INFORME FINAL IRALA-eubilduz.org/documentos/procesos/pdf/INFORME_FINAL_IRALA-eu.pdfIrala Bilbo...

42

Transcript of INFORME FINAL IRALA-eubilduz.org/documentos/procesos/pdf/INFORME_FINAL_IRALA-eu.pdfIrala Bilbo...

Teoria guztiak zilegiak dira eta inongo teoriarik du garrantzia. Garrantzitsuena zera da,

teoria hauekin zer egiten den.

Borges, Jorge Luis

Ez da soluziorik, indarrak baizik. Indar horiek sortu eta soluzioak etorriko dira.

Saint-Exupéry

HITZAURREA

Prozesu parte-hartzailea: hiritarren ongizatea hobetzeko eraldatu

Azken hilabeteetan lan-talde honetan Irala auzoan egin dugun lana aurkeztu baino lehen, laburpen teorikoa luzatzea egokia deritzogu. Lerro hauen bidez gure lanak gidatu dituen klabeak eta pautak islatuko ditugu, gure ekarpen praktiko xumea ulertarazi eta kokarazteko.

Lehenik eta behin, martxan jarritako prozesu partehartzaileak unibertsitatetik egin ditzakegun proposamen metodologiko edo elementu teknikoetara mugatuta ez dagoela argitu nahi dugu. Martxan jarritako prozesu partehartzaileak esparru politikoarekin zerikusia dauka, eta hasieratik planteatu behar dugun galdera hauxe da: zertarako izaten da partaidetza?, zein da helburua?

Estrategia politikoen baitan galdera hau bi modutan erantzun ohi da: bata, partehartzea komeni zaigu legitimatzeko (praktika partehartzaileen bidez nire posizioa, helburuak eta interesak indartu nahi ditut); bestea, parte-hartzea eraldatzeko, non partaidetzaren eragile sustatzaileek posizio, helburu eta interes berriak planteatzen dituzten hiritarrek hitza har dezaten.

Gure ikuspegitik, partaidetza prozesuen abiapuntu eta helmuga transformazio edo aldaketa sozialak dira, komunitate baten (auzo, barruti, udalerri edo lurralde zabalago baten) bizi baldintzak hobetzera aldera.

Beraz, herritarren ongizatean aldaketak sortuko dituen proiektu eraldatzaile baten beharra dugu, aldaketak sortuko dituzten helburuak eta materia sustantiboak identifikatu eta bilduko dituen proiektu transformatzailea alegia. Gainera, “bizi baldintzen hobekuntzaz” mintzo garenean, termino honekin zer ulertzen dugun adierazi behar dugu, landu beharreko arlo nagusiak planteatuz (etxebizitza, hezkuntza kalitatea, espazioen leheneratzea, osasuna, garapen lokalerako aukerak, lana, eta abar)

Ondorioz, praktika parte-hartzailearen motorra aldaketa da (transformazio soziala). Beste eragileen aurrean komunitatearen eta herritarren protagonismoa zein erantzukizuna handituko den honetan, prozesu parte-hartzaileen antolakuntza eta gestio forma berriak planteatu behar ditugu. Prozesua martxan jartzeko metodologia parte-hartzailea behar dugu. Hain zuzen ere, aldaketak sortzeko eta komunitatearen arazo eta gabeziei aurre egiteko hiritarrek duten potentzialitatea oinarri gisa hartuko du metodologia parte-hartzaileak.

Zentzu honetan, metodologia parte-hartzailea egokiena da komunitatearen ongizatea lortzeko oztopo diren beharrei erantzuteko; hiritarrek modu arduratsu batean protagonismoa hartzeko; herritarren lanak orientatzeko benetako transformazioa lortu eta komunitatearen ongizatea hobetzeko.

Proiektu kolektibo baten beharra

Gure ikuspegitik, hiritarren parte-hartzea ibilbide moduko bat da: aktoreak aldaketaren beharraz jabetzen dira (normalean jadanik antolatua dauden hiritarrak eta elkarteak izaten diren arren); horren kontzientzia hartzen dutenetik kolektiboan hobekuntzak lortzera doan ibilbidea litzateke hiritarren parte-hartzea.

Helburuak lortzeko behar-beharrezkoak ditugu: lehenik, ZERTARAKO PARTE-HARTU= JENDARTEA ERALDATU, ONGIZATEA HOBETU, herritarren partaidetzaren forma desberdinak aktibatu edo bultzatu egingo duen “erabaki politikoaren” beharra; bigarrenik, komunitatearen kide guztien ekarpenak behar beharrezkoak direla kontsideratzen duen tresna metodologikoen beharra.

Horretarako, prozesuan zehar gidatuko gaituen “proiektu kolektibo” baten beharra dugu. Hastapenetan bereziki proiektuaren izaera “partikularra” den arren (Administrazioak bultzatu egiten baitu gehienetan, gizarte zibilak ere hasiera eman diezaiokeelarik), lanketa modu kolektiboan egin behar da, proiektuan dauden kideek proiektua onartu dezaten.

Proiektu kolektiboa eratzeko ikuspegi hezigarria lagungarria izango da. Honetan, norbanakoa bera aldaketa bilatzen duen kolektiboan bihurtuko da. Horretarako, lehenik eta behin, eguneroko praktiketan ditugun balioak, jokamoldeak eta harremantzeko formak aldatuko ditugu. Horrela bada, arautegiak edo erakundeen organoak baino gehiago, politika egiteko forma berriak eta hiritarrekin harremanetan jartzeko forma berriak behar ditu parte-hartzeak. Hain zuzen ere, komunitatea egiteko forma berriak ikasi behar ditugu, eragileen (eragile politiko, teknikari eta hiritarren) elkar-lana eta lankidetza ahalbideratzeko.

Proiektu kolektiboa eratzeko, gutxienez aldaketa ororen hiru ardatzak garatu behar dira: 1) baloreak edo proiektuaren planteamendu etikoa; 2) arazoen ardatza edo mehatxuak diren sintomak diagnostikatzea (banatzen gaituena baino, batzen gaituena identifikatzea komenigarria da) eta 3) proposamenen ardatza, alternatiba berriak eta jarduera-programak zehaztea. Beraz, proposatutako metodologia epe luzerako bada ere, egunetik egunera eraiki egiten da; proiektuaren bultzatzaileek aipatutako hiru ardatzei zer-nolako sakontasuna eman nahi dioten araberako luzera izango du proiektuak. Halaber, proiektua aldaketa, mehatxu zein aukerei zabalik egongo da momentu oro. Azken ezaugarri honek fase desberdinetatik pasatu behar izango garela aditzera ematen du, fase bakoitzean aktoreen inplikazioa handiagoa edo txikiagoa izango delarik.

Aktoreak

Prozesu parte-hartzaile orok aktore desberdinak jarriko ditu harremanetan: antolaturik ez dagoen hiritargoa, elkarteak, zerbitzu teknikariak, enpresak edo interes ekonomiko taldeak kasu batzuetan... Sustatzaileen ardura izango da aktore guztiak mobilizatzeko estrategiak bultzatzea.

Inportantea da identifikatzea nortzuk garen “Gu” (prozesua gidatzen dugu, ezagutzen gara, auzoan antolatuta gaude…); zeintzuk diren “Gureak, gutarrak” (martxan jarritako prozesura hurbildu nahi ditugunak, “gu-a” osatzen dugunon oinarri soziala) eta zeintzuk diren “Besteak- haiek” (aliatuak izan daitezkeen aktoreak bilatuko ditugu, gutarrak ez diren arren)

Lidergoa

Transformaziorako prozesu orok lidergoa exijitzen du, zeinak gure proiektuak sostengatzen dituen balore berriak dituen. Garrantzitsuena ez da nork eramaten duen lidergoa, lidergoa NOLA eramaten duen baizik. Lidergoa nork duen asumitu eta argi geratu behar da, horren inguruko zalantzarik piztu ez daitezen. Elkarte bateko kide batek lidergoa hartu dezake (administrazioarekin elkar-lanean aritu daitekeena), edota kargu politiko konkretu batek. Edozein modutan ere, pertsonalismoak ekiditeak prozesu parte-hartzaileen dinamikei on egiten dio.

Aktore bakoitzaren zereginak ez nahastea

Arazorik larriena hauxe da: eztabaida batean, gai teknikoak jorratzen direnean batez ere, teknikariari arazo horiei irtenbidea ematea dagokiola aurre-suposatzea. Beraz, eztabaida batzuk baztertzea edo eztabaiden izaera mugatzea komeni da. Horretarako, aktore bakoitzaren zereginen inguruan nahasmenik ez sortzeko, kontutan hartu beharreko baldintzak aldez aurretik diseinatuko dira.

Teknokrazia ekiditea

Teknikariek duten balio soziala dela eta, euren proposamenak puruenak edo perfektuenak direnaren ustea sortzen da askotan. Honek hiritargoaren minusbalorizazioa dakar, teknikoaren aurrean hiritarren proposamenak pisu berdina ez duenaren uste okerra alegia. Teknikariek dituzten eztabaidetan, hiritarrek iritzi emateko eskubidea eta planteatzen dituzten proposamenak garrantzi berdina izan behar dutela uste dugu guk (batzuetan pisu gehiago izan behar dutela ere uste dugu, hiritarrak baitira komunitatea eta ingurua benetan ezagutzen dutenak)

Teknikarien eta hiritarren arteko harremana ematen denean, “lankidetzaren” balioari jarraiki, teknikaria hiritarren zerbitzura jarriko da. Teknikariaren jokaera hezitzailea izan behar da, bera baita formazio teoriko altuagoa eta prestigioa dela eta errekurtso gehiago dituena normalean.

Adostasunak eta gatazkak prozesuan

Adostasunak eta gatazkak jendarte eta giza harremanen baitan daude, eta beraz, “akordioaren” baliotik gestionatzea da inportanteena: desadostasunak eraikitzeko ere, akordioak behar ditugu.

Hori dela eta, eraiki egin behar den prozesu bat da adostasuna, kultura lehiakorra saihestuz (bestea garaitzea edo bestearen gainetik pasatzea oinarritzen den kultura), edota “nik horrekin ez dut hitz egingo” esan eta gatazka orotik ihes egiten duen portaera ekidituz.

Jokoa arau batzuen beharra

Praktika parte-hartzaileak arrakasta izan dezan, partehartzaile guztiek asumitu eta burutuko dituzten joko arau batzuen beharra du.

Arauak argiak izan behar dira eta egoera desberdinetara egokituko dira. Halaber, partehartzaileen ekarpenak modu eraginkorrean orientatuko ditu. Jakina, prozesu partehartzailea bezain aldakorrak izango dira arauak, eta guztiek ezagutu eta bat egiten duten prozedura baten pean egongo dira.

Prozesuaren faseak

1. Sustatzaileen proposamena eta konpromezua: zer eskaintzen den, hiritargoari zer eskatzen zaion eta emaitzak lortzeko nola egingo den lan, argi izan behar ditu prozesuaren bultzatzaile eta liderrak.

2. Proposamenaren negoziazioa: prozesuaren lehen helburua izango da “pertsona gehiagok konpartitzen duten”zerbait izatea eta horregatik “gureak” direnekin eta “besteekin” negoziatu beharra dago.

3. Diagnostiko adostua: Metodologia partehartzaileak bermatu behar du prozesua komunitate guztientzat egiten dela, hots, prozesua ez dela baten intereserako egiten.

4. Irekiera momentuak eta itxiera edo sintesi momentuak: fase batzuk irekiak izango dira, gure proiektuaren inguruan jende eta talde gehiago bildu nahi izango dugunean; sintesi momentuak ere beharrezkoak dira, adostasunak eraikitzeko edo programatzeko momentuak izango dira hauek.

5. Emaitzak itzuli: prozesua bultzatzen dutenek lortutako emaitzak (azken emaitzak zein emaitza partzialak) hiritargoak ezagutzeko konpromisoa hartzen dute bere gain.

Zalantza barik, prozesu parte-hartzaile orotan ausazko edo ustekabeetarako tartea dago. Aurreikusi ez ditugun momentuak zer-nolakoak izango diren ez dakigu orain, baina hauek datozenean antzeman, iragarri eta aurrera egin ahal izango dugu printzipio metodologiko argiak gure esku badaude.

SARRERA

UPV/EHU unibertsitateko Partaidetza eta komunitate-garapena Masterrean praktiketan dauden ikasle taldea gara. Hemen gaude Irala Auzo Elkartearen kideen eskutik, Iralabarri Planean elkarlanean aritzeko. Auzoan prozesu parte-hartzaile bat martxan jartzeko gatoz eta horretarako auzoan dauden elkarte eta kolektibo ezberdinen laguntza eta dinamizazio lanak burutuko ditugu.

Gure taldeak Masterreko bost ikasle eta praktiketako tutorea osatzen du. Parte Hartuz taldearen lan-talde teknikoaren laguntza eta kolaborazioa dugu, Euskal Herriko auzo eta udal ezberdinetan prozesu parte-hartzaileak garatzen esperientzia handia duen taldeak.

Proposamen honekin oso motibaturik eta konprometituak gaude, besteak beste, auzo honetan ematen diren baldintzak direla eta; Iralaberri Planaren inguruan dauden gogo handiak ikusita; maila politiko, teknikoa eta administratiboan laguntza izateko aukeragatik; eta Auzo Elkarteko indarra eta prestutasuna ikusita.

Auzokideen parte-hartzeak transformaziorako oinarrizko tresnatzat jotzen dugu. Gure lana ez da proposamen teorikoetara mugatuko soilik (esparru desberdinetan nolako auzoa nahi dugun), hiritarrek zer-nolako auzo eredua eraiki nahi duten ezagutzea eta horren inguruan proposamenak egitea dugu helburu.

Betan bizi izateko pentsatua izan den auzoa (eta ez bakarrik lotarako pentsatua), emakumeentzat, nagusi, ume zein gazteentzat den auzoa…, eta batez ere, auzokideek beraiek erabakitzen dute gaur, biharko egunean nolakoa izango den auzoa: nork ezagutzen ditu, bertako bizilagunek baino hobeto, zeintzuk diren auzoko beharrak?

Jendeak egiten dituen ekarpenak ez dira administrazioari luzatzen zaion eskaera-zerrenda hutsa; jendearen ekarpenak elkarrekin hezi eta garatzeko forma bat badirela sinesten dugu, bizilagunen artean loturak indartzeko edo estutzeko modu bat direla hain zuzen ere. Lotura eta harremanak espazio batean bizitzeagatik soilik ez dira ematen; bizilagun gehienak auzotik eratorriak dira,auzoan jaio, auzoan hezi eta auzoan egiten dira. Hau dela eta, Plana auzoaren inguruan, auzoko bizilagunen inguruan eta izate nahiaren inguruan datza.

IRALA AUZOA

KOKAPEN GEOGRAFIKOA

Irala Bilbo hego-mendebaldean kokatuta dagoen auzoa da, Bilboko Errekaldeko zazpigarren barrutian alegia.

Langile auzo bat eraikitzeko helburuarekin, Juan José de Iralak diseinatutako proiektu sozialaren ondorioz sortu zen Irala, XX. Mendearen hasieran. Proiektua “Lorategi-Hiria” (herrixka bat hiriaren barruan) printzipio higienistan oinarritzen zen, eta Vista Alegre zonaldeko Harino Panadera lantegi berriari erlazionatuta egongo zen.

Orografiari dagokionez, erdi-mailako auzoa da: kale estuak ditu, aldapa malda moderatuak dituen kaleak izanik (%10 eta %20ko maldak)

Bizitegi-gune honetan etxebizitza blokeak dira nagusi, lau ikastetxe dagoz eta aipatzekoa da hegoaldean dagoen Eskurtze parke zabala.

Auzoaren muga geografikoak honako hauek dira:

� Iparraldean: Abando (6. barrutia) eta Zabalburu plaza.

� Hegoaldean: Errekaldeberri-Larraskitu auzoa eta A-8 autobidea.

� Mendebaldean: Amezola eta Errekaldeberri – Larraskitu auzoak

� Ekialdean: 5. barrutia; San Frantzisko eta Zabala auzoak; eta Juan de Garay kalea.

BIZILAGUNEK KONTATUTAKO HISTORIA

IRALABARRI Lorategi-Hiri auzo bezala sortu zen, erabat industrializatua zegoen Europatik zetozen lehen korronte urbanistikoak jarraiki, zeinak landatar eremuen nostalgia sentitu eta honetan oinarritutako filosofia erreformista besarkatzen zuten. XX. Mendearen hasieran, Juan José de Iralaren ekimen baten ondorioz sortu zen auzoa. Juan José de Irala Harino Panadera lantegiaren fundatzailea izan zen.

Hasiera batean Harino Panadera lantegiko langileak eta euren familiak bizi ziren Iralan. Auzoa bisitatzeak zinez pena merezi zuen eta noski, auzoan bizitzeak ere. Aldiz, 60.hamarkadan izan zen espekulazioagatik, Bilbon langile auzo “mespretxagarriak” sortzeaz gain, ordura arte mantendu zen auzo eredua suntsitu egin zen: etekinak sortzeko helburuarekin, txalet adosatuak suntsitu eta inolako irizpiderik gabe han eta hemen eraikitzen hasi ziren, frankismo garaiko udaletxearen bermearekin.

Gaur egun, auzoak Alde Zaharraren zati garrantzitsu bat mantentzen du, Auzo Elkarteak hasitako borrokari esker. Elkartea 1968an sortu zen eta suntsipen politika gelditu, egun dagoena mantendu eta Bilboko Plan Orokorraren baitan etxebizitza horiek B babesa izatea lortu dute.

Aitzitik, etxebizitza horiek “modu larri batean zahartzen ari dira”, udalak diru laguntzarik eman ez dituelako; auzokideen egoera ekonomikoa larria denez, ezin diete gastuei aurre egin.

Alarma guztiak duela bost urte eskas piztu ziren. Orduantxe termita plaga batek etxebizitza nahikotxo arriskuan jarri zituen. Geroztik, errehabilitaziorako diru-laguntza batzuk tartean, Alde Zaharra eraldatzen eta lehengo izatea berreskuratzen hasi da, Auzo Elkartearen lanari esker, kasu gehienetan. Hala ere, auzoaren berreskuratzea Plan orokorraren baitan sartu ezik, ematen ari denberreskuratze prozesuak ez du ezertarako balio izango...

Gure auzoa ez da batere ona: gero eta lonja gehiago hutsik daude (negozioa itxi eta lonja ez da berrerabiltzen); aparkaleku eta trafiko arazo larriak ditugu; garraioari dagokionean, auzoa ez dago ongi komunikatuta; auzoko beharrei aurre egiteko lokal sozialak eskasak dira; komertzioa urria da eta beraz, kanpora joan behar dugu erosketak egitera (kanpoan erosi behar ditugun produktu batzuk oinarrizko produktuak dira)... Hau da, guk nahi ez dugun auzo bat daukagu, eta argi eta garbi dugu ze motatako IRALA nahidugun.

PLANTEAMENDUMETODOLOGIKOA

Atal honetan auzoan martxan jartzen saiatu garen prozesuaren planteamendu metodologikoaren berri emango dugu.

Lehenik eta behin, Iralako biztanleriaren analisi sozio-demografikoa egiteko, metodologia kuantitatiboa erabili dugu. Datu objektiboetan oinarrituta, populazioaren banaketaren inguruko datuak jaso ditugu. Ondoren, datuak aztertu eta auzoko beharren inguruan ondorio interesgarriak atera ditugu.

Bigarrenik, metodologia kualitatiboa erabiliz, eta zehazki, kolektibo bakoitzeko kide bati elkarrizketa sasi- egituratuak burutuz, hauek ezagutu ahal izan ditugu: batetik auzoko elkarte-sarea nola egituratzen den eta bestetik, auzoko harreman jokoak (talde barruko zein kanpoko harreman multzoa) zeintzuk diren. Diskurtsoak, interesak, posizioak, pertsonen eta kolektiboen subjektibotasuna eta abar aztertu genituen. Soziograma bat eraiki genuen, taldean eztabaidatua izan zena, eta gizarte sareen eta harremanen pautak ezagutzeko erabilgarria izan zena. Mapa sozial honen bidez aktore sozialen sareak identifikatu, sarearen inguruan gogoeta egin eta harremantzeko estrategiak finkatu genituen.

Hirugarrenik, metodologia partehartzaileak bide izanik (paradigma partehartzailea da gehien interesatzen zaiguna, testuinguru honetan gure lan taldearen ispirituarekin bat datorren paradigma baita), proposatutako tailerrak burutuz (Animazio Soziokulturala, eztabaida, lan dinamikak, AMIA teknikak, asanbladak eta abar) auzoak dituen arazoen gainean lanketa egin dugu, auzoan gehien parte-hartzen dituzten kolektiboen jarduera ildoak, konponbide edo irtenbideak eta perspektibak landuz.

Aipatutako teknikak eta metodoak martxan jarri ostean, eta hauen arteko artikulazioa burutuz, Irala auzoko elkarte-sarearen inguruko panorama osatu dugu. Arazo sozialaren edo fenomenoaren analisia burutzeko teknika eta metodo ezberdinak aplikaturik, prozesuaren momentu eta egoera ezberdinetan suertatu ziren mugak gainditu ahal izan ditugu.

PROZESUAREN MOMENTUAK

2007/12/14: Lan-taldearen aurkezpena kolektiboen aurrean

� Bilera asanblearioak (biltzarren bidez)

� Koordinaziorako barne-bilerak

� Auzoaren behaketa eta ezagupena

� Argazki erreportajeak

2008/1/10: Proiektu parte-hartzailearen aurkezpena auzoko kolektiboekin.

2008/1/23: Elkarrizketa gidoiak prestatu.

Otsaila- Apirila: Kolektibo ezberdineko ordezkariekin elkarrizketak.

Maiatza- Ekaina

Ekimen garrantzitsuetan parte-hartzea:

� Hegoetxearen inaugurazioa

� Inauteriak

� Bilboko Auzoen Koordinadorarekin manifestazioan parte hartu

� Iralako jaiak

2008/5/7 eta 27 eta 2008/6/26. Tailerrak egin

Uztaila- Iraila

� Prozesuaren ebaluazioa

� Azken txostena idatzi

ANALISI SOZIO-DEMOGRAFIKOA

Analisi sozio- demografikoaren bidez lortu nahi den helburua hau da: Irala auzoa pentsatzeko eta auzoaren inguruan hitz egiteko orduan aintzat hartu behar ditugun adierazle eta datu esanguratsuenak plazaratu. Hau dela eta, bildutako datuak administrazio publikotik datoz, honi atxikitzen zaizkion mugak eta abantailak kontutan hartu ditugula. Zentzu honetan, datu hauen defizit nabariena hauen “antzinakotasuna” da (ez dituzte 2007ko publikatu)

Aipatu bezala, analisi honen helburua da Irala auzoko errealitatea gehiago ezagutzea, analisia hainbat esparruetan zentratu dugularik:

� Biztanleria: adina eta sexua, biztanleria- piramidea eta oinarrizko adierazleak (bataz- besteko adina, mediana, adin eta sexu araberako mendekotasun arrazoia,...)

� Migrazio faktorea: lehengo eta gaur egungo migrazioen fenomenoa aztertu, jaioterria aintzat hartuz.

� Jarduera ekonomikoak: enpresa dentsitatea, jarduera adarren establezimenduak,...

� Etxebizitza: okupatuta dauden etxeak eta lokalak, hutsik dauden etxeak eta lokalak,...

� Trafikoa: Juan de Garay kaleko trafikoa adibide moduan hartuta

� Gizarte Zerbitzuak: oinarrizko errentaren inguruko pertzepzioa, etxez etxeko laguntza zerbitzuak...

ADINA GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK GUZTIRA % GUZTIRA %

0 –4 247 234 481 4,08

5- 9 232 187 419 3,56

10 –14 217 194 411 3,49 1.812 %15,38

15 –19 247 254 501 4,25

20 – 24 278 297 575 4,88 1.359 %11,54

25 – 29 404 380 784 6,66

30 – 34 493 459 952 8,08 1.971 %16,73

35 – 39 504 515 1.019 8,65

40 – 44 515 541 1.056 8,97 2.002 %17,00

45 – 49 449 497 946 8,03

50 – 54 346 345 691 5,87

55 – 59 270 348 618 5,25 1.907 %16,19

60 – 64 250 348 598 5,08

65 – 69 276 374 650 5,52

70 – 74 356 459 815 6,92

75 – 79 273 324 597 5,07 2.728 %23,16

80 – 84 120 244 364 3,09

85 eta gehiago 85 217 302 2,56

GUZTIRA 2006 5.562 6.217 11.779 100,00 11.779 %100,00

IRALA. 2006 URTEKO DATUAKBiztanleria adin-taldearen arabera

IRALA. 2006 URTEKO DATUAKBiztanleria- piramidea

BIZTANLERIA PIRAMIDEA- IRALA 2006

0 - 4

5- 9

10 -14

15 - 19

20 -24

25 - 29

30 -34

35 -39

40-44

45 -49

50 - 54

55 - 59

60 -64

65 - 69

70 - 74

75 - 79

80 -84

85 eta gehiago

0 - 4

5 - 9

10 -14

15 -19

20 -24

25 -29

30 -34

35 -39

40 -44

45 - 49

50 - 54

55 - 59

60 - 64

65 - 69

70 - 74

75 -79

80 -84

85 eta gehiago

HOMBRES / GIZONAK MUJERES / EMAKUMEAK

IRALA. 2006 URTEKO DATUAK

Bataz- besteko adina: 44.7 urte

Adin mediana: 42.5 urte

•Biztanleriaren %23ak 65 urte baino gehiago ditu (lautik ia batek)•Biztanleriaren %40ak 50 urte baino gehiago ditu•Biztanleriaren %28,27ak 20-40 urte bitartean du •Biztanleriaren %15,38ak 20 urte baino gutxiago ditu•Biztanleriaren %56ak baino gehiagok 40 urte baino gehiago ditu

Beste adierazle batzuk:

•Adin araberako mendekotasun arrazoia: Biz<15 + Biz>64/ Biz 15 – 64 bitartean x 100= 52,18 pertsonek adin mendekotasuna dute, lanerako adina duten 100 pertsonako

•Sexu araberako arrazoia: gizon/emakume x 100= 89,46 gizonezko daude 100 emakumezko daudenean

Biztanleria adierazleak

IRALA. 2006 URTEKO DATUAK

Migrazio-mugimenduak aztertzeko adierazleakBiztanleria, jatorriko herriaren arabera (IRALA 2006)

Jaioterria BZTANLERIA %

EUSKADI ( 7836 66.52

ESTATU BARRUTIKOA 2941 24.96

ESTATU KANPOKOA 1001 8.49

Ez dago daturik 1 0.008

GUZTIRA 11779 %100

Atzerriko biztanleriaren bilakaera

URTEA GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK GUZTIRA

2002 171 201 372

2004 242 250 492

2006 434 427 861

IRALA. 2006 URTEKO DATUAK

Jarduera ekonomikoen analisia

Enpresa establezimenduak eta enpresa dentsitatea (Estab. / 1000biz.)

URTEA ESTABLEZIMENDUAK Enpresa dentsitatea

2005 734 62.76

2006 661 56.52

Enpresa establezimenduak eta jarduera adarra

Urtea Industria eta

Energia

Eraikuntza Merkataritza eta

konponketa

Ostalaritza Garraioa eta komunikazioak

Finantza bitartekaritza

Inmob. Eta alokairua

Herri administrazioa, defentsa eta

Gizarte segurantza

Hezkuntza Osasuna eta Gizarte Zerbitzuak

Zerbitzu pertsonalak

eta kolektiboak

2005 93 96 205 56 69 20 138 0 24 55 63

2006 74 74 190 53 62 8 115 3 12 21 49

IRALA. 2006 URTEKO DATUAK

Etxebizitzaren egoeraren analisia

Juan de Garay kalean sartzen diren ibilgailuen bataz-besteko datuak

URTEA Eraikinak Okupatuak dauden lokalak

Hutsik dauden lokalak

GUZTIRA LOKALAK

Okupatuak dauden etxebizitzak

Hutsik dauden etxebizitzak

GUZTIRA ETXEBIZITZAK

Biz. / Etxe.

2002 362 627 360 987 4187 396 4583 2.63

2003 348 494 404 898 4294 627 4921 2.59

2004 354 496 403 899 4526 577 5103 2.54

2005 359 496 407 903 4645 596 5241 2.52

2006 362 496 407 903 4711 578 5289 2.50

Trafikoaren analisia, Juan de Garay kalearen adibidea

URTEA IBILGAILUEN BATAZBESTEKOA ORDUKO

IBILGAILUEN BATAZBESTEKOA EGUNEKO

PUNTAKO ORDUAK IBILGAILUAK PUNTAKO ORDUETAN

2003 558 13.392 18 – 19 1278

2004 520 12.480 18 - 19 867

2005 502 12.059 9 -10 848

2006 518 12.432 18 - 19 907

ONDORIOAK

Auzoaren ezaugarri garrantzitsuenak definitu aurretik, analisi sozio-demografikoaren ondorio orokorrak plazaratuko ditugu. Ondorioak ez dira inolaz ere determinanteak; etorkizunean auzoan agertu daitezkeeneszenatokien aurrean pista interesgarriak ematen dituzten ondorioak dira.

•Ezaugarri demografiko nagusiak: populazioaren zahartzea, etorkinen kopuruaren gorakadara moderatu batekin batera, etorkizunean zerbitzu eta laguntza sozialen eskaeren gorakada ekarriko dituena (Oinarrizko errenta eskaeren gorakada adibidez)

•Komertzio eta jarduera ekonomikoei dagokionez, sektore guztien beherakada eta etxebizitza kopuruen gorakada nabarmena (%15,5a),bizitegi-auzoa bihurtzeko arriskua dakarrena (lotarako eta egoteko den auzoa, izana galdu dezakeen auzoa)

• Trafikoari dagokionez, auzoa Bilbo hegoaldeko (Juan de Garay eta Eskurtze) pasabide nagusienetakoa bihurtu da. Auzo barrutik mugitzeko eta auzotik kanpora mugitzeko arazoak daude, besteak beste: biztanleko aparkaleku gutxi daude; garraio publikoaren sarea eskasa da eta ordu frekuentziak murritzak dira; eta auzoko orografiak ez du laguntzen...

Arestian aipatu bezala, ezaugarri hauek auzoaren etorkizunari begira oztopo handiak ekar ditzakete. Halaber, elementu guzti hauek Bilbo moduko hiri handi bateko auzoko populazioaren beharrak zeintzuk diren jakiteko pista interesgarriak ematen dizkigula esan behar dugu.

ELKARTE SAREAREN ANALISIA

Elkarrizketak

Elkartegintzaren errealitatea ezagutzeko sakoneko elkarrizketak burutu ditugu. Alde batetik, udaletxeko teknikariekin (Barruti Kontseilua eta Irala- San Adrian auzoetako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin) eta beste alde batetik, auzoko elkarte-sarearekin eta bereziki hiritargo antolatuarekin (Irala Auzo Elkartea, Berdinak Gara, Jai Batzordea, Gazte Asanblada, Irola Irratia, Izarbeltz, L´Mono, San Frantzisko Parrokia, eta lau Guraso Elkarte: Eskurtze Institutua, Amor Misericordioso, Gallego Gorria eta Camacho). Elkarrizketen bidez ondorioztatutakoa eta gerora burututako tailerretan oinarrituta, sakonera txikiko auzoko elkartegintzaren analisia luzatzen dugu:

Elkarteen aurkezpena: auzoan talde eta elkarte ezberdinak daude, besteak beste:•Irala Auzo Elkartea (IAE): 1968. urtean sortu zen eta aurten elkartearen 40. urteurrena izan da. Geroztik lanean jarraitu du etengabe, eta maila lokalean mugitzen diren mugimendu sozialen artean elkarte aitzindaria da. Gaur egun Iralabarri Plana aurrera eramatea du helburu nagusia.

•Torre-Urizar Auzo Elkartea: jarduerak auzoko zonalde honetan egiten dituzte, beste ekimen asko aurrera eramateko beste elkarteekin kolaboratu eta parte-hartzen dutelarik.

•Jai Batzordea.Momentu desberdinetan (Olentzero, Inauteriak, ekainean ospatzen dituzten jaiak...) jai herrikoiak eta kultura bultzatzea dute helburu eta eginkizun nagusia.

•Berdinak gara. Talde honen helburuak dira: migrazioaren inguruko sentsibilizazioa lortu; elkarbizitza bultzatu; auzoko ekimenetan etorkinen parte-hartzea bilatu.

•Gazte Asanblada:modu asanblearioan antolatu eta modu autogestionatuan funtzionatzen duen gazte taldea da. Auzoko errealitatean inplikatuta dagoen kolektibo aktiboa da.

•Irola Irratia: duela 20 urte auzoan funtzionatzen duen irrati librea, autogestionatua.

•Izarbeltz: astero auzoan biltzen den eta ideología libertarioa duen gazte taldea. Taldeko kideak ez dira auzoan bizi.

•L´Mono:musika, artea, dantza eta abarren inguruan artista gazteen taldea. Auzoan dagoen pabiloi industrial batean dute egoitza.

•Guraso elkarteak: gurasoen lau elkarte daude lau eskola hauetan: Gallego Gorria, Camacho, Amor Misericordioso eta Eskurtze Institutuan.

•Eliza: Bi eliza daude: bata, auzoan bertan eta auzotik kanpo oso ezaguna den San Frantzisko Eliza. Errekurtso eskasak dituzten pertsonei jangela bat eskaintzen dutelako dira ezagun batez ere. Bestea, proiekzio gutxiagoa duen Jose Luis Beltran Eliza da.

•Jubilatuak: Kide asko dituen elkarte bat dago eta udaletxearen lokal eroso bat erabiltzen dute.

Auzo Elkartea

GAZTE

IZARBELTZL’MONO

IROLA

JAI

BERDINAK

Guraso elkartea

Guraso elkartea

Guraso elkartea

Guraso elkartea

ELIZA

JUBILATUEN ELKARTEA

Zentro barrutiko Zuzendaria

Kultura programatzailea

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Koordinatzailea

BARRUTI-KONTSEILUAK GIZARTE EKINTZA SAILA

KULTURA SAILA

UDALBATZA

ZINEGOTZIGOA

HARREMAN ONAEZ DAGO HARREMANIKHARREMAN OFIZIALA

SOZIOGRAMA

Funtsean, soziograma momentu konkretu batean talde, elkarte, udaletxeko teknikari eta administrazioko zenbait organoen arteko harremanak ikusteko tresna bat da. Aipatzekoa da harreman guzti hauek aldatu daitezkeela. Bestalde, teknika hau lantzeko elkarrizketetatik atera dugu informazioa batik bat.

Grafikoan hiru segmentu ikus daitezke: goialdean, hori kolorez, egitura politikoa; erdialdean, berde kolorez, administrazioko sail teknikoenak; azkenik, behealdean, zuri kolorez, auzoan dauden kolektiboak.

Auzo Elkarteak udaletxeko hirigintza sailarekin lotura zuzena dauka. Gainera, beste talde politikoekin komunikazioa dauka. Bestealde batetik, Auzo Elkarteak Barruti kontseiluarekin harreman ahula dauka. Harremanei dagokionez, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak inkomunikatuak daude, nahiz eta bulegoak Zentro Zibikoan bertan izan.

Kolektiboei dagokionez, Irala Auzo Elkartea erreferente nagusia da eta agente ezberdinen arteko koordinazio espazioa dela ikus daiteke. Zentzu honetan, beste kolektiboak biltzen ditu eta hauen errekonozimendua edo onarpena jaso du (Berdinak Gara, Irola Irratia, Gazte Asanblada, Jai Batzordea, Izarbeltz, L´Mono, Gallego Gorria Guraso Elkartea). Kolektibo guzti hauekin komunikazio ona du.

Guraso elkarteak, Eliza eta Jubilatuen elkarteak izan ezik, gainontzeko kolektibo guztien arteko harremana ona da eta hainbat ekimen egiteko modu egonkorrean kolaboratzen dute. Taldeen dinamizatzaile gehienak gazteak direla azpimarratu beharra dago.

Gallego Gorria Guraso Elkartea izan ezik, Guraso elkarteek ez dute harremanik euren artean, ezta beste kolektiboekin ere. Berdinak Gara elkartea Guraso Elkarteen artean harremanak sortzen hasi da, hezkuntza mailan inmigrazioa eta interkulturalitea landuz.

Eliza eta jubilatuen elkarteekin ez dago apenas harremanik. Harremanak ematen direnean, hauek informalak izaten dira. Bi kolektiboek jardueren programa propioa dute eta aipatzeko da San Frantzizko Elizak egiten dituenak: jangela soziala, lan pastolarak, gazte taldeekin egiten duten lana, nazioarteko kooperazio programak, abesbatza eta abar.

Soziograma honetan ez da ageri Ttakun euskara eta kulturaren aldeko plataforma, duela gutxi desagertu egin baita.

ONDORIOAK

•Maila instituzionalean Irola Auzo Elkarteak hirigintza sailarekin komunikazio zuzena dauka, planteamendu formal zein informal batetik ikusita, auzoko eskarien artean hauxe baita eskaera garrantzitsuenetakoa.

•Irala Auzo Elkartea kolektibo desberdinak bere baitan biltzen duen erakundea da. Koordinazio, lan eta jardueren espazioak eta amankomunean dituzten helburuak –PERI edo Iralabarri Plana kasu- bultzatzen ditu.

•Kolektibo gehienek komunikazio eta koordinazio harreman sare estua dute,baita lanak amankomunean egiteko klima egokia ere, kideek duten militantzia anitzak ahalbideratua.

TAILERRAK

INDARGUNEAK:

• Auzo Elkarte bizia, 40 urteko historia daukana

• Kolektibo aktibo ezberdinak (esparru anitzak lantzen dituztenak)

• Lanbide Heziketa Eskola (LHE)

• Kokapen fisikoa. Hiriko irteerarekin ongi komunikatua dagoen berde gune zabala

• Auzo pertenentzia sendoa

• Iralabarri Plana, lan egiteko eta gogoetak egiteko proiektu idatzia

• Indar berriak biltzeko, atzerritar populazio sendoa

• Beste auzoetan dauden kolektiboekin koordinatutako ekimenak

• Ogiaren museoa, jendea erakartzeko

• Bizitzeko espazioak (paseatzeko, poteak hartzeko...)

• AUKERAK

• Aldaketa momentu batean aurkitzen da auzoa (bideen lurperatzea, pabiloien erabilpen berriak,...)

• Iralabarri Plana etorkizunean ezartzeko aukera

AHULEZIAK•Nagusientzat errekurtsoak falta dira (eguneko zentroak, zerbitzupublikoak, osasun zentroa...)

•Aisia, kirola eta kultur eskaintza falta (antzerkia, zinema, frontoia, jatetxeak...), jendea erakartzeko eta auzoan lanpostuak sortzeko

•Herri kultura, auzo kultura, galtzen ari da

•Hiritarrak kolektiboetan gutxi inplikatzen dira eta kopuru aldetik kolektiboetan falta hau nabari da

•Elkarte sarearen lerrokatzea (“betikoek” partehartzea)

•Nagusi zein gazteek autogestionatzeko lokalak falta dira

•Biztanleria berria integratzeko zailtasunak

•Ideologia desberdinetako alderdi politikoen artean konekzio faltaTaldeekin lan egiteko sarea falta da

•MEHATXUAK•Gazteentzako aukera falta (etxebizitza, lana, ikasketak,...)•Udaletxearen jarrera (abondatuak sentitzea, auzo periferikoa izatearen sentimendua)•Alderdi politikoen arteko konekzio eza. Euren arteko liskarrek auzoan eragina dute (adibidez, bideen lurperatzea)•Azpiegitura eta garraio publiko falta•Juan de Garay eta Eskurtze kaleetan trafiko gehiegi•Langile/bizilagunentzako aparkaleku falta. OTA gaizki diseinatuadago.•Memoria Kolektiboarekiko errepresio instituzionala/instituzionalizatua (adibidez, “Hiedra Txaleta”)

PARTEHARTZAILEAK: 17 pertsonaTEKNIKA: Power Point aurkezpena, AMIA teknika (Aukerak, Mehatxuak, Indarrak, Ahuleziak)eta ebaluazio diana

HELBURUA: elkartegintzaren eta auzoko errealitatearen inguruan gogoeta egitea

HELBURUA

Gauza positiboak sendotzeko eta gauza negatiboak

gestionatzeko alternatiba eta estrategiak elkarrekin garatzea

PARTEHARTZAILEAK: 12 pertsona

TEKNIKA:

EASW tailerretan oinarritutako teknika propioa, ideiak bildu eta lehentasunak ezartzeko

GAIAK TALDEKATZEA

1) Plana, momentua

2) Elkarteak klabe positiboan

3) Elkarbizitza, inmigrazioa

4) Pertenentzia, kultura eta “auzo” balioak

5) Auzoko azpiegiturak eta elementu sinboliko positiboak

6) Hiri kokapena, orografía eta diseinua

7) Errekurtso eta zerbitzuen defizitak

8) Eragin politiko eta instituzionala

HELBURUA:

Burututako analisiaren informazio garrantzitsuena sozializatzea edo konpartitzea eta prozesuaren inguruko eztabaida irekitzea.

PARTEHARTZAILEAK: 18 pertsona

TEKNIKA:

Motibazio dinamikak, Power Pointaren aurkezpena, eztabaida irekia

EZTABAIDA ILDOAK:

� Auzoko beharren inguruko beste diskurtsoak ere txertatzea (haurtzaroa, gaztaroa, jubilatuak, emakumeak, etorkinak,...)

� Auzora “ateratzeko” beharra, beste errealitate batzuetara irteteko beharra (eta ez errealitateak “erakartzen” saiatzea)

� Beste errealitate horietara gerturatzeko, ezagutzeko eta hauekin lan egiteko metodologia berri baten beharra (=PARTE-HARTZEA)

EDUKIARI BURUZ

Auzoko beharren inguruko beste diskurtsoak ere txertatzea (haurtzaroa,

gaztaroa, erretiratuak, emakumeak, etorkinak,...)

� Diskurtsoaren erregistroa zabaltzea

� Talde “ez afinekin” ideiak kontrastatzea

� Beste errealitateen ezagutza izatea eta horiekin harremanak edukitzea (modu informatiboan gutxienez)

� Auzoko beharren eta eskaeren artean lehentasunak ezartzea

IKUSPEGIARI BURUZ

Auzora “ateratzeko” beharra, beste errealitate batzuetara irteteko beharra (eta ez errealitateak “erakartzen” saiatzea)

� Ideologikoki ez lerrokatzeko edo sektorializatzeko apustu argia

� Diskurtsoa berdintzea: eskakizun eta problematika berriei zabaltzea

� Beste errealitateek okupatzen dituzten lekuak ezagutzea (egoitzak, inguruak,...) eta euren “jarduera” lekuetatik informazioa izatea

METODOARI BURUZ

Beste errealitate horrekiko gerturatze, ezagutze eta lana egiteko metodologia berri baten beharra (=PARTE-HARTZEA)

� Beste errealitateak ikusgai bihurtu (gazteak- inplikatu, erretiratuak- informatu, emakumeak eta etorkinak- ikusgai bihurtu,...)

� Formakuntzaren beharra teknika parte-hartzaileei dagokionez

� Kolektiboen “koordinadora” ezartzeko beharra, zeina ekimenen “talde sustatzailea” bultzatu edo egingo du, modu antolatu eta koordinatu batean

ESKER ONAK

Irala auzoaren testuinguru historiko eta soziala ezagutzeko, jendeak idatzita utzi dituzten lanak, gogoetak eta ideiak eskertu behar ditugu. Euren lanei esker behar izan dugun informazioa jaso dugu eta horiekiko zor bat daukagu. Bereziki lan hauek eskertu nahi ditugu:

• "Origen socio-urbanístico del barrio de Iralabarri" (Tesina) - Víctor Urrutia Abaigar (1975) Deustuko Unibertsitatea/ Gizarte Zientzia eta Zientzia Politikoen Fakultatea/ Bilbo

• “Irala Iralabarri (1857-1917)” Begoña Cava (1999) Bizkaiko Gaiak / Temas vizcaínos (BBK kutxak argitaratutako lana)

• "... pasan por Iralabarri UN GRAN BARRIO” Emilio Marcos Setién (1999) (BBK kutxak argitaratutako lana)Revista Iralabarri. Iralabarri Auzo Elkartearen aldizkaria

• “IRALA” Bilboko udalarentzat LABEIN-Tecnalia Zentro Teknologikoak prestatutako txostena

Halaber, txosten honetan bildutako lana guztion meritua da. Hainbat pertsona eta kolektiboen lanak txostena posible egin du. Kide hauen lanak goraipatu nahi ditugu bereziki:

• Irala auzoan eta Irala auzoarentzat lanean dauden elkarte, kolektibo eta militanteak. Bereziki, tailerretan parte hartu duten pertsonei eta Irala Auzo Elkarteari. Eurak gabe, plan hau ezinezkoa litzateke.

• Iralako Zentro Zibikoko langileak, euren kolaborazioagatik

• Prozesu honetan zehar euren ideiak plazaratu dituzten erakundeak: Guraso elkarteak, Frantziskanoak, Torre Urizar Auzo Elkartea, Barrutiko kontseilua,...

• Iralako auzokideak, euren tratu eta maitasunagatik.

• Bilboko Udala eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

• Masterreko ikaskideak, ideiak aportatzeagatik.

• PARTE HARTUZ, proiektu honetan parte-hartzeko aukera emateagatik eta horretarako Alvaro Marcos tutorea jartzeagatik

ESKERRIK ASKO Elena, Cynthia, Txisun, Mikel eta Álvaro.

ERANSKIN METODOLOGIKOA

IKERKETA OBJEKTUA

* Irala auzoko elkarte-sarea

HELBURUA

* Elkarte sarea sustatzea, definiziorako tresnekin hornituz, eta IRALABARRI PLANa garatzea.

HELBURU OROKORRA

* Elkarte sarearen bitartez auzoaren diagnostiko parte-hartzailea lantzea

HELBURU ESPEZIFIKOAK

* Auzoaren azterlan sozio- demografikoa egitea (auzotik bertatik)

* Auzoaren elkartegintza aztertzea (Nortzuk gara?, Nola antolatzen gara?, Gure artean ze motatako harremanak existitzen dira?)

* Partehartzeari begira, elkartegintzaren gaitasunak bultzatzea.

METODOLOGÍA

Auzoaren elkarte-sarea modu honetara osatuta dagoela ulertzen dugu: elkarteek (sarearen korapiloak) zein euren arteko harremanak eta elkarrekin lan egiteko gaitasunak (sarearen loturak), sarea osatzen dute.

Auzoko talde, pertsona eta elkarteak diagnostikoa egingo dute. Gogoeta hauen agente dinamizatzaileak soilik izango gara gu.

Diagnostikoa lantzeko prozesua irekia, dinamikoa eta malgua izango da. Prozesuan zehar informazioaren joan-etorriak emango dira agente desberdinen artean.

Auzoak dituen zailtasunak eta auzoaren inguruko ikuspegiak zabaldu eta batzeko, gogoetak eta lan-taldeak anitzak izango dira: sektorialak, tematikoak eta mistoak

ANALISI UNITATEAK:

� AUZO ELKARTEAK

� IRALABARRI PLANA ETA PLANAREN EDUKIAK (Hirigintza, Kultura, Gazteak...)

� AUZOA ETA BIZILAGUNAK (Estratu demografikoak, errealitate fisikoa,...)

EGINBEHARREKO JARDUERAK

� Taldeekin elkarrizketak (kide eta ordezkariekin)

� Bilerak (taldeetako ordezkariekin)

� Hausnarketa-tailerrak

� Talde dinamikak

� Bateratze- saioak

� KRONOGRAMA

1) Auzoa eta auzoko elkarteen analisiak

� Azterlan sozio-demografikoa (txostenen, errolden, ikerketen... informazioa bildu)

� Taldeen ordezkariekin elkarrizketak (taldeen errealitatearen eta talde harremanen egoeren analisia,... )

2) Elkarteen analisiak

� Banakako analisiak eta analisi sektorialak

� Lan-talde homogeneoak

3) Elkarte sarearen analisia

� Baterako analisiak

� Lan talde mistoak

4) Informazioa bildu- informazioa sistematizatu (diagnostikoa)

5) Lana itzultzea eta bat egitea