Euskaltegia martxan - noaua.tok-md.comNoaua! - 2006ko urriaren 6an 3 ATARIKO HAIZEA 6. Or....

20
ASTEKARIA - 2006ko urriaren 6an - XI. urtea - Usurbil, 251. zenbakia P er er kusio ikastar kusio ikastar oa oa antolatu du Z antolatu du Z umar umar tek tek www.noaua.com Izena emateko epea zabalik dago oraindik Euskaltegia martxan Izena emateko epea zabalik dago oraindik Euskaltegia martxan

Transcript of Euskaltegia martxan - noaua.tok-md.comNoaua! - 2006ko urriaren 6an 3 ATARIKO HAIZEA 6. Or....

  • ASTEKARIA - 2006ko urriaren 6an - XI. urtea - Usurbil, 251. zenbakia

    PPererkusio ikastarkusio ikastaroa oa antolatu du Zantolatu du Zumarumartektek

    ww

    w.n

    oaua

    .com

    Izena emateko epea zabalik dago oraindik

    Euskaltegia martxanIzena emateko epea zabalik dago oraindik

    Euskaltegia martxan

  • 3Noaua! - 2006ko urriaren 6anATA R I KO H A I Z E A

    6. Or.

    Aurkibidea

    15. Or.ESKUBALOI PARTIDAK KIROLDEGIAN

    KRONISTAK KALEJIRAN

    5. Or.ERRAUSTE PLANTAREKIN BUELTAKA

    8. Or.ODEI ASTIBIA PERKUSIO IRAKASLEA

    9. Or.EUSKALTEGIKO IKASTURTE BERRIA

    10. Or.ARANTXA MANTEROLAREKIN SOLASEAN

    12. Or.“BAT EGIN EGUNA” ALTSASUN

    NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 UsurbilTlf.: 943 36 03 21 / [email protected] / www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

    Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

    Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

    Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

    Publizitatea: Intza Salsamendi, [email protected]

    Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti,Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, JoneEizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, AnaUrdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi,Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano,Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, PelloAranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido,Zaloa Arnaiz, Jakoba Errekondo, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, JosuAranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

    Bazkidetza: Aitziber Aranberri.

    Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, AgurtzaneSolaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua, Aritz Gorriti.

    Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

    Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo.

    Elektrikaria: Iñaki Salsamendi.

    Tirada: 2.600 ale

    Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

    Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

    IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAKGEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BIIKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRIS-TEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITA-RATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETELEHENAGO EKARRI BEHAR DA.

    NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

    Usurbil betidanik herri txistuzalea izan da.Txistulariak, txistua, ttunttuna eta atabalakUsurbilgo jai eta ospakizunetako protagonistakizan dira eta oraindik hala izaten jarraitzen dute. Agirietanazaltzen denez, Udalak hitzarmena egina zuen herrikotxistulariekin egun jakinetan jo zezaten: Santixabeletan,pazko egunean,... Argazkia 1968 urte ingurukoa da etaJulen Zuazabeitiak (Julian txiki bezala ezagutua)Santixabel jaietan herriko pilotalekuan atera zuen. Urteasko pasa diren arren ondoko argazki honetan agertzendiren txistulariak gogora ekarri nahi izan ditut, herrikokaleetan makina bat doinurekin alaitu baitzituzten usur-bildarrak. Bertan ageri diren txistulariak ezagutu al ditu-zue? Ezkerretik hasita Mikel Urkia (atabala), InaxioAranburu (atabala), Juan Kruz Pagola (txistua eta ttunttu-na), Jexux Mari Pagola (txistua) eta Angel Aranburu (txis-tua eta ttunttuna). Zenbat fandango, arin-arin eta kalejirajoko ote zituzten?

    Zaloa Arnaiz [email protected]

    Argazkilaria: Julen Zuazabeitia1968ko Santixabelak, Kaleberria

    Txirrikitutik

    Euskal Herrira!

    Euskal presoak

    GipuzkoakoForu Aldundiak

    diruz lagundutakoaldizkaria

  • Ika-mika

    Herrian azaldu diren pankarta batzuen aurrean

    Azken aste hauetan herrian hainbatpankarta azaldu dira ni salatuz"okupa" batzuk desalojatu nahi dituda-la-eta; baita manifestaldi bat ere eginokupa hauekiko atxekimendua azalduz.

    Idatzi honekin udalak emaniko pauso-ak argitu nahi ditut.

    2006ko martxoaren 9an, udala ohartuzen ezezagun batzuk "maixu etxea" deri-tzon eraikinaren 4. pisuko bi etxebizitze-tan sartuak zirela indarrez (zerrailakaldatu zituzten). Udal idazkaria eta ahol-kulari juridikoa entzun ondoren erabakinuen prozedura administratibo-judizialbat irekitzea zela biderik egokiena etxe-bizitza munizipal horiek berreskuratze-ko.

    Etxebizitza horiek udalarenak dira,jabego publikoko ondasunak. Ongizatedepartamenduko beharrei atxikituak.

    Larrialdi egoera batean erabiltzeko:uholde edota sute bat gertatzen deneannorbait etxerik gabe geratzen denerako,genero indarkeriagatik kale gorrian gera-tzen diren pertsonentzat, eta antzekoegoera larrientzat. Horrela erabaki zuenudal-batzarrak 2000ko urriaren 31n.

    1990ko otsailaren 27ko udal-batza-rrak finkatu zituen etxe horiek erabiltze-ko baldintzak, eta beste batzuen artean,usurbildarra izatea.

    Okupa hauei (bat bera ez usurbilda-rra) 10 eguneko epea eman zitzaienberaien arrazoiak agertzeko eta nerekinere bilera izan zuten, non eskatu nienetxebizitzak uzteko. Erantzuna ezezkoa.Etxeak okupatzeko arrazoia: laburturik,etxebizitzarik ez zutela.

    Hau da errealitatea. Kanpotar batzuk,udal etxebizitza batzuk okupatzen dituz-

    te, larritasun egoeran egon litezkeeneietxebizitza aukerak murriztuz. Gainera,"maixu etxean" obrak egitekoak ginenetxebizitzen egoera hobetzeko (2006koaurrekontuan jasorik dago asmo hau) etaobrak ezin egin.

    Kontziente naiz etxebizitza egoeralarria dela eta gazte askoren ezina. Bainahorrek ez du justifikatzen larritasun han-diago batean egon litezkeen familieizuzenduriko herri-etxebizitza batzuk ile-galki okupatzea.

    Eta era berean oso garbi dut ezin zaio-la udal honi akusatu etxebizitza beharra-ren aurrean ez dela ezer egiten ari. Horditugu egitekoak diren etxebizitza babes-tu mordoa.

    Luismari OrmaetxeaUsurbilgo alkatea

    4 Noaua! - 2006ko urriaren 6anHE R O R R E K E S A NJOSE PIÑAS

    Mendebaldeko Sahara: lurraldearen bi heren ilegalkiMarokok okupatu arren, benetako sahararren herriadena.

    Seiehun saharar baina gehiago desagertuak, milaka presopolitikoak, milaka torturatuak eta 160.000 baina gehiagoerbesteratuak Marokoren 30 urteko okupazioaren ondorioz.

    Gutxi gorabeherako miloi erdiko pertsonek osatzen dutenherri hau, isiltasunez mantendu den errepresioa 2005. maiatze-tik apurtu nahian dabil eta kalera atera dira bere autodetermi-nazio eskubidea aldarrikatzera.

    Borroka horretan topatzen dituzten zailtasun guztiak apurtubehar dituzte, hots:

    1) Manifestatzeko debekatua izan arren, ia egunero ateratzenari dira kaleetara, eta manifestazio guzti guztiak polizi eta ejer-tzito marokoarrek bortxakeriaz erreprimitu dituzte.

    2) Elkarteak sortzea debekatuta dute. Ondorioz saharar gizaeskubideen defendatzaileak bilera batetik datozenean bahituakizaten ari dira.

    3) Kaleetan saharar talde bat bilduz gero poliziak sakabana-tzen du.

    4) Kaleetan sahararrek bere arropa tradizionalekin jantzitadoazenean sarritan polizia etortzen zaie eta etxera bidaltzen dituarropak kentzeko aginduz.

    5) Ezin dute beraien bandera plazaratu. Etxeetan trapu zaha-

    rrak josten dituzte bandera osatzeko dendetan oihalak eta ban-derak dituen koloreak saltzen ez dizkietelako. Poliziak behineta berriz etxeak arpilatzen dizkie.

    6) Umeek eskoletan Marokoren ereserkia egunero abesterabehartuak daude. Jada polizia eskoletako patioan furgonetekininstalatuta dago eta gela bakoitzean beste polizi bat dagoumeak eta gazte sahararrak (matxinada honetako protagonistakdirenak) izutzeko eta umiliatzeko.

    7) Sahararrek lan egiteko aukera murritza daukate,Marokoko agintariek administrazioko lanpostuak eta merkata-ritza osoa kontrolatzen baitituzte.

    8) Ospitaleak Marokoko agintarien kontrolpean daudenezsahararrak joaten ez dira ausartzen: behin baino gehiagotanhandik polizia-etxeetara bidali baitituzte.

    9) Kaleak, komertzioak, hotelak… salatzailez eta poliziasekretuz josita daude eta beraien begiraden presioa uneoro sen-titzen da.

    10) …eta abar… eta abar…Borrokan jarraitzeko arrazoi bakarrak eta nahikoak: Justizia,

    Duintasuna eta Nortasuna.Mendebaldeko Sahara: itsasoa, fosfatoa, eta agian petrolioa

    eta gas naturala daukan lurraldea.Mendebaldeko Sahara: espetxe handia bihurtu da sahara-

    rrentzat.

    Ainhoa Azpiroz - Ai tor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Ar i tz Gorr i t i - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregara i - Jose Piñas

    Sahara: askatze borroka

  • Ingurumen azterketaren ondorioak

    5Noaua! - 2006ko urriaren 6anPI L-P I L E A NZubietako gainan dago notizia...

    Gipuzkoako zaborren kudea-ketaz arduratzen direnmankomunitateek errausteplantaren alde egin zutenean, erraus-te planta Donostialdean kokatubehar zela erabaki zuten. Ez zen izanOdon Elorza Donostiako alkatearengustuko erabakia. Gauzak horrela,Odon Elorzak errauste planta jartze-ko hiru kokagune posible proposatuzituen ekainaren 23an; Landarbasokobi kokagune eta Zubietako beste bat,Abalotz bezala izendatu zutena. Astehonetan jakin dugunez, ForuAldundiak eta zaborren mankomuni-tateek hiru aukera horiek baztertudituzte. Baina proposamen berriarenarabera ere, errauste planta Zubietanjarriko litzateke. Ez Abalotzen,Zubieta gaina bezala izendatu dutenkokagunean baizik.

    Hasieran Urnietan kokatu nahi zen.Gipuzkoa herrialde malkartsua dela etazaila zela beste kokagunerik topatzea.Baina Urnietako herria kalera irten zeneta presio sozialaren ondorioz,Urnietako aukera albo batean utzizuten. Ordutik hona, hamaika kokagu-ne jarri dira mahai gainean. Foru

    Aldundiak sei proposamen egin zituen.Donostiako udalak, beste hiru. Lauurteren buruan, proposamen denakdesegokiak dira eta, orain, Zubietagaina bezala izendatu duten kokaguneada indar hartu duena. Azken proposa-mena izango al da?

    Mankomunitateek eta AldundiakDonostiako udalaren oneritzia jasonahi dute orain. Donostiako udalakjada aurreratu du ez duela ezer esangotxostena ongi aztertu arte.

    Kokaguneen inguruan sortu deneztabaida seriotasun gutxikoa deladirudien arren, sakonagoa den eztabai-da sahiesteko balio izan du. Erraustesistemaren egokitasunaz jada ez baitahitz egiten. Errauste planten aurkakoplataformek, ordea, eztabaida honenmamiari heldu nahi diote. Baina bistandenez, instituzioek baino bozgorailugutxiago dituzte.

    Plataformek iragarri bezala, Zubieta gaina da aldundiak hobestu duena.

    Ekainaren 23an, Donostiakoudalak Landarbasoko bikokagune eta Zubietako beste batproposatu zituen errauste plantajartzeko. Gipuzkoako ForuAldundiak hiru kokaleku horieningurumen azterketa egiteko eskatuzuen. Azterketak hiru kokaguneakbaztertu ditu. Zergatik?

    Landarbasoko bi kokaguneak Hedadura. Ez daude sei hektarea

    errauste planta eraikitzeko.Sarbidea. Inguru malkartsua dela

    eta, ezinezkoa da errauste plantakbehar duen azpiegitura sistema jar-

    tzea.Bioaniztasuna. Landarbasoko bio-

    aniztasunari kalte eragingo liokeerrauste plantak.

    Ekologia korridorea. Bi kokagu-neak ekologia korridorean daude-nez, azpiegitura hori eraikitzeakfauna eta flora zatikatuko lituzke.

    Arkeologia. Ondare arkeologikoahondatuko luke.

    Zubietako kokagunea (Abalotz)Bioaniztasuna. Ingurumenaren

    ikuspegitik interes handiko lekua da.Sarbidea. Azpiegiturek ekologia

    korridorea trabatuko lukete.

    Basoa. Basoko zuhaitz asko moztubeharko lirateke, eta ingurumenarikalte handia eragingo litzaioke.

    Orain proposatzen denaZubietan. Errauste planta

    Donostiako udalak proposatutakolekutik hurbil jartzea.

    Zergatik? Abalotz ibaiaren aldebat sarbiderako leku aproposa dela-ko; ekologia korridoreari ez liokekalte egingo.

    Berria, 06/10/03.

    IMANOL UBEDA ________________________

  • 6 Noaua! - 2006ko urriaren 6anKA L E J I R A N

    Udazkenean sartuak, heldu da sagarrak etaintxaurrak biltzeko garaia, pipermin biltzai-le gehienak joan badira ere, bilketa luzatuko daegun batzuetan eta iraileko hego haize kutxukoegun ederrak babarrunak biltzen hasteko aprobe-txatuko dituzte. Aurtengo babarrun uzta oso beran-

    du dator eta orain arte oso gutxi bildu da.Piper bilketa ere iazkoa baino dexente kaxkarragoa izan omen da.

    Aldiz ezin esan dezakegu sagar gutxi izan denik. Gure gozamenera-ko, herriko sagardozaleek bertako sagarrarekin sagardoa egitekoaukera izango dute.

    Bestalde, ugari dira astebukaeretan goiz jaiki eta onddoak jaso-tzen ibiltzen direnak. Irailean ez omen da perretxikurik izan eta gaz-tain mordoa dagoenez, mendian ibili dena gaztainak etxeratzearekinkonformatu behar izan du. Hala ere eguraldi aldaketarekin bateralaster perretxiku kolpea etorri zain daude hainbat eta hainbat.

    Bukatzeko lehen ere tarte honetan aipatu bada, gogorarazi nahinieke Erroizpe elkarteko bazkideei, urriaren 8an urteko BatzarOrokorra izango dugula. Duela lau urteko batzarrean, urterokobilera otsailaren azken igandeetan egite erabaki bazen ere aurtenezin izan da egin egoitzaren arazoa zela medio. Azken hilabeteetanbazkide batek baino gehiagok galdetu dit batzarra noiz egingo zeneta zertan ziren egoitzaren kontuak. Guzti honen berri izateko auke-ra dugu datorren igandean.

    Uzta biltzeko garaiTXOKOALDE IÑAKI LABAKA

    Irailak 25, goizeko 5:00ak aldera, ateairekitzen hasi eta lapurrak ibili direlakonturatzen da Antonia. Peña Pagolakoelkarteko garbitzailea da eta oporretatikbueltan lehendabiziko eguna zuen, sartueta beste atea indarrez irekita zegoela ohar-tu zenean. Elkartea bera beti bezala zegoen, nahiz etadiruzaina egoten den atea ere indarrez irekia eta giltzape-an zeuden apalak eta armairuak palanka batez irekitaegon.

    Garbi dago zuzenean dirua zegoen tokira jo dutela etaeraman, dexente eraman dutela. Gau berdinean Oriokobeste elkarte batean antzeko lapurreta bat gertatu zen, aus-kalo…

    Orain dela 15 hilabete beste lapurreta bat pairatugenuen. Komuneko lehio txikia txikitu eta bertatik sartuziren. Auzotar batek zerbait somatu eta eskuan zutenare-kin aldegin behar izan zuten. Oraingoan berriz, ate handi-tik sartu eta irten dira, aurrekoan baino lau bider dirugehiagorekin. Ertzantza aztertzen ari da baina argi bideasko ez ditu esku artean.

    Lehenik ere zerbait pentsatzen ari ginen eta zerbait egin-go dugu, hirugarren aldirako gauzak zailago jarri beharkodizkiegu lapurrei.

    Igande gaueko lapurretaKALEZAR JOSEBA PELLEJERO

    Uda inorri agur esan gabe joan zaigu eta udaz-kenak hartu du haren lekua. Udazkenak bai,baita urte guztiko martxak ere! Herrian nabari damugimendu gehiago badela eta haurrak ere hasi zaiz-kigu ikastolan berriz; udazkenak ez dio inorri barka-tzen.

    Hau guztiarekin batera eskolaz kanpoko aktibitate-ak ere hasi dira, hau da euskal dantzen adibidea. Urrian berriro ereherriko dantzari txikiak jotake hasiko dira dantza berriak ikasten.Iazko ikasturteari agur esateko eskurtsio dotore bat ere eginak dira.

    Egun polita pasatugenuen bertara animatuginenok; denera 40 hauringuru eta beraien begira-leak elkartu ginen.Azpeitira joan ginenoraingo honetan, goizeanigerilekura eta arratsalde-an, berriz, Loiolako bela-

    zeetan jolastu ahal izan genuen lasai.Ikasturte bat amaitu eta bestea hasi beraz, urriaren 6an arratsalde-

    ko 16:30ean bilera bat egingo da Agerialden entsaioen orduak zehaz-teko eta oraindik apuntatu ez denak aukera izango du orduan bertanegiteko.

    Euskal dantzakKALEBERR I IRATI PORTU

    Iraila, askorentzat oporren ondorena, berrirolanera itzuli beharra, ikasketak asteko uneaedo nahi duenarentzat han eta hemen ikastarougari daude aukeran; gure auzo edo herrianmugimendua nabari da.

    Iraila, Kontxako estropadak. Zenbat gorabehera edo istilu! Denek Donostiko banderalortu nahi eta hori ezinezkoa izan. Aurtengo urtean eguraldiaparta izan dute alajaina.

    Irailean ezin ahaztu hildako gudariekin ez eta 36ko gerratekosenideekin. Omenaldi goxoa jaso zuten Manuel eta A.Pellok,zorionak benetan.

    Irailean jarraituz, Ernioko jaiak ere hor izaten ditugu, nahiduenak mendi buelta egin edo erromeri giroan egun pasa ede-rra egiteko. Gailurrera iristean gurutze asko ikusten ditugu etahainbat gauza idatzita ere bai. Badago plaka bat bertso hau ida-tzita duena:

    Iraila errepasatuzATXEGALDE JONE EIZMENDI

    Erniyo-mendi Erniyo-mendiEuskal menditan zarrenagogoan al-duk erromatekogure Laurtaunen izena?bizi duk oraindik Oyarzun-en

    lar bikain aren ayenata gaur ikusi dezaken aren ireganako naimenaona larraundar gaurkuak opadizeken oroitzapena

    1827 San Juan Txiki

  • 7Noaua! - 2006ko urriaren 6anKA L E J I R A N

    Urriaren 1ean, igande gauean, Ibai-Ondoelkartean lapurrak sartu ziren. Sarrerakoatea bortxatu eta bulegoko atea apurtu zuten etabertan zegoen eguneko ordainketak eta kutxanzegoen dirua eraman zuten.

    Lapurren jarrera ere salagarria da. Lapurketa egi-teaz aparte bertan pixa egin da joan dira. Ez dute

    gaitasunik izan ere komuna erabiltzeko. Honi esan diezaiokegulapurtuaz aparte buruan pixa egin digutela.

    Lapurrak, oso ondo zekiten elkartearen erabilpena zein zen,zein orduetan ez zen inor egoten eta zein zen egin beharreko lana.Erabili zuten teknika ona da, auzotarrak ez zutelako ezer entzun.Honekin ikusi daiteke lapurketa egin dutenak ez direla zalebatzuk, baizik eta, lapurketak egiten dakiten batzuk.

    Eraman dutena baina okerragoa da elkarteko kideei sortu araz-ten digun egonezina. Elkartea ez da dirua lortzeko enpresa bat,lagun artean eta auzoari zerbitzu bat eskaintzen dion elkarte batbaizik. Salagarria da beste batzuentzat poltsikoa betetzeko aukerabat izatea. Ez da bidezkoa batzuen lanak eta ahaleginak horrela-ko ordaina edukitzea.

    Auzoko festak ospatu berria gara eta eguraldi txarra egin arrengiroa ederra izan da. Jendearen parte hartzea ere aipagarria izanda. Alai eta pozik egon beharrean festak ospatu ditugulako, tristeeta minduta gaude lapurketa delako eta.

    Lapurreta auzoko elkarteanSANTUENEA AGUSTIN ESNAOLA

    Oraindik eguraldiak ez dakienean osoongi zein aurpegi ipini eta ikastolakireki berriak direnean, trantsizio arraro horre-tan iristen zaizkigu San Praixkuak, eta urterobezala konturatu aurretik lehenengo asteburuaigaro zaigu. Larunbat gauean lagun talde pilabatek, dantza taldeak, eta kintako afari batek edo bestek topoegin zuten sagardotegian eta giro aparta izan zen guztien arte-an. Plazan ere jende ugari elkartu zen eta batzuek goizalderaarte festan aritzeko aukera izan zuten. Beti bezala, mota des-

    berdinetako musikaz gozatuahal izan genuen, gunebakoitzean gutxi gora behe-ra.

    Hala ere, datorren astebu-rua geratzen zaigu oraindik,ea pasa den hau errepikatze-az gain hobetzen dugun.

    Oraindik beste horrenbes-te geratzen dela eta pozik,baina hau ere nahi bainaazkarrago pasako denarenpenetan agurtzen naiz. Ongipasa guztiok!

    San PraixkuakAGINAGA LARRAITZ IZAGIRRE

    Denbora zein azkar doan pentsatzen geldi-tzeak ere beldurtu egiten nau.Dagoeneko, eta ni behintzat, konturatu gabe,urrian sartu gara.

    Urruti gelditzen zaizkit, abuztua hasieran izanziren gure auzoko jaiak. Bi hilabete bakarrik pasadiren arren, oroitzapenak nahiko nahasiak ditut.

    Festak ongi joan dira baina auzotako jaiak ez dira lehen bezalako-ak. Orain urte batzuk denok desiatzen egoten ginen ingurutakoherri eta auzotako jaiak hasteko. Orain berriz, nahi izanez gero,astebururo dugu juerga egiteko aukera. Tabernaz taberna ibiltzeagustatzen zaigu eta badirudi plazako giroa ez dela hain erakarga-rri egiten. Baina beno, jai giro hortaz disfrutatzen dugunontzat,San Praixkuez gozatzeko aukera hortxe daukagu!

    Hasieran hasi naizen beza-la, urrian sartu gara dagoe-neko. Egunak mozten etagauak luzatzen hasi dira etainguruko kolore berdea eretonalidadez aldatzen hasikoda. Beraz, disfruta dezagunudazkenaz!

    UdazkenaURDA IAGA ALAZNE BEGIRISTAIN

    Hala da, zoro haizea ere esaten diote.Zubietan buelta bat eman besterik ezduzue hori horrela dela ikusteko. Harakohura gaztaina poltsa eskuan, triste onddorikez duelako ikusi. Hurrena hor joango zaiguNafarroako ez dakit zein bazter isilpekoraditxosozko onddoen bila.

    Bizilaguna. Hilabetea bada, eskopeta zorrozten dihardue-la. Hegoak ekarriko omen ditu usoak. Plazakoaren ustez,oilagorrak... Hori bai, Zubietan zebiltzan basurdeak jaihartu zuten orain dela hamabost egun batida egunean.

    Beste batzuk Ernioko erromerirantz abiatu, Andazarraterairitsi eta haizeak bultzatuta ez ziren gora igo, Txokoalderajoan ziren bueltan. Txokoalden gaztaina bilketa egin eta ber-tako elkartean bazkaldu zuten. Ondoren, hamabi kilo sardi-na ere bota omen zituzten Oria ibaira. Guztia normal-nor-mala, ikusten duzuenez.

    Dena dela haize honekin konformatu beharko etorkizune-an eta hala bedi. Iparra jotzen hasten denean, errauskailua-ren keak, direnak eta ez direnak, arnastu beharko baititugu.Eta hori ez du eroaldiak ekarriko. Hori garapenaren eta zen-tzudunen eskutik etorriko da.

    Hego haizea bazterrotanZUB IETA PELLO ARANBURU

  • 8 Noaua! - 2006ko urriaren 6anHE R R I KO TA L D E A KOdei Astibia, batukada ikastaroko irakaslea

    “Perkusioak herritarrengana iristeko aukera ematen du”

    Musika gertutik bizi du OdeiAstibia oiartzuarrak.Batukada erritmoak aregehiago. Jaioterriko Zozongo etaUsurbilgo BTK taldeen esperientziaezin hobeen ondoren, batukada ikasta-roko irakasle lanetan arituko da larun-batero Zumarten. Urriaren 6an ikasta-roan izen emateko azken eguna duzue.

    NOAUA! Usurbildarrak batukadantrebatzeari laster ekingo diozu, ezta?

    Odei Astibia. Urte honetan, lasaiagoarituko gara. Lehenago hasiko gara,aurrekoan otsaila aldera hasi baikinen.Instrumentu aldetik, sakonagoak izangodira ikasketak. Talderen bat sortu edoikasturte bukaerako emanaldia egitea,hurrengo hilabeteetan zehar ikusiko da.Bestela, iazkoarekin alderatuta, antzekoaizango da ikastaroa.

    N. Izen emateak nolako harrera izateaespero duzu?

    O. A. Ondo doa. Batukadaren eta per-kusioaren inguruan eskaera handia dago.Jendea gogoarekin ikusten dut eta ni erehala nago.

    N. Zer asmo dituzu ikasturte berriaribegira?

    O. A. Garrantzitsuena ondo pasatzeada; eta gero, ikastea. Aurrekoan, giroonean talde bat sortu zen. Orain toperadabiltza. Horrelako beste zerbait egiteanahiko nuke, baina berrikuntzak txerta-tuta. Geldirik egiteko ikuskizun bat pres-tatzea agian. Edozein kasutan, ikasturte-an zehar taldearen eboluzioa ikustenjoango naiz. Alde horretatik, taldea ore-katua izatea nahi nuke; erritmo lasaianirakatsi eta denak batera ondo ikastenjoatea. Laguntza behar duenari laguntzaespezifikoa eskainiko zaio. Bestalde, ikas-leei musika instrumentuak jotzeko gogoasartu eta talde giroa zer den biziarazteanahi nuke. Nik bizitakoa besteak bizia-raztea nahi nuke. Hori da nire helmuga.

    N. Instrumentu kopurua mugatuada. Banaketa nola egingo duzue?

    O.A. Ikasle guztiak musika instrumen-tu guztiak proba ditzaten ahalegindukonaiz. Gero, nik ikusiko dut, bakoitza zermusika instrumenturekin moldatzen denhobekien. Oraingoan, lasaitasun handia-goarekin hartuko dugunez, norbaitekinstrumentu zehatz batean trebatu nahi-ko balu, ariketak emango nizkioke.Saiatzen bada, maila hartuko du.

    N. Instrumentu gogokoenik ba alduzu?

    O. A. Tinbalak edota djembea.Carlinhos Brown beti horiekin ikusi izandugu. Instrumentu horrekin doinu poli-tagoak egiten dira. Baina bakoitzak berexarma, berezitasunak eta ikasteko tekni-kak ditu.

    N. Ikasturte bukaerari begira, taldeberria sortu liteke?

    O. A. Ikasleen esku utziko dut. Inorktalde bateko kide izateko konpromisoahartu nahi badu haiek ikusiko dute.Norberak ezagutu ditzala dauden bide-ak eta horien artean nahi duena aukeradezala. Batzuk musika instrumentuabere kasa jo nahiko dute; besteek lagu-nekin. Talde batean sartu nahiko due-nik ere izango da.

    N. BTK taldeak emanaldi dezenteeskaini ditu. Zer moduz joan da udapartea?

    O. A. Merkatuan topera sartu dira.Lana eginez gero, fruitu batzuk daudelaikusten da. Lana egiten jarraituta, ema-naldirik ez da falta izango. Azkar, denbo-ra tarte laburrean ikasi arren, fruitu han-diak eman ditu.

    N. Moda kontua da edo aurrerantze-an batukada erritmoak ohiko bihurtudaitezke?

    O. A. Indartsu dabil duela bi urtetiketa orain, bere lekua hartzen ari da.Auzoetatik, ezkontzetarako, agur feste-tarako… deitzen digute. Harrigarria daduen harrera. Batzuek moda kontuadela diote. Baina nik hala denik ez dutuste. Nire ustez, urte batzuetan gutxie-nez eutsiko zaio. Jendeak ondo pasanahi du, gauza askotaz ahaztu, lotsaalboratu… Batukadarekin hori guztialortzen da. Esna ez izan arren, perkusiodoinua guk primitiboki sartua dugu.Ondorioz, perkusio afrikarrak adin guz-tietako herritarrengana iristeko aukeraematen du.

    Perkusio ikastaroko irakaslea izango da Odei Astibia oiartzuarra.

    ARITZ GORRITI ________________________

  • 9Noaua! - 2006ko urriaren 6anHE R R I KO TA L D E A KEuskaltegiko ikasturte berria, abian

    Euskarak badu ikaslerikUsurbilen. Ikasturte berrihonetan dagoeneko 26. Bainaoraindik epea zabalik dago. Gu bertakobi irakaslerekin mintzatu gara; RosaZubeldia eta Olatz Urdanpilletarekin.

    NOAUA! Matrikulazio epea ez dagoitxita. Zer moduz joan da orain artean?

    Olatz Urdanpilleta. Talde batzuk zin-tzilik gelditu zaizkigu eta oraindik beste-ren bat osatu daiteke. Horregatik, izenemateko epeak zabalik jarraitzen du.Dagoeneko 26 herritarrek eman duteizena. Usurbilerako oso kopuru altua ezizan arren, matrikulazioa ondo doa.Hemendik aurrera kopuru hori handi-tzea eta falta diren taldeak osatzea esperodugu. Klaseak hasi dira.

    N. Ikasleak diru laguntzetaz balia dai-tezke?

    O. U. Diru laguntzak Udalak kudea-tzen ditu. Guk horiek bideratzen ditugu.Gutxienez urtebetez Usurbilen errolda-tuak dauden herritarrek, merkataritzakotaldeek, hamabi urtetik beherako hau-rren gurasoek eta langabetuek jaso ditza-kete. Ikasturte amaieran ematen da etaklaseen asistentzian oinarritua dago.Bestalde, HABEk ere zenbait azterketagainditzeagatik, beste diru laguntzabatzuk ematen ditu.

    N. Ikasturte berrirako zein da duzueneskaintza?

    Rosa Zubeldia. Euskalduntze taldeak,EGA eta alfabetatzea. Lanean txandakaaritzeagatik klasera etorri ezin duteneiastean bitan zerbitzu bat eman nahigenieke. Aste oso hori ez galdu eta ikas-keta prozesuak jarraipen bat izan dezan.

    O. U. Udaletxean eskaera hori aurkez-tua dugu baina oraindik ez da tratatu.Astean lau orduz gramatika eta mintza-mena lantzeko zerbitzuak eskaini nahigenituzke. Helburua, ahalik eta denboragutxienean ahal den gehiena ikastea da.Bestalde, osagarri bezala, iaz, Udalaklagunduta herriarentzat euskaltegian tai-lerrak antolatu ziren; aromaterapia ikas-taroa, ikasleentzat eta herritarrentzat.Aurten horrekin jarraitzeko asmoa dugu.

    N. Ikasleen profilik ba al da?O. U. Urte batetik bestera ikasleen

    erdiek baino gehiagok euskaltegianjarraitzen dute. Bestetik, ez da oso jendegaztea, EGA prestatzeko izan ezik. Kasuhorretan, gazte jendea izaten da. Oro har,30 urtetik gorako ikasleak dira, emaku-mezkoak gizonezkoak baino gehiago.Euskara maila baxua edota erdiko mailadutenak.

    N. Euskaltegira etortzea euskara ikas-tea baina zerbait gehiago da?

    R. Z. Ikasleekin edozein lagunekinbaino denbora gehiago igarotzen dugu.Harreman nahiko estua sortzen da ira-kasle eta ikasle taldearen artean. Taldeaerrepikatzen baduzu, are gehiago.Konfiantza handia sortzen da.

    O. U. Hizkuntzak berarekin dakarrenada. Hizkuntzaren aitzakiapean, bestegauza asko lantzen dira. Hori askotanhaientzat berria, ezustekoa eta oso moti-bagarria izaten da. Kultur maila bateanmurgiltzen saiatzen gara. Sagardo Egunadatorrenean, talo ikastaroa antolatzekobaliatzen dugu. Bestalde, aurten, ikasleek“Kutsidazu Bidea Ixabel” filma ikustekosarrerak beherapenekin jasoko dituzte.Gainera, ariketen bidez, filma bera landunahi da klaseetan.

    N. Komunikatzen ikasteko irakastenduzue?

    O. U. Helburua funtzioak betetzea da.Euskara zertarako ikasi nahi dugun era-baki eta gu horretara iristeko tresna iza-

    tea. Egia da gehienek idazteko ikasi nahidutela. Mintzamena ere beti dago helbu-ruen artean. Teknika ezberdinekin lan-tzen da. Askotan gramatika baztertzerajotzen dugu, baina hori da erabiltzenduguna. Helburua, euskara, erabiltzenduenak egitea da.

    N. Egunerokotasunean, nola betetzendituzue helburu horiek?

    R. Z. Mintzamenetik, entzumenetik etaulermenetik abiatu eta gero, ekoizpenera-ko bidea egiten dute ikasleek. Diagnosi bategiten da eta hortik aurrera taldeak eraba-kitzen du. Ikasleak dira protagonistak.

    O. U. Lehenik ulertu egin behar da,gero hitz egin ahal izateko. Nondik jozehazten duen kurrikulum bat dugunarren, taldeak markatzen du erritmoa.

    N. Izena emateko zalantzan dagoenikasle horri zer esan nahi zeniokete?

    R. Z. Lasai etorri eta proba egin deza-la. Dedikazio handia behar du bainamerezi du.

    O. U. Euskara ikastea beharra izanik,bakoitzak ikusi behar du zer unetan ikasi.Datorrena gogoarekin etorri dadila. Ezdezala pentsa hau leku itxi bat denik.Ondo pasaz ikasten da; talde giro jatorbatean, elkarlanean… Proba dezatela.Probatzen duenak gustuko izango du.Bestalde, euskalduntzea ez da erdaldunenlana bakarrik. Euskaldunok oraindik egi-teko lan handia dugu.

    Jada hasi dira eskolak Etumeta AEk euskaltegian.

    ARITZ GORRITI ________________________

  • 10 Noaua! - 2006ko urriaren 6anEL K A R R I Z K E TA

    Sei hilabete falta dira legealdiabukatzeko. Alderdiak jada hasidira 2007ko maiatzean ospatu-ko diren udal hauteskundeak presta-tzen. Hori dela eta, udal ordezkarien-gana jo dugu. Aste honetan, ArantxaManterola UHL elkarguneko kideaelkarrizketatu dugu. Datozen asteetanbilduko ditugu EA, EAJ-PNV eta gai-nerako alderdien balorazioak.

    NOAUA! Uztailean igorri zenigutengutun batek dioenez, UHLk egindituen hainbat eskaera eta alegaziok ezdute udal gobernuaren inolako eran-tzunik jaso. Nola daude gauzak unehonetan?

    Arantxa Manterola. Joan den ikastur-tean aurkeztutako eskaera, alegazio etamozioen artean hamabost bat erantzu-nik gabe geratu dira. Uztailean, guztiakzerrendatu eta, 1.200 herritarren ordez-kari eta aldi berean herritar garen alde-tik, erantzuna jasotzeko eskubideadugula uste dugu eta horrela adierazigenion, idatziz berriro ere, LuismariOrmaetxeari. Gaur arte, ez da arrastorikere. Gure egoeran oposizioa egitea nahi-ko zaila da baina, informazio eta bitar-teko gutxi ditugun arren, ahalegintzengara.

    N. Legealdiaren azken txanpangaude. 1etik 10era, zein da zure ustezudal gobernuak merezi duen nota.

    A. M. Zaila da nota jartzea. Pentsatunahi dut hainbat gaietan txukun aritu-ko direla baina beste batzutan, herria-rentzat garrantzi handia duen hirigin-tzan, esaterako, sekulakoak eta bi egitenari dira. Batez ere etxegintzan. Hamarbat urterako prestatutako plangintza,bizpahiru urteetan agortu nahi duteladirudi. Horrez gain, aurreikusitako1.000 etxebizitzen kopurua handituegin dute. Herritarren beharrentzatdirela diote baina, egiaz, promotore etaeraikitzaileak dira mesedetuak. Horrelajarraituta, bost edo sei urteetan Usurbil

    zeharo aldatuko da, kontrolatu gabekohazkuntzak ondorio zuzenak izangodituelako gure herri izaeran ez ezik, kalegiroan, euskararen erabileran, herrita-rren harremanetan eta etxebizitzen pre-zioan ere bai, noski.

    N. Eta oposizioan egon direnen lananola baloratuko zenuke?

    A. M. Oposiziorik ez da izan.Hasieran EAJren aldetik zertxobaitbaina gero guztiari men egiten diote,aldez aurretik EArekin ondo negoziatu-ta, noski. Argi ikusi da aurrekontuengaiarekin. Adibidez, legealdiaren hasie-ran beren zinegotzien dedikaziorako jel-tzaleek eskatzen zituzten ordainsariakedo liberatuak, pixkanaka, lortzen joandira EAren egitasmoak babestearentruke. PSOEk eta PPk egiten dute opo-sizioa gai batzutan baina, ez alferrik!biek gobernu akordioa egina baitute.

    N. Sei hilabete falta dira udal hau-teskundeetarako eta oraindik argitugabe dago ezker abertzaleak aurkezte-ko aukerarik izango duen ala ez. Bienbitartean, hasi al zarete hauteskundekanpaina prestatzen?

    A. M. Ez dakigu aurkezteko aukera-rik izango dugun ala ez baina argi dugu-na zera da: Ezker abertzalearen ideiaketa programak presente egon behardute herrigintzan ere. Datozen hautes-kundeetan aurkezteko borondate irmoadugu eta prestatzen hasiak gara.

    Bake prozesua, impasse egoeranN. Bake eta normalizazio prozesua

    impasse egoeran dela dirudi. Zureustez, zeintzuk dira prozesua bidera-tzeko eman behar diren urratsak?

    A. M. Bakarra nahikoa litzateke.Prozesua serio hartzea, alegia. Kezka etaamorrua ematen dit askotan arduraduneta indar politiko gehienen jarrera ardu-ragabeak. Kontu hau oso oso serioa daeta uste dut hitz ugari baina fribolitateizugarriarekin jokatzen dutela. ETAk suetena eman duela eta hemen gauzakkonpondu direla uste al dute? Gatazkabenetan konpondu nahi bada, umeke-riak utzi eta heldu behingoz mamiari:Euskal Herriaren aitortzari eta herrita-rren erabakiari.

    Arantxa Manterola, UHL“Gure egoeran oposizioa egitea nahikoa zaila da”

    Arantxa Manterolak aitortu digunez, “Datozen hauteskundeetan

    aurkezteko borondate irmoa dugu eta prestatzen hasiak gara”.

    IMANOL UBEDA ________________________

  • 11Noaua! - 2006ko urriaren 6anEL K A R R I Z K E TA

    “Entzutegi Nazionalari bitan eskatu diogu Aitzaga irekitzeko”NOAUA! Otsailetik itxita jarraitzen

    duen Aitzaga elkarteko kide erebazara. Itxita jarraitzen duen arren,elkarteak lanean segitzen du, horrenadibide 36ko gerraren inguruanantolatu dituzuen jardunaldiak.Elkartearen egoitza zabaltzeko saia-kerarik egin al duzue AudientziaNazionalean?

    Arantxa Manterola. EntzutegiNazionalari bitan eskatu dioguAitzaga irekitzeko. Handik ere,erantzunik ez. Nire ustez egoerapolitiko orokorrean aurrerapausoakematen diren heinean, konpondukoda auzi hau ere. Dena dela, lokalaizan ala ez, elkarteak lanean jarraitu-ko du.

    San esteban auzotik ateratako erretratua.

    “Erraustegia, ez

    Zubietan eta ez inon”

    NOAUA! Hiri hondakinen ingu-ruko eztabaidak ez du etenik.Azken albisteen arabera, errausteplanta ezartzeko Zubieta da ForuAldundiak hobestu duen tokia.Zein da eztabaida honen ingu-ruan UHLk egiten duen haus-narketa?

    Arantxa Manterola. UHLkaskotan plazaratu du bere iritzia.Plataformak sortu aurretik ere,Diputazioaren asmoei buruzherria informatzen hasiak gineneta udal-taldeei eta, zuzeneanalkatetzan dagoen Ormaetxeariere, beren jarrera argiki azaltzekoeskatu genien. Gogoratzen dutoraindik, 2004ko uztailean izanzen plenoan, talde guztiak erraus-te sistemaren alde agertu zirelarik,EAk agindu zuela ez zuela onartu-ko eremu garbi berri batean koka-tzea, lehendik funtzio horretarakoerabilitako lurrak erabiltzea bul-tzatuko zuela. Aritzeta ingurualehen eta orain Zubieta aipatzendira kokaleku bezala, hau da,“gune garbiak”, baina oraindik ezdiegu hitz bakar bat ere entzun.Dena dela, gure iritzia jakina da:ez dugu erraustegirik nahi, ezZubietan eta ez inon. Gainera,ondorio hain nabarmenak izangodituen erabakia hartu baino lehen,herritarrei hitza eman beharkolitzaiekeela uste dugu.

    San Esteban-Santuenea errepidea-ren ondoko betelana dela eta,UHLk Eusko JaurlaritzakoIngurumen Sailara jo zuen duela hila-bete batzuk. Errekerimendu horrenzergatia zertan datza?

    A. M. Aspaldi salatu genuen, baitaudal arduradunei helarazitako eskaeraeta egindako bileran ere, SanEstebango igoeran Ingemar egiten ariden betelana. Hondakindegia ixtekoagindua zuen enpresa horrek eta, aldiz,betelan berri bat egiten ari da legezkobaimenik gabe. Udalak, herritarren

    berdintasunaren printzipioari muzineginez, utzi egin die betelana egiten.Udaberrian, Jaurlaritzako IngurumenSailak udalari jakinarazi zion betelanakez zuela bere oniritzirik, enpresak betebehar diren baldintzak ez dituelakobete, tartean, inguru horretan bizi denxaguzahar espezie babestua ez kaltetze-ko neurriak hartzearena. Udalak horijakin arren, ez du ezer egin eta betelanaegiten ari dira. Ingurumen sailera idatzidugu horren guztiaren berri emanez etabehar diren neurriak har ditzala eska-tuz.

    “Ingemar enpresa betelan berri bat

    egiten ari da legezko baimenik gabe”

  • 12 Noaua! - 2006ko urriaren 6anPO R R U S A L D A

    Eskubide zibil eta politikoenaldeko elkartasun jaia izangoda igandean, urriak 8,Altsasun. Bat egin egunak herri nafarhorretako San Pedro zelaietara lagunugari erakarriko ditu. 18/98 auzikoepaiketa saioek eragindako gastu eko-nomikoei aurre egitea eta aldarrikapenjaia izatea nahi dute antolatzaileek.Bertan izango da, besteak beste,Usurbilgo 18/98+ lan taldea.

    Euro bateko sarreraren truke, haur,gazte eta helduei zuzendutako ekital-diez gozatu ahal izango da; trikitila-riak, haurrentzako gunea edota musikaemanaldiak programatu dira.Aipatzekoa da, ekitaldi sorta horren

    artean, bertan abian jarriko denenkante edo subasta. Goizeko11:00etatik arratsaldeko lehen ordue-tara luzatuko da aldarrikapena etaelkartasuna uztartuko dituen jaialdia.

    18/98+ lan taldeak deituta,“Bat egin eguna” Altsasun

    Pirritx eta Porrotx pailazoakarituko dira Altsasun.

    Ipuin bat irakurtzeak bere xarmadu baina are gehiago papereanidatzitakoa norbaitek kontatzea.1986tik istorio ugariren narratzailelanetan aritu da Pello Añorga. Batetikbestera ibili ondoren, oraingoan,Usurbilgo Sutegi udal liburutegiangeldialditxoa egingo du. 5-6 urtedituzten haurrei zuzendutako ipuinkontaketa saioa eskainiko du, euskarazeta doan, urriaren 6an arratsaldeko18:00etik aurrera.

    Pello Añorga ipuin kontalaria Sutegin

    pello añorgaren kontakizunak aho bete hortz

    utziko ditu haurrak.

    Dantza taldeak

    deitutako bilera

    Dantza taldekoen bilera urria-ren 6an egingo da Ageri-alden, 16:30ean. Talde ezberdinenentsegu-orduak zehaztuko dira. LH1. mailatik aurrerako ikasleek ikasto-lan edo bilera unean bertan izenaemateko aukera dute.

    Erroizpe elkartearenbatzarra

    Txokoaldeko Erroizpe elkarte-tik igande honetan, urriak 8,izango den Batzar Orokorrerakodeia luzatu nahi die elkarteko bazki-de direnei. Hitzordu bikoitza ipinidute; lehen deialdia, 11:30ean etabigarrena, eguerdiko 12:00etan.

    Adinekoentzat

    hitzaldia Sutegin

    Pertsona nagusien afektibitateaeta sexualitatea jorratuko dituAinhoa Garcia psikologoak Sutegineskainiko duen hitzaldian. Hainbatpensakera desegoki gainditzen aha-legintzea eta giza sexualitatearenikuspegi zabala ematea da ekitaldia-ren helburua, helduengan eraginaduten hainbat faktore aztertuta.

    Usurbilgo Udalak antolatutakosaio elebiduna urriaren 9an arra-tsaldeko 18:00etan hasiko da.Sarrera doan.

  • San Praixku jaiak, azken txanpan

    13Noaua! - 2006ko urriaren 6anPO R R U S A L D A

    Urriak 6 ostirala Umeen Eguna

    10:00 Umeen jolasak, gogotsu etorri!14:00ak aldera: amatxoek prestatuta-ko bazkari goxo-goxoa.17:30 Pirritx eta Porrotx pailazoak.Ondoren, txokolatada eta buruhandibizkor bizkorrak eta gaizto gaiztoak.Korri egiteko prestatu!23:30 Izotz taldearekin dantzaldiparegabea. Jo ta su zapatillak gastauarte!

    Urriak 7 larunbataPreso, Errefuxiatuen Eguna

    16:00 XXVI. Mus Txapelketa herri-koia.21:00 Herri afaria, txartelak betikolekuetan salgai.Gauerdian, herriko presoei omenal-dia.Ondoren, Trikitakerekin erromeribikaina.Jarraian, Abiba Diskojaia eta eurengogo-ez lagunduta itzeleko gaupasa!

    Urriak 8 igandea

    9:00 Probintzi mailako plater tirake-ta lehiaketa.17:00 Herri kirolak herriko gazte etaez hain gazteen artean. Botillerolanetan talde bakoitzak bertsolari batizango du. Bertsolariak ondorengoakizango dira: Peñagarikano,Mendiluze, Irazu eta Amaia Agirre.

    Jai Batzordeak luzatu digun egitarautik jasoa.

    Azken asteburuko ekitaldiak

    Haurren eguna eta presoei omenaldia, asteburuko egitarauan

    San Praixkuetako lehen suziriajaurti zenetik astebete igaroda. Jaietako lehen asteburuanizan zen trikitixa doinu, parrandazaleeta aizkora hotsik Aginagan.

    Ostiral iluntzeko suziriek SanPraixku jaiak gainean zirela iragarrizuten. Jai Batzordekoak ZaharEtxearen eraikinean edota Ariztitxopilotalekuan jarritako txoznei azkenukituak ematen aritu ziren.Afalostean, Laiotz taldekoek lehenparranda gaua alaitu zieten bertaratuzirenei.

    Erlojuari begiratu eta goiz erretiratubeharko zuenik izango zen. Gaupasaegiteko asmoa zutenek ez; bai, ordea,goizaldean oilasko biltzaileetan aterabehar zutenek. Trikitixa doinuek esna-razi zuten Aginaga eta baita aginagatarbat baino gehiago ere. Errepidea eremoztu zuten uneren batean, trikitixadoinuek agindutako erritmora gerribuelta mugitzeko.

    Larunbat gauean ere jende dezentesoma zitekeen. San Praixkuetakotriangelua, Zahar Etxeko eraikinak,Eliza Zaharrak eta pilotalekuak osa-tzen dutenaren bueltan ibili ziren

    parrandazaleak. Hiru guneetan ereeskaintza ezberdina baitzegoen; ZaharEtxeko tabernan eta Jai Batzordekoenlokalean haiek prestatutako musikanahasketa; pilotalekuan Irats taldearenberbena; eta Eliza Zaharrean DjLarraren emanaldia.

    Igandean, eguraldi bikaina lagun,Aimar Irigoien harri jasotzailearen eta

    Peñagarikano, Etxebeste, Txapartegieta Olasagasti aizkolarien ikuskizunparegabeak herritar ugari erakarrizituen.

    Urriaren 1ean ez ziren amaitu. SanPraixkuak igandera arte luzatuko dira.

    berandu hasi baziren ere, giro ederra izan zen igandean ospatuziren herri kiroletan.

    ARITZ GORRITI ________________________

  • 14 Noaua! - 2006ko urriaren 6anDE N B O R A PA S A KGaztedia

    *IZENA

    ZabaldegiGerrarako

    tresna

    Biboteadu

    Noratatzizkia

    Kolonoenmendekoak

    Errep.,gorotza

    Nafarroakoherria

    Emakumeizena

    Zaude

    Madariak*

    DEITURA

    HuskeriakDiru-trukeskuratu

    Interjek-zioa

    Andaluzia-ko hiria

    Ipar EH-n,osaba

    Hazitarakotxerri arra

    Aurkitua

    Bururatu

    ... egina,total egina

    Sufrea

    Ingelesez,maitea

    52

    AldrebesakBa...,

    baneuka

    Zilarra

    Ukatzeko

    Bokala

    Jardun

    Bokala

    Potasioa

    Ipar EH-n,lotsagabeNahasturatrinkoak

    Her, hizk.,AntonioKontso-nantea

    Gaixo

    Bokala

    Ez ahal

    Hitz-gezidunak

    * Euskadi Irratiko esataria eta BTK taldeko kidea. Soluzioa: 17. orrialdean.

    Bazkide egin zaitez!36 euro urte osorako

    Izena:1.Abizena:2.Abizena:Helbidea:Herria:Telefonoa:E-posta: Kontu korrontea:

    Orrialdea bete eta NOAUA!ra ekarri edo telefonoz deitu: 943 360 321.

    ASKO DUGU ESATEKO NOAUA! astekaria, tren eta autobusen

    ordutegia, noaua.com, kultur ekitaldien sus-tapena, euskararen normalizazioa, urtekoegutegia, beka deialdiak, NOAUA! Txiki,Fototeka, Plis, Plas, Txalo ta Jolas,“Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak”...Gure bazkideak harro egoteko moduan dira.Baina gehiago eta hobeto lan egin daiteke.

    Orain, bazkide egiten bazara, Usurbilgobaserrien liburua jasoko duzu opari gisa.

  • Entrenamenduekin Oiardokiroldegia ireki bezain lasterhasi baziren ere, UsurbilKirol Elkarteko lau eskubaloi taldeaktxapelketan murgilduta izango diraasteburu honetan. Pasa den igandeanGipuzkoako Txapelketako lehen par-tida jokatu zuten kadete mailako nes-kek. Beste hiru taldeek, berriz, larun-batean eta igandean jokatuko dituztetxapelketako lehenengo norgehiago-kak Oiardo kiroldegian.

    Kadete mailako neskak izan dira2006-2007 eskubaloi denboraldiarihasiera eman diotenak. Joan den igan-dean jokatu zuten Gipuzkoako txapel-ketako lehenengo partida Oiardokiroldegian eta 17-25 galdu zuten ACCocina Aiala A talde zarauztarrarenaurka. Zarauztarrek talde indartsuadute, iaz kadete mailan Gipuzkoakoeta Euskadiko txapeldun izan ziren,eta herriko neskek ezin izan zutengaraipena lortu. Hala ere, denboraldipolita egin dezakete herriko neskek.

    Nerea Agudo eta Patxi Bengoetxeaentrenatzaileek iazko taldearen bizka-rrezurra mantendu dute eta infantilmailatik, berriz, iaz EskolartekoGipuzkoako txapelketa irabazi etaEuskadikoan bigarren postua eskuratuzuen taldeko jokalari asko igo dira.Asteburu honetan lehen puntuakeskuratzeko aukera izango duteZarautzen AC Cocina Aiala C taldea-

    ren aurka.Senior mailako taldeak, berriz, aste-

    buru honetan jokatuko du Oiardokiroldegian 1. territorial mailakoGipuzkoako txapelketako lehenengoneurketa. Leizaran Ernio InmobiliariaAndoaingo taldea izango dute aurrezaurre eta iaz lortutako 5. postua hobe-tzea izango da helburuetako bat. 10talde izango dira lehian aurtengo den-boraldian eta pasa den urteko sailka-penari begiratuz gero, Urola etaOrmaiztegi izan daitezke aurkaririkgogorrenak.

    Iazko jokalari gehienek taldeanjarraitzen dute, baina prestatzaile arlo-an izan da aldaketa txiki bat. Bi entre-natzaile dituzte aurten, azken urteetantaldean egon den Antonio Castro etaJose Lorenzo “Manzano”. Azken hausenior mailako taldeko eta jubenilmailako taldeko entrenatzailea izangoda aldi berean. Izan ere, talde nagusi-ko eta jubenil mailako jokalariek elka-rrekin egin dute denboraldi-aurrea etabadirudi aurrerantzean ere elkarrekinentrenatuko dutela.

    Jubenilen taldeko jokalari gehienakazken urtekoak izango dira aurten etaiaz Gipuzkoako txapelketan 2. postuaeskuratu ondoren aurten ere lehenpostuetan izateko arazorik ez luketeizan behar. Nagusiekin entrenatuazdatorren denboraldian, edo agian aur-tengo partida batzuetan, senior mai-lan jokatzeko prest egon daiteke azken

    urteetan emaitza bikainak lortudituen jokalari taldea. Hauek ereOiardo kiroldegian jokatuko dutelehenengo neurketa asteburu honetanAloña Mendi taldearen aurka.

    Azkenik, kadete mutilena izango daasteburuan Oiardo kiroldegian den-boraldiari ekingo dion hirugarren tal-dea. Jon Gallego eta Pako Agudokzuzendutako taldeak DonibaneEskubaloiaren aurka jokatuko du.

    Hiru eskubaloi partida Oiardo kiroldegian

    Usurbil Kirol Elkarteak lautalde izango ditu aurten.

    JOSU ARANBERRI ________________________

    15Noaua! - 2006ko urriaren 6anI Z E R D I PAT S E TA N

    1. Errejional mailako taldea garaile

    Usurbil Futbol Taldeko 1.Errejional mailako taldeak2006-2007 denboraldiko lehengaraipena lortu zuen pasa den aste-buruan. Lehenengo bi neurketakgaldu ondoren punturik lortu gabezeuden herriko jokalariak, bainalarunbatean Deban Amaikak Bat tal-

    dearen aurka jokatutako partidan ezzuten hutsik egin. Galtzen hasi bazi-ren ere, azkenean 1 eta 2 irabazizuten Xabi Orbegozo eta UnaiLatailladek egindako golei esker.Larunbatean Bergarako Ilintxa talde-aren aurka jokatuko dute Zubietakobelar artifizialeko zelaian.

  • 16 Noaua! - 2006ko urriaren 6anINFORMAZIO PRAKTIKOA

    ASTEGUNETANZubieta-Donostia

    7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T)

    Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

    7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45

    LARUNBATETANZubieta-Donostia8:15(T) / 12:45 /

    15:15(T) / 21:35(T)

    Donostia-Zubieta

    (Gipuzkoa plazatik)12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T)

    JAI EGUNETANZubieta-Donostia

    11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/21:35 (T)

    Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

    11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/21:00 (T)

    Zubieta-Donostia TST autobusak

    * Eskola egunetan. T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

    Eguneko goardiako farmaziakUrriak 5, ostegunaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

    Urriak 6, ostiralaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

    Urriak 7, larunbataIturralde, Bordaberri 1 UsurbilOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

    Urriak 8, igandeaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

    Urriak 9, astelehenaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

    Urriak 10, astearteaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

    Urriak 11, asteazkenaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

    Urriak 12, ostegunaGil, Nagusia 24 Lasarte

    Urriak 13, ostiralaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

    Urriak 14, larunbataOa Kontzeju Zaharra 11 UsurbilDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

    Urriak 15, igandeaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

    GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZAizpuru Farmazia, Latsunbeberri 11,Hernani. 943 336 077 (Urte osoan).

    Zubiaurrenea, 5Telf: 943 37 10 42

    2006ko egutegi osoa: www.noaua.com

    “Gazteak eta administrazioa” unitate didaktikoa

    aurkeztu dute Buruntzaldeko udalek

    Gazteak eta administrazioaelkarrengana hurbildu, admi-nistrazioari zuzendutako idatzizkoeskabideak egiten ikasi edota egoeraerrealen bidez ahozkotasuna landuasmoz, 12-18 urte arteko gazteeizuzendutako “Gazteak eta adminis-trazioa” unitate didaktikoa aurkeztudute Buruntzaldeko udaletako euska-ra batzordeek Andoainen. Irakasle etaikasleei banatzekoak diren liburuxkeketa CD batek osatzen dute Usurbilenere banatua izango den materiala.Administrazioaren alorrean, euskarabultzatzeko beste pauso bat da.

  • 17Noaua! - 2006ko urriaren 6anINGO AL DEU?Agenda

    Soluzioa

    Urriak 6, ostirala- Usurbilgo Dantza Taldearen bileraAgerialden, 16:30ean.- Pello Añorga ipuin kontalaria18:00etan udal liburutegian.

    Urriak 8, igandea- “Bat egin eguna” Altsasun. 11:00etatikaurrera.

    Urriak 9, astelehena- “Pertsona nagusien afektibitatea etasexualitatea”, hitzaldia Sutegin. 18:00etan.

    Musikaren txokoa

    Nafarroa Oinez Nafarroakoikastolek urtero egiten dutenbestarik handiena da, euskararen etaeuskal kulturaren aldekoa. Harenospakizuna eta antolaketa Nafarroakoikastolen artean txandakatzen da,ikastola bakoitzak duen premiareneta, hortaz, garatu beharreko proiek-tuaren arabera. 2006 urtean BerakoLabiaga Ikastolari egokitu zaioNafarroa Oinez prestatzea.

    Beran ospatuko da aurtengoNafarroa Oinez jaia

    Hiri, KepaJunkerarendisko berriak biri-bildu egiten du,nolabait ere, beraipar-orratz bihurtu duen sormenez-ko ibilbide oparoa. Bidaia-koader-no baten moduan, istorio kilikaga-rriak biltzen ditu Hiri diskoak. Lanhonetan zehar, argi-arrasto batekerakusten dizkigu, ibilian-ibilian,irudimenezko hiri baten zirriki-tuak, egilearen mundu pertsonala-renak; lan honetako kantu trinkobezain distiratsuek, musikaren xar-maren xarmaz, hiri berezi bateragaramatzate: zaratatsu eta kolore-tsua, abegikor eta zoragarria, hala-koxea baita bertako bizitza ere;bihurria, aldakorra, oroitzapenezko

    eta askatasun-gosezko abestiz hor-nitua.

    Elkar diskoetxean argitaratu zirenKepa Junkeraren lehenengo lanak,eta hara itzuli da, hamar urterenburuan, disko berri hau ateratzeko,Lagun Aro aseguru-etxe ezagunarenbabesarekin. Kepa Junkeraren diskoberri hau irailaren 4an aurkeztuaizan zen. Gau horretan bertan,Getxon, Nazioarteko FolkJaialdian, diskoaren aurkezpen-kontzertua eskaini zuen. Lanhonek, bestalde, banaketa paraleloaizango du, hasiera-hasieratik, hain-bat herrialdetan. Aldi berean,Euskal Herria, Espainia, Frantzia,Erresuma Batua, Benelux, Suitza,Italia eta Japonian banatua izangobaita.

    Hiri, Kepa Junkeraren itzulera

    Urriaren 15ean ospatuko daNafarroa Oinez Beran.

    Kintoen afariaErrasti sagardotegian

    Urtero ospatzen dute kinto afaria1956an jaiotakoek. Aurten,urriaren 21ean larunbata bilduko diraErrasti sagardotegian. Izena urriaren17a baino lehen eman behar da telefo-no hauetara deituz: 943 365 318(Angel) / 943 366 879 (Jose Miguel).

    JJ G JJ B JJ K JJ I JJG A R I K O I T ZJJ Z A B A L T Z A

    JJ U JJ O T T O JJ O Z A RU D A B E JJ T O N I JJ AJJ A P U R K E R I A K JJE R O S I JJ D E A R JJ EJJ E T JJ A L U A K JJ A GJ A E N JJ I N K JJ E R IJJ K A U S I A JJ E Z I N

    Soluzioa: Garikoitz Udabe

  • 18 Noaua! - 2006ko urriaren 6anGAZI, GOZO, GEZA

    Oharrak, Txerrimunik ordainetan

    doaneko atalak diraDatorren alea: urriak 13.

    Zorion-agurrak urriaren 9a baino lehen ekarri edo bidali.

    [email protected]

    NOAUA! Kultur ElkarteaBordaberri 3 Eguzkitzaldea

    20170 Usurbil

    Telefono interesgarriak

    • Udala...............................943 37 19 51• Udaltzaingoa....................943 36 11 12• Obrak eta Zerbitzuak ......943 37 01 48• Eusko Tren.......................943 47 09 76• Anbulategia..................... 943 36 20 13• Udarregi Ikastola............. 943 36 12 16• Udarregi (Agerialde).........943 36 38 95• Haur Eskola (Kalezar)......943 37 40 61• Oiardo kiroldegia.............943 37 24 98• Zumarte ..........................943 37 15 94• Etumeta euskaltegia .........943 37 20 01• Taxi geltokia.....................943 36 21 78• D.Y.A. ..........................943 46 46 22• Gure Pakea.......................943 37 32 28• Gure Elkartea....................943 37 17 51• Arrate Egoitza...................943 36 63 40• Bake epaitegia...................943 37 23 36• Oa farmazia......................943 37 60 76• Iturralde farmazia.............943 36 33 95• Zubietako Batzarra...........943 37 20 77• Argindarra (Iberduero).....943 47 09 76• NOAUA! aldizkaria..........943 36 03 21• Ertzantza..........................112• Suhiltzaileak.....................112• Larrialdiak........................112• Anbulantziak....................112

    Txerrimunik ordainetan

    Zorionetako festan txokolatea jatekozain gaude. Yuditek 5 urte egin ditu26an eta Aimarrek 4 urriaren 6an.Zorionak eta muxu handi bat lagunguztien partez: Onintza, Xiker, Eider,Intza, Markel, Aritz, Lorena, Endikaeta Intza.

    ETXEBIZITZA

    -Usurbilen logela bat alokatzen da.679185102.

    - Usurbilen hiru logelako etxe bat alokatutzenda. Abala eskatuko da. 649261704.

    - Usurbilen pisua bat alokairuan hartukonuke. Tl: 630 032 779.

    - Usurbilen amueblatua dagoen pisu bat alo-katzen dut. Interesatuak deitu 943362088telefonora.

    SALEROSKETAK / GARAJEAK

    - Galtzaragañan 18,95 metro karratuko garajeitxia salgai. Interesatuak deitu:943361219.

    - Garaje itxita salgai, 18 m2. Merkea.Puntapax bidean. 610 29 18 64 (Carlos).

    - 49 zm-tako Honada moto bat daukat salgai.Kondizio onetan eta modu onean.Interesatuak deitu 943364554 telefonora

    - Lokal bat daukagu alokairuan 70m2koa.Interesatuak deitu 943 372 034.

    - Aparkalekuak salgai Bizkarra 1-8 etxe talde-an, Kale Nagusia 3. 607 905 859 (Imanol).

    LANPOSTUAK

    Lan-eskaerak

    -Bi emakume eskaintzen dira goizez bi orduzlan egiteko. Deitu 659879040 / 943 365737 telefonora.

    - Etxeko lanak egiteko neska bat eskaintzenda, orduka zein egun osoz. 610 669 335.

    - Asteburuan lan egiteko prest nago. Larunbatarratsaldeetan, igandeetan eta astelehengoizetan. 686 120 402.

    - Esperientzia duen neska umeak zaintzekoprest. Edozein ordutan lan egiteko. 660041 361.

    - Udan umeak zaintzeko prest nago. 687 651605.

    - 17 urteko mutil bat naiz eta ekainetik iraile-ra bitartean Usurbil eta inguruetan gustoralan egingo nuke. Eskaintzen bat baduzudeitu 650491552.

    -LH eta DBHko klaseak ematen ditut euska-raz zein erdaraz. Majisteritza ikasia etaesperientziaduna klase partikularrak ema-ten. 635209193.

    - Bi neska lizentziatu eta esperientzidunak LHeta DBHko haur eta gazteei klase partiku-larrak ematen ditugu euskaraz zein gaztele-raz. 653711574.

    -Emakume bat eskeintzen da etxeko-lanakegiteko, pertsona helduak zaintzeko edotaantzeko lanetarako. 620 646 769.

    - Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bateskaintzen da. Esperientzia horrelako lane-tan. 690 784 113.

    - Oporretako, ospakizunetako, edozein mota-tako bideoak montatzen dituen profesio-nala eskaintzen da. Telefono zenbakiak:943555835/ 617242660.

    Lan-eskaintzak- Olarrondo jatetxean astebukaeratan barran

    eta komedorean lan egiteko pertsona batbehar da. 943360376.

    - Pertsona bat behar dugu etxeko lanak egineta haur bat zaintzeko. Lau orduz, goizeko7:30etik 11:30era. Telefono zenbakia: 94337 06 91 (ilunabarrean).

    - Jatetxe batean garbitasun lanak egiteko ema-kume bat behar dugu. Interesatuak deitu943 36 27 13.

    -Arratsaldez etxeko lanak egiteko emakumebaten bila gabiltza 645403905.

    - Zarautzko malekoian udan lan egiteko zerbi-tzariak behar dira. 661972670.

    BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

    - Hiru hilabeteko hiru zakurkume dauzkaguoparitzeko. 943 36 33 06.

    -Benta tabernan lan egin nahi baduzu deitu:685757962.

    -Citroen Berlingo bat, kamara isotermikodu-na kondizio honetan daukagu salgai.676453176.

    -Patri jatetxe inguruan urrezko (urre kolore-ko) pultsera bat aurkitu da. Galdu duenakudaltzainetan galde.

    -Tren geltoki inguruan Nokia telefono mugi-kor beltz bat aurkitu da. Galdu duenakudaltzainetan galde dezala.

    - Snow egiteko tabla bat fijazioekin salgai.679185102

    - Larunbatean Puntapax 22-24 artean dorto-ka bat agertu zen. Udaltzaingoak jaso etaanimalien babeslekura eraman du.

    - Terrenoa landatzeko erosi nahi dut, edifika-tzeko ez. Tl: 943 36 11 09.

    - Antxumeak eta ibiltzeko zaldi bat saltzenditut. Interesatuak deitu: 657633461.

    - Argazki zaharrak berritzen eta txukuntzendira, baita ezkontza, opor edota beste edo-zein ospakizunetako bideoak editatu ere.Emaitza profesionala, modu onean.617242660 / [email protected]

    -Gazteentzat lokal bat alokairuan hartukogenuke. 667 694 049.

    - Fatxada margotzeko pintura naranja salgaidaukat, kalitate onekoa, prezio onean.635 209 235.

    - Bustner Fun modeloko 5 pertsonentzakokarabana salgai. Tf. 629 680 214.

    - Umea eramateko mendiko motxila erosikonuke. 605 72 48 24