garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda...

32
Udaletxea XVI. mendean altxatu zen. 1945ean berreraiki eta handitu egin zen, eta fatxadako jatorrizko pinturak berreskuratu: "Comédie Française" dakarte gogora. Ez dakigu Uria suntsitu zuen sutea baino arinago, 1554 urtea baino lehenago alegia, Udaletxe funtzioa betetzen zuen eraikinik ba ote zegoen Durangon; edo, ostera, udaletxe ibiltaria ote zegoen eta eginkizun hori alkatearen etxebizitzak betetzen zuen. Udal Artxibategian gordetzen den dokumentazioa kontutan hartuta, Bizkaiko Udaletxerik zaharrenetakoa da Durangokoa (1570), nahiz eta berezko itxura aldatu dituzten zenbait moldaketa eta aldaketa jasan dituen. 1554ko sutearen ostean Uria berreraiki egin zen eta orduan erabaki zen Udaletxea erdigunean kokatzea. Eta irizpide hau hartu zen: “harresi barruko eremuarekiko eta harresitik kanpoko errebalekiko distantziakide izatea”. Beraz, hiriko erdigunea aukeratu zen funtzio zentrala betetzeko. Sutearen ondorioz Uriak jasandako egoera ekonomiko kaxkarrak asko moteldu zuen Udaletxearen eraikuntza. 1587an teilatua jarri zen. 1605ean kontratistek diru eske joan ziren uriko erregidorearengana obrekin jarraitu ahal izateko.

Transcript of garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda...

Page 1: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Udaletxea XVI. mendean altxatu zen. 1945ean berreraiki eta handituegin zen, eta fatxadako jatorrizko pinturak berreskuratu: "ComédieFrançaise" dakarte gogora.Ez dakigu Uria suntsitu zuen sutea baino arinago, 1554 urtea bainolehenago alegia, Udaletxe funtzioa betetzen zuen eraikinik ba otezegoen Durangon; edo, ostera, udaletxe ibiltaria ote zegoen etaeginkizun hori alkatearen etxebizitzak betetzen zuen.Udal Artxibategian gordetzen den dokumentazioa kontutan hartuta,Bizkaiko Udaletxerik zaharrenetakoa da Durangokoa (1570), nahizeta berezko itxura aldatu dituzten zenbait moldaketa eta aldaketajasan dituen.1554ko sutearen ostean Uria berreraiki egin zen eta orduan erabakizen Udaletxea erdigunean kokatzea. Eta irizpide hau hartu zen:“harresi barruko eremuarekiko eta harresitik kanpoko errebalekikodistantziakide izatea”. Beraz, hiriko erdigunea aukeratu zen funtziozentrala betetzeko.Sutearen ondorioz Uriak jasandako egoera ekonomiko kaxkarrak askomoteldu zuen Udaletxearen eraikuntza.1587an teilatua jarri zen.1605ean kontratistek diru eske joan ziren uriko erregidorearenganaobrekin jarraitu ahal izateko.

Page 2: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

1607 urtearen hasieran zerbitzu emateko prest zegoela ematen zuen, baina ezzen amaitutzat eman 1609ra arte. Eta orduan hasi zen Udalbatza bertan batzarrakegiten. Juan de Garay durangarrak monarkiaren eta Uriko armarriak pintatuzituen eraikinaren aurrealdean.1770ean ez zen oraindik eraikin berria amaitu: balkoiak eta osoko bilkura aretokoleihoak falta ziren eta zorua hondatuta zegoen. Burdinazko balkoiak jartzeaerabaki zen, eta eraikina pintatzea, bai barrutik eta baita kanpotik ere. Kanpokopinturak Ignacio de Zumarraga bilbotarrak marraztu zituen, gaur egun daudenak,alegia.Zaharberritze-lanen artean garrantzitsuena 1945ean eman zen: guztiz berreraikizen Udaletxea. Arkupe orijinala mantendu egin zen eta Ignacio de Zumarragak1770ean egindako pinturak berregin. Arkupe klasizista berezko eraikinaren aztarnabakarra dugu. Planteamendua oso aurrerakoia izan zen, kontuan izanda zeingaraitan egin zen.Durangoko Udaletxearen tipologia oso arrunta da. Horrelako asko dago Bizkaian:garrantzi handia ematen zaio beheko solairuko arkupeari, batzar-aretoei etalehenengo solairuko balkoi luzeari.Martin de Ibargüenen diseinuari jarraituz eraiki zen, Escorialeko monasterioanlan egindako hargina alegia.Hargintza-lanak Bernabe de Solano, Martin de Urkiza eta Martin de Zabalak eginzituzten, eta zurezko lanak Juan de Anituak.Oinplano irregularra erakusten du, eta beste eraikin batera atxikita dago atzekopartetik. Guztira hiru solairu ditu: behekoa eta beste bi. Behekoan plazarazabaltzen den arkupea dago, gurutze formako zutabeen gainean sostengatzendiren erdi puntuko zazpi arkuz osatua.Lehenengo solairuan dinteldun baoak agertzen dira forjazko balkoi baten atzean.Goiko solairuan bao laukizuzenak ditugu, balkoi eta behealdeko arkuekin bateraaurrealdearen ardatza eratzen dutenak. Eraikinaren elementurik interesgarrienakaurrealdean batzen dira. Hauetatik garrantzitsuenetarikoa bi irudik sostengatzenduten herriko armarria da. Baina, hala ere, udaletxeko elementurik aipagarrienaeta berezkoena fatxada gaineko rokoko estiloko margoak dira: Ignacio deZumarragak 1770ean pintatu zituen “Frantziar komedian” oinarrituta. Gerrazibilaren ostean, Eloy de Garayk berriztatu zituen.

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia. Kultura Saila. Ondare Historikoko Zerbitzua.Testua: Ana Isabel Leis. Lege Gordailua: BI-2501-00.

Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 3: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Erdi Aroko dorre honetan Isabel erregina katolikoak hartu zuen ostatu,1483an, Durangaldeko eta Uriko foruak zin egitera etorri zenean.2009an zaharberritu da, eta bertan Turismo Bulegoaren egoitza berriadago.

Bando-kideen arteko gerrateekin harremana duen Erdi Arokodorretxetan du oinarri. Gerrate hauetan familia ezberdinek boterealortzeko borrokatzen zuten. Behin liskarrak amaituta, gizarte mailaezberdinak sortzea ahalbideratu zuen aldaketa soziala eman zen(merkatariak, funtzionarioak…) eta botere politiko handia lortu zuten.Lariz Torrea hiri-dorre bezala definitzen da, ez duelako jadanik elementudefentsakoak. Ezaugarri nagusiak dira: horizontaltasuna, baoenugaritasuna eta hauen tamaina, eta bere izaera “teatrala”. Dekorazioaridagokionez, erabateko lehentasuna ematen zaio fatxada nagusiari.

Gotiko berantiarrari dagozkion dekorazio-elementuak ditu: baokonopialak edo zorrotzak, geminatuak, asentu-leihateak edo gustuhispano-flandestarreko tailak. Errenazimenduari dagozkion bestebatzuk ere nahasten dira: erdi-puntuko arkuak, leiho dintelduak,sarritan bola edo iltze-buru ugarirekin dekoratuak. Fatxada nagusiansimetria eta oreka bilatzen da, erdi-puntuko arku zabal bat erdi-erdianjarriz eta gurutzezko trazeria duten bao dinteldu handiak erregularki

Page 4: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

ordenatuta banatuz. Arburuzko frisoa egurrezko balkoi korrituari eusteko erabilikozen segur aski eta aurreko aldean zuburu batzuk kontserbatzen dira: gerlariitxurakoa bata, eta zortzi zangodun irudia bestea.

Zaharberritze lanak bukatu ondoren, gaur egun, Durango Eraikitzen eta DurangokoTurismo Bulegoaren egoitza da.

Iturriak: Durango. Hiri egituraren aldaketa historikoa.Belén Bengoetxea Rementería eta Silvia Cajigas Panera.

Arte eta Historia Museoa, 1997.Durangoko Zerbitzu Gida 2009. Durangoko Udala, 2009.

Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 5: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Durangoko hiribildua inguratzen zuen harresiko sei ateetatikgelditzen den bakarra da Santa Anako arkua, estilo barrokokoa.

Harresia, hiria eta herria bereizten zuten elementu morfologikoonenetarikoa da. Erdi Aroko euskal hiribilduek harresia eraikitzenzuten kanpoko arriskuetatik babesteko. Hesietan atari fortifikatuaketa atexkak egiten ziren: urruneko herrietara edo inguruko nekazalgunera joateko bideen abiapuntu ziren.

Horixe da Durangoko kasua. Erdi Aroko Uri moduan zegoen eratuta,eta komunikazio-lokarri papera betetzen zuen kostaldearen etaGaztelaren artean, batetik, eta Bizkaia eta Gipuzkoaren artean,bestetik.

Durangoko harresiaren ate batzuei buruzko dokumentazio literarioaedo grafikoa egon badago, baina ate bakarrak irauten du gauregun: Santa Ana Arkua. Izen bereko plazan dago, Gaztelarakobide zaharraren irteeran, XVIII. mendearen bukaeratik gurdibideaizan zena. Bide honetatik egiten ziren merkataritzako joan-etorrinagusiak, Durangoko bizi-iraupena bermatzen zituzten merkantziakbertatik sartzen baitziren.

Page 6: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Aurreko atea 1560. urtearen inguruan eraiki zen. Ziurrenik lehendik zegoenate baten ordez eraiki zen, 1554eko sutearen ostean.

Ateak monumentu izaera hartu zuen euskal nekazariak adiskidetu ostean etaahaide nagusien ibilerak amaitu eta gero. Ezin aproposagoa zen Gaztelatikzetozen merkataritza produktuak Urian sartu zitezen, eta mesedegarriazalantza barik Durangoko herritar eta merkatarientzat.

Gaur egungo atea XVIII. mendekoa da eta lehenago egondako baten ordezeraiki zen.

Hiribilduko monumentu guztietatik agian atea da enblematikoena, Durangokanpoaldearekin ondoen identifikatzen duena. Balio sinboliko handia du etabaita artistikoa ere bai.

1734an Udaletxeak Gaztelarako bideko ate errenazentista, jadanik osohondatuta, garai horiekin bat zetorren beste formula batekin ordezkatzeaerabaki zuen, eta diseinua eta baldintzak Durangoko Juan de Herdoizaarkitektoari agindu zizkion. Urtearen amaieran errematea antolatu zuten etaJuan de Zubiagari hargin berriztarrari egokitu zitzaion 5.000 errealen truke.Harginari agindu bat eman zioten: obra zaharraren armak -1566ko armarria-errespetatzea.

Gaur egungo atea Garaipen-Arku formakoa da eta estilo barrokokoa. Hareharrizegina dago.Bi gorputzez osatzen da. Behekoak harrizko balaustrada sostengatzenduen erdi puntuko arku sendoa osatzen du. Goiko gorputzean aldameneko bidorretxo eta erdiko kanpai-horma ditugu. Kanpai-hormako hegoaldean, aurrekoatetik berrerabilitako austriar etxeko armarria dago, eta iparraldean, SantaAna eta Amabirjina irudikatzen zituen eskultura egon ei zen.

Arkua Durangoko leku pribilegiatu batean dago kokatua. Bere terrazatxoaagintarien tribuna moduan erabili izan da erlijio-jaietan eta herriko jaietan.

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia. Kultura Saila. Ondare Historiko Zerbitzua.Testua: J.A. Barrio Loza. Lege gordailua: BI-2501-00.

Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 7: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Santa Anako eliza estilo barrokokoa da, nahiz eta apaingarri gutxiduen. Herriko merkatua eliza aurreko plazan egin zen urteetan.

Iturrizak XV. mendean kokatzen du Santa Anako fundazioa. XVI.mendean berreraikitze-lanak hasi ziren, baina eliza, Labayrurenarabera, 1554an suntsituta gelditu zen. Ondoren, XVI. eta XVII.mendeetan zehar, berritze lanak burutu ziren, baina mende batiragan behar izan zen aurreko eraikina ordezkatuko zuen hurrengoaeraiki zen arte, gaur egun ikusten duguna alegia. Proiektu berriarekinhasi zirenean bota zuten behera eraikin zaharra. 1723 urte inguruan,eraispen lizentziaren data, eliza berriak bere zimenduak ondoezarrita zituen. Zabalkundea Lazaro de Incerak burutu zuen.

Barriok aipatu bezala, gaur egungo tenplua Juan Ignacio de Urkizakdiseinaturiko proiektuaren ondorio da.

Santa Ana eliza Durangoko espazio zabal monumentaleneankokatzen da, Santa Ana plazan, hain zuzen ere.

Ipar-hegoalde norabidean kokatzen da. Aurrealdean plaza batdauka, inoiz, hilerri eta arma-plaza funtzioak bete izan dituena etazezenak eta alardeak egiteko ere erabili izan dena. Fausto Antoniode Veitiak dioen bezala: “Harresien barruan bi plaza daude, Santa

Page 8: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Anakoa eta Andra Mariakoa, eta bietan, larunbatero, gorde beharreko jaiaez bada, merkatua egiten da: Santa Anakoan ogia, bildotsa, hegaztiak, gazta,fruta… eta Andra Mariakoan, garia, artoa, indabak, gaztainak, zekalea, haziaketa mota honetako beste jenero batzuk”.

Ez da harritzekoa artoa, garia eta zekalea egotea azoka honetan, gehienakGasteizko azokan erosi ondoren heltzen baitziren Durango Urira.

Ezinezkoa da tenpluak eta honen ingurune arkitektonikoak (plaza) osatzenduten sintesia banatzea. Urquizak, hauxe dio: “elizaren aurreko enparantzaharriz zolatu behar da, alegia, eliza zaharra egon zen lekua”.

Plaza 2009an zaharberritu zen. Zaharberritze-lanekin batera interbentzioarkeologikoa egin zen, eta aurreko elizaren aztarnak agertu ziren: lurperatzeak,egungo elizaren kanpaia egiteko moldea, kanpaia egiteko erabili zen brontzeaurtzeko labea eta eliza zaharraren azpitik doan errota-bidea.

Santa Ana eliza berria eliz arkitektura barrokoaren soiltasunaren adibidebikaina da: lerro arkitektonikoak gailendu egiten zaizkie apaingarriei. Oinplanoherrerianoa du, hiru nabez osatua dago, eta iparraldean eta mendebaldeanpilastradun arkupea du.

Elizaren oinetan eta erdialdean, Santa Anako dorrea kokatzen da. Dorrearengoiko partean kanpai-dorrea dago, nabarmen murriztua eta linterna batezerrematatua.

Lau angeluko aurrealdea du eta alboak oktogonal samarrak dira. Gelaosagarriak ditu presbiterioaren albo bietan.

Aldare nagusian margolan handi bat dago: olioz egina da eta Santa Ana alabarekinirudikatzen du. Ramon de Elorriaga margolari bilbotarraren obra da.

Iturria: Durango. Hiri egituraren aldaketa historikoak.Belén Bengoetxea Rementería eta Silvia Cajigas Panera. Arte eta Historia Museoa, 1997.

Bizkaiko Foru Aldundia. Bizkaiko Herrien Monografiak - Durango.Testuak: Andoni Iturbe Mach. L.G..: BI-706-93.

Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 9: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Uribarriko Andra Mari Basilika XV. mendearen amaieran aipatzenda Isabel Erregina Katolikoa Durangora egindako bisitaren kronikan.Arkupe ederra du itsatsia, Euskal Herriko handiena. Herritarrentzakoaterpea izateaz gain, kultura ekitaldi asko bertan egiten dira.Monumentu Nazionala da.Andra Maria eliza Euskal Herriko obrarik monumentaletarikoa da.Elizaren atalik zaharrena, gerora eraberritze eta handitze zenbaitezagutu izan dituena, gotiko-errenazentista estilokoa da, XV-XVI.mendeetakoa alegia.1554ko sutetik bizirik atera zen eraikinetako bat izan zen, nahizeta kalte handiak izan zituen. Honengatik XVII. mendearen lehenlaurdenean berreraiki egin behar izan zuten. Bigarren eraikitzehonetan estilo klasizista-barrokoa nabarmendu zen, eta horixe dagaur egungo Andra Mariako elizak erakusten digun itxura. XVII.mendeko eraberritze honetan oso arkitekto ezagunek hartu zutenparte, esaterako San Juan de Urizarzabalak edo Juan de Ansolak.Ataripea 1679-1680 artean eraiki zen Barainkua eta Gabiria maisuendiseinuetan oinarrituta.Gerra Zibilaren ostean, eta bonbardaketek elizaren goialdean,elizpean, altzarietan, organoan eta erretaula nagusian eragindakokalteen ondorioz, eliza eraberritu egin behar izan zen berriro ere.

Page 10: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Andra Maria Elizak, beraz, urteetan zehar metatu zaizkion estilo ezberdinakerakusten dizkigu.Elizako eraikin zaharrak habearte zabala zuen eta horma bularretan kaperabaxuak zituen: Bizkaian ez zen beste elizarik eskema gotiko-errenazentistahoni jarraitzen ziona. Gaur egungo elizan, kapera baxuak alboko habeartebihurtu dira, baina elizaren aurrealdeak berdin jarraitzen du: absideko bikaperak eta habearte baxuetako kaperak bere horretan daude.Erdiko habeartean errenazimenduko zutabeetan sostengatzen den bobedagotiko bat dago.Aldare nagusiko erretaula errenazimendu estilokoa da, XVI. mendearenerdialdekoa. Martin Ruiz de Zubiate maisuak egin zuen, Anchietaren ikasleaizan zena. Erretaularen erdian Durangoko zaindaria den Uribarriko AndraMariaren eskultura gotikoa dago.Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizarenpilastretan sartuta dauden lau habe dotorek dauzka euskarri. Aurrealdeazeruko irudiez horniturik dago: izarrak nonahi eta eguzkia eta ilargia albobietan. Irudikatzen duenagatik, korua 1490 eta 1510 urteen artean eraikizela esan daiteke, izan ere, garai hori bat dator dorrearen beheko partearekin.Dorrearen goiko partea, ostera, XVI. mendearen lehenengo erdialdean eginzen.Dorrea aurreko aldeari itsatsita dago. Badirudi, Arandoñoko dorretxe zaharraegon zen lekuan dagoela, izan ere, dorretxe hau gaur egungo kanpai-dorrearenoinarria omen zen. Dorreak hiru parte ditu, eta pinakulu eta trazeriaz hornituadago.Korua eta dorrea estilo gotiko-errenazentistaren gailurra dira: “Errege katolikoak”estilokoa.Herri-tradizioaren arabera, elizak bigarren dorre bat duela uste izan da, bainaXIX. mendeko torloju oktogonal bat baino ez da, kanpai-hormaz estalitakotorlojua alegia.Uribarriko Andra Mariak bi ate ditu. Erdi aldeko ateak bi erregistro ditu. Sarbidenagusia tenpluaren oinetan zabaltzen da eta atari-erretaula konplexu batenosagaia da; estilo klasizista dauka, eta apaindura gutxi. Ataripe dotorea du:triglifo eta metopadun friso dotoreak osotasuna estaltzen du.Ataripea da gehien nabarmentzen dena, egileek oinarrizko grafoestatika ondomenperatzen zutenaren seinale. Zorua hareharrizko harlauzaz estalita dago1777. urtetik.

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia. Kultura Saila. Ondare Historiko Zerbitzua.Testua: Iñaki Madariaga. L.G.: BI-2501-00 / Bizkaiko Foru Aldundia. Bizkaiko Herrietako.

Monografiak - Durango. Testuak: Andoni Iturbe Mach. L.G..: BI-706-93.Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 11: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Kurutziagako gurutzea Durangok duen bitxirik preziatuenetakoa da.Estilo gotikokoa da, ederra benetan: monumentu nazionala da. XV.mendearen erdialdean, Durangaldean izandako gertaera heretikoenbekatuak ordaintzeko eraiki omen zuten. "Durangoko heresia" izenazbataiatu ziren orduko gertaera haiek.Bekatuak barkatzeko funtzioaz aparte, Kurutziagako gurutzeak bazuenbeste helburu bat ere: Durango Uriko jurisdikzioaren mugarri izanzen eta garai hartako Kurutziaga errebaleko espazio urbanoa ereegituratu egin zuen. Antolaketa eta osaketa izaera honek, errebalabera ere hierarkizatu egin zuen. Aldiria izateagatik izan zitekeenbazterketa saihestu egin zuen eta geroz eta garrantzi handiagoahartzen joan zen.Esan bezala, bekatuak barkatzeko egin omen zen Kurutziagakogurutzea. Frai Alonso de Mella “Durangoko heretikoak” izeneko sektabat eratzen saiatu zen Durango Urian. Fraide frantziskotar honekondasunak eta emakumeak partekatzea predikatzen zuen. Jarraitzaileasko izan zituen, Inkisizioak parte hartu zuen arte. Jarraitzaileetakoasko heriotzara kondenatu eta sutan erre zituzten.Barkamenaren historia irudikatzen du: Jatorrizko Bekatuarekin hastenda eta Kristoren Pasioarekin amaitzen du.Gurutzearen eta Fray Alonsoren predikazioen artean dagoen denborazkoharremanak pentsarazten digu bekatuak barkatzeko oroigarri moduaneraiki zela, ortodoxiaren garaipenaren sinbolo bezala, alegia.

Page 12: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Kosme Barañanok eta Javier Duranak honako irakurketa ikonografikoa eskaintzendigute: “Jatorrizko bekatuaren ondorioak (fustea) elizaren bizitzaren eta honenarauen bitartez gainditu daitezke (danborra), baina, batez ere, Kristorenbarkamenaren eta sakrifizioaren bitartez (Gurutzea)”Gurutzearen ikonologia bera erabili izan du ikertzaileren batek harremanen batbilatzeko monumentuaren eta gertaeren artean, beti ere maila hipotetikoan.Honen adibide bat, gurutzean Santa Barbararen irudikapena dugu. Santa Barbaraehuleen zaindaria da, eta heresiak eragin handia izan zuen ehungintzan aritzenzirenen artean.Eskulturak estilo gotikoa du, nahiz eta xehetasun arkaiko batzuk ere badituen,hala nola, pertsonaien aurpegi hieratikoak eta gorputz biluzien estilizazioa.Gorputz biluziak, esaterako, jantzita dauden pertsonaiak baino sinpleago agertzendira. Piezak nolabaiteko barrokismoa erakusten du, artistak gurutze zoko guztiakapaindu nahi balitu bezala. Horrexegatik pentsatu zuen Carriazo jakintsuakgurutzea XV. mendeko erdialdekoa zela. Egungo ikertzaile gehientsuenak ontzatematen dute datazio hau.Hareharrizko monumentua da eta hiru atal ditu:Lehenengo atala fusteak osatzen du. Honen inguruan deabruaren irudikapenakiribiltzen da: suge itxura du eta emakume-burua. Goiko aldean Itun ZaharrekoAdan eta Eva Paradisutik kanporatuak izan ziren unea irudikatzen da.Bigarrenean danborra dago. Hamabi apostoluak agertzen dira, bakoitza bereatributuekin, baina gurutzearen egoera dela-eta, batzutan zaila da pertsonaiakidentifikatzea.Eta hirugarrena gurutzeak osatzen du. Alde batean Kristo gurutzean agertzenda, alboan Amabirjina eta San Joan apostolua daude. “Bizitzaren Arbola” gaiaere atzeman daiteke, gurutzearen oinetan buru-hezur bat agertzen baita: Adanenhobiratzea izan daitekeena. Eta leku honetan sortzen da zuhaitza, geroraJesukristoren gurutzea izango dena, hau da, Jesukristoren heriotzak bekatuenbarkamena irudikatzen du. Aingeruak ere ageri dira Jesukristoren zaurietatikodola biltzen. Goialdean, eguzkia eta ilargia agertzen dira (sinbolo paganoenegokitzapen katolikoa). Beste aldean, Andra Mariaren tipologian, Amabirjinaumearekin agertzen da, eta honen ondoan Santa Katalina eta Santa Barbaradaude. Behealdean identifikatu gabeko bi irudi daude. Eta goialdean, aingerumusikariak.Monumentu Historiko Artistiko izendatu zuten 1954ko otsailaren 5ean. Erreprodukziobat dago Bilboko Euskal Museoan. Jatorrizkoa Kurutze Santuaren ermitan dago,Kurutziaga kalean bertan, gurutzea, hasiera-hasieratik, ermitaren aurrealdeanjarri zela uste baita. Kurutze Santuaren ermita berreskuratu ondoren bertanjarriko da Gurutzearen Museoa.

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia. Kultura Saila. Ondare Historiko Zerbitzua.Testuak: Ana Isabel Leis Alava. L.G..: BI-2501-00 / Bizkaiko Foru Aldundia. Bizkaiko Herrietako.

Monografiak - Durango.Testuak: Andoni Iturbe Mach. L.G..: BI-706-93.

Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 13: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

XVI. mendearen hasieran eraiki zen XII. mendeko eliza zegoen lekuan,antza. Tradizioak dioenez, Bizkaiko eliza zaharrenetakoa omen da.San Pedroren jatorria eta fundazioa kondairekin nahasten dira. Halaere, San Pedro elizako ikerketak kondaira alde batera utzi behar dueta, aldi berean, aitortu beharko du iturri arkeologiko barik ezinezkoadela noizkoa den jakitea..Alberto Santana Ezquerrak, “Bizkaiko Monumentuak” taldeko obran,San Pedroren gaur egungo eraikina XV. mendearen bigarren erdialdeankokatzen du, gotikotik errenazimendura iragaitean, hain zuzen ere.Garai hau izan zen Bizkaiko arkitekturaren momentu gorenetarikoa.Tenplua lehendik zegoen beste baten gainean eraiki omen zen,berrerabilitako zenbait elementuk eta tradizioak berak erakustenduten bezala.Aztarnarik zaharrenak XII. mendekoak izan daitezke, alboetako hormabaxuenak alegia.Tabira bi elementu ezberdinez osatuta dago: San Pedro eliza etaErrosarioaren kapera. Azken hau iparraldetik eransten zaio elizari.XVIII. mendetik aurrera daude bata besteari atxikita; baina intereshandiena elizan dago, antzinakoa delako, legendazko ukitua duelakoeta bere balio artistiko handia eta altzari aberatsak dituelako.

Page 14: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Elizak nabe handi bat du, San Pedrorena, gotiko-errenazentista estilokoa. Aurrealdezuzena du, gurutzeria-bobeda bakun batekin estalia. Iparralderantz altueragutxiagoko beste bolumen bat dugu, Errosarioren kapera: nabe bakarrekoa da,eta arku-fajoiez banatutako sei atal ditu. Lunetoz apainduta daude, eta absideanabea baino altuagoa da eta kupula batez estaltzen da. Aldeetan bi kapera ditu.Bi gorputz hauek bao gotiko baten bidez baino ez dira komunikatzen. Errosariorenkaperarako sarbidea, San Pedro elizaren jatorrizko sarrera izango litzateke.San Pedro elizaren aurrealdeak gela osagarri batzuk ditu eta barruan zursare bidezkokorua du, herri-zurgintzaren obrarik ederrenetakoa. Baoak estilo eta kronologiaezberdinetakoak dira. Arkupe zabal batez inguratuta dago, eta honen zoruan ilargiaeta izar bat agertzen dira. Kanpai-dorrearen ordez kanpai-horma du.Tabirako eliza, gaur egun, eskultura eta margo ugari gordetzen dituen benetakomuseoa da. Piezok eliza barruan agertzen dira inongo irizpide artistikorik gabe.Erretaula handia antzinako guruztokitik dator -gaur Errosarioko baseliza-; taulagainean eginiko margolan ikaragarria da. Manierismo erromanista hotzaren itxuradu. San Pedro zizelkatu bat dago erdian, beste erretaula baten titularra izan zena1.500. urtearen inguruan. Erretaula honetatik bankua geratzen da, Eliza LatinoarenAiten erliebeak dituena.Aldare nagusiaren alde horretan XVI. mendeko Andra Maria, Kristo gotikoarenkalbarioa eta Maria eta San Jose errenazentistak ikus daitezke, eta “QuintaAngustia”ren XVI. mendearen erdialdeko triptiko interesgarri bat ere bai, zurpolikromatuzkoa.Ezkerraldeko horman elementu hauek daude: Ama Birjina umea duela, oso ederra,XVI. mendearen erdialdekoa, San Pabloren eta San Bartolomeren taila gotiko bieta, ate gainean, Kalbario bat bi estilotako piezak dituena: XV. mendearen bukaerakoKristo gotiko hispanoflamenko bat eta, beste biak, mende bat geroagokoak dira,erromanistak. Koru azpiko panelezko kaxoiak XVII. mendekoak dira.Aurreko horman honako elementu hauek gailentzen dira: San Joakin eta SantaAnaren Besarkadaren erliebe erromanista, santuen bi taila gotiko eta beste bathispano-flamenkoa, San Migelena.Bainuontzi motako erdi aroko sarkofago bi ere aipatu behar dira. Elezaharrakdioskunaren arabera, Durangoko Konde mitikoenak dira: Antso Estegizena etaToda andrearena, Arrigorriagako borroka ospetsua ezagutu zutenak.

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia. Kultura Saila. Ondare Historiko Zerbitzua.Testua: J.A. Barrio Loza. L.G.: BI-2501-00. / Bizkaiko Foru Aldundia.

Bizkaiako Herrietako Monografiak - Durango. Testuak: Andoni Iturbe Mach. L.G..: BI-706-93.Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 15: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Uri barruan jauregi gutxi dago partzelazio gotikoaren ondorioz. Zailazen jauregi dotoreak eraikitzea partzelak estuak zirelako. Honengatik,jauregi motako eraikinak errebaletan kokatzen dira, orientazio onaduten lursailetan batez ere. Harresi barruko jauregiak aurreko eraikingotikoaren moldaketak dira.

Euskal Herriko jauregiak Gaztelakoak baino apalagoak dira. Hormalauek eta baoen urritasunak eredu sinplea eta eskematikoa erakustendute. Edozein modutan, dotoreak dira eta ospe soziala transmititzendute. Bizkaian eta Gipuzkoan jauregi trinko eta patiorik gabeaknabarmendu ziren, Araban eta Nafarroan, aldiz, jauregiak patiodunaketa eredu mediterraneokoak agertuko zaizkigu.

Errebaleko jauregi mota hauetariko asko XVII. mendean zehar eraikiziren. Oinarrian ondasun indianoak daude.

XVII eta XVIII. mendeetan zehar errepikatu egin zen eredua. Aldaketagutxi egin ziren apainketari dagokionez.

Garai Jauregia

Page 16: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

BRUNO MAURICIO ZABALAREN JAUREGIABruno Mauricio Zabala, 3

Etxezarreta Jauregiaren ondoan dago. Bi jauregi hauen erdian beste etxe batdago, Zabala jauregiaren eredua jarraitzen duena. Zabala jauregian jaio zen,1682. urtean, Bruno Mauricio Zabala durangar ospetsua. Erregeren armadakoteniente jeneral izan zen, baita Montevideoko fundatzailea ere. Bizkaia etaGipuzkoako jauregien ereduak jarraitzen ditu. Aurrealdean bakarrik erakustendu barrokoaren ezaugarria den harlandua, eta bao laukizuzenak ere baditu.

OLALDE JAUREGIAGernikako Arbola Plaza

XVII. mendearen erdialdean datatua. Landetxe motako jauregitxoa da, etaKurutziagako errebalean dago. Quadra sendiarena izan da, eta etxearen aurrealdeanfamiliaren armarria agertzen da. Alde batean hiru arkudun galeria garaia du.Orain dela gutxi berriztatua izan da eta etxebizitza bilakatu da.

GARAI JAUREGIAKurutizaga, 13

Kurutziagan dago. Justo Garaik eraiki zuen 1892an, eltzeak egiten zituzten fabrikabat egondako lekuan. Arkitektoa Pedro José Astarbe izan zen.Gorostiza Jauregia bezala, Frantziako eraikin neobarrokoetan oinarritzen da.Arbelezko teilatua du, zenbait txapitel, eta gangaz estalitako angeludun dorreakere bai.Udalak erosi ostean erabilera asko izan ditu: Diseinu Eskola lehenengo eta, 80.hamarkadan, Udal Liburutegia bilakatu zen, eta horixe izan da 2009an liburutegiberria ireki den arte.

PINONDO JAUREGIAPinondo Plaza, 1

1855an eraikia, Durangon dagoen estilo neoklasikoko eraikinik onena da.Jauregiak inguruan duen auzoaren izena hartzen du (Pinondo). Bertara heltzeko,Mañaria erreka zeharkatu behar da. Bizitegi-gunea da, lorategiz inguratua:Durangok bizi izan zuen hazkunde ekonomiko eta urbanoaren adierazgarri.

Olalde Jauregia Arribi Jauregia

Page 17: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

ASTARLOA JAUREGIAPinondo, 4

Pinondo Jauregiaren ondoan dago. XVII. mendean eraikia, barroko estilokoa da.Sarrera azpimarragarria du: harlanduzko erdi puntuko arku eder bat. Bigarrensolairuan 1773ko armarri heraldikoa dauka.

LEJARZA JAUREGIASanta Ana, 4-6

Etxe hau hasieran -Lariz Torrea bezala- dorretxea izan zen, hortik datorkio itxurakubikoa eta itxia. Bere funtzioa Durangoko hego-ekialdea babestea zen, bainageroago Bizkaiko Errenazimenduko landetxeen ereduetara moldatu zen.

ARRIBI JAUREGIAGoienkalea, 28

Nobleen eraikin hau behe Erdi Aroko orube sakon eta estura moldatu behar izanzen.Beheko solairuaren atal bat baino ez da errenazimendukoa. Eraikin lanak XVI.mendearen erdialdean amaitu ziren. Bi partzela gotiko ditu, eta horregatik daazpimarragarria.

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia. Bizkaiko Hiribilduentan Zehar, 7. Durango.Testua: José Carlos Enriquez. L.G..: BI-3603-07 / Bizkaiko Foru Aldundia.

Bizkaiko Herrietako Monografiak - Durango.Testuak: Andoni Iturbe Mach. L.G..: BI-706-93.

Argazkiak: Txelu Angoitia.

Lejarza Jauregia Zabala Jauregia

Page 18: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

ARTE ETA HISTORIA MUSEOA

Durangoko Arte eta Historia Museoa estilo barrokoa duen EtxezarretaJauregian dago. Arte, Erakusketa eta Historia aretoak izateaz gain,Durangoko Krimenaren Historiaren Zentroa ere bertan dago. Sarreradoakoa da eta zabalik dago jendearentzat asteartetik igandera arte.

Durango Uriko aldiri batean kokatzen da, San Agustin komentuarenondoan. Eraikin barrokoa da, José Agustín de Etxezarretak 1760urte inguruan egina. Oinplano laukizuzena du eta bolumen kubikoa.Lau isurialdeko teilatuaz estaltzen da.

Etxezarreta jauregiak fatxada nagusian biltzen ditu elementuinteresgarri guztiak. Bost ardazdun sare simetriko moduan dagoantolatuta. Ardatzak inposta molduratuez daude elkarrengandik laumailatan banatuta. Eguzki-erlojua ere badu, esfera farfaildun etaborloidun oihalaz bukatua. Etxezarreta jauregiko armarria DurangoUrian kontserbatzen den handienetakoa da.

Eraikina jadanik ez da bizilekua, Durango Uriko Arte eta HistoriaMuseoaren egoitza da. Jauregi barrokoa da eta estilo honen oinarrizkoosagai guztiak eskaintzen ditu: fatxadaren banaketa orekadunakerdiko ardatza nabarmentzen du, eraikuntzarako materialak hierarkiazagertzen dira, bao erregularizatuak ditu, dintelduak eta plakadunak;

Page 19: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

galeria bat du hegoaldera begira, eta atzean lorategia dauka. Etxezarretajauregia barrokoen eredu argia da. Apainduta dago, baina ez gehiegi, XVIII.mendearen erdialdean Bizkaiko Jaurerrian eraikitzen diren jauregien antzera.

Museoak arte-fondo denetarikoa erakusten du: interes historikoko fondoakdaude eta artelan modernoak ere bai. Erakusketa iraunkorrak egoten dira, etaaldi baterakoak ere bai: Historia Aretoak (I eta II), Erakusketa Aretoa, etaHitzaldi eta Batzar Aretoa.

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia. Kultura Saila. Ondare Historiko Zerbitzua.Testuak: Ana Isabel Leis. L.G.: BI-2401-00.

Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 20: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

XVII. mendean Agustindarrek eraikitako eliza eta monasterioa da.Era askotako ikuskizunak egiten dira bertan: antzerkia, musika-ekitaldiak eta bestelako kultura-jarduerak.

Kontraerreforman, heresiei eta erlijio-desbiderapenei aurre egiteko,errege Felipe II eta bere ondorengoak, elizkoien erretiro pribatuak,serorenak batez ere, klausurarantz bideratzen saiatu ziren.

Horixe da Bizkaiko komentu askoren jatorria, baina ez DurangokoSan Agustinena, orden hau aspalditik eratutako erakundea baitzen.Hala ere, alderdi komunak ditu, esaterako, ondare partikular batenmenpe egotea -kasu honetan Calatravako zalduna zen Domingo deGarro jaunaren ondarearen menpe- eta abantailazko leku batean,errebaletan, kokatzeko formula.

Agustinoak, 1584an, dagoeneko bazeuden Durangon -hasieran gutxibatzuk-, eta XVII. mendearen lehehengo erdira arte ez ziren guztizfinkatu. Aipatutako ondareak babestuta, Agustinoek, 1662an, komentubat eraiki zuten, eliza, egoitza eta patioa barne.

Erakundeak Jose Bonaparteren desamortizazioa heldu arte funtzionatuzuen, XIX. mendera arte alegia. Hortik aurrera, udaletxearen menpeegongo zen. Patioa inguratzen dituzten gelen inguruan ospitalea eta

Page 21: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

zaharretxea jarri zuten. Duela gutxi, San Agustin eliza xede kulturaletarakobideratu zen, San Agustin Kultur Gunea bilakatuz. Kasu bietan eraberritzeakbeharrezkoak izan ziren baina lanok ez zuten asko aldatu jatorrizko obrarenizpiritua.

San Agustin Kultur Gunea arte eszeniko profesionalak hedatzeko gunea da(antzerkia, musika eta dantza). Programazio iraunkorra eskaintzen du kultur-irizpideak aintzat hartuz. Gainera, SAREA izeneko Euskadiko antzokien sarekokide ere bada.

San Agustin Kultur Guneak Durangoko kultur elkarteen erakuslehio izan nahi du.Zenbaitetan, aretoa eta kultura-taldearen arteko ekoizpenaren bidez, besteetanberriz, taldearen proposamenak programazio egonkorrean txertatuz. San AgustinKultur Guneak, uda sasoian, kaleko arteen erakustaldia antolatzen du; era berean,Landako erakustazokan formatu handiko ikuskizunak ere antolatzen ditu.

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia. Kultura Saila. Ondare Historiko Zerbitzua.Testua: J.A. Barrio Loza. L.G.: BI-2501-00.San Agustin Kultur Guneko Zerbitzu Karta.

Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 22: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Haur-hezkuntzako eskola izan zen. Gerra Zibilaren ostean UdalLiburutegia bertan egon zen, baina gero Garai Jauregira eraman zuten.2009an zaharberritu eta handitu egin zuten, berriro ere Udal Liburutegiaeta Artxiboaren egoitza izateko. Kalebarriko aurrealdea estiloneoklasikokoa da.

Eraikinak Durangoko artxibo historikoa gordetzen du: Erdi Aroko etaXVI. mendetik aurrerako akta-liburuak, kontu-liburuak eta oroitza-txostenak (instantziak eta eskaerak).

Durangoko Udal Liburutegia Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleansartuta dago. Beste erakunde batzuekin dihardu helburu hauekerdiesteko: herritar guztiek informazioa eta kultur produktuak eskuraedukitzea, etengabeko prestakuntza eta gizarteratzea ahalbideratzeaeta kultura jardueretan eta irakurzaletasuna bultzatzeko jardueretanparte hartzeko espazio bat eskaintzea.

Eskola, antzina, udaletxeko batzar-aretoan egon zen. Baina lekutxikia zen, eta ez zuen aukerarik ematen neskak eta mutilakbanatzeko.1826ko uztailaren 24an, udaleko eskola berria eraikitzea

Page 23: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

erabaki zen, Kalebarriko orube batean alegia. Martin de Etxaburuk eraiki zueneskola berria, eta 91.431 erreal kostatu zituen. 1830ean nesken eskola sortuzen. Haur hezkuntzako edukiez gain, josten eta puntua egiten ere ikasten zuten.

Iturria. Durangoko Udal Liburutegiko Zerbitzuen Karta.Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 24: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Era guztietako jarduerak eta ikuskizunak egiten dira. Horien artean,nabarmenena, Euskal Liburu eta Disko Azoka da.

Landako Gunean barruti garbia aurkituko duzu, zutaberik gabekoa,modernoa eta erabilera anitzekoa. Instalazio modernoak ditu,aparkaleku zaindua eta modu guztietako ekitaldiak ospatzeaahalbidetzen duen zerbitzu gama zabala: bezeroaren neurrira eginda.4.200 m2 horietan, besteak beste, azokak, kultur eta musika jaialdiak,erakusketak eta kontzertuak egiten dira. Urtean zehar, 50.000 pertsonabaino gehiagok bisitatzen dute.

Kokagunea ere pribilegiatua da: Durango (Bizkaia), Euskal AutonomiErkidegoaren bihotzean dago, gainontzeko probintzietatik etahiriburuetatik kilometro gutxira. Kokapen honek, gainera, intereshandiko ondasun historiko-monumentala gordetzeaz gain, paisaianatural paregabe bat ere eskaintzen du: Urkiolako Parke Naturala.

Landako Gunea 12.783 m2-ko orubean dago, ondoan Plateruena kafeantzokia eta Elkartegia (enpresa mintegia) dituelarik.

Page 25: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Landako Erakustazokak prisma handi baten itxura du, tankera sendoa irudikatuz.Sendotasuna eraikinari eusten dion egitura metalikoaren neurriari esker lortzenda. Fatxada beira serigrafiatuakoa da.

Iturria: Landako Guneko Zerbitzu Karta.Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 26: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Antzineko udal hiltegian dago. Ikuskizun asko eskaintzen ditu urteguztian zehar.

Plateruena Kafe Antzokiak kalitatezko programazioa eskaintzen du.

Espazio euskalduna da: ekintza ia guztiak euskaraz burutzen ditu.Halaber, integratzailea ere bada, Antzokiko ateak euskaldun ezdirenarentzat ere zabalik baitaude.

Programazioa egonkorra du: ekintzak lanegunetan, asteburuetan etajaiegunetan burutzen dira.

Artistak laguntzeko helburuz sortua da eta, aldi berean, ezagunak ezdiren lanak erakusteko leku aproposa ere bada.

Programazio kulturalaz gain, ostalaritza zerbitzua ere badu, espaziobizia eta dinamikoa hain zuzen.

Adin guztietako pertsonei bideratuta dago, umeentzako jarduerak erebadira.

Berbaro elkarteak kudeatzen du.

Eraikina udal hiltegi zaharra izandakoa da, 1884an datatua. Oinplanolaukizuzena du, eta neurri hauek ditu: 36,40 x 10,80 metro eta 6,60

Page 27: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

metrotako altuera. Oinarrizko egitura hareharriz egindako aurrealdeen bitartezsortzen da.

Izkina eta baoetan harlandua dauka, baina gehiengoa harlangaitzez egina dago.Eraikin sendoa da. Ate gainean honako testu hau irakur daiteke: MATADERO /1884, eta honen gainean Durango Uriaren armarria dago.

Fuente: www.plateruena.netArgazkiak: Txelu Angoitia.

Page 28: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Durangon aurkitutako harrizko eskultura da. Teoria batzuen arabera,Kristo aurreko III. mendekoa da eta lau hankako animalia irudikatzendu.

"Mikeldiko Idoloa" izenez ezagutzen den eskulturaren orijinala BilbokoEuskal Museoaren klaustroan dago. Durangoko Mikeldiko San Bizenteermita ondoan aurkitu zen. Gonzalo de Otalora izan zen lehenaaipatzen, XVII. mendean, eta geroagoko testuetan aipatzen ez direninskripzio batzuk ere aipatzen ditu.

Eskultura lur azpian egon zen. J.E. Delmas eta A. Trueba jaunekaurkitu zuten 1864. urtean.

Antza denez, berriro ere lurpean geratu zen, harik eta 1896an berrirolurretik atera eta San Bizenteko ermitan kokatu zuten arte. Bertanegon zen 1920. urtera arte. Urte horretan Bilboko Euskal Museoraeraman zuten.

Mikeldiko Idoloa Durangoko inguruko hareharriz egina dago blokebakarrean. Lau hankadun animalia irudikatzen du modu eskematikoan.Hanka artean eta sabel azpian harrizko disko bat dauka. Atzeko

Page 29: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

aldeko eskuinaldean funtzio magikoa eta erlijiosoa izan ei zuten zuloak agertzenditu: eskultura mota hauetan oso arrunta dira era honetako hutsuneak. K.a. V-I. mendeetakoa omen da, II. Burdin Arokoa alegia. Mikeldiko idoloa Gaztelaaldeko goi-lautadako eskultura zoomorfoekin erlazionatzen da. Zonalde honekgaur eguneko Zamora, Salamanca, Segovia, Caceres, Toledo, Ourense, Pontevedraeta Portugaleko Tras-Os-Montes eta Beira Alta eskualdeak hartzen ditu berebaitan. Eskultura mota honetako dentsitate altuena Avila eta Salamancaprobintzietan ematen da. Zonalde honetatik kanpo Mikeldikoa eta Tortosakoa(Tarragona) baino ez dira ezagutzen. Mikeldikoak, hala ere, ezberdintasun batdu besteekiko: hankarteko diskoa.

Erantzun asko eman izan dira eskultura hauen esanahi, funtzio eta kronologiariburuz. Esaterako, bidegurutze-markak edota muga-adierazleak izan daitezkeela,eta ganadua babesteko funtzio magikoa betetzen zutela ere esan izan da. Bestebatzuentzat, aldiz, hilobi-monumentuak ziren.

Zenbait autoreren iritziz, lehendik zeuden eskulturei, ondorengo garaietan,erromatartzea guztiz hedatuta zegoen garaietan alegia, idazkunak erantsizitzaizkien eta hilobi-monumentu gisa erabili ziren.

Beste eskultura batzuen helburua, ordea, abereak zaintzeko eta ugalketaziurtatzekoa zen. Zenbait kastrotarako sarbideen alboan, abereak biltzeko lekugisa interpretatu diren esparruetan esaterako, era honetako piezak agertu dira,eta batzuen ustez asmo horretarako erabiltzen ziren: abereak zaintzeko etaugalketa ziurtatzeko.

Eskultura gehienak, ezagutzen direnen bi heren gutxi gorabehera, neguko larre-tokiak dauden eremuetan aurkitu izan dira, ur-arroen ondoan eta bista onekolekuetan. Dirudienez, kokagune gehienek patroi bera jarraitzen dute. Hortaz,zentzuzkoa dirudi eskulturok mugarriak izan zirela pentsatzea, larre-tokiakbaliabide garrantzitsua baitziren nekazarientzat.

Durangoko Ezkurdi Plazan egindako obren ondorioz, Mikeldia erretiratu egin da,eta leku berrian ezarri arte gordeta egongo da.

Iturria: Bilboko Euskal Museoa.Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 30: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Honakoak antolatzen dira: astroen munduan zehar ibiltzeko bisitagidatuak, modulu didaktikoak, proiekzio planetarioak eta zeruabehatzea teleskopioaren bidez.

Durangoko Astronomia Ikasgela (DAI) hezkuntza-komunitate osorazabaltzen den espazioa da, ikasleei zein irakasleei, baita lehenhezkuntzan eta bigarrenean ere. Aukera ere badago astronomiarenmunduan interesatua dagoen edonork ikasgela ezagutu dezan.

Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarenekimena da, eta bere ezaugarriak kontutan hartuta, Euskal AutonomiaErkidegoan bakarra da.

Behatoki astronomikoa eta planetarioa ditu, baita maketa eta moduludidaktiko ugari ere. Fenomeno astronomikoak ikusi eta azaltzen dira:izarrak, planetak, sateliteak, asteroideak, … eta hauen ezaugarriak,kokapena eta mugimenduak ere bai.

Umeetaz aparte, helduek ere parte hartzen dute bisita gidatuetan.Helduetako taldeak EPAtik, euskaltegietatik eta zenbait elkartetatik

Page 31: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

datoz. Bizkaiko eskualde osotik etortzen da jendea, eta Gipuzkoatik eta Arabatikere bai.

Iturria: Durangoko Astronomia Ikasgela.Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 32: garaitan egin zen. - Hezkuntza...Mariaren eskultura gotikoa dago. Korua izugarri handia da. Bobeda moduko arkupe itxura du eta elizaren pilastretan sartuta dauden lau habe dotorek

Ermita hau XIX .mendearen hasieran eraiki zen Madalenaren elizazaharra eta San Lazaro ospitalea zeuden lekuan. Herrian zegoenFrantses armadak dekretuz agindu zuen Andra Mari eta Santa Anakoelizpeetan zeuden kanposantuak hirigunetik ateratzea.

Ermodoko errebalean dago. Zonalde honetako eraikinik aipagarrienaMagdalenako eliza zaharra zen, eta 1664tik aurrera Durangokokopatroia izandako Magdalenako Andra Mariri sagaratuta zegoen.Nabe bakarreko eliza polita zen. Magdalenako eliza bidearen bestealdean zegoen San Lazaro ospitalea babesten zuen. Urte berekoErrege aginduari jarraituz, 1809an, eliza behera bota zen orubeankanposantua eraikitzeko. Kanposantua 1811n bedeinkatu zen etagero lekuz aldatu zen, eta leku horretan eraiki zen gaur egun ikustendugun baseliza.

Arkupe azpimarragarria du: Zornotza eta Balmasedako kanposantuetandauden hilobi-kaperen antza handia du. Nabe bakarrekoa da etalaukizuzen formakoa. Burualde zirkularra du eta bi isurialdeko teilatuakestaltzen du. Bao bakarreko zurezko kanpai-horma du. Arkupeaoinetan kokatzen da, bi zutabeen eta harlanduzko bi pilareen gainean.

Iturria: Durango, Fundación Navarra. Evolución y Desarrollo Urbano.Testua: José María Torres Pérez.

Argazkiak: Txelu Angoitia.