XAnti AltzelAi - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_015_2015-05-08.pdf · Musika,...

25
Xanti Altzelai, Oñatiko Kalegoieneko parkean, kamerarekin. XANTI ALTZELAI IDAHOKO KTVB TELEBISTA KATERAKO HAINBAT ERREPORTAJE EGIN DITU HANGO EUSKAL KOMUNITATEARI BEGIRA. OñATI, AITAREN JAIOTERRIA, BIHOTZEAN DARAMA. PUNTUA | 015 | 2015-05-08 | EGUBAKOITZA | |

Transcript of XAnti AltzelAi - goiena.tok-md.comgoiena.tok-md.com/pdf/Puntua_015_2015-05-08.pdf · Musika,...

Xanti Altzelai, Oñatiko Kalegoieneko parkean, kamerarekin.

XAnti AltzelAi

idAhOKO KtVB teleBistA KAterAKO hAinBAt errepOrtAje egin ditu hAngO eusKAl KOmunitAteAri BegirA. OñAti,

AitAren jAiOterriA, BihOtzeAn dArAmA.

puntuA | 015 | 2015-05-08 | egubakoitza | |

puntua | 015azaleko argazkiaren egilea: jokin Bereziartua

E u s ko J a u r l a r i t z a k d i r u z l a g u n d u ta ko a l d i z ka r i a

|

Argitaratzailea Goiena Komunikazio Taldea Kooperatiba ElkarteaOtalora Lizentziaduna 31 20500 ARRASATELehendakaria Aitor IzagirreZuzendari nagusia Iban ArantzabalZuzendaria Eneko Azkarate

Erredaktore burua Monika BelastegiDiseinu arduraduna Iñaki IturbeEuskara arduraduna Sergio AzkaratePublizitate arduraduna Mireia LarrañagaKluba eta banaketa Marta Leturia

Maketazioa Iñaki Iturbe, Kepa MarteloPublizitatea Mireia Larrañaga, Amaia Mundiñano, Ziortza Martin, Imanol ElortzaAdministrazioa Agurtzane Gaintzarain, Ane Berezibar, Iratxe Bengoa

EgoitZA nAgusiA Arrasate 20500 Otalora Lizentziaduna 31 132 posta-kutxa 943-25 05 05 | Faxa: 943-25 05 [email protected]

PubLiZitAtEA Arrasate 20500 Otalora Lizentziaduna 31 943-25 05 05 | Faxa: 943-25 05 [email protected]

HArPiDEtZA Arrasate 20500 Otalora Lizentziaduna 31Tel.: 943-25 05 05 [email protected] gordailua: SS-1509-2014issn: 2443-9738tirada: 4.050 ale

Iragan ostiralean, Donostiako Kursaalen eginiko Hik hasi jardunaldietan Leo Pahkin finlandiar gobernuko hezkuntza departamentuko kidea entzuteko parada izan genuen. Herrialde eskandinaviarra ospetsu egin duten hezkuntzaren gakoak eskaini zizkigun.Eskolaren gakoa ez omen ikastea, nola ikasten den baizik. Eskolak oinarri akademikoa eskaintzen die ikasleei, sormena pizten die eta garapen pertsonalean egon.

Horretarako eskola ezin da egon ikasleengandik urrun fisikoki. Udalek erabakitzen dute zenbat eskola behar diren eta non eta ze ikasle joango den nora. Udala eskolengandik gertu.Gehitu honi eskolek autonomia zabala dutela irakasleak hautatu edota curriculuma

ezartzeko, hezkuntza doakoa dela eta hizkuntza gutxituen hiztunek –saamiera edota suediera hiztunek– bermaturik dutela unibertsitateraino euren hizkuntzan ikastea ez da gutxiesteko modukoa. Errespetu osoa gutxiengoei. Administrazioko ikuskatzailerik ere ez dago. Pahkinek irribarretsu zioskun: “Gela bakoitzean hamabost ikuskatzaile egotea gutxi iruditzen zaizue?”.Duela 40 urte finkatutako eredua da finlandiarra, arnas luzeko akordioen fruitu. Hemen ezin dugu hori esan, zoritxarrez. Gure hezkuntzak hainbat indargune dituen arren, ukaezinak direnak, badugu zer ikusi eta ikasi. ·

eskolek autonomia zabala dute curriculuma ezartzeko

Eneko Barberena

Nire txaNda

Finlandiar hezkuntza sistema

–3 nire txanda Finlardiar hezkuntza

sistema –4 Bat-batean Maribel Salas –6 irudiz etorkizuneko atletak –8 mundutik Shanghain ere

arizmendiarrieta gogoan –10 erreportajea alkateen erronkak, beti

berberak –16 iritzia – eta gu espainiara

begira...

– etxean erditzeari bai? – Joxe ta Piku – kontuz! Trepak! –18 talaiatik eliseo galilei –20 elkarrizketa Xanti altzelai

24 Bizi –24 Osasuna udaberria iritsi da, eta

baita nire alergia ere –26 Kirola gorputza mugitu

osasuntsu egoteko

–28 Adituen esanetan Jolasaz hazi eta bizi –30 Otorduan eskoriatzako Maulanda

jatetxea –32 moda teknologia aurreratua

azalaren zerbitzura –34 motorra Moto-kroseko zirkuitu

iraunkorra bergaran –36 gure artistak aitor osuna –38 Kultura Musika, zazpigarren

artearen gidari ikusezina

–40 liburu artean Las Llanuras –41 goienakideak –42 gure altxorrak Maringo pikota –44 Komunikazioa MiPtV telebistaren

erreferentzia –45 gadgetmania –46 handitzen, handitzen –46 eskulanak etxeko plastilina –47 jaioberriak

2 puntua

Maribel Salasbat-bateaN

testuA: tXOmin mAdinA ArgAzKiA: m.s.

zenbat Bego ezagutu dituzu bizitzan zehar? Bego euskal emakumearen adibide garbiena da: izaera handia du, ez du denok dugun samurtasuna azaleratzen uzten, eta kontrolatzailea eta menderatzailea da. Nik uste dut denok dugula Begotik apur bat. Astero milioika pertsona begira dituzula jakiteak harrotasuna ala urduritasuna sortzen du? Egia da hemen jendeak ezagutzen gintuela, etxekoak bezala ginela; baina bertigo apur bat ematen du adinagatik fan fenomenoa gertutik bizitzen ari diren lankideen egoera ikusteak. Kuriosoa da Jon Plazaolaren kasua: Urretxuko mutila, bat-batean sex symbol bihurtzen dabil, zaleak atzean dituela. Nik nabari dut jendeak ezagutzen nauela kalean, hitz egiten geratzen dela... Jende askok jarraitzen du telesaila, eta normala da.Aktore euskaldunak eta andaluziarrak uztartzen dituen telesaila da. lan egiteko orduan, nabari da nor den nongoa? Ahoa irekitzen dugunean, bai! [Barre]. Oso ezberdinak gara, baina gauza asko ditugu komunean eta uste baino antzerakoak ere bagara: lanean ari diren andaluziarrek sekulako ilusioa dute euren lanerako, oso langileak dira. Bikain konektatu eta familia handi bat sortu dugu.neurri baten, ‘Vaya Semanita’-ko lankide ohien topaketa bat ere bada... Zoragarria da; urte askoan egin dugu batera lan, eta asko maite dugu elkar. Urteak daroatzak Santi Ugalderen emaztearena egiten, laster urrezko ezteiak egingo ditugu! Horrelako proiektu bati zureekin ekitea itzela da: babestuta zoaz, lasai. Oso dibertigarria ere bada; imajinatu, Sevillarako bidaiak, hotela... Ezin da gehiago eskatu! 21 urte beteko dira aktore moduan debutatu zenuenetik. Orduko ametsak, desioak, bete dituzu?Ez dut inoiz helburu zehatzik izan... Lanbide hau hain da bokaziozkoa, bertan gabiltzanontzat hain apasionagarria, pozik zaude egunero lana izan eta horretatik bizitzearekin. Nik lortu dut nire helburua: gustuko dudan lanetik bizi ahal izatea.noiz egon zara azken aldiz pikutara bidaltzear? Duela asko; egun, burutik ere ez litzaidake pasatuko. Horrelako bi une izan ditut bizitzan: lan falta, hilabete bukaerara ezin iristea... Ume txikiarekin harrapatu ninduen batek, eta dena birplanteatzen duzu. Baina bietan, proiektu bat agertu zitzaidan; tartean, Vaya Semanita. Ordutik ez dut beste krisirik izan.telebistan ibili edo ez, inoiz utzi ez dituzunak agertokiak dira. Eta espero dut inoiz ere ez uztea. Aktore guztioi bezala, agertokiak ematen dit bizitza: mundu errealean jartzen gaitu, hor dago benetako lanbidea, jendea aurrean duzula. Antzerkia magia da. zer behar da zuri barre algara bat ateratzeko? Umore handikoa naiz; uste dut komedian aritzen garenok bizitza ere horrela hartzen dugulako gaudela komedian. Ezagutzen ditudalako, nolakoak diren badakidalako, barre asko egiten dut nire lagunekin.eta malko bat? Malko errazekoa ere banaiz: iragarkiekin, La Voz-ekin... edozerekin egiten dut negar. Katarsi moduan, gustatzen zait negar egiteko pelikulak ikusi eta dramatiko jartzea. Horrek laguntzen du gero eguneroko emozioak kontrolatzen.ezkorra izaten jarraitzen duzu? Kosta egiten zait gauzen alde ona ikustea. Baina ikasi egiten da denborarekin; eta bizitza egonkorra izateak eta adinak ere erlatibizatzen laguntzen dute. Hain nagusia ere ez naizenez, adinarekin denak berdin dizu! [Barre] Bidaia-zalea izanda, zein duzu hurrengo helmuga? Telesailaren grabazioak amaitzean, Brasilera joango naiz egun batzuk. Iaz ere egon nintzen, eta izugarri gustatu zitzaidan. ·

batez ere ‘Vaya Semanita’-ri esker ezaguna egin zen aktore bizkaitarra bego da denboraldiko telesail arrakastatsuenetakoa bihurtu den ‘allí abajo’-n

4 puntua puntua 5

irudiz

ArgA

zKiA

: eKA

itz

filA

rmen

di

test

uA: e

neK

O Az

KArA

te

arr

akas

taz

egin

zut

en d

omek

an

Moj

ateg

in G

ipuz

koak

o

Esko

lart

eko

atle

tism

o

txap

elke

ta. 5

00 b

at n

eska

-mut

iko

le

hian

. par

te h

artz

ea iz

an o

hi d

a in

port

ante

ena,

bai

na b

aila

rako

at

lete

k m

arka

eta

pos

tu o

nak

lort

u zi

tuzt

en. M

aial

en a

xpe

eta

Mal

en R

uiz

de a

zua

ere

hala

ko

txap

elke

teta

n ha

si z

iren

...

Etor

kizu

neko

at

leta

k

Musakola 11 ARRASATETel.: 943 71 10 30

Arrasateko hipermerkatua

www.eroski.es* Eskaintza baliagarria maiatzaren 13ra arte.

%70ean lurrindegian *

2. alea

* produktu hauetan izan ezik: umetxoendako gaiak, barruko garbitasuna, parafarmazia, preserbatiboak eta botikina.

Konbina itzazu produktuak eta markak nahi duzun moduan.

desKOntu zuzenA gutxien balio duen

produktuan.Bigarren alearen deskontua

zure txartelean itzuliko dizugu

Ongi etorriEROSKI club era

EROSKI club gure bezeroekiko harremanak ulertzeko beste era bat da.Hau horrela izanik, ez dugu bezeroez hitz egiten, bazkideez hitz egiten dugu.

Bazkide izatearen abantailak.

6 puntua

Eider EtxebarriaTxinan dagoen arrasatearra

Shanghain ere Arizmendiarrieta gogoan

Aurten bi hilabetez Indian egon gara eta orain Txinan gaude, Shanghain, hain zuzen ere. Martitzenean, maiatzaren 5ean, Jose Maria Arizmendierrietaren jaiotzaren 100. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin genuen, Mondragon Korporazioaren laguntzarekin. Ekitaldi horren helburua Arizmendiarrietak sinisten eta gogor lantzen zituen balioak gogora ekartzea izan zen. Balio horiek Txinan ere bultzatu daitezkeela uste dugu, hemen lanean ari diren euskaldunen artean eta baita txinatarren artean ere.

Bestalde, ehun urte asko dira eta balio sendo horiek denbora luze honetan iraun izana ere ospatu nahi genuen.

ekitaldia shanghai erdialdean dagoen Puro tabernan egin genuen eta perfil ezberdineko jendea batu ginen. Alde batetik, Shanghain bizi diren euskaldunak izan genituen. Mondragon Korporazioko zenbait ordezkari eta Txinan lanean ari garen LEINNeko hiru euskal enpresatako kideak –Lemon, Login Lan eta Want–. Horrez gain, Mondragon Team Academyko hainbat pertsona ere etorri

ziren. Txinan eta Indian master programak dituzte eta bertako jende ugari etorri zen. Lagun horiek zuzenean balio eta filosofia horrekin lotuta ez egon harren, konektatuta sentitzen dira eta balio horiei buruz gehiago ikasi nahi zuten, hobeto barneratu ahal izateko.

Horrekin batera, gure Txinako egonaldian ezagutu dugun jendea ere gonbidatu genuen: proiektuak elkarrekin

aurrera eraman ditugun pertsonak, bezeroak eta balio horiekin identifikatuta daudenak.

ekitaldiak bi zati izan zituen. 19:00etan eman genion hasiera. Lehenik, Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitzari eta balioei buruzko bideo bat jarri genuen. Horrela, Txinako jendeari Arizmendiarrieta zein den aurkeztu genion eta haren bizitzan aplikatu zituen

zenbait balio erakutsi genizkien. Gero, lau talde ezberdinetan banatu ginen. Talde bakoitzak honako balio hauetako bat landu zuen: gizakia, hezkuntza, erantzukizunak eta bizipoza. Dinamika baten bitartez, talde bakoitzeko ordezkariek euren iritzia eman zuten eta berbaldia egin genuen ondorioak atera konpromiso batzuk hartzeko. Balio horiek eguneroko bizitzan nola aplika ditzakegun eta aurrera eraman nahiko genituzkeen hainbat ekintzaren gainean aritu ginen.

Bukatzeko, puzzle handi bat sortu genuen Jose Maria Arizmendiarrietaren argazki batekin; pertsona bakoitzak sarreran pieza bat jazo zuen.

Hori eta gero, networking-a egiteko aukera izan genuen, parte-hartzaile guztiek euren artean elkar ezagutzeko aukera izan zezaten. ·

muNdutiK

argazkiak: eider etXebarria

taldetan, gizakia, hezkuntza eta erantzukizuna bezalako balioak landu zituzten, Shanghaiko Puro tabernan.

Jose maria arizmendiarrietari buruzko ikus-entzunezko batekin hasi zuten jardunaldia martitzenean.

8 puntua puntua 9

errePortaJea

Alkateen erronkak, beti berberakMaiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako hautagaiek daukaten kezka berbera izan zuten 1979ko lehenengo hauteskunde demokratikoetara aurkeztu ziren hautagaiek: enplegua sortzea. bizitzaren zikloak.

testuA: m. deOgrACiAs hOrrillO ArgAzKiAK: gOienA, OñAtiKO udAl ArtXiBOA (jesus mAriA ArtzuAgA fOndOA) etA BergArAKO udAl ArtXiBOA (juAn idigOrAs fOndOA)

dal hauteskundeen atarikoan, eskual-deko hainbat alkate ohirekin egoteko tartea hartu du PUNTUAk, udalgintzan jarduteko era-bakia hartu zuteneko premiak eta gogoak ezagu-tzeko. Bizipen asko, oroimenak ere bai, baina komunean ere bazuten nahi nagusi bat: herrien garapena, eta, horri lotuta, enplegua sortzea. 80ko hamarkadan langabezia tasa handia zen Deba-goienean. Aretxabaletako alkate ohi Pedro Men-dietak ondo gogoan dauka: “%25eko langabezia zegoen eta gazteen artean, Espainian gaur egun gertatzen den moduan, %91-92koa”. Demokrazia aurretik alkate zen eta lehenengo hauteskunde demokratikoetan ere kargua berretsi zuen Patxi Basaurik. Hark ere gogoratzen du hura: “Udale-txeko balkoitik ikusten nuenak barru-barruan min eragiten zidan: gizonak, emakumeak, hara eta hona, lanik ez zegoelako”. Oñatin, Arrasaten, Bergaran… egoera oso antzekoa zen, eta ez da harritzekoa Debagoieneko lehenengo industrial-deak Elgetan, Oñatin eta Aretxabaletan egin izana.

Dirurik ez egoen arren, dena zegoen egiteko, eta eskualdeko alkateek, Herri Batasunekoek, Euzko Alderdi Jeltzalekoek zein Hautagaitza Inde-pendentekoek, “ilusioa” eta “lanerako gogoa” izan zituzten lagun, herritarren beharrei erantzuteko asmoz. Izan ere, Francoren garaian udalen kudea-

keta ahalmena hutsaren hurrengoa zen. Madrildik bidaltzen zen diru apurra non erabili behar zen ondo lotuta egoten zen; beraz, gobernadore zibi-larekin negoziatzen saiatzea besterik ez zitzaien geratzen alkateei. Horrela gogoratzen dute Angel Iturbek (Oñati), Pedro Mendietak (Aretxabaleta) eta Patxi Basaurik (Elgeta). Hirurek izan zuten udaletan egoteko ardura, zinegotziak “goitik emandako” aginduz izendatzen zirenean; sindi-katuen herena, kulturaren herena eta familien herena. Kontuak kontu, lehenengo hauteskunde demokratikoetan, alkatetza hartu zutenek, eta artean 80ko hamarkadan ardura hori bereganatu zutenek, egin eta egin, izan zuten ardatz nagusi.

etXegintzA Herrietako plan orokorrak berregin eta lursailei industria erabilera emateaz gainera, etxebizitza falta ere arazo zen. Etxebizitza babes-turik ez zen existitzen eta udalei egokitu zitzaien etxeak prezio egokietan jartzeko moduak asmatzea.

emAKume gutXi Ohiturarik ez zegoen, eta pareki-detasuna derrigortzen zuen legerik ere ez; hala ere, egon ziren zerrendetan aurkeztu ziren ema-kumeak. EAk seitik hiru zinegotzi izan zituen Aretxabaletan lehenengoz aurkeztean. Hala ere, 1991ra arte ez zen eskualdean emakume bat alka-te izan: Mireia Unamuno, Antzuolan (EH). ·

u

1976ko otsailaren 1ean izendatu zuten Elgetako alkate, lehenengoz. “Franco hil ostean askok laga egin zuten udal ordezkaritza, batez ere Gipuzkoan; erakundeen

krisi handia egon zen”, gogoratzen du Basaurik.Bergarako alkateen mugimenduan parte

hartu zuen eta ondo gogoan dauka “talde sendoa” sortu zutela; Madrilera Mayor Orejarekin eta Martin Villarekin egoteko egindako bileretara “indartsu” joan zirela. Etxarri aranatzen eta Bergaran ikurrinaren alde egindako ekitaldiak izan ziren sasoi haren unerik adierazgarrienak. “Gero, 1979ko hauteskundeekin, nor bere herrian lanean hasi ginen buru-belarri, asko zegoelako egiteko, baina zati baten eutsi egin zitzaion eskualde senari”, laburbiltzen du Elgetako alkate ohi beteranoak. Haren erakusle da arrasateko ospitalea. Debagoienean ez zegoen ospitalerik aurreikusita, baina eskualdeko alkateek eta sindikatuek, elkarteek eta herritarrek egin zuten presioari esker lortu zuten “Gasteizen proposatzen zutenaren kontra”.

urte gogorrak izan zirela gogoratzen du, batez ere, 80ko hamarkadan krisi ekonomiko sendoa bazter guztietan. “1982 bueltan eskualdera zabaldu zen krisiak Elgetan lehenago jo zuen, herriko enpresa handiena itxi zenean. Herritar askok galdu zuen lana. Hala ere, bisionarioak izan ginen, hein batean; beste inon baino lehenago hasi ginen industrialdea egokitzen eta krisia iritsi zenerako onartu genituen arau subsidiarioak, 80ko maiatzean”. “Kudeaketa hartu genuen gure gain, lurjabeekin eta enpresaburuekin hitz eginda. Ez zen erraza izan, baserritar lurjabe asko kontra agertu baitziren, baina guk aurrera egin genuen; apustu gogorra egin genuen, kooperazio sistema hura martxan jarrita”. Gaur egun 180.000 metro koadro hartzen ditu Elgetako industrialdeak.

independenteAK Hautagaitza independente gisa aurkeztu zen patxi Basauri hauteskundeetara,

1979an, 1983an eta 1987an. “1979ko hauteskun-deetara inorekin kontsultatu barik herri kandida-tura aurkeztea erabaki genuen. Kolore guztieta-ko kideak ginen, Herri Batasunekoak, Euskadiko Ezkerrekoak. 12 urtean, baita berun urteetan ere, udal ordezkari guztiak elkarrekin hartu izan ditugu erabakiak; plenora joan aurretik eztabai-datzen genituen gaiak, ez zen 12 urtean kontrako boto bakar bat egon, aldez aurretik denetatik eta denekin hitz egiten genuelako”, dio, harro, Basaurik. “Gaur egun, ezinezkoa da horrela aritzea, ordeno y mando gertatzen da orain, alderdiek agintzen dute”.

AuzOlAnA Gogotsu gogoratzen du Salbador eta San Roke ermitak berreskuratzeko auzolana. “Larunbat eta igande goizetan herritarrak lanean, 150 lagun! Ikaragarria zen lanerako gogoa”. Dioenez, gauzak beti sortu izan dira jendearen ekimenez eta “udalak egin duena izan da babesa eta laguntza eman; horrela sortu dira herriko ekimenik garrantzitsuenak: herriko feria, kafe antzokia, eskola publiko euskalduna. Hala ere, badauka bere arantzatxoa Basaurik: mendi museoa. “Harro gogoratu beharko genuke Elgetan sortu zela Euskal Mendi Federakundea, eta pena handia daukat ezin izan genuelako gauzatu mendi museoaren proiektua”. Halaber, Debagoieneko alkaterik beteranoenak elgetarrentzako esker ona baino ez dauka, “talde -lanean aritzeko erakutsi duten ahalmenagatik”.

PATXI BASAURIElgeta | Alkate 1976-2007 urteen artean | Herri Kandidatura eta EAJ

“Asteburuetan batzen ziren herritarrak auzolanerako“

Juan San martinen liburuaren aurkezpenean.

10 puntua puntua 11

X xxx.

tArteKiAXXXX Xxxx.Xxxx.

tArteKiAXXXX Xxxx.Xxxx.

tArteKiAXXXX Xxxx.Xxxx.

tArteKiAXXXX Xxxx.Xxxx. ·

errePortaJea

Jose Luis elkoro, anaje Narbaiza eta aitor aginagalde, 1987an on Jose maria eta on Fidel parrokoei egindako agur-mezan.

Bergarako alkate izan zen Franco hil berritan, eta Bergarako alkate taldeen sustatzaile legez gogoratzen dute askok. 1987an Herri Batasunarekin hauteskundeak irabazita, alkate izan zen atzera ere, “talde konpletua osatuta; ilusioz beteriko gazteekin”, anaje narbaitzak gogoratzen duenez. Jose Luis Elkororekin berba egin nahi izan du puntuak, baina, bere egungo egoerak eraginda, 18/98 auziagatik etxean preso, ezinezko izan da. Hori dela eta, anaje narbaitzak jardun du Elkoroz.

proiektuen hausnartzea “agintalditik, Jose Luisek proiektuak hausnartzeko erakusten zuen gaitasuna azpimarratuko nuke, inprobisazioari betarik laga barik. pertsonen indarrean sinetsita beti, ‘ezin da’ ez da inoiz bere buruan egon”, adierazi du narbaizak. “negoziaziorako bideak bilatzen zituen beti, konponbidean sinetsita”.

musika banda Sentiberatasun handikoa izanik, musika bandak leku berezia izan zuen bere bihotzean. Eta ingurumenarekiko begiruneak eraginda, baso lurrak herriarentzako lortzen saiatu ziren; Hirukurutzetakoa aitzindaria izan zela gogoratzen du narbaitzak.

Hausnartzeko gaitasunaren eredu

jOse luis elKOrOBergara | Alkate 1976-1979; 1987-1991 urteen artean | HB

desAfiOA Imanol Bolinaga zenaren udal taldean egin zuen agintaldi bat, eta bigarrenean zinegotzikide izan ziren. “Zerrendan sartzeko eskatu zidatenean desafio gisa hartu nuen. aukera eman zidaten eta zera pentsatu nuen: zergatik egin behar dute beti beste batzuek? ni ere herriko parte naizela pentsatu nuen, eta horrek motibatu ninduen; herriak aurrera egin dezan, denok inplikatu beharra daukagu”.

neurriKO herriA “Helburuak zehaztea da garrantzitsua; eta dirurik ez dagoenean, dagokion administrazioari eskatzea. ni sartu nintzenean, udaletxea jaustear zen, eta konpontzeari ekin genion”, gogoratzen du Gallastegik. “Mareatuta ote nengoen esaten zidaten, baina egin beharra zegoen”. aldi berean, industria garapena garatu zuten: union Cerrajeraren hondamendiak lagatako lur guztia eguneratu zuten. “5 urteko lana izan zen, baina helburua argi zegoen: enpleguak sortzeko ahalmena zutenei, enpresei, lurrak eskaintzea”. Murinondoko, Larramendiko eta San Juango industrialdeak gehitu zitzaizkion gero. Ondo gogoan dauka Seminarioko lurrak eskuratzeko

24 urtez egon zen Bergarako udalean, zortzi zinegotzi legez eta hamasei alkate. Erretiratu zen arren, gertutik eta oso modu kritikoan segitzen du politikagintza.

Herrietan gauzak aurrera ateratzeko akordioak behar-beharrezko jotzen ditu eta gehiengo absolutuek horretan ez dutela laguntzen dio, “biziatu egiten direlako. administrazioan batak besteari ukitu behar dio akordioak lortzeko”. Hala ere, sasoiak ere markatzen du. “Zeharo lotuta zegoen politika udalean; Eta indarrean zen eta osoko bilkuretan eztabaida politiko gogorrak izaten genituen; ezker abertzalearekin egindako gobernu akordioa apurtzera iritsi nintzen giro hark eraginda”.

VICTORIANO GALLASTEGIBergara | Alkate 1995-2007 urteen artean | EAJ

“Denok inplikatu beharra daukagu”

alkatetza utzi aurretik, udaletxeko balkoian.

irabazi zuen. “HB bigarren izan zen eta gobernu koalizioa osatu genuen. Lehenengo agintaldian konpondu ginen, baina beti sartzen ziren erditik erreferentzia politikoak, udaletik kanpokoak, eta horrelakoetan hitzarmen programa apurtzen zen”, gogoratzen du aretxabaletarrak. Hala ere, bigarren agintaldian berriz ere egin zuten koalizio gobernua, agintaldia amaitu aurretik apurtu zuten arren.

hirigintzA Lehenaldia idealizatzeko arriskuaz ohartarazi du Mendietak, alkate izan zeneko ekintzak

“Ezkondu nintzen egunean, bazkaldu osteko kafean, hiru gizon paper bat sinatzeko eskatzen etorri zitzaizkidan. Franco hil dela eta, hasi behar dugu udaletxeak

kontrolatzen”. politikarekin izan zuen lehenengo hartu-emana izan zen pedro Mendietarentzat. Zortzi urte egin zituen hirigintza kontuez arduratzen, gobernadore zibilaren aginduz. Han egindako lanak eman zion Gipuzkoako foru gobernuan parte hartzeko aukera eta, geroxeago, Carlos Garaikoetxearekin Hezkuntza sailburuorde jarduteko ardura.

“EaJren zatiketa izugarria izan zen euskal gizartean. aretxabaletan bakarrik nengoen eta nondik hasi ere ez nekien”. Baina Eusko alkartasuna sortu eta zerrenda osatzeko konpromisoa hartu zuen, eta 1987an alkatetza

PEDRO mENDIETAAretxabaleta | Alkate 1987-1995 urteen artean | EA

“Ez genituen logela-herriak egin nahi”

erretiratuen egoitza berriaren inaugurazioa.

gogoratu aurretik. Izan ere, gaur egun “erabakiak hartzeko beldurra” sumatzen duela dio. “Hausnarketan, diagnosian eta planifikazioan sartuta gabiltza, baina egiteko modua aldatu egin da; gure garaian egin egiten ziren gauzak”, dio. Hala, Loramendi ikastola, pausoka haur-eskola, erretiratuen etxea eta beste hainbat udal zerbitzu jarri zituzten martxan aretxabaletan. Industrialdea sustatu zuten, “kontrako sinadura bilketa eta manifestazioak egin ziren arren”. Baina orduan garbi zeukaten: “Ez genituen logela-herriak egin nahi, eskualdearen garapena nahi genuen, herriena”. Eta, asmo horrekin sustatu ziren herrietako industrialdeak.

Lan horretan lagungarri izan ziren aurretik izan zituen ardura politikoak, bai eta Coprecirekin Europara egindako bidaiak. “Kooperatiban hasiak ginen Europako beste herrialde batzuekin negozioak egiten eta alemanian, Suitzan eta Belgikan ibiliak ginen”. Han ikusitakoak udalerrietako hirigintza planak egiteko oinarri hartu zituztela gogoratzen du, enpresak herrigunetik ateratzeko eta herrigunea errekuperatzeko.

negoziazioa ere: “Ia 4 urte joan ziren, aparkalekua egiteko asmoz, herriko dendak sustatzeko”.

Hirigintzan ere bere arrastoa utzi zuen. “Goiko kaletik beherantz joan da egiten. Ibargarai tailerrez beterik zegoen eta urte mordoa kostatu zitzaigun plana gauzatzea”. “Baina herri baten dena ez dago eginda. Hirigintza plan handia gauzatzeko beste batzuk atzera lagatzen dira eta sasoi bakoitzak bere lehentasunak dauzka”.

12 puntua puntua 13

errePortaJea

1983-1987 tartean zinegotzi aritu zen, hurrengoan alkategai izendatu zuten eta hamar urte egin zituen alkatetzan. Baina bokazionala ez dela dio:

“udaletxean militante moduan hasi nintzen. Egia da udalean lantzen diren gaiekiko ardura beti izan dudala, baina bokazioa ez dakit oso ondo zer den; fraideetan egon nintzen eta 16 urterekin ohartu nintzen bokazioa asmatutakoa zela”.

iKAsi BehArrA Franco hil ostean udalak hustuta zeuden eskuduntzaz: “Hirigintza goberndore zibilak erabakitzen zuen! “Gabezia mordoa jaso genituen heredentzian, arlo guztietan, dirurik ere ez zegoen eta, administrazioaren kudeaketaz ere ezer gutxi genekien”. Baina dena egiteko zegoenez, ekin egin zioten. “Ez genekien oso ondo nola egiten zen, baina ausardia izan genuen”. Garapen hartan, arrasatek 1986an demografikoki goia jo zuen: “Ia 27.000 herritar izatera ailegatu zen”.

Hasierako urte haiek –zinegotzi hasi zenekoak– “tentsio handiko urteak” zirela gogoratzen du Zubizarretak: “Ez bereziki udaletxean; gizartean, orokorrean. Baina ilusioa ere bazen, esperantza eta beldurra nahastuta. Jokoan asko jarri genuen garaia zen, garai nahiko intentsoa izan zen”. HBk lau zinegotzi lortu zituen orduan eta zerrendan joan zen “azkenekoan doblea”. Ordurako Earekin eta EBrekin gobernantzarako nahiko adostasun lortu zutela dio. “azkeneko agintaldian, gainera, gobernu akordio modukoa egin genuen eta horrek ere aldatu egiten du udaleko giroa”. perspektiba politikotik “agintaldi atsegina” izan zela dio mondragoetarrak. Lau urterako plangintza egiteko egoera egonkor hark aukera gehiago ekarri zien: “Ordura arte gutxiengoan egonda, berme askorik ez zen egoten planak gauzatzerik izango genukeen”. Horren adierazle izan zen arrasateko Egitamu

Orokorra. “1999an ez genuen lortu aurrera ateratzea, gero zentsura-mozioa etorri zen eta gaia geratu egin zen, eta hirugarren agintaldian bukatzea lortu genuen, gehiengo bat egon zelako plan bat egitearen alde”. prozesuak luze jo zuen, baina “saiakera aberasgarria” izan zela dio Zubizarretak: “Jendaurrean egon zen luze, eta herritarren iradokizun guztiak erantzun genituen. prozesu moduan ere interesgarria izan zen, plan

orokor gisa hutsuneak ere izango dituen arren, herri bateko bilakaera orokorra ezin baita epe luzera asmatu %100ean”.

une gOgOrrAK tentsio une asko izan zirela gogoratzen du arrasateko alkate ohiak. “Ikuspegi politikotik, ezker abertzalearen planteamenduen eta gehiengoaren artean nahiko konfrontazio egon izan da eta horrek udaletara ere une gogorrak ekarri izan ditu”. Horrela gogoratzen du 1997ko zentsura-mozioa. Maila pertsonalean, aldiz, txomin Iturberen heriotza dauka barru-barruan gordeta Zubizarretak, artean zinegotzi zela, 1987an, eta lehenengoz alkatetza hartu zuen urtean. urte hartan ere, udal debekuaren gainetik, eskailera bota zuten udaletxeko balkoira, ikurrina jartzeko, San Juan bezperan. Buruhausteen artean, berriz, uarkape pilotalekua: “Zalaparta handia egon zen, oso luze jo zuen, baina inauguratu zen”.

XABIER ZUBIZARRETAArrasate | Alkate 1987-1997 eta 1999-2003 urteen artean | HB eta EH

“Tentsio uneak dezente izan ziren urte guztietan”

1999ko garaipena ospatzen San Frantzisko plazako iturrian.

Zinegotzi demokraziaren aurretik, sindikatuaren herena ordezkatzen, 26 urte zituela. “Honi bultza egiten ez badiogu karroa ez da joango esaten ibili ginen, eta erabaki

genuen sartzea”. Gehiengo absolutua lortu zuen 1995ean: “Baina udal erabakien %97 adostasunez hartzen genituen; gainerakoak mozio politikoei zegozkien”. Orduko udal politikagintzaren ezaugarria “ilusioa” zela dio, baita “diru askorik” ez zela egoten ere: “Horixe izaten zen ilusiorik handiena, hau eta bestea martxan ipintzea; dena zegoen egiteko”.

inBertsiOA etA zOrrA Lortu zuten argindarra sortzeko zentral elektrikoari eustea, Iberdrolari saldu ordez: “Enpresa kapitalista bati herri batek eskura daukana ematea ez genuen onartu gazteok”. Gero, union Cerrajerari argindar zentrala erosteko apustua egin zuten. “850 milioi pezetako kreditua, epokarako asko!, baina dena ordaindu genuen, herriak lur ondasun asko zituela baliatuz, betiere, Diputazioaren markaketa estuarekin”.

alkate izatearen alderdi txarrena zein den galdetuta, hauxe dio: “Gure eskasiak eraginda herritar askok eskatzen zutena ezin egin izana; onena, berriz, ditugun zerbitzu publiko pila horiek martxan jartzen parte hartu ahal izatea”.

ANGEL ITURBEOñati | Alkate 1995-2003 urteen artean | EAJ

“Bultza egin ezean, karroa ez da joango“

unibertsitateko eraberritze-lanen inaugurazioa.

“prozesu natural” bat bezala gogoratzen du zerrendaburu izendatu zutenekoa: “Zinegotzi nengoen aurretik, emakume bakar, eta

beste aukera bat landu nahi izan zen”. agian, horregatik, dio “harrigarri” egiten zitzaiola elkarrizketa guztietan galdera bera egitea, Debagoieneko lehenengo emakume alkate izatea zer zen, alegia. “niretako oso txokantea zen, batez ere emakumeak aspaldi hasi ginelako arlo guztietan lanean”. Zerrenda egiteko jendea prest egoten zela dio: “Egoera zaila zen arren, legez kanporatzeko arriskua zegoelako. Hala ere, lanean eragingo ote zion begiratzen zion gehiago jendeak”.

KOntzentrAziO gOBernuA argi zeukan horixe zela udalean jarduteko modurik egokiena eta giro oso ona eta lagun artekoa izan zutela gogoratzen du.

alkatetzak administrazioaren kudeaketan sakontzeko aukera ematen duela dio, “baina aurretik ezagutza izan ezean, agintaldi erdi joaten da zerbaitez ohartu orduko!”. Hori bai, Olaran etxea, pilotalekua, anbulatorioa eta eskola ingurua egiteko planak eragindako buruhaustea ondo gogoan dauka: “hori gainetik kendu genuenean deskantsu ederra hartu genuen!”.

mIREIA UNAmUNOAntzuola | Alkate 1991-1995 urteen artean | EH

“Jendea prest zegoen zerrendan sartzeko“

Kargua hartzeko ekitaldian, oposizioko kideekin.

14 puntua puntua 15

Joxe ta PiKu

Iñaki San Miguel

errematea

Kontuz! ‘Trepak’! Lagun bat inguruko enpresa ertain baten dabil lanean, eta, erdi harrituta erdi haserretuta, lankide baten “igoera azalezina” azaldu zidan. “Txarrena ez da trepa horren jarrera, baizik eta gure buruzagiarena. Denok dakigu zein den eta nola diharduen trepa horrek, baina buruzagiak, errealitatea ez ikusteaz gain, goraipatu egiten du haren jarrera. Ez dakit zer egin”, bukatu zuen.

Trepen kontua ez da berria. Denok ezagutzen ditugu hainbat adibide. Nahiz eta berria ez izan, onartu behar da kontua nahiko arriskutsua izan daitekeela. Egokia ez den pertsona bat garrantzitsua den lanpostu baten jartzeak dakarren ondorioez gain, trepek giro txarra sortzen dute lanean, eta, kasu askotan, finak eta trebeak diren langileen ondo lan egiteko motibazioa jaisten dute. Beraz, adi egon gaitezen, eta ez dezagun utzi inongo treparik merezi ez duen sari edo errekonozimendu bat irabazten. ·

Juan Mari OkinaE spainian ere kosta zaie, baina poliki-poliki ari dira hango ustelkeria guztien aurrean erreakzionatzen eta euren haserrea erakusten. Eta guk ez dugu Madrilera, Andaluziara edo Valentziara begira jarri beharrik. Ikusten ari garenez, hementxe bertan

ditugu antzerako kasuak. Hauteskundeak galdu zituzten batzuk nola asaldatu ziren ikusita, harrokeriaren ondorio zela uste izan nuen, nire inozoan. Ikusitakoak ikusita, ez dakit ba nik beste zerbaitegatik izango ez ote zen.

Eta tarte honetan, gu Barcenas eta konpainiari begira, eskuak burura eramanez, Espainia alde hartan zenbat lapur dagoen beldurtuta. Inozo halakoak! Sarri-sarri zeharkatzen ditugun tunel amaiezin horiek iruzur amaiezinak ezkutatzen

dituztela jakin gabe. Buloien, iragazgaizte-lanen eta bestelako hitz tekniko horien eta diru-kopuru amaiezin horien azpian amarru amaiezinak ezkutatzen direla susmatu gabe. Amaiezinezko kontu zikin eta lotsagarriak.

Azkenaldi honetan ia egunero gosaltzen dugu horrelako albisteren batekin. Ez dakit zenbatgarren kapitulua irakurri dudan gaur bertan, eta susmoa daukat izango direla kapitulu berriak. Horrenbeste zifra, proiektu, lizitazio, esleipen, likidazio, neurketa, lan faltsu, diru-partida, milioi euro, enpresa eraikitzaile… Bidean galdu naiz azkeneko kapitulu honetan ere; ulertzeko ere lanak! Hori ere nire inozokeriagatik izango da, beharbada; izan ere, burutik pasatzea ere horrelakorik!

Bide batez, herritarroi gure diruekin gertatu dena argitu duzuenoi eskerrak eman beharko! ·

Eta gu Espainiara begira…

ikusten ari garenez, hementxe bertan ditugu antzerako kasuak

haiNbat aburu

Aintzane Irizar

eztabaida

Etxean erditzeari bai?osasun etxean erditzea baino, zenbait emakumek nahiago dute etxean erditu. ondo deritzozu?

EliTrojaolaEtxean erditu da

Gure animalia-izaerarekin bat egiten dugun unea da erditzea, basatia, eta fisiologikoki prestatuta gaude horretarako. Gorputzak hartzen du egoeraren kontrola, badaki zer egin; buruak, aldiz, ez hainbeste. Eta hau horrela izan dadin zaintzeari garrantzitsua deritzot, bereziki, bi aspektu zainduta: emakumea seguru sentitzea eta intimitatea. Etxean, zergatik ez? norberak aukera dezala!

DavidMorenoEmagina

Gutxiengo batek egiten duen aukera da, baina egiten da, eta askatasun aukera hori egotea garrantzitsua da. Errespetatuz gero dauden betekizunak, etxean erditzea ospitalean erditzea bezain segurua da, eta emaginak kualifikatutako profesionalak gara. aukera ona dela dio gure esperientziak, eta hartutako erabakiarekin oso gustura sentitzen direla etxean erditzen diren emakumeak.

Jose RamonSerranoGinekologoa

Euskadin Debagoieneko Ospitalea izan zen lehena erditze fisiologikoa (naturala) defendatzen, eta hor kokatzen naiz ni. Erditze fisiologikoa defendatzen dut eta uste dut esku-hartzeak ahalik eta txikiena behar duela, baina, betiere, amaren eta umekiaren segurtasuna bermatuta. Euskadin, gaur egun, osasungintza publikoak soilik eskain dezake berme hori.

OihanaRuizHaurdun

Ospitalean erditzea erabaki dut, segurtasuna ematen didalako. Gaur egun, bailarako ospitaleak hainbat aukera ematen ditu eta erditze ahalik eta naturalena edukitzea ahalbidetzen du. Orain dela bi urte nire lehen semea han jaio zen, eta oso gustura sentitu nintzen, errespetatua. Etxean erditzea erabakitzen duten emakumeek inbidia ematen didate, baina ni ez nintzateke ausartuko.

BAI EZ

16 puntua

iritziA

Eliseo Gil agurgarria, Galileo Galilei nauzu: “Nihil novum sub sole”, adiskidea. Hemen Kosmosetik dena ikusten da, eta hotzikara izoztu batek zeharkatzen nau nola zarabiltzaten ikusten dudanean.

Oso estimatua nintzen, Eliseo. Matematikari, astronomo eta filosofo handitzat nindukaten, baina mundua eguzkiaren inguruan dabilela esatera ausartu nintzelarik, akabo. Biblia Santuaren aurka nengoen. Dogma Santuaren zaintzaileek, teologo eta astronomo txit jakintsuak eurak, lepora salto egin zidaten, eta Ofizio Santuaren atzaparretan jarri ninduten. Nire ideiei uko egin behar nien. Aldameneko gelan “tormentua ematen” ziharduten norbaiti. Kurrixkek estaltzen zuten tarteka inkisidoreen erretolika. Neu izango nintzen hurrengoa.

Eta nola ahaztu Giordano Bruno gizajoari urte batzuk lehenago gertatutakoa. Erromako Campo dei Fiori-ra joaten bazara, Eliseo, han ikusiko duzu haren estatua plazaren erdian. “Hemen erre zuten, mundua unibertsoaren erdia ez dela esateagatik”. Neure haragiaren erre-usaina hartzen hasi nintzen, eta amore eman nuen. Zaharra nintzen ordurako eta nekatuta nengoen. Hala ere, ez zidaten barkatu, etxean preso eduki ninduten hil arte.

ez kexatu, eliseo maitea. Inkisizio gorriaren garaiak ziren haiek, suak garbitzen zituen iritzi heretikoak, berez konstatazio zientifikoak baino ez zirenak. Zu, behintzat, ez zaituzte pikotari lotuta jarriko bidegurutzean bidaztiek txu egin diezazuten, ez zaituzte atormentatu eta erreko Andre Mari Zuriaren Plazan, nahiz eta baten bati gogorik ez falta. Inkisizio zuria da egungoa. Unibertsitateko katedratikoak dira dogma

Eliseo Galilei

santuen zaindariak, eta politikoak eta epaileak Ofizio Santua. Egia esan, ez dakit zein den hobea. Nire garaikoek bezala, hauek dena dakite zalantza izpirik gabe, duela bi mila urteko euskara, latin bulgarra... eta biblia bertsotan ere bai. Eta ez dute surik behar zu bezalako bat kiskaltzeko. Hedabideak dituzte difamatzeko; eta nahikoa difamatutakoan, zure izena eta existentzia bera ahaztea komeni baldin bada, hedabide berberak erabiliko dituzte zure damnatio memoriae lortzeko.

Zure antzera ikusi nuen Altamiran Marcelino Sanz de Sautuola gizajoa duela 150 urte. Faltsutzailetzat jo zuten hura ere. Tristuraz hil zen. Hilda gero onartu zioten aurkikuntza handia. Hilda gero, salda bero. Zurekin ez ahal da horrelakorik gertatuko.

suerte txarra izan duzu, Eliseo. Denak kontra. Ez bakarrik betikoak, domingotarren kastakoak, baita beste muturrekoak ere, ustez zu sutsuki defendatu beharko zintuztenak. Nola lortu duzu hori? Horregatik bakarrik monumentu bat mereziko zenuke. Eta ikusten dudanean inkisizioko buru izandako anderea kofradia ustez aurrerazale eta egiazale baten buruan, ileak tente jartzen zaizkit. Ikustekoa izango da, Eliseo, grafitoak benetakoak direla aldarrikatzen

den egunean zer-nolako atsekabea hartuko duen zenbait akademiko, intelektual, kazetari eta politikari euskarazale eta aberrizalek. Hamaika ikusteko jaio ginen.

“Eppur si muove” (“Hala ere, mugitu egiten da”), nik esan omen nuen esaldi horrekin pasatu naiz historiara. “Tremate più voi nel pronunziare questa sentenza che io nell’ascoltarla” (“Dardara handiagoa egiten duzue zuek sententzia irakurtzean nik entzutean baino”), esan omen zuen Giordanok. Eliseo, joan zeure esaldia pentsatzen. Jende zuriarena igar dezakezu; gauzak buelta ematen duenean, hurbildu, bizkarrean jo eta irribarre ezin zuriago batez esango dizute: “Esaten nuen nik, Eliseo, esaten nuen nik!”. Egoera berriari zukua nola atera pentsatzen egongo dira. Haizea hartzera bidal ditzakezu, edo antzarrak ferratzera. Edo harrizko pikotarik ez dagoen arren orain bidegurutzeetan, “Zoaz pikutara!” esan diezaiekezu pikotan jarri zaituztenei. Ez etsi, Eliseo. Eutsi! Besarkada bat. ·

Juan Martin ElexpuruIdazlea

taLaiatiK

“zoaz pikutara!” esan diezaiekezu pikotan jarri zaituztenei

unibertsitateko katedratikoak dira dogma santuen zaindariak

18 puntua puntua 19

AEBetako euskaldunen indarraren adierazgarri da badirela arbaso euskaldunak dituzten kargu ezagunak. Hala da, eta horren berri ere eman genuen bere garaian. Izan ere, Boiseko alkate Dave Bieter ni bezain euskalduna da. Bieterren aita izan zen nire amak aprobetxatu zuen elkartrukerako ekimenaren sortzaileetako bat. Epaile ezagun bat ere badago euskalduna dena... Gure euskal komunitatean oso garrantzitsuak dira pertsona horiek, oso eragile aktiboak dira.Boiseko euskal komunitatearen erakusleiho ukaezina da Jaialdi. Gertutik biziko duzu, ezta?Horregatik etorri gara. Uda honetan, uztailaren 23tik abuztuaren 2ra ospatuko da Jaialdi [bost urtean behin ospatzen da Euskal Herrian bertan ere ospe handia duen jaialdi hori]. Hainbat ekintza antolatu dira, eta horien artean dago uztailaren 29ko Athletic eta Tijuana futbol taldeen arteko partidua. Partidu historikoa izango da, jende asko etorriko da. Boisen

Kale Zaharrean, beti janaria banatzen. Eli eta Miren lehengusinak ere oso presente ditut oroitzapenetan, eta, noski, baita Xabi lehengusua ere. Xabi eta biok adin berekoak gara eta horrek asko lotu gaitu betidanik. Xabiren kuadrillarekin irteten nintzen kalera; pentsa, nire izena, Xanti, x-rekin idazten dut beragatik. Bera Xabi? Bada, ni Xanti. 16 urterekin hasi ginen gure lehen parrandak egiten... [Barre] Kuadrillako beste bat nintzen, garai ederrak izan ziren. Boisen nagoenean beti izaten dut oso presente hemen familia bat dudala, nire bizitzako zati handi eta garrantzitsu bat dagoela Oñatin. Konta egiguzu gehiago zure familiaren gainean.Oso polita da aitaren nire amaren arteko istorioa. Ama Boisetik Euskal Herrira euskara ikastera etorri zen lehen ikasle taldean zegoen eta hemen ezagutu zuen aita. 1974an ezagutu

unduko txokorik ederrenetako bat”. Hala definitzen du Euskal Herria Boiseko (Idaho, Ameriketako Estatu Batuak) KTVB telebista-kateko Live Tour Basque Country telebista saioa iragartzeko promozio-bideoak. Saio horretarako kameralari eta editore lanak egiten ibili da Xanti Altzelai (1976, Boise, Idaho), Oñati akanpaleku nagusi izanda. Aita, Jesus Altzelai, oñatiarra da, eta, Boise bada ere haren jaioterria, oso presente ditu Euskal Herria eta, bereziki, Oñati. Horregatik, altzelaitarren etxean egon dira. Iturritxo jatetxean egin du hitzordua PUNTUArekin; euskara ulertu arren, gazteleraz eta ingelesez egin nahi izan du elkarrizketa. Euskaldun sentitzen zara? Ala estatubatuartzat duzu zure burua? 1997an urtebetez egon nintzen Oñatin, eta hemen esaten zidaten euskalduna nintzela. Nik esaten nien ezetz, biak nintzela, estatubatuarra eta euskalduna. Nire arbasoak euskaldunak dira, ados. Baina Boisen jaio eta bizi izan naiz, eta, beraz, estatubatuarra ere banaiz. Bi identitateak daramatzat barruan. Askotan egon izan zara Oñatin. Nolako oroitzapenak eragiten dizkizu? 4 urte nituenetik, umetan, ia uda guztietan etortzen nintzen. Amama Felisa gogoratzen dut

zuten elkar eta 1975ean joan ziren AEBetara; urtebete geroago jaio nintzen ni. Ama euskara ikastera etorri zen lehen talde haren ostean, hainbat eta hainbat lagunek aprobetxatu dute elkartrukerako ekimen hori. Horietako askok iruzkinak egiten dituzte gure telebista-katearen Facebook kontuan esanez oso gogoan dituztela Oñatin bizi izan zireneko garaiak. Joan den astean, adibidez, Galicia tabernan afaltzen nenbilela argazki bat atera eta Facebookera igo nuen. Bada, gutxira iruzkin bat heldu zen diasporatik honako mezu honekin: Gogoratzen dut Xanti ikusi izana Galicia tabernan duela urtetxo batzuk... Umeendako karro baten! Horrek islatzen du, neurri baten, Boiseren eta Oñatiren arteko lotura. Izan ere, Euskal Herriarekiko lotura estua da, orokorrean, baina Oñati bereziki erreferentzia bat da Boisen. Nolakoa da Boiseko euskal komunitatea? Asko gara euskaldunak sentitzen garenak eta oso indartsua da euskal komunitatea. Niretako oso garrantzitsua da Euskal Etxera joan eta 14 urteko mutil batekin edo 80 urteko gizon batekin musean egiteko aukera izatea. Hori bai, beste batzuk ere badaude euskal abizena izan arren ez dutenak inongo loturarik mantentzen Euskal Herriarekin.

Xanti Altzelai Kameralaria Idahoko KTVB katean

“Oñati erreferentzia da Boisen”

eLKarrizKeta

Oñati izan du egoitza lantaldeakezkerretik eskuinera, brian holmes, xanti altzelai, mark Johnson eta Jill aldape, oñatiko Kalegoieneko parkean.

“Oso presente dut Oñatin familia bat dudala, nire bizitzako zati handi bat”

“Boiseko alkate dave Bieter ni bezain euskalduna da, eta oso eragile aktiboa”

maebetako lantaldeak hainbat erreportaje egin ditu euskal Herria idahora hurbiltzeko; tartean dago Xanti altzelai, euskalduna eta oñatiarra bezain estatubatuarra den telebista kateko langilea.testuA: jOKin BereziArtuA ArgAzKiAK: 7KtVB etA jOKin BereziArtuA

20 puntua puntua 21

euskaldun sentitzen diren asko daude, baina badira beste batzuk euskaldunak izan arren ez dutenak loturarik mantentzen. Edo euskaldun ez izan arren hainbat euskaldun ezagutzen dituzten estatubatuarrak direnak. Horregatik, oso une egokia izango da horiei guztiei Euskal Herria erakusteko, Boisen euskaldunak hain garrantzitsuak zergatik diren uler dezaten. Gure bisitaren azken helburua da Boiseko hiritarrei Euskal Herria ahalik eta gehien hurbiltzea, altxortzat dugun euskal kultura hori ahalik eta modurik eraginkorrenean erakustea. Behar hori badago. Horretarako ari gara hainbat erreportaje egiten, Boiseren eta Euskal Herriaren arteko zubiak eraikitzen jarraitzeko. Zein izan da zure ibilbide profesionala? Gaur egun egiten ari naizen lanean ez daukat ibilbide luzea, egia esan. 1997an urtebetez egon nintzen hemen, eta, AEBetako nire unibertsitateko beka bati esker, Euskal Herriko Unibertsitatean egon nintzen bederatzi hilabetez ikasten. Boisera bueltatu nintzen ikasketak amaitu barik, baina lan egiteko gogoz. Ikasteaz aspertuta nengoen. Oñati izan duzue zuen lana egiteko egoitza. Euskal Herriko zein txokotan egon zarete? Brian [Holmes] eta biok bi aste egon gara eta Mark [Johnson] eta Jill [Aldape] astebete. Bisitatu ditugun txokoen zerrenda luzea da: Gernika, Mutriku, Donostia, Bilbo, Galdakao, Gasteiz, Lezama, Larrabetzu, Astigarraga... Azken horretan Alzarbe sagardotegian egon ginen; izan ere, jabea Boisera joandakoa da eta Añorgako Arkaitz taldeko dantzaria da. Lagun ona dugu. Ze erreportaje nabarmenduko zenuke? Zerbait berezia sentiarazi zidan Gernikan egindakoak. Apirilaren 26an joan ginen, bonbardaketaren urteurrenaren harira. 15:45ean, bost minutuz, sirenak pizten dituzte gertatutakoa gogora ekartzeko. Une hartan grabatzen nenbilen eta asko hunkitu nintzen. Nire emazte Jill ere hunkitu zen, batez ere herritarren erreakzioak ikusita. Horrez gain, Donostiako Ganbara tabernan egon ginen, 1942an gilda-pintxoa sortu zuenaren biloba batekin, eta Athleticeko hainbat jokalari elkarrizketatu genituen; horietako batek lotura zuzena dauka Boiserekin. Hori bai, argi utzi gura dut niri Reala gustatzen zaidala. Apirilaren 28ko derbian egon ginen, itzela izan zen halako maila handiko partidu batez gozatzeko aukera izatea. Badakizu euskaraz?

Emazteari euskara batuan entzuten diodanean [Jill Aldape da haren emaztea; Lazkaoko barnetegi baten ikasi zuen duela hamabost bat urte], zerbait ulertzen diot azentu berezia duelako [Barreak]. Baina hemen, Oñatin... Ezinezkoa da! “Fan, fan, fan”... ez dut tutik ere ulertzen. Eta Galdakaoko txakolindegi baten egon ginenean, are okerrago. Euskalki batetik besterako aldea itzela da, zoramena! Pena ematen dizu euskaraz ez jakiteak? Ze iritzi duzu euskararen gainean? Pena ematen dit erabiltzen ez jakiteak, baina sentitzen dut nirea ere badela, balio handia duen altxorra. Gainera, oso garrantzitsua da Mark eta Brian ere etorri izana. Euskaraz maiteminduta daude eta hitz egin ahal izatea gustatuko litzaieke. Ikusi dute euskara oso zaila dela ikasteko; aurrekoan bizi izan genuen egoera komiko bat kontatuko dizut: Garagardotegia hitza esatera gonbidatu genion eta denetarik ahoskatu zuen hitz hori izan ezik. Ezagutu dute

euskarak atzetik duen historia eta euren lilura hori ikusteak harro sentiarazi nau, hitz egiten ez dakidan arren euskara ere bihotzean daramadalako. Bestalde, 1997an etorri nintzenetik gaur egunera bilakaera ona ikusi diot euskararen kaleko erabilerari. Euskara gehiago entzun dut kalean 1997an entzuten nuena baino. Zure lankide mark Johnson eta Brian Holmes aipatu dituzu. Nolakoa da lantaldea? Pozten naiz galdera hori egin didazulako. Lehenago esan dudanez, Oñatira etorri gara Boisera Euskal Herriaren zatitxo bat eramateko. Baina lantaldeari dagokionez, horren atzean dagoen arrazoia nabarmendu beharra dago. Idahoko KTVB kateak etxean duen talentu handiena bidali du Euskal Herrira, Brianekin eta nirekin batera. Horrek argi eta garbi erakusten du ze garrantzitsua den euskal komunitatea Boiserako. Enpresako arduradunak konturatu ziren oso une aproposa zela Idahoko ikus-entzuleei erakusteko zer den Euskal Herria, zer den euskal kultura. Eta orain arte emititutako erreportajeek nolako harrera izan dute Idaho aldean? Izugarria izan da, sinestezina. Espero baino askoz harrera hobea izan dugu. Sare sozialetan, esaterako, askotariko mezuak, iruzkinak eta txioak jaso ditugu. Benetan itzela izan da. Beste hainbat ekitaldi garrantzitsutan aritu naiz kameralari lanak egiten; baita, adibidez, Joko Olinpiarretan ere, eta ez dut sekula halako erantzunik jaso. Arduradunak oso pozik daude egiten ari garen lanarekin, benetan asmatu dugu hona etorri eta hemendik lan egiten. Horretan zerikusi zuzena izaten ari da hemen garatzen ari garen lan egiteko moduak. Izan ere, adibide bat jartzearren, Txinan erreportaje bat egin izan dugunean dena grabatu eta gero Idahon aurkeztu izan dugu. Baina Euskal Herrian egiten ari garena ezberdina da, egunero ari gara zuzenean emititzen. Horretarako baliabideak behar dira... Horren faltarik igarri duzue? Nola moldatu zarete? Ez, konpainiak apustu sendoa egin duelako. Eta probatu dugu merezi izan duela apustu hori egiteak, euskal komunitatea oso indartsua da-eta Boisen. Gure konpainiak 40 telebista-kanal ditu eta hona lanera etortzeko eskaera egin genuenean hainbat arduradun eta buruzagiren ateak jo genituen. Bada, enpresako presidente gorenak modu pertsonalean eman zuen baiezkoa. Hori bai, etxea eta autoa doan izan ditugu nire aita Jesus Altzelairi esker. Finean, horregatik etorri gara guztiok Oñatira, nire bigarren herrira. Lantalde osoa etxean moduan sentitu da. ·

Euskal Herritik Idahora zuzenean, eta eguneroKtVB enpresako Live Tour saioan Euskal Herria izan da protagonista azken egunotan. Zuzeneko konexioak egin dituzte egunero Oñatitik –06:00etan, Idahoko 22:00etan– egun horretako erreportajearen berri emateko: www.ktvb.com/features/live-tour.

Gernikako arbolaren gainean egindako erreportajea.

Lantaldea iñigo urkullu lehendakariarekin.

holmes eta Johnson atzeko Kaletik zuzeneko konexioa egiten.

Basque Country Live Tour saioa, idahotik emititzen.

“Bisitaren helburua da euskal herria ahalik eta gehien hurbiltzea Boisera”

“erreportajeek espero baino askoz harrera hobea izan dute, itzela da”

editatze lanetanxanti altzelai, familiaren oñatiko etxean, donostiako Ganbara tabernan gilden gainean egindako erreportajean jasotako materiala editatzen.

eLKarrizKeta

22 puntua puntua 23

Bizi

lehenik, esan behar da alergia hitzarekin gaixo-tasun desberdinak biltzen ditugula: errinitis eta asma alergikoa, janarien

alergia, medikamenduen alergia, kontaktuko dermatitisa eta der-matitis atopikoa, besteak beste. Beraz, gaixotasun alergikoak edozein sasoitan eman daitezke.

udABerriKO pOlenA Udaberrian, polenari alergia dioten pertsonek sintoma alergikoak azaltzen dituzte, batez ere arnas apara-tuan azaltzen den alergia: erri-nitisa eta asma.

Errinitisaren sintoma arrun-tenak sudurreko hazkura, domi-nistikuak, sudur kongestioa eta urtsua den muki jarioa dira.

Askotan, sudurreko sintoma horiek begietako hazkura, gorri-tasun eta malko jarioarekin batera azaltzen dira, udaberrian oso arrunta den errinokonjun-tibitis alergikoa emanez.

Asmaren sintomak, berriz, eztula eta arnas zailtasuna izan-go dira.

Polen mota desberdinei izan gaitezke alergikoak: zuhaitzen polenari, grami-neoen polenari...

Zuhaitzen poli-nizazioa udaberri hasieran –otsail-martxoa– gertatzen da. Gramineoek, aldiz, maiatzean eta ekainean polinizatzen dute. Polen bati edo besteari alergia izatea-ren arabera, sintoma alergikoak sasoi batean edo bestean izango dira; garrantzitsua izango da, beraz, alergologoak egindako diagnostikoa zehatza izatea, hain zuzen ere, sintomak noiz izango ditugun jakiteko eta neurri ego-kiak hartzeko.

egurAldiAren ArABerAKOA Gure ingurunean udaberriko polenak sortutako alergia aldakorra iza-

ten da urte batetik bestera, uda-berrian egiten duen eguraldiaren arabera. Orokorrean esanda, udazken-negu euritsuek udabe-rrian polen kopuru altua sorra-razten dute, batez ere, udaberrian egun eguzkitsuak egoten badira. Horrela izaten da, adibidez, Espai-niako erdi eta hegoaldean. Gure artean, nahiz eta neguan euri asko egin, udaberriko polen mai-

la sasoi honetan egiten duen egural-diak baldintzatzen du, eta, horrela, udaberriko egun eguzkitsuetan polen maila altua izan arren, euria egiten

duenean kopuru hori jaitsi egi-ten da eta alergikoek ez dute sintomarik izaten.

trAtAtzeKO mOduAK Alergiaren tratamendu egokiena alergia sortzen diguna ekiditea izango da. Polenen kasuan, baliagarria da gomendio batzuk jarraitzea: polen kopuru altua dauden egu-netan kanpoaldeko jarduerak murriztea, batez ere, goizeko lehen orduetan eta arratsaldeko azken partean. Eguzkitako betau-

Arnas aparatuan eragiten du bereziki, errinitisa eta asma azalduz

rrekoak erabiltzea eta gidatze-rakoan leihoak itxita eramatea, besteak beste. Polen kopuru maila jakiteko www.polenes .com bezalako webguneetan informa-zioa aurki daiteke. Webgune hori SEAICk babestuta dago (Alergia eta Immunologia Kli-nikoko Espainiako Elkartea).

Alergiak sorrarazten dituzten sintomak tratatzeko medikamen-du desberdinak era-bil ditzakegu: erri-nitisa tratatzeko, antihistaminiko eta sudurrerako korti-koideak dituzten espraiak erabili; asma kasuetan, bronkodilatadorea eta beste inha-lagailu antiinflamatorioak era-bil daitezke. Tratamendu sin-tomatiko horrez gain, tratamen-du espezifikoa, alergiarako txertoak edo immunoterapia erabiltzea izango litzateke. Tra-tamendu horren bitartez, aler-gia sortzen digunaren aurrean toleranteago bihurtzen gara, sintoma gutxiago izanez. Gai-nera, gaixotasunaren progresioa geldi dezakeen tratamendu bakarra da.

gOrAntz dOAn pAtOlOgiA Errinitis alergikoa patologia oso arrunta da eta populazioaren %25ek izan dezake; gainera, beste gaixotasun alergikoekin gertatzen den moduan, gorantz doa.

Horren arrazoia ez dago guz-tiz argi, baina teoria edo hipo-tesi batzuk badaude; horien artean, higienearen hipotesia. Horren arabera, gaur egungo

gizartean gero eta bizimodu aseptikoa-goa daukagu: gar-bitasunaz gain, infekzioen aurka antibiotikoak eta beste erabiltzen ditugu, eta, hori dela

eta, gure sistema immunologikoa infekzioen aurka prestatu ordez, gure inguruan dauden substan-tzien aurka bideratzen da, aler-gia sortuz.

Arnas bideetako alergiaren kasuan, eta konkretuki polenak sortzen duen alergia, airearen kutsadurak zerikusi handia dau-ka. Izan ere, poluzio edo aire kutsa-tuak –diesel partikulak...– polena-ren proteinak alergenikoago bihur-tzen ditu, sintoma gehiago eta larriagoak sorraraziz. ·

Airearen kutsadurak zerikusi handia dauka alergiekin

rinitisa Sintoma arruntenak sudurreko hazkura, doministikuak eta muki jario urtsua dira.

udaberria iritsi da, eta baita nire alergia

AlergiA pOlenAri

ArgAzKiAK: gOienA

GomendioakKantauri isurialdean udaberri leuna izango dute aurten polenari alergia diotenek. Baina nola txikitu polenarekiko esposizioa? Hemen SEaICk ematen dituen zenbait neurri:• Saiatu polinizazio

goreneko sasoietan parke eta landa eremuetara ez joaten.

• Polen kontzentrazio handiko egunetan saiatu etxean ahalik eta denbora luzeen ematen, bereziki egun haizetsuak badira.

• Etxea goizeko lehen orduan aireztatu eta gero leihoak itxita mantendu.

• Gauez leihoak itxita mantendu.

• Autoan leihoak itxita eroan eta klimatizazio sisteman filtro egokiak.

• Lorategiko lanak ekidin eta zelaian ez etzan.

• Begiak eguzkitako betaurrekoekin babestu.

• Garbiketa lanetan, erratza pasatu edo hautsa astindu beharrean, aspiragailua eta zapi umelak erabili.

• Saiatu arropa kanpoan ez sikatzen.

• Medikuak esandako botikak hartu.

- polen mailaz informatuta egon (www.polenes.com).

oSaSuNa

Nagore BernedoAlergologoa

puntua 2524 puntua

O sasungintza Euskaldun-tzeko Erakundeak 25 urte daramatza osasunaren esparruan euskara sus-

tatzen; horren inguruan, urtero biltzar bat antolatzen dute. Aur-ten, kirola eta osasuna ardatz hartuta egin dituzte jardunaldiak.

AriKetA fisiKOA Itziar Lasa fami-liako medikua da Arrasateko anbulatorioan, eta baita OEEko zuzendaritzako kidea ere. Ari-keta edo jarduera fisikoa eta kirola bereizi egiten ditu: “Jar-duera fisikoa da energia kon-tsumoa dakarren edozein akti-bitate. Kirola jarduera fisiko arautua da, lehia medio”. Ari-keta fisikoa egunerokoan egiten dena dela azaldu du: “Batzuek lanean egiten dute ariketa fisi-koa; beste batzuek lanerako bidean egiten dute, oinez edo bizikletan doazelako; lagunekin dantzan daudenek ariketa fisi-koa egiten dute...”.

Ariketa fisikoa egiteko ez da ezer berezirik behar. Gai-nera, edozein adine-tan da onuragarria jarduera fisikoa. Adina eta nork bere egoera ezagututa, ariketa fisikoa egoe-ra horretara egokitu beharko litzateke. “Pertsonak ezintasunen bat badu, horretara egokitu behar du”, dio Lasak. Horrez gainera, pertsonaren gogoa eta gustuak kontuan har-tu behar dira.

Jarduera fisiko hori beha-rrezkoa dela azaldu du Lasa medikuak: “Osasuna zaintzeko neurri bat da. Guk egunerokoan farmakoak errezetatzen ditugu. Eta askotan, ez daude ebidentzia larregi”. Jarduera fisikoa osa-sunarendako ona dela, aldiz, nabarmena da. “Denok dakigu arrisku kardiobaskularren ingu-ruan dituen onurak; baina horrez gain, alzheimerrean edo gene-razio senilean, minbizian... ebi-dentzia nahiko daude onuraga-rria dela”.

KirOlAren nOrABideA Kirola arau-tutako jarduera fisikoa da, Lasa-ren hitzetan. Kirolari dagokionez, gaur egun kirolak hartu duen norabide soziologikoaz jardun zuten jardunaldietan. Medikuek, kirolari ohiek eta hezitzaileek parte hartu zuten eztabaidan. “Zertan ari gara? Globalizazio honek ez ote dakar kirolari pro-

fesionalen imitazioa eta neurri bako ari-keta?”, planteatu du Lasak.

Lehiak itsutu egin dituen galdetu-ta, Lasak dio mode-lo jakin bat imitatu nahian dabiltzala eta imitazio horretan hainbat balio dabil-

tzala transmititzen: balioak, bai genero aldetik eta baita lehia aldetik ere. “Generoarena oso kuriosoa da. Ariketa fisikoa egi-ten duen jendearen proportzioa igo egin da, batez ere gizonez-

KiroLa

gorputza mugitu osasuntsu egotekotestuA: ArAntzAzu ezKiBel ArgAzKiAK: gOienA

Ariketa fisikoa egunero jarduera fisikoa egitea gomendagarria da: bizikletan ibiltzea, adibidez, ariketa ona izan daiteke.

koetan. Emakumezkoetan ez, ordea”, dio, eta gehitu du: “Bada-go galdera bat: zergatik hori? Zer egiten ari gara emakumeekin? Zergatik ez dago berdintasunik horretan?”.

Azken datuen arabera, Gipuz-koa mailan, biztanleen %70ek egiten dute ariketa fisikoa.

OsAsun AzterKetA “Kirolariei eta federatutakoei dagokienez, argi dago kirol mediku batek balo-ratu behar duela kirolaria”, azaldu du Lasak. “Beste gauza bat da ariketa fisikoa. Zure kon-tura egin behar duzu txekeo bat? Ba, antza, ez dago hori egitea beharrezkoa den ebidentziarik”, dio. Ariketa fisikoa egin nahi duen pertsonak bere medikua-rengana joan beharko luke. Esplorazioa egin, anamnesi fami-liarra egin, familian bat-bateko

heriotzarik egon den jakiteko, besteak beste. Pertsona horren patologiaren arabera proba batzuk edo beste eskatuko ditu medikuak. Osasun azterketen gainean Alberto Garai kirol medikuak egin zuen hitzaldia.

Bi gauza garrantzitsu daude: batetik, gradualtasuna; ezin da hasi bat-batean kirola egiten. Bestetik, Borg eskalaren arabe-ra bakoitzak kalkulatu behar du esfortzuak norainokoa izan behar duen. “Esfortzua bai, baina ez topera”, dio Lasak.

Lasak nabarmendu du oso garrantzitsua dela jarduera fisi-koa egitea. Horretarako, nork bere burua ezagutu behar du eta norberaren mugak non dauden jakin. “Hortik abiatuta, eta dena neurrian eginez gero, osasuntsua da jarduera fisikoa egitea”, adie-razi du Lasa medikuak. ·

ariketa fisikoaren onurakKArdiOBAsKulArrA Gaixotasun kardiobaskularretarako ariketa fisikoa egiteak onura handiak ditu.

AlzheimerrA alzheimerra eta zahartzaroko gaixotasunetan onurak dituela onartuta dago.

minBiziA Minbizi batzuetarako oso ona da jarduera fisikoa egitea: bularreko eta koloneko minbizirako, adibidez.

OBesitAteA Gaur egungo epidemiari aurre egiteko ezinbestekoa da ariketa fisikoa.

diABetes Diabetes kasuetarako oso gomendagarria da ariketa fisikoa egitea.

OsAsun mentAlA Osasun fisikoaz gain, osasun mentalean ere onura asko ditu egunean ordu erdiz ariketa fisikoa egiteak.

Kirol errezetaKirol errezetak medikuak ematen dituen errezetak dira. Orain arte farmakoak agindu izan dituzten moduan, errezeta berrietan, ariketa fisikoa egitea agintzen dute –hala badagokio–. “ariketa fisikoa errezetatzen dugu eta herriko kirol teknikariarengana bideratzen dugu pazientea. Hark, errezeta, pertsonaren egoera, adina eta gaixotasuna kontuan hartuta egokituko du eta jarraipena egingo dio”, dio Lasak. Gaur egun Getxon dabiltza probak egiten.

“Kirola araututako jarduera fisikoa da, lehia dago”itziAr lAsA

26 puntua puntua 27

Aditu eta aritu askok haurren jolasteko esku-bidea aldarrikatzen duten eta teorian jola-saren garrantzia azpi-

marratzen den garai honetan, jolasari geroz eta garrantzi txi-kiagoa ematen zaio praktikan. Haurrek, jolasteko, geroz eta denbora laburragoa eta espazio txikiago eta mugatuagoak dituz-te, eta, gainera, jolastea denbora galtzea dela esaten da.

Duela 25 urte New Yorken onartutako haurren eskubideen 31. artikuluak dioen moduan, haurrek jolasteko eskubidea dute. Jolasak haurra garatzeko auke-ra ematen du, besteak beste, eta ikasketa prozesurako garrantzi-tsua den behar biologikoa dela esan dezakegu. Ikasketa prozesu hori modu natural eta atseginean gauzatzen da, baldin eta haurra-ri esperimentatzen, arriskuak gainditzen eta modu askean bizi-tzen uzten bazaio.

Adituek dioten moduan, nagu-sitan, jolasaren bitartez ikasten dugunaz gehiago oroitzen gara eskolan ikasitakoaz baino; beraz, jolasak gure ikasketa prozesuan

eragin handia daukala ikusten dugu eta, hortaz, jolasari asko zor diogula esan dezakegu.

jOlAsAren OnurAK Jolasa haurra-ren oinarrizko tresna da: autono-mia garatzeko, komunikatzeko, barne borrokak bideratzeko, sen-timenduak kudeatzeko, elkarba-natzeko, ezaugarri psikomotorrak koordinatzen ikasteko, norberaren mugak ezagutu eta gainditzeko...

Hala ere, gaur egun haurrei ezartzen zaien erritmoa heldue-nen beharretara egokitutakoa da; ondorioz, jolasari, gainontzeko betebeharren ostean, denbora izanez gero, uzten zaio tartea, eta, gainera, entretenitzeko. Horre-la, aurrez aipatutako ikasketa prozesua oztopatzen diegu.

Garai batean kanpo espazioe-tan jolastea zen ohikoena; gaur egun, berriz, herriak helduon ikuspegitik eta haien erosotasu-nerako eraikiak daudenez, haurrak barne espazioetan jolastera muga-tzen ditugu arriskuengandik eki-diteko eta, aldi berean, helduon begiradapean egon daitezen. Hala ere, eurekin jolasteko denborarik ez dugunez hartzen, telebista eta teknologia berriekin jolastera bultzatzen ditugu. Ondorioz, ez gara ohartzen naturarekiko eta lagunekiko harremana kamusten diegula eta sormen prozesuan mugak jartzen ari garela.

helduOn esKu-hArtzeA Haurrek sarritan helduen esku-hartzea edo parte-hartzea eskatu eta esker-tzen dute. Eurekin batera jolastea

jolasaz hazi eta biziArgAzKiA: AizpeA OtXAndiAnO

aberasgarria eta lagungarria izan daiteke, baldin eta euren hitza, nahia eta askatasuna errespeta-tzen baditugu, eta ez baldintzatu.

Hala ere, bakarrik jolasteak onurak dakarrela uste dugu, hau-rraren garapenean eragin posi-tiboa baitauka.

Ezin dugu ahaztu ikasketa prozesua eta garapena ez dela haurtzarora bakarrik mugatzen, helduaroan ere eragina du eta, beraz, jolasak helduongan ere eragin positiboa duela deritzogu; ondorioz, gehiago eta sarriago jolastu beharko genuke helduok.

jOstAiluAK Jolasteko, sarri, jos-tailuak erabiltzen ditugu. Baina

jostailua eraginkorra eta lagun-garria izan dadin, haurraren adina, garapena, ingurunearen egoera eta gustuak kontuan har-tzea beharrezkoa da. Baina ez daukagu zertan jostailuak erosi, edozein objektu jostailu bilaka dezakegu eta sormena garatzeko aukera eskaintzen digu.

Hala eta guztiz ere, jostailua ez da derrigorrezkoa jolastu ahal izateko. ·

jolasari, gainontzeko betebeharren ostean, denbora izanez gero, uzten saio tartea

haurrak barne espazioetan jolastera mugatzen ditugu, arriskuetatik ekiditeko

Jolasen bildumaarrasateko txatxilipurdi elkarteak Kale kantoi jolasen bilduma atera du. umeen egunerokoan oinarrituta, sei egoeratan banatutako 41 jolas batzen ditu. Hauek dira multzoak:

BidejOlAseAn: Etxetik eskolara bidean egiteko jolasak.

gOrA jAiXAK: Herrietako jaiak dituzte iturri.

helduAK pOteOAn Ari dirA: Helduen poteo aspergarrietan umeek ere goza dezaten.

etA OrAin BAzKAriA: Bazkari amaigabeetan jolastekoak.

Bizi Bete KAleA!: Kaleko hainbat txokotara moldatutakoak.

AmAlurrA ere gure lAgun: naturak oparitzen dituen jolasak.

Bildumako jolasen sortzailea Maddi urizar da eta ilustrazioak eta diseinua andoni Iñurrategik egin ditu. txatxilipurdin eskura daiteke 10 eurotan.

Kale kantoi bilduma.

gure adituendako galderak dituzula?Bidali zure zalantzak, eta argitzen ahaleginduko gara. [email protected]

sormena Jostailua ez da

derrigorrezkoa jolastu ahal izateko. edozein

objektu balekoa da.

aditueN eSaNetaN

Aizpea OtxandianoTxatxilipurdiko kidea

umeen AisiAldiA

28 puntua

Eskoriatzako Maulanda jatetxearen ardura Itziar Arroiabek darama orain dela 25 urte ingurutik. Belaunaldiz belaunaldi familiarrek hartu dute negozioaren ardura, eta azken hamabost urteetako sukaldeburua Reinaldo Calero da.

1776ko eraikin batean dago jatetxea, eta estanko funtzioa ere egiten du. Garai batean, bertan zegoen inguruko telefono bakarra, eta denda edota ostatu

bezala ere erabili izan dute eraikin hori.

eskaintzari dagokionez, eguneroko menua, karta, plater konbinatuak eta ogitartekoak ematen dituzte. Arrautzak txorizoarekin, tripakiak, bakailaoa bizkaitar erara... horiek eta gehiago eska daitezke. Eta nahiz eta eskaintza oso zabala ez izan, etxean egindakoa izaten da, baita eskaintzen dituzten postreak ere.

jangelan 30 lagunendako lekua dute eta tabernan ere badaude mahaiak beste hainbat lagunendako.

Bezero leialak dituzte jatetxean; batzuek 50 urte daramate zapatuetan bertara joaten, eta etxean bezala sentitzen dira jatetxean. ·

otorduaN

maulanda jatetxea, etxean bezala sentitzeko aproposa

Betiko plateraHauxe da aukeratu dudan platera: buztana saltsan. Itziar arroiaberen amak ere prestatzen zuen jatetxean, eta urte askoan kartan daukagun plateretako bat da. Gainera, arrakasta handia dauka bezeroen artean; izan ere, asko dira espresuki hori jatera etortzen direnak. Edozein irakurlek etxean prestatzeko moduko platera da, gainera. Eta lapikoan egitera ausartzen ez baldin badira, presio-eltzean egin daiteke. Modu horretara, ordubete gutxiago behar da buztana egiteko. Garrantzitsua da okela hezurretik erraz askatzea.

Reinaldo CaleroMaulandako [email protected]

ArgAzKiAK: AmAiA tXintXurretA

eskoriatzan dagoen maulanda jatetxea agertzen da argazkian,

kanpoko aldetik.

1. Barazki guztiak sueztitu (errehogatu).2. Sueztituta daudenean, bota buztana lapikora eta

hori ere sueztitu.3. ardo beltza bota, utzi pixka bat murrizten, eta

gero, gehitu ura.4. Egosten utzi bi orduz, gutxi gorabehera, buztana

eginda utzi arte. 5. Buztana biguna dagoenean, atera lapikotik eta

iragazi barazkiak. Gero, bota tomate-saltsa.6. Buztana lapikora sartu berriro eta gehitu

txanpiñoiak eta ilarrak. utzi egosten 10 minutu inguruan.

maulanda jatetxean

prestatutako buztana saltsan.

Osagaiak Prestaketa

Denbora: 150-180 minutu. Zailtasuna:

Behi-buztan bat

tipulak, 2

piper berdeak, 2

Berakatz-aleak, 5

porru 1

Olioa

Gatza

Errioxako ardoa, litro erdi

ura, litro erdi

txanpiñoiak, 6

Ilarrak, 100 g

tomate-saltsa, 150 g

Buztana saltsan

MAULANDA jAtetxeAri esker irabazi bi lagunendako otordua. hartu parte:

943 25 05 05 [email protected] KLUBA Jatetxea [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira.

Aurreko zozketako irabazlea: Pilar Uranga (Arrasate).

Indarrean dagoen LOPD 15/1999 legearen arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Goiena Komunikazio Zerbitzuaren fitxategi automatizatu baten sartuko direla. Datu-bilketa honen helburu bakarra da indarrean dagoen sustapena gestionatzea. Eskubidea izango duzu datuotan sartzeko, haiek zuzentzeko edo ezeztatzeko, helbide honetara idatzita: [email protected] Euskara irabazle, denok irabazle!

30 puntua puntua 31

A zala osasuntsu izatea zein garrantzitsua den ahaztu egiten dute askok, eta ez dira kon-

tziente. Hala, arazoak eta gai-xotasunak azaleratzean soilik jotzen da irtenbide bila. Zorionez, teknologia aurreratuari esker, egun, posible da soluzioa aurki-tzea azaleko gaitz eta arazo horiei. Bergarako Giartzu Estetika Zen-troak hainbat tratamendu era-ginkor ditu bezeroaren eskura.

fOtOdinAmiKA Teknologiarik gara-tuena darama fotodinamika deri-tzon tratamenduak. “Estetika zentro eta klinika onenek era-biltzen duten terapia da. Egun, merkatuan dagoen teknologiarik aurreratuena du oinarri. Era-biltzen duen teknika ez da inba-ditzailea eta guztiz eraginkorra da azala gaztetzeko. Akneari aurre egiteko tratamendu egokia ere bada”, argitu du Maria Isa-bel Hurtadok, Giartzu Estetika Zentroko adituak.

AzAlAren KAlitAteA hOBetzeKO Eguz-kia gehiegi hartzeak azalaren kolagenoa eta zelulen DNA kal-tetzen du. “Izpi ultramoreak azala zahartzen du eta zenbait kasutan lesio kaltegarriak sor-tzen ditu”, dio Maria Isabel Hur-tadok. “Fotodinamika terapiari esker, azalaren kalitatea hobetu egin daiteke. Izan ere, tratamen-du horrek kaltetutako zelulak ezabatzen ditu eta, era berean, zelulak berriro sortzen ditu”, argitu du.

erAgile zehAtzAK Azido hialuro-nikoa, azido erretinoikoa, azido askorbikoa eta proteinaz eta bitaminaz osaturiko eragileak tratamenduaren argiak xurga-tzean, zelulak birsortu egingo dira. Aldi berean, zelulen meta-bolismoa aktibatuko du eta kolagenoa eta elastina sortzen duten zelulak estimulatuko ditu.

OmniluX terApiA Omnilux izene-ko tratamenduaren izpi gorri eta urdinek azaleko zelula amak birsortzea lortzen du. Izan ere, kolagenoa sortzen duten ehunak berriro sortzen ditu. Omnilux

sistema egokia da azala gazte-tzeko, mantxak ezabatzeko, ximur finak kentzeko eta aza-laren oxigenazioa hobetzeko. Eraginkorra da, azala erortzen eta biguntzen hasten denean, hura tinkotzeko.

Onuragarria da, azalaren prozesu naturala estimulatzen duelako. Tratamendua oso atse-gina da, eta, behin amaituta, egunerokoaz jarrai dezake beze-roak. Garrantzitsua da eguzki-tik babesteko krema ona era-biltzea egunero-egunero. Neurriz kanpo eguzkia ez hartzeak ere laguntzen du, noski. ·

eStetiKa

teknologia aurreratuaazalaren zerbitzuratestuA: mAider Arregi ArgAzKiAK: giArtzu

Omnilux sistemaren onurakBezeroak berehala igarriko ditu Omnilux terapiari esker lortzen diren emaitzak. aknearen edo lesioen kasuan, onurak %70-80an igarriko dira. Giartzu Estetika Zentroak tratamendu pertsonalizatua eskaintzen du.

KoLaborazioa

imajinatu magazin bat Imajinatu Modubat Magazina. Oraindik ere buruari bueltak emateko gogoz gaudelako sortua. Pentsatua genuen ez zela posible diseinuaren alderdi esanguratsuenek, tailerreko konbertsazioek... argirik ez ikustea. Onintza Langaran, Aiora Padilla, Xabi Igoa, Elisa Naharro, Benjamin Duinat eta Marta Gaztañagak egindako gogoeta eta erreportajeak aurkituko dituzu lehen zenbakian. Adrian Belokik gustu bereziaz Olivia Delcan aktoreari egindako elkarrizketa sakona, moduaz mintzo dena; eta, nola ez, Modubaten udaberri-udako bildumari buruzkoak jasoko ditu. Irakurriaz konturatuko zara modari botatako begiradaren nolakotasunak baduela zeri buruz jardun. Hitzordua jarrita dago, gustuko baduzu maiatzaren 13an ezagutuko dugu elkar, Aretxabaletako Arkupen, 19:00etan. ·

Katalin [email protected]

Argi izpi urdina eta gorria

azaleko aknea, mantxak, lesioak eta ximurrakkentzeko.

gizonak eta emakumeak

omnilux sistema 35 urtetik gorakoendako da egokia.

32 puntua

KoLaborazioa

rallya eta laguntasuna Pasa den larunbatean Azpeitiko Rallya izan zen. Arandoren asistentzia-gunean egon nintzen alabarekin.

Proba hasi aurretik lasaitasuna eta urduritasuna nabaritzen ziren. Guk lagundu eta animoak eman genizkien pilotuari eta kopilotuari, eta pozik joan ziren lehenengo pasada egitera. Baina ez zuten bukatu. Mitsubishi EVO9-ak eskuin aldeko muturra jo zuen eta bertan behera utzi zuten lasterketa. Ondoren, pilotuak eta kopilotuak behar zuten lasaitasuna eman eta atoiaz autoa Bizkai aldera eraman genuen. Han geundela, lasaiago, garagardo bat edanez, elkarren arteko laguntasunaz gozatu ahal izan genuen.

Lasterketa gaizki irten arren, jendearen laguntzeko gogoak kolpe hori txikiagotu zuen, eta hurrengo rallysprintera joateko gogoa handitu zigun. Animo!

Irati [email protected]

Ruizek eta Asier Blazquezek. “Lasterketetan ibiltzetik ezagu-tzen genuen elkar. Badakigu entrenatzeko zenbat traba ditu-gun, eta, Bergaran zirkuitu egonkorra egoteko aukerak zeu-dela jakinda, taldea osatzea erabaki genuen”, diote. Tal-de bezala eratzeak hainbat abantaila dituela azpimarratu dute: txapelketak eta ikastaroak antolatu, zirkuitua kudeatu...

hArrOBiA Motor zaletasuna nahi-ko zabalduta dago gaztetxoen artean; izan ere, Bergarako zir-kuituan harrobiarekin hasi dira

lanean. Gaur egun, sei mutikok dihardute motorrarekin. “Gus-tura dabiltza. Etxean bertan dutelako entrenatzeko aukera,

baina hilero egun bakarra izanda... Harrobiko gidariak zaindu egin behar ditugu. Mimatu. Bestela, aspertu egingo dira. Gazteak dira eta motorrean ibili gura dute.

Bada, saltoak egin eta teknika hobetu eta hori guztiori entre-natzen lortzen da. Domekero zabalduko bagenu...”, azpima-rratu du Blazquezek.

Hori lortzea izango dute hurrengo erronka. ·

urtebete darama zabalik Bergarako moto-kros zirkuituak. Zirkuitu iraunkorra da. Gipuz-koan dagoen bakarra.

Angiozarrerako bidean dago. Garbigunearen ondoan. Moto-kros zaleen gozamenerako lekua. Nahiz eta ez duten behar beste erabiltzen. “Oraingoz, hileko aste bukaera baten bakarrik erabil dezakegu. Bizilagunek diote zarata egiten dugula, eta egun mugatuak ditugu, baina gure nahia da egun gehiagotan erabili ahal izatea”.

Berba horiek Bergarako Motorzale Taldeko kide Asier Blazquezenak dira. Talde horrek egindako lanari esker dago zir-kuitu iraunkorra Bergaran. “Lursaila Foru Aldundiarena da, baina akordio bat lortu dugu haiekin eta guk kudeatzen dugu orain”, dio.

Zirkuitua dagoen lursailak zabortegi izaera du, eta hori aldatzea espero dute motorza-leek. “Ez du kirol jarduerak egiteko izaera. Tramite hori falta da behin betiko iraunkor izaera izan dezan”, esan du.

ezAugArriAK Zirkuituak bi kilo-metroko luzera du, eta sei metro-ko zabalera. Hainbat igoera eta jaitsiera ditu, eta 40 metro arte-ko saltoak egiteko aukera ema-ten du.

Blazquezek dio erabiltzaile gutxi dituela, oraingoz. “Gidari gutxik erabiltzen dute. Akaso, oso egutegi mugatua dugulako.

Guk kudeatzen dugu, baina ez gara aberastuko. Ea, bada, apur-ka-apurka erabilera handitzen dugun”, esan du.

lizentziA Bergarako zirkuitua edonork erabil dezake entrena-tzeko. Hori bai, entrenamendu-lizentzia beharrezkoa da. Moto-krosean ibiltzeko federatu txar-tela dutenek ere erabil dezakete. “Ezinbestekoa da lizentzia. Eta, hori barik, ezin daiteke zirkui-tua erabili”.

sOrrerA Bergarako Motorzale Taldea sei kidek osatu zuten due-la urtebete: Txomin Sedanok, Artzaia Bergarak, Endika Gon-zalezek, Andutz Rabadanek, Ibai

motorra

moto-kroseko zirkuitu iraunkorra BergarantestuA: mireiA BiKuñA ArgAzKiAK: Asier BlAzquez

harrobia zaintzen

bergarako sei gaztek dihardute entrenatzen Garbigune ondoko zirkuituan.

sortzaile eta kudeatzaile

bergarako motorzale taldeko kideek kudeatzen dute zirkuitua.

Bergarako zirkuituak bi kilometro luze eta sei metro zabal ditu

Bi txapelketaBergarako Motorzale taldeak bi proba ditu esku artean. Ekainaren 20an, Euskadiko eta nafarroako txapelketetarako puntuagarria izango den moto-kros txapelketa jokatuko dute. Bestalde, San Martin jaietan, irailaren 19an, cross-country txapelketa egingo dute. Zazpi kilometroko ibilbidea izango da: zati bat zirkuituan bertan egongo da eta ondoren basora sartuko dira.

34 puntua

esaterako. Beste batzuetan, ordea, elektronikak dauka protagonismo handiagoa; Crystal Heart, adibidez. Erronka bat izan da, kantu solteak disko bihurtzen saiatu naiz; elkarren artean lotzen.Elektronika eta ahotsa batzea zaila da? Oreretako Madalena jaietan abestu nuen lehenengoz elektronika base baten gainean; diskoteka bateko

vocal live saio batean. Hala ere, nire zuzeneko kontzertuak ezberdinak dira. Pianoa eta ahotsa dira oinarri, eta, diskoarekin ahalik eta fidelen izan nahi dudan arren, askotan zaila da, inpertsonalagoa da, eszenan pertsona bakarra egotea zaila delako. Egokiena eta perfektua atzean talde bat izatea litzateke, baina oso zaila da, pertsona askoren sakrifizioa eskatzen du-eta.

Interneten jarri duzu diskoa entzungai, baina formatu fisikoa ere kaleratu duzu. Gaur egun, Interneten egotea oso garrantzitsua da, baina formatu fisikoan ere bai. Kontzertuetan saltzeko, adibidez; horrela, jendeak norberaren musika eraman dezake. Interneteko hainbat plataformatan dago entzungai Unfit; hala ere, esan bezala, nahiago dut disko fisikoa banatu. ·

Aitor Osuna oñatiarrak Debagoienean ohikoa ez den disko bat kaleratu du:

Unfit. Bertan, gaur egun abesti arrakastatsuen zerrendan aurki daitezkeen kantu sorta grabatu du. Zer aurkituko du entzuleak Unfit diskoan? Hamaika kantuz osaturiko diskoa; egia esan, gurean oso ohikoa ez den musika aurkituko du. Pop estiloan oinarrituriko kantu sorta da; diskoteka girorako aproposak direla uste dut. Hala ere, kantu lasaiagoak ere badaude.Nola sartu zinen musikan? Oñatiko musika eskolan hasi nintzen musikaren munduan murgiltzen. Bertan kantua ikasten hasi nintzen eta gitarrarekin ere ibili nintzen; aurrerago, Lazkaon izan nintzen Fredi Pelaez musikariarekin ikasten. Pelaezekin pianoa, konposizioa, grabazioa... hainbat aspektu ikasi nituen. Nire lehenengo diskoa izan arren, aurretik proiekturen batean ibilitakoa naiz.Autoekoiztutako lana da Unfit, ezta? Bai, diskoaren prozesu osoa; grabazioa, nahasketa,

diseinua... etxean egin dut. Langabezian geratu nintzenean, Unfit-en buru-belarri jartzea erabaki nuen; momentua heldu zela sentitu nuen. Zortzi hilabete eman nituen ikasitakoa praktikan jartzen eta hau izan da emaitza. Egia esan, Lagash taldeko Jorge Sanchezen laguntza izan nuen kantu batzuk nahasten; Wild Shores%, adibidez, hark nahastu zuen, eta masterra Eric Monzonisekin egin nuen, bildumak kohesioa irabaz zezan. Monzonisek, normalean, dark metal estiloan egiten du lan, baina emaitza ona lortu dugula uste dut.Zaila izan da dena egitea? Zaila bai, baina baita pozgarria ere. Grabazioaz gain, produkzioan ere ordu nahikotxo sartu ditut eta informatika alorrean laguntza jaso nuen, pluginak eta beste lortzeko. Kantu batzuen oinarria klasikoagoa da, piano edo

sintetizadorearekin; adibidez,

Man eta Hey

Stupid,

Aitor OsunaGure artiStaK

testuA: jAgOBA dOmingO ArgAzKiAK: jOn Ander ArtzuAgA, juAn mAnuel AguilerA etA AitOr OsunA

Aitor Osuna zuzenean donostiako be-bop tabernan (ezkerreko argazkian), Gehituren festan (eskuinean) eta Santa ana antzokian (behean).

“diskoteka girorako diskoa da ‘unfit’, gurean egiten denarekin ez du zerikusi handirik”

“guztiz autoekoiztutako lana da; grabazioa, nahasketa, diseinua...lan gehiena egin dut”

puntua 37

gaztetatik datorkio Gorka Cornejo donostiarrari zine-marekiko eta musi-karekiko zaletasu-na. Zaletasun hori, baina, urteak pasa-

tu ahala, pasio eta ofizio bihur-tu zen. Huhezinema jaialdian, Zinea eta musika hitzaldia egin zuen, eta musikaren protago-nismoa aldarrikatu zuen.

7 urte zituela maitemindu zen zeluloideko magiarekin Cor-nejo, eta aurrerago konturatu zen musika filmetan bazegoen ez zegoela “egote hutsagatik”, irudiak indartu baino gehiago egiten zuela musikak. Ondo era-biliz gero, musikak askotan iru-diak baino indar eta zeresan handiagoa duela azpimarratu zuen. Adibidez, pantailan, neska bat larre batetik korrika ikusi arren –irudi idilikoa izan dai-tekeena–, musika triste eta beltz batek neska hori hiltzaile edo biktima bihur dezake.

‘e.t.’ etA ‘the missiOn’ Ennio Morri-cone eta John Williams musi-kagileen oroitzapen bereziak gordetzen ditu Cornejok.

80ko hamarkada izan zen donostiarraren gaztaroa, eta Steven Spielberg-en pelikulek marka utzi zuten harengan; E.T. estralurtarraren kasuan, azken hamabost minutuen oroi-tzapen berezia du, eta nola John Williamsen musikak istorioa indartzen duen. Gaztaroko bes-te une garrantzitsu bat Ennio

KuLtura

musika, zazpigarren artearen gidari ikusezinatestuA etA ArgAzKiAK: jAgOBA dOmingO

‘musika eta zinea’ Gorka Cornejo donostiarra arkupe kultur etxean egin zuen hitzaldian

‘NORTH By NORTHwEST’ (HERIOTZA ORPOETAN)Zuzendaria: Alfred HitchcockMusika-zuzendaria: Bernard Herrman

“Hitchcockek eta Herrmanek askotan egin dute lan batera, eta, nire ustez, bi talentu dira. Binomio hori kuriosoa da; izan ere, Hitchcockek inoiz ez zuen musikaren inguruan hitz egiten, konfiantza osoa zuen Herrmanengan.

Pertsonaiak aurrerantz eramaten ditu musikak; indar izugarriarekin. Pieza nagusia fandango ero bat da, serioa da, baina, era berean, nahiko eskizoide samarra; kriskitinek, gainera, ukitu espainol bat ematen diote fandangoari. Bistakoa izan zitekeena erabili ordez, obra liluragarria sortu zuen Herrmanek”.

‘PLANET Of THE APES’ (TXImINOEN PLANETA)Zuzendaria: Franklin SchaffnerMusika-zuzendaria: Jerry Goldsmith

“Lan itzela egin zuen Goldsmithek pelikula horretan. Izan ere, irudizko mundu baten musika egin behar izan zuen, eta musikaren bidez ikuslea mundu arrotz batera eramatea lortu zuen. Erosoa edo ulergarria zenaren kontra joan zen, lan egiteko era guztiz iraultzailean.

Perkusio instrumentu arraroak erabili zituen, tronpetak aho piezatik putz egin beharrean pabiloitik (aurretik) putz egin zuten... Nolabait, ezinegona sortzen zuen giroa egiten saiatu zen musikaria, eta mundu berri bati musika jartzea lortu zuen”.

‘fAR fROm HEAVEN’ (ZERUTIK URRUN)Zuzendaria: Todd HaynesMusikazuzendaria: Elmer Bernstein

“2002ko pelikula den arren, 50ko hamarkadako zinemaren elegantzia, musika eta kutsua berreskuratzen du. Elmer Bernstein bera 50ko hamarkadan kutsu horretako filmetan lan egindakoa da eta Todd Haynesen pelikularako sustraietara buelta egin zuen. Are gehiago, auto-omenaldi antzeko bat egin zion bere buruari; aurretik konposaturiko pieza baten ideia hartuz, berri bat sortu zuen.

Zinta horretan dena oso zaindua dago, argazkilaritza, dekoratuak... eta, nola ez, musika. Kirk Douglasen filmei eta zinema klasikoari omenaldi bat dela esan daiteke”.

Morriconek konposaturiko eta Roland Joffek zuzendutako The Mission (Misioa) pelikula ikusi zuenekoa da.

BildumAzAletAsunA Pelikulak ikus-te hutsetik, soinu banden bildu-ma egitera salto egin zuen Cor-nejok gaztetan. Donostiarraren arabera, gaur egun normalagoa den arren, duela hogei bat urte lan handia eskatzen zuen Ennio Morriconeren, John Williamsen edo Bernard Herrmanen obren binilozko LPak lortzea.

Orduan, posta bidez elkar-banatzen zituen hainbat zine-mazalerekin, eta horrela mun-duan zehar pertsona asko eza-gutu izan dituela onartu du zinema zuzendariak.

eginez iKAsten 2002an, Historia de la música en el cine izeneko fas-zikulu bilduma kaleratu zuen.

El Prado argitaletxeak kaleratu-tako bilduma. 50 filmen soinu-bandak eta liburuxka bat. Urte eta erdiz mundu horretan guztiz murgilduta bizi izan zen, eta onar-tu du egindako lan eta azterketa hori guztia gaur egunerako oso baliotsua izan zaiola, aurretik ondo ezagutzen zituen artistez gain, beste hainbaten berri izan zuelako.

AutOre-zinemA etA KOmertziAlA Gaur egun musikak zineman duen garrantziaz hitz egiterakoan, okerrera doan sentsazioa du. Zinema komertzialean “sarri eta txarto” erabiltzen dela uste du, eztandak balira bezala, zentzu handirik gabe. Autore-zinema delakoan, ostera, musikarik ez erabiltzeko joera gailentzen ari da; izan ere, zuzendari horien arabera, musikak ikuslea mani-pulatzen du. ·

38 puntua puntua 39

Bergarako Irizar ibilbidean dagoen Jauja Kirolak dendako arduraduna da Kote Mentxaka. Goiena Klubeko bazkideei deskontuak egiten dizkie.

Noiztik eskaintzen dituzu deskontuak Goiena Klubeko bazkideendako?

Buruz nabil eta ez nago seguru, baina esango nuke orain dela pare bat urte hasi ginela Goiena Klubeko txartelarekin etortzen direnei deskontuak egiten.

Eta zenbateko deskontuak egiten dituzue? uste dut adostutakoa dela

dendako edozein produktu erosterakoan Goiena Klubeko bazkideei %5eko deskontua egitea, baina %10ekoa egiten dut.

Eta etortzen zaizu jendea Goiena Klubeko txartelarekin?Bai. Etorri izan zaizkit bezeroak txartelarekin, eta dagokien deskontua aplikatu diet.

Zein produktu saltzen dituzu Jauja Kirolak dendan?Kirol-denda da gurea eta salgai ditugun produktu guztiak dira kirola edo jarduera fisikoa praktikatzeko. Ia denetik dugula esango nuke.

GoieNaKideaK

“goiena Klubeko bazkideei %10eko deskontua egiten diegu”testuA etA ArgAzKiA: lArrAitz zeBeriO

Kote Mentxaka Jauja Kirolak

Euskara irabazle, denok irabazle!

goienA klUbeko AbAntAilA gehiAgo: Deskontuak komertzioetan: Debagoieneko hainbat komertziotan deskontuak.Puntua: Egubakoitzetan etxean jasoko duzu. Deskontuak:. Goienan jartzen dituzun iragarki sailkatu eta eskela guztietan.

urteko kuota: 55 € 943 25 05 05 | [email protected] | blogak.goiena.eus/goienakluba

sorpresa atsegina izan da Gerald Murnaneren Las Llanuras. Egile ezezaguna hemen, bere

garaian Australian sona handia lortu zuen lan horrekin; hango kritika eta irakurleen laudorioak jaso zituen. Bere garaian diogu, jatorrizko eleberria 1982an argitaratu zelako, eta 33 urte geroago, Minuscula argitaletxearen eskutik, orain iritsi zaigulako The plains edo Las Llanuras.

Kontakizun autobiografikoa, fikzioaren eta entseguaren artean koka dezakegu lan interesgarri hori. Batzuek, berriz, aparteko fabulatzat hartu dute. Nolanahi ere, egungo australiar literaturaren klasikotzat jotzen da.

Kontakizuna zinemagile gazte bat Australiako barnealdeko hiri batera iristen denean hasten da. Gazteak leku haren gaineko film bat egin nahi du, Barnealdea izenburua izango duena, eta hango lautaden benetako paisaiaren eta naturaren isla izango dena. Halatan, barnealdeko lautadetan gidoia idatzi eta dokumentatzen ari dela, bertako kulturaz jabetzeko eta janzteko aukera

izango du, eta, hala, lautaden artean dauden areriotasun konplexuez jabetuko da; lautadak zatikatu dituen teoria artistiko ezberdinez, eta bertako mantsiodun jabeen ohitura bereziez.

horietan guztietan ari dela, mantsio bateko jabe baten laguntza izango du, eta bere etxean egokitu eta bizitzen jarriko da. Mantsiodunak etxean duen lautaden inguruko sekulako liburutegiari esker, bere ikerketan ikusmira berri bat zabalduko zaio.

proiektua zabalegia da, konplexua, etengabea, aldakorra, eta bide horretan narratzailearen bizitza betez doa. Mantsio bizitzak, gainera, bertako emakumeaz maitemintzea ekarriko dio. Irakurleak, aldiz, Australiako barnealdeko lautadak paisaia bat bakarrik ez direla ikusiko du, bizitzeko modu bat ere bada, jokamoldeen erreflexu bat; non bertako jendeak bizitza beste lautada bat balitz bezala bizi duen.

Australiari buruz zerbait ikasteko aukera emango digu nobela labur horrek. ·

Garikoitz TelleriaBergarako liburutegikoa

Australiari buruz zerbait ikasteko aukera emango

digu nobela labur horrek

Australiako lautadak irudikatzen

LAS LLANuRASEgilea: Gerald Murnane argitaratzailea: Minuscula 2015 / 152 orrialdeGeneroa: Eleberria

Liburu arteaN

40 puntua puntua 41

pikota edo urka ia Europa osoan zigo-rrerako erabiltzen zen elementua da. XIII. eta XIX. men-deen artean erabili

zen, bereziki, eta leku batzuetan beste batzuetan baino lehenago desagertu zen.

Iberiar penintsulan rollo ere izendatzen zuten, zeukan for-magatik: amaiera konikodun harrizko zutabea zen eta bur-dinazko uztaiak edo kakoak izaten zituen exekutatua zin-tzilikatzeko.

Herriaren sarreretan edo joan-etorri handiko leku publikoetan jartzen zuten, eta, exekuzioez gain, gaizkile eta lapu-rrak jendaurrean lotsarazteko ere erabiltzen zuten, zenbait orduz han lotuta izanda –azo-tatu ere egiten zituzten arau-haus-tearen arabera.

mArinen, BereziA Debagoienean ere bada pikota bat, Eskoria-tzako Marin elizatean, hain zuzen ere, baina ez goian des-kribatutako modukoa.

Zenbait herritan, harrizko zutabetik ez, burdinazko uztaiak bertako jauntxoaren etxe garran-tzitsuren bateko pareta edo zutoin batetik zintzilik egoten ziren. Baita elizako kanpoko pareta batetik ere, eta, hain

justu ere, horixe da Marin eli-zatearen kasua.

“Santa Maria Magdalena eli-zaren paretetako baten daude burdina uztaiak”, azaldu du Gar-biñe Beitiak, Maringo auzotarrak. 8 eta 10 zentimetroko diametroa dute eta 4,70 metroko altuerara daude ipinita, Josetxo Zufiaurre Goyak Cruces, cureceros, picotas y santutxos de Gipuzkoa liburuan zehazten duen moduan.

Etxean entzun izan du kontua Beitiak: “Elizako paretako uztaien kontua Maringo auzotarrek gal-dua zuten. Duela 50 bat urte Maringo bidea egitera etorri zen

oñatiar batek ira-kurria zuen kondai-ra eta hark kontatu zion bertako gizon taldeari. Ordutik hona etxean entzun izan dugun kontua da: herriko jaun-txoari huts egiten zionak bertatik ese-

kita bukatzen zuela eta haien azpian sua eginez bertan hiltzen zirela gizagaixoak. Uztaiak koka-tuta dauden oinarrian harriak gorrituta daude, zati horretan bakarrik, suaren ondorioz. Aztar-na garbiak dira oraindik ere”, esan du Beitiak.

Eta gehitu du: “Istorioa bisi-tariei kontatzea gustatzen zait eta nahiko harrituta geratzen dira”, azpimarratu du.

piKOten desAgertzeA Videgain Agosek bere idatzietan jasotzen

duenez, Cadizko gorteek deusez-tatu egin zituzten 1811. urtean Jaurgotik eratorritako pribilegio esklusiboak, pribatuak eta debe-katzaileak, eta, horren ondorioz, pikotak desagertzen joan ziren, botere feudalaren aztarnak zire-lako.

Hala eta guztiz ere, batzuk gaurdaino iritsi dira. Oso gutxi, dena den, egon ziren guztiak kontuan hartuta. Gipuzkoan lau baino ez dira geratzen: hiru harrizko zutabe tankerakoak –Seguran, Gabirian eta Ezkion–eta bakarra paretakoa, Marin elizateko Santa Maria Magda-lena parrokiakoa.

Adituen esanetan, Leintz bai-larako elizateetan gertatzen den moduan, Erdi Aroko eliza txi-kiago baten aztarnen gainean berreraiki zuten, XVI. mendean. XVIII. mendean eraldaketa nabar-menak egin zizkioten. Ordukoak dira, esaterako, sarrera nagusia eta erretaula nagusia.

elizAte gArrAntzitsuA Eskoriatza-ko Marin elizateak, Zarimutz eta Mazmela elizateekin batera, Basauri izeneko entitatea osatzen zuen duela 500 urtetik gora, eta gainerako elizateek baino maila handiagoa zuten, adituen esa-netan.

Elizateok bailararen sarreran daude, eta, kokapen horregatik, gune estrategikoa osatzen zuten bideak kontrolatuta izateko, mer-kataritzarako eta pertsonen joan-etorrirako. ·

maringo pikotaGure aLtxorraK

Parrokiako kanpoko paretan zintzilik daude oraindik ere zigorrerako erabiltzen ziren burdinazko uztaiaktestuA etA ArgAzKiAK: mOniKA BelAstegi

“jauntxoari huts egiten ziona zintzilikatu egiten zuten eta azpian sua eginez hil”

Santa maria magdalena parrokia xVii. mendekoa da. barroko garaiko erretaula interesgarria du.

Parrokiaren alboko paretan daude uztaiak zintzilik; azpiko harriak gorrituta daude, suaren ondorioz.

42 puntua puntua 43

GadGetmaNia

Jon [email protected]

COuCHLETKargagailua | 16 euro

Mugikorra kargatzeko luzapen erosoa da Couchlet, zapala eta estua, ohean koltxoiaren eta somierraren artean edo sofan, esaterako, zokoetan sartu eta erosotasunez kargatu ahal izateko. Hain zuzen, hori da gailutxoaren ezaugarri nagusia, kargagailuaren luzapen bezala edozein txokotara egokitzen dela, bereziki erabilgarria, ohetik edo sofatik gertu entxuferik ez eta bateria agortzen dagoenean.

SMART BOyKontsola | hyperkin |

Game Boy nintendoren kontsola klasikoa emulatzen duen karkasa da Smart Boy. Berezko pantaila barik, iphonea txertatzen zaio gailuari. Game Boyrako bideojokoen jatorrizko kartutxoak sar dakizkioke. uneotan garapen fasean dago proiektua, baina asmatzaileek diote aurki egongo dela eskura. Oraingoz, appleren azken telefonoari soilik egokitzen den modeloa kaleratuko ei dute.

SyMA X5C EXPLORERSdrone bideokamera | Syma | 49,99 euro

Merkatuko dronerik salduenetakoa da Symarena. 916 gramoko pisua, bateria karga batekin 30 minutu edo 800 argazki ateratzeko ahalmena eta zabaleran 31,5 zentimetro. prezio eta kalitate harremanik merkeena du gailu horrek. HDn grabatzen du bideoa, eta, sei ardatzen bitartez mugitzen denez, hegaldirako azkartasun eta malgutasun handia du droneak. Errendimendu handiko bateria ere badauka.

miptV telebistaren erreferentzia

CAnnesKO miptV, eKOizle etA teleBistentzAt ezinBesteKO hitzOrduAApirilean egin berri da Frantziako Cannes

hirian munduko telebista ekoizle eta kateentzat ezinbestekoa den hitzordua. MIPTVn elkartu dira, besteak beste, telebista ekoizleak eta ikus-entzunezkoen edukien banatzaile zein telebista kate konbentzionalak. Europan tendentzia diren programez hitz egin dute eta litekeena da gure telebista kateen etorkizuneko programazioa Cannesko tendentziekin betetzea berandu baino lehen. Guri, ikusleoi, gustatzen zaizkigun telebista formatuen inguruan aritu dira, eta informazio guztia elkar trukatu dute.

Euskal Herriko bederatzi enpresa izan dira Cannesko hitzorduan: Prime Time Media, Pausoka Entertainment, New Media Euskadi, JOK Films, Happymeter, Grupo Campus, Expressive Media Projects, EiTB eta Baleuko. Era berean,

Eiken klusterra eta BBFC (Bilbao Bizkaia Film

Commission) ere MIPTV 2015en egon dira, Basque Audiovisual markaren aterkipean.

eusKAdiKO iKus- entzuneKO industriA Nazioarteko hitzordu garrantzitsua da MIPTV eta Eiken Euskadiko ikus -entzunezkoen klusterrak, Etxepare Institutuak eta

aipatu bederatzi enpresek ordezkatu dute Euskadiko ikus- entzunezko industria. Berrikuntzen artean, Jokin Etxeberriak eta bere JOK Films ekoizpen etxeak Secret Chef saioa aurkeztu dute nazioarteko panoraman. Saio horrek irabazi du aurten, besteak beste, Innova Basque Audiovisual lehiaketa, eta Fresh TV: Factual Entertainment & Reality Shows gunean aurkeztu da Cannesen, telebista saio berritzaileen atalean.

Espainiako ikus- entzunezko industriak, esaterako,

fikziozko saioak saltzen ditu bereziki Cannesen. Horixe izan da azken urteotako tendentzia, eta, adibidez, aurten fikziozko saioen artean Refugiados da –BBC Worldwideren eta Bamburen arteko koprodukzioa– laster estreinatuko dena La Sextan. Era berean, Atresmediak Gogglebox saioa estreinatuko du laster. Gogglebox Atresmedia TVren aurtengo apustuetako bat izango da.

Britainia Handian Channel 4 katean emititzen da arrakasta handiz, eta Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan, Eslovenian eta Holandan ere arrakasta izan du. Artemaneko lagunoi ere noizbait Cannesen parte hartzea gustatuko litzaiguke, baina, oraingoz, gure telebista proposamenek eta dokumentalek itxaron beharko dute. Bidea hasi dugu eta dagoeneko gure produktu batzuk ETBn, Goienan eta Hamaika Telebistan emititu dituzte, baina nazioartera jauzia emateko falta zaigu oraindik. ·

KomuNiKazioa

Gorka Etxabe@GorkaEtxabe

PMk

puntua 4544 puntua

Dena nahastu, plastilina itxura hartu arte; eskuetan ez da itsatsi behar. Egin prozesu bera beste kolore batzuekin.

jokin madina Agirre Oñati. 3,550 kilo. Maiatzaren 3a. Gurasoak: Jone Miren eta Iñaki. argazkian, Jokin, aitarekin.

Alaia Olañeta herrera Bergara. 3,750 kilo. Maiatzaren 2a. Gurasoak: Raisa eta Yon Gurutz. argazkian, alaia, amaren besoetan.

haizea idigoras ugarte Oñati. 3,810 kilo. apirilaren 28a. Gurasoak: amaia eta Roberto. argazkian, Haizea jaioberria lotan.

maia igartua zubia Oñati. 3,230 kilo. apirilaren 28a. Gurasoak: Leire eta urtzi. argazkian, Maia goxo-goxo lo.

izar Ajuria Agirrezabalaga aretxabaleta. 2,700 kilo. apirilaren 27a. Gurasoak: Olaia eta Jon. argazkian, Izar, lasai-lasai lotan.

ilare Agirre errasti aramaio. 3,990 kilo. apirilaren 27a. Gurasoak: Irati eta Iker. argazkian, Ilare, amaren besoetan.

Antton egaña saiz Oñati. 4 kilo. apirilaren 27a. Gurasoak: arantzazu eta Manu. argazkian, antton jaioberria gurasoekin.

Aiuri Alvarez teran Elgeta. 2,550 kilo. apirilaren 24a. Gurasoak: Rakel eta ander. argazkian, aiuri txikia sehaskan lo.

JaioberriaK

jaio da!eman jaiotzen berri puntuAn eta interneten.

deitu 943 25 05 05 telefonora edo zatoz gOienAren egoitzara.

eSKuLaNaK

Edalontzi bat erabili dugu neurri

moduan. Bi edalontzi-irin bota

ditugu balde batera.

Dena nahastu, plastilina itxura

hartu arte; eskuetan ez da itsatsi

behar. Egin prozesu bera beste

kolore batzuekin.

Kolore bat aukeratu eta tenpera-pintura gehitu diogu nahasketari. Guk morea aukeratu dugu.

Edalontzi bat ur bota diogu

nahasketari.

Edalontzi bat gatz gehitu diogu irinari.

Materiala1. Irina2. Gatza3. ura4. Balde bat5. tenpera-pinturak6. Edalontzi bat

mali Juaristi eta Lexuri Kortabarriarekin Txatxilipurdiko bulegoan egin genuen etxeko plastilina. Saltsa-maltsan ibili ziren, gustura bai egiten, baita emaitzarekin jolasean ere.

etxeko plastilina

1 2

3 4 5

nola egin

Egilea: Txatxilipurdi www.txatxilipurdi.com Argazkiak: Txatxilipurdi Argazkietan: Mali Juaristi, Lexuri Kortabarria

puntua 4746 puntua

hAnditzen, hAnditzen

Mantentze garbiketak, obra amaierakoak eta garbiketa orokorrak: • Bulego eta lokalak

• Jabeen erkidegoak, garajeak

• Lokal komertzialak, azalera handiko saltokiak, hotelak eta enpresak

• Eraikin instituzionalak, eskolak, kiroldegiak, anbulatorioak, eta abar.

www.hemen-garbiketak.com

943 71 48 45

GARBIKETAK

Zure konfiantzako garbiketa enpresa

Intxaurtxueta 16, behea • ESKORIATZA • [email protected]