Txokoaldeko Irisasi - noaua.tok-md.comNoaua! - 2006ko irailaren 8an 3 ATARIKO HAIZEA 8. Or....

Click here to load reader

  • date post

    25-Mar-2021
  • Category

    Documents

  • view

    5
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Txokoaldeko Irisasi - noaua.tok-md.comNoaua! - 2006ko irailaren 8an 3 ATARIKO HAIZEA 8. Or....

  • ASTEKARIA - 2006ko irailaren 8an - XI. urtea - Usurbil, 247. zenbakia

    GGerra Zerra Zibilaribilaren en 70. ur70. ur teurrteurrena gogoanena gogoan

    ww

    w.n

    oaua

    .com

    Txokoaldeko IrisasiGuardetxea zena, gazteen babesleku bilakatu da

    Txokoaldeko IrisasiGuardetxea zena, gazteen babesleku bilakatu da

  • 3Noaua! - 2006ko irailaren 8anATA R I KO H A I Z E A

    8. Or.

    Aurkibidea

    15. Or.KONTXAKO BANDERA, PIL-PILEAN

    36KOEN OMENEZKO EKITALDIAK

    5. Or.ESKULTURA BAT EGITEKO DEIALDIA

    10. Or.IRISASI, GAZTEEN BABESLEKU

    12. Or.HASTERA DOAZ SANTUENEKO JAIAK

    Aitzaga Kultur Elkarteak GerraZibilaren 70. urteurrena ekarri nahi dugogora. Irailaren 14tik aurrera, ekitaldiugari izango dira gure herrian.

    NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 UsurbilTlf.: 943 36 03 21 / [email protected] / www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

    Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

    Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

    Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

    Publizitatea: Intza Salsamendi, [email protected]

    Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti,Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, JoneEizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, AnaUrdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi,Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano,Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, PelloAranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido,Zaloa Arnaiz, Jakoba Errekondo, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, JosuAranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

    Bazkidetza: Aitziber Aranberri.

    Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, AgurtzaneSolaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua, Nerea Korta.

    Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

    Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo.

    Elektrikaria: Iñaki Salsamendi.

    Tirada: 2.600 ale

    Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

    Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

    IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAKGEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BIIKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRIS-TEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITA-RATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETELEHENAGO EKARRI BEHAR DA.

    NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

    Abuztuaren 21ean 16 urte bete ziren Joxe MariArantzazistroke “Arrantzale” hil zela Oiartzunen,eskutan zuen lehergailuak eztanda egin zionean.Gertaera tamalgarri honen ostean, Herriko Batzarrakmozioa aurkeztu zuen udalean eta bertan, “Arrantzale”herriko “seme kutun” izendatzea eskatu zen. Orduan zeu-den Herri Batasuneko bost zinegotziek (alkatea kanpoanzen) mozioko puntu guztien alde bozkatu zuten eta onar-tua izan zen. Gainontzeko alderdiak (EA, EAJ eta PSOE)ez ziren udalbatzara agertu. Erabaki honek zer esan handiaizan zuen. Komunikabideen presioarengatik eta udaletxe-an jaso ziren mehatxuengatik, azkenean Patxi Añorga,Garbiñe Errekondo, Manolo Begiristain, Gabino Jauregieta Joxe Mari Irazusta zinegotziak, apologiaren delituazauziperatu zituzten. Lehen aldia zen Erkidegoko epaitegibatek apologiako delitua epaitzen zuena. Luis Navajas fis-kalak zinegotzi bakoitzarentzat lau hilabete espetxe-zigorraeskatu zuen baina Entzutegi Probintzialak errugabeakaitortu zituen. Gobernadore zibilak eta fiskalak helegitea

    jarri zuten epaiaren aurka. Auzi honen gorabeherak zortziurte geroago amaitu ziren eta 2000ko urrian AuzitegiGorenak Udalaren erabakia ontzat eman zuen.

    [email protected]

    1992.10.20, Gipuzkoako Auzitegi Probintziala, DonostiaIturria: “Herriak badaki, Usurbilgo memoria errepresiboa 1973-2002” liburua

    Txirrikitutik

    Euskal Herrira!

    Euskal presoak

    GipuzkoakoForu Aldundiak

    diruz lagundutakoaldizkaria

  • 4 Noaua! - 2006ko irailaren 8anHE R O R R E K E S A N

    IKA MIKA ATALERAKO IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITU.ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO.

    IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEANARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU.

    NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: irailak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: irailak 11.

    LUIS ARANALDE

    Duela egun batzuk amaitu zen Toronton egindakonazioarteko 16. goi bilera. Topaketa honek esanahisinbolikoa ere badu aurten: 25 urte dira lehen kasuari horreladeitu ziotela (Hartutako Inmuno-Eskasiaren Sindromea).Geroztik, 65 milioi kutsatu ditu birus honek eta horietatik 25milioi hil dira. Egunero 11 mila kutsatzen dira eta 8 mila hil.

    Hiesa Amerikako Estatu Batuetako homosexualen arteanatzeman zuten lehen aldiz. Badakigu zein izan zen gizartearenerantzuna: haienganako iritzi erasokorrak, hiesa hauen sexua-litateak merezi zuen zigortzat hartuz. Ondo merezitako puni-zioa zen, beraz, moral fundamentalistarentzat. Gero, sexukutsadurak homosexualitatearen hesiak gainditu zituen etaheterosexualen artean zabaldu zen; orduan, promiskuitate naz-kagarri baten ondoriotzat jo zen. Hiesak xiringak elkarrekintrukatzen zituzten pertsona toxikomanoak jo zituenean are etagehiago hazi zen bazterketa hori. Horrela, beraz, hiesak jotakohoriek bi arazo dituzte: gaixotasuna eta eransten zaien estigmaedo marka morala.

    Lau puntu nagusi aztertu dituzte Kanadako hiriburuan:1-Haurren egoera: hauek dira pandemia edo izurrite honen

    biktima nagusiak, hauek direla esango nuke hiesaren ezkutu-ko aurpegia. Ia egunero 1.800 kutsatzen dira 15 urtetik behe-koen artean eta gehienak amaren haurdunaldian.Haurdunaldiko tratamendu itxurazkoarekin %2ra jaitsikoomen litzateke kopuru hori. Hain zuzen ere, Mugarik GabekoMedikuek 4.400 kutsaturekin lan egin dute eta badirudi%91ren biziraupena lortu dutela tratamendu horrekin.Afrikan hamabi milioi umezurtz utzi ditu hiesak.

    2- Emakumeei boterea eman behar zaie. “Bada garaia emaku-meek botera eskuratzeko”, hots egin zuen Keniako emakumeenordezkariak Hego Afrikako kutsatuen artean, % 60 emakumez-koak dira. Emakumeen egoera okerragotu ahala, hiesa zabaltzenjoango dela diote adituek. “Emakumeentzako botika prebenti-

    boak eskuratuko bagenitu, gaitza aldatzeko tresnak edukikogenituzkeela uste dut” , zioen Bill Gates ospetsuak.Profilaktikoen erabilpena ez dago oro har emakumearen esku;gizonezkoak agintzen du horren erabiltzea Afrikan eta Asian.Emakumezkoak nahi eta nahi ez behar du erabaki hau hartzekoeskubidea. Emakumeei erabakitzeko askatasun gehiago emanezgero, hiesaren arazoa murriztu egingo litzateke.

    3- Prebentzioa izan da hirugarren gai nagusia. Birus hauduten mundu osoko % 10ek soilik dakite seropositiboak dire-la eta % 12ak bakarrik dute esku diagnostikoa. Hiesa garaizantzematea ezinbestekotzat jo zuen Osasunerako MunduErakundeko (OMS) arduradunak. “Gaixotasunari erantzute-ko aurreneko giltzarria prebentzioa da. Tratamendu kopuruahanditzea ez da inoiz aski izango”, esan zuen.

    Urte osoko hiesaren kontrako tratamenduak 20.000 dolaringuru balio du eta, ondorioz, birusa duten %5ek soilikordaindu ditzakete botikak.

    4- Zenbait erlijio erakunderen eragina kaltegarria izan delasalatu dute goi bilkura honetan. Oso gogor kritikatu dute, adi-bidez, Vatikanoaren jarrera preserbatiboei buruz:Vatikanoaren ustez, kontrazepziozko metodo guztiek biziarengarapena eragozten dute. Beste buruzagi erlijioso batzuen ara-bera ere, ezmorala eta eragin gutxikoa da profilaktikoen erabil-pena. Bill Gatesen emaztearen iritziz, zenbait erlijioren jarreraoztopo handia bilakatzen da. “Hiesaren aurkako borrokanpreserbatiboek biziak salbatzen dituzte eta ez alderantziz”.

    Torontoko batzarraren amaieran zioen arduradun batek:“Topaketa hauek mundu osoko kontzientzia pizteko baliodute behintzat”. Hori ondo dago, baina, haratago joan behar-ko dute munduko buruzagiek, hau da, botikak merkeago jarrihiesaz jotako pobreenek ere erabil ditzaten. Nazioarteko koo-peraziorik gabe, bilkura guztiak alferrikakoak dira, hipokresiahuts bihurtzen dira.

    Ainhoa Azpiroz - Ai tor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Ar i tz Gorr i t i - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregara i - Jose Piñas

    HIESaren gainean eginiko goi bilkura

  • 5Noaua! - 2006ko irailaren 8anPO R R U S A L D A

    Salbatore elizako organoak ia100 urte ditu. Maiatzean aipa-tu genuen bezala, berritze pre-mia du organoak. Irailaren 12an fran-tziar teknikariak iritsiko dira Usurbila.10 egunez, piezaz pieza desmontatukodute Salbatore elizako organoa.Hainbat hilabetez luzatuko dira zahar-berritze-lanak.

    Estimazio handiko organoa daUsurbilgoa, Pariseko Mutin / Cavaillé-Coll etxeak 1907an eginikoa.

    Irailaren 12an hasiko dira

    Salbatore elizako organoa berritzen

    Frantziako teknikari talde bat

    iritsiko da irailaren 12an.

    Errauste-plantenaurkako giza katea

    Kontxan

    Aurreko urteetan bezala, igan-de honetan ere erraustegia-ren aurkako ekitaldira lagun ugaribilduko da Kontxako hondartzan.Giza katerako dei egin dute erraus-tegiaren aurkako plataformek. Arlosozial eta politikotik babes zabalaeskaini zaio Kontxako Banderajokatu baino lehen egin ohi denmobilizazioari. Hitzordua, goizeko11:00etan Kontxako hondartzan.

    Eguzkitzan eskultura bat jartzeko deialdi irekia egin du Udalak

    Eguzkitzako lanak laster amaitu-ko dira. Lan zailenak eginakdaude eta orain auzoa edertzeafalta da: farolak, zuhaitzak, eserle-kuak… Baina ez dira Eguzkitzako urba-nizazio berriak izango dituen apaingarribakarrak izango. Udalak eskultura batjarri nahi du, farmazia pareko plazatxo-an hain zuzen. Zein eskultura jarri era-bakitzeko, udalak deialdi irekia eginberri du. Deialdi honen arabera, eskul-tura gai honetara egokitu beharko da:Usurbil eta Sagardoa. Sagardo Egunak25 urte bete dituen honetan, sagardoa-ren munduarekin lotu nahi da auzoaapainduko duen eskultura.

    Baldintzak hauexek izango dira:-Eskultura-proposamenak iturri batedo ura izango du elementu finkobezala.

    -Harrizkoa izan beharko du eskultura.-Eskultura egin eta kokatzeko

    12.000¤eur oko aurekontura mugatubeharko dira (BEZ barne) deialdi hone-tara aurkezten diren proposamenak.

    - Bertso bat edo esaldi bat jartzekotokia izan behar du eskulturak.

    Ekimen honetan parte hartu nahiduen orok, hilabete bukaerarako make-ta bat aurkeztu beharko du udalean.

    Informazio gehiago udaletxean, 94337 19 51 telefono zenbakian.

    Plazatxo honetan kokatu nahi da eskultura.

  • 6 Noaua! - 2006ko irailaren 8anKA L E J I R A N

    Kaixo auzotar agurgarriak. Abuztuko oporrakbukatu ditugu eta hemen gara berriz ereauzoko gora beheretaz mintzatzeko prest. Abuztuhasieran, urtero bezala San Estebanak ospatu geni-tuen, aurten, eguraldia nahikoa ongi portatu zaigu,hala ere, plazan jarri genituen haima edo aterpeeiprobetxua atera genien gauren batean. Hemendik

    aurrera aitzakiarik ez da izango plazan dantza egin nahi duenaren-tzat. Oso giro polita izan da aurtengoan ere festa hauetan, eta urte-roko zozketako zenbaki saridunak hauek izan dira:

    -Lehen saria, Zumeta jatetxekoa 0336 zenbakia.-Bigarren saria, Saltxipi jatetxekoa 1200 zenbakia.Abuztuan ordea ez dugu festa soilik izan, bestelakoak ere gerta-

    tu baitira. Esaterako, gure auzoko Erroizpe soziedadean (elkarte-an), lapurrak sartu ziren. Aurten jada hiru bider izan dugu lapu-rren bisita eta aurrekoetan bezala, hauek elkarte barrura sartzekoegindako kalteak ordaintzen, lapurrek eurak hartutako diruabaino gehiago gastatu beharko da. Betikoa, 2 duro eramateko100 duroko gastua utzi digute bertakoei. Elkarteko kontuekinjarraituz, bertako bazkideei urteko kuota ordaintzeko garaiaheldu dela aipatu nahi genieke.

    Azkenik, eta gaiaz erabat aldatuaz, irailaren 22an, Akerra gaz-tetxean kontzertua izango dugu. “Dark Avenue” eta “Choen”taldeen eskutik. Badakizue, beti bezala guztiok gonbidatuakzaudete.

    Lapurrak abuzturik ezTXOKOALDE IMANOL GOENAGA

    Zer moduz joan da uda? Bero-zale direnen-tzat egia esan ez da hain uda aproposaizan baina tira, badirudi iraila ona egingo duelaeta aukera duenak ez du aprobetxatu besterik!!

    Udaldia edo oporraldia amaitzearekin batera,garai berri bati hasiera ematen zaio hainbat etahainbat arlotan; ikastoletan kurtso berriarenhasiera, kiroletan denboraldi berriaren hasiera, politikan erekurtso berriaren hasiera…

    Urte hasiera ezezik, momentu hau ere egokia izan ohi da urtehasieratik hona egiteke dugun edo ditugun gauza horiek abianjarri eta urtea amaitu baino lehen egiteko. Nori ez zaio burutikpasa “kirola egiten hasi behar dut”, “halako ikasten hasi behardut” edo antzekorik? Joera handia dugu garai honetan promesaugari egiteko eta horixe da, hain zuzen ere, egun hauetan ikus-ten ari naizena. Besteak-beste, politika arloan hasiak dira jadahainbat promesa egiten; gutxiengo pentsioak bikoiztu egingodirela eta antzerakoak esaten. Ikasturte nahikoa potentea izangodugula iruditzen zait, gurean behinik-behin, datorren urtekohauteskundeak direla eta.

    Aprobetxatu dezagun bada momentu hau hemendik urteamaiera bitartean zer egin nahi dugun erabakitzeko baina horibai, urte amaieran egin dezagun azterketa bat eta ikusi ea zen-batek gainditzen duten azterketa hori, esandakoa bete egindutelako!

    Ongi etorri ikasturte berriraKALEZAR MAIDER MAKAZAGA

    Erakusleihotako manikiak zain daude, biluzik,noiz jantziko dizkien neguko arropak. Jendeazain dago noiz ikusiko dituen jantzita. Saltzaileazain dago noiz ekarriko dizkien jantziak.

    Ikastolan berriz, gelak umeen zain daude.Andereñoak prest dituzte gelak umeentzako.Gurasoak zain dituzte motxilak umeek ikastolara

    bidaltzeko, eta umeek egunak kontatzen dituzte, 8, 7, 6, 5, … 1falta dira lagunekin elkartzeko, udarako abenturak kontatzeko.

    Parkeak eta plazak umeez, eta beraien buila, karrasi eta irrizbetetzen doaz.

    Bestalde, udarako isiltasuna bukatu da. Atseden bat hartu etagero Kale Nagusiko taladroaren zarata, kalearen berrikuntza lanakaurrera doazela gogorazten digu.

    Egunak berriz mozten doaz, egunajoan eguna etorri. Eguzkia goizago ohe-ratzen denez, argitasun orduak gutxi-tzen doaz. Tenperaturak beheraka egindu, eta ohean manta baten beharraantzematen da. Halere izango dituguoraindik egunak eguzkia lagun, hondar-tzan, terrazetan eta mendian gozatzeko.

    Abuztua joan da. Iritsi da iraila.Aldaketa garaia.

    IrailaKALEBERR I BEGOÑA REKONDO

    Urtero gerta ohi zaigun moduan, kontura-tzerako irailan sartu gara, oporrak amaitudira (izan baditugu) eta gure eguneroko errealita-tera itzultzeko garaia iritsi zaigu. Egutegiari begi-ra geratu behar orain hurrengo jaiegunaren zain.Kosta egiten da betiko errutinara bueltatzea, etabatez ere lanean edo ikasten hastea. Hala ere garaizail hauei aurre egiteko modu osasuntsua badute batzuek kirolaeginez.

    Usurbil Futbol Taldeko mutil zein nesken taldeak hasiak diraeuren denboraldiak prestatzen. Mutilek badaramate jada denbo-ra pixka bat entrenatzen, aurtengoan maila onena emateko asmo-arekin. Neskak mutilak baino beranduago hasi dira entrenatzen

    eta azken momentura arte taldea osa-tuko zen ala ez dudan egon diren arrenbadirudi talde polita osatzea lortudela.

    Ea aurtengo denboraldian zorteaalde duen Usurbil FTk. Partidak etxe-an jokatzeko aukera iristeko irrikitangaude denok, futbol-zelai berria estrei-natzeko ilusioa aspalditik baitugu etaea herritarren animoek garaipenen batlortzeko balio duten.

    Lanera, ikastera eta futbolera!ATXEGALDE AINARA ARNAIZ

  • 7Noaua! - 2006ko irailaren 8anKA L E J I R A N

    Dagoeneko gehienok oporrak igaro ditugueta lanean hasiak gara. Gogorra izaten dabuelta hori. Hala ere gauza onak ere ekartzen dituiraila hasiera honek, gure auzoko festak adibidezeta ez dira festa makalak izaten.

    Aurten ere ikuskizun berriak izango ditugu,“Esencia Argentina” adibidez: Argentinako

    herrialde eta ohiturei buruzko ibilbide batera eramango gaitu.Ikuskizun hau ikusteko aukera irailaren 15an izango da gaueko21:00etan plazan.

    Eta egun berean 12:00etatik aurrera rock kontzertu bikainaentzunteko aukera izango dugu: Ipar Haizea zarauztarrak etaUsurbilgo Mendeku ItXua eta Despervicio. Bi emanaldiak ikus-tea izango da onena, tartean bokata bat janez.

    Larunbatean, “afari abestua” dugu, ondo afaldu eta gusturaabestu, zeinek ez du hau gustuko? Ondoren Larra DJarekindantza saioa egiteko aukera, esan didanez gainera, eskertukoluke jendea play-black egitera aterako balitz, edo abestera, edo“streeptesa” egitera... Eta igandean, aspaldiko partez, zezenaketa bigantxak izango ditugu beraz, toreroak prest egon daiteze-la.

    Guzti hau zerbait azpimarratzeagaitik, baina azpimarratubehar dena, beste urte betez gure elkarteen lana da. Ez baikenu-ke festarik izango Ibai-Ondo eta Santu-Eneako elkarterik gabe,eskerrak zuei eta eutsi goiari.

    Auzoko festakSANTUENEA IÑAKI LARRAÑAGA

    Sumatzen dudanez badira hainbat zerbitzuAginagara oraindik iritsi ez direnak, eta dirudie-nez beste puska batean ailegatuko ez direnak.Horietako bat gas naturala etxeetara iristea da. Aldeguztietan ari dira gas hori jartzen, Gobernua ere hori arida bultzatzen. Baina gas naturala Usurbildik Orioraeramaterakoan Andatza-Irisasitik barrena pasa zuten.Ondorioz, Aginagan gasa nahi duenak butano kamioiaren zain egotensegi beharko du, edo norberak bere etxe ondoan depositua antolatu.

    ADSLarena da beste adibide bat. Gure etxeetan gero eta gehiagoerabiltzen dugu Internet: haurrek beren jokoetarako eta elkarrekinhitz egiteko, edonork posta elektronikoz komunikatzeko, mundukoedozein aldizkari irakurtzeko, kontzertuetarako sarrerak lortzeko, etaabar. Gauza guzti horiek txukun egin ahal izateko (eta Interneten arigaren bitartean telefonoa libre uzteko) ADSL sistema ia derrigorrez-koa bihurtu da. Begira ba: Usurbilgo herritar askok ez dute jakingo,baina Aginagan ADSL linea bat ezin da lortu. Dena den eta ardura-dunen hitzetan, nahikoa litzateke errepikagailu bat ipintzearekin.

    Usurbilgo kaxkoan zuntz edo fibra optikoa jartzeko mugimenduahasita dago, eta pozgarria da. Baina kaxkotik aparte samar bizi gare-non alde ere konpromiso gehiago eskatu behar diogu Udalari.Badakigu ADSLaren kasuan enpresa pribatuak ere sartzen direla,baina norbaitek lagundu beharko digu. Udaleko agintariok: aurten-go San Praixkuak gainean dira baina hurrengo urtekoetarako izangoal dugu ADSLrik Aginagan?

    Eskatzea libreAGINAGA LONTXO ZUBIRIA

    Agur bero bat guztiei Usurbilgo txokohonetatik!Jada irailean sartuak gara eta egunak aurrera

    joan ahala, uda ere atzean uzten joango gara.Abuztua eguraldiari dagokionez nahikoa naha-sia izan bada ere, udan beti izan ohi da ongipasatzeko aukerarik nonnahi.

    Eta horretarako aukera polita San Estebango jaietan izangenuen. Abuztu hasierako lehen egun haiek jada atzean utziakbaditugu ere, jai giro ederrean egun ederrak igarotzeko aukeraizan genuen.

    Urtero legez, ez zen ezertxo ere falta izan gurean. Jubilatuenbazkaria, umeen eguna, zezenak, buruhandiak, ikustera etaparte hartzera gero eta jende gehiago hurbiltzen den “joku sor-presak”, herri-kirolak, igande arratseko erromeria... Festa kon-pleto-konpletoak izan dira aurtengoak!

    Eta nola ez, eskerrak eman behar bertara hurbildu ziren guz-tiei: zahar, gazte, guraso eta urtero bezala gurean “zita”rik gal-tzen ez duten beterano guztiei!

    Besterik gabe, hurrengora arte!

    San Estebango jaiakURDA IAGA NEREA AIZPURUA

    Kalekumeontzako abuztua lanik ez egi-teko sasoia izaten da baina izan da,bai, abuztu honetan herria zaintzeaz gain bes-telako lanik egin duenik.

    Uztailari segida emanez abuztuko tomateuzta oparoa aprobetxatu eta tomatea potera-tzen lana erruz egin dute batzuk; piperrekin,beste horrenbeste. Beste batzuk, berriz, hegaluzeetan arran-tzaleek uda honetan jaso duten uzta historikoa aintzat hartueta makina bat atun-potez bete dugu sotoa. Abuztua baino,HAU UZTA!

    Perretxiko eta onddo bila basora joan eta burumakur itzu-li denak, berriz, masustekin konformatu behar...

    Bestalde, eskola txikiko haur eta gurasoek espero zutenuzta oraindik ez dago jasotzeko moduan; uzta garaian lokar-tzen dena miserian iratzartzen omen da eta eskolako handi-tze-lanen atzerapenak umeen oporrak luzatuko ditu seguraski.

    Azkenik, eta azkenean!, Herri Batzarrekoen aldarrikape-nek ere ekarri dute uztarik eta aurki irekiko dituzte Zubietakhain beharrezko dituen frontoi osteko lokalak. Zorionak etaea bada probetxurik ateratzen diegun.

    AbuztuaZUB IETA DENIS ELORTZA

  • 1936ko irailak 17. Iruretagoienakoronela buru zela,Mendizorrotz aldetik tropafrankistak Usurbilen sartu ziren.Udalbatza berria osatu zuten.Okupatzaileek mehatxuz betetakomitina eskaini zuten herriko plazan.Denborarekin Gipuzkoako gainerakozonaldeak bezala, Usurbil frankistenesku geratu zen. Hortik aurrera, hain-bat herritar espetxeratu zituzten.Askok ihes egin behar izan zuten.Frankistek 18 eta 48 arteko gizonez-koak soldadu eramaten zituzten; usur-bildar batzuk tartean. Usurbildar batbaino gehiago aritu zenErrepublikaren alde borrokan etafrontean bizia galdu zuen. Horiek1936. urtean hasi eta hiru urte geroa-go amaitu zen Gerra Zibileko pasarteilunetako batzuk ditugu. Horren oste-an, berrogei urte luze iraungo zuendiktadura bizi behar izan zuten, gerrahartatik onik atera zirenek.

    Herritar askorentzat amets gaiztohura hasi zenetik 70 urte igaro dira.Urteurrena gainean dugula, gudariakomendu eta orduko gertakariak gogo-ratzeko herri askotan ekitaldi ugariantolatzen ari dira. Usurbilen AitzagaKultur Elkarteak hil honetako biga-rren hamabostaldirako orduko gerta-kariekin lotutako omenaldi, hitzaldieta film proiekzioak antolatu ditu.Urteak joan ahala, geroz eta gutxiagodira bizirik diren eta orduko esperien-tzia latzari buruzko kontakizuna egindezaketen herritarrak. Elkartetik adie-razi dutenez,“belaunaldi hura joatenari zaigu. Pasarte triste, traumatikoedota tragiko haiek ezagutzen dituenoso jende gutxi geratzen zaigu”.

    Orduko bizipenen kontakizuna egi-teko prest daudenak, are gutxiagodira. Hain zuzen, urte haietako bizi-penak barrurako gorde izan dituztegehienek. Aitzaga Kultur Elkartekoekgogoratzen dutenez, “isiltasuna fran-kismoan izugarria izan zen. Oso gutxihitz egin da oro har, baita gudarien

    familietan ere”. 70 urteren buruan,orduko kontakizuna egiterakoan itzalhark hor dirau. Ondorioz, garai har-tan zehazki zer gertatu zen ez dakitenbelaunaldi bat baino gehiago dago.Horregatik guztiagatik, Udalak lagun-duta, antolatzaileek prestatu dutenekitaldi sortaren bidez bi helburu betenahi dituzte: batetik, gudariei egin etasufritu duten guztiagatik inoiz egin ezzaien aitorpena egitea eta bestetik,jendea informatzeko haien testigan-tzak jasotzea. Antolatzaileek herrita-rrak etortzera gonbidatzen dituzte,“azken finean herritarrek egin beharbailiekete aitorpen hori”.

    Irailaren 27an, Gudari EgunaAipatutakoak gerra garaiko guda-

    riak omentzeko ekitaldiak dira, bainaAitzaga Kultur Elkartetik ez duteahaztu nahi aspalditik daudela guda-riak, zoritxarrez eta behartuta. Azkenurteetakoak, herrikoak ( Joxe LuisSegurola “Nazkas”, Joxe MariArantzazistroke “Arrantzale” eta JoxeMartin Sagardia) eta oro har, euskogudariak gogoratu eta omentzeko,

    urtero bezala, hilaren 27an ere ekital-diak izango dira.

    Bost usurbildar fusilatuakTropa frankistek arrasto handia utzi

    zuten herrian. Espetxeratuak, soldadugisa hartu zituzten usurbildarrak… Etahildakoak. “Herriak badaki, UsurbilgoMemoria Errepresiboa” liburuan bil-tzen denez, bost usurbildar fusilatuzituzten egun gutxiren buruan. JoxeMari Furundarena BegiristainAginagako elizakoa Lasarten hiru hila-betez preso izan ondoren Tolosan fusi-latu zuten. Leku berean preso egon etagero, Orioko mendatean ZabaleakoPatxi Aizpurua eta Kosme YaguezZubietako maisua hil zituzten. Kale-zarko Kaxkoeneko Joxe GalarmendiZizurkilen fusilatu eta lurperatu zuten.Azpeitia aldera zihoan autobus batekobidaiariek bi gorpu ikusi zituzten bidebazterrean botata. Aiako gizonezko bateta Juan Bautista Aginaga OtegiGaztainagakoa ziren zendutakoak.Meagasen fusilatu zituzten.

    36koen omenez

    1942an presoen alde dirua biltzeagatik espetxeratu zituzten hain-bat lagun; tartean Manuel Sagardia usurbildarra (1); Anjel Aliri

    zubietarra (2), Joxe Vila (3) eta Benjamin Gorostegi (4) lasartearrak.Otsailetik abendura bitartean egon ziren Ondarretako kartzelan

    –Herriak badaki (2002) liburutik jasoa–.

    8 Noaua! - 2006ko irailaren 8anER R E P O R TA J E A

    ARITZ GORRITI _________________________

  • Hilaren 17koaekitaldi berezia izango da

    Tropa frankistek Usurbilgolurrak zapaldu zituztenetik70 urte beteko dira irailaren17an. Zazpi hamarraldi betetzendiren egun berean, frankistek atxilotu,fusilatu edota haien aurka borrokatuzutenekin oroitu, egindakoa eta sufri-tutakoa aitortu eta omenduko dituzte.Eguerdiko 12:30ean hasiko da ekital-dia, izen sinbolikoa duen plazan,Askatasuna plazan. Xumea baina ber-taratzen den ororentzat goxoa eta ger-tukoa izango da. Egitarauko ekitaldinagusi horren aurretik, antolatzaileekmendi irteera prestatu dute. Goizeko10:00etan Bordatxo mendira igotzekoaukera izango da. Bertan, ikurriñaezarriko da eta, segidan, 12:30erakoAskatasuna plazara hurbilduko dira.

    Horretaz gain, hilaren 14tik 21eraGerra Zibilaren gaia jorratzen dutenbi film proiektatuko dira Sutegin.Lauxetaren biografiari buruzko euska-razko filma eta Katalunian lekutzenden Gerra Zibilaren inguruko Ken

    Loachen “Tierra y Libertad” lana ikusentzunezkoen atalean. Leku bereanhitzaldia eskainiko du Iñaki Egañahistorialariak. Gerra Zibilaren hariraherrian eta inguruetan bizi izan zenagogora ekarriko du. Inguruetako berriizateaz gain, herriko zenbait datu dituesku artean. Horiek ezagutzeko para-da izango dugu hilaren 21ean. EgañaArantzadirekin elkarlanean dabil fusi-latutako gorpuzkinak aurkitu etaberreskuratze lanetan.

    9Noaua! - 2006ko irailaren 8anER R E P O R TA J E AGerra Zibilaren70. urteurrena

    IRAILAK 14, OSTEGUNA21:00 “Tierra y Libertad”, KenLoachen filma Sutegiko auditorioan.

    IRAILAK 17, IGANDEA10:00 Bordatxo mendira irteera.Bertan, ikurriña jartzea.12:30 Gudariei omenaldiaAskatasuna plazan.

    IRAILAK 19, ASTEARTEA21:00 “Lauxeta-Lau Haizetara”,J.A. Zorrillaren filma Sutegikoauditorioan.

    IRAILAK 21, OSTEGUNA19:30 “Gerra Zibila Usurbilen etainguruan” hitzaldia Iñaki Egañahistorialariaren eskutik Sutegikoauditorioan.

    Antolatzailea: Aitzaga Kultur Elkartea.Babeslea: Usurbilgo Udala.

    Lekukotzak bilduezinean

    Lehen pertsonan bizi izan zutela-ko, Gerra Zibila bizi izan zutenherritarrek gaiari buruz jakin dezake-tena balio handikoa da. Haiek baka-rrik baitakite zehazki zer sufritu zutenurte ilun haietan. Dagoeneko askokbarruan gordeta eraman dituzte bizi-pen horiek. Baina oraindik bizirikdiraute lehen pertsonan Usurbilenhiru urteko hartan bizi izan zena daki-tenak. NOAUA! Gerra Zibila gertutik bizi izanzuten herritar batzuekin biltzen saiatuda. Iaz, bi herritarren lekukotzak jasoziren aldizkarian: Manuel Goenagaeta Antonio Pello Aranbururen hitzakhain zuzen. Tropa frankistak herriansartu zirela 70 urte betetzen diren urtehonetan, aldiz, inoren testigantzajasotzea ezinezkoa izan zaigu.Beldurra eta oro har, hitz egiteko gogoeza nagusi dira gertakari beltz haieklehen pertsonan bizi izan zituztenherritar askoren artean.

    “Tierra y libertad” filmaSutegin ikus ahal izango da

    irailaren 14an.

    Ikur frankistak kentzekeUztaila amaieran MemoriaHistorikoaren Lege Proiektua

    onartu zuen Espainiako Gobernuak.Egitasmoa Gerra Zibilaren etaFrankismoaren biktimak aitortzekoasmoz bultzatu da. Proiektu horrek aipa-tutako gobernu horren, autonomia erki-dego eta udalen eraikin ofizialetatik ikurfrankistak kentzea aurreikusten du.Agerian zeuden batzuk kentzen hasiakdira. Franco bera irudikatzen dutenmonumentu batzuk, adibidez. Baina ezleku guztietakoak. Bazterretatik zer eza-batua bai baitago. Berria egunkariakabuztuaren 4an hemen duzuen argazkihau zekarren. Irudian, frankismo garaikobabes ofizialeko etxebizitza askotan jarri-ta dagoen ikur frankista duzue.Frankismo garaiko EtxebizitzaMinisterioak ezarritako plakak honakoa

    dio: “Etxebizitzaren ErakundeNazionala: Babes Ofizialeko Etxebizitzenerregimenaren babesean eraikitako etxe-bizitza” (erredakzioan itzulia). Ba al daki-zue nongo horman dagoen esekita?Hemen, Usurbilen. Beraz, beste hainbatbazterretan bezala, herrian sufrimendulatza eragin duen garaiari erreferentziaegiten duten ikurrak kentzeke daude.

  • 10 Noaua! - 2006ko irailaren 8anEL K A R R I Z K E TA

    Esther Larrañaga GizartePolitikarako diputatuakuztailaren 27an inauguratu zuenIrisasiko zentroa, eta diputatua-rekin batera bertan izan zirenzentroa kudeatuko duen CLECEenpresako buru Vicente Ortega,Ainara Rubert Irisasi zentrokozuzendaria eta LuismariOrmaetxea alkatea, besteakbeste.

    Gipuzkoako Foru Aldundiak720.000 euro baino gehiago jarri-

    ko ditu urtean zerbitzu honenkudeaketan. Gainera, Irisasi ireki-tzearekin batera, EstherLarrañaga diputatuak adierazizuenez, “hainbat hobekuntzaegingo dira Gipuzkoako adinga-been zentroetan, ahalik eta aten-tzio banakakoena eta espezializa-tuena eskaini ahal izateko”.

    Irunen, Tolosan eta Donostianere badira antzeko zentroak; guz-tira, 20 etxe eta 200 adingabehartzeko tokia dago Gipuzkoan.

    Portaera arazo larriak dituz-ten adingabeak hartzeko,Irisasi zentroa jarri du mar-txan Gipuzkoako Foru Aldundiak.13 eta 18 urte bitarteko 12 gazteren-tzako tokia du Txokoaldeko etxehonek. Orain sei gazte daudeIrisasin baina laster beteko dira 12plazak.

    Esther Larrañaga Gizarte Politikakodiputatuak inaugurazio ekitaldianazaldu zuenez, azken urte hauetangizarte zerbitzuetan lagundutakoadingabeen ezaugarriak nabarmenaldatu dira: «Helduak dira, nerabeak.Normalean, familian arazoak dituztengazteak dira, arauak eta aginduakonartzeko arazo ugari dituztenak.Afektibitate falta ere izaten dute».Diputazioak Irunen, Tolosan etaDonostian ere baditu zentroak; guzti-ra, 20 etxe eta 200 adingabe hartzekotokia dute.

    Irisasiko zentroak helburu terapeu-tikoa du. Adingabe bakoitzeko lauhezitzaile izango dira, ahalik eta arretapertsonalizatuena izateko. Dena den,Irisasiko kudeatzaileen asmoa argiada: zentroan denboraldi bat pasatuondoren, gazteari etxera itzultzenlagundu behar zaio.

    Guardetxe izandako etxea Irisasi zentroa, garai batean, guar-

    daren etxea izan zen. ForuAldundiaren eraikina, ordea, osorikeraberritua izan da (inbertsioa1.028.441 eurokoa izan da).

    Etxeak hiru solairu gehi teilatuazpikoa ditu, guztira 616 metrokarratu, eta kanpoan 2.200 metrokarratuko lurzatia.

    Sotoan zentroko zerbitzuak jarridira: sukaldea eta sukalondoa, garbi-tokia, aldagelak, galdara gela, biltegia

    eta jardueretarako gela bat. Behe solairuan daude zuzendaria-

    ren eta hezitzaileen bulegoak, bileragela, informatika gela, jangela, egon-gela, bainugela egokitu bat, bisitagela eta terapia gela.

    Lehen solairuan, berriz, irakurgela,gaueko hezitzailearen bulegoa etalogelak eta komunak. Teilatupeanbeste sei gela daude, azken hauekpertsona bakarrekoak.

    Txokoaldeko Irisasi, gazteen babesleku

    Uztailaren 27an zabaldu ziren Irisasi zentroko ateak

    Inaugurazio ekitaldia uztailaren 27anegin zen (Argazkia: Noticias de Gipuzkoa).

    Eraberritze-lanetan 1.028.441 euroko inbertsioa egin da.

    IMANOL UBEDA _________________________

  • 11Noaua! - 2006ko irailaren 8anEL K A R R I Z K E TA

    Ainara Rubertek era atsegine-an jaso gaitu Irisasin.Txokoalden jaso dutenharrera ere oso ona izan dela aitortudigu. Pozik dago Foru AldundiakTxokoalden egokitu duen egoitzahonekin. Gazte hauen integrazioabideratzeko oso egokia dela uste du.

    NOAUA! Zein da zuk zuzentzenduzun zentroaren zeregin nagusia?

    Ainara Rubert. Gazte hauek arloguztietan integratzea da helburunagusia: bai familian, bai gizartean,bai eta lanean ere. Ikasturte berriahasterakoan, gazte hauetako bakoitzadagokion lekura joaten hasiko da,batzuk eskolara, besteak lantokira.Baina hemen biziko dira. Eguneroeuren ikastetxeetara edo lantokietarahurbilduko ditugu; euren bila erejoango gara. Horrez gain, euren adi-neko jendea ezagutzeko asmotan,eskola kanpoko jardueretan parte hardezaten saiatuko gara; kirol taldebatean, esaterako. Familiarekin ereharremanak manten ditzaten saiatzengara eta hasieratik bisitak izatendituzte.

    N. Nolakoa da gazte hauen profila.A. R. Sozializatzeko arazoak izaten

    dituzte. Batzuk arazo psikologiko edopsikiatrikoak, eta beste batzuk portae-ra arazo larriak, besterik gabe. Seguruasko haurtzaro egokia izan ez dutela-ko sortu dira; adibidez, batzuk ez diraeskolara joan. Gure kasuan, familiahautsitatik datoz asko: gurasoak alko-holikoak dira edo drogaren menpe

    daude, edo desoreka psikologikoadute.

    N. Familiaren garrantzia azpima-rratu duzu. Irisasitik gazte horienfamiliei laguntzen al zaie?

    A. R. Tratamendu beharrean dau-den kasuetan, hemendik laguntza nonjaso dezaketen adierazten diegu gura-soei, eta dituzten aukerak azaldu.Familia tratamenduan jarri eta hobe-tzen bada, gaztea etxera itzul daiteke.Zentro guztiek dugun helburu ideali-zatua da.

    N. Beraz, gaztea bere etxera itzul-tzea da helburua.

    A. R. Bai baina gazte gehienakfamilia hondatutatik iristen diraIrisasira. Batzuk, Aldundiak dituenbeste egoitzetatik eta beste batzukfamilietatik zuzenean iristen diraguregana. Foru Aldundiak larrialdikozentroak ditu eta hara eramaten diragazteak lehenbizi. Aztertu eta familia-ra itzultzen den edo egoitza bateansartzen den erabakitzen da. Portaeraarazo larririk ez badu, adibidez, pisu

    normalizatu batera joango da eta hanbere adineko edozeinek bezalako bizi-modua izango du; hezitzaileen babe-sean biziko dira, hala ere. Baina por-taera arazoak edo arazo psikologikoakdituelako gaztea ez bada pisu horieta-ra egokitzen, Irisasira ekartzeko eskae-ra egiten da. Ondoren adaptazio pro-zesua hasten dute Irisasin. Gutxienezsei hilabeteko egonaldia egiten dutegazte denek.

    N. Etxe aldamenean horrelako zen-tro bat zabaltzen dutenean, badira kez-katu egin ohi direnak. Zentzu horre-tan, zer esango zenieke Txokoaldekozein Usurbilgo herritarrei?

    A. R. Esan behar dut oso harreraona egin digutela Txokoalden.Aldameneko bi baserrietako bizilagu-nekin oso harreman ona dugu.Herritarrei zera esango nieke, ez bel-durtzeko. Pazientzia eskatuko nieke,eta edukazioa. Hemen diren gazteakez dira delinkuenteak eta ez dira dro-gomenpekotasunean bizi. Gainera,kalera irteterakoan ia beti begiraleakizango dituzte aldamenean.

    Ainara Rubert, Irisasi zentroko zuzendaria

    “Gazte hauek familia hondatutatik iristen dira hona”

    Ainara Rubertek esan digunez, Irisasira iristen diren gazteekgutxienez sei hilabeteko egonaldia egiten dute.

    “Irisasin dauden gazteak ez dira gaizkileak, ezta drogadiktoak”

    AINARA RUBERT

  • 12 Noaua! - 2006ko irailaren 8anPI L-P I L E A NUdako azken jaiak

    Irailaren 15ean hasiko dira Santueneko festak

    Santueneko jaiak 2006

    Pintura lehiaketarekin hasiko dira festak irailaren 15ean.

    Ondoren hasiko da Sardin-jana, arratsaldeko 19:00etan.

    Uda garaia amaitzeak bera-rekin dakar jai denboral-diaren akabera. Bainaoraindik gurean, Santueneko festaketa Aginagako San Praixkuak aile-gatzeke ditugu. Denboran gertuenditugunak, Santuenekoak, datorrenasteburuan ospatuko dira. Irailaren15etik 17ra, jan, dantzatu edotamusika entzuteko aukera ugariizango da.

    Dastatzeari dagokionean, piperraketa sardin-jana izango da. Otorduaketxetik kanpo lagun arte ederreanegin nahi dituenarentzat, antolatzai-leek haurren bazkaria eta adin guz-tietara zabalduz, herri bazkaria pro-gramatu dituzte.

    Gaua eta musika proposamenak,bat eginda datoz. Mendeku Itxua,Ipar Haizea eta Despervicio taldeekkontzertua eskainiko dute ostiralean,Esencia Argentina ikuskizunarenondoren. Josune Aranburu eta DjLarraren artean larunbat gaua joangozaigu. Aranburu gitarjolearen abes-tiekin kantu-afaria izango da. Gero,joera ezberdinetako doinuekin ordutxikiak arte arituko da lanean DjLarra.

    Tradizio handiko ekitaldi batek ereez du aurtengoan huts egingo. Batekbaino gehiagok oinetako eta arropaegokiak jantzita hurbildu beharko duauzoko plazara. Xexenek plaza bere-ganatuko baitute. Haurrak lasaiagoibiliko dira ponien gainean.Gaztetxoenak jolasean edota margo-tzen lehian jartzen dituzten artean,helduek tokan aritu edo zaldi probangertatzen dena ikusiko dute.

    Hori guztia gutxi balitz, jaiek uste-gabeko amaiera izango dute. Azkentrakarekin batera, antolatzaileek sor-presa bat prestatua baitute. Zer izan-go ote da? Jaietako azken unean,erantzuna. Ondo pasa!

    Irailak 15, ostirala16:30 Pintura Lehiaketa haurrentzat. 19:00 Sardin-jana. Gero, buruhandiak.21:00 Esencia Argentina ikuskizuna.00:00 Mendeku Itxua, Ipar Haizea,Despervicio.

    Irailak 16, larunbata10:30 Haur jolasak plazan.12:00 Buruhandiak. 14:00 Haurren bazkaria, norberak bazka-ria ekarri eta edariak bertan banatuko dira.15:30 Haur jolasak.16:00 Mus txapelketa.17:30 Txokolatada plaza inguruan.Ondoren txaranga. Jarraian, pintura

    lehiaketako sari banaketa.18:30 Poniak haurrentzat.21:30 Kantu-afaria: Josune Aranburugitarrarekin.23:30 Larra Dj.

    Irailak 17, igandea12:00 Toka txapelketa.13:00 Zaldi proba. Aldi berean,hamaiketakoa jubilatuen eskutik.14:00 Herri bazkaria.18:00 Xexenak plazan.19:30 Buruhandiak.19:30 Piper dastaketa eta txaranga.21:00 Azken traka eta sorpresa.

    Despervicio

    Larra Dj

  • Noaua! - 2006ko irailaren 8an

    PIL-PILEAN 13Irailaren 15ean

    “Euscualdunac” antzezlana Sutegin

    Hiru Punttu taldeak“Euscualdunac” izenekoantzezlana taularatukodu datorren astean Sutegin. “Lurra”eta “Beltzeria” obrak bezalaxe,“Euscualdunac” lana ere AnttonLukuk idatzitakoa da. Etnia etaetxea gaiei buruzko gogoeta ugaribiltzen ditu Sutegin eskainiko denantzezlan honek.

    Irailaren 15ean Sutegira hurbildu-ko direnek euskaldunen azterketasakon baten lekuko izango dira. Ezda antzezlan honen bereizgarri baka-rra. Antzerki honen emanaldi guztiakdesberdinak baitira. Emanaldi bakoi-tzean bi bertsolari gonbidatu ohidituzte, eta esketxen artean gai libre-an bertsotan aritzen dira.

    Euskaldunei buruzko gogoeta ugarijasotzen ditu Antton Luku idazlearen“Escualdunac” antzezlanak. Esaldi

    bakoitza hari bat da, hari bakoitzagogoeta bat, hariari tiraka gogoetasakonagoetan sartzeko gonbidapenbat. “Lurra” antzerkiarekin hasi eta“Beltzeria” obrarekin jarraitu zikloa-ren hirugarren zatia da“Escualdunac”.

    Irailaren 24an Baigorrin,Elkartasuna Etorkizuna jaiaZazpi herrialdeetako hainbat kultur

    talderen ekimenez ospatu ohi da urte-ro “Elkartasuna, Etorkizuna” izenekojaia. Aurten, Baigorriko herria izangoda bilgunea eta egitaraua oparoa izan-go da: haurrentzako ipuin-kontaketak,kalejira, musika... eta herri bazkaria.Herri bazkarirako txartelak Txiribogatabernan topatuko dituzue 18 eurotansalgai. Autobusa ere antolatu da etairailaren 24an goizeko 9:00etan atera-ko da eliza ondotik. Datorren aleanemango ditugu xehetasun gehiago.

    Irudian, “Euscualdunac”antzezlaneko aktoreak(Argazkia: gaizka Iroz).

    Euscualdunac antzezlanaAntzezlana: 'Escualdunac'.Eguna: Irailak 15, ostirala.Tokia: Sutegiko auditorioan. Ordua: 22:30ean.Sarrera: 5 euro, Txiribogan salgai. Obraren idazlea: Antton Luku.Taldea: Hiru Punttu.Antolatzailea: Nafartarrak.

    FFIITTXXAA TTEEKKNNIIKKOOAA

    NOAUA! bekadeialdia, azken txanpan

    NOAUA! Kultur Elkarteak 2.000euro bildu ditu Usurbilgoherriari buruzko ikerlan-proiektuakburutzen laguntzeko. Euskarazburutuko diren ikerlan-proiektuakbakarrik hartuko dira kontuan. Es-kaerak jasotzeko epea irailaren15ean eguerdiko 12:00etan itxikoda. Informazio gehiago NOAUA!n,943 360 321 telefono zenbakianedota noaua.com webgunean.

    Luis Aranalderenagurreko ospakizuna

    Luis Aranalde 1996ko otsaila-ren 25ean iritsi zen erretoregisa Aginagara. 10 urte eta gero,Donostiako Ibaetan arituko daaurrerantzean. Hori dela eta, agina-gatar batzuk agurreko ospakizunaantolatu dute. Lehenik elizkizunaegingo da, arratsaldeko 19:30ean.Ondoren, afaria Aginaga sagardote-gian. Izena aldez aurretik emanbehar da Eiza dendan, irailaren 11abaino lehen. Prezioa 27 euro.

    1956an jaiotakoenafaria irailaren 30ean

    Irailaren 30ean arratsaldeko20:30ean, 56ko kintoen afariaegingo da Olarrondo jatetxean,honako menuarekin:

    Entsalada epela, zapo eta langosti-noekin; porru eta ganbazko hojal-drea; zapoa plantxan, perretxiku sal-teatuekin, pikilo saltsa eta txipiroitintarekin; solomiloa plantxan, foie-gras eta patata purearekin.

    Edaria: Rioja Vega krz., gorria,txuria, sagardoa, txakolina eta kaba.Etxeko postrea eta kafea.

    Prezioa 50 euro. Izena eman nahi duenak honako

    kontu honetan sartu beharko dudirua: 2101 0069 11 0125485359.Izena emateko azken eguna: irailak15 ostirala.

  • 14 Noaua! - 2006ko irailaren 8anPO R R U S A L D A

    Tailer hauek 16 eta 21 urtebitarteko gazteei zuzendutadaude eta, bereziki, ikastenari ez direnei edota langabezian daude-nei. Sukaldaritza, edergintza, igeltseri-tza... eskaintza zabala da, eta ikasketenondoren praktikak egiteko aukera iza-ten da gainera. Sustatzaileak, Andoain,Astigarraga, Lasarte-Oria, Urnieta etaUsurbilgo Udalak dira, EuskoJaurlaritza eta Europako GizarteFondoarekin batera.

    DBHko graduatua lortu ez dutenekbadute lanbide bat ikasteko aukera. Etanahi izanez gero, baita beren ikasketakberbideratzeko modua ere. Horretarakodaude Lanbide Hastapeneko tailerrak,aukera askoren artean lanbide bat ikasi,eta era berean graduatu titulua lortzenlaguntzeko.

    Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaeta Buruntzaldeko hainbat herriren arte-an adostutako lankidetza hitzarmenariesker, Lanbide Hastapeneko tailerreneskaintza zabala da. Usurbilen, esaterako,sukaldaritza eta gozogintza ikas daitezkealde batetik, eta ile-apainketa eta edergin-

    tza, bestetik. Lasarte-Orian igeltseritza etateknika berriak edota zurgintza eta egu-rraren inguruko ikastaroak daude, etaAndoainen automobilaren karrozeria etasoldadura tailerrak.

    Lanbide bat ikasteaz gain, lantegietanpraktikak egiteko aukera dago, eta baitalan kontratu bat lortzeko erraztasun han-diagoa ere. Programa honek eskualdekoenpresekin harreman onak ditu, azkenurteotako esperientzia oso aberasgarriaizan baita denentzat.

    Irailaren 15ean amaituko da izena emateko epeaUdaletxean egin daiteke izen-ematea,

    telefono honetara deituta: 943 37 19 51.

    Lanbide Hastapeneko tailerretan matrikulatzeko epea amaitzear dago

    Ikastaroak 16-21 urtekogazteei zuzenduta daude.

    Osasunarekin lotutako lau hitzaldi antolatu ditu Gure Pakea Zahar Egoitzak

    Gure Pakea Zahar Egoitzak osa-sunarekin loturiko lau hitzaldiinteresgarri antolatu dituKutxaren laguntzaz. Bihotzaren funtzio-namendua, ondo lo egiteak duen garran-tzia, artikulazioetako minari nola aurreegin eta bizkarreko arazoak izango dirajardunaldi hauetan landuko diren gaiak.Lehen hiru hitzaldiak elebidunak izangodira; azkena, erdaraz eskainiko da.Hitzaldi guztietan, sarrera doan.

    Irailak 12, astearteaBihotza: bizitzaren motorraHizlaria: Mari Paz Urkia.Ordua: 17:00, Sutegi.

    Irailak 13, asteazkenaAdineko pertsonek ondo lo egiteaHizlaria: Jose Luis Martin.Ordua: 17:00, Sutegi.

    Irailak 14, osteguna Nola aurre egin artikulazioen higadurariHizlaria: Izaskun Arrillaga.Ordua: 17:00, Sutegi.

    Irailak 26, astearteaBizkarreko mina,Jatorria eta prebentzioaHizlaria: Michel Marmier Doktorea.Ordua: 19:00, Sutegi.

    Irailaren 11n, odol-emateaArratsaldeko 19:00etatik 21:00etara,

    herriko anbulategian. Oinarrizko bal-dintzak: 18 urte beteak izatea eta 66urteak betetzeko eduki; 50 kilo pisatzeagutxienez; osasun arazorik ez edukitzea.

    Bizkarreko minaz arituko dira

    irailaren 26ko hitzaldian.

    Irailaren 11n hasiko da

    ikasturte berria Zumarten

    Beste urte batzuetan baino lehenagohasiko da ikasturte berria ZumarteMusika Eskolan, irailaren 11n hain zuzen.

    Bestetik, Abesbatza taldeen orduakzehaztu berri dira. Abesteko gogoa etazaletasuna duen edonork har dezakeparte. 7 urtetik aurrerako ikaslea izateada betebehar bakarra. Aurten entseguakUdarregi ikastolan egingo dira.Abesbatzan parte hartzeko matrikula: 20euro, urte osoa (Zumarten beste gai bate-an matrikulatuta daudenak, doan).

    Zumarte-Txiki Abesbatza, 7/10 urte (1999-1996 urte artean jaiotakoak)Astelehenetan 13:45-14:30 bitarte.Ostiraletan 16:30-17:15 bitarte.Udarregi Ikastolan.

    Zumarte Abesbatza, 11/14 urtekoak(1995-1992 urte artean jaiotakoak)Astelehenetan 12:30-13:15 bitarte.Ostiraletan 17:15-18:00 bitarte.Udarregi Ikastolan.

    Zumarte Gazte Abesbatza(1992an edo lehenago jaiotakoak)Ostiral arratsaldean ordubeteko saioa.Zumarte Musika Eskolan.

  • 15Noaua! - 2006ko irailaren 8anI Z E R D I PAT S E TA NHerriko arraunlariak azken txanpan

    Arraun denboraldia pil-pileandago. Bi hilabete luzetan haraeta hona ibili dira traineruak,eta orain Kontxako bandera dago joko-an. Bertan dira bi herritar ere: IñakiErrasti aginagatarra Astilleroko ontzianeta Jon Agirrezabalaga Zumaiakoan.Biak uretan izan ziren pasa den igande-an, baina badira zorte hori ez dutenherriko beste arraunlari batzuk ere.Sailkapen estropadan San Pedrokousurbildarrek ezin izan zuten zazpi one-nen artean sailkatu.

    Ika-mika ugariren ostean, igandehonetan erabakiko da Kontxako bande-raren irabazlea nor izango den.Osteguneko sailkapen estropadan gerta-tutakoa ikusita, igandean zer pasako zenzalantza handiak zeuden, baina azkeneanarrauna irten zen garaile. Arraunlarieiesker ikuskizun paregabea izan zenKontxako badian eta tartean ziren biusurbildar ere.

    Iñaki Errasti aginagatarrak bere lehenKontxako bandera irabazteko aukerare-kin da oraindik. Castrok hartu zuenaurrea igandean, baina Astillero sailkatuzen 2. postuan 6 segundotara eta bigarrenjardunaldian ohorezko txandan izango daKantabriako taldea. Azken asteetakonahiz osteguneko tirabiren ondorenKontxan izan ziren igandean Iñaki Errastieta bere kideak. Giro gaiztoa izan zutenostegunean eta igandean ere ez ziren ohibezala Donostiako portutik irten,Ondarretako hondartzatik baizik.

    Urte zaila Iñaki ErrastirentzatEz da urte erraza izan Iñaki Errasti eta

    bere kideentzat. Iazko gertakizunenondoren ezin izan dute TKE ligan partehartu eta denboraldiko estropadarikgarrantzitsuena izaten den Kontxakobanderako partehartzea ere zalantzanegon da azken momentura arte.Momentuz estropada preziatu hau ira-bazteko aukerarekin da Iñaki, bainaigande honetan hori lortuko balute ere ezlitzateke behin betiko garaipena izango,Eusko Jaurlaritzak beraiei jarritako zigo-rraren inguruan epaitegiek eman beharduten ebazpenaren baitan egongo baili-tzateke auzi honen azken txanpa.

    Jon Agirrezabalaga, lehen aldizKontxako Banderan

    Jon Agirrezabalagak, berriz, Kontxakobanderan parte hartzea zer den jakin du 4urteko arraun ibilbidearen ondoren.Zumaiak ezusteko bikaina eman zuenosteguneko sailkapen estropadan eta bos-garren denborarik onena egin ondorenKontxan izateko txartela lortu zuten“gorritxoek”. Duela 14 urte izan zirenazken aldiz Kontxako bandera irabaztekolehian eta igandean 6. postua eskuratubazuten ere, zaletuek bandera irabazibalute bezala hartu zituzten kaian leho-rreratzerakoan.

    Eta ez da gutxiagorako. Iaz EuskalLigan ari ziren arraunean. TKE liganparte hartzeko txartela lortu zuten den-boraldi amaieran, eta goreneko ligahonetan lan txukuna egin dute denboral-di osoan zehar. Lau estropadaren faltansailkapeneko 10. postuan kokatuta dagoZumaia, baina datorren urtean ere TKEligan izango dira, jaitsiera postuetatikurrun baitira.

    Denboraldi bikaina osatu duSan Pedrok

    San Pedroko ontzian dabiltzan usurbil-darrek, berriz, ezin izan zutenKontxarako txartela lortu. Sailkapenestropadan 14. postua eskuratu zuten,baina hala ere gustura ziren herriko

    arraunlariak. Datozen asteetan TKE liga-ra igo ahal izateko estropadak izangodituzte, eta bertan aurkari izango dituz-ten traineruen denboretan ibili zirelakontuan hartuta egindakoarekin pozikziren saioaren amaieran.

    Izan ere, denboraldi bikaina burutudute Iñaki Portularrume, BerdaitzLarrarte, Urko Manterola, Alex Udabeeta San Pedroko gainontzeko arraunla-riek. KAE (Kantauriko Arraun Elkartea)ligako lehen mailako 12 estropadetatik 6irabazi dituzte eta beraientzat izan dahasieratik amaierara nagusi izan direnliga hau. Datorren irailaren 16 eta 17anCastropolen izango dira Meira etaAmegrove galiziarrekin eta Isuntzarekinbatera. Itsasoan eta ibaian erlojupekoaizango dute kale beretik eta bi irabazleekPasai Donibane eta Laredo izango dituz-te aurrez aurre irailaren 23 eta 24an dato-rren urtean TKE ligan nortzuk aritukodiren erabaki asmoz.

    Bestalde, Urola-Kostako traineruanaritu den Imanol Zarautz KAE ligako 2.mailan izan da denboraldi honetan. Ligahonetan 3. postua eskuratu dute eta KAEligara igotzeko kanporaketa jokatzen aridira. Pasa den asteburuan jokatu zutenlehen kanporaketa, baina ez zuten zortehandirik izan, azken postuan amaituzuten Lekeitioko uretan.

    San pedrorekin lau usurbildar aritu dira aurten.

    JOSU ARANBERRI ________________________

  • 16 Noaua! - 2006ko irailaren 8anINFORMAZIO PRAKTIKOA

    ASTEGUNETANZubieta-Donostia

    7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

    Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

    7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45

    LARUNBATETANZubieta-Donostia8:15(T) / 12:45 /

    15:15(T) / 21:35(T)

    Donostia-Zubieta

    (Gipuzkoa plazatik)12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T)

    JAI EGUNETANZubieta-Donostia

    11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/21:35 (T)

    Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

    11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/21:00 (T)

    Zubieta-Donostia TST autobusak

    * Eskola egunetan. T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

    Eguneko goardiako farmaziakIrailak 7, ostegunaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

    Irailak 8, ostiralaGil, Nagusia 24 Lasarte

    Irailak 9, larunbataIturralde, Bordaberri 1 UsurbilUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

    Irailak 10, igandeaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

    Irailak 11, astelehenaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

    Irailak 12, astearteaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

    Irailak 13, asteazkenaGil, Nagusia 24 Lasarte

    Irailak 14, ostegunaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

    Irailak 15, ostiralaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

    Irailak 16, larunbataOa Kontzeju Zaharra 11 UsurbilGil, Nagusia 24 Lasarte

    Irailak 17, igandeaGil, Nagusia 24 Lasarte

    GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZAizpuru Farmazia, Latsunbeberri 11,Hernani. 943 336 077 (Urte osoan).2006ko egutegi osoa: www.noaua.com

    Aholkua

    Konponketa tailerretan kontuan hartzekoak

    Faktura ez dagoela oso garbi,ustekabeko konponketa egindutela, ez digutela emanordezkaturiko piezarik... Halakoakizaten dira kexarik ohikoenak ibilgai-lua konpontzera eramaten dugunean.Beti bezala, garrantzitsuena da gureeskubideak zeintzuk diren jakitea.

    Legearen arabera, erabiltzaileakegin-beharreko konponketak idatzizjasotzeko eskubidea du. Gure aurre-kontuak 12 eguneko balioa du.Erabiltzaileak aurrekontua onartzen ezbadu, ibilgailua zegoen bezalaxe itzulibehar zaio. Eta aurrekontuaren truk,tailerrak aurrez hitzarturiko prezioak

    dioena jasoko du. Bezeroak aurrekon-tua onartu eta sinatu artean, ezin dakonponketarik egin. Behin lana buka-tuz gero, tailerrak beste matxura edoaberiarik ikusiko balu, bezeroari galde-tu beharko dio konpondu nahi duenala ez. Bestela, bezeroak ez du zertanordaindu behar izango aurrekontuanzehaztutakoa baino.

    Ibilgailua tailerrean gelditzen bada,gordailu-egiaztagiri bat eman behardigute beti. Aurrekontua jaso baduguedo konponketa egina dagoela jakina-razi badigute, hiru lanegun dituguautomobilaren bila joateko. Bestela, tai-lerrak kopuru bat kobratzeko eskubideadu, autoa bertan gordetzearen truk.

    Konpontzeko erabiltzen diren pie-zek berriak izan behar dute; eta auto-mobil modeloaren araberakoak.Salbuespen bat edo beste egin daiteke;baina horretarako, baimena eskatubehar digute. Tailerrean ordezkatutakopiezak bezeroari eman behar zaizkio.

    Asteburu honetan jende askoerakartzen dituen bi ekitaldiospatuko dira: ZarautzekoEuskal Jaiak larunbatean eta KontxakoBanderaren azken jardunaldia igande-an. Batera zein bestera joatekoEuskoTrenek garraio zerbitzuak indar-tuko ditu. Hau duzue Euskal

    Jaietarako ordutegi berezia. Zarautzerajoateko Usurbildik ordu honetan pasa-ko dira tren bereziak: 23:03, 00:03,1:03, 2:03, 3:03, 4:03, 5:03, 6:03,6:33.

    Zarautzetik Usurbila itzultzekohauek dira ahalbidetu diren tren bere-ziak: 23:38, 00:38, 1:38, 2:38, 3:38,

    4:38, 5:38, 6:38, 7:08.

    Kontxara ere, trenezIgandean Donostiara estropadak

    ikustera joateko tren zerbitzua indartuaizango da. Tren zerbitzu hauek gehitukodira Usurbildik Donostiarako norabide-an: 9:35, 9:54, 10:35, 10:54.

    Egin kontu

    Kontxako bandera eta Euskal Jaietara joatekotren zerbitzu bereziak eskainiko ditu EuskoTrenek

  • 17Noaua! - 2006ko irailaren 8anINGO AL DEU?Egin kontuAgenda

    Irailak 10, igandea- Endika Abril txapelketako errebotepartida Zubietan. 11:00etan.

    Irailak 12, asteartea- Bihotza bizitzaren motorra, hitzaldiaSutegin. 17:00etan.

    Irailak 13, asteazkena- Loa eta adineko pertsonak, hitzaldiaSutegin. 17:00etan.

    Irailak 14, osteguna- Nola aurre egin artikulazioen higadura-ri, hitzaldia Sutegin. 17:00etan.- “Tierra y libertad” filma, 21:00etanSutegin.

    Irailak 15 ostirala- “Euscualdunac” antzezlana,22:30ean Sutegin.

    Irailak 15/ irailak 17- Santueneko jaiak (ikus 12. orrialdea).

    Irailak 17 igandea- Sagasti eta sagardotegi arteko ibilaldia.9:00etan frontoitik abiatuta.- 10:00etan ibilaldia Bordatxo mendiraikurriña jartzera. 12:30ean gudarieiomenaldia Askatasuna plazan (informa-zio gehiago, 9. orrialdean).

    Zubiaurrenea, 5Telf: 943 37 10 42

    Egin kontu

    Urteroko usadioari eutsiz, abuz-tuaren 31n Baba Beltz Txikieguna ospatu zuten giro ezin hobeanAndatzpe elkartean bildu ziren usurbil-darrek. Tartean, argazkian dituzuenak.Urtero kofradiara kide berriak gehitzendoaz; aurtengoan, Migel Izagirre(argazkian zutik, ezkerretik hirugarre-na). Kide beteranoek bezala, txapela etakapa beltza eskuratu zituen.

    Nafartarrak taldekoak Marinda mendian izan ziren irailaren 2an. Halaxeazaldu digute mendi irteeran bizitakoa: “Usurbildik 10 lagun eta Arabatikbeste 10 elkartu ginen. Lehenik otsategi bat ikusi genuen. Otsategi hartan 1945urtean harrapatu zuten azken otsoa. Urte asko otsorik gabe pasa ondoren duela urtebatzuk otsoa itzuli da. Herri batzuetan inguruetan ere ikusi dute. Gero, Nerbioikour-jauzia eta beste paraje batzuk ikusi ondoren bukatu zen ibilaldia eta bazkarieder batekin eguna. Earki pasa genuen!”.

    Baba Beltz Txiki

    eguna ospatu berri da

  • 18 Noaua! - 2006ko irailaren 8anGAZI, GOZO, GEZA

    JAIOTAKOAK- Aitzol Portularrume Miguel

    Uztailaren 13an.- Aitor Alustiza Erauskin

    Uztailaren 16an.- Egoitz Pagola Zuriarrain

    Uztailaren 20an.- Ibai Salegi Urrestarazu

    Uztailaren 28an.- Nikole Iribar Sagarna

    Uztailaren 29an.- Juan Marco Pagola Caballero

    Uztailaren 30ean.- Aroa Faro Ikutza

    Abuztuaren 9an.- Eneko Lorente Beloki

    Abuztuaren 17an.- Lorea Dominguez Muñiz

    Abuztuaren 26an.

    HILDAKOAK-Esteban Lertxundi UriaUztailaren 26an hil zen, 66 urtezituela. Kalezar.

    -Jose Antonio Izagirre BelokiAbuztuaren 23an hil zen.

    -Joxe Mari OdriozolaUrrozIrailaren 4an hil zen 58 urterekin.

    Txerrimunik ordainetan

    Zorionak Xabier eta Ramon!!Abuztuaren 8an eta 31n egin ditu-zue urteak eta ez pentsa gogoratu ezgarenik. Zorionak bioi! Maite zai-tuztegu. Besarkada handi eta estu-estu bana. Eutsi goiari!! Estatuspolitikoa orain Euskal preso etaiheslariak ETXERA!

    Zorionak Ekain!5 urte haundi egindituzu. Muxu goxogoxoak aitatxo, amatxo eta Ibairenpartez.

    ETXEBIZITZA

    -Usurbilen logela bat alokatzen da.Interesatuak deitu: 679185102.

    - Usurbilen hiru logelako etxe bat alokatu-tzen da. Abala eskatuko da. 649261704.

    - Usurbilen pisua bat alokairuan hartukonuke. Tl: 630 032 779.

    - Neska euskalduna. Pisu konpartitu bateangela alokatuko nuke Usurbilen, edo,modu onean egonez gero pisua alokatukonuke. Arratsaldez deitu, 14:00etatikaurrera. Tel: 627285904

    SALEROSKETAK / GARAJEAK

    - Galtzaragaña 5 zenbakian garaje bat dau-kagu salgai. Interesatuak deitu943361219 telefonora.

    - Garaje itxita salgai, 18 m2. Merkea.Puntapax bidean. Telefono zenbakia: 61029 18 64 (Carlos).

    - Tata todoterreno bat saltzen dugu. 34.000km, ondo zaindua eta aire egokituarekin.Prezioa: 7.000 euro. Negoziagarria. 676 636 038.

    - 49 zm-tako Honada moto bat daukat sal-gai. Kondizio onetan eta modu onean.Interesatuak deitu 943364554 telefonora

    - Lokal bat daukagu alokairuan 70m2koa.Interesatuak deitu 943 372 034.

    - Aparkalekuak salgai Bizkarra 1-8 etxe tal-dean, Kale Nagusia 3. 607 905 859(Imanol).

    - Honda Dominator 650 cc motorra egoeraoso onean. 667 172 010 (Jon).

    LANPOSTUAK

    Lan-eskaerak

    - Emakume bat eskaintzen da 11:00etatik13:00era etxeko lanak egiteko edota per-tsona helduak zaintzeko. Telefono zenba-kiak: 659 89 90 40 / 943 365 737.

    - Udan umeak zaintzeko prest nago. Telefonoa: 687 651 605.

    - 17 urteko mutil bat naiz eta ekainetik irai-lera bitartean Usurbil eta inguruetan gus-tora lan egingo nuke. Eskaintzen batbaduzu deitu 650491552 telefono zenba-kira.

    -LH eta DBHko klaseak ematen ditut eus-karaz zein erdaraz. Majisteritza ikasia etaesperientziaduna klase partikularrak ema-ten. 635209193.

    - Bi neska lizentziatu eta esperientzidunakLH eta DBHko haur eta gazteei klasepartikularrak ematen ditugu euskarazzein gazteleraz. Interesatuak: 653711574.

    -Emakume bat eskeintzen da etxeko-lanakegiteko, pertsona helduak zaintzekoedota antzeko lanetarako. 620 646 769.

    - Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bateskaintzen da. Esperientzia horrelakolanetan. 690 784 113.

    - Oporretako, ospakizunetako, edozeinmotatako bideoak montatzen dituen pro-fesionala eskaintzen da. Telefono zenba-kiak: 943555835/ 617242660.

    Lan-eskaintzak- Pertsona bat behar dugu etxeko lanak egin

    eta haur bat zaintzeko. Lau orduz, goize-ko 7:30etik 11:30era. Telefono zenbakia:943 37 06 91 (ilunabarrean deitu).

    - Irailetik aurrera pertsona bat behar duguZubietan haur bat zaindu eta goizez etxe-ko lanak egiteko. 943 36 71 29 / 660779 160.

    - Etxeko lanak goizez egiteko pertsona heldubat behar dugu, esperientziduna eta eus-kalduna. 607233255.

    -Arratsaldez etxeko lanak egiteko emakumebaten bila gabiltza 645403905.

    - Zarautzko malekoian udan lan egiteko zer-bitzariak behar dira. 661972670.

    BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

    - Eskopeta salgai, Beretta Saut 303 modeloa,6 puntuko txoke mugikorra. Oso egoeraonean. Tel: 607457004, Dani.

    - Larunbatean Puntapax 22-24 artean dor-toka bat agertu zen. Udaltzaingoak jasoeta animalien babeslekura eraman du.

    - Terrenoa landatzeko erosi nahi dut, edifi-katzeko ez. Tl: 943 36 11 09.

    - Antxumeak eta ibiltzeko zaldi bat saltzenditut. Interesatuak deitu: 657633461.

    - Argazki zaharrak berritzen eta txukutzendira, baita ezkontza, opor edota besteedozein ospakizunetako bideoak editatuere.Emaitza profesionala, modu onean.617242660 / [email protected]

    - Telebista aldatzekotan bazara eta zer eginez badakizu etxean daukazunarekin, gus-tora hartuko genuke. 943360321.

    -Gazteentzat lokal bat alokairuan hartukogenuke. 667 694 049.

    - Fatxada margotzeko pintura naranja salgaidaukat, kalitate onekoa, prezio onean.635 209 235.

    - Bustner Fun modeloko 5 pertsonentzakokarabana salgai. Tf. 629 680 214.

    - Umea eramateko mendiko motxila bat ero-siko nuke. Tf. 605 72 48 24