EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik...

42
MgE Dosierrak 29 zk., 2018ko udaberria EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN

Transcript of EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik...

Page 1: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

MgE Dosierrak29 zk., 2018ko udaberria

EKONOMIA FEMINISTA:IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN

Page 2: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

AURKIBIDEA

AURKEZPENA: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN 4Eba Armendáriz EchánizMugarik Gabeko Ekonomilariak

EKONOMIA FEMINISTA: BIZIA, IREKIA ETA IRAULTZAILEA 6Amaia Pérez OrozcoEje de precariedad y economía feministaAstrid Agenjo CalderónGEP&DO behatokia eta Pablo de Olavide Unibertsitatea

EKINTZA POLITIKO FEMINISTATIK:ERAKUNDEAK ETA GIZARTE ZIBIL ANTOLATUA ERREALITATEA ERALDATZEN 11Carmen Castro GarcíaSinGENEROdeDUDAS.com

ZAINKETEN MUNDUA BIRPENTSATZEA 16Maite Ezquerro SáenzMugarik Gabe eta Desazkundea eta Bizitze ona Sarea

M8KO GREBA FEMINISTA: HISTORIA EGITEN 21Justa Montero CorominasMugimendu feministako aktibista

IKUSEZIN BIHURTUTAKO LANA (EZ IKUSEZINA) IKUSGAI EGINEZ:DENBORAREN ERABILEREI BURUZKO INKESTAK 25Matxalen Legarreta Iza eta Marina Sagastizábal Emilio-YusEuskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU

ETXEKO LANAK ETA ZAINTZA-LANAK BPGd-n SARTZEA: KONTU SATELITEAK 30Mertxe Larrañaga SarriegiEuskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU

GENERO-IKUSPEGIDUN AURREKONTUAK:POLITIKA PUBLIKOEN EKITATEA LANTZEKO TRESNA EZINBESTEKOA 34Yolanda Jubeto RuizEuskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU

GOMENDATUTAKO LIBURUA: PÉREZ OROZCO, A., SUBVERSIÓN FEMINISTA DE LA ECONOMÍA,APORTES PARA UN DEBATE SOBRE EL CONFLICTO CAPITAL-VIDA (Amaia Pérez Orozco) 38Lucía Gómez GonzálezMugarik Gabeko Ekonomilariak

GEHIAGO JAKITEKO 40

Dosier honetako testuek egileen iritzia soilik adierazten dute, eta ez du zertan bat etorri horri buruz MgEk duen jarrera instituzionalarekin.

Laguntzailea:

Page 3: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

ARGITALPEN-KONTSEILUA

José Ángel Moreno – KoordinatzaileaLuis Enrique AlonsoMaría Eugenia CallejónMarta de la CuestaJosé Manuel García de la CruzJuan A. GimenoCarmen Valor

Ale honen koordinazioa:Eba Armendáriz Echániz(Mugarik Gabeko Ekonomilariak)

ISSN 2603-8498 MgE dossierrak

MgE Dosierrak Mugarik gabekoEkonomialariak erakundearen hiruhileroko argitalpen digital bat da.Maketazioa: LA FACTORÍA DE EDICIONESAzala:© Egilea: Malati Bahota (Maharashtra, India).

Warli-en eguneroko bizitzako zereginak erakustendituen margolana: umeak zaintzea, aleak ehotzea,janaria prestatzea, animaliei jaten ematea,artzaintza eta putzutik ura ateratzea. IsabelMartín-Warli fundazioko bilduma 2017

Mugarik gabeko EkonomialariakGaztambide kalea, 50 (sarrera SETEMen lokaletik barrena)28015 Madril Tf.: 91 549 72 79 [email protected]

MgE Dosierrak, Economistas sin Fronteras erakundeakegina (http://www.ecosfron.org/publicaciones/),Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Internazionala lizentzia batenpean banatzen da (http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/).

Baimenduta dago lanaren kopiak egitea, osorik edopartzialki, bai eta haren jendaurreko jakinarazpenaere, betiere ez bada helburu komertzialarekin egiteneta jatorrizko lanaren egilea nor den aitortzen bada.Ez da baimentzen lan eratorririk sortzea.

Mugarik gabeko Ekonomialariak (MgE) GarapenerakoGobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE) bat da, 1997anunibertsitate-esparruan sortua, eta gaur egun ekonomiabidezkoa, solidarioa eta iraunkorra eraiki nahi dutenpertsonek osatua; erakundearen lehentasunezko asmoapobrezia eta desberdintasunak desagerraraztea da.

Mugarik gabeko Ekonomialariak erakundean uste dugugarapen-eredu berri bat behar dela, ekonomia gizakiarenzerbitzura jar dadin, eta ez, gaur egun gertatzen denbezala, milioika pertsona ekonomiaren zerbitzura egondaitezen.

Gure helburua da gizarte-arloan erantzukizuna hartukoduten herritarrak eraikitzen laguntzea, modu aktiboanjardun dezaten eta gizartea eraldatzeko premiarekikokonpromisoa har dezaten.

Erreferentziazko GKE bat izan nahi dugu bidezkoekonomiaren bilaketan, eta gizarte- eta ekonomia-eragileen artean elkarrizketa errazten eta sareko lanasustatzen lagundu. Izan ere, gizartearen parte-hartze zabalbaten bidez soilik lortu ahal izango dugu bidezko ekonomiabat.

Gure bazkideen aldizkako ekarpenei esker, iraupen luzekoproiektuak planifika eta gara ditzakegu, diru-laguntzenmende egon behar izan gabe.

Mugarik gabeko Ekonomialariak erakundeko bazkideegin eta aldizka gurekin kolaboratu nahi baduzu, bete gurewebgunean eskuragarri dagoen formularioa:

www.ecosfron.orgEdo telefono honetan: 91 549 72 79

Gure dosierrek ekonomiari buruzko ikuspegi berriak ematen dizkizutela uste baduzu eta babesa eman nahi badiguzu,egin ekarpen bat:

Irabazi-asmorik gabeko erakundeei buruzko Espainiako legeriak zerga-arloko trataera onuragarriagoa ezartzen du pertsona fisikoek egindakodohaintzetarako, eta, hala, PEFZaren kuotan murrizketa bat lortzen da.

Page 4: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

4

D osier hau feminismo hitza itzalean egotetiknazioarteko komunikabide handien lehen orriak

hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarakogonbita egiten duen garaia da. Zergatik sentitu dutehainbeste emakumek M8an kalera ateratzeko dei egindietela? Zer dago haien eskakizunen atzean? Zergatikzaintza-, kontsumo-, lan- eta hezkuntza-greba?Zergatik tematu garia eta garizuma nahasten eta arlopribatukoak diren gauzak ikusgai egiten? Zergatikeman balioa edozeinek egin ditzakeen jarduerei?Zergatik aldatu bizi osoan horrela izan dena? Zergatikhitz egin lanaren sexu-zatiketaz? Zergatik hitz egindenbora- eta ardura-banaketaz, dirua bakarrikkontuan izan beharrean?

Zer zerikusi du ekonomiak honetan guztian? Agianlehen begiratuan dirudien baino gehiago. EkonomiaFeminista eraikitzen ari den pentsamendu-korrontekritikoa da, akademiatik edaten duena, bai eta gizarte-mugimenduetatik ere. Urteetan jarri ditu mahaigainean orain hizketagai izaten hasi diren hainbatauzi. Amaia Pérez Orozcoren eta Astrid AgenjoCalderónen artikuluak Ekonomia Feministakdakarren begiratzeko beste modu horren sarreraegiten du, bai eta dosier honetako beste artikulubatzuetan hein batean garatuko diren beste ekarpenkontzeptual eta metodologiko batzuena ere. Moduargian azaltzen dute, besteak beste, ekonomiamerkatua baino gehiago dela, generoak garrantziaduela, bizi garen sistema heteropatriarkala dela etaezinezkoa dela berdintasuna lortzea ekonomia-sistema hankaz gora jarri gabe.

Lehen artikulu horren ondoren, beste hiru ditugu,ikusezina dena aldatzeko politikei buruz. Politikapublikoak errealitatea eraldatzeko eta egiturazkodesberdintasunak gainditzeko tresna indartzaileakizan daitezke, edo justu kontrakoa. Carmen CastroGarcíak politika publikoei esleitu beharrekozereginez hitz egiten digu, eta denboren eta lanenberrantolaketa sozialerako eta potentzialtasun genero-eraldatzailerako sei ekimen aipatzen ditu.

Maite Ezquerro Sáenzek Tipi-Tapa bagoaz:Bizimodu jasangarrietarantz kanpainatik sortutakoprozesuaren Zaintzarako eskubidea. Zaintza-sistemajustu, parekide eta erantzunkideetarako eskubideaardatzari buruz adostuta dauden hainbat hausnarketa,aldarrikapen eta proposamen zehazten ditu bereartikuluan. Kanpaina hori Bizimodu JasangarrietarakoEskubidearen Aldeko Herri-Auzitegiarekin burutu zen,bi kasu errealetan izandako zaintzaren arlokoeskubideen urraketa landuz.

Justa Montero Corominasek politiken blokea ixtendu, M8an izandako greba feministari buruzko artikulubatekin. Egun hartan grebaren kontzeptu tradizionala,ekoizpen-arloko lan-greba gisa ulertuta, gainditu zen,gizarte-birsorkuntzaren arlora eta emakumeek egitendituzten zaintza-lanen eta etxeko lanen arlora zabalduz,eta biak prozesu ekonomiko berean kokatzea lortuz.Grebak sarritan etxeko pribatutasunean ezkutatutaegoten diren auziak arlo publikora ekarri ditu, etaeraldatu egin dira, aldaketa politiko eta sozialek halaeskatuta.

Hurrengo artikuluak ikusezina dena –edo MatxalenLegarreta Iza eta Marina Sagastizabal Emilio-Yusen artikuluaren izenburuak dioen bezala, ikusezinbihurtutakoa (eta ez ikusezina)– ikusgai egitekoekimenei eskainitako bloke bati ematen dio hasiera.Egileek denboraren erabilerei buruzko ikerketakdeskribatzen dituzte, tresna baliagarriak baitiraeguneroko bizitzan araututa ez dauden arloetakolanak ikusgai egiteko, hala nola familia-etxekoa. Aldiberean, ekarpen handia egin dute ikerketa horiek, arlohorretan dauden genero-desberdintasunak agerianjarri baitituzte. Kontu sateliteak elikatzeko balio dutenlehengaiak direnez, garrantzitsua da nola sortzendiren, nola funtzionatzen duten eta zer muga dituztenjakitea.

Hain justu, hurrengo artikuluan Mertxe LarrañagaSarriegik kontu sateliteetan sakontzen du, ordaindugabeko etxeko lanak eta zaintza-lanak BPGan sartzea

AURKEZPENAEKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN

Eba Armendáriz EchánizMugarik Gabeko Ekonomilariak

Page 5: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

5

ahalbidetzen duten baliabideetan. Izan ere, BPGa dajarduera ekonomikoa eta beste hainbat gai, hala nolaongizatea, defizita eta zor publikoa, neurtzeko balioduen ohiko adierazle garrantzitsuena. Egileakmerkatutik igarotzen ez diren baina sistemakfuntziona dezan gakoak diren jarduerak balioestekoerabiltzen diren hainbat modu testuinguruan kokatueta azaltzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegokokasua –etxeko ekoizpeneko kontu sateliteetanaitzindaria– erreferentziatzat hartuta.

Blokea ixteko, Yolanda Jubeto Ruizek politikapublikoan ekitatea lantzeko funtsezkoa den beste tresnabat aurkezten digu: genero-ikuspegidun aurrekontuak.Administrazio publikoaren aurrekontuetan genero-ikuspegia barneratzearen helburua da aztertzea eaaurrekontu-partida batzuek emakumeengan etagizonengan izan ditzaketen eragin desberdinek txikitu,handitu edo mantendu egiten ote dituzten gaur egungoegoera diskriminatzaile jakin batzuk, emakumeok etagizonok gizartean ditugun bizipen, egoera eta roldesberdinei begiratuta. Artikuluak erakusten du tresna

baliagarria izan daitekeela administrazio publikoekpolitika publiko guztietan justizia sozialekoaurrerapenak indartzeko, emakumeen eta gizonenekitatearen ikuspegitik.

Dosierra irakurketa-gomendio batekin amaitzen da:Subversión feminista de la economía, aportes para undebate sobre el conflicto capital-vida. Ezinbestekoobra da ekonomia ortodoxoa genero-ikuspegitikzalantzan jartzeko eta eztabaidatzeko.

Espazio hau baliatuko dut dosier hau posible eginduten pertsonei parte-hartzeagatik eskerrak emateko.Eskerrik asko ekonomiaz (bir)pentsarazteagatik etabeste ikuspegi batetik begiratzen laguntzeagatik,bizitza erdigunean jarriz eta ikusezin bihurtutakoaikusgai eginez. Izan ere, ikusgai egin ezean, ez daexistitzen; eta existitzen ez bada, ez du izenik eta ezinda neurtu. Modu horretan, gauzei izena jarriz, aztertueta ulertu egin ditzakegu, eta antolatu egin gaitezkeeskakizun politikoak egiteko eta ekonomiabidezkoago baterantz abiatzeko. �

Page 6: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

6

A zken urteotan gero eta maizago aipatzen daekonomia feminista eta horrekin lotutako beste

kontzeptu batzuk, hala nola: zaintzak, bizitzareniraunkortasuna, krisialdiaren genero-inpaktuak…Txosten honek ekarpen bat egin nahi dio aberastasunhorri. Baina, zertaz ari gara ekonomia feministaz hitzegiten dugunean? Ez gara feminismoaren korronteespezifiko batez ari. Ekonomia feminista eraikitzendugu baldin eta, askotariko feminismoetatik,ekonomia pentsatzen eta egiten badugu.

Ekonomia feminista (aurrerantzean EF) teoriaekonomiko bat ez ezik, ekintza ere bada. Munduaulertzen laguntzen digun teoria bat da; berekontzeptu, analisi-esparru eta metodologia bereziakgaratzen ditu, horien bidez bizitzari eusten diotenprozesu ekonomikoak eta horiek zeharkatzen dituztengenero-desberdinkeriak ulertzen saiatzeko. Etapraktika ere bada, lanak eta beharrizanak asetzekoprozesuak antolatzeko modu desberdin bat, hainzuzen ere, irizpide feministei erantzuten diena.Hegoalde globaleko toki askotan, emakumeherrikoien eta baserritarren eguneroko bizitzarierreparatzen badiogu, ikusiko dugu garapen-ereduhegemonikoari uko egiten diotela eta haien ekonomiabestelakoa dela, hots, ekonomia feminista dela.Espainian ere pertsona asko ari dira ekonomiafeminista eraikitzen saiatzen, ekonomia sozial etasolidarioarekin, elikadura-subiranotasunarekin etaelkarri zaintzeko sareekin lotuta.

Teoria eta ekintza ezin ditugu bereiz pentsatu: teoriaekonomiko feministak behatzen duen sistemaekonomikoa genero-desberdinkeriaren oinarrianeraikitzen da eta hura elikatzen du. Horren aurrean,proposamenak egiten ditu bestelako ekonomia baterabidean; ekonomia berri horretan, ekoizteko,kontsumitzeko eta zaintzeko modu berri batekdesafio egingo die mendekotasun-harremanei, etabizitza erdigunean jarriko du. Aldi berean, ekonomiaegiteko modu desberdinak eraikitzean (edo existitzendirenak jakitera ematean), gure teoria aldatu egitenda, halabeharrez. Sarrera labur honetan, EFrenproposamen teorikoa hartuko dugu hizpide. Ibilbidehau gurekin batera egitera gonbidatzen zaituztegu,beti ere gogoan izanik hitzen atzean praktikakdaudela, eta alderantziz.

1. Ekonomiari begiratzeko modu desberdin bat

EF ez da ideien gorputz bakar bat, askotarikoplanteamenduen multzo bat baizik; planteamenduhoriek emakumeen egoera espezifikoaz edotaemakumeek ekonomian gizonekin alderatuta dutentoki desberdinaz mintzatzetik harago doaz, edosistema ekonomikoaren funtzionamenduak dituengenero-inpaktu kaltegarriak murriztera bideratutakopolitikak proposatzetik harago. Hau da, EFkdiziplinaren funtsak jartzen ditu zalantzan. Hori guztiaekonomia-eskola heterodoxo ugariren (marxismoa,post-keynesianismoa, instituzionalismoa…) etahainbat korronte feministaren (liberala, erradikala,marxista, ekofeminista, deskoloniala…) artekogurutzaketa heterogeneo batetik abiatuta proposatzenda. Ikuspuntu-aniztasuna dago, beraz; ikuspuntuhoriek elkarrekin bizi dira eta elkar elikatzen dute, etahorrek aberastasun eta moldakortasun handia ematedie eztabaidei. Elkarrizketarako gaitasun horri esker,feminismoek, oro har, eta EFk, bereziki, arazoakazaleratu eta ikuspuntuak dekonstruitu iritsi ahal izandu, ondoren pentsatzeko modu konplexu etainklusiboetatik berriro konfiguratu ahal izateko.

EKONOMIA FEMINISTA:1 BIZIA, IREKIA ETA IRAULTZAILEA

Amaia Pérez OrozcoEje de precariedad y economía feminista

Astrid Agenjo CalderónObservatorio GEP&DO eta Pablo de Olavide Unibertsitatea

1. Testu hau Astrid Agenjo Calderón, Ricardo Molero Simarro,Alba Bullejos Jiménez eta Coral Martínez Eradesen (koord.)Hacia una economía más justa. Manual de corrienteseconómicas heterodoxas (2016, Economistas sin Fronteras)liburuko «Economía feminista» izeneko kapituluanoinarrituta dago (51-97 or.). Lan horretan jasota daudeerreferentzia bibliografikoak, baliabide didaktikoak etaikerkuntza/ikaskuntza/sorkuntza kolektiboko espazioenzerrenda bat ere. Informazio gehiago nahi izanez gero,horiek guztiak kontsultatzera gonbidatzen zaituztegu. Testuhonetan, ordea, aipamen bibliografikoak ez sartzea erabakidugu, idazkera arintzeko.

Page 7: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

7

EFk hiru xede nagusi ditu, gutxienez. Lehenik, teoriaekonomikoetako joera androzentrikoak identifikatunahi ditu, horien ondorioz ezinezkoa baita ekonomiaeta horren barruan gertatzen diren inklusio- etaesklusio-prozesuak osorik ulertzea, generoakmarkatutakoak, bereziki. Bigarren, eta aurrekotikabiatuta, tresna kontzeptualak eta metodologikoaklortu nahi ditu aipatutako joera horiek iraultzeko etafenomeno ekonomikoen ulerpenari ikuspuntufeminista aplikatzeko; horrela, merkatuen ardatzanalitikoa bizitzari eusten dioten prozesuetaralekualdatu nahi du. Azkenik, eta horrekin guztiarekin,egungo prozesu eta politika ekonomikoei buruzkogogoeta egin nahi du, ekonomiaren arloan ikusezinbilakatutako esferak berreskuratzeko eta galdegitekonola eragiten dioten elkarri esfera horiek etaemakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak.

EFk hainbat arlotan hausten du ohiko ekonomiarekin(ekonomia ortodoxo edo neoklasikoarekin). Mailaepistemologikoan, ekonomia neoklasikoak guztiaribehatzeko baliatzen dituen betaurrekoandrozentrikoak jartzen ditu zalantzan, baita horrenpentsamendu-egitura dikotomiko eta androzentrikoaere, feminizatuta dagoen guztia sistematikokibaztertzen duena. Orobat, salatzen du ekonomiarenaztergaia merkataritzarekin lotutako arloetaramurrizten dela, eta ikusezin bilakatzen dituela natura,gorputzaren beharrizanak eta giza harremanak,boterearen ugalketa (klaseetan, generoan, arrazan,etab. oinarrituta) barne. Metodologiari dagokionez,matematikaren eta logika hipotetiko-deduktiboarennagusitasuna kritikatzen du. Gizarte-prozesuakazaltzeko eredu matematikoak eraikitzeko setakfuntsezko hamaika osagai baztertzen ditu eta, gainera,testuinguru sozialaren eta subjektuaren berarenideologiaren balore-juzkuek izaten duten eginkizunaezkutatzen dute. Pedagogia ortodoxoa ere kritikatzenda, horrek irakasten duen norabide bakarreko etasingularren jokatutako ekonomiarekin batera.Azkenik, zalantzan jartzen du politika ere,pentsamenduaren korronte hori elikatzen duenestrategia kapitalistaren inplikazioak argituz.Ekonomia ortodoxoa ez da errugabea; aitzitik,baliagarria da status quoari eta genero-desberdinkeriari eusteko.

Zein da EFk kritika horietatik abiatuz eraikitzen duenbegirada alternatiboa? Azter ditzagun haren ekarpennagusiak.

2. Ekarpen kontzeptualak eta metodologikoak

EF definitzen duen ezaugarria da bere gain hartzenduela ekonomiaren arloko genero-desberdinkeriakulertzeko eta gainditzeko konpromisoa, ideia nagusibatetik abiatuta: ezin ditugu desberdinkeria horiekulertu (ez ezabatu) ordaindu gabeko lanak aintzathartu gabe. Ez dator bat genero-ekonomiarekin, azpi-korronte ortodoxo horrek joera androzentrikoakezabatu nahi baititu, baina arrazoibide neoklasikoaaldatu gabe; eta desbedinkeriarekin bukatu nahi du,baina kapitalismoa zalantzan jarri gabe. Ikuspuntuhori, guk erantsi emakumeak eta nahastu lemarekindefinitzen duguna, hiru arlotan aldentzen da EFtik:analisia ekonomiaren dimentsio monetizatuetaramurrizten jarraitzen du; generoa kezka da teoriahorrentzat, baina eraikuntza ideologikotzat jotzen du,ekonomian eragina duena, baina berez ekonomiarenparte izan gabe; eta haren helburua zientzia ona egiteada, politikak zikindu gabea. EFk, ordea, aldarrikatzendu ekonomiamerkatuak baino gehiago dela, generoakbaduela garrantzirik eta ezagutza badela politikoa.Hiru baieztapen horiek zehazten dute, hain zuzen, EF,ikuspuntu-aniztasunarekin batera.

2.1. Ekonomia merkatuak baino gehiago da

EFk ulertzen du ekonomia direla pertsonenbeharrizanak asetzeko eta ongizatea sortzekobaliabide guztiak sortzeko eta banatzeko prozesuak,horiek merkatuetatik igarotzen diren edo ezgorabehera. Horrela, bada, lantzat jotzen ditu biziarieusten dioten jarduera guztiak, ez soilik diru-sarrerentruke egiten direnak. Gai horretan, EF ez dator batkorronte heterodoxo askorekin, baldin eta, ekonomiaortodoxoak egiten duen bezala, merkataritza-mugaerabiltzen badute ekonomia zehazteko, eta lanarenkontzeptua soldatapeko lanera murrizten badute.

EFk tokiz aldatu nahi du ekonomia eraikitzekooinarritzat hartzen dugun ardatz analitiko etapolitikoa: merkatuetatik biziari eusten diotenjardueretara eraman nahi du ardatz hori. Sistemaekonomikoa aztertzeko orduan, hauek dira EFrenustez aintzat hartu beharreko eragileak: merkatuak,estatua, etxeak, eta sare sozial eta komunitarioak.Horien arteko elkarreragina ulertu behar dugubizitzarako beharrezkoak diren baliabideak sortzekoeta banatzeko prozesu guztiak (bizitza zailtzen edoerasotzen duten prozesuak barne) atzeman nahibaditugu, eta ulertu behar dugu, orobat, botere-harremanak nola berreraikitzen diren prozesu

Page 8: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

8

horietan. Politikan, ekonomiaren funtzionamenduahobetzearen alde egiten du, pertsona guztiek izandezagun bizitza duina izateko aukera.

Ardatz analitikoa kapitalari balioa ematen diotenprozesuetatik biziari eusten dioten prozesuetaramugitzean, zaintzaren (edo zaintzeko lanaren)garrantzia areagotzen da. Zainketak erdiguneanjarrita, jakitera ematen du bizia kaltebera (zaintzen ezbada, ez dago bizirik) eta interdependentea dela (gureburuak zaintzeko ingurukoak behar ditugu, nahitaez).Ekonomia ez da jotzen, hortaz, bere burua aski dutensubjektuen ekintza indibidualen baturatzat,interdependentzia-saretzat baizik.Teoria ekonomikoaren lana dasare horrek nola funtzionatzenduen eta zer gatazka dituenulertzea.

2.2. Generoak garrantzia du, eta handiagainera

EFk genero-harremanak sartzenditu sistema soziekonomikoarenosagai gisara. Teoriari gorputzajartzen dio, aitortuz eragileekonomikoak ez direla homoeconomicus abstraktuak, hainbatbaldintzek markatutako subjektuakbaizik, hala nola generoak,arrazak/etniak, klase sozialak,migrazio-egoerak, sexu-joerak,genero-identitateak, etab. EFkagerian uzten du ekonomianeoklasikoak gizakiaren metaforaunibertsala dela ziurtatuz bereeredu matematikoetan erabiltzen duen RobinsonCrusoe hori, egiazki, sistema ekonomiko gaileneanpribilegioak dituen subjektu baten sinboloa dela:ZBGHh (zuria, burgesa, gizonezkoa, heldua,heterosexuala) izenekoarena, aniztasun funtzionalikgabea, hiritarra eta mendebaldekoa. Figura horrekbeste bilakatzen ditu gainerako pertsona guztiak.

Era berean, EF ez dator bat ekonomia klase-gatazkarenagertoki soiltzat jotzen duten korronte heterodoxoekin,korronte horiek ez baitiote arretarik ipintzen genero-desberdinkeriei, edo bigarren mailako garrantziaematen diete. EFrentzat, genero-harremanek badutegarrantzia ekonomian. Horiek ulertzeko, datuaksexuaren arabera bereiztea funtsezkoa da, baina ez danahikoa. Generoa ez da soilik aldagai bat, analisi-

kategoria bat baizik, hau da, sistema eta teoriaekonomikoaren dimentsio heteropatriarkalei behatzekoerabili behar den leiar bat.

3. Ezagutza beti da soziala eta politikoa

EFk aldarrikatzen du ezagutzen ekoizpena prozesusozial bat denez, gizarte-gatazken eraginpean dagoelaeta xede politikoei erantzuten diela. Hori argi ikustenda mugimendu feministan izandako aldaketen etaEFren ibilbidearen (ekonomia diziplina gisaraexistitzen denetik existitu izan da kritika feminista,

baina 90eko hamarkadarenerdialdera arte ez da EFizendapena erabili) arteko loturaestuan. Ibilbide horri Iparraldeglobaletik erreparatzen badiogu,esan daiteke feminismoarenlehenengo boladan eztabaidakemakumeen enplegu-eskubideareneta soldata-desberdintasuneningurukoak izaten zirela. Bigarrenboladan, berriz, etxeko lanariburuzko eztabaida izenekoagertatu zen; horren barruan,emakumeek etxeetan egiten dutenlana aztertu zen, haien zapalketarenoinarri materiala zehazteko etaemantzipazio-bideak proposatzeko.Hirugarren boladan, EF gorputzteoriko espezifiko gisara garatu da,eta tradizioen kritika metodologikoaeta kontzeptuala indarrez egiten da.

EFren zeregin garrantzitsuetako batda ezagutza baliozkotzat jotzen duten irizpideak berrirodefinitzea, izan ere, EFk ez du sinistenobjektibotasunean balorazio-neutraltasun gisara.Horren ordez, objektibotasun indartua izenekoarenalde egiten du; objektibotasun indartua lortzeko,nondik hitz egiten ari zaren aitortu behar duzu, posiziohorren erantzukizuna hartu behar duzu zure gain, etalortu nahi duzun xede politikoa identifikatu behar duzu.EFk bere burua feministatzat aitortzen duenez, ez dubaliorik eransten ez zegoen tokian; aitzitik, balio horiekesplizitu bilakatzen ditu eta, zentzu horretan, neutroakomen diren teoriak baino objektiboagoa da. Aldiberean, mendeko tokietatik sortzen den ezagutzarilehentasuna ematen dio: horiek dira EFren ikuspuntugustukoenak, pribilegioak markatutako mundu batezhitz egiten baitute, baina pribilegioaren kanpotik.

EFk agerian uzten duekonomia neoklasikoakgizakiaren metaforaunibertsala dela ziurtatuz bereeredu matematikoetanerabiltzen duen RobinsonCrusoe hori, egiazki, sistemaekonomiko gaileneanpribilegioak dituen subjektubaten sinboloa dela: ZBGHh(zuria, burgesa, gizonezkoa,heldua, heterosexuala)izenekoarena, aniztasunfuntzionalik gabea, hiritarraeta mendebaldekoa. Figurahorrek beste bilakatzen ditugainerako pertsona guztiak.

Page 9: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

9

Osagai horiekin guztiekin, zer begirada ekonomikoeraikitzen da? Zer ekonomia ikusten dugu politikokizikintzeko asmoa dugunean eta heteropatriarkatuakmerkatuak gainezkatutako ekonomia bat nolagurutzatzen duen ulertu nahi dugunean?

4. Kapitalismo heteropatriarkalaren funtzionamendua

EFk ekoizpena-ugalketa zirkuitu integratutzat jotzen dusozio-ekonomia. Merkatuek eta estatuak esferamonetizatua osatzen dute, eta hor ematen diraordaindutako lana (aurrerantzean, OL), moneta-fluxuak(kredituak, diru-bidalketak, etab.), eta merkataritza-harremanak. Etxeek eta sareek monetizatu gabekoesfera osatzen dute, biziari eustekoespazioa izenda dezakeguna. Hor,ordaindu gabeko lan (OGL) motaugari daude, modu askotaraizendatu direnak: ugalketa-lanak,etxeko lanak, zaintza-lanak,iraupen-lanak, komunitarioak,etab. Adierazpide horiekinguztiekin jartzen dira agerianikusezin bilakatutako lanak,historikoki emakumeei esleituzaizkienak, doan edo gaizkiordainduta egin ditzaten, etanahitaezkoak direnak ekonomiakfuntzionatzeko eta ongizateasortzeko. EF aitzindaria izan daikerketa-arlo horretan, eta apurka-apurka ekonomia heterodoxoakere hasi dira aintzat hartzen.

Biziari eusteko prozesuak erdigunean jartzean, EFkkapitalismoaren funtsezko tentsioa identifikatzen du:kapitala pilatzeko prozesuaren eta ugaltzekoprozesuen arteko kontraesana. Ekoizpenerako, bizi-baldintzak doikuntza-aldagaia dira, eta langileenugaltze-prozesuak, kostu bat; ugalketarako, helburuabizi-baldintzak dira, eta salgaiak ekoiztea, bitartekobat. Egiturazko tentsio konponezin bat dagokapitalaren eta biziaren artean. Kapitalismoan,kapitala pilatzea da lehentasunezko prozesua,definizioz. Multzo soziala merkatuen zerbitzurajarrita dago, horrenbestez, ez dago bizi-baldintzaduinak sortzeko erantzukizun kolektiborik; gainera,gizartearen eta planetaren bizia mehatxupean daudebeti, botere korporatiboaren zerbitzura jarritabaitaude, hau da, metatze-prozesua menderatzen duenZBGHh horren zerbitzura.

Gai horri dagokionez, EF marxismoarekin bat dator,kapitalaren eta soldatapeko lanaren arteko gatazkasalatzen baitu, irabaziak eskulana esplotatuz lortzendirela ziurtatzen duenean. Feminismoak ideia horrieransten dio gatazka are sakonagoa dela, gizabiziarekin berarekin lotuta dagoela, alegia (bizia beramerkantilizatzen da, eta biziari eusten dioten zaintza-lanak ikusezin bilakatzen dituzte). Eta horri ekonomiaekologikoaren aldarrikapena gehitzen zaio, azkenhorrek argudiatzen baitu kapitalismoak ekosistemakustiatzen eta xahutzen dituela, eta izaki bizidunguztiak arriskuan jartzen.

Hurrengo galdera da nola moldatzen diren merkatukapitalistak mehatxatutako bizi prozesuak, nola edo

hala, aurrera ateratzeko. Puntuhorretan, EFk errepikatzen duetxeek eta afinitate-sareekhartzen dutela erantzukizun horiberen gain. Zaintza-jarduerekkonpontzen dute merkatuekeragindako kaltea, eta biziakaurrera egin dezan beharrezkoaden gainerako guztia egitendute. Heteropatriarkatuak lanhoriek guztiak feminizatzen(emakumeei ezartzen dizkie) etaikusezin bilakatzen ditu: biziamehatxatzen duen sistemaekonomiko batean bizi, etagatazkak eztanda ez egitekomodu bakarra arazoa ez ikusteabaita. Horrela, heteropatriarkatuak

bermatzen du mendeko esfera eta subjektuak daudela,horiek konpon ditzaten, isilean, kapitalismoak erasotzenduen bizia.

Osotasunera (makro) zein xehetasunera (mikro)begiratuta ere, sistema ekonomiko kapitalistaheteropatriarkala da, eta sistema ekonomikoazeharkatzen duten genero-tentsioak ez dirahalabeharrezkoak. Espazioak bitan zatitzea, hots,publikoa (ekoizpena) eta pribatua (etxekoa/ugalketa), etahoriek modu desberdinean baloratzea lanaren banaketasexualarekin lotuta dago, lehengoa maskulinizatzen etabigarrena feminizatzen baititu. Makroegitura horigauzatzen duen mikroegitura, berriz, familianuklearraren araututako eredua da, hots, gizonak ogiairabazi/emakumeak zaindu. Horri guztiari eskersegurutzat jotzen da zaintza-lanen lastaira infinitukimalgu bat egongo dela politika ekonomikoa egitekoorduan, bai eta lan-merkatuaren funtzionamenduan ere.

Biziari eusteko prozesuakerdigunean jartzean, EFkkapitalismoaren funtsezkotentsioa identifikatzen du:kapitala pilatzeko prozesuareneta ugaltzeko prozesuen artekokontraesana. Ekoizpenerako,bizi-baldintzak doikuntza-aldagaia dira, eta langileenugaltze-prozesuak, kostu bat;ugalketarako, helburua bizi-baldintzak dira, eta salgaiakekoiztea, bitarteko bat.

Page 10: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

10

Kapitalismo heteropatriarkal horren barruan ulertzendira sexu-arrazoiengatik lan-merkatuan gertatzendiren diskriminazio- eta desberdintasun-moduaskotariko eta sakonak, zuzenean lotuta baitaudeOGLen banaketa desorekatuarekin eta lan horiekgutxiestearekin. Horrela ulertzen da nola eraiki denongizatearen estatua gizon hornitzaile/emakumezaintzaile ereduaren gainean. Emakumeek bigarrenmailako hiritartasuna dute, OGLek ez baituteeskubideetarako bidea ematen; aldi berean, ziurtzatjotzen da lan horiek arduratuko direla ongizatearenestatuak bere gain hartzen ez dituen zeregin guztiez,eta, gainera, haren funtzionamenduari eutsiko diola.Krisialdiarekin agerian gelditu da hori, bereziki.Politika ekonomikoen genero-joerak identifikatu dira,sistemaren izaera heteropatriarkala etengabeberreraikitzen dutenak.

Begirada zabal horretatik abiatuta, EFk krisiarenkontzeptua birplanteatzen du. EFren ustez, krisia ezda soilik 2007tik aurrera ekonomia estuasunean jarriduen finantza-kolapsoa; azken hamarkadetanekonomiarekin, ekologiarekin eta soziopolitikarekinlotutako alderdiei eragiten dien zibilizazio-krisisistemiko baten aurren gaude. Neoliberalismoak abianjarritako herstura-neurriek arlo publikoa suntsitzeadakarte (estatuaren baliabideak kapital pribaturaigorriz eta gizarteak erabaki politikoen gainekokontrola duen espazioak deuseztatuz), bai etatrukerako espazio komunitarioak oztopatzea (edoezabatzea) eta arlo pribatua bi norabidetan indartzeaere: botere gehiago ematen zaie merkatuei, biziamerkatu- eta finantza-produktu bilakatuz, etaerantzukizun handiagoa ematen zaie etxeei (eta,horien barruan, emakumeei), modu pribatuaneskuragarri dituzten baliabideekin (denbora, dirua,sareak) bizia aurrera ateratzeko. Zaintzaren etikaatzerakoia koska bat estutu dela ikus daiteke:emakumeak dira familiaren ongizatearen gainekoazken arduradunak edo arduradun bakarrak (guztiekberdin egiten ez badute ere, haien klaseak, arrazak,

migrazio-estatusak eta adinak markatutako tokiarenarabera baizik).

5. Ekonomia feminista inperfektua, bizia etapraktikoa

Ekonomiaren errealitateaz egindako irakurketahorretan oinarrituta, EFk uste du sistema ekonomikoahankaz gora jarri gabe ezinezkoa izango delaberdintasuna lortzea. Hortik sortzen direnproposamen eta praktika zehatzak askotarikoak dira,eta haustura-maila desberdinak dakartzate indarreandauden erakundeekiko. Nolanahi ere, oro harproposamen guztiak bat datoz planetarekinadiskidetuko den beste ekonomia bat eraikitzearenalde egitearekin. Ekonomia horrek erdi-erdianbizitzea merezi duen bizitza baterako baldintzakjarriko ditu, ulertuz hori partekatutako erantzukizunadela, eta (zenbait) emakumeren eskuetan egoteari utzibehar diola, eta sistemari eusten dioten harremanheteropatriarkalak higatuko ditu.

EF ez da begirada bakar bat. Globalki eraikitzen da,teoria eta ekintza gisara, mota askotako guneetan:ezagutza sortzeko legitimatutako erakundeak, erakundepolitikoak eta (batez ere, behar bada), erakundehorietatik kanpo. Izen hori erabiltzen dugunokeraikitzen dugu, eta gure buruak etiketa horrekinidentifikatzen dugunok, desberdintasunezko ekonomiabidegabe baten perbertsioak zalantzan jarriz. EFeraikitzean, zapalkuntza/pribilegio harremanakerrepikatzen ditugu guk ere. Adibidez, EFk joera hiritarsakona du, oro har; zati handi bat Ipar globaletik eraikida eta begirada kolonialista kopiatzen du; sarritanheterosexualtasuna arautzat jotzen du, etab. Hori delaeta, premiazkoa da EF sorkuntza kolektiboko prozesubizitzat ulertzea eta horren bidez gure desadostasunakeztabaidatzea eta gure aliantzak lantzea, balizko besteizen bazuk izango dituzten balizko beste ekonomiabatzuk bilatzeko. �

Page 11: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

11

Emakumeen gorputzetan,egitura patriarkalak idazten dira, bai eta kapitalistak ere.

Jaio, zahartu, eta beste gorputz batzuei bizia ematen[dieten gorputzak,

gozatzaileak, jasankorrak, eta irrikatsuak batzuetan, gorputz markatuak, gorputz bizigabeak.Etengabeko borrokan dauden gorputzak.

Ekonomia Feministaren (EF) ekarpenikhandienetakoa da azaleratzea biziari eta ekosistemei

eusten dieten prozesuen arabera birpentsatu behar delabaliabideen eta lehentasunen esleipena. Azterketaekonomikoari ikuspegi feminista teoria kritiko gisaaplikatzean, EFk ekonomia ortodoxoaren joerainplizituak erakusten ditu, bai oinarrietan, baiaplikazioaren formulazioan, eta beharrezko paradigma-aldaketarako aukerak ematen ditu.

Gizarte orok ematen ditu eta behar ditu zainketak.Gizakiaren beharrei erantzuna emateko antolaketakzehazten ditu haren oinarri diren balioak. Erreparatzenbadugu behar horiek asetzeko ardurak non ezartzendiren, eta zehazten badugu zainketak ematekoharremanek eta metatze-gabetze kapitalistarenprozesuek elkarri zenbateraino eragiten dioten,adierazleak izango ditugu jakiteko errealitatean zergizarte-eredu ari garen elikatzen. Zainketa-beharreinola erantzungo zaien esplizituki heltzen ez zaionean,planteatu beharra dago nor espero dugun arduratukodela behar horiek asetzeaz, ez baitago ez «eskuikusezinik» ez hagaxka magikorik. Genero-ordenareninertzia abian jartzen da, familia-eremuan zainketa-beharrak bere kasa konponduko direla esperodugunean. Baina, zainketak ematea gizarte osoarieragiten dion ardura kolektibotzat hartzen dugunean,erronka hori onartzen dugunean, orduan sintoniahandiagoa hasten da agertzen beste gizarte-eredu batosatzearekin; hau da, gizarte-eredu bat, zeina jabetzenden gizakiok izaki erlazionalak garela, gorputzkalteberak ditugula eta gure bizi-zikloko uneetanintentsitate ezberdineko zainketak behar ditugula, baitatestuinguru sozialak eta materialak baldintzatutakoharreman-egituren arabera elkarreragiten dugula ere,

horrek gure nortasunaren eraketan eragiten baitu. Argidago horrek guztiak harremanen (lanekoak,familiakoak, gizartekoak nahiz instituzionalak)errotiko eraldaketa- eta berregituraketa-prozesu bategitea eskatzen duela, eta jada ez dagoela atzerabueltarik: giza baliokidetasuna, ahotskidetasuna etadistantziakidetasuna oinarri izanda egin behar da,etorkizuneko belaunaldiek bizi-baldintza duinakizateko itxaropena eduki dezaten.

Argitzen joan beharreko gaia da nola egokitu sistemaekonomikoaren erritmoa bizitzaren birsortzearekin etaugaltzearekin lotutako garaietara. Behar-beharrezkoakdira inteligentzia kolektiboko prozesuak, baiezinbesteko paradigma-aldaketarako, bai politikapublikoei esleitu beharreko eginkizunetarako. Iraupen-lasterketa horren bidea argitzeko elementu erraztailebat da eguneroko bizitzan barneratzen joan garentranpa patriarkalak eraistea eta esperientzia eta ekintzapolitiko oso motibatzaileen bidez sinergia feministaksortzea.

Paradigma feministaren itun eratzailea

EFk gizarte-eraldaketaren proiektu etiko bat garatzeaproposatzen du, eta horretarako, bi iturritatikelikatzen da: nazioarteko (des)ordena neoliberalarenbeligerantziarekiko teoria kritikotik eta erresistentziafeministetatik. Horren atzean, paradigma-aldaketarenbeharra dago, giza baliokidetzan eta banaketa-justizian oinarritua, bere gizarte-, genero- etaekologia- dimentsioan. Gizakiak eta natura beraberezko xedetzat hartzea, eta ez beste helburu batzuklortzeko tresna soiltzat hartzea, egiturazko aldaketada, eta horretarako, balioaren teoria berriz zehaztubeharra dago, beste oinarri batzuen artean; horrela,birpentsatu egingo dugu zer ekoizten dugun, zerbaldintzetan, zeren truke eta, batez ere, benetan zerbehar dugun bizitzeko eta ongizate globalerako.

Sinergia feministak eragitea da helburua, bizitzakoarlo guztiak, antolakuntza-egiturak eta erakundeak

EKINTZA POLITIKO FEMINISTATIK:ERAKUNDEAK ETA GIZARTE ZIBIL ANTOLATUA ERREALITATEA ERALDATZEN

Carmen Castro GarcíaSinGENEROdeDUDAS.com

Page 12: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

12

«despatriarkalizatzen» aurrera egiteko; Judith Butler-ek aipatzen duen kapitalismoarekiko des-identifikaziokolektiboarekin bat datorren mugimendua litzateke.

Prozesu horrek ondo gauzatzeko berme handiagoaizango du, helburu hauek lortzen ditugun heinean:batetik, gure gizartean oraindik ere irauten duten bifaktore eraisten joatea, alegia, gizonezkoei emandakopribilegio patriarkalen sistema eta gizonezkoenbotere-monopolioa eraisten joatea; bestetik, zainketendesnaturalizazioranzko mugimendu bikoitzeanaurrera egitea, haien birbanaketa ekitatibo edobidezkoa eta bizitzaren desmerkantilizazioa ekarrikolukeena, hau da, gizakien eta izaki bizidunen bizi-zikloetan merkatuen gehiegizko nagusitasuna galtzenjoatea.

Paradigma-aldaketa behar dugu, eta bizitzareniraunkortasunaren ikuspuntuak horretarako bide emandezake; hala ere, prozesu konplexua izango da,horretarako ezinbestekoa baita berriz eratzea errotikdemokratikoa den itun bat, gizakiak beste modubatera identifikatuko dituena, beren ahultasun eta bizi-interdependentzia onartuta, erlazioen autonomia etaekodependentzia onartuta, eta gizakia fikziopatriarkaleko homo economicus indibidualista,independente eta enpatia sozialik gabetzat hartuko ezduena. Eta konplexua da, nola ez, bai tranpapatriarkalek eta bai gizarte-emantzipaziorakoproiektuetan barruraino sartuta dauden «kontakizunpaternalista handiek» ispilu immobilista gisa jokatzendutelako.

Arreta behar duen gaia da ea benetan prest gauden,genero-ordenak adierazten duen «batura zero» jokoazharago doan erakunde sozioekonomiko batimajinatzeko. Eta, horrela bada, nola lortuko dugualdaketa horrek birbanaketa-justiziaren irizpidearekinbat egitea?

Zer eginkizun esleitu politika publikoei

Politika publikoak errealitatea eraldatzeko etaegiturazko desberdintasunak gainditzeko tresnaindartzailea izan daitezke, edo justu kontrakoa.Ezegonkortasun soziala, ekonomikoa, eta gizarte- etagenero-emergentziazko egoerak zabaltzen aridirenez, premiazkoa da politika publikoakeraberritzea, berehalako beharrak artatzeko, baina,bide batez, gizarte-ereduaren aldaketarako aukeraemateko. Politika publikoak genero-justiziara ez

bideratzeak status quo patriarkal berbera mantentzeadakar.

Prozesu horren giltzarria justiziaren instituziona-lizazioarekin eta eremu guztietan egiazko berdintasunahedatzearekin loturik dago. Bat nator Nancy Fraser-ekin, beharrezko aldaketarako hiru politika motabereizten dituenean: garrantzi handikoak dirabirbanaketara bideratutakoak (baliabideak nahizaukerak eta ardurak birbanatzekoak), aitortza-politikak (gizarte-ugalketaren balioespena bultzatzendutenak) eta ordezkaritza-politikak (demokraziaparekidea bere osotasunean posible egiten dutenak).Horien irismena lanaren banaketa sexualean duteneraginaren bidez neurtzen da, eta hori disolbatzeabeharrezkoa da genero-ordena iraultzeko.

Alternatiba posibleetako bat joera androzentrikoaezabatzen joatea da, emaitza distantziakidetasun-egoera izan dadin, pertsonok haietara iristeari etahaiekin egiten dugun erabilerari dagokionez. Motahorretako politikak beharrezkoak direla erakusten digu,adibidez, oraindik ere genero-arrakala egoteak hainbatarlotan: ordaindu gabeko zainketetan eta lanetan,enpleguan, soldatetan, pentsioetan, langabezian,ezegonkortasunaren feminizazioan, indarkeriamatxistaren eta sexu-erasoen intzidentzian… Horiekguztiek sexuaren araberako lan-banaketa erakustendute, eta hori izate hutsa gizarte gaixo bat erakustenduen termometrotzat hartu behar litzateke; gizartehori sendatzeko, gaixotasuna eragiten dutenegiturazko arrazoiei heldu behar zaie. Beste bide batda genero-asimetriak deseraikitzera daramana,gizarte-ugalketaren balioa eta hark gizakiaren,gizartearen eta ekonomiaren garapenari egiten dionekarpena aitortuta eta esanahi berria emanda.Horretara zuzenduta dago, hain zuzen ere, zainketakbehar sozial gisa agerrarazteko proposamena; horrekesan nahi du horren ardura arlo publikoan,kolektiboan eta ohikoan ezarri behar dela, eta kontuanhartu behar dela ekoizpen-prozesuak nahiz gizarte-ugalketako prozesuak banaezinak direla eta hainzuzen ere haien arteko elkarrekintzak sortzen duelabalio soziala eta, beraz, aberastasuna eta ongizatea.Bide horretan aurrera egiten den heinean, gehiagosakonduko da demokrazian ere; ordezkaritza-politikek ere azpimarratzen dute hori, ez soilikgizarteaz eta haren askotariko interes, ikuspegi etabeharrez ematen den irudiaren bidez, baizik eta baitaparekotasuna posible egingo duten mekanismoenbidez ere, hau da, bizitza sozialean, ekonomikoan etapolitikoan emakumeek eta gizonek pare gisa, hau da,

Page 13: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

13

berdin gisa, osoki parte hartzea posible egingo dutenmekanismoen bidez.

Bat nator Fraserrekin, argudiatzen dueneanberdintasuneko aitortza ez dela posible, birbanaketabidezkoa edo ekitatiboa ez bada; horrela, bada,gizarte-eraldaketarako politikek bi noranzkotaneragin behar diote aldi berean elkarri. Hala eta guztizere, gaur egun garatzen ari diren esperientziekin ez daerraza oso ikuspegi baikorra izatea.

Batetik, itxuraz birbanaketa-politika direnek ez dutegenero-berdintasunaren printzipiorik; hori erraz ikusdaiteke errentaren eta aberastasunaren banaketarenpolarizazio handian, zerga-progresibitate eskasean etalan-prekarietatearen enkistamenduan (enpleguarinahiz langabeziari, soldata-prekarietateari, benetakoaukerei eta kotizazioei eragitendiena), hori guztia areagotu egitenbaita emakumeengan, ankerkeriahandiz. Egoera horrek denboraren,lanaren eta arduren birbanaketaeskasa dakar. Ustezko aitortza-politikei dagokienez, homo-geneizazio-ideia berri bat ari dafinkatzen, identitateen gizarte-zatiketan, banakotasunean etadespolitizazioan oinarritua; horigehiago dator bat subjektu liberal«ekintzailearen» interesekin,identitate-mugen haustearekin etaberdintasunezko bizikidetzapluralarekin baino. Emakumeenordezkaritza urriak kalitatedemokratiko eskasa iradokitzendu, eta horrek argi erakusten duzer-nolako joera sakona dutenoraindik politika horiek.

Baina bada albiste onik ere: posible litzateke politikapublikoen bitartez paradigma-aldaketa eragitea,genero-eraldaketarako ahalmena berbideratuta, hauda, ezarritako genero-ordena iraultzeko gaitasunaberbideratuta; hain zuzen ere, aurrera egingo litzatekedenboren, lanen eta errenten gizarte-berrantolaketan,gizarte-, genero- eta ekologia-justiziatik abiatuta etagizarte-, genero- eta ekologia-justiziarako. Hori bai,ezein berariazko politikak ezingo luke bakarka berekabuz hori lortu eta, beraz, osotasunean eta elkarrilotuta daudela ikusita aztertu behar dira; horrek,izatez, egitura-aldaketa handia dakar berekin:

konpartimentu estankoen eta ustezko «taifa-erresumen» epe laburreko ikuspegitik irtetea.

Errealitate berri bat eraikitzeko garaia da; errealitatebat, non emakumeen identitatea ez den egongosubjektu politiko eta ekonomiko moduan zalantzanjarria eta tutoretzapean.

Denboren eta lanen berrantolaketa sozialerakoekimenak, eta genero-eraldaketarako ahalmena

Garrantzi berezia dute genero-ereduetan aldaketaaktiboki sustatzen duten ekimenek. Hau da, genero-eraldaketarako ahalmen positiboa dutenak, baibanakako portaeretan eragiteko, eta bai, arlopertsonalean nahiz politikoan, genero-

ordenan oinarritutako sistematradizionalaren iraunkortasunaksustagarririk ez izateko. Aldehorretatik, ezinbestekoa daaintzat hartzea gizonek genero-rolen eraldaketan parte hartubehar dutela, bai eta arlopublikoak berdintasun-baldintzenbermatzaile izan behar duela ere,guztion eskubideak egiaz betedaitezen.

Norabide horretako seiproposamen soilik aipatuko ditut,denboren eta lanen birbanaketabidezkoagoan eta bizi-denborenlehentasunen berrikuspeneanzuzenean eragiten dutenak.

1. Gehienezko lanaldiarenmurrizketa. Horrek posible egingoluke lan merkantilizatua gure

bizitzaren erdigunetik mugitzea eta daudenenpleguen birbanaketa egitea; eginkizun horretarabideratuta daude 35 lanorduko astea (Frantzianalde batera utzitako saiakuntza), soldata-parekotasuneko 30 lanorduko astea (Suedianlandutako saiakuntza) eta New EconomicFoundation-ek proposatzen duen 21 lanordukoastea.

2. Enplegu publikoa sortzea gizarte-ugalketarekinkomunikatuta dauden sektoreetan (haurrenzainketak, adinekoen zainketak, etxez etxekolaguntza eta mendekotasunaren arreta, ingurumen-

Baina bada albiste onik ere:posible litzateke politikapublikoen bitartez paradigma-aldaketa eragitea,genero-eraldaketarakoahalmena berbideratuta, hauda, ezarritako genero-ordenairaultzeko gaitasunaberbideratuta; hain zuzen ere,aurrera egingo litzatekedenboren, lanen eta errentengizarte-berrantolaketan,gizarte-, genero- eta ekologia-justiziatik abiatuta eta gizarte-,genero- eta ekologia-justiziarako.

Page 14: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

14

berroneratzea, parke eta lorategien zainketa,energia berriztagarriak eta abar). Ekoizpen-ereduzaldatzeko, ezinbestekoa da zainketa-sektorearengarapen profesionalerako baldintza duinak sortzea,erraztu egingo bailuke gaur egungozentzugabekeria erauztailetik bizitzareniraunkortasunerako ekoizpen desiragarri bateraigarotzea.

3. Etxeko langileen lan-baldintzak egokitzea etagizarte-ugalketan eragiten duten beste sektoreprofesional batzuekin parekatzea, enplegupublikotik abiatuta.Ekonomia informalarilotutako eta gogorkifeminizatutako sektorea dahau oraindik; LanarenNazioarteko Erakundearen(LANE) datuen arabera,etxeko langileen % 90etikgora inolako gizarte-estaldurarik gabe ari dalanean. Lan horrekinlotutako kalteberatasunlarriko egoerek nolabaitadierazten dute gizarteak ezikusiarena egiten duela iaesklabotzakoak direnerregimenak onartzean, etautzikeria politikoa dagoela,ez baita berresten LANEren189. hitzarmena, etxekolangileen eta zainketa-langileen eskubideak etababesa gainerakolangileenekin parekatzeaeskatzen duena. Ez dagoaitzakiarik; ezerk ezin duzuritu genero-zapalketaren arrasto klasista horimantentzen jarraitzea.

4. Jaiotza-baimenak parekatzea, berdinak,besterenezinak eta osorik ordainduak izan daitezenguraso bakoitzarentzat; eta ondoren estaldurapixkanaka zabaldu dadila ume bakoitzarenbizitzako lehenengo urtera arte. Europako 27herrialde hartuz egindako azterketa konparatuakerakusten duenez, baimenen konfigurazio horrekaldaketa eragiten du gizonen portaeran, etadenboraren erabileraren banaketa bidezkoagoa edoekitatiboagoa egiten da seme edo alaba bat jaiotzendenean; beraz, horren potentzialtasunak zuzeneanerrazten du lanaren banaketa sexuala desagertzea.

5. Zainketen arretarako zerbitzu publikoak sortzea,barnean hartuta bai 0 eta 3 urte arteko haurhezkuntzako berariazko zerbitzuak (1 eta 3 urteartekoa izango litzatekeena, semea edo alababizitzako lehenengo urtean gurasoek zuzeneanzaindu dezaketela bermatzen denean), baiadinekoen arreta-zerbitzuak, zerbitzuen espektroeta tipologia zabaleko estaldura emateko(bizikidetza partekatuko formak, gela-baliabideak,unean uneko arreta-zerbitzuak, eguneko aisia etainterakzio soziala). Horri dagokionez, berriz

pentsatu beharra dago ko-gestio publikoko eta sozialekoekimenak antolatzeko aukerakzabaldu beharra, adinekopertsonek beren zahartze-prozesuko elkarrekintzarensubjektu aktiboak izatenjarraitu ahal izan dezaten.6. Autonomia pertsonala etamendekotasunaren arretasustatzeko zerbitzuak gara-tzea, ikuspuntua aldatuta,mendekotasun handikoegoeretako beharren neurriaringarriak eta asisten-tzialismoa murrizteko, etamaila askotako zerbitzuensare zabal bat eratzeko,autonomia pertsonalekoprozesuak laguntzera etababestera zuzendua.

Proposamen horien eraginbateratua oso onuragarriaizango litzateke genero-berdintasunerako; izan ere,

ahalmen handia izango luke bai epe laburreanaldaketak sortzeko bai zainketei heltzeko estrategiangenero-eraldaketarako ahalmena sendotzeko.

Proposamen horiek gizartearen babes zabala baduteere, konpromiso politikorik ezak zaildu egiten dugauzatzea. Azken hamar urteetako politikaausteriziden ondorioz jasaten ari garen larrialdi- etakalteberatasun-egoeren aurrean eta axolagabetasunpolitikoaren aurrean, errealitatea nagusituz joan da,eta, gero eta gehiago, beste mota bateko ekimenaksortzen ari dira herritarren lankidetza- eta autogestio-sareetatik. Aldi berean, ekonomia sozialeko etasolidarioko moduak ernetzen ari dira, eta horien bidez

Azken hamar urteetako politikaausteriziden ondorioz jasaten arigaren larrialdi- eta kalteberatasun-egoeren aurrean eta axolagabetasunpolitikoaren aurrean, errealitateanagusituz joan da, eta, gero etagehiago, beste mota batekoekimenak sortzen ari dira herritarrenlankidetza- eta autogestio-sareetatik.Aldi berean, ekonomia sozialeko etasolidarioko moduak ernetzen ari dira,eta horien bidez trukaketa-sareak etaesparru ekonomikoak irekitzen aridira –ez nahitaez monetarizatuak–,bai eta egitura ekonomikoen besteoinarri batzuk finkatzen ere, bizi-inguruekiko zainketekin harremanhorizontalagoak etaerantzunkideagoak dituztenak.

Page 15: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

15

trukaketa-sareak eta esparru ekonomikoak irekitzenari dira –ez nahitaez monetarizatuak–, bai eta egituraekonomikoen beste oinarri batzuk finkatzen ere, bizi-inguruekiko zainketekin harreman horizontalagoaketa erantzunkideagoak dituztenak. Autogestiorakoherri-ekimenetako asko finkatuz joan dira azkenurteotan, eguneroko bizitzako benetako beharrekeraginda, bai eta interes batek eraginda ere:tokikoaren gertutasunetik, zainketen beharrekikoelkartasun, lankidetza eta ardura partekatuko bestemodu batzuk esperimentatzeko interesak eraginda,hain zuzen. Herritarren bultzada hori ongi etorriabada ere, nolabaiteko zuhurtziaz jokatu behar genuke,horrek ez dezan berekin ekarri erakundeak ardurapublikoa pixkanaka uzten joatea; izan ere, haiekbermatu behar dute eskubideak guztiontzat benetanparekatzen direla.

Bestalde, zenbait udalerritan aldaketa-prozesuakbideratzen dituzten ekimenak sustatzen ari dira, hirizaintzaileen eredu bizigarriagoak, bizitzekoegokiagoak eta genero-berdintasunaren alde gehiagoegingo dutenak eratuta, eta erakundeen egituretanbertan genero-ikuspegiko eraldaketa-prozesuakbultzatuta. Besteak beste, Bartzelonan, Zaragozan,Valentzian eta Madrilen hasitako esperientziekitxaropena pizten dute hurbileko zerbitzu publiko

eskuragarrien sareen antolaketan, hiria genero-berdintasunaren ikuspegitik birpentsatzera bultzatzenbaitute, paper aktiboa izanik gizartean denborak etalanak berrantolatzen, gertutasun-eskalan. Era berean,badira egitura-aldaketen prozesuak bultzatzen dituztenbeste ekintza instituzional argi batzuk ere: Madrilekoeta Castelloko Generoa kontuan hartzen dutenaurrekontu publikoak; Coruñan onartutako Genero-berdintasunaren zeharkakotasunerako jarraibideak;Coruñako, Valentziako, Madrileko eta BartzelonakoKontratazio eta erosketa publikoetan klausulaestrategikoak sartzeko jarraibideak; eta Coruñan etaValentzian egiten ari diren Genero-berdintasunerakoprestakuntza-ibilbideak.

Hala ere, udaletan abian jarritako ideia horietakobatzuk enbrioi-egoeran egoteak pare bat gai jartzenditu agerian; batetik, komeni dela aintzat hartzea(des)berdintasuna hobeto kudeatzea ez dela gizarte-eraldaketarako prozesuak bultzatzearen baliokidea,eta, bestetik, hasieran egindako galderara itzultzengaituela: Benetan prest al gaude, genero-ordenakadierazten duen «batura zero» jokoaz harago doanerakunde sozioekonomiko bat imajinatzeko? Gizarte-ereduaren eraldaketa-prozesuan eztabaida horreksortzen duen erronka agenda politikoan eta sozialeandago oraindik ere. �

Page 16: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

16

Gaur egun krisian dagoen eta berriro ere eraiki nahiden ereduak oinarri heteropatriarkalak,

antropozentrikoak eta kapitalistak ditu. Oinarriokarriskuan jartzen dituzte oreka ekologikoak, bizitzaribide ematen diotenak, eta oztopatu egiten dituztegizadiaren euskarri diren interdependentzia-harremanak. Hori dela eta, behar-beharrezkoa dahezkuntza-prozesuak eta eragite-prozesuak bultzatzea,lehengoratu nahi ditugun egoeren kausak eta ondorioaksakonago azter ditzaten eta elkartasunezko kontzientziakritikoa susta dezaten.

Bizitza erdigunean jarriko duen eredu bat lortzeko,funtsezko faktore batzuk hartu behar ditugu kontuan,besteak beste, gure planetaren muga fisikoak gaindituditugula, eta horrek ekonomiaren eremu materialarendesazkundea dakarrela nahitaez. Beste faktore osogarrantzitsu bat da elkarrekiko mendekotasuna; hots,onartu behar dugu beste pertsona batzuek ematendizkiguten zaintzen eta denboraren mende gaudelaguztiz, jaiotzen garen unetik hiltzen garenera arte.Horrek begi-bistakoa dirudien arren, oinarrizkomendekotasun horri bizkarra emanez garatu dakapitalismoa, bai eta beste errealitate honi ere bizkarraemanez ere: bizirik dagoen espezie bat izaki, naturatikeskuratzen dugu bizitzeko behar dugun guztia, hau da,izaki ekomendekoak gara. Trantsizioa gizarte-justiziazegiteko hurrengo oinarria da baliabide mugatuak dituenplaneta honetan aberastasuna banatzea. Azkenik,faktorerik kezkagarriena da lehenbailehen neurriakhartu beharrean gaudela. Baliabide naturalak agortzen,ekosistemak hondatzen eta ingurumen-sistema globalaeraldatzen ari dela ikusten ari gara. Klima-aldaketa dahorren adierazle kezkagarriena. Egoera ekologikoalarria da, eta berehala jarri behar dira neurriakmartxan.

Beste eredu batzuk lortzeko, eraldaketarako subjektupolitiko aktiboak direla jabetu behar dute herritarrek.Garrantzitsua da besteekin batera parte hartzea,antolatzea eta mobilizatzea politika publikoak aldadaitezela exijitzeko, eta garrantzitsua da, halaber, gureeguneroko bizimodua iraultzailea ere badela ulertzea.

Gainera, argi ikusten dugu trantsizio hori egitekomodu bakarra guztion artean lan egitea dela, etadiskurtsoak, borrokak eta mugimenduak artikulatzea.Horregatik guztiagatik, Desazkundea eta Bizitze onaSareak eta hainbat eremutako zenbait erakundek(gizarte-mugimenduek, GGKE-ek, sareek etasindikatuek) «Tipi-Tapa Bagoaz! BizimoduJasangarrietarantz» izeneko kanpaina jarri genuenabian, «Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz:bizi-estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justueta bidezko baten eraikuntzarako analisi etaaldarrikapenak» izeneko argitalpenaren edukiakgizarteratzeko eta lantzeko. Argitalpen horihausnartze- eta eraikitze-prozesu kolektibo batenondorioz sortua da, eta bertan, erakundeentzakoproposamenak eta aldarrikapenak, eta alternatibaindibidualak eta kolektiboak bildu ditugu, lau ardatznagusi hauen inguruan:

� Pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia.� Desazkunde energetikoa.� Elikadura-burujabetza.� Pertsonen zainketa, bizitzaren jasangarritasunarenoinarrietako bat.

«Tipi-Tapa Bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz»kanpaina horretan, eragiteko hainbat ekintza eginditugu, lantzen joan garen eskaera horiekaldarrikatzeko. Gainera, manifestu bat adostu dugu(orain arte 62 erakundek sinatu duguna), eta bileraasko egin ditugu euskal erakundeekin. Horrez gain,hainbat jarduera egin ditugu adostutako edukiakgizarteratzeko, hala nola kaleko ekintzak,elkarrizketarako guneak udalerri askotan, sare sozialenbidezko hedapena, komunikabideetan agertzea, etamaterial pedagogikoak (komikia, dokumentala etaclown-bideoak). Prozesu horren barnean etakanpainari amaiera emateko, Bizitza jasangarrienaldeko herri-auzitegia egin genuen, 2018kootsailaren 23an eta 24an Bilbon. Maila globalean etatokikoan enpresek eta estatuek eskubideak urratudituzteneko kasuak salatu ziren han, saretik lantzen arigaren lau ardatz horien ildo beretik.

ZAINKETEN MUNDUA BIRPENTSATZEA

Maite Ezquerro SáenzMugarik Gabe eta Desazkundea eta Bizitze ona Sarea

Page 17: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

17

Herri-auzitegi horrek lau eskubide zehatzen urraketasalatu du:

� Lurralderako eta elikadura-burujabetzarako esku-bidea.

� Bizi-maila duina izateko eskubidea.� Energiarako sarbide justu eta jasangarrirako etaenergia-burujabetzarako eskubidea.

� Zaintzarako eskubidea. Zaintza-sistema justu, pa-rekide eta erantzunkideak.

Aurrez azaldutako prozesuan adostutako hausnarketa,aldarrikapen eta proposamenetako batzuk zehaztukoditugu artikulu honetan. Desazkundeko Feminismoentaldeak egindako Pertsonen zainketa, bizitzarenjasangarritasunaren oinarrietako bat izenekoardatzaren ingurukoak dira, eta aipatutako argitalpenhorretan behar bezala zehaztuta daude. Gainera,zainketarekin lotutako eskubideen urraketari buruzhitz egingo dugu, Bizitza jasangarriak izatekoeskubidearen aldeko herri-auzitegian aurkeztutakobeste ardatz honen inguruan: Zaintzarako eskubidea:zaintza-sistema justu, parekide eta erantzunkideak.

Pertsonen zainketa, bizitzaren jasangarritasunarenoinarrietako bat1

Kapital-metaketaren logika eta bizitza jasangarriegitearena bateraezinak dira, eta hautu bat egin behardugu. Gure hautua da bizitza sistema ekonomikoareneta sozialaren erdigunean kokatzea, eta kapitalaalboratzea.

Pertsonak zaintzeari ematen diogu garrantzia,bizitzaren jasangarritasunaren oinarrietako batdelako. Gure ikuspegitik, gizarte osoak hartu behardu bizitza jasangarri egiteko ardura, baina zainketa-lanak oso modu bidegabean banatzen dira gauregungo gizartean. Gure gizarteak ez du ondo ulertzenzainketa-lanak guztion ardura direla, eta, horrenondorioz, ez dugu erantzunkidetasunez jokatzen.Zainketa-beharrizanei erantzun bat emateko ardurahori etxe pribatuek hartu behar izaten dute bere gain,

eta, etxean, batez ere, emakumeek bete behar izatendute ardura hori (dohainik, hau da, «musu truk», edoordainduta, lan-baldintza txarretan askotan). Azkenbatean, zainketa-lanak generoaren, etniaren eta klasesozialaren arabera banatzen dira.

Begi-bistakoa da merkatu-ekonomia ez dela gaizainketa-beharrizanak sozialki justua den modubatean asetzeko, eta ez dela gai bizitzaren beharrizanglobalei ingurumenaren ikuspegitik jasangarria denmodu batean erantzuteko ere. Sistemaren erdiguneanbizitza jarriko duen eredu bat lortzeko, gizarte-justiziako irizpideak hartu behar ditugu kontuan.Horretarako, gakoetako bat da beharrizanen asetzeaunibertsalizagarria izatea, eta beste gakoetako bat, ezdadila oinarritu generoagatiko, klaseagatiko edoetniagatiko desberdinkeriak nagusi dituendominaziozko sistema batean. Horrez gain,beharrizanak planetaren muga fisikoen barruan asetubehar dira, eta zalantzan jarri behar dugu ekoizpenak,enpleguak eta kontsumoak gure bizimoduan dutenzentralitatea. «Laburbilduz, pozez bizitzea mereziduten bizitzak izan ditzagun, argitu behar da zeregitura-mota izan daitezkeen baliozkoak bai baliabidemugatuak esleitzerakoan, bai galdera hauei eran-tzuterakoan: zer beharrizan bete?, norentzat bete?, etanola bete?».

Bide horretan aurrera egiteko, erakundeei nahizpertsonei eta kolektiboei zuzendutako proposameneta aldarrikapen batzuk adostu ditugu. Jarraian,horietako batzuk azalduko ditugu. Manifestuanlehentasuna eman diegu hauei, xedetzat baituteprozesuaren edukiak gizarteratu daitezela eta eraginaizan dezatela.

Tipi-Tapa Bagoaz! Bizitza jasangarrietarantz KanpainarenManifestuaren laburpena Pertsonen zainketa, bizitzaren jasangarritasunarenoinarrietako bat

Proposatzen duguna:

� Enpleguari eskainitako denbora murriztea, eta lanordainduak lan egiteko adina duten biztanle guztienartean banatzea.

� Bizitza jasangarria izateko beharrezkoak diren za-inketa-lan guztiak gizonezkoen eta emakumezkoenartean parekidetasunez banatzea.

� Izaki ekomendekoak eta elkarrekiko mendekoakgarela ikusaraztea.

1. Atal honek «Pertsonen zainketa, bizitzarenjasangarritasunaren oinarrietako bat» kapitulua du oinarri,Desazkundea Feminismoen taldeak «Euskal Herritikkolektibotasunean eraikiz: bizi-estilo jasangarrietanoinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarakoanalisi eta aldarrikapenak» argitalpenerako egina.https://www.decrecimientoybuenvivir.info/wp-content/uploads/sites/4/2016/06/1-cuidados-es.pdf

Page 18: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

18

� Bizitza jasangarri egiteko beharrak –besteak beste,pertsonen zaintza, komunitate-jangelak, hiriko ba-ratzeak, garbitegiak, objektuak eta ezagutzak par-tekatzea, belaunaldiarteko topaketarako eta aisia-rako topaguneak– kolektiboki, demokratikoki etakomunitate barruan autokudeatu ahal izateko es-pazio publikoak eskaintzea.

� Zaintza-sistemarako sarbidea bultzatzea, kontuanhartuta eskubide unibertsala dela eta erakunde pu-blikoek bermatu egin behar dutela (sektorea pro-fesionalizatuz, laguntzak emanez eta behar direnneurri guztien bitartez).

� Osasun eta hezkuntza publiko unibertsalak ber-matzea, kalitate onekoak eta doakoak.

� Bizitzaren jasangarritasunaren ikuspegia eskola-curriculumean zehar-lerro gisa integratzea: zeindiren bizitzeko oinarrizko premiak, zer zereginekasetzen dituzten, eta nola egin zeregin horiek.

� Amatasun- eta aitatasun-baimenak parekatzea, %100 ordainduak eta besterenezinak izateko mo-duan.

� Etxeko langileen eskubideak Langileen Estatutukoeskubideekin parekatzea.2

� Gizartearen soldata-arraila murriztea, 1etik 3ra bi-tarteko mailetara iritsi arte.

Zaintzarako eskubidea. Zaintza-sistema justu,parekide eta erantzunkideak3

Sare-lan prozesu beraren barnean, Bizitzajasangarriak izateko eskubidearen aldeko herri-auzitegia antolatzen lagundu dugu. Herri-auzitegihorretan, eta gizarteak zainketa-lanak banatzeko duenmoduarekin lotutako giza eskubideen urraketakikuspegi global batetik salatzeko, bi etxeko langilerenkasuak aukeratu ziren; horietako bat hemengoa, etaatzerrikoa bestea. Bi adibide horiek argi adieraztendute etxean lan egiten duten emakume askoreneskubideak urratzen ari direla. Gizartean lan horiek

banatzeko ereduak pertsonen bizimoduan eta bizitzannola eragiten duen ezagutzeko balio digute biemakume horien testigantzek.

Floriberta Robleroren kasuak4 agerian uzten du zer-nolakoa den emakume migratzaileek jasaten dutenindarkeria- eta esplotazio-egoera Tapachula-n(Txiapaseko Estatuko hiria da Tapachula, Mexiko etaGuatemalaren arteko mugan dagoena). Guatemalatikemakume gazte asko joaten dira, eta atzerrianestigmatizatu egiten dituzte. Besteak beste,«dokumenturik gabeko atzerritartzat, pobretzat,ezjakintzat, indigenatzat, «zerbitzaritzat» eta «kalekoemakumetzat» jo ohi dituzte. Arrazakeria, klasismoaeta matxismoa jasan behar izaten dituzte. Gainera,emakume horiek jaso ohi dituzten lan-eskaintzagehienak nekazaritza-arlokoak izan ohi dira, edosexu-industriarekin, aisialdiarekin, eta etxeko lanekineta zainketa-lanekin lotutakoak. Flori 14 urterekinjoan zen Tapachulara, familiaren ekonomiarilaguntzeko asmoz, eta oso lan-baldintza gogorretanlan egin behar izan zuen mirabe gisa. Atsedenhartzeko egun bakarra zuen astean, ez oporrik eta ezjaiegunik, eta goizeko 6etatik gaueko 12ak arte lanegin behar izaten zuen, bere bizitza bizitzekoeskubiderik gabe, eta aisialdirako, osasunerako etasexualitaterako eskubiderik gabe, beste beste.Haurdun geratu zenean, kaleratu egin zuten, etaosasun-arazoak izan zituenean, jaioterrira itzuli beharizan zuen; hots, urratu egin zen hark ama izateko zueneskubidea, bai eta haren osasun-eskubidea ere. Horrezgain, herrialde hartan sartzeko eta hartatik irtetekoarriskuak ere kontuan hartu behar dira, bai etaherrialde hartan bizitzeko baimenik ez dutenpertsonek atxilotuak izateko arriskua dutela ere.Emakumeen Gunea ezagutu zuen Florik, eta«Parkeko ahotsa» izeneko irrati-bozina martxan jarrizuen, hau da, emakume migratzaileei bereneskubideei buruzko informazioa emateko tresna bat.

Pilar Gil Pascualen kasuak5 Florirenaren antz handia du.Hark ere nerabe zela utzi zuen bere herria. Gaztela etaLeoneko Roa de Duero herrian bizi zen, nekazaritza-eremu batean eta familia pobre batean, eta handik hiribatera bizitzera joan zen, Bilbora hain zuzen ere, lanbila. Bilbora 1958an iritsi zenean, etxe batean laneanhasi zen barneratuta, eta, geroago, berea ez zen beste

2. Etxeko langileen lan duinerako hitzarmena (2013ko irailaren5ean sartu zen indarrean) C189 -2011.

3. Atal honek, Giza Eskubideen aldeko Fray Matias de CordovaAC Zentroak eta Desazkundea Feminismoak eta Sorgin etaAnitzak taldeek dokumentatutako kasuetan, Amaia PerezOrozcok egindako Bizitza jasangarriak izateko eskubidearenaldeko herri-auzitegiaren zaintzarako eskubidearenardatzari buruzko txostena du oinarri, bai eta HerriAuzitegiaren ebazpena ere. https://www.decrecimientoybuenvivir.info/es/tribunal-popular-vidas-sostenibles/Hortik aurrera Perez Orozco, 2017 aipatzen da.

4. Informazioa bildu duen erakundea: Giza Eskubideen aldekoFray Matias de Cordova AC Zentroa.

5. Informazioa bildu duen erakundea: FeminismosDesazkundea + Sorgin eta Anitzak.

Page 19: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

19

etxe batzuetan lan egin zuen. Mirabe izandako garaiazmintzatu zen Pilar, eta jasan behar izan zituen irainak,abusuak, tratu txarrak eta aitorpenik eza salatu zituen.Era berean, haren testigantzak agerian uzten du zer-nolako presioa jasan behar izaten duten emakumeekzainketa-lanak dohainik edo aitorpenik gabe egitendituztenean, besteak beste, senitartekoak edo gertukopertsonak zaindu behar dituztenean. Batzuetan, xantaiaemozionala ere egiten diete senitartekoek etaingurukoek. Nor zaindu askatasunez aukeratzea erabakizuen Pilarrek, eta, hala, aurre egin zion lana sexuarenarabera banatzeko aginduari. Gainera, emakumeguztien eskubideak babestekogizarte-mugimendutan moduaktiboan parte hartzen du.

Kasu horiek erakusten digutenbezala, emakumeei zainketa-lanhoriek egitea aitortzen ezzaienean, parekotasunik gabekoegoera bidegabe bat sortzen daikuspegi sozial eta legaletik, baieta ikuspegi ekonomikotik ere.Horregatik, bizitza jasangarriaizateko zainketekin lotutakolanek duten garrantzia etazentralitatea aldarrikatu etaaitortu nahi ditugu.

Gizarte batek dituen zainketa-beharrizanak asetzeko, hainbateragilek esku har dezakete:erakunde publikoek, enpresek,hirugarren sektoreak/komunitateak, eta familiek. Hala ere, ikuspegi globalbatetik begiratuta, gizartean zainketa-lanakantolatzeko eredua bidegabea dela ikusten dugu.Eredu hori bi lan-mota hauetan oinarritzen da: batetik,ordaindu gabeko zainketa-lanak dira, gehienetanemakumeek eginak, etxean, inork lan hori aitortugabe; eta bestetik, etxeko langileek egiten dituztenlanak dira, horiek ere gehienetan emakumeek eginak,lan-baldintza txarretan, eta munduko hainbatherrialdetan gertatzen da hori. Betidanik, etxekolangileen enplegua «emakume pobreena» izan da, eta,hortaz, lan horietan beti izan dira nagusigeneroagatiko, klaseagatiko, etniagatiko edo migrazio-estatusagatiko desberdinkeriak. Globalizazioarentestuinguruan, egoera hori nazioarteko bihurtu da, etazainketa-kate globalak izeneko fenomenoaren sorreraeragin du. Zainketa-lanak banatzeko modu bidegabehorrek berekin dakar «bi klase sozial egotea: batetik,

zainketa-lanak eska ditzakeena, eta bestetik, zainketa-lanak egin behar dituena» (Perez Orozco, 2017).

Zaintzarako eskubidea sistematikoki ukatua izan delaesan dezakegu. NBEko Emakumeen sailak (2014)honela definitu zuen zaintzarako eskubidea:

Herritar guztiek zainduak izateko eta besteak zaintzekoduten berezko eskubide unibertsala. Alderdi askokoeskubide bat da, eta hauek eskatzen ditu halabeharrez: 1)Bizitzako egoera eta une desberdinetan beharrezkoakdiren zainketak jasotzeko eskubidea, eta beharrizan hori

ez dadila egon norberaren diru-sarreren menpe edo familia-loturaeta lotura afektiboen menpe; 2)Norbait zaindu nahi den ala ezaukeratzeko eskubidea, bi aukerahauek uztartuta: alde batetik,baldintza duinetan zaintzekoeskubidea, eta, bestetik, pertsonahori beste norbaitek zaintzeaerabakitzeko eskubidea (zaintzea ezdadila izan betebehar bat genero-rolak kontuan hartuta, eta zaintzekoeskubide hori ez dadila sartu besteeskubide batzuekin talkan).

Pertsona guztiek izan behar dutezaintzarako eskubidea, hots,eskubide unibertsala izan behardu. «Norbait ez zaintzekoeskubidea izateak ez du esannahi ez arduratzea, baizik etazaintzearen erantzukizunagizarte osoarena delabirplanteatzea. Eta, horrekin

lotuta, norbait ez zaintzeko eskubidea izateak berekindakar nor zaindu nahi den erabakitzeko ahalmenaedukitzea, eta pertsona bat zaintzeko ardura hori bestenorbaiti emateko ahalmena edukitzea, eskubide horibeste eskubide batzuekin talkan sartzen denean»(Perez Orozco, 2017).

Zainketa-lanak banatzeko sistema justu bat lortzeko,Zaintzarako Eskubidea aitortzen hasi behar dugu.Hala egin zuen Bizitza jasangarriak izatekoeskubidearen aldeko herri-auzitegiak bere ebazpenean,eta errealitate ikusezin eta bidegabe horri eskubide-estatusa eman dakion laguntzeko lanean jarraitukodugu etorkizunean ere. Izan ere, guk nahi dugunmunduan, «ez dira zaindu behar besteren bizitzenkontura solik zaindu daitezkeen bizitzak, baizik etapozez bizitzea merezi duten bizitzak emakume guzti-guzti-guztientzat» (Perez Orozco, 2017).

Mirabe izandako garaiaz mintzatuzen Pilar, eta jasan behar izanzituen irainak, abusuak, tratutxarrak eta aitorpenik eza salatuzituen. Era berean, harentestigantzak agerian uzten du zer-nolako presioa jasan behar izatenduten emakumeek zainketa-lanakdohainik edo aitorpenik gabeegiten dituztenean, besteak beste,senitartekoak edo gertukopertsonak zaindu behardituztenean. Batzuetan, xantaiaemozionala ere egiten dietesenitartekoek eta ingurukoek.

Page 20: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

20

Bizitza jasangarriak izateko eskubidearen aldekoherri-auzitegiaren epaimahaiaren ebazpenak6 honakohau esan du Floribertaren eta Pilarren kasueninguruan.

Hauek salatzen eta gaitzesten ditu:

1. Etxean lan egiten duten emakume migratzaileakesplotatzeko kultura, estatuko eta erakundeetakohainbat eragilek onartu eta sustatzen dutena,jaramonik egin gabe marko arautzaile osatugabeari.

2. Emakumeak migratzera bultzatu zituztentestuinguruen aitorpenik eta oroimen historikorikeza, eta emakumeak zaurgarritasun-egoeran jarriizana Espainiako Gerra Zibilaren eta gerraostekotestuinguruan, bai eta Guatemalako genozidioanere

3. Jardute arrazistak, matxistak, heteropatriarkalaketa kolonialak Mexikoko eta Guatemalakoestatuetan eta Espainiako estatuan. Jardute horiekemakumeen gainean soilik uzten dute besteakzaintzeko ardura, eta bi lanaldi edo hiru egiterabehartzen dituzte.

4. Espainiako estatuko legeria zaharkitua. 2011naldaketak egin arren, legeri horrek oraindik ere ezditu bermatzen etxean lan egiten dutenemakumeen lan-eskubideak.

5. Etxean lan egiten duten emakumeen esplotazioazeta zaintza-kateaz onura ateratzen duten gizonek,enpresek, gobernuek, oligarkiek eta erakundeekdituzten eta defendatzen dituzten pribilegioak.

6. Tapachulako, Mexikoko eta Euskal Herrikoenplegatzaileak, etxean lan egiten dutenemakumeak esplotatzeagatik, eta haiei tratutxarrak emateagatik eta sistematikoki haieksexualki jazarri eta bortxatzeagatik.

Estatuei eskatzen diegu:

1. Aitor dezatela zaintzarako eskubidea unibertsaladela, honako hau dela ulertuta: 1) Bizitzako egoeraeta une desberdinetan beharrezkoak direnzainketak jasotzeko eskubidea, eta beharrizan horiez dadila egon norberaren diru-sarreren menpe edofamilia-lotura eta lotura afektiboen menpe; 2)Norbait zaindu nahi den ala ez aukeratzekoeskubidea, bi aukera hauek uztartuta: alde batetik,baldintza duinetan zaintzeko eskubidea, eta,bestetik, pertsona hori beste norbaitek zaintzeaerabakitzeko eskubidea.

2. Berretsi dezatela etxean lan egiten duten langileeiburuzko Lanaren Nazioarteko Erakundearen 189.Hitzarmena, eta giza eskubideak babestekonazioarteko parametroetara egokitu dezatelaetxean lan egiten duten langileei buruz gaur egunindarrean dagoen legedia. �

6. Patricia Bárcena García, Aura Lolita Chávez, Yayo HerreroLópez, Yolanda Jubeto Ruiz, Júlia Martí Comas, MariaEugenia Rodriguez Palop, Janaina Strozake eta BegoñaZabala Gonzálezek osatzen dute.

Page 21: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

21

M artxoaren 8an, milioika emakumek kaleak hartugenituen, mugimendu feministak deituta. Data

hori Espainiako Estatuan gogoratzen den inoizkomobilizazio handieneko eguna izan den aldetikigaroko da historiara, eta grabatuta geratuko da,martxoaren 8an egin genuen oihu kolektibo, haserre,erreibindikatzaile, itxaropentsu eta arrazoiz betehorren emozioa partekatu genuen emakumeetakobakoitzaren bizitzaren historian.

M8ko batzorde feministek erdigunean jarri zituztenemakumeen askotariko bizipenak eta bizi-baldintzazehatzak, eta erruz erantzun genion deialdiari,metatutako ezinegonak adierazteko, eta agerianjartzeko nazkatuta gaudela, gure bizitzak astintzendituzten bidegabekeriengatik eta gizarteak ematen dientrataeragatik. Izan ere, hil egiten gaituzte, sexu-erasoakegiten dizkigute, prekarietatean bizi gara, eta gurebizitzak bidegabekeriez eta desberdintasunez betetadaude. Iruzurrezko berdintasun bati buruz hitz egitendigute, inoiz iristen ez diren aldaketa batzuei buruz; etaez dago lekurik, non matxismoak ez duen baldintzatzengure eguneroko bizitza, hainbat modutan agerian jarriz.Emakumeok NAHIKOA DA esan dugu: bizitza duinbat nahi dugu, harremanak izateko beste modu bat,beste gizarte bat, eta ez gaude prest gehiago itxaroteko.

Protesta globala izan zen, politikoa, argi eta garbi, etaemozioz eta arrazoiz betea (bi elementu horiekezinbestekoak dira matxinada feministarako), aldaketabat eskatzen zuen dei bati erantzunez egina, eta hareneragin politikoa eta soziala nahiz hedabideetan izandezakeena baloratzeko daude oraindik, alderdi guztietan.

Mobilizazioaren izaera feminista nabaria izan zen, baieta mugimendu feministaren protagonismoa ere,deialdia egin zenetik eta antolakuntzan zehar. Lehenaldiz, lehenago feminismoaren deia sentitu ez zutenemakume askok erantzun zioten deialdi horri;eskaintzen zitzaizkien betaurreko moreak jarrita,ohartu ziren proposamen horretan agerian jartzenzirela beren ezinegonetako batzuk, eta bat egin zutenprotestarekin. Ezinegon horrek askotariko arrazoipertsonaletan du jatorria, askotan esparru pribatuanezkutatuta egon direnak, baina mobilizazio horrenbitartez, politiko bihurtu ziren. Horrela, grebafeministak emakumeen gu-a eraiki du, subjektu

politikoa, eta binarismoekiko ikuspegi kritikoa duena;eta hori gabe ez zen posible izango matxinada. M8ak,prozesu oso gisa ulertuta, barnean hartuta amaierakomanifestazio jendetsuak, zalantzan jarri ezin denlegitimitatea eman dio mugimendu feministari, etahorri esker, emakumeen erreferente gisa sendotu eginda, beste bizimodu bat izateko itxaropena piztu duenaldetik, eta itxaropen bihurtu da, halaber, gizarteosoarentzat.

Espainiako Estatuan azken urteotako gizarte-mobilizazio handiena izan den horrelako matxinadaikusgarri batera nolatan heldu garen aztertzeko, ulertubeharra dago nola joan den heltzen aukera hori,mugimendu feminista autonomo batetik. Gizarte-mugimendu orok bezala, indarrak metatzeko prozesujakin batzuk izan ditu, bai eta gogoeta-uneak ere.Horren adibide dira erakunde feministen estatukoordinatzaileak antolatutako jardunaldiak (Granada,2009), ideiak, proposamenak eta ekintzak elkarrekintrukatzeko eta lantzeko benetako laborategi bat izanzirenak; M15eko feminismoa (2011); gorputzari buruzerabakitzeko eskubidearen aldeko nahiz indarkeriamatxista ororen aurkako mobilizazioak (2014 eta2015); emakumeen nazioarteko geldialdia (2017);taldetan jarduten duten feministen etengabeko lana,bai eta taldetatik kanpo jarduten dutenena ere; saresozialetako aktibismoa; teoria feministarekiko gero etainteres handiagoa; eta belaunaldien arteko mugimendubaten gero eta presentzia handiagoa, emakume gazteasko buru direla, erakundeetan eta nonahi.

Eta arrakasta hori aztertzeko, arreta jarri behar da gureezinegonak mugimendu feministaren gaitasunarekinlotzeko bide ematen duten prozesuetan, adierazpenpolitiko propioa emate aldera. Izan ere, grebarako deiaegin zuen mugimendua jada hor zegoen, nahiz etagizon zein emakume askok ezin zuten ikusi, edo ezzuten ikusi nahi.

M8 Batzorde feministak behin eta berriz adierazizuen, zenbaitek errezeloak agertu arren, gertakarihistorikoa izango zela, une horretatik aurrera inorkezin izango zuela beste alde batera begiratu, etaaurrekoaren eta ondorengoaren arteko mugarri izangozela; eta hala izan da. Aurrekoa, lehena, irabazi egindugu, eta ondorengoa, geroa, eraiki egingo dugu.

M8KO GREBA FEMINISTA: HISTORIA EGITEN

Justa Montero CorominasMugimendu feministako aktibista

Page 22: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

22

Greba martxoaren 8a baino lehen irabazi zen

Martxoaren 8an, ostegunean, greba jada irabazitazegoen. Grebarako deia egin zen lan-arloan, zaintza-lanetan eta kontsumoan, eta ikasleei ere zabalduzitzaien deialdia; asmoa zen egun osoan mobilizatzea,eta jendetzak parte hartzea manifestazioetan. Baina,funtsean, eta batez ere, aurretiko prozesu bat izan zen:ehunka aktibistak aurrera eramandako prozesua,emakumeen kontzientzian eta praktiketan aldaketa-prozesu bat abiatze aldera. Prozesu hori hedatuz joanzen, hilabeteetan zehar, olio-orban bat balitz bezala,eta bazter guztietara iritsi zen. Eta, prozesu horretan,feminista bakoitza grebalari bihurtu zen.

Proposamena emakume guztiengana heldu zen.Abiatutako eztabaida errotu egin zen, herri etaauzoetan, ikastetxeetan eta unibertsitateetan,lantokietan eta enpresetan, ospitaleetan eta etxeetan.Eta emandako erantzunak olio-orban hori zabaltzeaekarri zuen: hasieran greba feministaren proposamenakharridura eragin bazuen ere, emakumeekin nahizgizonekin egindako ekitaldietan eta izandakoelkarrizketetan, haren edukien berri jakiteko interesapiztu zen, planteatutako arazoekin identifikatu ziren,eta azkenean jarrera irmoa hartu zen, proposamenapraktikan jartzeko eta esparru eta lurralde guztietarahelarazteko. Horrela, grebaren arrakasta bermatu zen,gizarte-ehun feminista sortuz.

Izan ere, greba irabazi zen, eztabaida irabazi zelako,eta horren bidez protesta kolektibo bihurtzekoborondatea hartu zelako. Askotariko emakume-taldeekbere egin zuten greba, eta emakume guztion grebabihurtu zuten: etxeko langileena, erretirodunena,ikasleena, prekarietatean jarduten duten soldatakoena,lesbiana eta transena, emakume migratzaileena,ekologistena, etxebizitza bat lortzeko nahiz pobreziaenergetikoaren aurka borrokatzen direnena, eta bestehainbat eta hainbatena.

Emakume kazetariak ere antolatu egin ziren.«Kazetariok gelditu egingo gara» adierazpena eginondoren (7.000 sinatzaile baino gehiago izan ziren),martxoaren 8an 24 orduko itzalaldi bat izan zen iahedabide guztietako erredakzioetan, eta gizonezkokazetariek egin zuten albisteen jarraipena, grebanproposatu bezala, «emakumeok uzten dugun hutsunea»ageriko eginez. Funtsezkoak izan ziren grebarenhedapenean, eta ezin hobeto goratu zuten haren ahotsa.Hala, bide eman zitzaion emakumeen bizi-baldintzeiburuzko eztabaidari, mota guztietako elkarte, entitate

eta erakundeetan, guztietan aritu baitziren emakumeakbabes aktiboa jasotzen, eta denetan aurkitu baitzutenerantzun gogotsua.

Eta horren ondorioa da feminismoak hegemoniairabazi zuela kaleetan, eta bestelako zentzu komunbaten hasiera finkatu duela. Gertakari historikoa izanda, oinarri duena mugimendu baten jarduna etaesperientzia, bai eta patriarkatuaren atzaparkadek etakrisiari emandako irtenbide neoliberalak gurebizitzetan eragin dituzten ondorioei aurre egiten diendiskurtsoa ere. Eta, horrez gain, funtsezkoa izan daprozesu horretan, hasieratik, parte-hartzea, adostasuna,funtzionamendu horizontala eta M15ean ikasitakoaskotariko praktikak sustatu izana. Urrunetik datorrenmugimendua da, eta inoiz amore eman ez duena.

Greba ekonomikoa?

Feminismoarekin batera, protesta sozialerako moduberriak sortu dira. Beste une batzuetan bezala, agerianjarri ditu errealitatea azaltzeko erabiltzen direnkontzeptuen mugak, eta salatu egin ditu, ikuspegiandrozentrikoaren adierazle diren aldetik. Kasuhonetan, greba kontzeptuari beste esanahi bat emandio, emakumeen errealitateari egokituz. Hain zuzen,greba feministaren proposamenaren arrakasta harenizaera berritzaileari zor zaio: izan ere, kontzeptutradizionala, ekoizpenaren arloko laneko grebarena,gainditu du, eta gizartearen ugalketa-alderdietara etaemakumeek egiten dituzten zaintza-lanetara etaetxeko lanetara hedatu du. Horrela, greba terminoakbeste esanahi bat hartu du.

Greba feministak erronka garrantzitsua dakar. Izanere, M8tik aurrera, ezin izango da esan greba batorokorra denik, baldin eta ez badu aintzat hartzenzaintza-lanen arloa. Data horretatik aurrera,ekoizpenaren esparrura mugatzen den greba orogreba partziala izango da beti.

Honetan datza, hain zuzen ere, proposamen horrenindarra: gaitasuna izatea zaintza-lanen garrantziaerdigunean jartzeko, ekoizpenaren esparruko lanekinartikulatuz, eta prozesu ekonomiko beraren alderdigisa ulertuz.

Horrek guztiak ondorio praktikoak izan ditu, etaesperientzia honen bitartez sortutako erronkak Estatuangehiengoa duten sindikatuetara bideratu dira batik bat.CCOO eta UGTri buruz gain egin die grebarendinamikak: berandu iritsi izanagatik; bi orduko

Page 23: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

23

geldialdi batera mugatu izanagatik, eta mugimendufeministak 24 orduko greba egiteko egindako deialdiariez erantzuteagatik, afiliatu askok protestak egin arreneta beren desadostasuna agertu arren; zaintza-lanetakoeta kontsumoko greba ez babesteagatik; eta gizonek(soldatako langileen gehiengoa, eta lan-arloko grebatradizionaletako protagonistak) emakumeen grebabatean bete beharko luketen rolaren zehaztapen berribaterako ekarpenik ez egiteagatik.

Lan-arloko grebarako deialdia ordaindutako lana dutenemakume guztiei egin zitzaien, eta hasieran uste bainoaskoz ere emakume gehiagok erantzun zion. Eta lan-baldintzen prekarietatea dela-eta ezin izan zutenek grebaegin, parte hartzeko beste modu batzuk bilatu zituzten,zaintza-lanetako greba eginez eta aurretiko batzarretanparte hartuz. Beste batzuek gutxieneko zerbitzuak emanbehar zituzten. Kasuak askotarikoak izan ziren. Izan ere,greba horretan egoteko modu asko zeuden. Martxoaren8ko goizean Bilboko Udalaren aurrean bildutako milakaemakumek aho batez abestu zuten «Nik besteemakumeengatik, besteek nigatik». Irudi hori bolborabalitz bezala zabaldu zen, eta hunkigarria izan zenemakume guztiontzat, agerian jartzen baitzuendeialdiaren muina: emakume guztiok geunden greban.

Zaintza-lanen arloko grebari buruzkoak azaldu aurretik,historian zehar emakumeek beren lan-baldintzakhobetzeko egin dituzten greben aipamen labur bategingo dut, genealogia feministaren alderdi diren aldetik.Badira duela gutxi irabazitako greben adibideak;esaterako, Bizkaiko egoitzetako langileek egindakoa, etaBekhiako emakumeek Pontevedran egindakoa.

M8aren kontakizunera itzuliz, zaintza-lanen arlokogrebak pertsonen, familien eta bizilagunen historiatxikiak izan ditu abiapuntu, eta agerian jarri du zerhutsune uzten dugun emakumeok lan horiek egiteariuzten diogunean. Hala, «Manolo, cariño, limpia elculo al niño» bezalako adierazpenek baterakoerantzukizuna hartzen ez dutenen ordutegiak etaohiturak aldatzeko aldarrikapena dakarte.

Esperientzia asko daude berreskuratzeko. Esaterako,irtenbide komunitarioak pentsatzeko deia eginzenean, gizon-taldeek antolatutako zaintzaguneakezarri ziren auzoetan. Eta, horrela, zaintza-laneninguruko eztabaida are gehiago zabaldu zen, zenbaitalderditara: baterako erantzukizuna, zaintza-lanaketxean eta etxetik kanpo edo merkatuan egitendituztenen lan-baldintzak, baliabide publikoak, hiri-eredua eta zaintzarako kate globalak.

Baina greba feministaren proposamenak bestelakokonplexutasun bat ere sortu zuen. Izan ere, paradoxabat izan zitekeena elementu biziki interesgarriabihurtu zen: izaera ekonomiko argia zuen grebabaterako deia egin zen (lanera ez joatea, zaintza-lanikez egitea eta ez kontsumitzea), baina ez gurezapalkuntza dakarten alderdi ekonomikoarekinloturiko arrazoiengatik soilik, edota sistemakapitalistaren funtzionamenduarekin loturikoengatik.

Grebara eraman gintuzten arrazoiek zerikusia dute,halaber, gure gorputzekin, gure erabakitzekoeskubidearekin, identitate ez-normatiboen aitortzarekin,eta indarkeria matxistarik eta arrazakeriarik gabekobizitza askea izateko eskubidearekin. Eskubideindibidual horiek erreibindikatzen ditu feminismoak,justizia soziala lortze aldera, eta ulertzen du eskubidehorien urraketa lotuta dagoela gizarte-desberdintasunaren ardatza osatzen duten beste alderdibatzuekin, hala nola klasea, arraza, adina, migrazio-estatusa, genero-identitatea, gaitasunak eta aukerasexuala. Horrek guztiak baldintzatu egiten duemakumeok eskubide horiek bizitzeko, sentitzeko etaeskatzeko dugun modua, gizarte-hierarkia horietan zermailatan gauden.

Grebaren planteamenduak eta emandako erantzunakagerian jartzen dute, halaber, gure bizitzako ibilbideakulertzeko esperientziek eta subjektibitateek dutenesanahi politikoa, bai eta patriarkatuaren adierazpenakhautemateko eta bizitzeko moduek ere, eta, hortaz,haiei erantzuteko moduek. Eta horrek antidoto gisajoka dezake, izateko, sentitzeko eta amesteko moduuniforme eta zorrotz bat ezartzeko edozein saiorenaurrean.

Grebarako deialdia funtsatzen duten argudioak lotutadaude aurrez aipatutako alderdien artikulazioarekin,bai bidezko banaketarekin eta aitortzarekin loturikoelementuekin, bai sistema patriarkal, kapitalista,arrazista, heteronormatibo eta biozidari eusten diotenalderdi ekonomiko, ekologiko, kultural eta sozialekin;eta sistema horren kontra matxinatzen gara.

Artikulazio horretan datza M8ko mugimenduarenbitartez egindako proposamenaren indar eraldatzailea,eta nekez aurki daiteke horrelakorik beste mugimendueta eragile politiko batzuen diskurtsoetan. Hori agerianjartzen da haren manifestuan eta bideratu nahi duenagendan. Baina erronka nagusia ez da dibertsitateaimajinarioan edo diskurtsoetan soilik txertatzea, baiziketa, batez ere, politika zehatzetan eta agendan

Page 24: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

24

gauzatzea. Hala adierazi dute emakume gazteek,migratzaileek, arrazializatuek, lesbianek, transek etadibertsitate funtzionala dutenek. Izan ere, emakumeentratamendu abstraktu bat egiten bada, «haienesperientzia zehatzean sustraituta ez dagoena»,baztertzailea bihurtzen da, eta, beraz, antzua.

M8a aurrerapauso handia izan da feminismoaklehendik planteatzen zuen ildoa jorratze aldera,lehentasunezkotzat jotzen baitu komuna denaartikulatzea, dibertsitatea abiapuntu hartuta, bai etagure esperientziak mendetasunezko gizarte-egiturekineta desberdintasunezko gizarte-harremanekin erlaziona-tzea ere. Horri zor zaio, hein handi batean,planteamenduaren arrakasta eta grebaren jarraipena.Laugarren olatu feministaren bultzada da.

Horrez gain, feminismoak zehaztutako bide-orrian,beste batzuen teilatuetan ere jarri da patata (eta ezpilota): errotiko aldaketa ekonomiko eta sozialarenalde borrokatzen direnei ere dei egiten zaie, zentzukomun berri bat ahalbidetzeko.

Biharamuna

Bizi izan dugunak utzitako ajea alde batera utzita, uneada «eta orain zer» pentsatzeko eta mobilizazioarenarrakasta kudeatzeko. Mobilizazioak modu esplizituanegin du hurbiletik eragiten diguten alderdietanaldaketak bideratzeko eskakizuna: batetik, emakumeenbizitza bortizki baldintzatzen duten kultura-alderdietan,ideietan, jokabideetan eta jarreretan (indarkeriamatxistaren adierazpenen aurrean, hilketak nahizkaleko jazarpena izan, gizartean dagoenzigorgabetasuna da horren erakusle); eta bestetik,araudietan, legeetan, baliabideetan eta egituretan.

Hori, zalantzarik gabe, mobilizazioaren indarretako batda, eta agenda feministaren indarra ere izan beharkodu. Kalearen irakurketa horretan, agerian jartzen diramilaka modutan adierazitako, oihukatutako etaabestutako sentipenak, erreibindikazioak etaproposamenak. Eta agenda horrek, grebako agirietanjaso den bezala, zerikusia du premiazko alderdiekin etabegirada bestelako etorkizun baterantz bideratzearekin;ezin du ardatz hartu alderdi edo formulazio jakin bakarbat, dela gorputza, dela zaintza-lana, dela indarkeria-mota jakin bat; eta beharrezkoa da erredukzionismoak,ekonomikoak zein kulturalak, gainditzea.

Mobilizazioak aldaketarako eskakizun irmoa aldarrikatuzuen. Haren eraginak ageriko egiten ari dira jada:

emakume asko dira beren ezinegonari izena jarridiotenak, aurre egiten diotenak, eta aldaketa txiki zeinhandietarako urratsak ematen ari direnak, «pertsonaladena politikoa da» aldarrikapena bere eginez.Proposamen kolektiboak beste bizimodu bat du helburuemakumeentzat, gizarte- nahiz ekologia-ikuspegitikjasangarria izango dena; eta, horretarako, ezinbestekotzatjotzen du errotiko aldaketa, gizarte-eraldaketa sakon bat.

Mobilizazioaren indarrak dena mugiarazi du, baitaeskuindar neoliberalak ere. Hasieran, gaitzespenarenbidetik jo zuten, eta gero, beldurtzen, desmobilizatzeneta grebaren helmena mugatzen saiatu ziren. Baina ezinizan zuten. Oraindik ere saiatuko dira kontakizunaberen esparrura eramaten, bai eta feminista terminoaere, diskriminazioak sistemaren disfuntzio gisaaurkeztuz, eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren ikuspegirekin bat datozenerreibindikazioak sistemarentzat eramangarriak izandaitezkeen neurrian planteatuz, aldi bereandesberdintasunetan sakontzea eta onartezinak direnmailetaraino eramatea dakarten politika ekonomikoaketa sozialak nahiz askatasunen murrizketak sustatuz.

Bada feminismoaren zeharkakotasuna, bai eta harenesanahiagatiko lehia ere, gatazka hor baitago.Emakumeek premia jakin batzuk dituzte, eta horiekinterpretatzeko eta asetzeko bidean, aurrez aurredituzte politika patriarkalak, neoliberalak, arrazistak,heteropatriarkalak eta errepresiogileak. Badakigu zermuga dituen (gero eta handiagoak) sistemak,beharrezko baitu desberdintasunak egiturazkoakizatea, funtzionatu ahal izateko. Horregatik dasaihetsezina sistema kritikatzea.

Hasieran adierazi dudan moduan, M8 data historiko batda, eta, egun horretan, kaleetako emozio kolektiboagure erretinan grabatuta geratu zen. Amaitzeko, aipatubeharra daukat zer izan zen niretzat emakumeen taldehandi horretan parte hartzea; hilabete askotan zeharjardun genuen lanean, eta intentsitate handiz bizi izangenuen prozesu kolektibo hau. Lotura sendoak sortuziren gure artean, aniztasuna abiapuntu hartutaelkarrengandik ikasiz, elkarrekin uneak partekatuz,estualdietan nahiz barrealdietan, mezu goriak trukatuz,indargabetuta sentitzean elkarri lagunduz, eta une orogogotsu arituz, sormenez eta adimen kolektiboabaliatuta. Horrela, nahi dugun lekuraino irits gaitezke.Eta, noski, eskertze eta aitortzarik zintzoena eskaininahi diet greba feminista ikaragarri honen erronkaplanteatzeko 0 minututik adimen, ikuspegi politiko etaerabakimen aparta erakutsi zuten emakume guztiei. �

Page 25: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

25

1. Etxeko lanaren eta zainketen ikusezintasuna

Harrikoa egitea, erratza pasatzea, garbigailua jartzea,arropa esekitzea, haurrak eskolara eramatea, jasotzea,askaria ematea, amona ondo dagoela zaintzea,asteazkenean medikuarekin hitzordua duelagogoratzea, erosketen zerrenda pentsatzea, hilabukatu arte zer diru geratzen den kalkulatzea…

Egunero egiten ditugun jarduera horiek guztiek,itxuraz, ez dute aberastasunik sortzen, eta ez duteeraginik ekonomia errealean; dena den, lana dira:eguneroko ongizateari eusten laguntzen duena.Gainera, batez ere emakumeek egiten dituzten lanakdira. Hala ere, tradizionalki, ez da kontuan hartu datuestatistikoak sortzean. Inkestetan, familia-etxeko lanasailkatzeko, etxekoandrea edo bere zereginak jarriizan da, eta, oraindik ere, Biztanleria Aktiboarengaineko Inkestan, lan hori egun osoz egiten dutenpertsonak ez-aktibotzat hartzen jarraitzen dute.Horrenbestez, jarduera horiek lantzat ez hartzenjarraitzen da, ekonomiari egiten dion ekarpenaezkutatzen.

Gauzak horrela, mugimendu feministak aspalditikaldarrikatzen du familia-etxekoa lan bat dela. Eta,horrez gain, argi dago ekonomia kontzeptuagrezierako oikos-nomia hitzetatik datorrela; hau da,etxearen administrazio ona esan nahi du. Ikuspegihorretatik, familia-etxeko lanaren balioari buruzkoeztabaida piztu da, lan hori neurtzeko (hau da,kuantifikatzeko) merkataritza-esparruan egiten denlanarekin alderatzea. Helburua oso sinplea da:gizartean, ekonomian eta politikan ikusezina bihurtudena ikusgai egitea.

2. Ikusezin bihurtutako lana ikusgai eginez

Lana lan-jarduera bat baino zerbait gehiago delaulertzen badugu, beste lan batzuk badaudela onartuahal izango ditugu, eta lanaldiaren denborekinzerikusirik ez duten edo zerikusi txikia dute beste

denbora sozial batzuk ere badaudela. Esparruhorretan, denboraren erabilerei buruzko ikerketak osobaliagarriak izan dira eguneroko bizitzan araututa ezdauden arloak ikusgai egiteko, hala nola familia-etxekoa. Aldi berean, ekarpen handia egin duteikerketa horiek, arlo horretan dauden genero-desberdintasunak agerian jarri baitituzte. Ildohorretan, esan dezakegu Denboraren Erabilereiburuzko Inkestak funtsezko tresna bat direlafeminismoarentzat, datuen bidez haren erreklamazioasko adierazten baitituzte.

Inkesta horiek 1995az geroztik ugaritu ziren,Beijingeko Emakumeen Nazio Batuen Batzarrarenesparruan. Orduan, etxeko produkzioari buruzkosatelite-kontuak egitea gomendatu zitzaien herrialdekide guztiei. Helburua da gehienbat emakumeeketxetik egiten duten lana agerian uztea eta balioestea.Satelite-kontuak elikatzeko erabiltzen den lehengaiaDenboraren Erabilerei buruzko Inkestak dira. Hau da,inkesta horien bidez, familia-etxearen arloan emandakodenbora zenbatzen da, eta, ondoren, diru-balio batematen zaio. Horrela, satelite-kontuei esker, familia-etxeko lanak BPGan duen pisua kalkulatzeko aukeradago. Euskadin, adibidez, Eustat-Euskal EstatistikaErakundearen kalkuluen arabera, % 32,4 da pisu hori.

Ildo horretan, Eustat estatistika horiek egitenaitzindaria izan da nazioarte-mailan, aldian behindenboraren erabilerei buruzko inkesta bat egitekokonpromiso instituzionala hartu baitu, eta, satelite-kontuen bidez, etxeko produkzioaren diru-balioakalkulatzeko. Hala, 1993az geroztik, bost urteanbehin egiten ditu estatistika-eragiketa horiek. Azkenestatistika 2013an egin zuen, eta, orain, hurrengoa,2018koa, antolatzen ari da.

3. Denboraren Erabilerei Buruzko Inkestak:indarguneak eta mugak

Ikuspegi feminista batetik, esan daiteke DenborarenErabilerei buruzko Inkestak baliagarriak eta garran-

IKUSEZIN BIHURTUTAKO LANA (EZ IKUSEZINA) IKUSGAI EGINEZ: DENBORAREN ERABILEREI BURUZKO INKESTAK

Matxalen Legarreta Iza eta Marina Sagastizábal Emilio-Yus Euskal Herriko Unibertsitatea

Page 26: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

26

tzitsuak direla aho batez onartuta dagoela. Hala etaguztiz ere, egia da, halaber, zalantzak badaudela haienerabileraren inguruan, uste baita nagusien tresnek ezdutela balio lan horren konplexutasuna zehatz-mehatzadierazteko. Hori dela eta, beharrezkoa da inkestahoriek nola sortzen diren, nola funtzionatzen duteneta zer muga dituzten jakitea.

Denboraren Erabilerei buruzko Inkestak XX.mendearen hasieran sortu ziren, biztanle-talde jakinbaten eguneroko bizitzaren inguruko informazioalortzeko: irrati- eta telebista-kontsumoa aztertzeko,eguneroko aisia- eta kontsumo-ohiturak aztertzeko,bizi-baldintzak zehazteko, langabezian dagoenbiztanleriak denbora nola erabiltzen duen jakiteko…Beraz, inkesta horien jatorria ez dago aldarrikapenfeministetan. Ez da harritzekoa Espainian denborarenerabilerei buruz egindako lehen inkestetako RTVEkagindu izana.

Denboraren Erabilerei buruzko Inkestek batez bestekoegun batean egiten diren jarduerak zenbatzen ditu,magnitude gisa denbora (orduak eta minutuak) erabiliz.Denbora neurtzeko eta ulertzeko modu hori osohedatuta dago mendebaldeko gizarte garaikideetan.Hori dela eta, inkesta horien emaitzak errazak diraulertzen. Gainera, neurketa abstraktua da, metaketa(denborak gehitzea) eta konparazioa egiteko aukeraematen baitu. Hala ere, zenbait muga ere baditu.

Hona hemen muga nagusietako bat: ez dituzainketarekin bereziki lotutako alderdi subjektiboakislatzen. Lan hori beste pertsona batzuekikoharremanean eta elkarrekintzan oinarritzen da,zaintzen duen pertsonaren eta zaindutako pertsonarenartean. Harreman horretan, sentimenduak, emozioaketa agindu moralak nagusitzen dira, baina, sarritan,botere- eta zapalkuntza-harremanetan oinarritzen da.Ezin da hori guztia Denboraren Erabilerei buruzkoInkesten bidez adierazi.

Etxeko kudeaketarekin eta antolaketarekin lotutakoburuko lana ere ezin da inkesta horien bidez zenbatu:zereginak neurtzen dira, baina ez kezkak.Denborarenintentsitatea edo aldiberekotasuna ere kuantifikatzekozailak diren alderdiak dira, eta ohikoak dira familia-etxeetan: janaria prestatzea, garbigailuak noizamaituko zain, haurrei etxeko lanak egiten laguntzeneta irratia entzuten den bitartean.

Dena den, Denbora Aurrekontuen Inkestak tresnabaliagarriak dira feminismoarentzat, batik bat

emakumeek nagusiki familia-etxean egindako lanaikusgai jartzen, balioesten eta sozialki onartzenlagundu baitute.

4. Batez besteko egun bateko denbora-antolaketa

Eustaten Denbora Aurrekontuen Inkestaren datuekerakusten dutenez, batez besteko egun batean, honelabanatzen dugu gure eguneroko denbora: egunarenerdia (11 ordu eta 25 minutu) erabiltzen duguoinarrizko behar fisiologikoak asetzeko (lo egitea,jatea, garbitzea…); laurdena lanean ematen dugu, bailan ordainduan, bai familia-etxeko lanetan (5 ordu eta41 minutu); ia beste laurdena, aisialdian (5 ordu eta10 minutu); eta gainerakoa (ordu 1 eta 13 minutu),joan-etorriak egiteko.

Banaketa hori ez da euskal gizartearena soilik; izanere, Mendebaldeko gizarte garaikideetan, oso-osoantzekoa da. Alegia, industria-kapitalismoakeragindako bizimoduak oso errotuta daude; horrenarabera erabakitzen dugu gure eguneroko bizitza nolaantolatzen dugun eta gure denbora nola erabiltzendugun. Lanaldien ordutegiek zerikusi handia dute.Hala ere, ez dugu esan nahi testuinguru horietan bizigaren pertsona guztiok eguna antolatzeko modu horidugunik. Fikzio estatistiko bat da: datuetatik haragoexistitzen ez den egun bat.

Lehen hurbilketa horren ondorioz, funtsezko galderabat sortzen da: horrelakoa izan da beti?

Lehenago aipatu dugunez, Eustatek 1993tik 2013rabitarteko datuak ematen ditu denboraren erabilerariburuz. Beraz, azken hogei urteotan aldaketarik egonote den ikus daiteke. Datuek erakusten dute egunaantolatzeko dugun modua ez dela nabarmen aldatu;hala ere, orain lehen baino denbora gehiago ematendugu jarduera batzuetan, eta gutxiago beste batzuetan.Oro har, denbora gehiago ematen dugu beharfisiologikoak asetzeko, etxekoak zaintzeko, aisiaaktiboan jarduteko, kirola egiteko eta joan-etorriakegiteko. Eta jarduera hauetan ematen dugu denboragutxien: lan ordainduan eta prestakuntzan, etxekolanetan, aisia pasiboan (hedabideak, batez ere) etabizitza soziala.

Aldaketa horietako batzuek joera argia erakustendute: esaterako, denbora gehiago ematen dieguinformazioaren eta komunikazioaren teknologiei(aisia aktibotzat hartuak), eta etxeko pertsonen

Page 27: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

27

zainketei, baina gutxiago etxeko lanei. Beste aldaketabatzuk, ordea, unean-uneko ezaugarri sozialen etaekonomikoen mende daude, hala nola, lan-merkatuariematen diogun denborak: oparoaldi ekonomikoadagoenean, goranzko joera dute, eta, eta krisi-garaietan, berriz, beheranzkoa. Adibidez, aztertutakodenboraldi guztian, 2013an eman zitzaion denboragutxien jarduera horri gizarte-mailan.

5. Nola irauten du bizitzak?

Inkestek beste datu garrantzitsubat uzten dute agerian: lanordainduan eta familia-etxekolanean antzeko denbora ematendugu, hiru ordu inguru. Horrekkontra egin dezake gure senareneta gure esperientzia pertsonalarenkontra, Espainian lanaldiak zortziordukoak baitira eskuarki. Denaden, soldatapeko lanak astekoerritmo nabarmena du:asteburuetan, pertsona gehienekez dute lan ordainduan jarduten.Ez da biztanleria osoak egitenduen okupazio bat. Etxeko laneieta zainketei, ordea, eguneroematen zaie denbora, eta, horrezgain, ia biztanle guztiek jardutendute (10 pertsonatik 8).Horrenbestez, inkestetan aste egun guztiak etabiztanle guztiek hartzen direnez erreferentziatzat,agerian geratzen da lan-merkatuari ematen zaiondenbora ez dela nagusia gizarte-mailan, ez dela ezdiskurtso sozialetik ondorioztatzen den bezalakoa, ezekonomia neoliberalak nahi duen bezalakoa.

Hau da, merkatuak eta familiek proportzioberdintsuan ematen dituzte gizartearen beharreierantzuteko beharrezkoak diren ondasunak etazerbitzuak. Egoera ekonomikoaren arabera, balantzakalde batera edo bestera joko du: oparotasunean,merkatuaren denbora apur bat handiagoa da familia-etxekoa baino, eta, krisi-garaian, alderantziz.

Gainera, lan ordaindua eta familia-etxeko lana baterahartzen baditugu kontuan, eta 1993tik 2013rabitarteko aldiari erreparatuz (urte haiei buruzkodatuak baititugu), ohartuko gara emakumeek egunerobatez beste ordubete gehiago egiten dutela langizonek baino. Horrek esan nahi du astean gizonekbaino zazpi ordu gehiago egiten dutela lan: lanegun

bat. Hortaz, emakumeek hornitzendute gizartea iraupenerakobeharrezkoak diren ondasun etazerbitzuez, gizonek baino gehiago.Hau da, bereziki, emakumeeketxetik kanpo zein etxeanegindako lanari esker irauten dubizitzak. Horren ondorioz,gizonek baino denbora gutxiagodute aisiarako, bizitza sozialerakoeta joan-etorrietarako. Aisian,bizitza sozialean, norberarendenboran eta mugikortasuneandagoen desberdintasun horrenondorioz, emakumeen jardutekoahalmena murriztu egiten da, baieta haien ongizate fisiko etaemozionala ere.

Oro har, emakumeek gizonek bainodenbora gehiago ematen dutelanean, baina, horrez gain,emakumeek eta gizonek ez dutelanarekiko inplikazio bera.Emakumeek gizonek baino

denbora gehiago ematen dute familia-etxeko lanetan,eta gizonek, merkataritza- eta produkzio-lanean.Banaketa horrek bere horretan jarraitu zuen 1993tik2013ra bitartean, nahiz eta emakumeek eta gizonek lanbakoitzean ematen duten denbora aldatu egin den.Emakumeek ordu bat gutxiago ematen dute etxekolanetan eta zainketetan, eta ordu erdi gehiago lanordainduan, eta gizonek hiru ordu laurden gehiagofamilia-etxeko lanetan, eta ordubete gutxiago lanordainduan. Alabaina, desberdintasunek jarraitu egitendute. Gainera, genero-arrakala txikitu egin da, bilanetan emandako denborari dagokionez, baina lan-merkatuaren denboran gehiago etxeko lanen etazainketen denboran baino.

Grafiko honetan, aipatu ditugun datuak ageri dira:

Gainera, lan ordaindua etafamilia-etxeko lana baterahartzen baditugu kontuan, eta1993tik 2013ra bitartekoaldiari erreparatuz (urte haieiburuzko datuak baititugu),ohartuko gara emakumeekegunero batez beste ordubetegehiago egiten dutela langizonek baino. Horrek esannahi du astean gizonek bainozazpi ordu gehiago egitendutela lan: lanegun bat.Hortaz, emakumeek hornitzendute gizartea iraupenerakobeharrezkoak diren ondasuneta zerbitzuez, gizonek bainogehiago.

Page 28: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

28

Familia-etxearen esparruan, genero-desberdintasunakhandiagoak dira merkataritza- eta produkzio-esparrukoak baino. Etxeko lana eta zainketakemakumeen ardura dira oraindik ere. Eustatenkalkuluaren arabera, gizonek lan horren herena soilikegiten dute (% 33,3). Hala ere, bilakaera nabarmenaizan da, 1993an % 20,7 egiten baitzuten. Dena den,berdintasunaren aldeko aurrerapenari dagokionez,esan behar da emakumeek esparru horretan ematenduten denboraren beherakada handiagoa dela gizonekematen duten denboraren gorakada baino.

6. Genero-desberdintasunak

Denboraren erabileretan dauden desberdintasunakargi eta sintetikoki ikusteko, Marina Sagastizabal etaMarta Luxán EHUko irakasle proposatzen duteinkestetako datuak feminizazio-indizearen bidezaztertzea. Indize horrek emakumeek eta gizonekjarduera espezifiko batean ematen dituzten denborenarteko erlazioa adierazten du. Neurri hamartar bat da,eta honela interpretatzen da: feminizazio-indizea 1denean, emakumeek eta gizonek denbora bera ematendute jarduera berean; indizea 1 baino handiagoadenean, emakumeek denbora gehiago ematen dute;eta 1 baino txikiagoa denean, gizonek ematen dutedenbora gehiago. Feminizazio-indizeek genero-

desberdintasunak azpimarratzen dituzte, baina, horiez ezik, desberdintasun horien tamaina ere agerianuzten dute; horri esker, haren bilakaeraz ohartugaitezke.

Jarduera nagusien feminizazio-indizeei erreparatzenbadiegu, datuek erakusten dute familia-etxeareneremuan daudela desberdintasunik handiak. Hori delaeta, etxeko lanak eta zainketak denboraren erabilerenbidez lantzea ez da hutsala; izan ere, aukera ematendu arreta genero-desberdintasunen nukleo gogorreanjartzeko.

Dena den, datuek adierazten dute desberdintasunhorien bilakaera ez dela berdina izan etxeko laneaneta zainketetan. Etxeko lanari dagokionez, bilakaeraargia da: 1993an, emakumeek gizonek baino lau aldizdenbora gehiago ematen zuten esparru horretan, eta,2013an, bi aldiz gehiago. Berdintasunarenaldeko aurrerapena nabarmena da, baina baitadesberdintasunen iraunkortasuna ere.

Zainketei dagokienez, ordea, berdintasunaren aldekoaurrerapena ez da etxeko lanean bezain argia: 1993an,emakumeek gizonek baino 2,3 aldiz denbora gehiagoematen zuten jarduera horretan, eta, hogei urtegeroago, 1,7 aldiz gehiago. Hala ere, desberdintasunikhandienak 2008an erregistratu ziren; urte hartan,

1. grafikoa. Emakumeen eta gizonen arteko guztizko lan-kargaren banaketaren bilakaera

Iturria: egileek egina, Eustaten datuak (1993-2013) oinarri hartuta

7:12

6:00

4:43

1:23

4:03

1:49

4:00

2:02

4:01

2:16

3:44

1:50

1:15

3:45

1:24

3:39

1:22

3:41

1:38

3:34

1:58

2:44

4:48

3:36

2:24

1:12

0:00

1993 1998 2003 2008 2013 1993

Lan ordaindua eta prestakuntza Etxeko lana

1998 2003 2008 2013

GizkonakEmakumeak

Page 29: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

29

emakumeek gizonek baino 2,4 aldiz denbora gehiagoeman zuten zainketa-lanetan.

Lan ordainduarena eta prestakuntzarena dadesberdintasun esanguratsuak dituen beste esparrua.Gizonak dira protagonistak esparru horretan. 1993an,emakumeek gizonek baino denboraren erdia ematenzuten (feminizazio-indizea: 0,5), eta, 2013an, % 30gutxiago (feminizazio-indizea: 0,7).

Desberdintasunak txikiagoak dira aisiaren, bizitzasozialaren eta joan-etorrien arloetan. Jarduera horietan,feminizazio-indizeak 1etik hurbil daude, baina, oraindikere, gizonek emakumeek baino denbora gehiagoematen dute. Behar fisiologikoak asetzen emandakodenboran soilik dago berdintasuna; feminizazio-indizea1 da.

Grafiko honetan, atalean aipatu diren datuak ageridira:

2. grafikoa. Jarduera nagusien feminizazio-indizearen bilakaera

Iturria: egileek egina, Eustaten datuak (1993-2013) oinarri hartuta

7. Banaketa eta erantzunkidetasuna:arazo politiko bat

Ondorioz, Denboraren Erabilerei buruzko Inkestenmugak kontuan hartu behar badira ere, haietakodatuen analisiak agerian uzten du tresna erabilgarriaeta baliagarria dela feminismoarentzat. Familia-etxeko lana ikusgai egiten laguntzen dute, ekonomiaketa lanari buruzko estatistika tradizionalek ikusezinbihurtu ondoren. Horrenbestez, horrelako hurbilketakeginez, lan guztiak ikusgaiak eta aintzat hartuakizateko aukera handitu egiten da.

Hala eta guztiz ere, ezin da ahaztu, lan horiek aintzathartzeko, beharrezkoa dela lanaren sexu-banaketalehen mailako arazo politiko bat dela onartzea; horidela eta, agenda politikoetan sartu beharra dago.Bizitzaren iraunkortasuna biztanleria osoari dagokiongai bat da; ez da emakumeek musu-truk beren gainhartu behar duten betebeharra. Gauzak horrela,politikaren ardura da lanaren sexu-banaketairaunarazten duten desberdintasunak desagerraraztea,zeregin horien banaketan eta jardueran gizarte osoariparte harraraziz. Bizitza iraunarazten duten lanakikusgai egitea eta aintzat hartzea funtsezkoa da, bainahori bezain garrantzitsua da haien banaketa etaerantzunkidetasuna aldarrikatzea. �

0.0

Behar fisiologikoak Lan ordainduaeta prestakuntza

Etxeko lana Zainketak Aisiaeta bizitza soziala

Joan-etorriak

0.5

1.0

1.5

2.0

2.5

3.0

3.5

4.0

4.5

1.0 1.0 1.0

0.50.6

0.7

4.1

3.5

1.92.3

2.4

1.7

0.8 0.9 0.8 0.9 0.9

1993

1998

2003

2008

2013

0.9

Page 30: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

30

E konomiaren diziplinak, eskuarki, merkatuenazterketa izan du ikergai nagusi; hau da, diruaren

truke ematen diren ondasunak eta zerbitzuak, bai etabeste faktore batzuk ere, hala nola lana. Hain zuzen,merkatutik igarotzen ez dena ez-ekonomikotzat hartuizan da. Ikuspegi horretatik, etxeetan ekoitzitakoondasunak eta zerbitzuak ez dira ekoizpentzat hartu,eta ez dute interesik izan ekonomialarientzat.

Eta, hain zuzen ere, ekonomia feministaren betikokezka bat izan da historian zehar emakumeek egin izandituzten ordaindu gabeko etxeko lanak eta zaintza-lanakageriko egitea. Hau da, ekonomia feministak hausturadakar nagusi izan den ikuspegiarekiko: etxeek ezdakartela ekoizpenik, alegia. Lan horiek, baina,pertsonen bizi kalitateari begira funtsezkoak izateazgain, ezinbestekoak dira sistemaren eta hartakoeragileen funtzionamendurako ere. Zalantzarik gabe,esan daiteke enpresek onurak lortu dituztela lanhorietatik, eta merkatuek beren gain hartu beharkobalituzte zaintza horiek, enpresen emaitza ekonomikoakoso bestelakoak izango lirateke. Gainera, etxekoekoizpen hori ezkutatzearekin batera, merkatukoekoizpenen eta merkatukoak ez direnen arteko loturaketa fluxuak ere ikusezin bihurtu dira, eta horrek bideeman du merkatuak beren buruaz aski balira bezalaaurkezteko, baina ez da horrela.

Artikulu honetan, merkatutik igarotzen ez diren eta,beraz, merkatu-prezio bat ez duten lanen balorazioarihelduko diogu, ikuspegi monetariotik. Oso terminologiakonplexua ez erabiltzen saiatuko gara, horrek alderdibatzuk sinplifikatu beharra badakar ere. Gainera, gaiaoso zabala da, metodologiak, askotarikoak, eta datuak,ugariak, baina espazio mugatua dugu azalpenerako.Hori dela eta, zertzelada gutxi batzuk baino ez dituguaurkeztuko, erreferentziatzat Euskal AutonomiaErkidegoa hartuta. Izan ere, autonomia-erkidego horiaitzindaria izan da etxeko ekoizpenaren kontu sateliteenlanketan, eta bakarra da estatu osoan; gainera, modusistematikoan (bost urtean behin, 1993tik) lantzen ditu,eta hori Europako lurralde gutxi batzuetan baino ez duteegiten.

Zer dira kontu sateliteak?

Jarduera ekonomikoa neurtzeko adierazle konben-tzional garrantzitsuena Barne Produktu Gordina(BPGd) da; adierazle hori ekoizpenaren definizio estubatean oinarritzen da. Baina BPGd eta harenhazkundea, gobernuen helburu nagusia izateaz gain,gehien erabiltzen den ongizate-adierazlea ere bada (percapita BPGd). Hori dela-eta, oso garrantzitsua daongizate horretan eragiten duten ekoizpenak sartzeaadierazle horretan. Adierazle hori baliatzen daerreferentziatzat beste alderdi askotarako ere; hala,ekonomian gehien erabiltzen den izendatzailea da:adibidez, defizitaren eta zor publikoaren mugak BPGd-rekiko erlazioan ezartzen dira; ekonomia batenirekitasun-maila neurtzeko, esportazioak BPGd-rekinerlazionatzen dira; eta abar. Beraz, kasu honetantamainak garrantzia du, eta handia, gainera.

BPGd konstruktu sozial aldakorra da, eta, denborarenjoanean, aldatuz joan dira hartan sartzen direnekoizpenak. Horren adibide argiena 2014. urteanegindako aldaketa da, legez kontrako jarduerak sartzeaekarri zuena: prostituzioa, drogen ekoizpena etatrafikoa, eta tabakoaren eta edari alkoholdunenkontrabandoa. Estatistikako Institutu Nazionalak(INE), aldaketa horren arrazoia funtsatzeko,adierazten du nazioarteko araudiak berariaz ezartzenduela herrialdeko kontuetan jarduera ekonomikoguztia sartu behar dela, barnean hartuta legez kontrakojarduerak ere, betiere salbuetsita geratzen direlarikaldeetako batek bere borondatez parte hartzen ez duenjarduerak, hala nola lapurretak, edota pertsonentrafikoa, sexu-esplotaziorako helburuarekin.

Etxeko lanen balioespenari buruzko lehenengo lanakXX. mendearen lehen erdikoak dira, eta mendehorretako 60ko eta 70eko hamarkadetan, horriburuzko eztabaida luze eta mamitsua garatu zen.Gainera, nazioarteko foro jakin batzuek, mugimendufeministen presioak bultzatuta, zalantzarik gabe,etxeko ekoizpena herrialdeko kontabilitateansartzearen alde egin zuten. Hala egin zuen Nazio

ETXEKO LANAK ETA ZAINTZA-LANAK BPGd-n SARTZEA: KONTU SATELITEAK

Mertxe Larrañaga SarriegiEuskal Herriko Unibertsitate publikoa (EHU)

Page 31: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

31

Batuen Erakundeak, Emakumearen Eskubideeiburuzko txostenean (1985), Kopenhageko GizarteGarapenari buruzko Munduko Goi-bileran (1995) etaBeijingeko Emakumeari buruzko Nazio BatuenMunduko Laugarren Konferentzian (1995).

Geroago, 2009an, Stiglitz, Sen eta Fitoussik Garapenekonomikoaren eta gizarte-aurrerapenaren neurketariburuzko Batzordearen txostena landu zuten, ongizateaneurtzea xede izanik, eta txosten hori erreferentziabilakatu da helburu horri begira. Hartan onartzen da«etxeek beren kabuz ekoizten dituzten zerbitzu askoez direla kontuan hartzen sarreren eta ekoizpenarenadierazle ofizialetan, baina jarduera ekonomikoarenalderdi garrantzitsua direla». Horregatik, txostenhorretan adierazten da komeni dela alderdihoriei buruzko azterlan gehiago egitea, modusistematikoagoan.

Nazioarteko azterlan askotan egin da etxeko lanarenbalorazioa, baina ez da metodologia homogeneorikbaliatu, eta horren ondorioz, ezin izan diraalderaketak egin denboran eta espazioan. EuroparBatasunaren esparruan, gabezia hori gainditze aldera,Etxeko Ekoizpenaren Kontu Satelitea lantzekometodologia garatzeko proiektu bat sustatu zuenEurostatek, 1995etik 1998ra bitartean; FinlandiakoEstatistika Institutuak garatu zuen. Eta metodologiahori hartu da oinarri Euskadin.

Lehen adierazi dugun moduan kontabilitatearenondorioetarako etxeak batez ere kontsumo-unitateakbadira ere, etxeetako ekoizpen batzuk BPGd-nsartzen dira. Batik bat ekoizpen hauek dira: etxekolanak egiteko kontratatutako langileen ekoizpena(ordaindutako etxeko lanak eta zaintzak), etamerkatuaren muga igarotzen ez badute erekontabilizatzen diren bestelako ekoizpen batzuk(adibidez, norberaren kontsumorako nekazaritza-ekoizpena eta jabeen bizileku diren etxebizitzenalokairua). Beraz, beti onartu dira salbuespenak,merkatuaren arauak ezartzen duenetik harago.

Indarrean dagoen Europako Kontu Sistemak (SEC2010) nolabaiteko malgutasuna onartzen du, eta kontusatelite independenteak lantzea gomendatzen du,informazio-behar espezifikoak daudenean (adibidez,aztertu nahi denean zer-nolako eragina dutenherrialdeko ekonomian turismoak, osasun-zerbitzuetanegindako inbertsioek eta finantzaketak, ingurumenareneta ekonomiaren arteko elkarrekintzak, etxeetakoekoizpenak eta abar). Etxeko ekoizpenaren kontu

sateliteak barnean hartzen ditu bai BPGd-nkontabilizatzen den ekoizpena, bai gaur egun oraindikere Europako Kontu Sistematik (SEC) kanpo dagoena.

Nola egiten dira?

BPGd-n kontabilizatuta ez dagoena etxeetan egitendiren etxeko lan eta zaintza-lan ordaindu gabeakdirenez, lan horietan jarriko dugu arreta aurrerantzean.Historian zehar ikusezin bihurtu diren lan horienbalorazioa egiteko, ikuspegi monetariotik, hainbatmetodologia landu dira (bakoitzak bere indarrak etaahuleziak ditu), baina hemen, noski, ezinezkoa zaiguguztiak azaltzea eta, beraz, sinpleena eta gehienerabiltzen dena azalduko dugu. Metodo horretan,kostuen bidez egiten da ekoizpenaren balorazioa.Metodo hori bera erabiltzen da Kontu Nazionaletanadministrazio publikoaren eta irabazi asmorik gabekoerakundeen ekoizpena, merkatukoa ez dena,baloratzeko. Balorazio horretarako, faktore nagusialana (input) da. Merkatukoak ez diren lanen balorazioekonomikoa (eurotan) lortu ondoren, beste zenbaiteragiketa egiten dira, kontuan hartuta agregatu jakinbatzuk (zergak, diru-laguntzak, kapital finkoarenkontsumoa eta bitarteko kontsumoa), eta hala,merkatukoa ez den lanaren guztizko balioa edooutputa lortzen da.

1. taula: BPGd-n sartzen ez diren jarduerak, baina merkatukoa ez denetxeetako ekoizpenaren kontu satelitean sartzen direnak

� Janaria prestatzea

� Garbiketa

� Arropa

� Beste konponketa batzuk

� Erosketak-kudeaketak

� Erdiaisialdikoak

Etxeko lanak

� Haurren zaintza

� Jolasak eta heziketa

� Helduen zaintza

Zaintza-lanak

Boluntario-lana

Page 32: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

Zer esaten digute?

Azterlan gehienetan, 1.3. metodoa erabiltzea hobetsida, sinpleena delako agian, eta hori erabiltzen daEuskal Autonomia Erkidegoan ere. 1. grafikoan,Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) landutakomerkatukoa ez den ekoizpenaren kontu sateliteeiburuzko informazioa laburbildu dugu. Lehenik etabehin, ikusten da ordaindu gabeko etxeko lanen etazaintza-lanen balio monetarioa oso garrantzitsua dela(BPGd-ren % 32, 2013an). Bigarrenik, joerabeheranzkoa izan dela, eta 2008an heldu zela minimora

(BPGd-ren % 29), baina azken bost urteetan ia laupuntuko igoera izan dela. Honela azaltzen du hazkundehori Eustatek: «Etxeetako ekoizpenak izaerakontraziklikoa du, eta, hala, areagotu egiten da krisi-garaietan, baliabideak merkatu-ekonomiatik etxeetakoordaindu gabeko ekonomiara transferitzen baitira».Hirugarrenik, ikusten da ekoizpen horren zatirikhandiena (zehazki, % 67) emakumeei dagokiela, etahorrek agerian jartzen du lanaren sexuaren araberakobanaketak badirauela oraindik ere. Edonola ere, azken20 urteetan gizonen ekarpena ere areagotu egin da (12puntu), eta hori nahikoa ez bada ere, etxeetan aldaketakgertatzen ari direla adierazten du gertaera horrek.

32

Denbora erreproduktiboen neurketak zenbait arazosortzen ditu. Gutxi batzuk aipatuko ditugu hemen;esate baterako, lanen aldiberekotasunaren neurketa(nola neurtzen dira denborak zenbait gauza aldi bereanegiten direnean?). Horrekin lotuta dago zaintza-lana.Izan ere, oso zaila da denborak neurtzea, langile batekpertsona bat bere kargura duenean zaintzapasiboarekin batera beste jarduera batzuk egitendituenean. Beste arazo bat da etxean, merkatukolehiaren presiorik ez dagoenez, produktibitate-mailakoso desberdinak izan daitezkeela.

Denboraren alderdia zehaztu ondoren, merkatukoa ezden ekoizpena dirutan kontabilizatzeko, denborasoldatarekin biderkatu behar da. Zenbait metodo etasoldata daude; 2. taulan laburbildu ditugu gehienerabiltzen direnak.

1.1. Zerbitzu/lan bakoitza merkatukoespezialista baten soldatazbiderkatzea.

1.2. Zerbitzu/lan bakoitza etxekojardueretako espezialista batensoldataz biderkatzea.

1.3. Zerbitzu/lan guztiak horretarakokontratatzen den pertsona batensoldataz biderkatzea.

1. Ordezkapen-kostua

Etxeetan1 egiten diren jarduera guztiak ez diraekoizpentzat hartzen. Ekoizpen gisa kontabilizatukodirenak bereizteko, hirugarren pertsonaren irizpideaerabiltzen da. Margaret Reiden arabera, «jarduera batordaintzen zaion langile baten gain lagatzen bada,jarduera hori ekoizpen-jardueratzat hartu behar da…».Beraz, merkatu-irizpidea erabiltzen da, etxekoekoizpena identifikatzeko. Irizpidea xumea da, bainabadira mugan geratzen diren jarduerak ere(ibilbideak, norberaren garbitasuna…) Hurrengotaulan, Euskadiko Denbora Aurrekontuen Inkestanekoizpen-jardueratzat hartzen diren jarduerakzerrendatu dira. Ikus daitekeenez, badira jarduerabatzuk ageri ez direnak, ongizateari begiraezinbestekoak badira ere, ez baitira ekoizpen-jardueratzat hartzen, ageriko arrazoiengatik (lo egitea,aisialdiko jarduerak…)

2.1. zerbitzu/lan guztiak merkatuanegiten dituenak duen merkatukosoldataz biderkatzea.

Arazo bat sortzen du, berdin-berdinakdiren bi zerbitzuk oso baloraziodesberdinak izan bailitzakete.

Gainera, gizonen lanek baloraziohandiagoa izango lukete, haienmerkatuko soldatak handiagoak izanohi baitira.

2. Aukera-kostua

2. taula. Merkatukoa ez den etxeetako ekoizpena baloratzeko erabiltzendiren soldatak

1. Analisi-unitatea etxea da, eta, beraz, kanpoan geratzen diraegoitzetan, espetxeetan eta abarretan bizi diren pertsonekegiten dituzten lanak.

Page 33: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

33

Kontu sateliteen bidez, jarduera-multzoen araberakoanalisia egin daiteke, eta hartatik ondorioztatzen daekonomiaren ikuspegitik garrantzitsuena janariaprestatzea dela (merkatukoa ez den BPGd-ren % 43),eta horren ondoren, ostatu ematea (% 31), zaintza etaheziketa ematea (% 18) eta arropa eta beste batzukematea (% 8). Lau jarduera horietan, emakumeekekoitzitako zatia % 60 baino gehiago da. Emakumeeneta gizonen arteko aldeei dagokienez, 54,2 puntukoada arropa eta beste batzuk ematean; 37,6 puntukoa,zaintza eta heziketa ematean; 28,6koa, janariaematean; eta 24,8koa, ostatu ematean.

Eta amaitzeko…

Merkatukoak ez diren etxeetako ekoizpenen kontusateliteak lantzeak arazo eta zailtasun asko sortzen ditu,noski. Gaur egun, ariketa teoriko hutsa baino ez dahori. Dena den, baditu alderdi on batzuk: izan ere,emakumeekin aspalditik izandako zorra, beren ekarpenekonomikoa aitortzearena, kitatzeko modu bat da (ezosoa, noski). Beraz, historian zehar ezkutatu etagutxietsi diren lanak ageriko egiteko modu bat da, eta,zergatik ez, lan horiei prestigioa emateko modu bat erebai. Pentsa daiteke beti eta leku guztietan batez ereemakumeek egin dituzten lan horiek gizartean aitortzahandiagoa lortuko balute, hori lagungarria izangolitzatekeela lan horien banaketa ekitatez egitekogizonen eta emakumeen artean; eta ikusezin

bihurtutako lanen ekitatezko banaketa hori ezinbestekobaldintza da (ez dakigu nahikoa ote den) bestedesberdintasun ekonomiko batzuk ere ezerezteko.Nolanahi ere, gerta liteke sektore kontserbadoreekbalorizazio teoriko hori baliatzea, lanaren sexuarenaraberako banaketaren aldeko beren diskurtsoa etaargudioak sendotzeko: izan ere, emakumeen lana osobaliotsua denez, orain arte bezala lan horiek egitenjarraitu beharko luketela argudia lezakete. Kontu horiekbide ematen dute ekonomiaren funtzionamenduahobeto ezagutzeko, eta erabilgarriak izan daitezkepolitika ekonomikoa hobeto bideratzeko etaplanifikatzeko. Egia da, bestalde, fluxu monetariohoriek errealak balira, aldaketa ekonomiko garran-tzitsuak sortuko liratekeela: hala, soldatak eta prezioakaldatuko lirateke, eta, beraz, BPGd tradizionala erealdatu egingo litzateke.

Analisi teoriko hutsa den aldetik, ekoizpen hori sartzekojoera orokortuko balitz, ekonomien tamaina askohandituko litzateke, eta, beraz, baita ongizate materialglobala ere, baina horrek ez luke benetako aldaketarikekarriko emakumeen bizitzan. Aldaketa hori herrialdeguztietan egingo balitz, nazioarteko esparruan egitendiren alderaketak desberdinak izango lirateke, etaerrenta-desberdintasunak murriztuko lirateke. Izan ere,ziur asko, BPGd-ren gehikuntza portzentual handienaherrialde pobretuetan gertatuko litzateke, baina errentenarteko hurbilpen horrek ere ez luke benetako aldaketarikekarriko pertsonen bizitzan. �

1. grafikoa: Merkatukoa ez den ekoizpenaren balio monetarioa (BPGd-ren gain) eta haren banaketa sexuaren arabera, 1993-2013

Iturria: EustatBPGd BPGd ordaindu gabea Emakumeak/ ez merkatukoa Gizonak/ ez merkatukoa

1993 1998 2003 2008 2013 1993 2013

46.2 36.6 31 28.7 32.4 20.733.3

100 100 100 100 100

79.3

66.7

Page 34: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

34

Zergatik politika publikoak ez zaizkio neutroakgeneroari?

Azken hamarkadatan, zenbait estrategia abiatu diragenero-ikuspegitik aztertzeko funts edo diru publikoenerabilera, eta lan hori egiteko, aurrekontu publikoakikuspegi feministatik aztertzeko tresnak baliatu dira.Analisi edo azterketa horiek dira, hain justu, politikapublikoetan begirada feministari zehar-izaera ematekobaliabide zehatzenetako bat. Hala ere, oso motel eginda aurrera bide horretan, eta oztopo ugari aurkitu dirabidean. Bi hamarkada igaro dira Nazio BatuenErakundeak,1 Beijingen egindako bileran, ezinbestekoiritzi zionetik politika publikoetan oro har, etaaurrekontu publikoetan berariaz, genero-ikuspegiarenzeharkakotasuna txertatzeari. Orduz geroztik,eguneroko jardunean, ez da behar bezala egiten lan hori,edo, emakumezko autore askok esaten duten moduan,lausotu egiten da.

Behar bezalako lanketa egingo baldin bada, lehenurrats funtsezkoa da egiaztatzea politika publikoak ezzaizkiela neutroak genero-harremanei. Aurrekontuakgenero-ikuspegitik aztertzeko ekimenek erakutsi dute,ikuspegi horren zeharkakotasuna barneratzean, politikapubliko askotarikoak ez direla, egiaz, neutroak. Ekimenhoriek politika eraldatzeko asmoa dute, genero-ekitateabultzatzeko.

Hori horrela, genero-ikuspegidun aurrekontuek(hemendik aurrera, GIA esango diegu) urtekokontularitza-agiriak aztertzen dituzte, bainaaurrekontuen ziklo osoari begiratzen diote, politikarenplangintza egiten den unetik hasi eta hura ebaluatzenden unean amaituta; izan ere, plangintzak egiteko,betetzeko eta ebaluatzeko moduak dira aldaketarengiltzarri. Horrez gainera, honako alderdi hauekaztertzen dira: nola ikusarazten den genero-ekitateagobernuen helburuetan eta lehentasunetan, nolatxertatzen den genero-ekitateko politika lehentasunhorietan, eta zer eragin duen horrek politika publikoen

gauzapenean. Era berean, politika publikoen prozesueneta emaitzen berri izateko diagnostikoak etaadierazleak hartzen dira kontuan, halakorik egin ezeanhainbat zailtasun izaten baitira aurrekontu-zikloaanalizatzeko eta politiketan aldaketak egiteko. Hau da,politika publikoen eta politika horiei dagozkienprozesuen berrikuspen osoa egin behar da.

Jakin badakigu ez dela erraza politika publiko guztiengoitik beherako analisia egitea, administrazio publikoakegitura konplexuak direlako eta haiek eratzeko bideanoso gutxitan eman zaielako lehentasuna helburu horiekbetetzeari, baina, gure ustez, ezinbestean egin behar diraGIA analisiak genero-ikuspegiaren zehar lanketa egineta politika publikoak aldatu eta hobetzeko, eraldatze-prozesuaren urrats nahitaezkoak baitira.

Prozesua egoera askotan betetzekoa eta gero etazabalagoa da

Nazioarteko Moneta Funtsak 2016. urtean eman dituendatuen arabera, munduko 80 estatuk, hau da, NazioBatuen Erakundeko kide diren estatuen % 40 inguruk,abiatu du genero-ikuspegidun aurrekontuak osatzekoekimenen bat beren egitura administratiboarenmailaren batean (tokiko administrazioan, estatuan edomaila federalean). Aurreko hamarkadekin alderatuta,datuek goranzko joera adierazten dute eta ildo horrekizan du eraginik gurean, horrelako prozesuak abiatzekogero eta eskaera gehiago egiten baitituzteadministrazioek. Ez dago oraindik estatuan abian jarridiren prozesuen gaineko erregistro eguneraturik, bainaadministrazioek beraiek helarazitako informazioakadierazten digu gero eta agerikoa dela politikanikuspegi hori txertatu edo barneratzeko premia, baldineta genero-ekitatearen zeharkakotasuna bultzatu nahibaldin bada politika publikoetan.

Europar Batasunean, esaterako, genero-ikuspegiarenzeharkakotasunarekiko konpromisoa adierazi dazenbait deklaraziotan. Europako Batzordeak honakohau adierazi zuen 1996. urtean: «Berdintasuna

GENERO-IKUSPEGIDUN AURREKONTUAK: POLITIKA PUBLIKOEN EKITATEA LANTZEKO TRESNA EZINBESTEKOA

Yolanda Jubeto RuizEuskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU

1. Emakumeei buruzko IV. Nazioarteko Konferentzian.

Page 35: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

35

sustatzeko, ez da nahikoa estatistikak orekatzekohelburuari soilik erreparatzea: egiturazko aldaketaksustatu behar dira gurasoen roletan, familia-egituretan, erakundeen jardun-moduetan, lanaren etadenboraren antolamenduan eta pertsonen garapeneaneta burujabetzan, baina, horrez gainera, horretanjardun behar dute gizonek eta gizarte osoak,aurrerabidea sustatzeko modua eta demokraziaren etapluralismoaren adierazle batira» (COM (96)67final)2.Alde horretatik, genero-berdintasunaren printzipioapolitika eta jarduera guztietako fase guztietan etamodu sistematikoan barneratzeari esaten zaio genero-zeharkakotasuna.

Bi hamarkada igaro dira Europar Batasunakkomunikazio hori egin zienetik bere estatu-kideei,baina orduz geroztik abiatu diren ekimenek erakutsidute administrazio publikoek hainbat gauza ikasi behardituztela GIA horiek barneratzeko. Zehazki, ikastekoakdituzte estrategia honek genero-zeharkakotasunalantzeko darabiltzan oinarri kontzeptualak etazeharkakotasun hori barneratu edo txertatzekometodologia eta urrats nagusiak. Hala ere, hutsunehoriek hauteman izana baino kezkagarriagoa da ikusteahamar urte igaro direla emakumeen eta gizonen artekoberdintasunerako legea eman zela estatuan (autonomia-erkidego batzuek estatuko legea eman aurretik zutenberdintasunerako arauren bat) eta egiaztatzea, legeanahitaez betetzekoa den arren, ez direla haren artikulubatzuk aintzat hartzen eta inplementatzen.

Horren guztiaren jakitun izanda, GIA analisien osagainagusiak eta helburuak ulertzeko klabe batzuk emangoditugu orriotan, interesa duen orok jarduera praktikoenberri izan dezan eta egin diren prozesuak eta osatu direntxostenen edukiak ulertzen laguntzeko erreferentzia batizan dezan. Beti izan behar dugu gogoan 80kohamarkadaren erdialdean abiatu zirela, Australian, GIAanalisien lehen ekimenak, eta ezinbestekoa dela analisihoriek tokian tokiko egoeretara egokitzea, prozesuakberez baitira konplexuak eta askotarikoak. Prozesuakeraikitze- edo osatze-bidean dira, eta ondorioz, denboraeta borondate politiko irmoa behar dira eraldatze-proposamen aberasgarriak egiteko.

Finean, zer da genero-ikuspegidun aurrekontua?

Genero-ikuspegidun aurrekontuen bidez, administraziopublikoak bere gain hartzen du aurrekontuetako sailedo partiden prozesuak eta emaitzak emakumeen etagizonen aukera sozioekonomikoen gainean duteninpaktuaren edo eraginaren arabera aztertzekokonpromisoa, eta administrazio publiko horrenjarduera-eremu guztietara zabaltzen du langintza hori.Era berean, administrazio horrek berregituratu eginbehar ditu genero-berdintasuna iristeko bidean eraginkaltegarria duten diru-sarreren eta gastuen kontu-sailak.

Horrenbestez, administrazio publikoaren aurrekontuetangenero-ikuspegia barneratzearen helburua da aztertzeaea aurrekontuen sail edo partida batzuek komunitatekoemakumeengan eta gizonengan izan ditzaten eragindesberdinek handitu edo mantendu egiten ote dituztengaur egungo egoera diskriminatzaile jakin batzuk,emakumeok eta gizonok gizartean ditugun bizipen,egoera eta rol desberdinei begiratuta.

Hori horrela, politika publiko bakoitzarentzat urteroerabakitzen den aurrekontuaren jarraipena egin beharda, administrazioaren jardueraren azken helburuademokrazia errealaren xedean sakontzea izan dadin.Bide horretan, urratsak eman behar dira egun daudendiskriminazio sozioekonomikoak gainditzeko etaekitatezko harreman sozialak eraikitzeko. Horrenguztiaren abiapuntua, noski, emakumeen eta gizonenarteko eta generoen arteko ekitate ezinbestekoa izanbehar da.3

Europar Batasunean, Emakumeen eta GizonenAukera Berdintasunerako Aholku Batzordeak, 2008.urtean, genero-aurrekontuen zenbait bereizgarri etaaurrekontu horiek gobernu onari egiten dizkiotenekarpenak azaldu zituen: «Gobernu onaren agendakoosagai bat dira genero-aurrekontuak, eta horrela ikusibehar ditugu; izan ere, aurrekontu horien xedea dabaliabide publikoen erabilera fokuratu, efikaz etaefizienteagoa egitea da, emakumeen eta gizonenberdintasunerako hartu diren konpromiso politikoen

2. COM(96)67 final: Communication: «Incorporating equalopportunities for women and men into all Communitypolicies and activities».

3. Artikulu honetan, emakumeez eta gizonez hitz egingo dugumodu generikoan, baina bereziki nabarmendu nahi duguLGTBI kolektiboen egoera berariazkoa landu behar dela,horietako batzuk ez baitira sailkapen binario horrekinidentifikatzen. Hori horrela, gero eta agerikoa zaigu GIAanalisiek genero bakoitzerako neurri berariazkoak erabakibehar dituztela, jakina zaigun arren horrek erronka gehigarribat dakarkiela analisiei.

Page 36: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

36

harian. Funtsezkoa da hori horrela izatea erabakiakhartzeko maila politiko guztietan, bai tokian-tokian,bai nazioan, bai Europan, bai mundu osoan».

Lortu asmo dituen helburu hauek nabarmentzen ditugu

Genero-ikuspegidun analisien oinarrizko helburuetakobat da koherentzia handitzea administrazioekemakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeadierazten dituzten asmoen eta administrazio horiekberaiek egiten dituzten politika publikoen artean; izanere, analisiok bistaratu egiten dute baliabide publikoekzer ekarpen egiten duten emakumeen eta gizonenaukerak handitzeko, etaekitatezko ekarpenak egitekokomunitatearen ongizateari.

Zer egiten den ikastekoprozesua da analisia, etapolitikek epe ertain eta luzeanzer inpaktu dituzten jakitea etapolitika publikoen kalitateahobetzea ditu helburu, baterakohausnarketa-eremuak sortzenbaititu, politikek ekitateairisteko egiten dituztenekarpenen gainean. Esaterako,analisi horien bidez jakindaiteke jarduera publikoak zergizarte-kolektibori zuzentzenzaizkien, zer kolektibo uzten diren kanpoan eta zergatik;horrez gainera, politiken emaitzen jarraipen zehatzaegiten dute, eta egiten den politikaren erdira ekartzenditu herritarren beharrizanak eta eskubideak. Prozesuhorretan guztian, gainera, oso kontuan izaten diraemakumeok geure bizitzako zenbait eremutan berariazizaten ditugun rol berezituak eta zailtasunak. Horihorrela, berariaz lantzen dira diskriminazio-egoera batbaino gehiago bizi dituzten emakumeen egoerak, etahoriek gainditzeko bitartekoak jartzeko ahalegina egitenda, maskulinitate-eredu hegemonikoak atzean uzteko;izan ere, eredu hori oso kaltegarri zaizkie emakumeeieta gizonek beraiek ez dute eredu horiekikoidentifikaziorik sentitzen.

Komunitate bakoitzeko emakumeen eta gizonenegoera da analisiaren abiapuntua, haien bizitzarenalderdi eta etapa guztietan,4 eta, ondorioz, hobeto

ezagutu ditzakegu eta politikekin uztar ditzakegu gureetxeetan betetzen ditugun rol berezituak; izan ere,emakumeek egiten dituzte oraindik etxeko lanak etazaintza-lanak, gehien-gehienetan ez dute ordainikjasotzen lan horiengatik eta, lan horiengatik soldatabat jasotzen dutenean, baldintza prekarioetan egitendute lan. Denboren eta lanen banaketa sexual horrekmugatu eta baldintzatu egiten du emakume askokbeste gizarte-esparru batzuetan duten parte hartzea,hala nola jarduera sozio-politikoetan, lan-merkatuan,kirol-jardueretan, aisialdian edo arte-adierazpenetan;hori horrela, ezinbestekoa da, analisia egiten denean,emakumeen gizarte-klaseari buruzko datuekingurutzatzea gainerako datuak, eragin handia baitu

horrek emakumeen etagizonen portaera sozialean.

Analisi horiek egitean,hausnartu egiten da, politikenzehar-ikuspegia lantzen denbitartean, zer faktorek muga-tzen edo bultzatzen dituztengizonezkoen jokabide eran-tzukideak. Gure gizarteaazken hamarkadatan aldatzenari dela dirudi, baina faktoresozial batzuek –arau publikozenbaitek eta lan-arlokoaraudiek– oztopoak jartzendituzte gizonek eran-tzukidetasunez jardun dezaten

etxeko lanetan eta zaintza-lanetan, eta mugatu egindute zerbitzu publikoek erantzukidetasuna bultzatzekoegin dezaketen ekarpena eta eginkizun horiadministrazioaren egitekoen erdira ekartzea. Egoerahorren adierazle da politika sozialerako aurrekontu-sailak direla aurrekontu-murrizketen lehen xedea, eta,zehazki, gizonen eta emakumeen berdintasunerakopolitiketara bideratzen direnak, norberaren bizitza,familia eta lana bateratzeko eginkizun zailarierantzuteko bideratzen direnak, eta mendekotasun-egoera larrian dauden pertsonen zaintzarilaguntzekoak. Horrenbestez, funtsezkoa da aztertzeazer-nolako eragina duten politika publikoen aldaketekbizi ditugun garaiotan.

4. Eskura dagoen informazioak aukera ematen baldin badu etaaztertutako politikan pisuzkoa baldin bada, emakumeok eta

gizonok ditugun bereizgarri askotarikoak hartu behar dirakontuan.

Gure gizartea azken hamarkadatanaldatzen ari dela dirudi, baina faktoresozial batzuek –arau publikozenbaitek eta lan-arloko araudiek–oztopoak jartzen dituzte gizonekerantzukidetasunez jardun dezatenetxeko lanetan eta zaintza-lanetan,eta mugatu egin dute zerbitzupublikoek erantzukidetasunabultzatzeko egin dezaketen ekarpenaeta eginkizun hori administrazioarenegitekoen erdira ekartzea.

Page 37: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

37

Aldaketaren aldeko borondate politikoa behar da,epe laburrerako mugarik jarri gabe

Jakina da aldaketa-prozesu horiek guztiek baterahausnartzeko eta ikasteko denbora behar dutela, etadesikasi egin behar izaten direla egoeradiskriminatzaile jakin batzuk «naturaltzat» jotzendituzten balio-judizioak, ez baikara jabetzen egoerahoriek gizarteak berak eraikitakoak direla, etakaltegarri zaizkigula, bai banako pertsona garenaldetik, bai taldeetan elkartzen garen aldetik.Administrazio askok, ordea, ez du denbora horihartzen, eta inertzien arabera eta epe laburrak ezarritaegiten dute lan. Horren ondorioz, ez dute berenpolitiken emaitzen eta eraginen gaineko hausnarketaeta ebaluazio sakonik egiten. Analisi horiek egiteko,beraz, politika eta bere faseak ulertzeko beste modubat baliatu behar da, eta birplanteatu egin behar danola eta zer helburu errealekin betetzen ari garenabiatzen ditugun neurriak. Aztertzekoa da, era berean,nola ebaluatzen ditugun politikak eta parte-hartzekoprozesuetara zabaltzen ote ditugun, bide egokia baitahori gizarte-mugimenduek, eta, bereziki, mugimendufeministek egiten dituzten aldaketa-proposamenakbarneratzeko, patriarkatua eta hura indartzen dutengainerako menderakuntza-erlazioak –klasekoak,etnikakoak, sexu-orientaziokoak eta gainerakoak–gaindituko dituen gizarte bat eraikitzen saiatzenbaitira mugimendu horiek.

Hori guztia egiteko, beren egoera propiora egokitutakoberdintasun-planak izan behar dituzte administrazioek,plan horiek bitarteko baitira emakumeen kolektiboaskotarikoek gizonen kolektiboekiko bizi dituztenegiturazko desparekotasunen berri izateko,

desparekotasun horiei aurre egiteko neurriakinplementatzeko, eta maskulinitate hegemonikoakeraldatzeko; izan ere, bi eredu nagusietan egin behardira aldaketak, menderakuntzako eta sumisiokoharremanetan oinarritzen diren aldetik. Aurrekontuenprozesuetan genero-ikuspegia barneratzen hasikobaldin bada, ezinbestean hartu behar dira neurrihoriek, ez baita hura politiken lehen urratsa; aitzitik,berdintasunerako oinarri bat izan behar da aldezaurretik, prozesu konplexu honetan urrats sendoakemango baldin badira. Aurretiaz egindako urratshoriek erakutsiko dute berdintasuneko politikakzeregin publikoaren erdira ekartzeko borondatepolitikorik ba ote dagoen, ala bazter batera alboratzendiren, marketin-estrategiak egiteko, politikaren bidezekitatearen gainean eraikitako eraldaketa sozialabultzatu beharrean.

Epe ertainean, administrazioek ikuspegi inter-sekzionalarekin lan egiteko planteamendua egin behardute, aldaketek dakarten konplexutasunarekinohartuta, patriarkatuaren oinarrian diren bektoreakhartu behar baitira, heteronormatibitatetik hasi etagure gizarte-harremanen eraikuntzan gailentzen direnkolonialitatera eta arrazismora, horien zentzurikzabalenean.

Azkenik, nabarmendu nahi dugu genero-ikuspegitikegindako aurrekontu parte-hartzaileek ekarpenonuragarria egin dezaketela hausnarketa eta jarduneraldatzaile honetan, eta, horien harian, administraziopublikoek justizia soziala handitzeko tresnakerabiltzearen aldeko apustua egin dezakete,emakumeen eta gizonen arteko ekitatea zaindutapolitika publiko guztietan. �

Page 38: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

38

S ubversión Feminista de la Economía liburuairakurri ostean, Ekonomia Feminista ulertzen

hasteko funtsezko liburu bat dela esan daiteke, etaekonomia horrekin lotutakokontzeptuak eta planteatzendituen ideiak ulertzekoeskuliburutzat ere har daiteke.Azalpen argien bidez etaesparru akademikoan erabil-tzen den lexikoa gertukoeginez, Ekonomiari buruzkoikuspegi feminista hurbilagotikezagutarazten digu egileak,Amaia Pérez Orozcok. Behar-beharrezkoa den gogoeta bategiteko gonbita egiten duliburuak, eta, horrez gain, argierakusten du eraikitze-bideanden teoria bizia dela EkonomiaFeminista.

Liburuan, iceberg gisaagertzen da ekonomia, etairudi horren bidez azaltzen dugaur egungo sistema: zati batsoilik ikusi daiteke (zati«produktiboa»). Baina zergertatzen da icebergarengainerako zatiarekin? Ikustenez dena adierazten du, «produktiboa ez dena», hau da,erreprodukzioari dagokion zatia; hori gabe, ezinezkoaluke sistemak funtzionatzen jarraitzea.

Ikusten ez den zati horren barnean, bizitzari eustekobehar-beharrezkoak diren hainbat zeregin daude:etxearen zainketa, adingabeena, mendeko pertsonena;hau da, funtsezkoa den horixe, pertsonekin lotutadagoen oro. Zeregin horiek bete gabe, fabrikek etaenplegu-zentroek ezin izango lukete lanean jarraitu.Oso feminizatuta daude zeregin horiek. Beharrik ezduten eta zaintzan ardurarik ez duten subjektuentzatdago pentsatuta gaur egungo sistema, eta hori ez da

egia, pertsona guztiok dugulako norbait zaindubeharra edo zain gaitzaten beharra, uneren batean.Subjektu horiei forma emateko, subjektu zuri, burges,

ar, heldu eta heterosexualarenirudia erabili da, subjektuhorrentzat baitago pentsatutasistema: BBVAh irudia(blanco, burgués, varón,adulto, heterosexual), alegia.Boterea du pertsona horrek,eta baliabideak ditu, baina,kopuruz, ez da gehiengoa ere.

Etxeetako bizitzaren prekari-zazioaren gorakadaren uneakrisian kokatzen da; izan ere,krisi honen ondorioak arintzekoardura etxeetara lekualdatu da,modu indibidual eta isil batean.Hortik aurrera, OngizateEstatuaren zeregina erezalantzan jartzen da liburuan:krisiak Ongizate Estatuariekarritako murrizketen etaurritasunen ondorioz, ezbaianjarri da sistema horrenerabilgarritasuna, eta gogo-etarako gonbita egiten duegileak, liburua irakurtzen

duten pertsonek orain arte nagusi izan diren egiturahoriez pentsa dezaten; Ongizate Estatuaz galdetzen diobere buruari, eta galdetzen dio, halaber, emakumeentzatkonkista bat izan ote zen, edo langileen eta kapitalistenarteko itun bat, emakumea etxean baztertuta uzteko.Hori kontuan hartuta, zer egin daiteke hobetzeko,bidezkoagoa edo zuzenagoa izan dadin?

Zer proposamen egiten dira Ekonomia Feministatik?Ekonomiaren barneko joera horretatik, bizitzarigarapenaren ikuspegitik orain planteatuta dagoenbezala ezin eutsi zaiola erakutsi nahi du; zaintze-lanaagerian jarri nahi du; lanak sexuen arabera banatzearen

PÉREZ OROZCO, A., SUBVERSIÓN FEMINISTA DE LA ECONOMÍA, APORTES PARA UN DEBATE SOBRE ELCONFLICTO CAPITAL-VIDA, TRÁFICANTES DE SUEÑOS, MADRIL, 2014

Lucía Gómez GonzálezMugarik Gabeko Ekonomialariak

Merkatuen ikuspegitik, EstatuBatuetan zabor-hipotekak ezordaintzeagatik lehertu zen krisia, etabeste herrialde batzuei eragin zienhorrek. Horren ondorioz, funtspublikoak erabili behar izan zirenbankuen erreskaterako, eta doitze-neurriak ezarri beharra eragin zuenhorrek. Baina, bizitzareniraunkortasunaren ikuspegitikbegiratuta, krisi multidimentsionaladela hatzen da abiapuntutzat (krisiekologikoa, erreprodukzio sozialarenesparrukoa, zainketekin lotua), etakrisi finantzario hutsetik harago doa;krisi zibilizatorioa da, bizitza (gizabizitza eta bestelakoa) onuraekonomikoa sortzearen mende jarriizanak eragin duena.

GOMENDATUTAKO LIBURUA

Page 39: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

3939

kontra egin nahi du, eta zainketak erantzukizunkolektibo gisa onar daitezen defendatzen du, eta ezerantzukizun indibidual gisa.

Liburu honen bidez, krisiaren irakurketa feministaegiteko helburua planteatu da. Merkatuen ikuspegitik,Estatu Batuetan zabor-hipotekak ez ordaintzeagatiklehertu zen krisia, eta beste herrialde batzuei eraginzien horrek. Horren ondorioz, funts publikoak erabilibehar izan ziren bankuen erreskaterako, eta doitze-neurriak ezarri beharra eragin zuen horrek. Baina,bizitzaren iraunkortasunaren ikuspegitik begiratuta,krisi multidimentsionala dela hatzen da abiapuntutzat(krisi ekologikoa, erreprodukzio sozialaren esparrukoa,zainketekin lotua), eta krisi finantzario hutsetik haragodoa; krisi zibilizatorioa da, bizitza (giza bizitza etabestelakoa) onura ekonomikoa sortzearen mende jarriizanak eragin duena. Gako bat ematen du puntuhorretan: «hasierako une horri emandako erantzunpolitikoa kapital handien zor pribatuaren sozializazioaneta biztanleentzat bizi-arriskuak berriro pribatizatzeanoinarritu da».

Hortik abiatuta planteatu da garapen-eredua, eta,eredu horretan, kapitalari eman zaio lehentasunabizitzaren gainetik; gure bizitzak merkatuenfuntzionamenduari lotu dizkio. Garapen horretatikirteteko eta «nora goaz?» galdetzeko, irtenbide batbilatzera gonbidatzen gaitu. Gizabanako eta gizartegaren aldetik gero eta gehiago edukitzea nahi dugunpentsatu behar dugu, metatzearen logika horretanparte hartuz jarraitu nahi dugun.

Eta zer egin daiteke etxeetatik? Sistema neoliberalean,autosufizientzia zerbait desiragarri eta positibo gisaaurkeztu izan da; baina krisiak argi erakutsi du ezgarela izaki independenteak, elkarren beharra dugula,eta interkonexio bat dagoela. Onartu beharra dugugure bizitzan zaintzaile izango garela eta zain gaitzatenbehar izango dugula; eta ulertu beharra dugu unehonetan ezin izango dugula aurrera egin bakarrik;elkarren mendekoak garela, eta modu kolektibo bateanantolatu beharra dugula, une hauek arrakastazgainditzeko. Laburbilduz eta liburuan bertan jasotzendenez: «zainketek argi erakusten dute interdependen-tzian datzan errealitate bat dela bizitza». Eta zainketenlan hori guztia agerian jarri behar da. Gaur egun,zaintze-lana merkaturatu du sistemak, eta sexuaren

araberako lan-banaketa sakonagoa eragin du: kanporaatera da zaintze-lana, ordaindu egiten da lan horrentruke, eta zainketen lan hori emakumeek egiten dutegehien-gehienean. Zainketen kate globalen kontzeptuatxertatu da puntu horretan, eta, kate horien bidez,zainketen ardura emakumeen artera transferitu da,gizarte-hierarkiak oinarri hartuta. Zereginak besteenesku uzteko ahalmen gutxiena dutenen gainera doazzaintze-lanak horrela. Sektore horren egoera prekarioaerantsi behar zaio horri guzti horri.

Bi noranzkoetan zainketak guri dagozkigun etaegokituko zaizkigun lantzat hartuta, eta hori bakarkaezin dela egin ulertuta, bizitza erdigunean jartzeaizan behar dugu xede, kapitalak gaina har diezaionutzi gabe; horrela, bizitza iraunkorra izan dadinlortuko dugu, iraunkortasunaren kontzeptu horihartuta, egileak dioenez, bizitzea merezi dutenbizitzak ahalbidetuko dituzten baldintzei eustekobidetzat.

Bizitzea merezi duten bizitzen kontzeptu hori behineta berriro aipatzen da liburuan, eta, horrela,irakurleak bere pentsamenduan txertatzen du pixkana;gogoeta sakona eginaraziko zaigu horrela: bizitzeamerezi duen bizitza da nirea?

Planteamendu ekofeminista ere txertatzen du liburuak:beheratu, gutxiagorekin bizi, metatzearen logikanagusitzen den espazioak murriztu. Egiaz behar dugudaukagun guztia, inguruan dugun guztia? Naturatikbereiz bizi gara. Estatuak, Merkatuak eta Etxeekosatzen duten triadaren aurrean beste aukera batizateko, lekua egiten dio Ekonomia Solidarioari,Herrikoiari…, beste kudeaketa modu batzukaztertzeko. Aukeratzen dena aukeratzen dela ere,beldurra gaindi dezagun desobeditzeko gonbita egitendigu liburuak. Eta, gainera, modu bateratuan egin behardugu hori. Ez gaude bakarrik, eta solidaritatez jokatubehar dugu gure artean.

Bukatzeko, hona hemen liburuko esaldi bat: «Zainditzaten behar ez duten eta besteak zaindu beharrikez duten subjektuentzat dago pentsatuta sistemasozioekonomikoa». Hauxe erants dakioke horri: horiirreala denez, alda dezagun, eta egokitu dezagunguztion errealitatera, planeta finitu baten gaitasunakere kontuan hartuta. �

Page 40: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

Agenjo A., Molero R., Bullejos, A. y Martínez, C. (coords.)(2016), «Economía feminista», incluido en Hacia unaeconomía más justa. Manual de corrientes económicasheterodoxas, Economistas sin Fronteras, Madrid.

Carrasco, C., Borderías, C. y Torns, T. (eds.) (2011), El tra-bajo de cuidados. Historia, teoría y política, Los Librosde la Catarata, Madrid.

Castro, C. (2017), Políticas para la igualdad. Permisos pornacimiento y transformación de roles de género, LosLibros de la Catarata, Madrid.

—(2018), Aportaciones feministas al debate sobre la or-ganización social de los cuidados, «¿Qué hacer conlos cuidados?», Viento Sur n.º 156.

Durán, M. Á. (2012), El trabajo no remunerado en la eco-nomía global, Fundación BBVA, Bilbao.

Elson, D. (2002), «International Financial Architecture: AView from the Kitchen», Politica Femina, primavera.

Fraser, N. (2015), Fortunas del feminismo, Traficantes deSueños, Madrid.

Gil, M. (2018), Los presupuestos con perspectiva de géneroen el Estado español, en Quaderns Feministes, Tirantlo Blanch, Valencia.

Jubeto, Y. (2017), «El análisis presupuestario con enfoquede género: un instrumento feminista clave para avanzaren la equidad socioeconómica», Revista Vasca de Eco-nomia, Ekonomiaz, 91, dedicada a la Economía femi-nista: enfoques y propuestas.

Villota, P. (coord.) (2000), La política económica desdeuna perspectiva de género. La individualización de losderechos sociales y fiscales en la Unión Europea,Alianza, Madrid.

GEHIAGO JAKITEKO

40

Page 41: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

MgE DOSIERRAK

1. dosierra: «Nuevos tiempos para la cooperación internacional para el desarrollo», 2011ko apirila.

2. dosierra: «¿Cambiar el mundo desde el consumo?»,2011ko uztaila.

3. dosierra: «Sombras en las microfinanzas», 2011ko urria.

4. dosierra: «La RSE ante la crisis», 2012ko urtarrila.

5. dosierra: «La cooperación al desarrollo en tiempos de crisis.Nuevos actores, nuevos objetivos», 2012ko apirila.

6. dosierra: «Crisis, indignación ciudadana y movimientos sociales», 2012ko uztaila.

7. dosierra: «¿Otra política económica es posible?», 2012ko urria.

8. dosierra: «Banca ética ¿es posible?», 2013ko urtarrila.

9. dosierra: «Desigualdad y ruptura de la cohesión social», 2013ko apirila.

10. dosierra: «Seguridad alimentaria: Derecho y necesidad», 2013ko uztaila.

11. dosierra: «La agenda de desarrollo post-2015:¿Más de lo mismo o el principio de la transición?», 2013ko urria.

12. dosierra: «Economía en colaboración», 2014ko urtarrila.

13. dosierra: «Otra economía está en marcha», 2014ko udaberria.

14. dosierra: «RSC: Para superar la retórica», 2014ko uda.

15. dosierra: «La enseñanza de la economía», 2014ko udazkena.

16. dosierra: «El procomún y los bienes comunes», 2015eko negua.

17. dosierra: «Financiación del desarrollo y Agenda Post-2015», 2015eko udaberria.

18. dosierra: «II Jornadas Otra Economía está en marcha», 2015eko uda.

19. dosierra: «Las exclusiones sociales», 2015eko udazkena.

20. dosierra: «Fiscalidad: eficiencia y equidad», 2016ko negua.

21. dosierra: «Recordando a José Luis Sampedro», 2016ko udaberria.

22. dosierra: «Otra economia está en marcha III», 2016ko uda.

23. dosierra: «El buen vivir como paradigma societal alternativo», 2016ko udazkena.

24. dosierra: «La energía. Retos y problemas», 2017ko negua.

25. dosierra: «Genero-ikuspegia ekonomia sozial eta solidarioan:ekonomia feministaren ekarpenak», 2017ko udaberria.

26. dosierra: «Gure gizarte- eta ekonomia-ereduari buruz berriro pentsatzen», 2017ko uda.

27. dosierra: «Inpaktuko Inbertsioa», 2017ko udazkena.

28. dosierra: «Globalizazioaren gobernua», 2018ko negua.

http://ecosfron.org/publicaciones/

Page 42: EKONOMIA FEMINISTA: IKUSEZINA IKUSGAI EGITEN · 4 Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako

Mugarik gabeko Ekonomialariakc/ Gaztambide, 50(sarrera SETEMen lokaletik barrena)28015 • MadrilTlf.: 91 549 72 [email protected]

MgE Dosierrak29 zk., 2018ko udaberria

Argitalpenean lagundu duten erakundeak: