Taula peridikoa apunteak
-
Upload
belenlopez68 -
Category
Education
-
view
216 -
download
8
Transcript of Taula peridikoa apunteak
NATURA ZIENTZIAK DBH 3
4. GAIA: TAULA PERIODIKOA
LOTURA KIMIKOAK
Elementuen atomoak, egonkortasuna lortzeko, beste elementu batzuen atomoekin edo elementu beraren atomoekin konbinatzen dira. Horrela, egitura elektroniko egonkorragoa lortuko dute, hau da, azken geruzan zortzi elektroi izango dute, hots, taula periodikoan ondoen duen gas noblearen konfigurazio elektronikoa lortuko dute, zortzi elektroi azken geruzan (helioa salbuespena da, 2 elektroi besterik ez duelako). Arau honi zortzikotearen araua deritzo.
Zortzikotearen arauaren arabera atomo guztiek egonkortasuna lortzeko joera dute, hau da azken geruzan zortzi elektroi izateko joera dute.
Lotura kimikoak zehazteko jakin behar dugu zein elementu diren metalak eta zein ez-metalak.
TALDEA 1 2 13 14 15 16 17 18PERI
ODOA
1
1
H2
He
2
3
Li4
Be 5
B 6
C7
N 8
O 9
F 10
Ne
3
11
Na12
Mg13
Al 14
Si 15
P 16
S 17
Cl 18
Ar
4
19
K20
Ca 26
Fe27
Co28
Ni29 Cu
30
Zn 33
As 34
Se 35
Br 36
Kr
5
37
Rb38
Sr 47 Ag
48 Cd
50
Sn 51
Sb 52
Te 53
I 54
Xe
6
55
Cs56
Ba 79
Au80
Hg82
Pb 86
Rn
7
87
Fr88
Ra
Talde berean dauden elementuek elektroi kopuru bera dute azken geruzan.Periodo berean dauden elementuek geruza kopuru bera dute.
METALAK EZ-METALAK
H hidrogenoLi litioa Fe burdina F fluorra C karbonoaNa sodioa Co kobaltoa Cl kloroa Si silizioaK potasioa Ni nikela Br bromoa B boroaRb rubidioa Cu kobrea I iodoaCs zesioa Ag zilarra O oxigenoaFr frantzioa Au urrea S sufreaBe berilioa Zn zinka Se selenioaMg magnesioa Cd kadmioa Te telurioaCa kaltzioa Hg merkurioa N nitrogenoaSr estrontzioa Al aluminioa P fosforoaBa barioa Sn eztainua As artsenikoaRa radioa Pb beruna Sb antimonioa
GAS GELDOAK
1
He helioa Kr kriptonaNe neona Xe xenonaAr argona Rn radonaGas geldoak bananduta ageri dira naturan, ez dira konbinatzen beste elementuen atomoekin, oso egonkorrak direlako, azken geruzan zortzi elektroi dituztelako.
Metalek elektroiak emateko joera dute, ez-metalek elektroiak hartzeko edo elkarbanatzeko joera dute, horrela hiru lotura ezberdinak sortuko dira: lotura ionikoa, kobalentea eta metalikoa.
Lotura kimiko hauetan azken geruzako elektroiek parte hartzen dute (balentzia-elektroiak)
LOTURA IONIKOA
Metal (Li, Fe, Ca, K, Ag…) eta ez-metalen (C, O, N, P, Cl…) artean sortzen da.
Metalak elektroiak ematen dizkio ez-metalari eta ioi positibo bihurtzen da, eta ez-metalak hartzen ditu elektroi horiek eta ioi negatibo bihurtzen da. Horrela bai metalak bai ez-metalak zortzi elektroi izango dituzte azken geruzan (zortzikotearen araua) eta egoera egonkorrago batean egongo dira.
Ioiek eratuta kontrako zeinukoak direnez elkar erakartzen dute. Azkenean ioi bat beste zeinuko ioiez inguratzen da eta horrela kristal ionikoa sortzen da.
Ikusiko dugu kloro eta sodioaren arteko lotura ionikoa. Cl Z=17 konfigurazio elektronikoa: 2-8-7
Na Z=11 konfigurazio elektronikoa: 2-8-1Ioiak eratzen dira: Na - 1e- → Na+
Cl + 1e- → Cl-
Erakarpen indarrak sortzen dira:Na+ ↔ Cl-
Kristal ionikoa sortzen da:NaCl
Lotura ionikoa atomo metaliko eta ez-metalikoen artean eratzen da, metalak ez-metalari elektroiak emanez.Kristal ionikoen propietateak: Solidoak dira.Urtze-puntu altuak dituzte.Gogorrak dira.Uretan disolbagarriak dira.Solido-egoeran ez dira elektrizitate-eroaleak, uretan disolbatuta daudenean, berriz, bai.
LOTURA KOBALENTEA
Ez-metalen artean sortzen da.
Ez-metalek egoera egonkorragoa lortzeko, hau da, zortzi elektroi azken geruzan izateko, elektroiak elkarbanatzen dituzte beste ez-metalen atomoekin.
Lotura kobalentearen bidez molekula kobalenteak (O2, N2, Cl2…) edo kristal kobalenteak (diamantea, grafitoa…) sor daitezke.
Ikusiko dugu karbono eta hidrogenoaren arteko lotura kobalentea (molekula kobalentea):
C Z=6 konfigurazio elektronikoa: 2-4
NATURA ZIENTZIAK DBH 3
H Z=1 konfigurazio elektronikoa: 1
Karbonoak behar ditu lau elektroi zortzi elektroi azken geruzan izateko, horretarako lau hidrogenorekin elkartuko da, eta bere elektroiekin eta hidrogenoen elektroiekin zortzi elektroi lortuko ditu eta hidrogeno bakoitzak bi elektroi lortuko ditu.
Molekula kobalente bat sortuko da CH4
Molekula kobalenteen propietateak:
Gehienak gasak dira.Ez dira elektrizitate eroaleak.Ez dira uretan oso disolbagarriak.Urtze eta irakite puntu baxuak dituzte.
Ikusiko dugu karbonoak, diamante eran agertzen denean, lotura kobalentea daukala (kristal kobalentea):
Karbonoak lau elektroi dauzka azken geruzan eta zortzikotearen araua betetzeko beste lau elektroi behar ditu. Horiek lortzeko beste lau karbono atomoekin elektroi bat elkarbanatzen du. Horrela atomoek dimentsioko sareak osatzen dituzte eta kristal kobalentea osatzen dute.
Kristal kobalenteen propietateak:
Solido gogorrak dira.Urtze-puntu altuak dituzte.Ez dute elektrizitatea eroaten.Uretan disolbaezinak.Lotura kobalentea atomo ez-metalikoen artean eratzen da, haien artean elektroiak elkarbanatuz.
LOTURA METALIKOAMetalen artean sortzen da. Edozein metalen zati batek milaka milioi atomo ditu eta atomo horiek lotura metalikoen bidez lotuta daude.
Metalek balentzi elektroiak (azken geruzan daudenak) askatzen dituzte, azken geruzan zortzi elektroirekin geratzeko, eta positibo kargaturik geratzen dira. Elektroi horiek hodei elektronikoa edo gas elektronikoa sortzen dute. Atomoak, elektroiak galtzean, ioi positibo bilakatzen dira.
Hodei elektronikoa atomoen arteko hutsuneetan mugituko da eta atomo positiboen eta hodei elektronikoaren artean erakarpen indarrak sortzen dira eta egonkortasuna eta sendotasuna emango dizkiote egiturari. Kristal metalikoak sortuko dira.
Lotura metalikoa metal baten ioi positiboek elektroi-hodei bat elkarbanatzen dutenean gertatzen da.
Kristal metalikoen propietateak:Solidoak dira (merkurioa izan ezik), gogorrak dira.
3
Harikorrak eta xaflakorrak dira.Elektrizitate eroale onak dira.
NATURA ZIENTZIAK DBH 3
LOTURA-MOTA
ZEINEN ARTEAN
ZERTAN DATZA?
OSATZEN DENA:
KRISTALA / MOLEKULA
ADIBIDEAK
PROPIETATEAK
Metal eta ez-metalen artean.
Solido gogorra
Metalak elektroiak askatzen ditu, ioi positibo bihurtuz eta elektroiek hodei elektronikoa osatzen dute.
Molekula kob. O2
Kristal kob. diamantea
5