Topaberri 63

20
www. topagunea.org iritzia elkarrizketa iritzia 2010eko iraila • 63 zbk. Karmen Irizar “ Tokikoa oinarri izanda, mugimendu egituratua eta zabala osatzen dugun heinean egingo dugu aurrera” 6. orr. Iñaki Martinez de Luna Hizkuntza-diskurtsoaren gaineko gogoeta 12. orr. Malores Etxeberria Arrese Euskara Elkarteak aurrera begira 16. orr. Ez da txantxa urtarrileko larunbata batean Euskara Elkarteetako langile eta boluntario diren ehun lagun beren kezkak konpartitu eta etorkizunerako ilusioak irudikatzeko batzea. Gogo agerpena izan zen urtarrilekoa, mugimenduko kide diren ehun lagunek egin zuten mugimendu indartsu eta eraberritua osatzeko nahiaren agerpena. Bertan egoteko aukerarik izan ez zuenarentzat egunean jasotakoa azaltzea ez da lan erraza, baina bada non ikusi eta irakurri urtarrilaren 23ko iritzi eta ondorioen gaineko informazioa (www.jardunaldiak.org webgunean aurkituko dituzue eguneko hitzaldien bideoak eta www.topagunea.org/ dokumentazioa/gogoetan-jardunaldiak helbidean idatzizko materiala). Juan Luis Arexolaleiba, Xamar, Imanol Miner eta Rosa Ramosen iritziekin abiatu zen gogoeta (merezi du lehenago aipatutako bideoak ikusi edo ponentziak irakurtzeak); ondoren, Durangon bildutako guztien txanda izan zen eta lantaldetan Euskara Elkarteen 25 urtetako lanaren balorazioa egin eta hurrengo urteetarako erronkak landu ahal izan ziren. Azpimarragarria da ideia eta iritzi aniztasuna izan zela nagusi partaideen artean, mugimendu anitza denaren ispilu, baina era berean, balorazio eta sentipen asko orokorrak direla ere ikusi zen argi eta garbi. Euskaldunon elkarteen mugimendua antolatzeko oinarrietara jotzea, pentsamendua elikatzea, transmisioa antolatzea eta elkarteon funtzioa berraztertzea beharrezkoa denaren ideia nabarmen nagusitu zen urtarrilean bertaratutakoen artean. Mugimendu politiko-kultural modura aldarrikatu zuen Imanol Minerrek Euskaldunon Elkarteena eta ildo horretan, nagusiki erabilera lantzetik, erabilera, ezagutza eta motibazioa lantzera jo beharra agertu zen iritzien artean. Iritzi sortzaile izan behar dute euskaldunon elkarteek eta horretarako oinarriak ondo finkatu behar dira. Hizkuntza Euskaldunon elkarteen mugimenduaren kongresurantz

description

Euskaldunon elkarteen mugimenduaren kongresurantz

Transcript of Topaberri 63

www. topagunea.org

irit

zia

elk

arr

izk

eta

irit

zia

2010eko iraila • 63 zbk.

Karmen Irizar “ Tokikoa oinarri izanda, mugimendu egituratua eta zabala osatzen dugun heinean egingo dugu aurrera”6. orr.

Iñaki Martinez de Luna Hizkuntza-diskurtsoaren gaineko gogoeta

12. orr.

Malores Etxeberria Arrese Euskara Elkarteak aurrera begira

16. orr.

Ez da txantxa urtarrileko larunbata batean Euskara Elkarteetako langile eta boluntario diren ehun lagun beren kezkak konpartitu eta etorkizunerako ilusioak irudikatzeko batzea. Gogo agerpena izan zen urtarrilekoa, mugimenduko kide diren ehun lagunek egin zuten mugimendu indartsu eta eraberritua osatzeko nahiaren agerpena. Bertan egoteko aukerarik izan ez zuenarentzat egunean jasotakoa azaltzea ez da lan erraza, baina bada non ikusi eta irakurri urtarrilaren 23ko iritzi eta ondorioen gaineko informazioa (www.jardunaldiak.org webgunean aurkituko dituzue eguneko hitzaldien bideoak eta www.topagunea.org/dokumentazioa/gogoetan-jardunaldiak helbidean idatzizko materiala).

Juan Luis Arexolaleiba, Xamar, Imanol Miner eta Rosa Ramosen iritziekin abiatu zen gogoeta (merezi du lehenago aipatutako bideoak ikusi edo ponentziak irakurtzeak);

ondoren, Durangon bildutako guztien txanda izan zen eta lantaldetan Euskara Elkarteen 25 urtetako lanaren balorazioa egin eta hurrengo urteetarako erronkak landu ahal izan ziren. Azpimarragarria da ideia eta iritzi aniztasuna izan zela nagusi partaideen artean, mugimendu anitza denaren ispilu, baina era berean, balorazio eta sentipen asko orokorrak direla ere ikusi zen argi eta garbi.

Euskaldunon elkarteen mugimendua antolatzeko oinarrietara jotzea, pentsamendua elikatzea, transmisioa antolatzea eta elkarteon funtzioa berraztertzea beharrezkoa denaren ideia nabarmen nagusitu zen urtarrilean bertaratutakoen artean. Mugimendu politiko-kultural modura aldarrikatu zuen Imanol Minerrek Euskaldunon Elkarteena eta ildo horretan, nagusiki erabilera lantzetik, erabilera, ezagutza eta motibazioa lantzera jo beharra agertu zen iritzien artean. Iritzi sortzaile izan behar dute euskaldunon elkarteek eta horretarako oinarriak ondo finkatu behar dira. Hizkuntza

Euskaldunon elkarteen mugimenduaren kongresurantz

2

komunitatean jarri zuen Xamarrek elkarteen xede eta eginkizun nagusia eta euskalgintzaren diskurtsoaren ardatza euskaldunongan jarri beharra azpimarratu zen jardunaldien ondorioen artean ere. Euskaldunon elkarteen funtzioak zabaldu eta eragileago bihurtzea aldarrikatu zen, Juan Luis Arexolaleibak proposatu zuenaren ildotik. Elkarteen funtzioak berraztertzeak ekarri behar luke jarduera ildoak ere berrikustea eta horretarako hainbat galdera eta hausnarketa proposatu zituen Rosa Ramosek.

Ondorioak ondorio, egunaren ostekoak bi sentimendurekin bukatu zirela esan daiteke. Batetik, gehiagotan eta gehiago batzeko gogoarekin. Izan ere, gutxitan hartzen dugu tartea batzeko eta egoteko (pentsatzeko, hitz egiteko nahiz gozatzeko). Bazkaltzeko tartea labur gelditu zen askorentzako. Bestetik, mugimenduaren etorkizunari buruz hausnarketa sakona egiteko ilusioarekin.

Kongresua abian jartzea izan da hurrengo urratsa eta Topaberri honetan zehazten den moduan, ekin zaio gogoeta sakona egiteari eta datozen hilabeteotan izango da eztabaidan parte hartzeko aukera. Topagunetik gonbitea luzatzen dizuegu mugimenduko kide guztiei ekarpenak egin eta eztabaidetan parte hartzeko.

XXI. MENDEKO EUSKARA ELKARTEAK, DIAGNOSITIK ERRONKETARA

Durangon urtarrilaren 23an egindako jardunaldietan jasotako ideia-jasatik egindako ondorioak laburbiltzen dizkizuegu ondoko lerroetan.

Hausnarketa beharra “Gelditu, pentsatu eta berriro hasi” esaldia behin eta berriro aipatu da; euskara elkarteetan gure buruaz birpentsatzeko, gure mugimendua berrasmatzeko, gogoa dago. Hausnartu beharrekoen artean:

• Pentsamendua,oinarriteorikoak

• Euskaraelkarteenetamugimenduarenizaeraetafuntzioak

• Diskurtsoa,mezua

• Helburuaketaestrategiak

• Antolaketa

Hausnarketa hori euskara elkarte guztien artean egiteko eskaera badago ere, elkarte bakoitzak berea egin beharra duela azpimarratu da, tokian tokiko errealitatera egokitu beharra dagoela.

Argitaratzailea: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa • Arduraduna: Iker Martinez de Lagos • Lege Gordailua: BI-976/97

3berri

Pentsamendua elikatu, diskurtso ausarta sortu eta lideratuDiskurtsoz ahul ikusten da oro har euskara elkarteen mugimendua (eta euskalgintza); batez ere arlo honetan eragin beharra nabarmendu da. Erabileran zentratu ditugu azken urteotako mezu guztiak eta motz (labur) geratu gara, ikuspegi orokorra eskaintzeko aukera galdu dugu. Ezagutza-erabilera-motibazioa ardatzetatik bakarrean gelditu gara. Armatu behar gara, arrazoiez, pentsamenduz eta ikuspegiz. Euskara elkarteen mugimenduaren iritzia politikoagoa izatea proposatu da, euskalduna izatearen eta euskaldunon komunitatearen ideien gainean ardaztua eta kontzientzia eta motibazioa lantzera bideratua. Euskaltasuna ereitera jo behar du euskara elkarteen funtzioak eta herri ikuspegiaren erdian hizkuntza eta hiztunak jarri behar ditugu. Euskaldunok izan behar dugu euskalgintzaren diskurtsoaren ardatz eta euskara elkarteen mugimenduak badu zeresanik horretan.

Pertsonetatikabiatukomunitateraheltzeko. Norbanakoaren hizkuntza jarrerak eta komunitatearenak landu beharra azpimarratzen da .

Euskara elkarte izatetik euskaldunon elkarte izatera pasa behar garela ere proposatu da.

Bizi poza transmititzen ere asmatu behar dugu. Diskurtso edukiz betea baina bizia den mugimendu batena,

KomunikazioaOrain arte baino gehiago eta argiago komunikatu behar dugu zer garen, zer nahi dugun eta zer egiten dugun nahi dugun hori lortzeko. Mugimendu bat modura agertu behar gara eta garenaren neurria eman. Euskara elkarteen marka indartu behar dugu, gure helburu eta mezuekin, egitasmo zehatzenen gainetik.

EstrategiaEuskara elkarteek ondo egiten dakiten horri eutsi behar diote. Herri eta eskualde askotan erreferentzia dira sortu dituzten egitasmo eta produktuei esker eta eraginkorrak diren egitasmo/produktu horiek mantendu eta indartu behar dira.

Euskara elkarteak, beste arlo batzuetan indartu behar dira, hala ere.

• Motibazioariorainartebainoindargehiagorekinheldubehar zaio: euskaldunekin eta erdaldunekin ere lan egin beharko genuke (euskaltzale izan daitekeen erdaldun asko dago eta horiekin lan egin behar da).

Inprimategia: Gertu, Koop. (Oñati) • Diseinua:

kro

nik

a

•Eragitelaneansakontzekobeharranabarmenada euskara elkarte gehienetan. Euskara elkarteak eragile izan behar dira bere zentzu guztietan: dinamiko, sortzaile, eredugarri eta akuilu. Azken hau (akuilu, gizartean eta erakundeetan) nabarmen aipatu da.

•Espazioakirabazibehardira,euskararentzakofuntzioak eta guneak irabazten jarraitu beharra dago. Horretarako, guneak sortzeari garrantzia eman zaio.

•Kalitatearibegiratu.Sortudenekimenkopuruahandia da, biltzen dugun jende kopurua ere, baina egiten dugunaren kalitatean indar gehiago jarri behar dugu, baita gure eraginarena ere.

Gizarte aldaketak kontuan hartu beharrekoak dira. Gizarte mugimenduek oro har duten erronka da parte hartze moduen inguruko hausnarketa eta euskara elkarteak ez dira hortik kanpo geratzen. Hausnarketa horri ere heldu behar diogu eta entzun egin behar dugu, belaunaldi berriek euskara elkarteetan zertarako eta nola parte hartu nahi duten entzun.

Tresnen erabilpena ere behin baino gehiagotan aipatu izan da. Teknologiak eskaintzen dituen aukerak baliatu beharra dago bai eragite lanean eta baita barne komunikazioan (elkarteen artean, bazkideen artean,…) ere.

Transmisioa eta formazioa; bazkide eta boluntarioak Pentsamenduetadiskurtsoagaratzearekinbateratransmisioan ahalegin berezia egitea proposatzen da. Etenak egon dira urtetan, ez dugu gehiegi landu elkarteen izaera, pentsamendu, helburu eta estrategiei buruzko barne transmisio/formazioa; etorkizunean egin behar dugu. Gaur egun badaude tresna batzuk transmisio lan hori egiteko, eta garrantzitsua da denon eskura jartzea.

Bizipoza eta gozamena elkarteen jardunean moduan, transmisioan zuzenean islatu behar dugu. Bazkideei, boluntarioei eta elkarteetako eragile berriei elkartekide izatearen harrotasuna helarazi behar zaie.

Gainera, estrategietan aipatu moduan, euskara elkarteen boluntarioen parte hartzearen inguruko hausnarketa sakona bultzatu behar da, elkarteen egituretan boluntario eta langileen funtzioak eta orekak zeintzuk izango diren gure buruari galdetuz.

ElkarlanaOro har, euskara elkarteen arteko ezagutza eta elkarlana handitu beharra eta euskalgintzako beste eragileekin harremana sakondu beharra eskatzen da.

Topagunearen ondorioen gaineko irakurketa

Aniztasun handia dago Euskara Elkarteen artean:

• laneandabiltzaneremusoziolinguistikoeidagokienez,

• elkarteokosatzendituztenpertsonenetapertsonataldeen izaerari dagokienez,

• beraienegitekomoduez,

• eskuarteandabiltzanjarduereidagokienez,

• sortzekoizanzituztenmotibazioetaprozesueidagokienez,

• egunelkarteetakobazkideekberaienelkartebizitzariburuz dituzten balorazioei dagokienez,

• etorkizunerabegirakoerronkeidagokienez,

• beraienelkartebizitzanepemotz-ertainerazehaztutakohelburuak lortutakoen balorazioei dagokienez,

Hori horrela, oro har, Euskara Elkarteen orain arteko ibilbidean egindako lana ontzat jotzen da eta elkarteok lanean segitzeko eta sakontzeko borondatea eta gogoa dauzkate:

• Erabileraneragitenjarridiraindarrakazken25urteotaneta lorpenak handiak izan dira. Erabilerarako aukera, espazio eta harreman sare berriak irabazi dira eta “ezagutza sustatzeko politika”-tatik, “erabilera sustatzeko politika”-tara salto egiteko eragin da.

• Halaere,nekesentsazioadagoelkarteaskotan,jendeberria ilusionatzeko zailtasuna.

• Motibazioanegindakolananahibainogutxiagoizanda,nagusiki jardueren bidez landu izan da motibazioa.

Euskaldunok izan behar dugu euskalgintzaren diskurtsoaren ardatz

4

5berri

• Sentsibilizazioetaakuilulanesplizituaosogutxijorratzen da eta horren premia sumatzen da. Lan horri nola ekin ez da argi ikusten, baina pentsamendua eta diskurtsoa garatzeko premia eta gogoa sumatzen da, motibazio lanari ekiteko oinarri izango dena.

• Elkartebizitzaneragitendutenfaktoreetansakondubeharra ikusten da: boluntario eta profesionalen funtzio eta orekan, parte hartzeko formulatan, elkartean parte hartzearen prestigio eta bizi pozean, ospakizunetan, barne transmisioan, prestakuntzan …

• Elkarteekberaienherrietanbetetzendutenfuntzioazgogoeta egin beharra ikusten da. Herrietako beste eragileekin izan beharreko harremanaz, lidergoaz, lankidetzaz, sare lanaz, herri dinamizazioaz, kalera irten beharraz,… eta horretarako, oro har, elkarbizitzarako oinarriak landu beharraz.

• Elkarteenjarduerakezagutzendiraherrietan,bainaezelkarteak, ezta beraien helburuak ere. Komunikazio estrategiak landu behar dira eta gure mezua gizarteratu.

Horretarako marketinean, teknologia berrietan, lidergoan, … prestatu beharko gara, baina bereziki gure diskurtsoan.

Topaguneari Euskara Elkarteen Mugimenduaren lidergoan sakontzea eskatzen zaio,

• euskaldunonelkarteenetorkizunerakohelburuetafuntzioez hausnarketa eginez,

• ideologiaetadiskurtsoagaratuzetagizarteratuz,

• Topagunetikeuskaraelkarteetaraetabaitaeuskaldunon elkarteen baitan ere transmisiorako mekanismoak eta formazioa landuz,

• estrategiakomunaklanduzetaberehausnarketakherrietara eramanez.

• euskaldunonelkarteekeraberean,Topaguneaprestigiatu eta Topagunearen presentzia herrietan bermatu beharko lukete, estrategia komunei ere lehentasunezko tokia eskainiz.

Pentsamendua eta diskurtsoa garatzearekin batera, transmisioan ahalegin berezia egin behar da

6

Egitasmo jakinetarako biltzen gara eta elkarlanean aritzen ikasi dugu baina gogoeta egiteko, pentsatzeko, kezkak eta ilusioak konpartitzeko denbora gutxi hartzen dugu

Zergatik proposatu du Topaguneak Euskara Elkarteen Mugimenduaren Kongresua egitea? Zerk bultzatu du prozesua abiaraztera?

25 urte pasa joan dira lehenengo euskara elkartea sortu zenetik. 25 urte horietan bizitza bera ikaragarri aldatu da. Munduak inoiz baino txikiagoa eta eskuragarriagoa dirudi, abiada ikaragarrian bizi gara, euskaldunon kopurua asko hazi da eta 150 hizkuntza desberdin hitz egiten duen jendea bizi da Euskal Herrian. Aldaketa gehiegitxo dira urte gutxian hainbeste hazi den euskara elkarteen mugimenduak geldiunea egin eta panorama berri honetan non dagoen ikusteko tarterik ez hartzeko. Aldaketokin batera, euskara elkarteak elkarrekin oso gutxi egoten garela ikusi dugu. Egitasmo jakinetarako biltzen gara era elkarlanean aritzen ikasi dugu baina gogoeta egiteko, pentsatzeko, kezkak eta ilusioak konpartitzeko denbora gutxi hartzen dugula ohartu gara, eta horretarako unea iritsi zaigula iritzi diogu. Bestalde, 25 urtean joan-etorri asko izan da euskara elkarteetako lan taldeetan zein boluntarioetan, eta belaunaldi batetik besterako txanda pasan, txanda bakarrik

pasatu da askotan eta hasierako euskara elkarteek landu eta onartutako irizpide eta egiteko modua aurreko balunaldikoekin joan dira maiz. Historikotzat ditugun hainbat elkartetan jende berria sartzeaz bat elkarte jaio berria bihurtu dira ia, ez baitute behar besteko informaziorik jaso.

Zuzendaritza Batzordearentzat ez da egitasmo berria.

Ez, ez da kontu berria. Joxe Mari Muxikak (aurreko lehendakariak) aipatzen zuen horrelako bilkura baten beharra, geure burua berraztertzeko beharra. Bere garaian ordea, Topagunea ikaragarri hazten ari zen eta nahikoa lan izan genuen federazioa bera antolatu eta indartzen zen heinean, han-hemenka etengabe sortzen ari ziren euskara elkarte berrien eskaerei erantzuten, erakunde publikoekin harremana formaltzen eta lan taldea egituratzen. Lan hori guztia oso ondo eginda utzi zuen Joxe Marik eta ondoren izan dugu modua gure oinarriak berrikusten hasteko.

Zuzendaritza Batzordean inguru, egoera eta tamaina ezberdinetako euskara

7berri

Topaguneko lehendakaria

Karmen Irizar

“Gogoeta egiteko, pentsatzeko, kezkak eta ilusioak konpartitzeko unea iritasi zaigu”

elk

arr

izk

eta

elkarteetako ordezkariak biltzen zarete. Ordezkari guztiek ikusi duzue hausnarketa prozesua egiteko beharra?

Bai, baietz esango nuke. Batzuk lehenago eta besteek beranduxio baino guztiok ikusi dugu oinarriei dagokionez hankamotz gabiltzala. Tamaina eta inguru soziolinguistiko desberdinetakoak izanda ere, ulertu dugu oinarriak falta zaizkigula. Guztiak gara gai aldizkaria martxan jartzeko edo aisialdiko hainbat proiektu martxan jartzeko, baina egitasmo zehatzak baino argudioak, filosofia eta oinarri teoriko sendoak izatea eskatzen duten egoeretan deseroso sentitu ditugu gure elkarteak, aurrera egin ezinda.

Urtarrilaren 23an eman zitzaion hasiera prozesuari. Zer balorazio egiten duzu urtarrileko jardunaldiaz eta bertan jasotakoaz?‘Txutea’ izan zen zentzu askotan. Han-hemenka, euskara elkarteetako kideak zein elkarteetatik kanpo

dabilen jende asko ari zitzaigun horrelako gogoeta prozesu baten eske. Zuzendaritzaren gogoetek ere bide hori hartua zuten lehendik eta intuizioak esaten zigun, gu bezala, jende asko zegoela oinarriak mugimenduko kideekin berrikusteko gogoz. Hala ere, kezka ematen zigun ‘ekintzen gizartean’ gogoeta proposatu eta bazkideek begia okertzea. 100 lagun elkartu ginen mugimenduari gainbegiratua egiteko, jendea ezagutu, kezkak agertzeko eta askotan herriko eguneroko dinamikak hain lausotuta uzten duen lanaren garrantzia berresteko. Loreak izan ziren eta baita kritika zorrotzak, mugimendua bizirik dagoen seinale, arnasa hartu eta hedatu nahi dugula erakutsi genuen euskara elkarteok, eta batez ere, tokikoa oinarri izanda ere, mugimendu egituratua eta zabala osatzen dugun heinean egingo dugula aurrera.

Durangoko jardunaldietan jasotako iritziek bazkideen gogobetetze inkestetan eta hausnarketa estrategikoetan jasotakoekin bat egiten

dutela aipatu zen urteko Batzar Nagusian.

Hala da, eta horrek sekulako lasaitua eman zigun. Aurrexio esan dudan moduan intuizioak esaten zigun jendeak hausnarketarako gogoa zuela baina ez geunden erabat ziur. Aldi berean, zuzendaritzakideon artean askotan agertu diren ahulezia eta kritiken ildo beretik etorri dira kritikak eta horrek hankak lurrean ditugula erakusten digu eta maiz elkarteetatik nahi baino urrunago egon arren badugula oinarrizko lotura bat. Datozen urteetarako abiatu nahi ditugun egitasmoen inguruko pista asko eman digute datuok.Bestalde, lehenengo euskara elkarteen sorreran aritutako jende asko etorri zen Durangora, ‘historikoak’ diren horietakoak, Julen Arexolaleiba, Xamar, Teo Etxaburu, Iñaki Arruti, Joxe Mari Muxika, Rosa Ramos, Imanol Miner eta elkarteetan gaur egun aritzen direnekin jardun zuten aritu talde txikietan lanean. Belaunaldi arteko joan etorriko gogoeta iritzi nion neuk. Hasieran asko teorizatu ondoren elkarteak sortu zituzten adituak eta azkenengo

8

9berri

elk

arr

izk

eta

Tokikoa oinarri izanda ere, mugimendu egituratua eta zabala osatzen dugun heinean egingo dugu aurrera. e

lka

rriz

ke

ta

urteetan elkarteetan ari garen arituen arteko zubi eraikitze bat bezala. Zubi horren gabezia aipatu izan dugu askotan Topagunean eta larunbat hartan lehenengo zimentuak jarri genituelakoan nago.

Euskara elkarteen artean beraz, gogoeta sakona egiteko gogoa nabaria da.

Bai, orain nabaria da. Beharra eta gogoa, biak dira oso nabarmenak. Dena den, gogoeta beharra ez da filosofiaren alorrean bakarrik somatzen, baita eguneroko lanari dagokionez ere. Boluntario, langile eta bazkideek partekatzen dugun jokaleku eta egitekoez ere hitz egiteko gogoa dago, elkarteok dugun menpekotasun ekonomikoaz ere aritu nahi dute bazkideek, antolaketa ereduaz, erakunde publikoekin dugun harremanaz... baina horiek bigarren fasean izango dute lekua.

Zein helburu jarri dio Zuzendaritza Batzordeak prozesuari? Prozesuaren bukaeran zer nahi luke zuzendaritzak?

Euskara elkarteen mugimenduan hainbat alorri dagokionez mugarri izango den prozesua irudikatzen dugu.

1.-Mugimenduaren oinarriparrak, oinarriak eta erronkak bideratzeko oinarri teoriko berritu berretsia nahi genuke bukaeran. Maila teorikoan elkarte jantziak nahi ditugu.

2.-Prozesupartehartzaileaizateanahidugu.Partehartzaileaesannahidufederatuta dauden elkarte guztiek orain artekoa zer nola bizi izan duten adierazteko modua egitea eta beraiek hori egiteko beharra eta konfidantza sentitzea. Hori lortu ezean porrota izango da prozesu guztia, elkarteek ez baitute berea denik sentituko.

3.-Elkarteon lanak tokikotasunektik abiatuta euskaldunon herri osoarentzat duen garrantzia zabaltzen jakitea bai elkarteei, bai elkarteetako bazkideei eta baita euskal herritar guztiei ere.

Nolako animoarekin ekin diozu zuk prozesuari?

Niretzako sekulako aukera da maila pertsonalean. Topaguneko lehendakari izatea onartu nuenean gaur egun dakidanaren laurdena ere ez nekien. Zuzendaritzan bidelagun izan ditudan beste elkarteetako kideen eskutik ikusi dut zein herren genbiltzan Azkoitian, eta ohartu naiz gurea bezala elkarte asko zegoela

motelaldi nabarmenean. Txepetxek oso ondo irudikatu zuen bezala lehenaldiari erreparatuta bakarrik egin dezakegu aurrera, nondik gatozen eta zergatik garen garen bezalakoak jakinda baino ez dugu aurrerako biderik ikusiko. Hori ulertzearekin batera ulertu nuen beste elkarteak eta hasierako adituak behar genituela milurteko berriari neurria hartzeko. Jendearen ilusioa piztu dugu, hasierako jendea hurbildu zaigu eta prozesua abiatu dugu. Orain artean lortutakoarekin oso gustura nago, hasi baino ez garela egin dakidan arren.

Eta pozarekin batera kezka zabaldu zaitgorputzean.Sortuditugunilusioek behar duten bezalako prozesua egiten asmatuko ez dugun beldur naiz, edo partehartzea bideratzen ez ote dugun asmatuko, gizartea urrunegi ote dugun gure burua ezagutarazteko,... baina horiek behar den unean landu eta osatuko ditugu, beraz, gogotsu, ikasteko irrikaz eta ahal dudan neurrian neuretxoa emateko asmoz.

10

Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresua martxanXXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen oinarriparrak lantzeko prozesua

Otsailaren 26an elkarte guztietako kideak biltzeko erronkari heldu nahi dio Topaguneak

2010eko urtarrilaren 23an Topaguneko bazkideekin Durangon egindako jardunaldietan abiatu genuen Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren (EEM) Kongresurako prozesua. Bazkideekin egindako orduko diagnosia oinarritzat hartuta zehaztu ditugu Kongresuaren helburuak, antolakuntzarako organoak eta parte hartzeko prozedura. Eta horretan ari gara burubelarri lanean maiatzetik aurrera martxan jarri diren bi batzordeen baitan, hausnarketa parte hartzaile honetarako oinarriak jartzen hain zuzen ere.

Batzorde Eragilea, Kongresuaren antolaketa

Batzorde Eragilea Kongresuaren antolaketa eta prozesu guztiaren jarraipena eramango duen taldea da eta zazpi lagunek osatzen dute: Karmen Irizar, Joxemari Muxika, Koldo Tapia, Iban Arantzabal, Oskar Zapata, Jasone Mendizabal eta Iker Martinez de Lagosek. Batzorde eragileak 2 urtetako prozesua gidatuko du eta Topaguneko Zuzendaritza Batzordearen agindupean lan egingo du. Lehen fasean EEMren oinarriparrak berrikusteko prozesuaren ardura izango du eta bigarren fasean EEMren antolakuntza berrikustekoa. Ez da erronka makala!

Batzorde Txikia, lehen faseko oinarrizko ponentziaren lanketa

Bazkide guztien artean eztabaidatu beharreko gaiak landu eta oinarrizko

ponentzia osatzeko lantaldea da hau. Batzorde txikiaren egiteko nagusia XXI. mendeko Euskalduno Elkarteen oinarriparrak jasoko dituen oinarrizko txostena lantzea izango da eta irailaren bukaerarako proposamena prest izatea.Ondoko hamasei lagunek osatzen dute Batzorde Txikia: Iñaki Arruti, Josu Aztiria, Gorka Barruetabeña, Elena Herrarte, Karmen Irizar, Imanol Larrañaga, Iker Martinez de Lagos, Iñaki Martinez de Luna, Jasone Mendizabal, Imanol Miner, RosaRamos,Xamar,JonSarasua,Iñaki Urruzola, Nekane Goikoetxea, Julen Arexolaleibak. Azken lau lagunak HUHEZIkoSorguneaklantaldekokideakdira eta Topaguneko idazkaritzarekin lankidetzan Batzorde Txikirako lan programa diseinatzeko eta dinamizatzeko ardura daukate. Lan hau aurrera eramateko Topagunea eta HUHEZIren artean lankidetza hitzarmen bat adostu eta sinatu da.

Bazkideekin hausnarketa

Udazkenean ekingo zaio Kongresuaren fase nagusiari oinarrizko txostena bazkideen eskura jarriz. Batzorde Txikiaren oinarrizko txostena Euskaldunon Elkarteetako 50 kideren ekarpenekin osatuko da lehenik eta behin.Ponentzia50bazkidehauekinegingo diren eztabaida taldeen bidez osatuko da nagusiki. Lehen kontraste honetako ekarpenak txostenera ekarrita, ponentzia bazkide guztiei zabalduko zaizue eztabaida prozesuari ekiteko.Abendua eta urtarrila bitartean

11berri

berriz bazkideekin bost mintegi antolatuko dira ponentziarengainekoeztabaidabideratzeko.Puntuhonetan Topagunean bazkide diren Euskaldunon Elkarte guztien parte hartzea erabakiorra izango da prozesuak bere helburuak bete ditzan.

Kongresuaren lehen bilkura nagusia, otsailaren 26an Otsailaren 26an Euskaldunon Elkarte guztietako kideak elkarrekin biltzeko erronkari heldu nahi dio Topaguneak, mugimendu honen baitako inoizko bilkurarik jendetsuena antolatuz. EEMren etorkizuna denon artean irudikatu nahi dugu eta garai berri bati hasiera indartsua eman. Erronka botata dago.

MInTEGIETaraKO daTaK: 2010/11/20 nafarrOaKO MInTEGIa

2010/11/27 TOKIKO hEdabIdEEn MInTEGIa

2011/01/15 bIzKaIKO MInTEGIa

2011/01/22 GIPuzKOaKO MInTEGIa

2011/01/29 arabaKO MInTEGIa

2011/02/26 EEMrEn KOnGrEsua bIlbOn

Gogoetan lagungarri izan den materiala:

•Un futuro para nuestro pasado, José Mª SánchezCarrión“Txepetx”,1991

• Un futuro para nuestro pasado idazlaneko idei buruzko jarrera intelektualak, José Mª SánchezCarrión,BATaldizkaria18zk.,1986

• Gurelanarennorabidearenteorizazioa,JulenArexolaleiba,Jaztenaldizkaria3zk.,1990

• Euskararenaldekomugimendusozialak gaur egun, Kike Amonarriz, Jaztenaldizkaria8zk.,1993

• Euskararen normalizaziorako entitateen arteko elkarlana, Iñaki Arruti eta Fernando Muniozguren,Jaztenaldizkaria9zk.,1993

• Suaviter in modo, Mario Zubiaga, Larrun aldizkaria (Argia 2224 zk.) , 2010

• Hitzaldia: Komunitatea mugimenduan (ingurumari sozialari begiratua), Andoni Eizagirre,2009(http://www.topagunea.org/esku-era-euskara-elkarteak-komunitatea-mugimenduan)

• Hitzaldia:Euskaltasunaren norabideaz, oldozpen batzuk, JonSarasua,2009(http://www.elgoibarren.net/content/view/2037/39/)

• Hitzaldiak:Gogoetanjardunaldiak,GatxiArexolaleiba, Xamar, Imanol Miner eta Rosa Ramos,2010(http://ttiki.com/16170)

info

rma

zio

a

12

IñaKI MarTInEz dE luna

Hizkuntza-diskurtsoaren gaineko gogoeta

Atarikoak

Topiko baten kutsua har litzaiokeen arren, aitortu behar dut Imanol Miner, Rosa Ramos, Juan Luis Arexolaleiba eta Topaguneko gainontzeko lagunek egindako gogoeten ondoren oso zaila zaidala ezer berri zein egokirik idaztea. Dena den, ausardia faltagatik ez dadila izan, eta ondoko lerroetan hainbat intuizio eta burutazio helarazten dizkizuet, ehundutako oihal horren logika zulo eta urratuz betea agertzen bada ere.

Gogoeta honetan hizkuntza-diskurtsoa hartuko dugu ardatz, arrazoi pare bat dela medio: a) Euskara elkarteen gaineko beste hainbat ikuspuntu esandako egileek jada ongi landu dituztelako; b) Gure gizartea egiten ari den ibilbide soziolinguistikoari erreparatuz gero, euskalgintzaren diagnosi eta gogoeten gakoetako bat delako. Izan ere, euskararen aldeko motibazioa landu, komunikazioa areagotu eta formazioa zabaltzea euskalgintzaren lehentasunezko zereginak direla onartuta, horien abiapuntua eta iparra argi izan behar dugulako: hizkuntza-diskurtsoa, hain zuzen.

Norabide eza hizkuntza-diskurtsoan

Euskalgintzak euskararen defentsan orain arte erabili duen leloa gehienbat abertzaletasunean sustraitutakoa izan da: “euskara, euskal nazioaren hizkuntza”, “gaztelera eta frantsesa inposatutako hizkuntza arrotzak” eta antzeko leloak. Egia da kutsu kultural edo etnikoko mezua (alegia, ez-politikoa) ere presente egon dela (“Euskal Herriko jatorriko eta bere-berezko hizkuntza”...), baina diskurtso abertzalearen indarrak jan egin du planteamendu etniko hori, erdi ezkuturik eta diskurtso nazionalistaren ñabardura gisa geldituz.

Kontua da, aldarrikapen abertzale (politiko) hori batzuentzat nahikoa izan dela euskararen biziberritzearen alde egitera gutako batzuk mugiarazteko; baina ez den-denok. Aldarrikapen abertzale bezala ulertuta, hizkuntza-diskurtsoa funtsa baztertzaile baten gainean eraikia da; alegia, abertzale sentitzen ez denarentzat argudiatze hori lekutan gelditzen zaiola; ez da pizgarri egokia ez-abertzal horrek euskara bere egin dezan. Ulergarria da, noski, abertzaletasunak argudiatze hori erabili izana, erreakzio gisa: estatu espainiarrak zein frantziarrak, bakoitzak bere hizkuntza bakarra inposatu dutelako, lekuanlekukoak(ia)desagerraraziz(JuanCarlosMorenoCabrera-renElNacionalismoLingüístico[Península,2008]liburua,osogomendagarriadahorrenprozesuetamekanismoak ongi ulertzeko). Hala ere, argudiatze ulergarria izateak ez du esan nahi, aberrian oinarritutako mezua gaur egun egokiena denik gizartea, oro har, euskarara biltzeko.

Gaur egun Hegoaldeko gizartean gailentzen ari den hizkuntza-jarrera malgutasunarena da, betiere malgutasun hori gaztelaniaren alde izanik. Malgutasun diglosiko horrezaz gain, aurkako diskurtso baten argumentuak errotzen hasiak zaizkigu. Izan ere, euskararen aldeko aldarrikapen abertzaleak gizarteko hainbat esparrutan euskararentzako funtzio batzuk irabazteko balio izan duen arren, aldi berean hainbat sektoretan kontrako erreakzioapiztudu.Adibidez,halakoideiakkaleanentzuteaezdaosozaila:imposición(“no se debe imponer el euskera”,“te exigen el euskera para todo”, “no se debe exigir eleuskeraparacualquierpuestodetrabajo”);discriminación(“eleuskeraseusapara

13berri

irit

ziadiscriminaraquienesnolosaben”,“amihija/hijonolecogieronporquenosabía

euskera”);politización(“yasesabequienesandandetrásdeleuskera”,“eleuskeraloutilizanlosnacionalistas[vascos]parasusintereses”).Aldiberean,norbanakoarenaskatasunaren leloa ere dinamika bera elikatzeko baliatzen da (“gurasoek askatasunez aukeratu behar dute euren seme-alaben hezkuntzarako hizkuntza”.

Are gehiago, zenbait giro abertzaletan ere kontrako diskurtso horren aldaera batzuk sortzen eta zabaltzen hasiak dira, euskaldun eta erdaldunen arteko elkarbizitza baketsuarenizenean.Ustezkofanatismoa(“[euskaldun]guztieieuskarazegitendiebeti,besteek erdaraz erantzun arren; talibana da!!!”) eta inposaketa (“euskara ez da inposatu behar”) gaitzesten dira.

Hau da, hizkuntza gutxiagotuaren aldeko ahalegina eta militantzia ari dira izen ona galtzen, baita orain arte hizkuntza horrek euskarri izan dituen hainbat giroetan ere.

Abertzaletasunaren izenean aldarrikatzen den hizkuntzak klabe politikoan egina den aldetik, ez duen lekurik nortasun mistoa (euskañola) sentitzen dutenentzat, eta identitate misto horren neurriko erantzuna eraiki du. Ezin da ahaztu, erantzun sozial hori alderdi politiko batzuek euren mesedetan baliatu dutela, diskurtso hori elikatuz eta goratuz. Horren ondorioz, euskaltzale zintzoaren gogoa eta jarduna zalantzan jarri dira, euskaltzalearen ohiko argudiatze mota ahulduz.

Egoera horretan, euskal hiztun euskaltzaleak oso zaila du bere pentsamoldearekin kontsekuentea izatea, alegia euskara erabiltzen ahalik eta gehien saiatzea, eta -Leon Festinger-en “disonantzia kognitiboa” dela medio- planteamendu horiei eustea. Hasieran aipatutako lagunek dioenez: “Ez gara gure baitakoak: Euskaraz bizitzea ez dago gure harrotasunaren erdigunean.” “Autoestima lurretik daukagu: ez dugu gure ahalmenean sinesten eta, ondorioz, ez dugu begirada berariazko bat geureganatu oraindik.”

Horregatik guztiagatik, euskararentzat bultzada eta hauspoa izan den hizkuntza-diskurtso abertzaleaz hausnartu beharra dago.

Diskurtsotik, diskurtsoetara

“Diagnostikotik erronketara” jauzi egin nahi duen Topagunearen gogoetan sarri aipatzen dira arreta handiagoa eskatzen duten eginkizun batzuk, hala nola motibazioa landu beharra, hiztuna ahalduntzea, komunikazio egokia areagotzea eta abar. Baina halakoei ekin ahal izateko, aldez aurretik ongi bete beharko liratekeen beste bi eginkizun badaude, hizkuntza-diskurtso mailakoak biak ala biak:Zeren izenean, zertarako motibatu eta, era berean, zer komunikatu nahi den argitzea. Alegia, euskararen aldeko diskurtsoaren funtsa berritzea. Bestela, lehengo lepotik dugu eta izango dugu burua, eta ohiko argudio horrek sabaia jo du; ez du euskararen eremua gehiago zabalduko; ez, behintzat, abertzaletasuna gehiago hedatzen ez den bitartean.Euskara biziberritzearen kontra sendotu eta hedatzen ari diren mezuak (inposaketa, diskriminazioa, politizazioa, talibanak...) desaktibatzea. Horrela egin ezean euskal hiztunak ahalduntzeko ahaleginek talka egingo lukete kontrako diskurtso horrekin, bi hizkuntza-komunitateen arteko gatazka piztuz. Eta halako iskanbila piztekotan, ahulena aterako litzateke galtzaile; argi dago!

Eleaniztasun objektiboaren oinarritik abiatuz

Oraintsu arte, euskal gizartearen sektore batzuetan elebitasuna itxuraz baino ez da onartua izan: gogorik gabe edota mesfidantzaz. Azken buruan, gaztelania/frantsesa zen sektore horietan legitimazio osoa zuen hizkuntza bakarra. Baina, gaur egungo mundu globalizatuan eleaniztasunak garrantzi ukaezina lortu du. Hezkuntza, ikerkuntza, ekonomia, teknologia berriak, kirola edo artea izan, egungo informazio eta harremanek

Euskara biziberritzearen aitzindaritza euskaren komunitateari dagokio

14

ez dute ia mugarik planeta osoan, eta gizakiok hainbat hizkuntzekin ohitu (pasibo zein aktiboki)beharradugulaPernandorenegiada.Gauzakhorrela,elebakartasuna bizkar-hezurtzat zuen eredu batetik eleaniztasunaren aurrean men egiten duen gizartera igaro gara. Baldintza estruktural berri horretan eta ezinbesteko eleaniztasunaren aitzakian, baliteke euskarak giro ez-abertzaleetan ere aukera zabalagoa izatea leku propio eta duina lortzeko, baldintza elebakarreko aurreko garaietan baino. Elebakartasuna goraipatzeak zentzua galtzen duen une beretik ateak zabaltzen dira, arrazoi ezberdinak direla medio, hainbat hizkuntza onartzeko; edo, behintzat, zailago bihurtzen da hizkuntza bati bidea oztopatzea. Eredu eleanitzaren parametroen logikan, euskarentzako ere lekua egitea berez dator: “Kanpoko hizkuntzak bai, bertakoak galdu gabe, noski!” eta hizkuntzen ekologiak beste ikuspuntu hau eransten dio: “Euskaldunak izan ala ez, euskara gizateria osoaren ondarea da eta denok defendatu behar dugu”.

Dena den, parametro berri horietatik abiatuta, euskara salbatzearen ideia abstrakzio gisa erraz onar daitekeen arren, praktikara eramatea ez da hain xinple izango. Eta hizkuntzen aniztasun horrek oihanaren legearen arabera -orain arte bezala- funtziona ez dezan, oreka-irizpide batzuk ezarri beharko dira. Horretarako, hizkuntzen ekologiatik eratorritako planteamendua egokia izan daiteke: hizkuntza-sistema orokorraren baitan hizkuntza guztiek balio bera dute eta hiztun talde guztiek leku duina merezi dute sistema horretan (barka dezatela filosofia horren teorikoek ideia laburtzeko modua!).

Horrela, egoera objektibo eleanitz ukaezinari -hain ongi egokitzen zaion- hizkuntzen ekologiaren filosofia erantsita, indar diskurtsibo handiko mezu berria eraikitzea bideragarria litzateke.

Bi hanka, bakarra baino hobe!

Dena den, abertzaletasunetik eraiki den diskurtsoak orain arte balekoa izan bazaio abertzale sentitzen zenari, hemendik aurrera ere egokia izaten jarraituko du euskal gizartearen parte handi batentzat. Izan ere, bidea ez da, batzuentzat balekoa (izan) den mezua ezabatzea edota ordezkatzea, baizik eta osatzea. Betiere eremu berriak euskararentzat irabaztea helburu izanik, ohiko diskurtsoaz gaindiko argudiatze-mota batzuk gehitu behar dira, abertzaletasunetik urrun dauden sektoreak euskararen defentsara bil litezke. Alegia, euskararen aldeko diskurtsoari bi hanka ematea, betikoa eta berria, bideari kementsuago jarrai diezaion.

Baina, posible ote diskurtso abertzalea hizkuntzen ekologiaren diskurtsoarekin osatzea eta uztartzea? Egia da euskararen aldeko ohiko diskurtsoa egokitu (beharko) dela, eleaniztasunarekin eta hizkuntzen ekologiaren planteamenduarekin bateragarritasuna lortze aldera. Hau da, abertzaletasunak beste hizkuntzen existentzia onartu (behar) du, euskararako zituen planteamendu esklusibistak atzean utziz; alergia, “nazio bat = hizkuntza bat” leloa, behin betiko ahaztu (behar) da, egungo egoerara

Egoera objektibo eleanitz ukaezinari hizkuntzen ekologiaren filosofia erantsita, indar diskurtsibo handiko mezu berria eraikitzea bideragarria litzateke.

15berri

irit

ziaegokitzeko: “euskal nazioan = euskara, lehenengoz, baina behar beste

hizkuntzak ere bai”.

Hizkuntza-diskurtso abertzalea eta hizkuntzen ekologiaren diskurtsoa uztartzetik, honako ondoriook espero litezke:

Abertzaletasunak nazio-hizkuntza gisa aldarrika lezake euskara, beste hizkuntzen hiztunen eskubideak onartuz eta errespetatuz.Giro ez-abertzaleetan: gaztelera/frantsesa ez den beste hizkuntzei lekua egin litzaieke, zabaltze horretan euskarari ere leku egokia eskainiz.

Era horretan, euskarari eremu berria zabalduko litzaioke abertzaletasunaren mugatik harago eta, are garrantzitsuago dena, euskararen kontra indartzen ari den diskurtsoa erabat ahulduko litzateke.

Euskal komunitatearen berpizkundea

“Eleaniztasun-premia / hizkuntzen ekologiaren diskurtso” binomioaren onura ez litzateke kontrako diskurtsoa desaktibatzera eta sektore berriak euskarara biltzera mugatuko. Hori guztia gauza handia izanik ere, badago gehiago. Izan ere, planteamendu bikoitz horrek lasaitu ederra ekarriko lioke euskal hiztunari, hizkuntza-gatazka saihesten den aldetik. Euskara nonahi eta edonoren aurrean erabiltzea hainbat girotan zalantzan jartzen ari den une honetan, militantzia are handiagoa ari zaio eskatzen euskal hiztunari, bere ohiko erabilera-mugetatik haragoko eremu berriak arakatuko baditu.

Horregatik, eleaniztasuna eta hizkuntza guztien duintasuna eta euren hiztunen eskubideak gizartean onartuz gero, zilegi izango litzaioke euskaldunari bere hizkuntza erabiltzen saiatzea. Egia da beste ohiturak, beste gizarte-arau batzuk garatu beharko liratekeela; adibidez: “norberak hobesten duen hizkuntzaz egin eta beste solaskideak hobesten duen hizkuntzan erantzun dezala”. Besteak beste, errotik erauzi beharko dirakomunitateerdaldunetakoohiturabatzuk:“hablaencristiano”edo“soyezprope,parlez français” eta antzeko erantzunak. Giro horretan, euskalduna legitimatua sentituko da euskararen biziberritzeak eskatzen dion hizkuntza-leialtasunari eusteko, hizkuntza guztietako hiztunei -baita euskaldunari ere- eskubide berdinak aitortuko zaizkielako.

Kontua da, aldaketa hori ezinbestekoa dela euskal hiztunen komunitatea indarberritzeko. Eta berpizkunde hori litzateke norabide berriko lehenbiziko pausoa, hiztun hori bera baita euskarari bultzada berria eman beharko diona. Izan ere, abertzaletasunaz kanpoko giroetatik espero daitekeena onarpen pasiboa edo atxikimendu epela baino ez da; aldekotasun sutsurik inola ere ez. Euskara biziberritzearen aitzindaritza euskaren komunitateari dagokio eta, hori horrela izan dadin, euskaldun zintzoak egun topatzen dituen oztopoak arindu behar dira. “Euskaraz bizitzea gure harrotasunaren erdigunean” berriz koka dezagun, euskaldun horri argudiatze-bide berriak eskaini behar zaizkio.

Beste gauza bat da, diskurtsotik harago nola berreraiki euskaldunen komunitatea; baina, hori beste gogoeta luze baten hizpide litzateke.

16

MalOrEs ETxEbErrIa arrEsE

Euskara Elkarteak aurrera begira

Nire aportazioa modu eskematikoan adieraziko dut, urtarrilaren 23an Durangon izan genuen hausnarketa egunean entzun nituen iritziak eta ikuspegiak oinarri hartuta, batetik, eta, nagusiki, gehien ezagutzen dudan errealitatetik, Hernanikotik, abiatuta. Azken ikuspuntu honek mugatu dezake neurri handian aportazio hau, baina, hori da nik ondoen ezagutzen dudana, eta hortik sortu dira lerrook. Ez dut esan nahi, beraz, aportazio hauek baliagarriak izan daitezkeenik edozein testuingurutan. Eta are gutxiago dut inor mintzeko intentziorik.

Nire burutazioetan sartu aurretik, pare bat kontu aipatu nahi nituzke, urtarrileko lehen hausnarketa egun haren bueltan:

Egoera oso desberdineko Euskara Elkarteak elkartu ginen taldeetan lanerako. Nirean, konkretuki, baziren Euskara Elkarte handiak 13-15 langilekoak; baziren sortu berriak; baziren oso ingurune erdaldunekoak eta baita nahiko euskaldunekoak ere. Hain desberdinak izanik egoerak eta ibilbideak, zenbaitetan elkar ez ulertzeko moduko diskurtsoak egiten genituen. Iruditzen zait eztabaida taldeei beste homogeneotasun bat bilatu beharko litzaiekeela aurrerantzean horrela segitu nahi izanez gero.

Durangora hurbildu ginenetatik gehiengo handia Euskara Elkarteetako langileak zirela uste dut. Euskara Elkarteen etorkizunaz aritu nahi duen gune batek profesionalakbainoelkartekideakbildubehardituelaustedut.Profesionalekinformazio asko dute eta, horietako askok, ibilbide luzea ere bai, eta beraz, zer aportatua ere bai, baina elkarte baten etorkizunaz aritzerakoan, posizio zehatz batetik ari dira beren analisiak egiten, eta analisi hori herren geratzen da. Beren lanbidea da eta, zilegi denez, Elkartearen jarraipena dute helburu; baina, ikuspegi hori osatu beharra dago Elkarte baten sustraia diren boluntarioen analisiekin.

Euskara Elkarteen etorkizuna: HAINBAT ZERTZELADA

a) Euskara Elkartea mugimendu soziala da. Euskararen normalizazioa helburu duen giza mugimendua.

Mugimendu sozialak borondatezko lanean, militantzia lanean oinarritzen dira, nagusiki. Helburu batekin lan egin nahi duen jendea, herritarrak, biltzen ditu eta, modu autogestionatuan, antolatzen dute beren jarduera.

Euskara Elkarte asko zerbitzu-enpresa bilakatu da. Askotan, Udalak azpikontratatua. Elkarteen profesionalizatu nahiak baditu barneko argudioak: helburuak hobeto lortzea, eraginkorragoak izatea, etab. Baina instituzioen azken hamarkadetako logikari ere lotu zaizkio: zerbitzu publikoak pribatizatzeko joerari. Horrela, elkarteak dinamika berri batean sartu dira. Azkenean, Udalak bere errekurtsoekin antolatu beharreko jarduerak euskara elkarteari eman izan dizkio, modu prekarioagoan antola ditzan. Diru hori bitarteko, Euskara elkarteak langile profesionalak kontratatu ditu jarduera hori bideratzeko. Jarduera horren bueltan, era berean, beste hainbat produktu osagarri sortzen joan da euskara elkartea, trukean, subentzio-lerro berriak irekiz, eta horrela profesional gehiago kontratatuz.

17berri

irit

ziaEuskara Elkarteek giza mugimendu autogestionatuaren bideari heldu beharko liokete

berriro ere: profesional gutxiago, enkarguzko lan gutxiago eta borondatezko militante gehiago.

b) Euskara Elkartearen funtzioa eta lekua birdefinitu beharra

Herrietan euskararen normalizazioak bere bidea egin du. Gehienetan hobera, esango nuke nik. Euskara Elkarteak duela 25 urte sortu zirenetik, agente normalizatzaile ugari sortu edo indartu dira herrietan: ikastetxeak; bertso-eskolak, aldizkariak, Udaletako euskara zerbitzuak, euskaraz funtzionatzen duten taldeak: dantza taldeak, aisialdi taldeak...

Agente horiek, hobeto edo okerrago lana eginda, normalizatzaile inportanteak dira eta izan behar dute ahalik eta modurik autonomoenean. Euskara Elkarteak ezin du jarraitu haiek egin behar lituzketen jarduerak egiten, edota okerrago dena, haiek egiten dituzten zenbait jarduera errepikatzen...lehian balebiltza bezala. Eta hau gertatzen da.

Honek guztiak eskatzen du Euskara elkartearen funtzioa birdefinitzea: Zer da Euskara Elkarteak herri edo inguru jakin batean, egin behar duen lana? Agian nahikoa da koordinazio lan bat egitea, besterik gabe, baina helburuak garbia izan behar du: bakoitzak dagokiona egin behar du. Euskara Elkartea ez da denen gainetik eta denen zentroan dagoen elementu bat.

c) Egin / Eragin

Euskara Elkarteetatik biak egin direla uste dut, baina azken urteotan EGITEAK hartu dio gaina. Errazagoa da eta azken hamabost urteotan dirua eduki dugu egiteko. Bizi izan dugun oparotasunezko aro ero honek horretara eraman gaitu, egitera. Baina, hainbeste egin behar ote da aurrerantzean?

Batetik, ez da dirurik izango. Hori oso kontuan hartzeko elementua dela uste dut. Administrazioak asko murriztuko ditu sosak, eta Euskara Elkarteen diru-iturri nagusiena dirulaguntzak dira.

Bestetik, ez dut uste, etorri garen lekura etorrita, egiten segitu behar dugunik (hainbeste behintzat), eragiten baino.Adib.Sinplebatemangodut:niretzatsatisfaziohandiagokoa da euskararekin loturarik ez duen beste mugimendu sozial batean eragitea eta bertako bilerak euskaraz egitea lortzea, euskara elkartean aparteko jarduerak prestatzen aritzea baino.

Lanhori,gainera,goianaipatutakomilitantzialanarekinlotzendut.Pertsonak(euskara elkartean gabiltzanak edo euskaldun militanteak edo aktiboak garenak) beste hainbat tokitan ere bagabiltza (ikastolan, soziedade gastronomikoan, mugimendu ekologistan, justizia sozialaren aldeko taldean, bizilagunen bileran...)... hor eragin behar dugu.

d) Ez hain euskaldunekin, zer?

Euskara Elkarteetan euskaldunak elkartu izan gara, euskaldunak trinkotzeko helburua zuen Euskara Elkarteak. Nukleo konpaktua hizkuntzaren aldetik, euskaraz jarduteko eta euskaraz pentsatzeko lekua eta nukleo indartsu horretatik kanpora irradiatzeko helburuarekin. Zenbaitetan iruditzen zait talde itxiegia edo homogeneoegia osatu dela euskara elkarteetan eta errealitatetik urrutiratu ere egin garela maiz. Bertan goxo

Euskara Elkarteek giza mugimendu autogestionatuaren bideari heldu beharko liokete berriro ere

18

sentitu gara, euskaraz biziz, gure pareko beste askorekin batera eta gustuko gauzak egiten, planteatzen...Kanpoan oso bestelako errealitatea dagoela ahaztu ere egin ote zaigun pentsatzen dut batzuetan. Beste errealitate horrekin, ez hain euskalduna edo erdaldunarekin, harreman gutxiegi bilatu dugu elkarteetan.

Ez dakit nola eta ez dut gehiegi pentsatu honetaz, baina, fruitu edo emaitza hobeak lortuko genituzke, agian, jende aktiboez osatuko bagenitu elkarteak, aktiboak euskaraz bizitzeko eta bizitzen saiatzeko, nahiz eta horretarako zenbaitek behar adinako gaitasunik izan ez. Adibide bezala eskola dut. Nik uste dut emaitzarik onenak haur euskaldunak eta erdaldunak nahastuta egonda lortu direla (proportzioak, lanerako moduak eta beste hainbat irizpide kontuan hartuta). Helduetara etorrita, ulermen maila baduen jendearekin batera lanean aritzea ez legoke gaizki. Beste ikuspuntu bat ekar dezakete taldera, elkartera. Eta erdaldunekin aritzea ere ez nuke bazterrean utziko. Euskararen normalizazioa gizarte arazoa da, ez euskaldunona soilik.

e) Gazterik ez taldeetan. Transmisio arazoak.

Ez da Euskara elkarteen esklusiba bat, giza mugimendu gehienak dabiltza berdin. Hau irakurrinuenArgiaaldizkariaren2.215.zenbakianPedroMªOletapolitikariari:“Garaialdaketa gertatzen denean, lehengo garaiko paradigmek ez dute garai berrirako balio. Alegia, ez dago proletariorik, baina kapitalismoaren dialektika bizirik dago. Laburrean esanda: egungo ezkerrak ez daki jendea mobilizatzen iraganeko paradigmak erabiltzen dituelako (iraganeko formak, jendea, diskurtsoa...)”

Ez dakit bere horretan aplikagarria den Euskara Elkarteetara, baina zer pentsatua ematen dit. Guk, orain 40-50 urte bueltakook sortu genituen Euskara Elkarteak eta hornitu genituen beren azpiegitura, aurrekontu, jende, programa eta diskurtsoz...Guk ekarri dugu gurdi hori honaino, eta ez gaizki, seguruenik, eta orain gurdi hori (gure ustez oso ondo hornitua, ederra, interesgarria,...) ez dute gazteek nahi. Eta ez da erakargarritasun kontua. Ez da konpontzen diskurtso erakargarriak eta politak eginda, gurdia betikoa baita. Guk gazteak gure gurdira ekarri nahi ditugu (beraiena dela esanda.) Baina gurdia ez da haiena, eta kitto.

Eta zer egin behar dugu gurdi eder honekin? Ez dakit, baina, agian dena desmontatuko dute beste bat egiteko. Eta gure begien bistan, gainera. Eta guk utzi egin behar diegu.

f) Konfliktoak ebitatu...ez

Bai eta ez. Euskara Elkarteen hasierako filosofia hauxe izan zen: kolorea edozein izanda ere, euskarak elkartzen gaitu. Bale, hala da eta ondo planteatuta dago.Baina, askotan, aurre egin behar zaie egoera batzuei, konfliktoa sortu behar da, konfliktoari ez diogu beldurrik izan behar. Eta horretarako, gatazka kudeatzeko eta gatazkan elkartea kudeatzeko, autonomia handia behar dugu, autonomia polítiko-administratiboa. Baina horretarako, ez dugu dirulaguntzen menpeko izan behar. Horrek eskatzen digu egitura arinak izatea, koste gutxikoak eta autogestionatuak, libreak.

19berri

irit

ziaf) Teknizismo gehiegi. Parte hartze gutxitxo.

Euskara Elkarteen profesionalizazioak ekarri du beste fenomeno bat, nire ustez aski inportantea izan dena, teknizismoa edo deituko diodana. Esan nahi dudana zera da, Elkartean hizkuntzaren normalizazioan adituak diren pertsonak ugaritu dira, eta horiek zuzentzen dute Elkartea. Edozein egitasmo, sinpleena dela ere, hamar orritik beherako txostenik gabe ez da pasatzen. Dena da hitz potoloa eta jasoa. Noski, horrela idatzi eta aurkeztutako ezer ezin da atzera bota, nola ba, beraiek dira-eta dakitenak...Gu, herritar arruntak, zuzendaritzan edo lantaldetan borondatez gaudenak, entzun eta tira. Hurrengoan, ordea, ikusiko dut etorri edo ez, ez dut-eta erdia ulertzen eta nik zer esango dut, zer aportatuko dut hemen...Muturrera eraman dut beharbada adibidea, baina horrelakoak askotan gertatu dira eta horrek atzeratu egiten du borondatezko militantea. Euskara Elkarteetako prozesuak partehartzaileago egin beharra dago, eta, horretarako, etortzen den guztiak lasai-lasai iritzia eman dezan bidea egin behar da.

g) Euskara Elkarteko kideak ala jende aktiboa behar dugu?

Aurreko puntuetan ere aipatu ditut hainbat kontu era honetakoak. Euskara Elkarteak arindu egin behar du estruktura, gastuak murriztu eta jasangarriago bihurtu; eta borondatezko militantzia igo, borondatezko euskaldunak eta ez hain euskaldunak (zergatik ez) lanerako eta beren buruak prestatzeko gogoa izan dezaketenak. Jende aktiboz osatua egon behar du eta estruktura irekiak eta modularrak izan daitezke (bazkideak, lagunak, laguntzaileak...) Lanerako eta ikasteko prest dagoen jendea. Inportantea da lanean ari den jendeak konpromiso maila desberdinak hartzeko aukera izatea, eta inportantea da prozesuak ahalik eta parte hartzaileenak izatea, ahalik eta horizontalenak. Egin eta ikasi. Jendearen prestakuntza oso inportantea da.Prestakuntzaezbakarrikarlosoziolinguistikoan,bainaantolamenduzkoan,partehartzekoetan, konfliktoen erresoluzioan...autogestioan, azken finean.

Gogoetak, birdefinizioak, orokorraz gain, herrian herrikoa izan behar duela uste dut. Herri bakoitzak bere ibilbidea egin baitu azken urteotan.

Euskararen normalizazioa gizarte arazoa da, ez euskaldunona soilik.

Arlozabal8bis,1.C,48220Abadiño,Bizkaia. T:946215780/F:946814732

www.topagunea.org

943 783 309ZubillagaIndustrialdea,9

20560 OÑATI