Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina...

27
Tix eta Loy eskolara! EROSKI CONSUMERen errezetak Haurren sonanbulismoa Antibiotikoak: uste askok erdia ustel Mediterraneoko dieta Elikadura arloko sasi-guruak bazkide-kontsumitzailearen aldizkaria XXXVIII. urtea - IV. aroa - 179. alea URRIA 2013 www.consumer.es elikadura osasuna Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiak Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiak

Transcript of Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina...

Page 1: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

Tix eta Loy eskolara!

EROSKI CONSUMERen errezetak

Haurren sonanbulismoaAntibiotikoak: uste askok erdia ustel

Mediterraneoko dietaElikadura arloko sasi-guruak

bazkide-kontsumitzailearen aldizkaria

XXXVIII. urtea - IV. aroa - 179. alea URRIA 2013 • www.consumer.es

elikadura osasuna

Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiak

Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiak

Page 2: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

aurkibidea

www.consumer.esbazkide kontsumitzailearen aldizkaria

EditorEa: EROSKI S. Coop. EROSKI FUNDAZIOAREN babesarekin • 2013ko Urria - 179 zenbakia. 15.350 ale

EROSKI CONSUMER Eroski-ren bazkide kontsumitzailearen aldizkaria da. Eroski kooperatiba (Eroski-ren berezko kide eta sustatzailea) kontsumitzaileen elkartea da eta 25 urte baino gehiago daramatza kont-sumitzaileei informazioa ematen, informazioa eta hezkuntza momentu bakoitzean zer komeni zaien aukeratzen jakin dezaten. EROSKI CONSUMER aldizkariak zerbitzu eta ondasunen kontsumitzaileei aitortzen zaizkien eskubideak defenditzen ditu eta eskubide horien berri ematen die, urratzen direnean kontsumitzaileek erantzunkizunak eska ditzaten. EROSKI CONSUMER kontsumo iraunkorrarekin konpromezua duen komunikabidea da eta ingurumenari egiten zaieon kaltea gutxitu behar dela aintzat hartzen du. EROSKI CONSUMER aldizkariak Eroski-k gizarte erantzunkizunaren arloan egiten duenaz informazioak argitaratzen ditu, Eroski markako produktuen inguruan ere bai eta, noizean behin, Eroski-k bere bazkide eta bezeroentzat interes handiko jotzen dituen albisteen berri eman dezake.

Banaketaren kontrola:

ZUZENDARIA: Alejandro Martínez BerriochoaZUZENDARI ORDEA: María HoyosERREDAKTORE BURUA: rosa CuevasINTERNETEKO EDIZIOAREN ERREDAKZIOA ETA EDIZIOA: Miren Rodríguez EUsKARAZKO EDIZIOA: Irati Jimenez eta Arkaitz Goikoetxea

BANAKETA: rosa Cuevas

“sAKONEAN” IKERKETA TALDEA: EROSKI CONSUMEReko taldea Arduraduna: rosa Cuevas Diseinua eta elaborazioa: Jaime Parra eta Cristina Leciñana

EROsKIREN INFORMAZIOA: Erredakzioa: Rosa Cuevas eta María Huidobro

BEsTE EDUKI BATZUK: Teknologia berriak: Jordi Sabaté Elkarrizketa: Álex Fernández Muerza Elikadura: Laura Caorsi eta Julio BasultoOsasuna: Montse Arboix eta Marta ChavarríasEtxeko ekonomia: Blanca ÁlvarezHaurrak eta Maskotak: Eva San MartínIngurumena: Álex Fernández Muerza

DIsEINUA, MAKETAZIOA ETA INpRIMAKETA-AURREKOAK: DUPLO Comunicación Gráfica (www.duplo.com.es) Argazkiak: Rubén García eta Becky Lawton Inprimaketa: MCC Graphics

EROsKI CONsUMER WEBGUNE ETA ALDIZKARIAREN ADMINIsTRAZIOA ETA ERREDAKZIOA: Eroski Argitalpenak. San Agustin auzoa, z/g. 48230 Elorrio (Bizkaia)

Telefonoa: 946 211 627_Faxa: 946 211 222

Lege gordailua: TO-1848-1997 • ISSN: 2254-6502

17912 EROSKETA gIDA:

gOSARITAKO zEREALAKAzukrea, gatza eta landare-jatorriko olioak erantsita, zaporetsuagoak eta kurruskatsuagoak izaten dira baina ez hain onak egunero jateko

34 ANTIBIOTIKOAKAntibiotikoez hitz egitean, egiaztatu gabeko informazioa erabiltzen da zenbaitetan

42 ERREzETAK. Udazkeneko menua, sasoi-sasoikoa

50 EROSKI CONSUMER. Gure errezeten aplikazioa mugikorretara eta tabletetara egokitu dugu

34

12

22

ONgIzATEA ETA EgUNEROKO BIzITzA 4 teknologiaberriak

TELEFONOAREN APLIKAZIOAK ANTOLATZEKO 6 eskubideak 8 interesatuzaiguna 10 nutrizioanadituak 22 sakonean

ELIKAGAIEN ETIKETAK IRAKURTZEA 28 elkarrizketa bikoitza

ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA

TxOSTENAK 20 elikadura / MEDITERRANEOKO DIETA 32 elikadura / ELIKADURAN ERE bADIRA SASI-GURUAK 34 osasuna / ANTIbIOTIKOAK 36 ingurumena / KONTSERbA-LATAK 38 maskotak / MASKOTAK ZAINTZEKO 2.0 bALIAbIDEAK 40 haurrak / hAURREN SONANbULISMOA

EROSKI46 EROsKI

ESNEAREN UNEA DA!

48 EROSKI TIx ETA LOy jOAN AL DIRA ZUEN ESKOLARA?

50 EROSKI CONSUMERERREZETEN APLIKAZIOA hObETU DUGU

Bi lagunetik batek soilik irakurtzen ditu beti

produktuen etiketakINKEsTA EGIN DIEGU 1.000 pERTsONA INGURURI, ELIKAGAIEN ETIKETAK IRAKURTZEKO

ORDUAN ZER-NOLAKO OhITURAK DITUZTEN jAKITEKO

Page 3: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

teknologiaberriaktelefono mugikorretako aplikazioak antolatzea

Aplikazioak karpetetan biltzea

ioS sistema eragilea darabilen gailuren bat dutenek (iphone telefonoa, ipad tableta eta ipod touch multimedia-errepro-duktorea) aukera dute karpetak sortzeko eta aplikazio motaren arabera sailkatzeko. karpeta ho-rietako bakoitzak, gehienez ere, 12 programa bil ditzake.

oso erraza da karpetak sortzea. Hatzarekin aplikazio bat sakatu eta halaxe eduki behar da tartetxo batez (era horretan, edizio modua aktibatuko zaio), eta keinuka hasten denean, multzokatu nahi den beste programa baten gainera eraman behar da. Hori eginda, sistemak berak automatikoki sortzen du kar-peta bat eta multzokatu ditugun bi aplikazio horiek biltzen ditu. Beste aplikazio batzuk eransteko ere gauza bere egin behar da: sakatu-ta eduki eta hatzarekin karpetara eraman. eta multzotik ateratzeko modua ere berbera da: gainean sakatu, eta keinuka hastean, karpe-tatik kanpo jarri.

androiden, sistema eragilearen zein bertsio darabilgun, era batera edo bestera sortu beharko dira karpetak, guztietan ez baita berdin egiten. Hatzarekin pantailari tartetxo batez eraginda, menu bat agertzen da, eta aukeren artean, idazmahaian karpeta bat sortzeko modua ema-ten du; ondoren, aplikazioen menu-ra jo, nahi ditugunak aukeratu eta hatzarekin eraman behar dira. an-droid 4.0 darabilten zenbait gailu-tan, ioSen bezalaxe sor daitezke karpetak; hau da, programa bat hautatu, eta beste baten ikonoaren gainean jartzen da, karpeta sortu eta multzokatuta gera daitezen.

Badago beste software mota bat ere androiden karpetak antolatze-ko; folder organizer izenekoa da aipagarriena. aplikazio horrekin, era askotako elementuak multzokatu daitezke, etiketen arabera: aplika-zioak, markagailuak, solaskideak, zuzeneko sarbideak... aukera ema-ten du, gainera, ikono, karpeta eta widget pertsonalizatuak sortzeko. programa horrek bi bertsio ditu: doakoa da bat, eta ordaindu beha-rrekoa bestea (0,99 euro hilean).

Aplikazio baten arrakasta

aplikazioen merkatua izugarri handia eta oso dinamikoa da: ia egunero sortzen da berriren bat, eta beste batzuk desagertu egiten dira arrakastarik izan ez dutelako. asko eta asko iritsi ere ez dira egingo jendearengana, eta inork probatu gabe geratuko dira, erabiltzaileek ez daukatelako behar adina tresna mugikorrarekin bilaketa egokiak egiteko aplikazioen dendetan.

aplikazio batek arrakasta lortzen duenean, askotan eta askotan, gehiago izaten da sortzaileek ongi asmatu dutelako sare sozialetan mugitzen edo prentsan haren berri ematen, eta ez erabiltzaileen beharrei erantzuteko gaitasuna duelako edo ez duelako. era be-rean, ohikoa izaten da herritarrek ez ezagutzea hainbat eta hainbat aplikazio, zinez erabilgarriak izan daitezkeenak haientzat. Halako egoerak saihesteko, programa berriak bilatzen dituzten zenbait aplikazio agertu dira, bai ioS sistema eragilearekin erabiltzekoak eta bai androidekin erabiltzekoak. Horien artean, appDJ nabarment-zen da (https://play.google.com/store/apps/details?id=appdj.android). lehenik, erabiltzailearen lehentasunak edo interesak zein diren zehazteko eskatzen du, eta, ondoren, aldian behin, interes ho-riekin zerikusia duten gomendioak egiten dizkio. Bestea aplikazio aipagarria mapsaurus da (https://play.google.com/store/apps/details?id=com.mapsaurus.apps). mugikorrean edo tabletan instala-tu, eta erabiltzaileak lehendik di-tuen aplikazioen berri jasotzen du. Horietatik abiatuz, iradokizun-ma-pa bat egiten du, aplikazio berriek eta lehendik daudenek dituzten antzekotasunetan oinarrituta.

Aplikazioak abiaraztekoak, Androiden

android sistema eragileak tarte gehiago uzten du elementuak pertsonalizatzeko ioSek baino, azken hori applek kontrolatzen baitu. aplikazioen dendan aurki daitezkeen batzuek, hain zuzen, modua ematen dute idazmahaia osatzen duten orrien ingurune grafikoa aldatzeko. era horretan, norberak nahi bezala ikusi eta antola daitezke programak pantai-lan, eta ez sistema eragileak berak egiten duen bezala derrigorrean.

aplikazio mota horrekin, zenbait gai pertsonaliza daitezke, eta efektu grafiko ugari eskaintzen dituzte horretarako. gainera, android darabilten telefonoen ekoizle nagusi bakoitzak bere bitartekoak jartzen ditu aplikazioak abiarazteko; horiei esker, erraztu egiten dute aplikazioak antolatzeko modua, eta lehiakideena ez bezalako ingurune grafikoa eman dakieke.

google play dendak eskura jartzen dituen aplikazio abiarazleen artean, honako hauek nabarmentzen dira: go launcher eX, mXHome laun-cher eta aDWlauncher eX. azken horrek 2,78 euro balio du, eta ezau-garri ugari dauzka smartphonearen orrien edo pantailen diseinua pertsonalizatzeko. //

ia egunero agertzen da berriren bat. Badira sukaldean ikastekoak,

kirola modu osasungarrian egitekoak, jolastu eta ikastekoak... eta hainbesteko

zerrenda izanik, aplikazioak antolatze-ko aplikazioak ere behar ziren, eta, egia esan, arrakasta handia izan dute azken belaunaldiko telefonoak dituztenen artean. android eta ioS darabiltzaten telefono mugikorrentzat aplikazioak eskaintzen dituzten dendek programa asko eta asko dituzte aukeran. eta aurre-rantzean ere bide beretik jarraituko du-te: kalkuluen arabera, milioi bat aplikazio eskaintzera iritsiko dira aurten apple app Store eta google play Store. erabilt-zaileek baliatu egiten dute aukera hori, eta dozenaka aplikazio izaten dituzte smarphoneetan instalatuta.

Pantailak ordenatzea

Orri nagusian: gehien erabiltzen diren aplikazioak jartzea komeni da, eta horiekin batera, erabilgarri gertatuko den widgeten bat; adibi-dez, interneteko bilatzaile baterako sarbidea edo eguraldiaren berri ematen duena. gainera, orriaren behealdean programa batzuk eduki daitezke beti finko, han ager dai-tezen pantaila batera edo bestera sartzen garenean. komeni izaten da, halaber, orri nagusian jartzea aplikaziorik funtsezkoenak; besteak beste, deiak egitekoa, web-nabi-gatzailea, posta elektronikoa eta berehalako mezularitza-zerbitzuren bat edo SmS zerbitzuren bat.

Bigarren eta hirugarren orrietan: zenbait karpeta sor dai-tezke, eta horietan multzokatu eta bildu aplikazioak, funtzioen edo sailen arabera.

Hurrengo orrietan: interesgarria izaten da aplikazioetarako sarbidea emango duten widgetak ezartzea; esaterako, multimedioa errepro-duktore bat, albiste-emaileak, zereginen egutegiak eta bideo-kanalerako sarbidea.

Aplikazioak: elkarrekin, ez nahasitaiOSek eta Androidek aukera bat baino gehiago eskaintzen dituzte mugikorrean ditugun aplikazioak ordenatuta edukitzeko

54

Page 4: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

Telebista-zerbitzu bateko bezero izateari utzi nionean eskaintza merkeago bat egin zidaten, 18 hilabetez irauteko baldintzapean. Konbentzitu ninduten eta beste norbaitekin jarri, hark elkarrizke-ta graba zezan. Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren inguruan eta ez deskontuen inguruan ere, eta nik uko egiten nion baiezkoa esateari. Behin baino gehiagotan eten zu-ten grabazioa. Azkenean, grabatu genuen, teknikari bat etorri zen instalazioa egitera eta kontratua utzi zidan. Handik lau hilabetera, faktura bat iritsi zitzaidan, eskaini zidatena halako bikoa, eta esan zi-daten prezio hark %50eko deskontua zuela eta lehen hiruhilekorako soilik zela, eta kontratua eteten banuen 200 eurotik gorako zigorra ordaindu beharko nuela. Zer egin dezaket?

Laser bidezko depilazioa egiten duen zentro batera joan naiz, eta le-henbiziko saioetan dena ongi atera da, baina azkenekoek erredu-rak eragin dizkidate. Krema bat eman didate, eta esan didate joango zaizkidala, baina kezkatuta nago. Jakin nahi nuke nola jokatu behar dudan behin hau gertatuta.

Gomendatzen dizugu kontratua irakur deza-zula, bereziki prezioaren atala, iraupenarena eta aldez aurretik kontratua etetearen ondo-rioei dagozkienak. Ondoren, dokumentazio guztia hartu eta zure udalerriko edo probin-tziako kontsumo-zerbitzuetara jo behar duzu, eta erreklamazio bat jarri. Iruditzen zaigu, gai-zki-ulertze baten ondorioz, akats bat gertatu dela adostasuna ematean, eta horrek baliorik gabe utziko luke kontratua, baina, segur aski, ez duzu frogarik izango hori egiaztatzeko. Hala ere, erreklamazioa jarri behar zenuke, eta argi adierazi zer-nolako gorabeherak izan zenituen

telefono bidez kontratatzeko orduan, eta eska-tu behar zenuke kontratua baliorik gabe utzi nahi duzula, inola diru-zigorrik ordaindu gabe. Kontsumo-zerbitzuen bitartekaritzak akordiorik lortuko ez balu, kontsumo-arbitrajera jo behar zenuke, eta han eskatu zerbitzua ematen duen enpresak grabazioa aurkez dezala eta hari lotu-tako gorabehera guztien berri ere eman deza-la. Oro har, telefono bidezko kontratuak egiten direnean, ongi frogatzeko moduan egin behar zaio uko kontratuari (burofax bidez edo, gu-txienez, mezu elektroniko bat eta gutun zerti-fikatu bat bidalita), zazpi laneguneko epean.

Epai askotan zigortu dituzte fotodepilazio-tra-tamenduak eman eta erredurak eragin dituzte-nak, batez ere bigarren gradukoak, baina baita lehen gradukoak ere, ondorio estetikoak utzi izan dizkiotelako bezeroari. Horregatik, eta le-hen pauso gisa, berehala osasun zerbitzueta-ra jotzea komeni da, medikuak ikus dezan, eta eskatu behar da txostenean idatzita jar deza-tela zergatik joan garen kontsultara, zer diag-nostiko egin duen medikuak eta zer-nolako sendabidea jarri digun. Gorde itzazu fakturak,

zerbitzuaren aurrekontua, ordainagiriak, ones-pen informatuaren dokumentua eta laser bi-dezko depilazioari eta haren arriskuei buruzko eskuorriak. Bigarren pauso gisa, burofax bat bi-dali behar zenuke fotodepilazio zentrora, eta adierazi zer-nolako kalteak eragin dizkizuten, zer tratamendu hartu duzun, eta jakinarazi da-gozkizun kalte-ordainak eskatuko dituzula. Kontsumitzailearen Legeak dioenez, zerbitzu-emaileen betebeharra da kontsumitzaileei era-giten dizkieten kalte-galerei erantzutea.

GEHIEGIKERIAK ETXEJABE ELKARTEAREN KLAUSULETAN

Gehiegizkotzat jo dute igogailuari mantentze-lanak egiteko kontra-tuaren iraupena, eta irabazi egin dute epaiketa

2004. urtean, etxejabe elkarte batek bi igogailuri mantentze-lanak egi-teko kontratuak sinatu zituen bost urterako. Klausula batean, kontra-tuak automatikoki luzatzeko aukera ageri zen, hamabost urterako, eta epe hori bukatu baino lehen eten nahi izanez gero, diru-zigorra ordain-du beharko zuten: geratzen zen aldiari zegokion fakturazioaren %50, hain zuzen. 2011. urtean, etxejabe elkarteak enpresari jakinarazi zion kontratua eten egin nahi zuela, eta enpresak salaketa jarri zuen elkartea-ren aurka, kontratuak 2014. urte arte luzatuta zeudelako, eta, zigor gisa, geratzen zen fakturazioaren %50 ordain zezatela eskatu zien: 5.886 eu-ro. A Coruñako Probintzia Auzitegiak, ordea, Kontsumitzaileak Babeste-ko Lege Orokorrari jarraituz, absolbitu egin zuen elkartea. Lege horrek esaten du zerbitzu jarraituak emateko kontratuen klausulak fede onaren aurkakoak direla iraupen-aldi luzeegiak ezartzen dituztenean. Eta A Co-ruñako Probintzia Auzitegiaren iritziz, kontratuak gutxienez bost urteko iraupena izatea gehiegizkoa zen, eta klausula, berriz, neurriz kanpokoa.

BIGARREN ESKUKo AUToAK: BERmEAK

Bigarren eskuko auto bat erosi du, baina maiz-maiz matxuratzen zaioKontsumitzaile batek bigarren eskuko ibilgailu bat erosi zuen (71.810 ki-lometro) 6.500 euroan. Urtebeteko bermea zuen, eta tarte horretan, sei bat aldiz eraman behar izan zuen autoa garajera, nahiz eta azken aldiko konponketa saltzaileak ez zuen bere gain hartu, urtebete igaroa bait-zen erosi zuenetik eta bermea amaitua zuelako, haren esanetan. Beze-roak auzitara jo zuen, kontratua baliorik gabe uzteko eskatu zuen eta itzul ziezaiotela autoa erosteagatik ordaindu zuena eta beste 2.190 euro: 1.190 euro konponketengatik eta 1.000 euro kalte moralengatik, baina galdu egin zuen epaiketa. Epaileak adierazi zuen ezin dela espero izan bigarren eskuko ondasunek guztiz ongi funtziona dezatela, berriak izan-go balira bezala. Baina erosleak helegitea jarri zuen Burgosko Probintzia Auzitegian, eta hark 2013ko ekainaren 4an eman zuen epaia: adierazi zuenez, ez zegoen frogarik saltzaileak kontratua bete ez zuela esateko eta, ondorioz, ez zitekeen kontratua eten, baina onartzen zuen bezeroak 2.190 euroko kaltea jasan zuela, bai konponketak ordaindu behar izan zituelako eta bai garajera maiz-maiz joan behar izan zuelako.

HIpoTEKAK: zoRU-SABAIEN KLAUSULAK

Bankua zigortu egin dute bezeroari 4.546 euro itzultzera, hipotekaren zoru-sabaien klausula ezarri eta gehiegizko kopuru hori kobratu diolako.

Hipotekan zoru-sabaien klausula zeukan herritar batek salaketa jarri zuen bankuaren aurka, eta baldintza orokor hori baliorik gabe uzteko eskatu zuen, gehiegizkoa zelakoan. Ezaba zezatela eskatu zuen, eta 4.547 euro itzul ziezazkiotela, gehiegizko kopuru hori ordaindu zuela iruditzen zit-zaiolako klausularen ondorioz. Euriborra gehi 0,90eko interes aldakorra hit-zartua zuen bankuarekin, baina klausulak esaten zuen urteko interes-tasa nominala berraztertzeko garaia heltzen zenean, ez zela izango ez %15a baino handiagoa eta ez %3,25a baino txikiagoa. Eta irabazi egin zuen auzia. Malagako Merkataritza arloko Bigarren Epaitegiaren esanetan (2013ko maiatzaren 23koa da epaia), bankuak frogatu egin behar zuen bezeroari aurrez jakinarazi ziola, zehatz-mehatz, zer esan nahi zuen klausula horrek. Eta, epailearen iritziz, ez zuen hala egin, eta nahiz eta eskaintza loteslean hala ageri zen, praktikan, eskaintza loteslea zera izaten da, non sinatu behar den adieraztea; notarioaren jarduna, berriz, informazioa azkar-azkar irakurt-zera mugatzen da. Hori dela eta, aintzat hartu zuen bezeroaren salaketa, eta kobratu zizkion kopuru guztiak itzuli behar izan zituen bankuak.

Epai

ak

ANTzEKo KASUETAN, EpAIAK DESBERDINAK IzAN DAITEzKE

Atal honetan era askotako zerbitzu eta hondasunei buruzko epaiak jaso ditugu, kontsumitzaileen intereseko izan daitezkeelakoan. Baina epaiak ematerako orduan ezin dira bi kasu, antzekoak izanagatik ere, bere horretan konparatu eta epaia berdina izango dela pentsatu. Kasu bakoitzean dauden frogak, alde bakoitzaren egoera zehatzak eta epaimahaiaren osaerak, besteak beste, halako edo bestelako epaiak ematea eragingo du.

Esku

bide

ak

DUDA [email protected]

Legearekin zerikusirik duen dudarik izanez gero, emaila bidali dezakezu aldizkari honetara. Kasu bakoitzaren aukerak aztertu ondoren, EROSKI CONSUMERen zerbitzu juridikoek gehien komeni den aholku juridikoa emango dute. Hala ere, orientabidea baino ez dute eskainiko. Lege kontuak konplikatuak dira eta epaian zein epaibidean eragiten duten era askotako elementuak hartu behar dira kontuan, kasuan kasu. Gogoratu, bestetik, kasu bakoitzari emango zaion erantzun bakarra orrialde hauetakoa izango dela.

Aholkularitza

76

Page 5: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

Twitter gizarte-sarean ere bete-betean ari da EROSKI CONSUMER (@eroskiconsumer eta @ECONSUMERma sortu ditu, azken hori ingurumen-gaiez aritzeko). Hona hemen iruzkin gehien izan dituzten hiru gaiak:

1. Intsektizida ekologikoak etxerako

2. Jogurtak: zer alde dago batzuen eta besteen artean?

3. Udako alergiak

Txakurrak nire janaria nahi du: nola kontrolatu

Nerabezaroa: aldaketa garrantzitsuak izaten dira, eta gurasoek adi egon behar dute

Haurtxoaren txupetea: nola hautatu egokiena

Frutak eta berdurak antolatzeko modurik onena

Txakurra, senari jarraiki, eskura duen ja-naria hartzen saiatuko da, eta, horre-gatik, kume-kumetatik erakutsi behar zaio zenbait lekutara ez daitekeela sar-tu. Horien artean, sukaldea da leku de-bekatuetako bat (otordua prestatzen ari garen bitartean), eta familiak otordua egiten duen mahaiaren ingurua bestea. Harentzat ez diren jakiak dauden leku-ra sartzen uzten bazaio, gerta daiteke, adibidez, plater zikinak miazkatzen has-tea, lurrera erori diren janari-hondarrak biltzea eta ahaztuta utzi ditugun jaki za-tiak harrapatzen hastea. Alderdi horie-taz gain, badira zaindu beharreko beste batzuk ere:- Txakurrak eta haurrak. Elkarren la-gun handiak izaten dira, eta haurrak jo-las gisa har dezake txakurrari ezkutuan jaten ematea. Beste zenbaitetan, txakur bizkorrak haurraren plateretik lapurtuko du janaria hura ohartzen ez denean. Fa-miliaren elikagaiak edo jaki-hondarrak txakurraren esku gera ez daitezen, auke-ra ona izaten da otordu garaian mahai-tik urrun edukitzea. - Txakurra saritu, janaria lapurtzen ez duenean. Txakurrari ezetz esateak deus gutxirako balio du errefortzu positibo batekin lagundu ezean: ezetz esaten dionak jakin behar du “oso ongi” esaten ere. Txakurrak ez du ulertuko zergatik ez diogun uzten gauza jakin bat egiten, baldin eta gero ez badiogu adierazten zer dagoen ongi. Horregatik, lapurtu as-mo zuen jakia uzten duen bakoitzean, komeni izaten da janari pixka bat edo txakurrentzako gaileta bat ematea gure eskutik jan dezan.

Hementxe duzu informazio gehiago: www.consumer.es/mascotas

Helduaroranzko igarobidea izaki, garai horretan finkatzen dira helduaroko osa-sunarentzat erabakigarriak izango diren ohiturak eta jokabideak. Eta horrega-tik da funtsezkoa gurasoek ohitura osa-sungarriak susta ditzatela nerabe horien artean, eta prest egon daitezela beha-rrezko informazioa emateko eta osasun arloko gorabeherak antzemateko. Ne-rabeengan gertatzen diren aldaketei adi egoteko, jakin egin behar da nolako ezaugarriak izaten dituen aldi horrek:- Nerabeen elikadura-ohituretan, eragina izaten dute zenbait alder-dik: etxean egiten den elikadura mo-tak, beste nerabe batzuen jokabideak imitatzeko joerak eta modan dauden bizi-estiloei jarraitu nahi izateak. Nu-trizio-beharrak handitu egiten zaizkie: gehiago jaten dute, eta etxetik kanpo jaten ere hasten dira, lagunekin-eta; on-dorioz, ohikoa izaten da beste ohitura batzuk ere hartzea. - Nerabeek gehiago izerditzen dute. Hilekoa agertzen da, eta erregulariza-tu egiten da poliki-poliki. Gerta liteke beste modu batean elikatzen hasi eta idorreria edo beherakoa izatea. Aldatu egiten dituzte higiene-ohiturak.- Azkar hazten dira eta horrek kankailu edo baldar itxura ematen die, eta gor-putz-jarrera desegokiak hartzeko joera ere hartzen dute. Garrantzitsua da arike-ta fisikoa eginaraztea eta gorputza jarre-ra edo postura egokian ibilaraztea.- Gerta liteke gaueko atseden-orduak murriztea. Komeni izaten da 9-10 orduko loa egin dezatela. Asteburuetan aldatu egiten dituzte atseden hartzeko ohiturak.

Hementxe duzu informazio gehiago: www.consumer.es/osasuna

Txupetea aukeratzean, segurtasunaren alderdia da oinarrizkoena, baina mate-rialak eta haurtxoaren erosotasuna ere hartu behar dira aintzat. Komeni da ho-nako aholku hauek gogoan hartzea:- Txupetea hautatzea. Ongi da hau-rrari uztea erabakitzen zer modelo den harentzat egokiena. Hau da, haurrak aukeratzen du, baina gurasoek aukeran ematen dioten horretatik.Gurasoen gustu estetikoak eta ingu-rukoen gomendioak gorabehera, nagu-siki bi alderdi hartu behar dira kontuan txupetea hautatzean: haurraren adina-ri dagokiona izan dadila eta araudia be-te dezala. - Segurtasuna da alderdi garran-tzitsuena. UNE-EN 1400-1/2/3:2003 arauak ezartzen du zein diren kalitate-estandarrak haurtxo eta haurren txu-peteetan. Betekizunen artean, honako hauek dira aipagarrienak:· Txupeteek ez dute eduki beharko des-

muntatzen den elementu txikirik, hau-rrak irentsi egin ditzake eta.

· Ertzak babestuta edo biribilduta izan beharko dituzte, ebakirik eta zauririk ez eragiteko.

· Zurrupatzekoaren diskoak gutxienez bi aireztatze-zulotxo behintzat izan be-har ditu, bakoitza lau milimetroko dia-metrokoa edo handiagoa.

Hementxe duzu informazio gehiago: www.consumer.es/bebe

Begetalak gordeta edukitzeko moduak eragin egiten dio haien nutrizio-balioari. Hona hemen zenbait argibide, nola egin behar den jakiteko:- Gorde nahi diren begetalek egoera onean egon behar dute, kolpatu gabe, ebakirik eta intsektuen kalterik eta gaixo-tasun arrastorik gabe.- Frutak eta berdurak ez dira hozkailuan umotzen, eta, beraz, ez da komeni oso berde daudela sartzea. Hobe da ontzen hasita daudenean egitea.- Udan, hobe izaten da frutak eta ber-durak hozkailuan edukitzea. Hilabeterik hotzenetan, aldiz, lasai asko utz daitezke giroko tenperaturan. - Hozkailuek gune bereziak izaten dituz-te begetalak sartzeko (tiraderak, gehie-nean), eta horietan jarri behar dira.- Saihestu egin behar dira tenperatura oso hotzak, erre egin dezaketelako elikagaia.- Funtsezkoa da begetalak ez deshidra-tatzea gordeta dauden bitartean. Horre-tarako, ontzi edo poltsa itxietan sartuta jarri behar dira.

Hementxe duzu informazio gehiago: www.consumer.es/jakien-segurtasuna

Gure Facebook-en nagusi izan dira

Etxean lapurretak saihesteko

115 lagunek atsegin dute

Zer egin janaria ez itsasteko

95 lagunek atsegin dute

Agur sabelalde puztuari

229 lagunek atsegin dute

Irak

urle

aren

txok

oa

interesatuzaigunaEgin gure adiskide eta jarrai gaitzazu Sarean

EROSKI CONSUMERen ERANTZUNAKEROSKI CONSUMER aldizkariaren arduradunek oso aintzat hartzen ditugu gure aldizka-riaren edukiei buruz irakurleek izan ditzaketen kezkak, iradokizunak eta ikuspuntuak. Haien iritziak asko balio du guretzat, eta haien laguntza eduki nahi dugu, gauzak hobeki egiteko.

Gurekin harremanetan jar zaitezke:Telefonoz: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara, 946 211 627 eta 946 211 487 zenbakietan. Posta elektronikoz: [email protected]: Facebooken eta Twitter-en dauzkagun profilen bidez (aurrez, irakurri erabilera-oharrak).

en nagusi izan dira:

98

Page 6: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

Zortzi urteko alabak asma du, eta muki ugarirekin ibiltzen da beti. Interneten irakurri dut muki gutxiago izateko ona dela esnea eta haren eratorriak hartzeari uztea. Egia al da hori? Mukiak defentsa-mekanismoak dira: gure ar-

nasbideek sortzen dituzte, infekzioetatik babesteko. Hori horrela izanik, esneak edo haren eratorriek muki gehiago sorrara-ziko balute (ez dute halakorik egiten), esan genezake hori ona litzatekeela infekzioei aurre egiteko, eta ustez sortzen dituen mukiek traba pixka bat egitea ez litzate-keela hainbesteko eragozpena ere. Edo-nola ere, azterketa zorrotz bat egina dago uste horrek oinarri zientifikorik baduen edo ez erabakitzeko (2005. urtean argita-ratu zuten). Zurich-eko Ospitale Unibertsi-tarioko Alergologia Unitateko ikertzaileek (Suitza) egin zuten azterketa, esnekiek gi-

zakiengan muki-ekoizpena areagotzen ote duten jakin nahian. Journal of the American College of Nutrition aldizkarian argitaratu zituzten ikerketaren emaitza argigarriak: “Esnekirik ez hartzeko gomendioak egi-ten dira asma sintomak eragiten dituzte-lakoan, baina uste horrek ez du inolako oinarririk literatura zientifikoan”. Berrikiago, 2012ko otsailean, Vancouverko Haur Os-pitaleko Pediatria Sailak (Kanada) aldizkari honetan ageri den galdera berari erantzun zion Canadian family physician zientzia-aldizkarian. Orduan ere argi geratu zen auzia: “Esnea ez da desagerrarazi edo mu-rriztu behar”.

Seme-alabak izan ditudanetik, barize ugari daukat zangoetan. Die-tak lagundu ote dezake horien eragina arintzen?Seme-alabak izateak areagotu egiten du bari-

zeak izateko arriskua. Gertatu ere emaku-me askori egiten zaie eta, gehienean, ez du arazo handirik ekartzen, estetikoak kendu-ta. Zenbaitetan, hala ere, mina eta eragoz-penak eragiten dituzte. Lehenik eta behin, medikutara joan behar da, hark esan dezan zenbateraino den larria. Ikuspegi dietetiko-tik, hobetu egin behar da dieta orokorrean, eta gatz gutxiago eta elikagai gazi gutxia-

go hartu; gatzik gabeko ogia jatea komeni da –osokoa da onen-onena–, eta nabarmen murriztu behar lirateke hestebeteak, gaztak edo plater prestatuak… Pisu gehiegi duten emakumeei mesede egiten diete neurri ho-riek: pisua galdu eta sintomek nabarmen egiten dute hobera. Nahiz eta ez den dieta-ri estu-estu lotutako alderdia, oroitu behar da ariketa fisikoak ere mesede handia egiten duela sintomak hobetzeko.

ElikadurarEn oinarriak

HiperkolesterolemiaOdolean kolesterol maila han-diak agertzeak sortzen duen desorekari esaten zaio hiperko-lesterolemia. Oro har, hiperko-lesterolemia dagoela esaten da kolesterol osoaren balioa 240 md/dl-koa edo handiagoa ba-da, nahiz eta ez dagoen modu unibertsalean onartzen den iriz-pide bat desoreka hau definitze-ko: zenbait erakundek, adibidez, esaten dute hiperkolesterolemia dagoela kolesterol osoa 200 mg/dl-koa edo handiagoa denean. Medikuak interpretatzen ditu analisietan agertzen diren ba-lioak, beste osasun-baldintza eta arrisku-faktore batzuk kontuan hartuta. Kolesterola igotzeak, itxuraz, nabarmen handitzen du bihotzeko eritasunak izateko arriskua, eta, beraz, prebentzioa da gako nagusia. Horretarako, modu osasungarrian elikatu be-harra dago: landare-jatorriko elikagai askotarikoetan oina-rritu behar da dieta, bakana-go jan animalia-jatorrikoak eta oso noizbehinka beharrezko ez direnak (opilak, haragi goriak, gozoak…). Ariketa fisikoa ere funtsezkoa da: egunean 30 mi-nutuz, gutxienez, egin behar da.

ahotan dabil…

‘Semáforo nutrizionalak’ hobetu egin dezake nerabeen dieta Aurtengo maiatzean, ikerke-ta baten berri eman du Public Health Nutrition aldizkariak. Ne-rabeekin egina da, eta hauxe izan da prozedura: nutrizio ar-loko informazioa etiketetan aur-kezteko bi eredu desberdin erakutsi dizkiete, eta bietan izan duten jokabide alderatu dute. Hain zuzen, 14 eta 16 urte bitar-teko 81 neraberekin egin dute azterketa: batzuei kolore bi-dezko kode bat darabilen etiketa erakutsi diete (semaforo nutrizio-nala esaten zaiona), eta besteei etiketa berbera, baina kolorerik gabea. Rovira i Virgili Unbertsita-teko Nutrizio Unitateko ikertzai-leek gidatu dute ikerketa (Reus, Tarragona), eta egiaztatu dute-nez, neraberik gehien-gehienei ulergarriagoa egin zaie koloree-tako etiketa, eta, gainera, etiketa horri erreparatuz aukeratu duten dieta hurbilago dago nutrizio ar-loko adituek egiten dituzten go-mendioetatik (hautu egokiagoa egin dute energiari, azukreari, gantzei eta gatzari dagokienez). Food Navigator atariak 2013ko ekainaren 17an adierazi zuen egileek zer dela-eta erabaki zu-ten ikerketa nerabeekin egitea: “Oso sentiberak dira dietarekin eta beren gorputzaren itxurare-kin, eta nerabeei asko eragiten diete kontsumitzaileen hautuak baldintzatzeko erabiltzen diren marketin-teknikek”.

hilabEtE honEtako aholkuak

Nola saihestu haizeak dietarekin Modu osasungarrian elikatu nahi duenak gehiago jan behar du fruta, berdura, lekaleak eta osoko zerealak. Gerta daiteke, ordea, horrek haizeak sortzea, hesteetako min arina eta puztutasuna sa-belaldean. Gauza normala izaten da hori, ez kontu larria, eta pasatu egiten da denborarekin. Hesteetako flora oso sentibera izaten da al-daketa dietetikoekin (batez ere, bat-batekoak badira), ez da ohitua egoten hainbeste zuntz dietetiko hartzera (landare-jatorriko elika-gaiek ugari izaten dute), eta horrexegatik gertatzen da. Arazo horri irtenbidea emateko, elikagai horiek dietan mantso-mantso sartzea komeni da. Beste aholku hauek ere kontuan hartzekoak dira:· Lekaleak ongi egin. · Janaldiak banatu. Hobe da otorduak sei alditan banatzea, bitan egitea baino. Hesteak nahiago izaten du zuntza mantso-mantso hel dakion.· Ongi murtxikatu elikagaiak. · Ura edan. Beharrezkoa da, zuntzak ur asko xurgatzen duelako di-gestio-prozesuan.· Edari karbonatatuek ere haizeak eragiten dituzte (freskagarriek eta garagardoak, adibidez).

Hardun bazaude, izoztu urdaiazpikoa 2006. urtean, gida batek honako gomendio hau eman zien haurdun zeuden emakume guztiei: ez zezatela jan hestebeterik eta haragi gor-dinarekin egindako produkturik, aurrez izozten ez baziren (adibidez, txorizoa eta urdaiazpikoa). Espainiako Osasun Ministerioak argitara-tu zuen gida hura, hainbat erakunderen laguntzarekin: Unicef, Fami-lia Medikuntzako eta Medikuntza Komunitarioko Espainiako Elkartea (semFYC), Emaginen Espainiako Elkartea (AEM) etabar. 2013. urteko maiatzean, Espainiako Pediatria Elkarteak ere bat egin zuen gomen-dio horrekin. Haurdunei jakinarazi zien haragiek ongi eginak egon behar dutela edo izoztuta, 22º C zeropetik, hamar egunez. Eta gauza bera arrainarentzat, urdaiazpikoarentzat eta hestebete gordinentzat. Horren helburua da haurdunak ez daitezela kutsatu Toxoplasma gon-dii esaten zaion parasitoarekin. Parasito horrek eragindako infekzioa ez da larria izaten haurdunalditik kanpo. Infekziorik gehienek ez dute sintomarik sortzen, eta sortzekotan, gripe arin baten antzekoak izaten dira. Haurdunaldian, ordea, infekzioak kalte egin diezaieke fetuaren zenbait organori, eta abortuak eragin ditzake edo jaiotzetiko malfor-mazioak. Infekzioa haurdunaldiko zer fasetan gertatzen den, larrita-sun gehiago edo gutxiago izango du gaixotasunak.

elikadura kezkakCONSUMER EROSKIKO ADITUEN ERANTZUNAK

Aholkularitza nutrizionalaren helburua elikadura, nutrizioa eta dietetikaren alorrean kontsumitzaileek izan dezaketen edozein duda argitzea da. Gure adituek Sareko aholkularitzaren bidez iristen zaizkien galdera guztietatik bi aukeratuko dituzte atal honetan erantzuteko. Sareko aholkularitza helbide honetan dago: www.consumer.es/elikadura.

10 11

Page 7: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

Zerealak: zapore ugari eta askotariko mantenugaiakAzukrea, gatza eta landare-jatorriko olioak erantsita, zaporetsuagoak eta kurruskatsuagoak izaten dira gosaritako zerealak, baina ez hain onak egunero jateko

ero

sket

a g

ida

zere

alak

Segur aski, gosaritako zerealak izango dira histo-riako lehen produktu funtzionalak: organismoaren bizi-funtzioetan modu positiboan eragiten dutenei esaten zaie horrela. Koilarakada bakoitzean, his-toria zati bat dago gordeta. Orain dela 200 urte, zenbait gaixotasun hasi ziren agertzen Amerike-tako Estatu Batuetan gaizki elikatzearen ondorioz. Besteak beste, hiperkolesterolemia eta idorreria. Apaiz presbiteriano batek proposamena egin zuen garai hartan: gosari anglosaxoi ohikoa baztertu (arrautzak, hirugiharra, gurina...), eta osoko ze-realak jaten hastea. Horrelaxe sortu ziren lehen errezetak, ez gaurkoak bezain samurrak, jakina. Haiek ia 24 orduz eduki behar ziren beratzen jan aurretik. Handik zenbait urtera, John Kellogg me-dikuak, Kellogg’s multinazionalaren sortzaileak, hobetu eta digerigarriago bihurtu zituen, osoko zerealari eutsita hala ere. Hortik aurrera, era guztietako errezetak eta mota guztietako zerealak agertu dira, jatorrizko haiek baino azukre eta gatz gehiago dutenak, eta osokotik gutxiago. Gosari-tako zerealak, dena den, produktu osasungarriei lotu ohi zaizkie. Eta saldu ere halaxe egiten dira, “gosari osatua” egiteko osagai gisa. Baina hala al dira? Guzti-guztiak?

Dietan Duten lekua Espainiako Estatuan, batez beste, 5 kilo zereal hartzen ditu herritar bakoitzak urtean, estatu-batuarrek adina eta ingelesek baino zertxobait gutxiago (han, 5,9 kg urtean). Kopuru horiek iku-sita, galdetu beharrekoa da ea ohitura hori ego-kia den edo ez. Interesgarria da jakitea, halaber, kontsumoa nola banatzen den adin-taldeetan: haurrek, batez ere 6 eta 9 urte artekoek, as-koz gehiago jaten dituzte helduek baino, halaxe erakusten du AESAN erakundeak egindako ENI-DE inkestak (Dieta bidez barneratzen denaren Inkesta Nazionala). Zerealak, berez, prozesatu gabe daudenean, karbohidrato konplexuak eskuratzeko iturri ezin hobeak dira, eta mantenugai horiexek dira, hain zuzen, egokienak eguna energiaz hasteko. Gosa-ritakoei, ordea, eztitzaileak eransten dizkiete –azukrea, glukosa ziropa, fruktosa, txokolatea edo eztia–, landare-jatorriko olioak eta gatza. Horre-kin zaporetsuagoak eta kurruskatsuagoak egiten dituzte, baina aldatu egiten dute elikagaiaren ba-lio dietetikoa, eta produktu gozo bihurtzen dituzte, ez hain jator eta baztergarri. Elikagai honi bita-minak eta mineralak ere eransten dizkiote maiz,

1312

Page 8: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

ero

sket

a g

ida

zere

alak

eta hori ere aintzat hartzekoa da nutrizio-balioa aipatzen denean; baita zuntz dietetikoa ere. Bai-na, egia esan, osoko ogi batek ere antzeko balioa du nutrizioaren ikuspegitik (izan moldekoa edo izan ogitegikoa). Eta berdin sasoiko fruta fresko batek, fuitu lehor eskukada batek edo muesli erra-zio batek esne gaingabetutan bustita edo jogurt gaingabetu batek lagunduta (ez dira gauza bera mueslia eta gosaritako zereal azukretsuak).Halaz guztiz ere, ez dago produktu mota hau baz-terrera bota beharrik. Osasungarrienak zein diren bereizten jakitea da kontua, eta azukre eta gatz gehiegi dutenak antzeman eta horiek albo batera uztea edo oso noizbehinka jatea.

Zenbat Da erraZio bat?Orduan, gosari osasungarri batean ba al dute tokirik zerelak hauek? Egokiena da mueslia hau-tatzea, “aleman” erakoa, askoz azukre gutxiago izaten duelako merkatuan dauden gainerakoek baino. Errazio estandarrak, berriz, honako hauek dira: 25 gramo ingurukoa haur txikientzat eta 30 gramokoa gainerakoentzat. Eta gosaria osasun-garria izateko, honako hauek ere eduki behar di-tu: fruta freskoa, fruitu lehorrak, osoko ogia edo mueslia, eta esneki gaingabetuak. Kopuruak direla eta... zenbat zereal hartu be-har ditugu gosaritan? Gomendatutako errazioak

honako hauek dira: 25 gramo haur txikientzat (koilarakada bi eta erdi handiak badira eta bost koilarakada, kafe-koilarakada txikiak badira) eta 30 gramo helduentzat (hiru koilarakada han-di). Arazoa zein da? Normalean askoz gehiago hartzen dugula. Zergatik? Publizitatean errazio handiak agertzen direlako, beharbada, eta pro-duktuak berak arina dirudielako eta, ziurrenik, pixkatxo bat gehiago hartzeak batere kalterik ez digula egingo dirudielako.Erraza da, beraz, komeni zaiguna baino gehiago hartzea, asebeteta geratu arten. Zer egin de-zakegu neurrian jateko? Badira moduak. Adibi-dez, hartuko ditugun zerealak neurtu eta ontzira bota ditzakegu, esnerik edo jogurtik bota baino lehen eta paketea itxi eta gorde dezakegu. Jaten ditugunean ez gara berehala asebeteko baina handik tarte batera bai. Pentsa behar da jaten dugunean, urdaila handitu egiten dela, elika-gaiei leku egiteko eta urdailaren hormetatik sei-nalea bidaltzen zaiola garunari (“bago” deitzen den nerbioaren bidez) beteta gaudela eta jateari utzi behar diogula esateko. Baina prozesu ho-rrek denboratxo bat behar du eta denbora hori errespetatu egin behar da. Hala egiten badugu eta gosaria osatzeko fruta zati bat jaten badugu ez gara gosez geratuko eta ez dugu komeni baino gehiago jango.

Zer ematen Dute egiaZ

Gure hautua egokia eta osasungarria izan da-din, zerealek duten azukre kopuruari, gatzari eta zuntzari erreparatu behar diogu. Aldeak, izan ere, oso handiak izan daitezke zereal batzueta-tik besteetara, eta handienak, azukre kopuruan. Premisa horri jarraiki, eta hurrengo taulan ageri den bezala, honela geratuko litzateke zerealen sailkapena, egokienetik hasita: muesli “alema-na” lehenik, artoz egindakoak gero, osokoak ondoren (txokolaterik gabeak) eta zahia dute-nak azkenik (“zuntza” dutela ageri da etiketan). Zehazki, muesli “alemanak” (zerealak eta fruta) gatz eta azukre gutxi izaten du, eta zuntz asko. Gosaritako zerealen errazio batek ez lituzke eman behar 6,5 gramo azukre baino gehiago (edo ez 18,5 gramo baino gehiago 100 gramo bakoitzeko). Espainiako Osasun Ministerioaren arabera, elikagai batek gatz asko duela esan daiteke 1,2 gramo baino gehiago ematen ditue-nean 100 gramo bakoitzeko, eta gatz gutxi duela esateko (horixe da onena), 0,25 gramo edo gu-txiago izan behar ditu 100 gramo bakoitzeko. Etiketan gatza beharrean sodioa aipatzen bada, sodioaren zifra 2,5ekin biderkatu baino ez da egin behar zenbat gatz duen jakiteko (gatza so-dio kloruroa da).

ENERGIA (kcal)

AZUKREA (g)

GANTZA (g)

GANTZ SATURATUA (g)

GATZA (g)

ZUNTZA (g)

Zereal eztidunak 134,9 12,1 0,5 0,1 0,1 1,2

Zereal txokolatedunak 136,2 10,8 1,6 0,7 0,2 1,4

Zereal integralak, txokolatedunak 139,7 8,3 2,4 1,3 0,2 2,2

Zahia duten zerealak 119,3 7,2 1,4 0,5 0,5 7,5

Zahia duten zerealak, txokolatedunak 139,0 6,7 3,2 1,8 0,0 3,5

Zereal integralak 131,0 5,6 0,7 0,2 0,3 1,9

Arto malutak 132,0 5,0 0,2 0,1 0,5 1,1

Zereal azukretsuak, “muesli” estilokoak 155,6 8,9 5,7 2,0 0,2 2,1

Zereal azukretsuak, “muesli” estilokoak eta txokolatedunak 157,2 8,1 5,8 2,9 0,2 2,5

Muesli estilokoak, frutadunak (“aleman”) 108,9 5,0 2,7 1,4 0,0 3,6

NUTRIZIOAREN IKUSPEGITIK ERRAZIOEN ARTEAN DAUDEN ALDEAK (30G)

Gosaritik haragoZerealak ez dira gosaritan bakarrik jateko, esne zopak eginda edo jogurtarekin nahasita. Bestelako plater batzuetan ere izan dezakete lekua, eta egokiak gerta daitezke haurrak erakartzeko.

Frijitukiak eta birrineztatuak:> Gaziak. Zerealak irabiagailuan

birrintzen badira (abiadurarik handiena emanda), ogi-birrinaren antzeko osagaia geratuko zaigu, eta kroketak egiteko balia dezakegu. Garrantzitsua da azukrerik gabeko zerealak erabiltzea, bestela gozo ukitua emango diote platerari.

> Gazi-gezak. Esperimentuak ere saia daitezke, eta zerealekin egin-dako konbinazio gazi-gozoak pres-tatu, etxean egindako nugget batzuk jartzeko, adibidez. Zereal eztidunak hartu, birrindu eta oilaskoa han pasatuko genuke.

> Gozoak. Postreren bat ere birri-neztatu daiteke zerealetan. Adibi-dez, esne torrada edo txokolatezko kroketa batzuk. Hemen bai, zereal azukretsuak erabiliko ditugu, eta txokolatedunak ere erabil daitezke.

entsaladetan eta berdura-kremetan:> ukitu kurruskatsua. Gosaritako

zerealak entsalada batean ere erabil daitezke, lagungarri. Osagaien gai-nean zabalduta, ukitu kurruskatsua emango diote, eta gustagarria ere bai. Jan aurretxoan eranstea komeni da, leuntasunik gal ez dezaten.

> Ogi-txigorkien ordezko. Bestal-de, berdura-kremetan zereal zatiak jartzea, ogi-txigorkien ordez, modu ona izan daiteke haurrek gusturago jan dezaten. Azukrerik gabeak erabi-liko ditugu.

GOzOGintzan: > tartak. Errezeta gozo askok, gazta

tartak, adibidez, galleta birrinduekin egindako oinarri bat izaten dute. Zereal azukretsuak erabil daitezke galleten ordez: birrindu, gurin urtua-rekin nahasi eta oinarri gisa jarri.

> apaintzeko. Zerealak oso ego-kiak dira bizkotxoak eta tartak apaintzeko. Chantilly krema baten gainean zabal ditzakegu edo txoko-latezko estalki baten gainean. Oso ongi geratzen dira txokolatezko perlatxoekin.

> mazedoniak. Ohiko izaten da frutak eta zerealak elkartzea, eta osasungarria ere bai. Horretaz gain, zerealak egokiak dira fruta-irabiakie-kin erabiltzeko, konpotekin, fruta-zopa hotzekin...

1514

Page 9: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

ero

sket

a g

ida

zere

alak

Zuntz dietetikoari dagokionez, zenbat eta hurbi-lago egon osoko ogiak ematen duenetik, hainbat hobeki. Hau da: 2,7 gramo zuntz errazioko (edo 7-8 gramo zuntz dietetiko 100 gramo bakoitzeko). Gantz askorik ez dute izaten zerealek. Edo ez, behintzat, gosaritan jaten diren beste produk-tu batzuek adina: magdalenak, opilak edo za-baltzeko gantzak (gurina edo margarina). Hala ere, badira aldeak batzuen eta besteen artean. Batzuek zortzi aldiz gantz gehiago izaten dute (%8), eransten dizkieten osagaien eraginez (lan-dare-jatorriko olioak, kakaoa, txokolatea, fruitu lehorrak...), eta ez zereal motarengatik. Gantza eransten dieten zerealek zapore gehiago izaten dute eta testura gustagarriagoa, baina ez dira izaten hain osasungarriak, batez ere gantzak sa-turatuak badira, eta are gutxiagio trans erakoak badira. Azken horiek identifikatzea erraza da: osagaietan landare-olio partzialki hidrogena-tuak ageri diren edo ez ikusi behar da.

gariz eginak: azukre asko izaten du-te. Hauek ere kirolarientzat dira ego-kiak, entrenamendu gogorrak egin eta energia asko behar dutenentzat.

oloa (zahia eta malutak): harrigarria diru-dien arren, zuntz dietetikoaz gain, azukre dezente ere badute. Logikoa da, gainera, zahia osagai zaporegabea izaten delako, testura atseginik ez duena, eta, ondorioz, ekoizleek azukrea eransten diote, gusta-garriago egite aldera. Zuntz kantitatea zenbaitetan gehiegizkoa izan daiteke heste sentiberak dituztenentzat (haize ugari eragin ditzake, eta digestioa egite-ko eragozpenak ere bai, 15 gramo zuntz baino gehiago ematen baditu 100 gramo bakoitzeko), eta ez da komeni haurrei ematea, medikuak aginduta ez bada.

mueslia: bereizi egin behar dira muesli izenarekin datozen zereal azukretsuak eta egiazko mueslia, “aleman” erakoa, zeinak fruta lehortuak, fruitu lehorrak eta osoko zerealak izaten baititu. Azken horiek askoz azukre gutxiago izaten dute, gatz gutxi eta zuntz dezente. Horixe da auke-rarik onena gosari osasungarria egiteko.

betegarriak dituztenak: oso kalorikoak izaten dira, eta ugari ematen dituzte azukreak eta gatza. Bereziki haurren-gan pentsatuta merkaturatzen dituzte, eta, hain zuzen, horiei komeni zaizkie gutxien gisa honetako zerealak.

Familia hanDiaZerrenda luzea dago zerealetan, eta okerrena da itxuraz guztiak direla “balekoak”. Hona hemen ohikoen diren zerealek zer-nolako berezitasunak eta ezaugarriak dituzten.azukretsuak: bitaminak eta mineralak iza-

ten dituzte erantsita. Mantenugai horiek hartzeko, ordea, aski da dieta osasun-garria egitea. Hau da, lehentasuna ema-tea landare-jatorriko elikagaiei, haragi zuriei, arrainei eta arrautzari, noizean behin jatea haragi gorriak, eta zorrotz mugatzea beharrezko ez ditugun elika-gaiak. Azukreentzat eta gatzarentzat eman ditugun mugak gainditzen badi-tuzte, zereal horiek baztergarritzat jotze-koak dira, oso noizean behin jatekoak.

arto malutak: gainerako zerealekin alderatu-ta, azukre gutxi izaten dute oro har. Baina ezaugarri on hori lausotu egin daiteke go-saritako katiluari azukrea eransteko joera baldin badugu. Zuntz kopurua, berriz, ogi zuriaren parekoa du. Gantzaren arloan ere badute zer hobetua zereal maluta hauek.

arroz harrotua: azukre ugari izaten du-te, eta, horrexegatik, oso noizean behin jatekoak dira. Aukera ona izan daiteke kirolarientzat, denbora gutxian ener-gia asko hartu behar izanez gero.

osoko zuntza: osoko zerealak jatea funtsezkoa da bihotzeko eritasunei aurre hartzeko, baina gosaritako zerealetan, osokoak ez dira beti aukerarik onena. Azukre ugari izaten dute, eta mantenugai hori maiz jateak txantxarra eragiten du eta gizentzeko arriskua areagotzen. Hobe da, edonola ere, txokolaterik ez dutenak hau-tatzea, eta oso noizbehinka baino ez jatea txokolatez estaliak edo beteak daudenak.

erosketa proposamena

haurrentzatHaurren artean izugarri zabaltzen ari da gizentasuna Mendebaldeko herrial-deetan, eta, horregatik, ez da komeni gure haurrek maiz jan ditzaten azukre eta gatz ugari eta zuntz gutxi ematen duten zerealak. Adierazi dugun bezala muesli “alemana” esaten zaion zereal mota soilik da elikagai osasungarria, eta, zalantzarik gabe, horixe da ego-kiena haurrentzat. Errealistak izan be-harra dago, ordea, eta haurrei gehien gustatzen zaizkienak zein diren jakinda, jokabide egokia izan daiteke hain onu-ragarriak ez diren horiek astean behin jartzea gosaritarako. Funtzio hori egoki bete dezakete, adibidez, Kellogg’s etxe-ko arto maluta betikoek edo EROSKI-ren Honey Pops arto bolek.

paketearen prezioa (500 g): 1,89 eta 1,85 euro artean kiloaren prezioa: 3,78 eta 3,70 euro artean errazioaren prezioa (25 g): 0,09 euro

EGUNA ONGI EDO GAIZKI HASI

GOSARI DESEGOKIA:Txokolatedun zerealak + esne osoa, kakao hautsarekin + azukrea.

ENERGIA (kilokaloriak) 375GANTZ (g) 12GANTZ SATURATUA (g) 7KOLESTEROLA (mg) 40AZUKREAK (g) 37ZUNTZA (g) 0,3

GOSARI EGOKIA:Mueslia + esne erdigaingabetua + platanoa.

ENERGIA (kilokaloriak) 310GANTZ (g) 7GANTZ SATURATUA (g) 1KOLESTEROLA (mg) 7AZUKREAK (g) 23ZUNTZA (g) 4

*Azúcar: Azukrea: Kontutan izan behar da bigarren gosariaren azukrea frutatik eratorrita dela, beraz, OMEk ematen duen karbohidratoen definizioan sartzen da. Lehen gosariak, aldiz, azukre soila ematen du eta horiek gutxiago jatea komeni da.

1716

Page 10: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

ero

sket

a g

ida

zere

alak

ZeliakoentzatTeknologiak elikadura arloan izan duen aurrerakuntzari esker, gaur egun badira zeliakoek jateko moduko zerea-lak ere. Guztiak ez dira berdinak, hala ere, eta etiketari erreparatu behar zaio, bakoitzak zenbat azukre, gatz eta zuntz ematen duen jakiteko. Bi adibide auke-ran: Sun-Sol etxearen cornflake glute-nik gabeak eta Esgir etxearen banilla eta txokolatezkoak.

paketearen prezioa (375 eta 300 g): 3,49 eta 1,32 euro arteankiloaren prezioa: 9,31 eta 5,28 euro artean errazioaren prezioa (30 g): 0,27 eta 0,15 euro artean

sibaritentzatKaloriei ez ikusiarena egin nahi zaien uneetarako, egokia izan liteke gehien gustatzen zaizkigun zerealak jatea (txokolatezko txirbilak, almendra kara-melutuak dakartzatenak...) eta greziar erako jogurtarekin nahastea. Nestlé etxearen Crunch zereal berriak era-bil daitezke horretarako, edo fruta eta guzti datozen zerealak bestela, EROS-KI SEleQtia sailekoak adibidez (aha-biak izaten dituzte).

paketearen prezioa (500 eta 375 g): 2,89 eta 2,85 euro arteankiloaren prezioa: 5,78 eta 7,60 euro artean errazioaren prezioa (30 g): 0,22 eta 0,17 euro artean

Aurrezteko aholkuak> eraGinkOrtasuna. Askotan eta askotan, buruarekin erosi beha-

rrean, begiekin egiten dugu. Ohikoa izaten da armairuan produktu batetik ontzi edo zorro bat baino gehiago izatea, berdin-berdinak edo antzekoak. Eta zerealekin ere halaxe gertatzen da; hainbeste mota izanik, gainera, batetik eta bestetik hautatzen ditugu. Eta ireki ere bat baino gehiago egiten ditugu aldi berean, eta baten bat ahaztuta geratzen da, zaborretara botatzeko eguna iristen den arte. Gastuak bateratzea edo produktuaren erosketa arrazionalizatzea da modurik onena janaria eta dirua alferrik ez galtzeko.

> Gutxika-Gutxika, askO aurrezten da. Modu osasungarrian elikatu behar dugu, eta jaten dugunak orekan egon behar du gure organismoarekin eta gure sakelarekin. Janaritan diru asko joa-ten da, baina badira gosaritako zerealek baino gastu handiagoak eragiten dituzten hainbat eta hainbat produktu; hala ere, horiekin ere aurreztu daiteke. Marka zuriak hautatzea izaten da aukera bat, ekoizlearen izenarekin datozenak baino merkeagoak dira eta. Adibidez, arto maluten ontzi batek (cornflakes esaten zaienak) 1,10 euro balio du marka zurian, eta 1,90 euro bestela. Urtean, egunero mota honetako zerealak gosaltzen dituen lau kideko familia batek (bi heldu eta bi nerabez osatua) urtean 44 kg har ditzake, 500 g-ko 87 pakete, alegia. Marka zuria aukeratzen badute, 95 euro inguru gastatuko dituzte eta ekoizlearen marka aukeratuta, 165 euro. Ia 70 eurotako aldea. Eta aurrezkia!

> erabilera bat bainO GehiaGO. Gosaltzeko produktuak dira berez, baina lehen esan dugun bezala, irudimen pixka batekin, beste hainbat gauzatarako ere erabil daitezke sukaldean. Era horretan, hobeki amortizatu daiteke erosketa eta etekin gehiago atera gastuari.

> OrdezkO naturalak eta merkeaGOak. Gosaritako zerealak, azken batean, betiko esne zopen bertsio modernoagoa baino ez dira. Modu osasungarrian eta merkeago jan nahi duenak, badaki zer egin dezakeen: garai bateko ohiturari heldu.

> esku hOriek! Hobe da heldu batek botatzea zerealak haurraren katilura, zeren bestela, asko samar gustatzen bazaizkie, gainezka-

tu egindo dute katilua. Eta zati bat zaborrontzira joaten da maiz, gehiegi izaten baitute. Saihestu egin behar da zereal

zorroa irekita uztea haurren eskura: handik hartu eta bere horretan jaten hasten dira, lurrera erortzen zaizkie eta

zaborretara bota behar izaten dira asko.

haurdunentzatAzido folikoa mantenugai funtsezkoa da haurdun daudenentzat. Bitamina hori gosaritako zereal gehienek izaten dute, erantsi egiten diete eta. Osasun agintarien esanetan, haurdun dauden emakume guztiek azido foliko gehigarri bat hartu behar lukete, 400 mikrogra-mokoa; kopuru horretara iristeko, dena den, ez da zerealen beharrik izaten. Gainera, gosaritan zerealak maiz janez gero, behar baino gehiago gizendu dai-tezke, zerealik gehienek azukre dezen-te izaten dute eta. Hori horrela izanik, muesliaren aldeko hautua egin behar lukete. EROSKIk baditu ezaugarri ho-riekin bat datozen zerealak: Absolut sailekoak, zuntza eta fruta dutenak.

paketearen prezioa (375g): 2,05 euro kiloaren prezioa: 5,17 euroerrazioaren prezioa (30 g): 2,05 euro

www.consumer.es

1918

Page 11: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

elikadura

Dieta osasungarriarenzutabeak Ez dago dieta egokiagorik Mediterraneoko dietaren oinarriak errespetatzen dituena baino

otorduak egiteko, bai plater nagusi gisa, bai guarnizio gisa, bai lekaleak laguntzeko eta bai gosarietan edo otordu arteko mokadutxoetan osagai nagusi gisa erabiltzeko ere (arrozes-nea, fruitu lehorrak eta patsak, barra-txo energetikoak…).

Brokolia. Berdura gurutzedunak maizago jateak (brokolia, aza, Bru-selako azak, berroak…) murriztu egi-ten du zenbait minbizi mota izateko arriskua, besteren artean birike-takoa, ugari izaten baititu isotiozia-natoak, herdoilaren aurka egiteko ahalmen handia duten konposatuak. Horietako bat, sulforafanoa, ugari izaten du brokoliak, eta saio kli-nikoek erakutsi dute minbiziaren aurka egiteko gaitasuna duela.

GarBantzuak. Landare-jatorriko proteina ugari dituzte garbantzuek, eta, aldiz, kolesterolik eta gantz sa-turaturik ez batere; hori dela eta, ezin hobeak dira haragien ordezko izateko proteina-iturri gisa. Gainera, zuntza eta zenbait fitokimiko ere badituz-te (lektinak, saponinak, isoflabonak), zeinak lagundu egiten baitute koles-terola ongi erregulatzen (gutxiago

Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen Mediterraneoko dieta

osasungarria dela oso eta onura han-diak dakartzala nutrizioari dagokionez. Bizimodu eta kultura baten adierazlea izateaz gain, osasuntsu egoteko berme aparta ere bada. Horregatik guztiaga-tik, Gizateriaren Ondare Ez-Material izendatu zuen Unescok 2011. urtean. Dieta horren ezaugarri mesedegarrien berri Ancel Keys doktoreak eman zuen lehenbizikoz, 50eko hamarkadan. Medi-terraneoaren inguruko herriek elikatze-ko zituzten ohiturek ikertzaileen arreta erakarri zuen, ohartu baitziren, herri horietan askoz eragin apalagoa zutela bihotzeko eritasunek Europa iparral-dean baino.. Honako hauek dira dieta horren ezinbesteko hamar elikagaiak.

oliBa-olio Birjina estra. Ugari ematen ditu gantz azido mo-nosaturatugabeak (azido oleikoa), E bitamina eta fiotosterolak (kon-posatu kardiobabesleak dira). PREDIMED (Prebentzioa Medite-rraneoko Dietarekin) azterketaren lehenbiziko emaitzek erakutsi zu-ten, zenbat eta gehiago hartu oli-ba-olio birjina estra eta intxaurrak, hainbat eta gehiago murrizten dela

xurgatu eta gehiago desagerrarazi), eta murriztu aterosklerosia izateko arriskua eta bihotz-hodietako edo garun-hodietako istripuak izatekoa. Lekaleak eta zerealak konbinatuta (arroza, fideoak, kuskusa…), bermatu egiten da kalitate handiko proteinak hartuko ditugula ohiko haragi erra-zioa jan gabe ere.

Granada. Fruta honek herdoila-ren eta hanturen aurka egiten duten substantzia ugari biltzen ditu: anto-zianoak, polifenolak (elagitaninoak tartean) eta punikalagina. Ikerketek adierazten dutenez, zuku eginda da-goenean gertatzen da onuragarriena granada: konposaturik konplexue-nak sinpleagoetan apurtzen dira, eta bioerabilgarriagoak gertatzen dira. Hesteetako florak eraldatu egiten di-tu eta aktiboago diren beste batzuk sortzen ditu, zeinak gai izaten bai-tira zelula minbizidunen hazkundea mantsotzeko prostatako minbizian.

saGarra. Askotariko fitokimikoak dituela ikusi da: azido hidroxizina-mikoak, dihidrokalkonak, flabonoi-deak (kerzetina eta glukosidoak), katekinak eta prozianidinak. Kon-

posatu horietako zenbaiten eragin sinergikoa mesedegarria da diabete-saren tratamendu dietetikoarentzat, eta ez nutrizioaren ikuspegitik soilik. Sagar mota asko daude, eta sukal-dean ere hainbat eratara presta daitezke; horrek aukera ematen du nahasmendu bakoitzari ongien doa-kiona hautatzeko: gastritisarentzat eta ultzerentzat, erreta edo egosita; beherakoarentzat, konpotan; idorre-riarentzat, gordinik.

intxaurrak. Ugari ematen dituz-te fitosterolak eta azido alfa-linole-nikoa, zeina organismoak omega-3 bihurtzen baitu (bi konposatuek mu-rriztu egiten dute kolesterola). Egu-nean 4-6 intxaur jatea (30-35 gramo) osasungarria da bihotzarentzat, eta kopuru horretan ez dio eragiten pi-suari; izatekotan ere, lagundu egiten du erregulatzen: zuntz ugari duenez, arindu egiten du gosea. Gainera, berriki egin diren ikerketek frogatu dute intxaurrak maiz janda hobetu egiten dela lan-memoria, arrazoike-tari eta ulermenari atxikia dagoen hori, eta Alzheimerraren preben-tzioan, babesteko zeregina ezartzen diete fruitu horien antioxidatzaileei.

sardinak. Arrain urdina da, uga-ri ematen dituena omega-3 gantz azidoak, zeinak eragin kardiobabes-lea baitute: murriztu egiten dituzte triglizerido plasmatikoak, handitu egiten dute arterien basodilatazioa, eta apaldu tronbosi arriskua eta arteria-tentsioa pairatzekoa. Gantz horiek funtsezkoak dira haurtzaroan, haurdunaldian eta edoskitze-aldian, zeregin estrukturala edo egiturazkoa baitute garunaren eta ikusmenaren garapenean. Arrain urdin txikiek onura horiek guztiak dakartzate, eta, gainera, handiek baino gutxiago iza-ten dituzte merkurioa eta beste me-tal astun batzuk.

azenarioa. Betakarotenoa modu naturalean ematen duen elikagai oparoena. Bitamina hori ezinbeste-koa da immunitate-sistemaren fun-tzioan eta mukosen nutrizioan, eta horregatik da ona azenarioa jatea eztarria minduta dagoenean, ahoan zauriak daudenean eta infekzioak maiz agertzen direnean. Laranja ko-loreko beste barazki eta frutek ere ugari ematen dute bitamina hori.

www.consumer.es

presio sistolikoa, kolesterola eta triglizeridoak, eta ugaritu egiten dela kolesterol ona (HDL).

Baratxuriak eta tipulak. Barazki horiek herdoilaren aurkako gai ugari dituzte, flabonoideak eta konposatu sufredunak, adibidez, eta horiexek egiten dituzte hain osasungarri. Konposatu horiek me-sedegarriak dira arnasbideetako infekzioei aurre egiteko (hotzeria eta bronkitisa, esaterako), eta as-marentzat ere bai, lagundu egiten baitute karkaxak botatzen eta han-turen aurka egiten. Baratxuri mota bat, morea, zenbait ikerketatarako erabili izan dute, Helicobacter pylori bakterioa inhibitzeko gai-tasuna duela eta; bakterio hori da ultzera gastroduodenalen eta min-bizi gastrikoaren eragile nagusia.

osoko arroza. Zerealak zenbat eta finduagoak izan, orduan eta me-sede txikiagoa egiten diote bihotz-hodien osasunari. Horra hor beste arrazoi bat osoko zerealen alde egi-teko. Zerealen sailean, osoko arroza elikagai osatua da benetan, eta bene-tan aintzat hartzekoa da eguneroko

2120

Page 12: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

sakoneanInkesta egIn dIegu 1.000 pertsona IngururI, elIkagaIen etIketak Irakurtzeko orduan zer-nolako ohIturak dItuzten jakIteko

Parte hartu duten bi lagunetatik,bakarrak soilik

irakurtzen ditu betiproduktuen

etiketak%94ren iritziz, termino konplexuegiak erabiltzen dira, eta %86k uste dute aldatu egin behar lituzketela

Beti ez da erraza izaten erosketak egitea. Jende askorentzat oso ne-kagarria da apalategietan jarrita dauden produktuen artean hautatzen ibili beharra. Zorionez, bide-erakusleak ere izaten dituzte zeregin ho-rretan: produktuen etiketa nutrizionalak. Horixe da, hain zuzen, ekoi-zleek edo banatzaileek kontsumitzaileari informazioa emateko dara-bilten bide nagusia, eta, horregatik, funtsezko tresna izaten da haiek hautu egokiak egin ditzaten. Elikagaien etiketak datu jakingarriak eta erabilgarriak ematen ditu, baina erosleek beti ez dituzte irakurtzen be-har adinako arretaz. Hori dela eta, EROSKI CONSUMERek jakin nahi izan du ea kontsumitzaileek erreparatzen ote dieten etiketa horiei, ea badakiten etiketak zer esan nahi duen eta nola interpretatu behar den, eta ea erabilgarria iruditzen zaien. Horretarako, adin nagusiko 1.000 lagun ingururi elkarrizketa egin diegu abuztuan, 17 autonomia erkidegotan. Ondorio nagusi hauexek utzi diz-kigu gure inkestak: erantzun dutenen artean, bi lagunetatik batek soilik irakurri ohi du beti etiketa, eta horietan ere, sarri askotan erdiek baino ez dute ulertzen han ageri den informazioa. Are gehiago, %78ren iritziz tresna baliagarria den arren, erdiei baizik ez die beti eragiten erosketa egitean. Hauxe izan liteke horren arrazoia: inkestari erantzun dioten herritarren %94k uste dute termino konplexuegiak erabiltzen direla, eta %86k diote aldaketa batzuk egin behar lituzketela etiketetan.

2322

Page 13: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

sakonean

etiketak irakurtzearen inguruko ohiturak, eroski Consumeren arabera

Iurraldea

Beti irakurtzen dut etiketetako informazioa

Beti ulertzen dut etiketetako informazioa*

Iruditzen zait etiketetan termino konplexuegiak erabiltzen dituztela

EAldatu egin behar lituzkete elikagaien etiketak

ANDALUZIA %47,4 %53,4 %94,8 %86,6

ARAGOI %50,0 %46,2 %88,1 %81,0

ASTURIAS %52,0 %56,5 %92,0 %92,0

BALEAR UHARTEAK %68,4 %61,1 %89,5 %78,9

CATALUNYA %51,5 %45,6 %97,5 %87,1

EAE %49,6 %53,2 %94,0 %80,3

ERRIOXA %50,0 %57,1 %78,6 %71,4

EXTREMADURA %50,0 %33,3 %100,0 %81,3

GALIZA %52,2 %50,0 %91,3 %89,1

GAZTELA ETA LEOI %42,6 %33,3 %97,9 %78,7

GAZTELA MANTXA %48,1 %40,7 %100,0 %77,8

KANARIAK %46,2 %47,4 %89,7 %87,2

KANTABRIA %29,4 %66,7 %82,4 %76,5

MADRIL %53,6 %42,7 %97,1 %91,4

MURTZIA %31,6 %50,0 %94,7 %89,5

NAFARROA %46,5 %50,0 %88,4 %83,7

VALENTZIAKO ERKIDEGOA %52,7 %47,3 %92,3 %92,3

GUZTIRA %49,8 %47,8 %94,1 %85,9

ITURRIA: EROSKI CONSUMERek inkesta egin die 1.000 lagun ingururi bere web-orriaren bidez, eta elikagaien etiketak irakurtzeko ohituren inguruan galdetu die. Honako 17 autonomia erkidego hauetako jendeak erantzun du: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balear uharteak, Errioxa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Gaztela eta Leon, Gaztela Mantxa, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Madrilgo Erkidegoa, Murtzia, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa. Inkestari erantzun diotenen artean, emakumeak izan dira hirutik bi, eta gizonak %36. Adin-taldeari dagokionez, erdiek 35 eta 54 urte artean eduki dituzte, hamarretik hiruk 55 urte edo gehiago, eta 18 eta 34 urte arteko gazteak ez dira iritsi %20ra.

Inkesta egIn dIegu 1.000 pertsona IngururI, elIkagaIen etIketak Irakurtzeko orduan zer-nolako ohIturak dItuzten jakIteko

iraungitze-data, arreta gehien erakartzen duena

Etiketari erreparatzeko ohitura duten gehien-gehie-nek (%93k) beti irakurtzen dute ontziratze-data eta iraungitze-data edo kontsumo-data gomendatua; beste %81ek nutrizioari dagokion informazioa ere irakurtzen dute eta %72k baita osagaien eta alerge-noen zerrenda ere. Adina, sexua eta erkidegoa aintzat hartuta, gure elka-rrizketatuek gehien irakurtzen dutena ontziratze-data eta iraungitze-data edo kontsumo-data gomendatua izaten da (%93k), eta gutxien, berriz, ekoizlearen izena edo merkatu-izena eta helbidea (%31k). Salbuespen batzuk ere agertu dira: 18 eta 34 urte arteko gazteek joera gehiago dute nutrizio-alderdiei buruzko infor-mazioa irakurtzeko (horien arteko %90ek), eta berdin gertatu da Asturiasen galdekatu ditugunen artean ere (%96k erreparatzen diote horri). Kantabrian eta Galizian elkarrizketatu ditugunek joera handiagoa dute osagaien eta alergenoen berri irakurtzeko (%93k eta %85ek adierazi dute hori, hurrenez hurren).

kontzeptu asko eta ez beti ulerterrazak

Irakurtzea eta ulertzea ez dira gauza bera. Produktu bat hartu eta etiketa irakurtzen dutenek beti ez dute ulertzen han ageri den informazioa: bi lagunetatik batek batzuetan baino ez du ulertzen. Sexuka, gizo-nen artean gehiago antzeman dugu gorabehera hori (gizonen %54k eta emakumeen %49k adierazi dute),

etiketa irakurtzea: denek ez dute horretarako ohiturarik

Elikagaien etiketak informazioa ematea du helburu, erosleak jakin dezan, besteak beste, zerekin egina dagoen produktu hori. Kontsumitzaileen oinarrizko eskubidea da ekoizleek “informazio egokia helaraz-tea produktuen edo zerbitzuen inguruan, eta heziketa eta dibulgazio-lana egitea, egoki erabili, kontsumitu edo gozatu dezaten”. Halaxe dio Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko 261984 Lege Orokorraren 2.1.d artikuluak. Eskubideak eskubide eta informazioak informa-zio, kontsumitzaileek irakurtzen al dituzte produk-tu bakoitzaren etiketak ematen dizkien argibideak? EROSKI CONSUMERek egindako inkestan, bi la-gunetatik batek adierazi du beti irakurtzen ditue-la, %45ek batzuetan baino ez, eta %5ek sekula ez. Erkidegoka, Gaztela Mantxan, Valentzian eta Errioxan elkarrizketatu ditugun lagun guztiek irakurtzen dute, eta Galizian, Kantabrian eta Gaztela eta Leonen, be-rriz, hamarretik batek ez du sekula egiten.Sexu batekoen eta bestekoen joerak alderatuta, ez dago alde nabarmenik, baina bai adinaren arabera. Irakurtzeko ohitura dutenen artean, 18 eta 34 urte arteko gazteak nabarmendu dira: %58k egiten dute. Bestalde, 55 urtetik gorakoen artean, %47k batzuetan baino ez dituzte irakurtzen etiketak.

eta adin-taldeka, 35 eta 54 urte artekoetan (%55ek ai-tortu dute; 18 eta 34 urte artekoetan, % 40k). Azkenik, erkidegoka, Extremaduran eta Gaztela eta Leonen galdekatutako herritarren artean agertu da portzen-taje handiena: %65 inguru ibiltzen dira informazio ulertu ezinik zenbaitetan.Eta zer informazio mota gertatzen zaie ulertzeko zailena? Bostetik hiruk osagaien eta alergenoen ze-rrenda aipatu dute, bostetik bik nutrizio-alderdiei buruzko informazioa eta lautik batek ekoizlearen izena edo merkatu-izena, eta helbidea, jatorria eta produktuaren salmenta-izena. Adinari eta sexuari dagokionez, guztiek onartzen dute osagaien eta aler-genoen zerrenda egiten zaiela ulergaitzena (boste-tik hiruk, gainera, erdipurdi ulertzen dute datu hori). Asturiasen, Madrilgo Erkidegoan eta Valentziakoan galdekatu ditugunek, bestalde, nutrizio-alderdiei buruzko informazioa ere sartu dute sail horretan, eta Kantabriakoek, produktuaren jatorriari dagokiona.

ba al du erabilgarritasunik eta eraginik?

Produktuen etiketa erabilgarria den edo ez, kontsu-mitzaileek beti ez dute argi. Lautik hiruren iritziz, beti da erabilgarria (emakumeen artean gehiago nabar-mendu da uste hori -%79-, eta 18 eta 34 urte arteko gazteen arten -%82-). Hala ere, bostetik batek esan du batzuetan soilik dela erabilgarria (gizonen eta 35-54 urte artekoen artean gehiago: %22); etiketa beti baliogabea dela diotenak, berriz, ez dira iritsi %1era (Errioxarren artean, %7 dira iritzi horretakoak).

ITURRIA:Eroski Consumerrek inkesta egin die 1.000 lagun ingururi, eta elikagaien etiketak irakurtzeko ohiturei buruz galdetu die. (*) Infografia honetarako erabilii diren emaitzak: 522 pertsona, semaforo nutrizionalaren sistema ezagutzen dutenak

semaforo nutrizionala

2_Zertarako erabiltZen dute*· Lehen begiratuan

identifikatzeko zer eLikagai den

· azkar batean jakiteko zer- noLako mantenugaiak dituen produktu horrek

· modu osasungarriagoan erosteko

EROSKI CONSUMERen inkestan parte hartu du-tenentzat, hauxe da informaziorik baliagarriena: nutrizio-alderdiena (hala diote %37k), osagaien eta alergenoen zerrenda (%32k) eta ontziratze-data eta iraungitze-data edo kontsumo-data gomendatua (%21). Ez dago ia alderik sexu batetik bestera eta adin-taldeen artean, baina erkidegoei dagokienez, Extremadurakoek balioa aitortzen diote jatorriaren informazioari ere (han galdekatu ditugunen %19k, hain zuzen).Informazioa erabilgarria dela esateak, dena den, ez du esan nahi beti eragina izaten duela erosketa egitean. Gure inkestan, %51k adierazi dute beti eragiten duela (emakumeek eta 55 urtetik gorakoek gehienbat), %48k batzuetan soilik (gizonek gehienbat, %52k, eta 35 eta 54 urte artekoek), eta %1ek sekula ez (erkidegoka, ordea, portzentaje hori %7koa izan da Errioxan eta %5ekoa Murtzian, Balearretan eta Nafarroan). Eraginik handiena zer informaziok izaten ote duen galdetuta, hauexek nabarmendu dituzte: %39k nutri-zioari dagokiona, %33k osagaien eta alergenoen ze-rrenda, eta %17k ontziratze-data eta iraungitze-data edo kontsumo-data gomendatua.

termino konplexuek ez dute laguntzen

Elikagaien etiketak tresna eraginkorrak eta ko-munikabide baliagarriak izan daitezen kontsumit-zaileentzat, ezinbestekoa da informazioa argia eta

%25,3 Ez

%0,2 ED/EE

%74,5 Bai

%23,8 Ez

%0,2 ED/EE

%76,1 Bai

%12,8 Ez

%0,2 ED/EE

%87,0 Bai

2524

1_Zenbatek eZagutZen dute

%45,7 Ez dute ezagutzen

%54,3 Ezagutzen dute

Page 14: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

sakoneanInkesta egIn dIegu 1.000 pertsona IngururI, elIkagaIen etIketak Irakurtzeko orduan zer-nolako ohIturak dItuzten jakIteko

irakurterraza izan dadin. EROSKI CONSUMERen inkesta parte hartu duten hamar lagunetatik be-deratziren ustez, ordea, etiketen informazioetan termino konplexuegiak agertzen dira. Uste horre-takoak, gehienbat, 35 urtetik gorako herritarrak izan dira (horien arteko %95ek adierazi dute hori, eta 18-34 urte artekoetan, berriz, %90ek), eta, bi-txia bada ere, Gaztela Mantxan eta Extremaduran galdekatu ditugun guztiek.Etiketetan hitz konplexuak erabiltzen direla uste du-tenen artean, bostetik batek dio beti izaten dela hala (55 urtetik gorako gizonen artean, %26k hala uste dute eta Kanariar Uharteetan eta Extremaduran, %39ak), eta hamarretik zazpik, batzuetan. Bereziki, gizonek eta 55 urtetik gorakoek eman dute iritzi hori (%26k bietan), eta Kanarietan (%36) eta Extremaduran (%31) galdekatu ditugunek. Ildo horretan, inkestan parte hartu duten bost lagune-tatik lauri gertatu izan zaie noizbait etiketaren erruz huts egitea edo okerreko erabakia hartzea erosketa egitean. Sexuka, emakumeen %84ri gertatu izan zaie hori eta gizonen %81i. Aldeak, dena den, handiagoak dira adin-taldeen artean: 35 urtetik gorakoen artean, %83k izan dute gaizki ulerturen bat, eta 18 eta 34 urte artekoetan, %75ek. Kasu gehienetan, %65ean hain zuzen, gaizki uler-tua sortu duen informazioa produktuaren osaerari buruzkoa izan da, hirutik batean produktuaren ezau-garri eta nolakotasunei buruzkoa, eta lautik batean, izaerari eta jatorriari buruzkoa.

etiketa kontsumitzaileen begietatik

EROSKI CONSUMERek galdekatu dituen herrita-rren %86ren iritziz, aldaketaren bat egin behar litza-teke elikagaien etiketetan. Gizonen %89 dira uste ho-rretakoak, eta emakumeen %84. Adinari erreparatuta,

55 urte edo gehiago dituztenak ageri dira kritikoen: %88k adierazi dute aldaketak egin behar liratekeela, eta 18 eta 34 urte artekoetan, %83k. Erkidegoka, Asturiasen, Madrilen eta Valentzian entzun da ge-hien iritzi hori (han elkarrizketatu ditugun lagunen %91 inguruk adierazi dute).Eta zer proposatzen dute? Lautik hiruren ustez, etike-tek argiagoak eta irakurterrazagoak izan behar luke-te. Beste %54ri iruditzen zaie informazioak fidaga-rriagoa izan behar lukeela, %44k diote datuen egitura landu behar litzatekeela eta %22k laburragoak eta zehatzagoak izan behar luketela. Erantzun dutenen %28k informazio gehiago jarri behar luketela nabar-mendu dute, honako alderdi hauen inguruan: produk-tuaren eta lehengaien jatorria eman, osagaiak gehia-go zehaztu (bereziki, gehigarriek eta horien eragin kaltegarriek kezkatzen dute jendea), produktua behin irekita noiz iraungiko den adierazi, produktu freskoen trazabilitatea jakinarazi, kalitate-zigilu ofizialak eta kontraindikazioak edo arriskuak jarri.

nutrizio-alderdiei buruzko informazioa: ontzat jotzen da, baina beti ez du eragiten

Nutrizioari berariaz dagokion etiketa ere izaten dute produktuek eta han ageri da elikagai bakoitzaren energia-balioari buruzko informazio guztia eta zen-bait mantenugairi dagokiena (proteinak, karbohidra-toak, gantzak, zuntza, sodioa, bitaminak eta minera-lak). Elikadura arloko Segurtasunaren Liburu Zuriak ongi azaltzen du zein garrantzitsua den alderdi hori ongi zaintzea: “Kontsumitzaileek gero eta interes handiagoa ageri dute erosten dituzten elikagaien nu-trizio-balioaren inguruan, eta gero eta beharrezkoa-goa da informazio egokia ematea kontsumitzen dituz-ten elikagaiei buruz”.

Gaur egun, legeak ez du behartzen informazio hori etiketan ematera, non eta ekoizleak ez duen ezau-garri osasungarriren bat edo nutrizio-alderdiren bat nabarmendu nahi elikagaian; adibidez, honako aipa-men hauetakoren batekin: “ugari ematen du...” edo “gutxi ematen du...”.Nutrizio-alderdiei lotutako informazioari buruz ere galdetu die EROSKI CONSUMERek herritarrei, pro-duktuaren energia-balioa eta mantenugaiei buruz (proteinak, karbohidratoak...). Bost parte-hartzaileta-tik lauk oso garrantzitsutzat jo dute informazio hori, eta hirutik bik gauza bera esan dute energia-balioaz.Baina balioa aitortzeaz gain, informazio hori etike-tan ikusteak ba al du eraginik produktu bat hau-tatzeko orduan? Bada, mantenugaiei buruzkoak er-diei eragiten die, eta energia-balioaren ingurukoak hirutik bati. Erantzun dutenen %59k adierazi dute energia-balioak batzuetan baino ez diela eragiten eta beste %44k jakinarazi dute gauza bera gertat-zen zaiela mantenugaien informazioarekin. Eta %6 inguruk sekula ez dute kontuan hartzen ez bata eta ez bestea.

koloreak eta sinboloak erabiltzea

Etiketetan ageri den informazioa argiago emateko semaforo nutrizionala erabiltzen da. Adierazle ho-rrekin begiratu bat aski da elikagai bakoitzak zer-nolako nutrizio-ezaugarriak dituen jakiteko.EROSKI CONSUMERen inkestan parte hartu duten ia mila lagunetatik, erdiek ezagutzen zuten siste-ma hori. Horien artetik, emakumeak izan dira %56, eta adin-taldeka hartuta, 18 eta 34 urte arteko gaz-teei egin zaie ezagunena (%70ek badakite zer den). Autonomia guztiak kontuan hartuta, Kanarietan eta Extremaduran sumatu dugu ezagutza falta han-diena (lautik hiruk ez dute jakin zer den); Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, aldiz, ezagu-na egin zaio %75ari. Semaforo nutrizionala zer den badakitela adiera-zi duten 500 pertsona horien artean, hamarre-tik bederatziri ulergarria iruditu zaie: bostetik lauk adierazi dute argigarria dela informa-zioa 100 gramoka edo 100 mililitroka ema-tea eta errazioka ere bai (ontziak zenbat errazio dituen adierazita). Aitzitik, %11ren ustez, ez da sistema argia: gizonen artean gehiago izan dira iritzi horretakoak (%14, eta emakumeen artean, %9), eta adin-taldeetan, 55 urtetik gorakoetan. Oro har, hala ere, sistema erabil-garria iruditzen zaie. Inkestan parte hartu duten herritarren %87ri erosketa osasungarria-goak egiten laguntzen die, %76ri aukera ematen die azkar batean jakiteko zer-nolako mantenugaiak ema-ten dituen, eta %74rentzat modu ona da lehen begi-kolpean ikusteko zer elika-gai mota den.

www.consumer.es

2726

Elikadura eta osasuna txanpon beraren aldeak dira. Bistakoa da gero eta garrantzitsuagoa iruditzen zaigula jaten ditugun elikagaiak osasungarriak izan daitezela. Jakin egin nahi dugu zerez eginak dauden eta ona ote den gure organismoarentzat. Produktuek nutrizio-alderdiei buruz dakarten informazioa bereziki baliagarria da produktu batek zer-nolako mantenugaiak eta zenbat dituen jakiteko. Zer aurkituko dugu nutrizio-alder-diei buruzko informazioa ematen duen etiketan?

Energia-balioa, 100 g edo 100 ml bakoitzeko: Elikagaiak dira gure gorputzaren energia-iturriak. Elika-gaiek daukaten energia kilokaloriatan (Kcal) edo kilojoule-tan (KJ) neurtzen da. Erreferentzia gisa, produktu horren 100 gramok edo 100 mililitrok zenbat KJ./Kcal. ematen dituen adierazten da elikagaien etiketan.

Errazio edo zati bakoitzaren energia-balioa: betiere, ontziak zenbat errazio edo zati dituen jakinaraz-ten denean.

Karbohidratoak: egunero hartu beharreko energia guztiaren %55-60 izan behar luke kaloriek ematen dutena. Etiketan, 100 gramo bakoitzeko, produktu horrek zenbat gramo karbohidrato dituen azalduko da. Zenbaitetan, karbohidratoak sailkatu egiten dira, eta honela adierazten: “karbohidratoak, eta horietatik: azukreak, polialkoholak edo almidoia”.

Gantzak: egunean hartzen ditugun kaloria guztien %30-35 eman behar lukete. Zenbaitetan, gantzen artean, bereizi egiten dituzte gantz saturatuak, monosaturatuga-beak, polisaturatuak eta kolesterola.

Proteinak: gizon helduek 54 gramo hartu behar lituzkete egunean eta emakume helduek 41 gramo; egunean hartu beharreko energiaren %7 izango litzateke hori batzuentzat

eta besteentzat.

Sodioa/gatza: egunean 6 gramo gatz baino gutxiago hartzeko gomendatzen dute (sodiotan, egunean 3 gramo baino gutxiago).

Zuntza: zaila da kopuru bat gomendatzea, baina egunean 25 eta 35 gramo artean hartu behar dela esan liteke, zuntz mota guztiak kontuan hartuta. Hori lortzeko, funtsezkoa da eguneroko dietan zuntza duten elikagai asko sartzea: osoko ogia, lekaleak, fruta eta berdurak.

Bitaminak eta mineralak: Horien berri aipatuko da, baldin eta Eguneko Kopuru Gomen-datuaren %15 edo gehiago ematen badu produktu batek 100 gramo edo mililitro bakoitzeko.

Horiek dira nutrizio arloko jarraibide orokorrak; horiek adierazten dute, batez beste 2.000 Kcal.-eko dieta bat eginda, zenbat mantenugai hartu behar liratekeen norbera ongi elikatuta egoteko eta mantenugairik faltan ez izateko. Kontuan hartu behar da, hala ere, nutrizio beharrak aldatu egiten direla pertsona batetik bestera, sexuaren, adinaren, ariketa fisikoaren, eta abarren arabera.

Nutrizio-alderdiei buruzko informazioa dela eta

Page 15: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

aurrez aurreERAGINKORTASUN ENERGETIKOA

“Kalifikazio energetiko ona duen etxebizitza batek mesede egiten dio

etxeko ekonomiari eta planetari”Eraginkortasun energetikoa neurtzen duten ziurtagirietan kalifikazio onak lortzen dituzten etxebizitzak erosoa-goak izaten dira, dirua aurrezten dute eta ingurumena zaintzen. Ekainaren 1etik aurrera, derrigorrezkoa da dokumentu hori eskuratzea etxea saldu edo alokatu nahi bada, eta Jose Luis Lopezen esanetan, hainbat onura dakartza, besteak beste zerrendatu ditugun horiek. Ingurumen Zientzien Elkartean aritzen da eta ziurtagi-ri horri buruzko xehetasunak eman dizkigu: zenbat kosta litekeen, nola eskatu behar den, zer egin daitekeen emaitza hobeak lortzeko...Eraginkortasun energetikoaren ziur-tagiria etxebizitzentzat... zer da hori? Dokumentu horrek etxearen eraginkor-tasun energetikoaren inguruko infor-mazioa ematen dio hura alokatu edo erosiko duenari. Hamar urterako balio izaten du, eta tarte horretan ez da zer-tan berritu, baina berria egitea komeni izaten da etxean hobekuntzaren batzuk eginez gero; adibidez, isolamendu ter-miko hobea duten leihoak jarri direlako edo galdara eraginkorragoa. Segur as-ki, etxea eraginkorragoa izango da, eta lehiakorragoa ere bai merkatuan.Noiztik da beharrezkoa eta nori eragi-ten dio? 2007. urtetik aurrera eraikitako etxe berriei eragiten die, eta 2013ko ekainaren 1etik aurrera, lehenago erai-ki direnek ere eskuratu behar dute sal-du edo alokatu nahi izanez gero. Badira salbuespen batzuk: eraikin eta monu-mentu babestuak, 50 m2 baino gutxiago dituzten eraikin isolatuak eta urtean lau hilabetez baino gutxiagoz erabiltzen diren eraikin edo etxebizitzak.Zertarako balio du eraginkortasun energetikoak? Isolamendu termiko egokia eta tresneria oso eraginkorra di-tuen etxebizitza batek energia gutxiago

gastatuko du erosotasun eta tenperatu-ra egokiak lortzeko, halakorik ez duen etxe batek baino.Zer-nolako mesedea egiten dio ingu-rumenari eta ekonomiari? Onuragarria da etxeko ekonomiarentzat eta planeta-rentzat: gure etxeetan kontsumitzen du-gun energiaren zati handi bat iturri ez-berriztagarrietatik dator (nuklearra, gas naturala eta petrolioa), eta horiek hon-dakin oso arriskutsuak eragiten dituzte eta azkartu egiten dute klima-aldaketa. Eraginkortasuna hobetzeko ekintzek enplegua sortzen dute eta onura sozia-lak ere badakartzate.Nola lor liteke ziurtagiri on bat? Pro-fesional batekin baino gehiagorekin hitz eginda informazioa lortzeko eta aurrekontuak eskatzeko, eta ziurtatuz teknikaria etxea edo eraikina ikustera etorriko dela, edo eskaintzen duen in-formazioa egokia eta osatua dela.Zenbat kosta liteke? Prezio lehiako-rrak eta askotarikoak eskaintzen dituz-te. Prezioan, dena den, alderdi askok ere eragiten dute: etxearen azalerak, adibidez, edo eraikin guztiarentzat egi-ten den ziurtagiria edo eraikina osatzen duten etxe bakoitzarentzat bat. Gutxi gorabehera, 2-2,5 euro kosta liteke me-tro koadro bakoitzeko.Zer gerta liteke ziurtagiria eskura-tu behar lukeen norbaitek egingo ez balu? Lehen hilabete hauetan, admi-nistrazio gehienek, haien ardura baita ziurtagiriak behar bezala egiten dire-la kontrolatu eta zaintzea, lehentasuna eman diote ziurtagiriak erregistratzea-ri eta herritarrak informatzeari. Zen-bait erkidegok, hala ere, sortu dituzte kontrolatzeko eta zaintzeko organoak. Arau-hausteen zigorra 300 eta 6.000 euro artekoa izan daiteke, arina, larria edo oso larria den. Adibidez, ziurtagiri-rik ez duen higiezin bat alokatzea edo

saltzea arau-hauste larria da, eta 601 eta 1.000 euro arteko zigorra izaten du.Zer egin dezake kontsumitzaile batek, erosi edo alokatu nahi duen etxeak ziurtagiririk ez badu? Kontsumo bule-gora jo edo erkidego bakoitzean ziurta-girien eskumena daukan organora, eta han erreklamazioa egin.Zer inbertsio egin behar litzateke eraikin baten eraginkortasun energe-tikoa ahalik eta gehiena hobetzeko? Lehendik eginak dauden eraikinetan, faktore batzuk aldaezinak dira eta ba-tzuetan teknikoki ezinezkoa izango da edo ekonomikoki bideraezina kalifika-zio gorena lortzea. Ziurtagiriak propo-samen batzuk egin behar ditu egoera hobetzeko, eta errentagarritasunaren inguruko azterketa bat jaso dezake, eta horiek amortizatzeko epearen inguruko azterketa bat ere bai. Hotz handia egi-ten duen inguru batean gasolio-galda-ra kendu eta biomasarekin dabilen bat jartzeak, adibidez, nabarmen hobetu dezake kalifikazioa. Beste herrialde batzuetan aspalditik erabiltzen dute ziurtagiri hori. Zein izan da esperientzia? Alemanian, Fran-tzian eta Portugalen inork ez du etxe bat hartzen zer-nolako kalifikazio ener-getikoa duen ez badaki. Irizpide hori funtsezkoa da egon litezkeen aukeren artean hautatzeko. Espainiako Estatuan ere hori gertatuko da epe motzera, bai-na mantso-mantso, segur aski. Zer behar litzateke gauzak behar be-zala egiteko? Arauak esaten dituenak betetzeaz gain, informatu eta kontzien-tziatu egin behar dira kontsumitzaileak eta eragile nagusiak; esaterako, finken administratzaileak. ACAk abian du proiektu bat formazioa eta dibulgazio-zko materiala eskaintzeko sortua, Bio-diversidad Fundazioarekin eta La Casa que ahorra Fundazioarekin elkarlanean.

Ingurumen Zientzien Elkartea (ACA)

JoseL opezLuis

2928

Page 16: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

lbertoA

aurrez aurre ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA

“Susmatzen dugu etxebizitzen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriei buruzko iragarki eta eskaintza askok iruzur egiten dutela”

Etxebizitza bat saldu edo alokatu nahi duenak eraginkortasun energe-tikoaren ziurtagiria derrigorrez behar duenetik, azterketa horiek egiten dituzten profesionalen eta enpresen iragarki eta eskaintza ugari agertu dira. Alberto Colomaren esanetan izurrezkoak, horietako asko. La Casa que ahorra Fundazioko kudeatzailea da bera, Espainiako Estatuko eraiki-nen energia-kontsumoa eta inguru-men-eragina murrizteko helburuz ari den erakundekoa alegia, eta zenbait argibide eman dizkigu, herritarrek jakin dezaten zeri erreparatu behar dioten inork engaina ez ditzan.Behar bezala ari al da ezartzen etxebizitzen eraginkortasun energe-tikoaren ziurtagiria? 2007. urtetik egon behar luke indarrean, eta oraintsu arte ia inon ez da ezarri. Autonomia erkide-goek erabakitzen dute beren lurraldeko ziurtagirien inguruan. Batzuetan, erre-gistroak presentziala izan behar du eta paperean egiten dute, beste batzuetan Internetez, batzuek tasa handi sama-rrak kobratzen dituzte, beste batzuek ez, zenbaitek ikuskatu egiten ditu erre-gistratu diren ziurtagiriak, eta beste zenbaitek zigilua jarri eta gorde baino ez dute egiten.Ezertarako balio ez duen beste gastu burokratiko bat dela ere esaten dute. Aukera bikaina da gure etxeko energia-kontsumoa nola murriztu jakiteko eta gure erosotasuna eta bizitza-kalitatea hobetzeko. Arazoa da gaizki azaldu dela eta familien ekonomia estu dagoenean iritsi dela, edozein gastuk mesfidantza sortzen duen garaian. Enpresa askok eskaintzen dituzte zerbitzu horiek. Nork egin ditzake erabateko bermearekin? Ia edozein arkitektok eta ingeniarik, edo espe-rientzia egokia daukan edozein profe-sionalek. Hain kolektibo handia izanik, eta hain lan gutxirekin dabiltzanez,

arriskua izaten da prezioak asko apalt-zekoa eta, luzera begira, ekintza asko-tan gabeziak azaltzekoa. Nola jakin dezake kontsumitzaile ba-tek iruzur egiten ari zaizkiola? Susma-garria izaten da, adibidez, teknikariak ez erakustea beharrezko titulazioa edo esperientzia, pertsonaren batek edo enpresaren batek etxea ikustera etorri gabe ematea ziurtagiria, edo normaletik beherako prezioan eskaintzea zerbitzua. Datuak falta badira ere, susmatzeko modukoa izaten da; adibidez, etxearen kokapena, eraiki zen urtea, eraikuntzari dagozkion ezaugarriak, etxearen egoera eta egin zaizkion berrikuntzak, klimati-zazio tresnak eta ur bero sanitarioari dagozkionak, azken kalifikazioa edo etxebizitza hobetzeko neurriak...Zenbat kosta behar luke? Zaila da batez besteko prezioa ematea, eraikin edo etxe motaren araberakoa izaten baita. Kalkulu batzuek esaten dute 250 eta 300 euroren artean dabilela. Zentzu pixka bat erabiltzea da kontua, eta au-zoen arteko elkartasunez jokatzea: gaur bizilagun batek behar duen ziurtagiria agian guk geuk beharko dugu etorkizu-nean, eta informazioa eman diezaguke gure etxeko kontsumoa murrizteko. Le-gez, lehenago edo geroago, denok egin beharko dugu. Etxejabe elkartean ados jartzen bagara, eraikin osoarena egin dezakegu eta gutxi kostako zaigu.Zer-nolako iruzurrak antzeman ditu-zue? Oraindik goiz da iruzur egiazta-tuez hitz egiteko, baina eskaintza eta iragarki asko ikusi ditugu, bereziki In-terneten, eta susmoa dugu iruzur egiten dutela. Horretaz gain, antzeman ditugu zenbait enpresa eta elkarte, zeinak he-rritarren eta ziurtagiri-emaileen artean sartzen baitira, etekina ateratzeko hel-buruz beti, ia legez kanpoko metodoak erabiliz. Ezagutzen dugun profesional batengana jotzea da onena, edo norbai-tek gomendatu digun batengana, nolako

esperientzia duen galdetzea eta frogak eskatzea. Finka-administratzaileek ze-regin garrantzitsua eduki dezakete eta eduki behar dute profesionalak gomen-datzeko orduan.Zer egin behar litzateke bere hel-buruak bete ditzan? Kanpaina ego-ki bat, herritarrak informatzeko. IDAE erakundeak [Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua] dagokion pro-tagonismoa eskuratu behar luke. Ko-munikabideek lan handia egin dezake-te. Autonomia erkidegoek harmonizatu egin behar lituzkete beren prozedurak: Europa lanean ari da etiketa bakarra izateko, eta hemen 17 ditugu. Eskumena duten erakundeek ikuskatu egin behar lituzkete eman dituzten ziurtagiriak, ba-tez ere A edo B kalifikazioa dutenak. Ziurtagiri-emaileek akreditatu egin be-har lukete kontrol-erakunde ofizialen batean, eta formazio espezifikoa izan, beste herrialde batzuetan bezala.Zer egin daiteke etxeko eraginkorta-sun energetikoa hobetzeko? Gure ohi-turak aldatu eta tresneria ongi erabili. Etxe bakoitzak energian gastatzen di-tuen hamar eurotatik zazpi berokuntzan eta hozte-sistemetan joaten dira. Zatirik handiena galdu egiten da, energia as-ko eta asko ihesi joaten delako etxeak dituen gabeziengatik edo isolamendu faltagatik. Neurririk onena fatxaden eta teilatuen isolamendua hobetzea da etxejabe guztien artean. Modu kolekti-boan eginda, ez du zertan asko kosta. Eta kolektiboki ezin bada? Leihoak al-da ditzakegu gehien erabiltzen ditugun geletan. Iparraldera ematen duen gela bat, leku hotz batean, nabarmen hobe-tu liteke barnealdeko panel isolatzaile batzuk jarrita eta igeltsu laminatuzko plaka bat. Egun bakarrean jartzen di-tuzte, diru gutxirekin, leku askorik gal-du gabe eta eragozpenik handirik gabe.

www.consumer.es

ColomaLa Casa que ahorra

Fundazioa

3130

Page 17: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

Elikaduraren arloan ere badira sasi-guruak Nutrizioak sortzen duen jakin-min gero eta handiagoak, jendearen ezagutza faltak eta eskaintzen diren itxaropenek eman diete indarra gezurrezko guruei eta haien proposamenei

Itsasoko ura edan, esnea baztertu, ze-realak eta lekaleak jateari utzi, oliba-

olioa probatu ere ez egin, horra hor han eta hemen agertzen diren “nutrizio aholkuen” zenbait adibide, dieta mira-garrietan, publizitate-eskuorrietan eta liburuetan aurki daitezkeenak besteak beste. Txukun eta ongi zainduta etortzen dira (askotan pertsonaia ospetsuren ba-ten eskutik), eta salmenta handiak egi-tea lortzen dute. Baina elikadura kontuz hartzeko gaia da, osasunari zuzenean eragiten baitio; hori horrela izanik, geu-re buruei galdetu beharko genieke zer-nolako arazoak ekar ditzaketen dieta hauek eta, batez ere, nola jakin dezake-gun horien atzean sasi ugari dagoela; sasi-guruak edo sasijakintsuak alegia.

“Konspiraziozko teoriak” aipatzen dituzte, honako hau, adibidez: “In-dustria farmazeutikoa eta Gobernua elkar hartuta ari dira sendabide miragarri bati buruzko informazioa ezkutatu nahian”. Hori beti izaten da gezurra.

Sasi-guruaren curriculumaEzagutza handirik gabe zein ari den jakiteko, batzuetan aski izaten da curri-culumari begiratu bat ematea, non gisa honetako orokorkeriak agertzen diren, “osasunarekin eta barne-harmoniarekin zerikusia duen guztia interesatzen zait” edo “hainbat herrialdetan ikasia naiz”, baina ez dute zehazten zer-nolako titu-lazioa duten osasun arloan. Zenbaitetan, inon ematen ez den doktorego-titulu ba-ten jabe direla nabarmentzen dute, edo inork ezagutzen ez dituen unibertsita-teak aipatzen dituzte. Batzuetan, ha-la ere, sasi-guru horiek osasun arloko profesionalak izaten dira, oker jokatzen dutenak batzuk (ez dakite zientziaren eta osasunaren arloetan ezinbestekoa dela teoriak frogatzea horiek ezarri edo zabaldu aurretik), eta lotsarik ga-be engainatu nahi gaituztenak beste batzuk. Hori dela eta, honako gogoeta hau egin zuen Steven Jay Gould histo-rialari zientifikoak Eight Little Piggies liburuan (Zortzi txerritxoak): “Izenaren atzean ageri diren ikasketa zerrendek eta tituluek ez dute bermatzen jakin-duria maila berririk (…) Azken batean, ez dago ordezkorik arretaz irakurtzeko bizio zaharkituarentzat”.Beste ezaugarri bat izaten da lehen-dik izan dituzten osasun-arazoen berri ematea ere. Medikuntzako ohiko bi-deek sendatu ez, eta dietaren ikuspe-gi alternatibotik jota lortu dute arazoa gainditzea. Osasunak ustez hobera egin diela eta, pentsatzen dute osasun ar-

elikadura

loko aholkuak emateko moduan daude-la, eta dietak prestatzeko moduan ere bai. Nolanahi ere, beren “aurkikuntzak” izaten dira liburuen oinarriak, non die-ta “iraultzaileak” ageri diren, “edozein desoreka sendatzen dutenak” eta “mo-du naturalean desintoxikatzen dutenak”. Abel Mariné katedradunak oso ongi adierazi zuen 2012. urtean dieta horie-kin zen gertatzen den: “Badituzte gauza onak eta originalak, baina onak ez dira originalak eta originalak ez dira onak”.

Edozeinek agindutako dieta edonola egitearen arriskuak Osasun arloko sasi-profesionalei jara-mon egiteak talka egiten du dietistek-nutrizionistek emandako aholku eta jarraibideekin. Sasi-guru baten me-todoari jarraitzeak honako eragozpen hauek, behintzat, berekin izango ditu:

Atzeratu edo eragotzi egingo du osasun-tratamendu egokia bilatzea gaixotasuna sendatzeko

Malnutrizioa eragingo du Areagotu egingo du arrisku kardio-baskularra

Nahasmenduak agerraraziko ditu elikatzeko ohituretan

Elikatzeko ohitura arriskutsuak kro-niko bihurtu edo sistematizatu egin-go ditu

Frustrazio-sentimendua indartuko du, eta horrek kalte egingo dio egoera psikologikoari

Beharrezko ez diren gastu ekono-mikoak ekarriko ditu

Nahi gabeko ondorioak eragingo di-tu, gizakiekin probatu gabeko gehi-garri dietetikoak hartzeagatik

Ilea galaraziko du, azazkalak ahuldu, zorabioak eragin, astenia, eta abar.

www.consumer.es

Bistan da nutrizioaren gaiak gero eta jakin-min handiagoa sortzen duela. Hori ona da berez, baina batzuetan itxaropen gehiegizkoak eta ez batere errealistak izaten ditu jendeak. Batez ere, herritarrek dietaz eta nutrizioaz di-tuzten ezagutzak nahiko azalekoak dire-lako. Horrek sinesbera bihurtzen gaitu, eta ia edozer irensten dugu salmenta-kanpainak, mezu ongi taxutuak, liburu politak eta gezurrezko testigantzak aurrean jartzen dizkigutenean. Egoera hori gainditzen jakiteko, hona hemen laguntzatxo bat: sasi-guru guztiek iza-ten dituzten zenbait ezaugarri.

Osagarri dietetikoak saltzen dituzte edo diru-sari bat jasotzen dute sal-menten arabera (horren adibide da Dukan oloa). Edzard Ernst irakaslea-ren iritziz (ikertzailea da, eta aditua ebidentzia zientifikoetan), zientziala-ri bat enpresaburu bihurtzen denean, egia arriskuan egon liteke.

Elikadurarekin zerikusia duten adie-razpen irrazionalak, gehiegizkoak egiten dituzte; adibidez, pisua azkar galtzen dela agintzen dute edo hainbat gaixotasun sendatzen direla (zahartzaroko dementzia, ateroskle-rosia eta minbizia ere bai).

Beren teoriek paziente guztientzat balio dutela baieztatzen dute, edo-zein gorabehera fisiko, mental edo emozional dutela ere.

Teoria kategorikoak erabiltzen dituzte beren tesiei eusteko, eta sarri aipat-zen dituzte intsulina, indize gluze-mikoa, oxidazioa eta metabolismoa.

Beren argudioetan beti agertzen dira zenbait hitz edo esaldi: “desin-toxikatu”, “gai kimikorik gabe”, “gar-bitasuna”, “barne-oreka “, “bibrazio bidezko sendabidea” edo “elikadura naturala eta energetikoa”.

Gezurrezko guruak: ohiko sei ezaugarri Zerk lotzen ditu Gwyneth Paltrow es-tatubatuar aktorea, Hiromi Shinya japoniar medikua eta Pierre Dukan frantziarra? Hirurek idatzi dituzte nu-trizioari buruzko liburuak eta hirurek lortu dituzte salmenta izugarriak. Itxura batean, ezin zaio inolako sinesgarrita-sunik eman nutrizio arloan hutsaren hurrena dakien norbaiti edo, medikua izanda ere, osasun arloan eredutzat hartzen diren erakundeen gomendio dietetikoen aurka ari denari. Baina ko-munitate zientifikoak behin eta berriz kritikatuagatik ere, It’s all good eta The Enzyme Factor Best Seller bihurtu dira eta zergatia aztertu beharra dago.

3332

Page 18: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

osasuna

Antibiotikoak: uste askok erdia ustelAntibiotikoez hitz egitean, egiaztatu gabeko informazioa erabiltzen da zenbaitetan, baita gaixotasunekin eta osasunarekin zerikusia duten beste arlo batzuetan ere

Etxe gehienetako botika eta senda-gaien artean, hantxe egongo dira

antibiotikoak ere. Medikuak aginduta baino ez litezke hartu, eta herrialde au-rreratuetan horiexek erabiltzen dira mai-zenik infekzioei aurre egiteko; hori dela eta, medikuntzaren oinarrietako bat di-rela esan daiteke. Hain ezagun bihurtu direnez, jendearen ohiko mintzagai ere bihurtu dira hainbatetan, eta askotariko iritziak entzuten dira, zentzurik gabeak bezala, baita aski ongi oinarrituak dau-denak ere. Hona hemen antibiotikoen inguruan hedatu diren usterik ezagu-nenak, erdia ustela dutenak batzuk eta oso-osorik egia direnak besteak.

“Antibiotikoak dira sendagairik onenak sukarrarentzat”Gezurra. Antibiotikoek ez dute balio infekzio guztientzat. Pertsonoi erasaten diguten hainbat, batez ere haurrengan agertzen direnak, antibiotikoen eragi-na ongi jasaten duten birusen ondo-riozkoak izaten dira. Adibidez: ez da jokabide egokia hotzeria edo eztarriko mina sumatu eta zuzenean antibiotikoa hartzea. Prozesu horiek hobetu egiten dira antitermikoekin, eztularentzako jaraberen batekin eta pazientzia pixka

azkarragoa izaten duela injekzio bidez ematen bada. Baieztapen hori okerra da; uneotan ahotik hartzeko sendagai sorta ederra dago merkatuan, ahalmen handikoak direnak, gainera. Gaur egun, esaterako, alborengo bat ere lasai as-ko senda daiteke ziztada beldurgarririk eta horrek dakarren minik jasan beha-rrik izan gabe. Injekzio bidez hartze-koak kasu berezietarako uzten dituzte edo ahotik hartzekoekin arazoak izaten dituztenentzat, nagusiki nahi gabeko ondorioak agertzen zaizkielako (urdai-leko mina eta beherakoa, adibidez).

“Antibiotikoa, zenbat eta ahaltsuagoa, hainbat hobe”Gezurra. Infekzioa txikia bada, ez du zentzurik espektro zabaleko antibio-tiko bat erabiltzeak. Euli bat kanoi batekin hiltzen saiatzea bezala lit-zateke! Infekzio mota bakoitzarent-zat badago sendagai talde egoki bat. Tratamenduak huts egingo duen bel-durrez behar baino ahaltsuagoa den zerbait erabiltzea jokabide okerra da, gerta bailiteke gero eta germen in-dartsuagoak sortzea, sendagaia gero eta hobeki jasaten dutenak, eta hori arriskutsua litzateke gaixoarentzat be-

rarentzat eta gainerako herritarrentzat ere bai. Era berean, sendagai garesti bat hobea dela pentsatzea ere okerra da: baliteke “beti-betiko” antibiotiko merke hori izatea irtenbiderik egokie-na angina batzuk sendatzeko.

“Antibiotikoak hartzen ari garenean, jogurtak jatea komeni da”Egia. Antibiotikoek gorputzeko bakte-rioei erasotzen diete, baina sarritan ez dute jakiten zein diren onak eta zein txarrak. Gizakion gorputzean dauden zenbait mikro-organismok funtzio asko-tan parte hartzen dute: digestio-hodian, baginan… Antibiotiko bidezko tratamen-duak kalte egin diezaioke hesteetako flora saprofitoari, zeinak lagundu egi-ten baitu digestioa egiten eta elika-gaiak xurgatzen. Flora hori aldatzen denean, mikro-organismo kaltegarriek (patogenoak) hartzen dute haien lekua eta beherakoa eragiten dute. Arazo hori apaltzeko, komeni izaten da tratamen-du garaian jogurtak jatea, ahal dela probiotikoak dituztenak (Lactobacillus). Bestalde, ohikoa izaten da emakumeek azkura eta gorriuneak izatea baginan eta genitaletan. Onddoen kolonizazioak

eragiten du hori, kandida delakoarenak gehienean. Eragin kaltegarri horiek arintzeko egokia izan daiteke probio-tikoak jatea edo Lactobacillusa kapsu-letan hartzea, tanpoiak erabiltzea edo baginarako kremak ematea, nahiz eta oraindik ez dagoen erabateko ziurta-sunik horren inguruan.

“Antibiotikoekin, alkoholik ez”Egia da zenbaitetan elkarri eragin die-zaioketela alkoholak eta antibiotikoek, eta sendagaiaren eragina murriztu dezakeela edo nahi gabeko ondorioak eragin. Adibidez, metronidazola eta zenbait zefalosporina hartzen direnean, alkohola edanez gero erreakzio kalte-garria sor daiteke eta: izerditan has-tea, goitika egitea eta arnasa hartzeko zailtasuna edukitzea. Eritromizina eta doxiziklina hartzean alkoholak murriz-tu egiten du sendagaiaren eragina. Oro har, zentzuak esaten du ez dela komeni alkohola hartzea antibiotikoekin, bai-na ezin da erabateko ziurtasunez esan alkoholak kalterako eragina duela kasu guztietan. Zalantza izanez gero, senda-gaiaren argibide-orriak irakurri.

www.consumer.es

batekin. Egia da, zenbaitetan, hotzeria-rekin hasi eta infekzio bat agertzen de-la gero: orduan bai, komenigarria izan liteke antibiotikoa hartzea, baldin eta medikuak hala agintzen badu, jakina.

“Nekea eragin eta gosea kentzen dute”Gezurra. Uste hori oso zabaldua dago, baina ez da egia. Egia da antibiotikoak hartzean zertxobait galtzen dela ape-titua eta nekea sumatzen dela, baina ez da sendagaiaren errua, infekzioa eragin duten germenena baizik. Bes-talde, jendeak uste izaten du antibio-tikoak gizendu egin dezakeela; izan ere, abelazkuntzako animaliekin erabiltzen dituzte, oso kontrol zorrotzak eginda, emaitza hobeak lortzeko, erraztu egi-ten dutelako azienda haztea eta gi-zentzea, baina ez dago zertan uste izan fenomeno hori bera gerta daitekeenik gizakietan ere. Gainera, badirudi anti-biotikoek aldatu egiten dutela gizakiok elikagaiak xurgatzeko dugun prozesua eta metabolismoa, aldatu egiten due-lako hesteetako floraren oreka. Balite-ke apetituaren prozesuan parte hartzen duten zenbait hormonari eragitea eta gose gehiago sentiaraztea.

“Antibiotikoen eragina apaldu egiten da behin eta berriz erabiliz gero”Egia. Baieztapen hori egiazkoa da guztiz: antibiotikoak behin eta berriz erabiltzearen ondorioz, hautespen na-tural bat gertatzen da germenen artean, eta desagertzen ez direnek gero eta hobeki jasaten dute sendagaien eragi-na. Antibiotikoak maiz hartzen dituzten pertsonek gero eta botika gehiago eta indartsuagoak behar izaten dituzte in-fekzioei aurka egiteko. Arazoa izaten da horrek ez diola eragiten pertsona jakin horri soilik, herritar guztiei baizik, irauteko gai izan diren andui horiek na-gusitzen baitira azkenean. Antibiotiko bidezko tratamenduak maiz samar be-har izanez gero, hobe da ez beti bera erabiltzea eta noizean behin aldatzea. Betiere medikuak kontrolatuta.

“Injektatzen diren antibio-tikoak eraginkorragoak dira”Gezurra. Hori ere askotan entzuten da, eta pertsona askori egokitu zaie horren ondorioak pairatzea haurtza-roan. Gaur egun ere jende askok uste du antibiotikoak eragin handiagoa eta

3534

Page 19: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

ingurumena

Kontserba-latak: zergatik birziklatu Keinu txiki bat aski izaten da horiek birziklatzeko, eta mesede handia egiten zaio ingurumenari, ekonomiari eta gizarteari oro har

Ireki, barrenean dakarrena janez edo edanez gozatu, eta birziklatu. Hori

izan behar luke kontserba-lata baten edo edari-lata baten ibilbide naturala. Eta keinu txiki batekin hasten da de-na: edukiontzi horian utzita. Latak bir-ziklatzeak hainbat onura dakartza, bai ingurumen arlokoak, bai ekonomikoak eta bai sozialak ere.

Edukiontzi horian lata guztiei ateratzen zaie probetxua Latorria birziklatzeko erakundeak hau-xe esaten du: “Kontserbatarako erabilt-zen diren latarik gehienak altzairuzkoak dira, nahiz eta aluminiozkoak ere badi-ren”. Aluminioa birziklatzeko erakun-deak ñabardura bat eransten dio horri, eta esaten du aluminiozko latak gero eta maizago erabiltzen direla, adibidez natillekin, janari prestatuekin eta ogian zabaltzeko gaztekin. Bi erakundeek na-barmentzen dutenez, edukiontzi horian uzten diren lata guztiak berreskuratu eta birziklatu egiten dira altzairutegie-tan eta galdategietan.2012. urtean, altzairuzko laten %89 birziklatu ziren Espainiako Estatuan, Ecoacero erakundeak emandako da-tuen arabera. Hain zuzen ere, altzai-ruzko ontzi gehien birziklatzen duen herrialdeetako bat da Espainiako Es-tatua. Dena den, oraindik ere badago tartea gauzak hobeki egiteko.

Latak birziklatzeak mesede egiten dio ingurumenariKontserbatarako lata bat birziklatzen den aldiro, saihestu egiten da lehen-gai berriak eta energia erabiltzea. European Metal Packaging (Empac) erakundeak emandako datuen arabe-ra, txatarra soilik erabiliz egiten den altzairuak %75 energia gutxiago behar

korik sortzen, baina eragin egiten dio kudeaketaren kalitateari eta instala-zioen eta langileen segurtasunari eta

osasunari. Hori dela eta, latak ongi hustuta utziz gero, hobeki bir-ziklatzeko erraztasunak ema-ten ariko gara.Hondakin bakoitza dagokion edukiontzian uztea da jokabi-

derik egokiena, baina gainerako zaborrarekin nahastuta botatzen diren latak ere birzikla daitezke. Hiri Honda-kin Solidoak tratatzeko edo konposta egiteko plataren batera iritsi ohi di-ra nahasian datozen hondakin horiek, eta gehienek izaten dute zabor horiek berreskuratzeko sistemaren bat; es-aterako, elektroimanak (altzairua mag-netikoa da). Latorrizko kontserbaren bat atzematen badute, litekeena da birziklatzeko zirkuituan sartzea. Ego-ki-egokiena, dena den, zaborrak ongi bereiztea eta ontziak edukiontzi horian uztea da. Aluminiozko ontziekin are be-harrezkoagoa da ongi bereizita jartzea, planta horietan oso-oso gutxi berres-kuratzen baitituzte, eta ez dagokien le-kuan bukatzen dute gehien-gehienean: zabortegietan edo erraustegietan.

Altzairuak eta aluminioak bizitza amaigabea dute Altzairuak eta aluminioak ez dute ezau-garririk edo propietaterik galtzen, eta nahi den guztietan birzikla daitezke. Altzairua aspalditik birziklatzen da, ontziak bereizi eta edukiontzi horietan biltzeko sistema ezarri baino askoz le-henagotik ere bai (1998an izan zen ho-ri). Gaur egun erabiltzen den altzairua orain dela 150 urte ekoitzi zuten lehen aldiz, eta askotariko erabilerak izan di-tu lata bihurtu aurretik.

Gero eta arinagoak eta gero errazago birziklatzen direnak Ecoembes arduratzen da edukiontzi ho-riak eta urdinak kudeatzeaz, eta behin eta berriz azpimarratzen dute industria gogotik ari dela lanean kontserbata-rako latak gero eta arinagoak izan dai-tezen eta gero eta errazago birziklatzen direnak. Enpac erakundearen datuek diotenez, azken 20 urteetan %28 arindu da laten pisua, eta %33 elikagaientzat erabiltzen diren altzairuzko ontziena.

Katak: ‘kutxa gotorrak’ Elikagaiak kontserbatzeko latak orain dela 200 urte asmatu zituzten. Sendoak eta seguruak izaki, ezin egokiagoak dira kanpoko erasoei aurre egiteko (gasak, argia, mikro-organismoak), eta ba-rrean daramatenak luzaroan irauten du egoera onean. “Lata bakoitza kutxa go-tor bat da”, halaxe diote Ecoacerokoek.Urte asko igaro dira ordutik, eta laten erabilerak indarrean jarraitzen du, eta indartuz. Elikagai mota askorekin era-biltzen dituzte: frutak, barazkiak eta le-kaleak, arrainak, haragi-produktuak eta janari prestatuak. Latan datozen pro-duktu batzuk oso ezagunak dira, artoa, zainzuriak eta atuna, adibidez, baina badira latan ikustera ohituta ez gau-den elikagaiak ere: gaztainak, pikuak, olioak, ozpinkiak eta maskotentzako jakiak ere.Adituek nabarmentzen dute oso zaila dela jakitea zenbat lata ekoizten di-ren. Hala ere, Ecoacero erakundeak egindako kalkuluen arabera, urtean 200.000 tona altzairu erabiltzen dira latak egiteko.

www.consumer.es

du, lehengai birjina bat erabiliz egiten denak baino. Aluminioarekin, berriz, %95eraino igotzen da portzentajea.Berotegi-efektua eragiten duten gasen isuriak ere murriztu egiten dira latak birziklatuz gero. Ecoacerok emandako datuen arabera, birziklatzen den lata bakoitzarekin, utzi egiten zaio CO2 isurtzeari. Zer neurritan? Lata horren pisua 1,5 aldiz biderkatuta. Eta alt-zairua birziklatzeko ziklo jarraituari esker, bermatu egiten da etorkizune-ko belaunaldientzat ere iritsiko direla natura-baliabideak.

Latak gaizki botatzea elkar-tasunaren aurkako ekintza da Hondakinak berreskuratu eta birzikla-tzeko sistema aski konplexua da, eta kostu handia eragiten dio gizarteari. Beraz, lata bat edukiontzi horian utzi beharrean lurrean botata geratzen ba-da edo zabortegi batera iristen bada, gauzak gaizki egiten ariko gara, eta gi-zabide eta konpromiso gutxi daukagula esan nahiko du. Lata batek elikagai- edo likido-hon-darrak baditu, ez du arazo tekniko as-

3736

Page 20: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

Maskotak zaintzeko 2.0 baliabideakTxakurrak eta katuak zaintzeko zerbitzu integralei ateak zabaldu dizkie Sareak, eta animalia batekin bizi diren pertsonen arteko harremanak sustatzeko ere balio dute

Maskota jabe askok eskatzen dituzte zaintza- eta arreta-zerbitzuak beren animalientzat. Adituek diotenez, azken 10 urteetan aldatu egin da etxeko ani-maliak zaintzeari buruzko mentalitatea, eta, ondorioz, jendeak gero eta gehiago eskatzen ditu maskotaren eta jabeen beharrei erantzungo dieten zerbitzuak. Eta Sarera jotzen dute horien bila, Es-painiako Estatuko enpresa txiki eta ertainen erdiek baino gehiagok Inter-net erabiltzen baitute beren zerbitzuak iragarri, sustatu eta saltzeko; besteak beste, maskotak zaintzeko bitartekoak eskaintzen dituztenek.

Nola funtzionatzen dute Interneteko zerbitzuekAskotariko aukerak izaten dituzte txakurrak edota katuak zaintzeko zer-bitzu integralak eskaintzen dituztenek. Horietako batzuek pertsona-zerrenda bat izaten dute, eta txakurraren jabeak zerrenda hori eskuratu eta zaintzaile bakoitzak zer-nolako soslaia duen ikus dezake eta behar duen zerbitzua eskatu. Beste atari batzuek, berriz, datuak eta zerbitzuak eskaintzen dizkiete masko-ten jabeei: osagarriak, txakurrentzako eta katuentzako janariak, larrialdiko osasun-arreta, txakurren heziketa edo txakurrak adoptatzeko aukera. Masko-ten jabeei eguneroko zainketa-lanak erraztea da horien guztien helburua.Beste batzuetan, webguneek topagu-neak eskaintzen dizkiete animaliekin bizi diren pertsonei. Foro horietan beren iritziak, zalantzak eta esperien-tziak truka ditzakete animaliak mai-te dituzten beste pertsona batzuekin. Maskotazaleen komunitate birtual ho-riek hainbat eduki partekatzen dituzte Sarean: argazkiak, bideoak, bitxikeriak

Sareak ez ditu ahaztu maskotak eta haien jabeak. Internetek es-

kaintzen dituen aukera ugarien artean, maskotak dituztenek oso ontzat jotzen dituzte etxetik kanpo joan behar du-tenean txakurren eta katuen ardura hartzen duten zerbitzuak, edo masko-tak dituzten beste pertsona batzuekin harremanak egiteko moduen inguruan aholkuak ematen dituztenak. Teknolo-gia berriek hainbat aukera eskaintzen dituzte txakurra zainduko duten enpre-sak edo pertsonak aurkitzeko norbera kanpoan izango denerako.

Maskota zaintzeko ere, Internet Txakurra paseatu, etxean zaindu, ku-mea hezi, elikagaiak eta osagarriak erosi... Internet bidez bilatu eta kontra-tatu daitezkeen zerbitzuetako batzuk baino ez dira horiek. Sarean gero eta ugariagoak dira era horretako enpre-sak, eta zerbitzu horietaz gain, aukera ematen dute animaliak dituzten beste batzuekin partekatzeko norberak di-tuen kezkak eta zalantzak. Maskotak zaintzeko zerbitzu osatuak edo inte-gralak eskaintzen dituzten enpresak indarra hartzen ari dira, eta bezerorik ez zaie faltako, Espainiako Estatuan hamar etxetatik seitan animaliaren bat daukate eta (Lagun egiteko Animalien Elikagaiak Ekoizten dituztenen Elkarte Nazionalak emandako datua da).

eta askotariko informazioa animaliak zaintzeko eta ezagutzeko.Animalien inguruan sortu diren beste sare sozial batzuek, txakurrak zaintze-ko zerbitzu integralak eskaintzeaz gain, beste aukera batzuekin ere osatzen dituzte beren plataformak; esaterako, jabeen eta txakurren profil pertsona-lizatua sortzeko modua ematen dute, parte-hartzaileen arteko harremanak sustatzeko asmoz.

Non aurkitu txakurrentzako eta katuentzako zerbitzuak

Mascotea (http://www.mascotea.net/) sare sozial bat da, animaliekin bizi diren pertsonek beren kezkak parte-ka ditzaten sortua; gainera, informa-zio baliagarria ematen du maskotak zaintzeko zenbait zerbitzuri buruz.

Dogaboo (http://www.dogaboo.com ) zerbitzuak txakurrak zaintzeko bi-tartekoak eskaintzen ditu. Horrez gain, webgune honek aukera ema-ten du txakurrak zaintzeko prest dauden pertsonen soslaia ezagutze-ko, jabeak aukeratu dezan egokie-na iruditzen zaiona. Besteak beste, txakurra paseatzen dute eta etxean bertan zaintzen.

Maringa (http://www.taringa.net/) atariak aukera ematen du bideoak, argazkiak, aholkuak eta ezagutzak argitaratzeko, txakurren eta katuen ingurukoak, eta sare sozial honetan parte hartzen duten gainerako ki-deen ekarpenekin aberasteko nork bere jarduna.

Gudog (http://gudog.com) zaintzaile profesionalen plataforma da, txaku-rren arlora mugatzen dena eta Esta-tu osoan funtzionatzen duena. Hirien arabera antolatua dago informazioa.

maskotak

AintzAt hArtzeko AholkuAk etA neurriAk

Webgune seguruetara jo txakurra zainduko duen norbait aurkitzeko. Interneten dozenaka orri daude txakurra zainduko duen jende ardu-ratsua aurkitzeko. Guztiek ez dute berdin funtzionatzen, baina tramite edo jokabide batzuek hobetu egiten dituzte kalitate-kontrolak. Pauso egokia da, esaterako, webguneek zaintzaileei eskatzea erregistro-fitxa bat bete dezatela beren datuekin; era horretan, fidatzeko modukoak diren edo ez jakin liteke. Zaintzaile batekin Internet bidez harremanetan jarri aurretik, ziurtatu egin behar da bere burua iragartzeko erabili duen ataria eta haren atzean dagoen enpresa legezkoak direla; hau da, badituela IFK eta egoitza soziala.

Bidaian abiatu aurretik, bildu zaintzailearekin. Konfiantzazko zaintzaileen bila ari diren pertsonek, inor kontratatu aurretik, ezagutu egin behar dute zaintzailea bera eta ikusi egin behar dute animalia non egongo den.Komeni izaten da, gainera, inguruko albaitariei galdetzea edo zerbitzu horiek berak erabili dituen norbai-ti, zaintzaileari buruzko argibide gehiago izateko.

Kontratua idatziz, baldintzak eta prezioak argi gera daitezen. Norberak zer behar duen, era bateko edo besteko zerbitzua kontrata dezake: egunero pase-atzea (komeni da egunean bitan ateratzea, gutxienez) eta jaten ematea, baina baita beste zaintza bereziagoak ere: bainua, kirola egiteko irteerak, jolasak eta txakurra hezteko saioak. Prezioak, jakina, kontratatzen diren zerbitzuen araberakoak dira. Batez beste, egunean 15-20 euro artean ibili ohi dira. Tarifa eta baldintza horiek negoziatu egin behar dira, eta bi aldeak gustura utziko dituen hitzarmena egin. Kontratuaren xehe-tasunek argi eta garbi geratu behar dute, eta idatziz jarri behar dira.Atari espezializatuek, gainera, berme gisa jokatu behar dute, eta, arazoren bat sortuz gero, erantzun egin behar dute. Gerta liteke, dena den, aseguru bat kobratzea hori egiteagatik: tari-faren portzentaje bat izaten da (%20 ingurukoa), eta estalduren artean, albaitaritza-asegurua, 24 orduko telefono-arreta eta, aurkakotasunen bat sortuz gero, diru guztia itzultzeko aukera jasotzen ditu.

SrPerro (http://www.srperro.com) ize-neko atariaren atal batean, txakurrak zaintzen dituzten pertsonen zerrenda ageri da. Estatu osoan jarduten du.

Bibulu (http://es.bibulu.com/) plata-formak harremanetan jartzen ditu animalien zaintzaileak eta horien zerbitzuen beharra duten pertsonak; zaintzailearen etxean bertan hartzen dituzte animaliak.

www.consumer.es

3938

Page 21: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

haurrak

Haurren sonanbulismoa: lotan ere esnaHaurren %17k izaten dituzte sonanbulismo gertakariak, eta loaldia nahasi egiten zaien arren, ez da izaten arazo larria

Loaren nahasmenduak –parasomnia ere esaten zaie– ez dira osasun-

arazo larriak, eta ez diote kalterik egi-ten haur horien garunaren garapenari, nahiz eta batzuek murriztu egiten duten gaueko atsedena. Haurrak aipatu ditu-gu, sonanbulismoa maiz agertzen de-lako haurtzaroan. Loaren Medikuntzako Ameriketako Akademiak emandako da-tuen arabera, haurren %17 sonanbuluak dira hein batean edo bestean. Portzen-tajerik handiena 8 eta 12 urte arteko haurren artean ageri da. Lotan egonik oinez ibiltzea edo kalera irtetea izaten da arriskurik handiena. Lotan egon eta oinez ibiltzea, hurrengo goizean beste logela batean esnatzea, sukaldera joatea, etxeko atea ireki eta eskailerara edo kalera irtetea, hizketan aritzea edo ohean eserita geratzea iza-ten dira sonanbulismoaren adierazpe-netako batzuk. 2012. urtean Neurology aldizkarian argitaratu zen ikerketa ba-tek dioenez, AEBetako helduen %3,6k sonanbulismo gertakari bat, gutxienez, izan dute azken hamabi hilabeteetan. Loaldia fasetan antolatzen da. Fa-seak elkarren jarraian etortzen dira, bata bestearen atzetik, eta funtzio espezifikoak betetzen dituzte. Lotara joaten garenean, logale arin bat su-matzen dugu lehenbizi; fase horri uhin mantsoena esaten zaio, edo ez-REM

loa, eta lau etapatan banatua dago. Etapa batetik bestera, gero eta lo sa-konagoa izaten da, eta giharrak lasaitu egiten dira, taupaden maiztasuna mu-rriztu eta arnasketa mantsotu, besteak beste. Behin lo hartuta, bigarren fasera igarotzen gara, REM fasera (rapid eye movements esan nahi du sigla horrek, begi-mugimendu azkarra). Fase ho-netan, giharrak oso geldo egoten dira zenbait alditan eta begi-mugimendu azkarrak izaten ditugu; garunak, be-rriz, esna gaudenean adinako jarduera izaten du ia. Amets bizi-biziak egiten dira. Sonanbulismoa loaldiaren 3. edo 4. fasean agertzen da, lo sakonean gaudenean gaueko lehen orduetan.

Zerk eragiten ote du?Haur sonanbuluen sintomarik ohikoe-na etxean barrena oinez ibiltzea izaten da, baina bestelako egoerak ere izaten dira: ohean eserita geratzea begi za-balik batzuetan, etxetik ateratzea, hitz egitea, janztea edo eranztea... Eta oihu egiten dutenak ere badira. Gau-ikarak izaten dituzte, eta beldurtuta esnat-zen dira. Gerta liteke, halaber, haurra toki desegokian pixa egiten saiatzea, adibidez zaborrontzian. Hurrengo goi-za iristen denean, berriz, haurra ez da deusetaz oroitzen.Ez da nahasmendu larria. Gehien-gehienean, asko jota hilabetean behin izaten dira sonanbulismo gertakariak. Esan bezala, ohikoagoa da haurtzaroan gertatzea, garuna oraindik ere garatzen ari delako, baina ez dute ondoriorik uz-ten. Arrisku bakarra izaten da istripu-

ren bat gertatzea lotan dagoela oinez ibiltzeagatik, batez ere kanpoko atea irekitzea lortzen badu edo zerbaitekin estropezu egiten badu.Adituek ez dakite zehatz esaten zerga-tik sortzen den nahasmendu hau, baina uste dute askoz maizago agertzen dela estresa duten haurrengan eta lo falta, gehiegizko nekea eta sukarra dutenen-gan. Zenbait egileren iritziz, gainera, baliteke arrazoi genetikoek ere zeriku-sia izatea.Washingtongo Unibertsitateak (AEB) egindako ikerketa batean ageri de-nez (Neurology aldizkarian argitara-tua dago), 20. kromosomako hutsegite batek erraztu egin dezake parasomnia hau agertzea. Zientzialariek 22 kideko familia bat aztertu zuten (birraitona-birramonak, aitona-amonak, gurasoak, seme-alabak eta bilobak), zeinetatik bederatzi sonanbuluak ziren. Gainera, 12 urteko biloba batek agerpen larriak pairatzen zituen, noizean behin etxetik irten eta kalean barrena oinez ibiltzen baitzen lo zegoela. Azterketak egin, eta ikusi zuten nahasmendua zeuka-ten guztiek mutazio genetiko bat ageri zutela kromosoma horretan. Gainera, mutazioa belaunaldi batetik bestera pasatzen da, eta norberak halako-rik izanez gero, haren ondorengoek %50eko probabilitatea dute jasotzeko. Hori ikusita, ikertzaileek ondorioztat-zen dute sonanbulismoa ondoreta-sunezkoa izan daitekeela.

www.consumer.es

Haur sonanbulu bat kontrolatzeko aHolkuak Ez dago tratamendu jakinik sonanbu-lismoarentzat, nahiz eta agerpenak urritu egiten diren adinean aurrera egin ahala. Kasurik larrienetan, gerta liteke espezialistak botika lasaigarri batzuk ematea aldi baterako. Edonola ere, komeni da zenbait aholku gogoan hartzea loaren nahasmendu honi aurre egiteko.

• Saihestu egin behar dira gisa honetako agerpenak eragin ditzake-ten faktore guztiak; besteak beste, estresa, gehiegizko nekea eta lo falta. Komeni izaten da loaren higienea ongi zaintzea: argia itzaliarekin lo egitea gela lasai batean, beti ordu berean oheratzea eta esnatzea, lotara joan aurretik lasaitzea...

• Jende askok besterik uste badu ere, esnaraz daiteke pertsona sonanbulu bat. Are gehiago, agian horixe izango da seguruena harentzat, horrela eragotzi egiten baita istripuren bat izan dezan. Gerta liteke, esnarazten dugunean, haurra galduta bezala eta nahasita egotea. Oheraino lagundu eta haren ondoan egon behar da berriz ere lo hartzen duen arte.

• Etxea ahalik eta seguruena izatea komeni da, haurrak ez dezan istripurik izan. Besteren artean, kanpoko atea eta leihoak ongi itxi behar dira, horiek irekitzeko modurik izan ez dezan, kableak eta trabagarri gerta daitez-keen objektuak baztertu, eta ertz biziko altzaririk ez jarri, ahal dela.

• Hobe da lotara joan aurretik urik ez dezan edan. Maskuria beteta izateak erraztu egin ditzake sonan-bulismo gertakariak.

4140

Page 22: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

erre

zeta

kurr

ia

Badakizu semaforoak nola funtzionatzen duen? Koloretan adierazten du errezeta bakoitzak osagai bat kopuru altuan, ertainean edo baxuan ematen duen. Kaloriei eta Osasunaren ikuspuntutik garrantzitsuen diren elikagaiei buruzko informazioa ematen du: azukreak, gantza, gantz saturatua, gatza eta zuntza. Errezetetan, normalean, kolore horia nagusitzen da, plater bakoitzak elikaigai hori Eguneko Kopuru Gomendatuarekiko kopuru altuan ematen duelako. Des-berdina da semaforoa elikagai bakarrena egin edo errezeta batena. Kaloria kopuruagatik eta errazioaren neurriagatik bazkari edo afarirako plater nagusi moduan pentsatuta daude. • Kolore berdeak: elikagai horren EGKren % 10etik behera ematen du (kopuru txikia). • Kolore horia: EKGren % 10 eta % 35 artean ematen du (kopuru ertaina). • Kolore laranja: EKGren % 35etik gora ematen du (kopuru altua).

* heldu baten Eguneroko Kopuru Gomendatutik (EGK)**zuntza gehiegi jateak ez du kalterik egiten, beraz, beti da ona

Errazio batek ematen dituen elikagaiak: GANTZ KALORIAK AZUKREAK GANTZAK SATURATUAK GATZA ZUNTZA 246 4,8g 20,4g 2,6g 0,1g 5,9g

%12,3 %5,4 %29,1 %12,8 %1,3 %24,7

Lehen plateraBruseLako azekin egindako entsaLada

osagaiak: 600 g Bruselako aza 50 g hur

40 ml sagardo-ozpin 10 ml oliba-olio 60 g maionesa - Intxaur muskatua - Gatza

nola prestatu:Garbitu azak, eta kendu zurtoinaren bukae-rako zatia. Jarri eltze batean ura irakiten, gatzarekin eta oliba-olio pittin batekin, eta egosi 10 minutuz (edo guritzen diren arte). Xukatu ura eta utzi epeltzera. Ondoren, ondu entsalada baten gisan, osagai guztiak jarrita: ozpina, maionesa eta intxaur muskatua.Apaintzeko, zerbitzatu aurretik, erantsi hur xehatu batzuk. Maionesa erabili nahi ez duenak oliba-olio birjina estra jar diezaioke.

ohar dietetikoa:Erraz egiteko errezeta da, eta nutrizio-balio handikoa. Azek ugari ematen dituzte bitaminak (C bitamina, folatoak, A probita-mina eta B multzoko bitaminak) eta mine-ralak (potasioa, fosforoa eta magnesioa), eta zuntza ere dezente; hori dela eta, oso egokia da sasoi honetan jaki horri toki bat egitea gure dietan. Konposatu sulfuratuen eraginez izaten du azak zapore berezi hori, eta herdoilaren aurka egiteko gaitasuna ere badute konposatu horiek. Hurrak ere badituenez, mantenugai erregulatzaileak eta herdoilaren aurkakoak nabarmentzen dira plater honetan, eta egokia da, beraz, zenbait gaitzi aurre hartzen laguntzeko eta aurre egiteko.

4 Erraza 10’-15’ 10-20

Lehen plateraBruseLako azekin egindako entsaLada

Postreaudare konPota gaztaina erreekin

Bigarren plateratournedoa irasagar-saLtsarekin

Sasoiko menua“San Simon eta San Juda, joan da uda, eta negua heldu da”, dio abestiak. Neguaren aurretik, dena den, udazkena barreiatuko da han eta hemen, eta gure gorputzak sasoiko egon beharko du. Horretarako, zer hobea sasoiko elikagaiak eta betiko errezetak baino. Udazkenerako menuetan, leku berezia hartu behar lukete azak eta haren familiako barazkiek: azalorea, brokolia, Bruselako aza... Guztiek ematen dute ugari C bitamina eta azido zitrikoa (bitamina horren indartzailea da). Hilabeterik hotzenetan maiz samar janez gero, immunitate-sistemak hobeki erantzungo du. Udazkenak beste elikagai batzuk ere ekarri ohi ditu, irasagarra eta udarea, adibidez, fruten artean, eta fruitu lehorrak ere bai: intxaurrak, almendrak, hurrak, gaztainak eta pinaziak. Guztiek ere ur gutxi eta gantz ugari izaten dute, eta erregai ezin hobea dira gure gorputzak egunerokoari erantzun diezaion.

zenbat kaloria behar ditugu egunaren buruan?

Kaloria guztien % Gure proposamena Kalorien %

GOSARIA % 20-25 - Jogurt likido natural azukreduna % 20 (400 kcal) (400-500 kcal) - Mueslia

HAMAIKETAKOA % 5-10 - Arana eta kakahuete % 10 (200 kcal) (100-200 kcal) txigortu sorta bat

BAZKARIA % 30-35 - Aza entsalada* % 32 (643 kcal) (600-700 kcal) - Tournedoa irasagar saltsarekin* - Udare eta gaztaina konpota*

ASKARIA % 5-10 - Kafea, jogurtezko magdalenekin % 10 (200 kcal) (100-200 kcal)

AFARIA % 20-25 - Udaberriko biribilkiak % 25 (500 kcal) (400-500 kcal) - Urraburua baratxuriekin - Ogia eta fruta

GEHIENEZ 2.000 kcal

(*) Aldizkari honetan prestatu eta azaldu ditugun platerak

4342

Page 23: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

erre

zeta

kurr

ia

Badakizu semaforoak nola funtzionatzen duen? Koloretan adierazten du errezeta bakoitzak osagai bat kopuru altuan, ertainean edo baxuan ematen duen. Kaloriei eta Osasunaren ikuspuntutik garrantzitsuen diren elikagaiei buruzko informazioa ematen du: azukreak, gantza, gantz saturatua, gatza eta zuntza. Errezetetan, normalean, kolore horia nagusitzen da, plater bakoitzak elikaigai hori Eguneko Kopuru Gomendatuarekiko kopuru altuan ematen duelako. Des-berdina da semaforoa elikagai bakarrena egin edo errezeta batena. Kaloria kopuruagatik eta errazioaren neurriagatik bazkari edo afarirako plater nagusi moduan pentsatuta daude. • Kolore berdeak: elikagai horren EGKren % 10etik behera ematen du (kopuru txikia). • Kolore horia: EKGren % 10 eta % 35 artean ematen du (kopuru ertaina). • Kolore laranja: EKGren % 35etik gora ematen du (kopuru altua).

Badakizu semaforoak nola funtzionatzen duen? Koloretan adierazten du errezeta bakoitzak osagai bat kopuru altuan, ertainean edo baxuan ematen duen. Kaloriei eta Osasunaren ikuspuntutik garrantzitsuen diren elikagaiei buruzko informazioa ematen du: azukreak, gantza, gantz saturatua, gatza eta zuntza. Errezetetan, normalean, kolore horia nagusitzen da, plater bakoitzak elikaigai hori Eguneko Kopuru Gomendatuarekiko kopuru altuan ematen duelako. Des-berdina da semaforoa elikagai bakarrena egin edo errezeta batena. Kaloria kopuruagatik eta errazioaren neurriagatik bazkari edo afarirako plater nagusi moduan pentsatuta daude. • Kolore berdeak: elikagai horren EGKren % 10etik behera ematen du (kopuru txikia). • Kolore horia: EKGren % 10 eta % 35 artean ematen du (kopuru ertaina). • Kolore laranja: EKGren % 35etik gora ematen du (kopuru altua).

* heldu baten Eguneroko Kopuru Gomendatutik (EGK)**zuntza gehiegi jateak ez du kalterik egiten, beraz, beti da ona

Errazio batek ematen dituen elikagaiak: GANTZ KALORIAK AZUKREAK GANTZAK SATURATUAK GATZA ZUNTZA 54 6,7g 0,6g 0,4g 0g 2,1g

%2,7 %7,5 %0,9 %1,8 %0 %8,6

* heldu baten Eguneroko Kopuru Gomendatutik (EGK)**zuntza gehiegi jateak ez du kalterik egiten, beraz, beti da ona

Errazio batek ematen dituen elikagaiak: GANTZ KALORIAK AZUKREAK GANTZAK SATURATUAK GATZA ZUNTZA 343 4,7g 20,6g 9,9g 0,5g 4,6g

%17,2 %5,2 %29,5 %49,4 %9,1 %19

Postreaudare konPota gaztaina erreekin

osagaiak: 250 g udare (blanquilla motakoak)

- Limoi azala 50 g gaztaina

nola prestatu:Zuritu udareak eta kendu bihotzak. Zati lodietan moztu eta jarri kazola batean. Erantsi limoi azala, ura (bi koilarakada) eta azukrea (aukerakoa da). Tapatu eta egosi su eztian guritzen diren arte. Kendu limoi azala, eta ez askorik eragin, udare zatiak ahalik eta osoenak gera daitezen.Konpota oso urtsua badago, utzi egosten taparik gabe, norberak nahi duen trinkota-suna hartu arte.Zerbitzatu konpota ondoan gaztaina erre batzuk dituela (zartagin batean egin dai-tezke, tapa jarrita).

ohar dietetikoa::Errezeta hau oso egokia da idorreriari aurre egiteko. Eta fruta jateko ere oso aproposa da, batez ere fruta freskoa mur-txikatzeko zailtasunak dituztenentzat. Udarea eta gaztainak konbinatuta, gozo puntu ona hartzen du errezetak, eta ez da azukrerik zertan erantsi. Frutek ugari ema-ten dituzte zuntza, azukreak, bitaminak eta mineralak. Udareak, adibidez, zuntza dauka ugari, eta gaztainek, berriz, ener-giaz hornitzen dute platera, fruitu lehorren artean karbohidrato gehien duenetakoa da eta (gantza, aldiz, ia ez du batere).

4 Erraza 50’-1h 5-10Bigarren plateratournedoa irasagar-saLtsarekin eta Basoko frutekin

osagaiak: 600 g txahal azpizuna

100 g tipula 100 g irasagar 100 ml esne-gain

60 ml oliba-olio 100 g masusta 100 g mugurdi - Gatz pittin bat

nola prestatu:Jarri tipula zartaginean, su eztian, eta guritu denean, erantsi irasagarra, estali urez eta utzi egosten 15 minutuz. Ondoren, birrindu guztia, iragazi eta erantsi esne-gain pixka bat.

Eman egosaldi bat saltsari, eta bota gatza, norberak nahi bezala geratu arte.

Egin azpizuna plantxan, alde bat eta bes-tea arin-arin, eta eman gatza eginda dagoenean. Aurkeztu azpizuna platerean, irasagar saltsa eta basoko fruta batzuk lagun dituela.

ohar dietetikoa:Txahalaren azpizuna haragirik gihartsuene-takoa da, eta gustagarria oso, testura leuna eta zapore atsegina duelako. Balio biologiko handiko proteinak ematen ditu. Errezeta honetan, irasagar saltsak laguntzen du txa-halkia, eta gozotasun ukitu bat ematen dio platerari. Basoko frutek, berriz, ukitu azido berezia ematen diote. Plater hau proteinaz ongi hornitua dago, eta saltsa kopurua-ren arabera, kaloria gehiago edo gutxiago izango ditu. Saltsa arindu nahi bada, esne-gainik gabe egin daiteke.

4 Erraza 20’-30’ 10-20

4544

Page 24: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

Kaltzioa eta gantzaEsnearen osagaien artean, ura da %80, eta laktosa ere izaten du;

karbohidrato berezi bat da, gozo ukitukoa, eta intolerantzia-arazoak eragiten ditu zenbaitetan. Kaltzioa ere ugari izaten du, eta, beraz,

funtsezkoa da hezurrak eta hortz-haginak osatzeko, mineral hori behar izaten dute eta. Fosforoa ere ematen du, eta zenbait oligoelementu ere bai: iodoa, zinka eta kobrea, adibidez. Bitamina guztiak ditu, eta berezi-

ki aipatzekoa da D bitamina eta, batez ere, B2 (erriboflabina). Protei-naz ere ongi hornitua dago (haragiaren eta arrautzaren pare dabil).

Egonean dagoen esne osoaren gantzek esne-gaina osatzen dute, eta kolesterol kopurua 14 miligramokoa da 100 gramo bakoitzeko. Baina erraz murriztu daitezke gantzak eta kaloriak: esne erdigaingabetuak

eta gaingabetuak dezente gutxiago ematen dituzte, eta gainerako ezaugarri elikagarriak galdu gabe, gainera.

Bitxikeria gisa, datu bat: esne basokada baten pareko dira bi jogurt, edo mami bat, edo bi petit suisse, edo 40 gramo gazta (koipe gutxikoa)

edo, Burgos erakoa bada, 80 gramo gazta.

Esnea hartzeko uneaEROSKIk bat egin du ‘Esneki Iraunkorrak’ programarekin, eta Espainiako Estatuan ekoizten den esnearen aldeko plan bat abiarazi du

Ez dago esnea baino elikagai osatuagorik. Ez alferrik, gizakiok horixe bakarrik hartzen dugu sortu eta hurrengo hilabeteetan gu-re hezurren eta hortz-haginen hazkundea laguntzeko, eta ezinbesteko elikagaia da horiek sendotu daitezen nerabezaroa bi-tarte. Helduaroan, berriz, esnea eta haren eratorriak (jogurtak, gaztak, esne-gaina, gurinak edo izozkiak) hortxe agertzen dira dieta osasungarrietan, kaltzio maila egokia bermatzeko helburuz.

Horretaz gain, industrian arlo estrategikoa da esnearena Espainian. Esnea eta eratorri ugari ekoizten eta kontsumitzen dira, kalitate onekoak gainera, baina esnearen sektorea ez dago garairik onenean.

Esnearen balio-katearen funtzionamendu eraginkorra eta iraunkorra sustatzeko he-lburuz, Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAGRAMA) lankidetza-hitzarmen bat egin du Esneki Iraunkorrak programa ezartzeko eta gau-zatzeko. EROSKIk ere bat egin du hitzar-men horrekin.

Esnearen kontsumoa sustatzearen alde Elikadura arloan diharduen banaketa-en-presa da EROSKI, eta honako konpromiso hau hartu du hitzarmenarekin bat egin-da: “Enpresaren merkataritza-ereduekin bat datozen salmenta-, informazio- eta sustapen-bitartekoak erabiliz, zenbait ekintza egitea, kontsumitzaileek iritzi hobea izan dezaten esnekien inguruan eta ohar daitezen nutrizio-balio eta kali-tate handiko produktuak direla; saihestu egingo ditu kontsumitzaileen begietara produktu hutsal gisa aurkeztera darama-ten ekintzak eta balio-katearen iraunkor-tasunari kalte egiten diotenak”.

Konpromiso idatziak hartzeaz gain, eki-men bat ere gauzatuko du EROSKIk urte guztian: Esne nazionala kontsumitzen laguntzeko Plana. Izan ere, EROSKIk beti-danik lagundu izan ditu tokiko ekoizleak, eta ikuspegi horrekin bete-betean bat egiten du proiektu horrek. EROSKIk bere izenarekin merkaturatzen duen esnea Espainiako Estatukoa da, eta halaxe ageri da etiketetan ere.

Babes publikoaEstatuko esnearen aldeko konpromiso hori, gainera, neska-mutilengana ere helaraziko du EROSKIk (horiek hartzen dute esneki gehien), eta indar berezia egingo du gazteentzat antolatzen dituen ekitaldi publikoetan: ikastetxeetan egiten dituen gosari osasungarrietan, EROSKI ikastetxeekin kanpainako jardueretan eta Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programako tailerretan,

Kalitatea KontrolpeanIndustriaren ardura da etxaldeetatik heldu den esne gordina kalitatezkoa eta segurua izan dadin. Kontuan har-tu behar da ustiategi batetik baino gehiagotatik datorrela esne gordina, eta garraio-zisternatik atera aurretik, beharrezkoa izaten da lagin batzuk hartzea eta kalitate-kontrola egitea. Zenbait faktore neurtzen dituzte: kolorea, usaina, itxura eta kutsadura makroskopikoa. Gainera, zaindu egin behar da helmugako tangak ez ditzan eduki 10 ºC baino gehiago. Esneak zer-nolako azidotasuna eta zenbat gantz duen ere aztertzen dute. Autokontrol sistema hori behar-beharrezkoa da industria guztietan, horrek bermatzen baitu ustiategietatik datorren esne gordinak egoki betetzen dituela arau-diak jarritako baldintza guztiak.

non Tix eta Loy pertsonaiak diren prota-gonistak. Horrekin guztiarekin, argi utzi nahi du zein garrantzitsua den hazteko adinean dauden neska-mutilek esnea har dezaten, ugari ematen dituelako, besteak beste, proteina naturalak, zeinak funtsezkoak baitira giharrentzat.

Baina haurrei ez ezik, gainerako herrita-rrei ere on egiten diete esnearen ezau-garriek. Nutrizio Komunitarioaren Espai-niako Elkarteak eta Medikuntza Komu-nitarioko eta Familia Medikuntzako Es-painiako Elkarteak diotenez, helduek 2-4 errazio hartu behar lituzkete egunean (250 ml-koa bakoitza), eta adinekoek, berriz, ez lituzkete hartu behar egunean hiru errazio baino gutxiago. Hori dela eta, EROSKIk helduei ere oroitarazten die zer-nolako onurak dituen esnekiak kontsumitzeak, besteak beste Osteo-porosiaren Egunean (urriaren 20an) eta Erosketa osasungarria kanpainan.

Gaztelaniaz soilik baina Twitterren ere badabil EROSKI esnearen inguruko gaiak lantzen (#megustaleleche da traola). Han kontatzen du, adibidez, jogurtak nola egiten diren eta esnea nola garraiatzen den etxaldeetatik ekoizpen-plantetara. //

4746

Page 25: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

Informazio gehiagorako:www.energiaparacrecer.fundacioneroski.es.

902 540 340

[email protected]

Tix eta Loy izan al dira zuen eskolan?EROSKI Fundazioak elikadura osasungarriari buruzko programa bat jarri du abian ikastetxe guztientzat

Nola eman izenaOso-oso erraza da programa hau 9 eta 12 urte arteko neska-mutilen eskura jartzea.Edozein ikastetxek eman de-zake izena, EROSKI Fundazioaren www.energiaparacrecer.fundacioneroski.es web-orrian sartuta (doakoa da). Gune horretan eskura daiteke programa bera eta hari dagokion unitate didaktikoa, baita laguntza gisa sortu diren gaine-rako heziketa-materialak ere: komikiak, bideoak, fitxak, menuak eta errezeta osasungarriak. Horiek guztiak deskargat-zeko, lehenik erregistratu egin behar da web-orrian, eta oinarrizko datu batzuk eman harremanetarako: izen-abizenak, helbide elektronikoa, ikastetxea, herria eta probintzia.

Horretaz gain, web-orri horren bidez, familiek EROSKI Fundazioari eska die-zaiokete programa ikastetxe jakin ba-tean aurkez dezala, hango arduradunek erabaki dezaten merezi duen edo ez ikastetxean lantzea. //

zertan datza programa?tix eta Loy pertsonaiak eta haien abentu-rak dira elikadura eta ohitura osasunga-rriei buruzko Heziketa programaren oina-rriak. neska-mutil osasuntsu eta kirolariak dira biak, beren bizi-ohiturak eta elikadura zaintzen dituztenak. aditu talde batek prestatu ditu programa honek biltzen dituen eduki pedagogikoak eta tresnak. elikaduraren eta nutrizioaren arlokoak izan dira batzuk, psikopedago-goak beste batzuk eta irakasleek ere parte hartu dute. material hori doan eskura de-zakete ikastetxeek eroSKI Fundazioaren web-orritik, eta zortzi saiotan lantzekoa da. teoria eta ariketa praktikoak uztartzen ditu, eta ikasgelan bertan eta eroSKIren saltokietan ematen dira ‘eskolak’.Horrez gain, programa osatzeko, eskola bir-tualak eskaintzen zaizkie gurasoei, haiek ere tresnak eskura izan ditzaten familia-giroan ohitura osasungarriak sustatzeko eta egu-neroko elikadura osasungarriagoa egiteko.

zortzI ‘eSKoLaK’· Lehen bi saioetan, tix eta Loyk bere burua

aurkeztuko dute, eta modu osasunga-rrian elikatzea zein garrantzitsua den azalduko diete haurrei.

· Hirugarren saioan, elikagaiek zer-nolako osagaiak eta mantenugaiak dituzten ikasiko dute, zenbat elikagai talde eta nolakoak dauden eta piramide nutrizio-nala zer den.

· Laugarrenean, mediterraneoko dieta-ren berri emango zaie, zer onura dituen ikasiko dute, eta errezeta osasungarri bat nola egiten den erakutsiko diete tix eta Loyk.

· Bosgarren saioa izango da ikasgelan egingo duten azkena. menu osasungarri batek zer-nolako balioa duen ikusiko dute, eta zergatik den garrantzitsua egunean 5 otordu egitea.

· Seigarren saioa eroSKIren saltoki ba-tean egingo dute (ikastetxetik hurbilen dagoenean), eta ikasgelan ikasi duten guztia praktikan gauzatu beharko dute.

· azken bi saioak ikastetxean izango di-ra berriz ere. Ikasleek beren webgunea sortuko dute, eta elikadurari eta ohitu-ra osasungarriei buruz zenbat dakiten erakutsiko dute bertan.

Haur eta gazteen artean, %14 inguru gizenak daude Espainiako Estatuan, eta %26k baino gehiagok pisu gehiegi dute. Bizimodu gero eta sedentarioagoa egiteagatik eta Mediterraneoko dieta baztertu eta energia-dentsitate gehia-gokoak hautatzeagatik gertatu da hori, eta joera aldatu nahi bada, berehala esku hartzea komeni da.

Heziketaren aldeko apustua egin behar da, eta txikitatik, gainera, bestela nekez irauliko dira-eta datu horiek. EROSKI Fundazioak egin du apustu hori: nutri-zionisten eta pedagogoen laguntzarekin, programa berezi bat landu du, Lehen Hezkuntzako haurren eta haien ingu-rukoen artean elikadura orekatua eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko.

Iazko ikasturtean jarri zuen abian progra-ma hori, Elikadura eta Ohitura Osasun-garriei buruzko Heziketa Programa ize-nekoa. Aragoiko ikastetxeetan izan zuen estreina, Aragoiko Gobernuko Hezkuntza,

Unibertsitate, Kultura eta Kirol Sailaren eta EROSKI Fundazioaren elkarlanari es-ker. EROSKIren saltokiek ere parte hartu zuten, eta zenbait tailer egin ziren horie-tan, bai Aragoin eta bai beste autonomia erkidego batzuetan ere.

Guztira, 41 ikastetxetako 6.782 neska-mutilek parte hartu zuten proiektuan, eta, egia esan behar bada, oso balorazio onak jaso ditu; oso gustura geratu dira bai ikas-leak, bai familiak eta bai ikastetxeak ere. Hori dela eta, beste erkidego batzuetako ikastetxeetara ere zabaldu nahi da hezike-ta-proposamen berritzaile hau.

4948

Page 26: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

Aplikazio gero eta pertsonalagoaEROSKI CONSUMERek eguneratu egin du mugikorrean eta tabletan errezetak eskuratzeko aplikazioa

Espainiako Estatuan, egu-nean 4 milioi aplikazio des-kargatzen dira ‘smartphone’ eta tabletentzat, eta 22 milioi lagunek horietako bat era-biltzen dute. Edo biak!

Urte eta erdian, ia milioi erdi herritarrek eskuratu dute EROSKI CON-SUMERen errezeta aplikazioa, iPhone, iPad eta Androi darabilten telefonoent-zat sortua. Irail hasieran, Apple Store dendatik 268.000 deskarga izan zituen aplikazioak, eta Google Playtik, 208.600. Doako aplikazio horrekin, erabiltzaileek 3.800 errezeta ikus ditzakete (lehenbiziko platerak, bigarrenak eta postreak). Oso erraz erabiltzekoa da, eta oso osatua, gai-nera: errezetak ez ezik, horien argazkiak eta bideoak ere ikus daitezke, bakoitzari buruzko ohar dietetikoak ere bai, eta plater bakoitza zer gaixotasunentzat den egokia ere esaten da.

Baina aplikazio batek arrakasta izango badu, eguneratu egin behar da hobeki funtziona dezan. Horregatik, aplikazioa bigarren aldiz berrikusi genuenean, plater bakoitzaren inguruko semaforo nutriziona-la gehitu genion eta menu osasungarria-goak erantsi; orain, berriz, funtzio berriak eman dizkiogu aplikazioari, eta gehiago pertsonalizatzeko moduan jarri dugu. //

Lehen...EROSKI CONSUMERen errezeta aplikazioarekin, honako hauek egin zitezkeen orain arte:• 3.800 errezeta ikusi, bakoitza bere argazkiarekin eta

nutrizio arloko informazioarekin. Plater bakoitzaren datu dietetiko horiek emateko, semaforo nutrizionalaren sistema erabiltzen da, EROSKI markako produktu guztietan ageri den berbera. Kolore bidezko kode batean oinarritzen da, eta pla-ter horretako errazio bakoitzak zenbat mantenugai ematen dituen adierazten du, Eguneko Kopuru Gomendatua (EKG) aintzat hartuta: kopuru handia (laranjaz), tarteko kopurua (horiz) edo kopuru txikia (berdez). Osasunaren ikuspegitik garrantzi gehien duten mantenugaiak hartzen ditu kontuan: azukreak, gantza, gantz saturatuak, gatza eta zuntza.

• Errezeten inguruko ikus-entzunezko edukia ikusi. Plateren ar-gazkiak ez ezik, bideoak ere ikus daitezke, non horietako asko prestatzeko pausoak azaldu eta aholkuak ematen diren.

• Egunerako eta aste osorako menuak sortu. Aplikazioaren erabiltzaileak zenbait menu sor ditzake gordeta dituen menuetatik edo kontsultatu dituenetatik abiatuta. Era ho-rretan, aplikazioak lagundu egiten du elikaduran ordena bat zaintzen eta modu osasungarri eta orekatuan antolatzen.

• Ohiko erosketa-zerrenda egin. Errezeta edo menu batetik abiatuta, aplikazio honek aukera ematen du osagaiak eros-keta-zerrenda bati eransteko, eta, hartara, gauzak erraztu egiten dira saltokira joatean.

• Errezetak bilatu, zenbait gauza aintzat hartuta: gaixo-tasunak, plater motak, zailtasuna, denbora, prestatzeko teknikak, prezioa... EROSKI CONSUMERen webgunean ageri diren errezetek iragazki bat dute, eta horren bidez jakin daiteke proposamenak egokiak ote diren zeliakoek, hiper-tentsoek, diabetikoek eta elikagairen bati alergia diotenek jateko. Aplikazioan ere ageri da informazio hori, eta beste iragazki batzuk ere bai; errezeten bilaketak laburtzeko, pres-tatzeko zailtasunaren edo denboraren arabera antolatzeko, edo prezioa aintzat hartuta.

• Gustuko errezetak partekatu. Aplikazio honek aukera ematen du norberak gehien atsegin dituen platerak beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko, bai sare sozialen bidez eta bai posta elektronikoaren bidez.

eta orain, gainera...Funtzio horiek guztiak erabiltzeko aukera izateaz gain, aplikazioa eguneratu ondo-ren, pertsonalizatu egin daiteke guztia:• Profil nutrizionala konfiguratu. Aplika-

zio berrituarekin erabiltzaileen profil nutrizionala kalkulatzen da; gorputzak egunean zenbat kaloria behar dituen ongi funtzionatzeko, osasuna arriskuan jarri gabe, eta, horrekin batera, mante-nugai bakoitzetik zenbat behar izango duen: azukrea, gantza (saturatua ere bai), gatza eta zuntza. Konfiguratzeko, norberari buruzko datu batzuk sartu behar dira (sexua, adina, pisua eta ga-raiera), eta zenbateko jarduera fisikoa egiten den ere adierazi behar da (arina, osatu samarra eta bizia); emakumeek, berriz, haurdun dauden jakinarazi behar dute, haurrari bularra ematen ari den edo ez bata eta ez bestea.

• Nork bere gustuak jarri. Aplikazio honekin, askoz gehiago pertsona-lizatu daitezke errezetak, norbe-rak hautatu egin baititzake berari gustatzen zaizkion osagaiak, eta horiekin egindako platerak eskatu.

• Aplikazioa norberaren osasun egoerara egokitu. Norberak dituen gaixotasunei, alergiei edo intoleran-tziei buruzko oharrak jar daitezke, eta aplikazioak menurik egokienak zein diren gomendatuko dio.

• Errezetak gustuko gisa sailkatu. Platerik gustagarriena zein den esan ahal izateak lagundu egiten du erabiltzaileak gero azkarrago aurki ditzan plater hori prestatzeko mo-duari buruzko jarraibideak eta nahi duenean errepika dezan.

• Menuen inguruko oharrak eta iritziak eman, eta norberak egindako plateren argazkiak bidali. Eguneratu ondoren, askoz ere interaktiboagoa da guztia. Plateren inguruko iritzia emateaz gain, oharrak ere egin ditzakete era-biltzaileek, eta beren iradokizunak eta trikimailuak bidali, eta prestatzeko moduan zerbait aldatu ere bai. Gaine-ra, haiek egindako plateren material grafikoa ere bidal dezakete.

5150

Page 27: Etiketa nutrizionalak: erabilgarriak baina konplexuegiakrevista.consumer.es/web/eu/20131001/pdf/revista_entera.pdf · Ez zidaten deus ere esaten, ostera, ez eskaintzen zi-daten prezioaren

Lasterketa handiaAdi... prest...

ja!

Edda oso bizkorra da eta buru jarri da jauzi bakar batez.

Tira, Ram! Zure txanda

da, txunditu denak!

Segi! Segi!

Gauza naiz! Pixka bat gehiago...

Kun indartsua eta saiatua da eta arerioekiko aldea murriztu du.

Horixe egingo dut!

Zuen txanda!

Ram garaiezina da bere kontzentrazio eta oreka izugarriengatik.

Aupa, taldekideok! Asko entrenatu dugu eta irabazteko prest gaude!

Ongi etorri! Txapelketako lasterketa handia hastear da,

beraz, parte-hartzaile guztiak joan daitezela

abiapuntura.

Lortuko dugu, Tix! Ahalegin pixka bat gehiago etairabazi

egingo dugu!

Tix eta Loy oso azkarrak dira eta elkarri emandako laguntzaren ondorioz lehenbizikoak izan dira

helmugara iristen.

Primeran pasatu dugu gustuko dugun horretarako prestatzen eta

bertan ahalegintzen eta parte-hartzen, eta gainera...

irabazi egin dugu!

Tixek, Loyk eta beren lagunek etxera eraman dute Eskolarteko Txapelketaren kopa; haien arteko baldintzarik gabeko adiskidetasunari, ahaleginari eta lasterketan erakutsitako adoreari emandako

saria da. Maiz entrenatuz, aktibo arituz eta elikadura osasungarria zainduz, neska-mutil horiek ametsa bete dute, eta hori ez dute sekula ahaztuko.

NUTRIZIO ESKOLA Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa

zure osasunagatik

HELMUGA HELMUGA

ESKOLARTEKO TXAPELKETA

EPAILEA