AKTA ARRAÑO

6
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013 ARRAÑOKO AUZO ASANBLADA Eguna: 2011ko abenduaren 13a, asteartea. Ordua: 19:00. Bertaratuak: Udal ordezkaritza politikodun mahaia: Jon Iñaki Urkixo Orueta (Alkatea-Bildu), Amets Meaza Castañares (Alkate-ordea, Bildu), Iñigo Martinez Cerrillo (Bildu), Mikel Lasa del Castillo (EAJ), Maider Basterra Ibarretxe (EAJ), Nerea Gonzalez Garcia (Omnia) Udal teknikari eta langileak: Fernando Hevia Suarez (Udal arkitektoa), Jokin Arruti Aldape (Obra, Zerbitzu eta Mantentze-Lan Arloko burua), Felipe Markuartu Goikoetxe (Obra eta Zerbitzu arduraduna), Jose Cerro Alvarado (Dinamizatzailea), Patxi Arregi Añibarro (ordenagailu eta pantaila kontrola) eta Eduardo Saiz Ruiz de Loizaga (Asanbladako Idazkaria). Auzokoak: 28 (15 emakume et 14 gizon). Asanbladari hasiera eman zaio dinamizatzailearen azalpenaz bertan jarraituko den ordenaz. Hurrenkera hori hauxe izango da: 1- Mahaikoen aurkezpena. 2- Udalbatzaren aldetik, hau da, Udalbatza berriko Gobernu Talde berriak udalerriarekin zerikusia duten interes orokorreko gaiak azaltzea. 3- Bertaratutako auzokoek azaltzea euren auzoaz egin nahi dituzten galderak, horretarako ipinitako pantailan islatuta agertuz joango direnak egin ahala. 4- Alkateak eta mahaiko gainerakoek erantzuna emango diote azaldutako galdera bakoitzari. 5- Behin galderak erantzuna jaso ostean, auzoko bizilagunek egin nahi luketen galdera txanda berri bat zabalduko da, baina, jadanik, herriko izaera orokorreko gaiei buruz. 1. Puntua: Mahaikoen aurkezpena. Azalpen hori egin ostean, dinamizatzaileak mahaian dauden politikoak aurkeztu ditu. Horien izenak jada agertzen dira bertaratutakoen zatian. Beraz, hurrengo puntura pasatu da. 2.Puntua. Gobernu taldeak herriko egoera eta gaiak azaldu ditu Amets Meazak, alkate-ordeak, adierazi du udalerriaren egoerari buruzko 4 puntuko laburpena egingo duela: 1- Lamuza Parkea. 2- Herriko Etxera heldu zirenean Aldundiarekin miloi 1eko kreditu-konpromiso bat zegoen, 3 urtetan zehar, parke hori berriro gaitzeko eta eraberritzeko. Proiektu horren barruan, 1. fasea izan zitekeen, jada hasita egon beharko lukeena, Aldai erreka konpontzea eta hortik doazen oinarrizko azpiegiturak eta saneamendua aldatzea. Aldundian jakinarazi egin die hasita ez dagoen obra guztia ez dela egingo. Hau da, proiektua paralizatuta geratu da eta obra-lan horretarako diru-laguntza lerro berri bat eskatu beharko litzateke. 3- Erabilera Anitzeko Aretoa-Altzarrate: 4- Bada proiektu oso handinahia, baina ez dago finantzaketarik hori eraiki ahal izateko, izan ere badu oso kostu altua. 5- Diruzaintzako Orokorreko Gerakina edo Altxortegi Soberakina:

description

 

Transcript of AKTA ARRAÑO

Page 1: AKTA ARRAÑO

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

ARRAÑOKO AUZO ASANBLADA Eguna: 2011ko abenduaren 13a, asteartea. Ordua: 19:00.

Bertaratuak: Udal ordezkaritza politikodun mahaia: Jon Iñaki Urkixo Orueta (Alkatea-Bildu), Amets Meaza Castañares (Alkate-ordea, Bildu), Iñigo Martinez Cerrillo (Bildu), Mikel Lasa del Castillo (EAJ), Maider Basterra Ibarretxe (EAJ), Nerea Gonzalez Garcia (Omnia) Udal teknikari eta langileak: Fernando Hevia Suarez (Udal arkitektoa), Jokin Arruti Aldape (Obra, Zerbitzu eta Mantentze-Lan Arloko burua), Felipe Markuartu Goikoetxe (Obra eta Zerbitzu arduraduna), Jose Cerro Alvarado (Dinamizatzailea), Patxi Arregi Añibarro (ordenagailu eta pantaila kontrola) eta Eduardo Saiz Ruiz de Loizaga (Asanbladako Idazkaria). Auzokoak: 28 (15 emakume et 14 gizon). Asanbladari hasiera eman zaio dinamizatzailearen azalpenaz bertan jarraituko den ordenaz. Hurrenkera hori hauxe izango da:

1- Mahaikoen aurkezpena. 2- Udalbatzaren aldetik, hau da, Udalbatza berriko Gobernu Talde berriak udalerriarekin

zerikusia duten interes orokorreko gaiak azaltzea. 3- Bertaratutako auzokoek azaltzea euren auzoaz egin nahi dituzten galderak, horretarako

ipinitako pantailan islatuta agertuz joango direnak egin ahala. 4- Alkateak eta mahaiko gainerakoek erantzuna emango diote azaldutako galdera

bakoitzari. 5- Behin galderak erantzuna jaso ostean, auzoko bizilagunek egin nahi luketen galdera

txanda berri bat zabalduko da, baina, jadanik, herriko izaera orokorreko gaiei buruz. 1. Puntua: Mahaikoen aurkezpena. Azalpen hori egin ostean, dinamizatzaileak mahaian dauden politikoak aurkeztu ditu. Horien izenak jada agertzen dira bertaratutakoen zatian. Beraz, hurrengo puntura pasatu da. 2.Puntua. Gobernu taldeak herriko egoera eta gaiak azaldu ditu Amets Meazak, alkate-ordeak, adierazi du udalerriaren egoerari buruzko 4 puntuko laburpena egingo duela:

1- Lamuza Parkea. 2- Herriko Etxera heldu zirenean Aldundiarekin miloi 1eko kreditu-konpromiso bat zegoen,

3 urtetan zehar, parke hori berriro gaitzeko eta eraberritzeko. Proiektu horren barruan, 1. fasea izan zitekeen, jada hasita egon beharko lukeena, Aldai erreka konpontzea eta hortik doazen oinarrizko azpiegiturak eta saneamendua aldatzea. Aldundian jakinarazi egin die hasita ez dagoen obra guztia ez dela egingo. Hau da, proiektua paralizatuta geratu da eta obra-lan horretarako diru-laguntza lerro berri bat eskatu beharko litzateke.

3- Erabilera Anitzeko Aretoa-Altzarrate: 4- Bada proiektu oso handinahia, baina ez dago finantzaketarik hori eraiki ahal izateko, izan

ere badu oso kostu altua. 5- Diruzaintzako Orokorreko Gerakina edo Altxortegi Soberakina:

Page 2: AKTA ARRAÑO

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

6- Azaldu du hori badela "herriko etxeko itsulapikoa" edo beste era batean Udal Aurrezki Kutxa dei genezakeena eta funtsean agortuta dagoena.

7- Obra-lanak egitea: 8- Herriko auzokideek eta bizilagunek euren buruari galdetu ahal dioten bi oinarrizko arazo

planteatzen ditu, hau da, nondik irteten da dirua eta zer egin diru horrekin. Dirua nondik irteten den, bada Aldundia atera ohi du Obra eta Zerbitzuen Foru Plan bat, eta horren bitartez ematen dira diru-laguntzak obrak egin ahal izateko. Diru-laguntza horiek hel daitezke gehienezko % 80ra, udalak osatu behar duelarik geratzen den portzentajea obra-lan horiek bukatu ahal izateko.

3. puntua: Arrañoko auzokideen kexuak eta iradokizunak 1.a: Aldapeta kalea: Auzoko batek ohartarazi du oinezkoentzako duen arriskuaz, izan ere, kotxeek albo eta bazterretako espazioak okupatzen dituztelako aparkaleku legez eta jaisten diren autoak abiadura oso handian, larregian ezpada, datozen. Beste auzokide batek komentatu du zonaldeko urbanizazio proiektuak jadanik aurreikusten zuela soluzioa, baina arazoak berdin jarraitzen duela. 2.a: Acerosen etxeen aurreko urbanizazio proiektua. Herriko etxeak azaldu dezala auzokoentzako oraindik bukatu barik dauden obren egoera. 3.a : Aurreko asanbladetatik pendiente jarraitzen duten gaiak: a) Antena lekualdatzea eta b) auzorako irisbide mekanikoa. Azpimarratzen dute gai horiek urtez urte tratatu ohi dituztela eta hor segitzen dutela soluzionatu barik. 4.a Jose Mardones 4 eta 6: Auzoko batek azaldu du bi bloke horien arteko partzela zona berdea dela, zaindu barik dagoena, eta eskatu du udal lorazainek partzela hori egoki dezaten, nahiz eta norbanako baten terreno partikularra kontsideratuta dagoen katastroan, baina baita erabilia ere baden aparkamendu publiko legez. 5.a Garbitasun falta Arrañoko zona altuan: Auzoko bat kexatu da garbitasun faltaz Arrañoko zona altuan izan eren, bere iritziz, handik ez baita pasatzen garbiketa zerbitzurik. Beste auzoko batzuek arazoa hedatu eta zabaltzen dute auzo osora oro har. 6.a Auzoko garbiketa plana eta kirola egiteko zelaia: Zikinkeria eta hesiak egoera txarrean. 7.a: Aceros etxeetako eskailerak eta barandak: Auzoko batek eskatu du eskailerak konpontzeko eta barandek ipinita daudeneko zeregina bete dezaten. 8.a : Udal erantzukizuna istripuen aurrean: Auzoko batek eskatzek dio herriko etxeari aitor dezan bere erantzukizuna asanbladan azaldutako arazoak konpondu edo soluzionatu ez izateagatiko sortutako edozein istripuren aurrean. 9.a: Errepidea Luxa aldera: Arriskua autoek errepide horretaz egiten duten erabilera txarraz: karrerak eta abiadura handia; arriskua auzoko beste bide batzuetara hedatu eta zabaltzen da. Gaineratu du, halaber, arriskuez eta lehentasunei buruz ohartarazteko seinalizazioak falta direla. 10.a: Hirigintza berrikusketaren aurreikuspenak Jose Mardones kalerako: Auzoko bat kexu da etxebizitzen eraisketaz edo lurrera botatzeaz informatzen duen planeko aurrerapen edo proiektu horren egoeragatik, etxebizitza horien jabeentzako horrek erakarri diezazkiekeen arazoekin, etxe horien eraberritu edo saldu nahi badituzten, eraikin horiekin zer gertatuko den benetan jakin barik. 11.a Igogailua auzora iristeko: Auzoko bat kexu da etengabeko matxurengatik eta zaintza falta dela erabiltzaileen lasaitasunerako. Auzoko batek komentatu du igogailuetako teknikari batek adierazi ziola igogailu horrek ez duela balio ematen ari zaion erabilerarako eta matxurak badirela gehiago teknikoak, ganberroen gauzengatik edo erabilera txarragatik baino. 4. Puntua: Herriko etxearen erantzunak

Page 3: AKTA ARRAÑO

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Galdera, kexu eta iradokizunen txanda amaitu ostean, alkateak hitza hartu du erantzuteko. Hasieran esan du badaudela gai batzuk logikoagoak direnak udal teknikariek erantzutea eta, ikusirik auzokoek azaldutako puntuen zerrenda, erantzungo duela berak prestatu duen hurrenkeran, auzokoen kexu eta proposamenak elkartuz erantzun berberean. Aldapeta kalea: ondo legoke oinezkoen erabilera aldea markatzeko marrak pintatzea. Obra arduradunak komentatu du bere garaian pintatu egin zirela jada marra horiek baina aparkatutako kotxeek edo abiadura gehiegiz gora edo behera doazen kotxeek zapaltzen dituztela. Auzokoek gogorarazi dute ezen, batez ere, Okondotik datozen ibilgailuek auzokoen errepide hori darabiltela bide-labur legez, Ugarte, Lamuza eta Zumalakarregitik pasatzea eta horko samaldak, buxadurak eta semaforoak saihesteko. Bere garaian bazegoela langa bat pasabide hori ixten zuena, baina bota egin ohi zela edo desagertu egin ohi zela. Jokin Arrutik komentatu du ezen herriko etxeak, auzokoen adostasunaz, erabaki bat hartu behar duela finkoa eta behin betirakoa. Alkateak erantzun du bere iritzia dela pasabide hori burdinsarez ixtea eta aukera emateko zabaltzeko salbuespeneko kasuetan. Asanbladara bertaratutako auzokoek gaineratu dute ezen, ikusgarritasun eskaseko bihurgune itxietan ere aparkatu ohi dutela autoek, beste auto batzuen trantsitua eragotziz, eta Udaltzaingoak ez duela patruilatzen zona horretatik arau-hauste horiek horrela diral egiaztatu ahal izateko. Alkateak erantzun du zona horretara igo zen baten bai ikuzi zuela Udaltzaingoa. Auzoko batek azpimarratu du seinalizazioak falta direla, hala arriskuez abisatzeko, nola auzoko bidagurutzetan diren lehentasunei buruz. Aceros etxeen eta ingurunearen urbanizazioaz: Alkateak hitza hartu aurretik, auzokoek seinalatu dute arazoa badatorrela bere garaian onartu zen proiektua amaitu barik uztearen ondorioz. Gailentzen diren kutxatilak, terrazozko zoladura egoera txarrean, baranda osagabeak, e.a. Udal teknikariak komentatu du proiektu beri bat egin behar dela txarto errematatuta utzi zena konpontzeko eta beharrezko obra berriak egiteko. Pertsona batzuek erantzun dut jada badagoela 2011ko martxoko data duen proiektu bat. Hartu du hitza alkateak esateko aurkeztu behar dela proiektua Foru Planera laguntza jasotzeko eta, hala, erabat eta osorik egikaritu ahal izateko. Pertsona batzuek komentatu dute ia aukerarik legokeen ala ez konponketaren batzuk herriko udal langile propioz egiteko edo eskatzeko Construcciones Olabarriri, aurreko proiektuaren egikaritzagile legez, gaizki errematatuta edo eginda geratu ziren gauza haien konponketak, kontuan izanik ezen obra-lan horiek oraindik garantian egongo liratekeela. Udal teknikariek komentatu dute proiektu originalean, sartzen zela bai Aceros etxeen aurre aldea, bai eta Aldapeta ere, baina eratorritako gaingastuak egon izan zirela obra-lan guztia ezin egin izateko moduan. Alkateak, amaitu du puntu hau, esanez egiaztatu behar dela zein egoeran dagoen eginiko obra. Jose Mardones 4 eta 6 bitarteko partzela: Alkateak esan du lehenik jakin behar dela, segurtatu, ia partzela hori pribatua ala udalaren den. Kexu hori aurkeztutako auzokoak komentatu du ezen nahiz eta katastroan esaten dioten pribatua dela, bere iritziz badela partzela publikoa, ematen ari zaion erabileragatik. Eta mahaiari erakutsi egin dizkio partzela horretako planoa eta katastro datuak. Mikel Lasa, EAJko zinegotziak erantzuten dio egiaztatu behar dela ikuspegi juridiko batetik zein zaila den horri erantzutea, hitz egiteko orduan ari garen kontraesanagatik: diotenez erabilera publikoa den jabetza pribatutakoa. Alkateak amaitu du puntu hau esanik aztertu behar dela zergatik partzela pribatua izanik erabili ohi den espazio publikoz.

Page 4: AKTA ARRAÑO

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Garbitasun falta zona altuan, futbito zelaian eta oro har auzoan: Alkateak konpromisoa hartu du hitz egiteko garbiketa zerbitzuaren esleipena duen Fomento y Construcciones enpresarekin eta aipatuko diola garbitasun falta hori, hala zona altuan, nola auzoan osoan zehar, hala nola futbito zelaian eta arketak eta "botiloiak". Pertsona batzuek gogorarazi dute txakur gorotzen auzia, jabeek ez dituztelako erretiratzen, eta pasa ahal direlako 15 egun lurrean direla garbiketa zerbitzua pasa arte. Adierazi diren akatsak ez konpontzeagatik izan litezkeen istripuen gaineko udalaren erantzukizuna: alkateak adierazi du udalaren erantzukizuna argi dagoela adierazitako kasuetan gerta litezkeen istripuetan. Jose Mardones kalearen ordenazioa, eraikinak botatzea eta eraistea barne hartzen duena. Herriko Etxeak ezagutzen du proiektu hori eta geldituta dago. Kexua egin duen auzokoak adierazi du zein kalte eragin etxebizitza horien auzokide jabeei aurreko korporazioak publikatzea proiektua non zehatz mehatz zehazten zen euren etxebizitzen eraistea. Eta galdetu du: publizitate horrekin, nork sal dezake bere etxebizitza? Alkateak erantzun dio badela zuhurtzia falta jende aurrera eta agerikoa egitea oraindik onartuta ez ere ez dagoen zerbaiten proiektua. Auzoko batek erantzun du aurreko korporazioak zehaztu zuela proiektu bat etxebizitzak eraitsi eta horren ostean hiru dorre 54 etxebizitzadun eraikitzeko, eragindakoak eurak izan behar mugitu behar zirenak birlojatzeko eraistearen aurrean edo kooperatiba bat eratzeko etxebizitza berriak eraikitzeko. Udal arkitektoak hartu du hitza. Esan du proiektu hori plan orokorraren berrikustearen aurrerapena dela eta aurrerapena badela dokumentu bat jende aurrean erakusten eta publikoa egin behar dena. Ezinbestekoa eta nahitaezkoa da informatzea, baina berrikuste horrek jarraitzen du onartu barik. Beraz, planaren aurrerapena geldituta dago. Alkateak komenigarri deritzo, eragindako pertsonen defentsa gabezian pentsatuta, ideia ona litzatekeela publiko egiteko plan orokorreko berrikusketaren aurrerapena geldituta dagoela. Hitza hartu du dinamizatzaileak adierazteko auzokoei mahaikoei galdetze ia zer egin dezakeen korporazio berriak euren arazoekin, eta hori ez azken urteotan zehar soluzionatu egin ez direlako. Auzoko batek erantzun du korporazioak erantzun behar diela noiz soluzionatuko dituzten euren kexuak eta horrela ez badute egiten euren gain har dezatela duten erantzukizuna. Eskailerak eta igogailua Zumalakarregitik: Alkateak erantzuna eman dio auzokide baten egin duen komentarioari tekniko batek aitortu egin ziola igogailu horrek ez zuela balio ematen ari zaion erabilerarako eta horregatik sufritzen zuela horrenbeste matxura, ezen egiaztatu beharko dela hori eta gai tekniko hori aztertu. Auzokideak tematzen du udal teknikariak mantentze-lanetako enpresarekin harremanetan ipini behar direla jakiteko zein den horrenbeste matxuraren arrazoia. Alkateak idaztoharra hartu du euria ari duen egunetan eskaileretan labaindu egiten dela, aukerako soluzio bat izanik eskailera horiek estaltzea. Pertsona batzuek baita eskatu diote ere eskailerako zuloak estaltzea eta zigilatzea, zikinkeria metatze puntuak izateagatik. Antena lekualdatzea: Alkateak egoera azaldu du. Enpresari eskatu zaio antena hori erretiratzeko, 2011ko martxoko udal ordenantza ez betetzeagatik eta, hori egiteko epea amaitzen da 2012ko urtarrilean. Enpresak proposatu die ipintzea antena bat 26 metro altuagoa dena. Herriko Etxea berretsi du ezezkoa eta enpresak jarraitzen du beste soluzio batzuk proposatuz, hala nola antena berriro kokatzeko aukera transformadore zaharraren zonan, 60 metroko altueraz. Herriko Etxeak gaitzetsi eta ez du onartu proposamena hori eta eman die agindua onartutako ordenantza betetzeko. Enpresak berriro planteatzen du antenaren altuera baxatzea 26 metrotik

Page 5: AKTA ARRAÑO

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

17ra, baina herriko etxeak jakinarazi die hori ere udal ordenantzatik kanpo egonik jarraitzen duela: Gehienez ere 12 metro luze edo, bestela, instalazioa itxi. Auzoko baten komentatu duenez pena eman diola baimentzea antena kokatuta dagoen lekuan, gurutzetik horren hurbil. Adierazpen horren harira, Arkitektoak azaldu du kokapen horren arrazoia EHUko azterlan batetik zetorrela oinarritua, izan ere, leku hori arrazoitzen baitzuen Gardea auzoari ere uhin-estaldura eskaintzeko; ostera, antena gailurrean edo transformadore zaharraren zonan kokatu izan balitz ezinezko izango zitekeen estaldura hori ematea. Eta lekualdatzea agintzeko erabakia eta ordenantzaren onarpena azterlan horretan oinarrituta daudela eta ordezkaritzako indar politiko guztiek, aho batez, erabaki egin zutela. Hitza hartu du Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi ordezkaria Koldo Zabalak, BILDU taldekoak, asanbladara etorri izan dena gogorarazteko antena hori bazela telefonia mugikorrerako eta LTD erabilerarako, eta ez baldin badago herriko etxean aurkeztuta baliozko proiekturik, prezintatu egin behar dela. Alkateak gaineratu du, hala bada kasua, antena desmuntatu eta botatze-data ipiniko litzatekeela. 5. Puntua: Herriarekin zerikusia duten auzokideen galdera eta iradokizunak Behin auzoari buruzko galderak erantzunda eta azalduta, auzokideak pasatu dira galdetzera eta iradokitzera beste herriarekin zerikusia duten gai batzuk.

1. Leku itxia, haurrekin egoteko, batez ere, neguan, izan ere, Aldai Plazan, zabala izaterakoan, hotz handia pasatzen baita. Alkateak erantzun du ezagutzen duela eskaera hori eta leku egoki bat izan zitekeela institutuko patio estalia, baina oso konplexua gauzatzeko, izan ere Institutuko arduradunen zein Hezkuntzako Ordezkaritzakoek ez baitute egingarri ikusten. Pertsona batzuek komentatu dute baita ondo letorkeela lokal sozial bat edo bilerak egitekoa euren auzoan, Arrañon.

2. Zumalakarregiko autobus geralekua. Haurrentzako arrisku handia dago autobusak ondo geratu ezin dutelako, babes-zutoinen eta guardia zibilaren autoengatik duten espazio faltagatik, erreia bikoitzean geratu egin behar dutelako. Alkateak komentatu du segurtasun gorputz horren erantzuna izan dela "nazio-segurtasuneko" zona dela. Soluzio bila ari dira udaltzaingoarekin batera, ahal den neurrian arazoa konpontzeko.

3. Medikuen bisitak auzora: Auzora gaixoen etxeetara datozen medikuak galdu egin ohi dira etxebizitzak oso sakabanatuta dauden auzoan lokalizatzeko. Eskatu dute auzoaren hasieran lokalizazio seinale bat ipintzea.

4. Tabernetako terrazak: Pertsona batzuk kexatu dira tabernetako terrazek espaloiko azalera handia okupatzen dutenez, batzuetan zailago eta gaitzagoa bihurtzen dutela paseatzea. Alkateak eskaini duen informazioa: tabernei, terraza ipintzeko baimena eskatzen dutenean jada jakinarazten zaiela zenbat bide publikoaren azalera okupatu ahal duten, indarrean dagoen arautegiaren arabera.

5. Adinekoen egoitzaren sarrera aurrean oinezkoen pasabidea: Alkateak erantzun du aurreikusita dagoela obra-lan hori, zeren, aldi berean, irisbide seguruagoa eskainiko lukeen suhiltzaileen eraikinaren ondoan dagoen parkera.

6. Baden handiegiak, Gardeako legez: Egokitzea euren zeregina bete dezaten ibilgailuen behe aldeetan matxurak eragin beharrik gabe.

Page 6: AKTA ARRAÑO

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Erantzuteko iradokizun gehiago barik, asanblada amaitutzat jo da 21:37 orenetan. Asanbladako idazkariaren idaztoharra: Asanbladan zehar idatzitakoa errepasatzeko balio duen bideo grabazioa eten egiten da asanblada amaitu baino 40 minutu lehenago.