MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil...

54
MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023

Transcript of MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil...

Page 1: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

MUSEOLOGIAPLANA

NORABIDE 2023

Page 2: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal
Page 3: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal
Page 4: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

2019 > EUSKAL ITSAS MUSEOA UNTZI MUSEOAREN NORABIDE BERRIA,

FORMATU DINAMIKO, MODERNO, ETA PARTE-HARTZAILEAGOA IZATEKO

Page 5: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal
Page 6: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NABIGAZIOMAPA

Page 7: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

5

1 NABIGAZIO MAPA

1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal Itsas Museo bihurtuak, berritu egin du gure itsas tradizioaren ezagutza eta zabalkundea sendotzeko proiektua. Euskal Herriaren eta itsasoaren arteko aspaldi-aspalditiko loturek beharrezko zuten bere historia eta itsas ondarearekin zerikusia zuten alderdi guztien garrantzia nabarmenaraztea. Horretarako, Museoak funtsezko bihurtu behar zuen, gure nortasunaren ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk ulertu ahal izateko.

Proiektu berria itsas kulturaren erreferentzia bihurtzeko asmoz jaio da. Edukiak aberastu ditu, eta bere presentzia sendotu, berriz, itsas historia gogoratzera, nabigatzaileak ezagutzera, artearekiko harremana bultzatzera edotagizartearekiko eta herri tradizioekiko loturak areagotzera zuzendutako ekimen guztietan. Alderdi horiek guztiek lekua baitute gure itsas tradiziora eta horrekin lotutako guztira hurbildu eta hobeto ezagutu nahi duten guztientzako topalekua izan nahi duen Museoan.

Itsasoaren erakarmen izugarriak balio behar digu, halaber, beste inguru batzuetatik bisitan etortzen zaizkigunei Donostiako kaia hurbiltzeko. Askok historia komuna aurkituko dute, ostertzetik hara lur eta aukera berrien bila menturatu ziren gizon eta emakumeek ozeanoetan egin historia alegia. Beste batzuek, berriz, ikusiko dute ontzi eta itsas historiako gertaerarik garrantzitsuenetan euskaldunak eta gipuzkoarrak, ia-ia beti, toki nabarmenean ageri direla, eta bere baitan hasiko dira, gure herri txiki honek itsaso baztergabean horrenbesteko aztarna utzi izateko zer ote duen pentsatzen.

Euskal Itsas Museoak dagokien testuinguruan kokatu behar ditu helburu eta asmo horiek guztiak, edukiz horniturik, itsas kultura eta ondareari lotutako proiektuak dinamizatuz, eta horiek denontzako era erakargarri eta hurbilean aurkeztuz. Museo plana dugu bidaia berri honetarako nabigazio mapa, eta finkatutako norabide berriak porturako bandan jarriko du proiektua. Haizea aldeko izango ahal dugu!

Denis Itxaso

Kultura eta Turismoko diputatua

Page 8: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

TESTUINGURUA

Page 9: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

7

2 TESTUINGURUA

Museologia Plana ontzea beharrezkoa da Museoaren barruko lana antolatzeko, haren erakunde sustatzailearekin harremana bultzatzeko eta lortu nahi diren helburuak eta jomugak definitzeko.

Museologia Planak, tresna praktikoa den neurrian, Museoak 1991. urtean ireki zenetik egindako ibilbideari erreparatzen dio, eta Museoaren identitatea eta posizio zein helburu berriak aztertzen ditu. Era horretan, Museoaren postulatu berriak aplikatzeko lan-jarraibide berrien nondik norakoak emateko baliatuko dugu.

Museoaren garapena baldintzatu duen irekiera- edo sorrera-etapan, nagusiki ikerketa-ekintzetan eta kultura-dibulgazioan aritu gara eta, horren ondoren, orain bi etapari bakar batean aurre egin nahi diogu. Museoak behar-beharrezkoa duen identitate-berrikuntzan arituko gara, egungo diskurtsoa gaindituz eta, eduki berrien eta bisitariak aktibatzeko formula berrien bidez, museoaren posizioa finkatuz, baina horri aldaketara egokitzeko etapa gehituko diogu. Bertan, inguruan ditugun apustu bihurrien aurrean (ezagutzaren gizarteko eduki erakargarriak sortzea, teknologia berrien eta aisialdiko kontsumo berrien inpaktua, etab.), museoak bide berriak arakatu behar ditu.

Bilakaera berri horrek apustu, jomuga eta helburu berriak proposatzeko modua emango du, egun existitzen diren ezagutzaren transmisiorako modu eta estrategia berriekin bat datorren estrategia berri bat onduz. Formulazio berri baterako gogoeta-prozesu horretan, sartu behar dira euskal itsas historiak itsas historia unibertsalerako izan duen garrantzia eta gure kultura-testuinguru hurbila.

Plan hau hiru helburu nagusirekin sortu da. Lehenik eta behin, ekipamenduaren neurriak baloratzea, antolakuntza eta kudeaketari begira. Bigarrenik, haren identitatea definitzea. Azkenik, beharrezko ildo nagusiek gidatutako lan-egutegi bat ezartzea, haren instalazioak, kultura-programa eta antolakuntza operatiboa eguneratzeko.

Museoa irekitzeko hasierako proiektua egin zenetik, Museoak ez du izan dokumentu

integral bat museologia- eta kudeaketa-arloetan bere epe luzeko lan-ildoak zehazteko, salbu eta 2007an, irizpide-aldaketa bat gertatu baitzen orduan erakusketa-proposamenean, erakusketa iraunkorra baino, aldi baterako muntaketak lehenetsi zituena. Hala ere, museoa kudeatzeko lehiaketa bidezko esleipen-prozesuetan, enpresa esleipen dunek museoaren ibilbidea gidatuko zuten helburuak, programak eta ekintzak aurkezten zituzten beren proposamenetan, oinarrietan zehazten zen aldirako.

Dokumentu hau diagnostiko bateratu baten laburpena da, eta Museoaren ibilbideari atzera begirako begirada bat ere ematen dio, hura bigarren mailako erreferentziazko informaziotzat hartuz. Askotariko kontraste-prozesuen eta iritzien emaitza da, eta lurraldeko gizarte- zein kultura-eragileek parte hartu dute. Gerora, jada ezarritako metodologia batean eta haren kudeaketa eta finantzaketarako administrazio-testuinguruan oinarrituz, helburu eta jomuga batzuk ezarri dira denbora-tarte luze baterako. Era horretan, zuzendaritza-taldeek eta ikuskaritza-organoek Museoaren etengabeko hobekuntza prozesua jarraitu ahal izango dute.

Museologia Plana prestatuz, erakundea ikuspegi kontzeptual batetik definitzeari buruzko ideiak eta irizpideak eztabaidatu ahal izan ditugu gure artean, baita gogoeta egin ere, eta gizarte- eta kultura-arloko eragileekin horiek partekatu. Horretan oinarrituz, askotariko lan-programak eta helburuak ezarri ditugu.

Beraz, Museoaren ibilbideko eten-puntu bat da, gogoeta egiteko gelditzea, eta epe erdira ideiak, baliabideak eta energiak erabaki eta egituratzea. Askotariko lan-arloetan jarraitu beharreko bidea adieraziko duen etorkizunera egindako begirada da, Museoa definitzeko tresna baliagarria izan dadin (identitate berria) eta lan-plana zehaztu ahal izateko (bide-orria).

Euskal Itsas Museoa

Zuzendaritza

Page 10: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

AURKIBIDEA

Page 11: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

9

AURKIBIDEA

1 NABIGAZIO MAPA ............................................................................ 5

2 TESTUINGURUA ................................................................................. 7

3 ATARIKO DIAGNOSTIKOA ............................................................ 11

4 PLAN ESTRATEGIKOA: MUSEOAREN OINARRIAK ..................... 134.1 Formulazioa ............................................................................................................................ 13 4.2 Helburu estrategikoak .......................................................................................................... 14 4.3 Balio beregaina eta kanpoko proiekzioa ........................................................................... 15

4.3.1 Erakundearen proiekzioa ..................................................................................................................... 164.3.2 Gizarte- eta kultura-proiekzioa ........................................................................................................... 164.3.3 Lurralde-proiekzioa ............................................................................................................................... 17

4.4 Proposamen kontzeptuala, 10 ideiatan laburbilduta ...................................................... 18

5 NORABIDE 2023: PLAN ESTRATEGIKOTIK OPERATIBORA ...... 21

6 PLAN OPERATIBOA ......................................................................... 236.1 Kultura-ardatza ...................................................................................................................... 23

6.1.1 Bildumaren programa.......................................................................................................................... 236.1.2 Ikerketa Programa ................................................................................................................................ 256.1.3 Bitartekaritza Programa ...................................................................................................................... 27

6.2 Kudeaketa-ardatza ................................................................................................................ 33 6.2.1 Zuzendaritza eta Barne Koordinazioko Programa ......................................................................... 346.2.2 Bezeroaren Arretarako Programa ..................................................................................................... 366.2.3 Funtzionamendu Operatiboko Programa ........................................................................................ 396.2.4 Giza Baliabideen Plana ........................................................................................................................ 406.2.5 Ekonomia eta Finantzen Plana .......................................................................................................... 40

6.3 Tresna orokorrak .................................................................................................................... 41 6.3.1 Marketin-estrategia .............................................................................................................................. 416.3.2 Museoaren digitalizazioa .................................................................................................................... 456.3.3 Kalitatea kudeatzeko sistema ............................................................................................................ 47

7 EZARPENA ETA JARRAIPENA ......................................................... 49

Page 12: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

ATARIKODIAGNOSTIKOA

Page 13: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

11

3 ATARIKO DIAGNOSTIKOA

Indarguneak

Gure ingurunean, Museoa erreferentzia nabarmena da itsas ondareko ikerketa- eta dibulgazio-arloan. Ibilbide historiko garrantzitsua du, eta horri ondare-interes handiko bilduma garrantzitsua edukitzea gehitu behar zaio. Bestalde, erakusketa, argitalpen eta harreman- eta kolaboratzaile-sareari lotutako jarduera aipatu behar da.

Nabarmendu beharreko beste balio bat eraikina da, itsasoari hertsiki lotua eta kokapen garrantzitsukoa.

Bukatzeko, Museoaren aldeko elementu bat gai-multzoa da, lurraldeari oso lotua eta euskal itsas ondarearen multzoari irekia. Horrek ikerketa, kultura-garapen eta harreman-arloko aukera ugari pizten ditu.

Ahulguneak

Museoak bi gabezi handi ditu. Batetik, espazio gutxi du, hala barne-erabilerako guneetan nola erabilera publikoko eremuetan. Muga horiek direla eta, ezin ditugu neurri estandarrak gainditzen dituen tamaina handiko erakusketarik edo artelanik eduki; aldi berean, erabilera anitzeko espazioak ditugu, eskasak hainbat erabilerari egoki erantzuteko (kultura-, pedagogia-, gizarte-, arreta- eta abarreko ekintzak). Museoak, egungo instalazioetan, erakusketa-areto gisa funtzionatzen du, haren baitan espazioak mugatzen dituen proposamenak hartuz, eta ezin du iraunkorki eduki euskal itsas ondareari buruzko diskurtso integratu eta oso bat. Gainera espazio-falta eta aretoen antolamenduaren ondorioz, Museo osoa itxi behar izaten da erakusketan egiten den edozein aldaketatarako, partziala izaki ere.

Bigarrenik, lantzen dituen gai-multzoa eta kultura-eragileei zein herritarrei ematen dizkien zerbitzuak garrantzitsuak izanagatik, Museoak ez du giza eta diru-baliabide nahikorik tamaina handiko kultura-proiektuetan murgiltzeko.

Munta txikiagoko beste faktore batzuk, egungo egoera baldintzatzen dutenak, ondorengoak dira: batetik, egungo izena eta, bestetik, hirian garrantzi eta oihartzun handiagoa duten kultura-eskaintza nabarmen eta biziekin lehiatu beharra.

Aukerak

Hiru dira Museorako aukera gisa egun aurkezten zaizkigun alderdiak: Gipuzkoako Foru Aldundiak eta beste erakunde batzuek Museoa bultzatzeko duten gogoa, itsas ondarea aintzat hartzeko, hura babesteko balio-elementu bat delakoan, eta hirian kultura-eskaria dagoelakoan, hala bertako biztanleen aldetik nola hiria bisitatzen duten pertsonen aldetik; gainera, hurrengo urteetako testuingurua mesedegarria da gai-eremu horrentzat, munduko lehen itzulbiraren 500. urteurrena beteko dela eta. Museoa erreferente bilaka daiteke itsas ondareari lotutako kultura-proiektuetan eta -ekintzetan, baita Elkanoren efemeridearilotuta ere. Gainera, eragile laguntzaile izandaiteke jada hasitako askotariko proiektuetan, adibidez, Pasaiako Itsasaldian edo Arrietakua Jauregian, adibide batzuk aipatzearren.

Mehatxuak

Akatsa izan daiteke pentsatzea Museoak bakarrik eskaintzen dituela ondareari lotutako kalitatezko kultura-proiektuak; izan ere, hirian eta lurraldean, badira ekimen eta ekipamendu sendoak, eta Museoa ezin da haiekin lehiatu bisitari-profil berdina erakartzeko (ikasleak, turistak edo bisitariak, oro har), mugak dituelako. Alde horretatik, gomendagarria daadiskidantzak landu eta sinergiak zein proiektu partekatuak artikulatzea, arlo guztietarako (moila, hiria, lurraldea, euskal kostaldea, etab.) win-win helburu argi batez arituz.

Page 14: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

PLANESTRATEGIKOA

Page 15: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

13

4 PLAN ESTRATEGIKOA: MUSEOAREN OINARRIAK

4.1 Formulazioa

Museoak dema garrantzitsua du aurrean: alde batetik, egungo identitate-fasea gainditzea eta, bestetik, etorkizuneko demen aurrean posizio berri bat bilatzea (bildumak berrantolatzea, edukiak gizarteagatik eta gizarterako sortzea, komunikazioa, kontsumo-ohiturak eta gizarteko aisialdia eta, bukatzeko, ekintzen finantzaketa jasangarria). Horretarako, berrikuntza osoa egitea pentsatu dugu, diskurtso, dema eta helburu berrituetan oinarrituz, eskariarekin eta egungo ezagutzaren transmisio-moduekin bat etorriz.

MISIOA

Bere kultura-arloan erreferentziazko ekipamendu bat izatea, euskal itsas ondarearen multzoa eta historia kontserbatu, aztertu eta, batez ere, dibulgatu eta zabaltzera bideratua, irisgarritasun, kalitate eta zorroztasun zientifikoko baldintza onenetan.

Itsas ondarearen berezko balioak aktibatzea (identitatea, ezagutza, jasangarritasuna, gogoeta, etab.), Museoaren instalazioetara eta haren bildumetara albait gehien hurbildu eta hura disfrutatzeko modua jarriz.

IKUSPENA

ICOMek ondorengoa definizioa ezartzen du museorako: “Museo bat erakunde iraunkor bat da, irabazi asmorik gabea, gizartearen zerbitzutan eta jendeari irekia, gizateriaren eta haren ingurunearen ondare materiala eta ez-materiala eskuratu, kontserbatu, aztertu, erakutsi eta zabaltzen duena, azterketa, hezkuntza eta aisialdirako”. Definizio hori erreferentziazkoa, gaurkoa, osoa eta moldakorra iruditzen zaigu museo berriaren planteamendurako. Hala ere, definizio horren bi ñabarduratan jarriko dugu indarra:

“…gizartearen zerbitzutan…”, ekipamendu publikoa delako, eta

“…ondare materiala eta ez-materiala […] zabaltzen duena…”. Kontserbazio- eta azterketa-alderdiez gain, Museoaren dibulgazio-lanean jarriko dugu arreta, bereziki bisitari guztientzat, hezteko eta atseginerako.

Gainera, abiapuntuko planteamendu hori aberastu nahi dugu, ikuspegi osagarri batzuen bitartez:

Museoaren bilduma eta beste ondare-elementu batzuknabarmendu.

Kultura-ondare ez-materialabereziki gorde (lehen jada aipatua).

Euskal itsas historia islatuko duen diskurtsoa eraiki.

Euskal itsas ondarearen erakusleiho izan.

Sorkuntza garaikideari lotutako ekimenak integratu.

Askotariko eragileen arteko lankidetza sustatu.

Herritarren artean ondarea gizarteratzeari begira dauden estrategiak garatu.

Kultura eta gizarterako eta harremanetarako gune dinamiko bilakatu, hala hurbileko ingurunean nola nazioarteko mailan.

BALIOAK

Balioak museo moderno, dinamiko eta publiko batenak izango dira:

- Arte, ezagutza, ondare eta historiariburuzko sentikortasuna etaerrespetua.

- Komunitate artistikoaren eta harekiko integrazioa.

- Kalitateari buruzko konpromisoa.

- Bisitariekiko orientazioa.

- Bokazio didaktikoa.

- Kanpo-eragileekiko integrazioa etalankidetza.

- Gizarteari buruzko konpromisoa.

- Inklusioa eta gizarte- eta genero-berdintasuna sustatzen dituztenekintzen garapena.

- Kokatzen den tokiko giza eta talde-garapena bultzatzea.

- Ekipamenduaren askotarikotestuinguruetan (kultura, gizarte-arloa, ekonomia eta ingurumena),irizpide eta praktika jasangarriakaplikatzea.

Page 16: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

4.2 Helburu estrategikoak

Helburu estrategiko batzuk ezarri ditugu, goian adierazitako misioa eta ikuspena onartzean sortuak. Epe erdi eta luzeko helburuak dira, gerora helburu espezifikoekin osatuko direnak, ordurako ekimen zehatzei lotuta.

MAKRO HELBURUA

Museoaren bokazioa, kudeaketa eta trakzio-gaitasuna eguneratzea,Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta lurraldeko gizarte- zein kultura-eragileen arteko erantzukizun partekatua duen kulturaren gobernantzaren eredu bat baliatuz.

HELBURU ESTRATEGIKOAK

Zer? Nola egin?

01/

Museoaren eta haren kontserbazio- eta erakusketa-baldintzak hobetu

Eskurapenetarako politika bat eta funtsak ezarriz eta, batez ere, Gordailuarekin lankidetzan (eta hark duen ahalmena probestuz), Museoko bilduman gordetako pieza bitxiak aktibatuz, kultura-proposamen partekatuen bidez.

02/

Kultura-programazio zabal eta moldagarria garatu

Euskal itsas ondareari eutsiz, sustatuz, dibulgatuz eta hura aberastuz, askotariko adierazpideetan, Museoa gune moderno, aktibo eta erreferentziazko bat bihurtuz, eta haren ekintzaren lurralde-eremua areagotuz, kultura-dinamizazio parte-hartzaile eta orokorraren bidez. Giltzarria da kultura-prozesu biziak garatzea, nagusiki ondare ez-materialari lotutako ekintzetan, bereziak, eta aldez aurretik aurkeztu gabeak.

03/

Balizko bisitariak zabaldu

Gizarteari itsas ondarea hurbilduz eta haren ezagutza bultzatuz. Herritarren eta kulturaren gune bat.

04/

Aliantzak, lankidetzak eta proiekzioa osatu

Sareko eta erlazionatutako museo bat bultzatuz (kultura-, gizarte-, teknologia- eta enpresa-arloko), beste erakunde batzuekin lankidetzan. Etorkizunari, itsasoari eta munduari argi eta garbi begiratzen dion museo bat, lankidetzan aritu, gehitu, lagundu eta lidergoa hartzeko prest.

05/

Barne-kudeaketa hobetu

Museoaren antolakuntza, azpiegitura eta funtzionamendua hainbat helburu orokor lortzeko etengabe egokituz.

06/

Pixkanaka ekipamendua bere burua sustengatzeko gai izateko lan egin

Bere baliabideen bitartez, bere burua finantzatzeko nolabaiteko gaitasuna lortuz, produktuak eta zerbitzuak gehituz, beste ekonomia-arlotan parte hartuz, sinergiak eta balio erantsiko ekintzak bultzatuz eta kulturaren ekonomia aktibatuz.

Page 17: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

PLAN ESTRATEGIKOA: MUSEOAREN OINARRIAK

15

Nolakoa da Bilduma?

Zer eta nola ikertzen da?

Nolako harremanak nahi ditu?

Ondarearen erabilera eta proiekzioa (instituzionala, gizarte- eta kultura-arloan, eta lurraldekoa)

Nola jartzen da harremanetan, eta komunikatu?

Neurketa

(museoa - hartzaileak dialogoa)

4.3 Balio beregaina eta kanpoko proiekzioa

Museoaren balio beregaina eta kanpora proiektatzeko dituen ahalmenak haren jarduera oinarritzen duten arloen garrantziaren arabera mugatuta daude; arlo horiek ondorengoak dira:

Balio beregaina: Bilduma. Ikerketa.

Kanpo-proiekzioa: Jarrera. Kultura-bitartekaritza

ahalmenak, elkarrizketarako ahalmenak, kultura-dinamizazioa eta harremana.

Era orokorrean, Museoak kanpora duen jarrera (bere proiekzioak).

Museoaren bilduma hobetuz eta bertako ikerketa-ekintzak eta, Museoko bilduma aktibatuko duten kultura-proiektuen bidez, herritarrek hura eskueran izateko askotariko mekanismoak bultzatuz, Museoa kanpora proiektatzeko ahalmena hobetu eta zabaldu ahal izango dugu.

Balio beregaina

Kanpo-proiekzioa

Page 18: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

4.3.1 Erakundearen proiekzioa

Dagoeneko 27 urte igaro dira Museoa ireki zenetik, eta orain errealitate sendoa da, eta ezin besteko erreferentzia bat Euskal Herriko kultura-munduan ondarea gordetzeko eta kultura dinamizatzeko. Denbora honetan, askotariko lan-ildoak ireki dira ondarea berreskuratzearen inguruan eta itsas historia eta kulturaren ikerketa- zein zabalkunde-lanean.

Gipuzkoa itsasora lerratu da historiaren hasieratik. Gipuzkoan bizi diren pertsonen lurralde fisiko, ekonomia-garapen, politika-testuinguru eta gizarte- zein kultura-identitatearen zati handi bat itsasoari lotuta dago. Errealitate horrek justifikatu egiten du itsasoaren diskurtso bat, lurraldearen identitatearen erakusgarria den neurrian. Diskurtso horretan, historiaren ikuspegia sartzen da, baina baita itsas zientziak, industria, arrantza-jarduera, itsasoari lotutako herri-kultura, eta gizakiaren eta itsasoaren arteko erlazio hori inspirazio-iturri hartzen duen artea ere. Gipuzkoako Lurraldearen eta haren biztanleen historiaren interpretazioa itsas ondarearen eta kulturaren eta beste diskurtso osagarri edo ardatzak egituratzearen bidez egiten da. Gipuzkoako Foru Aldundiak bisitari guztiek disfrutatzeko moduko toki bat bihurtu nahi du ekipamendu hau, Gipuzkoako zein kanpoko bisitarientzako leku erakargarri bilakatu, haiei euskal herriak itsasoarekin duen harreman liluragarria helarazteko.

Museoak duen toki paregabea ikusita eta beste espazio batzuetan (adibidez, Gordailuan) egin daitezkeen beste eginkizun batzuk baztertu gabe (adibidez, berreskurapena, kontserbazioa eta azterketa), museo-proiektu berriak Euskal Herriaren itsas ondarea eta historia zabaltzen eta dibulgatzen jarri ditu indarrak, itsas ondaretzat ulertuz kultura material eta ez-materialeko elementuen multzoa, historia guztian itsasoari zein nabigazioari lotutako giza jardueraren fruitu. Museoak ahalegin berezia egingo du euskal itsas ondarea dinamizatzen, alde guztietatik, eta modu didaktikoan eta erakargarrian saiatuko da jende guztiari hura helarazten.

Museoa komunitate bateko partaide denez, baita haren zerbitzutan aritu eta gizarte-, kultura- eta geografia-ingurune zehatzean txertatzen denez ere, uztarketa hori sustatu eta adierazi egin behar da, Museoa inguruneko gainerako kultura- eta gizarte-eragileekin modu aktiboan lankidetzan arituz; era horretan, ezin hobeki probestu ahal izango ditugu ondare-baliabideak.

Era horretan sortutako sinergiak baliatuz, herritarrei eskainitako zerbitzuak hobetu ahal izango dira. Lan-ildo horretan bertan, lehentasuna izango da proiektuarentzat

gainerako kultura- eta turismo-eragileekin lankidetzan aritzea, lurraldearen eta haren kanpoko multzoa nabarmenduz: aipatu behar da sail honek interesa duela Museoak lurralde mugakideetako ekipamendu eta eragileekin lankidetza-aukerak bilatu eta susta ditzan, haiek itsasora begira bizi izan baitira Gipuzkoa bezala, eta haiekin partekatzen ditugu historia, kultura eta interesak, bereziki Bizkaia eta Ipar Euskal Herriarekin.

4.3.2 Gizarte- eta kultura-proiekzioa

Ohartzen gara herritar guztiekin parte hartzeko dinamika berriak aktibatzearen garrantzia. Horretarako eta parte hartzailea izan dadin, Museoa egunero erabiltzeko toki bat bilakatu nahi dugu, konfiantzazko gune bat, geurea sentitzeko modukoa eta hiriko zein lurraldeko errealitatean integratua, herritarrak sortu eta partekatzera zirikatuko dituena, parte hartu eta kolaboratzera, baita proiektuak eta ekimenak proposatzera ere.

Museo instituzionalen paradigma-aldaketa hori apustu handia da; izan ere, museoen eta bisitarien arteko elkarrekintza hutsaren hurrengoa izan da tradizionalki. Horretarako, aldatu egin behar da bisitarien feedbackaren gainean Museoa gailentzeko duen harreman mota, eta entzuteko bideak ireki, orain arte pertsonen arteko harremana asko bistaratu eta erraztu duten 2.0 tresnez aparte.

Espazio presentziala eta birtuala konbinatzea ideia bat da, baina beste batzuk ere landu daitezke: kultura-programazioa diseinatzeko tailerrak, muntatzen eta funts-ekarpena egiten komunitateak parte hartzea, erakusketako edukietan elementu anonimoak sartzea, diskurtso inklusiboagoak gizarteratzea, eta noranzko biko elkarrizketa sustatzea.

Hala, oinarria da Museoa, lurraldekoa izateaz gain (foru-bilduma baita), auzoko kultura-ekipamendua izatea, Alde Zaharreko eta kaiko gizarte-erakundeen topaleku izatea.

Inguruneko komunitatearekin integratzeko ikuspegi horrekin batera, Museoa turismo-intereserako gune izan behar da. Donostiako kaiak turismo-elementu ugari ditu, eta erakarri egiten dute, hala hiriko nola jatorri guztietako pertsonei. Bisitari-fluxu handi bat hartzen du, eta nabarmen hazi da azken garaiotan. Gipuzkoako Foru Aldundiak Museoa sendotzeko etapa bati heldu nahi dio eta, beraz, lehentasunetako bat errealitateari dago zuzenean lotuta. Horrenbestez, bere helburuen artean egongo da ere kanpoko bisitariak erakartzeari lotutako estrategiak garatzea.

Page 19: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

PLAN ESTRATEGIKOA: MUSEOAREN OINARRIAK

17

4.3.3 Lurralde-proiekzioa

Museoak proposatzen duen etapa berrirako, posizio berri bat hartu behar dugu museoen panorama orokorrean eta, bereziki, askotariko geografia-eremuetan. Posizio hori eraikitzen da ez bakarrik komunikazio- eta sustapen-ekintzen bidez, baizik eta lurraldeko eragile eta erakundeekin lankidetza-harremanak ere josiz.

Diputazioaren gogoa da, halaber, museoa haren komunitatean eta lurraldean txertatuta egotea eta haren egiteko moduak lurraldeko askotariko kultura-eragileen eta bisitarien arteko zubi-lana egiteko balio izatea. Beraz, lurraldeko beste kultura-, gizarte- eta ekonomia-eragileekiko lankidetzaren, sare-lanaren kultura bat izan behar du indarrean.

Bestalde, itsas ondarearen interpretazio-logika bat lurralde-ikuspegiz aplikatuz, beharrezkoa da kanpo-harremanak sortu eta elikatzea lurraldearen osotasunean kultura-proposamenak garatzeko.Ondorioz, museo-lurraldea, lurralde-museoa kontzeptua lantzen da, museoa

zabal eta irekiagoa egiteari begira, eraikinak espazioan dituen mugak muga.

Proposamen horretan, proiektu bat dugu esku artean (Gipuzkoa Itsastarra), helburutzat hartuz lurralde historiko osoko itsas historiako adierazpide material eta ez-materialak berreskuratu, aztertu, kontserbatu eta dibulgatzea sustatu eta koordinatzea.

Museoa zabaltzeko ideia horrek noranzko biko lan-ildo interesgarri bat aurkezten du:

- Museotik kanpora beste nonbaitprogramatzeak erraztu egingo dituproiektu parte-hartzaile etainteresgarriagoak, lurralde-interpretazioaren eta kultura- eta instituzio-eragileen metaketarenlogikan kokatuta.

- Bestalde, lurraldeak Museoan jarri ahalizango du arreta, baita bertan bereburua islatuta ikusi ere, kultura-proiektuen bidez; izan ere, Museoarenkokapen estrategikoa baliatuz,proiektuok fluxuak atzeman etalurralderantz bidera ditzakete.

Page 20: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

4.4 Proposamen kontzeptuala, 10 ideiatan laburbilduta

Goiko formulazioa eta Museoak kontuan hartu behar dituen helburuak eta askotariko proiekzioak (edo ikuspegiak) laburbilduz, atal honetan dekalogo bat adierazi dugu, etorkizuneko identitatea eta ekintzak taxutuko dituena:

1. Erreferentziazko kultura-ekipamendua, orain arte indarreanizandako kudeaketa-ereduari lotuzlan egingo duena, nahiz etaprozedura eta tresna berriakgehituko ditugun, kudeaketa etaeraginkortasun operatiboahobetzeko.

2. Izen berria: Euskal Itsas Museoa-Museo Marítimo Vasco. Izen horrek osoago eta zehatzago harrapatzen du erakundearen gogoa eta gai-multzoa. Aldaketa horri esker, identitate berri bat izango dugu, eta modua emango du, gainera, gure jardueraren ikuspegi zabalagoa izateko eta bisitatuko gaituzten pertsonen aurreikuspenekin bat egiteko.

3. Euskal herriaren eta itsasoarenarteko erlaziotik sortzen denhistorian (idatzizkoan zein bizian)eta kultura-ondare materialean zein ez-materialeanespezializatutako museoa.

4. Bildumaren balio handia etaaniztasuna. Horiek erakusketa-espazio berriekin eta ikerketa- zein dibulgazio-lan berrituarekinuztartuz, Bizkaiko golkoko kostaldeko itsas ondareari buruzko erreferentzia-zentro bilakatzeko asmoa duen proiektu bihurtzen da museoa, beste batzuekin lankidetzan arituz.

5. Munduari irekitako museoa da,itsasoari eta kulturari lotutakopertsonei, harremanei, proiektueieta edozein motatako ekimeneiirekia.

6. Donostiako Kaian du egoitza, bainaharen jarduera ez da geografikokiadministrazio-ingurune horretaramugatzen, euskal itsas ondareakere ez baitu horrelako mugarik.

7. Gipuzkoan eta euskal itsashistoriari lotutako espazio etabaliabideetan zehar prozesuen etaproiektuen eragile aktibo gisajokatuz (sustatuz, koordinatuz,katalizatuz, zabalduz), halakostaldean nola barnealdean, foru-museoa baita, bazkideak bilatuzeta lurraldeko erakunde publiko etapribatuen laguntzaile arituz.

8. Kultura-gobernantzarenkontzeptua eta fenomenoa sartuzeta, hartara, administraziokoaskotariko mailek erakundepribatuekin eta gizarte zibilarekindituzten erlazioak erraztuz,partaidetza handiagoa sustatzenduten ekintzak (kasu honetan,ondare eta kulturakoak)bultzatzeko helburuaz.

9. Museo erabilerraza izatea, zentzuguztietan.

10. Kudeaketa estrategikoaren bidez,adierazitako oinarriak artikulatuzeta ezarriz, beste ezagutza- etakontrol-arlo batzuk sartuz, adibidez:ondare-kudeaketaren plangintza-jarraibideak, giza baliabideen kudeaketa (trebakuntza eta balioaniztasunaren hobekuntzari lotuta), erakundeko finantzen kudeaketa (baliabide-iturri eta finantzabide berriak bilatuz) eta, azkenik, marketinaren kudeaketa, hura modu zabalean ulertuz (marka, posizioa finkatzea, merkatua, kanalak, mezuak, fidelizazioa, etab.).

Page 21: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal
Page 22: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE 2023PLAN ESTRATEGIKOTIK

OPERATIBORA

Page 23: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

21

5 NORABIDE 2023: PLAN ESTRATEGIKOTIK OPERATIBORA

Aurkeztutako estrategia martxan jartzeko, askotariko ikuspenak josi dira, batzuk bereziak eta beste batzuk osotasunekoak, museo-ekipamendu honek lortu beharreko helburu eta jomugei buruzko askotariko topagune, bilkura eta tailerretatik sortuak.

Era horretan, formulaziotik abiatuta, bide-orri egituratu bat diseinatu dugu programa eta planetan, proiektu eta ekintza zehatzetan. Ondorengo sekuentziak aurreikusi dugun lan egiteko modua zehazten du:

Helburu estrategikoen kasuan, horiek bat datoz lan-ardatz handiekin; era horretan, Museoaren kudeaketa-arlo nagusiak landu ahal izango ditugu atal ia estankotan. Bide-orria ezartzean, plan eta programa

operatibo batzuk sortzen dira eta, bertan, horietako bakoitzak, aldi berean, helburu bereziak, adierazleak eta esleitutako erantzukizunak ditu.

Page 24: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

Hala, 6 helburu estrategiko ezarri ditugu, 2 ardatz operatibo, eta 9 programa eta plan, eta beren baitan biltzen dute aurreikusitako ekintzen multzoa.

Plan Estrategikoa Jomugak Plan Operatiboa

Ideia indartsua

Makro Helburua Helburu Estrategikoa 2018ko Adierazlea 2013ko Balioa Ardatza Programa / Plana Zeharkako tresnak

KU

LT

UR

A-G

OB

ER

NA

NT

ZA

MU

SE

OA

RE

N B

OK

AZ

IOA

, K

UD

EA

KE

TA

ET

A G

IDA

RIT

ZA

-AH

AL

ME

NA

EG

UN

ER

AT

U

GO

BE

RN

AN

TZ

A E

TA

ER

AN

TZ

UK

IZU

NA

PA

RT

EK

AT

UZ

01/

Museoaren eta haren kontserbazio- eta erakusketa-baldintzak hobetu

Pieza kopurua: 5994 Pieza kopurua: 6100

KULTURA ARDATZA

BILDUMA

KALITATEA KUDEATZEKO

SISTEMA

MUSEOAREN DIGITALIZAZIOA

MARKETINA ETA POSIZIO HARTZEA

Pieza eskuragarrien kopurua: 889

Pieza eskuragarrien kopurua: 1500

IKERKETA

02/

Kultura-programazio zabal eta moldagarria garatu

Ekintza kopurua: 3/hilabete

Ekintza kopurua: 5/hilabete

ERAKUSKETAK

03/

Balizko bisitariak zabaldu

Guztizko bisiten kopurua: 17.500

(proiekzioa) 2023: 50.000

ANTOLAKUNTZA ETA KUDEAKETA

ARDATZA

ZUZENDARITZA ETA BARNE-

KOORDINAZIOA

BEZEROAREN ARRETA

04/

Aliantzak, lankidetzak eta proiekzioa osatu

5 proiektu beste erakunde batzuekin

(2 nazioartekoak izaki) koordinatu

HARREMANAK ETA KANPO-PROIEKZIOA

05/

Barne-kudeaketa hobetu

SICTED edo ISO ezarri

FUNTZIONAMENDU OPERATIBOA,

GARBIKETA ETA MANTENTZE-LANA

06/

Ekipamendua jasangarri egiteko lan egin

Autofinantzaketa:

% 5

Autofinantzaketa:

% 20

GIZA BALIABIDEAK

EKONOMIA ETA FINANTZAK

Bide-orri honek dituen bertuteetako bat da Museo kudeaketaren ikuspegiintegratzailea duela: bertan, ekintza guztiak elkarrekin erlazionatzen dira, baliabideak hoberentzeko kultura-programako edukien eta kudeaketako zereginen arteko sinergiak sortzen saiatuz, eta kultura-ekintzak beste profil batzuekin ezkonduz.

Adierazi behar dugu, halaber, NORABIDE 2023k egungo Zuzendaritza taldearen kontratu-urteei eta haren luzapenei lotzen zaien denbora-aurreikuspen bat aurkezten duela eta, beraz, erabaki-ahalmena eta askatasuna uzten dizkie etorkizuneko kudeatzaileei.

Page 25: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal
Page 26: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

PLANOPERATIBOA

Page 27: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

23

6 PLAN OPERATIBOA

6.1 Kultura-ardatza

Museoaren asmoa da gizartearen eta itsasoaren artean ikus daitekeen lotura bat izatea, sortzaile berrientzat abegitsu eta berria, eta itsasoaren gaia osotasun batean lantzen duena. Ondoren, Museoaren kultura-politikak oinarri hartuko dituen askotariko programa eta planen lan-oinarriak zehazten dira.

6.1.1 Bildumaren programa

Bilduma, bere osotasunean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren berezko funtsetatik dator, eta hari erosketak eta, batez ere, dohaintzak gehitu zaizkio. Bilduma museo baten ezin besteko instrumentua da. Haren muina da, eta balioa ematen diona. Euskal itsas kultura sakonago ezagutzeko tresna da eta, beste alde batetik, Museoa egituratzen duen diskurtsoa sendotzeko balio du. Haren bilduma eta dokumentazioa erabiltzaileen eskueran dauden neurrian, Museoa adierazgarriagoa izango da, eta zerbitzu publiko izatearen bere helburua beteko du. Beharrezkotzat jotzen da ondorengo lan-arloetan lan egitea:

Integrazioa

Une honetan, Museoaren bilduma gehiena Gordailuko instalazioetan eta Navalaldean dago (itsasontziak bigarrenean), Museoko instalazioek ez baitute modurik ematen bilduma biltegiratzeko eta kontserbatzeko. Museoa hustu eta 300 pieza Gordailura lekualdatu ondoren, artean 250 piezatik gora daude Museoak portuan duen instalazioetan. Egiteke dauden zereginak:

2019an, kaian dauden piezak lekualdatzea eta, era horretan, Museoko bilduma Gordailuan osoki integratzea, salbu eta itsasontziak.

Artxibatutako dokumentuakdigitalizatu eta, gero, Gipuzkoako Artxibo Orokorraren instalazioetara lekualdatzea, Tolosan.

Kudeaketa

Bildumaren kudeaketarako, plangintza egin eta piezei askotariko prozedurak eta lanak aplikatu behar zaizkie horien inguruan planifikatu, iraunarazi eta salbu gordetzeko. Kontserbazio gaietan, ondorengo ekintzak egingo ditugu:

Piezak egiaztatu eta berrikusi eta noizik behin garbitzeko beharra ote duten baloratu.

EMSIME aplikazioa erabili bilduma kudeatzeko tresna gisa.

Pieza berriak eta artean egiteke daudenak katalogatu (bereziki dohaintza berrienetako grabatuak).

Piezen mugimenduak (aldi baterako erakusketengatik, beste erakunde batzuei lagatakoengatik eta abarrengatik) eguneratu.

Pieza bakoitzari buruz dagoen dokumentazioa eta informazioa hobetu, eskaintzen deninformazioari zuzenketak eginez eta, dagokionean, emendatuz, kalitatezko material grafikoa sartuz, eta Gordailuko berezko kodea sartuz.

Teknika berriak sartu, adibidez, bereizmen handia, erregistroa eta ikerketa aberasteko prozesu gisa.

Bildumari buruzko ikerketari dagokionez, Gordailua instalazioak eskaintzen dituen aukerak probestuz, bildumari buruzko orain arteko ezagutza hobetzeko ahalegina egingo dugu. Kasu askotan, museo-funtsak, batez ere etnografia-bildumetan, informazioa eskatzen dute, eta hori bakarrik erabili edo/eta ezagutu duten gizon-emakumeen ezagutzatik eskura daiteke. Lehenago adierazi izan den bezala, euskal itsas ondarea ukiezin gordetzeko ahalegina egin behar dugu eta, Bilduma Programan kokatuta, beharrezkotzat jotzen dugu pixkanaka ikus-entzunezko euskarriak sartzea, ondare ez-materialeko elementuak erregistra ditzaten, adibidez, ahozko lekukotzak, lanbideei buruzkoerreferentziak, etab.

Itsasontzi-bildumari buruz, interbentzio orokorreko plan berezi bat behar dugu, ez bakarrik bilduma osatzen duten itsasontzietarako, baizik eta espaziorako ere.

Page 28: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

Dokumentuen artxiboari dagokionez, kontserbazio-gaietan, ondorengoetan lan egingo dugu:

Datu-base berezia erabiliz, dokumentazioa katalogatu.

Egiteke geratzen diren funtsak digitalizatu, behar bezala kontserbatuko direla segurtatzeko eta herritarrek edukiak errazago eskura ditzaten.

Museoko webgunearen bidez eta IZFErekin lankidetzan, artxiboko katalogoaren kontsulta aktibatu. Gaurdaino digitalizatutako dokumentuak Dokukliken bitartez kontsulta daitezke.

Erosketei eta dohaintzei dagokienez:

Egungo bilduma aberastu dezaketen ondare-elementuak etengabe zaindu.

Erosketak egin edo haiei uko egiteko gomendioen txostenak ondu.

Dohaintza-prozedura hobetu.

Aktibazioa

Bildumaren kontserbazioa Museoaren barne-zeregintzat hartu ohi da eta, gainera, tailerretan modu zuhur batean egin beharrekotzat. Aipatu dugun bezala, Museoak ez du zerbitzu hori, eta Gordailuak egiten ditu lan horiek. Alde horretatik, proposatzen dugu, alde batetik, bildumako funtsei buruzko lan-egutegi bat Gordailuarekin koordinatu eta diseinatzea, hurrengo erakusketetan ikusgai jarriko diren objektuei lehentasuna emanez; bestetik, emaitzak bistaratzea, geure burua ezagutzera emanez eta Gordailuaren lana eta adierazgarritasuna nabarmenduz:

Bilduma zaharberritu etakontserbatzeko Gordailuak egiten dituen lanak bistaratu, prozesua dokumentatuz etaMuseoaren/Gordailuaren webgunean edo, are, in situ hura zabalduz.

Horrekin batera, beste ildo batzuk ere landuko ditugu orokorrago,ondorengoetarako:

Museoko bilduma osatzen duten ondareko objektuei buruzko azterketak eta ikerketak sustatu.

Askotariko aldi baterakoerakusketetan, Museoko bildumaren piezak erabili ahal dela, Museoaren funtsen berri ezagutarazi eta zabaltzeko.

Museoak eta bere erakusketa-proiektuek ematen dituzten aukerak gaindituz, bildumaren berri zabaldu. Gordailuan edo web plataformen bidez piezak bistaratu, bilduma herritarrei ezagutarazteko bitartekoa den aldetik, ikusgai dauden erregistroen kopurua handituz; horrek are gehiago lagunduko du bilduma ezagunagoa egiten eta, beraz, erakundeen arteko maileguak aktibatzen.

Page 29: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

PLAN OPERATIBOA

25

6.1.2 Ikerketa Programa

Noizik behin egiten diren itsas ondarearen gaineko ikerlanak nabarmenduko dituen programa bat aurreikusi dugu, haiei kohesioa eta ikusgaitasuna emateko. Era horretan, ikerlan bakoitzetik, ikerlanaz beraz gain, jendaurrean bistaratuko den ekintza bat aterako da, non egindako lanak Museoaren erabiltzailearen eskueran jarriko diren.

Edukiei dagokienez, ikerketa-gaiak erakundearen beraren xedearekin lotura izan behar du; beraz, ikerketa-gaietarako ildo nagusi batzuk ezarriko ditugu.

Museoak edukia sortzeko laguntza eman, Museoak, oro har, garatuko dituen gizarteratze-ekintzekin eta, bereziki, erakusketa-jarduerekin lotura duten kontakizunak ontzeko ikerlanak garatuz. Lehen mailako (artxiboko dokumentazioa eta arkeologia) zein bigarren mailako (bibliografia) iturriak aztertzera bideratutako ikerlanak ezin besteko atala dira datozen urteetan garatuko diren erakusketa-proiektu guztiak ontzeko orduan aurrera eramango diren ekintzen artean.

Bestetik, Museoan bertan Albaolak garatuko dituen arkeologiaesperimentaleko ekintzak, gizarte-arloko eginkizuna izateaz gain, ezagutza sor dezaketen esperimentuak izan daitezke. Horretarako, ezin bestekoa da esperimentazioaren emaitzak zein prozesuak era sistematikoan erregistratzea. Erregistro edo dokumentazio hori diziplina historiko-arkeologikoan baliatzen diren ohiko metodologiak jarraituz egingo da. Nabarmendu behar da Museoa erreferentziazko zentro bilakatu nahi dugula itsas ondare eta historiari dagokionez, hala Gipuzkoan nola probintziatik kanpora. Horrenbestez, aipatutako gaiei buruz askotariko hartzaileek egingo dituzten galdera, kontsulta eta abarrei etengabeko arreta emango dien gune bat izan behar da.

Katalogazio- eta kontserbazio-gaietako laguntza eman, Gordailurako asistentzia- eta babes-lana eginez, egingo duen itsas ondarearen katalogazio- eta kontserbazio-gaien inguruko irizpide- eta lehentasun-zerrenda bat adostuz.

Beste hainbat material mota ez ezik, Gipuzkoako itsas ondare publikoa osatzen duten elementu gehienak Gordailuaren zaintzapean daude (hala foru-bildumako itsasontziak nola arkeologia-jatorriko elementuak). Noski, gordailu- eta zaintza-zentro horren betebeharra da haren funtsen katalogazio- eta kontserbazio-metodologia egokienak aplikatzea.

Eztabaidak eta gogoeta sortu eta aktibatu. Horretarako, ekintza osagarrien programa bat garatu behar da (mintegiak, zikloak, topaketak eta dokumentu-, bibliografia- eta abarreko funtsen erakusketak), gogoeta eta eztabaidarako espazioak eta topaguneak aktibatzeko. Itsas ondarea hurbildu eta ezagutzeko beste tresna bat izango da. Itsas historia eta ondarearen gizarteratzea eztabaidari ireki behar zaio, eta gure asmoa da Museoa, Gipuzkoako begien aurrean, itsas ondareari lotutako askotariko diziplinek beren eztabaidak argitzen dituzten egoitza bat izatera heltzea. Gure itsas historia kontraesanez beteta dago. Laburbilduz, eraiki eta helaraziko ditugun kontakizun historikoak ez dira alde bakarrekoak izan behar eta, horretarako, eztabaida etagogoetarako guneak sortu behar ditugu.

Itsas ondare gaietan ikerketa-proiektuei lagundu, haren museo-diskurtsoari eta lan-ildoei lotutako ikerketa-programak, -egiturak eta -dinamikak bultzatuz, Museoaz kanpora zein barrura. Ohituraz, bekek ez dute funtzionatzen, itsas ondarearen arloa oso espezifikoa baita, eta unibertsitate-eremuaz oso urruti dago, bertan gaiari buruzko heziketa oso gutxi ematen baita. Beraz, gehiago erreparatzen zaio zuzkidura ekonomiko bat eskueran izateari (bide desberdinak arakatuz, adibidez, mezenasgoa eta Aldundiak berak garatutako laguntza publikoko ekimenak), ikerketa-proiektu zehatzak babesteko. Urteroko zuzkidura bat da, eta helburutzat du euskal itsas historia- eta ondare-gaietan garatutako lanari laguntza ematea. Bilatzen dugu ikertzaileen lan eta emaitza zientifikoak gizartean bistaratzea eta, zuzkiduraren bitartez, haren ikerlanaren alderdi zehatz batzuk finantzatu nahi ditugu, emaitzak Museoarentzat interes handikoak direnean. Era horretan, oinarrizko ikerketan aktiboki laguntzeaz gain, Museoaren diskurtsoak aberastu nahi ditugu, ikerketaren emaitzen bitartez.

Page 30: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

Ondare ez-materialaren erregistroa. Bildumako Programaren atalean jadan aipatutako gaia da. Museoen Nazioarteko Kontseiluak aholkatzen du museoek ekarpen nabarmena egin diezaioketela kultura-ondare ez-materiala kontserbatzeari, grabazio eta transkripzioen bidez. Ekintza horiek oso interesgarriak dira, eta oso oparo lantzen ari dira hainbat erakunde, adibidez, Ahotsak, Euskal Herriko Hizkerak eta Ahozko Ondarea.

Ondare ez-materiala bildu eta kontserbatzeko prozesu horri ekarpena egin nahi diogu, lekukotza horiek eskainitako itsas ondare-gaietako ezagutza teknikoak praktikan aplikatuz. Izan ere, arkeologia esperimentalak ezagutza ez-materiala berreskuratzeko prozesu horren azken giltzarriaren dokumentaziorako ateak irekiko dizkigu: esperimentazioa hura praktikan aplikatzea. Azken proiektu horiek gai horietako ikerketetan dabiltzan aditu-talde desberdinek garatuko dituzte.

Argitalpenak. Museoaren Ikerketa Programaren emaitza argitalpenak plazaratzea izango da. Egokitzat jotzen da Museoaren adierazpide izateko Itsas Memoria aldizkariak aurrera jarraitzea. Gainera, adierazgarriak diren Museoko erakusketei buruzko argitalpenak ere plazaratuko dira, baita egiten diren ad hoc azterlanak ere, hala Museoko pertsonek nola Museoak edo haren lankidetza-eremuetan babestutako ikertzaileek egindakoak.

Page 31: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

PLAN OPERATIBOA

27

6.1.3 Bitartekaritza Programa

Kultura-bitartekaritza pertsona bisitariaren eta museoaren arteko komunikazioa eta dialogoa bultzatzeko eta errazteko beharrizanari erantzuteko sortu bazen ere (era horretan, pertsona bitartekaria sortzen da), gure ustez, hitz horren esanahia zabalagoa izan daiteke, eta bildumarako eta, zergatik ez, erakusketetarako emandako aholkularitza-zerbitzu ere izan daiteke, Museoak piezen eta pertsona ikusleen arteko komunikazio bat, dialogoa, aktibatzeko mintzairak eta proposamenak proposatzen dituelako. Beraz, kontzeptu hori ikuspegi albait zabalenaz baliatuko dugu. Hala, bitartekaritza-programak museoaren komunikazio-kanalen multzoa sartzen du, hasi bisitariaren banan banako aholkularitza eta bildumareneskuragarritasunetik eta bisita gidatu eta Museoaren erakusketa-programaraino.

6.1.3.1 Erakusketa-programa

Gipuzkoak aberastasun paregabeko itsas historia du. Ez dugu dudarik esateko Gipuzkoa historikoki itsas lurralde peto-petoa izan dela. Mendetan, itsasoa izan du gizarte- eta ekonomia-garapenerako gune nagusi. Egun, iragan hori nahi beste elementutan geratzen da agerian Gipuzkoa osoan, dela itsas enpresek diruz sustengatutako jauregietan edo elizetan, dela baserrietan, burdinoletan edo itsasoko beharrizanak hornitzeko sortutako mehatzetan. Naturak berak bere egin ditu iragan horren hondarrak; izan ere, basoek ontziolak zituzten helmuga nagusi, eta egun, baso-baliabideen kudeaketa paregabearen ezaugarriak gordetzen dira bertan.

Jatorriz itsasoari lotuta sortutako ondare-intereseko elementu ugari lurraldean ikus daitezke sakabanatuta. Horietako asko, oso garrantzitsuak, Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira, adibidez, Agorregi, Lili Jauregia, Igartubeiti Baserria, besteak beste, eta bestetik, ondare historiko bat ere badago, adibidez, Igartzako monumentu-multzoa edo Mirandaolako burdinola, udal jabetzako hainbat aleren artean. Hala ere, gure ustez, elementu bakan gisa nabarmendu dira, haiei batasunik eman gabe, eta agerian jarri gabe itsasoak uztartzen dituela denak.

Horregatik, gure ustez, Museoaren lehentasunetako bat Lurralde Historikoko itsas historia testuinguratzea izan behar da, Gipuzkoako itsas ekintzen ondorioz edo haiei begira sortutako probintziako ondare-elementu guztiak elkarrekin josiz. Gipuzkoa itsastarraren erakusleiho funtzionala izan. Era horretan, lurraldea elkartu egingo dugu, ondare-elementu guztiei koherentzia eta ikuspegi historikoa emanez; horietako bakoitzaren interesa bultzatzeari begira, diskurtso bateratu batean integratuko ditugu.

Hala ere, euskal itsas historiaren lekukotzak ez dira barrualdera bakarrik aurkitzen. Itsasoari begira, munduko hainbat toki izan dira gure arbasoen ekintzen lekuko, direla nabigatzaileak, arrantzaleak,abenturazaleak, merkatariak, direla militarrak. Ondorioz, gure ondarea barreiatuta dago, eta osagai unibertsal eta paregabea du.

Irakurketa bikoitz horrek, Museoaren formulazioarekin batera, ondorengo puntuetan oinarritutako Erakusketa Programa diseinatzeko modua ematen digu:

1. Kontakizun historikora bideratua > Erakusketa-diskurtsoa

2. Gure funtzionatzeko era > Irizpide metodologikoa

3. Museografia-planteamenduak > Irizpide meseografikoak

4. Erakusketa-aukerak > Erakusketa-espazioa

Page 32: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

Ikuspegi orokor horretan kokatuta, Museoaren erakusketa-proiektuekondorengo puntuak beteko dituzte:

Erakusketaren diskurtsoa:

Erakusketen diskurtso nagusiak itsas kulturari helduko dio, alde guztietatik ikusita eta, beraz, ez bakarrik itsas-, arrantza- edo itsasontzi-ekintzei erreparatuz.

Historiako heroiak berreskuratuko ditugu, Elkano, adibidez (garrantzi berezia du, gainera, haren Munduko Lehen Itzulbiraren V. urteurrena dela eta), baita Blas Lezo, Okendo, Urdaneta eta abar, eta balentria, gertaera epiko eta horren guztiaren garrantzi historikoan oinarritutako diskurtsoa garatuko dugu.

Euskal herritarrek itsas historia unibertsalari egin dioten ekarpena.

Euskal itsasontzi-bilakaeraren gakoak (eraikuntza etanabigaziorako teknologia).

Lurraldearen multzoarengarrantzia (barnealdearena ere) euskal itsas historian.

Diskurtsoak Euskal Herriko kostalde osoari erreparatzen dio, baita euskal herritarren itsasoko ekintza/elkarrekintzaren eremuari ere.

Irizpide metodologikoa:

Objektua testuinguratzea da kontakizuna/erakusketa eraikitzeko ardatza, kantitatearen ordez formatuen kalitatea lehenetsiz. Bildumako piezek erakusketaren diskurtsorako euskarri lana egingo dute batez ere.

Berezko ekoizpeneko kultura-proiektuak lehenetsi.

Azken historiografia-datuetan oinarrituz, berrikuntzak ekarri.

Gogoeta eta ezagutzarako prozesu kritikoak elikatzen dituzten erakusketa prospektiboak garatu.

Interpretazio eta parte-hartze ekintzak egin, edukien osagarri gisa eta Museotik kanpora, adibidez, kaleko panel edo artisau-tailerrak, erakargarri/sustapen gisa.

Berdintasuna, gizarte-inklusioa eta baliabideak eta Museoko edukiak unibertsalki eskuratu ahal izateko mekanismoak kultura-proiektuetan eta -edukietan sustatu.

Aldi baterako erakusketei ikuspegi balioanitza eman, Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi eta, zergatik ez, baita beste toki eta herrialdeetan barrena ibiltariak direnean.

Formatu-irizpidea:

Muntaketa iraunkorra edo epe luzekoa, aldamenean lehenengo solairuan eta Museoko ganberan aldi baterako erakusketak jarriz, spin off gisa. Aldi baterako guneen eta gune iraunkorren arteko aldeak ez du jada zentzu askorik eta, areago, egungo ekipamenduak ematen duen espazio murritz honetan. Edukiaren diseinu iraunkorrerako, 2 urteko aurreikuspenaz planifikatu beharko da aldi baterako erakusketa nagusien egutegia.

Askotariko irakurketa mailak. Erakusketak kontakizun bat eskaini behar du, baina kontakizunak dimentsio asko izan behar ditu, halakoxea izango baita ere erabiltzaileen profila.

Begiratu eta irakurri, baina baita entzun eta egin. Museografiak harreman berriak lotu behar ditu erabiltzailearen eta erakusketaren artean, era horretan, aretoko piezak eta testu-irakurketak ikusiz deskubritzeko bisita izateaz gain, beste harreman batzuk ere eduki ahal izateko.

Harreman-espazioak. Asmoa da erakusketa-espazio atseginak izatea, disfrutatzeko modukoak; beraz, muntaketan atseden hartu, gogoeta egin eta hori barneratzeko guneak jarri behar dira.

Mintzaira artistiko desberdinak nahastu eta erabili, probako ekimenen bidez tokiko artisten adierazpideari tarte bat eskainiz.

Batez ere erreprodukzioak erabili, jatorrizko piezen ordez, ekonomia eta aretoko baldintzen arrazoiak direla eta.

Edukiak albait gehien eskuragarri jarri (zentzun guztietatik).

Page 33: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

PLAN OPERATIBOA

29

Halaber, kontzepzioan eta kultura-proiektuen diseinuan zein ibilbidean, bereziki nabarmenduko dira erlazio-alderdiak, adibidez:

Laguntzarako kultura- eta instituzio-sare bat, euskal itsas ondarea landu eta dinamizatzen dituzten eragileek osatua, erakusketa-proiektuetan kolaboratzeko plataforma-lana egingo duena.

Gizarteak proposamenen bidez eta erakusketa-programak sortzen parte-hartzea, Museoaren asmoa baita proiektu kolektibo handi bat bihurtzea.

Gordailua. Proposatzen da itsasoari lotuta Gordailuan zaindutako elementuak izendapen horren pean katalogatuak izatea, gai-identifikazio erraz bat izateko eta, era horretan, erraztasunez eskuratu ahali izateko. UMren gai-erakusketek objektu gutxi jarriko dituzte ikusgai, tokia ez baita handia. Hala ere, erakusketaren gaiari buruzko interes berezia duten guztientzat, proposatzen dugu Gordailuak Museoko erakusketari lotutako objektu aukeratuen multzoa erakutsi ahal izateko areto bat edukitzea, osagarri gisa. Bilatzen dugu Museoa erakusleiho eta abiapuntu izatea eta, gero, hala nahi izango balitz, Gordailuan jarraikortasun bat edukitzea; bertan, erakusketa-gune txiki bat jar daiteke Museoan erakusgai jarritako bildumako elementuekin, eskura eta bisita daitezkeenak.

Navalaldea. Espazioa egokitzeko lan egingo dugu, Museoko bildumaren zati hain adierazgarri hau bisitatu eta ezagutu ahal izateko.

Oro har, edozein erakusketa-proiektu garatzeko orduan, narrazioa eraikinean integratuko da: une historiko horretan, eraikinak zituen eginkizunak eta erabilerak. Museoaren egoitza Itsas Kontsulatuaren biltegi gisa erabili zen, eta hiriko sutearen aurreko eraikin gutxietako bat da; ondorioz, gertaera historiko ugariren lekuko izan da, tartean direla erakusketa-proiektuan kontuan hartzen direnak. Beraz, eraikina ere bere edukien zati izan behar da, lehen eskutik bizi izan baititu.

Erakusketa-espazioa:

- Lonja. Jada adierazi dugun bezala,Untzi Museoaren eraikina DonostiakoKontsulatuak eraiki zuen XVIII. mendeerdi aldera. Dorretxea portuko jarduerakontrolatu eta askotariko zerbitzuakemateko sortu zuten. 1766koKontsulatuko Ordenantzen arabera,bertan bizi zen Kaietako Tenientea etaharen bedela. Tenientearen eginkizunabadian edo inguruetan zeuden etazailtasunak zituzten itsasontzi guztieilaguntza ematea zen, izan merkataritzaitsasontziak, izan gerraontziak.Horretarako, biltegi bat zeukan, etabertan, kableak, kalabroteak hainbatsoka, eta mota guztietako aingurak etaaingura txikiak zeuden. Era berean,“txalupa handia” zeukan, beti prestegon behar zena, beharrezkoa zeneaneta denboralea zegoenean laguntzaematearren.

Dorretxearen jatorrizko eginkizunetakobat berrekuratzeko asmoz, Museoakmaniobra eta nabigaziorako hainbattresnak fabrikatu, gorde etaerakusteko erabiltzen du bere behekosolairuko espazio gehiena (110 m2):sokak, arraunak, mastak, txalupak,etab. Era berean, gune honekzuzenean lotzen du Museoa PasaianAlbaola Itsas Kultur Faktoria bultzatzen ari den San Juan baleontziaren erreplika zehatzaren eraikuntza-proiektuarekin. Hori dela eta, Lonjako espazioan itsas jarduerei loturiko ofizio zaharrakberreskuratzeko, nabarmentzeko eta zabaltzeko tailerrak eta ekintzak egingo dira, besteak beste, upelgintza, ontzigintza, etab. Albaola elkarteak dinamizatuko du espazioa.

- Areto nagusia. Museoko lehen solairuaerakusketa nagusirako gordeko da, etaluzaroko aldi baterako erakusketaformularen bitartez, haren 155 m2-akbeteko ditu. Espazio horretan bildukodira Museoaren diskurtso nagusikoedukiak, edukia ulertu eta kokatzenlagunduko duen historia- eta gai-testuingurua ezarriz. Espazio honetakoerakusketen diseinua gutxienezurtebetez aurretik programatuko da.

Page 34: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

- Ganbera. Museoko ganberan kokatutako erakusketa-proiektuek bulegoekin partekatuko dute espazioa, eta gune erreserbatua tailerretarako zein talde-ekintzetarako gordeko da. Tamaina txikiko proiektu arinetarako bideratuko dira (130 m2), hiruzpalau hilabete irauten dutenean. Ganberak giro goxoa eta berezia sortzen du, nahiz eta formatu handiko museografia-aukerak eta planteamenduak baldintzatzen dituen. Egile-erakusketei tokia jarriko die, baita artista berriei eta egokierarako proiektuei ere, eta, egokiera jakin batzuetan, erakusketa nagusirako espazio osagarritzat har daiteke.

- Portua, hiria eta lurraldea. Museoakalera atera behar da eta, herritarrenaurrean, proiektuak bistaratzen saiatu,are gehiago, duen kokapen paregabeaprobestu daitekeela ikusita. Ondorioz,kaia eszenategi idealtzat hartzen daaskotariko kultura-ekimenetarako,askotan gaiarekin bat etorriz. Aldehorretatik, Lonjaren dinamizazioaeraikinaren atzealdean kokatutakoarrapalan egingo da. Eraikinarenfatxada ere probetxua atera dakiokeenbeste baliabide bat da. Era berean,museo-lurraldearen ideiari berrirohelduz, beste eremu batzuetakointerbentzioei eta proiektuei toki egitekoahalegina egingo dugu, tokiaz kanpokoekipamenduaren jarduera bultzatuz.

Page 35: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

PLAN OPERATIBOA

31

6.1.3.2 Pedagogia-programa

Museoa, programa pedagogiko baten bitartez, ezagutzen sorta bat sustatu eta zabaldu nahi du, gaika egituratuak eta euskal itsas ondareari lotuak. Programa hau beste hezkuntza- eta gizarte- zein kultura-arloko erakunde batzuek egiten duten prozesu pedagogikorako tresna baliagarri eta osagarria izateko sortu da. Eta kultura-diskurtsoetan interesatutako hartzaile guztiak hartu nahi ditugu kontuan, horretarako ezin bestekoak diren gaiak sustatuz, adibidez, eskuragarritasuna eta gizarte-inklusioa.

Garrantzizkoa da Museoaren jarduerarako kanporantz haztea, hezkuntza-arlorekin, familiekin, gazteekin eta helduekin aliantzak lotuz. Harreman horiek lagungarriak izango dira espazio ireki bat eratzeko, euskal itsas ondareari buruzko ezagutza kolektiboa eraikitzekoelkarrekintza eta heziketarako gaitasuna duena.

Pedagogia-programa Museoak egiten duen kultura-bitartekaritza prozesuaren zati bat gehiago da, erabakigarria bisitari jakin batzuentzat, eta inguruko gizartearekiko loturak ezartzeko balioko du aktibaziorako beste tresna batzuekin batera, adibidez, erakusketak edo kultura-dinamizaziorako unean uneko ekimenak.

Pedagogia Programa sei gai-ardatzetan egituratzen da, eta euskal itsas historiako atal adierazgarrienak biltzen dituzte:

Merkataritza: mota askotako ekonomia-jardueren etamerkataritza-ibilbideen azalpena egiten da (arraina, kakaoa, balea-gantza, etab.), Euskal Herriko enpresak eta kapitalakgarrantzitsuak izan baitziren.

Geografia eta natura: ibilbide historikoen ezagutza geografikoan sakondu egiten da, hala naturako kontuetan nola kosmografia eta kartografiari lotutako gaietan.

Nabigazioa: euskal marinelak, merkatariak eta arrantzaleak itsasoko balentria handien eta esplorazioen protagonistak izan baitziren.

Pertsona entzutetsuak: askotariko arloei lotutako pertsona entzutetsuen inguruko alderdi garrantzitsuak nabarmentzen dira: nabigatzaileak, esploratzaileak, merkatariak, etab. Urdaneta, Elkano, Suhigaraitxipi, Bonetxea… balentrien eta bizipenen protagonistak izango dira.

Gizartea: ezagunak dira itsasoari eta gizartean zein lurraldean gertatutako aldaketei (migrazioak, emakumezkoen lana eta abar) buruzko askotariko jardueren arteko elkarrekintzak, eta gai-ardatz hau garatu da, euskal itsas historiako gertaeranabarmenduetako gizarte-ikuspegia zabaldu nahi duena.

Teknologia: itsasontzi-eraikuntza eta nabigazio-teknika dira ardatz honen azterketa- eta dibulgazio-arlo nagusiak.

Pedagogia-programaren hartzaileak sei dira:

Lehen eta bigarren hezkuntza. Batxilergoa eta lanbide-heziketa. Dibertsitate funtzionala eta

inklusioa. Familiak. Helduak Irakasleak.

Programak zeharkako ekintza batzuk aurkezten ditu (bisitak, tailerrak, kultura-ibilbideak, etab.), eta horiek Museoan eta Gipuzkoako beste kokapen batzuetan egiten dira, urte osoz, eta horien diseinua hartzaile askori egokitzen zaie; bertan, nagusiki esperientziak aktibatzen dira, jolasaren bidez eta pentsamendu kritikoa landuz. Programazioan sartu dira:

10 esperimentazio-tailer; 4 tailer elkarrizketatu (world café

metodologia); 1 ibilbide gidatu, eta Aldi baterako erakusketetako bisita

gidatuak.

Page 36: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

6.1.3.3 Kultura-dinamizazioko programa

Programa honen asmoa da kultura-ekimenen multzo bat garatzea, Museoaren eta herritarren arteko erlazioa sustatzeko. Aurretiaz ezarri gabeko ekintzak dira, bertako ekimenez edo beste eragile batzuekin lankidetzan eginak, eta koiunturaren arabera diseinatzen dira, askotan Museoak une bakoitzean eskaintzen duen erakusketari uztartuta edo hari lotuta.

Egiten joan garen ekintzak dira, nahiz eta planteamendu berritzaileak egiten saiatuko garen, formatu erakargarriagoak erabiliz. Askotariko bokazioak dituzten ekimenak garatuko ditugu, adibidez:

Ikasketa, aisialdi etaentretenimendurako ekintzak, balioak familian partekatuz.

Kulturaren kontsumo unibertsalerako modua ematen duten eta dibertsitatea,irisgarritasuna eta egungo gizarteko inklusioaren garrantzia aldarrikatzen dituzten ekintzak.

Komunitateko boluntariotza eta parte-hartzea sustatzen duten ekintzak (Museoaren askotariko eginkizunetan eta bildumako piezei lotutako lanean, baita nabigazio-dinamiketan ere).

Itsas ondareari buruzkoesperimentazio-ekintzak.

Eztabaidak eta gogoetak aktibatzeko ekintzak.

Arte-sormenerako ekintzak.

Aurrekoez gain, indar berezia jarriko dugu argi eta garbi identifikatutako proiektu estrategikoetan, adibidez:

- Lehen munduko itzulbiraren V.mendeurrenaren ospakizuna,Elkano pertsonaiaren berri zabaltzeko, baina baita haren Euskal Herriko gizarte-,merkataritza-, teknologia- eta gizarte-matazarena ere, balentria hori egiten lagundu baitzuen. Proiektu honetan, bereziki kontuan hartu dugu Museo honek beste erakunde batzuekin eta, nagusiki, Elkano Mundubira 500Fundazioarekin proiektu honek duen erlazioa.

- Navalaldea, bildumanabarmentzeko asmoz eta jendaurrean irekita egotea erraztuz.

- Gipuzkoa Itsastarra – GipuzkoaMarítima, helburutzat hartuzlurralde historiko osoko itsashistoriako adierazpide material etaez-materialak berreskuratu,aztertu, kontserbatu etadibulgatzea sustatu, bultzatu etakoordinatzea.

6.1.3.4 Liburutegia

Museoko liburutegiak 5.000 aletik gora zituen, baina apenas zetorren inor kontsultatzera, hileko bi eskaera besterik ez. Horregatik, Museoko lanak probestuz, erakusketa-espaziorako albait gehien baliatzeko ganbarako espazioaberregituratu da eta, ondorioz, liburutegirako espazioa murriztu egin da.

Jarraitzen du egoten tamaina txikiagoko kontsultarako liburutegi bat (aleen % 30), interes, eskari edo garrantzi handieneko liburu hautatuak dituena, eta arrantza eta itsas historiako atalak ere osorik bertan utzita. Gainerako liburuak Gordailuan eta Koldo Mitxelenan biltegiratu dira, eta posta-zerbitzu bat jarri dugu egiten diren eskaeretarako. Liburutegiaren katalogo osoa Museoaren webgunearen bitartez egongo da eskueran.

Nolanahi ere, uste dugu komeni dela eskurapen-politika bat aktibatzea kalitatean espezializatutako liburutegi bat izan nahi badugu.

Page 37: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

PLAN OPERATIBOA

33

6.2 Kudeaketa-ardatza

Museoaren kultura eta instituzio-arloko politika finkatutakoan, beharrezkoa da ere ekipamendu hau nola kudeatuko den definitzea. Horretarako, neurrira egindako estrategia orokorra landu behar da, Museoari kudeaketa-gaietan heldutasun handiagoa emateko, betiere egun balia ditzakegun giza baliabideekin bat etorriz.

Argi dago Museoko giza lantaldeak ezagutu, kontuan hartu eta dagokion bezala gauzatu behar duela Museologia Plan honetan bildutakoa, eta Zuzendaritzaren erantzukizuna izango da hura ezarri eta ebaluatzea.

Gure Museoko lan egiteko erak ondorengo ezaugarriak izango ditu:

Museoaren barne-antolamendua, Museoaren giza baliabideen heziketa eta ebaluazioari erreparatuz: eginkizunen banaketa, ardura eta arlokako helburuak, eskuratze, ordena etadokumentazio gaietakoinformazioaren kudeaketa, ekintza guztien plangintza, Museoaren alderdi adierazgarrietan langileak inplikatu eta kontzientziatzea (arreta, irudia, hizkera, jarrera, etab.).

Museoaren etika profesionala. Museorako eta pertsonentzako jokaera eta praktikaprofesionalerako gutxienezkoarauak zehaztuko ditugu, bai ICOMek ezartzen dituen printzipio deontologikoak aplikatzeko orduan eta Foru Aldundiarekin horiek adostean (museo instituzionala eta publikoa den neurrian), bai zerbitzuaren kalitatea eta jokaera etiko zein soziala hobetzen duten printzipioetan.

Lege- eta ordezkaritza-alderdiak. Egungo Museoaren kudeaketa-ereduak zerbitzuak exekutatzen dituen enpresa bat baliatzen du, eta eredu horrek zirkunstantzia berezi batzuk behar ditu Museoaren egunerokoan, eta egoera zehatzak proposatzen ditu, non enpresak bere eginkizunari dagozkion erantzukizunak hartzen dituen (hornitzaileekin duen kontratuzko harremana,erregistroak, garatutakodokumentazioaren jabetza- eta eskubide-gaien araudietako altak, datuak babesteko politika, etab.).

Onartzen dugu kudeaketa, lan eta material guztiak Aldundiaren jabetza direla, eta enpresa kudeatzailea tresna bat besterik ez dela Museoa kudeatzeko.

Finantzaketa eta baliabide ekonomikoen lorpena. Hasiera batean, aurrekontuko zuzkidura bat dugu oinarri Kultura Programa lantzeko, baina ahalegina egingo dugu horri babesleen ekarpena gehitzeko eta beste diru-sarrerak lortzeko, tartean dela Museora sartzeko prezioa nabarmen igotzea. Ekonomia-finantza plan bat edukitzeak balioko digu diseinatutako eta hitzemandako programari balioa emateko, baita kultura-eskaintzaren besteelementu batzuk hobetzeko ere, ikerketa-arloan eta beste hezkuntza-jarduera batzuetan batez ere. Hala, diru-sarrera eta gastuetarako kontrol-taula bat prestatuko dugu, baita indarrean den ekitaldirako finantza-plan bat ere.

Erakunde arteko harremanak eta nazioarteko aliantzak. Museoaren apustu bat da dagokion posizioa hartzea, hala kultura mailan nola instituzionalean; ondorioz, helburu estrategikoa da ildo horretan ahaleginak sendotzea.Aktiboagoak, nabarmenagoak eta dinamikoagoak izan nahi dugu euskal itsas ondareari lotutako ekintzetan eta egitasmoetan, hala Gipuzkoan nola Euskal Autonomia Erkidegoan, eta topaguneetan parte hartu, lurraldeetan epe erdi eta luzera egingo diren egitasmo oso berezietan babesa, ezagutza edo baliabideak eskainiz. Ekintza maila asko zehaztuko dira:

Euskal Herriko kostaldeko multzoarekiko harremana.

Hurbileko ingurunearekiko harremana (kaiaren eta hiriko eragiledinamizatzailea).

Lurraldearekiko harremana, barnerako begirada.

Nazioarteko proiekzioa (Kanpo Harremanak,Etxepare Institutua,atzerriko unibertsitateak, etab.).

Page 38: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

6.2.1 Zuzendaritza eta Barne Koordinazioko Programa

Museoko Zuzendaritzak bere gain hartu eta gauzatuko ditu museoaren kudeaketa eta antolamenduko lan eta eginkizuna batzuk, tartean direla ondorengoak:

Museoaren jarduera planifikatu, antolatu eta zuzendu, haren alde guztietatik.

Koordinazioaz arduratutakolantaldeak egindako zeregin guztien kontrola eta jarraipena bermatu.

Jarduera alde guztietatik hobetzeko balio duten behar beste estrategia definitu.

Administrazioko arduradunekin koordinatu.

Eraikina eta haren instalazio eta ekipamendu guztiak zaindu.

Indarrean den Zerbitzuen Karta betez Museoaren funtzionamendua eta eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea kontrolatu eta ebaluatu.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin gertatutako gorabeherak eta ekipamenduak behar bezala funtzionatzeko ekintza guztiak koordinatu.

Horrekin batera, ondorengo puntuak ere gauzatuko dira:

Ordezkaritza instituzionala. Zuzendariak edo, dagokionean, Ikerketa eta Kontserbaziorako pertsona arduradunak, museoa ordezkatuko du biltzarretan, jardunaldietan, mahai-inguruetan, konferentzietan eta abarretan, betiere argi utziz titulartasuna Gipuzkoako Foru Aldundiarena dela.

Jarraipen txostenak / Urteko txostena. Zuzendaritzak egindako ekintzen lauhilekoko txosten bat aurkeztuko du, ondorengo edukiaz:

Erakusketa Programaren garapena eta exekuzioa.

Kontserbazio Programari lotutako gaiak.

Funtzionamendu Operatiboko Planarilotutako gaiak.

Harremanen Planari eta kanpo-proiekziori lotutako gaiak.

Museoaren jarraipenkoadroa, genero-aldagaia sartuz.

Kontrol-taula, ekintzen xehetasun ekonomikoak eta exekuzio maila zehaztuz, eta

Museoaren funtzionamenduari lotutzat jotzen diren beste gai batzuk.

Gainera, urtero jarduera-txostena aurkeztuko da, aurreko txostenak laburbiltzen duen agiria, eta dokumentu publikotzat hartu ahal izango da. Txosten horretan, ondorengo atalak aurkeztuko dira:

Administrazio etakontabilitatearen kudeaketa, jarduerarierreferentzia egiten dion ustiapen-kontuari buruzko informazioa biltzen duena.

Kultura-programazioa, egindako kultura-ekintzak xeheki azaltzen dituena; agenda, argitalpenak, sortutako materialdidaktikoa, ekintzabereziak, etab.

Museoaren zenbakiak, emakumezko zeingizonezko erabiltzailekopurua adieraztendutenak, bisitariei, banaka zein taldeka, kobratutako tarifen arabera ordenatuta eta genero-ikuspegiakontuan hartuz.

Eraikinaren, instalazioen eta edukien inbentarioa eta kontserbazio-egoera.

Egindako konponketak, aseguruari egindakoparteak (bertako kalteak, hirugarrenei egindako kalteak, etab.).

Page 39: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

PLAN OPERATIBOA

35

Lan-organigrama. Lan-organigrama bat definitu, Museoaren beharrizan funtzional guztiak eta uneko giza baliabideen gaitasun teknikoak ere aztertuz. Organigrama bi planotan egituratuko da, bertan sartuz kudeaketa maila

(administrazioaren zatia, kalitatea, giza baliabideak eta marketina ere tartean) eta kultura maila (kultura-proiektua eta ekintzak). Hasteko, baliabide bakoitzari Museologia Planean definitutako tresnak egozten zaizkio.

Printzipioz, baliabide bakoitzari Museologi Plangintzan definituriko tresnak egosten zaizkio.

Egitura Eginkizunak Norabide 2023

Zuzendaritza Nagusia

Museoaren kudeaketa arrunta, komunikazioa, erakunde arteko harremanak, giza baliabideak, zerbitzu orokorrak eta ekonomia eta finantzen kontrola.

Estrategia orokorra eta Planaren ezarpena

Kudeaketa-ardatza: Zuzendaritzaren Programa Giza Baliabideen Plana Ekonomia eta Finantzen Plana Tresna orokorrak

Kultura-ardatza: Prozesuak eta emaitzak gainbegiratu

Zuzendaritza Kulturala

Kultura-programaren definizioa eta ekintzen koordinazioa.

Kultura-ardatza: Programazioaren diseinua

Zuzendaritza Zientifikoa

Komunikazioa, erakunde arteko harremanak, ikerketa, erregistroa eta bilduma, liburutegia eta dokumentazioa, argitalpenen kontrola eta koordinazioa.

Kultura-ardatza: Bildumaren programa Ikerketa Programa Erakusketa Programa

Ekintzen eta Komunikazioaren Arduraduna

Bildumaren kudeaketa, eta Museoaren kultura-ekintzen eta komunikazio-gaien koordinazioa.

Kultura-ardatza: Koordinazioa

Kudeaketa-ardatza: Bezeroaren arretarako programa

Hezkuntza Programaren arduraduna

Hezkuntza-programaren diseinua eta garapena, kultura-ekintzen kudeaketa eta ekoizpena

Kultura-ardatza: Pedagogia-programa Kultura-dinamizazioko programa

Barne-zerbitzuen eta arretaren arduradunak

Bisitarien arreta eta informazioa. Instalazioen, segurtasunaren eta zaintzaren mantentze-lana.

Kudeaketa-ardatza: Funtzionamendu Operatiboko

Programa Bezeroaren arretarako programa

Zuzendaritza

Nagusia

Ekintzen eta Komunikazioaren

Arduraduna

Arretaren

pertsonala

Hezkuntza

Programaren arduraduna

Zuzendaritza

Kulturala

Zuzendaritz

Zientifikoa

Page 40: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

6.2.2 Bezeroaren Arretarako Programa

6.2.2.1 Museoa, zerbitzuen ekipamendua publikoa

Museoak bere zerbitzu guztietan eman behar duen herritarren eskubide-gaietako Gipuzkoako Foru Aldundiaren araudian oinarrituz, dagokion Zerbitzuen Karta argitaratu zen 2016ko urrian. Oinarrizko eta ezin besteko elementu bat da zerbitzu publikoko edozein erakundetan. Egiten diren zerbitzu publikoen kudeaketarako kontrol-tresna bat da, are, haien kalitaterako ere, kontuan hartzen dituen konpromiso eta adierazleei erreparatuz. 2019. urtearen hasieran, Zerbitzuen Kartako zerbitzuak, konpromisoak eta adierazleak berrikusi ditugu, honela:

Museoaren misioa Plan honetan adierazten den formulazioan oinarrituz eguneratuz.

Zehazten diren konpromisoak asmotan darabilgun kultura-programari egokituz.

Adierazten ziren eta etorkizunean garatuko ez diren zerbitzuak kenduz.

Genero-berdintasuna segurtatuz, dibertsitateari arreta jarriz eta sarbidea erraztuko duten eta zerbitzua emateko baldintzak hobetuko dituzten neurriak ezarriz.

Zerbitzuen Karta eguneratu eta aberastean, etengabe islatu behar da balio-katean zehar Museoaren produktuak eta zerbitzuak hobetzen direla.

Erakundearen gizarte-eginkizunei eta haiek dakartzaten zerbitzuei buruz, Museoak, gainera, bazterketa-arriskuan dauden gizataldeei bideratutako ekintzak ere garatuko ditu. Horretarako, bisita bereziak eta tailer pedagogikoak biltzen dituzten programak garatuko ditu askotariko gizataldeentzat: hirugarren adinekoak, ezintasunak dituzten taldeak, gizarte-bazterketa arriskuan dauden gizataldeak (elkarteen bidez bideratuak), herritar presoak, etab.

Museoko hizkuntza-erregimenari eta askotariko hizkuntzak baliatzeari dagokionez, hala ofizialak nola gehiengoa osatzen dutenak eta bisitariek baliatzen dituztenak erabiliko ditugu eta, oro har, ondorengo hizkuntza-irizpideak aplikatuko dira:

Argitaratutako komunikazio-euskarriak sortzean: lau hizkuntza (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa).

Bisitarien arretan, hala bisita gidatuetan nola berezietan, lau hizkuntza (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa).

Dokumentazio publikoaprestatzeko, bi hizkuntza: euskara eta gaztelania.

Barne-dokumentazioa prestatzeko: euskara edo gaztelania kasu bakoitzean.

Museoa Interneten bistaratzeko, lau hizkuntza: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.

Ondoren, garatu beharko liratekeen Bezeroaren Arretarako Programan bildutako beste ekintza batzuk zehazten dira:

Arretarako Eskuliburua. Arretarako Eskuliburu bat ondu eta aplikatzea, telefonoz erantzuteko, bisitariei harrera egiteko jarraibideak, Museoko bisitaren azalpena (libre edo gidatua), gauzak eta arropa gordetzea, eskaeretarakoerantzuna, jokaera-arauak, arreta pertsonalizatu eta lehenetsia mugikortasun-zailtasunak dituzten pertsonei eta taldeei, gorabeheren eta arazoen konponketa, etab.

Bisitarien kudeaketa eta erregistroa. Bisitarien erregistro bat osatu eta aplikatuko da, azterketarako behar den informazioa bertan bilduz: pertsona kopurua, haien jatorria, mota (bakarka, bikoteka, familian, etab.), eta generoa, eta arretako pertsonek gero hura beteko dute egunero. Museoaren egungo informatika-kudeaketarako sistema erabiliko dugu.

Kontsulta ez presentzialen kudeaketa eta erregistroa. Erregistratutako kontsulta ez-presentzialen erregistro bat osatu eta aplikatuko da, harreraren bidez sailkatua (posta elektronikoz eta telefonoz).

Salmenten kudeaketa. Museoko eguneroko salmenten erregistroa hobetuko da, bertan adieraziz saldutako sarrerak, egindako bisita gidatuak eta saldutako materiala (liburuak, bideoak, etab.).

Argitalpenen kontrola. Argitalpenen kontrol bat aplikatuko da museoaren salmenta- eta birjarpen-puntuan. Museoak edo hirugarrenek argitaratu eta Museoan bertan salgai dauden argitalpenak (liburuak, bideoak, aldizkariak…) erregistratu eta kontrolatuko dira.

Page 41: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

PLAN OPERATIBOA

37

Sustapeneko materialaren kontrola. Museoaren edo hirugarrenen sustapenekomateriala kontrolatzeko aplikazioa: foiletoak, bisitan laguntzeko euskarriak, etab.

Ekitaldien eta beste zerbitzuberezien kudeaketa. Museoan programatzen diren ekitaldi guztiak, ohiko irekiera-ordutegi barrukoak zein kanpokoak, kudeatu eta kontrolatu egingo dira. Kasu horietan, ondorengoak definitu egin behar dira: ekintza-protokolo bat, ekitaldi bakoitzean nor ibiliko den lanean eta ekitaldi horrek behar bezala funtzionatzeko egin behar diren lan guztiak.

Gogobetetasun-inkesta.Gogobetetasun-inkestak prestatuko dira, horiek betetzea sustatuko da, eta amaierako txostena idaztea. Gogobetetasun-inkestak jarriko dira bezeroaren eskueran, direla paperezkoak, direla Internetekoak (posta elektronikoz bidaliko dira) eta, gainera, arretako langileek horiek betetzea sustatuko da,garrantzizkoa baita bisita-esperientziari buruzko datu objektiboak edukitzea; era horretan, bezeroak jakinarazten digun guztia hobetu ahal izango da.

Kexuak eta iradokizunak. Helarazten diren kexu eta iradokizunak erregistratu, jakinarazi eta erantzuteko kexu eta iradokizunen sistema bat prestatuko dugu. Bezeroaren eskueran inprimaki batzuk jarriko ditugu ekarpenak, edo/eta kexuak, adieraz ditzaten. Erraz ikusi eta eskuratzeko toki batean jarriko dira. Kexu edo iradokizun bat jasotzeko orduan, berehala erantzuteko protokolo bat jarriko dugu martxan, eta inplikatutako eragileekin aztertuko dira berehala eta epe luzera zein ekintza zuzentzaile ezarri behar diren.

Jardueraren erregistroa. Bulegoakkanpora begira egiten dituen kudeaketa guztiak bertan sartzeko, adibidez, izapideak eta jendaurreko arretak, komunikazioa, museoko bisita-jarduera, etab.

Dokumentazioaren erregistroa. Paper gabeko bulego baten aldeko apustua egingo dugu eta, beraz, material guztiak digitalizatu egingo dira, eta bertako zein urruneko euskarrietan biltegiratuko dira, informazioa salbu gordetzen dugula bermatzeko.

Museoak jendaurreko bere ordutegia mantenduko du, ondorengoa:

Asteartetik larunbatera: 10:00-13:30 eta 16:00-19:30.

Igandeak eta jaiegunak: 11:00-14:00.

Astelehena: itxita. Ekainaren 15etik irailaren 15era,

igande guztietan egongo da irekita arratsaldez, 16:00etatik 19:30era.

6.2.2.2 Museoa, bitarteko turistikoa

Bi arlok, turismoa eta kulturak, hainbat bilakaera-fase egin dituzte elkarrekin, eta elkarren bateragarriak dira nahitaez; batera, garapenerako eta elkarren helburuak betetzeko aukera bat osatzen dute, kultura-turismo kategoriaren barruan.

Merkatu potentzial hori lehiakortasunerako eta hazkunde ekonomikorako tresna bat da, eta Museoak ondo jakin behar du baliatzen, areago ikusita nolako kokapen estrategikoa duen, beste ekipamendu baten aldamenean, Aquariuma, 2017an bakarrik 335.904 bisita izan zituena.

Turismoak eskaintzen dituen aukera horiek baliatzera Museoa bideratzeko,ondorengoetara zuzendutako ekintza sorta bat egingo dugu:

Hirira heltzen diren edo interesa ager dezaketen turisten eskaria aztertu eta baloratu, zehazki haien motibazioak, Museokoinformazioaren eskuragarritasuna, edukiak eta horien orientazioa, bezeroaren iraganekoesperientziak eta fidelizatzeko elementuak, aurreikuspenak eta kanpo-irudiko elementuak.

Museoa erakargarritasun turistiko izateko posizioan jarri, haren barne-antolamendua bisitariensegmentazioarekin ezkonduz,bisitarien kopuru eta profilari dagokionez; hori guztia Museoaren kultura-turismoari buruzkoorientazio estrategikoan eta har dezakeen posizioan kokatuta.

Page 42: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

Emaitzazko informazioan oinarrituz, marketin-estrategia produktu eta zerbitzu jakin batzuk zehaztuko dituen ildo operatiboari egokituko zaio,ondorengoetarako:

a) Hiriaren eta lurraldearen turismo-koiunturaren barruko balio-kateaneta beste erakunde batzuekinlankidetzan parte hartu, eskaintzaturistikoari elementuak emanez.Lankidetzan dihardugun besteeragile batzuez gain, San Sebastian Region Turismo Bulegoa eta Donostia Turismoaerabakigarriak izango dira, eta hasiera batean haiekinharremanetan jarriko gara Museoa turistikoki bizkortzeko, baita Aquarium eta San Telmorekin ere, hiriko museoak diren aldetik. Donostia Kultura (programazioko eta kultura-bozeramaile/sustapeneko eragile gisa), Albaola, Mater, Getaria (Elkano ekimena eta Balenciaga), Bermeo, Aquariuma, Tabakalera, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa eta Biarritzeko Cité de la Mer, gai aldetik antzeko erreferenteak diren eta bokazio turistikoa duten neurrian. Aldundi, ADEGI, Nekatur eta Euskal Autonomia Erkidegoko arloko elkarte handien (APITE, ATRAE eta abarren) museo-ekipamenduak.

b) Kaian zein Alde Zaharrean tokikoostalaritzaren zein hotel-arloarenmultzoarekin lankidetzak aktibatu.

Page 43: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

PLAN OPERATIBOA

39

6.2.3 Funtzionamendu Operatiboko Programa

Funtzionamendu operatiboari begira, ondorengo ekintzak gauzatuko ditugu:

Museoaren azpiegitura eta ekipamendu guztien Prebentzio eta Zuzenketarako Mantentze Plana; bertan, segurtatu egingo da gailuek, objektu-materialek,sistemek eta abarrek ondo funtzionatzen dutela. Plan horretan, ondorengo atalak sartuko dira: Prebentzioko mantentze-lana:

ekipo edo sistemetan era logikoan eta sistematikoan gauzatuko diren ekintza batzuk planifikatuko ditugu, funtzionamendu-baldintza jakin batzuetan horiek lanean mantentzearren eta matxuren aukerak mugatzearren eta, era horretan, ekipo edo sistemaren bizi-denborabaliagarria luzatzeko.

Zuzenketako mantentze-lana: mantentze-lan hori matxura detektatu ondoren egingo da.

Garbiketa Plana. Eguneroko garbiketaz aparte, barruko zein kanpoko instalazioen Garbiketa Plan bat diseinatu eta ezarriko dugu, eta bertan kontuan hartuko dira maiztasuna, erabilitako materiala eta plana betetzeko modua, gorabeherakkomunikatzekoa, eta abar.

Segurtasun Plana. Museoan berrikiegindako lanei esker, uneko prebentzioko segurtasun-sistemak eta -gailuak egokitu egin ditugu. Adibidez, suteak eta intrusioak detektatzeko eta kontrolerako sistemak hobetu egin ditugu, Museoko gela guztietan bideo-zaintza jarriz. Suteak itzaltzeko sistemei dagokienez, erabili behar izanez gero, ikusgai dauden piezak ez kaltetzeko sistemak instalatzeko aukera aztertu beharko dugu, adibidez, gas bidez amatatzea, ez baitu hondarrik edo kalte materialik eragiten erabiltzen denean. Larrialdi eta Ebakuazio Planari dagokionez, eguneratu egin da, hala ebakuazio-bideak nola solairu bakoitzeko edukieren neurriak.

Autobabeserako Plana. Museoaren Autobabeserako Plana sortu eta aplikatu. Ondorengo moduan ezarriko da: Larrialdien askotariko ekipoak

eratzen dituzten osagaiak maiztasunez zerrendatzea.

Langileei planari buruzko informazioa eta heziketa eman.

Lehen sorospenetarako eta suteak itzaltzekolangileentzako prestakuntza berezia.

Simulakroak egin. Eskueran dauden

autobabeserako bitartekoen inbentarioa.

Arriskuko instalazioeninbentarioa eta ebaluazioa.

Bulegoko materialaren kontrola. Beharrezko bulegoko materialaren erregistroa eta kontrola. Erregistro bat sortuko dugu bulegoko materiala kontrolatzeko, materiala berriz eskatzeko gutxienezko izakinen kopurua zehaztuz.

Page 44: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

6.2.4 Giza Baliabideen Plana

Edozein erakunderen balio garrantzitsuena bere giza baliabideak dira. Pertsonen balioa eta esperientzia, lanpostuko jarduneko jarrera eta ilusioa; are gehiago kasu honetan, jendaurrean eta administrazio publiko baten ordezkaritzan lan egiten baitugu.

Helburu bat izango da Museoaren giza baliabideen gaitasun eta trebetasun teknikoak bultzatzea, eta eginkizunen bateragarritasuna bultzatzea, interesa eta anbizioa profesionala erakusten duten pertsonak sustatuz. Ondoren, antolamendu aldetik giza baliabideetan gauzatuko diren beste ekintza batzuk identifikatzen dira:

Lan-egutegia. Lan-egutegi malguaMuseoko langile bakoitzarentzat, kontuan hartuz betiere zerbitzu on bat eman eta funtzionamendu egoki baterako beharrezko gutxienezko langile taldea, eta egutegiko ordutegiak aldatuz (arratsaldeak eta jaiegunak, goi-denboraldietan).

Lanpostuen Eskuliburua. Postubakoitzeko betekizun eta eginkizun bereziei buruzko informazioa bilduko da bertan.

Laneko Arriskuen Prebentzio Sistema. Prebentzio Plana etengabe egokituko da, eta indarrean den araudiaren arabera ezarriko da.

Heziketa Plana. Urtero HeziketaPlan bat onduko da, Museoan lan egiten duen pertsona bakoitzaren heziketa-beharrizaneni buruzko diagnostikoaren arabera.

6.2.5 Ekonomia eta Finantzen Plana

Finantzen egonkortasuna eta gastuen eta diru-sarreren arteko oreka iraunkorra lortu nahi dugu, diru-sarrerak atzemateko estrategia anbiziotsuagoaren eta gastu arruntaren arrazionalizazio handienaren bitartez. Plan honetan, Museoaren kontabilitate-, zerga- eta lege-arloko betebeharrak kontuan hartuko ditugu aurreikusitako epeetan, baitaaurrekontuen, funtsen eta kontabilitate-gaien administrazioa eta kudeaketa hobetzeko prozesuen ezarpena ere. Plan honetan ondorengo zereginak sartuko dira:

Urteko aurrekontua. Aurrekontuko diru-sorta Gipuzkoako Foru Aldundiko KulturaZuzendaritzarekin koordinatuta prestatu, adostu eta esleitu.

Museoaren ekintzen ekonomia eta finantzen kudeaketa. Oro har, kudeaketa-ardatzari eragitendioten ekintza guztiak, ia aldaerarik ez dutenak eta diru-sorta estanko batek babesten dituenak, eta bereziki kultura-proiektu bakoitza, zuzkiduraren urteko egoeran oinarrituz, diru-sarrerak atzemanez edo berezko baliabideak sortuz indartu daitekeena.

Diru-sarrera atzematea,babesletza-ekintzen bidez, nahiz eta beste formula batzuen aukera ere aztertuko den.

Bertako diru-sarreren sorrera. Horretarako, diruz ordaindutako produktuak eta zerbitzuak sortzea pentsatu da, adibidez, dendako jarduera, argitalpenak, zerbitzuak edo kultura-zerbitzuak, Museoaren gastuak ordaintzeko balioko dutenak.

Kontrol-taula. Urteko ekintza-planaren jarraipen iraunkorra egiteko tresna da. Balio du diru-sarrerak eta gastuak balioztatzeko eta gastuaren aurreikuspeneko desbiderapenak detektatzeko.

Emaitzen urteko balantzea. Gastuak eta diru-sarrerak atalka banakatzen dira, eta horien laburpena jardueraren urteko txostenean bilduko da.

Page 45: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

PLAN OPERATIBOA

41

6.3 Tresna orokorrak

Ondoren, Museoaren lehiakortasuna hobetzeko ezin bestekotzat jotzen diren tresnak zehaztuko ditugu, Museoko prozesu eta funtzionamendu-arlo guztiei aplikatuko zaizkienak.

6.3.1 Marketin-estrategia

Edozein erakundetako ezin besteko pieza da. Komunikazioa eta ekintzen sustapena ezin bestekoak dira edozein proiektuk arrakasta edukitzeko, baita kultura-arlokoek ere. Beharrezkoa da Museoari ikusgaitasun handiagoa ematen dioten pausoei heltzea eta, horretarako, bidea zabal irekitzen duen arlo bat komunikazioa eta sustapena da. Horregatik, izena aldatzeko beharrezko prozesu bati ekin diogu; era horretan, ikusgaitasuna eta posizioa hartu eta bisitariak erakartzeko aukerak irekiko ditugu.

Marketin Plan bat beharrezkoa izango bada ere, Museologia Plan honetan marketinean sartzen diren ekintzen multzorako oinarrizko estrategia zehazten da (komunikazioa, sustapena,merkaturatzea eta fidelizazioa).

Marketin Planaren helburua da bisitariak zabaltzea eta itsas ondarea gizarteratzea, komunikazio segmentatuago baten bidez hartzaileak gehituz, komunikazio-mezuak areago landuz eta diskurtsoen eta erakusketen edukietan sakonduz.

Horretarako, ondorengo atalak dituen dokumentu bat onduko dugu:

1. Museoaren definizioa eta komunikazio-dosierraren integrazioa.

2. Museoaren definizioa, atributuak eta balioak.

3. Posizioa hartzearen definizioa.

4. Hartzaile potentzialen definizioa.

5. Ideia eta mezuen zehaztapena, tartean direlaideia indartsuen eta haiei lotutako komunikazio-mezuen dekalogo bat.

6. Museoaren produktu eta zerbitzuen definizioa.

7. Hartzaile objektibo bakoitzerako sustapen- etakomunikazio-kanalen zehaztapena.

8. Ezarpen- eta jarraipen-prozesuen zehaztapena.

Komunikazioaren arloan, alderdi asko hobetu behar dira, hartzaile motaren araberako komunikazio segmentatua lortuz, komunikazio-mezuak, kanalak hartzaileka segmentatzearen bidez areago landuz eta abarren bitartez. Hezkuntza-arloan, berriz, harreman estuagoa eta zuzenagoa ezarriko dugu hezkuntza-sistemarekin eta arreta bereziko taldeekin, tresnak ad hoc eta material didaktiko bereziak landu ahal izateko.

Museoa ugari sustatuko dugu, turistak maiz dabiltzan tokietan hura euskarri fisikoetan iragarriz, adibidez, San Sebastian Region

eta Donostia Turismoaren turismo-bulegoetan, hiriko alojamendurako establezimendutan, beste museo eta kultura-zentroetan, adibidez, Tabakaleran, baita autobus- eta tren-geltokietan ere, eskueran dauden ikus-entzunezko euskarrietan (mupi edo antzekoetan) eta abarretan. Ikusgai egongo dira, halaber, eskualde mugakideetako beste turismo-bulego batzuetan eta lurraldeko establezimenduetan, beste ekipamendu batzuek (adibidez, Balenciagak) jarraitzen dituzten turismo-sustapeneko politikoei lotuz.

Gainera, ondorengoak izango dira komunikaziorako, sustapena egiteko eta posizioa hartzeko garatuko diren ekintzak:

Turismo-eragileei ekintzak eta zerbitzuak eskaini eta haiekin lankidetzan aritu, bereziki gidari turistikoekin (lankidetzaAPITErekin), hotel eta pentsioekin, landa-turismoko etxeekin eta turismoko baserriekin, baita KTE Kultur eta Turismo Ekintzetxearen Enpresa Erregistroan alta hartua duten etxebizitza turistikoekin ere.

Kultura-arloari, hedabideei eta turismo-arlo osoari zuzendutako ezagutza-saioak egin, Museoa lantzen ari den edukiak eta egitasmoak haiei aurkeztuz.

Administrazio publikoek edo argitaletxe/enpresa pribatuek argitaratzen duten edozein material edo komunikazio- eta sustapen-euskarriren kalitate eta zuzenketari buruzko zaintza-lanak egin.

Indarrean den pedagogia-programa duen euskarri bat argitaratu eta banatu.

Museoaren ekintzen berri ematen duen hileroko berripaper bat argitaratu eta bidali, bidalketa masiboko zerbitzuaren bidez.

Street marketing ekintzak egin Museora erakartzeko, Museoaren kultura-proiektuen bidez eta kaian kanpoaldean piezak edo erakusketak jarriz, eta lonjari lotutako tailerrak eta ekintzak eginez.

Museoaren lagunaren eta Museoaren elkarte lagunaren figura sortu.

Urtero, sustapen- eta merkaturatze-planaren bidezko ekintzak ezarriko dira, hala off-line nola on-line, sare sozialak ondo gogoan edukiz.

Page 46: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

Marka eta izen berri bat sortu

Museoaren izen historikoak nahasmena eragin du inoiz baino gehiagotan eta, kasu batzuetan, baita atsekabea ere, gehienetan ez baitu aurkeztu erakusketetan bere izena islatuko duten maketa handiak edo itsasontziak. Gainera, zenbait kulturatan, untzi-museoa izendapenak konnotazio militarrak ditu eta, ondorioz, helarazten duen irudia nahasgarria da, eta aurreikuspen batzuk ez dira betetzen.

Horri gaineratu behar zaio Gipuzkoako aldundiaren beste museoen irudi korporatibo bateratua eskaintzen zuela (letra motak, koloreak, estilo-ereduak, etab.), eta museoaren logotipoan aplikatzen zen ia esklusiban. Beraz, irudi hori ez zen museoarena bereziki eta, ondorioz, ez zituen adierazten erakundearen ezaugarriak eta bokazioa. Nortasuna kentzen zion.

Ondorioz, identitate berri bat sortu zaio Museoari, haren izena eta irudi grafikoa itxuraldatuz.

Izenari dagokionez, Euskal Itsas Museoa - Museo Marítimo Vasco1 izendapena aukeratu dugu, ondorengo arrazoibideari lotuz:

Euskal Herriko kostaldean ez dago antzeko izenik duen kultura-ekipamendurik eta, beraz, ez da markaren inguruko lehiarik sortuko.

Museoak beti izan du lurralde-ikuspegi zabal bat, eta ez da zehazki Gipuzkoara mugatzen. Erakusketek gai zabalak landu dituzte, lurralde-mugarik gabe, eta ondarearen dimentsioaosotasunean landuz, Bizkaia eta Ipar Euskal Herriari erreferentzia eginez. Berdina Museoaren argitalpenen kasuan ere, bereziki Itsas Memoria aldizkariarekin.

Bildumaren funtsak aipatutako lurraldetasun horri irekita daude; izan ere, Euskal Herriko kostalde osotik heldutako 5.000 piezatik gora ditugu eskueran.

Beraz, itsas ondarearen irakurketa zabal bat da, ez geografikoa. Gainera, bat gatoz Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen eta desioarekin, 2006rako jada Pasaiako Euskal Itsas Museoaren proposamen bat landu baitzuen, bilduma osoa bildu eta erakuts zezakeen museo handi bat lortzera bideratuta, tartean direla ontziak.

Marka eraikitzeko prozesuari dagokionez, itsas ondareari lotutako eta zabaldu nahi ditugun hainbat balio identifikatu eta uztartu ditugu, adibidez, unibertsaltasuna, tradizioa, modernitatea eta teknologia, ondare honetan nabarmentzen diren askotariko elementu edo erreferentziekin batera: itsasoa, balea, astrolabioa, itsasontzi bat eta mundua.

Identitate Korporatiboko Eskuliburu bat ondu dugu, logotipoaren bertsioak, marken arteko bizikidetza, aldaera kromatikoak eta aplikaziorako askotariko txantiloiak zehazten dituena.

1 Frantsesez eta ingelesez, Musée Maritime Basque eta Basque Maritime Museum, hurrenez hurren.

Page 47: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

PLAN OPERATIBOA

43

Komunikazio orokorreko irizpideak

Komunikazioa askotariko lan-arloetako Museologia Planeko printzipioetara eta helburuetara egokituko da. Horretarako, ondorengoak definituko dira:

Diskurtsoa eta helburuak. Komunikazio-estrategiak ideia indartsu batzuk ezarriko ditu, horietan oinarrituz atalbakoitzerako komunikazio-ekintzak eraikitzeko. Alde horretatik, ezin besteko zeregina da, bereziki museoaren kasuan, elementu nagusia izanik, jende orokorraren artean nortasun sendotu bat izatea. Adibidez: Euskal itsas kultura

zabaltzen dugu. Itsas historiaren bitartez,

tokikoa zein unibertsala den historiari buruz hezten dugu.

Itsas ondarea egungo errealitatean identifikatzen dugu.

Pertsona hartzaileak. Pertsona erabiltzaileen talde bakoitzerako komunikazio-baldintzak zehaztuko ditugu. Adibidez, eskola-ikasleen taldeen kasuan, komunikazio-lanek hezitzaile eta ikasleentzako euskarrietarako materialdidaktikoari jar diezaiokete arreta (gero, horiek etxera eraman ahal izango dituzte, etasenitartekoentzako preskripzio izateko balio dezakete). Pertsona erabiltzaileen talde bakoitzarentzat albait onenak diren komunikazio-ekintzak eta -formatuak egingo ditugu.

Komunikazio fisikoa. Une eta ekintza mota bakoitzari egokitua. Hala ere, bost oinarrizko formatu defini ditzakegu: Euskarri orokorra: zentroaren

aurkezpen orokorra,kokapena eta datu praktikoak.

Aldi baterako erakusketako azalpen-euskarria.

Aretoko orrietarakoeuskarria.

Pedagogia Programarako euskarria.

Zerbitzuen Kartarakoeuskarria.

Askotariko tamainak dituzten kartel-euskarriak, txertatzeko formatuei egokitudakizkienak.

Komunikazio digitala. Egun, sareko presentzia eta komunikazio-tresna digitalak ezin bestekoak dira edozein komunikazio-estrategiatarako, merkeak baitira, edozein komunikazio-ekintza baino urrunago hel daiteke haien bidez, denbora irauten duen edonork kontsulta dezakeen ekintzen biltegi bat dira, eta edukiei eta ibilbideei ikusgaitasuna ematen die, beste ezein bitartekok ez bezala. Webguneak eta sare sozialak (adibidez, Instagram edo Twitter) dira erabiltzaile batek erakunde bati buruz Interneten aurkitzea espero duen lehendabiziko gauza.

Komunikazio digitalaren baitan, ondorengoak landuko ditugu:

Webgunea. Museoaren presentzia digital osatuena izango da. Informazio instituzionala, praktikoa, Museoaren ekintzak eta zentroan egiten ari diren ekintzen berri emango duen albisteen atal bat bilduko ditu batez ere eta, aldi berean, zentroa hedabideetan izaten ari den oihartzunaren berri ere emango du.Garrantzizkoa da web responsive bat ontzea (mugikor bidez bistaratzeko egokitua), Googleko SEOrako hoberendua (bilatzailearen barruan duen posizio “naturala”) eta posta elektronikoz, sare sozialetan eta whatsappez edukiak partekatzea errazten duena.

Egungo webgunea ez da, baina, responsive, eta bere edukien egitura ez da operatiboa (joomla lengoaia du); ondorioz, zerotik sortutako webgune bat pentsatu dugu, askotariko gailuetara egokitzeko balio duen beharrezko irizpideak beteko dituena. Formatu erraz bat pentsatu dugu, gutxi kargatua, tipografia arin eta dotoreduna, menu argi eta sarbide lasterrekoa, 4 hizkuntzatan, ikusgarria, eta nabigazio erraz eta unibertsalekoa. Ustiapenerako, alta hartuko dugu google analyticsen. Era horretan, bisitarieninformazioa parametrizatu ahal izango dugu, baita edukien, publizitatearen,

Page 48: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

mugikorren erabileraren eta abarren azterketa sendo bat egin ere. Metadescription tags direlakoak ere berrikusiko ditugu, atariak SEO posizioetan duen tokia hobetzeko. Webguneak, egungoak bezala, edukien kudeatzaile bat izango du eta, era horretan, edukiak autonomoki eta etengabe editatu ahal izango ditugu.

Mailing / Berripapera. Egun, komunikazio digitaleangorantz ari den tresna da, erabiltzaileekin konexiozuzena edukitzeko bidea ematen baitu, Facebook edo Instagram moduko bitartekarien menpe egon gabe, dagoeneko kobratu egiten baitute edukiei ikusgaitasuna ematearren. Ezin bestekoa da, beraz, mailing-zerrenda batedukitzea, ondo segmentatua, erabiltzaileei kalitatezko informazioa posta elektroniko bidez bidali ahal izateko. Email-zerrendak eratzeari eta segmentazioari buruz, oso gogoan izan beharko dugu helbide elektronikoa eskatzea ahal den guztietan (bisitetan, sarreran, mintzaldietan eta abarretan), eta helbide elektronikoaren jatorria eta beste ezaugarri batzuk ondo segmentatzea. Bukatzeko, kontuan izan beharko dugu mezu elektronikoen bidalketa dositan ematea, eta publizitate-estilotik ihesegiten duen aldizkari digitalaren itxura izatea, berez edukietan aberatsa (erabiltzaile asko inoiz ez dira

heltzen mezu elektroniko baten esteketan klik egitera eta, beraz, garrantzizkoa da berez kalitatea duen edukia sartzea).

Sare sozialak. Egiteke geratzen zaigun zerbait da tresna hauen erabilera Sailaren komunikazio-politika instituzionalera gehitzea.

Babesletza eta mezenasgoa

Mezenasgo- eta babesletza-estrategia bat ere diseinatuko dugu, proiekturako kolaboratzaileak bilatzera bideratuta, dela oro har, dela lan-unitate berezietan: ikerketa, gizarteratzea, etab. Baztertu egiten dugu Museo osorako babesletza orokorrerako partner estrategiko bat edukitzea, baina lan egingo dugu kultura-egitasmo adierazgarrienetarakobabesletza zehatzen inguruko akordioak lotzeko. Babesletza-dosier bat argitaratuko dugu garatzen diren ekintza publiko eta nabarmenak aurkezteko.

Museoko denda

Museoaren diru-sarreren iturri bat izango da, are gehiago, Museoak bisita kopuru handia duenean. Salmentak hauspotzeko, uneko askotariko produktuak baloratuko ditugu, horietako bakoitza erosteko eta biltegiratzeko baldintzak, salmenta-ratioa eta Museoko gai orokorrarekin bat ote datorren.

Azterketa horretan oinarrituz,errendimendu hoberako erabakiak hartuko ditugu, dendarako katalogo berri bat landuko dugu Museoko bezeroak diren pertsonentzat (aukera hori Internetez ere gaituko dugu).

Produktuek Museoaren zein lurraldearen irudia baliatuko dute oro har, eta bereziki erreparatuko diete gastronomia eta itsasoari lotutako elementuei. Kostuari dagokionez, urteko diru-sorta bat elementu berriak sartzeko esleituko da.

Page 49: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

PLAN OPERATIBOA

45

6.3.2 Museoaren digitalizazioa

Ekintza orokorraren helburu nagusia da arlo guztietan, ahal dela, digitalizazioa ezartzea, Museoaren lehiakortasuna hobetzeko ezin besteko elementua den neurrian: barne-lanean, gizartearekiko elkarrekintzan, eta enpresakudeatzailearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko ezagutza-zirkulaziorako.

Proposatzen dugun inbertsio digitalak 5 lan-ildo handi ditu:

Bulego digitala. Garrantzi handiaematen diogu elementu honi, ezin bestekoa izango baita teknologia horiek hornituko diguten prozesuen optimizazioan eta analisi-gaitasunean. Horretarako,Zuzendaritzak ezartzen diren prozesu eta tresnen gaineko heziketa emango du. Ezarri nahi dugun kudeaketa digitalerako prozesu orokorraren baitan, lau interbentzio-ildo nabarmendubehar dira:

Dokumentazio administratibo guztiadigitalizatu eta zaindu, eta dokumentazioaren tratamendurako prozesuak ezarri.

Bisitak kudeatzekoinformatika-programaren funtzionaltasunak hobetu.

Beste erakunde batzuekin eta Gordailuarekinlankidetzan, Museoko funtsen pixkanakakodigitalizazioa edo/etasarbide digitala ezarri, Museoaren bildumarilotutako funts eta dokumentu guztiaketengabe eskueranizateko.

Emaitzak big data teknikak erabiliz analizatu eta, Museoak erabilitakoprozeduren etabiltegiratzen doanerregistroen bidez, eredu errepikakorrak identifikatu, kultura-gaiak aukeratzeko erabakiak hartzen,sustapeneko ekintza jakin batzuk gauzatzen edo, besterik gabe, pertsona bisitarien arreta hobetzen laguntzeko.

Museoko langileen eta beste kanpoko lankideen dokumentazio partekatua kudeatzeko hodei motako plataformak erabili.

Kultura-edukietan teknologiak ezarri. Teknologiak konponbideak eman ditzake lan-ildo hauetan, baina ez da ezin bestekoa. Aliatu bat izan daiteke eduki irekia, eskuragarria etaerabiltzailearentzako eskueran sortzeko, baina horri ñabardura eta baldintza ugari gaineratzen zaizkio. Gure ustez, teknologia elementu osagarri bat da, baina ez ordezkatzailea eta, bisitarien esperientzia hobetzeko bakarrik, formatu digitaletan zeinpresentzialetan landuko dugu proiektuen edukien komunikazioa, kultura-edukiak kudeatzekoInterpretive Media kontzeptua eta teknikak aplikatzearen bidez.

Internet-kanala, komunikazio-tresna Erabiltzaile eta bisitariekiko harremana sare sozialetan edo teknologia gadgetetan oinarritzea panazea omen da egun. Giltzarria komunikazio-estrategia on bat aukeratzea izango da, baina beharbada kanal horiek ez dira erdigunea. Administrazio publikoari lotutako eragile ugarik darabiltzate sare sozialak komunikaziorako plataforma gisa, batez ere doakoa delako eta sustapen-ekintzak justifikatzen dituelako, baina ez da ezagutzen horien eragina, inpaktua edo errentagarritasuna. Tresna horiekin egiten den erabilera adimentsua, neurgarria, neurtua eta analitikoa izan behar da.

Museo konektatua. Wifi seinale ireki bat gaituko dugu Museoaren barruan, haren barneko konektibitatea errazteko eta erakusketetako autogida-sisteman (microsites) sartu ahal izateko eta, aldi berean, turisten kasuan, aukera digitala sustatzeko; izan ere, haren bitartez, jomugako kultura- eta turismo-zerbitzuak eta -bitartekoak kontsultatu ahal izango dituzte, geroko kontsumo-aukerakhandituz. Museoko solairu bakoitzean, wifi-antenak jarriko ditugu, Internet konexioa kalitatezkoa eta homogeneoa izan dadin. Era horretan, Museoari hura bisitatzen duten pertsonekin komunikatzeko bitarteko bat gehiago hornituko zaio, eta konektibitatea eskaintzen diren zerbitzuetako beste bat da.

Page 50: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

NORABIDE2023 MUSEOLOGIA PLANA

Audiogidak. Museotako ohiko audiogida-sistemak garestiak dira, arreta zehatza eskatzen dute (kargatzeko puntu bat, edukiak eguneratu, etab.) eta,smartphonearen garapena ikusita, beharbada gutxi iraungo dute indarrean. Museoan, audiogida zaharkituak ditugu, eta horiek berrerabiltzeak gastua eragingo luke.

Proposatzen da Museoko bisitari bakoitzak telefono mugikorra erabili ahal izatea audiogida gisa, webgunean aldi baterako erakusketa bakoitzari buruzko mikrogune bereziak gehituz. Era horretan, hizkuntza askotan dauden hainbat mp3 eskueran

jarriz, pertsona bisitariak panel, egonaldi eta pieza bakoitzaren azalpenak entzun ahal izango ditu. Modu osagarrian, audio horietara berehala sartzeko QRak kokatu ahal izango dira.

Beren gailuak ez dituzten bisitarientzat, terminal libre sorta bat edukitzearen aukera aztertuko dugu. Era horretan, Museora datorren pertsona bisitariari lagunduko dioten aplikazioak gehituko ditugu, Museoko edukiak zabaldu eta ilustratzen dituzten bitartekoak eskainiz. Horrek berdintasuna, gizarte-inklusioa eta edukien irisgarritasun unibertsala bultzatuko du Museoan.

Page 51: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

47

6.3.3 Kalitatea kudeatzeko sistema

Kalitatezko sistema bat ezartzeari ekingo diogu. Helburua da kalitatezko zerbitzu bat segurtatzea, gure bezeroenaurreikuspenak beteko dituena; horretarako, etengabeko hobekuntzarako metodologia eta prozesu bat ezartzen lan egingo dugu.

SICTED Destinoko Turismo Kalitateko Sistema Integralarekin lan egiten hasiko gara, haren lan-egitura 6 ardatzetan oinarritzen duena: pertsonak, bezeroak, salmentak, kanpo-zerbitzuak, instalazioak eta ekipamenduak eta lanbidea.

Museoa martxan jartzeko garatuko diren prozedura asko ondo txertatzen dira

kalitate-sistema honetan. Sistema horretako ziurtapena eskuratu ondoren, ISO bat ezartzen hasiko gara. ISO prozedurak bakarrik kostu nabarmena du (batez ere aholkularitza- eta auditoretza-gaietan) eta, ondorioz, hori geroratu egingo dugu, eta giza baliabideen zuzkidura handiagoko etapa baterako utzi, prozesu hau era traumatikoan ez hasteko.

SICTED sistema ezartzen hasi baino lehen, kudeaketako eta kultura-programako prozedura batzuk garatuko ditugu. Lehen fase honetan beharrezkoak ez izan arren, horiek oso lagungarriak dira lan-unitate bakoitzaren jarraipena egituratu eta egiteko orduan.

Page 52: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

EZARPENAETA JARRAIPENA

Page 53: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal

49

7 EZARPENA ETA JARRAIPENA

Museoaren Zuzendaritzaren erantzukizuna izango da Museologia Plan hau ezarri eta jarraipena egitea. Garatutako ekintzen eraginkortasuna eta kalitatea segurtatzen saiatuko da eta, dagokionean, Gipuzkoako Foru Aldundiari 2013ra begira aurreikusitako helburuak eta jomugak lortzeko behar diren ekintzak proposatuko ditu.

Ezarpena urteko Ekintza Plan baten bidez egingo da, eta urteko azken hiruhilekoan onartua izan dadin prestatuko da; bertan, ekintzak identifikatuko dira, eta aurrekontu bat egingo da. Dokumentu horretan, garatzea aurreikusi diren kultura-ardatzari buruzko ekintzak eta ekipamenduaren kudeaketari buruzkoak zehaztuko dira. Ekintza guztien neurria eta aurrekontua giza eta diru-baliabideen arabera zehaztuko dira.

Hilero jarraipen-bilkurak ezarriko ditugu zentroko erakunde sustatzailearekin, Urteko Ekintza Plana zein neurritan betetzen ari den ebaluatzeko.

Gainera, ekintzen kontrol eta jarraipenerako sistema iraunkor bat onduko dugu, adierazle-sistema bat ezarriz: Museoaren kontrol-taula bat. Bertan, islatuko dira:

Zerbitzuen Kartaren adierazleak.

Ekonomia eta Finantzen Planeko adierazleak.

Bezeroaren ArretarakoProgramako adierazleak.

Marketin Planeko adierazleak.

Funtzionamendu Operatiboko Programako adierazleak.

Giza Baliabideen Planeko adierazleak.

Page 54: MUSEOLOGIA PLANA NORABIDE 2023...5 1 NABIGAZIO MAPA 1813ko suteak eraman ez zuen eraiki zibil urrietakoa dugun Kontsulatuaren dorretxean kokatu zutenetik, Untzi Museoak, orain Euskal