Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen...

81
Gerard de Nerval Sylvie Valois-eko oroitzapenak euskaratzailea: Joseba Urteaga

Transcript of Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen...

Page 1: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

Gerard de Nerval

SylvieValois-eko oroitzapenak

euskaratzailea: Joseba Urteaga

Page 2: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Joseba Urteaga.

Euskarazko edizioa: Igela, 2000Jatorrizkoaren data: 1854

Gerard de Nerval euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=267

Informazio gehiago:http://armiarma.com/emailuok/?p=1274

Page 3: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

IGAU GALDUA

Gauero palkoetan galai gorteatzaile modurajantzita azaltzen nintzen teatrotik irteten ari nin-tzen. Batzuetan beterik egoten zen; bestetan,berriz, hutsik. Berdin zitzaidan begirada hogeitahamar bat antzerkizale boluntario soilik zeudenpatiora luzatzea edo kapelu eta jantzi zaharkituzapaindutako palkoetara, edo sala animatu etajendetsu baten partaide izatea, bere pisu guztiaktraje loredunez, bitxi distiratsuz eta aurpegialaiez gainezka zeudenean. Salako ikuskizunakez zidan ardura, eta agertokikoak ozta-ozta lor-tzen zuen nire arreta bereganatzea, baldin etaez bazen sasoiko maisu-lan gozakaitz batenbigarren edo hirugarren eszenan ongi bainohobeto ezagutzen nuen agerpen batek espaziohutsa argitzen zuenean eta, hats-bafada batezeta hitz batez, nire inguruko figura hutsal haieibizia itzultzen zienean.

Emakume harengan bizi nintzela sentitzennuen, eta bera niretzako bakarrik bizi zen. Haren

Page 4: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

irribarrea sekulako zorion-iturria zen niretzat;haren ahots hain ezti eta, aldi berean, tinbreindartsukoaren bibrazioak bozkarioz eta amo-dioz dardararazten ninduen. Nire irudiko, perfek-zio guztiak zituen, nire gogo bizi eta apeta guz-tiak asetzen zituen: eguna bezain ederra aurre-ko fokuek behetik argitzen zutenean, gauabezain zurbila intentsitatea galtzen zutenean etagoiko armiarmaren errainuez argiturik geratzenzenean, are eta naturalago agertuz, bere berez-ko edertasunari esker itzalean distiratsu, Hercu-lanoko freskoen hondo okreen gainean Ordujainkotiarrak, bekokian izar bat dutela, nabar-mentzen diren bezala.

Urtebete igaro zen eta ez zitzaidan bururatuikertzea nolakoa izan zitekeen teatrotik kanpo;haren irudia eskaintzen zidan ispilu magikoa lau-sotzeko beldur nintzen, eta zerbaiti jaramon eginbanion, emakumeari buruzko zenbait zurrumu-rruri egin nien gehienez ere, eta ez aktoresariburuzkoei. Eta Elidako printzesa edo Trebisonda-ko erreginari buruz zabal zitezkeen esamesekbezain interes eskasa piztu zuten niregan; izanere, nire osaba batek, XVIII. mendeko azkenau-

Page 5: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

rreko urteetan bizi izan baitzen oso bizimoduaproposa eramanez garai hura ongi ezagutzeko,laster jakinarazi zidan aktoresak ez zirela ema-kumeak, eta naturari ahaztu egin zitzaiola haieibihotza ematea. Bere garaiko aktoresez aritukozen, jakina, baina hainbeste istorio kontatu zizki-dan bere ilusio eta dezepzioez, eta hainbestemarfilezko erretratu erakutsi zizkidan, geroratabakontziak apaintzeko erabili zituen medaloixarmangarriak, hainbeste amodiozko gutunhorixka, hainbeste xingola ximel, bakoitzarenhistoria eta amaieraren kontaeraz horniturik,non emakume guztiez gaizki pentsatzera ohitubainintzen garai bakoitza den bezalakoa delaaintzat hartu gabe.

Garai bitxia zen gurea benetan, iraultzen etaerreinu handien erorketen ondoren suertatzendiren horietakoa. Galduak ziren Fronda garaikokortesia heroikoa, Erregeordealdiko bizio dotoreeta etiketazkoak, Direktorioko eszeptizismoa etaorgia zoroak. Dena erabat nahastuta zebilen:aktibitatea, zalantza eta nagikeria, utopia disti-ratsuak, asmo filosofiko edo erlijiosoak, nolabai-teko ernaberritze-senarekin nahasiriko gogo

Page 6: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

lauso biziak, iraganeko desadostasunek eragini-ko nahigabea, itxaropen zalantzagarriak... Pere-grino eta Apuleioren garaiaren antzeko zerbait.Gizon materialak bere onera ekarriko zuen arro-sa-sorta bat jasotzea espero zuen Isis ederrareneskutik. Jainkosa beti gazte eta liraina gauetanagertzen zitzaigun eta lotsa sentiarazten zigunegunean zehar galdutako orduengatik. Gazteakizanik, handinahiak ez zuen eraginik guregan,ordea, eta garai hartan hain zabaldua zegoengizarte maila egokia eskuratzeko eta ohore ehi-zarako egarri asegaitz hark urrundu egiten gin-tuen aktibitate-esparru posibleetatik. Geratzenzitzaigun babesleku bakarra poeten marfilezkodorrea zen, non gero eta gorago igotzen baiki-nen jendearengandik bereizteko asmoz. Gukpropio aukeratutako maisuek gidatzen gintuzteneremu garai haietan barrena, eta han soilikarnas genezakeen bakartasunaren aire garbia,han edaten genuen hainbestetan amestutakoahanztura kondairen urrezko kopan, eta han hor-ditzen ginen poesiaz eta amodioz. Amodioa, ai!Forma lausoak, tonalitate arrosa eta urdinxkak,mamu metafisikoak! Gertutik ikusita, egiazko

Page 7: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

emakumeak asaldatu egiten gintuen gure xalo-tasunean; erregina edo jainkosa bezala azaldubehar zitzaigun, eta haren hurbiltasuna saihestubehar izaten genuen, batez ere.

Gutako batzuek, alabaina, ez zituzten estimuhandian paradoxa platoniko haiek, eta gure Ale-xandriako amets eraberrituetan jasotzen zuten,aldian behin, lurpeko jainkoen zuzia, zeinak ins-tant batez iluntasuna argitzen baitzuen beretxinpart-lorratzarekin. Teatrotik irteten arin nin-tzen, beraz, ametsak ezabatzen direnean uztendiguten tristezia mingotsean murgildurik, eta zir-kulu bateko ohikoekin biltzera nindoan gogoonez. Zirkuluan lagunarte ugarian afaltzengenuen eta melankolia ñimiñoenak ere amoreematen zuen, betidanik eraberritze eta dekaden-tzia garaietan existitu ohi diren zenbait izpiritudistiratsu, bizkor, oldarkor, eta batzuetan goi-goikoaren inspirazio agortezinaren aurrean.Eztabaidak hain sutsuak izaten ziren, non gutakolotsatienak leihoetara joaten ziren noizbehinkaea azkenik hunoak, turkomanoak edo kosakoakiristen ziren, erretorikoen eta sofisten argudioe-kin behin-betiko amaitzeko.

Page 8: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

«Edan dezagun, maita dezagun, hori da etajakinduria!» Hori zen gazteenen lema bakarra.

— Urteak dira teatro berean topatzen zaitu-dala, eta joaten naizen bakoitzean gainera. Zunorengatik zoaz?

Norengatik?... ez zitzaidan iruditzen hara inorbeste norbaitengatik joan zitekeenik. Izen bataitortu nuen, hala ere.

— Oso ongi! —ihardetsi zuen nire lagun bar-kaberak—. Hortxe duzu etxera lagundu diongizon zorionekoa. Gure zirkuluko arauen jarrai-tzaile leiala denez, agian egunsentira arte ez daberarekin elkartuko.

Aipatu zidan pertsonaiari begiratu nion apar-teko zirrararik gabe. Ongi jantzitako gaztea zen,jokamolde finekoa, aurpegi zurbil eta urduria etabegi gozo eta malenkoniatsuak zituena. Whist-eko mahai batera urrea botatzen zuen eta axola-gabeki galtzen zuen.

— Zer ardura zait niri hori edo beste norbaitizatea? —esan nuen—. Norbaitek lagundu beharzion eta ongi aukeratua iruditzen zait.

—Eta zu?—Ni? Ni irudi baten atzetik nabil, besterik ez.

Page 9: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

Irteterakoan irakurketa gelatik igaro nintzeneta ustekabeko begirada bat bota nion egunkaribati. Uste dut burtsako kotizazioen berri jakitekoizan zela. Nire aberastasunaren hondarrenartean, diru-kopuru handi xamarra neukan jarriaatzerriko baloreetan. Aspalditik gutxietsirikbazeuden ere, zurrumurruek zioten gero etabalio handiagoa lortuko zutela, eta horixe gerta-tu berria zen ministerio aldaketa baten ondorioz.Fondoek oso kotizazio altua erdietsi zuten. Abe-ratsa nintzen berriro.

Egoera aldaketa horren ondorioz gogoetabakar bat izan nuen, aspalditik maite nuen ema-kumea nirea izango zelakoa, nahi izango banu.Nire ideala eskura nuen. Ez ote zen beste ilusiobat, beste errakuntza barregarri bat? Gainontze-ko egunkariek ere gauza bera zioten, ordea. Ira-bazitako dirutza Moloch-en urrezko estatua baili-tzan altxatu zen nire aurrean. «Zer esango lukeorain arestiko gazteak —pentsatu nuen— harenlekua hartuko banu bakarrik utzi duen emaku-mearen ondoan?... » Gogoetak dardarizoa eraginzidan, eta urguilua asaldatu zitzaidan.

Page 10: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

Ez! Ez da horrela, nire adinean ez da amodioaurrez hiltzen: ez naiz emakume-galtzaile batizango. Ideia zaharkitu bat besterik ez da, bestal-de. Nork ziurtatzen dit emakume hori saltzendiren horietakoa dela? Arreta handiegirik gabejarraitu nuen egunkaria gainbegiratzen, etahonako bi lerrook irakurri nituen: «Lore-sortaProbintzialaren Festa.— Bihar Senlis-eko arkula-riek Loisy-koei itzuliko diete lore-sorta.» Hitzxume haiek inpresio sail berri bat piztu zutenniregan: aspaldi ahaztuta nuen nire jaioterrikooroitzapen bat zen, gaztaroko festa xaloen oihar-tzun urruna. Adar eta danborraren soinua entzu-ten zen urrunean, herrixka eta basoetan; neska-tilek girlandak txirikordatzen zituzten eta abes-ten zuten bitartean xingolaz apainduriko lore-sortak atontzen zituzten. Idiek garraiatutakogurdi astun batek jasotzen zituen opari haiek.pasatzerakoan, eta guk, eskualde hartako hau-rrek, jarraigoa osatzen genuen gure arku etageziekin, geure buruei zaldun titulua emanez,jakin gabe monarkiak eta erlijio berriak bainoluzeago bizi zen druida-festa bat errepikatu bes-

Page 11: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

terik ez genuela egiten, mendeetan zehar eginzen bezala.

Page 12: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

IIADRIENNE

Oheratu nintzen eta ezin izan nuen atsedenikhartu. Erdi-lo, erdi-esna nengoela, gaztaro osoa kurritu nuen nire oroitza-penetan. Aldarte horrek, izpirituak artean aurreegiten baitie ametsen konbinazio bitxiei, sarritanbizitzaren denboraldi luze bateko eszena nabar-menenak desfilatzen ikustea ahalbidetzen duminutu batzuetan.

Henri IV.aren garaiko gaztelu bat imajinatunuen fatxada gorrizta eta arbelezko teilatu piko-ekin, harri horixkaz eginiko zoko koxkadunekin;enparantza berde zabal bat ezki eta zumarrezinguratua, zeinen hostotza eguzkiaren errainugorriminek zeharkatzen baitzuten. Soropileanneska batzuk dantzan ari ziren biribilean, berenamek erakutsitako antzinako erromantzeakabesten, hain frantses berez garbian, non bateksentitzen zuen benetan Valois-eko herrialdezahar hartan bizi zela, mila urte baino gehiago-

Page 13: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

tan Frantziako bihotza taupadaka aritu denlekuan.

Neu nintzen taldeko mutil bakarra eta hasie-ratik eraman nuen nirekin Sylvie nire laguna,artean oso gaztea, ondoko herrixkako haur bat,oso bizi eta osasuntsua. Haren begi beltzak!Haren soslaiaren edertasuna! Haren larruazalbelztuxea!... Hura besterik ez nuen maite,harentzat besterik ez nuen begirik... ordura arte!Ez nion ia erreparatu dantzatzen ari ginen talde-ko neska horail, garai eta eder bati; Adriennezuen izena. Bat-batean, dantzaren arauei jarrai-tuz, Adrienne nirekin bakarrik aurkitu zen zirkuluerdian. Garaiera berekoak ginen. Elkarri muxuemateko esan ziguten, eta dantza eta taldeasekula baino bizkorrago zihoazen. Muxu emannionean, eskua estutu behar izan nion. Harenurrezko adatsaren ile kizkur luzeek masaila ukituzidaten. Handik aurrera aztoramen ezezagun batjabetu zen nitaz. Neska ederrak abestu eginbehar zuen dantzara itzultzeko eskubideaberreskuratzeko. Haren inguruan eseri ginen etaberehala, lurralde lanbrotsu hartan neskek izanohi duten ahots garbi eta ozenaz, malenkoniaz

Page 14: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

eta amodioz beteriko antzinako erromantzehorietako bat abestu zuen, norbait maite zuela-ko aitak dorre batean itxi duen printzesa batenezbeharrak kontatzen dituztenetakoa. Ahotsgazteek amonen ahots dardaratia bibraziomodulatu batez imitatzen dutenean hain egokironabarmentzen dituzten tremoloekin amaitzenzen melodia, ahapaldi bakoitzean.

Neskak abesten zuen bitartean, itzala zuhaitzhandietatik jaisten ari zen, eta ilargi zuri ateraberriak bete-betean ematen zion, eta gure zirku-lu arretatsutik bereizten zuen. Isildu egin zen,eta inor ez zen ausartu isiltasuna haustera. Soro-pila lurrin fin kondentsatu batez estalita zegoen,eta belar puntetan ihintzaren maluta zuriek dis-tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Nialtxatu egin nintzen, azkenean, eta gaztelukoparterrerantz joan nintzen korrika, han ereino-tzak baitzeuden landaturik, kamafeo margotuzapaindutako portzelanazko lorontzi handietan. Bierramu-adar hartu nituen, eta koroa forma ema-nez txirikordatu ostean, xingola batez lotu geni-tuen. Gero Adrianneri ipini nion buruan apainga-rri modura eta ereinotz-hostoek distira egiten

Page 15: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

zuten haren urrezko ilearen gainean ilargi-argi-tan. Danteren Beatriz zirudien, egoitza santuenmugan alderrai dabilen poetari irribarre eginez .

Adrienne zutitu egin zen. Beso lirainak zabal-du zituen, erreberentzia xarmant bat egin ziguneta gaztelura itzuli zen korrika. Esan zigutenFrantziako antzinako errege-erreginekin ezkon-tzaz lotutako familia baten ondorengo batenbiloba zela; Valoistarren leinukoa zen. Jaiegunazenez, gurekin jolasean aritzen utzi zioten; ezgenuen berriro ikusiko, ikasketak egiten ari zenkomentura itzuliko baitzen biharamunean .

Sylvierengana itzuli nintzenean, konturatunintzen negarrez ari zela. Abeslari ederrari opa-ritu nion koroa zen malko haiek eragin zituena.Beste bat ekarriko niola esan nionean, erantzunzidan merezi ez zuenez, ez zuela ezertarakonahi. Neure burua zuritzen saiatu banintzen ere,ez zidan hitzerdirik ere esan bere gurasoeneralagundu nion bitartean.

Ikasketak jarraitzeko Parisera itzultzerabeharturik, irudi bikoitza neraman nirekin: zori-txarrez etendako adiskidetasun min batena etaezinezko amodio lauso batena, filosofia akade-

Page 16: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

mikoak baretu ez zitzakeen gogoeta mingarriensorburu zena.

Bietatik bat suertatu zen garaile: Adrienne-ren irudia, distira eta edertasunaren ametsa,ikasketa-ordu latzak leuntzen eta arintzen zizki-dana. Hurrengo urteko oporretan jakin nuenozta-ozta atzemandako neska eder hura mojaizateko bidean jarri zuela bere familiak.

Page 17: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

IIIERABAKIA

Erdi amesturiko oroitzapen hark argitu zidangertatzen zitzaidan guztia. Teatroko emakumebatentzat asmaturiko amodio lauso eta esperan-tzarik gabe hura gauero nagusitzen zen nitazantzezpeneko orduan eta ez ninduen uzten toegiteko ordura arte. Orain banekien Adriennerenoroitzapena zela haren sorburua. Adrienne, ilar-giaren argitasun motelean irekitako gauekolorea, lurrin zuritan erdi bainaturiko belar ber-dearen gainean emeki mugitzen zen kimeraarrosa eta urrekara. Aspaldi ahaztutako aurpegibaten antzekoa marrazten zen orain oso garbi;denborak lausoturiko marrazki bat zen, pinturabihurtzen zena, museo batean miresten ditugunmaisuen zenbait bozetorekin gertatzen zaigunbezala, haien original distiratsuak beste nonbaitaurkitzen ditugunean.

Aktoresa baten itxurapean moja-gai bat mai-tatzea ere!... Eta bera izango balitz? Zoratzekomodukoa da! Ur geldiko ihien artean ihesi doan

Page 18: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

argi-txakurrak bezala erakartzen nauen misteriohorri nago halabeharrez loturik... baina itzul gai-tezen errealitatera.

Zergatik ahaztu ote nuen duela hire urte hainmaitea nuen Sylvie?... Oso neska polita zen,Loisyko ederrena!

Hura bizirik dago, zintzoa da eta bihotz onadu seguruenik. Haren leihoa ikusten dut berriro,mahats-hosto eta arrosez inguraturik, eta txin-boen kaiola zintzilik duela ezkerraldean; ehoziriozenen soinuarekin batera, haren abesti kuttu-nena entzuten dut:

Neska ederra eserita zegoenerrekastoaren ondoan...

Nire zain dago oraindik... Nor ezkon zitekeenberarekin? Hain da pobrea!

Herriko eta inguruetako nekazari onbera bru-sadunak, esku zakar, aurpegi ximel eta larruazalzaildukoak! Ni bakarrik maite ninduen, ni, paris-tarra, nire osaba zenari bisitan joaten nintzaio-nean Loisy ondoko etxera. Hiru urte daramatzatutzi zizkidan ondasun xumeak, bizitza osorako

Page 19: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

balioko zitzaizkidanak, xahutzen. Sylvierekinongi zainduta egongo ziren. Halabeharrak zatibat itzuli dit. Aukerarik badut oraindik.

Zertan ari ote da une honetan? Lotan egongoda... Ez, ez dago lotan; gaur uztaiaren festa da,gau osoan dantza egiten den urteko egun baka-rra. Festan izango da...

Zer ordu ote da?Ez nuen erlojurik.Garai hartan antigoaleko etxebizitza batek

bere benetako itxura berreskura zezan biltzenziren objektu apaingarrien artean, Errenazimen-tuko kareizko erloju horietako bat nabarmentzenzen distira berriztatu batez; Denboraren estatua-txoa du gainean, eta erlojuari eusten diotenMedicis estiloko kariatideak erdi zutituriko zal-dien gainean daude. Diana klasikoa, ukondoakbere oreinaren gainean jarririk, baxuerliebebatean dago esferaren azpian, non hondo nikela-tu baten gainean nabarmentzen diren orduenzenbaki esmaltatuak. Makinariari, bikaina zalan-tzarik gabe, inork ez zion giltza eman azken bimendeetan. Ez nuen erloju hura Touraine-n erosiordua jakiteko.

Page 20: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

Atezainarenera jaitsi nintzen. Kuku-erlojuangoizeko ordu bata zen. «Lau ordu barru Loisykodantzaldian egon naiteke» —esan nuen neureartean.

Palais-Royaleko plazan bospasei zalgurdigeratzen ziren zirkulu eta kasinoetako ohikoenzain.

—Loisyra —agindu nion itxura onena zuenari.—Loisy? Non dago hori?—Senlisetik gertu, zortzi legoatara.—Posta-bidetik joango gara —esan zuen zal-

dizainak batere kezkatu gabe.Zein tristea den gauez Flandeseko bidea!

Izan ere, ez da basoen eremura iritsi arte ederbilakatzen! Forma lausoko bi zuhaitz-ilara mono-tono horiek besterik ez denbora guztian; soroberdeak eta lur irabiatuak urrutian, eta ezke-rrean Montmorency, Ecouen eta Luzarches-ekomuino urdinxkak. Gonesse-ra heldu gara, Ligaeta Fronda-ko oroitzapenez beteriko herri arrun-ta...

Louvres-etik haraindiko bide batean sarritanikusi izan ditut bide-ertzeko sagarrondoen loreakgauean distiratzen izar lurtiarrak bailiran. Hona

Page 21: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

hain sarri etortzen nintzen garaiko oroitzapenakosa ditzagun, kotxeak aldapak igotzen dituenbitartean.

Page 22: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

IVZITEREARAKO BIDAIA

Urte batzuk igaro ziren: gazteluaren aurreanAdrienne ezagutu nuen garaia haurtzaroko oroi-tzapen bat besterik ez zen jada. Zaindariarenjaierako Loisyn nintzen. Uztaiaren zaldunekinelkartzera egin nuen berriro, eta lehen ere par-taide izan nintzen konpainian leku bat hartunuen. Jaia aspaldiko familien ondorengo gazteekantolatu zuten, oraindik ere beraienak baitirahango basoetan galdurik dauden hainbat gazte-lu, zeinei iraultzek baino kalte handiagoa eginbaitie denborak. Chantilly, Compiegne eta Senli-setik zetozen zaldun-talde alaiek beren lekuahartzen zuten uztaiaren konpainien jarraigoan.Herri eta herrixketan zeharreko paseo luzearenostean, elizako mezaren ostean, trebetasun-lehiaketa eta sari-banaketaren ostean, garaileakbazkaltzera gonbidatu zituzten ezki eta zuma-rren itzalak estalitako uharte batean, Nonetteeta Theve ibaiek elikatzen zuten albufera batenerdian. Banderaz apaindutako ontzi batzuek era-

Page 23: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

man gintuzten uhartera, zeina besteen arteanaukeratu baitzuten tenplu obalatu zutabedunbat zegoelako, banketerako jangela izango zena.Ermenonville-n bezala, eskualde hartan erenonahi aurki zitezkeen XVIII. mende hondarrekoeraikin arin horietakoak, filosofo aberatsek,garaiko gustu nagusiari jarraituz, beren egitas-moetarako inspirazio-iturritzat baliatzen zituzte-nak. Uste dut tenplu hura, jatorriz, Uraniarieskaini ziotela. Hiru zutabe eta arkitrabe zati batlurrean zeutzan puskaturik, baina festa aurretiksala barruko hondakinak kendu zituzten, girlan-dak ipini zituzten zutabeen artean, eta berrituegin zuten nolabait hondar moderno hura, zeinagehiago baitzegokion Bouflers edo Chaulieu-renpaganismoari, Horaziorenari baino.

Bazirudien lakuko zeharkaldia Watteau-renZiterearako bidaia gogoratzeko asmatu zutela.Gure jantzi modernoek soilik gezurtatzen zutenilusio hura. Gurdi batean zeramaten lore-sortaerraldoia txalupa handi batean jarri zuten. Lore-sortarekin batera ohi bezala zuriz jantzita zihoanneska-jarraigoa bankuetan eseri zen, eta antzi-nako teoria bitxi eraberritu hura uharte ertzetik

Page 24: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

bereizten zuen albuferako ur bareetan islatzenzen, erabat gorrizta arratseko eguzki-errainue-tan bere sastraka arantzadunekin, bere koloma-ta eta bere hostotza argiekin. Berehala iritsiziren txalupa guztiak. Lore-otarrea mahai erdianjarri zuten zeremonia handiz, eta jende guztiaeseri egin zen, zorte onekoak nesken ondoan:aski zen horretarako haien gurasoak ezagutzea.Horregatik nengoen ni, hain zuzen ere, Sylvierenondoan. Festan, haren anaia hurbildu zitzaidaneta bere familia bisitatzera aspaldi joan ez izanaaurpegiratu zidan. Ikasketekin desenkusatu nin-tzen, esanez ez zidatela Paristik mugitzen uzten,eta asmo horrexekin etorri nintzela ziurtatu nion.

—Ez, gertatzen dena da nitaz ahaztu dela —esan zuen Sylviek—. Gu herrixka bateko baserri-tarrak besterik ez gara, eta Paris hain dago gai-netik!

Muxu eman nahi izan nion ahoa itxi zezan,baina muturtuta jarraitzen zuen nirekin etaanaiak esku hartu behar izan zuen keinu ezaxo-lati batez masaila eskain ziezadan. Muxu hark ezzidan poz handirik eman; izan ere, igarotzen denedonor agurtzeko ohitura dagoen lurralde

Page 25: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

patriarkal hartan, muxu bat ematea jende zin-tzoaren arteko gizalege-erakusgarria besterik ezda.

Festaren zeremonia-maisuek ustekabe batzuten prestatua. Afal ostean ikusi genuen otarrezabalaren hondotik basa-zisne bat hegaldatzenzela, ordura arte loreen azpian gatibu egonda-koa, zeinak bere hegal indartsuekin girlanda etakoroa txirikordatuak altxatu, eta alde guztietarabarreiatu baitzituen. Eguzkiaren azken errainue-tarantz pozik hegan egiten zuen bitartean, gukoroak harrapatzen saiatu ginen, nork bere albo-an zuen neskaren bekokia apaintzeko asmoz.Nik politenetako bat lortzeko zoria izan nuen, etaSylviek, irribarrez, aurreko aldian baino xamur-kiago musukatzen utzi zidan. Ohartu nintzenhorrela beste garai bateko oroitzapena ezaba-tzen nuela. Une hartan erabat miretsi nuen, hainbihurtu baitzen eder! Ez zen jada jende guztia-ren mesedetara ohitutako neska helduagobatengatik nik bazter utzi nuen hura. Onera eginzuen atal guztietan: haren begi beltzen xarma,hain erakargarria umea zenetik, liluragarria zenorain; haren bekainen orbita gakotuaren azpian,

Page 26: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

haren irribarreak, zeinak argitzen baitzuen bat-batean aurpegi eder eta lasai bat, atenastar-uki-tua zuen. Haren lagunen aurpegi apainen arteannabarmentzen zen fisonomia hura mirestennuen, antzinako artearen duinekoa. Esku luzedelikatuek, borobiltzean zuriagoak bihurturikobeso haiek, gerri lirainak, neska zeharo ezberdi-na bilakatzen zuten, nik ezagutu nuenarenaldean. Zein aldatuta aurkitzen nuen esan beharizan nion, horrela nire aspaldiko desleialtasunbat-batekoa zuzenduko nuelakoan.

Bestalde, dena nire alde nuen, anaiaren adis-kidantza, festa haren zirrara liluragarria, ilunaba-rreko giroa eta lekua bera, non, gustu berezikofantasia bati esker, antzinako ospakizun galan-teen irudia birsortu zen. Ahal genuen aldi oro,ihes egiten genuen dantzalditik gure haurtzaro-ko oroitzapenez mintzatzeko eta, elkarrekinamets eginez, zeruaren islak miresten genituenuraren eta adarren gainean. Sylvieren anaiakatera behar izan gintuen kontenplazio hartatik,esanez bazela ordua beren gurasoak bizi zirenherrira itzultzeko, urrun xamar baitzegoen.

Page 27: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

VHERRIA

Loisyn bizi ziren, goardaren etxe zaharrean.Haraino lagundu nien, eta gero Montagny-raitzuli nintzen, nire osabaren etxera. Loisy SaintS...-etik bereizten duen baso txikia zeharkatzekobidea utzi nuenean, ez nuen luzaz ibili behar izanErmenonvilleko basoa inguratzen duen bidexkasakona hartzeko; gero legoa-laurden batez luza-tzen ziren komentu bateko hormekin topatzeaespero nuen. Noizean behin ilargia hodeienatzean ezkutatzen zen, eta orduan ozta-oztaargitzen zituen nire oinkaden azpian ugaltzenziren hareharrizko harkaitzak eta txilar-sastra-kak. Bide seinalaturik gabeko baso-mugaknituen ezker-eskuin, eta nire aurrean, han jarrai-tzen zuten herrialdeko harkaitz druidikoek, erro-matarrek suntsitutako armendiarren oroitzapenagordetzen dutenak, Harkaitz izugarri haien gai-netik albufera urrunak begiztatzen nituen ispi-luak bezain nabarmen lautada lanbrotsuan,

Page 28: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

baina ez nintzen gauza izan festa-lekutarakoerabili genuena bereizteko.

Giro epel eta gozoa zegoen. Aurrera ez jarrai-tzea erabaki nuen eta egunak argitu arte itxoiteatxilarretan etzanda. Esnatu nintzenean, aurrekogauean galdu nintzen lekuaren inguruko para-jeak pixkanaka aztertzera egin nuen. Nire ezke-rrean, Saint S...-eko komentuko hormen lerroluzea sumatzen zen, eta gero, haranaren bestealdean, Gens d’Armes-en muinoa, egoitza karo-linjio zaharraren hondar koskadunak. Handikgertu, zuhaizti-multzoen gainetik, Thiers-ekoabadiaren hondar garaien hormatalak nabar-mentzen ziren ortzemugan, hirusta eta ojibazzulaturik. Harantzago, Pontarme-ko jauregi goti-koak, urez inguraturik garai batean bezala, las-ter islatu zituen egunaren lehen argiak. Hegoan,berriz, eta Montmeliant-eko lehen mendi-maze-len gainean, Tournelle-ko dorreoi garaia eta Ber-trand-Fosseko lau dorreak nabarmentzen ziren.

Gau hura oso gozoa izan zen niretzat eta Syl-vie besterik ez nuen gogoan. Komentua ikus-tean, ordea, agian Adriennerena izan zitekeelaotu zitzaidan. Belarrietan nuen oraindik segurue-

Page 29: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

nik goizean esnatu ninduen kanpai hotsa. Unebatez harkaitz garaieneraino igo eta hormen gai-netik begiratua egiteko asmoa izan nuen, baina,hobeto pentsatu ostean, atzera egin nuen, profa-nazio bat bailitzan. Egunak aurrera egin ahala,uxatu egin zitzaidan burutik oroitzapen hutsalhura, eta Sylvieren hazpegi arrosak besterik ezzitzaizkidan geratu.

—Joan gaitezen esnatzera —esan nuen neureartean, eta Loisyko bidea hartu nuen atzera.

Han dago herria, basoa inguratzen duenbidexkaren amaieran: hormak parra eta arroson-do igokariz oxkarraturik dituzten hogei etxola.Goizeko iruleak, buruzapi gorriz apaindurik, tal-dean ari dira lanean etxe baten aurrean. Sylvieez dago beraiekin. Damatxo bat bihurtu da iafarfail finak egiten dituenez geroztik, bere gura-soek nekazari zintzoak izaten jarraitzen baduteere. Inor ez zen harritu haren gelara igo nintze-nean. Denbora-puska zeraman jaikita, eta farfai-lak egiteko ehoziriei eragiten zien, zeinek soinueztia ateratzen baitzuten belaunen gainean jarri-ta zuen kuxin berdearen gainean.

Page 30: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

—Kaixo, alfer hori —esan zuen bere irribarrezoragarriaz—. Ziur naiz jaiki berria zarela.

Kontatu nion gau osoan ez nuela lorik bildu,eta harkaitzen artean eta basoetan barrena ibilinintzela alderrai. Nitaz errukitu zen une batez.

—Nekaturik ez bazaude, oraindik gehiago ibi-laraziko zaitut. Othis-era joango gara, izeba bisi-tatzera.

Ia erantzuteko astirik izan baino lehen, tupus-tean zutitu zen pozik, ilea apaindu zuen ispiluaurrean eta lastozko kapelu bat jantzi zuen. Begixalo eta alaiek distira egiten zioten. Bidean jarriginen eta Theve-ren ibaiertzari jarraitu genion,bitxilorez eta urrebotoiz jositako belazeetanbarrena, eta gero Saint-Laurenteko basoetanzehar, errekastoak eta sastrakak zeharkatuzbidea mozteko. Zozoek zuhaitzetan abestenzuten eta igarotzean ukitzen genituen sasietatikamilotxak hegaldatzen ziren alaiki .

Rousseau-ri hainbeste gustatzen zitzaizkioninkontebelarrak aurkitzen genituen han-hemen-ka bidean, korola urdinak irekita hosto binakakoadar luzeen artean, eta nire lagunaren oin furti-boak geldiarazten zituzten liana xumeak baili-

Page 31: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

ran. Genevako filosofoaren oroitzapenei inolakoarretarik eskaini gabe, Sylviek han-hemenkamarrubi usaintsuak bilatzen zituen bitartean, nikHeloïse berria-ri buruz hitz egiten nion eta pasar-teak errezitatzen nizkion buruz.

—Polita da? —galdetu zuen.—Bikaina da.—Auguste Lafontaine baino hobea?—Xamurragoa—A, beno —erantzun zuen—, orduan irakurri

egin beharko dut. Anaiari ekartzeko esango diotSenlisera joaten denean.

Eta Sylviek marrubiak biltzen zituen bitarteannik Heloïse-ren pasarteak errezitatzen jarraitunuen.

Page 32: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

VIOTHYS

Basotik irtetean, purpura-koloreko kukupra-ka-sail handi bat ikusi genuen; Sylviek sekulakosorta egin zuen, eta esan zidan:

—Izebarentzat dira. Oso pozik jarriko da hainlore politak ikusten dituenean bere gelan jarrita.

Othysera iristeko lautada zati bat zeharkatubesterik ez genuen. Montmeliant eta Dammartinartean dauden mendi-mazela urdinxken gaineanherriko kanpandorrea nabarmentzen zen. The-veren murmurioa entzun zitekeen berriro ereharri eta harea-harkaitzen artean, bere emariameheagotzen zihoalarik iturburura hurbiltzenginen heinean. Ibaiak atseden hartzen du hangobelazeetan eta gladioloz eta lirioz inguraturikoaintzira bat sortzen du. Azkar heldu ginen lehenetxeetara. Sylvieren izebaren etxea tamainaaskotako harea-harriz egina zegoen, eta lupulueta mahats-parraz estalita. Senarra zenduzitzaionetik bakarrik bizi zen, herriko jendeak

Page 33: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

lantzen zizkion hainbat txankalek ematen zute-netik. Iloba iristearekin, etxea berpiztu egin zen.

—Egun on, izeba! Hemen daude zure iloba-txoak! —oihu egin zuen Sylviek—. Goseakgaude!

Muxu eman zion maitekiro, lore-sorta besoe-tan ipini zion eta gero ni aurkezteaz gogoratuzen, azkenik.

—Hau da nitaz maiternindua dena!Neuk ere muxu eman nion izebari.—Atsegina da... eta ilehoria!... —esan zuen

izebak—Oso ile fina du —esan zuen Sylviek.—Gauza horiek ez dute luze irauten —esan

zuen izebak—. Baina denbora guztia duzueaurretik eta, zu beltzarana izanik, bikote ederraosatzen duzue.

—Gosaria prestatu beharko diogu, izeba.Eta armairu eta azpiletan arakatuz, esnea

aurkitu zuen, ogi beltza, azukrea, eta mahai gai-nean platerak jartzeari ekin zion ardura handirikgabe, eta lozazko erretiluak atera zituen, lorehandiz eta lumaje biziko oilarrez esmaltatuak.Creil-eko portzelanazko katilu handi bat jarri

Page 34: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

zuen mahai erdian, esnez eta marrubiz beterik,eta baratzean gerezi eta andere-mahats eskuka-da batzuk bildu ostean, lorez beteriko lorontzibana jarri zuen mahai-oihaleko bi muturretan.Izebak, ordea, hitz eder hauek esan zituen;

—Hauek postrea besterik ez dira. Utzidazuniri orain.

Eta zartagina hartu zuen, lurreko suari egur-sorta bat bota ostean.

—Ez dut nahi zuk ezer ukitzerik! —esan zionlagundu nahian zebilen Sylvieri—. Chantillykoakbaino farfail politagoak egiten dituzten behatzeder horiek hondatzeko! Batzuk oparitu dizkida-zu, eta nik horretaz asko dakit.

—Nola ez, izeba!... Aizu, farfail-pusketa zaharbatzuk izango bazenitu, eredu gisa erabil nitza-ke. —Ongi da. Begiratu goian —esan zuen ize-bak—.

Agian komodan aurkituko duzu zerbait. —Gil-tzak utz iezazkidazu —esan zuen Sylviek. —Baizera! Kajoiak irekita daude.

—Ez da egia. Bat itxita egoten da beti.Eta emakume zintzoak zartagina sutatik

igaro ostean garbitzen zuen bitartean, Sylviek

Page 35: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

gerritik zintzilik zeraman altzairu landuzko giltza-txoa hartu zion eta garaipen-keinu batez eraku-tsi zidan.

Atzetik joan nintzaion bizkor logelarakozurezko eskaileran gora. Ai, gaztaro eta zahar-tzaro sainduak! Nori burura zekiokeen lehenamodio baten araztasuna lausotzea oroitzapenleialez beteriko santutegi hartan? Iraganekogarai onetako gazte batek irribarre egiten zuenbere begi beltzez eta ezpain arrosez ohe xumea-ren gainean zintzilik zegoen marko urrekaradunerretratu obal batean. Conde etxeko basozainenuniformea zeraman soinean; haren militar-itxu-rako jarrerak, haren aurpegi arrosa eta onberak,haren ile hautseztatu azpiko bekoki garbiak,edertu egiten zuten pastelez eginiko marrazkihura, eskas xamarra agian, gaztetasunaren etaxalotasunaren xarmaren poderioz. Printze-ehi-zaldietara gonbidaturiko artista xumeren batahalik eta hobekien erretratatzen saiatu zen, etabaita haren emazte gaztea ere, zeina bestemedailoi batean ikus baitzitekeen, erakargarri,maleziatsu eta eder, xingolaz apaindurikogerruntze irekian, burua tente eta aurpegia albo-

Page 36: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

raturik, keinu mainati bat egiten ziola bere atza-marrean jarritako txori bati. Eta, halaz ere, unehartan lurreko suan makurturik gosaria presta-tzen ari zen amonatxo bera zen. Horrek Funam-buluen teatroko maitagarriak ekarri zizkidangogora, zeinek maskara ximurtuaren azpian aur-pegi erakargarria ezkutatzen duten, azkeneansoilik erakusten dutena, Maitasunaren tenpluaeta errainu magikoak zabaltzen dituen eguzkibirakari bat agertzen direnean.

—Oi, zein ederra zinen, izeba maitea! —oihuegin nuen.

—Eta ni, zer? —galdetu zuen Sylviek ditxo-sozko kajoia irekitzea lortu zuenean. Barruantafetazko soineko luze bat aurkitu zuen, zeinentolesturek kirrika egiten zuten zabaltzerakoan.

—Probatu egingo dut ea nola geratzen zai-dan. Maitagarri zahar bat emango dut!

«Ipuinetako maitagarri beti gaztea!... », esannuen neure artean.

Sylviek bere kotoizko soinekoa askatu etalurrera erortzen utzi zuen. Izeba zaharraren soi-neko hanpatsua ezin hobeto zihoakion bere gerrifinari. Botoiak lotzeko eskatu zidan.

Page 37: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

—Zein barregarriak diren mahuka lisoak! —esan zuen.

Eta, hala ere, farfailez apainduriko mahuka-buruek miresgarriro uzten zituzten agerian berebeso biluziak, eta ezin hobeto egokitzen zitzaionbere bularrari tul horail eta xingola higatuzkogerruntze garbia, izebak oso gutxitan erabili izanzuena bere xarma desagertuak nabarmentzeko.

—Amai ezazu behingoz! Ez al dakizu soinekobaten botoiak lotzen ala? —esan zidan Sylviek.

Greuzeko andregai laboraria zirudien.—Hauts batzuk beharko genituzke —esan

zuen.—Aurkituko ditugu.Kajoiak arakatzen jarraitu zuen. Hura den

altxor pila, hura! Zein usain gozoa zuten, zeindistiratsuak ziren, zein kolore biziko eta luxuapaleko irisazioak! Nakarezko bi abaniko hautsisamarrak, kutxa lakatuak marrazki txinatarrezapainduak, anbarezko lepoko bat eta, hamaikazirtzileriaren artean, Irlandako diamantez txerta-turiko belarriak zituzten bi zapatatxo.

Jantzi egin nahi ditut! —esan zuen Sylviek—.Galtzerdi bordatuak aurkituko banitu...

Page 38: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

Une batzuk geroxeago zeta arrosa leunezkogaltzerdi batzuk hedatzen ari ginen, orpoanerpin berdeak zituztenak; baina izebaren aho-tsak eta zartaginaren zipriztin-hotsak errealita-tera itzularazi gintuzten supituki.

Jaitsi agudo! —esan zuen Sylviek, eta protes-tatu banuen ere, ez zidan utzi zapatak janztenlagun niezaion.

Izebak, bitartean, zartaginean prestatutakoaazpil batean jarri zuen, hirugihar-xerra eder batarrautzekin. Berehala deitu zidan Sylvieren aho-tsak berriro.

—Jantzi zaitez agudo! —agindu zidan, eta,bera ordurako erabat jantzia baitzen, komodagainean zegoen basozainaren eztei-jantzia era-kutsi zidan. Instant batean beste mende batekoezkonberri bat bihurtu nintzen. Sylvie zain nueneskaileran eta elkarrekin jaitsi ginen, eskutik hel-duta. Izebari oihu bat irten zitzaion burua jiratuzuenean.

—Ai, ene haur laztanak! —esan, eta negarrezhasi zen. Gero, aurpegia malkoturik, irribarrealoratu zitzaion ezpainetan. Bere gaztaroko irudibizia ginen. Agerpen anker eta xarmangarria!

Page 39: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

Haren ondoan eseri ginen, hunkiturik eta serio-antza, baina berehala itzuli zitzaigun alaitasuna;izan ere, lehenengo momentu hura pasatuzenean, andre xahar onberak bere ezteietakohotsandiko festak gogoratzean soilik pentsatuzuen. Berreskuratu zituen ere, auskalo bere oroi-menaren zein leku ezkututatik, eztei-mahaiarenmutur batetik bestera mahaikideek elkarri eran-tzuteko abestu ohi zituzten aldizkako kantuak,eta dantzatu ostean ezkonberriei abestenzitzaien eztei-eresia. Guk errepikatu egiten geni-tuen errima xinpleko ahapaldi haiek, garaikohiatu eta asonantziekin, Eklesiasteseko kantuabezain maitekorrak eta apainduak. Udako goizeder batez senar-emazte izan ginen.

Page 40: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

VIICHÂALIS

Goizeko laurak dira. Errepidea lurraren toles-tura batean hondoratzen da; igo egiten da berri-ro. Kotxea Orry-tik zehar igaroko da laster; etaLa Chapelle-tik zehar gero. Ezkerretara, Hallete-ko basoa inguratzen duen bide bat dago. Handikeraman ninduen Sylvieren anaiak arratsaldebatez herrialdeko festa batera bere zalgurdiitxian. Uste dut San Bartolome gaua zela. Baso-etan barrena, inor gutxik erabiltzen zituen bidee-tan zehar, zaldia hegan zihoan, akelarre baterajoango bailitzan. Mont-L’Eveque-n galtzadahartu genuen berriro eta minutu batzuk geroagoguardaren etxe aurrean gelditu ginen, Chaalise-ko abadia zaharrean. Chaalis, beste oroitzapenbat gehiago!

Karlomagnoren maizter-lurrak garai bateanesaten zitzaien eskualdeen arteko onginahizkoerakundeek ahazturik, behinolako enperadoreenbakarleku honek arku bizantziarreko klaustroa-ren harri-hondarrak besterik ez diezazkioke

Page 41: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

eskaini bidaiariaren mirespenari. Errepide etahirietako mugimendutik isolaturiko lurraldehonetan, erlijioak Medicis-tarren garaian Esteetxeko kardinalek beren egonaldi luzeetan utzi-tako aztarna bereziak gorde ditu: haien ezauga-rri eta usadioek badute oraindik ere nolabaitekogalai-kutsu poetikoa, eta Italiatik etorritako artis-tek dekoratutako kaperen nerbio finezko arku-peei Errenazimentuko lurrina darie. Urdin argizpintaturiko gangetan, santu eta aingeruen figuralarrosak nabarmentzen dira, Petrarcaren senti-mentalismoan eta Francesco Colonnaren ale-giazko mistizismoan pentsarazten dutenak,beren alegoria paganoekin duten antzagatik.

Sylvieren anaia eta biok arrotzak ginen gauhartako festa berezian. Oso etxe oneko pertsonabatek, lur haien jabea zena garai hartan, lurral-deko zenbait familia gonbidatu zituen antzezpenalegoriko moduko batera, non inguruko komentubateko zenbait nobiziak parte hartuko zuten. Ezzen Saint Cyr-en tragedien antzeko ezer, baiziketa Valoistarren garaietan Frantziara kanpotikekarritako lehen saio lirikoen garaiko antzezpenbat. Antzinako misterio bat zirudien. Jantziak,

Page 42: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

guztiak soineko luzeak, koloreengatik soilikbereizten ziren: zeruaren, hiazintoaren, egun-sentiaren kolorekoak. Eszenan aingeruek partehartzen zuten, mundu suntsituaren hondarrengainean. Ahots bakoitzak deusezturiko mundukogauza zoragarrienetako bati abesten zion, etaheriotzaren aingeruak haren suntsipenaren arra-zoia azaltzen zuen. Amildegitik izpiritu bat igo-tzen zen, eskuan suzko ezpata bat zeramala, etabesteei deitzen zien Kristoren, hau da, infernuenaurkako garailearen loria mirestera joan zitezen.Izpiritu hura Adrienne zen, antzezle jantziengatikez ezik, bere bokazioagatik ere itxuraldatutazegoena. Bere burn aingerutarrean jarrita zera-man kartoi urrekarazko aurak benetako argi-zir-kulua zirudien. Ahotsa indartsuagoa zuen, etaerrejistro zabalagokoa, eta kantu italiarrarenapaindura amaigabeez eta txorrotxioez estilosoileko esaldiak modu ponpoxoan errezitatuzbordatzen zituen.

Xehetasunok gogoratzean, benetakoak otediren ala amestu egin ditudan galdetzen diotneure buruari. Gau hartan Sylvieren anaia apurbat txispaturik zegoen. Guarda-etxean gelditu

Page 43: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

ginen pixka batean. Ate gainean —eta horrekbiziki harritu ninduen— hegalak zabaldurikzituen zisne bat zegoen, eta etxe barruan, landu-tako intxaurrondo-zurezko armairu garaiak, erlo-ju handi bat bere kutxan, eta zenbait trofeo etaohorezko uztai eta gezi itu gorri eta berde batengainean. Ipotx bitxi batek kapelu txinatar batzuen buruan, eta esku batez botila bati eta bes-teaz eraztun bati eustsiz, tiratzaileak ongi apun-tatzera gonbidatzen zituela zirudien. Uste dutipotx hura xafla moldatuz egina zegoela. Adrien-neren agerpena, ordea, xehetasun horiek etaChaaliseko abadia bezain egiazkoa ote zen? Halaeta guztiz ere, zalantzarik ez dago guardarensemeak gidatu gintuela antzezpena egin zutenaretora, eta ate ondoan kokatu ginela, eseritaeta biziki hunkiturik zegoen jendetzaren atzean.San Bartolome eguna zen, Medicis-tarren oroi-menari bereziki loturikoa, zeinen armarria, Esteetxekoarekin batera, harresi zahar haien apain-garri baitzen... Oroitzapen hau obsesio bat soilikizan daiteke agian! Hemen doa, zorionez, Ples-sis-eko errepidean gelditzen den kotxea; ihesegiten dut ametsen mundutik, eta ordu-laurden

Page 44: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

bat besterik ez zait gelditzen Loisyra iristeko inorgutxik erabiltzen dituen bideetan barrena.

Page 45: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

VIIILOISYKO DANTZALDIA

Eguna hurbiltzen denean argiak ahul eta dar-darati bihurtzen diren ordu malenkoniatsu etaoraindik gozoan heldu nintzen Loisyko dantzaldi-ra. Ezkien adaburuak, behealdea ilun bazutenere, tonu urdinxka hartzen ari ziren. Xirula buko-likoa ez zen jada hain biziki lehiatzen urretxindo-rraren txorrotxioekin. Jende guztia zurbil zegoen,eta kostatu egin zitzaidan talde sakabanatuenartean aurpegi ezagunen bat aurkitzea. Azke-nean, Lise begiztatu nuen, Sylvieren lagun bat.Muxu eman zidan.

—Ez zaitut aspaldian ikusi, paristarra! —oihuegin zuen.

—Ba bai, aspaldian.—Eta orain al zatoz? Ordu hauetan?—Posta bidetik.—Eta presarik gabe, ezta?—Sylvie ikusi nahi nuen. Dantzaldian al da

oraindik?

Page 46: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

—Eguna argitu arte ez da joaten. Hainbestegustatzen zaio dantzan egitea!

Berehala aurkitu nuen. Nekatu itxura zuen;hala ere, bere begi beltzek distiratzen jarraitzenzuten garai bateko irribarre atenastarrak aurpe-gia argitzen zionean. Gazte bat zuen ondoan.Keinu batez adierazi zion uko egiten ziolahurrengo kontradantzari. Gazteak diosala egin,eta erretiratu egin zen.

Eguna argitzen ari zuen. Dantzalekutik irtenginen eskutik helduta. Sylviek buruan zerama-tzan loreak ile soltearen artean erortzen zitzaiz-kion; gerruntzeko sorta ere hostobakantzen arizitzaion bere esku trebeaz eginiko farfail zimur-tuen gainean. Etxera laguntzeko eskaintza eginnion. Egun argi bazen ere, eguraldia goibel zego-en. Theve ibaiaren zurrumurrua entzutengenuen gure ezkerrean, eta ur geldiko bihurgu-neetan nenufar hori eta zuriak hazten ziren, etaur-izarren bordatu hauskorrak bitxiloreek bezaladistiratzen zuen. Soroetako belar-meta etabelar-sorten usaina burura igotzen zitzaidanmozkortu gabe, basoen eta elorri zuri loratuen

Page 47: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

usain freskoarekin garai batean gertatzen zitzai-dan bezala.

Ez zitzaigun bururatu soro haiek berrirozeharkatzea.

—Sylvie! —esan nion—. Ez nauzu maite!Hasperen egin zuen.—Zentzudunak izan behar dugu, ene lagun

maitea —esan zidan—. Bizitzan gauzak ez diraguk nahi genukeen bezalakoak. Behin bateanHeloïse berria-ri buruz hitz egin zenidan; irakurrinuen, eta hasi bezain laster honako esaldiak bel-durtu egin ninduen: «Liburu hau irakurtzen duenneskarenak egin du». Hala eta guztiz ere, etanire arrazoimenean fidaturik, irakurtzen jarraitunuen. Gogoratzen al duzu nire osaba-izebenezteijantziak jantzi genituen eguna?... Liburukograbatuetan ere ezkongaiak antigoaleko trajezaharrez jantzita azaltzen ziren; beraz, niretzat,zu Saint Preux zinen, eta ni, berriz, Julie. Ai!Orduan itzuli izan bazina! Baina Italian omenzinen. Han ni baino neska askozaz ere politago-ak ikusiko zenituen!

—Inork ez zuen zure begirada, Sylvie, ez etazure aurpegiko hazpegi aratzak ere. Antzinako

Page 48: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

ninfa bat zara, ez badakizu ere. Gainera, eskual-de honetako basoak Erromako landa zabalekoakbezain ederrak dira. Han ikusten dituzun grani-tozko harkaitzak Italiakoak bezain ikusgarriakdira, eta bada ur-jauzi bat Terni-koa bezalakoa.Ez dut han ikusi dudan ezeren falta sentitzenhemen.

—Eta Parisen? —galdetu zuen.—Parisen...Buruari eragin nion erantzun gabe.Bat-batean, aspalditik kezkatzen ninduen

irudi hutsalean pentsatu nuen.—Gera gaitezen hemen, Sylvie —esan

nuen—. Nahi duzu?Bere aurrean belaunikatu nintzen. Negar-

malkotan aitortu nizkion nire zalantzak, nirekapritxoak; nire bizitza zeharkatzen zuen zori-gaiztoko mamuaz mintzatu nintzaion.

—Salba nazazu! —erantsi nuen—. Zureaizango nauzu betiko!

Hunkituta begiratu zidan.Une hartan barre-algara bortitz batzuek

moztu zuten gure solasaldia. Sylvieren anaiazen, gure bila zetorrela festa-gau baten osteko

Page 49: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

ohiko bozkarioaz eta asko edanak larregi susper-tutako umore onaz. Elorrien artean galdurik zebi-len dantzaldiko galaiari hots egiten zion, etahura ere berehala elkartu zitzaigun. Mutilari berelagunari lain kostatzen zitzaion zutik egotea, etaurduriago jartzen zuen paristar baten presen-tziak, Sylvierenak baino. Haren aurpegi apalaketa adeitasun lotsatiak eragotzi egiten zidatenberarekin nahigabetzea, berea bazen ere Sylviefestan hain berandu arte geratu izanaren errua.Ez nion arriskutsua iritzi.

—Erretiratzeko ordua dugu —esan zion Syl-viek bere anaiari—. Gero arte! —esan zidanmasaila eskainiz.

Pretendientea ez zen mindu.

Page 50: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

IXERMENONVILLE

Ez nuen lo egiteko batere gogorik. Montagny-ra joan nintzen osabaren etxea berriro ikustera.Fatxada horia eta kontraleiho berdeak begiztatuorduko tristura handia sentitu nuen. Dena aspal-dian bezala zegoela zirudien, nahiz eta maizte-rrarenera joan behar izan nuen giltza eskatzera.Kontraleihoak irekirik, xamurki begietsi nituenaltzari zaharrak, ikusi nuenean lehengo egoeraberean jarraitzen zutela eta noizbehinka hautsakentzen zietela. Han zegoen intxaurrondo zurez-ko armairu garaia, eta gure arbaso baten bi koa-dro flandestar, aspaldiko pintore baten lanaomen zirenak; Boucherren tamaina handiko imi-tazioak eta Emilio eta Heloïse berria-ren grabatusail markoztatu bat, Moreaurena; mahai gai-nean, bizirik ezagutu nuen zakur disekatu hat,basoetan zeharreko ibileretan laguntzen zidana,azken dogo txikia agian, desagerturiko arrazahorretakoa baitzen.

Page 51: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

—Loroa bizi da oraindik —esan zidan maizte-rrak—. Etxean daukat.

Lorategia landaretza basatiak hartuta zegoeneta itxura bikaina zuen. Bazter batean aspaldineuk diseinaturiko haur-lorategia somatu nuen.Dardarka sartu nintzen kabinetean, non oraindikapalategi txikia zegoen liburu hautatuz betea,osaba zenaren lagun zaharrak, eta bulegokomahai gainean, lorategian aurkitu zituen antzi-nako zenbait hondakin, pitxerrak, medaloi erro-matarrak... zoriontsu egiten zuen bertako bildu-ma arkeologikoa.

—Goazen loroa ikustera —esan nion maizte-rrari.

Loroa, garai onenetan bezala, gosaria eska-tzen ari zen, eta ximurduraz beteriko azalazinguraturiko begi borobilaz begiratu zidan, zaha-rren begirada eskarmentatua gogorarazten duenbegiaz.

Hain leku maiteetara eginiko itzulera beran-tiarrak ekarri zizkidan ideia tristeez beterik, Syl-vie berriro ikusteko premia sentitu nuen, hurabaitzen lur harekin lotzen ninduen izaki bizi etagazte bakarra; beraz, Loisyrantz abiatu nintzen

Page 52: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

berriro. Eguerdia zen; denak to zeuden, festaosteko nekearen nekez. Ermenonvilleraino oinezjoatea otu zitzaidan denbora-pasa gisa, legoabateko paseoa basoko bidetik. Udako egun zora-garria zen. Parke bateko ibilbidea zirudienbideak eta oso freskura gustagarria egiten zuen.Kolore berde berdineko haritz handiak hostailadardaratidun urkien enbor zuriekin tartekatzenziren. Txoriak isilik zeuden, eta okilak habia egi-teko zuhaitzak mokokatzean ateratzen duenhotsa besterik ez zen entzuten. Galtzeko zorianegon nintzen une batez; izan ere, hainbat leku-tan norabide ezberdinak iragartzen zituztenerrotuluetan karaktere zirriborrotsu batzuk bes-terik ez ziren antzematen. Azkenik, Basamortuaezkerretara utziz, dantzaldiaren glorietara iritsinintzen, non oraindik agureen eserlekuak irau-ten duen. Anacharsis eta Emilio-ren arkitektura-emaitza bitxi haren aurrean, antzinate filosofiko-ko oroitzapen guztiak tropelean etorri zitzaizki-dan burura, lursail haren lehengo jabeak berpiz-turik.

Sahats eta urritzen adarrartean zehar lakukour distiratsua ikusi nuenean aurkitu nuen azke-

Page 53: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

nik osabak bere paseoetan aldizka eramatenninduen lekua: Filosofiaren tenplua zen, herefundatzaileak zoritxarrez amaitu ez zuena. Tibur-tina sibilaren tenpluaren forma du eta, oraindikzutik, pinudi baten babesean, Montaigne etaDescartes-ekin hasi eta Rousseau-rekin amai-tzen diren pentsamenduaren izen handi guztiakjartzen ditu denen begien bistan. Eraikin amaitugabea hondakin bihurturik dago; huntzak graziabereziz oxkarratzen du eta harmailen arrailetanhazten diren sasiek hartuta dago. Han, umetan,zuriz jantzitako neskatilei portaera eta saiatze-sariak emateko antolatzen ziren festak ikusinituen. Non ote dira muino inguruan zeudenlarrosondoak? Arkakaratsek eta mugurdiondoekestaltzen dituzte geratzen diren landareak, etabasalandare bihurtzen. Eta ereinotzak moztuegin ote dituzte, jada basora joan nahi ez dutennesken abestiak dioen bezala? Ez, Italia gozokozuhaitz horiek hil egin dira gure zeru lanbrotsu-pean. Eskerrak Virgilioren aligustrea loratzenden oraindik, ateko frontispizioan inskribaturikdagoen maisuaren esaldia berretsi nahiko bai-luen: Rerum cognoscere causas! Bai, tenplu hau

Page 54: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

erortzen ari da beste hainbeste bezala! Gizonahanzkor edo unatuak urrundu egingo dira ingu-ru hauetatik, natura axolagabeak arteak lehianhartua zion lurra berreskuratuko du, baina jaki-teko egarriak eternala izaten jarraituko du, berabaita kemen eta egintza ororen iturri.

Hona hemen uharteko makalak eta Rous-seauren hilobia, haren errautsak gordetzen ezdituena. Kementsuen esnea eman zenigun, jaki-tun handi horrek, eta gu ahulegiak ginen opariazprofitatzeko! Ahaztu egin ditugu zure irakaspe-nak, gure gurasoek bazekizkitenak, eta zurehitzaren zentzua galdu dugu, antzinako jakitu-nen azken oihartzuna zena. Ez dezagun etsi,hala ere, eta altxa dezagun begirada eguzki-rantz, zuk une gorenean egin zenuen bezala!

Gaztelua ikusi dut berriro, inguratzen dutenur bareak, harkaitzen artean zinkurin egitenduen ur-jauzia eta herriaren bi aldeak lotzendituen galtzada, zeinen angeluak lau usategikmarkatzen dituzten; soropila urrutiraino zabal-tzen da mendixka itzaltsuen menpeko ordekabat bezala; Gabrielleren dorrea lore iragankorrezmukuru dagoen aintzira artifizial baten uretan

Page 55: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

islatzen da urrutian; aparraren borborra, intsek-tuen xuxurla... Ezinbestekoa da leku honi clarionaire kaltegarritik ihes egitea basamortu eta ota-lurretako hareharrietara, non txilar larrosak ira-tzeen berdetasuna nabarmentzen duen. Zeintriste eta bakartia den hau guztia! Sylvierenbegirada liluratuak, korrikaldi eroek, oihualaiek... hain xarma handia ematen zieten garaibatean ibili berri ditudan lekuei! Haur hezigabeazen artean, oinutsik ibiltzen zen, aurpegia eguz-kiak belztua zuen, eta lastozko kapelaren xingo-la luzea ile beltzezko txirikordekin korapilatzenzitzaion. Gianja suitzarrera joaten gineneanesnea edatera, bertakoek esaten zidaten:

—Zein andregai polita duzun, paristarra!Orduan ez zitzaion bertako baserritar bati

inolaz ere bururatuko berarekin dantzatzea. Syl-viek nirekin bakarrik dantzatzen zuen urteanbehin, uztaiaren festan.

Page 56: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

XKANKAILU ILE-KIZKURRA

Loisyko bideari lotu nintzaion berriro. Jendeguztia esna zegoen. Sylvie damatxo bat bezalazegoen jantzita, is hiriko modara. Logelara igoa-razi ninduen garai bateko inozentzia berberaz.Xarmaz beteriko irribarrea ezpainetan, berebegiek lehengo distira bera zuten, nahiz etabekainen arku nabarmenak serio itxura ematenzion aldizka. Logelak dekorazio xumea zuen;altzariak, alabaina, modernoak ziren. Urre-kolo-reko markoa zuen ispilu bat zegoen jarrita lehen-go kornukopiaren ordez, non artzain idiliko batikus zitekeen artzainneska urdin eta larrosa batihabia bat eskaintzen. Antigoaleko errezel politdiskretu batez estalitako ohe zutabedunarenordez, intxaurrondo-zurezko ohetxo bat zegoen.Leihoan, lehen txinboak zeuden kaiolan, kanario-ak zeuden orain. Gela hartatik lehenbailehenirteteko premia sentitu nuen, ez bainuen iraga-neko aztarnarik aurkitzen.

Page 57: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

—Ez al duzu gaur zure farfailetan Ian eginbehar? —galdetu nion Sylvieri.

—Utzi nion farfailak egiteari, orain ez dituinork eskatzen. Chantilly-ko lantegiak ere itxiegin behar izan du.

—Eta orain zer egiten duzu?Gelako txoko batera joan zen pintza handi

baten antzeko burdinazko tresna baten bila.—Zer da hori?—Mekanika esaten diote; eskularruen larrua-

ri eusteko balio du, josi ahal izateko.—Ene! Eskularrugile bihurtu al zara, Sylvie?—Bai, Dammartin-erako aritzen gara, horrek

orain asko ematen du; baina gaur ez dut ezeregingo, nahi duzun lekura joango gara.

Othyseko biderantz begiratu nuen: ezetz eginzuen buruaz; keinu hartaz izeba zaharra hildazegoela jakinarazi zidan. Sylviek mutiko batideitu, eta asto bat zelatzeko agindu zion.

—Atzotik nekatuta nago oraindik —esanzuen—, baina paseo batek on egingo dit. GoazenChaalisera.

Eta basoan zehar abiatu ginen, adar batezarmaturiko mutikoa atzetik genuelarik. Sylviek

Page 58: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

berehalaxe gelditu nahi izan zuen eta besarkatuegin nuen esertzen lagundu nionean. Ezingenuen elkarrizketa intimorik izan. Pariseko bizi-modua kontatu behar izan nion, bidaiak...

—Zertara joan daiteke bat hain urruti?—Horixe galdetu diot neure buruari berriro

ikusi zaitudanean.—Tira, tira... hori erraz esaten da.—Zeuk ere badakizu lehen ez zinela hain

ederra. —Ez dakit.—Gogoratzen zara haurrak ginenean eta zu

altuena? —Eta zu zentzudunena!—Ai, Sylvie!—Asto gainera igotzen gintuzten, bakoitza

otarre batean.—Eta hika egiten genion elkarri. Gogoratzen

zara karramarroak harrapatzen erakusten zeni-danean Theve eta Nonetteko zubien azpian?

—Eta zure bular-anaiak egun batean udetatikatera zintuenean, gogoratzen zara?

—Kankailu Ile-kizkurra! Berak esan zidanzeharka zitekeela... uda!

Berehala aldatu nuen gaiaz. Oroitzapen harkbiziki ekarri zidan gogora ni eskualdera etortzen

Page 59: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

nintzen garaia, nekazariei barregura ematenzien trajetxo ingeles bat jantzita. Sylvieren iritzizsoilik nengoen dotore; ez nintzen ausartu, halaere, berari hain aspaldiko iritzi hura gogorarazte-ra. Ez dakit zergatik, Othys-eko izeba zaharrarenetxean jantzi genituen eztei-trajeetarantz zuzen-du zen nire pentsamendua. Non egongo oteziren galdetu nion.

—Ai, zein ona zen! —esan zuen Sylviek—.Duela bi urte bere trajea utzi zidan Dammartine-ko mozorro-dantzara joateko. Handik urtebeterahil zen, gaixoa...

Ezin izan nion galdetu nolatan joan zenmozorrodantza batera, atsekabe handiz egitenbaitzuen hasperen eta negar; baina konturatunintzen bere artisaudohainei esker Sylvie ez zelajada neska baserritarra. Bere gurasoek lehengobizimodua bazeramaten ere, berak maitagarrilangile bat zirudien, oparotasuna zabaltzenzuena bere inguruan.

Page 60: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

XIITZULERA

Basotik irtetean, paisajea ikusten zen. Chaa-liseko lakuen ertzera iritsi ginen. Klaustrokogaleriak, ojiba liraineko kapera, dorre feudalaeta Henri IV.aren eta Gabrielleren arteko amo-dioa babestu zuen gaztelu txikia ilunabarrekotonalitate gorriztaz tindatzen ziren basoko berdeilunaren gainean.

—Walter Scotten paisajea dirudi, ezta? —esan zuen Sylviek.

—Nork hitz egin dizu Walter Scotti buruz? —galdetu nion—. Erruz irakurri behar izan duzuhiru urte hauetan!... Nik liburuak ahazten saia-tzen naiz, eta benetan gustatzen zaidana zure-kin abadia zahar hau, txikitan ezkutatzen gintuz-ten murru hondatu hauek, berriro bisitatzea da.Gogoratzen duzu, Sylvie, guardak monje gorrienhistoria kontatzen zigunean izaten zenuen bel-durra?

—Ai, ez ezazu aipatu ere egin!

Page 61: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

—Kanta ezazu, bada, aitaren etxeko lorate-gian, larrosondo zuripean, bahitu zuten neskaederraren abestia.

—Hori ez du gaur egun inork abesten.—Ez zinen, bada, musikari egingo?—Zertxobait ikasi dut.—Ai, Sylvie, Sylvie, seguru opera abesten

duzula!—Zergatik kexatzen zara?—Ahaire zaharrak gustatzen zitzaizkidalako,

eta zuri ahaztu egingo zaizkizulako.Sylviek aria moderno baten doinua xaramela-

tzeari ekin zion... Fraseatu egiten zuen!Urmael hurbilak inguratu genituen. Aurrean

genuen hainbeste dantzaldiren eszenatoki izan-dako zelai berdea, ezki eta zumarrez inguraturik.Antzinako harresi karolinjioak deskribatu nituenharro, eta Este etxeko harmarriak deszifratu.

—Hara bestea! Zuk nik baino askozaz gehia-go irakurri duzu! Jakintsua zaitugu, beraz?

Gaitzespen tonuak min eman zidan. Orduraarte goizeko aitorpenari berriz ekiteko leku apro-pos baten bila ibili nintzen; baina, zer esan nie-zaiokeen asto baten eta mutil bizkor baten kon-

Page 62: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

painian, zeinak atsegin handia hartzen zuenguregana ahalik eta gehien hurbiltzen paristarbatek nola hitz egiten zuen entzuteko? OrduanChaaliseko agerpena azaldu nion nire zoritxarre-rako, ezin bainuen burutik kendu. Adrienneabesten entzun nuen gazteluko sala berera era-man nuen Sylvie.

—Tira! Kanta ezazu niretzat! —eskatu nion—. Zure ahots maiteak durundi egin dezala gangahauen azpian eta uxa dezala tormentatzennauen izpiritua, jainkotiarra nahiz zorigaiztokoaizan!

Eta nik abestia xuxurlatu ostean, Sylviekletra eta melodia errepikatu zituen:

Jaitsi zaitezte agudo, aingeruokPurgatorioaren hondora... !

—Oso tristea da —esan zuen.—Bikaina da... Uste dut Porpora-ren konposi-

zio bat dela, XVI. mendean itzulitako bertsobatzuetatik sortua.

—Ez dakit —erantzun zuen Sylviek.

Page 63: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

Haranetik zehar itzuli ginen, Charlepontekobidetik, zeinari nekazariek, berez etnologian ezoso adituak, Châllepont deitzen dioten. Sylviek,astoaz asperturik, besotik heldu zidan euskarribila. Bidean ez zebilen inor. Bihotzean neukanguztiaz mintzatzen ahalegintzen nintzen, baina,ez dakit zergatik, esapide trauskilak besterik ezzitzaizkidan bururatzen edo bestela, usteka-bean, Sylviek irakurria izan zezakeen nobelarenbateko esaldi arranditsuren bat. Orduan geldituegiten nintzen atsegin klasiko batez, eta beraharritu egiten zen etenaldi adeitsu haietaz.Saint-S...-eko hormetara heldu ginenean, arretahandiagoa jarri behar izan genuen ibiltzerakoan.Bihurka zihoazen errekastoz beteriko zenbaitbelardi heze zeharkatu behar genituen.

—Zer dakizu mojaz? —galdetu nion hitzetikhortzera.

—Zu eta zure ditxosozko moja! Ongi da,esango dizut! Oso gaizki amaitu zuen.

Sylviek ez zidan ezer gehiago esan nahi izan.Konturatzen ote dira benetan emakumeak

honelako edo halako hitza ezpainetatik irtetendirela bihotzetik igaro gabe? Hain erraz engaina-

Page 64: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

tzen dituztela ikusirik eta hain sarritan egitendituzten aukeraketen arabera, ezetz esan behar-ko genuke: hain ongi antzezten dute gizonbatzuek maitasunaren komedia! Ezin izan naizsekula ohitu jokabide horretara, nahiz eta bada-kidan emakume askok jakinaren gainean onar-tzen dutela engainua. Bestalde, haurtzaroazgeroztik irauten duten amodioak sakratuakdira... Sylvie txikitatik ezagutzen nuen eta arre-ba bat bezalakoa zen niretzat. Ezin nintzen sedu-zitzailearena egiten hasi... Beste ideia bat arrasezberdina bururatu zitzaidan.

«Une honetan —esan nuen neure artean—,teatroan egongo nintzateke... Zer antzeztukoote du Aureliek (hori zen aktoresaren izena) gaurgauean? Drama berriko printzesaren papera,seguruenik. Zein hunkigarria dagoen hirugarrenekitaldian!... Eta bigarrengo maitasun eszenan,zimurrez beteriko lehen galai horrekin... !»

—Zeure gogoetetan murgildu al zara? —gal-detu zuen Sylviek, eta abesten hasi zen.

Dammartinen badira hire neska lirain;bat egun-argia baino ederragoa...

Page 65: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

—Ai, zein gaiztoa zaren! —oihu egin nuen—.Ongi baino hobeto dakizkizu ahaire zaharrak, baihorixe!

—Maizago etorriko bazina, gogoratuko nituz-ke —erantzun zuen—; baina zentzuz jokatubeharra dago. Zuk Parisen duzu zure bizimodua,eta nik nire lana dut. Ez gaitezen beranduegiitzuli: bihar goiz jaiki behar dut.

Page 66: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

XIII«POTOLO»

Erantzun egin behar nion, bere aurreanbelaunikatu, osabaren etxea eskaini, hainbatoinordeko ginenez eta ondasun hura zatitu gabegeratu zenez, oraindik ere berreskura baineza-keen; baina une hartan Loisyra iritsi ginen. Gurezain zeuden afaltzen hasteko. Tipulazoparenusain patriarkala urrutiraino zabaltzen zen. Fes-taren biharamuna zenez, zenbait bizilagun gon-bidaturik zeuden. Berehala ezagutu nuen egurgi-le zahar bat, Potolo, aspaldiko gau-jaietanbatzuetan oso ixtorio barregarriak eta besteetanoso beldurgarriak kontatzen zizkiguna. Artzain,postari, basozain eta arrantzale izandakoa zen,hurrenez hurren, eta baita isileko ehiztari ere,eta tarteka-marteka kuku-erlojuak eta burdun-tziak egiten zituen. Urte askotan ibili zen Erme-nonvillen barrena ingelesak paseatzen; Rous-seau-ren meditazio lekuetara eramaten zitueneta haren azken momentuak kontatzen zizkien.Mutikoa zela, hari eskatzen zion filosofoak bela-

Page 67: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

rrak sailkatzeko eta hari eman zion astaperrexi-lak biltzeko agindua, zeinen zukua bere kafesnekatiluan bota zuen. Urrezko Gurutze-ko ostala-riak datu hori ukatzen zion eta hortik zetorkienelkarrenganako aspaldiko gorrotoa. Luzaz aurpe-giratu izan zitzaion Potolori zenbait sekretu inu-xenteren jabe izatea, hala nola behiak sendatzeaatzekoz aurrera esandako berset batez eta ezke-rreko oinaz eginiko gurutzearen seinaleaz, bainalaster egin zien uko halako sineskeriei, Jean Jac-quesekin izandako elkarrizketen oroitzapenariesker, berak zioenez.

—Kaixo! Zer zabiltza hemen, paristar hori? —esan zidan Potolok—. Gure neskak galbideratze-ra etorri zara?

—Nitaz ari al zara, Potolo?—Ez al dituzu basora eramaten otsoa ez

dagoenean?—Zu bai zarela otsoa, Potolo.—Ardirik aurkitzen nuenean izan nintzen, bai;

orain, berriz, ahuntzak besterik ez ditut aurki-tzen, eta ikusi beharko zenuke nola defendatzendiren! Zuek, ordea, paristarrak, alproja galantakzarete. Arrazoi guztia zuen Jean Jacquesek esa-

Page 68: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

ten zuenean: «Hirietako aire pozoitsua gizonarengalbidea da».

—Ongi asko dakizu zuk, Potolo, gizonak galbi-dea nonahi aurkitzen duela.

Potolok taberna-abesti bat kantatzeari ekinzion, eta ezin izan genuen geldiarazi denekburuz zekiten kopla lizun batera iritsi zenean.Gogotik erregutu bagenion ere, Sylviek ez zuenabestu nahi izan, esanez mahaira eserita ez zelaabesten. Ordurako konturatu nintzen bezperakogalaia haren ezkerrean eserita zegoela. Ez dakitzer zuen haren aurpegi borobilak, haren ilenahaspilatuak, ezaguna egiten zitzaidana. Zutituzen, eta nire aulkiaren atzean jarriz galdetuzidan:

—Beraz, ez nauzu ezagutzen, ezta, parista-rra?

Gu zerbitzatu ostean, postretarako itzuliberria zen andre zintzo batek esan zidan belarri-ra:

—Ez al duzu zure bular-anaia ezagutzen?Ohartarazi ez banindu, barregarri geratuko

nintzatekeen.

Page 69: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

—Ene! Zu zara, Kankailu Ile-kizkur! —oihuegin nuen—. Udetatik atera ninduena!

A zer barre-algarak eragin zizkiok Sylvierinire aurkikuntzak!

—Bai, jauna —esan zuen mutilak ni besarka-tuz—. Eta gogoan dut zilarrezko erloju eder batzenuela, eta itzultzerakoan gehiago kezkatzenzinela erlojuaz, ez baitzebilen, zutaz baino.«Mamorroa itxo egin da, ez du tiktak egiten. Zeresango du osabak?».

—Mamorro bat erloju baten barruan! —esanzuen Potolok—. Hori sinestarazten diete haurreiParisen!

Sylvie logurak zegoen eta pentsatu nuen eznuela lekurik bere pentsamenduan. Bere gelaraigo zen eta muxu eman nionean esan zidan:

—Bihar arte. Etor zaitez gu bisitatzera.Potolo mahaira eserita zegoen oraindik Syl-

vain eta nire bular-anaiarekin. Solasean arituginen puska batean Louvreseko ratafiat botilabaten inguruan.

Page 70: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

XIIIAURELIE

Parisera! Kotxeak bost ordu behar izatenditu. Ilunabarrerako iritsi nahi nuen. Zortzietanteatroan nintzen betiko lekuan; Aureliek inspira-zioa eta xarma erruz zituela erakusten zuengaraiko talentu batek Schillerren erara eginikobertso batzuen bidez. Bikain egon zen lorategikoeszenan. Laugarren ekitaldian ez zen azaltzeneta ni madame Prevosten loradendara joan nin-tzen lore-sorta bat erostera. Gutun maitekor baterantsi nion, Ezezagun bat beste sinadurarikgabe. «Agian zerbait ziurtatuko dit etorkizunera-ko», pentsatu nuen neure artean. Eta biharamu-nean Alemaniako bidean nintzen.

Zer egin behar nuen han? Ordena pixka batjarri nire sentimenduetan. Nobela bat idatzikobanu, inork ez luke onartuko aldi berean bi amo-dioz maitemindutako bihotz baten historia. Syl-viek ihes egiten bazidan, nire erruagatik zen;baina nahikoa izan zen egun batean berriro ikus-tea nire arima berpizteko. Aurrerantzean Zuhur-

Page 71: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

tasunaren tenpluko estatua irribarretsu batbezalakoa izango zen niretzat. Haren begiradakamildegiaren ertzean geldiarazi ninduen. Eznuen nahi inolaz ere Aurelieren aurrean agertulehian aritzeko haren ondoan une batez distiratuostean lur jota erortzen ziren galai baldarrenaurka.

«Egunen batean ikusiko dugu —esan nuenneure artean— emakume horrek bihotzik due-nentz.»

Aurelie gaixo zegoela irakurri nuen goizbatean egunkarian. Salzburgoko mendietatikidatzi nion. Mistizismo germaniarrez blaiturikogutuna zenez, ezin espero nuen arrakasta handi-rik; baina, bestalde, ez nuen erantzunik eskatzenere. Halabeharrak nire aide jokatzea esperonuen, eta baita ezezagunak ere.

Hilabete batzuk igaro ziren. Bidaiek eta pla-zerrek uzten zizkidaten tarteetan drama poetikobat idaztea erabaki nuen Colonna pintoreakLaura ederrarekiko izan nuen maitasunareninguruan, azalduz nola gurasoek Laura mojasartu zuten eta nola maite izan zuen pintoreakazken egunera arte. Bazuen zerbait historia hark

Page 72: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

nire kezka iraunkorrekin uztartzen zuena. Dra-maren azken bertso-lerroa idatzi nuenean, Fran-tziara itzuli besterik ez nuen nahi.

Hortik aurrera, beste askoren historiarenerrepikapena izan zen nirea. Teatro esaten die-ten probaleku horietako zirkulu guztietatik pasa-tu nintzen. «Danborra jan eta zinbaloa edandut», Eleusis-eko iniziatuen esaerak, zentzunabarmenik gabe, dioen bezala. Segurueneraesan nahiko du, premia izanez gero, zentzugabe-keria eta absurduaren mugak gainditu behardirela. Niretzat zentzuzko gauza bakarra nireideala konkistatzea eta zehaztea zen.

Aureliek onartu egin zuen Alemanian idatzinuen dramaren paper nagusia. Ez dut sekulaahaztuko obra irakurtzeko baimena eman zidaneguna. Amodiozko eszenak berarentzat propioidatzi nituen. Benetan uste dut bihotz-bihotzezeta gogo handiz errezitatu nituela. Ondoren izangenuen elkarrizketan, bi gutunetako ezezagunaneu nintzela aitortu nion.

—Zoratuta zaude, baina etor zaitez berriro nibisitatzera... Ezin izan dut inoiz aurkitu ni maita-tzen jakingo duen inor.

Page 73: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

Ai, emakume! Maitasun bila zabiltza... Eta ni,zer?

Hurrengo egunetan, berak seguruenik inoizjaso izan zituen gutunik maitekor eta ederrenakidatzi nizkion. Berak zuhurtziaz beterikoak bidal-tzen zizkidan. Halako batean hunkitu egin zen,deitu egin zidan, eta lehenagoko harreman bate-kin haustea oso latza egiten zitzaiola aitortuzidan.

—Benetan ni naizenagatik maite banauzu —esan zidan—, ulertuko duzu gizon batena bainoezin naitekeela izan.

Bi hilabete geroago, oso gutun adeitsua jasonuen. Haren etxera joan nintzen berehala. Nor-baitek datu preziatu bat jakinarazi zidan aurre-tik: gau batean zirkuluan ezagutu nuen gaztelerden hura ejerzito kolonialeko zaldierian sartuberria omen zen.

Hurrengo udan zaldi lasterketak izango zirenChantillyn. Aurelieren konpainiak antzezpen bateskainiko zuen han. Konpainia herrira iristenzenean, zuzendariaren esanetara geratuko zenhire egunez. Garai batean Marivaux-en komedie-tako Dorante-ren papera antzezten zuen gizon

Page 74: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

on-puska haren lagun egin nintzen. Lehen galaiizandakoa luzaroan, bere azken arrakasta amo-rantearen paperean izan zuen Schiller imitatzenzuen obra hartan, zeinen antzezpenean prisma-tikoen bidez zimurrez beterik ikusi nuen. Hurbile-tik gazteago zirudien eta, argal mantentzenzenez, bazterretako probintzietan itxura onaematen zuen oraindik. Gartsua zen. Ni konpai-niarekin batera nindoan poeta jauna bezala etaSenlis eta Dammartinera antzezpen batzuk egi-tera joateko konbentzitu nuen zuzendaria. Harkhasieran nahiago zuen Compiegne-ra joan, bainaAurelie bat etorri zen nire iritziarekin. Biharamu-nean, enpresari eta agintariekin tratuak ixtenzituzten bitartean, bi zaldi akuratu nituen etaAurelie eta biok Commelle-ko zingiretako bideahartu genuen Blanche erreginaren gazteluanbazkaltzeko asmoz. Aureliek, amazonaz jantzirik,adats horaila solte, antzinako erregina bat baili-tzan zeharkatzen zuen basoa, eta nekazariaktxundituta geratzen ziren ikusten zutenean.Madame de F... zen hain itxura dotorez etaxarma handiz agurtzen ordura arte inoiz ikusizuten emakume bakarra. Bazkalondoan Suitza

Page 75: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

gogorarazten duten herrixka horietara jaitsiginen, non Nonetteren urak hainbat zerrategimugitzen dituen. Niri hain oroitzapen kuttunakzekarzkidaten bazter haiek interesatzen zitzaiz-kion, baina ez zioten zirrara berezirik sortzen.Orry ondoko gaztelura eraman nahi nuen,Adrienne lehenengo aldiz ikusi nuen zelaiunera.Ez zuen inolako emoziorik azaldu. Orduan denakontatu nion; gauetan zehar antzemandako mai-tasun Karen sorburua aitortu nion, maitasunamestua izan zena gero, eta berarengan buru-tua, azkenik. Oso serio entzuten zidan.

—Zuk ez nauzu maite! —esan zidan—. Espe-ro duzuna da nik esatea: «Aktoresa eta mojaemakume bera dira». Drama baten bila zabiltza,besterik ez, eta ez diozu amaiera egokirik aurki-tzen. Zoaz, ez dizut ezer sinesten.

Hitzok tximistargi bat bezala izan ziren. Luza-roan sentitutako poz eta gogo bizi bitxiak, ame-tsak, malkoak, etsipen eta xamurraldiak... ez alziren, beraz, maitasuna? Zer zen, bada, maitasu-na?

Aureliek parte hartu zuen gaueko antzezpe-nean Senlisen. Iruditu zitzaidan konpainiako

Page 76: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

zuzendaria zuela begiko, zimurduren lehen galaigaztea. Oso gizon adeitsua zen eta mesedebatzuk eginak zizkion.

—Horrek bai maite nauela! —esan zidanAureliek halako batean.

Page 77: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

XVAZKEN ORRIALDEA

Horiek dira bizitzaren egunsentian liluratzeneta nahasten gaituzten kimerak. Idatziz zehaz-ten saiatu naiz ordena handirik gabe, bainabihotz askok ulertuko naute. Ilusioak banan-banan erortzen doaz, fruitu baten oskolak beza-la, eta fruitua esperientzia da. Zapore mingotsadu; badu, ordea, bizkortzen duen zera mikatz batere —eta barkaidazue antigoaleko estilo hau.Rousseauk dio naturaren ikuskizunak gaitz guz-tiez kontsolatzen gaituela. Horregatik aldian-aldian lanbro artean galduriko nire Clarensekobasoetara joaten naiz, Pariseko iparraldean. Zeinaldatua dagoen dena!

Ermenonville! Oraindik orain antzinako idi-lioa, Gessnerren obratik bigarren aldiz itzulia,loratzen zen zure lurretan, eta zenuen izar baka-rra galdu duzu, niretzat distira bikoitzez dir-diregiten zuena! Urdina eta larrosa elkarren segi-dan, Aldebaran izar engainagarria bezala,Adrienne edo Sylvie zen, amodio bakar baten bi

Page 78: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

erdiak. Bata ideal sublimea zen; bestea, berriz,errealitate eztia. Zer ardura zaizkit orain zurebaso itzaltsuak eta aintzirak, edo zure basamor-tua? Othys, Montagny, Loisy, inguruko herrixkapobreak, Chaalis —zaharberritzen ari direna—,ez duzue garai haietako ezer gorde! Noiz edobehin leku bakarti eta zoragarri horiek berrikus-teko premia sentitzen dut. Han antzematen ditutnire baitan naturaltasuna itxurakeria Zen garaibateko aztarna iheskorrak; batzuetan irribarreegiten dut granitozko harrien saihetsean irakur-tzen ditudanean Roucher-en ahapaldi batzuk,garai hartan sekulakoak iruditzen zitzaizkidanak,edo maxima moral batzuk iturri baten gaineanedo Pan jainkoari eskainitako haitzulo batenondoan. Hain kostu handiz hondeatutako urmae-lek alferrik zabaltzen dute beren ur hila, zisneekarbuiatzen badute. Aspaldi joan ziren Condeta-rren ehizaldietako partaideek beren amazonaharroekin desfilatzen zuten garaiak, ehiza- ada-rrek elkarri urrutitik erantzuten ziotela, oihartzu-nen eraginez ugaldurik!... Ermenonvillera zuze-nean joateko biderik ere ez da gaur egun.

Page 79: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

Batzuetan Creil eta Senlisetik zehar joaten naiz;besteetan, berriz, Dammartinetik.

Dammartinera ezin da ilunabarra baino leheniritsi. Beraz, San Juanen Irudia-n hartzen dutostatu. Nahiko gela txukuna eman ohi didate,antigoaleko tapizeria eta ispilu kornukopiadunbatez apaindua. Merkedendetako altzariei aspal-di uko egin banien ere, gela honetan haietazbaliatzea egokitu zait azkenean. Goxo-goxo loegiten da edredoiaren azpian, lurralde honetanohi den bezala. Biharamun goizean, mahats-hosto eta larrosez inguraturiko leihoa irekitzendudanean, hamar legoatako zeruertz berdeaaurkitzen dut estasiaturik, non makalak ejerzito-ak bezala lerrokaturik dauden. Hanhemenkazenbait herri gerizatzen dira kanpandorre zorro-tzen azpian, hezur-punta tankerakoak, bertako-ek diotenaren arabera. Lehenik Othys bereiztenda, gero Eve, gero Ver; Ermenonville ere begiz-tatuko litzateke, basoez haraindi kanpandorreaizango balu, baina leku filosofiko horretan ez diraelizaz arduratu. Ordeka hauetan arnasten denaire garbiaz birikak ongi bete ostean, alaiki jaitsi

Page 80: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

kalera, eta gozotegira joaten naiz bueltatxoaematera.

—Kaixo, Kankailu Ile-kizkur!—Zer moduz, paristarra!Haurtzaroko lagunarteko ukabilkadak ema-

ten dizkiogu elkarri eta gero eskailera jakin batigotzen dut, non bi haurren oihu alaiek harreraegiten didaten. Sylvieren irribarre atenastarraloratzen da distiratsu haien aurpegi xarmanga-rrietan.

«Agian hor zegoen zoriona, baina... », esatendut neure artean.

Noiz edo behin Lolotte deitzen diot, eta berakWertherren antz pixka bat aurkitzen dit, pistole-tan izan ezik, modaz pasata baitaude. KankailuIle-kizkurra bazkariaz arduratzen den bitartean,paseatzera joaten gara haurrekin, gaztelukoadreiluzko dorre zaharren hondakinak ingura-tzen dituzten ezki-etorbideetan zehar. Etaumeek uztaiaren kofradeen tiro-ariketak egitendituzten bitartean, aitaren geziak lastoan sartuz,guk poema batzuk irakurtzen ditugu, edo eguninprimatzen ez diren liburuxka zahar horietakoorrialde batzuk.

Page 81: Sylvie - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gerard de Nerval, Sylvie.pdf · tiratzen zuten. Paradisuan sentitzen ginen. Ni altxatu egin nintzen, azkenean, eta gazteluko

Ahaztu egin zait esatea Aurelieren konpai-niak Dammartinen antzezpena eskaini zuen egu-nean, Sylvie eraman nuela ikuskizunera, eta gal-detu niola ea ez ote Zion aktoresari hartzenlehendik ezagutzen zuen norbaiten antza.

—Noren antza hartzen diozu zuk, bada?—Gogoan duzu Adrienne?Barre-algara ozena egin zuen eta esan zidan:—Bururatzea ere!Eta gero, bere buruari aurpegiratuko balio

bezala, erantsi zuen hasperen eginez:—Adrienne gaixoa! Saint-S...-eko komentuan

hil zen 1832. urte inguruan.