen artean; eta liburu elektroniko bat hiru museotara hurbildu direnen artean. Sariak CAN Fundazioaren lankidetzari esker eskaintzen dira. Saritua iza-teaz gain, pasaportearen titularrak zenbait jarduera egin eta opari bereziak jaso ahal izango ditu museo batzuetan.

15.000 pasaporte editatu dira, eta parte hartzen duten hamahiru zen-trotan eskuratu ahal izango dira. ■

Page 4: ZIKOINAK, GURE BIILAGUNAK · Kolegiata arkitektura multzo nabar-mena da eta eraikin guztien artean bat azpimarratu behar da, hots, Andre Mariaren eliza, XII. mendea-ren azkenean eta

42018ko apirilaren 20a, Ostirala

GAUR EGUN Ingurugiroa

ZIKOINAK, NAFARROAKO

BESTE BIZTANLEAKErrolda Erribera aukeratzen dute Nafarroako zikoin gehienek bizileku bezala, eta gero eta gehiago biltzen dira erreka bazterretako eremu naturaletan, hirietatik aldenduz.

Zikoinak, Iruñeko zuhaitz batean. PATXI CASCANTE

Diario de Noticias

Nafarroako Erriberak, zikoin (Ciconia ciconia) gehien biltzen dituen merindadea izaten

jarraitzen du, izan ere, Nafarroako zikoin biztanleriaren %58ak eremu hau aukeratzen du. Denetara, 946 biltzen dira Foru Erkidegoan. Hala-xe argitu du Gurelur kolektibo eko-logistak egin duen azken erroldak. Txostenaren arabera, gainera, hegaz-ti honen biztanleria orokorrak gora egin du, 2017ko zifrekin alderatuta.

Gurelurrek zikoin txuriaren 946 bikote erroldatu ditu denetara, Nafa-rroan egiten den hegazti honen

Gero eta zikoin bikote

gehiagok erreka

bazterrak aukeratzen

dituzte kabiak ezartzeko

urteko kontrolaren arabera. Gurelu-rrek 1994ean ekin zion lan honi. Iazko datuekin alderatuta, 56 bikote gehia-go zenbatu dira, 2016ko datu positi-boak berreskuratuz. Izan ere, urtez urte gero eta gehiago dira erreka baz-terretan aurkitzen dituzten arboletan kabiak egiten dituzten zikoinak. Ere-mu natural hauetan ezartzen diren kabiek eragin positiboa izan dute, izan ere, hirietan ezartzen dituzten kabiak suntsitu egiten dira sistematikoki.

Beste merindadeei dagokienez, Liza-rran 190 zikoin bikote zenbatu dira, %20; Oliten 188 (%20) eta Zangozan 10 (%1). Iruñeko merdindadeari dago-kionez, guztira 8 bikote besterik ez

dira topatu, zifra orokorraren %1. Azken hauetatik, bakar bat Iruñean bertan kokatzen da, Ororbian, eta gai-nontzekoak Garesen.

Herriz herri Nafarroako zikoin gehienak biltzen dituen herria Funes da, Gil eta Raman Hondo sotoetan bizi diren 89 bikote-rekin. Honen atzetik Lodosa kokatzen da, Ebroko sotoetako 80 zikoin biko-teekin. Atzetik doazten Castejon eta Cascante (79), Corella (77) eta Cortes (76).

Zazpi herri hauetan biltzen da, har-tara, Nafarroa osoko zikoin biztanle-riaren erdia baino gehiago (%59).

Hegazti bikoteen %63ak inguru natu-ralak erabiltzen ditu bere kabiak egi-teko. Bestalde, kabi gehien biltzen dituen eraikina Corteseko azukre fabrika zaharra da, 51 kabirekin. Cas-tejoneko upategi batean, halaber, 35 zikoin bikotek egin dute euren kabia, horietako gehienak Alfaroko herrian zegoen koloniakoak.

Inguru naturalei dagokienez, Fune-seko Gil eta Ramal Hondo sotoetan biltzen dira kabi gehien. Lodosan, Ebro ibarrean ere askok egiten dute kabia. Corellako Alhamako sotoa eta Faltzes, Milagro eta Azagra, zikoinek gustukoen duten beste lekuetako ba-tzuk dira.

Kabiak hirietatik aldendu

eta inguru naturaletan

egiten direnetik, gutxiago

suntsitzen dira

Page 5: ZIKOINAK, GURE BIILAGUNAK · Kolegiata arkitektura multzo nabar-mena da eta eraikin guztien artean bat azpimarratu behar da, hots, Andre Mariaren eliza, XII. mendea-ren azkenean eta

2018ko apirilaren 20a, Ostirala5

Zikoinen behaketa, Tuterako Foruen plazan. D.N. Zikoin bikote batek Tuterako katedraleko dorrean jarri du bere kabia. F. P-N.

Zikoinak, garabi baten gainean. D.N. Haurrak, hegazti eder hauek behatzen. D.N.

Eliza zahar baten dorrean zegoen kabi bat kentzen. D.N. Gurelur elkarteak antolatutako aktibitateetako bat. D.N.

Page 6: ZIKOINAK, GURE BIILAGUNAK · Kolegiata arkitektura multzo nabar-mena da eta eraikin guztien artean bat azpimarratu behar da, hots, Andre Mariaren eliza, XII. mendea-ren azkenean eta

62018ko apirilaren 20a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Orreagako kolegiata

Kolegiata arkitektura multzo nabar-mena da eta eraikin guztien artean bat azpimarratu behar da, hots, Andre Mariaren eliza, XII. mendea-ren azkenean eta XIII.aren hasieran eraikitakoa. Frantziako estilo goti-koari jarraiki eraikia dago. Beraz, hiru nabeko oina du. Erdikoa bi aldiz zabalagoa da albokoak baino eta gurutzadura gangaz estalia dago. Burualdea pentagonala da eta bei-rate modernoekin apaindutako <leiho zabalen bidez dago argitua. Fatxadaren ezkerraldean defentsa-rako dorrea dago, XIV. mendean

Artea eta arkitektura, kolegiataren ikurrakeraikitakoa. Orreagako Andre Mariaren irudia (XIV. mendekoa) da buru elizako erretaula nagusian. Zurezko tailu gotiko eder-ederra da, zilarretan bildua eta urrezko apain-gaiekin hornitua. Epistolaren alde-tik klaustroan sartuko gara, estilo zistertarrean berreraikia, elurte gaitz batek hasierako klaustro gotikoa 1600ean lurrera bota baitzuen.

San Agustin kapera klaustroari irekia dago, oin karratuko kapitulu gela gotiko zaharra izan zena. Erdi-erdian errege Antso VII.a Azkarra-ren hilobia dago. Hilobi-harria XIII.

mende erdiko estatua bat da, erre-gearen luzera handi hura islatzen duena. XX. mendeko beirate batetik iragazten den argiak argitzen du kapera. Beiratean irudikatua dago erregeak almohaden aurka lortu zuen garaipena Navas de Tolosako batailan (1212). Erregeak gudaldi har-tatik ekarri zituen Miramamolini kendu zizkion mazoak eta kateak, areto honetan ikusgai daudenak. Tradizioaren arabera, kate horiek Nafarroako armarria osatzen dute.

Orreagako eraikin zaharrena Izpi-ritu Santuaren kapera da. Elezaha-rraren arabera, leku horretantxe iltzatu omen zuen Errolanek bere ezpata, Orreagako batailan jasanda-ko porrotaren ondotik.

NAFARROAKO

HISTORIAREN

BIHOTZETIKGudaren lekuan Baskoein eta Karlomagnoren armadaren arteko borro-kak Orreagako kolegiata-ren lekua erabaki zuen. Bere harresiek kateak gordetzen dituzte.

Orreagako kolegiataren kanpoko ikuspegia.

Diario de Noticias

Lainoak lausotutako piriniar mendien artean, harriak Orrea-gako kolegiataren bitartez gor-

puzten du historia, bai eta elezaha-rrak ere. Orreaga Donejakue bideko toki nabarmena da, aterpetxe-ospi-talea eta, erromes gehienentzat, Donejakue bideko abiapuntua San-tiagorantz joateko. Jendeak ez du aise ahazten Nafarroako iparral-dean dagoen txoko txiki hau. Ingu-ru honetan gertatu zen Orreagako bataila gogoangarri hura, Erdi Aro-ko “La Chançon de Roland” olerkian kontatua. Inguruetako bazter ezin ederragoek liluraturik, bisitariak bere pausoak geldiarazi eta amore emanen du lekuari darion xarmak txundituta.

Orreaga Pirinioetan dago, Nafa-rroako ipar-mendebaldean eta Frantziako mugatik hurbil. Doneja-kue bideko mugarria da eta Fran-tziako gotikoak Penintsulan utzita-

ko adibiderik hoberenetakoa gorde du: Andre Mariaren kolegiata. Luzaidetik datorren Ibañetako jaitsierak aterpetxe-ospitale zahar honetaraino eramanen gaitu. XII. mendearen azkenean eta XIII.aren hasieran eraiki zuten, Pirinioak zeharkatu ondoren erromesei harrera egiteko.

Orreaga pasabideko tokia izan da beti. Handik sartu ziren Penintsu-lan zeltarrak eta, geroago, Bordele eta Astorga lotzen zituen bide erro-matarra erabiltzen zuten guztiak ere bai. 778an, Luzaideko haitzar-tea Orreagako batailaren lekuko izan zen. Gudaldi hartan, Karlomag-noren armadaren erretagoardia hartu zuten mendean baskoiek. Erretagoardia buru Errolan zen eta hantxe zihoan frankoen noblezia-ren gainaren gaina. Bataila horren sona Europako zoko-moko guztie-tara iritsi zen eta Errolan kantua izenburuko olerki epikoa sorrarazi zuen XII. mendean.

Interior de la colegiata de Roncesvalles llena de público. D.N.

Koro baten emanaldia, Orreagako elizan.D.N.

ORREAGA

Page 7: ZIKOINAK, GURE BIILAGUNAK · Kolegiata arkitektura multzo nabar-mena da eta eraikin guztien artean bat azpimarratu behar da, hots, Andre Mariaren eliza, XII. mendea-ren azkenean eta

2018ko apirilaren 20a, Ostirala 7

KLASK!

AUTISMOAREN INGURUAN

KONTZIENTZIATZEN. Argazkian,

Nafarroako Autismoaren Elkarteak Autismoa-

ren inguruko Sentsibilizazioaren Nazioarteko

Egunarekin bat eginez antolatutako VII.

Marrazki Lehiaketako irabazleak agertzen dira.

Famili ugari izan ziren jardunaldi berezi honeta-

rako prestatu ziren aktibitate desberdinetan

parte hartu zutenak. Ikuskizun nagusi bezala,

Nafarroako Dantzarien Biltzarreko 400 dantza-

rik eskaini zuten dantza emanaldi berezia

eskaini zen eguerdian. Atabalari eta gaiteroez

inguratuta, dantza ugari eskaini zituzten. Guzti

honekin, autismoaren elkarteak gaixotasun

honen inguruko kontzientzia piztu nahi izan

zuen herritarren artean. IIÑAKI PORTO

OSASUNAREN EGUNA. Haur eta famili andana igaro ziren joan zen

astean Itaroatik,Nafarroako Gurutze Gorriak ohitura osasuntsuen inguruan kon-

tzientziatzeko helburuarekin antolatutako aktibitateetan parte hartzeko. Osasu-

na pertsona guztientzat lemapean, elkarteak aktibitate sorta bat prestatu zuen

Osasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. P. CASCANTE

ARGUEDASEKO KORPORAZIO TXIKIA.

Arguedaseko gazteriaren bestaren ospakizunaren bat egi-

nez, herrian Korporazio txikia izendatu zuten, herriko

eskola publikoko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek

osatu zutena. Kasu honetan, Idaira Resa izendatu zuten

alkatesa, eta hauek izan ziren kontseilariak: Insaf Faik,

Haritz Rodríguez San Martín, Tamara Iriarte Jiménez,

Arkaitz Salinas Garate, Luis Gurría Resa eta Madeleine

Barreto Dután. Hala, euren lehenengo ardura herriko bes-

tei hasiera eman zien suziria jaurtitzea izan zen. M.A. GALILEA.

Page 8: ZIKOINAK, GURE BIILAGUNAK · Kolegiata arkitektura multzo nabar-mena da eta eraikin guztien artean bat azpimarratu behar da, hots, Andre Mariaren eliza, XII. mendea-ren azkenean eta

82018ko apirilaren 20a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-

mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.

HISTORIAREN TXOKOA Yuri Alekséyevich Gagarin

LEHEN GIZONA

ESPAZIOANAstronauta eta ikonoa Erronka hori lortu zenetik 57 urte igaro direnean ere, Yuri Gagarin jarraitu beharreko ere-du nagusia izaten jarraitzen du errusiarren %35entzat

Yuri Gagarin, Lurra espaziotik ikusi zuen lehenengo gizona. D.N.

Diario de Noticias

“Ikuspegi benetan ederra. Lurraren itzaleko hegaldia-rekin jarraitzen dut. Eskui-

neko lehiotik izar bat ikusten dut ora-in. Ezker eta eskuin mugitzen da lehioaren inguruan. Joan da izartxoa. Joan da, joan da”. Baikonurreko (egun-go Kazajistan) kosmodromo sobieta-rretik Vostok 1-ean abiatu eta ordu batera, Yuri Alexéievich Gagarinek ikuskizun estelarraren berri eman zuen, sekula inor egon ez zen leku batetik. 1961eko apirilaren 12an, ora-in dela 57 urte, gizaki batek lurra atzean uzten zuen lehenengo, espa-ziontzi baten barrenean, eta Lurraren orbita oso bat zeharkatzen zuen. Gaur egun ere, zirraragarria izaten jarrai-tzen duen erronka. Ekintza honekin, zeruen eta espazioaren ikerketari bultzada ikaragarria eman zitzaion, eta Gagarin izar batean bilakatu zuen betirako.

Gagarinen istorioa, ekintza ikusga-rri bat egin zuen pertsona xehe bate-na izan zen. Erronka bete zuen eta betirako geldituko zen esaldi bat esan zuen lorpena eskuratu zuenean: “Lurreko gizakiak, zaindu dezagun edertasun hau, ez dezagun suntsitu”. Baina, nor zen bere bidaia mitiko honek iraun zuen bitartean teniente izatetik Sobiertar Armadaren nagu-sian bilakatu zen gizon hau? Gagarin Novosyolovon sortu zen 1934ean, familia xehe batean. Bere aita zurgi-na zen eta amak baserri kolektibo batean lan egiten zuen.

Argia eta langilea, metalurgiaren sektorean lan egin zuen hogei urte bete zituen arte. Garai hartan ikasi zuen pilotatzen eta, ondoren, bere afizioa ofizio bilakatu zuen, Orembur-goko Pilotuen Eskola Militarrean sar-

BITXIKERIAK

3 Jaurtiketa ultrasekretua: Vostoc

1 kapsula espaziora iritsi zen

arte, Tass agentzia sobietarrak ez

zuen espaziora lehenengo gizona

eramango zuen jaurtiketaz.

Gagarinen amak ere ez zekien

bere semea Lurraren inguruko

orbita baterako bidean zegoela.

3 96 minutu Lurraren orbitan: 357

kilometroko altuera lortu zute-

nean, orbitaren bihotzean

zegoela, koheteak piztu ziren

eta ontzia su bola baten erdian

sartu zen atmosferan. 7 kilome-

troko altueran zegoenean,

Gagarinek aulkiaren jaurtiketa

botoia sakatu eta paraxutean

iritsi zen lurreraino. Lehenengoz

Lurreko atmosferatik gizon bat

ateratzea lortu zuen hegaldiak

108 minutu iraun zituen deneta-

ra.

tu zenean. Pilotu izendatu zutenean eta Valentina Gorichevarekin ezkon-du ondoren, beste hogei gazterekin batera sobietar programa espazialean hartu zuten. 1960an, Ameriketako Estatu Batuei gailendu zitzaion Sobie-tar Batasuna, eta espaziora iristen zen lehenengo gizonaren erronka zuen helmuga. Helburua urte bakar batean eskuratu zuen.

Gagarinek, aukeratua izateko lehia-tu zuen, eta puntuaziorik altuena eskuratu zuen. Behin aukeratua izan zenean, Nikita Kruscheven gober-nuak, langile familia batekoa zela azpimarratu zuen, hori baitzen ideal sobietarra. ■

Espaziora iritsi zen lehenengo gizonaren heriotzaren 50 urteurrena

1968ko martxoaren 27an hil zen Yuri Alekséyevich Gagarin, Moskun,

pilotatzen zuen Mig-15 hegazkinean istripu bat izan ondoren. Bertsio

ofizialen arabera, hegazkinak sonda puxika batekin talka egin zuen

edo maniobra gogor baten ondorioz hegazkinaren kontrola galdu zuen.

Zurrumurru asko daude gai honen inguruan. Fidagarriena dirudien

azkeneko bertsioen arabera, pilotuen kabinako aire konduktu bat ireki-

ta zegoen eta horrek eragin zuen istripua. Hegaldiaren momentu

batean, Gagarinek kabina ongi itxita ez zegoela ohartuko zen eta altue-

raz jaistea erabakiko zuen. Baina maniobra sobera azkar egin eta bi

pilotuek konortea galtzea eragingo zuen horrek, istripua ezinbestekoan

bilakatuz.