Uztailaren 7ko batzarraren akta

7

Click here to load reader

Transcript of Uztailaren 7ko batzarraren akta

Page 1: Uztailaren 7ko batzarraren akta

BILERA-AKTA

GAIA: Urretxu eta Zumarragako euskaltzaleok egituratu eta berrindartzeko prozesuaDATA: 2010/07/07 TOKIA: ZELAI ARISTIPARTE-HARTZAILEAK: 43

HITZ EGINDAKOA

1.SARRERA

Bileraren helburuen eta asmoen aurkezpena egin dugu lehendabizi, honako gai-zerrenda azalduz:

•Sarrera

•Talde-dinamikak

•Laburpena eta aurrera begirakoa

Batetik, Zintzo Mintzok ekainean egindako gogoetaren berri eman da eta horrekin batera Soziolinguistika Klusterrak egindako neurketaren azken emaitzak ere azaldu dira, bileraren testuingurua kokatzeko eta aurrera begira baliagarriak izan daitezkeen gogoetak azaltzeko.

Bestetik, gaurko bilera, Urretxu eta Zumarragan euskaltzale-talde antolatu eta eraginkor bat berrindartzeko abiapuntua izan nahi duela azaldu da, bileraren helburu garrantzitsuena hori dela azaldu da.

Hona hemen Zintzo Mintzoren jardunaren balantze orokorraz aurkeztutakoa:

•Egin, asko egin dugu, eragin ez hainbeste.

•Jendea biltzeko zailtasunak, ezin erakarri. Egoera larria.

•Martxan ditugun hainbat proiektu (Otamotz, Otamotz.com) bere bidea egin behar dute, elkarlanean.

•Erabileran eragin beharra dago: gizartean, harreman-sarretan eta hiztunengan eragingo duten ekimenak behar dira.

•Euskaldunak, euskaltzale bihurtu. Euskaldun izatea ez da “nahikoa”, eragile aktiboak behar ditugu.

Soziolinguistika Klusterrak egindako kale-erabileraren azken neurketen emaitzak ere azaldu dira grafikoki:

Page 2: Uztailaren 7ko batzarraren akta

Azkenik aurrera begira Zintzo Mintzoren gogoetan ateratako ondorio nagusiak azaldu dira:

•Euskaltzale-talde antolatu eta eraginkor baten beharra dagoela; euskaldunon erantzun bateratua behar dugu.

•Fase berri bati ekin behar zaio: egitasmo berritu eta ilusio sortzailea.

•Parte-hartzaile eta eta motor berriak behar ditu fase honek.

•Lehentasunak definitu eta sektore berriak inplikatuko dituen motor edo lantalde berria.

•Elkarrekin erantzungo diogu erronkari, asko gara laguntzeko prest gaudenok.

2.TALDE-DINAMIKAK

Bilera modu antolatu eta parte hartzailean bideratzeko talde-dinamiken metodologia erabili da. 5-6 laguneko 7 taldetan batu da jendea eta honako galderei erantzun zaie

•Zertan aritu beharko ginateke? (Zein helburu eta eremutan kokatu beharko litzateke Urretxu eta Zumarragan euskaltzale talde batek)

•Nola antolatuko gara? (Zehaztu ditugun helburuak lortu edo eremuetan eragiteko zein egitura edo antolaketa-moldea hartu behar dugun)

Page 3: Uztailaren 7ko batzarraren akta

3. ZERTAN ARITU BEHARKO GINATEKE?

Galderari lantaldetan eman zaizkion erantzuna eta gogoetak:

•Motibazioa – hizkuntza bizia: hizkuntza tresna gisa Tropela.net

•Sentsibilizazioa eta motibazioa: bi atal hauek dira garrantzitsuenak.

•Sentsibilizazioa. Euskaltzaleak erreferente bezala euskaldunen artean sartu

•Sentsibilizazioa: gizartean eta taldetan eragin. Beste erakunde eta taldeetan eragin beharko genuke. Gazteengan eragin beharko genuke.

•Belaunaldi berriak (gazteak)

•Gazteak motibatu, hizkuntza bizia dela transmititu

•Herrian eragin beharko genuke. Banakoarengan eragin eta taldeetara zabaldu.

•Jendearengana hurbiltzeko lan egin elkartea ezagutzera eman

•Erabilera bultzatu: Euskara hizkuntza da tresna

•Erabileran aritu beharko genuke

•Erabilera areagotu

•Erabileran eragin beharko genuke, betiere garai berrietara egokituz.

•Erabilera bultzatu beharko genuke, hori egiteko gauza oso konkretuak antolatu

•Hiztunen mailan eragin. Hizkuntza hautua indibiduala da

•Euskaldunak euskaltzale bihurtu. Euskal identitatea landu.

•Gauza oso konkretuetan, bestela indar asko galtzen da indarrak ez dira

xahutu behar: adb.: bertso-eskola autonomo bihurtu.

•Eragile potentzialak (norbanakoa, elkarteak…) identifikatu eta aktibatu. Eragile izatearen “kontzientzia” hartu dezaten.

•Taldeak euskaldundu (dantza, kirola…). Horretarako taldeetan euskaldunak

sartu.

•Elkarteekin lan egin. Euskaraz aritzen dira ¿ Zergatik? Konpromisoak lotu.

Page 4: Uztailaren 7ko batzarraren akta

•Sare bat lortu eragile desberdinekin. Taldeetan eragin.

•Sare bat sortu eta elikatu. Gaurko errealitatearen beharrei erantzun

•Baliabideen araberako ekimenak aurrera eraman

•Euskaraz hitz egiteko guneak erreskatatu

•Euskaraz bizitzea erakargarriagoa egitea, ez derrigorrezko zerbait.

•Euskaldunak babestu, legea betearaziz eta gure eskubidea defendatuz.

•TELP moduko ikastaroak

•Teknologia berrietan

•Elkarteetan eragin beharrean, elkarteetan jendea “kokatu” edo euskaltzaleak

identifikatu eta euren eragile-lana koordinatu.

•Gazteen formazio soziolinguistikoa landu, belaunaldi berriena.

4. NOLA ANTOLATUKO GARA?

•Lan taldeak sortu beharko genituzke, proiektu motzak eta luzeagoak ere aurrera aterako dituztenak. Oso garrantzitsua da emaitzak ikustea eta taldeak konfiantza hartzea.

•Gure herrietan dauden gabeziak jorratuko dituen taldea.

•Aniztasuna, edozeinek du lekua gure taldean. Konpromiso maila desberdinak hartzeko aukera ematen duena.

•Talde txikitan antolatu beharko genuke eta norbera egoki ikusten den taldean sartu

•Esparruak zehaztu eta hauen arabera taldeak antolatu. Lan taldeak sortu esparru hauen arabera.

•Euskal komunitate konpaktu bat lortu eta lan taldeak egin. Norbait liberatu gestioak egiteko. Beste elkartetako ordezkariak gurera erakarri zuzeneko komunikazioa bermatzeko.

•Herriari begira lan egingo duen taldea izatea nahi dugu, beste talde batzuekin harremana sortuko duena.

•Ahalik eta zabalena: aniztasuna bultzatu. Aniztasuna esparru zeharo

ezberdinetan eragin ahal izateko.

Page 5: Uztailaren 7ko batzarraren akta

•Batzorde bat osatu: euskararen egoera aztertzeko (urtero edo 2 urtez behin)

eta betebeharrak zehazteko

•Jendeari egiteko gai den lanak eman

•Helburua: taldeak autonomo izanik, elkarteak haiek koordinatzeko lana

egitea, babesa eskaintzea erabilera bultzatzeko.

•Ekintza sinbolikoetan indarrik ez galdu.

•Barrura begira (motorra izango den taldea sortuz) eta kanpora begira

(herrian, elkarteetara zabalduz)

5. AURRERA BEGIRA

Gaurko bilera abiapuntua izan da, fase berri baterako lehen bilera eta jarraipena izan behar duela ondorioztatu da. Bileran ateratako gaiak zehazten eta praktikara nola eramango diren lotzen joan beharra dago. Gaur ateratako gai eta gogoetatik tira egin eta eginkizun zehatzetara pasatuz beharra nabarmendu da, alegia.

Hurrengo bilera irailean egingo da eta aldez aurretik egingo da bilera-deia.

Hartutako konpromisoak:

•Antolatzaileek bileraren akta eta dokumentazioa bidaltzea (Zintzo Mintzoren gogoeta-txostena, barne) parte hartzaileei.

•Partaideek bileran azaldutakoa euren inguruan zabaltzea: etorri ezin izan dutenei eta interesgarria iruditzen zaien orori.

•Hurrengo bilera irailean izango da eta deialdia egingo dute antolatzaileek irailaren lehen astean.

Page 6: Uztailaren 7ko batzarraren akta
Page 7: Uztailaren 7ko batzarraren akta

ERANSKINA (Bilera-deia egiteko erabilitako testua):

Fase berri bati ekitera goaz. Animo, zain zaitugu

Orain hiru aste amaitu genuen Zintzo Mintzoko gogoeta-prozesua eta burututako bi saioetako ondorio nagusiak aurreratu nahi dizkizuegu.

Badira urte batzuk Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkarteak bere bideari hasiera eman ziola. Urte hauetan makina bat lan eta proiektu aurrera atera ditu, hala nola sentsibilizazio eta erabilera kanpainak (giza katea, kandela piztea, merkataritza, jantokien erabilera, kirola euskaraz...), gure herrietako euskararen ondarea jasotzea (toponimia lana, Urretxu-Zumarragako euskara), kultura ekitaldiak (zinema euskaraz, kantu afaria...), euskal hedabideen areagotzea (Otamotz aldizkaria, www.otamotz.com atari digitala, HITZA) eta beste hainbat ekimen.

Urte hauetako esperientziak asko erakutsi digu, jende berri asko ezagutu dugu, euskararen mundua anitza eta zabala dela ikusi dugu. Gu euskara erabiltzeko desioak eta horretarako ditugun oztopoak gainditzeko gogoak elkartzen gaitu.

Zintzo Mintzo Elkarteak euskararen erabilera areagotzea du helburu, gure hurbileko egunorokoan gure hizkuntza aukera errealagoa izan dadin, hiztunongan eta inguruan eraginez. Jakin badakigu euskarak ez duela elkarterik behar, guk, euskaltzaleok, behar dugula elkartea, gure indarrak batu eta errealagoa izan dadin euskaraz bizitzeko aukera. Euskaltzaleok gure herriotan euskaraz bizitzeko ditugun oztopoei erantzun bateratu bat emateko behar dugu elkartea.

Argi dugu Urretxu eta Zumarragan euskaltzale-talde antolatu eta eraginkor baten beharra badagoela. Erabilerari buruzko azken datuek premia hori oraindik nabarmenago utzi dute agerian.

Zintzo Mintzon egindakoaren eta egungo egoeraren inguruan hausnartu dugu eta elkartearen fase bat amaitu dela uste dugu. Dagoeneko martxan ditugun proiektuek bide berriak urratu beharko dituzte, egoera eta baldintza berrietara egokituz. Gure egitekoa eta gure egitura birmoldatu beharrean gaude.

Fase berri bati ekiteko prest gaude. Fase horrek motor berria behar du; hau da, zuzendaritza-talde eta parte-hartzaile berriak behar ditu. Antolatzeko eta egiteko bide berriak urratuko dituzten pertsonak behar ditu, lehentasunak definitu eta sektore berriak inplikatuko dituztenak. Gure proposamena irekia da, malgua, ekarpen berrietara irekia, jende berriari zuzendua.

Zu proiektu berri honen partaide, sustatzaile edota gidari izan zaitezke, anima zaitez, aukera polita da, erronka bikaina da, merezi duena, elkartuta errazagoa izango da eta guztion lorpen txikiak aukera berriak irekiko dituzte. Badakigu asko dagoela egiteko, baina ez zara bakarrik sentituko asko baikara laguntzeko prest gaudenak.

Fase berriaren abiapuntu gisa, asteazken honetan, uztailaren 7an, batzar irekia antolatu dugu, bazkide eta euskaltzale guztiei zabalik. Batzarra 18:30ean izango da, Zelai Aristi kultur etxean.

Animo, zain zaitugu.