1936-AN FUSILATUEN OMENEZKO MONUMENTUAREN ...hamaika garren sig-noa, haizezkoa, Saturnok eta Uranok...

8
2006ko azaroaren 9a, osteguna ::: 2.010 zka. ::: www.kronika.net Ikasleen Txokoa Elizatxo ikastolako ikasleek egina / I-IV Fusilatuen omenezko eskulturaren inaugurazioa /2 Zaharren egoitzako udazke- neko ekitaldiak/7 ‘Medalla Milagrosa’. Bilera/7 Jasota Bezala/7 Elkarte arteko XXII. mus txapelketa/8 G G A A U U R R K K R R O O N N I I K K A A N N PLENOA Zaharren egoitzaren haunditzea hizpide Gaur 18:00etan plenoa egin- go dute udaletxean eta 9 puntu dauzkate eztabaida- gai. Gai nagusien artean, zaharren egoitzaren haun- ditze eta egokitze obraren adjudikazioa dago. AHMER elkarteari, etorkinei laguntze- ko lokal bat uztea ere onar- tuko da. ❙❙ GOBERNU BATZARRA Arrigoainpea’ko berrurbanizazioa Gaur 17:00etan gobernu ba- tzarra egitekoak dira Udal ordezkariak. Eztabaidatzeko 12 gaien artean Santa Barbarako Arrigoainpea berrurbanizatzeko egitasmoa eta haur eskolako jangelako tarifen aldaketa daude. ❙❙ MUSIKA Turlach’ Kixkalen Gaur iluntzeko 22:00etan Turlach taldearen kontzertua izango da Kixkal tabernan. Gaurkoan, Donal Thompson kide ohiaren laguntza izango du taldeak. ❙❙ “ONDARRETAKO espetxetik atera eta arrastaka ekarri zituz- ten Hernaniko hilerri aurrera” azaldu zuen Joxan Rekondo alkateak atzo, hilerri aurre horretan fusilatu zituzten 200 lagu- nen omenezko ekitaldian. Guzti horietatik 128 lagunen izenak berreskuratzea lortu dute eta izen guzti horiek biltzen dituen monumentua inauguratu zu- ten atzo, hilerri aurrean bertan, Euskal instituzioetako aginta- riak eta fusilatuen senitarteko- ak bertan zirela. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak gerta- kari haiek gogoratzea “ezin- bestekoa” dela azpimarratu zuen, “elkarbizitza iraganari buruz irakurketa kritikoa egi- tea baita, ez amnesia”. Une hunkigarriak Ekitaldian, fusilatuen senitar- teko asko izan ziren Hernanin, Euskal Herriko leku askotatik etorritakoak. Une hunkigarriak izan ziren, beren senitartekoen izenak jasotzen dituen monu- mentuan loreak jarri zituztene- koa, batipat. ❙❙ «Ezin da herri bat amnesiatik eraiki» Orain 70 urte Hernanin fusilatutako lagunak gogoan izan zituzten atzo, hilerrian bertan egindako omenaldi hunkigarrian. 1936-AN FUSILATUEN OMENEZKO MONUMENTUAREN INAUGURAZIOA Fusilatutako senitartekoei loreak jartzen goian eta instituzioetako ordezkariak behean.

Transcript of 1936-AN FUSILATUEN OMENEZKO MONUMENTUAREN ...hamaika garren sig-noa, haizezkoa, Saturnok eta Uranok...

Page 1: 1936-AN FUSILATUEN OMENEZKO MONUMENTUAREN ...hamaika garren sig-noa, haizezkoa, Saturnok eta Uranok zuzendua. Sin boloa urezko ontzi bat da. Mitoa: Hasiera batean, er - ditze eta sendagaien

2006ko azaroaren 9a, osteguna ::: 2.010 zka. ::: www.kronika.net

Ikasleen Txokoa

Elizatxo ikastolako ikasleek egina / I-IV

Fusilatuen omenezko eskulturaren inaugurazioa /2

Zaharren egoitzako udazke-neko ekitaldiak/7

‘Medalla Milagrosa’.

Bilera/7

Jasota Bezala/7

Elkarte arteko XXII. mus

txapelketa/8

GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

� P L E N O AZaharren egoitzarenhaunditzea hizpide

Gaur 18:00etan plenoa egin-go dute udaletxean eta 9puntu dauzkate ezta baida -gai. Gai nagusien arte an,zaharren egoitzaren haun -ditze eta egokitze obrarenadjudikazioa dago. AHMERelkarteari, etorkinei laguntze-ko lokal bat uztea ere onar-tuko da. ��

� G O B E R N U B A T Z A R R A‘ Arrigoainpea’koberrurbanizazioa

Gaur 17:00etan gobernu ba -tzarra egitekoak dira Udalordezkariak. Eztabaidatzeko12 gaien artean SantaBarbarako Arrigoainpeaberrurbanizatzeko egitasmoaeta haur eskolako jangelakotarifen aldaketa daude. ��

� M U S I K A‘ Turlach’ Kixkalen

Gaur iluntzeko 22:00etanTurlach taldearen kontzertuaizango da Kixkal tabernan.Gaurkoan, Donal Thompsonkide ohiaren laguntza izango du taldeak. ��

“ONDARRETAKO espetxetik atera eta arrastaka ekarri zituz-ten Her naniko hilerri aurrera” azaldu zuen Joxan Rekondoalkateak atzo, hilerri aurre horretan fusilatu zituzten 200 lagu-nen omenezko ekitaldian. Guzti horietatik 128 lagunen izenakberreskuratzea lortu dute etaizen guzti horiek bil tzen dituenmonumentua inauguratu zu -ten atzo, hilerri aurrean bertan,Euskal instituzioetako aginta-riak eta fusilatuen senitarteko-ak bertan zirela. Juan JoseIbarretxe lehendakariak gerta-kari haiek gogora tzea “ezin-bestekoa” dela azpimarratuzuen, “elkarbizitza iraganariburuz irakurketa kritikoa egi-tea baita, ez amnesia”.

Une hunkigarriakEkitaldian, fusilatuen senitar-teko asko izan ziren Her na nin,Euskal Herriko leku askotatiketorritakoak. Une hunkigarriakizan ziren, beren senitartekoenizenak jasotzen dit uen monu-mentuan loreak jarri zituztene-koa, batipat. ��

«Ezin daherri bat

amnesiatikeraiki»

Orain 70 urte Hernanin fusilatutakolagunak gogoan izan zituzten

atzo, hilerrian bertan egindako omenaldi hunkigarrian.

� 1 9 3 6 - A N F U S I L A T U E N O M E N E Z K O M O N U M E N T U A R E N I N A U G U R A Z I O A

Fusilatutako senitartekoei loreak jartzen goian eta instituzioetako ordezkariak behean.

Page 2: 1936-AN FUSILATUEN OMENEZKO MONUMENTUAREN ...hamaika garren sig-noa, haizezkoa, Saturnok eta Uranok zuzendua. Sin boloa urezko ontzi bat da. Mitoa: Hasiera batean, er - ditze eta sendagaien

2006-XI-9 osteguna

2

Hernanin fusilatutakoen omenezko monumentuainauguratu zuten atzo, 70 urteren ondoren

GERRA Zibilean Hernaninfusilatu zituztenen omenezkomonumentua inauguratu zutenatzo hilerrian, Udaleko, Dipu -tazioko eta Eusko Jaurlari tzakoagintariak eta fusilatutakoensenitarteko asko eta asko bertanzirela. Goizeko 11:30ak ingu-ruan harrera ekitaldia izan zenudaletxean eta eguerdiko 12:00 -etan, hasi zen hilerriko ekital-dia. Karpa haundi batean hitzegin zuten Joxan Rekondo Al -kateak, Jose Maria GamboaBidasoa elkarteko ordezkariak,Joseba Az karraga Justizia Sail -buruak, Juan Jose IbarretxeLehen da kariak eta AndoniLekuona eta Jon Onaindia fusi-tatuen senitartekoek, JonOdrio zo laren sarrera eta aur-kezpenarekin. Ondore nean,Carlos Lopez de CeballosenArgi Hormak mo nu men tuareninaugurazioa egin zuten, etasenitartekoek lore eskaintzaegiteko aukera izan zuten.

“Bizi garenak gara hildakoen ahotsa”Joxan Rekondo alkateak har tuzuen aurrena hitza eta Onda -rretako espetxetik atera etaehundaka lagun Hernaninnola fusilatu zituzten azalduzuen. Rekondok azaldu zuenerabaki hura hotzean hartuta-koa izan zela: “ez zen psikopa-ta batzuen lana izan, Eus kalinstituzioen eta errepublikarenkontra hotzean hartutako era-bakia izan ziren fusilamenduhaiek”. Hildakoei duin tasunaeman behar zaiela azpimarra-tu zuen eta horretarako “bizigarenak gara hildakoen aho -tsa”esan zuen, aita Onaindia -ren hitz batzuek gogoratuz.

Ofizialki gogoratuJoseba Azkarragak esan zuen,garaia dela fusilatuak ofizialkigogoratu eta familiei duinta-suna bueltatzeko, “EuskalHerriko gizartearen biktimak

baitira”. “Gupida gabe hilzituzten, baina erregistroetanez ziren azaldu, he riotza erehil nahian. Hiltzai leek krimenhori izkutatu nahi izan zuten,egunen batean kriminalmoduan azalduko zirelako”azpimarratu zuen.

“Memoria lurperatu nahi izan zuten”Juan Jose Ibarretxe Lehen da ka -riak azpimarratu zuen ho rretansaiatu arren ez dutela lortu“memoria kuneta zuloan edofosa komunetan lurpera tzea”,eta onarpen publikoa eginbehar zaiela “herri ho nen aska-tasun eta demokraziagatik bo -rroka egin zuten haiei, bakeanbizi eta bakean erabakitzeaga-tik borroka egin zuten haiei”.Bake prozesua ere gogoan izanzuen Ibarretxek eta esan zuenitxaropentsu dagoela “arazoakarazo” au rrera aterako dela etaazpimarratu zuen hori litzate-keela “fusilatu haiei egin liteke-en omenaldirik onena, besteakbeste beraiei zor diegulako”.Gauzak gogoratzea ezinbeste-koa dela ere esan zuen Lehen -dakariak “elkarbizitza eraiki -tzea iraganari buruzko irakur-keta kritikoa egitea baita,amnesiatik ezin baita herri bateraiki”.

Ahaztu ez den minaAtzo, fusilatuen senitarteko as -ko eta asko bildu zen Her nanineta negarra gertu izan zutenaskok, 70 urte luzetan falta izanduten senitartekoa gogoan.Maite Lardinek salatu zuen“partidu guztiak gaizki portatudirela” orain arte eta fusilatuakFran coren biktima moduanerrekonozitu eta erregistro zi -bilean desagertu moduan beha -rrean fusilatu moduan jarribehar direla “behingoz”. Ko -munikabideei beren egoeraazaltzera inguratu zirenak erebat baino gehia go izan ziren. ��

AAMak deitutakontzentrazioa izan zen

hilerri aurrean

Aristeguitarren hitz eta dantzek Biteri hunkitu zutenEzustekoa. La vida es un milagrodantza eta antzerki emanaldiaikusi ahal izan zen atzo Biterin, fu -silatutako Julian Aristeguiren se -me eta ilobak eskainitakoa. Hitzenbidez, dan tza garaikide saio ikus-garri eta mugimendu sinbolikohunkigarrien bidez barru barrukosentimenduak adierazi zituzten.

AMNISTIAREN Aldeko Mugimenduak deituta kontzentra-zioa izan zen atzo hilerri aurrean, Pake Bidean Errepresiorik ezlemapean eta Euskal Preso Politikoen argazkiak zituzten seni-de eta herritarrak bildu ziren bertan. Ertzain talde batek ingu-ratuta egin behar izan zuten kontzentrazioa.

Horrez gain, Benetako bakea justizia pankarta atzeanAhaztuak 1936-1977 taldeko kideak bildu ziren. ��

Page 3: 1936-AN FUSILATUEN OMENEZKO MONUMENTUAREN ...hamaika garren sig-noa, haizezkoa, Saturnok eta Uranok zuzendua. Sin boloa urezko ontzi bat da. Mitoa: Hasiera batean, er - ditze eta sendagaien

2006-XI-9 osteguna

Page 4: 1936-AN FUSILATUEN OMENEZKO MONUMENTUAREN ...hamaika garren sig-noa, haizezkoa, Saturnok eta Uranok zuzendua. Sin boloa urezko ontzi bat da. Mitoa: Hasiera batean, er - ditze eta sendagaien

2006-XI-9 osteguna

I I

ikas

leen

txo

koa

Ikasleen Txokoa kaleratzen da Hernaniko ikastola eta ikastetxeek Hernaniko Udalarekin eta Hernaniko Kronikarekin egindako elkarlanari esker.Datozen hilabeteetan jarraipena izango du.

ELIZATXO IKASTOLA

20zenbakia

Horoskopoa astrologiaren atalbat da. Astrologia eta astrono-miaren arteko aldea da, batzien tzia dela eta bestea ez.

Astrologia astroen behaketanoinarritutako igarpen-artea da,gertaerak eta gizon-emakumeennortasun eta patua aurresateahelburu duena. Astronomia, or -dea, astroen posizio erlatiboa,higidura, egitura eta bilakaeraaztertzen duen zientzia da.

Elizatxo BHIko 3. eta 4. maila-ko ikasleei inkesta bat pasa zaiegaian duten interesa neur tzeko:emaitzen arabera ikasleen%45ek astrologian sinesten du;%55ek, aldiz, uste du denagezurra dela. Hala ere, %70ekaldizkari bat irakurtzean horos-kopoaren atalari begiratzen dio,eta beraz, nahiz eta ez sinestu,jendeak interesa baduela ikus-ten da.

Etorkizunaren bila

Zein da zure

horoskopo

signoa?

15-16 urteko ikasle-en artean egindakoinkestak dioenarenarabera gehien eza-gutzen den horosko-poaz mintzatukogara, hau da, 12 sig-notan banatzendituena urteko 365egunak.

Aries: martxoak 21-apirilak 20

Zodiakoko lehenen-go signoa, suzko

signoa, Martek zuzendua.Bere sinboloa aharia da.Mitoa: Frixok, Netelerensemeak, alegia, Biadicebahitu zuela uste zuteneta horregatik Frixo hil -tzea agindu zuen Zeusek.Hiltzera zihoazenean,urrezko ahari batek salba-tu zuen eta bere ahizpaHelerekin ihes egin zuen.Ondoren aharia hil zutenZeusen omenez.

Tauro:apirilak 21-maiatzak 21

Zodiakoko bigarrensignoa, lehorrekoa,Venusek zuzendu a.

Bere sinboloa zezena da.Mitoa: Europa bizkar gai-nean eraman zuen zezenzuria da. Uste da, zezenhori Zeus bera zela.

Geminis: maiatzak 22-ekainak 21

Zodiakoko hiruga-rren signoa, hai-zezkoa, Merkuriok

zuzendua. Bere sinboloabikiak dira.Mitoa: Berez ez daukamitorik. Baina Egipton Biizarrak izenarekin ezagu -tzen zuten.

Cancer:ekainak 22-uztailak 23

Zodiakoko lauga-rren signoa, urez-ko signoa, Ilargiak

zuzendua. Bere sinboloakarramarroa da. Mitoa: Egipton bi dortokaizenpean ezagutzen zuten

Leo: uztailak 24-abuztuak 23

Zodiakoko bosga-rren signoa, suzko

signoa, Eguzkiak zuzen-dua. Bere sinboloa lehoiada.Mitoa: Nemea lehoiariburuzkoa da. Herkulesekhil zuena, hain zuzen ere.

Virgo: abuztuak 24-irailak 23

Zodiakoko seiga-rren signoa, leho-rreko signoa,

Merkuriok zuzendua.Bere sinboloa birjina da. Mitoa: Hesiodok zioenez,Virgo Zeusen eta Temisenalaba zen eta justiziarenjainkosa. Urrezko adinabukatu zenean gizonezko-ek bere autoritatea desa -fiatu zuten eta hau nahi-gabetuta firmamenturaitzuli zen.

Libra: irailak 24-urriak 23

Zodiakoko zazpiga-rren signoa, haizez-ko signoa, Venusek

zuzendua. Bere sinboloa balantza orekatu bat da. Mitoa: Berez ez dagoinongo mitorik. Baina K.a.2000. urte aldera konste-lazioak hildakoen eta bizi-dunen azken epaiketaegin zuen. Bertan

Zibanitu balantzak bakoi tzaren arima pisatu zuen.

Escorpio:urriak 24-azaroak 22

Zodiakoko zortzi-garren signoa,urez ko signoa, Plu -

tonek zuzendua batez ere,baina baita Martek ere.Bere signoa eskorpioa da.Mitoa: Junoren enkarguzeskorpioa lurrera igo zenOrioni erasotzeko.

Sagitario: azaroak 23-abenduak 21

Zodiakoko bede-ratzigarren signoa,suzko signoa,

Jupiterrek zuzendua. Beresinboloa zentauroa da. Mitoa: Sagitario, bere biaurpegiekin, gizakia etaanimalia Quiron zentau-roa izan zen. HonekAquiles hezi zuen.

Capricornio: abenduak 22-urtarrilak 20

Zodiakoko hamar-garren signoa, leho-rreko signoa,

Saturnok zuzendua. Beresinboloa ahuntza da.

Mitoa: bere mitoa ez dagooso argi nahiz eta usteden Ea-ri buruzkoa dela.

Acuario: urtarrilak 21-otsailak 19

Zodiakokohamaika garren sig-noa, haizezkoa,

Saturnok eta Uranokzuzendua. Sin boloa urezkoontzi bat da.Mitoa: Hasiera batean, er -ditze eta sendagaien jain -kosa bezala irudikatu zen.Ondoren, ordea, Api jain-koa bere ontziekin urezta -tzen irudikatzen du.

Piscis:otsailak 20 - mart-xoak 20

Zodiakoko hamabigarrensignoa, urezko signoa,Neptunok zuzendua. Beresinboloa bi arrain dira.Mitoa: Venus eta Cupido,Tifon erraldoiak izututa,Eufrates ibaira saltatuziren eta arrain bihurtuziren. Gertaera hori gogo-ratzeko Minervak firma-mentuan ezarri zuenmitoa.

Astrologia harrigarria da eta erabilgarria ere bai. Utzi berari laguntzen!

Page 5: 1936-AN FUSILATUEN OMENEZKO MONUMENTUAREN ...hamaika garren sig-noa, haizezkoa, Saturnok eta Uranok zuzendua. Sin boloa urezko ontzi bat da. Mitoa: Hasiera batean, er - ditze eta sendagaien

2006-XI-9 osteguna

I I I

ARRAZAKERIAK gizakiaren jato-rria epaitzen du. XVII. mendeanideal arrazistak zituzten pertsonek,Houston Sterwart Chamberlainbezalakoek, eragin handia izanzuten jendearengan. Gaur egun,asko dira berdin pentsatzen jarrai -tzen dutenak.

Azkenaldian futbolean ekintzaarrazistak gertatzen ari dira. Adi -bidez Real Zaragoza - FC Bar celonapartiduan, Samuel Eto`ok, Bar -tzelonako aurrelari ca me run darrak,ikusle batzuen irainak jaso zi tuen.Zoritxarrez, ez zen kasu bakarraizan, arrazakeriak bultzatutako ja -rrerak beste partidu askotan izandira, eta izaten jarraituko dute ekin -tza hauek gelditzeko kanpainiak etaneurriak hartzen ez badira.

Batzuek diote, ekintza horiekjokalarien haserrea bilatzeko beste-rik ez direla eta beste iseketatik ezdirela ezberdintzen. Nire aburuzez da bidezkoa pertsona bat edotalde bat bere jatorri, kultura, pen -tsamendu edo sinismenak direlaeta epaitzea. Noraino iritsi behardugu? Begi kolore edo ile kolorea-gatik sailkatuko al gaituzte? Ba -tzuk besteak baino hobeak al dira?Ez. Orduan zergatik epaitzen ditu-

gu azal kolore ezberdina dutenpertsonak?

Gizakiaren sailkapenen saiake-rek ez dute emaitzarik izan. Da ki -gunez, analisi genetiko bat eginezgero, pertsona baten kolorea azale-an baino ez da ikusten, genetikokidenok berdinak baikara. Beraz,arraza bakarra dago: GIZAKIA.

Arrazismoak kiroletik kanpobeharko luke ekintza horien arra-zoia edozein dela ere. Are gehiago,arrazakeria kirol eta beste toki guz-tietatik behin betiko ezabatubeharko litzateke. ��

GAUR egun, geroz eta gehiago dirahaien ikaskideengandik abusu fisikoeta psikologikoak jasaten dituztenikasleak. Duela urte batzuk lehenkasua azaldu zen telebista, irrati etaegunkarietan eta berri hura entzutera-koan denak harrituta geratu ginen.

Abusu hauek, lehenengo aldizduela urte batzuk entzun arren, lehe-nagotik ere ematen ziren, baina ez zi -tzaien kasu handirik egiten, zerbaitberria zelako. Azken urtean kexak%500 handitu dira, baina ez dute ezer-tarako balio izan, abusuak jarraitzen

baitute. Nere ustez lotsagarria da ira-kasleen %65ek esatea bulling-a bada-goela haien eskoletan. Gainera, gauregun, ikasle batzuek besteak jo ez ezik,agresioak mobilarekin ere grabatzendituzte eta interneten jartzen dituzte,eta hori bai dela lotsagarria. Horrenaurka zerbait egin behar denez, egunhauetan manifestazioak antolatzen aridira Espainia osoan. Agian batzuei ezzaie garrantzitsua iruditzen pentsatzendutelako ez dela hainbesterako, bainaaskorentzat oso garrantzitsua da ezdutelako nahi haien seme-alabei berdina

gertatzea.Lehenago aipatu du -

dan bezala, gai hau oke-rrera doa, edo inor ez alda gogoratzen due la biurte Hon da rribin ger-taturikoaz? Nerabe ba -tek harresitik salto eginzuen jasandako abu-suengatik. Ho rre gatik,ez badugu zerbait azkaregiten gertakizun hauekberriro gerta daitezkeeta inork ez du horinahi. ��

ANDER LAVADOElizatxo ikastola

Arrazakeria futbolean Bulling-a eskoletan

URRIAREN 3tik 14ra bitartean,Mundakan munduko 40 surflaririkonenetarikoak bildu dira MundakaBillabong pro-txapelketan parte hartzeko.Proba honek munduko txapelketarakopuntuatzen du eta hori dela eta, mun-duko txapelduna zen Kelly Slaterreklehen postua galdu du Boby Martine z -en eskutik.

Surfa Euskal HerrianSurfa munduko kirol zaharrenetarikoada, badirudi jatorria Polinesian,Ozeano bareko uharteetan, duela.Baina surfa kirol berri samarra daEuskal Herrian. 1980ko hamarkadansortu eta zabaldu zen gutxi gora-behe-ra. Ordutik, kirol hau indartu egin dagure inguruan. Batez ere, atzerritarrenbitartez izan genuen kirol honen berri.Hauek alde egin zutenean, hemengojendeak neoprenoak eta oholak erostenzizkien. Gaur egun, asko dira gure hon-dartzetan olatuak hartzen ibiltzendiren surf-zale amorratuak, eta egune-tik egunera, gero eta gehiago dira. Gurekostaldeko olatuak ez dira izugarrihandiak, baizik eta, 2-4 metrokoak.Dena den, adituek diotenez, oso kalita-te onekoak dira.

Euskal Herriko olaturik onenak etaarriskutsuenak, BizkaianBizkaiko golkoa bazterrik entzutetsue-na da: Erega, Mundaka, Laga, So pe -lana, La Salvaje, Meñakoz, Ba rrika,Bakio… Euskal Herriko olaturik ospe -tsuena Mundakako ezker olatua da.

Mundakako olatuaMundaka, Urdaibaiko biosferaren erre-serban dago. Bertako olatua Laidakohondartza eta Mundakakoa bereiztendituen kanalean eratzen da. Bertakoolatua hutsa eta luzea da. Hori dela eta,egun batzuetan, Mundakan hartu ola-tua eta Laidako hondartzan, itsasada-rraren beste aldean, bukatzeko aukerabadago.

Mundu osoko surflariak etortzendira olatua ikusi eta gozatzera. Baina,zoritxarrez, arazo handia sortu zenUrdaibaiko Untziolak egindako laneneraginez. Nonbait, lan horiek bertakokorronte naturaletan eragina izanzuten, itsasoaren hondoan hondarrarenmugimenduak eragin zituztelako.Geroztik olatu berezia desagertu eginzen hilabete batzuz. Zorionez, gauregun, olatua denboraren poderioz, bereonera bueltatzen ari da. Ez hori baka-rrik, Mundaka txapelketak egitekodauden munduko hamabi hondartzaonenen artean dago.

Olatu arriskutsuakEgun, Mundaka, Bakio, So pe la na…hondartzak oso entzutetsuak dira; halaere surflarien artean gero eta ezaguna-goak dira beste hainbat leku; olatuarriskutsuagoak, handiagoak, indar -tsuagoak dituztelako eta itsas hondoanharkaitzak daudelako.

Meñakoz: Barrika eta Sopelanaartean dago. Olatu handiak sortzendira: 1,5 m-tik gorakoak. Batzuetan, 4metrora iritsi daitezkeenak. Ohol luze-

ak behar dira Meñakozen surfa egiteko:olatua norberak harrapatzeko, eta ezalderantziz. Trebea izan behar da hansartzeko, eta astiro-astiro sartu behar daharkaitzak non dauden ikusteko, ola-tuak nondik nora sortzen diren jakite-ko… Ur masa handiko olatua da, piko-duna, hau da, hodi forma gutxikoa.

Puntagalea: Getxon dago. Haitzakdaudelako da arriskutsua. Metro bi-tik gorako olatuak sortzen dira, etaarroken kontra gogor jotzen duenez,itsasontzian joatea komeni da.Meñakoz-en baino hodi handiagoasortzen da.

La central: Lemoiz-en dago. Batezere, "bodyboard" egiteko lekua da.Olatu oso bortitzak dira. Olatua desi -tsuratu egiten da, oso bizkorra eta labu-rra da eta arin iristen da haitzen kontra.Horregatik, ez du surfa egiteko aukerahandirik ematen, ez du ia astirik ema-ten taularen gainean zutik jartzeko.

Ogeia: Ispasterren dago. Aipatutakobeste hiru lekuetan baino olatu gutxia-go eta txikiagoak sortzen dira. Olatuonak eta indartsuak dira. Ez da hainarriskutsua, baina kontu handiz ibilibehar da, itsas hondoan arkaitzak dau-delako. ��

Ez izan beldurrik, ura baino ez da

Mundakako olatua.

Samuel Eto`ok.

Azken urteetan kexak %500 haunditu dira.

Page 6: 1936-AN FUSILATUEN OMENEZKO MONUMENTUAREN ...hamaika garren sig-noa, haizezkoa, Saturnok eta Uranok zuzendua. Sin boloa urezko ontzi bat da. Mitoa: Hasiera batean, er - ditze eta sendagaien

2006-XI-9 osteguna

I V

ikasleen txokoa20zenbakia

Ilargira iritsi al zengizakia 1969an?1969ko uztailaren 20an mun -du osoa telebistari begira ze -goen gizakia ilargira nola iris-ten zen ikusteko. NASA izanzen lehena ilargira iristenApolo I misioari esker. His -toriako gertakari garrantzi -tsue na gertatzen ari zen egunhorretan. Baina benetan ger-tatu al zen?

Telebistako programa ba -tean entzun nuen ilargira iri -tsi zirenekoa zalantzan jarrizutela, eta orain beraiekin batnator. Nire ustez, ez zen be -ne tan gertatu, nik esango nu -ke Estatu Batuetako zine estu-dio batean grabatu zituztelahain ezagunak diren iru di ho -riek.

Zera esan nahi dut, argaz-kilari profesionalek esan duteilargian ateratako argazkietanzenbait akats daudela, etaNASA-k iruzurra egin zuelazioten.

Alde batetik argazki asko-tan ez zegoen izarrik ilargikozeru ilunean. Bestalde, bertanjarritako bandera haizea ibili-ko balitz bezala mugitzenzen, eta hori ezin da gertatuilargian atmosferarik ez baita-go; ondorioz ez dago haize-rik. Arrazoi hauek eman etagero NASA-k esaten du gra-bazio originalak galdu egindituela eta ez dituela aurki -tzen. New Jersey-ko idazlebatek esaten duenez, argaz-kiak Mercury izeneko herribatean eginda daude. NASAlehia bizian zegoen SobietarBatasuna-rekin eta horrekeragina zuen NASA-k egin-

dako montaje horretan;horrela NASA-k erakutsikozuen munduko potentziahandiena zela.

Arrazoi guzti hauek direlaeta, uste dut sinesgarria delailargira ez ginela iritsi. ��

ANDONI PORTILLOElizatxo ikastola

Animalien kontrakotratu txarrakJakingo duzuenez, komuni-kabideetan askotan esan du -ten bezala urtero milaka txa-kur eta katu abandonatzendituzte kale eta errepideetanzehar. Ez dirudien arren, hautratu txartzat hartu daiteke.

Gai honen inguruan aipa-tu nahi dut orain dela astebatzuk Galizian gertatutakoekintza bat: Galiziako albaita-ri batek bere bizilaguna salatuzuen honek zakurrari izuga-rrizko jipoiak ematen zizkio-

lako. Salaketa jarri ahal izate-ko bideo kamera baten bitar-tez grabatu zituen ekintzahoriek. Txundigarriena bizi-lagunak txakurraren jabearenalde zeudela izan zen. Gai -nera, albaitariak poliziarenlaguntza behar izan zuenauzokideek astindu nahizutelako.

Ikusten denez, jendea ezda jabetzen animaliek sufri -tzen dituzten tratu txarrez.

Espainiako herri askotakojaietan animaliaren batektratu txarrak jasotzen ditu.

Esate baterako, CaceresenSan Juan de Coriako jaietanherritarrak zezen baten atze-tik ibiltzen dira ehundakadardo sartzeko asmotan. Ezhori bakarrik, ondoren tirobatez hiltzen dute animalibabesgabea.

Beste festa batean, ahuntzbat botatzen dute kanpando-rre batetik; eta hau dena jen-deak ondo pasatzeko.

Beste adibide on batEuskal Herrian bertan gerta -tzen da, hain zuzen ere,Lekeitioko jaietan. Bertanpartaideek zintzilik dagoenantzar baten burua erauztendute. Izandako kritikak direlaeta, neurriak hartu eta antza-rra hilik zintzilikatzen hasiziren. Baina hau ez zait nahi-koa iruditzen. Uda honetanplastikozko antzarrak zintzi-likatzea erabaki zuten, bainaez tratu txarrak txikitzekobaizik eta hegaztien gripea-ren beldur zirelako. Hori delaeta, oso gaizki iruditzen zaitbeste irtenbide batzuk bila -tzea gizakiaren onerako eta

ez animalien babeserako,azken finean ezin dute ezeregin nozitzen dituzten ekin -tza hauetatik ihes egiteko,izaki babesgabeak eta erruka-rriak baitira.

Argi dago jende askokanimalien sufrimenduarekingozatzen duela, ez baitagoekintza hauek debekatu etazigortzen dituen legerik. ��

EIDER NAVARROElizatxo ikastola

Cannabisaren legalizazioaCannabisari buruzko eztabai-da modan dago. Aste honetanirratian cannabisaren legali-zazioari buruzko eztabaidagogor bat izan da. Batzuk,gazteek batez ere, cannabisalegalizatzearen alde egin duteeta beste askok legalizazioa-ren aurka.

Ni, adibidez, gazteen tal-dean kokatzen naiz eta drogamota hau legalizatzearenaldekoa naiz, ez osasunaga-tik, baizik eta justiziagatik.

Ez dut onartuko drogahauek kontsumitzea ona

denik, baditu bere kalteak,baita bere onurak ere. Bainatabakoarekin zerikusirik han-diena duen droga mota da,eta nik dakidanez, tabakoalegalizatua dago aspaldida-nik.

Marihuana, esate baterako,normalean tabakoarekinnahastuta erretzen da (ezmarihuana bakarrik, haxixaeta olioa ere bai). Marihuanasendagai bezala onartua dago;erretzeko, ordea, debekatuadago, osasunean kalteak era-giten dituelako. Arrazoirik ezdu falta hau esan duenak,baina kalteak eragiteaz gainsendagai bezala erabiltzen da,hau da, sendatzeko ere baliodu. Cannabisaz gain badirabeste sustantzia asko kaltega-rriak direnak.

Cannabisaren eta tabakoa-ren kalteak oso antzekoakdira. Tabakoak minbizirakoarriskua dakar eta menpeko-tasuna ere eragiten du, beste-ak beste. Cannabisak erearrisku horiek baditu, bainakasu gehienetan plazerra etalasaitasuna eragiten ditu, bes-teak beste. Nik aurkeztenditudan argudioak hauekdira, gutxi badira ere, etahauekin baliatuko naiz nireiritzia emateko eta jendea nireikuspuntuan jartzeko.

Tabakoa erretzera ez dagoinor behartuta, bakoitzakbere arrazoiak ditu erretzekoala ez erretzeko, norberakjakingo du zer egin etabakoitzaren aukeraketa erres-petatu egin behar da.

Cannabisa ez legalizatzea-ren aldeko argudioak, gor-putzari eragiten dizkion kal-teak izaten dira, baina taba-koak ere kalte handiak eragi-ten ditu eta legalizaturikdago, horregatik, eskatzendut justizia; edo droga guz-tiak legalizatzen dira edo ezda drogarik legalizatzen.

Eta denok dakigun bezalaez dira tabakoa eta cannabisakalteak eragiten dizkigutensustantzia bakarrak, badirabeste asko oso ezagunak dire-nak; alkohola, kafea, eta abar.Nahiz eta denok honen berriez izan, hauek ere gure gor-putzerako kaltegarriak diraeta legalizaturik daudendroga bezala kontsideratzendira.

Nahiz eta askok ez onartu,denok hartu dugu noiz edonoiz drogen bat, kaltegarriadela konturatu edo jakin ezarren.

ANE APEZETXEAElizatxo ikastola

EGILEAK:EGILEAK:

Page 7: 1936-AN FUSILATUEN OMENEZKO MONUMENTUAREN ...hamaika garren sig-noa, haizezkoa, Saturnok eta Uranok zuzendua. Sin boloa urezko ontzi bat da. Mitoa: Hasiera batean, er - ditze eta sendagaien

2006-XI-9 osteguna

7

Maria Madalena ZaharrenEgoitzako kideek dibertitzekoaukera izango dute gaurtikhasi eta igandera arte. Udazke -neko ekitaldiak zikloaren ba rru -an, hainbat ekitaldi di tuzte eta

antolatuta. Gaur, Idiazabalera egun

osoko irteera egingo dute, goi-zeko 10:30ean aterata. Gaz ta -ren museoa ikustera joangodira eta bertan gazta nola egi-

ten den ikusiko dute, proba -tzeaz gain. Ondoren, Olabe -rri an bazkalduko dute.

Bihar, berriz, goiz eta arra -tsalde izango dute denborapasa. Goi zean, punteria lan -

tzeko ari keta aproposa dauka-te, toka txapelketa, alegia.10:30ean izango da eta osoharrera ona izaten omen du.Baina antolatzaileen esanetan,arrakasta handiena duen ekin -tza bingoa da, arratsaldeko17:00 etan izango dena.

Azaro aren 12an, larunbate-an, merienda berezia izango

dute, txokolatada eta txurroakdauzkate eta prestatuta 17:00 -etan. Aitzaki ederra arratsal-dea elkarrekin pasa tzeko.

Udazkeneko ekitaldiak igan -dean bukatuko dira ar gaz kiproiekzioarekin. Arra tsaldeko17:30ean, Mada le ne ta ko etaudaran egindako irteeretakoirudiak izango dituzte ikusgai.Proiekzioa rekin udarari agu-rra eta udazkenari ongi eto-rria eman nahi diote.

Ekitaldiak erresidenteeizu zen dutakoak dira, eta txo-kolatada eta argazki proiek-ziora familiarrak ere gonbi-datzen dituzte. ��

Zaharren Egoitzako kideentzat

ekitaldiz beteriko asteburua

.

Idiazabalera joango dira gaur,gaztaren museora, eta

Olaberrian bazkalduko dute...

Gaur hasi eta igandera arte irteerak, argazki proiekzioa etatxapelketak izango dituzte Maria Madalenan.

� Jasota Bezala6 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izen-abizenak, NAN edo EHNA zen bakia etatelefonoa 6 Gehienez 1.000 karaktere onartuko dira 6 Kronikak ez ditu bere gain hartzensail ho ne tan esaten direnak.

Ez da berdintasunik egon-go emakumeak zaintzeko beharrari loturik jarraitzendugun artean

Adina, gaixotasuna edo ezin-tasuna eta mendekotasunekoegoeran egon direnei lagun -tza eta harrera ematea ema-kumeen lana izan da betida-nik, eta ho rren trukean ez du -te inoiz ino la ko saririk jaso.

Zainketak behar dituztenpertsonak ingurukoen la gun -tzaren menpean daude, edobizitzan bildutako au rrez kienkontura merkatuan eros di -tzaketen laguntza-zerbitzuenmen pean. Hori ho rre la, ezdira oso apartekoak babesikgabe geratzen direnak.

Gizarte-arazo horiei bere-hala heldu behar zaie moduorokorrean. Zainduta izatekoes kubidea eskubide uniber -tsala da, eta ez salerosketabat. Ezin da negoziorik egin,ez bada kalitate txarra es kain -tzen, edo erabiltzaileei gehie-gizko prezioak kobra tzen,edo zaintzaileak zapal tzen.

Horrela, emakume talde-ok, sindikatuok eta hainbatelkartek, mendekotasunekoegoeran daudenei laguntze-ko zerbitzua Euskal SistemaPu bli koan sartzeko errebin-dikazioa egiten dugu, den-denok daukagu eta zainke-tak jasotzeko eskubidea. Zer -bi tzuaren prin tzipioak hona-ko hauek izango lirateke:

-Zerbitzuak nahikoak,anitzak, kalitatezkoak iza-teaz gain zerbitzu publikoaeta unibertsala ere izatea;zergak arintzeko bestelakoneurrien partez, edo zuze-neko dirulaguntzen or dez,azpienplegua sustatzenbaitute, eta diru publikoaesku pribatuetara aldatzenbaitute.

-Lanbide-titulazioarenondorioetarako, horrelakola nak lehenago eman izanakontuan hartzea.

-Lan, kultura, gizarte etahezkuntzaren arloetan za-balkunde-neurriak sustatu-ko di ra etxe-laguntzako lanaezkututik agerira ateratzeko,eta baloratua izateko. Bes -talde, gizonek zainketa-lane-tan par te har tzeko konpro-misoa ere, dagokien heinean,sustatu be har da, eta emaku-meentzako esparru itxiadelako irudi ho ri, gure kul-turan hain erroturik egondena, be tiko erauzi.

Hernaniko BerdintasunKon tseilua bat dator errebin-dikazio hauekin eta datorrenazaroaren 11n, larunbata,goizeko 12:00etatik arra -tsaldeko 14:00etara PlazaBerrin, sinadura bilketanparte har dezazuen gonbida-tu nahi zaituzte.

Irantzu Jauregi Hernaniko Berdintasun

Kontseilua

Gaur bilduko dira MedallaMilagrosa elkarteko zuzenda-ritza eta Ama bir ji na etxeetaraeramaten aritzen diren zelado-reak, Inmakulada ikastetxean.

Elkarteak 1923tik egiten du

lan Hernanin eta gaur egun 60zeladora aritzen dira AndraMa ri Sortzez Garbia (Inma -culada) kapera bana etxeetaraeramaten, fa mi liak on do renbere inguruan bil du eta erre-

zatzeko. Fami li ek lagun tzaekonomikoa eman dezakete,eta diru hori behartsuentzatbideratzen dute. 1.300 etxeeta-ra heltzen da Ama bir jina, zu-zen daritzaren esanetan.

Inmaculada ikastetxeanGaurko bilera Inmaculada ikas-tetxean egingo dute, 16:30 ean,eta bertan, Ama bir ji naren ingu-ruko kontuak finkatuko dituzte. Elkarteari lagun du nahi dio -enak ere bertara azaldu de zakeeta bereziki gazteei luza tzendiete gonbitea. ��

‘Medalla Milagrosa’ elkarteak

urteko bilera gaur Inmaculadan

Medalla Milagrosa elkarteko zuzendaritza batzarra, Amabirjinarekin.

Amabirjina etxeetara eramanda “kristausinismena zabaltzen” jarraitu nahi dute.

Ezkerretik eskubira: Ines Sarasua, Mentxu Clemente,Ezkerretik eskubira: Ines Sarasua, Mentxu Clemente,

Pepi Peña eta Sor Sabina Bakaiku (delegatua).Pepi Peña eta Sor Sabina Bakaiku (delegatua).

Page 8: 1936-AN FUSILATUEN OMENEZKO MONUMENTUAREN ...hamaika garren sig-noa, haizezkoa, Saturnok eta Uranok zuzendua. Sin boloa urezko ontzi bat da. Mitoa: Hasiera batean, er - ditze eta sendagaien

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta, U. Apaolaza,

E. Agirre, A. Oiartzabal, A. Zerain eta Jexux Mari Irazu. Egoitza: Larramendi 11. � 943-330899. Faxa: 943-336306.

Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

2006ko azaroaren 9a, osteguna ::: 2.010 zka. ::: www.kronika.net

GAUR

EGUR

ALDI

A BIHAREguzkiaz eta zeru urdinaz goza ahal izango dugu.Eguneko tenperatura zertxobait altuagoa izango da. Haizea aldakor ibiliko da. (e

uska

lme

t)

Bihar eguraldia berriz ere egon-kortu egingo da. Hodei-honda-rrak ugariago izango dira, bainaegunean zehar desagertzenjoango dira. Tenperatura ez daaldatuko, maximoak 16-20 ºCbitartean.

� TELEFONOAK lTaxiak: 943 550093 lUdaltzaingoa: 943 333288 lDYA: 943 464622 Autobusak: Herri barrukoa:

943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 l

Anbulatorioa: 943 006666 lJokalari anonimoak: 943 331103 lAlkoholiko anonimoak: 943 331103

� FARMAZIAK lEgunez: Bilbao-Sagastiberri Urbieta 7 - 943 552941 lGauez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077

Elkarteen arteko mus txapel-keta martxan da berriro. Her-naniko elkarteetako or dez ka -riak, enbidoka eta or da gokadabiltza joan den astelehene-tik Elizatxo elkartean, hanhartu baitu ostatu txapelketakaurten.

Aurtengoa 22garren edi-zioa da eta Peña Otaño elkar-teak defendatuko du txapela,iaz garaile atera baizen Etxe -be rriko Lagun Artean eginzen txapelketan.

Txapelketa honetan 22bikotek hartuko dute parte;bina bi kote izango dira GoizEguzki jubilatuen etxea eta

Her naniko 10 elkarte hauekordezka tzen: Peña Otaño,Santa Bar ba ra, Ur-Mia, GureTxoko, Elur Txori, Karobi,Xalaparta, Elizatxo, Txan -txan gorri eta Etxeberri. Partehartzen duten bikoteak bereelkarteko mus txapelketakotxapeldunak eta azpitxapel-dunak izan ohi dira.

Partidak, astelehenetik ostegunera arte22 bikoteak 4 taldetan banatu-ko dira, bi seikoak eta bi bos-tekoak, eta ligaxka mo du anhasiko dute txapelketa, tal -deko bikote guztiak elkarren

aurka jokatuta. Par ti dak aste-lehenetik ostegunera jokatu-ko dituzte, 21:00etatik 22:00 -etara, azaroaren 16ra arte.Egun horretan bukatzekoa dahasierako ligaxka.

Ligaxka bukatzean, taldebakoitzeko bi bikote hobere-nak egingo dute aurrera, finalzortzirenetara. Kanporaketahonetatik lau bikote geratukodira, eta hurrengoan, finalerdietan, bi finalistak.

Peña Otaño, iazko irabazleaAurtengo edizioan Peña Ota -ño da gainditu beharrekoelkartea, beraiek irabazi bai -

tzuten 2005eko txapelketa.Etxe berriko Lagun Artea el -kar tean jokatu zen eta finaleanPeña Otañoko Luis Perez etaJuan Sagarnak Karobiko Mikel

eta Jose gainditu zituzten.Luis eta Juan iazko txapel-

dunek aurten ere hartuko du -te parte, txapela berriz jaztekoas moarekin. ��

� IRAGARKI MERKEAK �

6 berogailu salgai, ECOTERMI tde energia urdinekoak. Deitu: 628 003374Kamarero edo kamarera behar da, esperientzi pixka bat duena, asteburuetan lan egiteko.

Deitu: 635745503Renault Twingo bat salgai, prezio onean. Deitu: 630 76 22 41Xanti Masajista. Kirol masajea, TP de Cyriax, kiropraxia, osteopatia xamurra, bioaktibadore neuro-

logikoa, kinesiologia, reflexologia. Deitu: 943 33 07 35 (Lizeaga, 2 P- 1 B).Lokala salgai, ingurune paregabean. Negozioa martxan, nahi izanez gero. Lokal egokitua, komu-

na, kalefazioa eta lehio haundiekin. Interesatuek deitu: 628 94 72 21Yolanda estetika zentrua. Dietista Aurora Cid; dieta pertsonalizatuak. Depilazioa diodo lase-

rraz. Masaje deportiboa eta oin erreflesologia. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,

reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Sta Barbara 42).

Arotz profesionalak lan txikiak egingo lituzke. Deitu: 656 78 64 15

Elkarte arteko XXII. mus

txapelketa martxan da dagoeneko

Joan den astelehenean, azaroak 6, abiatu zen eta aurtenElizatxo elkartean jokatuko dituzte partidak.

� K A R B O N E R A‘ Fasinpat’ dokumentala gaur ikusgai

Zine txiroa zikloaren barruan, Fasinpat dokumentala emango dutegaur Karbonera gunean. Dokumentalak Zanon enpresaz hitz egitendu, langileek patroirik gabe jarraitzea erabaki zuten garaiaz. DanielIncalcaterraren filmea Argentinan girotuta dago, 2001ko krisian, eta64 minutuko iraupena du. Emanaldia 20:30ean hasiko da eta sarreralibrea da. ��

Astelehenetik ari dira partidak jokatzen Elizatxo elkartean.

E S K O L A K I R O L A - A S T E B U R U K O E M A I T Z A K