maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta...

21
Langile Ikastolako Aldizkaria Aurkibidea -Gozokizko mundua 2.or -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli elkarriz. 10.or -Asmakizunak eta txis- teak 12.or -7 ezberdintasunak 18.or -Margotu 19.or -Iragarkia 20.or -Gomendioa Maiatzaren 27,28 , 29 eta 30ean 6. mailakoak Burgosera doaz. 27an Burgoseko Atapuercako antzinako herri simulatu bat ikus- tera joango dira. Maiatzaren 27,28,29 eta 30ean 4. mailakoak Zuhatzara doaz . Han ur kirolak egingo dituzte. Apirilaren 28,29 eta 30ean 5. mailakoak Baigorrira joan zi- ren .Han raſting egin zuten. Ikastolako Albistea L.I.A. hitza aldizka- rian zehar ezkutatu- ta dago. Ezetz aurki- tu. Portadakoak ez du balio. EGURALDIA Apirilean bezala, maiatzak ere badu atentzioa daraman kontua: errogabena da. Espainian aldean, zabaldi garai orretan bak bat, ur eskasia eta ur–egarria anitzetan aipaturiko kontua bilaka- tzen da. Halere, ia be ohi denez, uholde, uraundi eta uriolak dira gehien akorduan iltzatuta gelditzen direnak 1994an , Pollensan, Mallorcan, 195 litro euri bota zituen egun berean, eta uriol latzak sortu zituen. 1998an , Badajoz aldean eurite itxuragabekoak : Fre- genal de la Sierra , 60 litro 3 ordutan . 2014ko maiatzaren 12a L.I.A. 6. Zenbakia

Transcript of maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta...

Page 1: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

Langile Ikastolako Aldizkaria

Aurkibidea

-Gozokizko mundua 2.or

-Talo errezeta 3.or

-Pelikulen akatsak 4.or

-Bertso ta asmakiz. 5. or

-Albistea 6.or

-Ba al zenekien 7.or

-Aimarri erkarrriz. 9.or

-Isabeli elkarriz. 10.or

-Asmakizunak eta txis-

teak 12.or

-7 ezberdintasunak 18.or

-Margotu 19.or

-Iragarkia 20.or

-Gomendioa

Maiatzaren 27,28 , 29 eta 30ean 6. mailakoak Burgosera doaz.

27an Burgoseko Atapuercako antzinako herri simulatu bat ikus-

tera joango dira.

Maiatzaren 27,28,29 eta 30ean 4. mailakoak Zuhatzara doaz .

Han ur kirolak egingo dituzte.

Apirilaren 28,29 eta 30ean 5. mailakoak Baigorrira joan zi-

ren .Han rafting egin zuten.

Ikastolako Albistea

L.I.A. hitza aldizka-

rian zehar ezkutatu-

ta dago. Ezetz aurki-

tu. Portadakoak ez

du balio.

EGURALDIA

Apirilean bezala, maiatzak ere badu atentzioa daraman kontua:

errogatibena da. Espainian aldean, zabaldi garai orretan batik

bat, ur eskasia eta ur–egarria anitzetan aipaturiko kontua bilaka-

tzen da. Halere, ia beti ohi denez, uholde, uraundi eta uriolak dira

gehien akorduan iltzatuta gelditzen direnak 1994an , Pollensan,

Mallorcan, 195 litro euri bota zituen egun berean, eta uriol latzak

sortu zituen. 1998an , Badajoz aldean eurite itxuragabekoak : Fre-

genal de la Sierra , 60 litro 3 ordutan .

2014ko maiatzaren 12a

L.I.A. 6. Zen

bakia

Page 2: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

2

Baziren behin, hiru neskatxa. Ahizpak ziren eta oso ondo moldatzen. 10 , 9 eta 8 urtekoak Nagorek 10 urte , Libek 9 eta

Junek 8. Hernanin bizi ziren.

Egun batean, jolasera irten ziren hirurak parkera eta beraiek izkutaketan jolastea erabaki zuten. Jolasten hasi eta Libe parke

ondoko errekatik behera erori zen! Baina ... ez zegoen bustita. Libek uretara begiratu eta urezko eskailerak ikustea iruditu zi-

tzaion. Jaisten hasi eta egiazkoak ziren! Eta honela esan zien Libek :

- Jaitsi! Ez naiz busti eta gainera urezko eskailera batzuk daude!!!

- Bale! baino beldur pixka bat ematen dit.-erantzun zion Junek

Biak elkarri lagunduz, pixkanaka-pixkanaka jaisten joan ziren. Jaitsi zirenean eskaileretatik jaitsi eta ... gozokizko mundu

batera iritsi ziren! Hirurak poz-pozik jarri eta gozokizko mundua ikustera joan ziren hirurak batera.

Lehenengo txokolatezko ibaira joan ziren eta gailetaz eginiko txalupan abiatu ziren buelta bat ematera. Junek lepoa luzatu,

mingaina atera eta txokolatezko ibaia edaten hasi zen eta honela esan zuen :

- Oso gozoa dago probatu egin behar duzue!!!

- Baina ez dakigu ona ala txarra den! Gainera tripako mina eman dezake !!!

- Baietz Libe ? –erantzun zuen Nagorek.

Nagorek buruari buelta eman zioenean Libe eta June txokolatezko ibaia edaten zeuden.

Orduan Nagorek pentsatu zuen nola ez zuten burua altxatzen edan eta edan zeuden oso goxoa egon behar zuela, hala ematen

zuen eta probatu egin zuen. Hirurak han egon ziren hamar minutu burua altxa gabe.

Amaitu zutenean txalupatik jaitsi, lurrera joan eta herrirantz abiatu ziren . Bat-batean norbait hitz egiten entzun zuten.

Hurbildu eta bi gaileta ziren eta honela esan zien:

- Kaixo! ni gaileta Maria naiz eta hau nire laguna Txikilin da.

- Gu ahizpak gara, ni Nagore, hau Libe eta ahizpa txikiena June- erantzun zien Nagorek.

- Zuek ez zarete hemengoak ezta?- galdetu zuen Txikilinek

- Ez gu beste mundu batekoak gara- erantzun zuen Junek

- Orduan nola zuek hemen?- galdetu zuen Mariak

Gu parkera jolastera gindoazela ni ibaira erori nintzen. Ez nintzen busti eta urezko eskailerak jaitsi genituen hirurak batera

eta gailetazko txalupak hona ekarri gaitu- erantzun zuen Libek

Eta horrela arratsalde osoa jolasten pasa zuten. Iluntzen hasi zen eta honela esan zuen Nagorek:

-Gazen etxera! Jada iluntzen hasi da eta gurasoak kezkatu egingo dira.

Denak agurtu, gailetazko txalupa hartu eta etxera bueltatu ziren poz-pozik hirurak batera.

Katu-katu, ipuina bukatu. Zuei gustatu?

EGILEA: JUNE

Page 3: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

3

OSAGAIAK:

-Arto-irina

-Ur beroa

-Gatza

EGITEKO ERA:

1-Bota arto-irina ontzi zabal batean.

2-Egin zulo bat eskuarekin ontziaren erdialdean:irina baztertuz.

3-Pixkanaka pixkanaka ur beroa gehitzen joan, gatz pittin batekin.

4-Busto trapu bat urarekin eta estali orea 30 minutuz.

5-Atera esku tamainako politak eta eskuekin landu, opiltxo fin-finak bihurtu

arte.

6-Jarri zartagina su bizian eta goritu taloa alde bietatik.

7-Tolestu taloa eta ipini bertan: txorizo egosia, eztia, gazta, antxoa, hirugiharra,

txistorra etab.

EGILEA: Ainara Eizagirre 6.A

Page 4: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

4

BEN—HUR

Erromatarren garaiko pelikula bat da eta bat-batean hegazkin bat agertzen

da hegan . Berdina gertatzen da “Troya” pelikulan.

HARRY POTTER

Jaten ari dira denak batera eta protagonista neskaren aurrean dago eserita.

Bat batean desagertu eta neskaren ondoan agertzen da.

AMOR CIEGO:

Protagonistak tarta erdia jaten du eta hortik 4 segundora tartari zatitxo bat

bakarrik falta zaio.

TITANIC

Kristalezko ate batean grabatzeko kamara baten erreflexua ikusten da.

PIRATAS DEL CARIBE

Duela mende batzuetako piraten artean errodajean parte hartzen duen lan-

gile baten aurpegia agertzen da.

June eta Malen

Page 5: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

5

BERTSOA

Nik esateten gauza

Mendian badago

Ibaia ta erreka

baino haundiago

zabaleraz haundia

luzeraz txikigo

itxura borobila

urez beteta do.

Doñua: Behin batian Loiolan

ASMAKIZUNA

Kantaria da, ile kizkurra dauka, programa batean agertzen

da, bere kanta bat oso famatua da, kantaren izenean bi ko-

lore agertzen dira eta lesbiana da.

BERTSOA

DOÑUA: Pasaiako dator notizia

Araban dagoen irla

emozionantearekin

pedalo ta surfean denok elkarrekin

area joatekotan denok gogoarekin

zelaietan ibltzen animali hoiekin.

Page 6: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

6

ALBISTEA

Hiru marinel hil dira eta beste bi desagertuta jarraitzen dute, arrantz-ontzi baten eta

merkantzia-ontzi baten talkaren ondorioz, Cíes islen parean, Vigo ibaiaren sarreran, as-

tearte honetan izan zen istripua. Guztiak, bai hildakoak eta baita desagertutakoak ere,

“Mar de Marín” arrantz-ontziko tripulatzaileak ziren. Barku honetatik, beste bost pertsona,

lau tripulatzaile eta biologo bat erreskatatu dituzte.

Barku hau, 57 metroko sakoneran kokatua izan da eta Boeiro uhartetxoarekiko 1’4

mila km-ra. Urpekariak, desagertutako tripulatzaileak aurkitzeko, murgiltze bat antolatu be-

harko dute.

Arrantz-ontzia talka egin eta hiru minututara hondoratu zen. Merkantzia-ontzia,

100metrokoa gutxi gora-behera, ibaira sartzera zihoan eta arrantz-ontzia, 27 metrokoa,

ateratzera zihoan, ontziak, maniobra arraro bat egin zuenean eta talka egin zutenean.

Zaindari nagusiak, desagertu direnak bizirik ez daudela esan du istripua pasa zenetik

pasa den denboragatik.

Kudeatzaileak, esan du, arrantz-ontziak, itsas-segurtasunerako arauak betetzen zitu-

ela.

Istripu hau, 2:45 aldera gertatu zen eta 3.00rak aldera, larrialdi dei bat jaso zuten

kosta zainek.

LIDE IRAOLA 6.C

Page 7: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

7

BA AL ZENEKIEN

1-Ba al zenekien, Eiffel dorrea tamainaz aldatzen dela? Gainera,324 metroko

garaiera du eta 10.000 bat tonatako pisua. 250 lagunek hartu zuten parte eraikun-

tzan eta 18.038 burdin atal elkartu behar izan zituzten 2,5 milioi buloi erabiliz. 1887

eta 1889 artean eraiki zen. Parisen dago kokatuta (frantzian). Parisen bero handia

dagoenean, dorreko burdina 40 gradutara hel daiteke, eta neguan, berriz, 0 eta 10

gradu zero azpiko tenperaturara. Beraz, Eiffel dorrea 12 bat zentimetro handitu edo

txikitu daiteke.Bi urte, bi hilabete eta bost egunetan eraiki zuten.

2-Ba al zenekien, Krokodiloek urtean behin janda ez dutela berriro jan behar?

Krokodiloak Crocodylidae familiako narrastiak dira.Gehienak, tropikoetan bizi dira

(Afrikan, Asian, Ameriketan eta Australian. Lehen aldiz Eozenoan agertu ziren, du-

ela 55 miloi urte inguru. Narrastien taldekoak dira, muskerren oso antzekoak, bere

tamaina handikoak.

JUNE HERNANI 6.C

Page 8: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

8

B A AL ZENEKIEN?

1-Ba al zenekien Marokon munduko palmera gehien dagoela?

2-Ba al zenekien Marokon 16 urterekin ezkontzen direla?

3-Ba al zenekien Tailandiako erregeak 62 urte dituela?

4-Ba al zenekien Caceresen errekak oso sakonak direla?

5-Ba al zenekien “SANBALA” Europako errusiar mendirik

altuena dela?

6-Ba al zenekien zirkorik famatuena “Circo del sol” dela?

7-Ba al zenekien Port Aventurako “Furias barko” trakzioa

oso azkarra dela?

EGILEAK:Lide eta Nerea

Page 9: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

9

1-Noiz eta non jaio zinen?

-1979ko azaroaren 13an jaio nintzen eta Goizuetan jaio naiz.

2-Ze postutan jolasten duzu normalean?

-Normalean, aurrelari postuan jolasten dut.

3-Zenbat txapel jaso dituzu orain arte?

-Hamaika txapel jaso ditut orain arte.

4-Zure gaur egungo enpresa zein da?

-Nire gaur egungo enpresa Asegarce da.

5-Zein datetan debutatu zenuen?

-1998ko apirilaren 12an debutatu nuen.

6-Zein pilotalekuan debutatu zenuen?

-Jaian jai (Lekunberri) pilotalekuan debutatu nuen.

7-Zenbat anai dituzu? Eta nola izena du?

-Anai bat daukat eta Asier izena du.

8-Noiz irabazi zenuen zure lehenengo txapelketa?

-1999an irabazi nuen nire lehenengo txapelketa (22-16).

Egileak: Eneko. E

eta

Jagoba. G

Page 10: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

10

IXABELI ELKARRIZKETA

Kaixo, gu Auritz eta Ainara gara eta zure lana interesgarria iruditu zaigunez, galdera batzuk egin

nahiko genizkizuke L.I.A. aldizkarirako.

1-Zertan datza zure lana ? Eguneroko martxan, laguntza bat behar duten ikasleekin lan egitea:

zailtasunak dituztenei laguntza zuzena ematea, hau da eguneroko lanak egiten gelan laguntzea;

errefortzu laguntza, hau da arlo jakin batzuetan bultzada txiki bat ematea; gelako antolaketan

parte hartzea; egoeraren bat sortzen denean (emozionala…) kudeatzen laguntzea bai irakaslee-

kin, gurasoekin eta ikasleekin; beharrezkoak diren kanpoko zerbitzuekin harremanetan jartzea;

materiala egokitzea eta sortzea, etb.

2-Nolako umeekin egoten zara ? Denbora gehien behar handiak dituztenekin baina baita lagun-

tza txiki bat behar dutenekin. Askotan talde batean ume bati laguntza emateak errazten du in-

gurukoei ere zenbait zalantzak argitzea ere.

3-Non egiten duzu lan ? (geletan, ze mailetan, gelaz kanpo) ? Normalean gela barruan, lauga-

rren eta seigarren mailan. Oso garrantzitsua da laguntza besteekin daudenean jasotzea, normal-

tasun batez, taldeko partaideak baitira eta era berean besteek ere momentu jakinetan aprobe-

txa dezakete nire laguntza: Denok behar dugu noizbait laguntzatxo bat gauzak argitzeko, lanak

bideratzeko... Momentu puntualetan bakarka har dezaket ikasle bat lana antolatzen laguntzeko,

atal batean katramilatuta dagoelako... eta hau ere normaltasun batez egiten da.

4-Zerk bultzatu zintuen P.T. izatera? Irakaskuntza asko gustatu izan zait beti eta aukera ikusi

nuen behar jakin batzuek dituzten ikasleei nire lanaren eta materialaren bitartez beraiek ere

bere mailan gai direla sentiarazteko besteekin batera lan eginez; horrek hobeto sentiarazten

baikaitu denok.

5-Zenbat urte daramatzazu P.T. izaten? Pte bezala 16 urte.

6-Zer ikasketak behar dira lan mota hau egiteko? Gradua edo lizentziatura.

7-Gustatzen al zaizu zure lana? Bai izugarri, aukera handia ematen didalako gauza berriak egi-

teko eta material berria sortzeko hobeto ajustatuz bakoitzaren beharretara.

8-Zergatik egin zinen P.T.E.? Iruditzen zaidalako ume batzuek ez dauzkatela aukera berdinak eta

nik zerbait aporta nezakeelako.

Page 11: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

11

9-Urtearen bukaeran laguntzen duzun umeengan harreman esturen bat izatera iritsi zara

noizbait? Bai askotan eta familia batekin 10 urte ondoren harremana mantentzen jarraitu

dut urruti egon arren; gure lanak harreman estua eskatzen baitu.

10-Zeinekin batera egiten duzu lan? Denak P.T.ak al dira? P.T.ekin, aholkulariekin eta batez

ere tutoreekin,hau funtsezkoa da, elkarlan bat baita. Ez .

11-Bueno, eta bukatzeko, zure ustez zuk egiten duzun lana beharrezkoa al da ikastola ba-

tean? Bai, edozein eskolatan ikasle oso ezberdinak daudenez, aniztasuna oinarria da; guk

aukera berdinak izatera bideratzen laguntzen dugu eta bakoitzari bere ezaugarriak,eta gai-

tasunak errespetatzen laguntzen bere garapenean. Konsziente izan behar dugu, hau de-

nontzat, oso aberatsa dela.

Page 12: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

12

(1) Hegazti denda bateko dendariak honakoa esan zion loroa erosi zuenari: "loro honek en-

tzuten duen guztia errepikatzen du". Astebetera, eroslea itzuli eta loroak hitz-erdirik

ere ez duela esan kexatu zaio, baina dendariak esan dio ez ziola gezurrik esan.

Nola liteke?

Erantzuna: Loroa gorra da.

(2) Gona luzea du, mihia motza, urrutitik entzuten da aren kantu hotsa.

Zer da?

Erantzuna: kanpaia.

(3) Izanagatik txikia gela handira sartzean betetzen du guztia.

Zer da?

Erantzuna : Kandela.

(4) Bera ez da ibiltzen baina, ibiltariak babesten ditu eguna alaia dagoenean, hura isilik;

eguna haserretzean, hura kantari.

Zer da?

Erantzuna: Zuhaitza.

(5) Kriseilu pilo bat goian zintzilik oso politak daude inork piztu barik.

Zer da?

Erantzuna: Izarrak.

(6) Zikina da berez, ezkurra du amets. Luzaro pentsatu arren, ezetz igarri zer den !

Erantzuna: Txerria.

(7) Atearen begitik sartu emeki, bira egin eta ireki. Nor daki ?

Erantzuna: Giltza.

(8) Ateri bada, makulu ; euria bada, aterpe. Zer ote ?

Erantzuna: Euritakoa.

(9) Hobi batekin trumoi-hotsa; bizkor joaten da hotsa, bertan gelditzen da hatsa. Zein da

hitza ?

Erantzuna: Puzkerra.

(10) Ametsen habia, zurrungen lekuko, izarak, burusiak eta buruko. Zer den, nork igarriko ?

Erantzuna: Ohea.

Olatz eta June

Page 13: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

13

1- Ze esaten dio itsu batek beste itsu bati?

Ikusiko gera.

2-Zen hain gorra zen hain gorra, telefonoari erantzuten ziola deitu gabe.

3-Zein da santuen mozkorra?

-Santo tomas.

Eta beste santu mozkorra?

-San Bar Tolo.

4-Nola esaten da muki zapia Japoniarrez?

-Kita mokitos.

5– Zein da fruten santua?

-Sandia.

6-Bi lagunek ikusten dute etortzen zezen bat, eta bietako bat oso azkar igotzen da zuhaitz batera.

-jaitsi hortik kakati eta lagundu zezen honekin!

-Ez,ze jaisten baldin banaiz , zeinek egingo dizu txalo?

7-Zer esaten dio euli batek beste euli bati?

-Gonbidatzen zaitut nire kakara.

Page 14: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

14

Tx isteak

1-Galdetzen dio batek besteari:

-Zuk uste duzu esneak gizentzen duela?

-Noski baietz!! Ez al dituzu behiak ikusi?

2-Esaten dio mozkor batek emakume itsusi bati:

-Ze itsusia zaren, itsusia baino itsusiagoa…

-Eta zu mozkorra, mozkorra baino mozko-

rragoa…

-Bai, baina niri bihar pasatzen zait.

3-RING!!!!!

-Hau al da 7415757?

-Ez, hau 7575147a da.

-Barkatu, ezkerra nahiz eta.

4-Zergatik jartzen dituzte Lepekoak tipulak

errepide ondoan?

-Zirkulaziorako onak direlako.

Egileak: Eneko.E eta

Jagoba.G 6.B

Page 15: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

15

5-Ba al zenekien zer esaten dion semaforo batek besteari?

-Ez begiratu gorria jarriko nahiz eta.

6-Gizon bat medikuaren kontsultara joan da, eta hor esan dio:

-Mediku, mediku, beherako mentala dut!

-Eta zuk, nola dakizu hori?

-Bada... pentsatzen dudan guztia kaka besterik ez delako!

7-Pellok atea ireki nahi du, baina ezin du. Orduan, bere lagunak zera

esan dio:

-Ekarri giltzak, nik irekiko dut!

-Bai, tori.

-Baina Pello... hau supositorio bat da!

-Orduan, non sartuko nuen giltza.

8-Elefante batek zera galdetu dio gameluari:

-Zergatik dituzu titiak hor goian?

-Begira nork galdetzen duen, zakila aurpegian duen batek!

Egileak: Eneko. E Jagoba. G 6.B

Page 16: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

16

TXISTEAK ETA ASMAKIZUNAK

*-Ama, ama! Eskolan gezurtia deitzen didate...

-Baina zu ez zoaz eskolara eta!

-Leihoak bezala gara biritxiak, gauean gaude beti itxiak. Zer gara?

* Soldadu batek galdetu dio beste bati:

-Zertan ari zara?

-Hemen, emazteari idazten.

-Eta zergatik idazten duzu hain poliki?

-Nire emazteak ez dakielako azkar irakurtzen.

-Ez du txapelik baina bai burua, orririk badu eta ez da liburua. Zer da?

*-Aizu irakasle! Zuk zigortuko nindukezu ezer ez egiteagatik?

-Ez

-A hobeto, ez ditut etxeko lanak egin eta!

Gozo-gozo eta zuri-zuri uretan inork ezin ikusi. Zer da?

*-Jakingo bazenu bihar hilko nintzela zer esango zenidake gaur?

-Ematen mila euro eta bihar bueltatzen dizkizut?

Zuri-zuri eta biribil, iluntasuna argitzen dabil. Zer da?

ASMAKIZUNEN ERRANTZUNAK:

-BEGIAK

-ZUHAITZAK

-AZUKREA

-ILARGIA

JUNE HERNANI ETA LIDE IRAOLA 6.C

Page 17: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

17

TXISTEAK

1- Kartzelara iritsi berria den batek galdetzen dio besteari:

-Zergatik zaude kartzelan sartuta?

-Ez didatelako ateratzen utzi nahi!!!

2- Neska polit bat txakurrarekin paseatzen ari zen eta bat batean mutil bat

agertu zen eta esan zion:

-Nola deitzen da txakurra?

-Txita, ah! orduan ipurdia itxita.

3- Seme batek esan dio aitari:

-Aita, aita! Handia izaten naizenean zu bezalakoa izan nahi dut!

-Ni bezalako azkarra izateko?

-Ez! Ni bezalako semea izateko.

4- Bi emakume elkartu dira, eta batak besteari esan dio:

-Nire senarra aingeru bat da.

-Hau bai zortea!-erantzun dio besteak -Nirea oraindik ere bizirik dago.

5- Jai-mito bere aitarekin kotxean doa erosketak egitera:

-Aita begira, gamelu bat!

-Aita begira, zuhaitz bat!

-Aita begira, barandandila bat!

Egilea: Auritz

Page 18: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

18

7 E

ZBERDINTASUNAK

Sai

atu

zait

ez 7

ezb

erd

inta

suna

k a

urki

tzen.

AN

IMA

ZA

ITE

Z!!!

EGILEAK:L

ide e

ta N

ere

a

Page 19: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

19

1 URDINA

2 ARROXA

3 MARROIA

4 GORRIA

5 MARROI ARGIA

6 MOREAL.I.A.

1

3

3

2

2 1

4

5

6

6

Elene eta Naiara 5. C

Page 20: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

20

JUMA KUTXARA TRIPONTZIA

Jale txarra zara? Gauza gehienak ez zaizkizu

gustatzen? Denak jaten bukatu eta zuk oraindik

plater erdia aurrean edukitzen duzu?

Ba bukatu dira zure arazoak!!! Kutxara magikoare-

kin ez zara berriz kezkatu beharko. Eta gainera

oso erraz erabiltzen da. Zuk beti bezala jan be-

harko duzu. Baina kutxara ahoan sartzean, janaria

desagertu egingo da zuk dastatu baina lehen.

Beraz, badakizu!!! Deitu gure telefono zenbakira

eta 25 segundotan jasoko duzu.

Tel: 603 56 18 26

June eta malen

Juma

naiz!!!!!!!

Page 21: maiatzaren L.I.A. - Langile Ikastola · -Talo errezeta 3.or -Pelikulen akatsak 4.or -Bertso ta asmakiz. 5. or -Albistea 6.or -Ba al zenekien 7.or -Aimarri erkarrriz. 9.or -Isabeli

21

Nik One Directionen musika entzutea gomendatzen

dizuet.

Beraien kanta batzuk lasaiak eta beste batzuk azka-

rrak dira, orduan, bietarik.

Hauek dira kanta batzuen izenak:

Story of my life, Best song ever, What makes beauti-

ful, One thing, One way or another, Kiss you, Live while

were young, Little things...

Niretzat kanta guztiak dira politak baina, Story of my

life politena.

Abeslariak: Harry Styles, Liam Payne, Louis Tomlinson,

Niall Horan eta Zayn Malik dira.

Merezi du entzutea ez zarete damutuko.

Egilea: Olatz Encinas