«SATORRA IRRATIA» PROIEKTUA: IRRATI ......Esperientziak 93 a) Emaizkiozu botoi, babarrun-ale edo...

16
Esperientziak 93 a) Emaizkiozu botoi, babarrun-ale edo kartoizko fitxa batzu ikasle bakoitzari. Hauek hitz cgitcn duten bakoitzean bat sartu behar dute zorro batean. b) Bigarren era honi armiarma-sarea deituko nioke. Klippcl-en ( 1985) liburuetatik hartu dut ideia. Armiarma-sarea egiteko behar den gauza bakarra haria da. Sarea elkarrizketari hasiera ematen dionarengandik hasiko da. Honek harilkoa botako dio bigarren bati parte hartutakoan. Prozesu hau ariketa bukatu arte jarraituko da. Armiarmaren medioz gai izango gara bakoitzaren partaidetza neurtzeko.zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJ AIPAMENAK JONES. J.R.H (1982):zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA Using the Overheud Projector, London. Hcinemann. Kl.IPPEL.F. ( 1984): Keep Talking . Communicative Fluencv Activities for Language Teaching . Cambridge. Cambridge University Press. LANDA.M. (1985): «Neskatila eta aterkia» In:zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONML HABE. 60. zenb.. 37.or. MoRGAN,J.:zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA Rmvot.tx ar. M. (1983): Once upon a time, Cambridge, Cambridge University Press. RINVOLUCRI. M. ( 1984): «Training teachers to make grammar exciting for students» In: Teaching and the Teacher. The British Council 1984 Bologna Conference, Modern English Publications eta British Council elkarlanean. WII.KINSON. J. ( 1979): The Overhead Projector, London, British Council. WRIGHT.A: BETTERIDGE, D: 8UCKBY. M. ( 1979): Games for Language l.earning . Cambridge. Cambridge University Press. Joanba Bergara «SATORRA IRRATIA» PROIEKTUA: IRRATI- -EMISOREAREN ERAGINA «A» EREDUKO IKASGELATAN EUSKARA IKASTEKO Txosten hau duela bi urte idatzi zuen Pablo Garaikoetxea lkastetxeko irakasle-talde batek. Berandu heldu bazaigu ere, argitaratzeko erabakia hartu dugu oraindik ere gaurkotasuna baduelako. a/de batetik, eta, bestetik, ikastetxe honek ilusioz egin duena besterentzat ere akuilagarri izan daitekeelakoan .zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIH O.SARRERA O.l. Laburpena 82-83 ikasturtean sortu zen proiektuaren asrnoa, Zentruan euskara bultzatu beharrak eraginda. Euskararen Sailak hainbat hilera egin zituen eta bere asmoak Irakasleen Klaustroari eta gurasoei azaldu ondoren , emisorea prestatzeari ekin zion.zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXW l 983ko martxoaren hasieran hasi zircn , esperimentu gisa hasi ere, aurrez ikasturtean zehar antolatuak genituen emanaldiak. Lehenengo hiru hilabeteak burutu zirenean, emaitzak neurtu genituen, galdera hau gidari genuela: Zer gertatu da Zentruan euskararen irakaskuntzari dagokionean. ikasleak irratiaren bitartez motibaturik daudenez geroztik? Emaitzak oso baikorrak izaki, ikerketari jarraitu egin genion 83-84 ikasturtean ere. Ikerketarako hipotesia formulatu genuen eta lanerako metodoa eta teknikak aukeratu ere bai. lkerketa ustirakorragoa egin genuen mailaka eta zikloka ikasle euskaldunak eta erdaldunak zenbat ziren jakiteko, eta era berean zenbait inkesta ere, euskara ikasteari buruz zituzten jarrerak aztertzeko. Emanaldi mota desberdinak moldatu eta finkatzen saiatu ginen, zikloen arabera eta mailaz maila helburuak eta edukiak banatuz. lkasturte horren erdi aldera beste inkesta batzu egin ziren ikasleen artean, irratia entzuteak euskararen ikaskuntzan eta euskararenganako jarrera afektiboan nolako eragina izan zuen ikusteko. Zentruko ikasle guztiak izan dira ikergai. baina honako hau izan da kontutan hartutako lagina: Hasierako Zikloko hiru talde , Erdi Zikloko bi talde , eta Goiko Zikloko bi talde.

Transcript of «SATORRA IRRATIA» PROIEKTUA: IRRATI ......Esperientziak 93 a) Emaizkiozu botoi, babarrun-ale edo...

Esperientziak 93

a) Emaizkiozu botoi, babarrun-ale edo kartoizko fitxa batzu ikasle bakoitzari. Hauek hitz

cgitcn duten bakoitzean bat sartu behar dute zorro batean.

b) Bigarren era honi armiarma-sarea deituko nioke. Klippcl-en ( 1985) liburuetatik hartu

dut ideia. Armiarma-sarea egiteko behar den gauza bakarra haria da. Sarea elkarrizketari

hasiera ematen dionarengandik hasiko da. Honek harilkoa botako dio bigarren bati parte

hartutakoan. Prozesu hau ariketa bukatu arte jarraituko da. Armiarmaren medioz gai izango

gara bakoitzaren partaidetza neurtzeko.zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

AIPAMENAK

JONES.J.R.H (1982):zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAUsing the Overheud Projector, London. Hcinemann.Kl.IPPEL.F. ( 1984): K eep Talking . Communicative Fluencv Activities for Language Teaching . Cambridge.

Cambridge University Press.LANDA.M. (1985): «Neskatila eta aterkia» In:zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAHABE. 60. zenb.. 37.or.MoRGAN,J.:zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBARmvot.tx ar. M. (1983): Once upon a time, Cambridge, Cambridge University Press.RINVOLUCRI.M. ( 1984): «Training teachers to make grammar exciting for students» In: Teaching and the

Teacher. The British Council 1984 Bologna Conference, Modern English Publications eta British

Council elkarlanean.WII.KINSON.J. ( 1979): The Overhead Projector, London, British Council.

WRIGHT.A: BETTERIDGE,D: 8UCKBY.M. (1979): Games for Language l.earning . Cambridge. Cambridge

University Press.

Joanba Bergara

«SATORRA IRRATIA» PROIEKTUA: IRRATI­

-EMISOREAREN ERAGINA «A» EREDUKO

IKASGELATAN EUSKARA IKASTEKO

Txosten hau duela bi urte idatzi zuen Pablo Garaikoetxea lkastetxeko irakasle-talde batek.

Berandu heldu bazaigu ere, argitaratzeko erabakia hartu dugu oraindik ere gaurkotasuna

baduelako. a/de batetik, eta , bestetik, ikastetxe honek ilusioz egin duena besterentzat ere

akuilagarri izan daitekeelakoan .zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

O. SARRERA

O.l. Laburpena

82-83 ikasturtean sortu zen proiektuaren asrnoa, Zentruan euskara bultzatu beharrak

eraginda. Euskararen Sailak hainbat hilera egin zituen eta bere asmoak Irakasleen Klaustroari

eta gurasoei azaldu ondoren , emisorea prestatzeari ekin zion.zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAl983ko martxoaren hasieran hasi

zircn , esperimentu gisa hasi ere, aurrez ikasturtean zehar antolatuak genituen emanaldiak.

Lehenengo hiru hilabeteak burutu zirenean, emaitzak neurtu genituen, galdera hau gidari

genuela: Zer gertatu da Zentruan euskararen irakaskuntzari dagokionean. ikasleak irratiaren

bitartez motibaturik daudenez geroztik? Emaitzak oso baikorrak izaki, ikerketari jarraitu egin

genion 83-84 ikasturtean ere. Ikerketarako hipotesia formulatu genuen eta lanerako metodoa eta

teknikak aukeratu ere bai.lkerketa ustirakorragoa egin genuen mailaka eta zikloka ikasle euskaldunak eta erdaldunak

zenbat ziren jakiteko, eta era berean zenbait inkesta ere, euskara ikasteari buruz zituzten

jarrerak aztertzeko.Emanaldi mota desberdinak moldatu eta finkatzen saiatu ginen, zikloen arabera eta mailaz

maila helburuak eta edukiak banatuz.lkasturte horren erdi aldera beste inkesta batzu egin ziren ikasleen artean, irratia entzuteak

euskararen ikaskuntzan eta euskararenganako jarrera afektiboan nolako eragina izan zuen

ikusteko.Zentruko ikasle guztiak izan dira ikergai. baina honako hau izan da kontutan hartutako

lagina: Hasierako Zikloko hiru talde , Erdi Zikloko bi talde , eta Goiko Zikloko bi talde.

94zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAEsperientziak

Eskolaurrea ez zen laginean sartu. ahozko inkestak bakarrik egin bait zitezkeen ikasle

horiekin. Bazen beste arrazoi bat ere datuen analisia okerra izan zitekeela edo azken emaitzetan

cragin handia izan zczakeela pentsatzeko: aurtengo ikasturtean. izan ere. Eskolaurreko lau

urteko umeak B ereduan aritu dira. Hezkuntz Ordezkaritzaren onarmenik ez zuten arren. Ikasle

hauek , besteek cz bezala. euskara ikasteari astean hiru ordu baino gehiago emateak alda

zitzakeen, gure ustez. ikerketaren emaitzak , euskararekiko jarrera afektiboak eta berari

emandako orduak beste ikasleenakzyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAcz bezalakoak zirelako.

Azkenik. aurtengo ekainaren erdi aldera inkestak egin dira berriro ere eta emaitzakanalisatu. cskuartcan dugun txosten hau prestatzeko.

Orobat. eta emaitzak ikusi ondoren. 84-85 ikasturterako zcnbait ekintza berri proposatudugu.

0.2. Arazoa zertan den

Gure Zcntrua, Pablo Garaikoetxea. Lasarten dago. Herri honetako egoera linguistikoa ez

da oso egokia euskarari dagokionean. Zentruko 24 ikasgelek , lehen aipatu dugun Eskolaurreko

urnccn kasua salbu , A ercduan dihardute. Ikaslcgoa, beraz, astean hiru orduzaritzendaeuskaraikastcn , horretarako irakasle berezien gidaritzapean.

Haucxck dira, gurekiko, A eredu honek funtsean sortzen dituen arazoak:

a) ercdua bapatean ezarri zen. eta sozio-linguistikaren beharpenek bultzata, eskola mailaguztiak hartu zituen bere harnean;

b) ez dago eskola-baliabide materialik;

e) ez dago mailaka eta zikloka antolaturiko programarik;d) metodologia falta da;

e) Zentruko irakaslccn artean cz dago koordinaziorik;

f) irakaslc bcrczi cdo egoki bakoitzak talde gchiegirekin aritu behar zuen !anean(zazpirckin, batez bcstc):

g) kanpotikako laguntzarik cza (Lurralde Ordezkaritza, Ikuskatzailetza, gurasoak. etab).

Horiek horrcla, ez zen ontzat hartzekoa A ereduko euskararen ikaskuntza.

Begi bistakoa zen. bcraz , cuskara irakasteko metodologia aldatu beharra. Baina aldaketa

hau ez zen ikastordutegiko hiru klaseen harnean egin behar: kanpotik egin beharrcko lanosagarria zen gure ustez.

Hona, beraz , cgiten genuen galdera: Euskara irakaskuntzaren ingurunea aldatuz gero, ezote da emaitza hoberik lortuko?

0.3. Hipotesia

Euskararen aldeko ingurune baikorra lortzeak izan dezakeen eragina deskribatu nahi dugu,

hizkuntza horren ikaskuntzan emaitza hobeen lorpena errazteko bide bezala.

Hauxe dateke gure hipotesia: Orain A ereduko Zentruetan euskara ikasteari ematen

zaizkion orduak bchar hainbatcko motibazioa sortzeko gauza ez direnez gero,zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAirrati-emanaldien

bitartez hizkuntzarekiko harremanak ugaritzen haditu, euskararen a/de motibatu egingo diraikasleak eta emaitza oparoagoak izango dituzte beren ikaskuntzan .

Gure ustez , oso zehatza zen hipotesia eta ziurtatu, orokortu eta neurtu zitekeen.

l. METODOA

1.1. Subjektoak

l. eranskinean daude 83-84 ikasturterako Zentruan izena emandako ikasleen zerrendak.kurtsoka eta mailaka.

Ikasleen gehiengoa eskolaren inguruko auzoetan eta soziolinguistikaren aldetik erdal

giman bizi da. Urtero etortzen da O.H.O.ko 6.mailara Zubietako Eskola Unitariotik ikastalde

bat. Auzo hori , ordea. euskal girokoa da eta Zentruko seigarren majlako ikasle guztiak A

ereduan aritu badira ere, etorriberri horien egoera afektibo pertsonala eta euskararen ikaskun-

tzari buruzko jarrera arras desberdina da beste ikasleenarekin konparatuz.

Hona hizkuntzari dagokionean ikasleen zerrendak:

Esperientziak 95

Maila Erdaldunak Euskaldunak

l.A 25 3

1.B 27 1

Hasiera 1.C 26 2

zikloa 2.A 23 2

2.B 27 1

l.C 24 3

3.A 27 1

3.B 28 2

Erdiko 4.A 19 3

zikloa 4.B 21 2

5.A 28 1

5.B 24 3

A (4urte) 19 3

EskolaurreaB (4urte) 20 2

A (Surte) 21 3

B(5urte) 19 3

6.A 19 5

6.B 21 2

Goiko 7.A 22 5

zikloa 7.B 24 2

8.A 18 4

8.B 19 3

Ikasleak guztira: Guztira: Guztira:

562 503 59

Zentruko ikasleen % 10,5 da, beraz, euskalduna eta %89 ,5 erdalduna.

Bcstalde , jakin beharreko iruditu zitzaigun euskarari zegokionean nolakoa zen ikasleen

famili giroa. Gure ikaslerik gehienak Euskal Hcrrian jaioak izanik ere, gurasoak agian Euskal

Herrian jaioak izango <lira eta agian Euskal HerritikzyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAkanpo; eta horrek , euskararen ikaskuntzan

duen eraginaz gain, ikasleak hizkuntza hori ikastcaz duen jarreran eta egoera afektiboan ere

izan dezake eraginik.

11. eta 11.a eranskinetan <laude inkesta honetako datuak. Goiko Zikloko ikasleen artean

bakarrik egin zen inkesta, horien erantzunak bait zitezkeen fidagarrienak eta talde horietan

aurkitu bait genituen euskara ikastearen aurkako jarrerarik bortitzenak , gurasoen aldctik

euskarako notak ez aintzakotzat hartzea etabar.Horiek horrela, hauxe ondorio genezake: 116 gurasoetatik (ikasleak 140 <lira, baina 24

elkarren senide direnez, 116 guraso besterik ez da) %21,5 Euskal Herrian jaioak <lira, % 12,5

aita edo ama Euskal Herrian jaioak eta bes te %65, 7 Euskal Herritik kanpokoak.

116 25 76zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

Aitaedoama

E.H.tik kanpo

15

Gurasoak erabat Euskal Herrianjaiotakoak E.H.tik kanpo

96zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA Esperientziak

1.2.zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAAldagaiak

Ikastaroan burututako emanaldiak dirazyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAaldagai askea gure ikerketan. Emanaldi horienbitartez lortutako emaitzak dira menpeko aldagai . Ikastaroan zehar emandako saioez baliatuzneurtuko ditugu emanaldi horien ondoren lortutako emaitzak.

Ikasle-lagin batean bakarrik egiaztatu dugu menpeko aldagaia . Lehen aipatutako zazpitaldeetatik Hasiera Zikloko hiruak O.H.O.ko 2. mailakoak <lira,Erdi Zikloko biak O.H.0.ko

4. mailakoak eta Goiko Zikloko biak 6. mailakoak.Hauxe izan da laginerako talde horiek aukeratzeko arrazoia: alde batetik , ikaslego osoa

hartu nahi zen, Ziklo bakoitzeko talde batzu tabulatuz eta honela egin daiteke gutxi gorabcherako generalizazioa.

Bestalde , hiru irakasle berezi ari dira Zentruan euskara irakasten; batek 2. mailako hirutaldeetan ematen du eta 4. mailako bietan, eta horrela ez zatekeen beste aldagai bat irakasleakikasleengan izan dezakeen eragina eta programarekiko jarrera.

Hala ere. ez dugu ahaztu geure ikerketaren aztergai pertsonak (ikasleak) direla eta,ondorioz , eragina izan dezaketen beste aldagai batzu ere sor zitezkeela kanpotik. Aipatzekoakdira: batzutan emanaldiak entzutea zailagotu zuten hutsegite tekniko batzu, ikasleen urduritasu-na beren programa propioak ernaterakoan. ahoskatzekoan egiten dituzten okerrak, irakasleekoro har emisorearekiko duten jarrera afektiboa etab.

Kanpoko aldagai hauen ondorioak nolarebait ikaslego osoak jasango zituelakoan gaude etaez dugu hori behaztopotzat hartu geure ikerlanean.

Hauxe izan daiteke agian gehien kezkatu gaituena: zein zatekeen irakasleen jarreraproiektuarekiko? Ikusten bait genuen irakasleak programarekin lotu beharra, horrela hezitzai-leago izan bait zitekeen nola ikasleentzat, hala irakasleentzat ere.

Horretarako, eta joan den ikasturtean hiru hilabeteko aproba egin ondoren, inkesta eginzen irakasleen artean, hauen iritzia jasotzeko eta aurtengo ikasturterako horien aldetik nolakomoduak zeuden jakiteko.

III. eranskinean eman dugu inkestaren eredua, eta honako ondorioetara eraman gaituzteemaitzek:

1.- Oro har. ados <laudeprogramazioari emandako orduekin.2.- Irakaslegoaren erdia edo zegoen SATORRA IRRATIAren Sailean hamabostean

bchin ordubete emateko prest.3.- Zikloz ziklo egin den programaren banaketari buruz , gehiengoari ondo zerizkion

asteko edo hamabostaldiko programa bat egiteari.4.- Programak lortu beharko lituzkeen hclburuez, ia denak honako hauetan akort zeuden:

a) Ahozko argibide sinpleei erantzuteko gaitu ikasleak.b) Taldelanean programak moldatzen parte hartzeko gaitasuna lortu.e) Ikasleen adierazpena eta sormena indartu.

. d) Azken finean, SATORRA IRRATIA izan dadila beti ikaslearen adierazpenaskea sustatzeko bide.

1.3. Antolamendu esperimentala

Ikerketan gidatu gintuen prozedura lojiko eta matematikoa finkatu genuen hipotesiakontrastatzeko.

a) Esperimentazio-egoerak kontrolatu eta parekatzeko oinarritzat euskararen ikaskuntzanurteetan -SA TORRA IRRATIAren laguntzarik ez zegoenean- eta aurten lortutako emaitzakhartu genituen. Ez genuen Talde Esperimental eta Kontrol-Talderik , eskolako ikasle guztiekentzuten bait zituzten emanaldiak. Mailaren bateko ikastalderen bati emanaldiak kentzea erepentsatu genuen, horrela Talde Esperimental bat eta Kontrol-Talde bat edukitzeko. Baina arazohandiagoak sortzen zituen horrek eta azkenean 82-83 ikasturtearen eta 83-84 ikasturtearenazken egoerak konparatzea erabaki genuen.

b) Aldagai askeen mailak ez dira aldatu ikasturtean zehar, irrati-emanaldiak beti luzeraberdinekoak izan bait dira, edukien zailtasuna besterik aldatzen ez zelarik.

e) Saiatu ginen ahaleginean kanpoko aldagaiak ere mendean edukitzen. Adibidez,bigarren maila osoan (hiru talde) jarrera bera mantenduko zuten irakasleek SATORRAIRRATIArekiko eta euskara irakaslea ere bat bera izan zen. '

d) Emanaldietan epe jakinean landutako edukien datuak lagineko ikasleen artean inkestakeginez bildu genituen, aldagai askeak ezagutzeko.

Esperientziak 97zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

1.4. Prozedura

Hasiera batean emisoreak ikaskuntzaren alor oso desberdinetan aritzeko aukera ematen

zuen eta lehenengo hiru hilabeteetan Goiko Zikloko ikasleek moldatu zuten Hizkuntza arloko

zenbait programa, baina ikasturte osoan SA TORRA IRRATIAren programak ematen ziren

funtsean. Ikustekoa da. era horretan. ikasleek ez dutela asumitu eskolan hainbat gauza egiteko

(iragarkiak. jaialdietako musika. atsedenaldietan musika entzuteko, zerbait galdu edo aurkitu

dela gaztigatu eta abar) ematen duen irratia dagoenik. Ikasleentzat, aitzitik. eskolan SATORRA

IRRA TIA dago. bere lana (ahal den guztietan) euskaraz egiten duen emisorea. ikasleei euskaraz

espresatzeko aukera ematen diena (kantatuz edo esaldi zingleak eginez. guztiek parte hartzeko

moduko lehiaketak antolatuz, hitz gutxitan. euskara ikasteko giro ona sortuz).

Esan daitckc. bcraz , ikasturte honetan emanaldi orokor eta globaletan aritu garela batipat,

maila eta zikloka programa bereziak antolatzeko paradarik ez bait dugu izan.

Sarrera eta irteerakoan bost bat minutu aprobetxatuz egunean lau saiotxo antolatzea izan da

emanaldi orokor horien muina. Horixe zen. gurekiko, unerik egokiena. Izan ere. emisorea

teknikaren aldetik zen bezalakoa zelako (ezin daiteke ikasgelaka konektatu, plantaka baizik) eta

talde guztien ikas eta atseden-orduak berak ez zirelako , une horietan lor zitekeen entzulegorik

gehien eta orobat horixe zen taldeei kalterik egingo ez zitzaien une bakarra.

Zentruko Euskararen Sailak , hiru euskara-irakasle bereziak eta beste bost edo sei irakaslek

osatuak. moldatu ditu emanaldi hauen cdukiak , irakasle berezi horiek klasean maila eta ziklo

bakoitzean euskara lantzen dituzten helburu eta eduki berezietan oinarriturik.

Irakasle bakoitzak bere !anean edukitako esperientziaren. ikasleen egoera linguistikoaren

eta eskuarteko baliabideen arabera moldatu genuen programazioa.

Hona, laburbilduz , helburuak:

ozyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAAhozkoaren ulermena

a) Ahozko agerpen motz-motzak eta elkarrizketa labu~ak ulertzeko gaitasuna.

b) Nolabaiteko konplexutasuntxoa duten ahozko argibide eta aginduei erantzuteko

gaitasuna.

e) Bestek ahoz esandakoa aditzeko prest egoteko gaitasuna.

o Ahozko adierazpena

a) Naturaltasunez eta hitzak ondo ebakiz hitzegiteko gaitasuna.

b) Maila bakoitzari dagozkion hiztegia erabiltzeko gaitasuna.

e) Taldean elkarrizketak egiterakoan parte hartzeko gaitasuna.

Emandako programa guztien gidoiak txosten honetan sartzea gehiegizkoa litzatekeenez

gero, eredu bat edo beste eman dugu eranskin gisa.Ikasleen partaidetzari dagokionean, Eskolako ikasle guztiek emisoretik pasatu beharko

zutela pentsatu genuen hasiera batean, baina gero baztertu egin genuen asmo hori. zenbaitek ez

bait zuen parte hartu nahi beldurti zelako edo adierazpide berria arrotz gertatzen zitzaiolako.

Horregatik, nahi zutenek izena eman zezaten. sondeo bat egin zen -IV. eranskinean

dagoena- eta datu horiek aurtengo ikasturteko hiru lehen hilabeteei badagozkie ere, gero

handitu egin zen zerrenda eta partaidetza zabalduz joan da urtearen joanean. Alabaina, garbi

ikusten da emanaldiecan parte hartzeko zaletasuna galdu egiten dutela ikasleek hasi ahala. Hau

nolarebait logikoa iruditzen zaigu. programen. lehiaketen eta abarren edukiak hasiera eta erdiko

mailetako egokiagoak bait ziren. Bestalde. 7 .eko 8. mailetako ikasleen nortasuna aldatu egiten

da eta horien xede eta interesak ere bai horrekin hatera.

Lehen aipaturiko eranskinean ez dira Eskolaurreko eta O.H.O.eko 1. mailako ikasleak

azaltzen, horiek ez bait zuten besteek bezala emanaldirik egin, lehiaketa, kantu , joko eta

horrelakoetan parte hartzeko zaletuago zeuden.Behin partaidetza maila ezagutuz gero , eguneroko emanaldiak antolatzeari ekin genion.

Goiko mailetako ikastaldeetatik hasi ginen eta beherakoetara jaitsi , ikasleek beren mailako

emanaldiak burutzen zituztelarik. Hirunaka edo launaka joaten ziren ikasleak beren irrati-lana

egitera. Bazekiten aldez aurretik zemolako lana egin beharko zuten eta zein egun eta ordutan ,

ateetako iragarki-tauletan azaltzen bait ziren eguneko «esatarien» zerrendak.

Gidoiak prest egoten ziren; alabaina, nork bere kabuz zertxobait sartzea ere zilegi zuten

ikasleek (ikus ereduak V-XI.rainoko eranskinetan). Era berean, XU. eranskinean ikus daiteke

nola deitzen zitzaien ikasleei emanaldietan parte hartzeko.

Bada beste zera bat ere SA TORRA IRRATIAn oso kontutan eduki dena (batez ere

gaztelaniazko emanaldietan) eta txosten honen eranskinetan azaltzen ez dena: unean uneko

98zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA Esperientziak

zerbaitez baliatzen gineta alegia. Eskolan gertatutako zerbaitek, egun berezi baten ospakizunak ,ikasleentzat deigarri zatekeen berriren batek ematen zigun programatarako gaia eta iritziakkonparatzeko, giroa sortzeko eta abarretarako bidea. Horixe gertatu da jaiegun batzurekin (SanSebastian, Ihauteriak, zuhaitz-eguna, ingurunearen eguna), ikasleek egindako bisitekin (han-dienek museotara, txikiek Aquariumera), Santa Ageda eguneko koruekin, mendirako ateraldie-kin, ikastaldeen arteko kirol-lehiaketekin, udaberriaren hasieran antolatutako poesi lehiaketare-kin, ikasturtearen bukaerako ospakizunekin, etab.

Lehen esan dugun bezala, Eskolaurre eta Hasiera Zikloko ikasleentzat lehiaketa bereziakantolatzen ziren sarrera-irteera orduetan, eta era berean Erdiko eta Goiko Zikloko ikasleentzatere. Pertsonaien baten izena edo abestiren baten titulua asmatu edo marrazkiren bat egin beharzenean, ikasleek buzoi batean (Satorra buzoia) sartzen zituzten beren erantzunak eta zozketaegiten zen astean behin, batzutan garaileak eta beste batzutan partehartzaile guztiak sarituz, etaegintza hauek ere irratiaz ematen ziren.

Komeniko da irakasleen jarrerak ikasleen partaidetzan nolako eragina izan zuen aipatzea.IV. eranskinean ikus daiteke.zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

2. EMAITZAK

Azkeneko azterketak egin aurretik, ebaluazioarako iritziak moldatu genituen, emanaldieta-ko edukiak ikasi ziren ala ez ziren neurtzeko. Ikertu zen denboraldiko emanaldietakoedukietatik sei edo zazpi jakitea emaitzazyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAoso ontzat emango genuen, Jau ikastea ontzat eta bi

bakarrik jakitea eskastzat .

Honako eduki hauek ikertu ziren:

1. Eguneko agurrak2. Ordua3. Asteko egunak4. Eguraldia

5. Agindu sinpleak6. Zorionak ematea urtebetetzean7. Elkarrizketa xumeak

XIII. eranskinean ditugu ikasleei egindako frogen emaitzak.Bestalde, iritzi matematikoak ere finkatu genituen %tan oinarriturik. Emanaldiaren edukia

ikaslegoaren % 70ak bereganatu bazuen, emaitza oso ona iruditzen zitzaigun; %50ak edobereganatu bazuen, onargarria; %40ak baino gutxiagok bazuen, eskasa.

XIV. eranskinean azaldu ditugu % ekoei dagozkien datuak eta XV.eta XVI. eranskinak

aurrekoaren adierazpen grafiko dira.

3. INTERPRETAZIOA

Emaitzak, orohar, onargarriak izan dira, aurrez ezarritako irizpideen arabera; izan ere,%69tik gorakoak bait dira lagineko talde guztietan.

Emanaldietako edukiari dagokionean, berriz, lagineko ia ikasle.Lagineko subjektuak adin eta maila diferenteetakoak izan arren, ez da ikasterakoan alde

handirik ikusten ikasleen artean.Ez da inondik ere ikusten, bestalde, emanaldietan parte hartzeak edukiak ikastearekin

zerikusik duenik. 2. mailako ikasleek, adibidez, % lOOekopartaidetzarekin, besteek bezalakoemaitzak izan zituzten, nahiz eta beste hauen partaidetza txikiagoa izan.

Aurreikus daiteke, agian, hurrengo urteetan proiektuak jarraitzen baldin badu, 2. mailakoikasleek, aurtengo neurritan jarraitzen badute bere prozesua, ikasturtez ikasturte egiturazailagoak ikasten joango direla eta O.H.O. bukatzerako euskara gehiago jakingo dutela orain 6.enean dauden ikasleak baino.

Lehen ere esan dugunez, lorpenak ez ditugu kontrol-talde eta esperimentazio-taldearekinkonparatu, baina bai aurreko ikasturtekoekin.

82-83 ikasturtean, euskara astean hiru orduz bakarrik emanez eta emisorearen laguntzarikgabe, emaitzak ez ziren hain onargarriak izan eta irakasle bereziak aurtengoak berak zirenezgero, hauen iritziz 2., 4. eta 6. mailetan laginerako aukeratu ziren ikasleek ez dute eduki horiekikasteko lehen hainbateko zailtasunik izan.

EsperientziakzyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA99

Honela. beraz. emanaldiak entzutearekin lortu den sostengu eta motibazioa ikasprozesuaazkarragotzekozyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAeraginkorra delakoan gaude eta, ondorioz, egiaztatu da gure hipotesia .zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

4. ONDORIOAK

Ikerketako prozedura hobe daitekeen arren, aski ziurra da SATORRA IRRAT!Arenemanaldien laguntzarekin emaitza hobeak lortzen direla euskararen ikaskuntzan, hura gabe

baino.Zentruan emisoreak eman ditzakeen aukera guztiez baliatuz edo horiek sakonago aztertuz ,

prozedura berriak aurkitu eta erabiltzerik egongo litzateke. Saina ez dugu SATORRAIRRATIAk aurten bezala aurrera ere jarraituko duen segurantziarik, arazo asko ekar baitditzake Zentruan, honen gogoz kontra bada ere, proiektuan parte hartu duten irakasle batzu ez

egoteak.lkerketako subjetuak ikasleak badira ere, ez da ahaztekoa hezkuntz elkarteko beste parteek

ere. guraso eta irakasleek, proiektua onartu eta bertan parte hartzeak izan dezakeen eragin

onurakorra.Horrcla, gurasoen partaidetza. Gurasoen Elkarteko Zuzendari-Batzordearen bitartez, aski

erabakikorra izan da. Hasiera batean emisorea moldatzeko asmoaren alde atera zirelako (geroaneuskararekiko eraginaz oso garbi ohartu ez baziren ere) eta akort zeudelako euskara zela tresnahorren bidez landu beharreko alor nagusienetako bat. Eta proiektuaren alde zeuden baihezkuntzaren aldetik eta baita diruaren aldetik ere.

Bestalde. SATORRA IRRAT!Aren proiektuari ekin genionean ez zen Zentruan B eredukoikastalderik; baina orain, eta urtean zehar bai Batzordearekin bai guraso guztiekin hainbat hileraegin ondoren, oso ados daude B ereduko taldeak sartzearekin eta datorren ikasturtean 84-85eanlehenengo aldiz izango da B ereduko gela bat hiru urteko umeentzat.

Honek pentsarazten digu SATORRA IRRATIAk zabal dezakeela lanerako sail berri bat,Zentruan lehenengo aldiz izango den B ereduko umeen ikaskuntza indatzeko. Ez da gela horieragozpenik gabe zabaldua izango eta ez Iitzateke egokia berari inolako laguntzarik ukatzea.

Irakasleei dagokicnean, hizkuntz aldetik poliki-poliki denak integratzea litzateke lortubeharreko helbura eta, gehienak euskaldunak ez direnez gcro, partaidetza handiagotzekohainbateko euskara maila lor dezatela.

Une honetan eta 84-85 ikasturteari buruz aski positiboa da euskarari dagokionean Zentrukoirakasleen egoera: %40k hitzegingo du seguraski euskaraz eta ikasten ari den %20ak jarraituegingo du bere lan horretan.

Gure ustcz, bada. lehen esandakoak betetzen badira, Euskararen Saila indartu egingo daeta ikerketa-prozesua sakonduko delakoan gaude, lan-ordu gehiago emango zaizkiolako.

Alabaina, egia da ordu horiek jeneralean laneko ordutegitik kanpo ematen direla etaproiektuari etekinik onena ateratzeko komeniko litzatekeela irakasle bat ikasgelako lanetiklibratua egotea (eraba! ezin baldin bada, ordu batzutan gutxienez) proiektuan !anean ari direnirakasleak koordinatzeko , programa bereziak antolatzeko, gurearen antzeko lanetan ari direnbeste Zentruekiko harrernanetarako, zaleturik dauden beste talde batzuri proiektua ezaguterazi

eta adierazteko etab.lkasturte honetan geure esku eduki dugun materialari buruz ere zertxobait esan nahiko

genuke. Hasieran emisorea (anplifikagailua eta instalazioa) eta musika-tresna eta disko batzubcsterik ez genuen. Poliki-poliki eskuartekoak ugaritu egin ziren, baina oraindik ere ez dirabehar hainbatekoak. Izan ere. esate baterako. ez dugu gela guztietan erabiltzen direnak bestediskogailu eta magnetofoirik. Ez dugu gai honi buruzko bibliografia askorik izan. baina horihurrengo puntuko gaia da.

5. ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK

Gaiari buruz liburu bat edo beste baino ez dugu aurkitu. «La Escuela que pudo ser» da bat.Durangoko maisu-talde batek argitaratua. Horretatik atera ditugu lanerako hastapenak , bainabcti ere eragozpen batekin topo egin dugu: Durangoko prozesua erdarazko emisore batekoa zen,cz zen euskara irakasteko. eta irakurritakoa geure egoerara egokitu beharrean aurkitu gara.

Antzuolako Eskola izan da beste informazio-iturri bat (bibliografikoa ez den arren), hanere emisore baten bidez arituak bait dira lanean, eta. gure Zentruko irakasle bat lehen han arituazcnez, ondotxo zekien nolako garrantzia duen kezkuntz prozesuan emisoreak.

100 Esperientziak

Antzuolaz kanpo ez dugu honelako prozesurik daraman inongo Zentrurekin harremanik

izan. ideiak, asmoak, planak , programak etabar elkartrukatzeko.

Zilegi da. beraz, esatea proiektua gauzatzeko ideiarik gehienak Zentruko irakasleengandik

sortu direla , batez ere euskara irakasleengandik. Hauek bere errakuntzen bidez ikasiz eta

bideko behaztopak gaindituz lortu dute SATORRA IRRATIA gaur benetan zerbait izatea.zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

6. ERANSKINAK

l.eranskina: Zentruan izen emandako ikasleak 83-84 ikasturteanzyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA/zen emandako ikasleak ikasturteka eta mailakazyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

28

28

28

/.A

l.BzyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAl.C

1. Maila 84

25

28

27

2.A

2.B

! 2.C1

2. Maila 80

28

303.A

3.B3. Maila 58

1

22

23

4.A

4.B4. Maila 45

29

27

5.A

5.B5. Maila 56

24

25

6.A

6.B6. Maila 49

27

27

7.A

7.B7. Maila 54

22

22

8.A

8.B8. Maila 44

E.G.B.erabat 470

Eskolaurrea A (4 urte) . . . . . . . . . . 22

Eskolaurrea B (4 urte) . . . . . . . . . . 22

Eskolaurrea A (5 urte) .......... 24

Eskolaurrea B (5 urte) .......... 24

Eskolaurrea 4 urte . . . . 44

Eskolaurrea 5 urte . . . . 48

Esko/aurrea erabat . . . . 92

Zentroa erabat 562

Esperientziak 101

11.eranskina: familiako egoera soziolinguistikoa

..:.: A BzyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAD

"'zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAI ' I

,,/ '

o¡/ ' / ' / 'I

' / ' / 'OI) ¡¿ ~ / -, /-,

"'"' 1 2 1 it "'2 1"' "'2~

6.A 12 2 5 - 2 -

6.B 18 - - - 2 1

7.A 14 2 4 - 3 2

7.B 14 4 5 - 3 -

8.A 8 2 7 - 3 -

8.B 10 4 4 - 2 -

-

A Gurasoak Euskal Herritik kanpo jaioak.

B Gurasoak Euskal Herrian jaioak.

D . . . Aita ala ama Euskal Herrian jaioa.

1 Ikaslea Euskal Herrian jaio da.

2 ... Ikaslea ez da Euskal Herrian jaio.

11.a eranskina: ikasleen jarrera afektiboa euskararekiko ikastaroaren erdi alderazyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

Zein da zure iritzia euskarari buruz?

3.A 3.B 4.A 4.B 5.A 5.B 6.A 6.B 7.A 7.B 8.A 8.B

Ez zait gustatzen 2 - - - 1 - - - 4 3 1 4

Gutxi gustatzen zait 2 4 2 3 5 4 2 2 1 2 2 1

-

Erdixka gustatzen zait 9 10 10 7 13 15 7 11 16 17 12 11

Asko gustatzen zait 17 16 10 18 9 10 12 9 6 4 4 5

Inkesta hau ikastaroaren erdialdean egin da. Bertan, ikasleek euskarari buruz duten joeraaztertzen da eta SATORRA IRRATIAk helburu hau lortzeko nora.ino lagundu digun.

102 EsperientziakzyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

111.eranskina: 82-83 ikasturteko hiru hilabetetako saioen ondoren Zentruko irakasleen arteanproiektuari buruz egindako inkestazyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

Euskararen programazioa

1.-Zer derizkiezu orain arte egin diren programei?Programen iraupenari buruz- Sarrera-irteerako emanaldiena:- Zikloetako programa bereziena: nahikoaBalorapen horien arrazoiak

- Emanaldiei dagokienean .- Programei dagokienean .

2.-Zer falta dute zure ustez orain arteko programazioek? .Zer <lagosobera? .Nola hobetuko zenuke? .

3.-Zenbat denbora emango zenuke zeure Zikloko euskararen programazioaren arduradunekinbatean programak prestatzeko?

nahikoa motza luzealuzeamotza

Batere ezzyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAO Ordubete hamabostaldiko O Ordubete hileko O

Programa orokorra

1.-Zure ustez, zenbat denbora eman beharko litzaioke Ziklo bakoitzari astean?2.-Zuk zer egin dezakezu zeure ikasleekin guzticn onerako?3.-Zcr datorkizu burura, ikaslcck programak cntzun eta probetxurik atera diezaieten?4.-Prest al zaudc datorrcn ikasturterako programazioaren prcstakuntzan parte hartzcko?5.-Zcin hclburu bcharko lukc zurekiko programa hauck emateak?6.-Antolamcndu tcknikoari dagokioncan, zer dcrizkiozu orain arte cgin denari?

Ondo cntzutcn da O Gchiegi O Gutxicgi O

Oharrak: .

IV .eranskina: ikasleen partaidetza mailak eguneroko emanaldietan

Maila lkasle-kopurua Partehartzaileen kopuruazyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

8.A 46 17

7.A 54 25

6.A 51 49

5.A 58 48

-4.A 46 36

3.A 59 25

2.A 78 78

Guztira: 392 Guztira: 278

Esan daitckc hasicrako partaidetza maila % 70koa izan zcla eta gcro apur bat igo ezin zela,urtean zchar % 75 batean geratu zelarik.

EsperientziakzyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

V.eranskina

(goizeko bederatzietan)

- Kaixo, neskak! Kaixo, mutilak!

- Zuekin Satorra Irratia.

-Gaur da.

astelehena

asteartea

asteazkena

osteguna

os ti rala

- Eguraldi [ ºtna ~ago.xarr~

Eguzkia atera da.

Eguzkia ez da atera.

- Denok etxetik eskolara etorri gara.

- Orain, entzun!

- Aulkian eseri eta ... liburu, koademoeta boligrafoa mahai gainean jarri.

- Entzun!

- Gaurko notizia ...

- Asko ikasi eta agur. Gero arte.

VI. eranskina

(goizeko bederatzietan)

- Kaixo, neskak! Kaixo, mutilak!

- Zuekin Satorra Irratia.

-Gaur da.

astelehena

asteartea

asteazkena

osteguna

os ti rala

- Zer da bihar?

asteartea

asteazkena

osteguna

ostirala

larunbata

Bihar

- Zorionak!

- Noren urtebetetzea da gaur?

- Gaur ... ren urtebetetzea da.

- Zorionak zuri.

Zorionak zuri.

Zorionak ... ri.

Zorionak beti.

- Orain entzun.

Klasea dugu !

Ssssssssssssssssssssssssss!

Denok isilik.

103

VII.eranskina

(eguerdiko hamabitan)

- Kaixo, neskak! Kaixo, mutilak!

- Eguerdi on !

- Zuekin Satorra Irratia.

- Nor etorri da gaur?

- Nor zara zu?

- Ni ... naiz.

- Eta zu?

- Eta zu?

- Zer egingo duzue, kantatu ala hitzegin?

- Orain denok etxera! Bazkaltzera!

- Zer bazkalduko duzu?

- Agur.

- Gero arte.

VIII.eranskina

(eguerdiko hamabitan)

~Kaixo, neskak! Kaixo, mutilak!

- Eguerdi on!

- Zuekin Satorra Irratia.

- Nor etorri da gaur irratira?

- Ni ... naiz

(Elkarrizketa bat sortu)

- Orain denok etxera!

- Agur, gero arte.

IX.eranskina

(arratsaldeko hiruretan)

- Kaixo, mutilak! Kaixo, neskak!

- Arratsalde on !

- Gaur poesía bat:

da.

- Jokoa:zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA«Nor da ...zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA?»

o Ez da neska.

o Ez da mutila.

o Telebistan agertzen da.

o Handia da.

o Betaurrekoak ditu.

o Hitzegiten du.

- Orain klaseak hasiko dira.

- Agur. Gero arte.

(arratsaldeko bostetan)

- Kaixo, lagunak!

- Orain bostak dira.

- Orain «Hiztegi» jokoa egingo dugu:

o burua o begia o belarria

o ahoa o sudurra

- Erantzunak Satorra buzoian utzi.

104zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

X.eranskina

(arratsaldeko hiruretan)

- Kaixo, mutilak! Kaixo, neskakzyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA1

- Arratsalde on!

- Zuekin Satorra Irratia.

- Gaur entrebista bat. ..

(Batek pertsonaiarena egingo du eta besteak

elkarrizketatzailearena)

- Jokoa:zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA«Nor da?»

o Mutila da.

o Eskolan daga.

D Ez da handia.

D Oso sinpatikoa da.

o Bostgarren kurtsoan daga.

o Galtza eta jaka marroiak ditu.

- Paperak buzoian sartu.

- Orain hirurak dira, eta klaseak hasiko dira.

- Agur. Gero arte.

(arratsaldeko bostetan)

- Kaixo, lagunak!

- Berriro ere zuekin Satorra lrratia!

- Orain bostak dira.

- Gure jokoa,zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA«lkusimakusi ... zer ikusi?»

Entzun pistak. Oso erraza da!

o Klasean <laude.

o Asko <laude.

o Ez <lira leihoak, ezta ere mahaiak.

o Nire berokiaren lagunak <lira.

- Zer da? Paperak buzoian sartu, eta sortea!

- Bihar arte. Agur.

Esperientziak

XI.eranskina

(arratsaldeko hiruretan)

- Kaixo, neskak! Kaixo, rnutilak '

- Zuekin Satorra lrratia.

- Arratsalde on 1

- Gaur «Musika» jokoa:

Nor da abeslaria? (lehen prestatu dendisko bat jartzen da)

- Nahikoa da' (Diskoa kentzen da)

- Badakizue 1 Paperean idatz ezazue 1

- Aurrera eta agur!

(arratsaldeko bostetan)

- Kaixo, neskak ' Kaixo, mutilak!

- Zuekin Satorra lrratia.

- Orain bostak dira.- Eta zuekin «lkusi makusi ... zer ikusi? »

o Txikia da.

o Ez da handia.

o Asko hitzegiten du.

o Marrazki asko ditu.

o Kolore asko ditu.

o Oso burutsua da.

o Orain mahaian daga.

o Eta gero poltsan dago.

• Zer da? -

- Orain denok etxera.

- Hummm! Gaur mortadela jango dut.

- Agur. Bihar arte.

XII.a eranskina: ikasleen partaidetza írratían egunka eta taldeka

Taldea Eguna Hilabetea

8.A 17 urria

8.B 18 urria

7.A 19 urria

7.B 20 urria

6.A 21 urria

6.B 24 urria

5.A 25 urria

5.B 26 urria

4.A 27 urria

4.B 28 urria

3.A 31 urria

3.B 1 azaro a

Ikastalde bakoitzak aukeratuko

ditu partaideak. Oraingo txandan

parte hartzen ez dutenek hurren-

goan egingo dute.

Emanaldiak Partaideak

-Goizeko 9 etan 3

Eguerdiko 12etan 4

Arratsaldeko 3etan 3

Arratsaldeko 5etan 3

Esperientziak 105zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

XII.d eranskina (XII.beta XII.e) eranskinak kendu egin ditugu, honen antzekoak zirelako)

5.A: 1983ko azaroaren 2azyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

Ordutegia Partaideak Gaia

Goizeko 9etanzyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA... Notizia

Eguerdiko 12etan ... Kirolak

Arratsaldeko 3etanNorda?

...Poesia

Arratsaldeko 5etan ... Hiztegia

XIII. eranskina: kontrol-froga egin zitzaien laginetako ikasleek lortutako kalifikazioak

Lagineko ikasleak guztira 174 º/o

Ikaskuntza oso ona 105 %60

Ikaskuntza ona 53 %30

Ikaskuntza nahikoa 16 %9,2

Ikasleak %tan

60

Ikaskuntza

40

20

Osoona Ona Gutxiegi

106 Esperientziak

XIV. eranskina: emanaldiei buruz lagineko ikasleei egindako frogen emaitzak

uzyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAN

-"'-"' "' "'-"' "'e::..: "'zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA B ~ "~

-"' "'<t:~

"' " "' ·~ ~" e: o. EzyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBAss bll

" N"' " e: " " eo e:bll

"' -"'o" "' -"' -"'"...1 '6 ee ·~~<t: -"' o " "' N

" "' "§ e:" --"' "O o ~ " - e:z e: " B e: ,.,..e: ~ E "'"'-e "

"O ¡¡¡, ·¡;¡, ee ~eo o ~ o - "zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA= UJ~ UJ UJ <t: N UJ "UJ ....; e-i ,..; .,f .,.; ,,; ,...: · : N

o ......; UJ. .

Esperientziak 107

108zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

o oczyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

111

Esperientziak

· · ·~

...+-·zyxwvutsrqponmlkjihgfedcbaZYXWVUTSRQPONMLKJIHGFEDCBA

Pablo Garaikoetxea lkastetxea

Lasarte , 1983. eko azaroa