212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Kemen Dantza Taldeak 40 urte bete ditu 212. zk. Bigarren aroa Irailak 3 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6 Santiago auzoaren historia, liburu batean 10 Haurren leihoa, Belaskoenea LH 11 Gurasoentzat. Oporretatik eskolara: Nola egokitu? 12 Gazteen lanak: Txingudi BHI 13 Gaztea: Solas Jolas 14 Gazte informazioa 15 Kultur agenda w w w . i r u n e r o . c o m Irunero Sar zaitez web orrian eta Facebooken Kirolak Fernando Bolea, Bidasoa K. E.-aren entrenatzailea, aurrez aurre Aurtengo San Juan bezperako Soka-Dantzan garai guztietako dantzariak parte hartzera gonbidatuta zeuden. Argazkian, dantza egin zutenetako batzuk.

Transcript of 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San...

Page 1: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10

Irungo euskarazko

hamabostekaria

Kemen Dantza Taldeak 40 urte bete ditu

212. zk.Bigarren aroa

Irailak 32013

ErreportajeakJose Mari Michelena,musika-tresna afinatzaile

3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena6 Santiago auzoaren historia, liburu batean10 Haurren leihoa, Belaskoenea LH11 Gurasoentzat. Oporretatik eskolara:

Nola egokitu?12 Gazteen lanak: Txingudi BHI13 Gaztea: Solas Jolas 14 Gazte informazioa15 Kultur agenda

ww

w.irunero.com

I runero

Sarzaitez

web orrian etaFacebooken

KirolakFernando Bolea, Bidasoa K. E.-aren entrenatzailea, aurrez aurre

Aurtengo San Juan bezperako Soka-Dantzan garai guztietako dantzariak parte hartzera gonbidatutazeuden. Argazkian, dantza egin zutenetako batzuk.

Page 2: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10

Ana [email protected]

Naiara Hernandez Lekuona

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Lara Cañizo

[email protected], [email protected]

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57www.irunero.com

I runero

Irun atzo Irun gaurHaize guzt iakaldeko. . .

Poxpolo ola atzo

Poxpolo ola gaur

Andre Maria Junkalekoaren Poxpolo Fabrikagaur egun Azken Portu kiroldegia eta Recondokokatzen diren orubean eraiki zen 1856an. JoseMaria Castilloren informazioaren arabera,1908an 216 emakumek eta 37 gizonek lan egi-ten zuten. Lan baldintza txarrak zirela eta,erreibindikapenak egin zituzten, egoera hobet-zeko langile-klaseak egin zituen lehenengoeta-rikoak izaki.1931ra arte (II. Errepublika), Irungo fabrika ba-

karra zen, Elgorriaga Txokolateenarekin batera,Aduanen Ordenantzak mugatik 10 km bainogutxiagora industria mota asko eraiki-tzea ga-larazten baitzuen. Gerra Zibilaren ondoren, be-rreraiki behar izan zuten.1995ean eraitsi zuten. Udalak adreiluzko tximi-nia mantentzea erabaki zuen, baina 9 metro-kenduta. Gaur egungoak 18 m neurtzen du.

Iturria: www.irun.org

2

IUA

: 382

89

Ikas-turte berriaren hasierari ekingo diogunhilabetea iritsi zaigun honetan, irundaraskoren seme-alabak eskola publikoe-tan eskolaratuko dira, gehiengo zabalbat D eredua delakoan eskolaratu ere.Gaur egun publikoa den Txingudi Ikas-tolak, aurten 50 urteurrena ospatzenduela eta, oroigarria ipini zuen ikasto-laren atarian pasa den ekainean. Oroi-garri horrek aitortza egiten die 1963an,frankismo betean, haurrek euskarazikasteko aukera izan zezaten, bihotza,kemena, lana eta dirua jarri zituzten gu-rasoei eta irakasleei: “atzo eraiki zenoraina, zur baten ezpal gara gu dio”,besteak beste. Esan liteke oroigarri ho-rrek berdin balio dezakeela Euskal He-rriko edozein herritako ikastolakosarrerarako. Aitzindari guzti haiei eskerfinkatu baitziren euskarazko irakaskun-tzaren existentzia bermatuko zuten oi-narriak. Pausoz pauso, urterik urte,batzuen eskuetatik guztien eskura,egun dagoen euskaraz ikasteko dohai-neko sistema publikora.

Esan liteke, baita ere, Marthin LutherKingek urte berean, 1963an, esan zuenbezala: “amets bat daukat”; alegia,amets bat zuten aitzindari haiek. Eta

ametsa bete egin zen, nola hala, aka-tsak akats. Izan ere, oroigarriaren ondo-tik egunero pasatzen diren TxingudiIkastolako guraso askok, historiaz ez ja-kitun, kanpotarrak izan ala ez izan, eus-kara zipitzik jakin gabe ere -eta jakinnahi gabe-, badaukate behintzat aukeraberen seme-alabak ikastolan euskarazmatrikulatzeko. Alabaina, uda bero ho-netan izandako eguzki izpi indartsuek,gu itsutu beharrean, are gehiago argitudizkigute ikasturte berrian zehar aurki-tuko ditugun itzalen tamaina eta sako-nera. Ametsak ertzak baitauzka, esperoez genituenak akaso. Ze, nork pentsatubehar zuen hezkuntza sistemaren eral-daketa tamalgarri eta atzerakoi batenaurka borrokatu beharko genuela2013an? Ikasteko dirulaguntzak han-ditu beharrean murriztu egingo zirela?Irakasleen lan baldintzek okerreraegingo zutela? Ezberdinatsun sozialakareagotuko dituen hezkuntza sistemasustatu nahiko zela... XXI. mendean?(Eta bide batez esanda, EAEko Gober-nua ez dela gai izango neurri guzti ho-riek saihesteko?) Begira diezaiogun,baina, berriro Txingudi Ikastolako karteloroigarriari, letra larriz gogoraraztenbaitigu: Haize guztiak aldeko ditu dakie-nak nora doan.

Hemendik 50 urtera, gure ondorengoakonerako akordatuko dira gurekin... Edomadarikatuko gaituzte.

Yurre Ugarte

Honako erakundeek Irunero diruz laguntzen dute:

Page 3: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10

Oiasso Museoan datorren urriaren27ra arte Inbasio Napoleonikoak1808-1813 izeneko erakusketa ikus-gai izango da. Erakusketa hau Iru-nen, Bergaran eta Tolosanaurkeztuko da, frantziarrek probint-zia inbaditu zutenean gertakizunnagusien eszenatoki izandako he-rrietan, alegia.

Erakusketaren elementu nabar-mena San Martzialeko Bataila dei-turiko margolana da, Augusto Ferrer Dalmau pintore kataluniarren obra,Defentsa Ministerioak bigarren mendeurrena gogoratzeko enkargatutakoa.

3

Olaizola Immobiliaria agentzia

Inbasio Napoleonikoak: erakusketa Oiasso Museoan

Zelai beteko bataila

Jo eta ke borroka sutsuan aritu ziren Espai-niako armadako soldaduak, portugalda-rren eta britainiarren laguntzaz,Napoleonen tropak mendean hartzeko.Aldabe mendiko zelaian, 1813. urtean be-zala, danborrak eta tiroak entzun ziren,harik eta Freire jeneralak Soult mariskalaatzera bota zuen arte. Independentzia ge-rraren azken guduetako bat izan zen, etaerabakigarria.Bataila-zelaia jendez lepo egon zen ordu-betez, Urgull Histórico kultur elkarteakantzeztu zuen berregintza historikoa ikus-tera jende asko joan zen eta. Ehun batgizon-emakumek, duela 200 urteko guda-rien jantziak soinean, larrua jokatu zuten.Tartean baziren irundar zenbait; adibidez,Frantziako tropen buruzagiaren paperean,Hatxeroen kabo Joxin Galzacorta, etaEneko Navarro turutaria.

Baina programaren lehenengo ekitaldiagoizean goiz hasi zen, Lastaola ibian. Ber-tatik abiatu zen batailaren eszentoki nagu-siak ezagutarazteko bisita gidatua.Parte-hartzaileak San Martzialeraino igoziren historialarien azalpenak entzunez.11:30ean San Martzial baselizan aire zaba-leko meza egin zen. Ondoren, batailan hilzirenen omenezko ekitaldia hasi zen. Txili-bitari eta danborrari talde batek martxanapoleonikoak interpretatu zituen. Ja-rraian, Irungo alkateak eta Alarde tradizio-naleko jeneralak oroitzapen-plaka batestalgabetu zuten. “Irungo herria 1813koabuztuaren 31ko batailan beren bizitzaeman zutenei” esaldia idatzita dago ber-tan.Egitarauari amaiera emanez, Ficoban herribazkaria egin zen .

Joan den abuztuaren 31an San Martzialeko batailaren bi-garren mendeurrenaren egun handia ospatu zen. Historia,ikuskizuna, meza eta bazkaria izan ziren San MartziaekoAlardearen Agintarien Batzordeak Irungo Udalaren la-guntzaz antolatutako programaren ardatzak.

Goian, batailaren be-rregintza historikoa.Eskuinean, 1813an

San Martzialen hilda-koei omenaldia.

Page 4: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10

Abuztuaren hasierako egun batean Keme-neko zenbait kide buru-belarri lanean ariziren lokala txukuntzeko. Faisaien Uhartekosaioaren ondoren Euskal Jira iritsi zen ja-rraian, eta ordura arte biltzeko betarik ez.“Hemen beti dugu lana”, zioen Eder Valla-dares presidenteak. Zalantza zipitzik ez, tal-dearen nondik norakoak azaldu ondoren.Adaxkak 300 ikasle ditu, eta 24 irakasle, etaKemenek, 65 kide. “Taldearen osasuna osoona da; baina militantzia handia behar da-dio Ederrek-, atzean gauza asko daude-lako: entseguak, lokalaren mantenua, etabestelako lanak, hala nola, ikerketarena,jantziena, musikarena...”. Ikerketa eta be-rreskurapena da, hain zuzen, arlo nagusie-

tako bat. Gipuzkoako dantzetatik hasita po-liki-poliki hainbat herritakoak aztertu di-tuzte eta gaur egun Brokel Dantzen EuskalHerriko erreferente izatera ere heldu daKemen. “Dantzak nahi gabe eraldatuzdoaz, horregatik noizbehinka jatorrira jobehar dugu”.Bigarren lan-ildo nagusia dantza Irunen da.Oharkabean denborak desagertaraztenduen historia dokumentatzen eta ikertzendihardute bi kidek. “Horren adibide denkasu bat Eugenio Agirretxe dultzaineroa-rena da. Bere aitaren piezak jotzen grabatunahi genuen, baina bat-batean hil zen joanden apirilean”.

Kemenek hartu-emanak ditu beste taldebatzuekin, lan arlokoak eta bai aisialdikoakere. Barruko jardueraz gain jendaurrekoagerraldiak ere prestatu behar direla esangabe doa. Dantzariak gustura dabiltzanarren, “sentsazioa daukat gizarteak ezduela baloratzen egiten duguna”, kexu dapresidentea.

40. urteurrenaJoan den urrian taldea bere urtemuga os-patzen hasi zen, Juan Inazio Iztueta folkloreikertzaile ospetsua gogoratuz. Duela 136urte Zaldibitik Iruñera oinez joan zen dan-tzatzera. Bada, kemendarrek ibilbide huraegin zuten.

Inauterietan, kaldereroen eguna kari hun-gariar dantzen inguruko emanaldia eskain-tzeaz gain, Euskal Inauterian Zapi Dantzaatera zuten. Apirilean, Gaita-joleen Topa-keta antolatu zuten, eta maiatzean, Hon-darribia Dantzan, aurten luxuzkoemanaldia izan duela: Zuberoako Maska-rada. Hilabete berean taldeko musikarienkontzertuaren txanda izan zen. San Joanbezperako Soka Dantzarako erronka bere-zia zuen Kemenek: garai guztietako kideeidei egin zien 40 bikote osatzeko. Eta lortuzuen! Sanmartzialetan taldearen ibilbideaislatzen zuen ikuskizuna erakutsi zuten.

Uztailean gaztetxoek elkartrukea burutuzuten Bretainiako talde batekin. Ondoren,Faisaien Uharteko Jaialdiaren protagonistaizan zen Kemen. Abuztuan, Musika Hama-bostaldiaren barruan, Ametsak Aldabemendian eskaini zuen kontzertuan partehartu zuen. Hondarribiko jaietako emanal-diaren ondoren urriaren 12an bazkariaegingo da garai guztietako kideentzat.

4

Kemen Dantza Taldea, euskal folklorearen euskarri 40 urtez

Argazkiak: Carlos, Ane eta Miren Gil

Kemen Dantza Taldea 1973. urtean ernetu zen, Irun-Hon-darribiko Ikastolako gurasoen ekimenez. Geroago, lehe-nengo haur haiek gazte bilakatzen ari zirela eta, taldea bitanbanatu zen: Adaxka, harrobiarena, eta Kemen, helduena. Ha-sieratik euskal kultur dantzatua berreskuratzea eta zabaltzeaizan du jomugarik behinena, eta horretan eman ditu jada 40urte. Lan eskerga, eta borondatea, erruz. Hona Gipuzkoakoerreferente den dantza taldearen giltzarriak.

Ezkerretik eskuineraeta goitik behera:- Irungo Kaldereroenkonpartsa kari, SanJuan plazan dantzasaioa. - Mutilak ezpata-dantzan. - Irungo sanmartziale-tako ohiko emanaldia. - Neskak makil-dantzanPoloniako jaialdi batean.

Kemenek lan handia egin du euskaljantzitegi tradizional oparoa eduki-tzeko. Pirinioetako bailaretatik ha-sita, Nafarroan altxor txiki bildu du:Aezkoa, Erronkari, Zaraitzu, Luzaide,Baztan, Bortziriak... Guztira 1.000jantzi inguru. Garestienak, Erronka-riko neskenak, esaterako, 800 euroinguru balio du, eta harizko alkando-rak, 300 €. Irailaren 2tik 15era Laboral Kutxanjantzitegi aberats honen lagin bateninguruko erakusketa prestatu da, tal-dearen historiari buruzko argazkiz la-gunduta aurkeztuko dena.

Jantzi erakusketa

Page 5: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10

5

- Nolatan hasi zinen irakasle lanetan? 1972. urtean Irun-Hondarribiko Ikastolaklandestinitatetik atera zenean gurasoekekintzak antolatzeari ekin zioten. Dantzaeskolarako, Arantza Olaizolarekin eta bio-rekin harremanetan jarri ziren. ArantzaIrungo Atsegiñaren taldean ibilia zelako,eta ni, Donostiako Oinkarin. Ez nengoenerabat deliberatuta: gaztetatik dantzaegin gabe, nola irakatsiko nien haurrei?Azkenean baiezkoa eman nuen.

Boluntario gisa hasi ginen, ikastolako zu-zendariak zera esan zigun arte: zuen lana-ren truke sosik kobratu ezean, ez zaizueegindakoa estimatuko eta zuek ere ge-

hiago inplikatuko zarete.

- Hasieran zalantza egin zenuen, bainagero harrapatuta geratu zinen.Arantza eta biok primeran moldatzenginen; hori guztiz inportantea izan zen.Bestalde, hasiera haietan eskolartekodantza lehiaketa baten berri izan nuen.Ikustera joan nintzen eta zera pentsatunuen: “Nire neska-mutilek maila hori ba-daukate. Zergatik ez dugu parte hartzen?”Aurreneko urteetatik sariak irabazi geni-tuen, batzuetan ia denak irabazi ere! Geroeta harrapatuagoa nengoen.

- Irakaskuntza lanaren parte bat beste-

rik ez zen. Ordu asko eskatuko zituen taldeak. Bai, pentsa emanaldiak prestatu behar zi-rela, jantziak nolakoak izan behar zutengaldetu eta egin... Gainera, udan DantzaFederakuntzak antolatzen zituen ikastaro-etara joan behar genuen arau berriak ikas-tera. Egia esan, jende askok lan asko egindu taldearen alde.

- Zure oroitzapenen artean zer nabar-menduko zenuke?Dantzak asko eman dit. Oso zoriontsuaizan naiz taldean. Sekula en nuen pen-tsatu taldeak hain historia oparoa izangozuenik!

“Dantzak asko eman dit. Oso zoriontsua izan naiz taldean”

Pili Murua, Kemeneko lehenengo irakaslea

LLangollen (Gales). J. Alberdi, A. Encabo, F. Oiartzun, P. Murua, M.J. Hernandez, M.Olazabal, M. Gomez, E. Ruiz de Arbulo, K. Hernandez, A. Irastorza, M. Genua, I. Usan-dizaga, A. Barandiaran, J. Rozas, D. Thalamas, P. Urtxegi, E. del Rio, T. Zabala, R. San-chez eta X. Urresti.

Pili Murua, Arantza Olai-zolarekin batera, lehenengodantza irakaslea izan zen.Horretan eta antolaketa lanetan 20 urte eman zituentaldearen oinarri nagusie-tako bat izan zenak. Piliehunka bidasoarren oroitzapenetan dago.

Urantzu frontoian 1974an: lehenengo agerraldia. Ezkerretikeskuinera eta goitik behera: Amaia de la Caba, Arantza To-ledo, Ines Genua, Rakel Carballeda, Pilar Arabaolaza,Arantza Olaizola, Pili Murua, Ana Goena, Amaia Bereziartua,Arantza de la Caba, Garbiñe Imaz, Karmele Sanchez,Arantza Irastorza, Josebe Araña eta Elena Manterola.

Pili, jaunartze bateko saioa prestatzen

Page 6: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10

6

“Santiago auzoa berezi egiten duena bertako jendea da”

Jesus Laguardia Santiago auzora bizitzera joan zenean,“nork bere inguruari buruz duen jakin-min naturalak”bultzatuta historian aztarrika egiteari ekin zion. Lanmardula apailatu du, eta irabaziak egilea zilbor-hestezlotuta dagoen beste auzo baten alde izango dira: Ruan-dako Kabuga, Behar Bidasoa GKEri esker sekulako ga-rapena ezagutu duen herrixka.

Behar Bidasoak argitara emanduen lanak Historia y anécdotasdel entorno de la marisma. Barriode Santiago. El Bule izena du. ElBule azpititulua jarri diot gauregun 50 urte inguru dituzten be-launaldiko bizilagunak kaleari ho-rrela deitzen hasi zirelako”, azaldudu egileak.

400 orrialdez osatu eta 200 irudizilustratu da liburua, eta bertakobizilagunak ditu ardatz eta hel-buru nagusi. Zerbait berezia duenauzo batekiko kidetasun senti-mendua indartzea izan du xede.Berezi egiten duen zera hori jen-dea da, hain zuzen ere. Lan historikoa, urbanistikoa, etno-grafikoa eta soziologikoa da. La-guardiaren esanetan, “Santiagoduela 150 urteko immigrazioarenemaitza da. Jende guztiz xumeazen, lanak erakarrita Irunera etorrizena. Etxeak horren ispilu dira”.

Lotura urarekin Yrun-Uranzu izenaren etimologia

“ur tokia” da, Jose Antonio Loidiikertzailearen aburuz. Toponimo-tik abiatuta, bertako biztanleekurarekin betidanik lotura estuaizan dutela azaltzen du Jesus La-guardiak. Santiagoko auzotarrakhorren adibide argia dira. “Ura ba-liatu dute, ura traba eta aukeraizan da, uretan jolastu eta gozatudute mendeetan zehar”.Ibilbide historikoak Aiako Harria-ren sorrera geologikoa du abia-puntu, erromatarren garaia etaSantiagoko portua ere ditu hiz-pide, bai eta, jakina, meategiengarrantzia eta Erdi Aroko marea-errotak ere, besteak beste. XVIII. mendera arte Santiago ezzen kale bat, are gutxiago auzobat. Mende haren bukaera alderaBeraungo muinoraino iristen zenibaiertz haren inguruan pixkanakahasi zen kalea itxura hartzen. Isti-llagoko ubideko hormaren erai-kuntza eta Santiagoko kaiahobetzeko lanak kalearen jaiotza-ren berebiziko oinarriak izan ziren.

BiztanleakLiburuaren atal luzea osatzen dubertako bizilagun eta pertsonaieieskainitakoak. Jose Miguel AlzagaMangancha, gizon txantxalaria;Rafael Alsua, futbolari ospetsua;Alonso Danborraria, bandoak ira-kurtzen zituena; Primitivo eta Ma-rimi Azpiazu aita-alabak, Bandakozuzendaria eta zenbait polkenkonpositorea aita, harpa-jotzailefina alaba; Emilio Gutierrez, barki-llo-saltzailea; Emilio Navas, udalidazkaria; Ascencion Michelena,piano irakaslea...

Halaber, familia ugari eta haienogibideak aipatzen ditu: Gaztelu-mendi taberna ospetsua ireki zu-tenak, auzoan okindegia zutenerauskindarrak, Etxepare arotzak,Ugarte gabarrariak...

Azkenik, Santiagoko negozioak etasaltokiak ekarri ditu liburura: hon-dar bilketa, sagardotegiak, larrufabrika, sifoiena, Arinaren ilea-paindegia...

Goiko bi irudio-tan, La Bañeraizenez hainbaturtez ezaguna

izan den Santia-goko txokoa.

Eskuinean, JesusLaguardia

XX. mendeankirol arrauna tar-teka agertu etadesagertu egitenzen, harik etaSantiagotarrak1965ean sortueta lekukoa hartuzuen arte.1918an lauko ba-tela eratu zen,“Batel TouringClub” izenekoa.Santiago auzokoen batelak 1930ean parte hartu zuen es-tropada batean estrainezkoz. Handik bost urtera lehe-nengo trainerua osatu zen. Gerrako etenaldiarenondoren, 40koen bukaeran Ugarte anaiek batel bat kon-pondu eta harekin Espainiako batel txapelketa irabazizuten 1950ean. Bost Lagun eta Jostallu izeneko koadrilekere hamarkada hartan ekin zioten lanari. Santiagon hainbat estropada antolatzen ziren.Liburua eskuratzeko: 943 620964

Arrauna

Jesus Laguardiaren auzoaren historiari buruzko liburua Behar Bidasoa GKEri laguntzeko argitaratu da

Santiagotarrak koadrila 50ekohamarkadan, Hondarribian.

Page 7: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10

7

Jose Mari Michelena irundarrak 30 urte dara-matza pianoak afinatzen. Harrez geroztik, bereesku trebe eta belarri finari esker, hainbatek be-rreskuratu dute tonu perfektua.Gaur egun konpetentzia handia dago; baina,bere ustez, lan profesionala egiten dutenak ezdira hainbeste.

“Edonork afina dezake piano bat, bainasoinu polita lortzea beste kontu bat da”

Musika ikasketak burutu eta zazpiurtez pianoa ikasten jardun zuen.Afinatzaile ikastaro baten iragarkiaikusi zuenean erabaki zen Jose MariMichelenaren etorkizuna. Lehenen-goaren ondotik, Madrilen maila ja-soagoa erdietsi zuen, Alemanian etaJaponian formatutako profesionaleneskutik. Bere tresnen kaxa aldean hartuta,hainbat probintziatan barna dabil,pianoak eta akordeoiak doitzen: Gi-puzkoa, Nafarroa, Bizkaia... Madri-len eta Huescan ere bezeroak ditu.“Lanbide honetan hasi nintzenean biafinatzaile baizik ez ginen gure ingu-ruetan. Orain, berriz, teknologiareneta langabeziaren eraginez, askogara. Profesionalak, ordea, gutxi”.Tresna elektronikoak bete-beteansartu dira lehen taxuz egiteko soilikbelarriz eta esperientziaz egin zite-keen lan honetan. “Aparatuen la-guntzaz errazagoa da, bainaprofesional baten gaitasun naturalabehar da teklak jotzen dituen hiru

sokak egoki afinatzeko”, dio JoseMarik. “Aurrinduta ere, lata-soinuaizan dezake eta hori konpontzeko,tonuan jarri beharra dago”. Hainbat piano findu ditu, tartean,Amaia KZkoa, musika kontserbatorioanitzetakoak eta Donostiako Jazzal-dikoak. Joe Cocker eta Jethro Tullentzutetsuek jo dituztenen barrene-tan ere ibilia da. “Sekula ez dutahantziko Tete Montoliuk eta ChickCoreak elkarrekin, piano banarekin,eskaini zuten emanaldia. Nire au-rrean jazz-musikari puska halakoakizatea eta egindako lanarengatik es-kerrak entzutea izugarria da”. Piano bertikalak nahiz isats-pianoakaurrintzen ditu. “Azken hauek kon-plikatuagoak dira, tekla bakoitzakbost doitze ere izan ditzakeelako”.Halaber, Mozarten garaiko altxorrakeduki ditu esku artean, galdutako sa-soia berreskuratzeko. Pianoaren fa-miliako klabeak eta kapera txikietanjotzen diren harmoniumak ere afi-natu izan ditu.

Jose Mari Michelena,

80 urte inguru dituen

piano bat afinatzen.

Laurogeiko hamarkadan pianoak erruz saltzen ziren. Orduan lana ez zen falta. Gerora,lan eskerga hura arian-arian apaldu egin da. “Duela 15 urte Italiara joan nintzen akor-deoiak afinatzeko ikastaro bat egitera, Borsini akordeoi-etxe ospetsuak antolatuta”.Akordeoien kasuan, doitzeko prozesua motelagoa da pianoaren aldean, probatzen denaldiro sistema guztia montatzea ezinbestekoa da eta.

Akordeoiak

Page 8: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10

8

COMPRO ORO Y MÓVILES

Aduana, 3943 614565 IRUN

arrokaberri.com

- Denboraldi ezin hobea egin zenuten iaz;baina, tamalez, ezin izan zenuten igoeralortu. Nola gogoratzen duzu liga amaierahura?Oso denboraldi interesgarria izan zen. Bi-dasoaren entrenatzaile bezala nire lehen-dabiziko urtea zen, eta jokalari oso gaztezosaturiko taldea aurrera ateratzea zennire egitekoa. Oso talde elkartua lortu ge-nuen, eta hark bigarren itzulian bederatzipartidu jarraian irabaztea ahalbidetuzigun. Pena izan zen zaleei amaiera bi-kaina ezin emana. Hala ere, iazko denbo-raldian gauza on ugari izan genituen, etaoroitzapen horiekin geratzen naiz.

- Orainera bueltatuz, nola jaso zenutenjokalariek eta zuk zeuk Asobal Ligara i-tzultzeko aukerari buruzko albistea?Hasiera batean sorpresa handia izan zen.Horren berri ekainean izan bagenu, denamodu lasaiagoan egiteko aukera izangogenukeen. Hala ere, pozik egoteko mo-duko albistea da. Asobalen lehiatzeko au-

kera genuela esan zidatenean, asko poztunintzen. Asobalen egoteko borrokatzenari ginen; beraz, aukera hori ematen bal-din badizute, onartu egiten duzu. Osozaila izango da, taldea egin berria delako,baina ez da ezinezkoa. Nire ustez, zaleensostengua eta elkartasuna ezinbestekoakizango dira lan horretan, indar aldetikozta-ozta zabiltzanean haien adorea etalaguntza ezinbestekoak baitira.

- Nola biziko dute jokalariek Ohorezko Bmailatik Asobal Ligarako jauzi hau? Aldaketa oso handia eta gogorra izangoda. Aurten, Aitor Diaz de Cerio, Iñaki Ca-bero, Ekaitz Mujika eta beste zenbait jo-kalari gazte ditugu gurekin, eta egunbatetik bestera Asobal Ligan lehiatzenibiltzea ez da gauza samurra. Haiek ohi-koek baino estualdi gehiago biziko dute,baina gogor borrokatuz gero suspertzealortuko dute. Asobal Ligan mantentzea go-gorra da, baina bai eta lor daitekeen hel-burua ere.

Fernando Bolea, Bidasoa K.E.-aren entrenatzailea

Zapore gazi-gozo batekin bukatu zuten Bidasoa K. E.-aketa bere zaleek iazko denboraldia. Talde irundarrak AsobalLigara igotzeko ametsa eskura izan zuen, baina Puente Ge-nilek play offeko azken partidua irabazi eta ametsa kenduzion. Ohorezko B mailan lehiatzeko aurredenboraldia pres-tatzen ari zirela, kategoria gorenera itzultzeko deia jasozuten, Athletico Madrilek utzitako hutsunea betetzera. Bi-rritan ez zuten pentsatu irundarrek, eta aurten Asobal Liganlehiatuko da Fernando Boleak zuzentzen duen taldea.

“Zaleen laguntza ezinbestekoa izango da,batez ere etxean jokatzen dugunean”

Page 9: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10

9

- Taldea Ohorezko B mailarako presta-tzen ari zineten. Orain Asobalen lehia-tuko zarete. Taldea osatzeko jokalariberri baten bila al zabiltzate?Bai, hasieratik zerbait begiratu dugu.Lehen lerro eskuindar bat, ezkertiarra etaatezain bat dira interesatzen zaizkigunak.Hala ere, gauza bat da nahi izatea, etabeste bat, hori posible izatea. Kontu eko-nomikoak oztopo dexente jartzen digu;baina jokalari on bat aurkitzen baldin ba-dugu, nik uste dut klubak esfortzua egingoduela, haren zerbitzuekin kontatu ahal iza-teko. Taldea, oro har, osatuta dago; bainaeskuin-alboko bat lortzea oso interesga-rria izango litzateke, oraintxe bakarra bai-tugu.

- Athletico Madril talde boteretsua behindesagertuta, Liga Bartzelonaren esku ge-ratzen dela esan dezakegu. Nola ikustenduzu aurtengo liga?Nire ustez, Bartzelonaren gailentasunaargia da. Posible da katalanek partidurenbat galtzea, baina oso talde indartsua da.Nazioarteko eta bertako jokalaririk one-nak dituzte eta ez dago dudarik liga iraba-ziko dutela. Gaur egun oso gutxi diraBartzelonari aurre egin diezaioketen tal-deak. Batzelonaren atzetik, nire ustez,Natur House La Rioja egongo da, etaharen atzetik, Huesca, Guadalajara, Gra-nollers taldeak. Erdialdeko postuetan ber-dintasuna izango da nagusi, eta behekopostuetan, berriz, zazpi edo zortzi taldeenarteko lehia izango da nagusi. Egunero le-hian aritu beharko dugu ahalik eta puntu

gehien lortu ahal izateko. Lehiakide zuze-nen kontra puntuak irabaztea oso garran-tzitsua izango da.

- Asobal Liga irailaren 14an hasiko da.Zuentzat, etxetik kanpo, Natur House LaRiojaren etxean. Nola ikusten duzu le-hendabiziko partidu hori? Oso partidu gogorra izango da. NaturHouse La Rioja hirugarren geratu zen iazeta oso talde ona dauka aurtengo denbo-raldirako. Kalitateko zazpi jokalari berriditu. Hala ere, niretzat, garrantzitsuagoada hurrengo partidua, Balonmano Canga-sen kontrakoa. Zuzeneko lehia izango da.Puntuak hain zenbakituta dituzunean,ezin duzu zuzeneko lehiakideen kontrapartidurik galdu. Garrantzitsua da beldu-rra kenduko digun partidu gogor batekinhastea, bigarren partidu garrantzitsu horriaurre egiteko prest egotearren.

- Lehendabiziko jardunaldia berezia iza-ten da, ezta?Bai, noski. Lehendabiziko jardunaldia sor-presaz beterik egoten da eta kiniela guz-tiak hautsi ohi dira.

- Zaleen laguntza garrantzitsua izango alda?Ezinbestekoa izango da, batez ere etxeanjokatzen ditugun partiduetan. Hala ere,gure esku dago jendea Artalekura erakar-tzea. Denboraldiaren hasieran gaude, jo-kalariek bat egin behar dute eta eguneroborrokatu, ahalik eta hobekien egin, tal-dearen eta zaleen arteko lotura hautsie-zina lortze aldera. Aurreko denboraldian

zaleek gurekin zeudela erakutsi ziguten,eta azkeneko segundura arte animatu gin-tuzten. Zorte ona dugu haiekin; izan ere,beste leku batzuetan eskubaloia ez dagohain errotua. Irunen dagoen tradizioare-kin batera, taldean etxeko jokalari ugariizatea ere oso garrantzitsua da.

- Iazko denboraldian kilometro ugari eginzenituzten, eta aurten ere errepideanasko ibili zarete. Nola bizitzen dituzuemomentu horiek?Aurten bidaiak erosoagoak izango dira,gure aurkariak gertuago baitaude. Au-rreko denboraldiaren aldean 500 kilome-tro gutxiago egingo ditugu eta, nahiz etagutxi dirudien, hori nabari egiten da.

- Entrenatzaile bezala, nola biziko duzuBidasoaren itzulera Asobal Ligara?Oso pozik nago, igotzen dudan hirugarrentaldea baita; baina nire Bidasoarekin Aso-bal Ligara igotzea oso berezia eta politada. Hala ere, garrantzitsuena jokalariakhobetzen laguntzea eta jokatzen ondo pa-satzea da. Esan bezala, oso pozik nago;baina oinak lurrean ditugu, eta itzulerakolehendabiziko urte hau nola joango denikusteko gogoz nago.

- Bidasoaren aurtengo helburu nagusiaAsobalen mantentzea da?Bai. Gogor lan egingo dugu, eta tamalezjaitsi behar bagenu, jokalariek behintzatesperientzia ikaragarria bereganatutaizango lukete. Asobalen urtebete joka-tzeak B Ohorezko Mailan bizpahiru urtezjokatzeak baino gehiago betetzen eta ira-

kasten dizu. Taldea pistan disfrutatzea ga-rrantzitsua da bakoitzak bere onena emanahal dezan. Oso garesti saltzen dira iraun-kortasuna bermatzen duten postuak; halaere, gure jokorik onena erakusten saia-tuko gara.

Hemendik munduko zorterik onena opadiegu Fernando Boleari eta bere jokalarieiBidasoaren Asobal Ligako itzuleran.

Bazkide egiteko kanpainarako Bidasoak prestatu duen kartela.

Page 10: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10

10

Belaskoenea LH 5

Haurren leihoa

Irunero non eskura dezaket?

San JuanGaztelumendi ManoloSargiaUdal LiburutegiaGazte Informazio Bu-legoaAranoCornerFotokopNafarroa hiribideaErka material elektri-koaKutxaOgi BerriHawaiErauskinSantiagoAguirreTxingudiko Zerbit-zuak

Toma Pan y MojaHaizeaSwingUrdanibia plazaMigelOspital zaharraEuskaltegiaEuskadiko KutxaEskinaLasa harategiaDunboa/Palmera-Montero/ArbesOsasun ZentroaTahonaZuraAnetxeLa AgricolaAmalen paper-dendaBiribil

Behobia/AzkenPortuAzken Portu kirolde-giaOgi BerriHawaiHizkuntza EskolaEguneko zentroaKuttuna haurtzainde-giaKolon ibilbidea eta inguruakCadillon Hortz KlinikaBrasil gozotegiaOgi Berri (Kolon)CiabogaBBVAKutxaAnbulatorioaArtaleku kiroldegiaVirginia kafetegia

Edurne kafetegiaErauskin (Luis Ma-riano)SirimiriTurismo BulegoaSAC-HAZReal Union tabernaGaudíMendibil ardotekaMerkairunNaroa kafetegiaJaiberriLuis Mariano pentsio-dunen etxeaHawaiKetanSantander bankuaSolbesOskarbiKutxaEuskadiko KutxaPeinart ileapaindegia

Pio XIILa TahonaÑ kafetegiaOgi Berri Alvaro paper-dendaErauskinSan MigelTabisaCaser egoitzaJaizibea okindegiaSenosiain harategiaDumboa fruta-dendaUranzu azokaGizarte Segurant-zako InstitutuaLANBIDEBBVASantander bankuaDani urdaitegiaE-rauskin

SabadellEuskadiko KutxaKutxaSotero tabernaBaztan tabernaOgi Berri-OgitxuAguirreAdriana Barrios ileapaindegiaAntzaranPicking PackRosi kioskoaAmantegui Hortz Kli-nikaAnakaEl EspazioKutxaMariñoOgi BerriAnaka okindegiaWashington taberna

Jaizkibel janari-dendaPablo harategiaAnaka Berri erretegiaCovirán AnakaPuianaTahonaPuiana tabernaOspitalaEndaneaLarreaundiLarrarte harategiaToma Pan y MojaPedro arraindegiaElitxu Martindozenea gaz-telekua

I runeroIrungo euskarazko

hamabostekaria

Ikasturtean zeharIrungo ikastetxe guz-tietan

Page 11: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10

11

Oporretatik eskolara: nola egokitu?

Udan gaude: ze plazerra!!! Oporretan edo la-nean, giro argi eta eder honek gure bizi-sen-tsazio positiboak bideratzen ditu. Ez dugu

presarik, beranduago joan gaitezke lotara, denboralasai pasatzen uzten dugu. Haur edo gazteek ezdute eskolara joan beharrik eta, nahiz eta gurasookzenbait betebehar eskatu, lasai daude, oso, trankil-trankil. Non geratu da estresa??? Sentsazio hau gure barnean gorde behar genuke,argazki baten moduan, datorren ikasturtean zehargogoan eduki eta datorkigun estresari aurre egiteko.Laster amaituko dira oporrak, eskolara edo lanerabueltatzeko unea iritsiko da. Ez da erraza izatenerritmo lasai eta ardura gutxikotik erritmo azkarrerabueltatzea. Beraz, azter ditzagun eskolara buelta-tzeko baliagarriak izan daitezken zenbait ohar:

• Has gaitezke poliki-poliki laster eskolarahasiko garela adierazten, haien sentimenduak etaemozioak jasoz. Gehienak haserre edo beldur ager-tuko dira; baina, atsegina ez bada ere, sentitzen du-tena onartzea lagungarri izango zaie.

• Mezu positiboak ematea garrantzitsua daoso: lagunak ikusi, gauza berri interesgarriak ikasiedo gustuko dituzten eskolaz kanpoko ekintzakegingo dituztela azaldu. Batzuetan gurasook haurrakeskolan hasteko gogoa izaten dugu, gure lanean

edo errutinan normaltasunean aritu nahi baitugu, etanahi gabe adierazten dugu haurrak eskolara hastekodugun irrika. Garrantzitsua da hori zaintzea, haurrekgure beharra dute eta zama direla sentitzeak esko-lara joan nahi ez izateko jarrera susta dezake.

• Eskola garaiko ordutegia berreskuratubehar da emeki-emeki: etxera lehenago iristen, afa-lorduak eta lotarako ordutegia aurreratzen… Hauprogresiboki egitea egokitzapenerako garrantzitsuaizan daiteke. Irailean ere uda giroa dugu eta eguraldiona baliatuko dugu eskolara hastean ere.

• 0-3 urteko haurrek eskoletan egokitzapenaegiten dute. Ez da erosoa gurasoentzat, batez erelanean ari direnentzat, hasieran haurra eskolan den-bora gutxi geratzen delako. Baina horren garrantziaislatu nahi nuke: Haurra adin tarte horretan mundua deskubritzen edoezagutzen ari da; inguruko gauzak behatzen ditu,hartu eta esploratu, eta harremanetan jartzen dabeste pertsonekin zein inguruarekin. Behaketa etaesplorazio hauek haurrari bere garapen kognitibo etaafektibo positiboa egiten laguntzen diote. Horreta-rako, mundura ireki eta deskubritzeko segurtasunaematen dion oinarri bat behar izaten du, eta horri a-txikimendu-irudia deitzen diogu. Haurrak pertsonahelduekin egiten duen harreman afektiboa da atxiki-

mendua, eta harreman mota hori segurua izatea oi-narrizkoa da. Lehen harreman eta lotura horiek era-gina izango dute haurrak etorkizunean izango duensegurtasun eta babes emozionalean, bai eta egingodituen harreman positiboetan ere.Adin tarte horretan gurasook gara atxikimendu-irudinagusiak, baina irakasleek ere garrantzi handia har-tzen dute. Beraz, haurrek irakasleekin atxikimendulotura eraiki behar dute, eta horretarako denborabehar dute. Irakaslearekin eta eskolako espazioare-kin lotura emeki eta lasai egiteak garrantzia handiadu. Haur bakoitza mundu bat da, bakoitzak beredenbora eta erritmoak behar izaten ditu. Haurrak lo-tura segurua egiten badu, poliki sartuko da giro be-rrian eta gustura joango da eskolara. Beraz,ikastetxeetako egokitzapen prozesua ulertzea etaerrespetatzea funtsezkoa da.

• Haur guztiek, baita gazteek ere, segurtasu-nezko lotura bat behar dute irakaslearekin; batik bat,babes afektiboa sentitzeko eta eskolako eremuan la-saitasunez ibiltzeko. Ziklo aldaketak ere kontutanhartu behar dira. Haurrek ikaskide, irakasle edo es-kola berriak izan ditzakete, eta aldaketa horiek guzti-ek beti urduritu edo beldurtzen gaituzte. Haurrarizerk kezkatzen duen galdetu eta segurtasunaemango diogu: aurretik berarekin joango den ikas-kide batekin geratu, eskola berria ikustera joan, ira-kaslea ezagutu, behar diren gauza guztiakprestatu…

• Haurrak eskolan ongi daude, zainduakdaude; baina argi eduki behar dugu gure haurren he-zitzaile nagusiak gu geu garela, gurekin bezain ongiez direla inorekin izango, gu baikara haien errefe-rente nagusiak. Beraz, ikasturte hasieran ez ezik,ahal dugun neurrian haurrak gurekin egotea beha-rrezkoa da: ahal dugunean etxera bazkaltzera ekarri,jolastokietara eraman lagunekin jolasteko, elkarrekingustuko planak egin… Gurasook gara haien errefe-rentea eta eredua, haien afektibitate eta babes emo-zionalaren sortzaile nagusiak. Beraz, gogora ditzagun udako une lasai eta ederhauek, eta ikasturtean zehar mantentzen ahale-gindu. Ez da erraza, baina hori da nire buruari ipinikodiodan ikasturte hasierako helburu edo amets. Izanzoriontsu eta disfrutatu momentuaz!!!!!

Mapi Urresti OrtizKUTTUN AHOLKULARITZA PSIKOPEDAGOGIKOA

ku t tun@kut tun .net

Ez da errazaizaten

erritmo lasaieta arduragutxikotikerritmo

azkarrera bueltatzea

Page 12: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10

12

Ziur aski, aspaldi entzun duzubadirela “hodeian” edo oncloud eskaintzen diren zerbi-tzuak. Zer esan nahi du honekzehazki, eta zer nolako aban-tailak ditu?

Beharbada aspalditik erabil-tzen ari zara horrelakoak, etazuk jakin ez! Adibidez, Gmail,

Dropbox edo zure sakelako telefonoaren agenda darabiltzazu-nean.

“On cloud” software zerbitzu batek datuak bildu egiten ditu In-ternetetik hel daitekeen zerbitzari batean; hortaz, kontsultatzekoedo kudeatzeko, nahikoa da sarera konektatua egotea eta nabi-gatzaile bat edukitzea.

Abantaila da datuak eskura daudela dispositibo desberdinetatikdenbora errealean.

Honek bi ondorio zuzen ditu:

1) Beti daude eskura, ez dugu biltegiratzeko dispositiborik behar,ez eta gure kontaktuei postaz bidali beharrik ere, zerbitzariarenkokapena partekatu dezakegulako.

2) Hemen ez dago erabiltzaile-talde bat batera lantzen ari dendokumentu beraren bertsio desberdinek eragin ohi duten ara-zorik.

Alegia, bigarren ondorioaz ari garela: imajina dezagun ikasletalde bat elkarlanean ari direla. Ikasle bat erredaktatzen hasi daeta gainerakoei mailez bidali die dokumentua, errebisa eta zabaldezaten. Bakoitzak dokumentuaren lehenengo bertsioaren gai-nean egiten du, eta orduan zenbat taldekide izan, hainbat bertsiosortuko dira.Oso bertsio gutxi behar dira benetako nahaste-bo-rraste bat edukitzeko. Erokeria.

Orain, imajina dezagun hasierako dokumentua idazten duenak“on cloud” zerbitzari batean egiten duela. Testuen editore xumebat baino ez da; baina baditu halako aplikazioek izan ohi dituztentresnak, eta dokumentua Internetetik eskura dagoen zerbitzaribatean gordetzen du.

Gure protagonistak beste ikaskideengana hedatzen ditu doku-mentura heltzeko baimenak; horrela denek ikus dezakete nolaidazten ari den "bakarrik" dokumentua, eta era berean denboraerrealean egin ditzakete aldaketak bertsio beraren gainean.

Behar izan duten gauza bakarra Interneteko nabigatzaile bat da,eta, jakina, erabiltzaile-kontu bat “on cloud” zerbitzuan; gainera,halakoak doan eskaini ohi dira.

Zerbitzu hauek, ordea, desabantailak ere izan badituzte:

1) Behar-beharrezkoa da Interneteko konexioa, eta gaur egun ezdugu beti horrelakorik eskura.

2) Datuak, babestuta egon arren, besteen eskura ere gera litezke.

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia.

3yMedia Comunicación Digital

“Hodeian” bizi

Askotariakoak dira Hizkuntza NormalkuntzaBatzordetik eta Euskara mintegitik urtero bul-tzatzen ditugun ekimenak; horietariko batzukekarriko ditugu gogora zerrendatze honetan:ZUBEROA TAILERRA: DBH 3ko ikasleekin an-tolatzen dugu. Astean behin elkartzen garaatsedenaldian muxikoak ikasteko. Gero,martxoaren erdialdean hiru egunez Zubero-ara goaz maskaradez gozatzera.BEIRE TAILERRA: DBH 4ko ikasleekin antola-tzen dugu. Hor ere astean behin elkartzengara, euskal jota pare bat ikasteko. Nafarro-ako Erdialdea ezagutzea du helburu, ekono-mia zein historia aldetik. Herri esanguratsuakbisitatzen ditugu: Pitillas, Beire, Uxue, Erribe-rri, Tafalla eta Artaxoa. Bi eguneko bidaiaegiten dugu.

KARAOKEA: Euskal musika ezagutzekoasmoz hiru hilabetean behin karaoke batprestatzen dugu ikasle guztiekin. 8 abesti es-kaintzen ditugu eta talde bakoitzak berea au-keratu eta prestatzen du gelan, euskarakoirakaslearekin. Helburua da euskal musikaezagutu eta kantatzea.LITERATUR LEHIAKETAK: Literatur sormenalantzeko eta horretan trebatzeko antolatu-tako lehiaketak dira hauek. Ikasle guztiekparte hartzen dute bertan eta urte bukaeranidazlan sarituekin liburu bat ateratzendugu.Horretaz guztiaz gain, bi urtetik behin KO-RRIKAri heltzen diogu, eta aurten 18.a ego-kitu zaigu; hartarako hainbat ekimenprestatu ditugu:

Plastikan marrazkiekin eta leloarekin bostpankarta prestatu dituzte eta Txingudiko ko-rrika bukatzean zintzilikatu ditugu, ea bi urteirauteko gai diren.Musikan Korrikaren abestia eta “euskarazbizi nahidut” prestatudute, eta bu-k a t z e k o ,ZUMBA ko-r e o g r a f i ad a n t z a t udute, soinke-tako mintegiaren laguntzaz. Euskara minte-gikook leloa, ibilbidea eta datak landuditugu. Martxoaren 22an, ostirala, gureIKASTOLAKO KORRIKA burutu dugu, eta bi-deoz grabatu.Aurrera KORRIKA, Aurrera EUSKARA ETAEUSKAL KULTURA.

Txingudi Ikastola BHI

Euskara eta euskal kulturaren alde

Page 13: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10

13gaztea

Euskaraz solasean, euskaraz jolasean

Guztira 642 haurrek parte hartu dute aur-ten, berriro ere, arrakastaz burutu den SolasJolas udaleku irekietan. “Udalak antolatzenduen egitasmo honen bidez, haurrek seku-lako aukera dute ikasgelatik kanpo etamodu naturalean euskaraz disfrutatzeko etabizitzeko”. Hala azaldu zuen Fernando SanMartin euskara ordezkariak. Horretarakomakina bat ekintza eta irteera antolatzendira, bai uztailean bai abuztuan, 4 eta 10urte bitarteko ikasleei zuzenduta. Uztaileanparte hartu duten 503 haurrek, adinaren etataldearen arabera, hainbat tokitara joandira: Hondarribiko hondartzara, DonostiakoAquariuma ikustera, San Martzialera, Ber-tizko abentura parkera e.a.

Elkarguneetan ere ez dute aspertzeko astirikizan neska-mutikoek. Horietan, egunerokoekintzak gai baten inguruan antolatu di-tuzte. Uztailean, esaterako, Mundu Fantas-tikora bidaia izan dute ardatz eta, horrekinlotuta, asteroko interesguneak Ama lurra,Ur azpiko erreinua, Espazioa eta Ametsenmundua izan dira.

Abuztuko txandak 139 parte-hartzaile izanditu. Txanda horri lotura eman dion gaiaTxutxumutxuen kaxa dugu, eta horren in-guruko interesguneak, zirkoa, ipuinak etadetektibeak. Irtereei dagokienez, berriz, Do-nibaneko txalupan ibili dira, Lezoko igerile-kura joan dira eta Santiagotarretan arraunegin dute.

TxingudiBelaskoenea HH

Lekaenea LH Dunboa HH

Dunboa LH

Belaskoenea LHLekaenea HH

Eguzkitza

642 haurrek parte hartu dute Euskara Arloak antolatu dituen udaleku irekietan

Page 14: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10

- IRUNGO UDALEKO EUSKARAArloak 2012-2013 ikasturteaneuskara ikasi dutenentzakobekak eskatzeko aldia irekidu. Baldintzak: 16 urtetik gora-koa izatea. Bekak gehienezere matrikula gastuen %75aestaltzen du. Epea: Urriak 3. Informazioa: i r un .o rg/euska raz

- UNIBERTSITATEAZ KANPOKOIKASLEEI bekak ematekodeialdia zabaldu du EuskoJaurlaritzak. 2013-2014 ikas-turtea.www.hezkuntza.ejgv.euskadi.netEpea: Urriak 15.- UNIBERTSITATEKO ETA GOI-MAILAKO IKASKETAK egitekoEusko Jaurlaritzaren bekak,2013-2014 ikasturtea.Epea: Irailak 30. - LANKIDETZA BEKAK, 2013-2014 ikasturterako.Epea: Irailak 13.www.euskadi.net/ayuda_sub-vencion- PRAKTIKAK EUROPAR PARLA-MENTUAN: Schuman bekak.

Betebeharrak:-Unibertsitate-titulua.Edukia: bi modalitate daude:orokorrak eta kazetaritza-koak. Bost hilabetekoakizango dira.Epea: Urriaren 15a.- IRUNGO HIZKUNTZA ESKOLAOFIZIALA. Matrikula ofiziala: Irailaren2tik 20ra.

Matrikula internetez eginbehar da: www.eo i run .com

edo

www.hezkun tza.e jgv.eus -kad i . ne t /h i z kun tzak Hizkuntzak: Alemana, Eus-kara, Frantsesa eta Ingelesa- Maila guztiak- Adina: 14 urtetik aurrera.

- EURODESK DISEINU GRAFI-KOAREN II. LEHIAKETA.

Deialdigilea: INJUVE. Gaz-teria Institutua; Eurodesk.Baldintzak: 18 eta 30 urtebitarteko gazte europarrak.Edukia:- Gaia: Europa eta gazteria.- Sariak: 2 Ipad.Epea: Urriaren 1a.Informazioa:Tel: 91 782 76 09dejuanqa@in juve.es

g a z t e i n f o r

Bekak

Ikastaroa Lehiaketak

Mugan-en argazki lehiaketa

4

- AZAROAREN 14TIK 16RA, IRUNGO BIDEO LEHIAKETA. 1.- SAIL OFIZIALA: Bideo laburrak. 1978tik 1995era bitar-tean jaiotakoek parte har dezakete. Lanek 2012-7-1etikaurrerra ekoiztuta behar dute izan. Saria: 1500 €.2.- LABUR +: 13tik 17ra urte bitarteko gazteei edozeingauri buruzko beren sortze-ikuspuntua adierazteko go-mita luzatzen zaie. Saria: 400 €, laburrak ekoitzteko ma-teriala erosteko.3.- BIDASOA ESKUALDEA SAILA: Eskualdeko errealizatzai-leen lanik nabarmenenak. 1978tik 1995ra bitarte jaiota-koek parte har dezakete. Lanek 2012-7-1etik aurrerraekoiztuta behar dute izan. Saria: 200 € eta inskripzioaEspainiako 50 jaialdietan.Epea: Urriak 4. Lanak eta izen-emateak, Clicks for Fes-tival plataformaren bidez.

Gazte Bideoaren Lehiaketa

14

- MUGAN IRUNGO MERKATARIENELKARTEAK Irun, Merkataritza etaHiria Argazki Lehiaketa antolatudu. Lehiaketak bi sail ditu: - Hiriko merkataritza: dendak,erakusleihoak, ostalaritza...- Irun hiria: kaleak, monumen-tuak, lorategiak, jaiak...Epea: Irailak 20Oinarriak: www. i r uncent rocomerc ia lab ie r to.com

Euskara ikastaroak AEKn- MAILA GUZTIAK- AGIRI OFIZIALAK- HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK- IRALE- ON LINE IKASTAROAK- AUTOIKASKUNTZA- GURASO TALDEAK- ERABILERARI BEGIRAKOSAIO BEREZIAK

MATRIKULA IRAILAREN 4TIK 24RA

i r [email protected] rgTEL: 943 628834

- HABE: TITULU OFIZIALAK- MAILA GUZTIAK- EGA- AZTERKETENPRESTAKETA- AUTOIKASKUNTZA- GURASO TALDEAKMATRIKULA EPEA:IRAILAREN 6TIK 26RA.TEL: 943 635266her jak@ter ra.com

Herri Jakintzaeuskaltegia

Page 15: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10

Irailaren 1etik 30eraPlaiaundiko Parke EkologikoanArgazki erakusketa

Naturaren inguruko argazkierakusketa: Beste mundu ba-tzuk: txikiaren unibertsoa.

Urriaren 27ra arteOiasso MuseoanErakusketa

Inbasio Napoleonikoak 1808-1813. Erakusketa Irunen, Ber-garan eta Tolosan aurkeztukoda, frantziarren aurka probin-tzian izandako guda-zelaienherrietan, alegia.

Azaroaren 3ra arte

Menchu Gal erakusgelanPintura erakusketaMenchu Gal artista irundarra-

ren erakusketa: Itsas gaiaketa barnealdeak.Ordutegia: Ostiral eta la-runbatetan: 18:00etatik21:00etara. Igandetan: 11:30etik13:30era.

Irailaren 7anKontzertuaJunkal plazatxoan19:45ean, Irun Hiria MusikaBandak kontzertua eskainikodu Irunen zaindari JunkalekoAndre Mariaren ohoretan.

Irailaren 13etik 15eraFicobanAzokaEXPOGROW Kalamuaren Na-zioarteko Azoka. Kalamuarensektoreko 200dik gora profe-sional eta marka. Herri Kirolak,skate eta hainbat ekintza zeinikuskizun. Musika: Lee“Scratch” Perry & Mad Profes-sor, Sinsemilia, Berri Txarrak,JSK...

Irailaren 14anAiako HarrianHaurrentzako jolasak10:00etatik 13:00etara, Lapu-rrituriko Informazio Gunean,haurrentzako jolasak. Doakojarduera.Informazioa: 010 telefonoan.

Irailaren 14anSarjia parkeanHip-Hop18:00etan, gazteei zuzendu-tako Goazen Parkera jarduerasortaren barruan, HIP HOPJAM.

a i s i aa

Kemen Dantza Taldearenerakusketa

Zer: SOINAK DANTZAN erakusketa Noiz: Irailaren 2tik 15era Non: Laboral Kutxako Kolon ibilibideko aretoanBertan, taldearen 40 urteko historiaren errepasoxumea egiteaz gain, hainbat jantzi ikusteko au-kera izango da, modu berezi xamarrean. Erakus-ketan, Kemenen urteurren-ekitaldien amaieraizango den bazkarian parte hartzeko tiketak erosiahal dira (45 €tan). Erromeriaz girotutako bazka-ria urriaren 12an izango da, Iñigo Lavadorenean.

15

Eskola KirolaEskola Kirola eskolaz kanpoko kirol egitasmoa da,Irungo Udalakantolatzenduena. Zeinentzat:LHko 3. mailatik6.era bitartekoikasleei zuzen-dua. Egutegia:2013ko urriaren1etik 2014komaiatzaren31ra.Izen-ematea: Irailaren 16tik 20ra, Irungo ikastetxee-tan, HAZ/SACen edo www. i r un .o rg helbidean.Prezioa: 120 € (urrian). Nahi izanez gero, bi epetanordain daiteke: 60 € urrian eta 60 € urtarrilean.

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Page 16: 212. zk. Irunero · 2013 Erreportajeak Jose Mari Michelena, musika-tresna afinatzaile 3 1813ko San Martzialgo guduaren 2. mendeurrena 6Santiago auzoaren historia, liburu batean 10