Zer da afasia · eta sentimenduak adierazi ere. Solasaldi batean, komunikabide-liburu batekin nozio...

4
Zer da afasia ? Basque Seguraski duela guti ezagutu duzu afasia eta hori lehenbiziko aldian. Afasiak galdera batzuk sortzen ditu hala nola : zer den ? Nola gertatzen den ? Beste arazoak agertzen ote diren ? Zer da afasia ? Denok erabiltzen dugu hizkuntza. Mintzatzea, hitz egokiak erabiltzea, ulertzea, irakurtzea, idaztea eta keinuen egitea hizkuntzaren osagaiak dira. Burmuineko lesio baten ondorioz, hizkuntzaren osagai bat ala bestea kaltetua denean, afasia dela diogu. Afasiak (a-=gabe ; phasia=mintzatu) erran nahi du gaisoak ezin duela nahi duena adierazi hizkuntzaren bidez. Afasiaz gain, paralisiak ere agertu daitezke, bai eta ondoko punduei loturiko arazoak : - ekintza konzienteak - ingurumenaren perzepzioa - konzentrazioa, erabakien hartzea eta memoria. Pertsona afasiadunei bi gauza batera egitea ezinezkoa zaie. Askori gertatu zaigu atzerrian izatea oporretan eta argiki mintzatu ezin izana, edo besteek erraten dutena ez ulertzea. Gure herrian berean ere gertatzen zaigu, adibidez medikuen solasa ez beti ulertzea. Hizkuntza ongi menperatzen ez dugun herrietan, gure komunikatzeko ahalbideak murriztuak dira, eta ez gara beti heltzen jan nahi genuena platerrean edukitzera. Pertsona afasiadunek egun guziz bizi dituzte halako egoerak. Afasia hizkuntzaren disfuntzio bat da. Afasiadunak ez dira denak berdinak. Afasia mota ainitz daude. Afasiaren grabitatea burmuineko lesioaren zabalera eta kokapenaren araberakoa da, bai eta gaisoaren lehengo hizkuntza-gaitasunaren eta bakoitzaren izarearen araberakoa. Batzuek hizkuntza oso ongi ulertzen dute bainan hitz zuzenak aurkitzeko edo esaldiak egiteko zailtasunak dituzte. Besteak berriz, asko mintzatzen dira bainan erraten dutena ulertezina ala ulergaitza da, eta hizkuntza ulertzeko arazoak erakusten dituzte ere. Afasiadunen hizkuntza gaitasuna bi mutur hauen artean nonbait kokatzen da. Bainan adi egon: gehienek adimen-gaitasun ona dute ! Hizkuntza espontaneoa ia beti berreskuratzen da. Hala ere, berreskuratze prozesua gutitan- edo inoiz ez- da osoa. Bainan ariketen bidez eta indarrarekin hobetzeak posible dira.

Transcript of Zer da afasia · eta sentimenduak adierazi ere. Solasaldi batean, komunikabide-liburu batekin nozio...

Page 1: Zer da afasia · eta sentimenduak adierazi ere. Solasaldi batean, komunikabide-liburu batekin nozio garrantzitsuak elgarrekin bilatu ditzakezue. Ez ahantzi paperra eta idaztekoa eskupean

Zer da afasia ?Basque

Seguraski duela guti ezagutu duzu afasia eta hori lehenbiziko aldian. Afasiak galdera batzuk sortzen ditu hala nola : zer den ? Nola gertatzen den ? Beste arazoak agertzen ote diren ?

Zer da afasia ?

Denok erabiltzen dugu hizkuntza. Mintzatzea, hitz egokiak erabiltzea, ulertzea, irakurtzea, idaztea eta keinuen egitea hizkuntzaren osagaiak dira. Burmuineko lesio baten ondorioz, hizkuntzaren osagai bat ala bestea kaltetua denean, afasia dela diogu. Afasiak (a-=gabe ; phasia=mintzatu) erran nahi du gaisoak ezin duela nahi duena adierazi hizkuntzaren bidez. Afasiaz gain, paralisiak ere agertu daitezke, bai eta ondoko punduei loturiko arazoak : - ekintza konzienteak- ingurumenaren perzepzioa- konzentrazioa, erabakien hartzea eta memoria. Pertsona

afasiadunei bi gauza batera egitea ezinezkoa zaie.

Askori gertatu zaigu atzerrian izatea oporretan eta argiki mintzatu ezin izana, edo besteek erraten dutena ez ulertzea. Gure herrian berean ere gertatzen zaigu, adibidez medikuen solasa ez beti ulertzea. Hizkuntza ongi menperatzen ez dugun herrietan, gure komunikatzeko ahalbideak murriztuak dira, eta ez gara beti heltzen jan nahi genuena platerrean edukitzera. Pertsona afasiadunek egun guziz bizi dituzte halako egoerak. Afasia hizkuntzaren disfuntzio bat da. Afasiadunak ez dira denak berdinak. Afasia mota ainitz daude. Afasiaren grabitatea burmuineko lesioaren zabalera eta kokapenaren araberakoa da, bai eta gaisoaren lehengo hizkuntza-gaitasunaren eta bakoitzaren izarearen araberakoa. Batzuek hizkuntza oso ongi ulertzen dute bainan hitz zuzenak aurkitzeko edo esaldiak egiteko zailtasunak dituzte. Besteak berriz, asko mintzatzen dira bainan erraten dutena ulertezina ala ulergaitza da, eta hizkuntza ulertzeko arazoak erakusten dituzte ere. Afasiadunen hizkuntza gaitasuna bi mutur hauen artean nonbait kokatzen da. Bainan adi egon: gehienek adimen-gaitasun ona dute ! Hizkuntza espontaneoa ia beti berreskuratzen da. Hala ere, berreskuratze prozesua gutitan- edo inoiz ez- da osoa. Bainan ariketen bidez eta indarrarekin hobetzeak posible dira.

Page 2: Zer da afasia · eta sentimenduak adierazi ere. Solasaldi batean, komunikabide-liburu batekin nozio garrantzitsuak elgarrekin bilatu ditzakezue. Ez ahantzi paperra eta idaztekoa eskupean

Nola gertatzen da afasia?

Afasia burmuineko lesio baten ondorioz gertatzen da. Lesioa gehienetan odol-hodien aldaketa batengatik agertzen da. Aldaketa hori “apoplexia”, “burmuineko odol-jarioa”, edo “infartua” deitzen da. Medikuen hitzetan, “IZB”: Istripu Zerebro Baskularra erraten da. Afasiaren beste iturri batzuk ere badaude, adibidez, traumatismoa (burmuina kolpatzea auto istripu batean) edo burmuineko tumore bat. Gure burmuinak oxigenoa eta glukosa behar ditu funtzionatzeko. IZB edo beste arazoin batengatik burmuineko odolaren zirkulazioa gaizki doalarik, orduan zelulak hiltzen dira. Funtzio zehatz bat duten parte ezberdinek osatzen dute burmuina. Hizkuntzarako erabiltzen diren parteak, pertsona gehienentzat, burmuineko ezker aldean kokatuak dira. Burmuineko lesio batek hizkuntzarako parteak ukitzen baditu, orduan afasia dela diogu.

Zein dira afasiarekin batera agertzen diren beste arazoak?

Gutitan gertatzen da pertsona bat afasiaz bakarrik sofritzea. Askotan burmuineko beste parteak ere kaltetuak dira. Arazo gehigarriak dira, adibidez: - gorputzaren alde baten paralisia (hemiplegia, hemi: erdi eta plegia:

paralisia). Afasiadunek, gehienetan gorputzaren eskuinaldeko paralisia bat erakusten dute.

- gorputzaren alde batetik ez ikustea (hemianopsia: hemi=erdi; a: gabe; opsia:ikusmena). Gehienek paralisia duten aldetik ez dute ikusten gorputzaren alde onetik ikusmen ona dutelarik.

- eguneroko ekintzen egiten ez gehiago jakitea (apraxia, a:gabe; praxein: ekin.) Janztea, jatea, edo edatea bezalako ekintza sinpleak ez dituzte konzienteki egiten ahal. Adibidez, apraxiaz sofritzen duen pertsona bati kandela bat itzaltzeko eskatzen badiozu, ez daki nola egin (ekintza konzientea); bainan supizteko bat eskuen artean erretzen ari bazaio, orduan automatikoki itzaliko du.

- jateko, edateko eta iresteko arazoak (dysphagia, dys-: gaizki eta phagein: jan.) Burmuineko lesio baten ondorioz, irensteko erabiltzen diren muskuluak paralisatu daitezke, sentikorrak bihurtu, edo alderantziz, sendigaitzak. Horregatik jatea edo edatea zaila bihurtzen da. Masailaren parte bat paralisatzen denean, gerta daiteke listua ahotik ohargabean ateratzea.

- memoriako arazoak. Hizkuntza oso garrantzitsua da informazioaren memorizatze prozesurako. Hizkuntzaren arazoak badaudelarik, memoria askotan txarragoa da. Afasiadunentzat lagungarri izan daiteke entzundakoa idaztea gako-hitzak erabiliz, informazioa memorizatzeko.

- erreakzio ezberdinak. Batzutan, IZB bat izan ondotik, ezberdinki erreakzionatzen dute gaisoek. Adibidez gerta daiteke pertsonek gehiago irri egitea edo negar egitea. Emozioen kontrolatzea zailagoa zaie. Irri edo negar egiten gelditzeko zailtasunak izan ditzakete ere bai.

- epilepsia. Burmuina lesio batetik sendatzen ari denean, orbain bat (=zikatriz) osatzen da. Orbain horrek zirkuitulaburra eragin dezake burmuinean eta orduan, gorputzari dardara eragiten dio. Gaisoak arnasa hartzeko zailtasun handiak erakusten ditu; batzutan kontzientzia galtzen

Page 3: Zer da afasia · eta sentimenduak adierazi ere. Solasaldi batean, komunikabide-liburu batekin nozio garrantzitsuak elgarrekin bilatu ditzakezue. Ez ahantzi paperra eta idaztekoa eskupean

du. Krisi epileptikoak minuta batzu baizik irauten ez badu ere, familiari emandako eta gaisoak jasandako beldurra oso handia da.

Seguraski gaineko zerrenda ez da osoa. Afasia eta honekin batera agertzen diren arazoak ezberdinak dira gaiso bakoitzarentzat. Gainean aipatutako arazoak gerta daitezke bainan ez dira automatikoak.

Nola tratatu afasia?

Afasiadun askok egonaldi bat egin dute ospitalean burmuineko lesio batengatik. Ospitaletik ateratzen direnean, tratamendu bat behar dute. Ez da beti erraz laguntzaren bila nora joan jakitea. Orduan komeni da medikuari eskatzea. Afasiaren tratamendua ia beti logopeda baten bidez egiten da. Normalean, afasiaz sofritzen duen edozeinek logopedarengana jo dezake. Tratamenduaren iraupena luzea da eta hizkuntza berreskuratzearekin bukatzen da.

Nolako jarrera izan afasiadun batekin?

Komunikatzeko aholkuak.

Afasiak gaisoaren ulermeneko edo mintzameneko gaitasuna aldatzen du.Hala eta guziz ere, ingurukoek afasiadunarekin komunikatu dezakete, kalteturik ez dauden komunikabideak ahal bezainbat erabiliz. Afasia zorrotz bat dutenak, esaldien hitz nagusiak edo gako-hitzak ulertzeko gai baizik ez dira. Beraz, gaizki-ulertzeak izan daitezke, gako-hitzetatik ateratako informazioa ez baita beti nahikoa mezu osoa ulertzeko. Batzutan guk eta afasiadunak elkar ulertu dugula uste badugu ere, geroagoko erreakzio batek alderantzizkoa frogatu dezake.

Afasiadun bati zerbait erran nahi badiozu:

- Lehenik, solas egiteko denbora hartu ezazu. Eseri zaitez lasaiki, eta begiekiko harremana sortu ezazu.

- Elkarrizketaren denboran gaisoarekiko harremana galtzen baduzu, orduan zerbait sinple kondatu ezazu zure buruari buruz adibidez, eta gero galdera batzuk egin itzazu (erantzuna aintzinetik baldin badakizu bakarrik).

- Hitz egin polliki, esaldi laburrak eginez eta esaldiaren hitz garrantzitsuenak argiki erranez.

- Hitz garrantzitsuenak idatzi itzazu. Mezua errepika ezazu eta idatzitakoa gaisoari emaiozu.Horrela, tresna mnesikoa eta komunikabide bat bezala erabili dezake.

- Gaisoa lagundu ezazu bere arazoen adieraztera, keinuak erabiltzen, marrazkiak egiten edo idazteko gai bada, idazten utziz. Komeni da hiztegiak edo mintzatzeko metodo-liburuak elgarrekin begiratzea ere bai.

Page 4: Zer da afasia · eta sentimenduak adierazi ere. Solasaldi batean, komunikabide-liburu batekin nozio garrantzitsuak elgarrekin bilatu ditzakezue. Ez ahantzi paperra eta idaztekoa eskupean

Afasiadun batek zerbait erran nahi badizu:

Lehenik, argiki azaldu behar diozu nortaz ari zaren, zertaz, non eta noiz gertatu den. Zinez garrantzitsua da galdera onak egin ditzatzun, irudimena erabili dezazun eta ernea izan zaitezen. Saia zaitez galdera « idekiak » egitea, hots erantzun bat baino gehiago onartzen dituena. Idatzi itzazu erantzunak, gero horien artetik bat hautatzeko.

Komunikabide tresnak

Herri askotan, marrazki edo hitzez osaturiko liburuak badaude. Hitzak edo marrazkiak erakutsiz, gaisoaren ekoizpena argitu daiteke. Informa zaitez zure logopeda edo medikuarengana jakiteko ze laguntza mota dagoen zure herrian. Ezer ezbada, orduan zuhaurek egin dezakezu komunikabide-liburu bat. Argazkiak erabiliz, irudiak eta afasiadunarentzat garrantzitsuak diren hitzak sartuz.Horrela, gertakari bati buruzko hitz egin dezakezue bai eta sentimenduak adierazi ere. Solasaldi batean, komunikabide-liburu batekin nozio garrantzitsuak elgarrekin bilatu ditzakezue. Ez ahantzi paperra eta idaztekoa eskupean izatea. Orduan solasadian erabili diren hitz nagusiak idatzi ditzakezu, solasaldia segitzea eta edukia gogoratzea errezagoa izan dadin.

Pazientzia da erremediorik onena:

Afasiadun batekin solas egiteak denbora eta pazientzia asko eskatzen du. Nahiz eta gainean emandako aholkuak kontutan hartu, gerta daiteke aterabiderik ez ikustea.Orduan gaiaz aldatu ezazu denbora batez eta berriz aipatu berantago. Horrela emaitza hobeak lortuko dituzu.

Informazio gehiago nahi baduzu:

Argibide gehiago aurkituko dituzu Afasiaren Nazioarteko Elkarte (ANE)/ Association Nationale Aphasie (AIA)-ko webgunean, eta hori hizkuntza ainitzetan: www.aphasia-international.com. Gainera, herri bakoitzeko elkarteen loturak ere aurkituko dituzu.Webgune horren helburua da afasia ezagutaraztea eta afasiadunak laguntzeko elkarteak emendatzea, gizartetik ez daitezen baztertuak izan.