Zeruko Argiaren sorgunera itzuli ginen otsailaren 23an ... · Mundua, mendea, jendea, denak batu...

5
Zeruko Argiaren sorgunera itzuli ginen otsailaren 23an. Mundua, mendea, jendea, denak batu ziren Iruñean, ARGIAren mendeurrena ospatzeko antolatu genuen hiri buruzagiaren euskaltasunerainoko bidaian.

Transcript of Zeruko Argiaren sorgunera itzuli ginen otsailaren 23an ... · Mundua, mendea, jendea, denak batu...

Page 1: Zeruko Argiaren sorgunera itzuli ginen otsailaren 23an ... · Mundua, mendea, jendea, denak batu ziren Iruñean, ArgIAren mendeurrena ospatzeko antolatu genuen hiri buruzagiaren euskaltasunerainoko

Martxoak 10, 2019

ARgIAk 100 uRtE І 27

Zeruko Argiaren sorgunera itzuli ginen otsailaren 23an. Mundua, mendea, jendea, denak batu ziren Iruñean, ArgIAren mendeurrena ospatzeko antolatu genuen hiri buruzagiaren euskaltasunerainoko bidaian.

Page 2: Zeruko Argiaren sorgunera itzuli ginen otsailaren 23an ... · Mundua, mendea, jendea, denak batu ziren Iruñean, ArgIAren mendeurrena ospatzeko antolatu genuen hiri buruzagiaren euskaltasunerainoko

Martxoak 10, 2019

28 І ARgIAk 100 uRtE

80 bat laguneko koadrilan goaz Arga ibaiaren inguruan, trikiti doinuen erritmoan, paseo alegeran. Dama-

so Intza fraide kaputxinoaren aurpegia eta “Jatorrira bidaia” hitzak dauzkan afixa gorria darama makil baten pun-tan Patxi Larrionek, denen aitzindari, hiri buruzagian gidari paregabe, mende bat atzera begiratuz etorkizunerantz eramango gaituen egun-pasan. Egural-dia ere alde dugu, eguzkitsua atera da otsailaren 23a eta Iruñean eguzkia esa-tea asko esatea da: beste inon ez ditu Astro Nagusiak hemen bezalako kolo-rez bainatzen bazterrak.

Fraide kaputxinoen komentuan hasi dugu goiza, 1919an toki honetan hasi baitziren Damaso Intza eta Aita Buena-bentura orduko euskaldun jendearekin konektatu nahi zuen aldizkarian buru-belarri. Hilabetekari erlijioso bat, Ze-ruko Argia: Astro Nagusiak orduan gu-rutzeak eta fedea zituen lagun, bestela tindatu dira euskaldunen kronikak ge-roztik, baina hari fin batzuek iraun dute eta Iñaki Camino ibili da horien gainean

ekilibrista, 1986an berak eta Josu Lan-dak Intzari egin zioten elkarrizketa bir-gogoratuz. Mende oso bat zeraman biz-karrean jada Migel Olasagarrek –hori zuen jaiotze-izena– 80ko hamarkadan bi gazte grabagailuz eta argazki kame-raz etorri zitzaizkionean. Hilabete gutxi geratzen zitzaizkion mundu honetan. Urrikaldu ziren bi gazteak, Zeruko Ar-giaren sorreraren ingurukoez galdetu ondoren jakin nahi izan zuten ea ondo lo egiten zuen, ea ametsik egiten zuen, osasunez nola ote zebilen. Eta erantzun zien Intzak. Bere modura: “Ez zen ma-kurtzen guk egindako galderetara. Guk galdetu eta berak galdera hori bere al-derdira lerrarazten zuen beti. Zaila zen guk nahi genuen lekura eramatea”, dio Caminok –eta guk diogu jarrera horri nahi diogula eutsi Argian mende baten ondoren: agenda propio bat, makurre-zina, menderagabea–.

Promenatu gara, hortaz, Kaputxi-noen egoitzatik abiatuta Arga –ibaia-ren– inguruetan eta pitaka-pitaka joan gara biltzen Argaren –Arrotxapeko ta-

berna, kasu honetan– kanpoaldean, ai-legatu ahala Arrotxan Kantuz taldeko lagunek Argiari “zorionak zuri” kanta-tzen diotela. Hamaiketakoa, orotariko solasaldi informalak eta leku honetan pit stop hau egitearen motiboa: bate-tik, auzoaren nortasuna metro karra-tu bakoitzean erakusten duen taberna hau inguruko euskaldunen bilgunea dela; bestetik, Ivan Gimenez kolabora-tzaileak finki esplikatu duen moduan, urtetan leku honetatik pasatzen zela Plazaola trena probintziara –alegia, Gipuzkoara– bidean. 1914an jarri zen martxan orduko euskaldunek bultzia deituko zioten burdinazko suge hura. Duela bost bete zuen mendea beraz. Egina dago konexioa: 100 urteak eta Argiaren Lasarte-Oriako egoitzara da-raman bidea gurutzatzen diren lekuan gaude.

Ez denbora askorako hala ere, Na-farroako Artxibategian beste zita bat baitaukagu historiarekin. Trikiti, pan-dero eta festa iritsi gara eta sarreran dagoen hiriko maketaren inguruan bil-

teStua i goRkA bEREZIARtuA MItXELENAarGazKiaK i DANI bLANCo

Page 3: Zeruko Argiaren sorgunera itzuli ginen otsailaren 23an ... · Mundua, mendea, jendea, denak batu ziren Iruñean, ArgIAren mendeurrena ospatzeko antolatu genuen hiri buruzagiaren euskaltasunerainoko

Martxoak 10, 2019

ARgIAk 100 uRtE І 29

du. Santi Leonéren momentua da. Aipu bat irakurri du bere hitzaldia hasteko: “Ausarta eta kementsua, baina aldi be-rean zakarra den bizkaitarrak eta zu-berotar finak hizkuntza bera hitz egiten dute, eta bakarrik egun guttiko tarteak bereizten du bata bertzearengandik; el-karrengandik hurbil dauden eskualdee-tan hitz ezberdinak erabiltzen dituzte, baina hizkuntza berari dagozkionak, gauza berberak izendatzeko; ondo-on-doan dauden herriek nekez ulertzen diote elkarri, baina elkar onartzen dute nazio baten eta beraren anaiak gisa”. Nork esana da? Telesforo Monzonek? Txillardegik? Ez: Wilhelm von Hum-boldt jakintsuaren hitzak dira, Die Vas-ken liburutik ekarriak. 1801ean publi-katutako lan horretatik gaur egun arte euskaldunak izendatzeko moduaz eta, zehazki, Nafarroan euskalduntasuna-ren aferak izan duen garapenaz hitz egin du Leonék: “Nafarroako gizartea-ren parte handi baten historia urruntze baten historia da: euskal ideia batetik, euskal herritik urruntze baten historia

da”. Baina orain ere, “Argiaren eskutik independentzia astero ikusten dugu eta hemen gaude, Iruñean, XVIII. mendean Etxeberri Sarakoak eta XX. mendean Patxi Larrionek aldarrikatu bezala, eus-kaldunen hiri buruzagian”.

Badugula zerbait elkarren artean alegia, euskal herritar garela denok edo, zenbaitek diotenez, guztiok gare-la nafarrak; edo, Joxemiel Bidadorrek bere buruaz zioena koadrila osoari za-balduz, hemen elkartu garela Iruñeko gipuzkoar batzuk, bagoazela norabait, oraintxe Mañueta karrikaren amaie-ran –edo hasieran, nondik begiratzen zaion– itxita dagoen denda baten ata-rira, non zeukaten, hain zuzen, Bidador zenaren gurasoek negozio familiarra –han lan egin zuen gaztetan 2010ean hil zen intelektual euskaltzale handiak–. Haren omenez talde-argazkia egin dugu San Frantzisko plazara joan aurretik. Zain geneuzkan Estitxu Eizagirre eta Ixabel Bereziartua, Argiaren oinarriz-ko kanpamenduan. Alde Zaharrean egin nahi genuen ginkana denbora faltagatik

bertan behera utzita, bazkaltzera ge-ratu behar ez zirenentzat oroigarriak banatu eta Done Saturdi kalean Dia-na ehiztariari eskainitako fatxadaren ondoko eskaileretan beste argazki bat egin dugu, elizgizon ar baten arrastoan hasi dugun bidaia emakume pagano ba-ten laguntzaz amaitzeko.

Zain dugu bazkaria Zaldiko Maldiko elkartean. Gose eta egarri gara dagoe-neko. Pentsa zenbateraino, haluzina-zioak edukitzen ere hasi baitira batzuk: Wyoming Handia, umoregile espainiar ezaguna, hiri buruzagiko karriketan ikusi dutela diote zenbaitek. Beharrik, jana eta edana garaiz iritsi dira. Eta enpo egin ondoren, bertsoak kantatu –kategoriakoak, Sustrai Colinak idatziak, ikusi ondorengo orrialdeetan–; eta gero trikiti gehiago eta solas gehiago eta he-men kontatuko ez ditugun konspira-zio batzuk ere bai. Bakoitza bere etxe-ra abiatu denerako, argi askorik ez da geratzen zeruan –eta Argia ere ez da zerura itzuli; barkatu gure zorrak, Da-maso–.

talde ospakizuna. IRuñeKo etA eusKAL heRRI osotIK etoRRItAKo ARGIAZALeeKIn eLKARtu GInen otsAILARen 23An.

Page 4: Zeruko Argiaren sorgunera itzuli ginen otsailaren 23an ... · Mundua, mendea, jendea, denak batu ziren Iruñean, ArgIAren mendeurrena ospatzeko antolatu genuen hiri buruzagiaren euskaltasunerainoko

Martxoak 10, 2019

30 І ARgIAk 100 uRtE

ikertu ez, guk historia egin behar dugu. Arrapostu hori eman zidaten Zeruko Argiaren sorrera aztertu beharra ze-

goela proposatu nuenean, 80ko hamar-kadaren akabera zen, Donostiako Mun-daiz bidean ginen.

Azken hogei urteotan etxetik ehun me-tro eskasera izan dut kaputxinoen komen-tua, hurre duela 100 urte abian jarri zuten aldizkariaren artxiboa.

Iritsi da eguna. Bost lagun sartu gara Arga ertzeko Errotazarren, neguko eguz-ki gorriak gozatzen du patioa. Bertan, 1986ko irailean Iñaki Camino-Josu Landa bikoteak elkarrizketatu zuen Intzako Da-maso, gu boston imaginarioan iltzaturik da enkontru haren argazkia.

Urre gorria dugu helburu. Miren libu-ruzainak eta J. Angel artxiboko ardura-dunak gidatu dute gure xerka. Damaso-

ren artxiboa eskuratu eta miaketa hasi da. Oieregiko Buenabenturaren arrasto-rik ez, momentuz.

Bi ordu eskas eman ditugu agirien mia-ketan, tarteka erlojupekoan ari garela be-gitandu zait. Aitor dezadan, ez dugu urre gorririk kausitu, edo bai?

“Lokarri hori harrapatzera etorri ginen Josu eta biok” aitortu digu Caminok “Jato-rrira bidaia” ekitaldian. Guk Damasoren gutuneria aztertu eta 70eko hamarkada-ko perla hauek bildu ditugu: “Z.A. deitzen den asteroko orrek orain ere beazunez betetako beste idazki bat argitara eman du…”; “Zeruko ez den horretan…”; “Z. A. askotan nazka eman didan seme biurri itzuli zaigu…”. Kritikoa zen zeruko hizki txikiz idazten zuten orduko kazetariekin, baina aldizkaria irakurtzen zuen.

Artxiboan arakatutakoen artean, Z. A.

rekin zerikusi zuzena ez duen testuren bat. Araitz ibarreko gaztain motak izene-ko saiakera, argitaragabea?

Beti ere, puskaz interesgarriena, Eus-keraren Adiskideak elkartearen artxiboa iruditu zait. Baina nola iritsi da hori Da-masoren artxibora? Gerrak euskalgintza-ra ekarri etenaren beste lekukotasun bat. Agiri horien artean “Euskaraz mintzatzen da” kartela eta horrekin batera gutun bat, merkatariak animatuz kartel hori jartzera, noiz eta 30eko hamarkadaren hasieran.

Egun Nafarroako ospitale publikoetan bada formula bat eriak sailkatzeko teno-rean, “Paciente difícil de historiar” esaldia-ren atzean euskaldun elebakar bat ezkuta-tzen da. Badute zer ikertu soziolinguistek.

Orduz geroztik lau aldiz bisitatu dut komentua, Historia etxetik hasi behar baita.

PAtXI LARRIoN gALDEANo

Da

Ni b

laN

co

Page 5: Zeruko Argiaren sorgunera itzuli ginen otsailaren 23an ... · Mundua, mendea, jendea, denak batu ziren Iruñean, ArgIAren mendeurrena ospatzeko antolatu genuen hiri buruzagiaren euskaltasunerainoko

Martxoak 10, 2019

ARgIAk 100 uRtE І 31

Hemen sustrairen Bertsoak

doInuA: Jardin bat zuretzat (X.Lete)

-1-Harresiak hesteetan

al daramatzazu?Berlingoa hauts al da?

Tijuanakoa su?Martxoaren 8ak

ehun al dauzkazu?Gernika Monbar ote?

Aiete, Altsasu?Nor aldatu da gehien,

mundua ala zu?

-2-Joan ziren Maurizia,Laboa, Xalbador...

ETA historia da, eliza lur agor.

Jausi ziren dorreak,erori zen Fagor; Parisetik jadanikumerik ez dator!

Zu nor zara munduan, baina munduan nor?

-3-Agian hartxintxar bat

botetan saltoka: ez guztiz Bildu ta ez

aski EAJ.Ez harra, ez emea:

biak, asko jota. Ez homo, ez hetero...

Liga eta kopa!Argia barroteen artean dago ta.

-4-Gurutzean eskegi

duzu San Balentin; Hirutasun Santuan

bilatu lau erpin.Nahiz eta bizitzarizuk bertatik ekin

orain nor fidatzen dasotanapeekin?

Aita hiltzeak kalteezin zizun egin.

-5-

Mozalei hozka inoizez denez gaur bera

bide itsuan erezu beti aurrera, etsi gabe inoren esku-ahurrera;

euskararen begian gorria urre da.

Ez zinen atzo jaitsizerutik lurrera.

-6- Jasotakoa libre

utziz oinordetzanbat eta bat hamaika

dira lankidetzan.Kontraesanak altxa,

botereak etzan!Zaildu ez ezik zaindu,

agindu ez, esan, euriak ere behetikgora egin dezan.

-7-Ez zaio hitz gutxitan

luma anitz ari‘sentimentatzen’ joanden giza flysch-ari.Altabozik gabekokausen zerbitzari, bere handitasuna

eman bizitzarieusteko zero zabor

kazetaritzari.

-8-Gartxotez gogoratzen

ote da Itzaltzu?Ze herri dira Sara

eta Arantzazu?Paperezko hesterik

ba ote daukazu?200 betetzeanesango didazu,

nor aldatu den gehien,mundua ala zu.

Sustrai Colina, 2019ko otsailean