ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen...

23
ERANSKINA ERANDIOKO AA-21JARDUKETA EREMUAREN EGIKARITZE UNITATEAREN KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE SISTEMAREN BIDEZ Erandioko Udaletxean, 2019ko ….ren ……(e)(a)n BILDURIK: Aitziber Oliban Gutierrez, Erandioko Udaleko alkate-udalburua, Hitzarmen honen ondorioetarako helbidea Udaletxean duena. Eduardo Perales Earle jauna, adin nagusikoa, 14.866.160-H NAN zenbakia duena, jakinarazpenen ondorioetarako helbidea hemen duena: 48950 Erandio, Arriaga-Sakoni Bidea 10. ESKU HARTZEN DUTE Joseba Goikouria Zarraga jauna, Erandioko Udalaren ordezkari gisa, Hitzarmen hau egilesteko berariaz ahaldundu dena, legeria aplikagarriak eta, hain zuzen ere, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.b) artikuluak oro har ematen dizkion ahalmenak betez. Hitzarmen honi akordio hori erantsi zaio, 1. eranskin gisa. Eduardo Perales Earle jauna, Industrias Juno S.A. sozietatearen izenean eta ordezkaritzan. Sozietate horren egoitza Erandion (48950) dago, Arriaga-Sakoni Bideko 10. zenbakian, eta haren IFK A48081194 da. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan dago erregistratuta, 671. liburukian, 388. liburuan, 175. folioan, 4.082 orrian, lehenengo inskripzioa izanik. Iraunaldi mugagabeko sozietate gisa eratu zen, Bilboko notario Guillermo Barquín Seguín jaunak 1977ko urtarrilaren 3an baimendutako eskriturari (2. protokolo-zenbakiduna) jarraikiz, eta haren estatutuak Sozietate Anonimoen indarreko Legera egokitu dira, Bilboko notario José Ignacio Uranga Otaegui jaunak 1992ko uztailaren 15ean baimendutako eskrituraren (3.580. protokolo-zenbakiduna) eskutik. Egintza honetarako ahalmenak haren aldeko ahalordetze- eskritura publikotik datorkio; eskritura hori 1990eko martxoaren 9an Bilboko notario José Ignacio Uranga Otaegui jaunaren aurrean (1.211. prokolo zenbakiarekin) egiletsi zen eta agiri honi erantsi zaio, 2. eranskin gisa. Esku hartzen duten guztiek aitortzen diote elkarri hitzarmen hau formalizatzeko nahikoa lege- gaitasuna, eta, horrenbestez, hau

Transcript of ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen...

Page 1: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

ERANSKINA

ERANDIOKO AA-21 JARDUKETA EREMUAREN EGIKARITZE UNITATEAREN KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE SISTEMAREN BIDEZ

Erandioko Udaletxean, 2019ko ….ren ……(e)(a)n

BILDURIK:

Aitziber Oliban Gutierrez, Erandioko Udaleko alkate-udalburua, Hitzarmen honen ondorioetarako helbidea Udaletxean duena.

Eduardo Perales Earle jauna, adin nagusikoa, 14.866.160-H NAN zenbakia duena, jakinarazpenen ondorioetarako helbidea hemen duena: 48950 Erandio, Arriaga-Sakoni Bidea 10.

ESKU HARTZEN DUTE

Joseba Goikouria Zarraga jauna, Erandioko Udalaren ordezkari gisa, Hitzarmen hau egilesteko berariaz ahaldundu dena, legeria aplikagarriak eta, hain zuzen ere, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.b) artikuluak oro har ematen dizkion ahalmenak betez. Hitzarmen honi akordio hori erantsi zaio, 1. eranskin gisa. Eduardo Perales Earle jauna, Industrias Juno S.A. sozietatearen izenean eta ordezkaritzan. Sozietate horren egoitza Erandion (48950) dago, Arriaga-Sakoni Bideko 10. zenbakian, eta haren IFK A48081194 da. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan dago erregistratuta, 671. liburukian, 388. liburuan, 175. folioan, 4.082 orrian, lehenengo inskripzioa izanik. Iraunaldi mugagabeko sozietate gisa eratu zen, Bilboko notario Guillermo Barquín Seguín jaunak 1977ko urtarrilaren 3an baimendutako eskriturari (2. protokolo-zenbakiduna) jarraikiz, eta haren estatutuak Sozietate Anonimoen indarreko Legera egokitu dira, Bilboko notario José Ignacio Uranga Otaegui jaunak 1992ko uztailaren 15ean baimendutako eskrituraren (3.580. protokolo-zenbakiduna) eskutik. Egintza honetarako ahalmenak haren aldeko ahalordetze-eskritura publikotik datorkio; eskritura hori 1990eko martxoaren 9an Bilboko notario José Ignacio Uranga Otaegui jaunaren aurrean (1.211. prokolo zenbakiarekin) egiletsi zen eta agiri honi erantsi zaio, 2. eranskin gisa. Esku hartzen duten guztiek aitortzen diote elkarri hitzarmen hau formalizatzeko nahikoa lege-gaitasuna, eta, horrenbestez, hau

Page 2: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

ADIERAZTEN DUTE

Lehena.- Hitzarmen honen xede den kudeaketa-eremua: Erandioko AA-21 Jarduketa Eremuaren Egikaritze Unitatea

Hitzarmen hau AA-21 Egikaritze Unitateaz ari da, Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidioarioetan eratu zenaz. Arau horiek Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Sailaren 1990eko apirilaren 5eko (1990eko ekainaren 13ko BAO) eta 1992ko martxoaren 13ko (1992ko apirilaren 14ko BAO) foru-aginduen bidez onetsi ziren behin betiko. 1992ko martxoaren 13ko foru-aginduan, Foru Sail horrek Arau Subsidiarioak etendako eremuetan egikari zitzaten adierazi zuen, eta eremu horien artean Industrias Juno-ren gunea zegoen. Horren ondoren, Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidioarioak 1993ko ekainaren 4ko 126. BAOn argitaratu ziren.

Modu gehigarrian, Erandioko udaleko osoko bilkurak, 2011ko irailaren 29ko ohiko bileran, behin betiko hau onetsi zuen: «Udal Plangintzaren Arau Subsidiarioen xedapen-aldaketa AA-21 eremuan espazio libre publikoen sistema lokala kentzeko» (2013ko apirilaren 19ko 75. BAO).

Eremu hori garatzeko jarduketa-sistema ituntze-sistemaren bidezkoa izatea xedatzen da xedapen-aldaketa horretan.

Bigarrena.- AA-21 jarduketa-eremuaren xehetasun-azterketa eta Hirigintzako Jarduketa Programa.

Adierazitako egikaritze-unitatearen antolamendu xehea, AA-21 Jarduketa Eremuaren Xehetasun Azterketaren bidez garatu da. Azterketa hori 2018ko azaroaren 29ko udaleko osoko bilkuraren erabakiaz onetsi da behin betiko (2019ko otsailaren 19ko 35. BAO).

Hirigintzako Jarduketa Programa, bestetik, erregelamendu bidez izapidetu ondoren, Alkatetzaren 2019ko ….ren …..ko Dekretuaren bidez onetsi da behin betiko (2019ko …ren …ko BAO ).

Hirigintzako Jarduketa Programa horrek, 2011ko irailaren 29an udalbatzak onetsitako xedapen-aldaketaren arabera, Unitatea kudeatu eta egikaritzeko ituntze-sistema ezarri du.

Page 3: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

Hirugarrena.- Legezko zehaztapenak

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 160.3. artikuluak xedatzen duenez, “hitzarmen-sistema plangintzak ezartzen duenean, premiazkoa izango da Hitzarmen Batzarra eratzeko beharrezko diren jabeek aurreko paragrafoan araututako hitzarmen-proposamena aurkeztea Udalari, proposamena behin betiko onartu eta sei hilabeteko epean gehienez ere”.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluak xedatzen duenez, hitzarmen- edo ituntze-sistema bidez jardun ahal izateko, beharrezkoa izango da betiere hitzarmen bat sinatzea eta hitzarmen horretan gutxienez lurzoruaren jabetzaren % 50 baino gehiagok honako konpromiso batzuk bere egitea, eta Hirigintza Hitzarmenei buruzko Zazpigarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoaren arabera, konpromiso horiek xede hau dute: “hitzarmena egiten denean indarrean dagoen plangintza kudeatu eta egikaritzeko zehaztapenak eta baldintzak jartzea”. Ekainaren 30eko 2/2006 Legearen arabera, hitzarmenaren eduki zehatza Udalak ezarriko du, interesdunek edo udal-administrazioak berak proposatuta.

Hitzarmen honek, hortaz, ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 160.2.artikuluan ezarritako konpromisoak barne hartzen ditu.

Laugarrena .- Lurzoruaren jabetza

AA-21 Egikaritze Unitatearen azalera osoa 34.294,47 metro koadrokoa dela zehaztu du

Xehetasun Azterketaren IE-03-A Lurzati Planoak.

Hitzarmen honetan agertutako jabearenak diren finken azalera 22.900,32 metro koadrokoa da; hots, Unitate horren eremuaren azaleraren % 66,78.

Hitzarmen honi erregistro-finken zerrenda erantsi zaio, 3. eranskin gisa, eta finka horien titulartasuna, azalera eta ehunekoak zehazten dira horretan.

Hitzarmen hau formalizatzen da, ondoren, Unitatean barne hartu diren gainerako jabeak atxikitzeari utzi gabe –atxikiz gero, horiek hitzarmena sinatuko lukete.

Page 4: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

Bosgarrena.- Hitzarmen hau izapidetzea

Erandioko Udalak hitzarmen hau izapidetu behar du, onetsi arte, baita Ituntze Batzarraren Estatutuak ere (hitzarmen honekin batera doazenak). Udalari dagokio hitzarmen hau onestea, eta aldez aurretik jendeurreko informazio denboraldia zabaldu beharko da, hogei egunez gutxienez, eta hitzarmenaren eduki osoa Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da; eduki horri buruz alegazioak aurkeztu ahal izango dira (2/2006 Legearen Zazpigarren Xedapen Gehigarria, zortzigarren atala). Xede horietarako, hitzarmen hau –horren testu ….ko …. ren ….ko …zenbakidun Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean– …. ko …..ren …..ko Alkatetzaren Dekretuaren bidez onetsi zen.

Azaldutako guztiagatik, AA-21 Egikaritze Unitatearen hirigintza Ituntze Sistema bidez eraldatu eta kudeatzea sustatzearren, esku-hartzaileek Hitzarmen hau sinatu eta formalizatzen dute, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 160. artikuluan eta hurrengoetan eta aplikagarri diren gainerako arauetan xedatutakoaren arabera, hauekin bat etorriz:

HIZPAKETAK

LEHENENGOA.- Hitzarmenaren xedea

Erandioko AA-21 Egikaritze Unitatearen eremuaz Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau sinatzen dute esku-hartzaileek, AA-21 Egikaritze Unitatearen hirigintzaren kudeaketa Ituntze Sistema bidez garatzea sustatzearren, eta, horretarako, hitzarmen honen bidez, Udalarren aurrean jarduketa hori bermatzearren.

BIGARRENA.- Alderdien konpromisoak eta betebeharrak

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan adierazitako konpromisoak arautu eta bere egitea da Hirigintza Hitzarmen honen xede. Horra hor, konpromisoak:

a. Ituntze Batzarra osatzea Lege beraren 161. artikuluan xedatutakoaren arabera. b. Batzarraren bidez birpartzelazio-agiria egitea, jarduketaren onurak eta kargak ekitatez

banatzeko. c. Nahitaez eta doan laga beharreko lursailen eta ondasunen ekarpena egitea, Legean,

plangintzan edo Hitzarmenean ezarritako bezala d. Jarduketa-unitateari Legeak, plangintzak edo hitzarmenak izendatutako urbanizatze-

karga guztiak bere kontura izatea eta urbanizatzearen, azpiegituren eta zerbitzuen obra guztiak egikaritzea.

Page 5: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

A. Ituntze Batzarra eratzea

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 161.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo hilabetean eratuko da Ituntze Batzarra eskritura publiko bidez. Batzarraren eraketa, batzarrak berak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko du eta modu frogagarrian eta banan-banan jakinaraziko die Jarduketa Unitateko ondasun eta eskubideen titular guztiei. Titular horiek hilabete bateko epea izango dute batzarreko kide egiteko, eta epe hori pasatakoan, batzarrean parte hartzeari uko egiten diotela iritziko zaio (161.2. artikulua), eta idatziko den birpartzelazio-proiektuak egikaritze-unitateko finka guztiei eragingo die. Finka horien jabeak Hitzarmen Batzarreko kide izan ala ez izan (164. artikulua). Batzar horren izaera “hirigintzako plangintza egikaritzeko hirigintzako intereseko elkartea” denez, Batzar hori Hirigintzako Intereseko Elkarteen Erregistroan erregistratu beharko da (162.1. artikulua) eta Batzarreko Zuzendaritza Organoko karguetarako, batzarkideak, pertsona fisikoak, izendatuko dira nahitaez. Batzarreko zuzendaritza-organoko kide izango da, beti, Udalaren ordezkari bat (162.2. artikulua).

B. Birpartzelazio Proiektua egitea

2/2006 Legearen 163.3. artikuluaren arabera, Batzarrak birpartzelazioa egiteko ahalmena edo eskumen publikoa du, Unitateko onurak eta kargak ekitatez banatzeko. Birpartzelatzea nahitaezkoa izango da, eta, lehenik, Batzarrak onartuko du, Batzarrean sartutako jabetza-kuoten gehiengo osoz, eta, gero, jendaurrean jarriko da dagokion Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta, eta jabe eta interesdun guztiei bidaliko zaie jakinarazpena. Udalari dagokio, nolanahi ere, proiektua behin betiko onartzea, lehenago jendaurrean egoteko eta entzunaldia egiteko epean izan diren alegazioei buruz ebazpena hartuta. C. Legean, plangintzan edo hitzarmenean ezarritako baldintzen arabera, nahitaez eta doan laga beharreko lursailak eta ondasunak ekartzea

Nahitaez eta doan laga beharreko lursailak Xehetasun Azterketan eta Hirigintzako Jarduketa Programan xedatu eta ezarri denaren arabera lagako dira, hori guztia, 2/2006 Legearen 25.1.b. artikuluaren arabera.

D. Urbanizazioaren kargak

2/2006 Legearen 25.1.b.2.c. artikuluak ezarri duenez, hiri-lurzoru finkatugabearen jabeek “jarduketa horri dagozkion urbanizazio-karga guztiak ordaindu beharko dituzte eta, hala badagokio, jarduketa-eremuko obrak epe barruan egikaritu”.

Xede horretarako, Batzarrak Urbanizazio Proiektua egingo du eta, Udalak behin betiko onartu ondoren, urbanizazio-obrak kontratatu eta egikarituko ditu, ondoren, udalean hartzeko, hori guztia, Xehetasun Azterketan eta Hirigintzako Jarduketa Programan ezarri diren epe eta zehaztapenen arabera.

Page 6: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

HIRUGARRENA.- Erandioko Udalak bere gain hartu dituen betebeharrak

Erandioko Udalak bere gain hartu du plangintza egikaritzeko behar izango diren tresnak prestasunez izapidetzea, eta, batez, ere, Birpartzelazio eta Urbanizazio Proiektuak onartzea.

LAUGARRENA.- Bermeak

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 160.6. artikuluak xedatzen duenez, jabeek Administrazioaren aurrean bereganatzen dituzten konpromisoei dagokienez, Hitzarmenaren sinatzaileek urbanizatze-kargen zenbatekoaren % 7ren abala formalizatu eta entregatuz bermatuko dituzte konpromisook.

Hirigintzako Jarduketa Programaren datu ekonomikoen arabera, urbanizazio-kostuen gutxi gorabeherako zenbatekoa 1.454.974,92 € da. Kostu horiek gutxi gorabeherakoak dira, Urbanizazio Proiektutik ondorioztatuko direnen zain. Hortaz, abalaren zenbatekoa 101.848,11 € izango da. Erandioko Udalak hala erabakitzen duenean kitatuko da abal hori. BOSGARRENA.- Egikaritze Unitateko urbanizazio-obrak egikaritzea

Jarduketa Eremuko urbanizazio-obrak Erandioko Udalak onartuko duen Urbanizazio Proiektuaren arabera egikarituko dira.

Nolanahi ere, urbanizazio-obrak egikarituko dituen enpresa urbanizatzailea hautatu eta kontratatzerakoan, kontratazio publikoari aplikagarri zaizkion printzipioak beteko dira, legezko baldintzen arabera, alegia.

SEIGARRENA.-Erregistratzea eta publikotasuna

Udaleko hirigintza-hitzarmenen Erregistro eta Agiritegi administratiboan, behin betiko testuaren ale osoaren idazpena egingo da, eta horren behin betiko testuaren eta, halakorik badute, horri erantsitako agirien ale oso bat gordeko da. Udal-erregistroaren arduradunak emandako egiaztagiriak bakarrik sinestamenduko du, lege-ondorio guztietarako, hitzarmenen edukia, eta Jabetza Erregistroan erregistratu ahal izango da egiaztagiri hori (2/2006 Legearen Zazpigarren Xedapen Gehigarriaren bederatzigarren atala).

Page 7: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

ZAZPIGARRENA.- Hitzarmenaren izaera eta erregimen juridikoa Hitzarmen honek izaera juridiko-administratiboa du eta horretan xedatutakoaren arabera ez ezik, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen Zazpigarren Xedapen Gehigarriaren eta, zuzenean edo analogiaren bidez, aplikagarri zaizkion administrazio-zuzenbideko gainerako arauen arabera ere arautuko da. Zuzenbide pribatuko arauak ordezko zuzenbide moduan aplikatuko dira. Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordena izango da eskuduna hitzarmen hau sinatzen duten alderdien artean sor daitezkeen auzigaiak ebazteko.

Eta, alderdiek, ados daudela adierazteko, eta hori jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, Hitzarmen honen bi ale sinatzen dituzte, ondore bakarrerako, goian adierazitako lekuan eta datan.

Stua.- Aitziber Oliban Gutierrez Stua.- Eduardo Perales Earle Erandioko alkatea Industrias Juno S.A.,pp

Page 8: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

3. eranskina

Lurzat

iak Jabea Helbidea Erregistro-finkak

Bilboko 7. Jabetza Erregistroa

Azalera (metro koadroak)

Ehunekoa (%)

1 Industrias Juno S.A, Arriaga-Sakoni Bidea 10 48950 Erandio

Finka-zk.: 15.592 Finka-zk.: 5.832 Finka-zk.: 8.458 Finka-zk.: 14.366 Finka-zk.: 17.027

22.900,32 66,78

2 Juan Alberto Urruticoechea Elorduy

Biltosan kale partikularra 1, 5.a 48930 Areeta (Getxo)

Finka-zk.: 17.029 4.246,06 12,38

3 Erandioko Udala Irailaren 23A Plaza, 1 48950 Erandio

Finka-zk.: 805 1.810,26 5,28

4 Santiago Rodrigues Valente San Jose auzoa 14 48950 Erandio Landa

Finka-zk.: 2.185 1.322,74 3,86

5 Autos Ortasa S.L. Fátima Industrialdea z/g (Enekuri gaina) 48950 Erandio

Finka-zk.: 1.265 514,45 1,50

6 Francisco Borinaga López Joseba Mikel Borinaga Urquijo Yonakone 7 48650 Barrika (Bizkaia)

Finka-zk.: 10.678 199,07 0,58

7 Autos Ortasa S.L. Fátima Industrialdea z/g (Enekuri Gaina) 48950 Erandio

Finka-zk.: ° 1.265 63,28 0,18

8 María José Pérez Ruiz Lucrecia Vega Alvarez

Agirre Lehendakariaren etorbidea 137, 004 lonja 48015 Bilbo

Finka-zk.: 1.908 67,24 0,20

9 Maria Jesús Egaña Aresti Jesus Egaña Aresti Maria Luisa Egaña Aresti Maria Nieves Aresti Madariaga

Maria Luisa Egaña Aresti Karl Marx 12- 2. ezk. beheko solairua 48950 Astrabudua-Erandio

Finka-zk.: 994 66,94 0,20

10 Erandioko Udala Irailaren 23A Plaza, 1 48950 Erandio 1.814,40 5,29

11 Bizkailur S.A. Azpiegiturak S.A.M.P. Kanariar Uharteen kalea 21, 2.-3.a 48015 Bilbo

Finka-zk.: 19.235 1.289,71 3,76

Guztira 32.294,47 100

Page 9: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

ERANDIOKO AA-21 EGIKARITZE UNITATEAREN ITUNTZE BATZARRAREN ESTATUTUAK

A U R K I B I D E A Lehen kapitulua: Xedapen orokorrak 1. artikulua - Izena 2. artikulua - Izaera 3. artikulua - Gaitasuna 4. artikulua – Jarduketa-eremua eta indarreko plangintza 5. artikulua – Xedea eta helburuak 6. artikulua - Egoitza 7. artikulua - Iraunaldia 8. artikulua – Tutoretzako hirigintza-erakundea Bigarren kapitulua: Batzarkideak eta horien eskubideak eta betebeharrak 9. artikulua – Ituntze Batzarraren osaera 10. artikulua – Partaidetza-kuotak 11. artikulua – Finken edo kuoten titularkidetasuna 12. artikulua – Batzarkideen eskubideak 13. artikulua - Batzarkideen betebeharrak Hirugarren kapitulua: Gobernu-organoak 14. artikulua – Gobernu-organoak: zerrendaketa I. Atala: Batzar Nagusia 15. artikulua – Batzar Nagusia: izaera 16. artikulua - Batzar Nagusiaren eskudantziak 17. artikulua – Bertaratzeko eskubidea 18. artikulua - Deialdiak 19. artikulua - Eratzea 20. artikulua – Bilera-erregimena eta quorum orokorra 21. artikulua – Berariazko quorumak 22. artikulua – Erabakiak betearaztea 23. artikulua – Aktak eta ziurtagiriak II. Atala: Batzarburua 24. artikulua – Izendapena eta agintaldia 25. artikulua - Eginkizunak. 26. artikulua – Ordezkapena.

Page 10: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

III. Atala: Idazkaria 27. artikulua – Izendapena eta karguaren agintaldia 28. artikulua - Eginkizunak 29. artikulua - Ordezkapena Laugarren kapitulua: Araubide ekonomikoa eta juridikoa

I. Atala: Araubide ekonomikoa 30.artikulua – Ituntze Batzarraren diru-sarrerak 31. artikulua - Ituntze Batzarraren gastuak 32. artikulua – Ekarpenak ordaintzea 33. artikulua - Kontabilitatea 34. artikulua - Jarduketa: printzipioak II. Atala: Araubide juridikoa 35. artikulua – Estatutuen indarraldia 36. artikulua - Betearazpena 37. artikulua – Errekurtso administratiboak 38. artikulua - Interdiktuak 39. artikulua – Hirigintza-kontrolerako erakundea 40. artikulua – Ituntze Batzarraren erantzukizuna Bosgarren kapitulua: Desegitea eta kitatzea 41. artikulua – Ituntze Batzarra desegitea 42. artikulua – Kitatzea Xedapen Gehigarria Eranskina: Egikaritze Unitateko lurzatien jabeak

Page 11: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

ERANDIOKO AA-21 EGIKARITZE UNITATEAREN ITUNTZE BATZARRAREN ESTATUTUAK

LEHENENGO KAPITULUA: XEDAPEN OROKORRAK 1. artikulua.- Izena “Erandioko AA-21 Egikaritze Unitatearen Ituntze Batzarra” izenarekin eratu da Ituntze Batzar hau (aurrerantzean, “Batzarra”), eta hori Estatutu hauen eta aplikagarri diren gainerako xedapenen arabera arautuko da. 2. artikulua.- Izaera Izaera administratiboa, berezko nortasun juridikoa eta gaitasun juridiko osoa eta bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasun osoa izango ditu Batzarrak. Ituntze Batzarra eratu izana Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintzako Intereseko Elkarteen Erregistroan erregistratzen denetik izango du Batzarrak nortasun juridikoa. Erandioko Udalaren administrazio-tutoretzapean jardungo du Batzarrak. 3. artikulua.- Gaitasuna Gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa izango ditu Batzarrak bere helburuak betetzeko. Hortaz, mota guzietako ondasunak eskuratu, eduki, erreibindikatu, trukatu, kargatu edo besterendu ahal izango ditu, edozein tituluren bidez; orobat, kontratuak egin, obrak egikaritu, betebeharrak hartu, ezarritako errekurtsoak aurkeztu eta legeetan ezerritako akzioak egikaritu. 4.artikulua.- Jarduketa-eremua eta indarreko plangintzaren esparrua «Udal Plangintzaren Arau Subsidiarioen xedapen-aldaketa AA-21 eremuan espazio libre publikoen sistema lokala kentzeko» delakoaren bidez (xedapen-aldaketa hura Erandioko udaleko osoko bilkurak behin betiko onetsi zuen 2011ko irailaren 29an (2013ko apirilaren 19ko 75. BAO)) eta, modu gehigarrian, AA-21 Jarduketa Eremuaren Xehetasun Azterketaren bidez (azterketa hori 2018ko azaroaren 29ko udaleko osoko bilkuraren erabaki batez onetsi zen behin betiko (2019ko otsailaren 19ko 35. BAO)) eta Hirigintzako Jarduketa Programaren bidez (hori Alkatetzaren 2019ko ….ren …..ko Dekretu bidez onetsi da behin betiko (2019ko …ren …ko BAO )) mugarritutako eta industria-erabilerako hiri-lurzoru finkatugabeko AA-21 Egikaritze Unitatearen barruan dauden lursailek osatzen dute jarduketa-eremua. Egikaritze Unitatearen azalera osoa 34.294,47 metro koadrokoa da, edozelan ere, Birpartzelazio Proiektuan egin eta egiaztatu beharreko behin betiko neurketa egiteari utzi gabe. 5. artikulua.- Xedea eta helburuak Batzarraren helburu nagusia, 4. artikuluan adierazitako eremuan hirigintza-plangintza ituntze-sistemaren bidez kudeatu eta egikaritzea izango da. Xede horretarako, Batzarrak Egikaritze Unitatea garatzen bukatzeko behar izango diren ekintza guztiak egin beharko ditu; jarraian, Batzarraren xede eta helburu batzuk zerrendatuko dira, baina zerrenda hori adierazteko besterik ez da eta horrek ez dakar inolako mugarik:

Page 12: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

A. Jarduketa-eremuko lursailen jabeak eta Batzarreko kide egingo direnak elkartzea; haiek, nork bere ondasun eta eskubideen titularra izaten jarraitzen duela, guztien akzio baten partaide izango dira, Birpartzelario Proiektuaren arabera, hirigintza-plangintza egikaritzeko eta jarduketaren onurak eta kargak ekitatez banatzeko.

B. Xede horretarako aurreikusitako eragiketa teknikoak, juridikoak eta materialak burutzea, batez ere, Birpartzelario Proiektua eta hirigintzari buruzko arauetan ezarritakoaren arabera behar den beste edozein hirigintza-tresna idatzi eta izapidetzea eta Udalari aurkeztea, behin betiko onets dezan.

C. Hirigintza Proiektua idaztea eta Udalari aurkeztea, behin betiko onets dezan. D. Urbanizazio-obrak esleitzea, ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 172. artikuluan

xedatutakoa betetze aldera. E. Ituntze Batzarraren kide guztien interesak kudeatu eta Estatuko administrazioko,

autonomia-erkidegoko administrazioko, foru-administrazioko edo udal-administrazioko agintari eta erakunde guztien aurrean defendatzeko jokabidea bere gain hartzea, baita epaile eta auzitegi guztien aurrean, maila eta jurisdikzio guztietan, eta partikularren aurrean ere, eta, horretarako, bere izenean edo batzarkideen izenean egokitzat jotzen dituen akzioak egikaritzea edo Batzarraren edo batzarkideen aurkako prozeduretan defendatzea.

F. Edozein jabari- edo administrazio-egintza eskuratu, eduki, kargatu edo burutzea, legeak ezartzen dituen mugekin bakarrik, modu fiduziarioan Batzarraren ondarea osatzen duten ondasunen gainean, eta, hain zuzen ere, Egikaritza Unitate barruko finken gainean.

G. Batzarra Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintzako Intereseko Elkarteen Erregistroan erregistraraztea eta horri alta ematea, dagozkion zerga-ondorioak izan ditzan.

H. Batzarkideek Unitatea antolatzeko eta antolamendua egikaritzeko egin dituzten ordainketa guztiak bere gain hartzea, dagokion froga aurkeztu ondoren.

I. Indarreko legeriaren arabera dagokion eskubideak, eskumenak eta jarduerak egikaritzea, oro har, eta, bereziki, Egikaritze Unitatearen hirigintza-garapenerako beste edozein jarduketa.

6. artikulua.- Egoitza Batzarraren egoitza soziala hau da: 48009 Bilbo, Juan de Ajuriaguerra kalea 4, 1.a, eskuina. Egoitza hori aldatu ahal izango da, Batzar Nagusiak berariaz erabakitzen badu, eta aldatuz gero, hirigintzako organo eskudunei jakinarazi beharko die. 7. artikulua.- Iraunaldia Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintzako Intereseko Elkarteen Erregistroan erregistratzen den egunetik aurrera hasiko du Batzarrak bere kudeaketa-jarduera. Ituntze Batzarraren iraunaldia mugagabea izango da bere helburu soziala guztiz betetzen duen arte, Estatutu hauetan Batzarra desegiteko arrazoiez ezarri denaren kalterik gabe. 8. artikulua.- Tutoretzako hirigintza-erakundea Erandioko Udalak kontrolatuko du Batzarraren kudeaketa. Udalari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio, Estatutu hauetan aurreikusita dagoen moduan. Helburu horretarako, Udalak Estatutu hauen 39. artikuluan ezarritako zereginak erabiliko ditu, baita ordenamendu juridikoak ematen dizkionak ere.

Page 13: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

BIGARREN KAPITULUA: BATZARKIDEAK ETA HORIEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK 9. artikulua.- Ituntze Batzarraren osaera Eskubide osoko batzarkide eta Batzar Nagusiko partaide izango dira Egikaritze Unitatean dauden edo Unitateari atxikitako lursailen jabeak, legeak ezarritako moduan horren kide izatea erabakitzen badute, baita Udalaren ordezkari bat ere. Ituntze Batzordea eratu ostean eta horri atxikitzeko epeak igaro ondoren, ezin izango da jabe gehiagorik sartu, Batzar Nagusiak berariaz besterik erabakitzen ez badu behintzat. Estatutu hauek edo atxikitze-eskritura sinatu izanak, eskubide eta betebehar horiek onartzea dakar, eta onarpen hori ezin da atzera bota; haiek ez betetzeko arrazoi bezala ezin da alegatu haiek ez direla ezagutzen. Ezein batzarkide ezingo da Batzarretik joan horri atxiki ostean, jabari-eskubideen subrogazioan izan ezik. Horri dagokionez, Batzarkideek beren lursailak besterendu ahal izango dituzte, baina eskualdaketaren tituluan berariaz geratuko da jasota Batzarraren eraketa eta eskualdaketa egiten duenak Batzarrari egin dion eransketa, baita eskuratzaileak Ituntze Batzarraren Estatutu hauek eta Birpartzelazio Proiektua –onartuta balego– onartzen dituela ere. Dena den, ez da Batzarkide indibidualaren nolakotasuna galduko, eta horren kausadunak ez du hura eskuratuko, Jabetza Erregistroan erregistratu den titulua Batzar Nagusiari modu frogagarraian jakinarazten zaion arte. Edozelan ere, birpartzelaziotik ondorioztatzen diren eskubide eta betebeharrekin lotuko geratuko dira lursailak, inolako etenik gabe. 10. artikulua.- Partaidetza-kuotak Partaidetza-kuotak aldi baterako zehaztuko dira, Birpartzelazio Proiektua onetsi arte, Unitatearen barruan dauden finken hasierako azaleraren arabera, Estatutu hauen Eranskinean dagoen lurzati-planoaren arabera. Kuota hori Eranskin horretan adierazten da. Birpartzelazio Proiektua onetsi ostean, behin betiko partaidetza-kuota horretan zehaztuko dena izango da. Estatutuen Eranskinean aldi baterako esleitutako partaidetza-kuotek eta Birpartzelazio Proiektuak behin betiko zehaztuko dituenak, Ituntze Batzarraren kide bakoitzaren portzentajezko botoa eta jarduketa-sistemaren ondorio diren eskubide eta betebeharretan izango duten partaidetza zehaztuko dituzte. 11. artikulua.- Finken edo kuoten titularkidetasuna Titular batzuek finka beraren jabetza indibisoan badute, finkaren titularkideek agiri fede-emaile batean pertsona bakarra izendatu beharko dute Batzarrean guztien ordezkari izateko ahalmen nahikoarekin. Edozelan ere, hori ez da oztopoa izango titularretariko batzuk Batzarrean sartu ahal izateko, kuota guztiak ordezkatzen ez badituzte ere. Horrelakoetan, horien botoen balioa, bakoitzaren titulartasunarekiko proportzionala izango da. Titularkide guztiek erantzukizun solidarioa izango dute Batzarraren aurrean beren egoeratik ondorioztatzen diren betebeharren gainean. Jabetza horizontalaren araubideko jabekideen erkidego bateko finkaren bat ukituta badago, erkidegoaren ordezkaria horren Presidentea izango da, ondorio guztietarako.

Page 14: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

12. artikulua.-Batzarkideen eskubideak Hauek dira Batzarkideen eskubideak: A. Euren jabetzako lursailen gaineko jabari-ahalmenak erabiltzea inolako mugarik gabe,

salbu eta legean, indarreko hirigintza plangintzan, estatutuetan eta gobernu-organoek Batzarraren eskumeneko gaiei buruz hartutako erabakietan ezarritakoak.

B. Batzar Nagusiaren bileretara bertaratzea eta horretan parte hartzea hitz egiteko eta botoa emateko eskubidearekin, eta erabakiak hartzen parte hartzea, bakoitzak bere partaidetza-kuotaren arabera.

C. Batzarraren kudeaketa- eta administrazio-organoetako kideak hautatzea eta horretarako hautatua izatea.

D. Bere jabetzako lursailak besterentzea, kargatzea edo bestelako xedatze-egintzak egitea, Estatutu hauetan jasota dauden mugekin, dagokion kuotarekin batera; eskuratzailea subrogatuta geratuko da, salmentarik badago, saltzaileak Batzarrean dituen eskubide eta betebeharretan. Eskualdaketa edo besterentzea Batzarrari modu frogagarrian jakinarazten ez zaion bitartean, saltzailea izango da kudeaketa bateratuaren ondoriozko betebehar guztien erantzulea.

E. Birpartzelazio Proiektuan esleitzen zaizkion lurzatiaren edo lurzatien banakako edo jabekidetzako titulartasuna eskuratzea, kuoten proportzioen arabera, eta ordezko kalte-ordainak jasotzea, horrelakorik bada.

F. Batzarraren gobernu-organoen erabaki eta ebazpenak aurkaratzea, Estatutu hauetan ezarritako moduan eta betekizunen arabera.

G. Unitatearen kudeaketarekin loturiko eta egokitzat jotzen dituen proposamenak eta iradokizunak aurkeztea eta Batzarraren jardunari buruzko informazioa jasotzea.

H. Kuoten behin betiko kitapena jasotzen denean, kuoten proportzioaren arabera, horrekin batera, Batzarraren ondarearen dagokien zatia jasotzea.

I. Estatutu hauetan eta lege xedapen aplikagarrietan ezarritakoaren arabera dagozkien gainerako eskubideak.

13. artikulua.- Batzarkideen betebeharrak Ituntze Batzarreko kideek betebehar hauek izango dituzte: A. Indarreko hirigintzako plangintzaren aginduak betetzea eta Batzarreko gobernu-

organoek hartutako erabakiak betetzea; horrek ez du eragotziko bidezkoak izan litezkeen errekurtsoak aurkeztu ahal izatea.

B. Batzarrak eskatzen dituen finken jabetzari buruzko agiriak eta tituluak aurkeztea, eta horien gaineko egoera juridikoak, errealak edo pertsonalak aitortzea. Batzarrak Jabetza Erregistroari eskatuko dio orri-bazterreko oharra idatz dezan, lursailak ituntze-sistemari datxezkion betebeharrak betetzearekin lotuta geratzen direla idatziz jasota gera dadin.

C. Batzarrean sartzerakoan, jakinarazpenak bidaltzeko helbidea zehaztea; helbide hori eta ondorengo aldaketak Erregistroan jasoko dira. Erregistro hori Erakundeko Idazkaritzan egongo da.

D. Jabetzan eragina izan dezaketen gorabeherak jakinaraztea Batzarrari, eta beren lursailen jabari-titulartasuna eta erregistro-egoera erregularizatzea.

E. Batzarrak betebeharrei eta mantentzeei aurre egiteko eskatzen dituen kuotak edo zenbatekoak ordaintzea, baita igorriko diren urbanizazio-kuotak ere, adierazitako epeen barruan. Berandutzeak egonez gero, dagokien eskubide sozialak egikaritzea eten egingo da, baina ondare-eskubideak ez dira ukituko.

F. Batzarra eratu aurretik Unitatearen antolamendu edo urbanizaziorako egindako gastu guztiak beren gain hartzea.

Page 15: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

G. Urbanizazio-obrak egikaritzeko, materialak uzteko, instalazio osagarriak egiteko edo

Batzarraren helburuak betetzearekin loturiko beste edozein xedetarako beren finkak okupatzea baimentzea.

H. Hilabete bat lehenago gutxienez Batzarrari jakinaraztea beren lursaila edo partaidetza-kuota besterentzeko asmoa.

I. Estatutu hauetan, hirigintza-plangitzan eta indarreko xedapenetan xedatutakoaren arabera dagozkien gainerako betebeharrak.

HIRUGARREN KAPITULUA: GOBERNU ORGANOAK 14. artikulua.- Gobernu-organoak: zerrendaketa Hauek izango dira Ituntze Batzarraren gobernu-organoak: A. Batzar Nagusia B. Batzarburua C. Idazkaria LEHENENGO ATALA: BATZAR NAGUSIA 15. artikulua.- Batzar Nagusia: izaera Batzar Nagusia da Ituntze Batzarraren organo erabakitzaile gorena. Batzarkide guztiek eta Erandioko Udaleko ordezkari batek osatuko dute hori, eta guztiek beren eskumeneko gaiei buruzko erabakiak hartuko dituzte, eta guztiek, disidenteek eta bertaratu ez direnek ere, erabakiak bete beharko dituzte, horien kontra aurkez litezkeen akzioen kalterik gabe. 16. artikulua.- Batzar Nagusiaren eskudantziak Batzar Nagusiari eskumen hauek dagozkio:

A. Ituntze Batzarraren Estatutuak aldatzea, gero Administrazioak ontzat emateko, bidezkoa balitz.

B. Ituntze Batzarraren aurrekontuak onartzea eta, horren urbanizazio-gastuei aurre egiteko, derramak jartzea.

C. Urbanizazio-obrak egiteko behar izango diren kredituak hartzea. D. Edozein berme eta, batez ere, hirigintza-organoek Ituntze Batzarrak hartutako

betebeharrak bermatzeko eskatzen dituztenak abalatu, bermatu edo eratzea. E. Estatutuetan ezarritakoaren arabera, Batzarra desegiteko proposamena

erabakitzea. F. Birpartzelazio- eta urbanizazio-proiektuak idaztea kontratatzea eta, hala balegokio,

hirigintza-plangintza aldatzekoari buruzkoak edo eremua kudeatzeko behar izango den beste edozein tresnari buruzkoak.

G. Urbanizazio-obrak egikaritzeko lanak kontratatzea eta horiek egikaritzean lehentasuna zehaztea.

H. Ituntze Batzarra eratu aurretik egin eta onartutako proiektuak onartzea, baita aurretik jarritako urbanizazio-gastuak ere, eta kontzeptu horiengatik egindako ordainketak itzultzea.

I. Urbanizazioa Erandioko Udalari ematea, hark hori zaintzeaz ardura dadin. J. Batzarburua eta idazkaria izendatzea. K. Kudeaketarako behar izango diren guztiak eta Batzarreko beste organo bati ez

dagozkionak.

Page 16: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

17. artikulua- Bilkuretara bertaratzeko eskubidea Batzar Nagusiaren bilkuretara Ituntze Batzarreko kide diren pertsona fisikoak eta pertsona juridikoen ordezkariak bertaratu ahal izango dira –Estatutuetan ezarritako mugak eta betekizunak kontuan hartuta–, baita Erandioko Udaleko ordezkari bat ere. Batzarkideek, idatziz, Batzar Nagusian ordezkatuko dituzten pertsonak izendatu ahal izango dituzte. Bilera jakinetarako edo modu orokorrean izenda ditzakete, eta modu orokorrean egiten badute, Batzarburuari jakinarazi beharko diote modu frogagarrian izendapenaren baliogabetzea, gertatzen denean, zeren eta betekizun hori betetzen ez bada, ordezkariaren esku-hartzea balioduntzat joko baita. 18. artikulua.- Deialdiak Batzarburuaren ekimenez eta berak deituta bilduko da Batzar Nagusia, bere eskumeneko erabakiak hartzeko bezainbat aldiz. Ituntze Batzarreko edozein kidek ere egin dezake Batzar Nagusiaren bilera baterako deia, baldin eta berak edo beste batzarkide batzuekin elkartuta, partaidetzaren % 10 baino gehiago badu; eskabide horretan aztegaiak adierazi beharko ditu; horrelakoetan, Batzar Nagusiaren bilkura eskabidea jasotzen denetik hogei eguneko epearen barruan egin beharko da. Bi moduotan, gai-zerrenda eta deialdia Idazkariak bidaliko ditu, Batzarburuak aginduta, gutun ziurtatuen bidez edo jaso izana frogatzen duen beste edozein moduren bidez (telefaxa edo posta elektronikoa), gutxienez, bilkura-eguna baino bost egun baliodun lehenago. Deialdian bilkuraren tokia, eguna eta ordua adieraziko dira, baita Batzar Nagusiak ezagutu eta erabaki beharreko aztergaiak ere. Batzar Nagusiaren deialdiak eskatuko du Batzarraren egoitza sozialean bilkura egingo den eguneko gai-zerrendari buruzko agiriak batzarkideen eskura egon daitezela, bulegoko ordutegian eta bilkura egingo den aurreko egunera arte. 19. artikulua.- Eraketa Batzar Nagusia lehenengo deialdian behar bezala eratuko da, baldin eta partaidetza-kuota guztien gutxienez ehuneko berrogeita hamarra ordezkatzen duten batzarkideak bertaratzen badira, zuzenean edo ordezkari bidez. Ondorio horietarako ez dira kontuan hartuko Batzarrean eskubide sozialak etenda dituzten jabeak, 32. artikuluan xedatutakoaren arabera. Quorum hori lortu ez bada, ordu-erdi igaro ostean, Batzar Nagusia baliozko moduan eratutzat joko da bigarren deialdian, bertaratukoen kopurua eta kuota edozein direla ere; edonola ere, Batzarburuak eta Idazkariak, edo horien legezko ordezkariek, egon beharra dute. Baldin eta batzarkide guztiak edo euren ordezkariak, Idazkaria eta Erandioko Udaleko ordezkaria bilduta daudela, aho batez erabakitzen badute Batzar Nagusia egitea, baliozko moduan eratuko da hori, aurretik deialdirik egin beharrik gabe, eta aho batez egokitzat joko dituzten gaiei buruz aritu ahal izango dira, eta edozein gairi buruz erabakiak hartu ahal izango dira.

Page 17: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

20. artikulua.- Bilkuren erregimena eta quorum orokorra. Batzar Nagusia Batzarburuaren zuzendaritzapean garatuko da; izan ere, horrek antolatuko ditu eztabaidak, zuzenduko ditu deliberazioak eta erabakiko du gaiak behar bezala eztabaidatu direla, eta, egokia balitz, ondoren erabakia bozkatzeko. Batzar Nagusiaren erabakiak kuoten –bertaraturikoak edo ordezkaturikoak– gehiengo soilaren bidez hartuko dira. Botoak zenbatzeko, partaidetza-kuotak batuko dira. 21. artikulua.- Berariazko quorumak. Partaidetza-kuota guztien % 50 baino gehiago biltzen duten kuoten batzarkideen aldeko botoa behar izango da gai hauei buruzko erabakiak hartzeko:

A. Estatutuak aldatzea. B. Ituntze Batzarra desegiteko proposatzea.

22. artikulua- Erabakiak betearaztea Batzar Nagusiaren erabakiak berehala izango dira betearazleak, baldin eta Estatutu hauetan ezarritakoaren arabera hartu badira, horien kontra aurkez daitezkeen akzio jurisdikzional edo administratiboen kalterik gabe. 23. artikulua.- Aktak eta ziurtagiriak Batzar Nagusiaren bilkura bakoitzeko akta bana idatziko da eta hurrengo bilkuran onartu beharko da. Batzarkideek edo hirigintza-organoek eskatuz gero, Ituntze Batzarreko Idazkariak, Batzarburuak ontzat emanda, erabakien ziurtagiriak egin beharko ditu. BIGARREN ATALA: BATZARBURUA 24. artikulua- Izendapena eta agintaldia Batzar Nagusiak izendatuko du Batzarburua, eta bere agintaldiak bost urte iraungo du. Berriro ere hauta liteke, beste horrenbeste urteko agintaldietarako, berariazko erabakiak direla bide. 25. artikulua- Eginkizunak Batzarburuaren aginpideak hauek izango dira: A. Batzar Nagusiaren bilkuretara deitzea, horietan buru izatea, horiek etetea eta

amaitzea, eztabaidak bideratzea eta boto-berdinketak kalitateko botoaren bidez ebaztea.

B. Ituntze Batzarra mota guztietako negozio juridikoetan ordezkatzea, eta ordezkaritza erabiltzeko ahalmena eta agintea hirugarrenei ematea, arlo judizialean nahiz judizioz kanpoko arloan aritzeko.

C. Batzar Nagusiaren aktak, egingo diren ziurtagiriak eta eskatzen diren agiri guztiak baimentzea.

Page 18: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

D. Ituntze Batzarraren funtsak administratzea; haren izenean, kreditu edo aurrezki eta

gordailu kontu-korronteak ireki, jarraitu eta ixtea, banketxeetan edo kreditu eta aurrezkiko mota guztietako erakundeetan; kontu horiek erabiltzea, taloi, txeke eta gainerako ordainketa-tresnen bitartez; gutunak, ordainagiriak eta frogagiriak sinatzea; merkataritzako efektuak igorri, onartu, endosatu, deuseztatu eta deskontatzea; kanbio-letrak ez onartu edo ordaintzeagatik protestatzea eta, oro har, Ituntze Batzarraren jarduerak eskatu ohi dituen banku-eragiketak garatzea.

E. Batzar Nagusiaren erabakiak burutu eta betearaztea. F. Premiazkoa denean, era guztietako erabakiak hartzea, gai hori beste gobernu-organo

batzuei badagokie ere, egingo den lehenengo bilkuran organoei horien berri emateari utzi gabe, horri buruzko behin betiko erabakia har dezaten.

G. Edonolako akzio administratiboak eta jurisdikzionalak burutzea, Ituntze Batzarraren kontra hasitako prozedurei aurka egitea eta, azken finean, era guztietako agintaritza judizialen eta administratiboen aurrean agertzea horietan aztertzen diren prozeduretan eta espedienteetan, zuzenean edo ahaldunen bidez, haiek izapidetu arte jarraitzea eta txostenak edo irizpenak eskatzea.

H. Hirigintza-organo eskudunei horietan ondorioak izan behar dituzten erabakien berri ematea.

I. Karguari datxezkion edo Batzar Nagusiak bere esku uzten dituen eginkizun guztiak. 26. artikulua.- Ordezkapena Batzarburua ez badago edo gaixotzen bada, horrek izendatuko duen batzarkideak ordezkatuko du eta, hori ezean, partaidetza-kuotarik handiena duenak. Batzarburuaren kargua hutsik geratzen bada, aldi baterako modu berean beteko da, Batzar Nagusiaren bilkura egin arte. HIRUGARREN ATALA: IDAZKARIA 27. artikulua.- Izendapena eta agintaldia Batzar Nagusiak izendatuko du Idazkaria eta bere agintaldiak bost urte iraungo du. Berriro ere hauta liteke, beste horrenbeste urteko agintaldietarako, berariazko erabakiak direla bide. Batzarkide bat nahiz Batzarrekoa ez den pertsona bat izenda daiteke kargu horretarako, eta kanpokoa bada, ordaindu beharko zaio. 28. artikulua.- Eginkizunak Idazkariaren aginpideak hauek izango dira: A. Batzar Nagusiaren bilkura guztietara nahitaez bertaratzea. B. Batzar Nagusiaren bilkuren aktak egitea eta bozketen emaitza nahiz hartutako erabakiak bertan jasotzea eta horiek horretarako bideratutako Akta Liburuetan transkribitzea. C. Akta Liburuen edukiaren gaineko ziurtagiriak egitea, Batzarburuaren oniritziarekin. D. Batzar Nagusiak bere esku utzi dituen zeregin juridiko-administratiboak egitea, hala balegokio.

Page 19: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

E. Ituntze Batzarraren kide guztiak zerrendatuko diren Liburu-Erregistro batez arduratzea, eta horretan kideen izen-abizenak, helbideak, Batzarrean noiz sartu diren, partaidetza-kuotak eta egokitzat jotzen diren gainerako datuak adieraziko dira. F. Ituntze Batzarraren agiriak zaintzea. G. Ituntze Batzarraren kide anitzeko organoen deialdiak egitea, behar adinako denboraz. H. Oro har, Ituntze Batzarra eta horren organoak eta haren administrazioa behar bezala dabiltzala zaintzea. 29. artikulua- Ordezkapena Idazkaria ez badago edo gaixotzen bada, horren kargua Batzar Nagusiko kide batek –Batzarburuak izendatuko duenak– beteko du aldi baterako. Kargua hutsik geratzen bada, aldi baterako modu berean beteko da, Batzar Nagusiaren bilkura egin arte. LAUGARREN KAPITULUA: ARAUBIDE EKONOMIKOA ETA JURIDIKOA I. ATALA: ARAUBIDE EKONOMIKOA 30. artikulua.- Ituntze Batzarraren diru-sarrerak Hauek izango dira Ituntze Batzarraren diru-sarrerak: A. Batzarkideen ohiko ekarpenak edo kudeaketaren gainekoak, Ituntze Batzarraren jardueraren ohiko gastu orokorrak ordaintzeko, eta ezohiko ekarpenak, urbanizazio-gastuak edo Ituntze Batzarraren helburuak betetzeko behar den zeinahi gastu ordaintzeko. Partaidetza-kuoten arabera finkatuko dira ekarpenak, haiekiko proportzionalki, eta Batzar Nagusiak zehaztuko ditu. B. Eskuratuko diren diru-laguntzak, kredituak, dohaintzak, eta horrelakoak. C. Hirigintza-xedeak burutzeko beste Entitate edo Erakunde batzuekiko hitzarmenetatik datozen partaidetzak eta diru-sarrerak. D. Legez lortuko den zeinahi baliabide. 31. artikulua.- Ituntze Batzarraren gastuak Jarduera hauek sortuko dituzte Ituntze Batzarraren gastuak: A. Hirigintza-jarduera sustatzea. B. Urbanizazio-lanak gauzatzea. C. Profesionalen, administrarien, haurtzaindegiko langileen eta abarren zerbitzu-sariak ordaintzea. D. Urbanizazioa eta zerbitzuen funtzionamendua zaintzea, Udal-administrazioari eman arte. E. Ituntze Batzarra eratu aurretik Unitatearen antolamendu edo urbanizaziorako eta aurretiko urbaniazio-lanak egikaritzeko edo dagozkion proiektuak nahiz agiriak egiteko egindako gastu guztiak itzultzea. F. Ituntze Batzarraren helburuak eta xedeak betetzeak dakarren beste edozein gastu.

Page 20: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

32. artikulua.- Ekarpenak ordaintzea Batzarburuak, Ituntze Batzarrak batzarkideek ordaindu beharreko diru kopuruak zehaztu ostean, diru kopuru horiek ordaintzeko modua eta baldintzak zehaztuko ditu. Ekarpen horien zenbatekoa, Batzar Nagusiak ezarritako Ituntze Batzarreko kideen partaidetza-kuotekiko proportzionala izango da. Kontrako erabakirik ezean, Ituntze Batzordeko kideek ordaindu beharreko diru kopuruen ordainketa hilabeteko epean egingo da, Batzarburuak ordainketa erabakitzeko hartutako erabakia jakinarazten den egunetik aurrera. Epe hori igarotakoan, batzarkideren batek dagokion diru kopurua ordaindu ez badu, berankor deklaratuko dute, eta legezko interesa gehi ordaindu gabeko diru kopuruaren edo zatikiaren hiru puntu aplikatuko zaizkio, eta errekargu hori aplikatuko zaio borondatezko ordainketaren epea amaitzen den egunetik, ordaindu egiten den egunera arte. Azken epe hori igarotzen bada ordainketa egin gabe, Batzar Nagusiak Udalari eskatu ahal izango dio premiamendu-bidez ordainarazteko. Ondorio horietarako, Batzar Nagusiko Idazkariak, Batzarburuaren oniritziarekin, ziurtagiria egingo du zor hori jasota gera dadin, eta horrek eraginkortasun berearazlea izango du. Edonola ere, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen denetik ordainketa gauzatu arte, batzarkide berankorrari Ituntze Batzarrean dagokiozkion eskubide sozialen egikaritzapena eten egingo zaio. Kasu horretan, gehiengo kalifikatuak behar dituzten erabakiak batzarkide horren partaidetza kentzen kalkulatuko dira. 33. artikulua.- Kontabilitatea Erakundearen kudeaketa ekonomikoa, liburuetan edo egindako eragiketen berri emateko eta horietatik eman beharreko kontuak ondorioztatzeko egokiak diren euskarrietan adieraziko da. 34. artikulua- Jarduketa: printzipioak Ituntze Batzarraren jarduketa ekonomia, azkartasun eta eragingarritasun arauen arabera garatuko da, batzarkideen prestazio pertsonalaren bidez, `prestazio hori nahikoa ez balitz behintzat. II. ATALA: ARAUBIDE JURIDIKOA 35. artikulua.- Estatutuen indarraldia Estatutu hauek, onartu ondoren eta Hirigintzako Intereseko Elkarteen Erregistroan erregistratu ostean, Administrazioak eta Ituntze Batzarreko kideek bete beharko dituzte. Estatutuetan aldaketarik egitea erabakitzeko, Administrazioak aldaketa onartu beharko du eta hori Hirigintzako Intereseko Elkarteen Erregistroan erregistratu beharko da, dagozkion ondorio guztiak ekar ditzan.

Page 21: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

36. artikulua.- Betearazpena Ituntze Batzarreko gobernu-organoen ekintzak eta erabakiak berehala izango dira betearazleak, geroago hirigintza-organoen baimena behar izango dutenak izan ezik, eta batzarkideei modu sinesgarrian jakinarazi beharko zaizkie, eta, une horretatik aurrera, eraginkortasun juridiko osoa izango dute. 37. artikulua.- Errekurtso administratiboak Ituntze Batzarraren organoen erabakien kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Udalari, hilabete bateko epean, hartutako erabakia jakinarazten den egunetik edo horren berri izaten den egunetik zenbatzen hasita. Errekurtsoa jarri izanak ez du eragotziko erabakia betearaztea, zeren eta Ituntze Batzarraren erabaki guztiak berehala betearazleak baitira, Administrazioak edo auzitegiek betearazpena etetea xedatzen ez badute behintzat. 38. artikulua- Interdiktuak Ituntze Batzarreko kideek ezin izango dute interdikturik sustatu Ituntze Batzarreko gobernu-organoek kideen finken gaineko xedatze-ahalmen fiduziarioaren arabera hartutako ebazpenen kontra edo haiek betearazten egindako jarduera materialaren kontra. Ezin baliatuko da ezein interdiktu-akziorik, Ituntze Batzarrak bere jarduketa-eremu materialaren barruko ondasunak okupatzen baditu, ondasun horiek beharrezkoak badira hirigintza-antolamenduaren arabera ekin beharreko urbanizazio-obrak egikaritzeko. 39. artikulua.- Hirigintza-kontrolerako erakundea Ituntze Batzarrak Erandioko Udalaren kontrolepean jardungo du. Hortaz, Erandioko Udalari egokituko zaizkio antolamenduan emandako eskudantziak eta, batez ere, eginkizun hauek:

A. Ituntze Batzarrean parte hartzea, bere ordezkariaren bitartez. B. Ituntze Batzarraren eraketa onartzea horren Estatutuekin batera, eta Batzarra

eratzeko akordioa eta eskritura Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintzako Intereseko Elkarteen Erregistrora bidaltzea, erregistra dadin, baita agerkai horien aldaketa ere.

C. Ituntze Batzarrari laguntzea batzarkideren batek zor dizkion zenbatekoak kobra ditzan, hala balegokio, premiamendu-bidez.

D. Birpartzelazio-proiektuak eta urbaniazio-proiektuak izapidetzea, behin betiko onartzen diren arte.

E. Hirigintza-legeriatik ondorioztatzen diren guztiak eta, horien artean, Ituntze Batzarraren erabakien kontra sustatutako gora jotzeko errekurtsoak ebaztea eta Birpartzelazio Proiektua Jabetza Erregistroan erregistratzeko administrazio-titulua egitea.

Page 22: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

40. artikulua.- Ituntze Batzarraren erantzukizuna Ituntze Batzarra Estatutu hauetatik, indarreko plangintzatik eta hirigintza-legeriatik ondorioztatzen diren betebeharren erantzule zuzena izango da Udalaren aurrean eta, bereziki, Unitatea osorik urbanizatzea egikaritzearen erantzulea, obraren ezaugarri teknikoei nahiz hura bukatzeko eta Udal Administrazioari emateko epeei dagokienez, alegia. Zehatzeko ahala egikaritzea Administrazio eskudunari egokituko zaio, kasu guztietan. Ituntze Batzarrak arau-hausleei edo arau-haustetik onurak eskuratu dituztenei jasanarazi ahal izango die bere kideen egiteen edo ez-egiteeen ondorioz berari ezarritako isunen zenbatekoa. Zenbateko horiek ordainarazteko, dagokion epean ordaintzen ez badira, Ituntze Batzarrak Administrazioari eskatu ahal izango dio hura premiamendu-bidez bil dezan. V. KAPITULUA: DESEGIN ETA KITATZEA 41. artikulua- Ituntze Batzarra desegitea Arrazoi hauek direla bide desegingo da Ituntze Batzarra: A. Estatutu hauetan adierazitako xedeak bete egin direlako. Horretarako, Batzar Nagusiaren erabakia behar izango da, eta, ondoren, Udalak onartu beharko du. B. Batzar Nagusian Ituntze Batzarra aurretiaz desegiteko erabaki delako eta, ondoren, Udalak erabaki hori onartu duelako, hartutako betebeharrak eta horrelakoetarako zehaztutako erantzukizun subsidiarioak betetzeari utzi gabe. Ituntze Batzarra automatikoki deseginda geratuko da batzarkide bakarra egon bezain laster, eta horrek Batzarraren eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da. Edozelan ere, Udalak onartu beharko du desegitea. 42. artikulua- Kitapena Ituntze Batzarra desegitea behar bezala erabaki ondoren, Batzarburuak hori kitatzeari ekingo dio eta, horretarako, Batzar Nagusiak emandado argibideak hartuko ditu kontuan; horretarako, kredituak kobratu eta zorrak ordainduko dira, eta soberakina, balego, batzarkideen artean banatuko da, Batzarrean duten partaidetza-kuoten arabera, eta horren erregistroa Hirigintza Intereseko Elkarteen Erregistrotik ezerezteko aginduko da. XEDAPEN GEHIGARRIA Estatutu hauek arautzen ez duten orotan, honako hauek hartuko dira oinarri: Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea, Hirigintza Kudeaketari buruzko Araudia, eta horiekin bat datozen gainerako xedapen osagarriak, eta, osagarri moduan, Kapital Sozietateei buruzko Legea.

Page 23: ERANSKINA KUDEKAKETA ARAUTZEKO HITZARMENA ITUNTZE … · 2019-11-05 · 30eko 2/2006 Legearen 160.2. artikuluan eta horren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Hitzarmen hau

ERANSKINA

ERANDIOKO AA-21 EGIKARITZE UNITATEKO LURZORUEN JABEAK

Lurzatiak

Jabea Helbidea Erregistro-finkak Bilboko 7. Jabetza Erregistroa

Azalera (metro koadroak)

Ehunekoa (%)

1 Industrias Juno S.A, Arriaga-Sakoni Bidea 10 48950 Erandio

Finka-zk.: 15.592 Finka-zk.: 5.832 Finka-zk.: 8.458 Finka-zk.: 14.366 Finka-zk.: 17.027

22.900,32 66,78

2 Juan Alberto Urruticoechea Elorduy

Biltosan kale partikularra 1, 5.a 48930 Areeeta (Getxo)

Finka-zk.: 17.029 4.246,06 12,38

3 Erandioko Udala Irailaren 23A Plaza, 1 48950 Erandio

Finka-zk.: 805 1.810,26 5,28

4 Santiago Rodrigues Valente San Jose auzoa 14 48950 Erandio Landa

Finka-zk.: 2.185 1.322,74 3,86

5 Autos Ortasa S.L. Fátima industrialdea z/g (Enekuri Gaina) 48950 Erandio

Finka-zk.: 1.265 514,45 1,50

6 Francisco Borinaga López Joseba Mikel Borinaga Urquijo Yonakone 7 48650 Barrika (Bizkaia)

Finka-zk.: 10.678 199,07 0,58

7 Autos Ortasa S.L. Fátima industrialdea z/g (Enekuri Gaina) 48950 Erandio

Finka-zk.: 1.265 63,28 0,18

8 María José Pérez Ruiz Lucrecia Vega Alvarez

Agirre Lehendakariaren etorbidea 137, 004 lonja 48015 Bilbao

Finka-zk.: 1.908 67,24 0,20

9 Maria Jesús Egaña Aresti Jesus Egaña Aresti Maria Luisa Egaña Aresti Maria Nieves Aresti Madariaga

Maria Luisa Egaña Aresti Karl Marx 12- 2. ezk. beheko solairua 48950 Astrabudua-Erandio

Finka-zk.: 994 66,94 0,20

10 Erandioko Udala Irailaren 23A Plaza, 1 48950 Erandio

1.814,40 5,29

11 Bizkailur S.A. Azpiegiturak S.A.M.P. Kanariar Uharteak 21, 2.a-3ª 48015 Bilbo

Finka-zk.: 19.235 1.289,71 3,76

Guztira 32.294,47 100