TXOSTEN METEOROLOGIKOA –UDA 2018 TXOSTEN METEOROLOGIKOA –UDA 2018 Uda, oro har,...

download TXOSTEN METEOROLOGIKOA –UDA 2018 TXOSTEN METEOROLOGIKOA –UDA 2018 Uda, oro har, prezipitazioari

of 12

  • date post

    06-Sep-2019
  • Category

    Documents

  • view

    2
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of TXOSTEN METEOROLOGIKOA –UDA 2018 TXOSTEN METEOROLOGIKOA –UDA 2018 Uda, oro har,...

  • 1

    TXOSTEN METEOROLOGIKOA –UDA 2018

    Uda, oro har, prezipitazioari dagokionez ohikoa izan zen eta batez besteko tenperaturari dagokionez, berriz, oso beroa. Prezipitazio handiak izateagatik nabarmendu liteke urtaroa eta horregatik hainbat abisu igorri behar izan ziren, eta baita 3 alerta laranja ere, gehienbat ekainean eta uztailean. Kosta egin zitzaion beroari iristea eta abuztura arte ez zen balio altuegirik neurtu. Ezohiko gertaera moduan, aipatzekoa da uztailaren 4an Legaireko pagadietan eragin zuen tornadoa, Arabako Entzia mendilerroan kokatua dagoena.

    Prezipitazioa

    Uda, oro har, ohikoa izan zen. Alabaina, ezberdintasun batzuekin zonaldearen arabera. Kostaldean hezea izan zen, eta Enkarterrietan eta Bilbo Handiko zati handi batean, berriz, lehorra. Hiruhilekoan pilatutako prezipitazioari dagokionez, Gipuzkoako ipar-ekialdean dugu baliorik altuena. Eskas estazioa nabarmendu zen, alde handiarekin gainera (Eskas 478.9 mm, Oiartzun 342.3 mm, Behobia 339.9 mm, Añarbe 335.4 mm). Kostaldean, batez ere Bizkaian, bigarren mailako maximoak ditugu (Matxitxako 321 mm, Aizarnazabal 292.1 mm, Oleta 268.5 mm, Bermeo 252.1 mm). Beste muturrean Araba hegoaldeko estazioak ditugu (Subijana 85.5 mm, Alegría 87.9 mm, Kanpezu 90.2 mm, Páganos 100.2 mm) eta baita Bizkaiko ipar-mendebaldekoak ere (Ordunte 84.2 mm, Deusto 89.1 mm, Sodupe 92.4 mm, Balmaseda 97 mm). Kalifikazio horren atzean bilakaera oso ezberdina dugu, aztertutako hilabetearen arabera. Tokian tokiko ñabardurak kontuan hartu gabe, ekaina ohikoa izan zen eta uztaila, berriz, oso hezea. Abuztuari dagokionez, oso lehorra izan zen. Bestalde, euri-egunak hiruhileko osoan zehar banatu ziren kantauri isurialdean. Alabaina, mediterraneo isurialdean uztaila erdialdetik aurrera denboraldi lehorra izan zen, ia ez zuen euririk egin. Nabarmentzekoa da udan prezipitazio handiekin loturiko gertaera kopuru handia. Horren ondorioz, 25 abisu bidali ziren muturreko egoerengatik, eta 3 alerta laranja, ia denak ekainetik uztailera bitartean. Ekainaren 13ra arte, ia egun guztietan izan ziren zaparrada trumoitsuak. Horietatik seietan, zaparradak handiak izan ziren (≥15 mm/h) eta batean oso handiak (≥30 mm/h). Hilaren 29 eta 30ean ere zaparrada handiak izan ziren.

  • 2

    Denboraldi hartan hilaren 3a izan zen nabarmenena. Ekaitz-gune batzuk, oso aktiboak, eguerditik aurrera kantauri isurialdearen barnealdean eragiten hasi ziren; zaparrada handiak eta oso handiak bota zituen, eta puntualki baita txingorra ere (Areta 38.8 mm/h, Gardea 29.3 mm/h, Eitzaga 28.8 mm/h, Berastegi 28.2 mm/h, Saratxo 23.5 mm/h, Aixola 22.3 mm/h, Eskas 19.3 mm/h, Orozko 17.7 mm/h, Arrasate 15.6 mm/h). Balio horiez gain, nabarmentzekoa da Antzuolan neurtutako euri-jasa, 60.7 mm/h (EPTISA). Bergara eta Antzuola arteko zonaldea izan zen kaltetuena; Deba ibaiak gainezka egin zuen, lur- lerradurak izan ziren eta zenbait errepide moztu ziren. Ekaitzak eragina izan zuen beste herri batzuk Atxondo, Abadiño, Elorrio, Laudio eta Amurrio izan ziren. Aipagarriak izan ziren hilaren 12an jaso ziren zaparrada mardulak ere; euria etengabe egin zuen eguerdira arte eta Eskas estazioan ia 100 mm jaso ziren. Inguruko estazioetan 50 mm ingurukoa izan zen pilatutakoa (Eskas 93.1 mm, Behobia 58.7 mm, Oiartzun 53.7 mm, Añarbe 49.6 mm, Ameraun 43.9 mm). Hurrengo eguneko goizaldean euri gehiago egiten hasi zen eta kopuru garrantzitsuak jaso ziren, baina Artikutza ingurura mugatu zen gehienbat (Eskas 61.5 mm, Añarbe 30.7 mm). Irunen (Olaberrian) eta Hondarribian, Bidasoako erretenak gainezka egin ondoren (Jaizubia, 2.35 m 06:50 h), uholdeak izan ziren. Badaezpadako neurri moduan, Añarbeko presagainean ura hustu zen. Uztailari dagokionez, 5 egunetan neurtu ziren zaparrada handiak, eta beste 4 egunetan oso handiak. Horietatik aipagarrienak lehenengo hamabostaldian neurtu ziren. Horien artean, ondorengoak aipa ditzakegu: Hilaren 4an, ekaitz-guneak garatu ziren, eta Arabako Lautadan eta Arabako Errioxan nahikoa geldikor geratu ziren. Zaparrada handiak utzi zituzten, ia oso handiak (Arkauti 29.4 mm/h, Moreda 24.6 mm/h, Ilarduia 23.1 mm/h, Salvatierra 20.4 mm/h). Arabako Lautadaren ekialdean txingor ale handiak jaso ziren, 3 cm inguruko diametrokoak, laborantzetan, kotxeetan, eta abarretan kalteak eragin zituzten. Horrez gain, aipatzekoa da eguerdian sortutako tornadoa Entzian, Araban. Tornadoak 7 km egin zituen eta 72 ha-ko azaleran, gutxi gorabehera, Legaire basoko hainbat pago suntsitu zituen. Zaila da haizearen abiadura zehaztea, baina kalteak ikusita, seguruenik haize-boladek aise gainditu zuten 180 km/h-ko abiadura. Hilaren 12ko goizaldean, ekaitz lerro batek Arabako kantauri isurialdean izan zuen eragina eta zaparraden intentsitatea harrigarria izan zen. Ondoren zaparradak Gipuzkoako kostaldera mugitu ziren (Gardea 46.9 mm/h, Areta 40.9 mm/h, Orduña 22.2 mm/h, Lasarte 20.2 mm/h). Gardeako datua Euskalmeteko sarean inoiz neurturiko zazpigarren baliorik altuena izan zen, eta uztaileko datuak kontuan izanik, bigarrena. Hilaren 13an eta 14an, ekaitzek batez ere Goierrin izan zuten eragina, eta kalteak eragin zituzten, lehenengo Ataunen, eta ondoren Ordizian, garajeak

  • 3

    urez bete ziren eta zenbait azpiegituretan kalteak eragin zituzten (Agauntza 24.6 mm/h, Ordizia 19.3 mm/h, Kanpezu 17.5 mm/h hilaren 13an; Agauntza 35.7 mm/h, Zegama 30.2 mm/h, Amundarain 27.3 mm/h, Ilarduia 20.4 mm/h hilaren 14an). Abuztua, ekaitzei dagokienez, lasaiagoa izan zen. Hala ere, trumoi-ekaitz handiko hiru gertaera izan ziren, batez ere Gernika-Bermeo eta inguruetan eragin zutenak. Aipagarriak dira hilaren 28an, arratsaldean, izan ziren ekaitz handiak, txingor oso handiarekin batera (5 cm inguruko diametroko aleak). Ekaitzak, lehenbizi, Galdakao eta Zaratamo bezalako herrietan izan zuen eragina eta ondoren, Zornotza eta Lekeitio arteko eremu zabal batean definitu zen. Markina- Ondarroa ingurura mugitu zen gero. Zenbait tokitan zaparrada handiak bota zituen (Arteaga 19.4 mm/h, Oleta 15.4 mm/h, Berriatua 13.9 mm/h, Muxika 13.3 mm/h). Beste zenbait lekutan, ordea, kazkabarrak zaildu egin zuen prezipitazioaren neurketa.

    1 Taula. Azken urteetan udan pilatutako prezipitazioa Euskal Autonomi Erkidegoko sare

    automatikoaren estazio adierazgarrietan.

    2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 Deusto 89.1 147.6 75.8 105.2 104.6 169.6 66 130.7 245.5 100.6 224.5

    Lasarte 218.0 279.2 150.7 245.6 248.1 258 141 256.2 272.2 154.3 254.4

    Arrasate 138.9 144.3 101.9 149.9 140 165.1 63.9 142.3 197.3 87.2 145

    Abetxuko 107.2 83.5 59.0 101.6 92.5 148.2 38.5 55.7 91.0 64.4 91.7

    Páganos 97.2 126.6 21.4 152.8 45.2 113.8 50.1 60.9 81.7 32.3 108.1

    Tenperatura Uda oso beroa izan zen, Arabako Errioxan izan ezik, bertan beroa izan zen. Batez besteko tenperatura kostaldean 21 ºC ingurukoa izan zen, eta Arabako Lautadan 19 ºC ingurukoa. Arabako Errioxan, berriz, 20-22 ºC artekoa izan zen tenperatura. EAE osoa kontuan izanik, ohiko batezbestekoa baino gutxi gorabehera 1 ºC altuagoa. Azken urteekin alderatuz gero, erdialdetik gora kokatzen dira balio horiek, baina 2003an edota 2015ean neurtu zirenetatik urrun. Uda osoa izan zen beroa. Logikoa den moduan, batezbestekotik gora dauden egunak gehiago izan ziren egun-hotzak baino, eta anomalia altuagoak izan dira, bereziki ekainaren azken herenetik abuztuko lehen astera arte. Kalifikazio hori izanagatik, beroa ez da abuztuko protagonista izan. Ekaineko eta uztaileko maximoak nahikoa suabeak izan ziren eta ia ez zen 30 ºC-ren muga gainditu (Ebro Ibarrean izan ezik).

  • 4

    Hilaren 6a izan zen egunik beroena, udako bero-bolada bakartzat har dezakeguna; izan ere, kantauri isurialdean tenperatura altu iraunkorrengatik maila horia gainditu zen. EAE osoan muturreko tenperatura altuen maila horia ere gainditu zen, eta kantauri isurialdeko barnealdean maila laranjara iritsi ginen, non 40 ºC-tik gertu geratu ziren termometroak, bereziki Bizkaia barnealdean (Ibai Eder 39.4 ºC, Deusto 39 ºC, Sodupe 38.9 ºC, Eitzaga 38.4 ºC, Amorebieta 38.4 ºC). Minimoei dagokienez, ekainaren 6a eta 15a izan ziren hotzenak, eta 10 ºC azpitik geratu ziren balioak EAEko leku gehienetan. Gorbea inguruko mendietan 5 ºC-tik behera ere jaitsi ziren hilaren 6an (Gorbea 5.5 ºC, Sarria 5.7 ºC) eta Arabako mendietan hilaren 15ean (Pagoeta 4.9 ºC, Albaina 5.6 ºC). Intsolazioa, oro har, ohikoa izan zen. Bilbo Handian, dena den, %10 baxuagoa izan zen eta Ebro Ibarrean, berriz, %7 altuagoa. Egunik eguzkitsuenak ekainaren azken herenean eta abuztuan izan genituen.

    Taula 2: Udan, azken urteetan, neurtutako batez besteko tenperatura Euskal Autonomi Erkidegoko sare automatikoaren estazio adierazgarrietan.

    2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 Deusto 20.7 19.9 20.6 20.8 20.0 19.6 20.3 19.6 19.8 20.4 19.6

    Lasarte 19.9 19.7 19.4 19.8 19.0 19.0 19.7 18.8 19.1 19.9 18.4

    Arrasate 19.1 19.2 18.7 19.4 18.0 18.3 19.0 17.7 18.1 19.5 17.9

    Abetxuko 19.0 19.2 18.8 19.7 18.2 18.3 19.0 17.7 17.9 19.2 18.0

    Páganos 20.1 20.8 20.3 21.0 19.3 19.5 20.3 19.6 19.7 20.8 19.1

    Udako oinarrizko datu estatistikoak

    Taula 3: Udako balio klimatikoak, Euskal Autonomi Erkidegoko sare automatikoaren estazio adierazgarrietan.

    Estazioa

    Batez besteko Tenp.

    ºC

    Tenp. max.

    ºC

    Tenp. max.abs.

    ºC

    Tenp. min. ºC

    Tenp. min.abs.

    ºC Izotz-

    egunak

    Pilatutako e