UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta...

96
LEIOA ELIZATEKO UDALA BIZKAIA UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA 1 UDALAREN OSOKO BILKURA 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren osoko bilkura bildu da ohiko bilera egiteko. Alkate- udalburua, ENEKO ARRUEBARRENA ELIZONDO jauna izan da bileraren burua eta idazkariak, VICTORIA ERKIAGA ARANGUENA andreak, lagundu dio. Haiekin batera, orriaren ertzean agertzen diren zinegotziek parte hartu dute bileran eta egintza zein eskubidez Udalbatza osatzen duten kideen legezko gehiengoa osatzen dute. Alkate- udalburu jaunak aurretik egin die ohiko bileran parte hartzeko deia, guztia Toki Araubidearen oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 46.1 artikuluan ezarritakoa, aipatutako legearen 21.1.c) artikuluan azaldutakoa eta azaroaren 28ko 2.568/1986 Errege Dekretuak onetsi duen Tokiko Udalbatzen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko araudiaren 41.4 eta 80.1 artikuluetan xedatutakoa oinarritzat hartuta. Adierazitako orduan eta lehenengo deialdian, Udalburutzak ekitaldia irekitzat jo du; jarraian, ohiko bilera honetako eguneko aztergaien zerrendan agertzen diren gaiak aztertu dituzte: I.- ERABAKITZEKOAK 1.- BIDEAK GARBITZEKO ZERBITZUAREN KONTRATUAREN 2. ALDAKETA, KONTRATUAREN XEDE DEN AZALERA TXORIERRIN, UDONDOKO BULEBARREAN ETA PINOSOLON SKATE PISTAN NAHIZ KALE MUGAKIDEETAN HERRI ERABILERA ETA JABARIARI LAGATAKO URBANIZAZIOEKIN HANDITZEKO: Hirigintza eta Etxebizitza, Obra eta Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumeneko Informazio Batzordearen 2007ko urriaren 16ko 143. zenbakidun irizpenaren berri eman zaio Udalaren osoko bilkurari, osoko bilkurak irizpen horren inguruko erabakia har dezan. Hona hemen irizpenak dioena: BERTARATU DIRENAK: ALKATE-UDALBURUA EAJ-PNV.- ENEKO ARRUEBARRENA ELIZONDO jn. ZINEGOTZIAK EAJ-PNV.- JESUS BILBAO CURIEL jn. EAJ-PNV.- AINARA URBIETA BERGARA and. EAJ-PNV- BEATRIZ RESA BARDECI and. EAJ-PNV- IÑAKI GOIKOETXEA GORDO jn. EAJ-PNV- Mª CARMEN URBIETA GONZALEZ and. EAJ-PNV- JON LOIZAGA CAYERO jn. EAJ-PNV.-D. JON PELI LAZKANO ALZAGA EAJ-PNV- JUAN CARLOS IBARRA ARETXABALETA jn. EAJ-PNV- AINARA GUZMÁN URRUTIA and. PSE-EE.- JOSÉ M. TOLEDO CAÑAMERO jn. PSE-EE.- ELSA LOPEZ DE TORRE CAMPO and. PSE-EE.- LUIS MARIA PEREZ PEREZ jn. PSE-EE.- PILAR GRADOS GARCIA and. PSE-EE.- J. ALFONSO LOPEZ AREVALILLO jn. PSE-EE.- NEKANE JIMÉNEZ FERNANDEZ and. PP.- XABIER OLABARRIETA ARNAIZ jn. PP.- ARTURO ALDECOA RUIZ jn. PP.- FERNANDO PINTO PALACIOS jn. EB-B.- DANIEL HERRERA TORRECILLA jn. EB-B.- ISABEL GARCÍA GARCÍA and. EUSKARA ITZULTZAILEA XABIER PAYÁ jn. KONTU-HARTZAILEA EIDER SARRIÁ GUTIERREZ and. IDAZKARIA Mª VICTORIA ERKIAGA ARANGÜENA and.

Transcript of UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta...

Page 1: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

1

UDALAREN OSOKO BILKURA

2007ko urriaren 25eko ohiko bilera

Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren osoko bilkura bildu da ohiko bilera egiteko. Alkate-udalburua, ENEKO ARRUEBARRENA ELIZONDO jauna izan da bileraren burua eta idazkariak, Mª VICTORIA ERKIAGA ARANGUENA andreak, lagundu dio. Haiekin batera, orriaren ertzean agertzen diren zinegotziek parte hartu dute bileran eta egintza zein eskubidez Udalbatza osatzen duten kideen legezko gehiengoa osatzen dute. Alkate-udalburu jaunak aurretik egin die ohiko bileran parte hartzeko deia, guztia Toki Araubidearen oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 46.1 artikuluan ezarritakoa, aipatutako legearen 21.1.c) artikuluan azaldutakoa eta azaroaren 28ko 2.568/1986 Errege Dekretuak onetsi duen Tokiko Udalbatzen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko araudiaren 41.4 eta 80.1 artikuluetan xedatutakoa oinarritzat hartuta. Adierazitako orduan eta lehenengo deialdian, Udalburutzak ekitaldia irekitzat jo du; jarraian, ohiko bilera honetako eguneko aztergaien zerrendan agertzen diren gaiak aztertu dituzte:

I.- ERABAKITZEKOAK 1.- BIDEAK GARBITZEKO ZERBITZUAREN KONTRATUAREN 2. ALDAKETA, KONTRATUAREN XEDE DEN AZALERA TXORIERRIN, UDONDOKO BULEBARREAN ETA PINOSOLON SKATE PISTAN NAHIZ KALE MUGAKIDEETAN HERRI ERABILERA ETA JABARIARI LAGATAKO URBANIZAZIOEKIN HANDITZEKO: Hirigintza eta Etxebizitza, Obra eta Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumeneko Informazio Batzordearen 2007ko urriaren 16ko 143. zenbakidun irizpenaren berri eman zaio Udalaren osoko bilkurari, osoko bilkurak irizpen horren inguruko erabakia har dezan. Hona hemen irizpenak dioena:

BERTARATU DIRENAK: ALKATE-UDALBURUA EAJ-PNV.- ENEKO ARRUEBARRENA ELIZONDO jn. ZINEGOTZIAK EAJ-PNV.- JESUS BILBAO CURIEL jn. EAJ-PNV.- AINARA URBIETA BERGARA and. EAJ-PNV- BEATRIZ RESA BARDECI and. EAJ-PNV- IÑAKI GOIKOETXEA GORDO jn. EAJ-PNV- Mª CARMEN URBIETA GONZALEZ and. EAJ-PNV- JON LOIZAGA CAYERO jn. EAJ-PNV.-D. JON PELI LAZKANO ALZAGA EAJ-PNV- JUAN CARLOS IBARRA ARETXABALETA jn. EAJ-PNV- AINARA GUZMÁN URRUTIA and. PSE-EE.- JOSÉ M. TOLEDO CAÑAMERO jn. PSE-EE.- ELSA LOPEZ DE TORRE CAMPO and. PSE-EE.- LUIS MARIA PEREZ PEREZ jn. PSE-EE.- PILAR GRADOS GARCIA and. PSE-EE.- J. ALFONSO LOPEZ AREVALILLO jn. PSE-EE.- NEKANE JIMÉNEZ FERNANDEZ and. PP.- XABIER OLABARRIETA ARNAIZ jn. PP.- ARTURO ALDECOA RUIZ jn. PP.- FERNANDO PINTO PALACIOS jn. EB-B.- DANIEL HERRERA TORRECILLA jn. EB-B.- ISABEL GARCÍA GARCÍA and. EUSKARA ITZULTZAILEA XABIER PAYÁ jn. KONTU-HARTZAILEA EIDER SARRIÁ GUTIERREZ and. IDAZKARIA Mª VICTORIA ERKIAGA ARANGÜENA and.

Page 2: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

2

Hirigintza eta Etxebizitza, Obra eta Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumeneko Informazio Batzordearen 2007ko urriaren 17ko 143. zenbakidun irizpenaren berri eman zaio Udalaren osoko bilkurari, osoko bilkurak irizpen horren inguruko erabakia har dezan. Hona hemen irizpenak dioena: Zerbitzu Teknikoek jakinarazi dute osoko bilkurak 2003-01-30ean hartu zuen 3. erabakiaren bitartez LEIOANDI ABEEri adjudikatu zitzaiola Bideak garbitzeko zerbitzua, urtean 1.248.620,64 euroko guztizko zenbatekoan (BEZa barne). Zentzuzkoa denez, zerbitzu hori eguneratu egin behar da, zerbitzuaren xede den azalera handitu behar delako, higiezin sustapen berrietan Leioako Udalari herri jabari eta erabilerako guneak lagatzearen ondorioz. Osoko bilkurak 2006-1-26ko batzarrean hartutako 3. erabakiaren bitartez, kontratua luzatu zen, Mendibile Parkea herri erabilera eta jabarirako gaitu zelako. Une hauetan beste espediente bat egitea beharrezkoa da, garbiketa zerbitzua Txorierriko, Udondoko Bulebarreko eta Pinosolon Skate pistako nahiz kale mugakideetako hiri guneetan herri jabariari lagatako guneetara zabalduko dela ager dadin. LEIOANDI ABEEk aipatutako guneetan burutu beharreko lanak barnean hartzen dituen aurrekontua aurkeztu du. Aurrekontuaren zenbatekoa: 7.799,93 euro (BEZ barne). Izaera; hilekoa. 2007-10-15ean Bulego Teknikoak aldeko txostena eman zuen, zerbitzua handitzeari nahiz zerbitzua emateaz arduratzen den enpresak aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoari buruz. Hirigintza eta Etxebizitza, Obra eta Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumeneko Informazio Batzordeak iritzi du osoko bilkuraren erabaki egokiaren bidez honako jarduerak egitea komeni dela:

- Bere garaian Leioako Udalak eta LEIOANDI ABEEk bideak garbitzeko zerbitzua emateko sinatu zuten kontratua handituko da: Txorierrin, Udondoko Bulebarrean eta Pinosolon Skate pistan nahiz kale mugakideetan dauden herri erabilera eta jabariko gune berriak garbituko dira. Kostua 7.799,93 euro (BEZ barne) izango da hilean. Hau da, 93.599,16 euro urtean.

- Garbiketa handitzen benetan 2007ko martxoan hasi zenez (Udondoko Bulebarrean izan ezik, hor uztailean hasi baitzen), Udal Bulego Teknikoak bere txostenean adierazi zuenaren arabera 2007ko ekitaldirako 63.695,25 euroko zenbatekoa gordailatu beharko da (BEZ barne).

- Kontratua zabaltzeko beharrezko agiria egingo da. Horretarako, LEIOA ABEEk 3.743,97 euroko banku-abala aurkeztu beharko du (adjudikatutako zenbatekoaren % 4ren baliokidea), behin betiko bermea ere zabaldu delako.

- BAOn beharrezko iragarkia argitaratuko da. - Espedientea onetsi ondoren, bere laburpena Kontuen Euskadiko Auzitegiari

bidaliko zaio, fiskaliza dezan. Hirigintza eta Etxebizitza, Obra eta Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumeneko Informazio Batzordearen 154. zenbakidun irizpenaren berri eman da. Hona hemen irizpenak hitzez hitz dioena: BIDEAK GARBITZEKO ZERBITZUAREN KONTRATUA HANDITZEA: LANDABARRI PASEALEKUKO 1. ETA 5. ZENBAKIEN ARTEAN ZERBITZUAREN MAIZTASUNA AREAGOTZEA: Udal Zerbitzu Teknikoek adierazi dute Batzorde honek 2007-10-16an

Page 3: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

3

hartutako 143. zk.dun irizpenaren bitartez Udalaren Osoko Bilkurak bideak garbitzeko zerbitzuaren kontratuaren 2. aldaketa onartzearen aldeko txostena eman zela. Aldaketa honetan datza: kontratuaren xede den azalera handitu egingo da Txorierrin, Udondoko Bulebarrean eta Pinosolon Skate pistan nahiz kale mugakideetan herri erabilera eta jabariari lagatako urbanizazio berriekin. Aurreko paragrafoan adierazitakoa berretsi behar duen Osoko Bilkura egin baino lehen, komenigarritzat jo da Landabarri Pasealekuko 1. eta 5. zenbakien artean dagoen herri bidea 3. mailatik (astean egun batean) 2. mailara (urteko egun guztietan igande eta jaiegunetan izan ezik) aldatzeak ekarriko duen kostu-gehikuntza 2. zk.dun aldaketa honetan sartzea. Hobekuntza horren ondorioz, urtean 8.470,13 euroko (BEZ barne) gehikuntza izango da. Bulego Teknikoak horren aldeko txostena eman du 2007-10-22an. Hirigintza eta Etxebizitza, Obra eta Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumeneko Informazio Batzordeak honako jarduerak egitea komeni dela iritzi du:

- Planteatutako hobekuntza osoko bilkuraren erabaki egokiaren bidez onestea. Hobekuntza horren kostua 8.470,13 euro (BEZ barne) izango da urtean.

- Hobekuntza hori 2007ko azaroaren 1ean indarrean jarriko denez, urteko ordainketa horri egotzi ahal zaion gastu gehigarria 1.411,68 euro izatea.

- Hurrengo Osoko Bilkuran bideak garbitzeko zerbitzuaren kontratuaren 2. aldaketa tramitatuko da; aipatutako hobekuntza 2. aldaketa horri gehitzea, espedientean sartzeko. Ondorioz, aipatutako aldaketaren zenbateko osoa 102.069,29 euro (93.599,16 � + 8.470,13 � ) izango da; hortaz, LEIOA ABEEk aurkeztu beharko duen banku-abala 3.743,97 eurotik 4.082,77 eurora gehituko da.

- Espedientea Kontuen Euskadiko Auzitegiari bidaliko zaio, fiskaliza dezan.

OSOKO BILKURAREN ERABAKIA Udalaren osoko bilkurak, aho batez erabaki du onetsi egingo dela Bideak garbitzeko zerbitzuaren kontratuaren 2. aldaketa, kontratuaren xede den azalera Txorierrin, Udondoko Bulebarrean eta Pinosolon Skate pistan nahiz kale mugakideetan herri erabilera eta jabariari lagatako urbanizazioekin handitzeko, eta Landabarri pasealekuko 1 eta 5. zenbakien artean zerbitzuaren maiztasuna areagotzeko, Hirigintza eta Etxebizitza, Obra eta Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumeneko Informazio Batzordearen bi mila eta zazpiko urriaren 17 eta 24ko irizpenen baldintza berberekin. 2.- ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILAK ETA LEIOAKO UDALAK KONPROMISOZKO AKORDIOA EGITEA “VISESA” PIKUETA ALDEAN SUSTATZEN ARI DEN ARAUBIDE BEREZIKO 58 ETXEBIZITZAK (SOZIALAK) ADJUDIKATZEARI BURUZ: Hirigintza eta Etxebizitza, Obra eta Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumeneko Informazio Batzordearen 2007ko urriaren 16ko 147. zenbakidun irizpenaren berri eman zaio Udalaren osoko bilkurari, osoko bilkurak irizpen horren inguruko erabakia har dezan. Hona hemen irizpenak dioena: Udalaren Zerbitzu Teknikoek adierazi dutenez, garai hartan Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sala zenak eta Leioako Udalak 2000-12-27an lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, Pikueta gunean Babes Ofizialeko Etxebizitzak

Page 4: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

4

sustatzeko politika bat ahalbidetu ahal izateko. Hitzarmen hori Leioako Udalak 2003-9-25eko osoko bilkuraren 5. erabakiaren bidez onetsitako dokumentazio erantsiaren bidez aldatu zen. Aurrekari horien edukiaren arabera, Eusko Jaurlaritzan etxebizitza gaien eskumena zeukan Sailak bere gain hartu zuen 170 etxebizitza babestuen sustapena. Etxebizitza horiek fase bitan eraiki beharko ziren, honela banatuta: 1. FASEA 112 BOE Leioako bizilagunei azalera eskubidean adjudikatu

beharrekoak, adjudikatzeko prozedura hasteko aginduan udalerri hau interesdun gisa agertzen delako.

2. FASEA 58 Etxebizitza Sozial Lamiako-Txopoetako BBBPBk eragindakoei ostatu berriro ematekoak.

Orain, Administrazio bien artean 2. Fasea (58 Etxebizitza Sozial) adjudikatzeko prozedura adostu behar da. Hasieran, gaur, sustapen honetan BBBPBren eraginpean dauden eta berriro ostatua hartu beharko duten 15 bizikide-unitateren zerrenda dago. Beharrizanak aldatzen direnez, zuhurrena modu horretan berriro ostatu emateko edo Leioako Udalak ikusten dituen bestelako etxebizitza-beharrizan berezietarako 20 etxebizitza erreserbatzea dela ematen du. Gainerako etxebizitzak (38) Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak erabiltzen dituen ohiko prozeduren bidez adjudikatuko dira, Etxebideko datu-baseak erabiliz egingo den zozketaren bidez; erroldari dagokionez, Leioa izango da interesa duen udalerri bakarra. Egintza horiek eta beste batzuk, “ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILAREN ETA LEIOAKO UDALAREN ARTEKO KONPROMISOZKO AKORDIOA. GAIA: VISESA PIKUETA ALDEAN SUSTATZEN ARI DEN ARAUBIDE BEREZIKO 58 ETXEBIZITZAK (SOZIALAK) ADJUDIKATZEA” izenburuko agirian biltzen dira. Hirigintza eta Etxebizitza, Obra eta Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumeneko Informazio Batzordeak iritzi du osoko bilkuraren erabaki egokiaren bidez honako jarduerak onestea komeni dela:

- Arestian adierazitako dokumentua osorik onestea. - Alkatetza-Udalburutza ahalduntzea hori zein bere garapenerako onesten diren

agiri guztiak ere bai gauzatzeko.

OSOKO BILKURAREN ERABAKIA Udalaren osoko bilkurak, aho batez erabaki du Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Leioako Udalak “Visesa” Pikueta aldean sustatzen ari den araubide bereziko 58 etxebizitzak (sozialak) adjudikatzeari buruz konpromisozko akordioa egin dezatela onestea, Hirigintza eta Etxebizitza, Obra eta Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumeneko Informazio Batzordeak emandako irizpenean adierazten den bezala. 3.- LEIOAKO UDALAREN EUSKARAREN ERABILERARI BURUZKO IRIZPIDE LINGUISTIKOEN PROPOSAMENA: Barne Araubideko Informazio Batzordearen 2007ko urriaren 16ko 69. zenbakidun irizpenaren berri eman zaio Udalaren osoko bilkurari, osoko bilkurak irizpen horren inguruko erabakia har dezan. Hona hemen irizpenak dioena:

Page 5: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

5

Batzorde honek, maiatzaren 8an egindako batzarrean, 55/07 zenbakidun irizpena onetsi zuen:

“Euskara Zerbitzuaren bitartez Udal honetan euskara erabiltzeari buruzko irizpide linguistikoen proposamena egin da. Irizpide horiek arlo hauei buruzkoak dira:

· Irizpide orokorrak. · Herritarrekiko harremana. · Barneko erabilera. · Udalaren irudia. · Udal langileentzako ikastaroak. · Langileen kontratazioa. · Hedabideak. · Diru-laguntzak. · Udal lizentziak. Batzordeko kide bakoitzari proposamenaren kopia bat entregatu zitzaion, jakin

eta azter dezaten. Barne Araubideko Informazio Batzordeak bidezkotzat jo zuen udal talde bakoitzak

egindako proposamena aztertzea, ondoko beste bilera batean irizpena hartzeko.” Joan den astean, Zinegotzi jaun-andreei irizpide linguistiko horiek azaltzen dituen agiriaren kopia bidali zitzaien. Barne Araubideko Informazio Batzordeak aldeko irizpena eman dio euskararen erabilerarako irizpide linguistikoei buruz aurkeztutako proposamenari, baina gaztelaniazko testua birpasatzea bidezkoa dela adierazi da, erabilitako lengoaian zuzenketa batzuk egiteko. PP Udal Taldearen ordezkaria abstenitu da. Jarraian Xabier Olabarrieta Arnaiz jaunak, Alderdi Popularra udal taldearen bozeramaileak, Udalean euskara erabiltzeko irizpide linguistikoei buruz testu alternatiboa aurkeztu du: hortaz, espediente hori kentzeko eskatu du, bere proposamena Barne Araubideko Informazio Batzordean azter dadin. Xabier Olabarrieta Arnaiz jaunak, PPko bozeramaileak, honakoa adierazi du: Bere jarrera euskaraz eta laburki azalduko duela adierazi du. Udalaren osoko bilkuraren bileraren hasieran dokumentu bat aurkeztu dutela esan du, eta hasteko, Gobernu Taldeak proposatu dituen irizpideak bidezko Batzordera itzultzea gustatuko litzaiekeela esan du. Izan ere, bere ustez, horiek aurkezteko erabili den estiloari zein beren mamiari dagokienez, aldaketa ugari egin behar dira. Hori dela eta, bere talderako garrantzitsua izango litzateke dokumentua Batzordera itzultzea eta hori aztertzeko denbora izatea, modu horretan taldeek dituzten ikuspegi guztiak agertuko liratekeela. Beren asmoa, 2005. urtean gertatu zen bezala, Euskararen Erabilerarako Udal Plana aho batez onartzea dela esan du; horixe izango litzateke beren helburua. Horren ondorioz, dokumentua bidezko Batzordera itzultzeko eskatu dute.

Page 6: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

6

PSE-EEko José Manuel Toledo Cañamero jaunak honakoa adierazi du: Hasieran, bere taldearen asmoa dokumentuaren aldeko botoa ematea izan zen, planteatu zen bezala. Izan ere, adierazi duenez, bere garaian zuzenketaren bat sartzeko aukera izan zuten, gero estilo arloko zuzenketaren bat egiteko eskatu duten arren, hau da, gaztelaniazko idazketan zuzenketaren bat egiteko, paragrafo batzuk beste batzuekin bat ez zetozelako, are gehiago, paragrafo batzuk kontraesankorrak izan ahal ziren, adibidez kale-izendegiaren kasuan, lehenengo paragrafoaren eta bigarrenaren artean gauzaren batean kontraesana zegoen, etab. Adierazi duenez, egia da prest egongo liratekeela Alderdi Popularrak proposatzen duenaren alde egiteko, uste baitute hilabete batengatik ez dela ezer gertatuko, eta beste leku batzuetan polemikoa izan den gai batean 2005. urteko araudiarekin lortu zen adostasun berbera lortuko bada, berak ontzat emango du. Beraz, adierazi duenez, orain botoa eman beharko balitz baiezko botoa emango lukete, botoa orain eman beharko balitz, baina Alderdi Popularrak egindako proposamena (dokumentua beren ekarpenekin berrikustea) kontuan har dezatela gustatuko litzaieke. Adierazi duenez, oso azkar irakurri zuen, eta gauza batzuk estilo-zuzenketa hutsak dira, baina bere ustez, zuzenketaren bat estilokoa baino gehiagokoa izan zen, eta eduki arlokoa zen. Hortaz, zehaztu du hilabete batengatik ez dela ezer ere aldatuko, hilabetearen amaieran Udaleko talde guztien adostasuna egongo bada. EB-Bko Daniel Herrera Torrecilla jaunak honakoa adierazi du: Adierazi duenez, Batzordean, gai horri buruz hitz egin zenean, guztiak ados egon ziren irizpideen edukirekin, eta guztiek ikusi zuten gaztelaniazko idazkera hobetu ahal zela. Alde horretatik, eta arrazoi teknikoengatik, Batzordean berriro idazteko zegoen asmoagatik, eta gehiago ez atzeratzearren, Osoko Bilkuran aurkeztu da, eta bere ustez, irizpide hauek hobeto adierazteko berriro ere Batzordean aurkezteko konpromisoarekin, zera onetsi ahal izango litzateke: edukia ez aldatzea, uste baitu lehengo Udalbatzako Talde guztiek adostu zutela, eta denen asmoa –eta funtsezko gauza– ondo adierazita gelditzea denez, euskaraz dagoen bezala, hizkuntza horretan ondo dago-eta, esan diotenez; bada, horregatik gaztelaniaz ere berdin egotea, eta asmo horrekin, haiek ez lukete arazorik izango irizpideen aldeko botoa emateko, testua gaztelaniaz idaztea Batzordean aurkeztuko bada. Jesús Bilbao Curiel jaunak, EAJ-PNVko bozeramaileak, honakoa adierazi du: Bere taldeak honako hau esan nahi duela adierazi du: alde batetik, guztiz ados daude Daniek Herrerak esan duenarekin; hasteko, orain onesteko ekarri duten dokumentua aspalditik dago landuta, eta pertsona askok hartu dute parte horretan. Dena den, egia da Batzordearen azken bileran pertsona batzuek zenbait arazo aurkitu zituztela gaztelaniazko bertsioan, baina Udal honetan, beste toki askotan bezala, dokumentu asko gaztelania hutsean bakarrik onesten dira, euskararako itzulpena egingo balitz, nola geldituko liratekeen eta itzulpena bera nola geldituko litzatekeen pentsatu gabe. Eta hori ondo itzulita egon arte onetsiko ez duten galdetu du. Normalean, dokumentua dagoen bezala onesten da. Beraz, Daniel Herrerak aipatu duen proposamena aurkeztu dute. Beste aldetik, bileran jaso dutena plan bat, egin den lana, hain zuzen ere, dela esan du. Ez du kritikarik egin nahi, baina beranduegi aurkeztu da. Udalaren osoko bilkuraren bilera batera ezin da horrelako proposamen bat ekarri: proposamenak Batzordeetan egin behar dira, horietan aztertzeko, eta gero, Batzordeetan hartzen den irizpena Udalaren osoko bilkurari aurkezten zaio. Orain Udalaren osoko bilkurari aurkeztu dioten plana aztertzeko, gau osoa eman

Page 7: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

7

beharko lukete; beraz, gauza horiek lehenago egin behar dira. Hala ere, uste du lana eskergarria dela eta beraiek benetan eskertzen dute. Beste bi alderdiek, PSEk eta PPk, hain zuen ere, gauza oso garrantzitsua esan dutela adierazi du: azken agintaldian, ahal izanez gero, euskara kontuetan dokumentu guztiak aho batez onartzen eta hizkuntzaren alorrean erabakia aho batekoa izaten saiatu da. Horregatik, besteek ondo baderitzote, Udalaren osoko bilkuraren hurrengo bilera batean hori berriro aztertzeko konpromisoa har lezakete, nahiz eta, Daniel Herrerak esan duen bezala, honetan lan daitekeen. Aho bateko dokumentua lortzeko atzera liteke, hori lortuko dela ziurra ez bada ere. Gaurko bilera zazpietan hastekoa zen, baina berak dokumentua zazpiak eta bostean jaso duela esan du; hori dela eta, ezin zaio eskatu lan horri buruzko iritzirik eta ez du horrelakorik emango. Gainera, ezin du esan datorren hilean egingo den; horrek hilabetea galtzea ekar dezake. Ahaleginak egin behar dira, Euskara Zerbitzuak dokumentu hori behar baitu. Izan ere, dokumentu horrek haren zereginak eta betebeharrak zeintzuk diren jakiten lagunduko dio, eta beraiek dokumentu hori hartuko dute beren lanaren oinarri. Hori dela eta, serioagoak izan behar direla esan du, eta hori esanda, ez du kritikarik egin nahi, uste duelako dokumentuaren atzean lana badagoela, berandu heldu den arren, benetako lana dena. Beraz, proposamena onar lezakete, baina berez Batzordearen irizpenarekin bat datoz. Harrigarria da, baina Gobernu Taldean sartu bezain laster, ez dute astirik izan hori aztertzeko. Daniel Herreraren ustez egokia bada eta guztiek ondo baderitzote, hurrengo hilerako utz liteke. Bere ustez, gaia ondoren aztertzeko utz daiteke. EAJ-PNVko Eneko Arruebarrena Elizondo alkate jaunak honakoa adierazi du: Daniel Herrera jaunari adierazi dio haren esku, haren irizpidearen mendean utziko dutela, uste baitu ondo oinarritua dagoela. EB-Bko Daniel Herrera Torrecilla jaunak honakoa adierazi du: Adierazi duenez, bera ados dago PSE-EE-PSOEko bozeramailearekin, Jose Manuel Toledorekin, hau da, zenbat eta ahobatezkoagoa, hobe, eta alde horretatik, berak Batzordeak esan zuen ez zegoela arazorik euskarazko testuarekin, eta zuzendu beharrekoa gaztelaniazko idazkera zela. Adierazi duenez, ez daki José Manuel Toledok horren berri zeukan ala ez, berari itzulpena egin ziotelako; orduan, alde horretatik zera uste zuen (horretan Batzordean denak ados zeuden): gaztelaniazko testua hobetu behar zen, eta edukiaren aldetik arazorik ez zegoen, hori izan zen lehengo egunean Batzordean atera zuen ondorioa, ez atzeratzeko, EAJ-PNV bozeramailea den Jesús Bilbaok esan duenagatik, Euskara Zerbitzuak dokumentu hori behar duelako, eta alde horretatik onestea proposatu du, baina orrazteko Batzordean aurkezteko konpromisoa hartuz gero. Dena dela, denek berriro aztertzeko mahai gainean gera dadila nahi badute, inolako mesfidantzarik ez sortzearren bera ados egongo litzateke. EAJ-PNVko Eneko Arruebarrena Elizondo alkate jaunak honakoa adierazi du: Eskerrak eman ditu eskuzabaltasun horrengatik. Mahai gainean utziko dute, orduan. Ondorioz, gaia mahai gainean utziko da. Xabier Olabarrieta Arnaiz jaunak, PPko bozeramaileak, honakoa adierazi du: Zenbait alditan Gobernu Taldearen jarrera kritikatu duten arren, uste du oraingo honetan bere taldeak Gobernu Taldeari eskerrak eman behar dizkiola, agertu duen jarrera

Page 8: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

8

dela-eta. Uste du jarrera hori guztien onerako izango dela eta, testuari eta mamiari dagokienez, hil honetan baterako jarrera izaten saiatuko direla. EAJ-PNVko Eneko Arruebarrena Elizondo alkate jaunak honakoa adierazi du: Denok ados badaude, gaia ondoren aztertzeko utziko dutela esan du, Barne Araubideko Informazio Batzordeak proposamena azter dezan eta Udalaren osoko bilkuraren hurrengo bileran horri buruzko erabakia har dadin.

OSOKO BILKURAREN ERABAKIA Udalaren Osoko Bilkurak aho batez erabaki du espedientea mahai gainean uztea, Barne Araubideko Informazio Batzordeak proposamena azter dezan eta osoko bilkuraren hurrengo bileran irizpena eman dadin. 4.- GIZARTEAREN MESEDERAKO LANAK ETA KONPONTZEKO ZEHARKAKO PRESTAZIOAK BETETZEN ETA GAUZATZEN DIRELA BERMATZEKO EUDELEK BIDALITAKO HITZARMEN MARKOARI ATXIKITZEA: Barne Araubideko Informazio Batzordearen 2007ko urriaren 16ko 71. zenbakidun irizpenaren berri eman zaio Udalaren osoko bilkurari, osoko bilkurak irizpen horren inguruko erabakia har dezan. Hona hemen irizpenak dioena: Gai horri buruz, Batzordeburuak hitzarmen marko horren berri eman du, eta bertaratutako bakoitzari proposamenaren kopia bat eman dio. Barne Araubideko Informazio Batzordeak hitzarmen horri atxikitzearen aldeko irizpena eman du. Horrela bada, Udalaren osoko bilkurak atxikimendu hori egingo duen hurrengo batzarrean aztertu beharko du.

OSOKO BILKURAREN ERABAKIA Udalaren Osoko Bilkurak aho batez erabaki du onetsi egingo dela Gizartearen mesederako lanak eta konpontzeko zeharkako prestazioak betetzen eta gauzatzen direla bermatzeko Eudelek bidalitako hitzarmen markoari atxikitzea, Barne Araubideko Informazio Batzordeak emandako irizpenean adierazten den bezala. 5.- INFORMAZIO BATZORDE IRAUNKORREN ETA BEREZIEN SORRERA ETA OSAERA ALDATZEA: Barne Araubideko Informazio Batzordearen 2007ko urriaren 16ko 73. zenbakidun irizpenaren berri eman zaio Udalaren osoko bilkurari, osoko bilkurak irizpen horren inguruko erabakia har dezan. Hona hemen irizpenak dioena: Gai horri dagokionez, Alkatetza-Udalburutzak proposamen hau aurkeztu du:

“Osasun, Gizarte Ekintza eta Kontsumoko Batzordea aldatzea proposatu da, aurrerantzean Gizarte Ekintza, Osasun, Kontsumo, Berdintasun eta Garapenerako Lankidetzako Batzorde deitzeko.

Ekonomi Sustapena, Prestakuntza eta Enplegua eta Tokiko Agenda 21 Batzorde Berezia bitan banatzea proposatu du:

Page 9: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

9

1) Ekonomi Sustapen, Prestakuntza eta Enpleguko Batzorde berezia 2) Tokiko Agenda 21eko eta Herritarren Partaidetzako Batzorde Berezia.

Batzorde Bereziei dagokienez, 5 kidek osa ditzatela proposatu da; honakoa

izango litzateke banaketa: - Eusko Alderdi Jeltzalea - Partido Nacionalista Vasco: 2 zinegotzi. - Partido Socialista de Euskadi – Euskadiko Ezkerra: Zinegotzi 1. - Alderdi Popularra: Zinegotzi 1. - Ezker Batua - Berdeak: Zinegotzi 1.

Informazio Batzorde Iraunkorrak hilean behin egingo dira gutxienez, Batzorde bakoitzeko buruak horretarako deialdia egin ondoren. Horrenbestez, honakoa izango da Informazio Batzorde Iraunkorren eraketa: 1.- HIRIGINTZA ETA ETXEBIZITZA; OBRA ETA ZERBITZU; MUGIKORTASUN ETA INGURUMEN BATZORDEA: Epaimahaiburua: Jesús Bilbao Curiel, EAJ-PNVkoa. (Ordezkoa: Mª Carmen

Urbieta González, EAJ-PNVkoa) Epaimahaikideak: Mª Carmen Urbieta González, EAJ-PNVkoa. Ainara Urbieta Bergara, EAJ-PNVkoa Iñaki Goikoetxea Gordo, EAJ-PNVkoa José Manuel Toledo Cañamero, PSE-EEkoa Luis Mª Pérez Pérez, PSE-EEkoa Alfonso López Arevalillo, PSE-EEkoa Xabier Olabarrieta Arnaiz, PPkoa Daniel Herrera Torrecilla, EB-Bkoa Ondoren batzordekideen ordezkoak izendatu dira, ordena bereizi gabe: Jon Peli Lazkano Alzaga, EAJ-PNVkoa Juan Carlos Ibarra Aretxabaleta, EAJ-PNVkoa Jon Loizaga Cayero, EAJ-PNVkoa Beatriz Resa Bardeci, EAJ-PNVkoa Ainara Guzman Urrutia, EAJ-PNVkoa Elsa López de Torre Campo, PSE-EEkoa Pilar Grados García, PSE-EEkoa Nekane Jiménez Fernández, PSE-EEkoa Fernando Pinto Palacios, PPkoa Arturo Aldecoa Ruiz, PPkoa Isabel García García, EB-Bkoa Bilera egiteko eguna: Asteartea, 18etan. 2.- BARNE ARAUBIDEKO BATZORDEA Epaimahaiburua: Mª Carmen Urbieta González, EAJ-PNVkoa (Ordezkoa: Iñaki

Goikoetxea Gordo, EAJ-PNVkoa

Page 10: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

10

Epaimahaikideak: Iñaki Goikoetxea Gordo, EAJ-PNVkoa. Jesús Bilbao Curiel, EAJ-PNVkoa Jon Loizaga Cayero, EAJ-PNVkoa Luis Maria Pérez Pérez, PSE-EEkoa José Manuel Toledo Cañamero, PSE-EEkoa Alfonso López Arevalillo, PSE-EEkoa Arturo Aldecoa Ruiz, PPkoa Daniel Herrera Torrecilla, EB-Bkoa Ondoren batzordekideen ordezkoak izendatu dira, ordena bereizi gabe: Beatriz Resa Bardeci, EAJ-PNVkoa Jon Peli Lazkano Alzaga, EAJ-PNVkoa Juan Carlos Ibarra Aretxabaleta, EAJ-PNVkoa Ainara Urbieta Bergara, EAJ-PNVkoa. Ainara Guzman Urrutia, EAJ-PNVkoa. Pilar Grados García, PSE-EEkoa Nekane Jiménez Fernández, PSE-EEkoa Elsa López de Torre Campo, PSE-EEkoa Xabier Olabarrieta Arnaiz, PPkoa Fernando Pinto Palacios, PPkoa Isabel García García, EB-Bkoa Bilera egiteko eguna: Asteartea, 19etan. 3.- OGASUN, ONDARE ETA KONTUEN BATZORDE BEREZIA Epaimahaiburua: Iñaki Goikoetxea Gordo, EAJ-PNVkoa (Ordezkoa: Beatriz

Resa Bardeci, EAJ-PNVkoa) Epaimahaikideak: Mª Carmen Urbieta González, EAJ-PNVkoa. Beatriz Resa Bardeci, EAJ-PNVkoa Jon Loizaga Cayero, EAJ-PNVkoa Alfonso López Arevalillo, PSE-EEkoa Luis María Pérez Pérez, PSE-EEkoa José Manuel Toledo Cañamero, PSE-EEkoa Arturo Aldecoa Ruiz, PPkoa Daniel Herrera Torrecilla, EB-Bkoa Ondoren batzordekideen ordezkoak izendatu dira, ordena bereizi gabe: Ainara Guzman Urrutia, EAJ-PNVkoa Jon Peli Lazkano Alzaga, EAJ-PNVkoa Juan Carlos Ibarra Aretxabaleta, EAJ-PNVkoa Ainara Urbieta Bergara, EAJ-PNVkoa Jesús Bilbao Curiel, EAJ-PNVkoa Nekane Jiménez Fernández, PSE-EEkoa Elsa López de Torre Campo, PSE-EEkoa Pilar Grados García, PSE-EEkoa Xabier Olabarrieta Arnaiz, PPkoa Fernando Pinto Palacios, PPkoa Isabel García García, EB-Bkoa

Page 11: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

11

Bilera egiteko eguna: Asteartea, 19:30ean. 4.- KULTURA, KIROLAK ETA GAZTERIA BATZORDEA Epaimahaiburua: Ainara Urbieta Bergara, EAJ-PNVkoa (Ordezkoa: Beatriz

Resa Bardeci, EAJ-PNVkoa) Epaimahaikideak: Juan Carlos Ibarra Aretxabaleta, EAJ-PNVkoa. Jon Peli Lazkano Alzaga, EAJ-PNVkoa Beatriz Resa Bardeci, EAJ-PNVkoa Nekane Jiménez Fernández, PSE-EEkoa Pilar García Grados, PSE-EEkoa Elsa López de Torre Campo, PSE-EEkoa Xabier Olabarrieta Arnaiz, PPkoa Isabel García García, EB-Bkoa Ondoren batzordekideen ordezkoak izendatu dira, ordena bereizi gabe: Jesús Bilbao Curiel, EAJ-PNVkoa Iñaki Goikoetxea Gordo, EAJ-PNVkoa Jon Loizaga Cayero, EAJ-PNVkoa Mª Carmen Urbieta González, EAJ-PNVkoa Ainara Guzmán Urrutia, EAJ-PNVkoa José Manuel Toledo Cañamero, PSE-EEkoa Luis María Pérez Pérez, PSE-EEkoa Alfonso López Arevalillo, PSE-EEkoa Fernando Pinto Palacios, PPkoa Arturo Aldecoa Ruiz, PPkoa Daniel Herrera Torrecilla, EB-Bkoa Bilera egiteko eguna: Asteazkena, 18etan. 5.- HEZKUNTZA ETA HIZKUNTZA POLITIKAKO BATZORDEA Epaimahaiburua: Daniel Herrera Torrecilla, EB-Bkoa (Ordezkoa: Isabel García

García, EB-Bkoa) Epaimahaikideak: Jon Peli Lazkano Alzaga, EAJ-PNVkoa Ainara Guzmán Urrutia, EAJ-PNVkoa. Juan Carlos Ibarra Aretxabaleta, EAJ-PNVkoa Ainara Urbieta Bergara, EAJ-PNVkoa Elsa López de Torre Campos, PSE-EEkoa Nekane Jiménez Fernández, PSE-EEkoa Pilar Grados García, PSE-EEkoa Fernando Pinto Palacios, PPkoa Ondoren batzordekideen ordezkoak izendatu dira, ordena bereizi gabe: Mª Carmen Urbieta González, EAJ-PNVkoa Iñaki Goikoetxea Gordo, EAJ-PNVkoa Beatriz Resa Bardeci, EAJ-PNVkoa Jesús Bilbao Curiel, EAJ-PNVkoa Jon Loizaga Cayero, EAJ-PNVkoa Luis María Pérez Pérez, PSE-EEkoa

Page 12: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

12

Alfonso López Arevalillo, PSE-EEkoa José Manuel Toledo Cañamero, PSE-EEkoa Arturo Aldecoa Ruiz, PPkoa Xabier Olabarrieta Arnaiz, PPkoa Isabel García García, EB-Bkoa Bilera egiteko eguna: Asteazkena, 19etan. 6.- GIZARTE EKINTZA, OSASUN, KONTSUMO, BERDINTASUN ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO BATZORDEA Epaimahaiburua: Isabel García García, EB-Bkoa (Ordezkoa: Daniel Herrera

Torrecilla, EB-Bkoa) Epaimahaikideak: Beatriz Resa Bardeci, EAJ-PNVkoa Ainara Guzman Urrutia, EAJ-PNVkoa. Juan Carlos Ibarra Aretxabaleta, EAJ-PNVkoa Ainara Urbieta Bergara, EAJ-PNVkoa Pilar Grados García, PSE-EEkoa Elsa López de Torre Campo, PSE-EEkoa Nekane Jiménez Fernández, PSE-EEkoa Fernando Pinto Palacios, PPkoa Ondoren batzordekideen ordezkoak izendatu dira, ordena bereizi gabe: Mª Carmen Urbieta González, EAJ-PNVkoa Iñaki Goikoetxea Gordo, EAJ-PNVkoa Jon Peli Lazkano Alzaga, EAJ-PNVkoa Jesús Bilbao Curiel, EAJ-PNVkoa Jon Loizaga Cayero, EAJ-PNVkoa Alfonso López Arevalillo, PSE-EEkoa José Manuel Toledo Cañamero, PSE-EEkoa Luis María Pérez Pérez, PSE-EEkoa Arturo Aldecoa Ruiz, PPkoa Xabier Olabarrieta Arnaiz, PPkoa Daniel Herrera Torrecilla, EB-Bkoa Bilera egiteko eguna: Asteazkena, 19:30ean. Honakoak izango dira Batzorde Berezien osaerak: Ekonomi Sustapen, Prestakuntza eta Enpleguko Batzorde berezia Epaimahaiburua: Juan Carlos Ibarra Aretxabaleta, EAJ-PNVkoa. (Ordezkoa:

Jon Loizaga Cayero, EAJ-PNVkoa) Epaimahaikideak: Jon Loizaga Cayero, EAJ-PNVkoa. José Manuel Toledo Cañamero, PSE-EEkoa Xabier Olabarrieta Arnaiz, PPkoa Isabel García García, EB-Bkoa Ondoren, honakoak proposatu dira batzordekideen ordezko izendatzeko: Iñaki Goikoetxea Gordo, EAJ-PNVkoa Pilar Grados García, PSE-EEkoa

Page 13: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

13

Arturo Aldecoa Ruiz, PPkoa Daniel Herrera Torrecilla, EB-Bkoa Bilera egiteko eguna: Asteartea, beharrezkotzat jotzen denean, eta Batzorde horretako buruak horretarako deialdia egin ondoren. TOKIKO AGENDA 21EKO ETA HERRITARREN PARTAIDETZAKO BATZORDE BEREZIA Epaimahaiburua: Eneko Arruebarrena Elizondo, EAJ-PNVkoa. (Ordezkoa:

Daniel Herrera Torrecilla, EB-Bkoa). Epaimahaikideak: Jesús Bilbao Curiel, EAJ-PNVkoa. José Manuel Toledo Cañamero, PSE-EEkoa Xabier Olabarrieta Arnaiz, PPkoa Daniel Herrera Torrecilla, EB-Bkoa Ondoren, honakoak proposatu dira batzordekideen ordezko izendatzeko: Mª Carmen Urbieta González, EAJ-PNVkoa Luis María Pérez Pérez, PSE-EEkoa Arturo Aldecoa Ruiz, PPkoa Isabel García García, EB-Bkoa Bilera egiteko eguna: Asteartea, beharrezkotzat jotzen denean, eta Batzorde horretako buruak horretarako deialdia egin ondoren.” Barne Araubideko Informazio Batzordeak proposamen horren aldeko irizpena eman du. Horrela bada, Udalaren osoko bilkurak, egingo duen hurrengo batzarrean aztertu beharko du. Xabier Olabarrieta Arnaiz jaunak, PPko bozeramaileak, honakoa adierazi du: Hasteko, beraiek gai horri aldeko botoa emango diotela esan du. Dena den, uste dute, Ekonomi Sustapen, Prestakuntza eta Enpleguko Batzorde Berezia badago eta Batzorde horretan aztertzen diren gaiak bai herritarrentzat, bai udal osorako, nahiko garrantzitsuak badira, Batzorde hori iraunkorra izan beharko litzatekeela. Hori dela eta, Batzordean Batzorde hori iraunkorra eta ez berezia izateko aukera aztertzeko proposamena egin dute. Izan ere, Batzorde horretan aztertzen diren gaiak –hala nola, enplegua, lana, trebakuntza eta udalerriaren sustapen ekonomikoa- garrantzitsuak direla kontuan hartuta, uste dute Batzordea iraunkorra izan beharko litzatekeela. Hori da proposatu duten jarrera, eta gaia ondoren aztertzea nahi dute; dena den, aldeko botoa emango diote gai horri. EAJ-PNVko Eneko Arruebarrena Elizondo alkate jaunak honakoa adierazi du: Agian arrazoia daukala esan du. Nolanahi ere, hasteko hasierako proposamena denez eta Batzorde berria denez, ez daki alde handirik dagoen batzorde iraunkor eta batzorde berezien artean. Berezia izateko formularen alde egin da, hainbat arrazoirengatik: zazpi batzorde daude eta zazpi batzorde egun bitan sartzea zaila da; ez da ezarriko hirugarren egun bat batzorde iraunkorretarako; lana hogeita bat zinegotziren artean banatzen da; lan karga handia dago, eta ez du handiago eta astunago bihurtu nahi. Izan ere,

Page 14: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

14

Batzorde horretan lau, hiru, bi edo ordezkari bat egon beharko litzateke alderdi bakoitzeko, eta baliteke larregia izatea. Dena dela, uste du proposamenak eta Batzordeen funtzionatzeko moduak aldagarriak direla eta alda daitezkeela. Bera horrela hastearen alde egon da, baina denborak aurrera egin ahala, Batzorde horrek funtzionatzeko bestelako osaera edo maiztasuna behar duela konturatzen badira, erabakia hartuko da eta horrela egingo da, hori baldin bada gehiengoak nahi duena. Denak horrela hastearen alde dauden galdetu du.

OSOKO BILKURAREN ERABAKIA Udalaren osoko bilkurak aho batez erabaki du Informazio Batzorde Iraunkorren eta Berezien sorrera eta osaeraren aldaketa onestea, Barne Araubideko Informazio Batzordeak emandako irizpenean adierazten den bezala. 6.- ALKATEORDEAK, TOKIKO GOBERNU BATZARREKO KIDEAK ETA INFORMAZIO BATZORDEETAKO BURUAK IZENDATZEARI BURUZ ALKATEAK EGINDAKO DEKRETUAREN ALDAKETAREN ETA ALKATETZAK EGIN DITUEN ESKUORDETZEEN BERRI EMATEA: Barne Araubideko Informazio Batzordearen 2007ko urriaren 16ko 74. zenbakidun irizpenaren berri eman zaio Udalaren osoko bilkurari, osoko bilkurak irizpen horren inguruko erabakia har dezan. Hona hemen irizpenak dioena: Jarraian transkribatuta dagoen dekretuaren berri eman da:

“919. Zk.dun DEKRETUA

Toki Araubideari buruzko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak alkateari esleitzen dio alkateordeak izendatzeko eskumena. Tokiko Erakundeen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko 1986ko azaroaren 28ko Araudiaren 46-48 artikuluek ere gauza bera adierazten dute.

Beste alde batetik, gorago aipatu den apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluak eta aipatutako Araudiaren 52 eta 53. artikuluek azpimarratu egiten dute Tokiko Gobernu Batzarra, bertako kideak izendatzeko modua arautuz.

Amaitzeko, Tokiko Erakundeen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko 1986ko azaroaren 28ko Araudiaren 38. artikuluak eta 43 eta 44. artikuluek adierazten dute Alkatetzari dagokiola Informazio Batzordeetako burutzak eta, hala badagokio, zerbitzuko ordezkari bereziak izendatzea.

Arestian azaldutako guztia kontuan hartuta eta aipatutako arauei jarraituz, HONEN BITARTEZ 2007ko uztailaren 10eko 645/07 zk.dun dekretua aldatu eta honakoa xedatu dut:

LEHENENGOA: a) Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena: Honako zinegotzi hauek eratuko dute Alkatetza hau buru duen Tokiko

Gobernu Batzarra: Jesús Bilbao Curiel jn. Ainara Urbieta Bergara and.

Page 15: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

15

Mª Carmen Urbieta González and. Iñaki Goikoetxea Gordo jn. Jon Peli Lazkano Alzaga jn. Juan Carlos Ibarra Aretxabaleta jn. Isabel García García and. b) Tokiko Gobernu Batzarrak alkateari bere eginbeharrak burutzean

etengabeko laguntza emateko ardura izango du esleituta. c) Tokiko Gobernu Batzarrak astearteetan egingo du batzarra, 9:30ean,

alkateak Tokiko Gobernu Batzarraren iritzia jakin edo bere laguntza eskatu nahi duenean, alkateak aurretiaz deialdia eginda.

BIGARRENA: Alkateordeen izendapenak: Jarraian azaldutakoak izendatu ditut Alkatetza

hau ordezteko nire eginkizun guztietan, ez banago, gaixorik banago edo nire eskumenak burutzea eragozten didan eragozpenik badut, bai eta Alkatetza hutsik dagoenean ere, alkate berria karguaz jabetu arte:

1. ALKATEORDEA: Jesús Bilbao Curiel jn. 2. ALKATEORDEA: Ainara Urbieta Bergara and. 3. ALKATEORDEA: Isabel García García and. HIRUGARRENA: a) Informazio Batzorde Iraunkorretako buruen izendapena: Honako zinegotzi hauei eskuordetuko diet Informazio Batzorde Iraunkorren

burutza eraginkorra: 1.- EAJ-PNVko Jesús Bilbao Curiel jaunari eta Mª Carmen Urbieta González

andreari (ordezkoa) Hirigintza eta Etxebizitza; Obra eta Zerbitzu; Mugikortasun eta Ingurumen Batzorderako.

2.- EAJ-PNVko Iñaki Goikoetxea Gordo jaunari eta Beatriz Resa Bardeci andreari (ordezkoa) Ogasun, Ondare eta Kontuen Batzorde Berezirako.

3.- EAJ-PNVko Mª Carmen Urbieta González andreari eta Iñaki Goikoetxea Gordo jaunari (ordezkoa) Barne Araubideko Batzorderako.

4.- EAJ-PNVko Ainara Urbieta Bergara andreari eta Beatriz Resa Bardeci andreari (ordezkoa) Kultura, Kirol eta Gazteriako Batzorderako.

5.- EB-Bko Daniel Herrera Torrecilla jaunari eta Isabel García García andreari (ordezkoa) Hezkuntza eta Hizkuntza Politikako Batzorderako.

6.- EB-Bko Isabel García García andreari eta Daniel Herrera Torrecilla jaunari (ordezkoa) Gizarte Ekintza, Osasun, Kontsumo, Berdintasun eta Garapenerako Lankidetzako Batzorderako.

b) Ekonomi Sustapen, Prestakuntza eta Enpleguko Batzorde Bereziari

dagokionez, Juan Carlos Ibarra Aretxabaleta jauna izango da Burua, eta ordezkoa EAJ-PNVko Jon Loizaga Cayero jauna izango da.

c) Tokiko Agenda 21eko eta Herritarren Partaidetzako Batzorde Bereziari

dagokionez, EAJ-PNVko Eneko Arruebarrena Elizondo jauna izango da Burua, eta ordezkoa EB-Berdeakeko Daniel Herrera Torrecilla jauna.

Page 16: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

16

LAUGARRENA: Zerbitzuko ordezkari berezien izendapena: *Jon Peli Lazkano Alzaga jaunari eskuordetuko zaizkio Hizkuntza Politikari

dagozkion eskumenak. Eskuordetzea barne zuzendaritzan eta kudeaketan datza: hala ere, ez du ahalmenik edukiko gainerakoei eragiten dieten administrazio-egintzen bidez ebazteko; horrenbestez, eskuordetze horren zeregina modu arruntean Hezkuntza, Hizkuntza Politika Arloari lotuko zaio. Halaber, berari eskuordetuko zaio Soinu Atadia Fundazio Publikoaren eta Euskararen Erakundea Erakunde Autonomoaren koordinazioa.

*Iñaki Goikoetxea Gordo jaunari eskuordetuko zaizkio teknologia-ezarpenari dagozkion eskumenak. Eskuordetzea barne zuzendaritzan eta kudeaketan datza; hala ere, ez du ahalmenik edukiko gainerakoei eragiten dieten administrazio-egintzen bidez ebazteko; horrenbestez, eskuordetze horren zeregina modu arruntean Barne Araubideko Arloari lotuko zaio.

*Beatriz Resa Bardeci andreari eskuordetuko zaizkio Gazteria azpiarloari dagozkion eskumenak. Eskuordetzea barne zuzendaritzan eta kudeaketan datza: hala ere, ez du ahalmenik edukiko gainerakoei eragiten dieten administrazio-egintzen bidez ebazteko; horrenbestez, eskuordetze horren zeregina modu arruntean Kultura, Kirol eta Gazteria Arloari lotuko zaio.

* Ainara Guzmán Urrutia andreari eskuordetuko zaizkio Hirugarren Adina azpiarloari dagozkion eskumenak. Eskuordetzea barne zuzendaritzan eta kudeaketan datza: hala ere, ez du ahalmenik edukiko gainerakoei eragiten dieten administrazio-egintzen bidez ebazteko; horrenbestez, eskuordetze horren zeregina modu arruntean Gizarte Ekintza, Osasun, Kontsumo, Berdintasun eta Garapenerako Lankidetza Arloari lotuko zaio.

* Jon Loizaga Cayero jaunari eskuordetuko zaizkio Erakundeekiko eta Herritarrekiko Harremanei dagozkien eskumenak. Eskuordetzea barne zuzendaritzan eta kudeaketan datza; hala ere, ez du ahalmenik edukiko gainerakoei eragiten dieten administrazio-egintzen bidez ebazteko; horrenbestez, eskuordetze horren zeregina modu arruntean Alkatetzari lotuko zaio.

* Isabel García García andreari eskuordetuko zaizkio Prestakuntza eta Enplegu garapenari dagozkion eskumenak. Eskuordetzea barne zuzendaritzan eta kudeaketan datza: hala ere, ez du ahalmenik edukiko gainerakoei eragiten dieten administrazio-egintzen bidez ebazteko; horrenbestez, eskuordetze horren zeregina modu arruntean Ekonomi Sustapen, Prestakuntza eta Enpleguko Batzorde Bereziari lotuko zaio.

*Daniel Herrera Torrecilla jaunari eskuordetuko zaizkio Tokiko Agenda 21en eta Herritarren Partaidetzaren garapenari dagozkion eskumenak. Eskuordetzea barne zuzendaritzan eta kudeaketan datza; hala ere, ez du ahalmenik edukiko gainerakoei eragiten dieten administrazio-egintzen bidez ebazteko; ahalmen hori Udaleko ebazpen organoei –Alkateari eta Osoko Bilkurari– dagokie.

Barne Araubideko Informazio Batzordea jakinaren gainean geratu da, eta PSE-EE-PSOE eta PP Udal Taldeetako ordezkariek zorionak eman dizkiote Gobernu Talde berriari. PSE-EEko José Manuel Toledo Cañamero jaunak honakoa adierazi du: Adierazi duenez, hasteko errepikatu egingo du Batzordean bere garaian esan zuena, hau da, Gobernu berria eratu dela eta bere ustez bidezkoa dela bi alderdiei nahiz

Page 17: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

17

Gobernu horretan parte hartuko duten pertsonei zorionak ematea; azken batean, bere betebeharra Udaletan gobernatzea eta, beraz, gobernuak eratzea da. Adierazi duenez, ezer baino lehen akordioa lortzeko gai izan direnei zinez zorionak eman nahi izan du. Adierazi duenez, bere asmoa aldeko botoa zergatik ez duten emango uler dezatela da; izan ere, beren ustez beste alternatiba hobe batzuk daude, eta antza denez agintaldi honetako behin betiko gobernua izango denari lankidetzan aritzeko asmoa duela adierazi nahi dio; bere programa, hauteskunde hauetarako aurkeztu zutena, azkenean gobernuaren eguneroko jardueran azaltzeko asmoa, eta halaber, egokitzat jotzen dutenean Gobernu berriaren aurka agertu beharko direla eta hala egingo dutela. Baina adierazi duenez, jakina, bere lehenengo asmoa ez da inoren aurka egitea, baizik eta laguntzea, eta hala egingo du agintaldi honetan, aurreko agintaldietan bezala. PPko Xabier Olabarrieta Arnaiz jaunak honakoa adierazi du: Bere ustez, une honetan ez da egokia ezarri diren izendapenei buruz bere iritzia ematea, eta alde horretatik, berriro ere zorionak emango ditu, onena opa die, azkenean Gobernu Talde honen jarduera Udalerriarentzat onuragarria izango delako; osaera berriagatik zorionak eman nahi ditu, eta jakina, bere talde politikoko kideak prest egongo dira ahal duten guztian Udalaren funtzionamendurik onenean eta Udalerriari dagokion guztian laguntzeko. EB-Bko Daniel Herrera Torrecilla jaunak honakoa adierazi du: Eskerrak eman dizkio Alderdi Sozialistari nahiz Alderdi Popularrari, egindako eskaintzagatik; adierazi duenez, bere ustez Alderdi Jeltzalearen eta Ezker Batuaren artean egindako Gobernu Akordioa diferenteen arteko akordioa da eta Udalerri honek daukan aniztasuna modu batean edo bestean agertzen du, baina zalantzarik gabe, hemen alderdi gehiago daude, eta orduan, betiere ahal den neurrian, elkarrizketa eta eztabaida azkeneraino egingo dituzte akordioak lortzeko, eta alde horretatik, beraiek nahiz Euzko Alderdi Jeltzaleak hala egingo dute. Berriro ere eskerrak eman ditu lankidetzarako gogo horrengatik, eta bere aldetik, Eneko Arruebarrena alkateak esan duen moduan, planteatzen diren iradokizun eta gai politiko guztiak jasotzeko eskuzabaltasun politikoa emango dute Jesús Bilbao Curiel jaunak, EAJ-PNVko bozeramaileak, honakoa adierazi du: Daniel Herrerak esan duen bezala, zorionak eman izanagatik eskerrak eman nahi dituela esan du. Ez da bozkatzeko unea, puntu honetan bozkatu ezin delako. Beraz, hobe da ez jakitea zer bozkatuko duten, bozkatzeko orduan ez baita beti asmatzen. Batzuek esan dute oposizioa modu zehatz batean egingo dutela, eta egia da orain arte batzuek horrela egin dutela erakutsi dutela. Uste dute, eta ziur daude, horrela egiten jarraituko dutela. Beraiek batzen dituen helburua Leioa dela adierazi du. Izan ere, Ezker Batua taldearen eta Euzko Alderdi Jeltzalearen artean lortu den akordioan, bi alderdiak batzen dituena Leioa da. Gainera, Leioan badaude beraien moduan pentsatzen dutenak zein pentsaera ezberdina daukatenak. Gobernuaren ezaugarri berrietako bat edo, agian, bereizgarrietako bat gizartearen parte-hartzea izan behar da, eta hori bilatzen bada, gobernutik kanpo gelditu diren alderdien parte-hartzea ere lortu nahi da, lehen aipatu duen ideiaren ildo beretik. Beraientzat parte-hartze hori ere oso garrantzitsua dela esan du. Beraz, Gobernutik eskaini nahi dute lan egiteko modu parte-hartzaile hori. Askotan jendeak gizartean parte hartzen du eta hori oso duina da eta oso ondo dago, baina askotan ezin da

Page 18: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

18

jakin noren ordez lan egiten duten eta zer daukaten atzean. Udalean, aldiz, zinegotzi guztiek biztanleriaren botoak dituzte atzean. Hori oso ondo neurtuta dago, eta jakin badakite herria dagoela atzean. Gobernuan ea elkarrekin lan egitea lortzen duten eta oposizioarekin batera, elkarren ondoan, beti bezala, lan egitea lortzen duten galdetu du.

OSOKO BILKURAREN ERABAKIA

Udalaren Osoko Bilkura alkateordeak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak eta Informazio Batzordeetako buruak izendatzeari buruz alkateak egindako Dekretuaren aldaketaren eta Alkatetzak egin dituen eskuordetzeen berri eman izanaren jakinaren gainean geratu da. 7.- HIRUGARREN ALKATEORDE ISABEL DOLORES GARCIA GARCIA ANDREAREN DEDIKAZIO ESKLUSIBOARI BURUZKO PROPOSAMENA: Barne Araubideko Informazio Batzordearen 2007ko urriaren 16ko 75. zenbakidun irizpenaren berri eman zaio Udalaren osoko bilkurari, osoko bilkurak irizpen horren inguruko erabakia har dezan. Hona hemen irizpenak dioena: Gai horri dagokionez, Alkatetza-Udalburutzak proposamen hau aurkeztu du: “Alkatetza-Udalburutzak Isabel García García andre Hirugarren Alkateorde izendatzea proposatu du, alkatea ordeztu dezan lehenengo alkateordea eta bigarren alkateordea ez badaude, gaixorik badago edo bere eskumenak burutzea eragozten dion eragozpenik badu, bai eta Alkatetza hutsik dagoenean ere, alkate berria karguaz jabetu arte. Gizarte Ekintza, Osasun, Kontsumo, Berdintasun eta Garapenerako Lankidetza arloaren ardura eta Ekonomi Sustapen Arloaren barruko Prestakuntza eta enplegu azpiarloari buruzko eskumenak emango zaizkio, dedikazio esklusiboan. 2007ko urriaren 26tik aurrera izango ditu ondoreak, eta urteko ordainsari gordina 56.449,54 euro izango da; beraz, bidezkoa da Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean egin horretan alta ematea.” Gaia bozkatu eta honakoa izan da emaitza: EAJ-PNVko Mª Carmen Urbieta González andreak, Jesús Bilbao Curiel jaunak, Iñaki Goikoetxea Gordo jaunak eta Besa Resa Bardeci andreak, eta EB-BERDEAKeko Daniel Herrera Torrecilla jaunak aldeko botoa eman dute. PSE-EE-PSOEko José Manuel Toledo Cañamero jauna, Luis María Pérez Pérez jauna eta Pilar Grados García andrea eta PPko Arturo Aldecoa Ruiz jauna abstenitu dira. Ondorioz, Barne Araubideko Informazio Batzordeak aldeko irizpena eman dio proposamenari. Udalaren osoko bilkurak atxikimendu hori egingo duen hurrengo batzarrean aztertu beharko du. PPko Xabier Olabarrieta Arnaiz jaunak honakoa adierazi du: Puntu honetan, jakina, ez dute emango proposamenaren aldeko botorik, ezta ezezko botorik ere, azken batean Gobernu Taldearen erabaki delako eta horretan bere taldeak ez du parte hartuko, eta hasieran abstenituko dira. Adierazi duenez, zera esan nahi du, horretarako unea dela uste duelako: uztailean alkate jaunak iragarri zuen irailean Toki Karguaren Estatutua aztertzeko Batzordea abian jarriko zela, eta orain urrian daudela ez

Page 19: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

19

dutela izan Batzorde horren edo gai horren berri gehiagorik, ez alkatearen aldetik, ezta Gobernu Taldearen aldetik ere. Osoko Bilkuran Gobernu Taldeko kide baten liberazioa aurkeztu da, baina arreta deitu nahi dute beren ustez egokia ez den zerbaiti buruz; izan ere, gutxienez, dena delako arrazoiarengatik ezin bada egin, azalpenen bat eman beharko zieten, edo zergatik ezin den egin azaldu, edo zergatik atzeratu den, den arrazoia dela, baina ez daude ados gauza bat iragarri eta gero berriro ezer ere ez esatearekin; uste dute hori ez dela jokatzeko modu ona. Espero dute horrelako jokabideak zuzenduko direla eta, edonola ere, lehenago esan duen moduan, ez daukate ezer orain planteatu den proposamenari gehitzeko. PSE-EE-PSOEko José Manuel Toledo Cañamero jaunak honakoa adierazi du: Beste puntuan esan zuen bezala, botoa eman beharko balitz ez lukete baiezkorik emango, ezta ezezkorik ere; adierazi du besterik gabe hori dela Gobernu Taldea eta hor dagoela, horregatik liberatutako Zinegotzia animatu dute, eta zortea opatu diote, gainerako guztiei opatzen dioten bezala. Adierazi duenez, nola edo hala, Xabier Olabarrietak esandakoaren bidetik jarraitu nahi du, eta Gobernu Taldeari, Gobernu Talde berriari, gogora ekarri nahi dio kontu bat daukatela burutu gabe, bere taldeak eskabide baten bitartez alkateordeari aurkeztu diona, dokumentu jakin bat, Alderdi Popularrari ere eskabide baten bitartez aurkeztu diona, eta hori baloratu eta ebaluatu dezatela eta antza denez goragoko mamia batzuetan eztabaidatzen ari diren beste proposamenekin haztatu dadila nahi du, ahalik eta lasterren denak konponbide bat mahai gainean edukitzeko gai izan daitezen. Adierazi duenez, ez du errepikatuko Udalerri konplexu batean (konplexua biztanle kopuruarengatik, eta funtzionamendu mailagatik) oposizioan egoteak dauzkan zailtasunak zein diren, hori bere garaian esan zuen eta ez du berriro esan nahi, baina egokia eta beharrezkoa iruditzen zaio auzi hori ebaztea, eta agintaldia amaitu arte Zinegotzien Estatutuari, norberaren dedikazioei, etab.ei dagokienez nola antolatuko diren jakitea. EAJ-PNVko Eneko Arruebarrena Elizondo alkate jaunak honakoa adierazi du: Azalpen bi eman nahi dituela esan du. Lehenengoa honako hau da: proposamena bozkatu behar da. Zergaitik horretan bai eta besteetan ez galdetu dio bere buruari. Kontua da, berak izendatu zituen lehenengo bi alkateordeei dagokienez, Udalak bi kargu horietarako egitura jada ezarrita zuela. Gauzak horrela, lehengo egitura horri eusteagatik aurkeztu zen bi alkateorde horien izendapena Udalaren osoko bilkuraren bileran. Horrela islatzen zen egituran, eta aurrekontuetan haien soldatak ordaintzeko esleipena zegoen; beraz, alkateak har ditzakeen erabakien artean, horixe zegoen. Unera arte, Udalak hirugarren alkateorde liberaturik izan ez duela eta aurrekontuak haren soldata ordaintzeko aurreko esleipenik ez zeukala zehaztu du. Hortaz, Udalaren osoko bilkura horren alde ala horren kontra agertu behar da, eta horregatik aurkeztu da bileran proposamen hori. Xabier Olabarrieta eta José Manuel Toledo jaunek arrazoia daukatela esan du. Berak ez daki proposamen hori Udalaren osoko bilkuraren lehenengo bileran ala bigarrenean egin zuten, baina konpromisoa hartuta dago. Gauza batzuk gertatu dira, eta egia da beste udal batzuek zer egiten zuten eta zenbait gauza nola garatzen zuten begiratu dutela. Horregatik, dokumentu batzuk eskatu dira –azkena Barakaldokoa da eta ehun orrialde eta koska dauka-. Beraz, horixe da azkenean landu eta egin behar dutena. Bestalde, horren zain egongo ez direla esan du, baina, EUDELeko lehenengo zuzendaritza osatu denean, bai zuzendariak, bai zuzendariordeak, autonomia mailako Toki Karguaren Estatutua sortu dutela, eta arazo horri aurre egiteko konpromisoa hartu dutela.

Page 20: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

20

Tontxu Rodríguez agertu zen, zama hori bizkar gainean daramala erakutsita, eta nahiz eta EUDELen lantzen ari dela jakin, ez dira erantzun edo irtenbide baten zain egongo. Leioan lanean hasiko dira, batzorde baten bidez, eta berdin da EUDELen zer gertatzen den, hau da, agertu duten bideak aurrera egiten duen ala ezerez bilakatzen den. Gainera, legeak baimentzen duen neurrian eta dauden aukerak ikusita, bere asmoa Udalaren osoko bilkurak akordioa lortzea, akordioa lortzeko bidea aurkitzea, nola burutuko den aztertzea eta akordioa Udalaren barne araubideko araudian islatzea dela esan du, beti legediaren barnean. Akordio, arau edo lege hori Udalaren barne araubideko araudian txertatzeko modua aztertuko da, datozen Korporazioek jakin dezaten joko arauak zeintzuk diren.

BOZKETA ETA OSOKO BILKURAREN ERABAKIA

Gaia bozkatu egin da, eta honakoa izan da emaitza: Aldeko hamabi boto, EAJ-PNVko hamar ordezkarienak eta EB-Bko bi zinegotzienak; bederatzi abstentzio, PSE-EEko sei zinegotzienak eta PPko hiru zinegotzienak. Horrenbestez, Udalaren osoko bilkurak, gehiengoaren aldeko botoaz erabaki du hirugarren alkateorde Isabel Dolores Garcia Garcia andrearen dedikazio esklusiboa onetsiko dela, Barne Araubideko Informazio Batzordeak emandako irizpenean adierazten den bezala. 8.- “LEIOAK ALTXOR BAT DAUKA” PROGRAMA ZELA-ETA EGINDAKO LURPERATZEARI BURUZ UDALAREN KONPROMISOA BERRITZEA: Hezkuntza eta Hizkuntza Politikako Informazio Batzordearen 2007ko irailaren 26ko 69. zenbakidun irizpenaren berri eman zaio Udalaren osoko bilkurari, osoko bilkurak irizpen horren inguruko erabakia har dezan. Hona hemen irizpenak dioena: Udalaren osoko bilkurak, 2001eko urriaren 18an egindako bileran, ondoko hau dioen erabakia onetsi zuen: “Leioako Udalak, gure Herria sortu zeneko 475. urteurrena dela-eta, eta efemeride horiek ospatzeko egitarau zabalaren barruan, eskolaumeentzat “LEIOAK ALTXOR BAT DAUKA” izena daukaten jarduera batzuk abian jarri ditu. SOLASGUNE taldeak dinamizatu behar dituen jolas batzuk egin dira. Horiek datorren urriaren 31n amaituko dira: egun horretan, bereziki prestatutako leku batean, umeek aukeratu eta ekarriko dituzten objektu edota mezu batzuk lurperatuko dira, ospakizun horren adierazpen eta oroigarri gisa, Leioaren errealitatearen eta etorkizunerako aukerak izateko gogoaren adierazpen eta oroigarri gisa, hain zuzen. Hori guztia dela-eta, Leioako Udalak Leioako neska-mutilek “LEIOAK ALTXOR BAT DAUKA” jolasaren barruan utzi dituzten oroigarri, objektu eta mezuak gordetzeko eta behar bezala zaintzeko konpromisoa hartu du. Gauza horiek beste leku batera eramango dira soil-soilik ezinbesteko arrazoiengatik edo premia larriengatik, eta delako beste leku horrek ere izaera sinbolikoa izango du. Halaber, Leioako Udalak gure udalerriaren 500. urteurrenean objektu horiek lurpetik ateratzeko konpromisoa hartu du. Orduan ere, une horretako eskolaumeek hartuko dute parte.

Page 21: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

21

Konpromiso hori ondorengo Udalbatzei transmitituko zaie.” Hezkuntza eta Hizkuntza Politikako Informazio Batzordeak aldeko irizpena eman dio aurreko testuan agertzen den konpromisoa berritzeari.

OSOKO BILKURAREN ERABAKIA Udalaren Osoko Bilkurak, aho batez, “Leioak altxor bat dauka” programa zela-eta egindako lurperatzeari buruz Udalaren konpromisoa berritzea onestea erabaki du, Hezkuntza eta Hizkuntza Politikako Informazio Batzordearen irizpenean azaldutakoari jarraituz. 9.- ZERGA ETA TASAK ARAUTZEN DITUZTEN ZERGA ORDENANTZEN ALDAKETA, 2008ko URTARRILAREN 1ean INDARREAN SARTZEKO. Ogasun, Ondare eta Kontuen Informazio Batzorde Bereziaren 2007ko urriaren 16ko 149. zenbakidun irizpenaren berri eman zaio Udalaren osoko bilkurari, osoko bilkurak irizpen horren inguruko erabakia har dezan. Hona hemen irizpenak dioena: Ogasun, Ondare eta Kontuen Informazio Batzorde Berezi honetan, 2007ko irailaren 18an egindako batzarrean, 2008ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu behar diren zerga eta tasak arautzen dituzten zerga ordenantzak aldatzeko proposamenen txostenak entregatu zitzaizkien batzordekideei. Gobernu Taldearen proposamen horiek ondoren azalduko dira. Gero, 2007ko urriaren 2an egindako batzordean, 14. irizpenaren bitartez, PP udal taldearen bozeramaileak 2008rako zerga ordenantzen aldaketako proposamenaren aurkako zuzenketak aurkeztu zituen. Gobernu taldeak egindako proposamena ondoren azaltzen da:

UDAL ZERGAK

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA: 2007an Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga-tasa hau aplikatu da:

ERANSKINA

2008ko TARIFA Karga-tasa

A) Hiri-izaerako ondasunak

% 1,16

B) Landa-izaerako ondasunak % 1,21

Page 22: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

22

JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA

Proposatutako tarifak honela ezarriko dira: ERANSKINA

2008ko TARIFA 1. artikulua. Bizkaiko Foru Aldundiak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifetan ezartzen dituen gutxieneko kuotak handitu egingo dira, Leioako udal mugartean egiten diren jarduera guztietan 2,10eko udal koefizientea bakarra aplikatuz 2. artikulua. Aurreko artikuluan araututako jarduerako koefizientearekin handitutako kuoten gainean gehikuntza edo murrizketa ezarriko da, Leioako udal mugartearen barruan jardueraren establezimendua fisikoki kokatuta dagoen lekua aintzat hartzeko. Kontuan hartuko da kalearen zerga-kategoria, Finkamenduaren gaineko Zergari buruzko Ordenantzaren eranskinaren arabera, ondorengo indize-eskala aplikatuz: Herri bideen zerga-kategoria

1. kategoria 2. kategoria 3. kategoria

2,0 1,9 1,8 3. artikulua. Zergaren tarifetan finkatutako gutxieneko kuotak gehitu egingo dira haztapen koefizientea aplikatuz; koefiziente hori subjektu pasiboaren eragiketen bolumenaren arabera zehaztuko da, ondoko taularen arabera:

Eragiketa bolumena (eurotan) Koefizientea

2.000.000,00 eta 6.000.000,00 bitartean ......... 1,20 6.000.000,01 eta 10.000.000,00 bitartean ....... 1,22 10.000.000,01 eta 50.000.000,00 bitartean ..... 1,24 50.000.000,01 eta 100.000.000,00 bitartean ... 1,30 100.000.000,00 baino gehiago......................... 1,30 Bat ere ez......................................................... 1,25

TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

% 2,7ko gehikuntza proposatu da 2007. urtean aplikatutako tarifetan, 12 eta 13,99 zerga-zaldi arteko turismoei dagokien tarifa alde batera utzita. Horretan % 0,0076ko gehikuntza soilik aplikatu ahal izango da. Gehikuntza horrekin jada tarte horretarako baimenduta dagoen legezko gehieneko tarifa kobratzen ari delako.

Page 23: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

23

Jarraian, gutxieneko tarifak, gehieneko tarifak eta proposatutako tarifen artean gehienekoak baino handiagoak edo berdinak direnak agertzen dira.

TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA 2007ko TARIFA ETA 2008rako IGOERAREN AURREIKUSPENA (% 2,7)

TURISMOAK Tarifa 2008 8 zerga-zaldi baino gutxiago 24,00 8 - 11,99 zerga-zaldi 65,00 12 - 13,99 zerga-zaldi (oharra) 132,00 14 - 15,99 zerga-zaldi 137,00 16 - 19,99 zerga-zaldi 170,00 20 zerga-zaldi edo gehiago 212,00

AUTOBUSAK 21 plaza baino gutxiago 157,00 21 - 50 eserleku 225,00 50 eserleku baino gehiago 281,00

KAMIOIAK 1.000 kg-tik beherako zama erabilgarria 80,00 1.000 eta 2.999 kg bitarteko zama erabilgarria 157,00 2.999 baino gehiago eta 9.999 kg bitarteko zama erabilgarria 225,00 9.999 kg-tik gorako zama erabilgarria 281,00

TRAKTOREAK 16 zerga-zaldi baino gutxiago 33,00 16 - 24,99 zerga-zaldi 52,00 25 zerga-zaldi baino gehiago 157,00 TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEK DARAMATZATEN ATOIAK ETA ERDIATOIAK 751 kg eta 1.000 kg bitarteko zama erabilgarria 33,00 1.000 eta 2.999 kg bitarteko zama erabilgarria 52,00 2.999 kg-tik gorako zama erabilgarria 157,00

BESTELAKO IBILGAILUAK Ziklomotorrak 8,00 125 cc arteko motozikletak 8,00 125 cc eta 250 cc bitarteko motozikletak 15,00 250 cc eta 500 cc bitarteko motozikletak 29,00 500 cc eta 1.000 cc bitarteko motozikletak 58,00 1.000 cc-tik gorako motozikletak 115,00

HIRI-LURREN BALIO GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA

Zerga horretarako ez da inolako aldaketarik proposatu; hortaz, 2008.erako tarifen eranskina ondokoa da: Zerga Ordenantzaren xedapen iragankorra aldatzen bada, Zerga Ordenantzaren eranskina honela ezarrita geratuko da:

Page 24: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

24

ERANSKINA 2008

I. PORTZENTAJEEN KOADROA. ALDIA URTEKO PORTZENTAJEA a) 1-5 urte 3,7 b) 10 urte arte 3,5 c) 15 urte arte 3,2 d) 20 urte arte 3,0

II. TARIFAK A) Zergaren zerga-oinarri gisa 1989/12/31n indarrean zeuden balioen indize-taula edo Ondasun Higiezinen gaineko Zergara ezarritako katastroko balioa erabiltzekotan, % 60ko murrizketarekin, honakoa izango litzateke aplikatu beharreko karga-tasa:

% 30 B) Zergaren zerga-oinarri gisa arauz ezarritako lurzorurako egotz daitekeen gutxieneko balioa zehazteko arau teknikoetatik datorren lurzoruaren benetako balioa erabiltzekotan, edo % 60ko murrizketarekin banakatuta ez badago, honakoa izango litzateke aplikatu beharreko karga-tasa:

% 5

ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA: Zerga horretarako ez da inolako aldaketarik ezarri; hortaz, 2007. urtean aplikatu zen bezala geratuko da. Hau da, % 5eko zerga-tasa ezarriko da.

ERANSKINA 2008ko TARIFA Zerga-tasa

Eraikuntza, instalazio edo obra mota % 5

TASAK

A) ZERBITZUAK EMATEAGATIKO TASAK

Zerbitzuak emateagatiko tasen kasuan, proposamen orokorra 2006ko azken KPIarekin (% 2,7) gehitzea izan daiteke; horrela, zerbitzu guztiek lehen zeukaten kostuaren eta etekinaren arteko korrelazioari eutsiko diote. Erakunde Autonomoek beren Zuzendaritza Batzordeetan 2008. urterako tasak aldatzeko erabakiak hartu dituzte jada. Tasa horiek Osoko Bilkuraren 2007ko uztailaren 12ko bileran onetsi ziren.

Page 25: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

25

1. EPIGRAFEA.— Agiriak emateagatiko tasa 2007ko tarifa 2007 2008 1. Udal administrazioak alderdiak eskatuta egindako edozein informazio, hirigintza alorrean edo lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga aplikatzean.

3,8 3,9

2. Fotokopiak saltzea 0,16 0,16 3. Planoak saltzea 2,8 2,9 4. Herritar eta egoitzari buruzko agiriak konpultsatzea 1,25 1,3 5. Arma-txartelak tramitatzea 1,65 1,7 6. Zirkulazio-istripuei buruzko txostenak: Udaltzaingoak zirkulazio-istripuei buruz aseguru-etxeentzat egindako txosten bakoitza

43 44

2. EPIGRAFEA.— Autotaxi eta gainerako alokairu-ibilgailuetarako lizentziak emateagatiko tasa

2007ko tarifa 2007 2008 A) Lizentziak onartu, eman eta erregistratzea (lizentzia bakoitzeko):

1. A motakoak 137 140 2. B motakoak 170 175 3. C motakoak 340 350

B) Lizentzien ustiapena erabiltzea (lizentzia bakoitzeko, urtean):

1. A motakoak 34 35 2. B motakoak 58 60 3. C motakoak 68 70 C) Ibilgailuak ordeztea 1. A motakoak 68 70 2. B motakoak 50 51 3. C motakoak 68 70 D) Lizentziak eskualdatzea: Edozein motatakoak 341 350 E) Herri bidean badago: Edozein motatakoak 85 87

Page 26: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

26

3. EPIGRAFEA.—

Establezimenduak irekitzeko lizentziak emateagatiko tasa

1. artikulua.— Oinarria eta izaera Konstituzioaren 133.2 eta 144 artikuluek, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 106. artikuluak, Tokiko Ogasunak arautzen dituen abenduaren 28ko 39/1988 Legearen 15-19 artikuluek eta Tokiko Ogasunei buruzko uztailaren 19ko 5/1989 Foru Araua aldatu zuen urriaren 8ko 9/1998 Foru Arauaren 20.4.j artikuluak ematen dituzten eskumenak erabilita, udal honek «Establezimenduak irekitzeko lizentziak emateagatiko tasa» ezarri du, eta Zerga Ordenantza honetan azaldutakoak eraenduko du, aipatutako 39/1988 Legearen 58. artikuluan eta aipatutako 5/1989 Foru Arauaren 20. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

Konstituzioaren 133.2 eta 144 artikuluek, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 106. artikuluak, Tokiko Ogasunak arautzen dituen abenduaren 28ko 39/1988 Legearen 15-19 artikuluek eta Tokiko Ogasunei buruzko uztailaren 19ko 5/1989 Foru Araua aldatu zuen urriaren 8ko 9/1998 Foru Arauaren 20.4.j artikuluak ematen dituzten eskumenak erabilita, udal honek «Establezimenduak irekitzeko lizentziak emateagatiko tasa» ezarri du, eta Zerga Ordenantza honetan azaldutakoak eraenduko du, aipatutako 39/1988 Legearen 58. artikuluan eta aipatutako 5/1989 Foru Arauaren 20. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

2. artikulua.— Zerga-egitatea 1. Tasa honetako zerga-egitatea da establezimenduek lasaitasun, batasun eta osasungarritasunaren aldeko baldintzak betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko udal jarduera, teknikoa zein administraziokoa, baita establezimendu horiek normaltasunez funtzionatzeko ordenantzetan eta udal araudietan eta araudi orokorretan eskatzen diren gainerako baldintza guztiak ere, udalak Toki Korporazioen Zerbitzuen Araubideko 22. artikuluan eta Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Araudiko 1 eta 2. artikuluetan aipatutako establezimendua irekitzeko lizentzia emateko aurretiazko beharrezko baldintza gisa.

2. Horretarako, honakoak hartuko dira irekieratzat:

Page 27: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

27

a) Establezimendua lehenengoz instalatzea jarduerei ekiteko.

b) Establezimenduan egiten den jarduera aldatzea edo zabaltzea, titular berak egin arren.

c) Establezimendua zabaltzea eta bertan egiten den edozein aldakuntza, artikulu honen 1. Zenbakian adierazi diren baldintzak ukitzen baditu, horiek berriro egiaztatzeko eskatzen duela.

d) Antolamendu juridikotik hori ondorioztatzen delako lizentzia eskuratzea beharrezkoa duten kasu guztiak, udal esku-hartzea eragin duen jardueraren izaera edozein dela ere.

3. Establezimendua etxebizitzarako soilik erabiltzen ez den eraikuntza bizigai orori deritzo, jendearentzat zabalik egon zein ez, honako hauek beteta:

a) Bertan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren mendeko enpresa, lantegi, artisautza, eraikuntza, merkataritza edo zerbitzu jardueraren bat egiten bada.

b) Jarduera horietarik ezein egiten ez dela ere, beraien lagungarri edo osagarri badira, edo haiei onura edo aprobetxamenduak ematen badizkie, esaterako, sozietate egoitzak, agentziak, erakunde juridikoen eskuordetze edo sukurtsalak, bulegoak edo estudioak.

c) Edozein jarduera egiten badu, eta indarrean dagoen antolamendu juridikoan xedatuta dagoelako irekiera-lizentzia eskuratzea beharrezkoa badu.

3. artikulua.— Subjektu pasiboa 1. Subjektu pasibo zergadunak dira Bizkaiko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluak aipatu dituen pertsona fisiko edo juridikoak eta erakundeak, establezimendu batean egin nahi den edo, hala denean, egiten den jardueraren titularrak direnak.

2. Establezimenduen jabeak zergadunen ordezkotzat hartuko dira, eta dagokien onuradunengan jasanaraz ditzakete kuotak, baleude.

4. artikulua.— Erantzuleak 1. Subjektu pasiboaren zerga-betebeharren erantzule solidario izango dira Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 38.1 eta 39. artikuluek aipatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak.

Page 28: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

28

2. Sorospidezko erantzule izango dira sozietateen administratzaileak eta porrot, lehiaketa, sozietate eta, oro har, erakundeen sindikoak, kontu-hartzaileak Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 40. artikuluak adierazi dituen balizko kasuetan eta hedadurarekin.

5. artikulua.— Zerga-oinarria

Establezimenduari dagokion azalera izango da tasaren zerga-oinarria, eta honako arau hauei jarraituz zehaztuko da:

1. Establezimenduaren azalera zehazteko, aintzat hartuko da multzo bakarra osatzen duen beraren azalera osoa.

2. Lehendik irekita dauden establezimenduen eranskinek (erakusketetarako biltegiak, esaterako) tasa sorraraziko dute eta irekiera-lizentzia beharko dute, establezimendu nagusia gorabehera.

2007ko tarifa 6. artikulua.— Zerga kuota. 2007 1. Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak irekitzeko lizentziek 1,76 � -ko tarifa ordainduko dute establezimenduaren azaleraren metro karratu bakoitzeko

1,76 1,81

2. Gainerako irekiera-lizentziek 1,23 � -ko tarifa ordainduko dute establezimenduaren azaleraren metro karratu bakoitzeko.

1,23 1,26

3. 190,00 � -ko gutxieneko kuota ezarri da, aurreko ataletatik eratorritako zerga-kuotak zenbateko hori baino gutxiagokoak direnean edo azaleren araberako kuotarik eskuratu ezin denean baina irekiera-lizentziak espedientea tramitatzea eskatu duenean ordaindu beharko dena.

190 195

4. Lizentzia eskuratu ostean instalazio azalera handitu duten establezimenduek, azalera berriaren eta aurreko azaleraren arteko aldeari dagokien eskubideak ordaindu beharko dituzte.

7. artikulua.— Tarifa bereziak

Page 29: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

29

1. «A» tarifa berezia Energia elektrikoa ekoitzi, transformatu edo saltzen duten konpainia edo sozietateentzat, kilowatt oinarrietatik eratorritako kuotak ezarri dira, eskala honen arabera:

— 100 kW-era arte 0,34 0,35 — 100 eta 500 kW artean. 0,31 0,32 — 501 eta 1.000 kW artean 0,28 0,29 — 1.001 eta 5.000 kW artean. 0,22 0,23 — 5.001 eta 10.000 kW artean 0,12 0,12 — 10.001 eta 20.000 kW artean 0,07 0,07 — 20.001 eta 30.000 kW artean 0,04 0,04 — 30.001 eta 40.000 kW artean 0,03 0,03 — 40.001 eta 50.000 kW artean 0,02 0,02 — 50.001 kW baino gehiago 0,01 0,01 Instalatutako elementuak udal mugarte barruan dagoen eta irekiera-lizentzia duen beste establezimendu bateko energia transformatu eta saltzeko transformadore estatikoak badira, aurreko eskalan adierazitako kuotak ezarriko dira, baina % 50 murriztuta.

2. «B» tarifa berezia Gasa zerbitzu publiko eta partikular gisa banatzeko ekoizten duten erakundeentzat, ekoizteko modua eta berezko ezaugarriak edozein direla ere, lizentzia eskuratu nahi duen instalazioan egunean ekoizten den gas kopurua (metro kubikotan) oinarri hartuta ondorioztatutako kuotak ezarriko dira, honako eskala honen arabera:

— Egunean 1.000 m³ arte: 0,04 0,04 — Egunean 1.000 eta 4.000 m³ bitartean: 0,04 0,04 — Egunean 4.000 eta 10.000 m³ bitartean: 0,03 0,03 — Egunean 10.000 eta 20.000 m³ bitartean: 0,02 0,02 — Egunean 20.000 eta 50.000 m³ bitartean: 0,02 0,02 — Egunean 50.000 eta 100.000 m³ bitartean: 0,01 0,01 — Egunean 100.000 eta 200.000 m³ bitartean: 0,01 0,01 — Egunean 200.000 m³ baino gehiago: 0,01 0,01 3. «C» tarifa berezia Gas, olio edo antzekoen andeletarako instalazioetan, unitateko ordainduko da.

258 265

8. artikulua.— Hobariak

1. % 50eko hobaria aplikatuko da honako kasu hauetan:

Page 30: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

30

a) Establezimendu edo lokalak lekualdatzeagatik, baimenduta egon arren bertan instalatuta egotea ez dagozkien guneetatik instalatzeko egokitzat jotzen diren guneetara.

2. % 90eko hobaria aplikatuko da ezkontideen eta bigarren mailara arteko aurreko eta ondorengoen arteko lagapen edo ondorengotzak direnean.

3. Kasu bietan, aurreko titularraren lizentziak babestutako azaleraren zatirako bakarrik aplikatuko da hobari hori.

4. % 90eko hobaria aplikatuko da autoen mekanika-tailerrak eta kontzesionarioak egoitzazko guneetatik kanpoaldera lekualdatzeagatik, eta ondoren egoiliarren ibilgailuetarako aparkaleku bihurtuko diren instalazioak lekualdatzeagatik.

9. artikulua.— Sortzapena eta zerga ordaintzeko beharra 1. Zerga-egitatea den udal jarduera hasten denean sortarazten da tasa, eta orduan sortzen da hori ordaintzeko beharra. Horretarako, irekiera-lizentziarako eskabidea aurkeztutakoan jarduera hasi dela ulertuko da, baldin eta subjektu pasiboak beren-beregi egiten badu eskaera.

2. Irekiera-lizentzia egokia lortu gabe egiten bada, establezimenduak bete beharreko baldintzak betetzen dituen ala ez jakite aldera udalaren jarduera hasten denean sortuko da tasa.

3. Zergak ordaindu beharra sortuz gero, betebehar hori ez da aldatuko lizentzia (establezimenduan aldaketak egiteko baldintza ezartzen duena) ematean, ezta eskatzaileak lizentziari, eman ondoren, uko edo atzera egitean.

10. artikulua.— Adierazpena

1. Establezimenduak irekitzeko lizentzia lortu nahi duten pertsonek aurretik egin beharko dute eskabidea Erregistro Nagusian. Eskabidean, lokalean egingo duten jarduera edo jarduerak zein diren zehaztu beharko dute eta tasaren likidazioaren oinarri izan daitezkeen inguruabarren frogagiriak, eta eskabidea tramitatzeko behar den beste edozein agiri batu beharko dizkiote, indarreko arau-xedapenen eredura.

Page 31: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

31

2. Irekiera-lizentziaren eskaera egin ondoren, establezimenduan egin beharreko jarduera handitzen edo aldatzen bada, establezimenduaren ezaugarriak aldatzen badira, edo lokala handitzen bada, aldaketa horiek udal administrazioari jakinarazi beharko zaizkio.

11. artikulua.— Arau-hausteak eta zigorrak 1. Zerga alorreko arau-hausteen kalifikazioari dagokionez eta kasu bakoitzean ezarri beharreko zigorrei dagokienez, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 77. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoa bete beharko da.

4. EPIGRAFEA.—

Udal Hilerriko zerbitzua emateagatiko tasa

ORDAINTZEKO BETEBEHARRA 1. artikulua

1. Zerga-egitatea.— Ordainarazpen honen tarifan zehaztutako hilerri-zerbitzuak emateak eratzen du.

2. Zerga ordaintzeko beharra.— Hileta-eskubideak edo hilerriko zerbitzuak baimentzean sortuko da ordaintzeko beharra sortuko da, hilerria zaintzeko eskubideak direnean izan ezik.

3. Subjektu pasiboa.— Eskubidearen titularrak, bere jaraunsle edo oinordekoek edo horiek ordezkatzen dituzten pertsonek ordaindu beharko dute.

OINARRIAK ETA TARIFA 2. artikulua Honako koadroan zehaztutakoak izango dira zergari lotutako zerbitzuak eta horien zenbatekoak:

2007ko tarifa 1. Alokairuak a) Horma-hilobien 8 urterako emakidak, Leioa udalerrian erroldatuta egon den hildakoarentzat, edo bost urteko azken bi erroldetan inskribatuta egon ez arren, bere bizitzako 30 urtetan udalerrian erroldatuta egon eta bertako egoiliarra izan den hildakoarentzat.

320 329

b) Horma-hilobien 8 urterako emakidak, Leioan hil den, bertan erroldatuta ez dagoen baina udal mugartean bizi denarentzat.

580 596

Page 32: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

32

c) Hezurtegiaren 10 urterako emakidak. Ezin izango dira saldu eta, nolanahi ere, 2002-05-02ra arte emandakoak errespetatuko dira:

— Hezurtegi arruntak 105 108 d) Ez da onartuko udal mugartean erroldatuta egon ez diren edo bertan bizi izan ez diren pertsonak ehortzi, horientzat horma-hilobiak alokatu edo hezurtegiak saltzea.

2. Ehortzi edo lurperatzeko eskubideak a) Aurreko jabetza partikularreko panteoian ehorzteagatik 233 239 b) Aurreko jabetza partikularreko hilobi edo horma-hilobian ehorzteagatik

116 119

c) Alokatutako horma-hilobian edo hilobi komunean edo ehorzteagatik

34 35

d) Gorpuzkinak edo errautsak ehorzteagatik 30 31 3. Hilobitik atera, berriro ehortzi eta lekualdatzea a) 8 urte igaro aurretik gorpuzkiak hilerri barruan beste hilobi batzuetara lekualdatzeagatik

78 80

b) 8 urte igaro ondoren gorpuzkiak hilerri barruan beste hilobi batzuetara lekualdatzeagatik

58 60

c) Gorpuzkiak hilobi komunetik edo bestelako hilobietatik hezurtegi komun edo partikularrera lekualdatzeagatik

SALBUETSITA salbuetsita

d) Gorpuzkiak beste hilerri batzuetara lekualdatzeagatik 78 80 4. Jabetzak eskualdatzea a) Panteoiak, hezurtegiak, horma-hilobiak edo beste hilobiren bat jabetzan eskualdatzeagatik, jabeen familiakoak badira, edozein ahaidetasun-mailatan aurreko eta ondorengoen artean, zein adarreko neba-arreben eta zehar-ahaideen artean, eskualdatu edo lagatako jabetza bakoitzeko

78 80

b) Eskualdaketa berberetarako, arestian zehaztu ez diren pertsonei egiten bazaie, salmentako benetako balioaren % 50, eskualdatutako panteoi, hilobi edo horma-hilobiari buruzko perituaren txostenean azaldutakoaren arabera.

Udalak, arestian aipatutako a) eta b) ataletan, gordeta izango ditu tanteo eta atzera egiteko eskubideak.

5. Gorpuak gordetzea a) Gorpu bat gorputegian gordetzeagatik, beste udal hilerri batera eskualdatzeko

31 32

b) Gauza berarengatik, hilerrian ehorzteko SALBUETSITA salbuetsita

Page 33: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

33

6. Eraikuntzak, gurutzeak, hilarriak edo bestelako elementu apaingarriak

a) Hilobietan burutuko diren obra guztiei aplikatuko zaie udalerriko gainerako eremuetan obrak egiteagatiko lizentziak emateagatik ezartzen diren antzeko tasa eta zergak.

7. Zaintzea Udal hilerria behar bezala eta itxuraz mantentzeko, hilobien kanpoko aldeko belarrak edo zikinkeriak garbitzeagatik, ehortzi edo lurperatzeko eskubideei buruzko 3. tarifak aurreikusitako eskubideen erdia ordainduko da behin bakarrik, 8 urtean behin.

8. Gorpuak garraiatzea Hildakoak hileta-zerbitzu hau hitzartuta eduki ezean, Udalak bere senideengatik jasoko ditu udalerrian ezarritako hileta-zerbitzuek garraiatzeko gastuengatik normalean jasotzen dituzten gastuak.

9. Eskubideak eta tasak berrikustea Zerga ordenantza honetan ezarritako tarifak automatikoki berrikusiko dira urtero, bizitzaren kostuaren igoeraren arabera, Estatistikako Institutu Nazionalak edo dagokion erakunde ofizialak horretarako ezarritako indizearen arabera.

10. Kontzeptuen terminologia

a) Panteoia: Partikularrek udal hilerrian egindako eraikuntzak dira, jabetza pribatukoak, eta gaur egun udal hilerrian ezin da horrelakorik eman.

b) Jabetzako horma-hilobiak: Bertikalean eraikitako hilobiak dira, Udalak partikularrei besterendu zienak, eta gaur egungo udal hilerrian ezin da horrelakorik eman.

c) Jabetzako lurreko hilobiak: Lurrean egindako ehorzketak dira, lur-zatiak jabetzan adjudikatuta dutenak, gaur egungo udal hilerrian ere onartzen ez direnak.

d) Hezurtegi partikularrak: Gorpuzkiak ehorzteko esparruak, hilobiak baino txikiagoak, eta onartuta dago horiek jabetzan saltzea.

e) Hezurtegi komunak: Hilobi ezberdinetako gorpuzkiak biltzeko erabiltzen dira.

f) Alokatutako horma-hilobiak: Bertikalean eraikitako hilobiak dira, eta zortzi urteko alokairuan onartzen dira, epea ezin dela luzatu.

Page 34: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

34

g) Lurreko hilobi komunak: Udal lurrean egindako ehorzketak dira, iraupen mugagabean. Hildakoen Osasun Poliziari buruzko Araudiak baimendu eta berehala atera ahal izango dira gorpuzkiak bertatik.

4. artikulua Udalerri honetan hil diren arras pobreek ez dituzte lurperatzeko eskubideak ordaindu behar izango.

ADMINISTRAZIOA ETA KOBRANTZA 5. artikulua Interesdunek eskatuta aurreko tarifan zehaztutako zerbitzuak emateagatik bertan adierazten diren eskubideak, dagozkien titulu edo baimenak emateko eskatzen den unean bertan sortuko dira.

6. artikulua Zainketa zerbitzuaren ondorioz sortu diren eta aurreko tarifan azaldu diren eskubideak zortzi urtean behin eskatu ahal izango dira.

Zortzi urteko epe horretan gorpuzkiren bat hobitik atera edo ehorzketaren bat egiten bada, berriro eskatuko da zainketarako kanon hori.

Lurreko hilobien, horma-hilobien edo jabetzako panteoien kasuan, egutegiko 60 egun igaro ostean zaintzeko gastuen aldizkako eskubideak ordaindu ez badira, premiamenduzko betearazpen bidetik ordainaraziko dira.

Horrelako hilobien titularrak tarifaren 8. zenbakiak aipatzen dituen gastu hutsetan aipatzen ez diren konponketa gastuak ere ordaindu beharko ditu, eta ordaindu ezean, udalak burutu ahal izango ditu, betiere interesdunaren pentzura. Eskubide horiek beste edozein pertsonak ordaindu ahal izango ditu, interesdunen pentzura.

7. artikulua Likidatuta dauden eta behar zen egunean ordaindu ez ziren kuotak premiamendu bidez ordainduko dira.

Page 35: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

35

PARTIDA KOBRAEZINAK 8. artikulua Partida kobraezintzat hartuko dira premiamendu bidez ordainarazi ezin izan diren kuotak; kuota horien aitorpenerako, espediente egokia egin beharko da, indarrean dagoen Zerga-Bilketari buruzko Araudian ezarritakoaren arabera.

IRUZURRA ETA ZIGORRAK 9. artikulua Honakoen arabera eraenduko dira udal ordainarazpen honen arau-hauste eta iruzurrak: Zergei buruzko Lege Orokorra aldatu zuen apirilaren 26ko 10/1985 Legea, zerga alorreko arau-hausteak zigortzeko prozedurari buruzko abenduaren 18ko 3.631/1985 Errege Dekretua, zerga alorreko zigorrak ezartzeko prozedura arauak ezartzen dituen azaroaren 4ko 86/1986 Foru Dekretua, eta alor honi buruzko araudi orokorrean aurreikusitakoa.

5. EPIGRAFEA.—

Estolderia zerbitzua emateagatiko tasa

2007ko tarifa 2007 2008 Zerga-tasa: Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren katastroko balioaren % 0,14.

0,14 0,14

5. EPIGRAFERAKO OHARRA.

Estolderia tasaren % 50 murrizteko eskubidea izango dute udalerrian erroldatuta dauden eta sortzapenaren unean oinarrizko errentaren titular edo onuradunak diren pertsonek.

6. EPIGRAFEA.— Zaborrak batzeagatiko tasa 2007ko tarifa

17,07 17,53 1. Ordaintzeko beharra duen etxebizitza partikularreko zaborrak batzeagatik, 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hiruhilekoko tasa hau sortuko da:

2. Jarduerarik gabeko lonja eta garaje partikularretako zaborrak batzeagatik

8,53 8,76

Page 36: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

36

3. Taberna, kafetegi eta antzekoetako, arrandegi, jaki-denda, fruta-denda, harategi eta tailer txikietako jabeei, zaborrak batzeagatik, hiruhilekoan:

— 50 m2 baino gutxiago baditu 86,85 89,19 — 51 m² eta 100 m² bitartean baditu 108,47 111,4 — 101 m² eta 200 m² bitartean baditu 128,42 131,89 — 201 m² eta 500 m bitartean baditu 173,2 177,88 — 501 m² baino gehiago baditu 217,15 223,01 4. Burdindegi, zapata-denda, banku, farmazia, ikastetxe, tabako-denda eta antzekoetako jabeei, zaborrak batzeagatik, hiruhilekoan:

— 50 m2 baino gutxiago baditu 48,77 50,09 — 51 m² eta 100 m² bitartean baditu 60,88 62,52 — 101 m² eta 200 m² bitartean baditu 73,11 75,08 — 201 m² eta 500 m² bitartean baditu 97,6 100,24 — 501 m² baino gehiago baditu 121,99 125,28 5. Industria handietako zaborrak kentzeko modua interesdunekin egindako banakako itunen arabera arauko da.

6. Putzu beltzak zuritzeagatik, honakoa izango da m3 edo zatikiko sortuko den tasa:

27,36 28,1

7. Zabor inerteak (50 kg-ko zakua) 3,07 3,15 6. EPIGRAFERAKO OHARRAK.

1. Zerbitzugintza ematen hasten den unetik sortuko dira tasa eta ordaintzeko betebeharra. Zerbitzugintza hasi dela ulertuko da zerbitzu hori nahitaez jaso behar delako, zabor bilketaren udal zerbitzua ezarri denean eta jarduten hasten denean, bai kaleetan, bai tasari loturiko zergadunek erabiltzen dituzten etxebizitza edo lokalak dauden tokietan.

2. Aurreko ataldean xedatutakoa gorabehera, kamioia betetzen den lekutik 200 metro baino gehiagora dauden isolatutako etxebizitzek ez dute tasa ordaindu behar izango.

Page 37: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

37

3. Zaborrak batzeagatiko tasaren % 50 murrizteko eskubidea izango dute udalerrian erroldatuta dauden eta sortzapenaren unean oinarrizko errentaren titular edo onuradunak diren pertsonek.

7. EPIGRAFEA.-

Ibilgailuak herri bidetik kendu eta gordailatzeagatiko tasa.

1. artikulua. Bizkaiko Lurralde Historikoko Tokiko Ogasunak arautzen dituen 5/1989 Foru Arauak emandako ahalmenak erabiliz, udal honek ibilgailuak herri bidetik kendu eta gordailatzeagatiko tasa ezarri eta eskatzen du, eta Zerga Ordenantza honek arautuko du tasa hori. Ordenantza honen arauek aipatutako foru arauaren 20 – 27. artikuluetan ezarritakoa bete behar dute.

2. artikulua. Ordenantza hau udal mugarte osoan aplikatuko da. ZERGA EGITATEA 3. artikulua. Honako jarduera hau izango da ordenantza honetan araututako ordainarazpenaren helburua: bitarteko pertsonalak eta materialak erabiltzearen bitartez, ibilgailuak herri bidetik kendu, garabiari lotu, eta horretarako erabilitako lokaletan gordailatzeko jarduera, bai aldeak eskatuta bai Udaltzaingoaren jardueraren ondorioz, Zigor Kodean, Zirkulazio Kodean edo indarrean dagoen bestelako lege-xedapenen baten ezarritako arauak haustearen ondorioz.

SUBJEKTU PASIBOA 4. artikulua. 1. Tasa honetako subjektu pasiboak izango dira Ordenantza honetan araututako zerbitzu edo jarduerak eskatu edo euren onura nahiz eragina jasotzen duten pertsona fisiko nahiz juridikoak eta Bizkaiko Zergei buruzko Foru Arau Nagusiko 33. artikuluan aipatutako erakundeak.

Page 38: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

38

2. Jarduerak edo zerbitzuak subjektu pasiboa ukitzen duela edo hari dagokiola ulertuko da, baldin eta jarduera edo zerbitzu hori subjektuak zeharka edo zuzenean sorrarazi badu, hau da, subjektuak egindakoen (edo ez egindakoen) ondorioz udala administrazioaren bidez hemen azaldutako jarduerak egitera edo zerbitzuak ematera behartuta badago.

ARDURADUNAK 5. artikulua. Zerga alorreko erantzukizunari dagokionez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 37. artikuluan eta hurrengoetan xedatuta dagoena beteko da.

ZERGA-ONURAK 6. artikulua.

Salbuespenak eta bestelako zerga-onurak, aplikatu beharreko xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

7. artikulua. Titularrari ibilgailua lapurtu edo bere borondatearen aurka bestela erabiltzen den kasuetan, ibilgailuaren titularra Tasa ordaintzetik salbuetsiko da, baldin eta jarritako salaketaren kopia aurkeztuz egiaztatzen badu egitate hori; dena dela, Udaltzaingoak ikerketa egin ahal izango du.

ZERGAREN KUOTA 8. artikulua. Ordenantza honen I. ERANSKINEAN azaldutako tarifa koadroaren arabera zehaztuko da zerga kuota.

SORTZAPENA 9. artikulua. Tasa sortu eta zergak ordaintzeko betebeharra sortuko da zerga egitatea eratzen duen udal zerbitzua edo jarduera emateari ekiten zaionean. Ibilgailuak herri bidetik kentzen diren kasuetan, horretarako maniobrak hasterakoan ulertuko da lotzeko zerbitzua hasi dela.

KUDEAKETA ARAUAK ETA ORDAINTZEKO MODUAK 10. artikulua. 1. Ibilgailuaren gordailu edo lotura ez da amaituko horretarako tasa ordaindu arte, eta egindako diru-sarreran ordainagiriaren bitartez egiaztatu beharko da hori.

Page 39: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

39

2. Tasa ordaintzeko, esku-dirutan ordaindu beharko da tasaren zenbatekoa Udaltzaingoaren Bulegoetan. Tasaren autolikidazio araubidea ezarrita, horretarako prestatutako inprimakian egingo da, eta subjektu pasiboak edo aurkeztuko duenak sinatu beharko du; horrelakoetan, inprimakia aurkezten denean egin beharko da ordainketa.

11. artikulua. Tasa hau ordainarazi eta likidatzeak ez du esan nahi zirkulazioko edo hirizaingoko arauak urratzeagatik ezarri beharreko zigorrik ezarriko ez denik.

12. artikulua. Udalak gordetzeko dituen tokietan dauden ibilgailuak adjudikatuko ditu herri bideetatik kentzeko eta utzitako ibilgailuak gordetzeko indarrean dagoen arautegian oinarrituta.

ARAU-HAUSTEAK ETA ZIGORRAK 13. artikulua. Zerga arloko arau-hausteen kalifikazioari dagokionez eta ezarri beharreko zigorrei dagokienez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean xedatutakoa bete beharko da.

I. ERANSKINA. TARIFAK 2007ko tarifa 1 IBILGAILUAK HERRI BIDETIK KENTZEA (LOTURA ZEIN LOTURA ETA GARRAIOA)

a) bizikletak eta ziklomotorrak 26 27

b) motozikletak, motogurdiak eta antzeko ibilgailuak 33 34

c) automobil turismo, kamioneta, furgoneta eta antzeko gainerako ibilgailuak, gehienez 1.000 kg-ko zama erabilgarrirako edukiera dutenak

83 85

d) kamioiak, traktoreak, atoiak, erdiatoiak, kamionetak, furgonetak, furgoiak eta antzeko ibilgailuak, 1.000 kg baino gehiagoko zama erabilgarrirako edukiera dutenak

125 128

Ibilgailua lotzeko maniobrak hasi baina gordailurako garraioa egiten ez den kasuetan, % 50 murriztuko da tasa.

Page 40: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

40

2. IBILGAILUAK GORDE ETA ZAINTZEA a) bizikletak eta ziklomotorrak a.1) Lehenengo 12 orduak 0 0 a.2) Gainerako orduak, gehienez egunean 6 eurora arte 2 2

b) motozikletak, motogurdiak eta antzeko ibilgailuak

b.1) Lehenengo 12 orduak 0 0 b.2) Gainerako orduak, gehienez 12 eurora arte 4 4 c) automobil turismo, kamioneta, furgoneta eta antzeko gainerako ibilgailuak, gehienez 1.000 kg-ko zama erabilgarrirako edukiera dutenak

c.1) Lehenengo 12 orduak 0 0 c.2) Gainerako orduak, gehienez 18 eurora arte 8 8

d) kamioiak, traktoreak, atoiak, erdiatoiak, kamionetak, furgonetak, furgoiak eta antzeko ibilgailuak, 1.000 kg baino gehiagoko zama erabilgarrirako edukiera dutenak

d.1) Lehenengo 12 orduak 0 0 d.2) Gainerako orduak, gehienez 24 eurora arte 12 12 3. EPAILEEN AGINDUEN ONDORIOZKO IBILGAILUEN GORDAILUA

a) bizikletak eta ziklomotorrak 0 0 b) motozikletak, motogurdiak eta antzeko beste ibilgailuak, egun edo zatiki bakoitzeko.

2 2

c) automobil turismo, kamioneta, furgoneta eta antzeko gainerako ibilgailuak, gehienez 1.000 kg-ko zama erabilgarrirako edukiera dutenak, egun edo zatiki bakoitzeko.

4 4

d) kamioiak, traktoreak, atoiak, erdiatoiak, kamionetak, furgonetak, furgoiak eta antzeko ibilgailuak, 1.000 kg baino gehiagoko zama erabilgarrirako edukiera dutenak, egun edo zatiki bakoitzeko.

7 7

8. EPIGRAFEA.— Lurrun-galdarak, motorrak, transformadoreak, igogailuak, jasogailuak, eta industria eta merkataritza establezimenduetako bestelako antzeko tresna edo instalazioak ikuskatzeagatiko tasa

2007ko tarifa 2007 2008 1 Industria eta merkataritza establezimenduak eta

Page 41: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

41

jendearentzat irekitako beste batzuk ikuskatzeko zerbitzua: (*) 4% 4% (*) Portzentajea aplikatzeko, honako zerga-oinarri hau hartuko da kontuan:

— Motorrak ikuskatzeko kasuetan: potentzia, zaldi-potentziaren arabera neurtuta.

— Transformadoreak: kilowatt kopurua.

— Lurrun-galdarak eta ur beroko galdarak: euren berotze-

azala.

— Igogailuak eta jasogailuak: instalazioaren geraleku kopurua. — Eskailera mugigarriak eta igogailu jarraituak: zerbitzua

jasotzen duten solairu edo pisu kopurua. — Bestelako instalazioak: ikuskatu beharreko unitatea. 2. Era guztietako tresnak ikuskatzeko zerbitzua: — Gehienez zaldi-potentzia 1 (ZP) 0,27 0,28 — 1 eta 2 C.V. bitartean 0,51 0,52 — 2 eta 5 C.V. bitartean 0,92 0,94 — 5 eta 10 C.V. bitartean 1,13 1,16 — 10 eta 20 C.V. bitartean 1,45 1,49 — 20 eta 30 C.V. bitartean 1,99 2,04 — 30 eta 50 C.V. bitartean 2,61 2,68 — 50 eta 100 C.V. bitartean 3,45 3,54 — 100 eta 200 C.V. bitartean 4,45 4,57 — 200 eta 500 C.V. bitartean 6,1 6,26 — 500 C.V. baino gehiago 7,98 8,2 3. Transformadoreak: — Gehienez 25 kilowatt 1,13 1,16 — 25 eta 100 kW bitartean 2,36 2,42 — 100 eta 500 kW bitartean 4,67 4,8 — 500 eta 1.000 kW bitartean 8,24 8,46 — 1.000 kW baino gehiago 11,74 12,06 4. Lurrun-galdarak eta ur beroko galdarak: — Gehienez 1 m²-ko berotze-azala 0,3 0,31 — 1 eta 5 m² bitarteko berotze-azala 0,89 0,91 — 5 eta 10 m² bitarteko berotze-azala 2,64 2,71 — 10 eta 20 m² bitarteko berotze-azala 4,12 4,23 — 20 m² baino gehiagoko berotze-azala 5,3 5,44

Page 42: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

42

5. Igogailuak, jasogailuak: Instalazioaren geraleku bakoitzeko 0,59 0,61 6. Eskailera mugigarriak eta igogailu jarraituak edo tornu-igogailuak:

Zerbitzua jasotzen duen solairu edo pisu bakoitzeko 1,13 1,16 9. EPIGRAFEA.— Hirigintzako zerbitzuak emateagatiko tasa ZERGAREN ZENBATEKOA Aurretiko kontsultak - Hirigintzako txostenak Hirigintzako zedulak A.1) Finka, poligono edo sektore bati aplikatu beharreko hirigintzako araubideari buruzko Lurzoruari buruzko Araubidearen Legeko 55.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera egingo diren txostenen eskabideen eta lizentziak eskatu aurreko kontsulten eskubideak eta Lurzoruari buruzko Araubidearen Legeko 63. artikuluaren arabera eskatutako hirigintzako zedula bakoitza, honako zenbatekoarekin ordaindu beharko dira:

14,5 15

2. Aurreko zenbakian adierazitako gutxieneko zenbatekoa jarraian kontsulta, txostena edo hirigintzako zedula egiteko azaldu den finka dagoen lurzoruaren motaren arabera adierazi den koefizientearekin biderkatuko da.

LURZORUAREN MOTA a) Hiri lurzorua 3,5 3,5 b) Lurzoru urbanizagarria 2,5 2,5 c) Lurzoru urbanizaezina 1 1 d) Sistema orokorrak 2 2

3. Zerbitzu honetan azaltzen den finkak lurzoru mota ezberdinak baditu, horretako bakoitzerako ezarritako koefizienteak aplikatuko zaizkio, eta eskubideen zenbatekoa dagozkion emaitzak batuz aterako da.

Page 43: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

43

4. Hirigintzako txosten, hirigintzako zedula edo aurretiko kontsulta bakoitzaren eskabide oro tramitera onartu ahal izateko ezinbesteko baldintza gisa, jarraian azalduko den zenbatekoa aurretiaz ordaintzeko eskatuko zaio berau aurkezten duenari. Ordainketa hori, eskatzaileak agiri bakoitza ematean ordaindu beharko duen behin betiko likidazioaren pentzura doala ulertuko da. Hala ere, premiamenduzko betearazpen-bidetik kobratzen saiatu ahal izango da agiria batzen eta likidatutako zenbatekoa ordaintzen agertzen ez bada.

14,5 15

Hirigintzako Jarduera Programak eta Antolamenduko Plan Partzial edo Plan Bereziak

B.1) Lurzoruari buruzko Araubidearen Legeko 13, 14 eta 17. artikuluetan eta baterakoetan araututako Hirigintzako Jarduera Programen eta Antolamenduko Plan Partzial edo Plan Berezien espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko eskubideen zenbatekoa ezin izango da jarraian azaldutakoa baino txikiagoa izan, eta Plan horretan dagoen lurzoruaren azalerako metro karratuko eurotako tasaren emaitzak izango duen zenbateko baliokidea izango du, honako eskala honen arabera:

195 200

Planak hartzen duen azaleraren metro karratuak

Eurotako tasa, azaleraren m2 bakoitzeko — Gehienez 5.000 m² 0,03 0,03 — 5.001 eta 10.000 m² bitartean 0,024 0,024 — 10.001 eta 25.000 m² bitartean 0,018 0,018 — 25.001 eta 50.000 m² bitartean 0,012 0,012 — 50.001 m² baino gehiago 0,006 0,006 2. Edozein Antolamendu Plan tramitera onartu aurreko ezinbesteko betekizun gisa, espediente bakoitzarengatik likidatu beharreko zenbatekoa aurretiaz ordaintzeko eskatuko zaie sustatzaileei, gutxienez jarraian adieraziko den zenbatekoa ordaindu beharko dutela. Likidazio hori gordailu gisa hartuko litzateke behin betiko likidazioa egin arte, udal zerbitzuek oinarritzat hartu zen azalera egiaztatu arte. Gutxieneko kuota gisa adierazitako zenbatekoaren gainetik udalaren aldeko alderik egongo balitz, dagokion zenbatekoa kobratuko da; borondatez ordaintzeko epea amaitutakoan burutu ezean, premiamenduzko burutzapen-bidetik jarraituko da.

195 200

3. Honakoak hartuko dira atal honetan araututako zerbitzuen artean:

Page 44: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

44

a) Bertan adierazitako plangintza irudiak aldatzea.

b) Antolamendu Planen aurrerapen edo aurreproiektuen espedienteak.

Espediente horiek tramitatzeko eskubideen zenbatekoa atal honetako 1. paragrafoan ezarritakoaren % 50ekoa izango da, a) edo b) ataletan dauden kontuan hartuta, hurrenez hurren.

Xehetasun Azterlanak C.1) Lurraren Araudiari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen 14. artikuluan araututako Xehetasun Azterlanak tramitatu eta ebazteko eskubideen zenbatekoa zehazteko, B ataleko 1 eta 2. atalak aplikatuko dira.

2. Xehetasun Azterlanak aldatzean, horiek egiteko ezarri den zenbatekoaren % 50eko eskubideak sortuko dira.

Lurra zatitzeko eta lurra berriro zatitzeko jarduerak D.1) Lurraren Araudiari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen 94. artikuluan eta hurrengoetan araututako lurra zatitzeko kontzeptuarengatik hasitako espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko eskubideen zenbatekoa ezin izango da jarraian azaldutakoa baino txikiagoa izan, eta lurra zatitzetik ondorioztatutako finken hirigintzako zedulen zenbateko baliokidea izango du, zenbateko hori erdira murriztuta.

14,5 15

2. Lurra zatitzeko lizentzia eskatu duena izango du ordaintzeko beharra, eta lurrak zatitzeko lizentzien eskabide oro tramitera onartu ahal izateko ezinbesteko betekizuna izango da jarraian adierazitako zenbatekoa aurretiaz ordaintzea. Ordainketa hori A atalean hirigintzako zeduletarako adierazi diren ezaugarri eta baldintza berberetan egin dela ulertuko da.

14,5 15

E.1) Lurra berriro zatitzeko kontzeptuarengatik, bai prozedura arruntean bai tramitazio laburtuan —borondatez berriro zatitzea, berriro zatitzeko jarduera ekonomikoa, finken normalizazioa— hasitako espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko eskubideen zenbatekoa ezin izango da jarraian azaldutakoa baino txikiagoa izan, eta Antolamendu Planetarako B atalean ezarritako tasa eta modulu berberak berriro zatitako unitatea hartzen duen arloan aplikatzetik eratorritako zenbatekoa hartuko du, emaitza hori 1,2 biderkagaiarekin biderkatuz.

195 200

Page 45: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

45

2. Lurra berriro zatitzeko proiektuak eragindako guztiek izango dute ordaintzeko beharra, eta kuotak modu proportzionalean eskatu ahal izango dira, Hirigintzako Kudeaketa Araubideak ezarritako eskubideak aintzatesteko koefizientearen arabera.

3. Hala eta guztiz ere, berriro zatitzeko proiektu oro (prozedura arruntean zein borondatez sustatutako tramitazio laburtuaren bitartez) tramitera onartu ahal izateko ezinbesteko baldintza gisa, jarraian azalduko den zenbatekoa aurretiaz ordaintzeko eskatuko da. Ordainketa hori irmo egin dela ulertuko da, eta ezin izango da inola ere itzuli, ez eta lurra berriro zatitzeko jarduerak aurrera egiten ez badu ere. Hala ere, lurra berriro zatitzeko espedientea amaitzean burutu beharko den eskubideen likidazioarengatik dagokion aurrerapen gisa hartuko da.

48 49

Jarduera eremuak mugatzeko proiektuak F) Jarduera eremuak mugatzeko proiektuak tramitatu eta ebazteko eskubideen zenbatekoa B.1 atalean adierazitakoa izango da, % 50 murriztuta.

Konpentsazio Batzen edo bestelako Hirigintzako Erakunde Laguntzaileen oinarri, estatutu eta eraketa proiektuak

G) Konpentsazio Batzen edo bestelako hirigintzako erakunde laguntzaileen oinarri, estatutu eta eraketa proiektuak tramitatu eta onesteko eskubideen zenbatekoa jarraian adierazitako zenbatekoan ezarriko da. Ordainketa hori irmo egin dela ulertuko da, eta ezin izango da inola ere itzuli.

490 503

Partikularren aldeko nahitaezko desjabetzeak H.1) Partikularren alde ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko banakako espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko eskubideen zenbatekoa ezin izango da jarraian azaldutakoa baino txikiagoa izan, eta desjabetu den finkan dagoen lurzoruaren azalerako metro karratuko eurotako tasaren emaitzak izango duen zenbateko baliokidea izango du, honako eskala honen arabera:

195 200

Desjabetzeak hartzen duen azaleraren metro karratuak Eurotako tasa, azaleraren m2 bakoitzeko — Gehienez 5.000 m² 0,03 0,03 — 5.001 eta 10.000 m² bitartean 0,024 0,024 — 10.001 eta 25.000 m² bitartean 0,018 0,018

Page 46: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

46

— 25.001 eta 50.000 m² bitartean 0,012 0,012 — 50.001 m² baino gehiago 0,006 0,006 2. Desjabetzearen onura jasoko duen pertsona edo erakundeak izango du ordaintzeko beharra.

3. Desjabetzeak eragindako lur-zatiak ziurtatuta edo landuta egotekotan, 1,40 biderkagaiarekin biderkatuko dira aurreko tarifak aplikatzetik lortutako emaitzak.

10. EPIGRAFEA.— Hirigintzako lizentziak emateagatiko tasa Zerga-oinarria. 2007ko tarifa Eraikuntza, instalazio edo obraren benetako kostu eraginkorraren gainean

0,50% 0,50%

Salbuespenak eta hobariak 1. Ordainarazpen hau ordaintzetik salbuetsita egongo dira, baina ez horretarako lizentzia eskatzeko beharretik:

Udala dagoen lurralde historikoa, autonomia erkidegoa eta estatua, eta hainbat udalerri hartzen dituen mankomunitatea, metropoli arloa edo bestelako erakundea, eta zuzenean ustiatzen dituzten komunikazioen zerbitzu publikoetako instalazio, obra edo eraikuntzengatik udala azaltzen den partzuergoak, eta segurtasun eta defentsa nazionalarengatiko zuzeneko interesa duten gainerako guztiak.

2. Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritza sektorerako Laguntza Planari buruzko otsailaren 24ko 24/1988 Foru Dekretuak araututako laguntza-planean bilduta dauden onuradunek, jarraian zehaztuko diren hobariak izango dituzte:

2.a) Dedikazio osoko nekazaritza-ustiapenetarako hirigintzako lizentzien tasaren kuotan % 90eko hobaria, betiere, interesdunak Nekazaritzako Gizarte Segurantzako alta duela frogatuz gero.

2.b) Dedikazio partzialeko nekazaritza-ustiapenetarako hirigintzako lizentzien tasaren kuotari % 50eko hobaria, ekonomi gaitasuna, landutako lurren azalera, ustiapen mota eta landutako azaleraren etekin proportzionala kontuan hartuta, udal mugarteko beste antzeko batzuekin konparatuz.

3. Gizarte Etxebizitzen hobariak: 3.a) Gizarte etxebizitzak eraikitzea, baldin eta etxebizitzen prezioak kopuru hau gainditzen ez badu: behin-behineko kalifikazioaren unean indarrean dagoen eta aplika daitekeen modulu haztatua 1,1 baino handiagoa ez den koefizienteaz biderkatzetik ateratzen den kopurua.

Page 47: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

47

— Hirigintzako lizentziak emateagatiko tasaren kuotari % 90eko zerga-hobaria aplikatuko zaio.

3.b) Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea, baldin eta etxebizitzen prezioak kopuru hau gainditzen ez badu: behin-behineko kalifikazioaren unean indarrean dagoen eta aplika daitekeen modulu haztatua 1,2tik 1,7ra, biak barne, arteko koefizienteaz biderkatzetik ateratzen den kopurua.

— Hirigintzako lizentziak emateagatiko tasari, karga tasa osoa aplikatuko zaio. 4. % 90eko hobaria aplikatuko da autoen mekanika-tailerrak eta kontzesionarioak egoitzazko guneetatik kanpoaldera lekualdatzeko obrengatik, eta ondoren ibilgailuetarako aparkaleku publiko bihurtuko diren instalazioak lekualdatzeagatik.

5. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko kuotaren % 25eko hobaria jasoko dute erakunde eskudunek emandako energia-eraginkortasunaren ziurtagiria aurkezten dutenek. Hobari hori ezin izango zaie eraikuntza berriei aplikatu, eta 2006ko urtarrilaren 1ean badauden eraikinei baino ez zaie aplikatuko.

Hobari hau lizentzia Eraikuntzaren Kode Teknikoan indarrean sartu aurretik eskuratu zuten eraikin eta obrei baino ez zaie aplikatuko.

11. EPIGRAFEA.— Udal Euskaltegian zerbitzuak emateagatiko tasa 2007/2008 ikasturtea

JADA ONETSI DIRA

MODULUAK Bi orduko modulua 381,42 Aurrematrikula 30,00 Gainerakoa: A. Dena batera (matrikula egitean) 351,42 B. Bi alditan: Matrikula egitean 251,42 Azaroan 100,00 Bost orduko modulua (irailetik otsailera) 479,70 Aurrematrikula 30,00 Gainerakoa:

Page 48: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

48

A. Dena batera (matrikula egitean) 449,70 B. Bi alditan: Matrikula egitean 349,70 Azaroan 100,00 Bost orduko modulua (otsailetik ekainera) 473,85 Aurrematrikula 30,00 Gainerakoa: A. Dena batera (matrikula egitean) 443,85 B. Bi alditan: Matrikula egitean 343,85 Azaroan 100,00 BOGA (Etxean) 358,90 Aurrematrikula 30,00 Gainerakoa: A. Dena batera (matrikula egitean) 328,90 B. Bi alditan: Matrikula egitean 228,90 Azaroan 100,00 BOGA (Euskaltegian) 538,30 Aurrematrikula 30,00 Gainerakoa: A. Dena batera (matrikula egitean) 508,30 B. Bi alditan: Matrikula egitean 408,30 Azaroan 100,00 Sortzapena Ikastaroaren kuota osoa inskripzioa gauzatzean sortuko da, eta orduan eskatu ahal izango da. Irailetik ekainera bitarterako edo kasu bakoitzean azalduko den aldirako programatutako irakaskuntza guztiari eragingo dio, eta ez da kontuan hartuko aipatutako epe horretan ikasleak Euskaltegira etortzeari uzten badio, hurrengo atalean xedatutakoa salbuespena izango dela.

Salbuespenak. Bekak Atal honetan Euskararen Erakundea erakunde autonomoak euskara ikasteko laguntzen alorrean beren-beregi araututakoari jarraituko zaio.

Page 49: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

49

12. EPIGRAFEA.—

Sakoneta Kiroldegiaren zerbitzua erabiltzeagatiko tasa

1. artikulua.-Zerga-egitatea Abonatu edo erabiltzaile gisa, udalaren edozein kirol instalazio erabiltzeak edo erabiltzeko aukerak eratuko du prezio publiko honen zerga-egitatea.

2. artikulua.-Zerga ordaintzeko beharra Zerga ordaintzeko beharra, kasuen arabera, une hauexetan hasiko da:

1. Abonatu gisa ematen denean izena, ondoren instalazioak erabiliko dituen ala ez aintzat izan gabe.

2. Instalazioren baten uneko erabilera eskatu eta baimentzen denean. Betiere, ordenantza honetan araututakoari jarraituz, prezioren bat ordaindu behar izango da, bai abonatua ez delako edo berariazko tarifaren bat aurreikusi delako.

3. artikulua. Subjektu pasiboa

Udal kirol instalazioak erabiltzen dituzten pertsona natural edo juridikoak izango dira prezio publiko honen subjektu pasiboak edo, abonatu izaera eskuratzean, bertako instalazioak erabiltzeko aukera jasotzen dutenak.

Subjektu pasiboa adingabea izatekotan, abonatu izaera eskuratzean bere guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonak ordaindu beharko du, eta zergadunaren ordezkoaren baldintza izango du. Nolanahi ere, erabiltzeak prezio publikoren bat ordaintzea eragiten duen instalazioren bat unean erabiltzean, erabiliko duen pertsonak izango du ordaintzeko beharra, betiere.

4. artikulua. Tarifak

Udalaren kirol zerbitzu eta instalazioak erabiltzeagatiko tarifak zerbitzuen katalogoan zehaztuko dira.

Page 50: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

50

Familientzako abonuan seme-alaba guztiak sartuko dira, seme-alabatasunaren mota edo izaera edozein izanda ere, izena eman duten urtean 26 urte bete ez badituzte. Adin horretara iristean, seme-alabak ez dira familientzako abonuan sartuko eta, hala nahi izanez gero, banakako abonuari dagokion kuota sortuko zaie.

26 urte baino gutxiagokoen banakako abonuaren kuotak izena

emateko urtean adin hori lortuko ez duten pertsonei eragingo die.

5. artikulua. Kuotaren salbuespen edo hobariak Zerga Ordenantza honen 4. artikuluan aipatutako inguruabar pertsonalak kontrolatzeko, Gizarte Laguntzako Udal Zerbitzuek agindeia egingo diete interesdunei, onuradunak direla egiaztatzeko beharrezko agiriak aurkez ditzaten Udal Kirol Instalazioen aurrean, kuoten hobari edo salbuespena eskuratzearren.

Legez ezarritako gutxieneko diru-sarrerak lortzen ez direlako PFEZaren aitorpena aurkeztu ez bada eta, ondorioz, hori erakutsi ezin bada, honako agiri hauek aurkeztuko dira udal kirol instalazioetan: Foru Ogasunak emandako ziurtagiria, PFEZaren aitorpena aurkeztu ez dela ziurtatuz; jasotako zenbatekoak azaltzen dituen INEMen ziurtagiria edota enpresaren 10T inprimakia, jasotako soldatak zehaztuz.

6. artikulua. Tarifen sortzapena Abonuen kuotak seihileko naturaletan sortuko dira,seihileko bakoitzean abonatu izaera izan den egun kopurua kontuan izan gabe. Horren zenbatekoa, nolanahi ere, urteko kuotaren % 50ekoa izango da.

Udalak ezarritako epean seihileko bakoitzeko kuotaren zenbatekoa ordaindu ezean, ezin izango da instalazioetara abonatu gisa sartu, eta berehala emango zaio baja, administrazioaren kabuz.

Ordaindu beharreko kuotak nahitaez banku-helbideratzearen bidez ordaintzeko beharra ezarri ahala izango du Leioako udalak.

Arau orokorrak 7. artikulua. Abonatu izateak udal kirol instalazioetara sartu eta horiek erabiltzeko eskumena ematen du, irekita dagoen egun eta orduetan. Urtean gutxienez 300 egunez egon beharko dira irekita instalazioak.

Page 51: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

51

Aurreko paragrafoan ezarritakoak ez du esan nahi instalazio eta zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko 4. artikuluan ezarritako tarifa bereziak ordaintzetik salbuetsita egongo denik.

Leioako udalak tarifa bereziak ezartzeko eskumena izango du, kirol, kultura edo beste alorren bateko ekintza edo jarduerak antolatzen badira. Kasu horietan, abonatua izate hutsak ez du dohainik sartzeko aukerarik emango.

8. artikulua.

Kirol diziplina ezberdinetako ikastaro edo berariazko eskolak antolatzekotan, Leioako udalak ezarriko ditu egokitzat jotzen dituen kuotak, horien kostua kontuan hartuta.

9. artikulua. Leioako udalak instalazioak edota zerbitzuak alokatzeko eskubidea izango du, bai eta partikularrekin hitzarmenak ezartzekoa ere, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, instalazio baten edo batzuen bakarreko erabilera egiteko ordu zehatzetan. Nolanahi ere, ordenantza honetako 7. artikuluan ezarritakoa errespetatu beharko da.

10. artikulua. Abonatuek hobari edo salbuespenak eskuratu eta, oro har, kuotak murriztu ahal izateko, Leioako udalak edozein momentutan eskatu ahal izango ditu onura horien eskubidea ematen duten baldintzak behar bezala egiaztatzeko egokitzat jotzen dituen agiriak.

11. artikulua. Ordenantza hau indarrean sartzen denetik aurrera eskuratu ahal izango dute Udal Kirol Instalazioetako abonatu izaera, izena emateko unean Leioa udalerrian erroldatuta dauden pertsonek.

Aurreko paragrafoan xedatutakoak ez die eragingo Leioako udaleko funtzionario edo udal langileei, lan-harreman horrekin jarraitzen duten bitartean eta erretiroa hartzen ez duten bitartean.

Page 52: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

52

Leioako biztanleen erroldan baja ematekotan, utzi egingo zaio Udal Kirol Instalazioetako abonatu izateari, eta erroldan baja eman den seihilekoaren hurrengo seihilekoko lehenengo egunetik aurrera izango ditu ondoreak.

12. artikulua. Leioako udalak urtero berrikusiko ditu ordenantza honetan ezarritako tarifak. Horiek, beren-beregizko erabakirik hartu ezean, automatikoki garestituko dira, aurreko urtean bizitzaren kostua garestitu den portzentaje berean.

13. artikulua.

Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 26ko 3/1986 Foru Arau Orokorra aldatu zuen apirilaren 19ko 1/1996 Foru Arauaren 125. artikuluan ezarritakoaren arabera, Leioako udalak kolektiboki jakinarazi ahal izango ditu urteko kuoten likidazioak, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren iragarkien bitartez.

14. artikulua. Urratzeak eta zerga-zehapenak Zerga arloko arau-hauste eta zigorrei dagokienez, Zergei buruzko 1986ko martxoaren 26ko 3/1986 Foru Arau Orokorraren 6. kapituluko arauak aplikatuko dira. Hala ere, hala badagokio, Udal Kirol Instalazioen Erabilera Araudian ezarritakoa ere aplikatu ahal izango da.

2007ko tarifa 1. Urteko abonatuen kuotak Familientzako abonua Banakako abonua 26 urtera arte 26 urte edo gehiago Eguerdietan erabiltzeko (13:00etatik 16:00etara) Abonatu berezia 26 urtera arte 26 urte edo gehiago 2. Instalazioetara eta igerilekuetara sartzeko sarrera Abonatu gabeak, 26 urtera arte Abonatu gabeak, 26 urte edo gehiago

Page 53: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

53

3. Kirol anitzeko kantxaren erabilera (Ordubetez alokatu ahal izango da) Areto-futbola Partikularrak Kirol talde eta elkarteak Udalerrikoak Udalerritik kanpokoak Pilotalekua (3/4 pertsona) (1/2 pertsona) Argiaren gehigarria Abonatu gabeek, gainera, instalaziora sartzeko sarrera ere ordaindu beharko dute, adinaren arabera (2. ataleko prezioak)

4. Belar artifizialeko Sarrienako futbol-zelaiak alokatzea (ordubetez). Zelai erdia

Abonatuak Kirol talde eta elkarteak Udalerrikoak Udalerritik kanpokoak Argiaren gehigarria 5. Belar artifizialeko Sarrienako futbol-zelaiak alokatzea (ordubetez). Zelai osoa

Abonatuak Kirol talde eta elkarteak Udalerrikoak Udalerritik kanpokoak Argiaren gehigarria 6. Belar artifizialeko Sarrienako futbol-zelaiak alokatzea. (aparteko jarduerak)

Kirol talde eta elkarteak Udalerrikoak Udalerritik kanpokoak 7. Bestelako kirol instalazioak alokatzea (Ordubetez alokatu ahal izango da) Squasha Abonatu gabeek, gainera, instalaziora sartzeko sarrera ere ordaindu beharko dute, adinaren arabera (2. ataleko prezioak)

Egurrezko gimnasioa

Page 54: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

54

Partikularrak Kirol talde eta elkarteak Udalerrikoak Udalerritik kanpokoak Tatamia Partikularrak Kirol talde eta elkarteak Udalerrikoak Udalerritik kanpokoak 8. Sauna erabiltzea (Ordubetez alokatu ahal izango da) Abonatuak Abonatu gabeak Taldeak (gutxienez 4 pertsona): Abonatuak Abonatu gabeak 10 saioko bonua Abonatuak Abonatu gabeak 9. Masaje zerbitzua erabiltzea (Saioak ordu erdikoak izango dira, zelulitisaren aurkako tratamenduen kasuan izan ezik)

Abonatuak Abonatu gabeak Bonuak (4 saio): Abonatuak Abonatu gabeak Zelulitisaren aurkako tratamendua Abonatuak Abonatu gabeak 10. Kirol Medikuntza Zerbitzua erabiltzea Partikularrak: Abonatuak, ordubeteko kontsulta 16,45 Abonatu gabeak, ordubeteko kontsulta 37 Kirol talde eta elkarteak Udalerrikoak 14,4 Udalerritik kanpokoak 31,85

11. Muskulazio Gimnasiaren Zerbitzua JADA ONETSI

DIRA

Abonatuak, hiruhilekoko ordainketa 55,25

Page 55: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

55

Abonatu gabeak, hiruhilekoko ordainketa 84 12. Igeritokien erabilera A) Bainu librea Ikusi 2. atala (instalazioetara eta igerilekuetara sartzeko sarrera)

B) Igeriketa ikastaroak Igeriketa berezia (3 hilabeteko ikastaroa) Abonatuak 47,9 Abonatu gabeak 74,55 Haurtxoak (3 hilabeteko ikastaroa) Abonatuak 60,9 Abonatu gabeak 81,15 4 urteko haurrentzako egokitzapena (2 hilabeteko ikastaroa) Abonatuak 47,9 Abonatu gabeak 74,55 4 urteko haurrentzako hastapena (2 hilabeteko ikastaroa) Abonatuak 42,05 Abonatu gabeak 74,55 Helduentzako hastapen eta hobekuntza (hilabeteko ikastaroa) Abonatuak 21,4 Abonatu gabeak 37,3 C) Igeriketa eskola: Haurrak, astean hiru egunetan, hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 25,55 Abonatu gabeak 35,1 Haurrak, astean bi egunetan eta hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 21,4 Abonatu gabeak 29,35 Helduak, astean hiru egunetan eta hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 57,2 Abonatu gabeak 76,35 Helduak, astean bi egunetan eta hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 38,1 Abonatu gabeak 57,2 D) Waterpolo eskola: Haurrak, astean bi egunetan eta hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 21,4 Abonatu gabeak 29,35

Page 56: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

56

E) Igeriketa ikastaroak, taldeka Haur bakoitzeko 33,9 13. Mantenu-gimnasiako eta Aerobiceko jarduerak Astean hiru egunetan eta hiruhilekoko ordainketa Abonatuak 57,3 Abonatu gabeak 76,35 Astean bi egunetan eta hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 38,1 Abonatu gabeak 57,2 14. Dantza eta Gimnasia Erritmikoko jarduerak Astean hiru egunetan eta hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 28,75 Abonatu gabeak 35,9 Astean bi egunetan eta hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 24,1 Abonatu gabeak 29,95 15. Hirugarren Adinekoentzako Gimnasiako jarduera Doan 0 16. Langabetuentzako Gimnasiako jarduera (Aldez aurretik INEMeko txartela aurkeztu behar da) Doan 0 17. Kirol Eskoletako jarduera Mahai-tenisa eta esku-pilota Astean hiru egunetan eta hiruhilekoko ordainketa Abonatuak 25,55 Abonatu gabeak 35,1 Saskibaloia, Patinajea eta Pala Astean bi egunetan eta hiruhilekoko ordainketa Abonatuak 21,4 Abonatu gabeak 29,35 Emakumeen Futbol Eskola Abonatuak 64 Abonatu gabeak 87,85

Page 57: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

57

Atezain eskola (2 hilabete) Abonatuak 67,65 Abonatu gabeak 67,65 18. Arte Martzialetako jarduera Haurrak (5 eta 14 urte bitartekoak), hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 38,1 Abonatu gabeak 45,8 Helduak eta hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 47,8 Abonatu gabeak 66,75 19. Esgrima jarduera Abonatuak (hiruhilekoko ordainketa) 36,5 Abonatu gabeak (hiruhilekoko ordainketa) 43,85 20. Areto-dantzak (hiruhilekoko ordainketa) Astean egun batean (2 ordu) Abonatuak 36,75 Abonatu gabeak 55,25 Astean egun bat (ordu eta erdi) Abonatuak 30,65 Abonatu gabeak 46 21.Bulderra erabiltzea A) Bulder librea Ikusi 2. atala (instalazioetara sartzeko sarrera) B) Eskalada ikastaroak Hiruhilekoko ordainketa Abonatuak 27,25 Abonatu gabeak 35 22. Spinning-a Astean hiru egunetan (hilabete bat) Abonatuak 22,7 Abonatu gabeak 28,75 Astean bi egunetan (hilabete bat) Abonatuak 16,3 Abonatu gabeak 24,2 23. Tai-chi Astean bi egunetan (hilabete bat)

Page 58: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

58

Abonatuak 42,15 Abonatu gabeak 49,2 24. Pilatesa Astean bi egunetan (hilabete bat) 82,15 Abonatuak 102,7 Abonatu gabeak 25. Aikido Astean bi egunetan (hilabete bat) Abonatuak 26,65 Abonatu gabeak 37,3 25. Armairuak alokatzea Sei hilabetez alokatu ahal izango dira armairuak. Abonatuak 4,25 Abonatu gabeak 8,5 Giltza galtzekotan, beste 41,50 � ordaindu beharko dira txanpon bidezko sarraila bada, eta 7 � ponpatxo arrunteko sarraila bada.

26. Txartelaren kopia egitea 4,25 (Argazkia aldatu delako berriztatu bada izan ezik) HOBARIAK Familia-unitateko kide bakoitzeko urteko diru-sarrerek jarraian adierazitako zenbatekoak gainditzen ez dituzten abonatuei aplikatuko zaizkie urteko kuotaren hobariak. Hona hemen:

* Kuotaren % 100eko hobaria: 4.278,40 � edo gutxiagoko diru-sarrerak, 2006an.

* Kuotaren % 75ko hobaria: 4.278,40 � eta 6.420,97 � bitarteko diru-sarrerak, 2006an.

13. EPIGRAFEA.— Leioako Udalaren Musika Kontserbatorioko zerbitzua erabiltzeagatiko tasa

Udal honek, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautu dituen Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz, Soinu-Atadia fundazio publikoak kudeatutako musika-irakaskuntzako zerbitzuak emateagatiko tasa ezarri eta eskatuko du.

Page 59: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

59

ZERGA EGITATEA 1. artikulua.

1. Soinu Atadia Udal Fundazio Publikoak kudeatutako musika-irakaskuntzako zerbitzuak erabiltzeak, dagozkion tasak ordaintzeko beharra ekarriko du, Leioako udalak urtero onetsiko dituen zenbatekoen arabera.

2. Tasak urteko zenbatekoaren arabera ordaintzeko beharra,

interesdunari musika-irakaskuntzako zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen dion matrikula gauzatzean edo izena ematean sortuko da.

3. Ordenantza honen ondoreetarako, "kuotak" hitza "tasak"

hitzaren baliokidea izango da.

SUBJEKTU PASIBOA

2. artikulua. Zerbitzu honetarako ezarri diren kuotak ordaindu beharko

dituzte emango diren irakaskuntzak ikasteko matrikula egin duten pertsona naturalek edo, horiek adingabeak izatekotan, matrikula egiteko momentuan euren guraso-ahala edo tutoretza duten pertsonek.

TASEN ZENBATEKOA 3. artikulua.

1. Honakoak izango dira Fundazioak kudeatutako zerbitzuak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak: 2006/2007 Ikasturtea Ikastaro bakoitzeko ordainketa bakarraren tasak (MATRIKULA)

2007/2008 ikasturtea

JADA ONETSI DIRA

Ikastaro bakoitzeko ordainketa bakarraren tasak (MATRIKULA) Material didaktikoa .......................................... 19,51 Hastapen matrikula. II Maila ........................... 38,32 1.eta 2. Moduluak. II Maila: matrikula ............. 76,64 Sendotua 3. eta 4. II Maila: matrikula ............. 95,80 3. eta 4. Moduluak. II Maila: matrikula ............ 76,64 5. eta 6. Moduluak. II Maila: matrikula ............ 57,48 Moduluak III Maila: matrikula .......................... 57,48

Page 60: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

60

LOGSE ertaina, Sinfonikoen 1. Zikloa: matrikula 153,30 LOGSE ertaina, Pianoko 1. Zikloa: matrikula .. 132,20 LOGSE ertaina, Pianoko 2. Zikloa: matrikula .. 154,24 LOGSE ertaina, Akordeoi/ Gitarrako 2. Zikloa: matrikula 154,24 LOGSE ertaina, Sinfonikoen 2. Zikloa: matrikula 176,30 LOGSE ertaina, 3. Zikloa: matrikula .............. 198,32 Ikastaro bakoitzeko 10 hilabetetan ordaindu beharreko tasak (*) Hastapen ikastaroa. II Maila ...................... 199,50 (*) 1.eta 2. Moduluak. II Maila ........................ 465,80 Sendotua 3. eta 4. II Maila ............................. 754,00 (*) 3. eta 4. Moduluak, II Maila ....................... 476,80 (*) 5. eta 6. Moduluak, II Maila ....................... 377,00 (*) Moduluak, III Maila .................................... 377,00 LOGSE ertaina, Piano, Akordeoi eta Gitarrako 1. Zikloa: matrikula .......................................................... 1.173,30 LOGSE ertaina, Sinfonikoen 1. Zikloa: matrikula 1.269,60 LOGSE ertaina, Pianoko 2. Zikloa: matrikula .. 1.377,10 LOGSE ertaina, Akordeoi/ Gitarrako 2. Zikloa: matrikula 1.277,40 LOGSE ertaina, Sinfonikoen 2. Zikloa: matrikula 1.473,80 LOGSE ertaina, Pianoko eta Sinfonikoen 3. zikloa: matrikula......................................................................... 1.721,20 LOGSE ertaina, Akordeoi/ Gitarrako 3. Zikloa: matrikula 1.622,20

2. Irakaskuntzako kuotak, oro har, hamar hilabetetan ordainduko dira, aurreko zenbakian adierazitako guztizko zenbatekoaren hamarrena ordainduta bakoitzean. Hala eta guztiz ere, hastapen ikastaroetako eta 1., 2., 3. eta hurrengo moduluetako tasak, (*) marka dutenak, jarraian zehaztu bezala ordainduko dira: lehenengo ordainketa, urteko zenbatekoaren hamarrena ordaintzeko, matrikula gauzatzen den unean eta, ondoren, gainerakoa hiru zatitan, urrian, urtarrilean eta apirilean.

ZERBITZUAREN ERABILTZAILEAK

4. artikulua. Leioan bizi diren pertsonak baino ezin izango dira izan Ordenantza honetan araututako zerbitzuen erabiltzaileak, eta horrela inskribatuta agertu beharko dira biztanleen udal erroldan, matrikula gauzatu edo izena emateko momentuan. Hala ere, honako salbuespenak egongo dira:

Page 61: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

61

a) Soinu Atadia Fundazio Publikorako zerbitzuak ematen dituzten langileak, horiek emateko modua edozein dela ere, eta euren seme-alabak.

b) Leku libreak daudenean, Leioan bizi ez diren pertsonen matrikulazio ofizialak onartu ahal izango dira. Kasu horietan, aurreko artikuluko 3. zenbakian ezarritakoaren arabera ordainduko dira kuotak, % 50eko gainordainarekin.

HOBARIAK ETA SALBUESPENAK 5. artikulua. 1. Matrikula gauzatu duen ikasleren bat 1. kategoriako familia ugariko kidea izatekotan, 32. artikuluan matrikula kontzeptuarengatik ezarritako zenbatekoen erdia ordainduko du. 2. kategoriako familia ugariko kideak diren ikasleak ordaintzetik salbuetsita geratuko dira.

2. Matrikularen eta irakaskuntza-kuoten % 10eko hobaria ezarri da familia- edo bizikidetza-unitate bereko hiru kidek edo gehiagok gauzatu dutenean matrikula ofiziala kontserbatorioan edo Udal Musika Eskolan. % 10eko deskontu horrek familia- edo bizikidetza-unitateko kide guztiei eragingo die.

3. Aipatutako hobari horiek eskuratzeko eskubidea aurreko

ataletan azaldutako familia-unitateko kide kopurua matrikulatuta egon bitartean mantenduko da, eta aldaketak egin heinean laga edo aldatuko dira hobari horiek ere.

Era berean, ez da aurreko zenbakian aurreikusitako hobariak

eskuratzeko eskubiderik izango familia-unitateko kideren batek ikasketak egiteko bekarik eskuratzekotan.

4. Interesdunek matrikula egin ostean uko egitekotan, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Irailaren 15a baino lehen egiten bazaio uko, irakaskuntza-kuoten kontzeptuan ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio interesdunari, baina ez matrikularen zenbatekoa.

b) Irailaren 16tik 25era bitartean egiten bazaio uko, ez zaio matrikularen zenbatekoa ez irakaskuntza-kuotengatik ordaindutakoa itzuliko; hala ere, ez du bestelako zenbatekorik ordaindu behar izango ikasturteko gainerako kontzeptuengatik.

c) Irailaren 26a baino geroago egiten bazaio uko, matrikula egin duen ikasleak ez du zenbatekorik itzultzeko inolako eskubiderik

Page 62: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

62

izango, eta ikasturteko kuota guztiak eta matrikulan azaldutako irakasgaien kuotak ordaindu beharko ditu. BEKAK 6. artikulua.

Urtero, Soinu Atadia Fundazio Publikoak, bertako Zuzendaritza Batzak onetsitako araudiari jarraituz, bekak ematea erabaki ahal izango du. Beken zenbatekoa bat etorriko da onuradunak ikasten dituen irakaskuntza-kuota guztiekin eta, era berean, zenbateko orokorra ezin izango da Fundazioaren urteko aurrekontuan horretarako gordailatutako zenbatekoa baino gehiagokoa izan.

ZERGA KUDEAKETA 7. artikulua.

1. Matrikularen, material didaktikorako ekarpenaren eta 3.1. artikuluan adierazitako eskola-aseguruaren zenbatekoak matrikula gauzatzean edo izena ematean ordainduko dira; horrela bada, Fundazioak adieraziko duen kontuan sartu beharko dira dagozkien zenbatekoak. Irakaskuntza-kuotak, aldiz, urritik ekainera bitartean ordainduko dira, biak barne, hastapen ikastaroei eta 1., 2., 3. eta hurrengo moduluei dagozkienak izan ezik, 32.2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera ordaindu beharko direla.

2. Interesdunek, matrikula gauzatu edo izena emateko orduan, irakaskuntza-kuoten hileko zenbatekoaren ordainketa banku edo aurrezki-kutxaren bateko kontuan helbideratzeko baimena eman beharko; horretarako, emango den dokumentazioa bete beharko dute.

8. artikulua. 1. Kuotak dagokion hilaren 10etik 15era bitartean kobratuko dira interesdunak emandako kontutik, eta hurrengo hileko 25era edo hurrengo lanegunera arte ordaintzea onartuko da. Horrenbestez, ordainketari erantzuteko besteko fondoak egon beharko dira epe horretan, eta erabiltzailearen pentzurakoak izango dira kuoten ordainagiriak itzultzearen ondorioz sor litezkeen bankuko gastu guztiak.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezin izango da aplikatu lehenengo hileko kuotari dagokionez: hori, matrikula gauzatu edo izena ematean ordaindu beharko da, dagokion zenbatekoa Soinu Atadia Fundazioaren kontuan sartuta.

Page 63: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

63

2. Dirua sartzeko epea amaitu eta adierazitako kontu horretan kuotaren guztizko zenbatekoa ordaintzeko fondo nahikorik egon ezean, premiamenduzko prozedura hasiko da, Leioako udalean bide horretako biltzaile gisa jarduten duen pertsonak izango duela horretarako eskumena.

9. artikulua.

Kuotak aurreko artikuluan adierazitako epean ordaindu ezean, Fundazioko presidentetzak ebazpena eman ahal izango du, ikaslearen zerbitzua erabiltzeko eskubidea bertan behera uzteko dekretua emanez.

BESTELAKO DIRU-SARRERAK 10. artikulua. Kontserbatorioko Abesbatzaren eta Orkestraren emanaldi publikoak direla eta, Fundazioko presidentetzak eskumena izango du, emanaldi horietako inguruabar guztiak kontuan hartuta, emanaldietarako kontratuen terminoak ezarri eta horietara joateko sarreren prezioak ezartzeko edo, hala badagokio, doakoak izango diren ezartzeko.

14. EPIGRAFEA.— Ur-hartune bidezko konexioaren zerbitzua emateagatiko tasa

2007ko tarifa Kontura ematea, baimentzen den unean: 282 Hala ere, behin betiko likidazioa garestiagoa irten ahal izango da, instalazioaren kostua hasierako zenbatekoa baino garestiagoa izan dela esaten badu Udal Bulego Teknikoak instalazioaren kostuari buruz egindako txostenak.

15. EPIGRAFEA.— Txakurrak izateagatiko tasa 2007ko tarifa 1. Txakur bakoitzeko, urtean 1,25 2. Bereizgarri edo matrikula bakoitzeko 0,38 3. Udal zerbitzuek hildako animaliak batu eta lekualdatzea, animalia bakoitzeko 30,35 16. EPIGRAFEA.—

Page 64: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

64

Kultur Arloaren zerbitzua emateagatiko tasa

XEDAPEN OROKORRAK 1. artikulua. Udal honek, Lurralde Historikoko Tokiko Ogasunak arautzen dituen ekainaren 30eko 5/1989 Foru Arauaren arabera, eranskinean azaldutako jarduerak egin eta zerbitzuak emateagatiko tasak ezarri eta eskatu ditu, Ordenantza honetan ezarritakoaren arabera, berau osatzen dutela.

2. artikulua. Ordenantza hau udal mugarte osoan aplikatuko da. ZERGA EGITATEA 3. artikulua.

Bai eskatu diotelako, bai partikularrek zerbait egin edo egin ez dutelako zeharka eragin delako, Udal Administrazioak jarduera egin edo zerbitzua emateak sortuko du zerga egitatea.

SUBJEKTU PASIBOA 4. artikulua. Zerbitzuak edo jarduerak eskatu edo haien onuradun edo eragindako gertatzen diren pertsona fisiko eta juridikoak zein Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 33. artikuluan aipatutako erakundeak dira subjektu pasiboak, zergadun gisa.

5. artikulua. Leioako Udaleko Kultura Arloak emandako zerbitzu edo jardueren onurak jasotzen dituztenek eta arlo horrek antolatu dituen eta tasa ordaintzeko eskatzen duten jardueretara bertaratzen direnek ordaindu beharko dituzte ordenantza honetan araututako tasak.

ZERGA OINARRIA 6. artikulua. Zerbitzua gauzatzeko erabilitako unitate bakoitzak eratuko du zerga oinarria, dagokion tarifaren arabera.

KUOTA 7. artikulua.

Page 65: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

65

Kuota zehazteko, dagokion tarifa aplikatuko zaio aurreko artikulutik ondorioztatutako oinarriari. SORTZAPENA 8. artikulua. Zerbitzua edo jarduera egindakoan sortuko da tasa. LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA 9. artikulua. Udal Administrazioak kontzeptu bakoitzari dagokion likidazioa egingo du eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da, tarifetan ordainarazpenari buruz azaldutako berariazko arauak aplikatuz.

HOBARIAK 10. artikulua Langabezian dauden edo oinarrizko errentako laguntzak jasotzen dituzten pertsonek txartel berezia eskuratu ahal izango dute, kosturik gabe eta urteko berriztatzeko modukoa, Kultur Leioaren lagunek sarrerak leihatilan erostean dituzten deskontu berberak eskuratzeko eskubidea izateko.

ERANSKINA TARIFAK. 2007 ARTE ESZENIKOAK (ANTZERKIA-DANTZA) Emanaldi zehatzak 0-30,00 Antzerki eta dantza jardunaldiak 0-30,00 Umeentzako antzerkia 0-30,00 MUSIKA Musika garaikidearen denboraldia 0-30,00 Bestelako kontzertuak 0-30,00 Abesbatzen kontzertuak 0-30,00 Musika klasikoaren kontzertuak 0-30,00 Gazte Txartela izanez gero, tasa merkeagoa ezarri ahal izango da. ZINEMA Perseo zineforuma 0-6,00 Zinema, jatorrizko bertsioan 0-6,00

Page 66: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

66

Umeentzako zinema 0-6,00 Bestelakoak 0-6,00 ARTISAUTZA AZOKA Sarrera 0-3,50 Standaren alokairua, m2-ko 0-100,00 NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA AZOKA Barazki postua 0-13,00 Fruta postua 0-13,00 Lore eta belar naturalen postua 0-13,00 Ezti postua 0-13,00 Ogi eta deribatuen postua 0-19,00 Gazta postua 0-25,00 Txarkuteria eta ahatekien postua 0-25,00 Txakolin postua 0-25,00 Txosna 0-180,00 Kanpoko barra instalatu duten establezimenduetako titularrek 60 � ordaindu beharko dute barrako metro lineal edo 50 cm baino gehiagoko zatiki bakoitzeko. Jaiak hasi aurretik ordaindu beharko da zenbateko hori.

Beste alde batetik, kanpoko bozgorailuak instalatzeko eskatzen duten establezimenduak 1.800 � gordailatu beharko dute udalean, fidantza gisa, musika hedatzeari, ixteko ordutegiari eta antzekoei buruz ezarritako baldintzak behar bezala beteko direla bermatzeko.

San Joan jaietako txosnen koordinatzaileak 3.000 � gordailatu beharko ditu udalean, aurreko paragrafoan ezarritako epean, txosna guztietarako. Fidantza gisa gordailatuko da zenbateko hori, musika hedatzeari buruz ezarritako baldintza guztiak behar bezala beteko direla eta jaiak amaitutakoan erabili duten gunea garbitasun baldintza egokietan utziko dutela bermatzeko.

ARTE ETA ARTISAUTZA TAILERRAK Arte aplikatuen tailerra, urtean 142,00 Umeentzako eskulan tailerra, urtean 142,00

Page 67: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

67

Egurra lantzeko tailerra, urtean 142,00 Zaharberrikuntza tailerra, urtean 142,00 Literatura tailerra, urtean 142,00 Ehungintza tailerra, urtean 142,00 Ebaketa eta jantzigintza tailerra, urtean 142,00

Zeramika tailerra eta eskultura-tekniketarako hastapena, urtean 142,00

Helduentzako marrazketa eta pintura tailerrak, urtean 142,00 Umeentzako marrazketa eta pintura tailerrak, urtean 142,00 Hiruhilekoko tailerrak 48 GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOAREN HIRUHILEKOKO TAILERRAK: Alboka 24 Txalaparta 24 Argazkigintza digitala 24 Zirkurako hastapena 24 Zinemako lengoaiarako hastapena 48 * 35 urtetik beherakoek: % 10eko deskontua Bestelako tailerren tasa Leioako Udalak zehaztuko du LIBURU ETA POSTALEN ARGITALPENAK. Leioako Udalaren Kultura Arloak editatutako argitalpenaren kostua 0,6 zentimo eta 1,92 � bitartekoa bada, kostuaren % 75,00ekoa izango da horren prezioa.

Argitalpenaren kostua 1,92 � eta 3,82 � bitartekoa bada, prezioaren % 75,00ekoa izango da horren prezioa. Argitalpenaren kostua 3,82 � eta 5,11 � bitartekoa bada, kostuaren % 75,00ekoa izango da horren prezioa. Argitalpenaren kostua 5,11 � eta 6,37 � bitartekoa bada, kostuaren % 80,00koa izango da horren prezioa. Argitalpenaren kostua 6,37 � eta 9,56 � bitartekoa bada, kostuaren % 80,00koa izango da horren prezioa. Argitalpenen banaketa sektoreko merkatarien bitartez egiten bada, % 25eko deskontua izango dute.

Page 68: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

68

KULTUR LEIOAKO LAGUNEN TXARTELAK A. KULTUR LEIOAKO LAGUNAREN TXARTELA: 31 -64 urte Arte eszenikoen ikuskizun gomendatuetara joateko 2 gonbidapen Zinerako 4 sarrera doan % 25eko deskontua arte eszenikoetako (antzerkia, dantza) eta musikako ikuskizunetan Egitarauen aurrerapenak eta kultur agenda zure helbidera bidaltzea Gainera, Bizkaiko Antzoki Publikoen Sareko antzokietara joan ahal izango zara, horien bazkideei aplikatzen zaizkien deskontuekin.

30,00

B. KULTUR LEIOAKO LAGUNAREN TXARTEL BEREZIA: Oinarrizko errenta jasotzen dutenentzat. Urteko kuotarik gabea. Lagunaren txartelaren abantaila berberekin.

C. UME TXARTELA: 0 -13 urte % 25eko deskontua umeentzako ikuskizunen sarreran. Umeentzako zinerako 2 sarrera doan. Agenda eta egitarauaren aurrerapena etxean jasotzea.

10,00

D. GAZTE TXARTELA: 14 -30 urte % 25eko deskontua zuzeneko ikuskizunen sarreran. Zinerako 4 sarrera doan Egitarauen aurrerapenak eta kultur agenda zure helbidera bidaltzea

15,00

D. NAGUSI TXARTELA: 65 urtetik gorakoak % 25eko deskontua zuzeneko ikuskizunen sarreran. Arte eszenikoen ikuskizun gomendatuetara joateko 2 gonbidapen Zinerako 4 sarrera doan Egitarauen aurrerapenak eta kultur agenda zure helbidera bidaltzea

20,00

1. LEIOAKO UDALAREN KULTURA ARLOAREN LOKALAK ALOKATZEA

Page 69: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

69

KULTUR LEIOAKO AUDITORIOA Erakunde publiko nahiz pribatuek antolatzen dituzten saio zinematografiko edo bideo-emanaldi, hitzaldi, dantza nahiz musika emanaldi eta antzezlanetarako.

Egun osorako alokatzea 1.717,84 Egun erdirako alokatzea 1.202,36 Egun erdirako alokatzea, entseatzeko 636,97 Egun erdirako alokatzea, emanaldirako eta koktelerako 3.959,67 Larunbatetan eta jaiegunetan: % 25eko errekargua Gaueko ekitaldiak (23:00etatik aurrera): % 20ko errekargua Aparteko orduak edo frakzioak: errekargua, erabileraren arabera Muntatu eta desmuntatzeko eguna: alokaturiko aretoaren prezioaren gaineko % 30eko beherapena (egun bat)

Auditorioa urtean behin baino gehiagotan erabiliz gero, kuota bereziak ezar litezke, okupazio horren arabera.

Aretoa alokatzeak honakoak barne hartzen ditu: Argi guztiak Aire girotua Oinarrizko megafonia Ohiko garbiketa-lanak Langileak eta ikus-entzunezko bitartekoak ez daude horren barruan Bestelako zerbitzuak (aretozainak eta jarlekuzainak, txartel-leihatilako langileak, muntaiak eta zamalanak egiteko langileak; teknikariak; proiekzio, soinu eta argi ekipamenduak, etab.):

. Banakako aurrekontua. Langileen eta material teknikoen zerbitzu osagarriak Langileen zerbitzu edo zerbitzu tekniko ezberdinak, aretoaren erreserba orokorra burutuko den momentuan bertan erreserbatuko dira, eta beharrizanak banan-banan eta horien zenbatekoa jasota geratuko da.

Langileen zerbitzu osagarriaren kostua

Page 70: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

70

- Leihatila (pertsona eta ordu bakoitzeko) 18 - Jarlekuzainak (pertsona eta ordu bakoitzeko) 18 - Zamalanak (pertsona eta ordu bakoitzeko) 18 - Argi eta soinu teknikaria (pertsona eta ordu bakoitzeko) 21 - Segurtasuna (pertsona eta ordu bakoitzeko) 18 - Aparteko garbiketa-lanak 308 Material teknikoen zerbitzu osagarriaren kostua Material teknikoen kostua ezberdina izango da Kultur Leioak beroriek baldin baditu edo jarduera jakin bat gauzatzeko horiek alokatu behar badira kontuan hartuta.

Kultur Arloak ez badu material hori, berori alokatzeak merkatuan duen kostua ordainduko da.

Beharrezko material teknikoa edukiz gero, 100,00 � ordainduko dira materialaren erabilera moduan. BILTEGIA: 6,43 � /m2 egunean 6,60 * Leioako Udaleko Kultur Arloak ekitaldi baten antolaketan parte hartzen duenean, karga ekonomikoa elkarbanatzerakoan aintzat hartuko dira alderdiek ondore horretarako erabakitako baldintzak eta aldez aurretik Alkatetzak horri buruzko erabakia hartuko du beren-beregi, Kultura Batzordearen irizpena –egiteko astirik baldin badago– aztertu eta gero.

Abonuak a) Instalazioen eskatzaileei egokituko zaie ordaintzeko beharra. b) Ekitaldia hasi baino 48 ordu lehenago, gutxienez, ordaindu beharko da.

c) Derrigorrezkoa izango da Kultur Leioako instalazioak erabiltzeko baldintza orokorrak eta ordaindu beharreko kopuruaren ordainketa onartzeko agiria sinatzea.

Page 71: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

71

d) Ordaindutako tarifa itzultzeko eskubidea duten erreserbak bertan behera utzi nahi izanez gero, behar bezala arrazoitutako arrazoiengatik baino ez dira onartuko, Kultura Zuzendaritzak askatasunez erabakitzen duenean, eta betiere jarduera egingo litzatekeen eguna baino 8 egun lehenago gutxienez jakinarazten bada.

e) Kultur Arloko zuzendaritzaren irizpideen arabera eta egokia dela uste izanez gero, zerbitzua segurtasun-jagoleekin indartuko da. Segurtasun-neurri hori kontrataturiko jarduera ongi garatzeko beharrezkotzat jotzen den bitartean, besterik ez, mantenduko da eta horren gastuak antolatzailearen kontura izango dira.

f) Jarduera artistikoren bat edo, jabetza intelektualarekin harremana duen jardueraren bat, oro har, burutzekotan, antolatzaileak beharrezko likidazioa gauzatu beharko du SGAE egile eta argitaratzaileen elkartearekin. Kasu horretan antolatzaileak aretoan egin nahi duen ekitaldiaren argazkia, txosten laburra eta CD edo DVDa –halakorik dagoenean- utziko dizkio udalari eta Kultur Leioari, material hori beren argitalpenetan erabili ahal izan dezaten.

g) Sarrerak aldez aurretik saltzekotan, Kultur Leioa salmenta-guneetako bat izango da derrigor. Salmenta-zerbitzua alderdiek aldez aurretik adostutako ordutegian eta baldintzetan eskainiko da.

GAINERAKO ARETOAK Kultur Arloaren gainerako lokalak alokatzeko, honako tarifari jarraituko zaio: KULTUR LEIOAKO ENTSEGU-ARETOAK

1.- Entsegu-aretoak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifa honako lau aldagai hauen arabera ezarriko da: interesdunaren auzotasuna, erabiliko den ordua, hileko maiztasuna eta entseatuko den jardueraren izaera.

Page 72: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

72

2.- Areto bat erabiltzeagatiko tarifa, gutxienez 2 orduko tarteetan tarifatuko dena, 60 � -koa izango da taldeko kideen gutxienez % 50 Leioako herritarrak badira, eta 120 � -koa baldintza hori betetzen ez duten taldeentzat. Tarifa hori noizean behin erabiltzen denean aplikatuko da, eta horren helburua edozein dela ere aplikatuko da.

3.- Erakunde edo talde batek lokal horiek erabiltzeko duen maiztasunaren arabera, eta betiere helburua musika-entseguak egitea denean, honako tarifak aplikatuko dira:

a) Egutegiko hilabete batean lau erreserba edo gehiago egiten badira, 14 eta 20 � bitarteko zenbatekoa ordaindu beharko da 2 orduko gutxienezko tartearengatik, honako ordutegi honen arabera:

10/12 12/14 14/16 16/18 18/20 20/22 Al. 14.00 € 14.00 € 14.00 € 14.00 € 17.00 € 20.00 € Ar. 14.00 € 14.00 € 14.00 € 14.00 € 17.00 € 20.00 € Az. 14.00 € 14.00 € 14.00 € 14.00 € 17.00 € 20.00 € Og. 14.00 € 14.00 € 14.00 € 14.00 € 17.00 € 20.00 € Ol. 14.00 € 14.00 € 14.00 € 20.00 € 20.00 € 20.00 € Lr. 20.00 € 20.00 € 20.00 € 20.00 € 20.00 € 20.00 € Ig. 20.00 € 20.00 € 20.00 € 20.00 € 20.00 € 20.00 €

b) Egutegiko hilabete batean bi edo hiru erreserba egiten badira, 28 eta 40 � bitarteko zenbatekoa ordaindu beharko da 2 orduko gutxienezko tartearengatik, honako ordutegi honen arabera:

10/12 12/14 14/16 16/18 18/20 20/22 Al. 28.00 € 28.00 € 28.00 € 28.00 € 34.00 € 40.00 € Ar. 28.00 € 28.00 € 28.00 € 28.00 € 34.00 € 40.00 € Az. 28.00 € 28.00 € 28.00 € 28.00 € 34.00 € 40.00 € Og. 28.00 € 28.00 € 28.00 € 28.00 € 34.00 € 40.00 € Ol. 28.00 € 28.00 € 28.00 € 40.00 € 40.00 € 40.00 € Lr. 40.00 € 40.00 € 40.00 € 40.00 € 40.00 € 40.00 € Ig. 40.00 € 40.00 € 40.00 € 40.00 € 40.00 € 40.00 €

4.- Aretoa erabili bitartean honako ekipamendu hau egongo da, musika-saioak izatekotan:

¾5 piezako (danborra, 3 tom, dunbala) bateria osoa (makilarik gabe), dunbalerako pedala, charston oinarria eta txindata, txindatetarako 2 oinarri, txindatak eta aulkia.

¾Baxurako anplifikadore 1

Page 73: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

73

¾Gitarrarako 2 anplifikadore ¾Nahasketa-mahai 1 (8 kanal eta 2 linea) ¾Mikrofonoetarako 3 oinarri ¾3 mikrofono

5.- Erreserbak: nolanahi ere, gutxienez 15 egun lehenago egingo dira. Fidantza: Noizean behin alokatzean: Erreserba burututakoan aretoa alokatzeko tarifa ofizialaren zenbateko bera izango duen fidantza gordailatuko da.

Aldian-aldian alokatzean: Erreserba burututakoan hileko

zenbatekoaren zenbateko bera izango duen fidantza gordailatuko da. Egutegiko urtea amaitu edo taldeak aretoak aldian-aldian erabiltzeari uzten dionean, fidantza hori itzuliko da, indarrean dagoen araudia hautsi ez bada.

6.- Dagokion tarifa honako arau hauen arabera ordainduko da:

a) Instalazioen eskatzaileei egokituko zaie ordaintzeko beharra. b) Ekitaldia hasi baino 48 ordu lehenago, gutxienez, ordaindu beharko da, noizean behingo alokairua zein aldizkako alokairua izan (kasu honetan, hil bakoitzeko lehenengo entsegua baino lehen ordaindu behar dela ulertuko da).

c) Derrigorrezkoa izango da Kultur Leioako instalazioak erabiltzeko baldintza orokorrak eta ordaindu beharreko kopuruaren ordainketa onartzeko agiria sinatzea.

d) Ordaindutako tarifa itzultzeko eskubidea duten erreserbak bertan behera utzi nahi izanez gero, idatziz behar bezala arrazoitutako arrazoiengatik baino ez dira onartuko, Kultur Arloko Zuzendaritzak askatasunez erabakitzen duenean, eta betiere eskatutako jarduera hasteko eguna baino 8 egun lehenago gutxienez jakinarazten bada.

KULTUR LEIOAKO PRENTSAURREKO ETA HITZALDIETARAKO ARETOA

Page 74: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

74

2 ordu Leioan helbideratutako erakundeentzat 240,68 Bestelako herrialdeetan helbideratutakoentzat 481,37 Leioan helbideratuta dagoen erakunderen batek lokal hauek erabiltzeko duen maiztasuna kontuan hartuta, goian adierazitakoen bestelako tarifak zehaztu ahal izango dira, betiere Kultura, Kirol eta Gazteria Batzordeak irizpena eman eta Alkatetzak erabakia hartu ondoren.

HITZALDI-ARETOETAKO LANGILEEN ETA MATERIAL TEKNIKOEN ZERBITZU OSAGARRIEN KOSTUA Langileen zerbitzu edo zerbitzu tekniko ezberdinak, aretoaren erreserba orokorra burutuko den momentuan bertan erreserbatuko dira, eta beharrizanak banan-banan eta horien zenbatekoa jasota geratuko da.

Langileen zerbitzu osagarriaren kostua - Ekoizpen langileak (pertsona eta ordu bakoitzeko) 18 - Langile teknikoak (pertsona eta ordu bakoitzeko) 21 - Segurtasuna (pertsona eta ordu bakoitzeko) 18 - Aparteko garbiketa-lanak 106,50 Material teknikoen zerbitzu osagarriaren kostua Material teknikoen kostua ezberdina izango da Kultur Leioak beroriek baldin baditu edo jarduera jakin bat gauzatzeko horiek alokatu behar badira kontuan hartuta.

Kultur Arloak ez badu material hori, berori alokatzeak

merkatuan duen kostua ordainduko da. Beharrezko material teknikoa edukiz gero, 100,00 � ordainduko dira materialaren erabilera moduan. - Erreserbak: gutxienez 15 egun lehenago egingo dira. - Fidantza: Erreserba burututakoan aretoa alokatzeko zenbatekoaren zenbateko bera izango duen fidantza gordailatuko da.

Page 75: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

75

- Leioan helbideratuta dagoen erakunderen batek lokal hauek erabiltzeko duen maiztasuna kontuan hartuta, goian adierazitakoen bestelako tarifak zehaztu ahal izango dira, betiere Kultura Batzordeak irizpena eman eta Alkatetzak erabakia hartu ondoren.

Abonuak: 1. Benetan instalazioak erabiliko dituzten eskaera-egileei dagokie Kultur Arloaren lokalen eta zerbitzu osagarrien alokairua ordaintzea.

2. Honako hau izango da ordaintzeko modua: Aretoa erabilgarri dagoela egiaztatu ondoren eta erreserba burututakoan, alokatzeko zenbatekoaren zenbateko bera izango duen fidantza gordailatuko da.

Alokairuaren zenbatekoa honela ordainduko da: aurrekontuaren % 10, gordailu gisa eta egunak erreserbatzeko, erabilgarri dagoela egiaztatutakoan ordainduko da.

Gainerakoa, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago. Kultur Arloaren lokaletan ez da egunik erreserbatuko aipatutako fidantza hori ordaintzen ez bada. 3. Aretoko Zuzendaritzaren irizpideen arabera eta jarduera zehatz batzuen garrantzia kontuan hartuta, zerbitzua langile teknikoekin eta segurtasun-jagoleekin indartuko da. Zerbitzu horretatik eratorritako gastuak antolatzailearen kontura izango dira, eta jarduerak iraun bitartean baino ez da emango.

4. Antolatzaileak beharrezko likidazioa gauzatu beharko du SGAE egile eta argitaratzaileen elkartearekin. 5. Erreserbak bertan behera utzi nahi izanez gero, horretarako arrazoiak idatziz eman beharko dira, onarpena lortze aldera, eta betiere, jarduera egingo litzatekeen eguna baino 8 egun lehenago gutxienez.

Page 76: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

76

* Leioako Udalak ekitaldi baten antolaketan parte hartzen duenean, karga ekonomikoa elkarbanatzerakoan aintzat hartuko da horretarako egin den akordioa eta aldez aurretik Alkatetzak horri buruzko erabakia hartuko du beren beregi, Kultura, Kirol eta Gazteria Batzordearen irizpena – egiteko astirik baldin badago- aztertu eta gero.

2. FOTOKOPIA ETA LIBURUTEGI ZERBITZUA Honako tarifa hau ezarri da fotokopia zerbitzurako: A4 neurria, alde batetik 0,1 A4 neurria, alde bietatik 0,21 A-3 neurria, alde batetik 0,16 A3 neurria, alde bietatik 0,31 Mikrofitxa/mikrofilmen kopiak 0,1 Liburutegiko bazkide txartela: 0-3,00 (galtzekotan, 2 � ) Liburutegien arteko mailegua: postaz bidaltzearen kostua ordaindu beharko da. 3. INTERNET ZERBITZUA Internet ordu erdiz erabiltzea 0-1,20 Internet ordubetez erabiltzea 0-1,80 Koloretako inprimagailuan inprimatzea 0-0,25 Zuri-beltzezko inprimagailuan inprimatzea 1-0,15 Disketean kopiatzea 0,62 4. LEIOAKO IRUDIAK ARTXIBATZEKO ZERBITZUA Tokiko bildumako argazkiaren paperezko kopia 1,56 Tokiko bildumako argazkiaren CD Rom kopia 1,87 CD Rom-ean gehitutako tokiko bildumako argazki bakoitzeko 0,62 17. EPIGRAFEA.— Euskara Zerbitzuak emateagatiko tasa arautzen duen zerga ordenantza

2007ko tarifa OLGETAN: Umeentzako jolas-jarduerak Ikastaroaren kuota 95,00

Page 77: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

77

TXILINBUELTAKA: Asteburuetako egonaldiak, umeentzat. Egonaldiko egun bakoitzeko: Egunean 16,59 Euskara eskolak, MERKATARIENTZAT, GURASOENTZAT, etab. Eskola-ordua 1,17 18. EPIGRAFEA.—

Artatza Jauregian ezkontza zibilak egiteagatiko zerbitzugintzaren tasa arautzen duen zerga ordenantza

ZERGA EGITATEA 1. artikulua. Artatza Jauregian ezkontza zibilak egiteko jarduera guztiak izango dira tasaren helburu, adibidez:

a) Udal Sailak ekitaldia antolatzea. b) Artatza jauregia erabiltzea, ezkontza egiteko. c) Aurrekoekin lotutako bestelakoak. SUBJEKTU PASIBOA 2. artikulua. Zerbitzuaren onuradunek ordaindu beharko dute ordenantza honetan araututako tasa, eta ezkonberriak hartuko dira onuraduntzat, modu solidarioan behartuta geratuko direla.

ZERGAREN KUOTA 2007ko tarifa 3. artikulua. Honako tarifa finkoa ordaindu beharko da ordenantza honetan araututako zerbitzua emateagatik: a) Gutxienez ezkonberrietako bat Leioa udalerriko herritarra bada, 113

Page 78: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

78

b) Ezkonberriak Leioa udalerrian erroldatuta ez badaude, 477 SORTZAPENA 4. artikulua. Zerbitzua ematen hasten den unetik aurrera sortuko da ordenantza honetan araututako tasa ordaintzeko betebeharra. Eskabidea udalaren Erregistro Nagusian hartzen denean ulertuko da hasi dela zerbitzua ematen.

Zerbitzuaren eskatzaileek, eskabidearekin batera, ordenantza honetako 4. artikuluan adierazitako tasaren zenbatekoa sartuko dute udalaren bilketan, eta udalak emango duen arauzko inprimakian egingo dute horretarako autolikidazioa.

Eskabidea aurkeztu ondoren baina ekitaldirako eguna ezarri aurretik eskatzaileek bertan behera utziko balute eskatutako zerbitzua, ordaindutako zenbatekoaren % 75 itzuliko zaie.

UDALEKO HERRI JABARIAREN BAKARREKO ERABILERA EDO APROBETXAMENDU

BEREZIAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ZERGA ORDENANTZAREN ERANSKINA

A) EPIGRAFEA Harea-zakuak eta bestelako eraikuntza-materialen zakuak tokiko herri erabilerako lurretan. Tokiko herri erabilerako lurretan harea-zakuekin eta bestelako eraikuntza-materialen zakuekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 � B) EPIGRAFEA Tokiko herri erabilerako lurretan elur-putzuak edo euri-urak biltzeko patin edo uraskak egitea. Tokiko herri erabilerako lurrak elur-putzuekin edo euri-urak biltzeko patin edo uraskekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 �

Page 79: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

79

C) EPIGRAFEA Bainuetxeak eta bestelako ur-gozamenak, herri uren erabilera arruntaz gainekoak. Tokiko herri erabilerako lurretan bainuetxekin eta herri uren erabilera arruntaz gaineko bestelako ur-gozamenekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 �

D) EPIGRAFEA Erretenak eta antzeko instalazio batzuk herri erabilerako lurretan isuri eta hustea. Tokiko herri erabilerako lurretan erretenetako eta antzeko instalazioetako uren isuri eta hustuketarekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 �

E) EPIGRAFEA Tokiko herri erabilerako lur-zatien zorupea okupatzea. Tokiko herri erabilerako lurren zorupean okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 �

F) EPIGRAFEA Udalaren herri erabilerako lur-zatietan, errepide, bide eta udalaren gainerako herri bideetan barne, zangak, laginketak eta zulaketak egitea, hoditeriak eta bestelako instalazioak instalatu eta konpontzeko, bai eta herri bideetan zoladura edo espaloiak harrotzea ere. Udalaren herri erabilerako lur-zatietan, errepide, bide eta

Page 80: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

80

udalaren gainerako herri bideetan barne, hoditeriak eta bestelako instalazioak instalatu eta konpontzeko zangak, laginketak eta zulaketak eginez eta herri bideetan zoladura edo espaloiak harrotuz okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 �

G) EPIGRAFEA Tokiko herri erabilerako lurrak salgai, eraikuntza-material, eskonbro, hesi, zurkaitz, asto, aldamio eta antzeko beste instalazio batzuekin okupatzea. Tokiko herri erabilerako lurretan salgai, eraikuntza-material, eskonbro, hesi, zurkaitz, asto, aldamio eta antzeko beste instalazio batzuekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 � H) EPÍGRAFEA Ibilgailuak espaloietatik sartzea eta herri-bideak erreserbatzea bakarreko aparkalekuetarako, ibilgailuen geldialdirako eta edozein motatako zamalanetarako. H.1) Ibilgailuen pasabide partikularrak, jabe bakarrarenak zein jabeen erkidego batenak: 1. Gehienez 10 ibilgailu arinetarako erabiltzen den pasabide bakoitzeko ....................................................... 162,60 � 2. Gauza bera, 11 eta 25 ibilgailu arteko bitarterako 216,81 � 3. Gauza bera, 26 eta 50 ibilgailu arteko bitarterako 325,21 � 4. Gauza bera, 51 eta 100 ibilgailu arteko bitarterako .......................................................................... 433,62 � 5. Gauza bera, 101 eta 200 ibilgailu arteko bitarterako .......................................................................... 542,02 � 6. Gauza bera, 201 eta 300 ibilgailu arteko bitarterako .......................................................................... 650,42 � 7. Gauza bera, 300 ibilgailu baino gehiagorako .......................................................................... 758,83 �

Page 81: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

81

H.2) Automobilgintzako industria eta dendak: 1. Ibilgailu berriak eta erabilitakoak saltzeko lokaletako pasabide bakoitzeko.. ....................................... 108,40 � 2. Motozikletak saldu eta konpontzeko lokaletako pasabide bakoitzeko ........................................................ 58,80 � H.3) Eraikin industrial, komertzial eta profesionalak, oro har: Eraikinean ezar daitekeen industrial, komertzial edo profesionalen bulego edo kontsulta bakoitzeko pasabide bakoitzeko, erabiltzeko aukera badute, nahiz eta ez erabili 43,36 � H.4) Bidaiariak zein salgaiak garraiatzeko agentzia, geltoki, erakunde edo partikularrek egindako garraio industriak 1. Gehienez 5 ibilgailu sartzeko lokaletarako pasabide bakoitzeko .......................................................................... 162,60 � 2. 6 eta 10 ibilgailu bitartean sartzeko lokaletarako pasabide bakoitzeko ....................................................... 325,21 � 3. 10 ibilgailu baino gehiago sartzeko moduko lokaletarako pasabide bakoitzeko ........................................ 487,82 � H.5) Pasabide bereziak eta murriztutako baimenak: 1. Horien aurrean aparkatzeko debekua ezartzeko eskubiderik gabe baimendutako pasabideak. Dagokion epigrafearen % 50.......................................................................... % 50 2. Ibilgailuen bakarreko erabilerako aparkalekuak edo edozein motatako zamalanak egiteko erreserbak, metro lineal edo zatiki bakoitzeko. ...................................................... 84,31 � H) EPIGRAFEAREN ARAU KOMUNAK 1. Aurreko ataletan ezarritako tarifek %50eko errekargua izango dute, kamioiek, autobusek eta atoiek erabiltzen badituzte. 2. Azaldu diren tarifa guztiak 3 metro linealekoak dira eta, beraz, 3 metro edo zatikia neurtzen duten besteko pasabide ordaindu beharko dituzte zergadunek.

Page 82: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

82

3. Lokal batek pasabide bi edo gehiago baditu, lehenengoarengatik dagokion epigrafearen arabera ordainduko dira zergak, eta gainerakoengatik, dagozkienen tasen % 50 ordainduko dute. 4. Aparkalekuak erreserbatu eta pasabideak instalatu, zaindu, zaharberritu eta kentzeko gastuak, bai eta horien seinaleak ipintzekoak (alakatutako zintarria pintatuko da sarreretarako, zuriz eta gorriz, 25 zentimetroko tarteetan, edo alakatu gabe aparkalekuen erreserbetarako) edo, hala badagokio, Zirkulazio Kodeak araututako bestelako seinaleren bat ipintzeko gastuak, eskatzailearen pentzurakoak izango dira eta, nolanahi ere, horri buruzko Udal Ordenantza Teknikoan ezarritako xedapenei doitu beharko zaizkie. 5. Tasa hau aplikatuko zaio Udalak egindako espaloi edo galtzaden sestraren aldaketari, eta partikularrek egindako espaloi eta galtzadak direnean ere bai, edo espaloirik ez dagoenean ere, aprobetxamendu honen ordainketaren arrazoiak sestraren aldaketak oinezkoari sortzen dion eragozpena eta erabiltzaileak lortzen duen onura direlako. Tasa hau aplikatzea bidezkoa izango da herri-bideak espaloirik ez badauka ere, edo goragune, ertz edo maldekin aldatuta ez badago, baldin eta sestra ibilgailuak sartzeko moduko luzera nahikoa duen garaje-ate bati dagokion zatian aldatuta badago. 6. Tasa urtean behin sortuko da, ondoreak urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera dituela, urtearen barruan dagoen aprobetxamendu-egun kopurua edozein dela ere. I) EPIGRAFEA Tokiko edozein herri bideren zorua edo zorupea okupatzen duten burdin sare, argi zulo, haizebide, sarrerako ate, zamaketa aho edo antzeko elementuak jartzea, soto edo erdisotoetarako argiak edo aireztapena jartzeko, edota pertsonen nahiz gaien sarbidea egiteko. Soto edo erdisotoetarako argiak edo aireztapena jartzeko, edota pertsonen nahiz gaien sarbidea egiteko, tokiko edozein herri bideren zorua edo zorupea okupatzen duten burdin sare, argi zulo, haizebide, sarrerako ate, zamaketa aho edo antzeko elementuak jarriz okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean

Page 83: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

83

alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 �

J) EPIGRAFEA Tokiko herri bideetako hegalak eraikuntza-elementu itxi, terraza, begiratoki, balkoi, markesina, haizerako olan eta herri bidetik edo fatxadako lerrotik irteten diren antzeko instalazioen bitartez okupatzea. Tokiko herri bideetako hegalak eraikuntza-elementu itxi, terraza, begiratoki, balkoi, markesina, haizerako olan eta herri bidetik edo fatxadako lerrotik irteten diren antzeko instalazioen bitartez okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 � K) EPIGRAFEA Energia elektrikoa, ura, gasa edo beste edozein jariakin eroateko, herri bideetan nahiz tokiko herri jabariko beste lur batzuetan jartzen diren edo haien gainetik hegan doazen hariteria, hodi eta galeriak, baita lineak eratzeko zutoinak, kableak, hormabesoak, ainguraketa-, banaketa- edo erregistro-kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak, salmenta automatikorako aparatuak eta antzerako beste batzuk ere. Energia elektrikoa, ura, gasa edo beste edozein jariakin eroateko, herri bideetan nahiz tokiko herri jabariko beste lur batzuetan jartzen diren edo haien gainetik hegan doazen hariteria, hodi eta galeria, baita lineak eratzeko zutoin, kable, hormabeso, ainguraketa-, banaketa- edo erregistro-kaxa, transformadore, errail, baskula, salmenta automatikorako aparatu eta antzerako beste batzuekin ere okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 �

L) EPIGRAFEA Toki erabilera publikoko lurretan mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak eta antzeko beste elementu batzuk

Page 84: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

84

jartzea, irabaziak lortzeko asmoz. Tokiko herri erabilerako lurretan tribuna, oholtza eta antzeko beste elementu batzuekin irabaziak lortzeko asmoz okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 � Mahaiak eta aulkiak Murriztu ezin den urteko kuota, mahai bakoitzarengatik –lau aulki eta guzti–.................................................. 17,00 � M) EPIGRAFEA Herri-bidean kioskoak instalatzea Herri-bidea kioskoak instalatuz okupatutako egun bakoitzeko.

Okupatutako lehenengo 2 m2-engatik, egun bakoitzeko 3,00 � Egunean, gehiegizko m² edo zatiki bakoitzeko 0,23 � N) EPIGRAFEA Postuak, barrakak, salmenta-etxolak, jolas eta aisiarako ikuskizunak, kaleko industriak, industria ibiltariak eta zinema-filmazioak udalaren herri erabilerako lur-zatietan ipintzea. Postuak, barrakak, salmenta-etxolak, jolas eta aisiarako ikuskizunak, kaleko industriak, industria ibiltariak eta zinema-filmazioak udalaren herri erabilerako lur-zatietan ipiniz okupatutako egun bakoitzeko.

Okupatutako lehenengo 2 m2-engatik, egun bakoitzeko 3,00 � Egunean, gehiegizko m² edo zatiki bakoitzeko 0,23 �

Ñ) EPIGRAFEA Portadak, erakusleihoak eta beira-arasak.

Page 85: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

85

Portada, erakusleiho eta beira-arasekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 � O) EPIGRAFEA Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren menpean ez dauden ibilgailuen errodajea eta arrastea. Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren menpean ez dauden ibilgailuen errodajea eta arrastearekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera:

Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 � P) EPIGRAFEA Herri bideetatik edo tokiko herri jabariko lurretatik abereak igarotzea. Herri bideetatik edo tokiko herri jabariko lurretatik abereak igarotzean okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 �

Q) EPIGRAFEA Tokiko herri bideetan lurrei eusteko hormak, eraikuntzak edo hesiak jartzea, behin betikoak nahiz behin-behinekoak. Tokiko herri bideetan lurrei eusteko behin betiko nahiz behin-behineko horma, eraikuntza edo hesiekin okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 � R) EPIGRAFEA

Page 86: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

86

Toki erabilera publikoko lurretan erregaien eta, oro har, beste edozein gai edo salgairen biltegiak edo halakoak banatzeko aparatuak jartzea. Toki erabilera publikoko lurretan erregaien eta, oro har, beste edozein gai edo salgairen biltegiak edo halakoak banatzeko aparatuak jarriz okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 � Edukiontziak Edukiontzi bat gutxienez bost egunez jartzeagatiko kuota 23,60 � Gehiegizko egun bakoitzeko ............................ 3,00 � S) EPIGRAFEA Tokiko herri jabariko lurrak okupatzen dituzten iragarkiak instalatzea. Tokiko herri jabariko lurrak okupatzen dituzten iragarkiak instalatuz okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 � T) EPIGRAFEA Errepide, bide eta tokiko gainerako herri bideetan bidepeko erretenak eta areka edo lubeta gaineko igarobideak egitea, edozein motatako ibilgailuetarako edo abereak igarotzeko. Errepide, bide eta tokiko gainerako herri bideetan edozein motatako ibilgailuetarako edo abereak igarotzeko bidepeko erretenak eta areka edo lubeta gaineko igarobideak eginez okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 � U) EPIGRAFEA

Page 87: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

87

Trakzio mekanikozko ibilgailuak udalerrietako bideetan aparkatzea, berariaz zehazten diren zonen barruan eta ezartzen diren mugak errespetatuz. Berariaz zehazten diren zonen barruan eta ezartzen diren mugak errespetatuz trakzio mekanikozko ibilgailuak udalerrietako bideetan aparkatuta okupatutako metro karratu eta egun bakoitzeko, metro karratu bateko azalera bat egun batean alokatzeagatiko batez besteko zenbatekoaren arabera: Metro karratu eta egun bakoitzeko ................... 0,33 �

PPko Arturo Aldecoa Ruiz jaunak Batzordean egon diren kideei 2008ko ekitaldiko zerga ordenantzak aldatzeko proposamenari buruz zuzenketa batzuk eman dizkie; hona hemen zuzenketa horiek, hitzez hitz:

XABIER OLABARRIETA ARNAIZ jaunak, LEIOAKO UDALEKO ALDERDI POPULARRA UDAL TALDEAREN BOZERAMAILEAK 2008ko ekitaldiko zerga ordenantzak aldatzeko proposamenari buruz ondoko ZUZENKETAk aurkeztu ditu.

ZUZENKETAK

1. Orokorrean, 2007. urterako aplikatutako tarifei eta zerga-tasei eustea, Zaborrak biltzeagatiko tasarako izan ezik. Horretarako, % 2,7 gehitzeko proposamenaren alde egingo dugu, bere garaian Garbiker enpresarekin egin zen akordioaren arabera.

2. Ondasun Higiezinen gaineko Zergari (OHZ) dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 316/2002 dekretuak arautzen duen “Etxebizitza Hutsaren” programaren esparruan lagatzen diren ondasun higiezinei, % 50eko hobaria planteatzen dugu.

3. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari (JEZ) dagokionez, hau planteatzen dugu:

a. Edozein jarduera ekonomiko hasten dutenei, jarduera horren bigarren zerga-aldia amaitu hurrengo bost urteetan % 50eko hobaria ezartzea.

b. Kuotaren % 50ko hobaria energia berriztagarrien aprobetxamendurako instalazioen bidez edo baterako sorkuntzako sistemen bidez energia erabiltzen edo sortzen duten subjektu pasiboentzat, bai eta garraio kolektiboa edo konpartitua sustatuz beren langileentzat energiaren kontsumoa eta lantokirako joan-etorrien ondoriozko igorpenak gutxitzeko garraio-plan bat ezartzen dutenentzat.

4. Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergari dagokionez, ibilgailuak kontsumitzen duen erregai motaren arabera kuotaren % 75eko hobaria planteatzen dugu, erregai horren konbustioak ingurumenean daukan eragina kontuan hartuta.

5. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari (EIOZ) dagokionez, zera planteatzen dugu:

Page 88: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

88

a. % 50eko hobaria udalerrian ezarri diren merkataritza eta jarduera ekonomiko berrientzat (merkataritza-gune handietan egin dutenentzat izan ezik).

b. % 90eko hobaria igogailua irisgarritasunaren gaineko araudiari egokituz instalatzea erabakitzen duten jabeen erkidegoentzat.

6. Euren langileen seme-alabentzako haurtzaindegiak irekiko dituzten enpresentzat udal tasen % 50eko hobaria proposatzen dugu. Haurtzaindegiko udal tasei bakarrik aplikatuko zaie hobari hori.

7. Kiroldegiaren instalazioa erabiltzeagatiko tasaren % 50eko hobaria planteatzen dugu familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titularrentzat eta minusbaliotasunen bat daukaten pertsonentzat.

PSE-EEko José Manuel Toledo Cañamero jaunak 2008rako zerga ordenantzen aldaketari buruz ondoko zuzenketak bidali ditu: 1. ZUZENKETA Leioako PSE-EE Udal Taldeak ZIRKULAZIOAREN GAINEKO ZERGAren kuotan gehienez % 25eko hobaria proposatzen du, ondoko taularen arabera:

a- 120 gramo CO2 baino gutxiago igortzen dituzten ibilgailuak 25% b – 120 eta 160 gramo CO2 bitartean igortzen dituzten ibilgailuak 12.5% c- 160 gramo baino gehiago igortzen dituztenentzat aldaketarik gabe ("quadak" edo kuatrimotorrak, edozein igorpen-maila daukatela ere

2. ZUZENKETA Ikasle horientzat Kultur Leioan edo beste udal lokal batzuetan egindako ikuskizun eta kultur jardueretarako banakako sarreretan % 25eko beherapena proposatzen da. Beherapen hori ezin da beste batzuekin metatu. Gai horri buruz, eta Ogasun Batzordean hainbat iritzi entzun ostean, PSE-EE Udal Taldeak proposamen alternatibo hau onartuko luke: udalerrian antolatutako kultur ekitaldietara joateko Euskaltegiak antolatutako talde irteera guztietarako prezio berezia ezartzea, gutxienez % 50eko beherapenarekin. 3. ZUZENKETA Zerga-katalogo bat argitaratzea herritarrek Udal honetako zergak eta tasak hobeto ezagutu ahal izan ditzaten. Katalogo horretan hauek agertu beharko dira, gutxienez:

Ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ). Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) edo baliokidea. Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) Zerbitzuak emateagatiko tasa (behintzat, beste Udal organismoek argitaratu ez

dituztenak) Irekiera lizentzia emateagatiko tasa Estolderia tasa Hirigintzako lizentziak emateagatiko tasa Zabor-tasa.

Page 89: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

89

Ibilgailuak eramateagatiko tasa Artatza Jauregian ezkontza zibilak egiteagatiko zerbitzugintzaren tasa”

EAJ-PNVko Iñaki Goikoetxea Gordo jaunak, Ogasun eta Kontuen Informazio Batzorde Bereziko buruak, hau adierazi du PSE-EEk aurkeztutako zuzenketei buruz:

- Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergari buruz PSE-EEk aurkeztutako lehenengo zuzenketari dagokionez, bere iritziz, zerga ordenantza aldatu baino lehen Legea argitaratu arte itxaron behar da; eta bigarren zuzenketari dagokionez, bere ustez ez da tratatu behar zerga ordenantza baten aldaketa gisa, baizik eta kulturako informazio batzordeko irizpen gisa.

PPk aurkeztutako zuzenketei buruz, hau esan du:

- Gobernu taldeak onartu egiten zuen bigarren zuzenketa, ondasun higiezinen gaineko

zergari eta Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 316/2005 dekretuak arautzen duen “Etxebizitza Hutsaren” programaren esparruan lagatzen diren ondasun higiezinei % 50eko hobaria ezartzeari buruzkoa. Gainerako zuzenketei buruz, gobernu talderen asmoa gaitzestea zen, beste ekitaldi batzuetan erabilitako argudio berberengatik, eta funtsean, udal tasen hobariak ez direlako planteatzen tasa horiek ordaindu behar dituzten subjektuen gaitasun ekonomikoaren arabera.

Luze eztabaidatu da aurkeztutako zuzenketez, bai eta zuzenketa horiek udalaren osoko bilkuraren hurrengo bileran sartu aurretik beraiei buruzko irizpena Ogasun, Ondare eta Kontuen Informazio Batzorde Berezi honetan emateko beharrizanaz. Horren ostean, Ogasun, Ondare eta Kontuen Informazio Batzorde Bereziak gaia bozkatu eta honakoa izan da emaitza: aldeko botoak: EAJ-PNVko Iñaki Goikoetxea Gordo jauna, Batzorde honetako burua, EAJ-PNVko Mª Carmen Urbieta González andrea, Beatriz Resa Bardeci andrea eta Ainara Guzmán Urrutia andrea, eta EB-Berdeak-eko Daniel Herrera Torrecilla jauna. Abstentzioak: PSE-EEko Luis Mª Pérez Pérez jauna, José Manuel Toledo Cañamero jauna, eta Pilar Grados García andrea, eta PPko Arturo Aldecoa Ruiz jauna. Horrenbestez aldeko irizpena eman dio honakoari:

1. Onetsi egingo da gobernu taldeak Udal zerga eta tasen tarifak orokorrean % 2,7 igotzeko egindako proposamena, irizpen honetan agertzen den moduan. Halaber, PP talde politikoak egindako bigarren zuzenketa onetsiko da; hona hemen zuzenketa hori, hitzez hitz:

Ondasun Higiezinen gaineko Zergari (OHZ) dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 316/2002 dekretuak arautzen duen “Etxebizitza Hutsaren” programaren esparruan lagatzen diren ondasun higiezinei, % 50eko hobaria planteatzen dugu.

2. Tarifa berriak onetsiko dira, tokiko herri jabariaren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egiteagatiko tasen txosten tekniko eta ekonomiko berria oinarri hartuta.

Page 90: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

90

3. Hartutako behin-behineko erabakia jendaurrean agertuko da 30 eguneko epean. Epe horretan interesdunek espedientea aztertu ahal izango dute, bai eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, ordura arte behin-behinekoa zen erabakia behin betiko onetsi dela ulertuko da.

4. Gai hau udalaren osoko bilkurari aurkeztuko zaio, horiei buruzko iritzia eman dezan,

egingo duen hurrengo batzarrean. EAJ-PNVko Eneko Arruebarrena Elizondo alkate jaunak honakoa adierazi du: Zerga eta tasak arautzen dituzten ordenantzen aldaketa sakon eta luze egin da Ogasuneko Batzordean. Tasa eta zerga batzuei dagokienez, azalpen asko eman dira eta akordioa lortzeko aukerak jaso dira; beste batzuei dagokienez, berriz, ez da horrelakorik egon. Hortaz, emaitza aldez aurretik dakitenez eta Batzordearen irizpena aldatuko ez denez, bere proposamena hauxe da: botoa emon baino lehen, txanda luze bat zabal daiteke, bakoitzak bere azalpenak eman eta bere irizpideak azal ditzan, eta ondoren, irizpena bozkatuko da. PPko Xabier Olabarrieta Arnaiz jaunak honakoa adierazi du: Adierazi duenez, beren jarrera Batzordean adierazi zuten, eta Gobernu Taldearen proposamenaren aurrean zuzenketa batzuk planteatu zituzten; beren ustez, zuzenketa horiek aurkeztutako proposamenak hobetzen zituzten. Beren ustez, Gobernu Taldeak tasen igoera orokorra planteatu zuen, hasieran % 2,7koa, eta bere taldeak planteatu zuenez, beharrezkoa edo komenigarria zen Udalak gai horretan ahalegina egitea, aurten aplikatzen ari diren tarifei eta zerga-tasei eustearen ildotik, zabor-bilketaren tasari buruz izan ezik, zuzenketetan azaltzen den moduan; izan ere, Garbiker-ekin akordioari eusteko, proposatutako igoerari eustea proposatu zuten. Adierazi zuenez, proposamena beren zuzenketen oinarria da, eta kontua da Udalak ahalegin hori egitea egoera orokor baten aurrean, hipoteken kontuaren igoeraren aurrean, etab., eta uste dute Udalak ahalegina egin ahal duela gure Udalerriko ekonomia familiarren alde, eta ildo horretan zergak beren horretan utzi. Argi dagoenez, ez da aparteko gauza bat, ondoko udalerrietan jada egiten ari direlako eta tira, beren ustez Leioak jarrera hori eduki beharko luke tasen eta zergen arloan, eta adierazi duenez, hori izango litzateke beren oinarrizko jarrera edo proposamen nagusia, hain zuzen ere onartu ez dutena, eta ildo horretan, iragarri nahi dute Batzordearen irizpenaren eta Gobernu Taldearen proposamenaren aurrean beren jarrera aurkako botoa ematea izango dela, planteatutako tasa eta zergak nabarmenki hobetu daitezkeela pentsatzen dute-eta. Jarraian adierazi duenez, eskerrak eman nahi ditu beren zuzenketetako bat sartu izanagatik, hau da, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa, euren etxebizitzak Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza hutsen programaren eskura uzten dituzten pertsonentzako hobari hori, etxebizitzak merkatuan jartzea sustatzen duten jarduerei hobaria ematearen ildotik doan proposamena delako, eta ez doalako zigortzearen ildotik. Alde horretan, Gobernu Taldeak beren proposamen hori onartu izana positiboa da, beren ustez. Jarraian, adierazi duenez, planteatu dituzten gainerako zuzenketak ez dira onetsi –batzuk gainera lehenago ere aurkeztu dira–; zuzenketa horien ildoa, beren ustez, udalerriko jarduera ekonomikoa bideratzea da, eta horretarako zenbait hobari planteatzen dira jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaindu behar duten enpresentzat, Udalerriko jarduera

Page 91: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

91

ekonomikoa bideratu eta bultzatzeko asmoarekin, jakina. Komentatu duenez, hobarien planteamendu batzuetan enpresek ingurumen gaietan egin ahal dituzten politikak kontuan hartu dira; Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergari buruz ere erabiltzen den erregaiaren araberako hobari bat planteatzen dute; Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan ere laguntza edo hobariak planteatzen dituzte, udalerrian instalatzen diren saltegi berriek hobariaren laguntza txiki hori izan dezaten, baldin eta hiri-ingurunean instalatzen badira, eta ez merkataritza-guneetan, beren ustez merkataritzak Udalaren laguntza handia behar duelako eta hori laguntzeko modua delako, eta beren ustez, Gobernu Taldeak onetsi ez izana okerra da; halaber, igogailuak instalatzen dituzten Jabeen Erkidegoentzat Eraikuntza, Instalazio eta Obren Zergan % 90era arteko hobaria ere planteatu zuten; iaz planteatu zuten beste proposamen bat langileen seme-alabentzat haurtzaindegiak gaitzen dituzten enpresentzat udal tasen % 50eko hobariaren gaia izan zen, eta hori ere ez da onetsi, eta beren ustez hori laneko bizitza eta familia bateragarri egiten laguntzeko bidean ildo ona izango litzateke; eta azkenik, adierazi duenez, familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titularrentzat eta minusbaliotasunen bat daukaten pertsonentzat Kirol instalazioak erabiltzeagatiko tasaren % 50eko hobariaren proposamena ere ez zieten onetsi, eta euren ustez jarraitzeko ildo ona zen, eta Udalak hortik jarraitu beharko lukeela pentsatu zuten arren ez zieten onetsi. Alde horretan, adierazi duenez, planteatu zituzten zuzenketetatik bat soilik onetsi diete, eta edonola ere, beren argudio nagusia, hau da, datorren 2008. urterako tasa, tarifa eta zerga-tasak beren horretan uztea, ez dute onetsi, eta beren zuzenketetako bat onetsi izana baloratzen duten arren, Gobernu Taldeak Tasetarako eta Zergetarako egin duen planteamendua ezin dute babestu, jakina, eta horregatik, iragarri duenez, proposamenaren aurkako botoa emango dute. PSE-EEko José Manuel Toledo Cañamero jaunak honakoa adierazi du: Adierazi duenez, egia esanda, gauzak arauek agintzen duten moduan eztabaidatu behar dira, eta benetan, eztabaida hau aurreko urteetan errazagoa zen, orduan ados zeudeneko gauzei buruz botoa ematen zuten, eta gero ados ez zeudenekoei buruz, etab., baina horrela egin behar da eta horrela egiten saiatuko dira. Adierazi duenez, hasteko, dokumentazioa hiru ataletan bananduko du: bat, gobernuak aurkeztu dituen zerga eta tasei buruzkoa, orokorrean; gero Alderdi Popularraren zuzenketei buruzko gauzen bat edo beste komentatuko zuen; eta amaitzeko, bere alderdiaren zuzenketak. Gauza orokorrei dagokienez, adierazi du egokia iruditzen zaiola zergen eta tasen batez besteko igoera aurreko urteko Kontsumorako Prezioen Indize zenbatetsiarena izatea, Udalak gastatzen duen dirua prezioa igo duten gauzetan ere gastatzen duelako; hortaz, tasak edo zergak gutxiago igotzeak edo ez igotzeak garestiago erosiko dela esan nahi du, eta beraz, gauza gutxiago erosiko direla, zerbitzu garestiagoa emango dela, zerbitzu urriagoa emango dela, etab. eta alde horretatik planteamendu egokia dela iruditzen zaie. Alderdi Popularraren zuzenketei dagokienez, adierazi du Eusko Jaurlaritzaren alokairu programaren barruko etxebizitzentzako hobariari buruz abstenitu zirela zalantza bat zeukatelako, gauza berberari hobaria birritan ematean ez ote ziren huts egiten egongo. Kontsulta egokiak egin zituzten, eta Batzordean abstenitu ziren arren, argi utzi nahi du abstentzioa horregatik izan zela, horregatik zalantza zeukaten. Orain bertan botoa eman beharko balute, eta kontsulta egokiak eginda, baiezko botoa emango lukete eta horrela gainerako taldeekin bat egingo lukete.

Page 92: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

92

Erregaien erabileragatiko hobarien gaiari dagokionez, uste dute beren zuzenketa Alderdi Popularrarena baino hobea dela, eta bien ildoa berbera den arren, beren ustez beraiena nolabait esatearren proportzionalagoa da, erreferentzia gisa Udalerriko zerga eta tasak arautzen dituen Foru Araua nahiz gai horri buruz Espainia osoan urtarrilaren 1ean abian jarriko den Legea ere hartzen ditu. Haurtzaindegiak instalatzen dituzten enpresentzako diru-laguntzari dagokionez, Batzordean baiezko botoa eman zuten, eta iaz ere esan zuten; izan ere, egia da beren eredua ez dela enpresen haurtzaindegiak instalatzea, baina egia da halaber 0 eta 2 urte bitarteko umeak eskolatzeko edo dena delako hori egiteko eskariari erantzun behar zaiola, eta udalean ez dago eskaintza publikorik irakaskuntzaren tarte horretan, eta bide horretatik plaza horiek existitu daitezela eta bete daitezela lortu ahal badute, bada, ondo baino hobeto. Adierazi duenez, iaz esan zuen eta aurten ere esan du, beren ustez zuzenketa publizitarioa da, hitz horren esanahirik onena hartuta, beharrizan baten publizitatea egiten baita, ez du esan nahi publizitatea demagogiaren aldetik, baizik eta mahai gainean beharrezkoa den zerbait jartzen duela, eta ziurrenik denei gogoeta eginaraziko die. Ezezko botoa eman duteneko gainerako zuzenketei dagokienez, esan du argudioak ezagunak direla. Zenbaitekin ez zeuden ados, pentsatzen zutelako udala gai horretan ahalegina egiten ari zela, eta beste zenbaitekin –zehazki familia ugarien gaian– inoiz ere ez zaie iruditu irizpide nahikoa dela familia ugariei hobaria per se ematea; aitzitik, egokiena familia-unitateko kideentzat eskuragarri dagoen errenta-maila kontuan hartzea izango litzateke. Azkenik, adierazi duenez, Batzordean tasen eta zergen proposamenari buruz orokorrean abstenitu ziren, beren zuzenketak ez zituztelako onetsi, eta zaila izaten zitzaien zuzenketa horiek barnean hartzen ez zituen multzo baten aldeko botoa ematea; baina bere ustez zuzenketa horiei lortu duten transakzioaren arabera beste modu batean erantzungo dietenez, hau da, gai kutsagarri gutxiago igortzen dituzten autoak aipatzen dituen zuzenketari buruz, berak uste du zerga horren hobaria hurrengo ordenantzan, hori Estatu osoan arautzen duen Legea abian jarritakoan agertzeko konpromisoa hartu dela, eta Euskaltegiari eta kultur instalazio batzuen erabilerari dagokionez, zergen eta tasen proiektutik atera da eta Euskaltegiaren nahiz Kulturren Funtzionamenduko Araudira jo da, eta gainera, Ogasuneko Zinegotzi jauna eta Alderdi Sozialistaren Bozeramailea Leioako Udalaren zerga-salbuespen eta -hobarien katalogoari buruzko zuzenketa hura –jada onetsitako zuzenketa– azkenean abian jartzeko dokumentua elkartrukatzeko gai izan direnez, edo gutxi barru horretarako gai izango direnez, beste udal batzuetan egin duten moduan, Ogasun Batzordean emandako botoa aldatuko dute eta Zerga eta tasak arautzen dituzten zerga ordenantzen aldaketaren aldeko botoa emango dute, hasieran beren zuzenketen ukapena agertzen den arren Gobernu Taldearen zati batek zuzenketa horiek beste modu batean onartu egiten dituelako. EB-Bko Daniel Herrera Torrecilla jaunak honakoa adierazi du: Haiek Batzordean irizpena onetsi zuten, eta zera nahi zuten, Alderdi Popularrak igoera Orokorrari buruz proposatutako zuzenketa orokorretako bat apur batean komentatzea. Adierazi duenez, KPI ofiziala zifra horretan dagoen arren ziurrenik herritarren poltsikoetan eragina handiagoa izango dela uste zuten, orduan, modu batean edo bestean, indize hori aplikatzean, zera egiten ari dira, Udalak eduki ahal duen bilketa-ahalmena eguneratu, eta ez igo, orduan, nolabait zergarik kobratuko ez bada edo erakunde publikoen finantza-ahalmena murriztuko bada, oso zaila izango da politika sozialak egitea, eta

Page 93: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

93

azkenean herritarra babesik gabe egoten da bere bizitzaren inguruabarren aurrean, eta horri bere diruarekin aurre egiten. Haiek ez dute politika horren alde egingo, pentsatzen baitute erakunde publikoek bidezko eta berdintasunezko modu batean egin behar dutela bilketa, eta herritarren beharrizanak betetzeko politika sozialak egin behar dituztela. Horregatik, ildo horretan, tasa horietan bilketa bidezkoago bat ahal den neurrian egiteko moduan bideratu diren hobari batzuk daude. Horregatik guztiagatik, uste du bilketa-ahalmenean gutxieneko eguneraketa bati eutsi behar zaiola, txostenean agertu den bezala beharrezkoa da zenbait hobari egotea egon daitezkeen inguruabar partikularretarako, konparaziozko bidegabekeriarik ez sorrarazteko, eta ildo horretatik, proposamen egokia dela iruditzen zaio. Adierazi duenez, ados dago PSE-EE-PSOEko bozeramaileak Batzorde honetan erregaiei buruz egindako proposamenekin, auto-motaren erabilerari dagokionez, baina hori gauzatzeko Legea atera arte itxaron beharko litzateke, gainera Lege hori Sozialisten Gobernuak arautuko du taula batekin, etab., nola edo hala adierazle horiek errazago bateratzeko, eta halaber, ados dago bozeramaileak esandako gauza batekin, zera, haiek, gobernu-itunean, haurtzaindegi deitzen direnak betetzeko beharrizana agerrarazi dutela, eta hori egingo dutela, eta bere ustez hori modu eragingarriago batean aurreikusi behar da, haurtzaindegien kontu horiei hobaria ematea ondo dagoelako leku batzuetan, agian oihartzun soziala edukiko duelako, baina hemen, Leioan, beharbada ez du hain oihartzun handia izango, baliteke gauza sinboliko baten moduan geratzea. Horregatik, adierazi du azpian dagoen arazoaz arduratu beharko liratekeela, hau da, adin horietarako plazak sortzeaz, eta kontua ez da horren aurka egotea, baizik eta uste dutela ez dela erreala adin-tarte horren arretan dagoen arazoa konpontzeko. EAJ-PNVko Iñaki Goikoetxea Gordo jaunak honakoa adierazi du: Adierazi duenez, PPko Bozeramaileak KPIaren igoera bere horretan uzteari eta beste hainbat gauzari buruz egindako proposamena errespetatuta, bere ustez Gobernu-Talde baten zeregina Udala gobernatzea da, eta Ogasun Arloaren edo Ogasuneko Zinegotziaren nahiz bere taldearen zeregina tasei buruz hitz egiten ari den hori guztia gobernatzea da, eta batez ere, Udalaren diruak gobernatzea. Adierazi duenez, haiek proposamen hori zergatik planteatu duten azaldu nahi zuen, besterik ez, kudeaketako printzipio batengatik, denek jakin behar dutelako udal honen zerbitzu guztiak defizitarioak direla, eta horrekin zera esan nahi du, kobrantzan zerbitzuak betetzeko ez dela jartzen gehiegizko pezeta bat ere, baina kontua da Udal honetan zerbitzuak ere ez direla betetzen, nola edo hala zerbitzuen zati batez Udala arduratzen baita. Bere ustez, planteatzen duten tasen eta zergen aldaketek nola edo hala alde sozialean egin behar diren gauzetarako hobariak dauzkate beti. Hortik aurrera KPIaren igoera ezartzen da, eta gero, zergetan nahiz tasetan, zein bere unean eta egin behar dela uste deneko lekuetan, mota horietako familiei edo herriari on egiteko beharrezkoak diren hobariak agertzen dira. Alderdi Popularrak planteatu dizkien zuzenketak onesteari dagokionez, lagatzen diren Ondasun Higiezinetarako % 50eko hobaria onestea komentatu zuten Batzordean, eta hemen berretsi egin du, eta gainera, une horretan Batzordean zegoen Zinegotziari subjektu pasiboen kuotaren gainean % 50eko hobaria emateko proposamena zegoela komentatu zioten, eta arrazoizko zuzenketa izan ahal zela uste zuten arren, era berean sakonago aztertu behar dela uste dute, eta datorren urterako aztertuko dute. Beste proposamenari dagokionez, horretan ere akordioaren ildoan egon zitezkeen; horri buruz, bada, beren ustez, PSE-EEko bozeramaileak esan duen bezala,

Page 94: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

94

alderdi horrena, hau da, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergarena, osatuena da, eta ez da onetsi kontuz ibiltzearren, besterik gabe. Izan ere, Ordenantza bat ez da onetsiko 2008ko urtarrilaren 1ean aterako den Legea baino arinago. Hortaz, haiek Ordenantzarekin ados egon zein ez, Legea atera arte itxarongo dute eta 2008. urtean berrikusiko dute. Halaber, zera esan du: Batzordean komentatu zuen bezala, gainerako zuzenketei dagokienez soberan dago hainbat urtean errepikatu dutena berriro esatea. PSE-EEko Udal Taldearen zuzenketei dagokienez, eztabaidatu zuten zuzenketa, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergarena, 2008. urtean aztertuko dute. Euskaltegiaren gaiari buruzko proposamenari dagokionez, adierazi duenez, talde horren Bozeramaileak ezin hobeto azaldu zuen, eta haiek horrekin erabat ados zeuden, eta gauza bat soilik zehaztu nahi zuen: katalogoa argitaratzeari buruzko proposamena ez da zuzenketa bat, bere ustez ordenantzei buruzko aurreko osoko bilkuraren bileran ontzat eman zen zerbitzu bat baizik, eta akats batengatik gauzatu gabe zegoena. Ez du esan nahi PSE-EE-PSOEko Bozeramaileak katalogoa haiei bidaltzeko konpromisoa eduki eta katalogorik heldu ez denik, eta ez du esan nahi berak helduko dela esan ez duenik, eta horregatik, katalogoa eskura daukaten unean gauzatu egingo da. Azkenik, esan duenez, planteatzen diren ordenantzen aldaketak, logikoak izateaz gain, berdintasunezkoak dira, eta batez ere, neurrizkoak. EAJ-PNVko Eneko Arruebarrena Elizondo alkate jaunak honakoa adierazi du: Labur hitz egin nahi du zera onartzeko, tasen proposamena egitean desadostasunak egon direla hiruko koalizio-gobernuaren barruan, eta hiruko esan du, Solbesek zioen moduan gobernu guztiak koaliziokoak direlako, Ministroaren, Ogasuneko Zinegotziaren eta gainerako Zinegotzien arteko gobernuak, eta kasu honetan, hain zuzen ere, hiruko gobernua da Ogasuneko Zinegotziaren, Ezker Batuaren, eta gainerakoan Euzko Alderdi Jeltzalearen artean. Horri buruz, adierazi duenez, desadostasunak egon dira, eta batez ere alkate jaunarekin. Izan ere, egia da, berak Ogasuneko Buruari, Iñaki Goikoetxeari, Udal honek tasak eta zergak nola dauzkan-eta benetan kezkatuta dagoela esan dio, ematen diren zerbitzuak betetzeko gaitasuna dela-eta. Adierazi duenez, berak ez du uste urte alaiak etorriko direnik, eta bere ustez kontuak aztertu behar dira, bai eta serioak eta zorrotzak izan ematen diren zerbitzuen benetako kostuari buruz eta egotzi behar den kostuari buruz eta dena ordaintzeko moduari buruz, azkenean gauzak kostatzen direlako eta tasen eta zergen bidez ordaintzen ez dena aurrekontu publikoaren bidez ateratzen delako. Adierazi duenez, Ogasuneko Zinegotzi jaunak esan dio hala eta guztiz ere aurrekontu erakargarriak osatzeko gai dela, eta gobernu orotan dirua kontrolatzen duenak agintzen duenez, harengan konfiantza eduki beharko da, eta tasa eta zerga horiek onetsi, edo behintzat hori da Gobernu-Taldearen proposamena, horrela geroago aurrekontu erakargarri bat egin ahal izango delakoan.

BOZKETA ETA OSOKO BILKURAREN ERABAKIA

Gaia bozkatu egin da, eta honakoa izan da emaitza: Aldeko hamazortzi boto, EAJ-PNVko hamar zinegotzienak, PSE-EEko sei zinegotzienak eta EB-Berdeak taldeko bi zinegotzienak; aurkako hiru boto ere egon dira, PPko hiru zinegotzienak. Horrenbestez, Udalaren Osoko Bilkurak, gehiengoaren aldeko botoaz erabaki du onetsi egingo dela 2008ko urtarrilaren 1ean indarrean jarri behar diren zerga eta tasak arautzen dituzten zerga

Page 95: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

95

ordenantzen aldaketa, Ogasun, Ondare eta Kontuen Informazio Batzorde Bereziak emandako irizpenean adierazten den bezala.

Page 96: UDALAREN OSOKO BILKURA · 2007ko urriaren 25eko ohiko bilera Leioako udaletxean, bi mila eta zazpiko urriaren hogeita bosteko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako udalaren

LEIOA ELIZATEKO

UDALA

BIZKAIA

UDALETXEA DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

96

II.- UDALAREN OSOKO BILKURAK UDAL GOBERNUAREN KUDEAKETARI EGITEN DION KONTROLA ETA JARRAIPENA

10.- ALKATETZA-UDALBURUTZAREN DEKRETUAK ETA TOKIKO GOBERNU BATZARREAN HARTUTAKO ERABAKIAK: 2007-09-27tik 2007-10-19ra. Toki Araubideari buruzko Oinarriak arautu zituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 46.2.e) artikuluan, apirilaren 21eko 11/1999 Legeak emandako idazkuntzan, eta azaroaren 28ko 2586/1986 Errege Dekretuak onetsi zuen Tokiko Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Araudiko 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, bilkurako espedientean agertzen dira, gero dagokien lekuan artxibatzeko kalterik gabe, epigrafean aipatutako epealdian Alkatetzak emandako dekretuen kopiak eta Tokiko Gobernu Batzarrak egindako bileren akten kopiak, azter ditzaten. Udalaren osoko bilkura jakinaren gainean geratu eta ados egon da. 11.- PRESAZKO MOZIOAK: Atal honetan ez da presazko moziorik aurkeztu. 12.- ESKAERAK ETA GALDERAK. Atal honetan ez da eskaera ez galderarik aurkeztu. Eta gaueko zortziak eta hogeita hamar minutu direnean, Alkatetza-Udalburutzak ekitaldia bukatutzat eman du, eta Idazkaritza honi dagokion akta egiteko agindu dio, adostutako eran onetsi dena. Hori guztia ziurtatu dut idazkaria naizen honek. O.E. ALKATEA IDAZKARIA,