Urriak 22, Jose Manuel Azkueren omenezko IV. Memoriala ... · 1950tik 1952 bitarte Donostiako klub...

9
Urriak 22, Jose Manuel Azkueren omenezko IV. Memoriala Oiartzunen 17:15ean mahai-ingurua izango da musikariekin 18:00etan kontzertua emango dute Iruñeko Gaiteroek eta Loïc Mallié organistak Urriaren 22an, datorren igandean, Jose Manuel Azkue IV. Memoriala egingo dugu Oiartzungo San Esteban elizan. Oiartzungo Organozaleak taldeak antolatuta, mahai-ingurua izango da lehenengo, 17:15ean. Jose Luis Fraile eta Martin Aristimuño Iruñeko gaiteroek, Loïc Mallié organistak eta Joseba Zabaleta Oiartzungo Organozaleak taldeko kideak parte hartuko dute. Jose Manuel Azkueren, Oiartzungo organoaren, eta entzungo direnaren gainean jardungo dira. 18:00etan hasiko da kontzertua. Hainbat gaita eta organoarentzako piezak, tartean Julian Romanorenak, eta barrokoak interpretatuko dituzte, Laura Cetoain abeslariaren parte hartzearekin. . Malliék, gainera, hainbat gai herrikoien gainean inprobisazioak egingo ditu. Laugarren memoriala 2008ko abenduaren 19an hil zen Jose Manuel Azkue organista, 81 urte zituela. Oiartzunen sortua, Euskal Herriko organista laudatuenetakoa izan dugu. Jaioterria ez zuen inoiz ahaztu. Urtero etortzen zen, esaterako, Xanixteban Egunean Oiartzungo San Esteban elizara. Maitea zuen, oso, bertako Cavaillé-Coll organo berezia. Horregatik, organista handia gogoan, Oiartzungo Udalak, Jose Manuel Azkue Memoriala antolatzea erabaki zuen 2008an. Herriko organoaren berezko distira agerian utzi nahi zuen jarduerak. Organista ezagunei ez ezik, musikari gazteei eta herri-musikari ere leku egin nahi zien, bai eta altxor horren balioa zabaldu ere. Hiru memorial egin dira orain artean Oiartzunen: 2008, 2009 eta 2016 urteetan. Oraingo hau laugarrena izango dugu, beraz. 1

Transcript of Urriak 22, Jose Manuel Azkueren omenezko IV. Memoriala ... · 1950tik 1952 bitarte Donostiako klub...

  • Urriak 22, Jose Manuel Azkueren omenezko IV. Memoriala Oiartzunen

    17:15ean mahai-ingurua izango da musikariekin

    18:00etan kontzertua emango dute Iruñeko Gaiteroek eta Loïc Mallié organistak

    Urriaren 22an, datorren igandean, Jose Manuel Azkue IV. Memoriala egingo dugu Oiartzungo SanEsteban elizan. Oiartzungo Organozaleak taldeak antolatuta, mahai-ingurua izango da lehenengo,17:15ean. Jose Luis Fraile eta Martin Aristimuño Iruñeko gaiteroek, Loïc Mallié organistak etaJoseba Zabaleta Oiartzungo Organozaleak taldeko kideak parte hartuko dute. Jose ManuelAzkueren, Oiartzungo organoaren, eta entzungo direnaren gainean jardungo dira.

    18:00etan hasiko da kontzertua. Hainbat gaita eta organoarentzako piezak, tartean JulianRomanorenak, eta barrokoak interpretatuko dituzte, Laura Cetoain abeslariaren parte hartzearekin. .Malliék, gainera, hainbat gai herrikoien gainean inprobisazioak egingo ditu.

    Laugarren memoriala

    2008ko abenduaren 19an hil zen Jose Manuel Azkue organista, 81 urte zituela. Oiartzunen sortua,Euskal Herriko organista laudatuenetakoa izan dugu.

    Jaioterria ez zuen inoiz ahaztu. Urtero etortzen zen, esaterako, Xanixteban Egunean Oiartzungo SanEsteban elizara. Maitea zuen, oso, bertako Cavaillé-Coll organo berezia. Horregatik, organistahandia gogoan, Oiartzungo Udalak, Jose Manuel Azkue Memoriala antolatzea erabaki zuen 2008an.Herriko organoaren berezko distira agerian utzi nahi zuen jarduerak. Organista ezagunei ez ezik,musikari gazteei eta herri-musikari ere leku egin nahi zien, bai eta altxor horren balioa zabaldu ere.

    Hiru memorial egin dira orain artean Oiartzunen: 2008, 2009 eta 2016 urteetan. Oraingo haulaugarrena izango dugu, beraz.

    1

  • OIARTZUNgo SAN ESTEBAN ELIZAN2017-10-22 (igandea)

    17:15ean:MAHAI-INGURUA: Jose Manuel Azkueren, Oiartzungo organoaren, eta entzungo direnaren gainekoa.

    LOÏC MALLIÉ: Organista JOSE LUIS FRAILE, MARTIN ARISTIMUÑO: Gaiteroak JOSEBA ZABALETA: Oiartzungo Organozaleak taldeko kidea

    18:00etan:KONTZERTUA

    EGITARAUA

    SARRERA. ENTREE. H. Purcell. GAITA / ORGANOA

    1. AGUR JAUNAK. Herrikoia. Ar: Tomas Garbizu.

    * Inprobisazioa (estilo librean), “Jose Manuel Azkueren omenez”. ORGANOA

    2. IRUÑEKO IZARRA (2001). Pinttu. Ar: Elena Fraile. GAITA / ORGANOA

    3. * Inprobisazioa. Estilo barrokoan. Gaia “Agur Maria”. ORGANOA

    4. MARGARITAE REGINAE NAVARRENSIS (1994). Elena Fraile. GAITA / ORGANOA

    5. * Inprobisazioa. Estilo erromantikoan. Gaia: “Eguzkiak.” ORGANOA

    6. MARCHA SAN ANDRES. Julian Romano (1831 – 1899). Ar: Elena Fraile. GAITA / ORGANOA

    7. GIULIO CESARE (1724). J. F. Haendel. Aria: “Piangererò la sorte mia.”. AHOTSA / GAITA / ORGANOA

    8. * Inprobisazioa. Estilo inpresionistan. Gaia: “Jangoikoak gabon!” ORGANOA

    9. SONATA 15. Julian Romano (1831 – 1899). Ar: Elena Fraile. GAITA / ORGANOA

    10. SONATA 17. Julian Romano (1831 – 1899). Ar: Elena Fraile. GAITA / ORGANOA

    11. SUITE: ALLEGRO . H. Purcell (1659 – 1695). GAITA / ORGANOA

    12. LA MAJESTE. G.Ph. Telemann (1681 – 1767). GAITA / ORGANOA

    2

  • Iraupena: 70´ (g.g.b.)

    ORGANISTA: Loïc Mallié GAITEROAK: Jose Luis Fraile / Martin Aristimuño AHOTSA: Laura Cetoain ORGANOA: Cavaillé-Coll père et fils.

    (Kontzertua pantaila handian ikusi ahal izango da)JOSE MANUEL AZKUE

    Jose Manuel Azkue Aginagalde 1927ean jaio zen Killikupe gaineko Aginagalde-Enea etxean.Umetatik nabarmendu zen musikan. Sei urte zituela hasi zen Azkue Donostiako MusikaKontserbatorioan. Bere dohainak ikusirik, Oiartzunen irakasle partikular batekin ere aritu zenpianoa ikasten.

    11 urterekin, Alesbesa (Villafranca/Nafarroa) joan zen fraide-ikasketak egitera eta agerian utzi zuenmusikari bikaina zela. 12 urtetarako hasia zen mezetan jotzen. Urteak bete ahala, hainbatkomentutatik igaro zen organista bezala: Larrea, Iruñea, Gasteiz, Begoña…

    20 urterekin, apaiz egiteko erabakia hartzeko unean, atzera egin eta etxera itzuli zen. Urte bat igarozenean, Irunera bizitzera joan eta Irungo Junkaleko Andre Mariaren parrokiako organista gisa hasizen lanean 21 urterekin. Behin soldaduska amaituta, Donostiako San Bizente elizako organista zenLuis Urteagak bultzatuta egin zituen kolpe batean kontserbatorioak eskatzen zituen ikasketak.1950tik 1952 bitarte Donostiako klub batean piano jotzaile gisa lanean aritu zen familia diruzlaguntzeko.

    Bi urte geroago, 1954an, urrats handia eman zuen bere bizi- eta musika-ibilbidean: AEBetara joanzen. Bidaia hark hilabete batzuetarako esperientzia zirudien hasiera batean, baina etekin handiaatera zion: hemezortzi urte egin zituen New Yorken. Oparoak. New York estatuko Fulton herrikoInmmaculate Conception Churchen organista gisa aritzeko aukera sortu zitzaion. Gainera, NewYorkeko Unibertsitatean ere aritu zen koru eta piano irakasle gisa.

    1975ean Euskal Herrira itzuli eta Koruko Andre Maria elizako organista postua eskuratu zuenDonostian. Hondarribira bizitzera joan zen eta etxeko pianoan eta hango elizako organoanprestatzen zituen Donostian eta mundu guztian zehar eman behar zituen kontzertuak. Ordutikaurrera, bizi osoa Andre Mariako Cavaillé-Coll organo famatua jotzeari eskaini zion.

    Azkue organista betea zen. Errepertorio zabala zuen. Esaterako, Bach-en eta Franck-en obrenintegralak lantzeko erronkei bikain erantzun zien, baita obra garaikideei ere; izan ere urteroDonostiako Musika Hamabostaldian, bereziki hitzordu horretarako idatzitako obra berriakestreinatzen zituen.

    2008ko abenduaren 19an hil zen JoseManuel Azkue organista, 81 urtezituela.

    3

  • LOÏC MALLIÉ

    Lau urtez Olivier Messiaenen ikasle izan zen.

    2011an, Pariseko La Trinité elizako organista titularra izendatu zuten. Olivier Messiaen izan zen eliza horretako titularra, 60 urte pasatxotan.

    Grabazio ugari eginak ditu: Rem, Verany, Hortus…

    4

  • IRUÑEKO GAITEROAK: Jose Luis Fraile, Martin Aristimuño.

    Iruñeko Udal Gaiteroen Bandako kideak dira biak, eta ikerlariak.

    Euskal Herriko beste toki batzuetako gaita soinua gutxietsi gabe, 1960ko hamarkadara arte gaitasoinua plazaz plaza jotzeko ohitura Lizarrako (Nafarroa) hiru familiaren esku zegoen, batik bat:monterotarrak, elizagatarrak eta perez de lazarragatarrak. «Urtean 200 egun jotzen zuten han etahemen. Hiru talde bakarrik zirenez, lan handia zuten». Itzaltzen ari zen mundu horren lekukoahartu zuen Frailek beste batzuekin batera, eta gaita «berraurkitzen» saiatu ziren. «Egokia zer zeneta zer ez esateko ez zegoen inor. Instrumentu berri bat egin ahal izan genuen. Egungo gaita garaibatean bildu genituen gaiten bilduma da. Musikariak gara, baina denetarik egin behar izangenuen: gaitak egin, garai hartako azken gaiteroei elkarrizketak egin... Bazihoan mundu bat zen»,dio Frailek.

    Ordura arteko gaita doitu egin zuten, eta instrumentuaren tinbre gisa Perez de Lazarraga anaiekgaratutakoa hautatu zuten. 1974. urtean Iruñeko Udal Gaiteroen Banda eratu zuten, eta,harrezkero, Euskal Herrian hamaika tokitan ibili dira gaita jotzen eta nola jo irakasten (Berriaegunkaria, 2011-01-04, Irene Arrizurieta).

    JOSE LUIS FRAILE

    José Luis Fraile Pernaute cursó estudios de Piano y Fagot en el Conservatorio Pablo Sarasate.

    Estudia Txistu y Gaita bajo la dirección de J.Lacunza, y en 1972 integra el grupo de músicosque crean Gaiteros de Pamplona del cual forma parte desde el primer momento.

    Participa a partir de 1987 en los Cursos Internacionales de Música Antigua de Daroca en donde estudia Chirimía bajo la dirección de la profesora Renate Hildebrand y bajón renacentista bajo la dirección del profesor Josep Borras.

    Fruto de este período el Ensemble de Chirimías, Miguel de Arrospide, debuta en la Catedralde Pamplona el año 1999

    Es licenciado en la especialidad de Música Tradicional por la Escuela Superior de Música deCataluña.

    5

  • A partir de 1980, acompañado al órgano por su hermana Elena ofrece regularmente conciertos de Gaita y Órgano.

    En 1985 Obtiene el Primer premio en el Concurso organizado por el Gobierno de Navarra para composición de música de gaita con la obra Cenon Iribarren, para gaita y banda.

    Participa entre otros trabajos en el estudio y publicación de la obra musical de Julián Romano.

    Es coautor del Método Elemental de Gaita (1995) y actualmente es profesor de gaita de la Escuela de Música Hilarion Eslava, de Burlada.

    MARTIN ARIZTIMUÑO

    Es miembro de Gaiteros de Pamplona desde 1995 donde además de la faceta musical, ha compaginado su tarea dentro de este grupo en diferentes campos de investigación, sobre la doble lengüeta tradicional y antigua en Navarra.

    Es profesor de gaita en la escuela municipal de música de Bilbao "Bilbaomusika" desde el año 2002 y en la escuela de música “Vicente Fontán” de Marcilla.

    Aprendió y amplió sus estudios de gaita de la mano de los profesores Javier Lacunza y José Luis Fraile, terminó sus estudios de saxofón en el Conservatorio "Juan Crisóstomo de Arriaga" con el profesor Josep Vincent Ripoll, es licenciado en Ciencias de la Información por la UPV y en música tradicional por la ESMUC.

    Así mismo, amplió sus conocimientos sobre la chirimía y la doble lengüeta antigua con la profesora Renatte Hildebrand en los XX, XXI y XXII Cursos de música antigua de Daroca.

    Es miembro fundador del "Ensemble de Chirimías Miguel de Arrozpide" de Pamplona con el que ha ofrecido conciertos en el Ciclo Música para un tiempo de oración en la Catedral de Pamplona, Roncesvalles, claustro de San Pedro de Olite, Museo de Navarra, XXVIII Semana de estudios medievales de Estella, acto protocolario de entrega del Premio Príncipe de Viana en Leire, etc.

    LAURA SETUAIN

    Laura Montoro, soprano lírica comenzó sus estudios musicales a la temprana edad de cuatro años, no siendo su primera elección el canto lírico sino el violonchelo. Continuó sus estudios musicales hasta los quince años cuando decidió presentarse, con su posterior admisión, en el ‘’Conservatorio Pablo Sarasate’’ en la modalidad de canto. Actualmente, Laura prosigue con sus estudios recibiendo clases en Londres (RCM), Roma y algunos puntos de España.

    Durante su trayectoria Laura ha ofrecido varios recitales en la capital española. Algunos de los principales lugares donde ha cantado son de la talla de: Vaticano, Santo Sepulcro de Jerusalem

    6

  • así como en los puntos más emblemáticos de Israel y Palestina, Auditorio Nacional, Ópera de Roma, Santa Maria la Maggliore, Santa Maria Trastevere, Museo Lázaro Galdeano, Catedral de Jerez, Catedral de Córdoba, Catedral de Málaga, Festival La Vezzère (Francia) Catedral de Pamplona, Auditorio de León, Auditorio Baluarte, Museo de Navarra, Sede del Ejército del Aire en Madrid y a esto se le súman diferentes salas de concierto e iglesias en la península y alrededores.

    Ha cantado en actos protocolarios para autoridades como sus Majestades los Reyes. Es solista de la Capilla de Música de la Catedral de Pamplona, de la cual actualmente sigue siendo miembro. Además colabora como solista con el ensemble de Chirimías y Bajones ‘’Miguel de Arrózpide’’, también fue miembro del coro de la Universidad Politécnica de Madrid y esporádicamente colabora con la CCN y ACCP.

    Ha sido solista en varias ocasiones con la Orquesta Sinfónica de Navarra, también ha cantado con laOrquesta Sinfónica de Madrid y Orquesta de Jerez. Ha cantado en diversos eventos privados y premios.

    ∫Ha compartido escenario con canta autores españoles de primera línea y ha actuado bajo la batuta de directores como Don Aurelio Sagaseta, Paco Suárez, Javier Corcuera, etc.

    7

  • OIARTZUNGO “CAVAILLE-COLL” ORGANOAREN BEREZITASUNAK

    BALORE HISTORIKO HANDIKOA

    Oiartzungo Cavaillé-Coll organoaren historiak oraindik ere ezezagunak diren alderdi asko ditu. Ustedenez, organo hau Cavaillé-Collek ordezko organo bezala erabiltzen zuen elizetako organoak konpontzen edo osatzen zituen bitartean. Orain arte ez dago konfirmatua Pariseko Saint-Sulpicen ordezko lanak egiteko erabili ote zuten, nahiz eta hori da gehien zabaldu den teoria. Izan zitekeen ere Pariseko Santa Klotilden erabilia izatea eta bertako organoa konpontzen zuten bitartean Cesar Franck organista eta konpositore handiak gure organoa erabili izatea (Manuel Lekuonak behin baino gehiagotan egin izan zuen iradokizun hau), baina ez dago ezer konfirmaturik.

    Argi dagoena da Cavaillé-Collek ordezkari lanetarako edo alokatzeko erabiltzen zituen organoak oso kalitate handia zutela. Propaganda gisa erabiltzen zituen organo hauek eta zerbitzua eman ondoren organo hauek bertan saltzen saiatzen zen.

    Cavaille-Coll berak egin zuen zuzenean tratua Oiartzungo Udalarekin 1861an. Geroztik ordea instalazio lanen arduradun Donostiako Santa Mariako organista zen J.J. Santesteban ipini zuen. Muntaiak iraun zuen bitartean, J.J. Santesteban Oiartzunen bizi izan zen, Manuela de Indarten etxean. Ez dugu ahaztu behar garai horretan ari zirela Santa Marian (Donostia) organoa eraikitzen eta agian Santestebanek zerikusia izango zuela Oiartzungo Udalak Cavaillé-Collekin tratua egiteko orduan.

    Baina Oiartzungo organoaren garrantzi historiko handiena bere egite-garaian datza. Organo hau Oiartzunen 1861an muntatu bazuten ere, bere egite-garaia askozaz ere aurreragokoagoa da. Ziurtatudaiteke 1849 aurrekoa dela, ”Cavaille-Coll Père et fils” firma baitu. Urte horretatik aurrera enpresaren marka aldatu egin zen eta “A. Cavaillé-Coll” izena azaltzen zen.

    Hori gutxi balitz, organogileak eta adituak Oiartzungo organoari egin dizkioten azterketak bereprimitibotasuna erakusten digute, eta zalantzarik gabe, Cavaillé-Collen lehenengo lanetako bat delaesan daiteke, agian 1843koa edo lehenagokoa. Beraz, klasiko eta erromantiko garaien artean kokatudezakegu organo hau, trantsizioko organoa da. Badu oraindik ere aurreko garaiko egite-teknika etasoinu-estetikaren arrastorik, berritasun nabarien artean. Cavaillé- Collen organogintzako iraultza-garaiko izate horrek egiten du benetan berezi eta garrantzitsu. Esan dezakegu penintsulako Cavaillé-Coll zaharrena dela eta Europako zaharrenetarikoa. Saint Louis de Bédarieuxekoa (1843), SaintPierre de Verberiekoa (1843) eta Orleanseko katedraleko koruko organoa (1846) diraOiartzungoaren oso antzekoak, eta hirurak Monumentu Historiko bezala izendatuak eta osoestimatuak jotzaile eta adituen artean.

    KALITATE HANDIKOA

    Nahiz eta Oiartzungo Cavaillé-Coll organoa ez den handi horietakoa (bi teklatu 56 notakoak, 18 nota oinekoan, 17 erregistro, 1.000 tutu…) soinu-kalitatea oso berezia eta goi mailakoa du, eta bera kokatua dagoen espazioa ongi menderatzen du.

    Hara hemen hau guztia frogatzen duten zenbait ekintza eta iritzi:

    • Organo honetan zenbait kontzertu jo izan dira eta Pagoarte elkarteak jasotako grabazio ugariegin ere. Horietako zenbait Euskadi Irratiak transmititu izan ditu, eta Donostiako Hamabostaldiaren egitarauaren parte izan dira.

    8

  • • Pagoartek enkargatutako obra bereziak sortu izan dituzte organo honentzat Gorka Cuesta, Loïc Maillé, Ramon Lazkano eta Pello Zabalette konpositore garaikideak, organoaren berezitasun eta ezaugarri erakargarriak kontuan izanik.

    • Zenbait organista famatu arituak dira organo honetan: J. Guridi, J.M. Azkue, L. Mallié, O. Candendo, E. Elizondo, D. Landart, J.L. Etxetxipia, M.K. Saez, Alize Mendizabal, L. Fdez Imaz, A.B. Garcia, G. Cuesta, L. Aramendi, E. Iñiguez, P. Zabala…

    • “Nire bihotzean leku berezia duen organoa da, haren ondoan hazi bainintzen; eta, gero, zorionez, bizi osoa egin dut Cavaillé-Coll organoei lotuta. Apartak dira, XIX. gizaldiko onenak. Eta Oiartzungoa, txikia bada ere, hots liluragarriak dituen organoa da; Oiartzungo eliza ederra primeran betetzen du. Oinetako pedala txikia da eta jotzen zaila. Organo bikainada, ondo zaindu beharrekoa”. Jose M. Azkue (Donostiako Santa Maria elizako Cavaillé-Collorganoko titularra izana).

    • “L´orgue de l´église d´Oiartzun représente un petit miracle sur tout les plans. Miracle que Cavaillé-Coll, qui proposait cet instrument comme remplaçant dans toutes sortes d´églises, ycompris Saint-Sulpice, ait soigné à ce point l´harmonie et la composition d´un instrument d´appoint. Miracle que Oiartzun ait pu en faire l´acquisition pour sa tribune. Miracle que ce petit instrument soit totalement réussi; pas un bourdon, pas une flûte, pas une anche, pas unemontre, et même le plein jeu qui ne soient de purs chef d´oeuvre. (Il y a tant de grands orgues qui son ratés!). Miracle que l´accoustique de cette nef fasse sonner, réellement, comme un grand orgue, cet instrument dans ce gran vaisseau magnifique qu´est l´église d´Oiartzun. Pour un organiste qui accepte les limites du pedalier a la française, ce qui pose le problème du répertoire (mais ce problème n´est pas insoluble! Il y a beaucoup de pièces, anciennes et modernes, qui peuvent y être joueés), c´est également un veritable régal de pouvoir y improviser, tant les timbres, leur finesse et leur harmonisation, sont un pur bonheur”. Loïc Mallié (Titulaire du Grand Orgue Cavaillé-Coll à La Trinité. Paris).

    EZAUGARRIAK

    9