ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin...

24
ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA

Transcript of ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin...

Page 1: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA

Page 2: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu,

jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).

1. argitalpena: 2015 azaroan

Azala eta liburuaren diseinua:Gureberriak

Azaleko eta barruko irudiak:“Mattin”

Maketazioa:Itxaropena

© Gureberriak, 2015© EREIN. Donostia 2015ISBN: 978-84-9109-061-8

L. G.: SS-1379/2015EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107

20018 DonostiaT 943 218 300 F 943 218 311

e-mail: [email protected]

Inprimatzailea: ItxaropenaAraba kalea, 4520800 Zarautz

T 943 83 50 08 F 943 13 08 22e-mail: [email protected]

Page 3: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA

Page 4: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

AURKIBIDEA

Sarrera ...................................................................... 9

1. atala: Ur ilunetan ...................................................... 13

1.1. Inbasioaren gordintasuna ...............................................15

1.2. Bortxaren mozorroak ........................................................19

1.3. Minorizazio bideak: arrotz gure etxean ......................23

2. atala: Enbata. Itsaso txarrean nora ezean .............. 27

2.1. Demokrazia ...........................................................................31

2.2. Bakea .......................................................................................33

2.3. Arazo nazionalaren sozialtasuna ...................................37

2.4. Publikoa den pribatua.......................................................41

2.5. Izan edo ez izan: erabakigarri? .......................................43

2.6. Sinonimo eta antonimoak (I): erabaki eta autodeterminatu .........................................47

2.7. Sinonimo eta antonimoak (II): autodeterminazioa eta independentzia.....................51

3. atala: Politikaren itsasargia. Oinarrizko kontzeptuak ................................ 53

3.1. Politika ....................................................................................57

3.2. Subjektu politikoa ..............................................................61

3.3. Boterea ...................................................................................63

3.4. Erakundeak ...........................................................................67

3.5. Gobernua ...............................................................................71

4. atala: Iparrorratza: Zer behar dugu? ...................... 75

4.1. Estatua ....................................................................................79

Page 5: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

4.2. Estrategia eta herriaren batasuna .................................83

4.3. Taktika eta estrategia .........................................................87

5. atala: Erein dezagun hazia gaurtik ......................... 91

5.1. Nazioarteko aferak .............................................................95

5.2. Errealismo politikoa ...........................................................99

5.3. Herriaren indarra .............................................................. 103

5.4. Amestu ................................................................................ 107

5.5. Hezi, ikasi, irakatsi ............................................................. 111

5.6. Grabitate zentroa ............................................................. 115

5.7. Erresistentzia ..................................................................... 119

5.8. Legitimitatea, legezkotasuna eta zilegitasuna ...... 123

5.9. Puskak eta osotasuna ..................................................... 127

Page 6: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

“Any function in the child´s cultural deve­lopment appears twice, or on two planes. First it appears on the social plane, and then on the psychological plane. First it appears between people as an interpsychological category, and then within the child as an intrapsychological category” (Haurraren garapen kulturalean, funtzio guztiak bi bider edo bi planotan azaltzen dira. Aurrena, plano sozialean, eta, hurrena, plano psikologikoan. Aurrena, gi­zartean, kategoria interpsikologiko gisa, eta, hurrena, haurraren baitan, kategoria intra­psikologiko gisa).

Lev Vygotsky

Page 7: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen
Page 8: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

9

SARRERA

Mendeetan tratu txarrak jaso dituen herri bat gara. Hori ez da gure herriaren ezaugarri hutsal bat, oso sakona den zerbait baizik. Gure bizkarraren gainean daramagu denbora luzeko sufrimendua, mina… Pisu astuna daramagu geurekin. Tes­tuingurua ez da aldatu, eta belaunaldiz belaunaldi jaio diren adaxka gazteek eta bide amaieran dauden zaharrek ere, denok barneratu dugu urruneko garaietatik datorren eta guk geuk nozitutako sufrimendu hori.

Gutako bakoitzak gorpuzten du mina, ezina, erresistitu na­hia, bizi nahi eta ezina… gutako bakoitza baita herria, eta he­rria gutako bakoitza baita. Gu gara herria, eta herria gu da, ezin baita bereizi norbanakoa bere herritik. Gutako bakoitzaren (herriaren) jokabideetan, erraietaraino barneratutako azpiratu konplexua aurki dezakegu.

Ez gara salbuespena. Azpiratutako herri edo talde bakoitzak bere ezaugarri bereziak izan arren, hainbat faktore komun ditu­gu. Horrelakoetan gertatu ohi den bezala, azpiratze prozesuan iragandako hainbat faseren ondoren, une gogor batera iritsi gara gu ere. Zauritua dago gure begirada, azpitik begiratzen diogu munduari, barneratu dugu gutxiagotasun konplexua. Kanpotik jarri dizkigute kate sendoak, baina barruraino sartu digute haien pozoia, eta haien bidez ikusten dugu mundua. Kateek ez dute hain agerikoak izan behar, pozoiak egiten baitu lana eguneroko gure jokabide guztietan.

Azpiratutako taldeko norbanakoetan pozoi hori txertatzea funtsezkoa izaten da sistema zapaltzailea mantentzeko. Horre­la lortzen baita, txotxongiloen antzera, gu geu menderatzailea­ren mesedetan aritzea, ohartu ere egin gabe geure aurka ari garela askotan.

Bizitzari begiratzeko betaurreko hilgarriak jarrita dauzkagu; begiradak berak hilko gaitu, baldin eta ez baditugu betaurre­koak aldatzen. Betaurreko horiek kentzean, ohartuko gara, be­

Page 9: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

10

girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi­tzen garela…

Betaurrekoak aldatuta, zama arinduta, askatasunerako bi­dea argiago ikusiko dugu. Ulertuko dugu bide hori egiteko be­har ditugun indarra eta sormena begirada aldatzean bakarrik lortuko ditugula.

Lagundu diezaiola, beraz, liburu honek irakurle bakoitzari barne pozoia botatzen, begirada garbitzen, ahotsa altxatzen eta duintasuna berreskuratzen.

Page 10: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen
Page 11: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen
Page 12: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

1. atala:

Ur ilunetan

Oi gure herria, zer hintzen eta non hago

zazpi mendeko gauean zanpatua, itoa, zikiratua

ahuldua eta ohitua bortxara halabeharrez

ez ote duka jada kemenik

hire hatsa sendotzeko?

Jose Angel Irigarai

Page 13: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

Mendeko egoerek, modu ageriko zein ezkutukoe­tan, iluntasunera daramate azpiratutako herria. Arnasa kendu nahi zaio, itomenean galarazi. Prozesu luzeago edo motzagoak izan daitezke, eta, atal honetan, horre­lako gertaerek izaten dituzten hainbat ezaugarri orokor azaltzen dira.

Page 14: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

15

1.1. INBASIOAREN GORDINTASUNA

“Gerrak eta genozidioak nonahi eta betidanik izan dira, ga­rai bat bera ere eta kultura bat bera ere errespetatu gabe”.

Edward O. Wilson

“Nations are born out of travail and suffering” (Nazioak ne­keetan eta sufrikarioan mamitzen dira).

Mahatma Gandhi (1869 ­ 1948)

Munduan izan diren inbasio edo konkista guztiak bortitzak izan dira. Hauek dira, besteak beste, biolentzia horrek eragin­dako sarraskiak:

1. Jendea hil, atxilotu eta erbesteratzea.

2. Lurraldea zatitu eta kanpoko jendea ekartzea, zapaldu­tako herrian bizirik geratzen direnak baino gehiago iza­teraino zenbaitetan.

3. Eraikitako guztia txikitu, menderatzailearen erakundeak sortu eta bertakoak direla sinetsaraztea.

4. Benetan gertatutakoa ezkutatu eta historia manipula­tzea, historia garaileek idazten baitute.

5. Menderatutako kultura eta hizkuntza debekatu, mes­pretxatu, bortizki jazarri eta, azkenean, desagerraraztea.

6. Bertakoek, haiengan eragindako beldurraren bidez, hizkuntza propioa arbuiatzea eta gutxiestea.

7. Menderatzailearen kultura eta hizkuntza indarrez ezar­tzea, bertakoak direla pentsarazteko.

8. Betiko nortasuna zein den ahaztea eta etsaiaren norta­suna barneratzea; horrek betiko uxatzen du jatorrizko nortasuna berreskuratzeko grina.

Page 15: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

16

9. Denboraren poderioz, egoera normala eta demokrati­koa dela barneratzea.

Ez dugu inoiz ahaztu behar Euskal Herria ere inbaditu egin dutela. Goian aipatutako guztia jasan dugu, eta gure herriaren egoera ez da normala izango askatasuna lortu arte.

Page 16: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen
Page 17: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen
Page 18: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

19

1.2. BORTXAREN MOZORROAK

“The oppressed suffer multiple forms of death and that submission to oppression for fear of physical death is tragi­cally self­defeating” (Zapalduek hainbat heriotza­modu pairatzen dituzte, eta heriotza fisikoaren beldurragatik zapalkuntzari men egitea tragikoki auto­suntsitzailea da).

Hussein Abdilahi Bulhan

Herrien menderakuntza inbasio militarrarekin hasten da, eta ondoren dator okupazioa.

Prozesuak hainbat fase izaten ditu. Jendea hil, emakumeak bortxatu, ondasunak bahitu, bertako erakundeak desegin eta inbaditzailearenak jarri; hori da okupazioaren lehen fasea.

Horrek sortzen duen beldurra, egoerari oldartzeko izua, be­launaldiz belaunaldi transmititzen da, barneratutako jarreren bidez ere bai. Fase honetan, okupazioaren bigarren fasean, ez dago hasieran besteko biolentzia fisikoaren beharrik. Indarke­ria fisikoa ez da hain agerikoa, instituzionalizatzen hasia delako. Mehatxua nahikoa da eta herria obeditzen hasten da, ezinbes­tean. Orduan sortzen da legedia, beldurrez obeditu beharreko legedia.

Inbaditzaileak, ondoren, bere krimena ezkutatu egiten du; herri zapalduaren memoriatik desagerrarazi. Historiaren ber­tsio gezurtia zabalduko du bere bitarteko guztiekin.

Hirugarren fasean, belaunaldi batzuen ondoren, herri za­palduak sinetsi egiten du gezur hori. Inbasioa ahaztu egiten du, eta ezarritako sistema goraipatzen hasten da. Behinola izan zuen botereaz ahaztu egin da, eta etsaiak emandako ogi­ apurrak onartzen ditu, botere osoa etsaien esku ez uztearren; botere osoa, baina, aspalditik dago etsaiaren esku.

Page 19: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

20

Azken fasean, zapaldutako herriak okupazioaren legedia onartzen du eta askatasuna lortzeko bide bakarra legedi hori dela barneratzen du.

Okupazioaz ohartzea, jabetzea da independentziarako bi­dearen lehen urratsa.

Page 20: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen
Page 21: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen
Page 22: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

23

1.3. MINORIZAZIO BIDEAK: ARROTZ GURE ETXEAN

“Cultural and physical violence toward some minorities seems to be an historical and political constant [...]. And it continues to be practiced with ardor by elites of newer na­tions today” (Zenbait gutxiengoren kontrako indarkeria kulturala eta fisikoa etenik ez duen kontu historiko eta politiko bat da, itxura denez, (...) eta nazio berrien eliteek ere grinaz erabiltzen dute gaur egun).

Richard Harvey Brown

Kultura (modu zabalean ulertuta) eta hizkuntza bortxa­ren jomuga izaten dira maiz. Haiek sendotzen dute, izan ere, beste hainbat ezaugarriren artean, herri bateko kideen artean elkarrenganako konfiantza. Ezaugarri komun horiek izatea be­harrezkoa da herriak bizi nahi badu.

Gure nazioa, nazio euskalduna, gehiengoa zen garai batean, baina apurka­apurka gutxiengo bilakatu dute, aldameneko na­zioen espansionismoaren erruz. Eta, nazioaren minorizazioaren ondorioz, gure kultura eta hizkuntza ere minorizatu dizkigute.

Horren harira, Joxe Manuel Odriozolak honela dio: “Botereak zapaldu egiten du, baina botereak gauzak egiteko ere balio du. Botereak (…) Iparraldean euskalduna frantsesten du, eta He­goaldean euskalduna espainoltzen. Beraz, euskalduna espai­nolduta edo frantsestuta, euskaldun izateko arrazoia kentzen dio: kito, amaitu da euskal arazoa. Menderatzaileak mendera­tua bere familia nazionalean integratzen du. Horrelakorik ez da gertatzen gainerako dominazio sozialen egoeretan”.

Horrela, hizkuntzaren kasuan, esaterako, euskaldun ele­bakarrak ginenoi, bortxaz inposatutako elebitasun baten bidez (debekuak, zigorrak, eta abar), egun ezinezkoa zaigu euskaraz bizitzea.

Page 23: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen

24

Aldiz, espainolek eta frantsesek ez dute inolako arazorik egu­nerokoan euren kultura eta hizkuntzan bizitzeko. Euren nazio­ eskubideak bermatzen dizkien estatu bana dute. Guri, berriz, estatua kendu ziguten eta inork ez dizkigu babesten geure es­kubideak. Zenbat arlo eta unetan ezin gara euskaldunok eus­kaldun izan edo ezin gara euskara hutsean bizi?

Herri gisa indar ematen digun etnokultura propioa babes­teko egitura politikoa izan ezean, kanpokoarena barneratuko dugu. Orduan, geureak egin du. Jada ez gara Euskal Herria izan­go, Espainia edo Frantzia baizik.

Testuinguru horretan, bizikidetza eta kultur aniztasuna ai­patzen dira sarritan; baina gure nazio eskubideak babestuak izatea, hau da, kultura eta hizkuntza hegemonikoen jabe izatea izango litzateke aniztasunerako lehen urratsa.

Page 24: ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA · 2018. 8. 2. · 10 girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugi tzen