Xuxton Ekaina 2010

84
IRITZIA IKASTETXEA Ane Irizar Koldo Mitxelenako irabazlea. Prentsakoak Guggemheim-en. 3.Mailakoak Gorlizen Oporretara joan.

description

Arantzazuko Ama BHIko ikasleen aldizkaria

Transcript of Xuxton Ekaina 2010

Page 1: Xuxton Ekaina 2010

IRITZIA

IKASTETXEA Ane Irizar Koldo Mitxelenako irabazlea.

Prentsakoak Guggemheim-en.

◊ 3.Mailakoak Gorlizen

◊ Oporretara joan.

Page 2: Xuxton Ekaina 2010

4.DBH Parisen!!!

Page 3: Xuxton Ekaina 2010

20010eko ekaina

Maialeni

Ametsetan ikusten dugulako elkar…

Page 4: Xuxton Ekaina 2010

20010eko ekaina

ZUREGATIK BETEKO DITUT Egia esan, iristen den arte ez zara konturatzen. Hainbeste amets, memento, irribarre, bidaia, elkarrizketa, aholku…nire buruan. Ez zarela jabetzen. Hain urrun ikusten duzun egoera, Bat-batean hain gertu. Hain gertu sentitzen duzun, maite duzun pertsona, bat-batean hain urrun sentitu. Ez baitzara jabetzen. Ez gara jabetzen gure bizitza berarenarekin, besteenarekin lotuta dagoela Eta jabetzen garenean… Haren falta dugu.

Hain modu injustuan galdu duzunaz jabetzen zarenean, oraindik galdu ez duzuna, asko zaindu behar duzula jakiten duzu. Hainbeste amets, memento,irribarre, bidaia, elkarrizketa, aholku…nire buruan. Sinestezina egiten zait zuri poema hau eskaintzea. Are gehiago zu ez zaudelako ari naizela idazten, jakitea. Hainbeste memento, irribarre, bidaia, elkarrizketa, aholku, Amets… Neska gaztearen amets betegabeak… Zuk bete ezin izan dituzunak, Zuregatik beteko ditut, Zin egiten dizut, maitia

Ainhoa Mendiburu

Page 5: Xuxton Ekaina 2010

20010eko ekaina

BEHAR ZAITUT

Amets gaizto zakar batean zoratuta, Beltzez jantzitako zulo batean sartuta,

Malko iheskorrez aspertuta, Behar zaitut…

Zerua bezain urdinak diren zure begiak sumatzen ditut nire gainean jarrita, Munduko edozein bazterretan barreiatuta

Behar zaitut…

Elkarrekin bizitako une gozoak atzean utzita, Zu hemen egon zineneko oroitzapen bizia ahaztuta,

Zure agur hotzaz minduta, Behar zaitut…

Ezpataren ziztadak bezain zorrotzak diren erlojuen orratzei begira, iltzatuta Zu noiz itzuliko zain, aingurak lotuta

Behar zaitut…

Jada ez zaude, joan zara, nigandik urrundu zara, aihenatuta. Baina agurra ezin dizut eman kopeta ilunduta, Ez bihotzean zaitudan bitartean eztiki gordeta.

Gero arte isil bat besterik ez. Eta hori, ezpainak itxita.

Julene Cabo

Page 6: Xuxton Ekaina 2010

20010eko ekaina TXIMELETA MAITEA Oraindik gogoratzen dut gure istorioa, tximeleta maitea, Ipuin galduen kutxatik atera dut han bainuen gordea. Bakarrik, triste, txundituta sentitzen nintzenean, zu leiho hotzaren barrena sartzen zinen, tximeleta maitea. Hegalekin besarkatu eta bakardadearen eromen itsutik babesten zenidan, Sentimen epel eta goxoa gordetzen zuen muxu eztia eskaintzen zenidan. Nire malkoak xukatzen zenituen zure hegalen mugimendu leun eta pausatuak sorturiko haize goxoaz. Baina, egun batean alde egin zenuen tximeleta mundura eta niretzat egin zinen desagertu. Eta istorioa zen betiko bukatu. Baina, jakin, altxorra bailitzan gordetzen dudala bihotzeko kutxan eta gogoratzen zaitudan bakoitzean Oinak jartzen zaizkidala dantzan.

Maialen Serra

Page 7: Xuxton Ekaina 2010

aurkibidea

20010eko ekaina IRITZIA � Oporretara joan. Julene Cabo eta Tamara Errazkin. � Marinadorrek ematen ez duen aukera.. Maider

Urretabizkaia. � Zergatik erabiltzen ditugu sare sozialak? Maialen

Serra. � Power balance pultserak. Ane Oskoz. � Teknologiaren berrikuntza. Ane Oskoz.

IKASTETXEA � Ioritz eta Amaiur “Oh happy

day”ko irabazleak. Ainhoa Mendiburu.

� Jangela greba. Amaia Hermosa.

� 4.DBH Justizia Jauregian. Annia Azparren.

� Ingeles bekadunak!!!! Nagore Urretabizkaia.

� Koldo Mitxelena literatur lehiaketa. Irati Kortabarria.

� Alemaniara! Amaia Hermosa. � Buruntzaldeako piropo

lehiaketa. Ainhoa Mendiburu. � 4.DBHkoak 1.DBHtik Pariseko bidaia noiz iritsiko zain. Ainhoa

Mendiburu. � Gorliz!!! Maialen Serra. � Hasier Perez, Espainiako eskalada blokeko txapelduna, Trokan lanean.

Ainhoa Mendiburu. � Gorka Guerra. Tamara Errazkin eta Julene Cabo. � Txurruka. Nagore Urretabizkaia. � Senda Vivan. Amaia Hermosa.

Page 8: Xuxton Ekaina 2010

aurkibidea

20010eko ekaina

� Catalunya eta Euskal Herria 2010. Ane Oskoz. � 4.DBHkoak Musika eta Plastikarekin

Donostiara. Annia Azparren. � Txus Jaio gidaria gurean. Julene Cabo eta

Tamara Errazkin. � Prentsakoak Bilbon: Guggenheim. Nagore

Urretabizkaia. Eitb. Irati Kortabarria. � 2.DBHko ikasleak Sagardo Etxean. Ane Oskoz. � 105.5 Arantzazu entzun ezazu 24 0rduz

emititzen. Irati Kortabarria. � Ekainean orientazio itzela ikastolan. Maialen

Serra. � Prentsa: bizia sentitzeko ikuspuntu berri bat.

Tamara Errazkin eta Julene Cabo. GIZARTEA

� Herri urrats. Nagore Urretabizkaia

� Donostialdeko metroa abian. Ainhoa Mendiburu.

� Sexu pultserak debekatuak. Irati Kortabarria.

� Ameriketan petrolio isurketa. Julene Cabo eta Tamara Errazkin.

� TDT beharrezko elementu berria. Tamara Errazkin eta Julene Cabo.

Page 9: Xuxton Ekaina 2010

aurkibidea

20010eko ekaina

AISIA � Liburuak eta filmak:16 escalones. Nagore

Urretabizkaia. Amaren eskuak. Irati Kortabarria. Nuevo diario del joven maniático. Amaia Hermosa. Cometas en el cielo. Maialen Serra. La piel azul. Annia Azparren. The last song. Julene Cabo eta Tamara Errazkin.

� Call of duty. Jokoa. Tamara Errazkin eta Julene Cabo.

� Felix Baumgartner. Maialen Serra. � David Bisbal kontzertuan iaz. Annia Azparren. � Su ta Gar 20 urte. Julene Cabo eta Tamara Errazkin.

DENBORA-PASAK

� Labirintoa. Gurutzegrama. Ezkutaketan. Misterioa maite baduzu… Bilaketa lanetan ona ote zara? Hizki zopa. Esaera zaharrak. Ezagutzen al dituzu? Ane Oskoz.

Page 10: Xuxton Ekaina 2010

aurkibidea

20010eko ekaina

� Horoskopoa. Amaia Hermosa. Erredakzioa. Annia Azparren, Julene Cabo, Tamara Errazkin, Amaia Hermosa, Irati Kortabarria, Ainhoa Mendiburu, Ane Oskoz, Maialen Serra, Nagore Urretabizkaia. Kolaboratzailea. Maider Urretabizkaia (4.DBH). Maketazioa. Julene Cabo, Nagore Urretabizkaia.

Xuxton Erredakzio Taldea.

Page 11: Xuxton Ekaina 2010

iritzia

2010eko ekaina “Oporretara” joan

“Nora zoaz oporretara?” Oporrak gerturatu bezain pronto egin ohi dugun esaldi mitikoa. Baina, zer da Oporretara joatea? Zer esan nahi du? Atlasetan leku horren bila aritu gara. Ez dugu inon aurkitu. Ez behintzat, Lur planetan. Akaso, oraindik deskubritzeke dagoen lurralde galdua dugu... Non entzun ote dugu honelako esaera? Publizitatean, etengabean. Azken boladan gainera, mezua torlojua bailitzan gehiago estutzen ari zaizkigu, zera esatera ausartu direlako: “Aurten ez daukazu oporrik?” Hau entzun eta berehala, honako galdera hau etorri zaigu burura, bidaiatu behar ez dudalako ez al dut oporrik izango? Zeren oporrak bai baitauzkagu, nahiz eta etxetik kanpo ez joan. Zergatik nahi dituzte bi ekintzak (oporrak izan eta bidaiatu) nahastu? Zer helbururekin? Krisiaren ondorioz, Gobernua hainbat neurri ari da hartzen, langileengan eragin zuzena izaten

ari dena, eta beraz, baita, adibidez, gure pagetan ere. Familia asko diru faltan dabilela gauza jakina da, baina, hala ere, ez al dugu nork bere etxean nor bere aisialdia kudeatzeko eskubiderik? Bizilekutik kanpora joatera bultzatzen gaituzte, hoteletara, eta leku jakinetara. Irudiak bata bestearen atzetik jarriz, begi ninia zulatzen digute. CARIBE 3.000€, MALLORCA 675€, BENIDORM 700€. Mega-Saltokietan ematen dizkiguten 2x1 eskaintzak bailiran. Laburbilduz, oporrak baditugu, baina ez dugu bidaiatuko, gure aisialdia beste ekintzak egiten erabiliko dugulako. Bidaiatzea aisialdiaren beste ekintza bat da, gustuko duenak egingo duena, berak nahi izanez gero. Gure denbora, guk antolatzen, badakigu, guk gustuko ditugunak egiten, gainera. Gure oporrak baitira. Oporrak, oraingoz, baditugu eta. Hortaz, disfruta ditzagun!

Annia Azparren eta Julene Cabo

Page 12: Xuxton Ekaina 2010

iritzia

2010eko ekaina

Marinadorrek ematen ez duen aukera

Aurreko artikuluan bidaiatzeari buruz aritu gara. Bidaiatzea garestia edo merkea izan daiteke. Guk nahiago izan dugu, aukeran, 4. DBHko Maider Urretabizkaia hemen eskaintzen ari zaigun bidaia mota egitea. Bidaiariok, Ondo pasa! Denbora behar izan genuen nora joan erabakitzeko; Italiako pizzak, Belgikako txokolatea, Kolonbiako kafea, Txinako harresia, Parisko Eiffel dorrea... Gau asko pasa genituen lakurik egokiena zein izan zitekeen pentsatzen, izara azpiko jolasen artean zailena izan zen hura. Lo nengoela otu zitzaidan unibertsora bidaiatzeko ideia, lo nengoela, bai, emakumeok bi gauza batera egiteko gaitasun hori daukagu (beste hamar milaren artean). Ziur nago mutilak ez zaretela lo zaudeten bitartean pentsatzeko gai, (esna zaudetenean egiten ote duzuen ere duda izaten dut sarritan eta) atximurka egin nizun amets sakon hartatik esna zintezen. Han gora igotzeko ez zegoen garraio aukera handirik, batere ez zegoela ez esatearren; zaila litzateke itsasontziz han goraino heltzea, oraindik ez da Esnebidean

zehar kruzeroak egiten direlako notiziarik eman. Txikia nintzela ikusten nuen “Autobus Magiko” hura ere ez dut uste existituko ote denik. Zaila litzateke hara joateko trenbidea eraikitzea ere eta... duela hiru ordu sartu gara espaziuntzian eta bagoaz, nora goazen jakitea zaila den arren, bagoaz. Alboan daukadan leiho txiki honetatik begiratuta, argiren bat edo beste ikus dezaket, izar uxoak direla diozu zuk eta begiak ixten dituzu desio bat eskatzeko (hogei segundotan bizpahiru aldiz). Loak hartu nau, kaferik edan ez dudalako agian, ez dakit. Bost minutu igaro dira, hamar, hogei, beharbada... eta esnatu egin nauzu izar uxoak pasatzen jarraitzen dutela, baina desioak amaitu zaizkizula, ia zoriontsu bazara ere “ia” ez izateko falta zaizkizunak eskatu dituzula eta denak betez gero... loak hartu nau

“…sartu gara espaziuntzian eta bagoaz, nora goazen jakitea zaila den arren, bagoaz”.

Page 13: Xuxton Ekaina 2010

iritzia

2010eko ekaina berriro. Begiak ireki ditut eta jada ez dut dardararik nabaritzen, iritsiak izango gara. Gaurkoan muxu batez esnatu zaitut atximurka batez beharrean, hainbestetan amestutako lekuan gaudelako izan liteke. Espaziuntzitik jaitsi eta eskuineko oina ipini dut lurrean, azukrezko kotoia zapaltzea bezala izan da. Nork esango zidan niri inoiz beherantz begiratu behar izango nuela ilargia ikusteko! Handiagoa dirudi hemendik, zuretzat lapurtzeko errazagoa. Izarrez mozkortu gara, meteorito, satelite,

planeta eta beste objektu hegalari identifikatu gabeen edo ezinen artean. Ez naiz hona etorri izanaz damutzen; Italiako pizzek ez daukate bat ere osagairik hemendik ikusten den guztiarekin alderatuta, Belgikako txokolatea ez da zu hemen zaren bezain gozoa, Kolonbiako kafeak loa galarazteko soilik balio duela ohartu naiz, agur kafeari. Txinara harresiaren bila soilik joango nintzateke, hemen ipintzeko, beste inor etor ez dadin, eta Parisko Eiffel dorrearen hirurehun metroak motz geratzen direla esan besterik ez daukat.

Maider Urretabizkaia

“Gaurkoan muxu batez esnatu zaitut”

Page 14: Xuxton Ekaina 2010

iritzia

2010eko ekaina

Zertarako erabiltzen ditugu sare

sozialak? Denok erabiltzen ditugu sare sozialak, baina helburu desberdinetarako. Gazteok gehien erabiltzen ditugunak Tuenti, Messenger… dira. Zertarako? Askok lagunekin komunikatzeko, edota egunero ikusterik ez dugunarekin hitz egiteko . Baina beste batzuk, zoritxarrez, pertsonak iraintzeko erabiltzen dituzte eta hori bai gaizki dagoela. Egia da, ni neu ere haserre nagoenean edozein gauza esateko gai naizela, amorruak eraginda. Baina, unean, eta batez ere ezer esan aurretik ez dudalako bi aldiz pentsatu. Pentsatzeko beta hartzen dudanean, konturatzen naizelako

pasa egin naizela, barkamena eskatzen dut eta neure buruari zera agindu arazten diot, sekula santan ezer esan edo egin aurretik, lehenengo, ondorioak pentsatu eta aztertuko ditudala eta azkenik, horren arabera, nola jokatu erabakiko dudala. Horregatik zaila egiten zait zera irudikatzea, pertsona bat ordenagailu aurrean eserita, zer idatzi lehenengo pentsatu behar duena, baina prozesu mental horren bukaeran, bera bezalako beste pertsona bat iraintzeko erabakia hartzen duena, MIN EMATEKO helburuarekin. Ez! Ezin dut irudikatu, ezta ulertu ere honelako jokabiderik!

Maialen Serra Irazusta

Page 15: Xuxton Ekaina 2010

iritzia

20010eko ekaina

Power balance pultserak

Power balance, oreka mantentzeko pultsera, aurtengo beste xelebrekerietako bat dugu. Askok gastatu dituzte xoxak eskumuturreko hau erosten eta, ez gutxi gainera, garestia da eta. Neoprenoz eta silikonaz egindako bitxia da hau, kolore askotarikoa, baina batez ere, bere arrakasta hainbat pertsonaje famatuk egin dioten propagandan dagoela oinarrituta esan daiteke. Aldizkari batean irakurtzerik izan genuen pultsera honen ustezko dohaiak, hain zuzen ere, ustezkoak zirela. Hau da, esaera zaharrak

dioen bezala: ustea erdi ustel. Eta orain, zer esango dute pertsonaje horiek, hau jantzita, sentitzen zuten onurez? Oker zeudela? Barkamena eskatuko digute, diruaren truke, guri iruzur egiteagatik? Hasteko, FACUA Elkarteko kontsumitzaileek fabrikatu duen enpresari salaketa jarri dio. Hala ere, beste kontsumidore askok ez dute jaramonik egingo eta, segur aski, jarraituko dute erosten. Zer egingo diogu? Oreka eskumuturrean ez ezik, nork bere buruan ere izan beharra baitauka. Lasai, dena psikologikoa da.

Power balance pultsera hainbat koloretan.

Ane Oskoz Egiguren.

Page 16: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

20010eko ekaina

Ioritz eta Amaiur “Oh happy day”ko irabazleak

“ Sentimenduak atera eta aldi berean indarra

erakutsi nahi izan genuen.” - Xuxtoneko abenduko aletik hona denbora dezente pasa da, zer aldaketa egon da zuengan ordutik hona? Amaiur: Gehiago ikasiko dugula eta taldeko harremana sendotu egin dela. Ioritz: Irabazi egin dugula eta jende gehiagok ezagutzen gaituela eta ados nago, taldeko harremana asko sendotu da. - Espero al zenuten edo Eibarrek edo Mallabiak puntu gehiago zutela pentsatu zenuten? Amaiur: Eibarrek puntu gehiago zituela pentsatzen nuen. Ioritz: Nik ere bai. - Zergatik aukeratu zenituzten “Jai ho!” eta “ Haizeak” kantuak finalerako? Amaiur: Sentimenduak atera eta aldi berean indarra erakutsi nahi izan genuen. Ioritz: Bi estilo ezberdin eta gainera, muturrekoak direnez, estilo ezberdina erakustea eta inpaktatzea zen gure helburua. - Asko kostatu zitzaizuen Indhu hizkuntzan abestea? Amaiur: Erraza zen, hasieran, partitura irakurrita zaila ematen

zuen, baina gero, egia esan, ez zuen zailtasun handirik. Ioritz: Ez nekien zer esaten ari nintzen, baina azkar ikasi nuen. - Zer moduz moldatzen zarete beste abesbatzekoekin? Amaiur: Hasieratik Eibarrekin oso ondo moldatzen ginen, baina programa aurrera zihoan heinean, harremana gutxitzen joan zen irabazteko gai ginela ikusi zutelako. Ioritz: Azken galetan, distantzia mantendu behar zela uste dut, baina hasieratik, oso ongi moldatu izan gara bi taldeen artean.

Astigarragako talde guztia OHDen

Page 17: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

20010eko ekaina - Zuek irabazle izendatu eta gero, beste taldeekin arazoren bat izan duzue edo zuen garaipena ondo hartu dute? Amaiur: Eibarrekoek...bueno. Baina Mallabiakoek ez zuten onartu eta ez zeuden konforme. Ioritz: Egia da premioa irabazi zutela Eibarrekoek audientzia aldetik, baina kontuan hartu behar da Eibarrek Mallabiak eta Astigarragak baino biztanleria handiagoa duela. - Irabazi ondoren, zuen aurkarien kritikei nola erantzun zenieten? Amaiur: Haiek Facebooken idatzi zuten. Dena inbidia, normala. Norbaitek irabaztean, batzuetan, hori gertatzen da. Gainera, lehengo urtekoek animuak bidali zizkiguten gauza bera pasa zitzaielako. Ioritz: Nik, egia esan, ignoratu egin nituen. Beraiek esaten dutena bost. Guk badakigu zer egin genuen.

- Nola ospatu zenuten zuen garaipena? Biak: Izugarrizko festa! Amaiur: Epai-mahaikoekin eta guzti ibili ginen parrandan. Ioritz: Hasieran ez nuen sinesten, baina gero, primeran ospatu genuen. - Xuxtoneko aurreko alean egin nizuen galdera bat errepikatuko dizuet orain, honakoa da: gerora segituko al duzue? Aldatu al da zuen iritzia ordutik hona? Amaiur: Niregatik oraindik ez, udaran kantatzen jarraituko dut, baina batxilergoa hastean… oso zaila dela uste dut, dena batera estresa sortzen baitit. Ioritz: Ni ere udaran abesten jarraituko dut, baina gero ez dakit, ez baitaukat denborarik. Estraeskolarrak, eskola… Gainera, beste estraeskolarrek, baino denbora gehiago eskatzen dizu “hobby” honek.

Astigarragako abesbatza platoan.

Page 18: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

20010eko ekaina - Bukatzeko, esperientzia honetatik atera duzuen gauza on bat aipatuko? Amaiur: Adiskidetasuna. Ioritz: Jendea. Biak: Esperientzia bera eta nola ez, DIRUA!! (barrez). - Eskerrik asko galdera hauei guztiei erantzuteagatik eta

zorte handia hurrengo urterako! Biak: Zuei eta eskerrak eman nahi dizkiegu gure familiei, Astigarragari, Arantzazuko Ama Ikastolari, jakina, eta aukera hau eman diguten pertsonei!

Astigarragako koroa eta epai-mahaia finaleko saria irabazi ondoren.

Ainhoa Mendiburu Olkoz

Page 19: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

Jangela greba

Jangela grebak bukatu izana espero dugu

Aurten jangelan greba asko izan ditugu. Egoera honek denoi eragin digu. Denok aldatu behar izan ditugulako genituen planak. Gainera, ez dugu denbora askorik izaten etxera joan eta bazkaltzeko. Horregatik, jende askok bokatak ekarri edo erosi egin ditu eta kalean jan.

Honek klaseetan ere eragina izan du. Askok, elkarrekin bazkaldu dutenez, berandu iritsi direlako. Espero dugu, grebak bukatu izana, denon onerako. Hala ere, hurrengo urtera arte itxoin beharko dugu, hori hala izango den edo ez ziurtatzeko.

Amaia Hermosa

Page 20: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea ________

2010eko ekaina

4.DBH Justizia Jauregian

Donostiako Epaitegian izan dira Gizarte ikasgaiarekin.

Honakoa 4.mailan egiten den irteeretako bat da. Justizia Jauregian izaten dira, zenbait kasuren epaiak nola egiten dituzten ikusten. Elixabet Getaria-rekin aritu gara gai honetaz eta bere inpresioan hemen jaso dizkizuegu.

-Zenbat kasu ikusi zenituzten? Oso motzak zirenez.Bost epaiketa besterik ez ikusi genuen.

-Larriak edo arinak ziren kasuak? Arinak ikusi genituen, baina oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan.

-Inoiz bizi izan al duzu epaiketarik? Ez, epaiketarik ikusi dudan lehen aldia izan da. Eta beraz, Auzitegia bisitatu dudan lehen aldia.

-Inor kondenatu al zuten? Ez zen kondenaturik egon, izan ere, ikusi genituen epaiketak arinak ziren.

-Arauren bat bete behar al da Auzitegian egon ahal izateko? Bai pare bat arau jarri zizkiguten bertan egon ahal izateko. -Zeintzuk? Epaiketa gertatzen zen bitartean isilik egon behar genuen, izan ere, dena kamera batek grabatzen du. Epaiketa bukatu artean, bertan egon behar ginen, ezin da aretotik irten.

-Aspertu zinen? Azken epaiketan pixka bat aspertu nintzen, gaia ulertzeko zailtasunak izan nituelako.

Auzitegi areto bat.

Page 21: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea ________

2010eko ekaina -Zenbat iraun zuen Justizia Jauregiko ekintzak? Goizeko 9:15 ean abiatu ginen eta eguerdiko 13:45 ean itzuli. -Epaileak hartutako erabakiarekin ados? Eta ezarritako zigorrarekin? Ez genituen epailearen erabakiak entzun, hurrengo egunean esaten baitituzte, ondorioz, ez dakigu zer erabaki hartu zuen. -Zerbait esango zenuke horri buruz? Ez.

-Zeri buruzko kasuetan egon zineten?

Gehien bat, emakume eta gizonen artekoak, baita lan kontuak ere.

-Berriro joateko aukerarik izango bazenu…? …Joango nintzateke, zalantzarik gabe.

-Zergatik? Bertan jorratzen diren gaiak interesgarriak iruditzen zaizkidalako eta asko ikasten delako.

MOTZEAN

Uda ala negua? Uda. Talde bat? Ez dut talde gogokorik Liburu bat? El niño con el pijama a rayas Kolore bat? Horia Janaririk gogokoena? Arroza Mendia ala itsasoa? Itsasoa Bizitzeko leku bat? Astigarraga Kanta bat? Lady Gaga- Bad romance Gaua a la eguna? Gaua.

Elixabet Getaria.

Annia Azparren

Page 22: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

Ingeles bekadunak!!!!

Urtero bezala bigarren DBHn nota onenak lortu dituzten ikasleei, hilabete batez Irlandan, Ingalaterran… ingelesa ikastera joateko beka eskatzeko aukera ematen zaie. Horretarako, eskaera orria bete behar eta gero itxoin, beka emango dizuten jakin arte.

Beka lortuz gero, uztaila eta abuztuaren artean egin behar dute aukera. Aurten hirugarren mailan dauden bi ikasle joango dira atzerrira, beka horri esker, Ainhoa Mendiburu eta Julene Cabo. Ea beka eta bidaiaren inguruan zer edo zer gehiago argitzen diguten.

-Aspalditik zenuten pentsatuta hirugarren mailara iristean beka eskatuko zenutela? Julene: Egia esan, bai. Aukera ona dela iruditu zait hasieratik eta horregatik nuen pentsatuta. Ainhoa: Bai, duela hiru urte. Nire ahizpa joan zenetik eta hain ongi pasa zuela esan zuenetik, beka eskatzea erabakia nuen. -Zer sentitu zenuten bekadunak zinetela jakitean?

Julene: Hasieran ezin nuen sinestu, baina oso-oso pozik sentitu nintzen lortu nuela esan zidatenean. Ainhoa: Poz handia. Uda iristeko irrikaz nago.

-Zer lekutara zoazte? Julene: Kells-era, Irlanda. Ainhoa:Bournemouth-era, Ingalaterra hegoaldeko kostaldean dago.

Ainhoa Mendiburu eta Julene Cabo.

“Poz handia sentitzen dugu”

Page 23: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

-Badakizue zer leku bisitatuko dituzuen? Julene : Ez. Ez dut ideiarik ere. Ainhoa: Egia esan, leku konkretuez ez naiz gogoratzen, baina badakit astean behin Bournemouth-etik kanpora goazela egun pasa eta astean zehar, irteera txikiak egingo ditugula herritik gertu.

-Bertakoekin erraz komunikatuko zaretela uste al duzue? Julene: Ez. Beldur handia dut, ulertuko ez diedala pentsatzen dudalako. Baina, ohitu arte izango dela eta gero, ondo moldatuko naizela uste dut. Ainhoa: Nire ustez, lehenengo egunetan pixka bat kostatuko zaigu, baina, gero, bertako familiak ingelesez soilik hitz egingo duenez, ohituko garela iruditzen zait.

-Zein hilabetetan joango zarete? Julene: Uztailean joango naiz. Ainhoa: Ni ere uztailean joango naiz, 2tik 30era. -Zergatik eman dizuete beka? Julene: Lehengo urtean lortu nituen notek beka eskatzeko aukera ematen zidatenez, horrela lortu nuen. Ainhoa: 2.mailan nota onak ateratzeagatik, (barreak). -Izan al zarete inoiz Irlandan edo Ingalaterran? Julene: Ez, baina oso polita dela esan didate eta dena ezagutzeko irrikaz nago. Ainhoa: Ez, baina familiarekin Ingalaterrara joateko asmoa dugu.

Kells ( Irlanda). Bournemouth ( Erresuma Batua).

Nagore Urretabizkaia

Page 24: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko_ekaina

Koldo Mitxelena literatur lehiaketa Ane Irizarrek saria eta Ainhoa Zubiarrainek

aipamena

2010 eko Koldo Mitxelena literatur lehiaketan saria jaso du Ane Irizarrek eta Ainhoa Zubiarrainek, berri, aipamena. Borondatez hartzen dugu parte lehiaketa honetan ikasleok, hau da, nor berak erabaki dezake parte hartu nahi duen edo ez. Hainbat sari daude maila eta kategoria kontuan hartuz. Epaimahaiak, lehenengo, edukia hartzen du batez ere aintzat, baina euskarri berrien erabilera kreatibo egokia ere baloratzen da. Aurtengo Koldo Mitxelena lehiaketari buruz gehiago jakiteko, Ane Irizarri, Koldo Mitxelena sari irabazleari egin diogu elkarrizketa.

“Idaztea asko gustatzen zait”

-Nola sentitzen zara Koldo Mitxelena sariaren irabazle izanda? Oso pozik nago eta oso harro sentitzen naiz, egia esan, ez nuen espero saritua izatea.

-Esperientzia polita iruditu al zaizu? Bai, niri idaztea asko gustatzen zait eta ipuinak eta istorioak egitea. Oso ondo pasa nuen hau eginez.

-Aukera izango bazenu, parte hartuko al zenuke berriro? Bai, gustatuko litzaidake.

-Aurtengo saria zer izan da? Disko gogor bat.

Ane Irizar.

Irati Kortabarria

Page 25: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea _____ _______

20010eko ekaina

Alemaniara!

Aurten Amets Viola eta Anne Ezeiza Alemaniara joango dira uda honetan, beka batekin hain zuzen. Annerekin hitz egin dugu xehetasun gehiagoren bila.

-Zergatik Alemaniara? Donostiako udalak aukera eman didalako. -Nolatan eman zenuen izena? Ez zitzaidan gaizki iruditu eta nire artean pentsatu nuen, zergatik ez? ondo egongo litzateke. -Zer helburu dituzu? Jendea ezagutzekoa, ekintzak egitekoa, eta inglesa praktikatzekoa ere bai. -Familia batekin egongo zarete edo etxeren batean? Alberge batean. -Han zer egingo duzue? Tailerrak eta Wiesbaden hiria ezagutu.

-Zenbat denbora egongo zarete? 9 egun. -Hegazkinez zoaz?Beldurra ematen dizu? Ez dakit nola joango garen. -Urduri zaude? Urduri ez, baina gogo handiz, bai.

MOTZEAN

Uda ala negua? Uda. Mendia ala hondartza? Hondartza. Kolore bat? Urdina. Film bat? Bar coyote. Musika talde bat eta kantu bat? Pol 3.14 ; Lo que no ves. Liburu bat? El niño con el pijama de rayas.

Anne Ezeiza, 4. mailako ikaslea.

Amaia Hermosa

Page 26: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

20010eko ekaina

Buruntzaldeako piropo lehiaketa

Aurten, irabazle…!!! Gure ikaskide… Ioritz Goizueta☺!!!!

Zorione Etxezarraga, Astigarragako udaletxeko kultur zinegotzia, Ikastolara etorri zaigu, 4.DBHko Ioritz Goizuetari saria ematera, euskal telefono mugikor taktil paregabe bat! Hurrengoan lehiatzeko gogoa sortzeko moduko saria.

- Zergatik etorri zaigu kultur zinegotzia Ikastolara? Kanpaina hau euskara zerbitzuetatik datorrelako eta euskara, kultura, hezkuntza eta gazteria zinegotzia naizenez, niri dagokit sari honen banaketa egitea. - Zenbat denbora daramazu lan honetan eta zergatik? Bi urte eta erdi daramat gutxi gorabehera eta alderdi politiko baten kide naizenez, bertakoen artean bozketa bat egin eta hamar kideek eskatuta zinegotzi atera nintzen. - Gustuko duzu lan hau? Bai. - Beste lanen batean ibili zara?

Bai, klaseak ematen aritu naiz beti. Horretaz aparte, alderdi politiko batean nagoenez, zinegotzi lanetan ere banabil orain.

Zorione Etxezarraga Ikastolan.

Gaztelekun lehiaketako sari banaketan.

Page 27: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

20010eko ekaina

“Gustuko dudan pertsonari esango niokeena pentsatu eta hori moldatuz, idatzi nuen”

- Zertan datza lehiaketa? Helburua, sms baten bidez gustuko duzun pertsonari maite duzula adieraztea da. Horretarako amodio sms bat asmatu behar da, hitz laburtuak eta ikonoak erabiliz. - Zaila egin zitzaizun? Egunerokotasunarekin eta gazteekin zerikusi handia duen gaia zenez, gogo handiaz ekin nion eta ideiak bururatzen zitzaizkidan heinean, idatzi nuen piropoa. Beharbada, zailtasuna bilatu nuen, sms-a poetikoagoa izateko, errimarekin egin nuelako( barrez). - Nondik atera zenituen ideiak? Gustuko dudan pertsonari esango niokeena pentsatu eta hori moldatuz idatzi nuen. Hori izan zen nire “ideia-iturria”. - Norbaitek lagundu zizun? Ez, bakarrik egin nuen. Nire ustez, amodio sms-a izanik, gauza pertsonala da eta zailtasunik gabea. - Beste urteren batean hartu al zenuen parte? Ez, hau lehen urtea da eta gainera, nire anaia txikiaren bidez jakin nuen. Beraz, eskerrak Ibai! - Lehiaketan zergatik hartu zenuen parte? Gaiagatik ala sariagatik? Nire ustez, bi gauzak dira oso erakargarriak. Horrek piztu zidan, hain zuzen ere, parte-hartzeko gogoa, gainera saria oso mamitsua

zenez, izugarrizko aukera iruditu zitzaidan. - Saria mamitsua, beraz? Paregabea, edonori irudituko litzaiokeen moduan. Horrelako sariak ez baitira egunero irabazten. - Poltsikoan daukazu edo lehen zenuena jarraitzen duzu erabiltzen? Poltsikoan daukat. Nola ez! Ezin da horrelakorik etxean utzi! (barrez) - Zorionak, Ioritz! ☺☺☺☺ Eskerrik asko!!

Ainhoa Mendiburu Olkoz

Ioritz Goizueta lehiaketako sariarekin.

Page 28: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

20010eko ekaina

4.DBHkoak 1.DBHtik Pariseko bidaia

noiz iritsiko zain

4.BDHko Aritz Cobos:“ Beti izan nahi dut Paris ezagutu”.

-Zenbat denbora egon Parisera joateko egunaren zain? Bizitza osoa, beti nahi izan dut Paris ezagutu. -Zenbat egun eta gau pasa zenituzten? 5 Gau eta 4 egun. -Zenbat irteera egiten zenituzten egunean? Bat egunero, baina egun batean gauza asko ikusten genituen. -Zeintzuk? Astehelena: Futuroscope, Asteartean: Hotelera iritsi, Paris ezagutu eta Eiffel dorrera joan. Asteazkenean: Disneyland eta Moulin rouge. Ostegunean: Louvre museoa, Champs Élises, Notredame eta auzo latindarra. Ostiralean: Etxera itzuli. -Zein izan zen gehien gustatu zitzaizuna? Zergatik? Disneyland. Nire haurtzarora bueltatu nintzelako (barrez) -Zein gutxien? Zergatik? Denak gustatu zitzaizkidan, baina, agian, gutxien disfrutatu nuena, ostegunekoa izan zen. Oso nekatuak geundelako eta euria ari zuelako.

4.DBHko ikasleak Disneyland-en

-Zein izan zen aspergarriena? Zergatik? Louvrekoa. Oso polita izan arren aspergarria da, gustatu zitzaidan bakarra Monalisa ikustea izan zen. -Joan-etorriko bidaia imajinatu zenuen antzekoa edo guztiz kontrakoa izan zen? Antzekoa, banekien ongi pasako nuela eta barre asko egingo nituela. -Lo egiteko tokia, hau da hotela, zer iruditu zitzaizun? Ongi zegoen bi egun soilik bertan igarotzeko.

Page 29: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

20010eko ekaina -DBHn egindako irteerekin konparatuta lo egiteko era hoberena da Parisekoa? Ez, ia ez duzu lorik egiteko astirik, hizketan denbora galtzen duzu gauetan, autobusa ez da oso erosoa…

-Beste eskoletako jendea ezagutu al zenuten? Bai, Madrileko koadrila batzuk. -Pariseko zer gauzarekin gelditu zara? Hango giroarekin. Zerbait du, ez dakit nola azaldu. Giro hori nolakoa den jakiteko, han egon behar duzu. -Aldaketa asko dago Euskal Herriko paisaia eta Parisekoaren artean?

Ez, adibidez Donostia antzekoa da; Etxeak, kaleak… gainera ibaia Parisetik pasatzen denez, Donostiatik bezala, antzeko paisaiak daude. -Eta hango eta hemengo jendea? Hango jendea, bere kasa dabil. Baina egia esan, ez genituen asko ezagutu. -Bukatzeko, kontatu al zeniguke anekdotaren bat? Ni eta lagun batzuk hoteleko gelan geundela, ondokoen zarataz kexatzen ari ginen, azkenean, beraiengana joan eta isiltzeko esan ordez, guregana etorri nahi al zuten galdetu eta handik gutxira hamabost pertsona, gutxi gorabehera, geunden gela berean, parrez eta eskandalua muntatzen, laburtuz… festa bat izan zen! ( barre artean).

4.DBH Moulin Rougen.

Ainhoa Mendiburu Olcoz

Aritz Cobos.

Page 30: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

Joan den martxoaren 22-23an Gorlizera joan ginen 3. DBHko ikasleak hiru irakasleekin, Izaskun, Irune eta Imarekin. Han jarduera oso interesgarriak egin genituen. Lehenengo egunean Bermeon egon ginen.

Gorliz!!! Ondoren, Gaztelugatxera abiatu ginen, baina bidea itxia zegoenez, ezin izan genuen bertara igo eta ondoko belardi batean geratu ginen hamaiketakoa egiten.

Gorlizeko aterpetxea.

Bermeo.

Gaztelugatxe ondoko belardian.

Page 31: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

Azkenik, autobusa berriz hartu eta Gorlizeko aterpetxera heldu ginen. Iritsi bezain pronto, aterpetxeko arauak azaltzen zituen film bat jarri ziguten bertako arduradunek. Geroago bazkaltzera joan ginen hondartzara. Ordu batzuetara aterpetxera joan ginen eta ondoren, gure logelak aukeratu genituen. Gero, kayaketan ibili ginen, denak, irakasleak izan ezik. Arraun egin ondoren, surfaren ordez, olaturik ez baitzegoen, balanze bike egitea erabaki zuten monitoreek.

Egunari amaiera emateko aterpetxean, goxo-goxo dutxatu eta afaltzera joan ginen. Afal ondoren, herrian zehar buelta bat eman eta oheratu egin ginen. Hurrengo egunean esnatu, dena txukun-txukun utzi eta bapo gosaldu ondorenean, tirolinan eta arkuekin geziak jaurtitzen jardun genuen. Bazkaltzeko ordua ere iritsi zen eta han abiatu ginen guztiok jangelara. Bukatu bezain laster, autobusa zain genuenez, penaren penaz Ikastolara itzuli ginen.

Maialen Serra

Aterpetxean arauak ikasten! Lorea tirolinan!!

Denok kayaketann!!

Oihan eta Iker Gezi jaurtiketan!

3.mailako ikasleak balanze biketan! Bueltan!!

Page 32: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

DBH 3ko Eneko Fernandez

Eneko 3. mailako ikaskidea dugu, Gorlizen gurekin batera egondakoa, horregatik, prest izan dugu Bizkaiko itsasertzean kokatuta dagoen herri honetan bizi izan zuen esperientzia kontatzeko.

-Zer iruditu zaizu Gorlizeko irteera? Nolakoa izan zen zure esperientzia? Zergatik? Oso ona, par asko bota nituen. -Nola pasa zenuen jardueretan? Zein izan zen gehien gustatu zitzaizuna eta zein gutxien? Ondo, hoberena kayaketan aritzea izan zen, gutxien tirolina eta balance bike -Zer moduz janaria? Bueno, batzuk onak. -Ondo egin zenuen lo edo bromatxorik egin zizuten/egin zenuen? Nik ez nuen bromarik egin eta ezta niri ere. -Zer moduz irakasleekin? Primeran, gauean beste gela batzuetara joaten utzi ziguten, baina beti bezala zaratarik egin gabe. -Gelakideekin ondo egon zinen? Bikain, beti bezala.

-Bertako monitoreekin, zer moduz? Oso ondo, majo-majoak ziren. -Gorlizera bueltatuko al zinateke? Beno… Ikastolarekin bai, nire kontura ez.

MOTZEAN Uda ala negua? Uda. Itsasoa ala mendia? Itsasoa. Kolore bat? Urdina. Bizilekurik gustukoena? Karibea. Zer lanbidetan gustatuko litzaizuke aritzea? Ez dakit.

Eneko eta Naiara piraguismoan.

Maialen Serra

Page 33: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

20010eko ekaina

Hasier Perez, Espainiako eskalada blokeko txapelduna, Trokan lanean

“Ezin da kirola lanbide bezala izan, nik uste dut ezetz.”

Ezkerretik hasita: Ainhoa Mendiburu, Hasier Perez eta Amets Zapiain. Elkarrizketa egiten.

Gorlizeko 3.mailako irteeran Espainiako Eskalada Txapelduna ezagutzeko aukera izan genuen. Tirolina egiteko prestatzen ari ginela aurkeztu gintuzten. Hasier Perez. Ustekabe itzela izan zen guretzat. Ziztu bizian, beraz, abagunea aprobetxatu eta ea tarterik izango zuen guri eskaintzeko, galdetu genion. Baiezkoa berehalakoa izan zen.

-Noiz hasi zinen eskalada munduan? Gutxi gorabehera hamabi urte nituela hasi nintzen. -Zerk bultzatu zintuen eskaladan sartzea? Lagunek, familiak eta apurtxo bat entorno guztiak. -Txapelketetan zergatik hasi zinen? Ikusi nuelako aurrera nindoala eta horrela, herriko bloke txapelketan hasi nintzen parte hartzen. Hortik aurrerakoa badakizue. -Zenbat sari lortu dituzu? Ez asko.. jubeniletan nintzela lortu nituen, oraintxe bertan ezer ez. -Noiz izan zen lortu zenuen lehena? Hamazazpi urterekin. -Eta azkena? Azkena ere… urte horretan. -Zergatik zaude Gorlizeko aterpetxean orain? Lan kontuak direla eta. Lagun batek sartu ninduelako hemen. Eta hemen gabiltza, Trokan.

Page 34: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

20010eko ekaina

Ainhoa eta Hasier Perez Tirolina egiteko prestaketetan.

-Txapelketaren baterako prestatzen ari zara? Oraintxe ez. -Kirola lanbide izatea posible al da? Oso zaila da, oso zaila, lan handia da eta ezin da kirola lanbide bezala izan, nik uste dut ezetz. - Noiztik zaude lanean Trokan? Eta zergatik hemen eta ez beste leku batean? Duela hiru urte hasi nintzen hemen lanean. Leku hau aukeratu dut Algortan bizi naizelako, hemendik hamar kilometrotara, Baina, batez ere, jendearekin lan egitea eta abentura kirola maite ditudalako nago hemen. -Eskerrik asko gure galderei erantzuteagatik! Zuei!

Ainhoa Mendiburu Olcoz

Page 35: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

Gorka Guerra 3.mailakoak Gorlizen egon ginenean, Gorka Guerrarekin topatu ginen, Trokan praktiketan zebilelako. Kirol teknikaria izateko praktiketan, alegia. Horren ondorioz, elkarrizketa bat egitea ideia ona iruditu zitzaigun eta hala izan zen.

-Zergatik gustatzen zaizu kirol teknikari lanbidea? Umeekin egotea gustatzen zaidalako. Gainera, harremana dut honezkero, honetan, txikitatik. -Zerk animatu zaitu honetara? Esan dizuedan bezala, txikitatik nabil kirola egiten. -Non ari zara ikasten? Bilboko insitutu batean. -Zenbat urteko ikasketak dira? Modulo bat denez, bi urtekoa.

-Praktika honen ondoren, lanean aritzeko asmorik ba al duzu? Ez. Mementoz ikasten jarraituko dut. -Lanbide zaila edo erraza dela iruditzen zaizu? Zaila ez. Batzuetan, gauza txarragoak daude, besteetan baino. Hala ere, dibertigarria da. -Zer iruditzen zaizu Trokan izandako esperientzia? Oso eskasa da, bi egun bakarrik daramatzat hemen. Horregatik, ezin dizuet askorik esan. -Gomendatuko zenuke ikasketa hau? Zergatik? Bai. Behintzat, dibertigarria delako eta umeekin edo kirolarekin harremana izateko oso ondo datorrelako. -Esperientzia txarren bat gogoratzen duzu? Ez.

Gorka Guerra gure galderak erantzuten

Page 36: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina -Kontatuko zeniguke anekdotaren bat? Ezin dut. Bi egun daramatzat hemen eta ez dago anekdotarik.

MOTZEAN Uda ala negua? Biak Itsasoa ala mendia? Biak Kolore bat? Gorria Talde edo Kanta bat? Obrint pas Liburu bat? Ez dut irakurtzen. Pelikula bat? Ez zait telebista gustatzen. Janari bat? Espagetiak Bizilekurik gustukoena? Urduliz.

Gorka Guerra arku jarduera gidatzen.

Tamara Errazkin eta Julene Cabo

Page 37: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

Txurruka

Joan den apirilaren 21ean, 1.mailakoak Orioko Txurruka aterpetxera joan ziren. Bertako esperientzia nolakoa izan zen eta zer ekintza egin zituzten jakiteko Luken Labururekin aritu ginen.

“Errepikatuko nuke esperientzia”. -Zer egin zenuten bertan? Joko ugari eta hainbat ekintza.

-Eguraldiak lagundu al zizuen? Ez, eguraldiak ez zigun lagundu. Ia egun osoa aterpe edo aterki baten azpian pasa behar izan genuen. -Esperientzia errepikatuko al zenuke? Zergatik?

Bai, errepikatuko nuke esperientzia, oso ondo pasa bainuen. Behingoagatik ikastolatik ateratzen garenez, eguraldi txarrarena ez zen pisuzko arrazoirik izan gaizki pasatzeko eta, gainera, gelakideekin oso esperientzia polita izan zen. -Zer edo zer aldatuko zenuke bertatik? Zergatik? Bai, joko batzuk aldatuko nituzke, aspergarri samarrak iruditu baitzitzaizkidan. -Ekintza guztiak gustatu zitzaizkizun? Zergatik? Ez, lehen esan dudan bezala, hainbat joko ez zitzaizkidan asko gustatu, baina orokorrean, joko horiez aparte,ekintzak gustatu zitzaizkidan.

1.mailakoak Txurruka aterpetxeko atarian.

Page 38: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

-Gauean lo asko edo gutxi egin zenuten? Zergatik? Ez, ez genuen ia lorik egin. Zergatia oso erraza da, klaseko irteera bat denez, lagunekin ondo pasatzera joaten gara eta ez dugu nahi izaten denbora lotan pasaz galdu.

-Monitoreekin ondo moldatu zineten? Jatorrak al ziren? Bai, oso ondo. Oso jatorrak ziren, gainera, han taldetan banatuta egon ginen eta talde bakoitzak monitore bat zuen. Niri tokatu zitzaidana oso jatorra zen.

MOTZEAN Uda ala negua? Uda. Itsasoa ala mendia? Itsasoa. Bizilekurik gustukoena? Jamaika. Musika talde bat? Never Surrender. Liburu bat? Ez dut irakurtzea gustuko. Asteko egunik onena? Larunbata. Kirolen bat? Saskibaloia.

Luken Laburu.

Nagore Urretabizkaia

Page 39: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea ___

2010eko ekaina

Senda Vivan

Proakoak, jangela garaietan egin duten lanaren ondorioz, Senda Vivara joan dira. Proakoak, maiatzaren 26an, egin duten lan guztiaren ondorioz, Senda Vivara joan ziren. Uxue Arregi, 2.DBHko Proako ikasleari, irteera honi buruz galdetu diogu.

-Zergatik joan zineten? Kurtsoa hasi zenetik, hobekuntza asko egin ditugulako. - Joan zareten lehenengo aldia da? Ez, lehengo urtean ere joan nintzen senda Vivara, Proarekin. -Hobekuntza asko egin dituzte joan zinetenetik? Bai, orain askoz hobeto dago. -Zer egin zenuten? Atrakzioetan ibili, animaliak ikusi…

-Zer moduz pasa zenuten? Oso ondo. Egun osoa ikastolara joan gabe… -Berriro joango zinateke? Zergatik? Bai, ikastola galtzeagatik. Baina jende gehiagorekin joango nintzateke. - Merezi izan du, proan egotea? Nire ustez, merezi izan du kontrolak genituenean, baina ez genituenean, ez zuen merezi jangela orduak galtzea.

Proakoak Senda Vivan.

Uxue Arregi 2.mailako ikaslea.

Page 40: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea ___

2010eko ekaina

Amaia Hermosa

Motzean Uda ala negua? Uda. Mendia ala hondartza? Hondartza. Kolore bat? Arroxa. Film bat? Luna nueva. Musika talde bat ? Lain. Kantu bat? Zure doinua. Liburu bat? Oscura. -

Proakoak atrakzioetan.

Page 41: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea _____ __ ___

2010eko ekaina

Catalunya-Euskal Herria 2010

6.LHko ikasleak eta Ikasbideko 6.ekoekin batera interkanbioa egiten dute Bartzelonako Ginebro izeneko ikastetxearekin. Elkartruke honetan bakoitzak katalan bat edo bi har dezake, aurreko urteetan hangoak bertakoak

baino gehiago zirelako. Baina aurten kontrakoa gertatu da eta orain Bartzelonakoak hartu behar izan dituzte bi pertsona.

Harreman truke hauetan pertsona guztiok ez dugunez berdin pasatzen, gure ikastetxeko 6.LHko bi ikaskiderekin elkartu gara, Iñake eta Eiderrekin, bere bizipen eta iritziak ezagutzeko.

“Oso esperientzia ona” - Elkartrukea esperientzia polita edo txarra iruditu zaizue? Iñake:Oso esperientzia ona izan da. Bartzelona ez nuen ezagutzen eta asko gustatu zait. Eider: Oso ona, lagun asko egin ditudalako. - Egun bat galtzea Bartzelonara joateko ondo iruditu al zaizue

Iñake: Ez, hala ere egun bat galdu genuen, baina errekuperatzerik ere bazegoen. Eider: Ez, nire ustez, egun bat gehiago jarri beharko ziguten. - Zer ekintza egin zenituzten? Eta katalanak hona etorri zirenean? Biak: Bartzelonan, ostegunean: Camp Nou-ra joan ginen eta gero hondartzako pasealekura. Ostiralean Zoora eta Sagrada Familia ikustera.

Astigarragan, berriz, asteazkenean Txuri- Urdinera joan ginen. Ostegunean Donostia ezagutzera eta Erreala ikustera. Azkenik, ostiralean Kutxa-Espaziora joan ginen. Ekintzak asko gustatu zitzaizkigun, ez ginen aspertu eta oso ondo pasa genuen. -Zuen katalanekin harreman ona edo arazoak izan dituzue Bartzelonan? Eta hemen?

Bartzelonako Ginebro ikastetxea.

Bartzelonako Ginebro ikastetxea.

Page 42: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea _____ __ ___

2010eko ekaina Iñake: Bai, Bartzelonan eta bai hemen, oso ondo pasa dut eta ez dut arazorik izan. Eider: Bai Bartzelonan eta bai hemen ondo ibili naiz nire katalanarekin. - Bartzelonan kontatzeko moduko ekintza interesgarririk? Iñake: Lehenengo egunean baso batean sartu ginela eta larunbatean bazkari bat egin genuela batzuk. Oso interesgarria iruditu zitzaidan. Eider: Hegaztiak ikustera joan ginen. Ez zen oso interesgarria izan.

- Errepikatuko al zenuke esperientzia egokitu zaizun katalan berarekin edo beste batekin nahiago zenuke? Zergatik? Iñake: Oso esperientzia ona iruditu zait, Beste batekin, jende gehiago ezagutzeko. Eider: Esperientzia ona, hainbeste jende ezagutu eta gero beste bat aukeratuko nuke, harreman hobea izan dudalako beste batzuekin.

- Anekdotarik? Iñake: Ur-globoen borroka egin genuela. Eider: Bai, hemen geundenean katalan bati klabikula puskatu zitzaion, baina asko lasaitu ginen ez zelako lehen aldia izan. - Aurten arazo asko eduki dituzue katalanak aukeratzekotan?

Iñake: Bai, nesken eta mutilen artean deskonpensazio bat zegoelako. Eider: Nik uste dut, ezetz baina lehenengo aldia da euskaldunak katalanak baino gehiago izan garela, hala ere, Iñake eta Isabel oso ondo moldatu dira.

Katalanak eta Euskaldunak elkarrekin.

Page 43: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea _____ __ ___

2010eko ekaina - Katalanen argazkiak iritsi zirenean interesgarria iruditu zitzaizuen norbait? Zergatik? Iñake: Bai. Oso guapa zen eta lehen begiratuan oso maja iruditu zitzaidan. Eider: Ez, oso jatorrak ematen zuten.

Eider:

MOTZEAN : Iñake. Uda ala Negua? Uda. Kolore bat? Morea. Abeslariren bat? Miley Cyrus. Asteko egunik onena? Osteguna. Une bat? Gaua. Itsasoa ala mendia? Mendia. Mendi

Liburu bat? Nur eta Irlandar Gnomoa. -Bizitzeko leku bat? Astigarraga. -Kirolen bat? Gimnasia erritmokoa.

MOTZEAN: Eider. Uda ala Negua? Uda. Kolore bat? Laranja. Abeslariren bat? Dani Martin. Asteko egunik onena? Osteguna. Une bat? Arratsaldea. Itsasoa ala mendia? Mendia. Mendi

Liburu bat? Garmendia Errege. Bizitzeko leku bat? Astigarraga. Kirolen bat? Igeriketa.

Iñake eta Eider Camp Nou-en.

Ane Oskoz Egiguren

Page 44: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea ____

2009ko ekaina

4.DBHkoak Musika eta Plastikarekin

Donostiara

. 4.mailakoak Donostian izan dira hainbat ekintza burutzen, elizak ikusi eta baita bertan kantatzen ere.

Horretarako Alde zaharreko elizak bisitatzen aritu ziren, Santa Maria eta San Vicente alegia. Santa Marian Musika ematen duten ikaskideak abesten aritu zire,n besteak bitartean argazkiak egiten jardun zuten.

Eskulturak ere aztertu zituzten, zer garaikoak ziren, estiloa, etab. Plastika eta Musikako irakasleekin joan ziren, ikasgai hauek hobeto jorratzearren. Gelan ikasitakoa gertutik ikusteko eta zenbait estiloren ezaugarriak gogorarazteko, ondo etorri zen.

Santa Maria Eliza.

Annia Azparren

Page 45: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

Txus Jaio gidaria gurean

Hirugarren ebaluazioan, Txus Jaio gidaria etorri zitzaigun hitzaldi ederra ematera kotxeekin duen erlazioa kontatzeko. DBHko kurtso guztiak izan genuen apirilaren 30ean, berarekin egoteko aukera Musika gelan bideo interesgarriak jarri nahi izan zizkigun eta. Honelakoa izan zen antolaketa: 1. eta 2. mailakoak 12:00tan eta 3. eta 4.ak 13:00etan. Ostiralean egon zen gurekin, eta igande horretan lasterketa zuen Udanan, Oñatin. Azaldu zigunez, 18 urte bete zituenean, Autocrosseko Euskal lehiaketan parte hartzen hasi zen. Ford Escort bat erosi zuen etxean ibiltzekoa, barrak egin zizkion eta korritzen hasi zen. Egin zituen hiru karreretatik bat bukatu zuela uste du, autoa puskatu besterik ez zen egiten eta. Hala ere, oso oroitzapen politak dauzka.

Hurrengo urtean, Peugeot 205 baten jabe egin zen eta bosgarren postura iritsi zen lehiaketan. Beste alde batetik, beste modalitatetan parte hartu nahi zuenez, Citroen AX bat lortu zuen, rally eta mendiko igoeretan atera zena.Txus eta bere kopilotoa Euskadiko junior txapeldun eta N taldeko txapeldunorde izan ziren. 1988an, Seat Ibiza bat erostea erabaki zuen lurreko rally lehiaketa nazionalean parte hartzeko. Denboraldia hasi aurretik, Carlos Sainz-en selekzioan zortea probatu nahi izan zuen, talde bat sortzeko helburuarekin. Txusek bolantean zituen ezaugarriek Ibiza Junior Team-en sartzeko aukera eman zioten. Horretan hasi aurretik, selekzioan aurkeztu ziren, beste pilotoekin alderatuta haien maila zein ote zen jakiteko. Izugarrizko ustegabea hartu zuten taldean hartuko zituztela esan zietenean. Ibiza autoa saldu eta Sainz-ekin hasi ziren.

Txus Jaio Ikastolan!

Page 46: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

Lehen urtean oso ondo joan ez zitzaien arren, hurrengo tenporadan jarraitzeko aukera izan zuten, baita

2000. urtean ere, Junior Team Fordekin elkartu zenean.

Jaioren arrakasta oraintsuenak garai honetan hasi ziren, Escortarekin hiru irabazi zituela. Hala ere, ezin izan zuten lehiaketa irabazi, oso gertu egon arren. Pena handia izan zen Ford eta gainerakoentzat, lan asko egin baitzuten.

2001ean, Focusa hartu zuten. Karrera bat irabazi eta bi aldiz podiumera igo arren, oso gogorra izan zen beste pilotu asko egin baitziren. Bestalde, oso esperientzia polita izan zen eta gauza asko ikasi zituzten.

Fitxa Pertsonala: Izena: Txus Jaio Arrizabalaga Jaiotze data: 75/06/12 Lehiatzen hasi zen lehen data: 1995 Lehen autoa: Ford Escort Lehen garaipen nazionala: Cordobako rallya, 2000

Txus Jaio Prentsakoekin.

Txus azalpenak ematen

Txus Jaio hitzaldian

Page 47: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina Elkarrizketa eskatu genion eta berak atsegin handiz, eskaini zizkigun honako hitz hauek hitzak. -Noiz hasi zinen karrerak egiten? 1995ean hasi nintzen. -Zein postutan gelditu zinen zure lehen lasterketan? Egia esan, ez naiz gogoratzen, aspaldi izan baitzen. -Zerbait gehiago egin duzu honekin lotuta, lasterketak alde batera utzita? Bai. Ikastaroak eman ditut, lurrean, asfaltoan eta izotzean ere aritu naiz, eta baita zirkuitutan ibili ere. -Gaur egun ikusten al duzu etorkizunik honetan aritzen? Ez, nirekin behintzat ez. Gustatzen zaidalako egiten dut, besterik gabe.

Gomendatuko zenuke kirol honetan aritzea? Zergatik? Bai. Alde batetik, kirol polita delako. Bestetik, taldean aritzen zarelako. Gainera, gauza asko ikasten dituzulako. Hala ere, sakrifizio asko egin behar da eta diru asko xahutzen duzu. -Ikusten duzu limiterik? Noiz? Limiteak ez dira inoiz ipini behar. Aukera duzun bakoitzean… -Istripuren bat izan al duzu inoiz? Bai, normalean, urtean bat beti. Abiadura, bakoitzaren limiteak topatzea, autoak, arriskua...gauza hauek asko gustatzen zaizkidalako.

-Anekdotaren bat kontatuko zeniguke? Rally batean nengoela, guarda zibilen patruila bat aurreratu nuela. -Zergatik aukeratu zenuen kirol hau?

-Zer dio familiak honetaz? Errespetatu egiten naute. Hala ere beldur handia dute, anaia hil baitzitzaigun auto istripu batean. Honen ondoren, dena uztekotan egon nintzen baina, gurasoek

Txus Jaio: “Anaia hil ondoren, dena uztekotan egon nintzen”.

Page 48: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina aurrera egiteko esan zidaten, egunero gerta daitezkeelako gauza hauek, ez auto istripu batean soilik. -Zenbat txapelketa egin eta irabazi dituzu? Egin asko, 15 urtetan zehar asko, egia esan. Irabazi, Espainiako bi. -Zer lekutan lehiatu zara urrutien? Eta hurbilen? Urrutien, Ingalaterran. Hurbilen, berriz, Markinan.

Julene Cabo eta Tamara Errazkin

MOTZEAN Uda ala negua? Biak Itsasoa ala mendia? Mendia Kolore bat? Urdina Talde edo Kanta bat? Aterkins Liburu bat? Joaquin Sabina Pelikula bat? Akziozko edozein Asteko egunik hoberena? Denak Bizilekurik gustukoena? Euskal Herria

Txus Jaio hitzaldi interesgarria eskaintzen.

Page 49: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

Prentsakoak Bilbon Guggenheim Joan den maiatzaren 4an 3.mailako Prentsa Tailerreko neskak Bilbora joan ginen Eitb eta bertako museoak ikustera. Horien artean Bilboko Guggenheim museora joan ginen eta bai kanpotik eta barrutik ikusteko aukera izan genuen.

Prentsa tailerreko kazetarioi oso interesgarria iruditu zitzaizkigun bai margolanak eta bai eskulturak. Anish Kapoor artista indiarrak pigmentuz egin dituen hainbat eskultura ere bazeuden. Eskultoreak gorri kolorea du batez ere gustuko.

Guggenheim-go beste areto batean egile honen beste eskultura bat aurkitu genuen, kainoi bat zen eta ordubetero, gutxi gorabehera, kolore

gorriko argizaria jaurtitzen zuen pareta batera. Uste genuena baino kanoikada txikiagoa izan zen, baina era berean, ikusgarria benetan.

Nagore Urretabizkaia

Hauek dira pigmentuz eginiko eskulturak.

Anish Kapoor bere kanoiaren eskulturaren ondoan.

Prentsako Amaia, Nagore, Annia, Julene eta Ainhoa Anish

Kapoor-en lanaren ondoan.

Page 50: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko_ekaina

Eitb Maiatzaren 4an, Xuxton erredakzioko ikasle guztiok Bilbora joan ginen. Han gauza asko egin genituen, eta horietako bat, Eitb-ra joatea izan zen. Han geundela, kazetari batek hango gauza guztiak argitu zizkigun. Egia esan, oso interesgarria iruditu zitzaidan. Gainera, irratsaio bat ikustera gonbidatu gintuzten, eta irratsaioa egiten ari zen mutilak han geundela esan zuen irratitik. Gaur egun, kirolak, eguraldia eta beste gauza asko non grabatzen ziren erakutsi ziguten. Adibidez, teleberria non egiten zen erakutsi ziguten eta baita eguraldia nola ematen zuten ere. Beste alde batetik, telebistan ateratzen den jendea nola apaintzen den esan ziguten; makillajezko hiru

kapa ematen dituzte aurpegian eta arropa Eitb-k jartzen du, baina teleberria egiten duten gela berdea bada, ezin dute alkandora berde bat jarri ez delako ondo geratzen. Horrez gain, ez dituzte kolore oso nabarmenak jartzen, albisteak ikusten ari diren pertsonak albisteetan jartzeko atentzio osoa, eta ez albisteak ematen ari den pertsonaren arropan. Munduan zerbait garrantzitsua gertatu den jakiteko eta beraiek ere albiste hori emateko, bada ez bada ere, hiru edo lau telebista dituzte beste kateekin. Horrez gain, aurkezleak eta teleberria ematen zutenak behetik ere jazten zirela aipatu ziguten. Haiek goiko arropa bakarrik jazten zutela pertsonak eratutako mito bat zela aipatu zigun.

Eitb.

Irati Kortabarria.

Page 51: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

2. DBHko ikasleak Sagardo Etxean

3.hiruhilabete honetan 2.mailako ikasleak Sagardo Etxean egon dira hainbat ekintza burutzen. Bertan Museoa ikusi eta hainbat azalpen eman zizkietan, adibidez, kanpoan zelaian sagardoa nola egiten den ikusi zuten. Bi taldetan banatu zituzten bi ekintza desberdin egiteko denen artean. Batetik, zerak erakutsi zizkieten, egurrez eta enborrez barandila egiten, fruiturik ematen ez duen zuhaitza txertatzen fruitua eman dezan. Bestetik, xextoak egin zituzten adaxkekin edo adar zatiekin. Gainera, bukaeran saski batzuk zozketatu zituzten. Honetaz gaitera, aipatu beharra dugu Aisialdi taldeentzako jarduera bereziak eskaintzen dituela Sagardo Etxeak, hala nola, udaran: sagarrak zuhaitzetan. Hau da, sagarrarekin, sagardogintzarekin eta

ingurugiroarekin loturiko jolasak, elkarrekintza eta ingurugiro heziketa lantzeko. Udazkenean, berriz, sagarren bilketa eta muztioaren elaborazioa. Sagarra heldua dagoenean, kizkiarekin bildu, sagar ezberdinen dastaketa eta antzinako elaborazio prozesua: sagarra pisoiekin jo, zanpatu eta lorturiko muztioa dastatu. Neguan: landaketa garaia.Arbolak aldatu, hazien ereitea, sagarrondoen formazioa eta txertaketak. Udaberrian: sagastiak loretan.Polinizazioa: erleen lana, ezti dastaketa eta loretik fruiturako prozesu guztia ikusteko aukera. Sagarrondoen izurrite eta gaitzak. 2.DBHkoek egin zuten ekintza hau oso interesgarria iruditu zait,

Sagardo Etxearen logotipoa.

Page 52: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

ikasle bakoitzak asko ikasi zuelako, horregatik, denoi gomendatzen dizuet Sagardo Etxera joatea ekintza ugari eta oso interesgarriak egin daitezkeelako bertan.

Ane Oskoz Egiguren.

Sagardoa egiten.

Page 53: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko_ekaina

105.5 Arantzazu entzun ezazu 24 orduz emititzen

Ikastolako irratiak goizez bakarrik emititzen zuen, baina, orain, 105.5en, 24 orduz entzuteko aukera dugu. Irratia gaia eskaintzen duen irakasleari, Josune Otxotorenari galdetu nahi izan diogu berrikuntza honetaz.

“Edozein puntatik tiratuz gero, bada zer esanik” -Zer kontatuko zeniguke irratiari buruz? Gauza asko, izan ere edozein puntatik tiratuz gero, bada zer esanik eta. Baina deigarriena aipatuko dizut: ikasle denek dutela gogoko, parte hartzerakoan eta programa txukunak egiten saiatzen direla.

-Zergatik irratia 24 orduz martxan? Martutene eta inguruko etxeetan irratia piztuz gero: Arantzazu entzun zazu-k eskaintzen duena ere aukeran izango duelako. Era horretan ikasleen ahotsak, iragarkitxo batzuk eta musika uneoro entzun ahal izango dituelako.

-Gustura irrati lanetan? Bai, horixe! Baliabide gustagarri hau ikasleen eskura jartzea oso agradezitua baita. Zer esango dizut… Ikasleak euskarako klaseaz ez dira gogoratuko, baina irratiaz…

-Zenbat denbora daramazu? Irratiarekin hasi-hasi duela 12ren bat urte hasiko ginen, baina asteroko emisioekin orain 10 urte gutxi gorabehera.

-24 orduz baldin badago martxan irratia, asteroko irratsaioaz aparte, zerbait gehiago jarriko al duzu? Bai, noski. Arloetan ikasleek prestatutako lanak, irratirako egokitu ditugu, gidoi aproposa eginez. Hortaz, saio bereziak prestatu ditugunez, horiek baliatuko ditugu.

-Zerbait gehiago kontatuko zeniguke? Dena ez dela perfektoa, eta Astigarraga eta Loiolako leku guztietara ez dela seinalea heltzen, baina Ikastolako Web orrian interesa dutenek ere aurki gaitzaketela.

Irati Kortabarria

Ikastolako Irrati gela.

Page 54: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

Ekainean orientazio itzela ikastolan

Urtero ekainean, lan handia egiten dugu gure Ikastolan, bai ikasleak, bai irakasleak. Orain, Ima Zapardiez ( Orientzailea ) ari da lan itzela egiten 4. eta 3. mailako ikasleekin. 4. mailakoei Batxilergo eta Erdi mailako Ziklorako matrikula egiten

lagundu die, baita zer aukeratu erabakitzen ere. 3. mailakoei, berriz, asko lagundu digu 4.DBHko hautazko eta aukerako gaien artean erabakitzen. Berak lagundu digu, aurten, gure etorkizunerako aukeraketak egiten.

4.DBHko Maddi Roteta “ Ikasi egin behar da eta ikasi egin behar da, ez dago besterik”.

4. mailako Maddi Roteta ikasleari galdetu diogu orientazioaz, berak ere, Imaren laguntzaz, datozen urteetan ikasketa hautua egin du eta. Espero dugu dena ondo ateratzea Maddi!

-Kontaiguzu. Zer aukeratu duzu? Batxilergoa ala Erdi Mailako Zikloa? Zer Batxilergo mota daude?/ Zer EMZ daude? Zer mota hautatu duzu? Zergatik? Letrak aukeratu ditut ; ez nago seguru; mota askotakoak daude :

Zientziak, Letrak, Teknologiko, Arte, Musika, Dantza eta Internazionala. EMZak denetarik daude. -Asko kostatu al zaizu erabakia hartzea? Zergatik? Nork izan du horretan eraginik handiena? Lagunek? Gurasoek? Zeren irizpide erabili duzu erabakia hartzerakoan?Gustukoa duzuna? Lan munduan etorkizun hobea eskainiko dizuna, zure ustetan? Erabakia hartzea pilo bat, kostatu zait, gehiegi. Tutorea kenduta beste guztiek izan dute eragina; nire notak… ezer ez dut gustuko; Ikasi egin behar da eta ikasi egin behar da, ez dago besterik; gero eta ikasketak hobeak izan, lan hobea. Kontuan hartu behar da ere, lan batzuetarako, akaso, hobe dela goi-mailako zikloa egitea. -Zer ikastetxetarako egin duzu matrikula?Seguru al zaude? Hernani aukeratu dut eta ez nago batere seguru.

Maddi Roteta

Page 55: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina -Imaren laguntza nolakoa izan da? Oso ona. -Zein ikuspegi duzu zure etorkizunari buruz? Nola ikusten duzu zure burua urte batzuk barru? Erregularra, saiatuz gero, ona. Ondo ikusi nahi dut neure burua etorkizunean, baina ez daukat ideiarik ere. -Gatozen errealitate hurbilera. Oinak lurrean jarrita…Erraza al da 4. maila? Aterako duzula uste al duzu? Zergatik? Saiatuz gero bai, kurtso guztiak berdinak dira. Bai, saiatuz gero gainditu dezaketelako.

MOTZEAN Uda ala negua? Negua. Itsasoa ala mendia? Mendia. Kolore bat? Morea. Talde edo kantaren bat? Edozein. Liburu bat? Amaren eskuak. Pelikula bat? Avatar. Asteko egunik hoberena? Larunbata. Bizilekurik gustukoena? Astigarraga. Zer lanbidetan jardutea gustatuko litzaizuke? Pelukera.

Maialen Serra

Maddi Roteta:“Erabakia hartzea pilo bat, kostatu zait, gehiegi”.

Page 56: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

Prentsa Bizia sentitzeko ikuspuntu berri bat

Aurtengo prentsa tailerrari agur esateko, guk aukerako hau nola bizi izan dugun zuei idatziz adieraztea erabaki dugu. Hasiera batean, hautazkoez jakin genuenean, batzuentzat zaila izan zen aukeraketa egitea. Osasun tailerrarekin zalantza nahikoak izan genituen, gehienok. Hala ere, guk azkenean, prentsa tailerra aukeratu genuen eta ez gara aukera hau hartu izanaz, inolaz ere damutu. Lehenik eta behin, nahiz eta beste askok prentsa “txapa” bat dela esan, guk orain badakigu hori ez dela horrela, kontrakoa baizik. Esate baterako, artikuluak idazten eta ikastetxeko berriez hitz egiten oso giro ona eta polita sortzen da eta honela bizi izan dugu tailer hau. Gainera, azpimarratu behar dugu une gogorrenetan ere, batik bat ebaluazio bukaeretan, baten bat artikulu faltan zebilelako adibidez, denon laguntza jaso dugula, eginbeharra talde lan bihurtu dugulako, era

naturalean. Berez sortu da, denok helburu bera genuelako, gure Xuxton zoragarria kaleratzea. Bestetik, iritzi artikuluak egiten, gehienbat, asko askatzen zara eta zure sentimendu eta jarrerak beldurrik gabe idazten dituzu, irakurleari ahalik eta ongien azaldu nahian. Ikastolan arazoren bat sortu denean, Xuxton adierazpide eta arazoa konpontzeko baliabide bihurtu zaigu eta horrek lasaitasuna emateaz gainera, oso gustura sentiarazi gaitu. Bestalde, irteera dibertigarriez gozatzeko aukera ere izan dugu. EITBra eta Bilboko Guggenheimera…alegia. Argudio gehiagorekin jarraitu ordez, gomendio berezi bat eman nahi dizuegu, hurrengo urtean gure aldizkariari jarraipena egingo diozuen ikaskideei:

Gu!

Page 57: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina GOMENDIO BEREZIA Aldizkariaren erreleboa ondo hartu, eta idatziko dituzuen artikuluei gogo bizia jarri. Horrela, prentsa tailerrak duen txinparta ez da itzaliko. Gomendioari bukaera emateko, guk geuk, Erredakzioan, batak besteari egindako galde-erantzunei tartea eman nahi diegu. -Ikasgai ona dela iruditzen al zaizu? Bai, Ikastolan eta gazteoi gertatzen zaizkigun gauzak, interesatzen zaizkigun gaiak… kontatzeko aukera ematen dizulako. Gainera, aldizkaria salduz, Parisera joateko dirua ere lortzen dugu. -Gomendatuko al zeniekete 2.mailako ikaskideei? Bai, lan eginez gero, gainditzea oso erraza delako eta zure sentimenduak adierazteko aukera ematen dizulako. -Izan al duzue norbaitekin haserrerik? Ez, aitzitik. Beste ikastolako ikasleekin, Luberrikoekin, izan dugu komunikazioa eta gure aldizkaria gustukoa zutela esan ziguten. -Etorkizunean kazetari lanean aritzea gustatuko litzaizueke? Bai, gauza asko ikasten dituzulako. Gainera aurten Bilboko EITB-ra joan ginen eta giroa asko gustatu zitzaigun. -Urtean zehar gauza askoren berri jakin al duzue? Jakin duguna baino gutxiago idatzi dugu eta beste askotan idatzitakoa ez kaleratzea ere erabaki izan dugu, berri hori publikatzeak hartzailearengan izan dezakeen eragina oso kontuan izan dugulako beti. Lehenengo Erredakzio bilera

egiten dugu eta bertan erabaki zer idatzi eta baita zer argitaratu ere. -Sentitu al zarete inoiz denbora faltan, ezin iritsirik? Batzuetan bai sentitu garela horrela, baina irakasleak asko lagundu izan digu. Eta denon laguntzaz bete izan dugu dena epean, beti. -Nolako irteerak egin dituzue? Lehen aipatu bezala, EITB-ra joan ginen. Egun osoa Bilbon eman genuen. Lehenengo Guggenheimera abiatu ginen. Bertan zeuden pinturak eta eskultura guztiak ikusi genituen. Gero, bazkaltzera joan ginen, gertu zegoen merkatal gunera, bertan hainbat gauza erosteko astia ere izan genuen. Jarraian EITB-ra joan ginen eta nola funtzionatzen zuen erakutsi ziguten. Oso irteera polita izan zen. -Prentsak merezi duela esaterik ba al dago? Bai! Oso ondo pasatzen duzu gainera. Aurten zorte onekoak izan garela ere esan dezakegu, konplizitate handia egon delako gure artean. Denok neskak izaki!

Gu berriz ere!

Page 58: Xuxton Ekaina 2010

ikastetxea

2010eko ekaina

Tamara Errazkin eta Julene Cabo

MOTZEAN Uda ala negua? Uda Itsasoa ala mendia? Itsasoa Kolore bat? Beltza Talde edo Kanta bat? Lain Liburu bat? El diario rojo de Carlota Pelikula bat? Avatar Asteko egunik hoberena? Ostirala Bizilekurik gustukoena? Euskal Herria

Hurrengo urtera arte!

Page 59: Xuxton Ekaina 2010

gizartea

2010eko ekaina

Herri Urrats 10!

“Euskara mihian eta irria begian”

Maiatzaren 9an hogeita zazpigarren Herri Urrats ospatu zen Senpereko aintziraren inguruan, Lapurdin. Hau Seaska-k Iparraldeko Ikastolen Federazioak, antolatzen duen festa da, euskararen eta euskaraz irakastearen aldekoa. Euskal Herriko ia probintzia guztietan ospatzen da honelako festaren bat, adibidez Gipuzkoan Kilometroak ospatzen dira, Bizkaian Ibilaldia eta Nafarroan Nafarroa

oinez. Jai hauek, lehen aipatu bezala, euskara bultzatzeko egiten dira eta hau oso ondo iruditzen zait. Horrelako ekintzetan, ibilbide bat, kontzertu ugari eta merkatu asko egoten dira. Bertan bildutako diruarekin ikastola bat egiten oinarritzen dira. Aurtengo festa oso arrakastatsua izan da, nahiz eta eguraldiak ez lagundu maiatzaren 9ko egun hartan, bertara urreratu ziren euskal zaleak asko disfrutatu zuten.

Aurtengo Herri Urratseko logotipoa.

Nagore Urretabizkaia

Page 60: Xuxton Ekaina 2010

gizartea

20010eko ekaina

Donostialdeko metroa abian da

Gipuzkoako metroak sare berriak ezarri nahi ditu Gipuzkoako biztanleriaren %65ari zerbitzua eskaintzaeko. Horretarako, besteak beste, Loiolako Erriberako aldageltokiaren bitartez, RENFEren Aldirietako sarearekin lotuko da. Behin dena bukatua egotean, Gipuzkoako biztanleen

%80renganaino iritsiko dira abantaila hauek. Geltoki berri guztiak honako hauek izango dira: Ibaetako Kanpusa, Ondarreta, Erdialdea, Errondo eta Loiolako Erribera, Errekalde, Añorga, Intxaurrondo, Herrera, Altza, Pasaia, Fanderia, Oiartzun eta Irun. Gainera, aireportuko sarbide zuzena ere izango du.

Metro berriak izango duen itxura.

Orain aipatutako guztiak eta lantegi bai eta kotxetegi berriak eraikitzeak ere 700 milioi €tik gorako inbertsioa egiteak eskatuko du. Baina, bertan ari direnek diote inbertsio horrek

merezi duela, metroaren aldeko apustua Donostiarako ez ezik, Gipuzkoako etorkizunerako ere badelako.

Ainhoa Mendiburu Olkoz

Page 61: Xuxton Ekaina 2010

gizartea

2010eko_ekaina

Sexu-pultserak debekatuak

Brasilgo herrialde batzuetan sexu-pultserak debekatu dituzte, Brasilgo bi nesken hilketa eta beste baten bortxaketaren ondorioz. Hilketak eta bortxaketa gertatu diren lurralde horietako ikastetxeetan ezin izango dira pultsera horiek gehiago eraman. Itxuraz, pultsera arruntak dira, baina arestian aipatutako ekintza lazgarri horiekin daudenez erlazionatuta, horregatik jaso da haiek erabiltzeko debekua. Pultsera hauen moda Erresuma Batuan piztu zen eta milaka saldu dira, Brasilen batez ere. Eskumuturreko hauen erabilera honako honetan oinarritzen da: Pultsera hori daraman neska edo mutilari kendu egin behar zaio, sexu mesede baten truke. Horretaz gain, kolore bakoitzak esanahi bat dauka: horiak, besarkada bat ematea soilik, esan nahi du; bioleta koloreak mihi muxu bat ematea esan nahi du; arrosak,

berriz, bularrak ukitzeko baimena ematea; beltzak, mota guztietako sexua egiteko prest zaudela. Brasilen neska bat bortxatu zuten pultsera beltz bat eramateagatik. Ondoren, beste bi gazteen gorpuak agertu ziren eskumuturreko hauek kenduta. Hori guztiaren ondorioz, debekatu dituzte pultsera horiek Brasilgo hainbat lurraldetan. Honen inguruan iritzi desberdinak entzun ditugu. Batzuk pultsera arruntak besterik ez direla uste dute; beste batzuk, aldiz, arriskutsuak direla aipatzen dute. Orain estatu bakoitzak erabaki behar du sexu-pultsera hauek debekatu ala ez. Bitartean, asko dira eskumuturreko hauek eramaten dituztenak, aipatutako esan nahiez jabetu gabe. Beste batzuk, ordea, hau guztia jakinda, besarkada bat, muxu bat, edo sexua nahi dutela adierazteko eramaten eta erabiltzen dituzte.

Sexu-pultserak.

Page 62: Xuxton Ekaina 2010

gizartea

2010eko ekaina

Ameriketan petrolio isurketa

Apirilaren 22an Mexikoko golkoan dagoen petrolio plataforma baten tuberia zulatu egin zen eta petrolio guztia kanpora ateratzen ari da. 126 langile zeuden bertan, eta haietatik 11 desagertu egin dira eta beste 17 minduta daude. Petrolio plataforma honek Mexikoko golkotik 80 kilometrora dago. Handik gertu, petrolioari oztopo egiten zioten hainbat barrera jarri zuten. Baina haizea eta olatuak oso bortiz jotzen zutenez, gainetik salto egin du beste aldera pasaz. Esaten dutenez, 6 miloi litro, gutxi gorabehera, isuri dira itsasora.

Marea beltza Luisianarantz abiatu da eta bidean aurkituko dituen animalia guztiak akabatuko ditu. Horregatik, Luisianako hainbat arratza-gune itxi egin dute. Zenbait hautabide pentsatu dute, baina, nahiz eta orain dena prestatzen hasi, dena egiteak gutxienez, 3 hilabete iraungo du. Espero dugu falta diren pertsonak aurkitzea eta lehenbailehen dagoen zuloa istea. Bestela, ondorioak oso larriak izango baitira.

Tamara Errazkin eta Julene Cabo

Petrolio plataforma

Page 63: Xuxton Ekaina 2010

gizartea

2010eko ekaina

TDT beharrezko elementu berria

Aurtengo martxoan, TDT delakoa ezarri dute, telebistako kanal normalak eta hainbat gehiago ikusteko beharrezkoa den elementu berria. Lehenik eta behin, hau gabe, ezin dira kanalak ikusi, horregatik, gehienek dute horrelako aparatutxo bat etxean. Gainera, telebistako betiko kateez gain, beste asko ere eskaintzen dizkigu. Alegia, Disney Channel, 40 latino, Neox, Teledeporte….

Bestetik, telebista berria orain erosiz gero, TDTa berarekin darama eta ez dago aparte erosi beharrik. Prezioari dagokionez, markaren arabera( Philips, Metrotic…), prezio desberdinak dauzkate. 50€tik hasita 300€ bitarte, gutxi gorabehera. TDTa beharrezko bihurtu digute telebista ikusteko, abantaila handiak ditu eta jakina, telebista ikusten jarraitu nahi baduzu, erosi beste irtenbiderik ez duzu.

Julene Cabo eta Tamara Errazkin

TDT irudia

Page 64: Xuxton Ekaina 2010

aisia

2010eko ekaina

Liburuak eta filmak

JUAN MANUEL MONTILLA “LANGUI” ESPASA 2009 Sinopsia Juan Manuel Montillak, idazlea berak, kontatzen du bere historia, txikitatik nola bizi izan den garuneko paralisiarekin. Bere etxean dituen hamasei eskailera maila igotzen ari denean, maila bakoitzeko bere bizitzako anekdotaren bat kontatuko digu. Rap-eroa dela ere esango du eta hainbat “goya” sari irabazi dituela ere bai. Iritzia Oso eleberri polita da, oso pertsona gogorra eta indartsua dela antzematen da, gaixotasunak ez dizkiola bere ilusioak eta gauzak egiteko nahia kenduko.

16 escalones antes de irme a la cama liburua

Nagore Urretabizkaia

Page 65: Xuxton Ekaina 2010

aisia

2010eko_ekaina

Amaren eskuak

Sinopsia Nerearen amak, Luisak, burua galdu du eta ospitalera joan beharra dauka. Han egunak emango ditu, baina Nereak barruan pisu handi bat dauka, bere amaren gaixotasunaz lehenago ez konturatzeagatik. Nerea ama ikustera joaten da egunero eritetxera eta Pilik, amaren ohekidearen alabak, Luisak gauean hitz egin duela eta German izena aipatu duela esan dio. Nor da German? Iritzia Amaren eskuak nobela oso liburu ona iruditu zait. Interesgarria, ulerterraza eta irakurtzea merezi duena.

Irati Kortabarria

Amaren eskuak

Page 66: Xuxton Ekaina 2010

aisia

2010eko_ekaina

Nuevo diario del joven maniático

Sinopsia Eguneroko honek 14 urte dituen mutil baten istorioa kontatzen du. Duen gaixotasunaz hitz egingo digu, hipokondria hain zuzen. Neska baten atzetik ere badabil, baina berak ez du ezer nahi Peterrekin, hau da, pertsonaia nagusiarekin. Berarekin egoteko edozer emango luke Peterrek. Iritzia Liburu honek zalantza asko argituko dizkizu, eta hainbat mementotan, protagonistarekin identifikatuko zara. Oso ondo dago, irakurri.

Amaia Hermosa

Page 67: Xuxton Ekaina 2010

aisia

2010eko ekaina

Cometas en el cielo

Egilea: Khaled Hosseini. Argitaletxea: Salamanda Sinopsia Nobela hau Kabulen gertatzen da (Afaganistanen). Amir izeneko umearen eta bere morroi den Hassanen istorioa kontatzen digu. Hasieran Kabulen bizi da Amir, baina gero Ameriketara joan beharra du bere aitarekin. Iritzia Oso nobela gogorra da, hunkigarria benetan, niri malkoak atera zaizkit batzuetan. Zera erakutsi nahi dizu, baita lortu ere, bizitzari aurre egin behar zaiola eta ausarta izan behar dela.

Maialen Serra

Page 68: Xuxton Ekaina 2010

aisia _______

20010eko ekaina

La piel azul

Sinopsia Zazpi pertsonez osatutako talde batek itsasontzia hartu eta itsasoratzea erabakitzen dute, baina abentura dirudiena, amets gaizto bihurtuko da. Gau iradokigarri baten ostean, goizean, aje izugarriarekin esnatu eta oporrak ondo has daitezen, uretara botatzea erabaki dute. Denak batek izan ezik, logelan geratu baita, zeharo zorabiaturik. Itsasontzira igotzeko eskailera jartzea ahaztu zaie eta jartzeko

eskatu diote. Zoritxarrez, hau ere uretara erori da eskailerarekin batera. Ez dago itsas muturrik itsasontzira igotzeko. Iritzia Hasieran gustukoa zen, interesa zuela iruditu zitzaidan, baina azken batean, filma osoan zehar zenbait isilune zeudenez, aspertu egin nintzen. Bukaera espero zitekeena.

Annia Azparren

Page 69: Xuxton Ekaina 2010

aisia

2010eko ekaina

The last song

Sinopsia AZKEN KANTA (THE LAST SONG) Ameriketako Estatu Batuetako kostalde ondoan dagoen probintzia batean gertatzen da. Hara, Nueva Yorken gelditzea gustatuko litzaiokeen nerabe erreboltaria, Bonnie (Miley Cyrus), uda pasatzera joango da, orain arte berarekin egon ez den aitarekin (Greg Kinnear). Aita hau, bere alabarekin konektatzen saiatuko da elkarrekin duten zaletasun bakarra erabiliz: musika. Familia arteko kontuez, laguntasunez, sekretuez eta

salbazioaz hitz egiten duen historia dugu; baita lehen amodioaz (Liam Hemsworth) eta bigarren aukerez ere. Iritzia Batzuen ustetan, ez da oso pelikula ona. Hala ere, bi protagonisten artean, hau da, Miley Cyrus eta Liam Hemsworth-en artean, benetako kimika dagoela ere aipatu dute. Beste batzuen iritziz berriz, oso txarra da eta ez du merezi film hau ikustea.

Julene Cabo eta Tamara Errazkin

“The last song” filmaren portada.

Page 70: Xuxton Ekaina 2010

aisia

2010eko ekaina

Call of duty: Modern warfare 2. Jokoa

Call of duty 4rekin disfrutatu baldin baduzu, “Call of duty: Modern warfare 2” jokoa erostea gomendatzen dizugu. 2009ko azaroan atera zen, eta hau erosi dutenen ustetan, inoiz baino gehiago hobetu dute. Alde batetik, jokoak errealismo osoz erakusten ditu bertan agertzen diren irudi guztiak. Gainera, hainbat mapa salduko dituzte, beste mapa eta arma berri batzuk eskainiz. Bestetik, beti bezala, Play Station 3az gozatzen baduzu, online konekta zaitezke; hau da, mundu osoko

pertsonekin jolas zaitezke eta horrela lagun gehiago egin. 18 pertsona elkarrekin jolas daitezke, hainbat modu erabiliz, adibidez: banderaren bila, heriotza dueloa… Guk harekin jolasteko aukera izan dugu eta erostea gomendatzen dizugu, behin hasita ezin izango baituzu jokoa utzi.

Tamara Errazkin eta Julene Cabo

“Call of duty”.

Page 71: Xuxton Ekaina 2010

aisia

2010eko ekaina

Felix Baumgartner

Felix Baumgartner apirilaren 23an jaio zen, 1969. urtean. Leku berezietatik erorketa librea egiten duelako dugu ezaguna. Baina oraingoan, azken erronka bere gorputzarekin gehi Red Bullek egindako puxkarri batekin soinu barrera puskatzea du helburu. Oso erronka arriskutsua izango da beraz, honakoa. Azken egun hauetan ezin du lorik egin, kirioak dantzan dituelako. Eta hiltzen bazara?

galdetzen diotenean, berak zera erantzuten du, jauzi egiten duen bakoitzean pentsatzen duela azkena izan daitekeela, baina besoan duen tatuajeak dioen bezala, hegan egiteko jaioa da. Bizitza oso darama Baumgartnerrek leku berezietatik salto egiten eta bere helburua errekor hau bereganatzea da. Zorte on Felix! Beharko duzu eta!

Felix Baumgartner bere tatuajearekin!

Felix Baumgartner Rio de Janeiron jauzi egiteko prest.

Felix Baumgartner bere tatuajearekin!

Egin behar duen erronka!

Page 72: Xuxton Ekaina 2010

aisia _______

20010eko ekaina

David Bisbal Kontzertuan iaz

Belodromoa Donostiako fanez beteta

Aurtengo udaran, David Bisbalek bere kontzertu bat eman zuen hemen Donostian,Anoetako Belodromoan. “Sin mirar atrás” izeneko bira honetan, hainbat lekutan ibili da, adibidez Miami-n eta arrakasta handia izan du kontzertuak eskaini dituen leku guztietan. Euskal Herriari dagokionez, Donostian egon ondoren, egun bat geroago Bilbon aritu zen kantuan eta bi kontzertuak jendez gainezka egon dira.

Donostian 21:30 etan hasi zen emanaldia, sarrerak agortu ziren egun horretan bertan. 27.70 €tan saltzen zituzten Ticketmasterren, 51.95€tan Viagogon… Animorik ez zen falta Belodromo barruan, Donostiako fanez bete baitzen , pankarta eta guzti.

David Bisbal.

Annia Azparren Lareo

Page 73: Xuxton Ekaina 2010

aisia

2010eko ekaina

Su Ta Gar 20 urte

3. eta 4. mailakoek zori on-ona izan genuen Durangoko Azokara joatearekin. Eta noski, prentsakoak oso erne egon ginen, ea “norbaitekin” topo egingo ote genuen. Halaxe izan zen, Su ta gar taldeko musikoekin topatu baikinen. Bere CD berriaz eta elkarrekin 20 urtez egoteaz hitz egin genuen.

-Azokara etorri zareten lehenengo aldia da? Ez, iaz etorri ginen lehenengo aldiz. -Eta hemendik jende asko ibiltzen al da? Bai, jende asko ibiltzen da hemendik. -Zer esango zeniguke hemen duzuen CD berriaz? Su ta gar 20 urte du izena. CD bikoitza eta DVDa darama.

-Arrakasta izaten ari da? Bai, oso ondo dabiltza. -Gustura al zaudete zuen lan berriarekin? Bai, oso gustura gaude. -Zer espero duzue lan berri honekin? Zer asmorekin egin duzue? Diseinu eta formatua nahikoa kuriosoa egin dugu. Gure esperantza jendeak gustukoa izatea da.

“Su Ta Gar “en CD berria.

Page 74: Xuxton Ekaina 2010

aisia

2010eko ekaina -Jarraituko duzue karrera musikalarekin? Bai, noski. Asmo horrekin gatoz

-Disko asko saltzea espero duzue? Ahalik eta gehien saltzea espero dugu.

-Eta bukatzeko, hurrengo urtean etorriko al zarete? Noski!

“Su ta Gar”ekoekin Durangoko Azokan.

Tamara Errazkin eta Julene Cabo

Page 75: Xuxton Ekaina 2010

denbora-pasak

2010eko ekaina

Labirintoa

Gurutzegrama

Page 76: Xuxton Ekaina 2010

denbora-pasak

2010eko ekaina

Ezkutaketan

Misterioa maite baduzu…

Page 77: Xuxton Ekaina 2010

denbora-pasak

2010eko ekaina

Bilaketa lanetan ona ote zara?

1-Salto egiten du, uretan bizi da, oso azkarra da eta mutur luzea du. 2-Hiru fase ditu, eta hegoetan kolore biziak ditu. 3-Oso ondo ikusten du, hegan egiten du, mendian bizi da eta harraparia da. 4-Gizakiaren lagunik hoberena da, eta katuak jarraitzen ditu. 5-Munduko animalia handienetakoa da, eta batzuek, hortzetan bizarra dute. 6-Oso lepo luzea du, eta zuhaitz handietako hostoak jaten ditu. 7-Adarrak dituzte, beti elkarrekin ibiltzen dira, eta estanpidak egiten dituzte. 8-Euskal Herrian asko ehizatzen da, eta kanpoaldera ateratzen zaizkien letagin txikiak ditu. 9-Txikia da, mokoa txikia du, hegan egiten du, eta nonahi aurki dezakegu. 10-Pakearen ikur bihurtu da, eta gehienetan, grisa eta txuria izaten da. 11-Beltza da, eta beleak baino kolore ilunagoa du; gainera, maiz erabili ohi dugun euskal esaera zahar bat dago harekin lotua. 12- Bere esnea edaten dugu, eta ahuntza baino handiagoa da. 13-Zozoak baino kolore argiagoa du, eta gainera, esaera batean aipatu ohi dugu. 14-Australian bizi da, zuhaitzetan, eta oso gutxitan jaisten da lurrera. 15-Katuak jaten du, txikia da, eta etxeetan sartzen da maiz samar.

Page 78: Xuxton Ekaina 2010

denbora-pasak

2010eko ekaina

Esaera zaharrak

Page 79: Xuxton Ekaina 2010

denbora-pasak

2010eko ekaina

Ezagutzen al dituzu?

Ane Oskoz Egiguren

Page 80: Xuxton Ekaina 2010

aisia

2010eko ekaina

Horoskopoa

ACUARIUS: Osasuna: Ondo dago dieta egitea, baina ez zaitez pasa, oso ondo zaude eta. Maitasuna: Uda dator eta berarekin maitasuna etorriko zaizu. Ikasketak: Oso nota onak atera dituzu, zorionak! Paga: Nota onak atera izana eragina izan du. LEO: Osasuna: Medikuaren aholkuak jarraitu. Maitasuna: Pentsatu zer nahiago duzun, orain bezala jarraitzea edo lagunak izatea, baina aklaratu zaitez! Ikasketak: Juxtu-juxtu zabiltza, piska bat gehiago ikasi. Paga: Nota horiengatik diru gutxiago eman dizute, zer espero zenuen, ba? Eskerrak aurrezkiak badituzun, bestela... PISCIS: Osasuna: Bost minutuko plazerra ahoan, bizitza guztirako aldaketan. Hik atera kontuak! Maitasuna: Hainbeste hilabete elkarrekin eta, beti bezain ondo? Zorionak! Ikasketak: Oso nota onak atera dituzu, jarraitu horrela! Paga: Dirua soberan duzu, ez dena xahutu!

ARIES: Osasuna: Litxarrerien artean, bokata tartekatzea al da dieta orekatua egitea? Maitasuna: Uda dator eta berarekin maitasuna, dena udan hasiko da. Ikasketak: Horrela jarraituz gero, berriro ere kurtso berean haugu irailean. Horren bila al habil? Paga: Diru eske hasteko garai txarrak ditunk…Amona ere komunikatzen…Badakink pentsio jaitsiera…

Page 81: Xuxton Ekaina 2010

aisia _____

2010eko ekaina

KAPRIKORNIO: Osasuna: Kirola ere neurrian… Maitasuna: Lasai, beste bat aurkituko duzu. Ikasketak: Suspentso pare bat baino ez? Asko hobetu duzu. Paga: Dagoenean bonbon eta ez dagoenean egon! Xahutzailearen lelo tristea. CANCER: Osasuna: Ezin hobeto zaude, zorionak! Maitasuna: Denbora luze iraun duzue. Baina, ondo zabiltzate? Ikasketak: Hainbeste ikasteak, bere emaitzak eman ditu. Paga: Diruz gainezka! Lagunak ere gainezka! LIBRA: Osasuna: Lodiegi zaudela? Okulistarengana! Maitasuna: Oso gustuko duzu, baina zugandik urrun sentitzen duzu. Hotza. Beraz, aio Pelaio! Ikasketak: Zer gertatu zaizu 3. ebaluazio honetan? Bide okerretik zoaz, itzuli zure onera. Paga: Zenuen diru guztia arropan gastatu duzu, orain, xoxik ez eta arropa horri begira gelditu behar!!! SAGITARIUS: Osasuna: Goxoki gehiegi. Maitasuna: Erantzun zehatza, noizko? Gaizki pasatzen ari da. Ikasketak: Oso nota onak atera dituzu, baina zer gertatu da matematikan? Paga: Dirua soberan. Lagunentzako gonbidapentxorik? VIRGO: Osasuna: Ez lotsatu zure gorputzaz, bikain zaude eta. Maitasuna: Zuk badakizu berak sentitzen duena, baina zuk sentitzen duzuna, berak ba al daki? Ikasketak: Hainbeste tuenti, messenger…, ikasketak alde batera utzi dituzu. Paga: Kurtsoan zehar gero eta gutxiago egiteak zure finantzetan ondorio latzak ekarri ditu.

TAURO: Osasuna: Ondo dago zaintzea, baina obsesionatu gabe. Maitasuna: Harrokeriaz zabiltza, baina esaten duzun guztia egia al da? Zure lagunei zu sinestea kostatzen zaie. Ikasketak: Ikasi behar zenuenean, ez zenuen egin eta orain hasi zara? Paga: Gurasoak ez daude oso pozik zurekin, eta gainera gehiago eskatzen ausartzen zara? Hori dunk, hori, larrua!

Page 82: Xuxton Ekaina 2010

aisia _____ _

2010eko ekaina GEMINIS: Osasuna: Hezurrak agerian izatea… Bai, antiestetikoa! Maitasuna: Hainbeste itxarotea merezi duela uste al duzu? Ikasketak: Ez duzu asko ikasi, horrela jarraituz gero, hurrengo urtean kate mordoa! Paga: Gorde dirua, ez duzu ezer eta! Eurogero! ESKORPIO: Osasuna: Gozozale amorratua haiz! Kontuz! Maitasuna: Gora-behera batzuk izan arren, oso ondo konpondu dituzue. Ikasketak: Kurtso osoan zehar kolpe zorrik jo gabe egotea, nahikoa izango al da kurtsoa pasatzeko? Paga: Dirurik ez… Aitari urtebetetzetarako zer oparitu ere ez…Gaizki ikusten haut. Amaaaaa!

Amaia Hermosa

Page 83: Xuxton Ekaina 2010

Prentsakoak! Apunta zaitez, Prentsa tailerrean!! Xuxton maite zaitugu!Ondo zaindu gure aldizkaria, bestela…

Page 84: Xuxton Ekaina 2010

Txus Jaio eskainitako hitzaldian.

Zorione Etxezarraga Buruntzaldeako piropo-SMS lehiaketako irabazlea gure artean zegoela esatera etorri zitzaigun.

Aurtengo 6.mailakoen interkanbioa.

1. DBH Txurrukan.

105.5 Arantzazu entzun ezazu 24 orduz emititzen.