Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu...

31
TOPONIMIA TXIKIA ARAUTZEKO IRIZPIDEAK (lan egiteko kodeketa) Eskuartean duzun lan hau ez da berria, Onomastika batzordeak ordenagailuetan, arautze lanetan, erabiltzeko onartu dituen irizpideen moldaketa baizik. Irizpideak zehatzago ezagutu nahi dituenak Patxi Salaberri batzordekideak idatzi eta Batzordeak hobetsitako “Nafarroako Toponimia Nagusia Normalizatzeko Irizpideak” eta bereziki Patxik berak Mikel Gorrotxategiren laguntzarekin burututako Toponimia Txikia Normalizatzeko Irizpideak” (lehenago Patxik egindako Nafarroa Toponimia eta Mapagintza liburuko metodologiaren garapena dena) ikusi beharko ditu. Esku artean duzun hau Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aginduz burutu da, 2002-03an egiteko zegoen Bizkaiko toponimiaren berrikusketan erabiltzeko kodeketa da. Abiapuntua, Deiker-ek, HPSrentzako Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako toponimia ikerketa eta arautze-lanetan (1986-1992) erabilitakoa bazen ere, aldaketa ugari egin behar izan dira horrez geroztik arauetan egon diren zuzenketak direla- eta, arrazoi horrengatik oso bestelakoak direlarik. Erabiltzearen ondorioz, sor daitezkeen zalantzak argitzeko, aipatu lanok aztertu behar dira. Batzordeak bere esker ona adierazi nahi die Mirari Alberdiri eta Mikel Gorrotxategiri hartu zuten lanagatik. Laburdurak: D= Dokumentatua. A= Ahoz bildua. e = euskarazko toponimoari ezarri beharreko araua r = erromantzezko toponimoari ezarri beharreko araua. (1.) = Parentesi artean ageri diren zenbakiak Toponimia Txikia Arautzeko Irizpideak deritzon argitalpenari dagokie. (lehen x.x.) = Parentesi artean ageri den lehen x.x. hori aurreko kodeketan zuen zenbakia da. Oharrak: Arau batzuk (4.3. adibidez) bada ezpada sartu dira, aurreikusten ez dugun baina ager daitekeen arazoren bat saihesteko eta hori dela eta ez dago adibiderik. ARAUAK A) Toponimoen tratamendua 0.0.0. Arautzean arazorik ez duten toponimoak. 0.0.1. Arautzean arazorik ez duten toponimoak: dokumentatutako izena aldaketarik gabe arautuko da dagokien hizkuntzan dokumentuetako grafiak eta gaur egungoak bat datozenean. Altube, Armentia, Elizondo,... Tulebras, Villanueva, Aldeacueva...

Transcript of Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu...

Page 1: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

TOPONIMIA TXIKIA ARAUTZEKO IRIZPIDEAK (lan egiteko kodeketa)

Eskuartean duzun lan hau ez da berria, Onomastika batzordeak ordenagailuetan, arautze lanetan, erabiltzeko onartu dituen irizpideen moldaketa baizik. Irizpideak zehatzago ezagutu nahi dituenak Patxi Salaberri batzordekideak idatzi eta Batzordeak hobetsitako “Nafarroako Toponimia Nagusia Normalizatzeko Irizpideak” eta bereziki Patxik berak Mikel Gorrotxategiren laguntzarekin burututako “Toponimia Txikia Normalizatzeko Irizpideak” (lehenago Patxik egindako Nafarroa Toponimia eta Mapagintza liburuko metodologiaren garapena dena) ikusi beharko ditu. Esku artean duzun hau Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aginduz burutu da, 2002-03an egiteko zegoen Bizkaiko toponimiaren berrikusketan erabiltzeko kodeketa da. Abiapuntua, Deiker-ek, HPSrentzako Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako toponimia ikerketa eta arautze-lanetan (1986-1992) erabilitakoa bazen ere, aldaketa ugari egin behar izan dira horrez geroztik arauetan egon diren zuzenketak direla- eta, arrazoi horrengatik oso bestelakoak direlarik. Erabiltzearen ondorioz, sor daitezkeen zalantzak argitzeko, aipatu lanok aztertu behar dira. Batzordeak bere esker ona adierazi nahi die Mirari Alberdiri eta Mikel Gorrotxategiri hartu zuten lanagatik.

Laburdurak:

D= Dokumentatua. A= Ahoz bildua. e = euskarazko toponimoari ezarri beharreko araua r = erromantzezko toponimoari ezarri beharreko araua. (1.) = Parentesi artean ageri diren zenbakiak Toponimia Txikia Arautzeko Irizpideak deritzon argitalpenari dagokie. (lehen x.x.) = Parentesi artean ageri den lehen x.x. hori aurreko kodeketan zuen zenbakia da.

Oharrak:

Arau batzuk (4.3. adibidez) bada ezpada sartu dira, aurreikusten ez dugun baina ager daitekeen arazoren bat saihesteko eta hori dela eta ez dago adibiderik.

ARAUAK

A) Toponimoen tratamendua

0.0.0. Arautzean arazorik ez duten toponimoak.

0.0.1. Arautzean arazorik ez duten toponimoak: dokumentatutako izena aldaketarik gabe arautuko da dagokien hizkuntzan dokumentuetako grafiak eta gaur egungoak bat datozenean.

Altube, Armentia, Elizondo,... Tulebras, Villanueva, Aldeacueva...

Page 2: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

0.0.2. Arautzean arazorik ez duten toponimoak: dokumentatutako grafiak eta egungo sistema grafikokoak bat ez datozenean, izena dagokion hizkuntzaren idazketa-sistemara moldatuko da, aldaketa grafiko hutsak eginda.

Aguirre (D), Agirre (A) > Agirre Urrugne > Urruña Vicuña (D) > Bikuña

0.1.0. Artikulua (1.3.4. eta 1.5.)

0.1.1. Artikulua: ahoz jasotako aldaera bere hartan utziko da, dokumentaziorik ez badago edo dokumentaziorik gehienean horrela ageri bada.

Elexpuru (D), Elexpurua (D), Elisburu (A) > Elexpuru (Berriatua, dokumentazioan – a -gabekoak nagusi dira).

0.1.2. Artikulua: ahoz jasotako artikulurik gabeko aldaerari artikulua erantsiko zaio dokumentazioan artikuludun aldaera nagusi bada.

Barrenengoechea (D), Barrengoechea (D), Barrengoetxe (A) > Barrengoetxea (Lemoiz) Erbeltzgeina / Elbezgein > Elbeltagaina (Aria) Otexon (A) / Oteyça oyana (D) > Oteitzaoiana (Doneztebe

0.1.3. (lehen 0.1.b r/e) Artikulua: toponimo bera ahoz aldaera biekin (artikuluarekin eta artikulurik gabe) jasotzen bada, dokumentazioan nagusitzen den joera hartuko da kontuan, edo ahozko aldaera dokumenturik ez den kasuetan.

0.1.4r. (lehen 0.3r) Artikulua: berez toponimoaren zatia ez denean (inkestatzeko moduagatik esanikoa baizik) kendu egingo dugu.

Garate (D), El Alto la Garate (A), La Campa la Garate (A) > Campa Garate / Garate lepoa (Gordexola, Artziniega)

0.2.0. Erdal pluralizatzailearen tratamendua (1.7.5.)

0.2.1. Erdal pluralizatzailearen tratamendua: jasotako forma bere hartan utziko da euskaratik hartutako maileguen gainean eraikia denean. Hau da, euskal hitza izan arren erdal testuinguruan erabiltzen denean (bizcar, larra,...)

Los Bustines

0.2.2. Erdal pluralizatzailearen tratamendua: kendu egingo da euskal toponimo bati erantsitako erdal pluralizatzailea denean.

Page 3: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

Meaga (euskaraz), Meagas (gaztelaniaz) > Meaga (Getaria) Arriaga (euskaraz), Arriagas (gaztelaniaz) > Arriaga (Erandio) Metxika (euskaraz), Mechicas (gaztelaniaz) > Metxika (Errigoiti)

1.0.0. BUSTIDURA (1.6.2.3.)

1.1.0. Asimilazio bustidura.

1.1.1. Asimilazio bustidura: bustidura ez da grafikoki adieraziko, hau da, “in, il, it,...” idatziko da, batetik, izen generikoetan eta, bestetik, espezifikoetan, horrela dokumentatzen denean, gaur egun bustidura agertu arren (baita hitz amaieran ere).

Aguinagasasi (D), Aguinaga Olazabal (D), Agiñako erreka (A), Agiñasasiko erreka (A) > Aginagasasiko erreka (Hondarribia, Irun)

Istil (D), Istill (A) > Istil (Mutriku)

1.1.2. Asimilazio bustidura: i + n>ñ; i+l>ll; i+t>tt; etab.: bustidura grafikoki adieraziko da, ñ, ll, tt etab. erabiliz, izen espezifikoetan (baserri-izen konposatuak barne) bustidura dokumentatu ez ezik gaur egun ere honela erabiltzen bada.

Arbina (D), Arbiña (D), Arbiñe (A), Arbiña (A) > Arbiña (Gatika) Gastañaga (A, D) > Gaztañaga (Getxo) Arripillogane (A) > Arripillogana (Muxika)

1.2.0. Bustidura adierazgarria (1.6.2.3.)

1.2.1. Bustidura adierazgarria: bere hartan utziko da, hau da, grafikoki adieraziko da, izenari ñabardura semantikoa ezartzen dionean edo bustiduraren jatorria garbi ez badago.

Axerikoa

1.2.2. Bustidura adierazgarria: jatorrizko forma edo dokumentatuena arautuko da, bustidura zaharra ez denean edo generikoan ematen bada.

Amonamozko kaxkoa > Amonamotzeko kaskoa (Goizueta)

1.3.0. Elkarketak eragindako bustidura (1.6.2.2.5.)

1.3.1. Elkarketak eragindako bustidura: Palatalizatutako aldaerak onartuko dira baldin eta nolabaiteko tradizioa badute.

Alorxarra (Goizueta) Errotatxar (Setoain) Gaintxurizketa (Irun)

Page 4: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

1.3.2. Elkarketak eragindako bustidura: palatalizatutako aldaerak ez dira onartuko baldin eta nolabaiteko tradiziorik ez badute, hots, dokumentazioan agertzen ez badira.

2.0.0. BOKALISMOA

2.1.0. Bokalen harmonia (1.6.1.1.)

2.1.1. Bokalen harmonia: hitz barruan gertatutako bokalen harmonia bere hartan utziko da dokumentazioak hersketa zaharra dela frogatzen baldin badu.

Etxaburu. Ibaras (1700, 1705, 1708, 1893), Ybarasbide (1915), Iberas (1708), Iberasbidea (1705), Iberas (A), Iberats (A), Iberasbide (A), Iberasko erreka (A) > Iberats (Uharte-Arakil)

2.1.2. (1.6.1.1. -1.6.1.2.) Bokalen harmonia: hitz amaieran gertatutako bokalen harmonia (a>e; ea>ia; ia>iya, ixa; oa>ua; ua>uba, etab.) ez da onartuko eta jatorrizko bokalismoa berreskuratuko da. Era berean, ez da onartuko beste hizkuntzek eragindako aldaketarik (Zariketa>Zariquete). Bokalen harmonia hitz barruan gertatzen denean ez da onartuko baldin berria bada.

Torrontegiatzekue > Torrontegiatzekoa (Mungia) Talie > Talea (Bermeo) Arlonagosie, Arlonagusi, Arlonagusie, Arlo Nagusia > Arlonagusia (Galdakao) Itolako zubie (A) > Itolako zubia (Leitza) 2.1.3. Bokal asimilazioa: inguruko bokalarengatiko asimilazioak ez dira onartuko, batez ere moderno eta automatikoak baldin badira. Orobi (A) >Oribi (Igorre), Kantarape (A) >Kantarepe (Bermeo). Era berean, ez da onartuko beste hizkuntzek eragindako aldaketarik: Zariquete (A) >Zariketa (Zalla).

2.2.0. Bokalen irekidura eta itxitura

2.2.1. (1.6.1.8-1.6.1.9.-1.3.9.) Bokalen irekidura eta itxitura: jasotako formak bere hartan utziko dira (bai bokalaren irekidura bai itxitura gertatzen denean) ondoko kasu hauetan:

- aspaldikoak direnean - euskara bizi den herrietan - ongi dokumentaturik daudenean - euskara galdu den tokietan, euskara galdu aurretik aldaera hori nagusi bazen - aldaketa kanpoko hizkuntzek eragindakoa ez denean

Echevarri (D), Etcheberri (D), Etcheverry (D), Etxabarri (A) > Etxabarri (Oñati) Etxabere > Itxabere (Ituren, 1549an I-duna)

Page 5: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

2.2.2. (1.6.1.8-1.6.1.9.-1.6.1.10) Bokalen irekidura eta itxidtra: jatorrizko bokalismoa berreskuratuko da honako kasuetan:

- aspaldikoak ez direnean - euskara galdu den herrietan - nahiko dokumentaturik ez daudenean - euskara galdu den tokietan, aldaera hori euskara galdu aurretik ageri ez bada - aldaketa kanpoko hizkuntzek eragindakoa denean

Larrazabal (A), Larrezabal (A) > Larrazabal (Lezo) Urresticho (D), Urrestitxo (D), Urruzti (D), Urresti (A), Urrusti (A) > Urresti (Gabiria) Aguirre (D), Agerre (A), Agarre (A) > Agirre Lucu (D), Luco (A), Luku (A) > Luku Berbiquiz (D), Bebiquez (D,I) > Berbikiz (Gordexola)

2.3.0. Diptongoak: diptongoan dauden bokalen monoptongazioa, itxitura eta irekidura. (1.6.1.6.)

2.3.1. Diptongoak: diptongoan dauden bokalen monoptongazioa: jatorrizko aldaera berreskuratuko da, baldin eta monoptongazioa euskararen galtze prozesuaren ondorioa bada edo berria bada.

Aizketa, ez Ezketa (NNNNN) Ynchaurtieta (D), Itxurtieta (A) > Intxaurtieta (Urduliz)

2.3.2. Diptongoak: diptongoan dauden bokalen aldaketa: jatorrizko aldaera berreskuratuko da, baldin eta aldaketa euskararen galtze prozesuaren ondorioa bada edo berria bada.

Saitua (D), Zaituaechevarria (D), Seitualde (A) > Saitualde (Bakio)

2.4.0. Jod epentetikoa

2.4.1. Jod epentetikoa: ezabatu egingo da. Jatorrizko forma berreskuratuko da beti.

Belabiaspe (D), Belabiya (A) > Belabia (Meñaka) Ezquiaga (D), Eskidza (A) > Ezkiaga (Bermeo, Busturia)

2.5.0. Hiatu eran dauden bokalak

2.5.1. (1.6.1.11.) Hiatu eran dauden bokalak: bokal bilketa konposizio edo deribazio bidez sortzen bada, jasotako forma bere hartan utziko da.

2.5.2. Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri bada, hiatua berreskuratuko da.

2.5.3. (d-c, 277 or) Hiatu eran dauden bokalak: hitz barruko bokal bilketa edozein bokalarteko kontsonanteren erorketaren bidez gertatzen bada, berreskuratu egingo da jatorriko forma.

Page 6: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

2.5.4 (1.6.1.5.) Hiatuaren osagaien irekidura edo itxitura: jatorrizko forma edo dokumentatuena berreskuratzen da.

2.5.5. Ahoskatzen den hiatua adierazteko h grafema tartekatuko da: Ihurre, Ihabar.

2.6.0. (lehen 2.7.) Bokal galerak (1.6.1.4.)

2.6.1. Bokal galerak: jasotako forma bere hartan utziko da erorketa aspaldikoa denean eta dagokion hizkuntzaren barrenean burutu baldin bada.

Iturraldea / Iturrialdea -> Iturraldea (Aribe) Iturrioz / Iturroz -> Iturrotz (Garaioa) Larreluze > Larrelux (Uharte-Arakil)

2.6.2. Bokal galerak: jatorrizko bokala berreskuratuko da, bokalaren erorketa inguruko hizkuntzen eraginez gertatu bada edo, dagokion hizkuntzaren barrenean gertatu arren, gertaera berria (XX. mendekoa) denean.

Macatzeta (D), Macatzaga (D), Macazaga (D), Macaceta (D), Makazta (A) > Makatzeta (Aia) Basaburu (D), Basabro (D), Basabru (A) > Basaburu (Aiara) Arroyo de Miñaur (A), Royo Miñaur (A) > Arroyo de Miñaur (Okondo, Gordexola) Bidarte / Bidart > Bidarte

2.7.0. Bokal metatesiak (lehen 2.8.)

2.7.1. Bokal metatesiak: jasotako forma bere hartan utziko da aldaketa aspaldikoa (XX. mendea baino lehenagokoa) denean eta dagokion hizkuntzaren barrenean burutu baldin bada.

2.7.2e. Bokal metatesiak: jatorrizko forma berreskuratuko da, bokalaren metatesia inguruko hizkuntzen eraginez gertatu bada edo, dagokion hizkuntzaren barrenean gertatu arren, gertaera berria (XX. mendetik aurrerakoa) denean.

Mairubide (D), Mairuera bidea (D), Mariubide (A) > Mairubide (Zigoitia) Miralobuena (D), Miralobueno (D), Marilobueno (A) > Miralobueno (Urkabustaiz) Azerixolu > Axerixulo

2.8.0. (lehen 2.9.) Bokal protetikoak (1.6.1.7.)

2.8.1e.

Bokal protetikoak: bokal protetikoa galdu denean jatorrizko forma berreskuratuko da. Bokal protetikoa ote den ez dakigun kasuetan ere bokaldun aldaera hobetsiko da, baldin ongi dokumentatzen bada edo bizirik badago.

Errecalde (D), Recalde (D), Recalde (A) / Errekalde (A) > Errekalde Errotaldea (D), Errotamendi (D), Rotamendi (D), Errotamendi (A), Rotamendi (A) > Errotamendi (Arratzu-Ubarrundia)

Page 7: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

Rotabidea -> Errotabidea (Lerga) 2.8.1r. Bokal protetikoa: ahoz jasotako r hotsaren aurreko bokal protetikoa aintzat hartuko da idazkera arautuan, lekuan lekuko erromantzearen berezko ezaugarri jatorra delako.

Roturas, Arroturas (A)>Arroturas.

2.8.2. Bokal paragogea: deklinabidearen epentesi arruntak kontsonantez bukatutako izenetan eragindako paragoge analogikoak ez dira arautuko, amaierako bokal hori gabeko era nahiz artikuludunera itzuliko delarik, dokumentazioa begiratuta. Eutzagane>Autzagana (Zornotza, Muxika). Iberre>Ibarra (Erandio) Truendeganie>Truendegana (Bermeo).

2.9.0. Bokal elkarketak (1.6.1.11.)

2.9.1. Bokal elkarketak: elkarketan burutzen diren bokal-bategiteak ez dira desegin behar, eta idazkera etimologikoak saihestu behar dira, nahiz eta bi bokalak bereiz dituen aldaera inoiz dokumentaturik agertu.

Patroienaaurrecoa (D), Patroienaurrekoa (A) > Patroienaurrekoa (Zeberio)

2.9.2. Bokal elkarketak: asimilazioa gauzatu ez denean bokal bi idatziko dira, tarteko marrarik erabili gabe.

Aldapaaundi (Eibar)

2.9.3. Bokal elkarketak: elkarketa izen baten eta deklinabide morfema baten artean gertatu denean, elkarketa desegin egingo dugu, deklinabide arruntetako paradigmetara egokituz.

Putrenarkaitze -> Putreen harkaitza (Areso)

3.0.0. KONTSONANTISMOA (1.6.2.)

3.1.0. Bokalarteko herskari ozenen galera

3.1.1. Bokalarteko herskari ozenen galera: toponimoak bokalarteko "b", "d" edo "g"-ren galera agertzen duenean, jasotako forma bere hartan utziko da galera aspaldikoa denean eta euskararen barrenean burutu baldin bada.

Bajeneta Echenagucia (1704), Vajeneta Echenausia (1745) > Bajenetaetxenausia (Arrieta)

Mallaeche Nagusia (1745), Malla Echenausia (1796) > Mallaetxenausia (Mallabia)

Page 8: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

3.1.2. Bokalarteko herskari ozenen galera: toponimoak bokalarteko "b", "d" edo "g"-ren galera agertzen duenean, jatorrizko kontsonantedun forma berreskuratuko da inguruko hizkuntzen eraginez gertatu bada edo, euskararen barrenean gertatu arren, gertaera berria (XX. mendetik aurrerakoa) denean.

Malzaga (D), Malzaga (A gaztelaniaz) / Maltzaa (A), Maltza (A) > Maltzaga (Eibar)

3.2.0. Kontsonante txandatzea: L/R, R/D, M/B,... (1.6.2.4. herskariei dagokionez)

3.2.1. Kontsonanteen txandakatzea gertatu denean, toponimoa ez da atzera bihurtuko eta gaur egun erabiltzen dena hobetsiko da, txandakatze hau aspaldikoa bada eta euskararen barneko bilakaerari baldin badagokio.

Heguiraz (1076, 1229), Heguilaz (1247), Heguilas (1417) eta toponimia txikian Eguilazarra, Eguilazarri, Eguilazbide, Eguilazbidea eta Eguilazbidea (XVII, XVIII eta XIX) > Egilatz

3.2.2. Kontsonante txandakatzea gertatu denean, toponimoa aldatu egingo da, jatorrizko formaren alde, jatorrizko kontsonantea berreskuratuz, inguruko hizkuntzen eraginez gertatu bada edo, euskararen barrenean gertatu arren, gertaera berria (XX. mendetik aurrerakoa) denean.

Bengolea. (1624, 1671, 1675, 1724, 1777, 1864, 1860 eta 1865), Mingolea. (1790, 1864) Mingolea (A), Bengolea (A hiztun batzuek) > Bengolea (Barakaldo) Saraberdi (D), Salaberdi (A) > Saraberdi (Hondarribia) Laurizbecoa (D), Laurizvecoa (D), Laudisbekoa (A) > Laurizbekoa (Gernika)

3.3.0. (lehen 3.4.) Txistukarien nahastea (1.6.2.2.3.)

3.3.1. Txistukarien nahastea: gaur egun ahoz jasotako formaren ahoskera bere hartan utziko da aldaketa azken mende biotan dokumentaturik dagoenean, edota ezagutzen ditugun erregelen (mendebaldeko aldakuntza, z>s, eta abar; edo erdaren eragina) ondorioa ez denean. Bereziki erreparatuko zaio ahozko aldaerari txistukariak bereizten diren lekuetan.

Sarachaga (1705, 1745), Saratxaga (A), Satxagas (A) > Saratxaga (Gorliz, Plentzia)

3.3.2. Txistukarien nahastea: jatorrizko forma berreskuratu egingo da. Berreskuratze lana egiteko dokumentazioa ez ezik etimologia ere izango dugu gogoan azken hau argia denean. Gogoratu mendebaldean ohikoa dela z>s eta ts>tz aldaketa eta ohikoa dela dokumentazioan herskari aurrean z eta s nahastea, baster kasurako.

Muncharaz (1704, 1745, 1796), Muncharas (1704, 1745), Muntzaatz (A) > Muntsaratz (Abadiño)

Bazterechea (1641), Vasterrechea (1745), Basterrechea (1704, 1796), Basterretxe (A) > Bazterretxea (Arrieta)

Anbullotx -> Anbullotz (Doneztebe)

Page 9: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

3.3.3. (1.6.2.2.4.) Txistukarien nahastea: hitz amaieran bi ebakera ezberdin (afrikaria eta frikaria) aurkitzen dugunean afrikaria duen aldaera hobetsiko da, baldin eta ahoskatze hori zaharragoa dela ikusten bada. Horretarako dokumentazioa edota etimologia ere kontuan hartuko ditugu.

Iturriotz, Iturrios > Iturriotz (Arrasate) Latsagako zubia / Lasagako zubia -> Latsagako zubia (Ituren)

3.3.4. Txistukarien nahastea: euskara galdu den inguruan jatorrizko forma berreskuratu egingo da. Berreskuratze lana egiteko dokumentazioa ez ezik etimologia ere izango dugu gogoan azken hau argia denean. Analogia ere erabiliko da inguru hurbileko euskara aintzat hartuta.

Idoibalza > Idoibaltza (Gordexola, Okondo) Ardanza > Ardantza (Ondategi, Domaikia, ...)

3.4.0. (lehen 3.5.) Txistukariak sudurkari, albokari eta dardarkari bakunaren ondoren (n,l,r). (1.6.2.2.1.)

3.4.1. Txistukariak sudurkari, albokari eta dardarkari bakunaren ondoren: gaur egun euskaraz mintzo den inguruan ahoz jasotako forman n, l edo r-ren ondoren txistukari frikaria agertuz gero, bere hartan utziko da.

Aransolo (1704, 1796), Aransolo (A) > Aransolo (Berriz) Arzubia (1745), Arsubi (A) > Arzubia (Mañaria)

3.4.2. Txistukariak sudurkari, albokari eta dardarkari bakunaren ondoren: n, l edo r-ren ondoren txistukari frikariaren ordez afrikaria hobetsiko da ahoz horrela bildu bada edo, inguru erdaldundua bada, afrikaria zegoela adierazten duen ezaugarririk (etimologia edo analogia esate baterako) badago.

Larrinzar > Larrintzar (Barrundia)

3.4.3. Txistukariak sudurkari, albokari eta dardarkari bakunaren ondoren: gaur egun euskaraz mintzo ez den inguruan n, l edo r-ren ondoren txistukari frikaria hobetsiko da inguruko euskaran horrela egiten bada edo egiten zelaren lekukorik badago.

Arzubiaga (Arratzua-Ubarrundia)

3.5.0. (lehen 3.6.) Bokal arteko dardarkari bakunaren edo albokariaren galera (-r->Ø, -l->Ø) (277 or. 4. paragrafoa)

3.5.1. Bokal arteko dardarkari bakunaren edo albokariaren galera: ahoz jasotako formari bokalarteko r bakunaren edo l-ren galera ageri bazaio bere hartan utziko da txandakatze hau oso aspaldikoa bada eta euskararen barneko bilakaerari baldin badagokio.

3.5.2. Bokal arteko dardarkari bakunaren edo albokariaren galera: osatu egingo da toponimoa, jatorrizko bokalarteko dardarkaria edo albokaria jarriz, txandakatze hau oso aspaldikoa ez bada eta euskararen barneko bilakaerari baldin badagokio.

Page 10: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

Azarola (D), Azaola (A) Azarola (A) Azaula (A) > Azarola (Olaberria) Sarasa (D), Saatza (A) > Saratsa (Ibarrangelua)

3.6.0. (lehen 3.7.) • Jatorrizko kontsonantearen gortzea. 1.6.2.4. (1.6. irakurri)

3.6.1. Jatorrizko kontsonantearen gortzea: toponimoa euskal eremukoa bada tradizioari so egin behar diogu eta, gortzea aspaldikoa bada, bere horretan utzi. Toponimoa euskara galdu den eremukoa bada eta euskara mintzo zen garaian gorra dokumentatzen bada, kontsonante gorra duen toponimoa hobetsiko da.

Curseaga (1704), Cruzeaga (1745) > Kruzeaga (Zaldibar)

3.6.2. Jatorrizko kontsonantearen gortzea: toponimoa euskal eremukoa bada tradizioari so egin behar diogu eta, gaur egun arte dokumentatzen den aldaera ozenduna bada, azken hau berreskuratuko da. Toponimoa euskara galdu den eremukoa bada eta euskara mintzo zen garaian ozena dokumentatzen bada, kontsonante ozendun toponimoa hobetsiko da.

Gomendio (D), Komintio (A) > Gomendio (Berriz) Garaicoa (D), Garaicolanda (D), Karikolanda (A), Karaikolanda (A) > Garaiko landa

(Aramaio) Gorostizu (D), Gorostizumendi (D), Gorosmendi (A), Kosmendi (A) > Gorosmendi

(Zerain) Goicoechea (D), Koxtxia (A) > Goikoetxea (Zubieta) Garaicoechea (D), Karakotxia (A) > Garaikoetxea (Oitz)

3.7.0. (lehen3.8.) Hiatoaren kontrako kontsonantea (1.6.2.3.5.)

3.7.1. Hiatoaren kontrako kontsonantea: errespetatu egingo da, ahoz jasotako forma bere hartan utzita.

Yarza (D), Igertza (A) > Igartza (Arrankudiaga) Yurre (D), Igorre (A) > Igorre

3.7.2. Hiatoaren kontrako kontsonantea: ahoz jasotako kontsonante epentetiko antihiatikoa kendu egingo da jatorrizko izenaren alde.

Azpeitia (D), Aspeitixa (A), Azpeitixe (A) > Azpeitia Ydurio (D), Idurio (D), Idurixo (A) > Idurio (Bergara)

3.8.0. (lehen 3.9.) Bokalarteko sudurkari albeolarraren (N) galera.

3.8.1. Bokalarteko sudurkari albeolarraren galera: jasotako forma bere hartan utziko da, euskararen arau fonologiko bati jarraikiz gertatutako aldaketa baldin bada. (T.T.A.I. 1, 277 or.)

Galdona (D), Galdua (A) > Galdoa (Mutriku) Sopelana (D), Sopela (A) > Sopela Miñano (D), Miñao (D, A) > Miñao (Gasteiz)

Page 11: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

3.8.2. Bokalarteko sudurkari albeolarraren galera: jatorrizko sudurkaria berreskuratuko da, euskararen arau fonologiko bati jarraikiz gertatutako aldaketa ez bada, hots, azken urteotako ahozko laburdura denean. (T.T.A.I. 2, 277 or.)

Cecenerrecaburua (D), Zezearriko aitza (A), Zezenarri (A) > Zezenarriko haitza (Errezil) Barrenechea (D), Barreneche (D), Barretxe (A) > Barrenetxea (Mutriku, Gabiria)

3.9.0. (lehen 3.10.) H hizkia (1.6.2.1.)

3.9.1e. H hizkia: h-a ahoskatzen den inguruetan jasotako h-dun aldaera bere horretan utziko da. Dokumentazioan biltzen den h-a ez da errespetatuko gaur egungo ahoskatzeari ez baldin badagokio; horretarako gogoan izan behar da gaztelaniaz ohikoak zirela h-dun idazkerak: Hermua, Huarte,... Bigarren kasu honetan v grafema erabiltzen ez zen garaietan Barte irakurketa saihesteko egiten zen.

Aizaguerri (D), aizaárri (A), aize harrí (A) > Aizeharri (Luzaide) Atharratze (D, A), Tardets > Atharratze

3.9.2e. H hizkia: "h" hizkia hiru kasutan idatziko da: toponimo batean h-rik gabeko eta h-ren hondarrak diren b-dun eta g-dun aldaerak agertzen direnean (Zuhatzu); erdaraz diptongoa egon arren euskaraz bi silaba direnean (Yabar / Ihabar); eta izen generikoetan ere h sartuko da batuaren arabera arautu behar baitira: beheko, haran,...

Huart (D), Huarte (D), Ubarte (A), Uberte (A)> Uharte Arakil Zuazo (D), Suutzu (A), Sugutxu (A), Sugutzu (A) > Zuhatzu (Galdakao) Yurre (D), Iurre (A) > Ihurre (Olaberria) Berecolanda (D), Becolanda (D), Bekolanda (A) > Beheko landa (Etxalar) Lendabixko pulpitua (A) > Lehendabiziko pulpitua eta Bigarren pulpitua (Uharte Arakil)

3.9.2r. H hizkia: erromantzez etimologikoki h-dunak diren toponimoak h-rekin emango dira, nahiz eta ahoz hots hori jaso ez.

Hayal (D), Ayedillo (D), Ayedillo (A) > Hayedillo (Kripan)

3.9.3r.

H hizkia: Latinezko f- hotsaren hasperenketa, gaur egun j- bezala adierazita, arautuko da, Enkarterri mendebaldeko hizkeraren ezaugarritzat hartzen baita.

Jornillo (Karrantza eta Villaverde Turtziozko tontorra, latinezko Furnus hitzetik heldu dena) Joyojondo (Turtziozko zuloa, Hoyo eta Hondo hitz erromantzeak biltzen dituena) La Jayuela (Karrantzako belardia, latinezko Fagus-etik datorrena).

3.10.0. (lehen 3.11.r) Azken kontsonantearen galera erromantzez

Page 12: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

3.10.1r. Azken kontsonantearen galera: jasotako forma bere horretan. utziko da galera aspaldikoa eta sustraitua baldin bada.

3.10.2r. Azken kontsonantearen galera: berreskuratu egingo da jatorrizko kontsonantea.

La Paul (D), La Pau (A) > La Paul (Kanpezu)

3.11.0. (lehen 3.12.) Sailkatu gabeko kontsonante galerak.

3.11.1. Sailkatu gabeko kontsonante galerak: jasotakoa dagoen-dagoenean utziko da aldaketa errotuta baldin badago.

3.11.2. Sailkatu gabeko kontsonante galerak: jatorrizko kontsonantea berreskuratuko da, dagokion hizkuntzaren arau fonologiko bati jarraikiz gertatutako aldaketa ez bada. (0.d. 277 or.; 1.4.).

Konsejuetxe (D), Kontseutse (A) > Kontsejuetxe (Aizarbazabal) Alminzurizarra (D), Almitzurierreka (A), Amintxuierreka (A) > Almintzurierreka (Zarautz)

4.0.0. Beste kontsonante aldaketa batzuk

4.1.0. Kontsonanteen metatesia

4.1.1. Kontsonanteen metatesia: ahoz jasotako forma dagoen bezala utziko da aldaketa aspaldikoa (XX. mendea baino lehenagokoa) denean eta euskararen barrenean burutu baldin bada.

4.1.2. Kontsonanteen metatesia: jatorrizko forma berreskuratuko da metatesia inguruko hizkuntzen eraginez gertatu bada eta euskararen arau fonologiko bati jarraikiz burututako aldaketa ez bada edo, euskararen barrenekoa izan arren, gertaera berria (XX. mendekoa) denean.

Ibañarrieta (D), Ibiñarrieta (D), Ibañarrieta (A), Iñabarrietamendi (A) > Ibañarrieta (Zestoa)

Egurbide (D), Egurvide (D), Egurbidetxiki (D), Ergubidetxiki (A), Ergutxiki (A) > Egurbidetxiki (Bergara-Elgeta)

Sarraldape (D), Sarrapalde (A) > Sarraldape (Urkabustaiz)

4.2.0. Hitz barruko “n/m” txandaketa

4.2.1. Hitz barruko "n/m" txandaketa: ahoz jasotako forma bere hartan utziko da txandaketa gertaera zaharra denean.

Luno (D), Lumo (A) > Lumo (Bizkaia)

Page 13: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

4.2.2. Hitz barruko "n/m" txandaketa: jatorrizko forma berreskuratuko da txandaketa gertaera berria (XX. mendetik aurrerakoa) denean.

Gomiztegui (D), Gonistei (A) > Gomiztegi (Oñati)

4.3.0. (lehen 4.5.) Beste kontsonante txandakatze batzuk

4.3.1. Beste kontsonante txandakatze batzuk: ahoz jasotako forma bere hartan utziko da, aldaketa aspaldikoa (XX. mendea baino lehenagokoa) denean.

4.3.2. Beste kontsonante txandakatze batzuk: berreskuratu egingo da jatorrizko forma gertaera berria (XX. mendetik aurrerakoa) denean.

5.0.0. Genitiboa 5.1.0. (lehen 5.2.) Lekuzko morfema genitiboa espezifikoaren eta generikoaren arteko lotura denean (1.3.1. f-g)

5.1.1. Lekuzko morfema genitiboa espezifikoaren eta generikoaren arteko lotura egiteko denean: bere hartan utziko da jasotako forma eta "-ko" atzizkiaren bidez loturiko osagaiak bereiz idatziko dira, etxe izenetan izan ezik. Chardiñeco eguia (D), Txardiñako egiya (A) > Txardiñeko hegia (Azkoitia) Avendañoco errota (D), Abendañoko errota (A) > Abendañoko errota (Zarautz) 5.1.2. Lekuzko morfema genitiboa espezifikoaren eta generikoaren arteko lotura egiteko denean: kendu egingo da, morfemarik gabeko toponimoa ere biltzen bada, ahoz zein dokumentazioan eta hitz bakar batean emango da. Econetaco bidavea (D), Econetaco bideazpia (D), Ekonetagañe (A), Ekonetako gañe (A), Ekunetako gañe (A) > Ekonetagaña (Beasain) 5.1.3. Lekuzko morfema genitiboa espezifikoaren eta generikoaren arteko lotura egiteko denean: osagaiak baturik emango dira etxe izenetan edo ageri den generikoa ihartua dagoenean, hau da generiko horrek aditzera ematen duen objektuaz beste zerbait denean. (1.7.7.) Abendañokoerrota basoa Goicoechea (D), Goikoetze (A) > Goikoetxea (Urduliz) Bentakoerreka industrialdea (Arrigorriaga) 5.2.0. (lehen 5.2.e) Jabego genitiboa (1.3.1.) 5.2.1. Jabego genitiboa: ahoz jasotako forma bere hartan utziko da, toponimoa loturik emanez, atzizkia aspaldidanik beti laburtua aurkitzen badugu.

Page 14: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

Petreingesala (Uxue) 5.2.2. Jabego genitiboa: berreskuratu egingo da jatorrizko forma eta "–ren" atzizkiaren bidez loturiko osagaiak bereiz idatziko dira dokumentazioan aldaera osoa edo osoagoa ageri bada. Apezan gurutzea (A) > Apezaren gurutzea (Goizueta) 5.2.3. Jabego genitiboa etxe izenetan: zenbait lekutan, hitzaren amaierako –a artikulua kentzeko joera dute, "–(e)nea > –(e)ne" eginez. Halakoetan, –a duten aldakiak hobetsi behar dira, beti ere dokumentazioa kontuan hartuz eta lekuan lekuko ohiturak errespetatuz. Mocorrienea (D), Mocorriene (D), Mokorriene (A) > Mokorrienea (Pasaia) 5.2.4. Jabego genitiboa etxe izenetan: zenbait lekutan –ena > –ene bihurtzen dute. Halakoetan, berreskuratu egingo da jatorrizko bokala. Antonena (D), Antonenea (D), Antonene (A) > Antonena (Zestoa)

5.2.5. Jabego genitiboa: tradizioagatik edo bestelako arrazoiengatik arauz kanpo finkatutako izena. Ajuria-enea (Gasteiz) 6.0.0. Izena + izenondoa, izena, adberbioa, aditza. (1.3.1. d) 6.1.1. Izena + izenondoa, izena, adberbioa, aditza, etab.: tartean deklinabide hondarkirik ez bada osagaiak lotuta idatziko ditugu. Gorrondoaurrekoa (A), Gorrondo Aurrecoa (D) > Gorrondoaurrekoa (Berango) Arketagoikoa (A), Arqueta Goicoa (D) > Arketagoikoa (Mundaka) Barina Erremanteria > Barinagaerrementeria (Markina-Xemein) Montegrande Peñalta 6.2.1. Izena + izenondoa, izena, adberbioa, aditza, etab.: tartean deklinabide hondarkirik bada osagaiak bereiz idatziko ditugu.

Echeaspicosolua, (D), Echeaspico-Soloa (D), Echeaspico-soloa, (D), Echeaspicosolo (D),

Echeaspicosolo, (D), Echeaspicosoloa (D) > Etxeazpiko soloa (Galdakao9 6.3.1. Izena + izenondoa, izena, adberbioa, aditza, etab.: osagaia+ko+izen espezifiko atzizkiduna egitura duten toponimoetan osagaiak lotuta idatziko ditugu. (1.3.h 280 or) Beheko Larraña baina Bekolarrañeta (Arbizu)

Page 15: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

6.4.1. Izena + izenondoa, izena, adberbioa, aditza, etab.: etxe izenak loturik emango dira tartean atzizkirik egon ala ez. Sutsubekoa (A), Zuazo becoa (D) > Zuhatzubekoa (Leioa) Goikoetxe (A), Goicoechea (D) > Goikoetxea 6.5.1. Izena + izenondoa, izena, adberbioa, aditza, etab.: izena bere hartan utziko da aspaldi finkatu baldin bada (salbuespena). Munarrikolanda (A), Munarricolanda (D) > Munarrikolanda (Sopela, Berango) Ganekogorta (A), Ganecogorta (D), Ganekogorta (D, XX mendean) > Ganekogorta (Alonsotegi, Gueñes, Arakaldo, Okondo) 7.0.0r. Taldeak: Preposizioa + izena; izena + adberbioa; izena + izena. 7.1.1r. Taldeak: Preposizioa + izena; izena + adberbioa; izena + izena: osagaiak batera idatziko dira: ahoz edo dokumentazio gehienean artikulurik gabe agertzen badira, izenek gardentasuna galdu dutenean edo aldaketa fonetikoak gauzatu direnean, Entrerroyos (A), Entre Arroyos (D), Entre Royos (D) > Entrearroyos (Erriberagoitia) Sobrerrueda (A), Sobre Rueda (D), Sobre la Rueda (D)> Sobrerrueda (Erriberabeitia) Retuerto (D,A) (Barakaldo) Soloyo (A), Soloyo (D), Hoyo (D) > Soloyo (Erriberabeitia) 7.2.1r. Taldeak: Preposizioa + izena; izena + adberbioa; izena + izena: osagaiak bananduta idatziko dira, nagusiki artikuluaz horniturik agertzen direnean. El Puente Madera (A) (Sopuerta) 7.3.1r. Artikulu eta preposiziorik gabeko aldakia edukita ere, inkestak erakusten digunean toponimoa bereiz ahoskatzen dela (bereziki azentuazioari arreta emanik), hala arautu daiteke. Pico Miguel (Artzentales). Punta Lucero (Zierbena). Concha Segunda (Abanto-Zierbena) Edo toponimo berri batzuen kasuan, villa eta casa hitzek osatutakoetan bereziki: Villa Urquijo (Urduña) Casa Felipe (Trapagaran). 7.4.1r. Preposiziodun eta artikuludun toponimo asko fosilizatuta daudela, askotan konposaketaren elementuren bat desitxuratuta dagoela eta fonemaren bat konposaketa dela-eta galdu dela bere horretan arautu daiteke. Vaulasmaderas (Karrantza), Ventalaperra (Karrantza),

Page 16: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

Entrambosríos (Artzentales). 8.0.0. Itzulpena (1.7.9.) 8.1.1. Itzulpena: toponimoa ez da itzuliko. Altamira (A,D) > Altamira (arrunta) Buenavista (A,D) > Buenavista (arrunta) Etxebarri (A), Echevarri (D) > Etxebarri (arrunta) 8.2.1. Itzulpena: toponimoa itzuli egingo da, izena berria baldin bada edo gure egunetara heldu den izena antzinako euskal izen baten itzulpena denean (hau da, jatorrizko euskal izena berreskuratzeko). Arboleda (A, D XIX. mendearen amaieran), Zugaztieta (A, XX. mendearen erdialdetik)> Zugaztieta / La Arboleda (Trapagaran). Ordaola de Arriba (D, A), Ordaolagoitia (D) > Ordaolagoitia (Alonsotegi) 8.3.1. Ahoz generikoa jaso arren, beste leku-izen batean oinarrituriko erreferentzia hutsak direnak, genitibo egiturakoak badira eta darabilten generiko hura estandarrarekin bat datorrenean, haren itzulpena egin daiteke. Angoitian kanterea (A)>Angoitiaren harrobia / Cantera de Angoitia (Zeanuri), Agirreko iturria / Fuente de Agirre (Gordexolako iturria, ondoan Agirre baserria ere jasoa), Abantoko erreka / Regato de Abanto (gaztelaniazko eran jasoa, herri hori zeharkatzen duen erreka delarik). 9.0.0. Dokumentazioaren erabilera, etimologia zalantzazkoa denean edo ezezaguna denean 9.1.0. Ahoz eta dokumentaturik jasotako formak 9.1.1. Ahoz eta dokumentaturik jasotako formak: ahoz jasotako forma gorde egingo da eta, horren ondorioz, dokumentatua alde batera utziko da, dokumentazioan agertzen den izena jatorrizkoaren desitxuratzearen ondorioa baldin bada. Izan ere, ez da ez-ohikoa erdaraz sasietimologiak eraikitzea euskal izenen gainean. Urdandeguieta (A,D), Urdan de Huerta (D)> Urdandegieta (Galdames) Larreineta (A), La Reineta (D), Larrineta (D zaharrra)> Larreineta (Trapagaran) 9.1.2. Ahoz eta dokumentaturik jasotako formak: ahoz jasotako toponimoaren ordez forma dokumentatua erabiliko da. Yeuri (A), Jauregui (D)> Jauregi (Bedia, Getxo,...) Martugoiti (A), Martiartu goytia (D)> Martiartugoitia (Erandio) 9.1.3. Ahoz eta dokumentaturik jasotako formak: ahoz edo/eta dokumentazioan, bietan, aldaera bat baino gehiago agertzen bada dokumenturik fidagarrienean agertzen den era hobetsiko dugu.

Page 17: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

Escota (A), Axquoeta (D), Haizcoeta (D)> Axkoeta

9.1.4. Ahoz eta dokumentaturik jasotako formak: ahoz edo/eta dokumentazioan, bietan, aldaera bat baino gehiago agertzen bada eta dokumenturik fidagarrienean ere aldaera bat baino gehiago azaltzen bada, etimologiaren aldetik fidagarriena hobetsiko dugu. Lasagasarra (D), Lasagasarre (D), Lazagazar (D), Losagaçarra (D), Lasesarre (A)> Latsagazarra (Barakaldo) 9.1.5. Leku-izen erromantzeetako kontsonante hoskideen kasuetan (b-v, g-j, h-Ø), idatzizko tradizioa sustraiturik baldin badago, etimologiaren kontrakoa izanda ere, tradizio hori errespeta daiteke. Orcón (Barakaldo) eta ez Horcón, seguraski latinezko Furca hitzetik datorren arren; Ahedo (Karrantza) eta ez Ha(y)edo, seguraski latinezko Fagus hitzetik badator ere, gaztelaniaz haya eta euskaraz pagoa eman dituena; La Orta (Urduña) eta ez La Horta, dirudienez latinezko Hortus hitzetik datorren arren, gaztelaniaz huerto eta euskaraz ortu eman dituena. 9.2.0. Jasotako toponimoa itxuraldatuta dagoenean (1.4.) 9.2.1. Jasotako toponimoa itxuraldatuta dagoenean: forma kontserbatzaileen alde egin behar da, etimologia bidelagun harturik, Erdi Aroko aldaeretara itzuli gabe. Itxuragabetzea edo itxuragaiztotzea euskara galdu eta erdara nagusitzearen ondorio denean toponimoa bere onera ekarri behar da. Errestituzioak egiteko toponimoaren bilakaera eta egungo ebakera aztertu behar dira. Alarguntzagoia (A), Alaguntzagoya (D), Ardalacunza-Goya (D), Ardalakuntza-Goya (D)> Ardalakuntzagoia (Lezo) Murcielaga (A), Municiaga (D) > Muniziaga (Galdames) La Ostia (A), Elejaostea (D)> Elexaostea (Bernedo) 9.2.2. Jasotako toponimoa itxuraldatuta dagoenean: ahoz jasotako forma gordeko da, aldaketa hori aspaldikoa eta euskararen barneko gertakaria denean. Egilaz (A), Hegiraz (D), Eguilazbidea (D)> Egilatz (Donemiliaga) Ziortza (A), Ziarrotza (A), Cenarruza (D)> Ziortza (Markina-Xemein) 10.0.0. X eta J sabaikariak. 10.1.1. X eta j sabaikariak: j idatziko da dokumentazioa edo etimologia argiak ez direnean x-ren ahoskatzearen lekukorik ez badago. 10.2.1. X eta j sabaikariak: x idatziko da euskara bizi den inguruetan ahoz jasotzen denean eta erdal eremuan dokumentazioa edo etimologia argiak direnean. Muxika (A), Muxica (D), Mujica (D), Mugica (D)> Muxika (arrunta) Arexita (A), Arejita (A), Aregita (D)> Arexita (Elorrio) 11.0.0. Erdarazko artikulua duten formak. (lehen 12)

Page 18: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

11.1.1. Erdarazko artikulua duten formak: jasotako forma gordeko da gaztelaniaz; gauza bera egingo da euskaraz, bestelako erabilerarik izan duenik frogatu ezin bada, eta dagokion generikoa erantsiko zaio bi hizkuntzetan. Los Hoyos > Los Hoyos (Sopuerta); Barrio Los Hoyos / Los Hoyos auzoa 11.2.1. Erdarazko artikulua duten formak: jasotako toponimoa gorde egingo da gaztelaniaz, baina euskarazko aldaerari artikulua kendu egingo zaio, euskaraz artikulurik gabe erabiltzen zela frogatzen bada, dokumentazioaren bitartez edo inguruko toponimoekiko analogiaz. La Guardia> La Guardia (gaz.) / Guardia (eus.) Dok: Guardiabidea La Bastida > La Bastida (gaz.) / Bastida (eus.) analogiaz. 11.3.1. Lehen (12.3.r) Erdarazko artikulua duten formak: ahoz zein dokumentuetan artikuludun eta artikulu gabeko aldaerak jasotzen direnean erabilera hartuko da kontuan. 11.4.1. (lehen 12.3.ra) Erdarazko artikulua duten formak: osagai biak lotuta idatziko dira horrela idazteko tradizio zaharra denean edo artikulua den argia ez bada. Lazaroca (A), Lazacoca (D), La Zaroca (D) > Lazaroka (Gasteiz) 11.5.1. (lehen 12.3.rb) Erdarazko artikulua duten formak: artikulua argia denean eta bestelako tradiziorik ez den bitartean osagai biak bananduta idatziko dira eta toponimoa berdina izango da hizkuntza bietan. Lacuadra (A), La Cuadra (D) > La Cuadra (Aiara); La Cuadra, Caserío (gaz.) / La Cuadra baserria (eus.) 12.0.0. Hagiotoponimia. (1.7.6.) (lehen 12) 12.1.1e. Hagiotoponimia: toponimoa euskal ortografia erabiliz emango da, toponimoa euskal eremukoa denean edo, gaur egun erdalduna izan arren, historikoki euskalduna izan den eremukoa denean. San Kristobal (arrunta) 12.1.1r. Hagiotoponimia: toponimoa erdararen ortografia erabiliz emango da, toponimoa historikoki erdal eremukoa denean. San Cristóbal (Gobiaran, Erriberagoitia, Bastida) 12.2.1. Hagiotoponimia: postposiziorik ez duten hagiotoponimoen osagaiak bereiz idatziko ditugu, Santi- eta Done-/Dona-z hasten direnetan izan ezik. Santa Pedro (arrunta) 12.3.1. Hagiotoponimia: Santi- eta Done/Dona-dun hagiotoponimoen osagaiak elkarrekin idatziko ditugu.

Page 19: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

Santimami (Leioa, Derio,...), Santikurutz (Berriz) Donapaulo (Arraia-Maeztu), Doneztebe (Errezil) 12.4.1. Hagiotoponimia: postposizio batez lagundurik dauden hagiotoponimoen osagaiak elkarrekin idatziko ditugu: Sanpelaioaldea (Ermua), Sangregoriozelaia (Zumarraga). 12.5.1. Hagiotoponimia: hagiotoponimoak berriak baldin badira eta izen zaharra berreskuratzerik ez baldin bada, itzuli egingo dira, ahal delarik inguruko edo euskalki bereko hagiotoponimoak eredu hartuta. San Juan > Donibane. 12.6.1. Hagiotoponimia: adbokazioetan (eliza, baseliza, komentu, santutegi, etab.) tradizio bikoitza dagoenean izen biak, euskarazkoa zein erdarazkoa, onartuko dira bakoitza bere esparruan. Toponimoaren osagai espezifikoaren eta generikoaren arteko loturari dagokionez, gainontzeko toponimoetan bezala jokatuko da. Mertzedarien komentua / Convento de las Mercedarias (Gernika) 12.7.1. Hagiotoponimia: adbokazioetan (eliza, baseliza, komentu, santutegi, etab.) ahoz euskaraz zein erdaraz izen espezifiko bera erabiltzen bada, generikoa baino ez da itzuliko: Toponimoaren osagai espezifikoaren eta generikoaren arteko loturari dagokionez, gainontzeko toponimoetan bezala jokatuko da. Andramari (A) > Andra Mari baseliza /Ermita de Andra Mari (Kanpezu). 12.8.1. Hagiotoponimia: hagionimoak jatorrizko toponimoa ordezkatu duenean toponimoari emango zaio lehentasuna, eta bizirik baldin badago huts-hutsean emango da, hagionimoa elizaren adbokaziorako gordeko delarik. Elorregui (D), San Prudencio (D), San Prudentzio (A), Elorregi (A) > Elorregi (Bergara) Beriain (D), San Donato (A), Beriain (A) > Beriain 12.9.1. Hagiotoponimia: hagionimoak jatorrizko toponimoa ordezkatu duenean toponimoari emango zaio lehentasuna. Delako leku izena gaur egun ezezaguna bada edo oso erabilera murritza badu, erabilera errazteko eta izena berreskuratzeko, hagionimoa parentesi artean emango da aldi baterako. San Pedro de Beraza (D), San Pedro (A) > Beratza (San Pedro) (Urkabustaiz) Idotorbe (D), San Pedro (A) > Idotorbe (San Pedro) (Elgoibar) 13.0.0. Toponimo hibridoak (osagai espezifikoak): euskal osagai batez eta erdarazko beste osagai batez osatuak (1.7.4-5)

Page 20: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

13.1.1. (1.7.5.-c) Toponimo hibridoak (osagai espezifikoak), euskal osagai batez eta erdarazko beste batez osatuak: euskara galdu den alderdian, toponimoa erdarazko grafian idatziko da euskaratik harturiko osagaiaz egindako erdal toponimoa denean. El Bustin (Trebiño), Campo El Bustin (Donemiliaga), Ribazo sacona (Urkabustaiz), Landapuerca (Arraia-Maeztu), ... 13.2.1e. (1.7.4.) Toponimo hibridoak (osagai espezifikoak), euskal osagai batez eta erdarazko beste batez osatuak: Jatorri erromantzeko izen bat euskaraz sorturiko toponimo batean agertzen bada euskal grafian emango da izen osoa. Salvatierragana (A), Salbaterragana (D), Salvatierragana (D), Salbatierragana (D)> Salbaterragana (Gasteiz) Baldecorreca (A), Valdecorreca (D)> Baldekoerreka (Trebiño)

13.2.1r. Toponimo hibridoak (osagai espezifikoak), euskal osagai batez eta erdarazko beste batez osatuak, edo euskal osagaiz sorturiko erdal joskerako toponimoa. Euskara galdu den alderdian euskal osagaia euskal ortografiara moldatuko da eta gaztelaniazko osagaia gaztelaniara. Mendico (D), Arduri (D), Mendico de Arduri (A), Mendico (A)> Mendiko de Arduri (Aiara)

Valdigai (Erriberabeitia) 14.0.0. (lehen 15) Eremu erdalduneko lexikoaren berezko formak 14.1.1. Eremu erdalduneko lexikoaren berezko forma osagai espezifikoa denean: ahoz jasotako forma ukitu gabe utziko da. La Tova. 14.2.1. Eremu erdalduneko lexikoaren berezko forma osagai generikoa denean: ahozko inkestan jasotako generikoa gordeko da. La Siebe Guía. 15.0.0. (lehen 16. ) Dokumentaziorik gabeko toponimoa iluna denean. 15.1.1. Dokumentaziorik gabeko toponimoa iluna denean: euskal ortografiaz idatziko da, euskalduna izandako eremuan. 15.2.1. Dokumentaziorik gabeko toponimoa iluna denean: erdal ortografiaz idatziko da, azken milaurtetan euskalduna izan ez den eremuan. 16.0.0. (lehen 16) Postposizioen tratamendua

Page 21: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

16.1.1. Postposizioen tratamendua: erdarazko postposizioaz hornitutako euskal toponimoa bada, erdal osagaia itzuli egingo da eta izena euskal ortografiara moldatu. Ocharan de arriba > Otxarangoikoa (Zalla) Amabizcar de abajo > Amabizkarbekoa (Güeñes) 16.2.1. Postposizioen tratamendua: lehenengo osagaia hagionimoa edo hitz arrunta baldin bada, toponimoak bi aldaera izango ditu. Euskarazko aldaeran gaztelaniazko postposizioa itzuli egingo da eta izena euskal ortografiara moldatuko da. Gaztelaniazko izenak gaztelaniaren arauen arabera idatziko dira. Ermita de San Juan de Arriba / San Juan Goikoa baseliza. Erriberabeitia / Ribera Baja 17.0.0. (lehen 18. ) Generikoaren eta espezifikoaren arteko "del / de (la)" multzoak. 17.1.1r. Generikoaren eta espezifikoaren artean "de(l) / de (la)" multzoak dituzten formak: erdal toponimoa baldin bada, erdarazko ortografiaz idatziko da. Monte de Ribacervera El Cristo del Humilladero

17.2.1r. Generikoaren eta espezifikoaren artean "de(l) / de (la)" multzoak dituzten formak: euskal bertsioan, espezifikoa gorde egingo da eta generikoa euskarara itzuliko da, euskal sintaxira moldatuz eta artikulua, singularrean dagoenean, ezabatuz. Alto del Somo / Somo tontorra (Artziniega) Pico de Bela / Bela tontorra (Okondo) Sierra de la Encina / Encina bizkarra (Artziniega) 17.3.1r. Generikoaren eta espezifikoaren artean " de(l) / de (la)" multzoak dituzten formak: hizkuntzak berez aurrezteko duen joeragatik, erdarazko toponimoetan jasotako formak "de" preposizioa ez daramanean, toponimoa preposiziorik gabe idatziko da. Ayerza (D), Ayarza (D), Barranco Ayarza (D,A) > Aiertza errekazuloa / Barranco Aiertza (Okondo). Campo los Tiros (D,I) > Campo los Tiros (Sopuerta) 18.0.0. (lehen19. ) Osagai espezifikoaren eta generikoaren artean preposiziorik ez duten erdal formak. 18.1.1. Osagai espezifikoaren eta generikoaren artean preposiziorik ez duten erdal formak: euskal aldaeran erdarazko generikoa itzuliko da eta espezifikoa jaso den bezalaxe gordeko da.

Pico Alen > Pico Alen / Alen tontorra (Sopuerta) Fuente Perenal / Perenal iturria (Galdames)

18.2.1. Osagai espezifikoaren eta generikoaren artean preposiziorik ez duten erdal formak: jasotako forma bere hartan gordeko da eta euskal generikoa gehitu. Hau egingo da generikoa iharturik dagoenean –

Page 22: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

eta esanahia galdu edo murriztu denean – edo izenaren nahitaezko osagaia denean (beheko adibidean, esaterako, ezin da Miguel erabili Pico aipatu gabe, zati biek osatzen baitute izena); nolabait esateko, generikoak bere izaera generikoa galdu duenean. Pico Miguel > Pico Miguel / Pico Miguel tontorra (Artzentales) Cueto la Presa > Cueto la Presa / Cueto la Presa muinoa (Karrantza) 19.0.0. (lehen 21.) Leku batek izen bat baino gehiago duenean. 19.1.1. Leku batek izen bat baino gehiago duenean: ahoz edo/eta idatziz bildutako izenak ezberdinak direnean, ondoen dokumentaturik dagoena hobetsiko da, Erdi Aroko egoerara itzuli gabe. Zipar <> Ubieta > Zipar (Galdames, Zalla) Max <> Kalamua > Max (Eibar, Markin-Etxebarria) 19.2.1. Leku batek izen bat baino gehiago duenean: ahoz edo/eta idatziz bildutako izenak ezberdinak direnean, ondoen dokumentaturik dagoena hobetsiko da, Erdi Aroko egoerara itzuli gabe. Baina, erabiltzaileari identifikazio lana errazteko, ahoz erabiltzen dena ere jasoko da parentesi artean, baldin eta jatorrizko izen hori ezezaguna bada. Dudoleta (Montecalvo) (Muxika) Orueta (La Herradura) (Bilbo) 19.3.1. Leku batek izen bat baino gehiago duenean: bildutako izenak ezberdinak direnean izen zaharrena hautatuko da. Izen zaharrena zein den jakiteko, dokumentazioa, eremua euskalduna den edo izan den edo/eta izena bera (esaterako, Bolua eta La Puente zaharragoak dira Errota eta El Puente baino) hartuko dira kontuan. Jungumiturri / Fuente Cana > Jungumiturri (Kuartango) El Puente (D) / La Puente (A) > La Puente (Aiara)

Las Cumbres (D) / El Cumbre (A) > El Cumbre (Gobiaran) 19.4.1. Leku batek izen bat baino gehiago duenean: ahoz ezagunena dena hobetsiko da ondoko kasu hauetan: dokumentazio fidagarririk ez dagoenean, errealitate geografikoari hurbiltzen zaion formarik jasotzen ez denean eta izen zaharrena zein den jakiteko biderik ez dagoenean. Lezoia / Pasaiko muga (A) >Lezoia (Hondarribia, Pasaia) Ateputzua / Piruputzua (A) > Ateputzua (Hondarribia) Campo Brujas / Las Brujas / Las Tejeras (A) > Las Brujas (Aiara) 19.5.1. Leku batek izen bat baino gehiago duenean: ahoz bildutako izenak ezberdinak direnean eta dokumentaziorik ez dagoenean, errealitate geografikoari gehien hurbiltzen zaion forma hobetsiko da. Biosnar / Turrulla / Zakurmutur > Zakumutur (Hondarribiko punta)

Page 23: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

19.6.1. Leku batek izen bat baino gehiago duenean: izenetako batek inguruko beste entitate geografiko bat ere izendatzen badu, bera hobetsiko da, bien arteko hautaketa egiteko bestelako arrazoi objektiborik ez dagoenean. 19.7.1. (lehen 21.8.) Leku batek izen bat baino gehiago duenean: forma bi (bata euskaraz eta bestea erdaraz) leku bera izendatzeko erabiltzen direnean eta batak eta besteak balio berbera dutenean, biak gordeko dira.

Cruces / Gurutzeta (Barakaldo) Donostia / San Sebastián Doneztebe / Santesteban Garobel / Sálvada (Aiara)

19.8.1. Leku batek izen bat baino gehiago duenean: hizkuntza berean leku bera izendatzeko izen bi erabiltzen direnean eta batak eta besteak balio berbera dutenean, biak gordeko dira. Montenegro / Peñalba (Artziniega)

20.0.0. (lehen 22.) Generoa, numeroa eta gainerako morfemak 20.1.1. (Biztanle entitateak finkatzean araututako irizpidea) Generoa, numeroa eta gainerako morfemak: ahoz jasotako toponimoetan generoko, numeroko edota gainerako morfemetako aldaerak agertzen direnean, ahoz jasotako formarik erabiliena gordeko da. Bereziki ezarriko da lege hau gertaera hori euskalki edo azpi-euskalki horretan sistematikoa denean:

Menchaca (D), Menchacaeta (D), Mentxaketa (A) >Mentxaketa (Laukiz) Leuro (D), Lauro (D), Lauroeta (A) > Lauroeta (Sondika, Loiu)

Callejas (D), Los Callejos (A), Las Callejas (A) > Las Callejas (Aiara) 20.2.1. Generoa, numeroa eta gainerako morfemak: ahoz jasotako toponimoetan singularreko eta pluraleko aldaerak agertzen direnean, dokumentatutako formarik fidagarrienari emango zaio lehentasuna, gertaera hori euskalki edo azpi-euskalki horretan sistematikoa ez denean.

Zabala (D,A), Zabalaga (D, A), Zabale (A) > Zabalaga (Azpeitia) Aguanal (D), El Aguanal (A), Los Aguanales (A) > Aguanal (Aiara)

20.2.2. Generoa: Bi aldaerak agertzen badira ere, toponimo erromantzeetan barietate zaharrari dagokion genero zaharra errespetatuko da. La Puente El Cumbre 21.0.0. (lehen 23.) Hitz elkarketak (1.3.10) 21.1.1. Hitz elkarketak: askotan toponimo berak aldaera hurbilekoak, baina ez zeharo berdinak ditu, hauetako batek oinarritzat izen osoa duelarik eta besteak, berriz, izen horren elkarketako aldaera. Euskara bizirik den lekuetan egungo aldaera hautatuko da (Iturriberri/Iturberri).

Page 24: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

Muno Andi (D), Munoandi (D), Munoaundi (D,A), Muno Aundi (D), Munaundi (A) > Munaundi (Azpeitia, Errezil) 21.2.1. Hitz elkarketak: askotan toponimo berak aldaera hurbilekoak, baina ez zeharo berdinak izaten ditu, hauetako batek oinarritzat izen osoa duelarik eta besteak, berriz, izen horren elkarketako aldaera. Dokumentuetako datuak aski ez direnean, edo aldaera bi baino gehiago bizirik daudenean, hizkuntzaren lege fonetikoak betetzen dituen forma gordeko da. Aizgorrialdea (D), Aizgorri (A), Aizkorri (A) > Aizkorri (Andoain) Mandabidea (A), Mandabide (A), Mandobide (A) > Mandabide (Zegama) Pagalde (D), Pagoalde (A), Paalde (A) > Pagalde (Zestoa) 21.3.1. Hitz elkarketak: askotan toponimo berak aldaera hurbilekoak, baina ez zeharo berdinak izaten ditu, hauetako batek oinarritzat izen osoa duelarik eta besteak, berriz, izen horren elkarketako aldaera. Dokumentatutako aldaera hautatuko da, ahoz aldaera ezberdinak jaso arren dokumentuetan forma osoa zeharo nagusia denean eta dokumentatutako formak dagokion hizkuntzaren lege fonetikoak betetzen dituenean . Usatorre(a) (D), Usotorre (A) > Usatorre(a) (Elgoibar) 22.0.0. (lehen 24. ) Elkarrekin zerikusia duten toponimoak. 22.1.1. Elkarrekin zerikusia duten toponimoak: jatorri bera duten toponimo batzuk inguru berean ageri badira, guztiek tratamendu berbera izango dute. Izenak berreraikiko dira dokumentazioa kontuan izanik. Parriolaburu (A) > Pagoleorragaburu (tontorra, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz) Paliorriaga (A), Pagoleorraga (D)> Pagoleorraga (baserria, Munitibar-Arbatzegi- Gerrikaitz) 22.2.1. Elkarrekin zerikusia duten toponimoak: jatorri bera duten toponimo batzuk inguru berean ageri badira, guztiek tratamendu berbera izango dute. Izen jatorra zein den jakiteko modurik ez dagoenean, dokumentu gutxi edo fidagarritasun gutxikoak ditugulako ahozko erabilera gordeko da. 23.0.0. (lehen 25.) Informazio maila ezberdina. 23.1.1. Informazio maila ezberdina: bildutako izenek toponimoaren ezaugarriei buruzko informazio maila ezberdina ematen dutenean. Ahozko erabilera gordeko da bereziki dokumentuetan ageri den informazio gehigarria gaur egun baliozkoa ez bada; esaterako, baserri bi edo gehiago zeudenean za(ha)r, goikoa,... bezalako osagarriak ageri baziren eta gaur egun baserri bakarra baldin bada. Beste horrenbeste egingo dugu leku berbera izanik informazio gehigarri ezberdinak azaltzen dituzten aldaerak agertzen badira. Arbelaitz (A), Arbelaitz handi (D), Arbelaitz haundia (D), Arbelaitz bekoa (D) > Arbelaitz (Mutriku)

Page 25: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

23.2.1. Informazio maila ezberdina: bildutako izenek toponimoaren ezaugarriei buruzko informazio maila ezberdina ematen dutenean. Informazio gehien ematen duen forma gordeko da, bereziki, izen berezia desagertu eta generiko hutsa erabiltzen denean: Guerediaga Beascoechea (1704), Beazcoechea (1796), Biskoa (A)> Gerediagabeaskoa (Abadiño) Amaingurutze (A), Amainguuzko guutzia (A), Gurutze (A), Gurutzia (A) > Amaingurutze (Pasaia, Lezo) 23.3.1. Informazio maila ezberdina: bildutako izenek toponimoaren ezaugarriei buruzko informazio maila ezberdina ematen dutenean. Dokumentu fidagarrienetik jasotako forma gordeko da aurreko bi arauetako baldintzak betetzen ez direnean.

24.0.0. (lehen 26.). Silabak galtzea 24.1.1. Silabak galtzea: ahozko erabilera gordeko da dagokion hizkuntzaren arau fonologiko bati jarraikiz gertatu bada eta aspaldi dokumentatzen bada. Curuce (D), Curce (D), Kurtze (A) >Kurtze (Galdakao) Aguanaz (D,A) > Aguanaz (Turtzioz) 24.2.1. Silabak galtzea: dokumentatutako forma hobetsiko da dagokion hizkuntzaren arau fonologiko bati jarraikiz gertatu ez bada edo egungo ahozko aldaera aspaldi dokumentatzen ez bada. Arteaga (D), Artia (A) > Arteaga (Gautegiz Arteaga) 25.0.0. Sistematizatutako arauetan sartzen ez diren toponimo-aldaera ezberdinak (lehen 27.) 25.1.1. Sistematizatutako arauetan sartzen ez diren toponimo-aldaera ezberdinak: dokumentatutako formarik fidagarriena gordeko da. Idogarate (D), Illobate (A) > Idogarate (Asteasu) Pelistornes (D, A), Pilistornes (D), Piristornes (A) > Pelistornes (Gobiaran) 25.2.1. Sistematizatutako arauetan sartzen ez diren toponimo-aldaera ezberdinak: dokumentuetako datuak nahikoa ez direnean formarik etimologikoena gordeko da. El Returun (A), El Roturon (A) > El Roturon (Amurrio) 25.3.1. Sistematizatutako arauetan sartzen ez diren toponimo-aldaera ezberdinak: erabilera gordeko da, aspaldi dokumentatzen bada, etimologia argirik ez duenean edo dokumentatutako beste aldaera(k) fidagarria(k) ez d(ir)enean. Jaizkibel (D), Exkuko gaña (D), Exkulin (D), Iskulin (D), Ixkulin (A) > Ixkulin (Jaizkibel mendiaren tontorra) Guerelagua (D), Gerelagua (A, gaztelaniazko jotaren ahoskerarekin) > Gerelagua

Page 26: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

(Artzentales, Sopuerta) 25.4.1. Sistematizatutako arauetan sartzen ez diren toponimo-aldaera ezberdinak: dokumentazio historikoak eta ahozko erabilerak aldaeren artean aukeratzeko behar beste datu eskaintzen ez dutenean, inguruko toponimoren baten erreferentzia duen aldaera hobetsiko da. Juanto / Otojuanto > Otojuanto (Oto/Hueto) 26.0.0. Tautologia linguistikoak (lehen 27.) 26.0.1. Tautologia linguistikoak: euskararen galeraren ondorioz gaztelaniaz tautologia sortzen denean (Hoyo Sacon, Barranco Arana, Alto Tontorra), ez da euskaraz onartuko eta toponimoa bere jatorrizko erara bihurtuko da. Gaztelaniazko aldaeran ostera erabilera gordeko da, nahiz eta horrela toponimoaren esanahia errepikatu. Sakon / Hoyo Sakon (Zuia) Arana / Valle Arana (Kuartango) La Fuente / La Fuente iturria Tontorra / Alto Tontorra (Amurrio) 27.0.0. Jatorrizko hizkuntza zalantzazkoa edo jatorri ezezaguna duten toponimoen idazkera (lehen 31.) 27.1.1e. Jatorrizko hizkuntza zalantzazkoa edo jatorri ezezaguna duten toponimoen idazkera: euskal grafiaz idatziko ditugu gaur egun edo historikoki euskalduna izandako eremuan.

Baricocha (A) > Barikotxa (Okondo) Alto de Supicando (A) > Alto de Supikando (Okondo, Laudio) Callaberro (D), Kallaberro (D), Kallaarro (A) > Kallaberro (Orio) Burzaco (A,D) > Burtzako (Barakaldo, Galdames, Trapagaran)

27.2.1r. Jatorrizko hizkuntza zalantzazkoa edo jatorri ezezaguna duten toponimoen idazkera: erdal grafiaz idatziko ditugu inoiz euskalduna izan ez den eremuan edo euskal eremua izandakoan egon arren erdal fonetikaren arabera sortu bada. Guirreladas (D), Guirrieladas (A) > Guirrieladas (Bastida) Solaices (D,A) > Solaices (Iruña Oka) 27.3.1e. Jatorrizko hizkuntza zalantzazkoa edo jatorri ezezaguna duten toponimoen idazkera: erdarazko sintagma batean agertu arren, euskal grafiaz idatziko ditugu gaur egun euskalduna den edo historikoki izan den eremuan, erdal fonetikaren arabera sortu ez badira. Roble de Zogina (Kuartango) Detrás de Barratxea (Arraia-Maeztu) 27.3.1r. Jatorrizko hizkuntza zalantzazkoa edo jatorri ezezaguna duten toponimoen idazkera: erdarazko sintagma batean agertzen direnean, erdal grafiaz idatziko ditugu historikoki euskalduna izan ez den eremuan, edo erdal fonetikaren arabera sortu badira.

Page 27: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

28.0.0. Toponimo batean estratifikaturik agertzen diren beste hizkuntza bateko hitzak (1.7.5. azken paragrafoa) (lehen 32.) 28.0.1. Toponimo batean estratifikaturik agertzen diren beste hizkuntza bateko hitzak: hitzaren jatorrizko hizkuntza zein den jakin arren, toponimoa bereganatu duen hizkuntzari dagokion tratamendua ezarriko da. Villaondoeta (D), Billaondoeta (A) > Billaondoeta (Getxo) Los Abeleches (Barrundia) 29.0.0. (lehen 33.) Euskaraz eta gaztelaniaz hitz bera erabiltzen denean nola jokatu. 29.1.1. Euskaraz eta gaztelaniaz hitz bera erabiltzen denean nola jokatu: euskal grafiaz idatziko ditugu gaur egun euskalduna den edo historikoki izan den eremuan. Calzada (D), Kaltzarea (A) > Kaltzada (Idiazabal) Cadalso (D, A) > Kadaltso (Barakaldo) 29.2.1. Euskaraz eta gaztelaniaz hitz bera erabiltzen denean nola jokatu: erdal grafiaz idatziko ditugu historikoki euskalduna izan ez den eremuan. Calzada (D,A) > Calzada (Erriberagoitia) 30.0.0. (lehen 34.) Exotoponimoak 30.1.1. Exotoponimoak: toponimoa euskal ortografia erabiliz emango da euskal eremukoa denean edo, gaur egun erdalduna izan arren, historikoki euskalduna izan den eremukoa denean. Karakaserreka (Getaria, Zumaia), Karakasberri (Getaria) eta Karakasberri (Zumaia) Balentziaga (Azkoitia) 30.2.1. Exotoponimoak: toponimoa erdararen ortografia erabiliz emango da historikoki erdal eremukoa denean. Valladolid (Gobiaran) 31.0.0. (lehen35) Arau bat baino gehiago aplikatzearen ondorioak 31.0.1. Arau bat baino gehiago aplikatzearen ondorioak: toponimo bati teorikoki arau bat baino gehiago ezarri behar balitzaio eta horren ondorioz existitzen ez den aldaera berria sortuko balitz, azterketa berezia egin beharko litzateke eta kasuan kasuko irtenbidea bilatu: Kastinia (A), Gastearen (D), Kastenea (Ituren, Toponimia Txikia Arautzeko Irizpideak 304. or.).

Page 28: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

32.0.0. (lehen 36) Neotoponimoak 32.0.1. Neotoponimoak (etxeak, zubiak, errepideak, urbanizazioak, industrialdeak, naturguneak, ea.): dagokien hizkuntzaren arabera idatziko dira. 33.0.0. Arauetatik kanpoko izenak. 33.0.1. Arauetatik kanpoko izenak: arrazoi historikoengatik araugintza orokorretik kanpo dauden izenetarako Ajuria-enea (Gasteiz) Santimamiñe (Kortezubi) Portu Zaharra (Algorta) 34.0.0. Leku-izen bi jasotzen dituzten toponimoak 34.1.1. Leku-izen bi jasotzen dituzten toponimoak: marratxoa tartekatuko da izenen artean “-” bi izen edo gehiagoren batuketaz sortutako gune berriak izendatzeko erabiliko da. Gamiz-Fika, Maule-Lextarre,.. 34.2.1. Leku-izen bi jasotzen dituzten toponimoak: leku izen gehi ingurua osatutako izenetan ez da lotzeko zeinurik erabiliko aurrean lekuaren izena eta atzean ingurua paratuko delarik. Etxarri Aranatz, Ametzaga Zuia, Donibane Garazi... 35.0.0. Tildea 35.0.1. Erdal jatorriko toponimoek tildea izango dute bertsio bietan (gaztelaniaz eta euskaraz). Euskal toponimoek ostera ez dute tilderik eramango ez euskal aldaeran ezta erdarazkoan ere. B) Generikoen tratamendua

Toponimoek, araututako bertsioaz gain (toponimo soila, Gorbeia) beste bi izan ditzakete, generikoduna euskaraz (Gorbeia mendia) eta generikoduna gaztelaniaz (Monte Gorbeia). Aukera bi hauek kasu guztietan eman ahal izango dira ondokoetan izan ezik.

36.0.0. Toponimoan izen generikoa azaltzen denean. (lehen 11.) 36.1.1.

Toponimoan izen generikoa azaltzen denean: jasotako formak espezifikoa eta dagokion generikoa sintagma berean ematen dituenean, bere hartan gordeko da. Generikoari

Page 29: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

dagokionez, toponimoaren jatorrizko hizkuntzan ez da beste generiko bat erantsiko, bai ordea jatorrizkoa ez den hizkuntzan. Auntz Bizkar (A), Aunzbizkar (D) > Aunzbizkar (eu) / Aunzbizkar, Loma (gaz) (Hondarribia)

Peñalba (A)> Peñalba haitza (eu) / Peñalba (gaz) (Galdames) La Puente (D, A) > La Puente zubia / La Puente

36.2.1. (lehen 11.3.) Toponimoan izen generikoa azaltzen denean: generikoa espezifikoaren itzulpen hutsa denean, ez da erantsiko, gaur egun aski ezaguna bada. Horrelako kasuetan toponimo hutsa eta generikoduna bat eta bera izango da toponimoaren jatorrizko hizkuntzan (ez baitu generikorik hartuko). Beste hizkuntzan generikoa erantsiko zaio. Bizkar (Usurbil) > Bizkar (eu) / Bizkar, Loma (gaz) Cueto > Cueto tontorra (eu) / Cueto (gaz) 36.3.1. Toponimoan izen generikoa azaltzen denean: generikoa espezifikoaren itzulpen hutsa denean eta gaur egun aski ezaguna ez bada, gainontzeko toponimoekin bezala jokatuko da eta generikodun aldaeretan generikoa erantsiko zaio hizkuntza bietan. Bolua > Bolua errota / Bolua, Molino Aceña > Aceña errota / Aceña, Molino 36.4.1. Toponimoan izen generikoa azaltzen denean: Jasotako izena toponimoa ez denean, mapetan agertzen den erreferentzia puntu baten deizioa baizik, itzuli egingo da. Horrelakoetan, erdarazko aldaerari ez zaio artikulua erantsiko, bai ordea euskarazkoari. Hilerria / Cementerio, Udaletxea / Ayuntamiento, Ur-biltegia / Depósito,... 36.5.1. Toponimoan izen generikoa azaltzen denean: toponimo batek (itxuraldatzeagatik, bigarren generikorik ez onartzeagatik etab.) gainerakoekin jarraitu den tratamendua onartzen ez duenean, aldaera bakarra izango du hizkuntza bietan eta bertsio guztietan, bereziki genitiboaren atzizkien (-ko, -[r]en) bidez sortutako sintagmak osatzen dituzten toponimoetan. Putreen erreka (Hondarribia, Pasaia) Gereztegiko kaskoa (Zugarramurdi) Sebe de Bortau (Aiara) 36.5.2. Jasotako generiko lexikaldua eta beste hizkuntzarena hoskideak direnean, ez dugu ez batean ez bestean generiko estandarrik gehitzen, betiere kodeketa geografikoari arreta emanik, generiko estandarrak zeintzuk liratekeen begiratuta eta generiko horien balizko polisemia kontuan izanik. Gainera, badirudi beste generikorik ez gaineratzeko irizpidean arrazoi gehiagok hartzen dutela parte, adibidez toponimoak genitibo egitura edukitzea, jadanik bi hitzeko izena izanik: Neberabarri (Orozko), Puntamotz (Gorliz), Sasiko txabola (Zeanuri). 37.0.0. Generikorik ez duten toponimoak

Page 30: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri

37.1.1. Generikorik ez duten toponimoak: dagokion hizkuntzaren generiko arautua ezarriko zaio. 37.2.1. Generikorik ez duten toponimoak: inguruko generikoa ezarriko zaio, araututakoa inguruan ezezaguna bada, beste ñabardura badu edo tokian tokikoa erabat nagusia bada.. 38.0.0. Generikoa onartzen ez duten toponimoak. 38.1.1. Generikoa onartzen ez duten toponimoak: toponimoa luzeegia denean ez zaio osagai generikoa erantsiko. Kobaundikoikaztegizuloeta (Arrasate) Kurutzesantuko potoloa (Oñatiko basoa) Curucuto de Miralobueno (Aiarako bizkarra) Pilas de los hayalejos (Gobiarango hegia) 38.2.1. Generikoa onartzen ez duten toponimoak: 36.5.1. ataleko puntukoek [toponimo batek (itxuraldatzeagatik, bigarren generikorik ez onartzeagatik etab.) gainerakoekin jarraitu den tratamendua onartzen ez duenean, aldaera bakarra izango du hizkuntza bietan eta bertsio guztietan, bereziki genitiboaren atzizkien (-ko, -[r]en) bidez sortutako sintagmak osatzen dituzten toponimoetan] ez dute generikorik onartzen. 39.0.0. Letra larri eta xeheen idazkera. 39.1.1e. Letra larri eta xeheen idazkera: izen espezifikoak letra larriz emango dira eta generikoak letra xehez: Lertxundiko erreka (Ituren) 39.1.1r. Letra larri eta xeheen idazkera: izen espezifikoak eta generikoak letra larriz emango dira: Barrio Olabarrieta (Sopuerta) Pico Mayor (Galdames) Bilbo, 2005eko urria.

Mikel Gorrotxategi Nieto

Page 31: Toponimia txikia arautzeko irizpideakIGNeus1 · Hiatu eran dauden bokalak: gaur egun hiatua agertu beharrean, forma murriztua agertzen bada, eta dokumentazioan ostera hiatuduna ageri