Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna:...

20
ASTEKARIA - 2009ko abenduaren 24an - XIII. urtea - Usurbil, 391. zenbakia M ar ar idomingi eta O idomingi eta O lentz lentz er ero ir ir itsi dira gur itsi dira gur e ar e ar tera tera www.noaua.com Usurbilgo kirolariak Kirolhaerria ekimenarekin bat Usurbilgo kirolariak Kirolhaerria ekimenarekin bat

Transcript of Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna:...

Page 1: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

ASTEKARIA - 2009ko abenduaren 24an - XIII. urtea - Usurbil, 391. zenbakia

MMararidomingi eta Oidomingi eta Olentzlentzereroo

irir itsi dira guritsi dira gure are ar teratera

ww

w.n

oaua

.com

Usurbilgo kirolariak

Kirolhaerria ekimenarekin bat

Usurbilgo kirolariak

Kirolhaerria ekimenarekin bat

Page 2: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen
Page 3: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

3Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

ATA R I KO H A I Z E A

AurkibideaNOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil943 36 03 21 - [email protected] - www.noaua.com

Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

Publizitatea: Bea Alda, [email protected]

Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria AngelesArruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, AritzGorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, IñakiAgirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, KoldoHuegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello,Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, XabierArregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero,Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze,Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Alaitz Aizpurua.

Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola.

Tirada: 2.800 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Euskal Herrira!

Euskal presoak

10. Or.ZUMARTE MUSIKA ESKOLAK 25 URTE

OLENTZERO ETA BERE LAGUNAK

KRONISTAK KALEJIRAN

5. Or.

6. Or.

9. Or.

SANTO TOMAS AZOKAK EMAN ZUENA

Albistea iruditan

Bigarrenez, ongi etorri

Santo Tomas azoka amaitu etasegituan, Joxe Domingo

Aizpurua "Pana" preso oihari biga-rren ongi etorria egin zitzaion.Honakoan, Sutegin. Abenduaren11n, aske utzi zutenean, herrira iritsieta gorabehera handiak izan zirenErtzaintzarekin.

Usurbilgo Ezker Abertzaleak biga-rren ongi etorri bat prestatu zion.Ekitaldi hunkigarria izan zen. Bideoproiekzio bidez bere ibilbidearenberri eman zen. Dantzariek agurraegin zioten eta gero hitza hartu zuenJoxe Domingo Aizpuruak.

Abenduaren 31n, presoen aldekobrindisa antolatu dute. Txiki geratu zen Sutegiko auditorioa, “Panaren” ongi etorrian.

Page 4: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

4 Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

HE R O R R E K E S A N

UGAITZ AGIRRE

Gaurkoan nire txanda. Eta gainera lehena. Kaixoirakurle, urte askotarako. Erreleboa ematea toka-

tzen zait oraingoan; auskalo zenbat luzatuko den errele-bo hau, zenbat hitz idazteko, zenbat ideia azaltzeko, zen-bat gai jorratzeko eta zenbat buruhauste zein gai idatzi ezdakidanean ideiak azaltzeko hitzak aukeratzean. Eta lehe-nengo buruhaustea lehen egunean.

Hau panorama. Ederki hasten gara. Gainera gaurkota-suna eduki beharko du, hori ikasi dugu iritzi artikulueninguruan bederen eskolan. Eguraldiari buruz hitz egingenezake... Ez, ez. Nahikoa badugu gai horren inguruangeografiako klaseetan. Eta gabonen etorrera aipatukobanu? Zertarako? Nahiko publizitate bada mundukotxoko guztietan afaritako turroia dela batetik eta hau-rrentzako jostailuak bestetik. Nazkatu arte daude hementurroiak eta jostailuak.

Ea ba... zeri buruz gaurkoan... Beno, atzo gauean tele-bistaren aurrean negoela Martxelo Otamendi elkarrizke-tatzen zebilen Xabier Euzkitze. Eta ez da gai txarra jende-aren aurrean azaltzeko: Egunkaria Auzia. Laster zazpiurte itxi zutela euskaldunen artean banatzen zen euska-ra hutsezko egunkari bakarra. Ondoren atxiloketak,negarrak, manifestazioak, protestak, AudientziaNazionala... Eta gainera oraindik gehiago, zegoen sutearierregai gehiago botatzen.

Pentsatzen jarri eta ondorioztatzen dut Egunkariarenitxiera ez dela izan prentsa erakunde baten aurkako era-soa, baizik euskal kultura osoari eginiko atentatu bat.Orduan euskal kultura delitu bat dela ondorioztatzealogikoa litzateke. Euskaldun sentitzea delitua da, krimen

bat, egungo gizakiarentzat gaitz txar bat. Orain ulertzendut zergatik espainiar edo frantses garela dioten goiko-ek, gaitz krudel eta gordin horretatik salbatu nahi gai-tuzte, noski, gure salbatzaile izan nahi dute. Eskerrikasko!

Beno, utz ditzadan ironiak algaratik gutxi baitu herrihoni egin dioten atentatu honek. Baina bestalde baduirri eginarazten didan ñabardura bat kontu honek.Aditua dut epaiketa aurrera eraman nahi dutenak“Terrorismoaren Biktimak” delakoko kideak direla etairudiei puntu askotatik begiratzea gustuko dudanez,estatu nagusiek harritik atera duten eskultura honi hain-bat ikuspuntu aurkitu dizkiot. Ea, mundu demokratikohonetan terroristak demokrazia praktikatzen ez dutenakdira, baina demokrazia praktikatu ez dakit norbaitekegiten duen. Orduan hemen ez da demokraziaren aldeegiten, soilik Estatuaren alde eta Estatuak estatu demo-kratikoaren maskara jazten duenez Estauak burututakoekintzak demokratikoak dira. Ondorioz Estatuak ez dituonartzen bere ekintzetatik eratu diren biktimak, berenustez demokraziaren izenean egin baitute egin dutena,nahiz eta min asko egin etxe askotan. Azken finean hauda bizi garen mundua, hau da bizi garen herria. Kulturapolitika bihurtzen dute herriaren bihotzean saminasorrarazteko horrela pentsatuz kultura erasotuz geroherria bera suntsituko dutela bere sustraietatik. Baina ezdute horrelakorik lortuko.

Badakizue zuekin gaudela Egunkariaren alde etaanimo eta babes guztiak doakizkizuela Euskal Herrikotxoko guztietatik denok baikaude zaku berean.

Luis Aranalde - Aitor Landaluze - Imanol Ubeda - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Maialen Unanue - Joxe Piñas - Ugaitz Agirre - Unai Agirre - Idoia Torregarai

Intsumiso inkonformista baten ibilerak:

Kultura zentsuratuak

IKA MIKA ATALERAKO IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITU. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO

ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO

ESKUBIDEA IZANGO DU. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11.

Page 5: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

5Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

PI L-P I L E A N

Babarrun zukuak berotu zituen

Santo Tomas azokara hurbildu zirenen eztarriak

Eguzkiak bazterrak goxatuzituen eta, horri esker, giroederrean joan zen aurreko

igandeko Santo Tomas azoka.Berritasun moduan, aurten, babarrunzukua bere odolki eta tipula tenpurazbanatu zen bisitarien artean. Atxegajauregikoek egindako gozagarri honekarrakasta handia izan zuen. Taloa, txis-torra eta sagardoa dastatzeko postuakere izan ziren.

Babarrun lehiaketan, Juan KarlosBalerdi izan zen irabazlea. Bigarren,Olarriko Jose Kruz Matxain eta, hiruga-rren, Aldapa baserriko Antonio Izagirreekoizlea.

Sagardoan, aldiz, Izeta anaiak izandira hirugarren aurten, Aitor Alkortabigarren eta garaile Kontxi UrdanpilletaEtxeberri baserrikoa.

EPAIMAHAIKO KIDEENTZAT, BABARRUN ONENA JUAN KARLOS BALERDIK

AURKEZTUTAKOA IZAN ZEN.

ETXEBERRI BASERRIKOEK IRABAZI ZUTEN

SAGARDO LEHIAKETAKO LEHEN SARIA.

46 IZAN ZIREN BABARRUN LEHIAKETAN AURKEZTU ZIRENAK ETA

19 SAGARDO LEHIAKETAN PARTEHARTU ZUTEN SAGARDOGILEAK.

Page 6: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

6 Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

KA L E J I R A N

Ez da denbora asko pasa eskubaloizelaiaren berrikuntzak egiteko propo-

samenak aurkeztu zizkigutela eta hilaren23an beste bilera bat antolatuta dago arra-tsaldeko 18:30ean proiektu berria ezaguta-razteko. Auzokideei beraien iritzia galdetu

ondoren, haien proposamena entzuteko parada izangodugu. Honela eskubaloi zelaiaren itxura berria ezagutzekoaukera izango dugu planoetan behintzat.

Zaila izango da denon beharrak edo nahiak betetzeabaina, eskertzekoa da ere auzoan horrelako proiektuaaurrera eramatea aspalditik berrikuntza hau behar zelako.Askok pena ere sentituko dugu eskubaloi zelaiaren desager-pena ikusten dugunean. Oroitzapen asko burura etortzendirenak eta bertan gordeko ditugunak bizitzako momentuhaiek ez ahazteko.

Eskubaloiak Santuenekoei eman eta kendu ziguna etadiguna gogorarazten digu, auzoan zelaia ikusten dugunbakoitzean. Zer esan bertan ikusitako kontzertu haietaz?Urte askotan ospatu genituen bertan festak. Etsaiak, Urtz,A.D.N, Ehun Kilo, Baldin Bada... Azkeneko hauekin

denok dakigu zer gertatu zen ezta? Pena bada ere bizitzaaurrera doa eta eskubaloia herrian finkatuta dago eta festakprimerakoak izaten dira Ibai Ondo elkartearen aurreanberaz, eskerronez hartuko dugu gure eskubaloi zelaiarenbizitza berria.

Besterik gabe, Olentzerorekin asko abestu, urte berri oneta ondo izan.

Eskubaloi zelaiaSANTUENEA PAKO AGUDO

Joan den astean Gipuzkoako ForuAldundiak omenaldi bat egin zien

60.hamarkadako andereñoei, urrezko dominabat emanez. Nik ere, Arantxa Mendizabalandereñoa, Lasarte eta Usurbilgo ikastoletanaritutakoa gogoratu nahi nuke. Egunkarietakoargazkietan azaltzen ez bada ere, bihotzean

daramagulako. Merezitako omenaldia, izan ere oztopo ugarigainditu behar izan zuten ikastolen eta euskararen proiek-tuarekin aurrera egiteko. Egia da ere babesa handia jasozutela hainbat jende eta elkarteen aldetik.

Bestalde berrogeita hamar urte geroago Egunkariko auzi-petuek zalantzan dute etorkizuna. Lehen andereñoek beza-la, orain beraiek eta bere senitartekoak dira behar dutenagure babesa, bakoitzak bere ekarpena eginez.

Beti behar izan du euskarak eta bere inguruan jardutenduenak babes berezi bat, indar bat. Izan ere hain ahula daeuskara, haur txiki bat bezain ahula.

Bukatzeko eta jai giroan gaudenez, ondo pasa eta urteberri on denei.

BabesaKALEBERR I BEGOÑA REKONDO

Gabonak gainean ditugula eta aitza-kia honekin nahikoa janari eta edari

izango dugu gure etxeetako mahaietan.Santo Tomasetan hasi ginen, txistorra etasagardoa nonahi jan eta edaten, Udarregiikastolako txikienek ere ederki pasa zutenegun batzuk lehentxeago.

Gabon gaua berezia askorentzat, urtezahar gauarekinlehian dabil azken urteotan, izan ere lehen familiarekinafaldu eta denok batera igarotzen ziren ordu txikiak arte.Orain aldiz, festarako egun bat gehiago balitz bezala juer-ga ederra botatzeko gau paregabean bihurtu da.

Hala ere Eguberri eguna Olentzeroren bisita jaso dute-nentzat egun ahaztezina izan ohi da, barre algaraka hara!Zer oparitu didan amak eta izebarena aldiz ez zait haingustukoa… Moduko esaldiak botaz. Urtezaharra da aldizberezietan bereziena, berarekin dakarren guztiarengatik,atzean utzitakoak eta aurretik bizitzeko dugun guztiarenerdibideko puntua delarik. Ea ba, ondo pasa egun haue-tan eta asko jan eta gehiago edan!

Iritsi da urte bukaera

ATXEGALDE AINARA ARNAIZ

Aurrerantzean, Kalejiran ataleko 8 kronikak txandaka argitaratuko ditugu. Txokoalde eta Urdaiagako kronikak hurrengo batean bilduko ditugu.

Page 7: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

7Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

KA L E J I R A N

Santo TomasKALEZAR ALOÑA PULIDO

Urteari bukaera ematea tokatzen zaiguegun hauetan eta bukaera ematea

tokatzen zaigunez, bizi garela esan nahi du.Askok ez dute hori esateko aukerarik izan.Denetarik izan dugu aurtengoan ere, eguntriste eta beltz asko baina, geroago alaitasun

eta poztekoak ere bai. Datorren urteari eska diezaiogun osasuna, batez ere bes-

teari laguntzeko gai izan gaitezen.Bestalde, aginatar guztiei egin nahi dizuet dei berezia,

ostegunean badakizue nola irtengo garen katekesian ibil-tzen diren gazteekin eta gurekin etorri nahi duten guztie-kin “Gabon eskean”.

Aurtengoan ere artzain berria dugu, Ibon Alberdi gureapaiza. Berarekin ibiliko gara auzoz auzo eta auzotarrakezagutzen.

Egun berezi hauetan ez nituzke aipatu gabe utzi nahi,etxetik urrun, gaixo edota erietxeetan dauden guztiak.Denak ere gogoan ditugu eta animorik handienak bidaltzendizkiet.

Beraz lerro hauetatik denoi opa dizkizuet gabon festazoriontsuak eta ondo buka urtea eta hobeto hasi berria.

Urteari agurraAGINAGA MªANGELES ARRUTI

Urtero bezala Gabonak ospatzeko zeregine-tan beharko genuke; nire kasuan

Gabonetako kantuen saioetako paperak presta-tzen. Baina ez dugu burua horretan. Prestakuntzasaio bakarra eta nik kale. Hala ere, Gabon egune-an arratsaldez ibiliko gara kantuan ZubietakoAmeritik plazaraino, gustua baduzue.

Kontua da, batetik, orain dela gutxi jakin dugula Eskola txi-kiaren egoera aldatuko dela eta bakarrik haur eskola izango dela.Ikasle zaharrenak kanpora bidaliko dituzte. Azken batean eskolabere txikian gorde nahi dute, hazteko eta arnasa hartzeko ereairea kendu. Horren aurka azaldu da guraso jendea. Eta han etahemen protestan ari dira. Autoa hartuta batera eta bestera.

Bestetik, errauskailuaren aurkako protestan jarraitzen dugu.Donostian izan ginen orain dela gutxi autobus bete jende, trak-torea eta zaldiak!

Eta azkenik -baina ez horregatik gairik txikiena-, Egunkariaauziarena iritsi zaigu. Bilbon ibili gara, beste askorekin batera,Zubieta askotako jendea, elemenia. Kontu hau ez da gurea baka-rrik, baina gurea ere bada.

Protesta eta biziraun. Hori zen orain dela 30 urteko liburubaten izenburua. Ez dizuet kontatuko. Baina egokia iruditu zaitazaltzeko Zubietaren egoera egunotan.

Protesta eta biziraunZUB IETA PELLO ARANBURU

Gabonak gainean ditugu eta urterokomoduan gabonak baino lehen Santo

Tomas eguna ospatzen dugu Donostian.Aurtengoan ere konturatzerako iritsi zaigueta gutariko asko hurbildu gara Donostiarataloa eta txistorra jatera.

Baina nondik dator jai hau? Ba nik ez nekien, bainaerantzun baten bila ibili ostean zerbait bilatu dut.XIX.mendearen erdialdera Gipuzkoako baserriak jabeekalokatu egiten zituzten eta Santo Tomas eguna zen hainzuzen ere errentariak maizterrari ordaintzen zion eguna.Baserrian bizi ziren guztiak egun honetan Donostiarajaisten ziren Donostian bizi ohi ziren baserriaren jabeeierrenta ordaintzera. Eguna aprobetxatuz bazkari bat egi-ten zen eta baserritarrek herrietan aurkitzen ez zituztenbarazki eta artisautzako produktuak erosteko ere aprobe-txatzen zuten egun hau. Beraz, feria honi izen bat jarribehar izan ziotenez Santo Tomas izena jarri zioten, bainaikus dezakezuenez ez du inongo zerikusirik erlijioarekin.

Azkenean ohitura hau tradizio bihurtzen hasi zen etagaur egun landa inguruko produktuen salmenta egitekoaprobetxatzen den jaia da. Festa honetako txerriaren ohi-

tura ere aipagarria da, egun guztian jendeak ikus dezanerakusten dute eta egunaren bukaeran zozketatu egitenbaita.

Page 8: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

8 Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

KO N T Z E J U TX I K I A

Eskura ezazu produktu ekologikoen otarra

Bertako produktu ekologikoakbultzatzeko herrian sortu dentaldeak ekimen berria abiatu-

ko du urte hasieran. Urtarrilaren 11tikaurrera, garaiko barazki ekologikozbetetako otarrak eskuratu ahal izangodituzte ekimenean izena eman dute-nek. Egun berean bilduko dira,18:00etan Alkartasuna Kooperatiban.Herritarrei, taldera gerturatzeko gon-bita luzatzen zaie.

NOAUA! Zergatik erabaki zenutentaldean parte hartzea?

Aitziber Urruzola. Arrazoi gehiegidaudela uste dut. Batetik norbere osasu-nagatik, hobeto jan eta sentitzeko.Bestalde, horrek duen eraginagatikgizartean eta baserrian.

Andoni Castro. Inguruko baserrita-rren eta kontsumitzaileen artean zuze-neko harremana izatea lortu nahi da.

Ana Urdangarin. Kontzientzia zabal-tzeko, jaten duguna gara.

N. Nekazaritza ekologikoaz, zer dabileratan adierazi dena?

Aitziber. Jendearen lehenengoetakokezka izan zen. Ekologikoa, produktukimikorik gabeko barazkiak dira. Bestegai bat ere jorratu zen; zigilu ekologiko-arena. Gertutasuna bilatzen dugunez,zigiluaren bila ez gara joango. Lurra eranormalean lantzen duten baserritarrek,taldean parte har dezakete. Baldintzabakarra, aurrerantzean, produktu kimi-korik ez erabiltzea da.

N. Kontsumo kooperatibak, zeronura ekar ditzake?

Aitziber. Nagusiena, Usurbilgo base-rritarrei aukera, bizitza ematea. Gauregungo egoeran, zailtasun asko dituzteaurrera jarraitzeko eta baserri asko hus-

ten ari dira. Kooperatiban salduta bada-kizu zenbat salduko duzun hilero. Lasaiekoizten duzu.

N. Otarren sistema martxan jartzeaerabaki duzue. Zer aldaketa ekarrikodu?

Ana. Teknikariak sistema desberdinakekarri zituen. Otarrena izan zen, lehenunetik denon adostasuna izan zuena.Astean behin otarra jasoko da. Erosketaegiteko modua aldatuko da.Astelehenean otarra badator, aste osokogaraiko jakiak izango dituzula suposa-tzen da.

Aitziber. Alkartasunan jasoko da ota-rra. Gainera ikasiko dugu, garaikobarazkiak zeintzuk diren, batzuk ez diraezagutzen eta.

N. Otarra jasotzeko zer egin beharda?

Ana. Kontsumoa oraindik mugatuada. Hemendik aurrera eskaera egingoluketenak, itxarote zerrendan geratukolirateke. Probatzen hasteko gogozgaude.

Aitziber. Jendea animatu bileretara

etortzea, oso garrantzitsua baita ekarpe-nak egiteko. Antolamendu guztia guerabakitzen ari gara.

N. Otarrak nolakoak dira?Aitziber. Otar itxia da, kopuru zehatz

batekin betetzen du ekoizleak. Askokostatzen zaigu, betiko lau gauzetatikateratzea. Otar itxiak jaten irakatsikodigu.

Ana. Hiru tamainatako otarrak dira:txikia 8 eurokoa, ertaina 15 eurokoa etahandia, 23 eurokoa.

N. Hurrengo bilera noiz?Ana. Urtarrilaren 11n, Alkartasunan

18:00etan. Otarraren bila joango garaeta bilerak bertan egingo ditugu.Astelehenetan banatuko da otarra,Alkartasunan.

Aitziber. Oraingoz, hilabeteko lehenastelehenetan bilduko gara.

N. Taldeari izena jartzeko lanetanzabiltzate.

Ana. Herriko talde bat izanda, izenaaukeratzeko orriak taberna eta saltokie-tan jartzea bururatu zaigu.

Herrian sortu den taldeko kideetako batzuekin aritu gara solasean.

Zubiaurrenea, 5Telf: 943 37 10 42

Page 9: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

9Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

NO A U A! TX I K I

Olentzero eta bere lagunak,

eguberriak iragartzen hasi dira auzoz auzo

Kaixo! Abenduaren 18an,Santo Tomas eguna ospatugenuen. Txistor goxo-

goxoa jan eta Olentzero bizkar gaine-an hartuta herriko frontoira abiatuginen. Ez zegoen oso eguraldi onabaina pixka bat busti arren, gusturaibili ginen. Gainera bideanOlentzero, Mari Domingi, Lore etaIkatz azaldu zitzaizkigun etaOlentzerori eman genizkion idatzita-ko gutunak. Orain oporretan gaudeeta ilusio handia dugu lasterOlentzero etorriko zaigulako opariakekartzera. Guztion partez urte berrion denoi!

Haur Hezkuntzako ikasleak OLENTZERO ETA MARI DOMINGIRI BISITA EGIN ZIETEN UDARREGIKO IKASLEEK.

Page 10: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

25 urte eta aurrera begira

Jakingo duzue. Aipatu izandugulako orriotan. 25 urte beteditu Zumarte Musika Eskolak.

Horietako 22 eman ditu eskolan IdoiaArruabarrenak. Egun, bertako ardura-duna da. Berak esanda, “ikasle izanda-koen seme-alabak ditugu orain”.Pentsa. Gogotsu ekin diote urteurrena-ri. Sasoi betean. Baina eraikina ez dagobere onenean. Urteurrenaren poztasu-na ez da bete-betea. Batez ere, ikasleensegurtasuna delako jokoan dagoena…

NOAUA! Nolakoak izan zirenMusika Eskolaren hastapenak.

Idoia Arruabarrena. Lehen,Donostiako Kontserbatorioaren menpezeuden gure moduko eskolak.Azterketak Kontserbatorioan egin beharziren.

Usurbilen, txistulari taldearen ekime-nez osatu zen Zumarte Musika Eskola.Musikaren munduan sartuta zeuden etaeskola sortzeko beharra ikusi zuten.Hasiera batean, beraz, DonostiakoKontserbatorioaren menpe. Bainaondoren, instituzioetatik –EuskoJaurlaritzako Hezkuntza sailetik, beste-ak beste–, bereizketa bat egin zen.Musika eskolak eta goi mailako hezkun-tza eskolak bereiztuz.

Gaur egun, musika irakasteko, lantze-ko eta gozatzeko guneak dira musikaeskolak. Baina ikasle batek sakondunahi badu edo guk ikusten badugu kris-toren sena duela, beti dago aukera ikas-le hori prestatu eta Kontserbatorioraedo Musikenera bideratzeko. Badituguhorretarako bitartekoak. Baina gutxikegiten dute hori, ze goi mailako musikaikasketa horiek ere karrera modukoakdira.

N. Musika Eskolak ere elkartuta zau-dete orain. Santa Zeziliaren bueltan,ekitaldi bateratu bat egin ohi da.

I. A. Euskal Herriko Musika EskolenElkartean Araba, Gipuzkoa eta Bizkaikomusika eskolen %95a sartuta gaude.Elkarte horrek, esate baterako, EuskoJaurlaritza eta musika eskolen artekodirulaguntzak kudeatzen ditu. Duela

hiru urte, musika eskolei bultzada ema-teko asmoz, ekitaldi bateratu bat egiteapentsatu zen. Santa Zeziliaren bueltan,musika eskola guztiak egun berean kale-ra ateratzea erabaki genuen. Musikaleandeitu zitzaion ekimen horri.

N. Barrura begira, ze bilakaera izandu Zumarte Musika Eskolak?

I. A. 84-85ekoa Zumarte MusikaEskolaren lehen ikasturtea izan zen.Aurretik, Udarregi zaharrean edotaPotxoenean eman ziren musika klaseak.Baina 1984an hona etorri ginen (VillaPilar etxera). Hasiera batean, euskaltegiaeta buztin eskola ere hemen zeuden.Pixkanaka, hazten joan zen gure beharraeta orain gu bakarrik gaude hemen. 100ikaslerekin hasi zen Musika Eskolabaina 233 ikasle ditugu orain.

Eta garai hartan, txistua, pianoa,akordeoia… Instrumentu jakin batzuk

eskaintzen ziren. Gero etorri ziren gai-nontzeko instrumentuak ikasteko auke-ra. Horrek, noski, espazioa handiago-tzea eskatzen du.

Gaur egun, Zubietako HerriBatzarreko Bilguneko lokalean erebagaude. Gela bat dugu han. MusikaHezkuntza ematen hasi ginen 4-7 urte-ko ikasleei. Zubietatik hona ekarribaino, errazagoa zen gu hara gertura-tzea. Hasiera batean, ikasle gutxi batzukanimatu ziren baina aurten 23 ikasleditugu Zubietan. Instrumentua ikastenhasten direnean, ordea, hona etorribeharko dute. Ikastolan ere, eguerditanbeste gela bat erabiltzen dugu abesbatzaemateko.

N. Bestela ere, eskolak emateaz aparte,ekitaldi asko egiten dituzue urtean zehar.

I. A. Badaude Musika Eskola batzuk,klaseetatik kanpo, urtean bi ekitaldi edoantolatzen dituzte eta kito. Gu ordeagauzak antolatzen gabiltza beti, edoikasleak kanpora eramaten…

Soinurbil Musika Astea, esate batera-ko, 20. urteurrenean sortu zen eta dato-rren urtean seigarren edizioa beteko du.Udalarekin batera antolatzen dugu,herriari horrelako ekarpena eginez.

IDOIA ARRUABARRENA ZUMARTE MUSIKA ESKOLAKO ARDURADUNAK AZALDU DIGU

MUSIKA ESKOLAK URTE HAUETAN IZAN DUEN BILAKAERA.

10 Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

EL K A R R I Z K E TA

“100 ikaslerekin hasi zenMusika Eskola baina

233 ikasle ditugu orain”

IDOIA ARRUABARRENA

Page 11: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

11Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

EL K A R R I Z K E TA

Zumarteko eraikina, egoera kaxkarreanN. Sutegi hor dago gainera, ekitaldiak

egiteko toki aproposa. I. A. Gure arazoa da askotan Sutegi

txiki geratzen zaigula! Ikasleak ere kan-pora ateratzen dira jotzera edo kantatze-ra. Lehiaketak direla, trukeak…Horretaz aparte, bi urtez behin EuskalHerriko Musika Eskolen jaialdian ereparte hartzen dugu. Ikusten duzunez,mila gauzetan gabiltza. Hilero badagozerbait. Askotan, bat baino gehiago.

N. Erronkei begira, eraikinarena izan-go da aldarrikapen nagusiena, ezta?

I. A. Eskaera aspalditik egina dago.Aurreko legealdiko udal gobernuarekinbazegoen proiektu bat adostuta.Legealdi berri bat hasi zen gero, etahorrelakoetan, bakoitzak bere lehenta-sunak zehazten ditu. Guk beharra ikus-ten dugu lehenik ere, eta bereziki segur-tasun arrazoiengatik. Esate baterako,gainontzekoei bezala, guri ere Osalaneta Eusko Jaurlaritzatik eskatu diguteeraikinaren segurtasun azterketa eta lanarriskuen prebentzio plana egitea, etaazterketa egitera etorri zen teknikariaizututa joan zen hemendik.

N. Paretetan dauden zirrikituengatik.I. A.Eta ganbarak leihoak ditu, baina

leihoak burniekin itxita daude. Haudena egurrezkoa da, eta sute bat piztenbada, hau poxpolo kaxa bat da. Etaleihoak ezin badira erabili… Goianharrapatzen bazaitu, han geratukozara…, euria egiten duen bakoitzean ereituteak ditugu. Bestalde, elbarri bat etor-tzen bazaigu ea zer egiten dugun berare-kin.

N. Igogailurik ez da hemen.I. A. Eta ez dago egokituta elbarrien-

tzat. Ez komunik, ez dago ezer. Eta akus-tika aldetik ere, gabezia handiak ditugu.

Pareta hauek egurrezko panelez eginakdaude. Ordutegiak jartzerakoan, kalkula-tzen ibili behar izaten dugu tronpeta gelahorretan badago, gela honetan ezin due-lako biolina egon. Eta alboka badago,aldamenean ezin dugu besterik eman.Eta sotoan bateria badago, ezin duzualdamenean flauta irakatsi ordu horre-tan…

Ikasleak ere kanpoan uzten hasi gara.Ezin ditugulako guztiak hartu. Eraikinaez dagoelako egokituta, eta espazio faltadugulako. Ordutegiek eta espazioak ezdigute gehiagorako ematen.

N. Dagoena moldatu ala berri bategin. Zein litzateke egoera idealena?

I. A. Eraikin berri bat egitea. Edo haubota eta atzeko belazea aprobetxatuz,hauxe bera handituz berri bat egin. Bainabaldintza horiek guztiak kontuan hartuz(seguritatea, espazioa, emergentziazkoirteerak, akustika).

Bestetik, eta legeari erreparatuz, erai-kin berri batera joan beharko bagenu,baldintza batzuk bete beharko lirateke,dekretu bidez araututa dago. Baina gaihonekin aspaldi gabiltza. Segurtasunkontuengatik bereziki.

N. Ikasleen gurasoek zer diote?I. A. Guraso batzuk harrituta geratzen

dira, “Monsters-en etxea dirudi honek”esan izan digute. Orain herri askotan aridira egiten Musika Eskola berriak.Gorantz doan mugimendu bat den sei-nale. Guk ere urtero gorantz egin dugu,beraz…

N. Urteurrenaren harira, datorrenurtea ere berezia izango da, ezta?

I. A. Azaroan ekarri genuen DonatoGoyeneche hirukotea. Informatikamusikalari buruzko ikastaroa antolatudugu orain. Eta datorren urtean ere eki-taldi asko egingo dira. Ekitaldi nagusia,dena den, 2010eko ekainaren 12anegingo da. Gauean kontzertu erraldoibat egingo da kiroldegian. Hor bildunahi ditugu ikasleak, ikasle ohiak, ira-kasleak eta irakasle ohiak. Ospakizunegun handi bat izango da.

VILLA PILAR ERAIKINEAN DAGO

MUSIKA ESKOLA.

“Hau serioa da. Oraindikez da ezer gertatu. Bainazerbait gertatzen bada…”

SEGURTASUN ARAZOAK

N. Udalarekin harremanetan zau-dete. Nola daude gauzak, eperik bai?

I. A. Ikastolak ere arazo bera du,espazio falta du. Azterketa bat egitenari dira bi arazoei konponbidea emanahal izateko. Eraikin bateratu bataztertzen ari dira. Kultur AholkuBatzorde batean aipatu nuen gaia etaalkateak erantzun zuen aztertzen aridirela arazoa eta epe laburrean zer edo-zer esatea espero dutela. Ea egia den.

(…)I. A. Hau serioa da. Oraindik ez da

ezer gertatu. Baina zerbait gertatzenbada… Guk paper guztiak egin ditu-gu, inspekzio guztiak… guk gurelanak egin ditugu. Baina eraikinaUdalarena da. Ez da gurea. Ikasleakusurbildarrak dira eta herriari ematenzaion zerbitzu bat da hau.

Espazio faltan

ZIRRIKITUAK, ITUTEAK, HEZETASUNA...

ERAIKINA EZ DAGO BERE ONENEAN.

Page 12: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

12 Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

PI L-P I L E A N

Txikitan bezala,

Errenteriako Gabon Abesti Sariketan

Lehen aldiz aurkeztu zirenean,8 eta 12 urteko gaztetxoakziren. Orain ere hala dira,

baina numero gehiagorekin.Errenteriako Gabon Abesti Sariketanparte hartu zuten eta lehen irteerahura gogoan, aurten helduen mailanlehiatzea erabaki dute. IdoiaArruabarrena pozik dago, ikasleoihak elkartzeko aitzakia izan baita.“Ez zaie oroitzapen txarrik geratu!”,adierazi digu. 25 urteurrenaren hari-ra, Errenterian kantatzeko elkartukodira irudian direnak. Abenduaren26an, arratsaldeko 18:30ean hasita,Errenterian arituko dira kantuan.Entseatzen jartzen ari diren ilusioare-kin aritzen badira hilaren 26an, ondoibiliko dira... PASA DEN OSTEGUNEAN, ENTSEATZEN ARI ZIRELA ERRETRATATU GENITUEN.

Page 13: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

Musikarekiko zaletasunaestreinako eta jada eskuralitekeen lan berrian agerian

utzi du, Odolaren Mintzoa taldea osa-tzen duen laukote gazteak; LukenArkarazok (ahotsa eta gitarra), JoanesTxuekak (baxua), Beñat Txuekak (gita-rra) eta Jokin Irastorzak (bateria).Gustura gelditu dira euren lehen graba-zio lanarekin, esperientzia batez ereikasteko eta euren burua entzutekobaliagarri suertatu zaiela diote.

NOAUA! Odolaren Mintzoaren lanberrian zer entzun dezakegu?

Luken Arkarazo. Rock-a.Jokin Irastorza. Estilo desberdinen

nahasketa bat litzateke.

N. Zuen musika erreferentziak zein-tzuk dira?

Joanes Txueka. Batek estilo bat gustu-koagoa du, ondokoak beste bat.Bakoitzak bere influentzien estiloek ekar-pena egiten dio taldeari.

L.A. Euskal Herriko musika taldeenartean, Berri Txarrak. Eta gero, ThePolice, U2…

N. Kaleratu berri duzue maketa. Zeraldaketa suposatu du taldearentzat?

L.A. Egia esan, duela urtebete grabatugenuen disko hau. Aldaketa hori aspaldieman genuen. Orain hobeto jotzendugu, seguruago. Oso desberdina dakantak jotzea edota grabatu ostean,entzun eta orduan jotzea.Grabatutakoan, badakizu abesti bakoi-tzari nondik nora heldu behar diozun.

J.I. Orain abestiak desberdin entzutendira. Grabaketak asko lagundu digu.

J.T. Gure burua entzuteko, ikastekoaukera izan dugu.

N. Sei abestiz osatu duzue zuen lehenlana. Zer da bertan adierazten duzuena?

L.A. Betiko gaiak dira; maitasuna, kri-

tika soziala, gazteak, kutsadurarengaia…Duela bi urte galdu genuen lagunbati eskainitako abesti bat ere sartu dugulan berrian.

N. Hurrengo pausoa zein izango da?L.A. Hurrengo lana prestatzea. Beste

hamar kanta berri baino gehiago ditugu.

N. Grabazioarena zuentzat esperien-tzia berria izan da. Zer moduz moldatuzarete?

L.A. Galduta ibili gara, oso handi gera-tzen zitzaigun. Baina berriro gustura gra-batuko genuke.

N. Zer aukera duzue zuen lana kaleanezagutzeko?

L.A. Zorte handia izan dugu, grabatze-ko aukera edukitzeagatik. Beste kontubat da, kanta hauek jendeak gustukoakizatea eta jendartean zabaltzea.

J.T. Zabaltzen joan nahi genuke.Lehenbiziko maketa bati eman, harkbeste bati…

N. Kontzertuen gaia nola planteatzenduzue?

L.A. 16-17 urte ditugu, oraindik gida-baimenik ez, eta ez da erraza kontzertuaklotzea. Lasai hartu nahi dugu.

N. Halere, inguruan eskaini dituzuezenbait emanaldi?

J.T. Orion jo dugu, Lasarte-Orian erebai eta herrian. Gustura.

N. Inguruan edo herrian jotzean,alderik bai?

Beñat Txueka. Kanpora ere herriko

jendea joan zaigu gu ikustera, etxeanbezala beraz.

N. Odolaren Mintzoa noiz eta nolasortzen da?

J.T. Parranda batean izan zen, herrikofestatan.

L.A. Duela bi urte. Hasiera batean,Jokin bateri jolea, gitarra jolea zen. Biokklasekoak izanik, gitarra jotzeko geratzenginen. Gero Joanes etorri zen, eta ondo-ren bere anaia. Hiru gitarra genituen,zaila.

J.I. Bateria gustukoa nuela eta gusturaikasiko nuela erabaki, eta orain arte.

“16-17 urte ditugu,oraindik gida-baimenik ez,eta ez da erraza kontzertuak

lotzea. Lasai hartu nahi dugu”

ODOLAREN MINTZOA

13Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

ELKARRIZKETA

Odolaren Mintzoak lehen maketa kalean du

ODOLAREN MINTZOA TALDEKO KIDEAK, ENTSEGU-LOKALEAN.

Maketa eskuragarriherriko tabernetan

Odolaren Mintzoaren maketa 5euroren truke eskura liteke

Irrati, Txirristra edota Zendoia taber-netan. Ehun aleko lehen tirada agor-tu dute bi asteetan, baina laster gehia-go eskuratu ahal izango dira. Taldeariburuzko informazio gehiago:

myspace.com/odolarenmintzoa

Page 14: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

14 Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

PIL-PILEAN

Hiru abesti bidali eta ezustean,Bilbao Hiria 21. Pop RockLehiaketan parte hartzeko

aukera eskaini zieten. Asko itxarondakofinalerdia ailegatu zen lehenik eta pasaden abenduaren 16ko finalerako txarte-la eskuratu zuten gero. Aurreko asteaz-kenean, guztia eman ostean, hirugarrenpostuan sailkatu ziren maila handianagusitu zen kontzertu gauan. Orain,txapelketa amaitu berri den arren, inda-rrak ez dituzte ahitu, euren hirugarrenlana izango dena prestatzen dabiltza eta.Urte bukaera borobila Mendeku ItXuaherriko taldearentzat.

“Dena eman genuen, barrua hustutaeta gustura amaitu genuen, oso pozikegindakoarekin”. Hitz horiekin laburbil-tzen dute Mendeku ItXua musika talde-koek, Bilbao Hiria 21. Pop RockLehiaketako finalean bizi izan zutena.Pasa den abenduaren 16an, Bilborockaretoan eskaini zuen zuzeneko emanal-diaren ostean, metal arloko txapelketakohirugarren postuan sailkatu ziren eurenlehiakide ziren Rise To Fall eta Akatu tal-deen atzetik. 2.000 euroko saria irabazidute.

Finalean taldeek erakutsi zuten mailahandia zen. Rise To Fall, Bilboko taldeirabazlearekin alderatuta, musika joeradesberdina lantzen dutela adierazi duteMendeku ItXua taldekoek: “guk eginda-ko estiloa, euskal metala da, hogei urtetikhona datorrena”. Rise To Fallena aldiz,

euren esanetan, gure artean baino Europamailan ezagunagoa den joera lantzendute, eta hortik zehar, asko mugitu dira.Nabari zen bestalde, bertaratu ziren ikus-entzuleen dagokienean, irabazleek etxeanjotzen zutela. Baina beste behin, bilbota-rren pare Usurbilgo musika taldearenzaletuak ere ez ziren atzean geratu.Berotasun handia jaso zuten publikoarenaldetik Ander Aizpuruak, MartinLarrañagak, Ixak Arrutik eta IñigoRotetak osatutako taldeak ere. Finalistenartean zegoen giro ona ere azpimarratzendute Mendeku ItXua taldekoek.

Ustekabeko bideaBilboko lehiaketan parte hartzeko

abentura duela urtebete abiatu zen, egi-tasmoaren berri izan zutenean. Hiruabestiz osatutako bilduma bidali zutentxapelketara, proba moduan. Espero ezzuten erantzuna bi hilabete geroago aile-gatu zen. “Otsailean jaso genuen e-maila,aukeratuak izan ginela zorionduz”, oroi-tzen dute. Finalerdiko saioak ekaineanbehar zuen, baina obra batzuk tarteko,azarora arte atzeratu zuten. Hilabetekotartean, finaleraino ailegatu dira usurbil-darrak.

Martin Larrañaga,lehiaketako bateria jole onenaMartin Larrañaga lehiaketako bateria

jole onena aukeratu dute. Bateria kaxabatekin saritu dute.

Bilboko Aste Nagusian edota AzkenaRock Festivalen kontzertua eskaintzekoaukera izango dute lehiaketako sarituek.

Lan berrian murgildutaBilboko lehiaketa atzean utzi ostean,

Mendeku ItXuak taldeko kideek badutebestelako zereginik aurrerantzean; eurenhirugarren diskoa izango dena lantzenhasiak dira.

Ideiak jaso eta abestiak sortzeari ekindiote jada. Lan hobeago bat plazaratzeada euren helburua. Bestalde, lasterMendeku ItXuaren kamisetak salgaijarriko dira.

Aldaketarik ez bada gainera, 2010ekolehen kontzertua Antiguako jaietaneskainiko dute. Urtarrilaren 16an,larunbata, Antiguako frontoian, gaueko22:00etik aurrera. Martxoa aldera bes-talde, Larratxon ospatu ohi den metaljaialdian ere parte hartzeko asmoa dute.Urte berrian ere beraz, eskubete lanherriko musika taldearentzat.

“Urtarrilaren 16anAntiguako frontoian

joko dute,22:00etik aurrera”

MENDEKU ITXUA

Mendeku ItXua, Bilbao Hirian hirugarren

MENDEKU ITXUAKOEK LEHIAKETA TXUKUNA OSATU DUTE.

Page 15: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

15Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

IZERDI PATSETAN

“Kirolhaerria” jaialdiarekin bat

Euskal herritar gisara kirolaegiteko aukera, eta nazioartemailan ofizialtasuna izatea,

aldarrikatu berri dute lurralde honeta-ko ia bi mila kirolarik. Bilgune edo egi-tura bat izatea falta dute ordea. Bidehorretan lehen harria igande honetan,abenduaren 27an jarriko dute,18:00etik aurrera AnoetakoBelodromoan antolatu duten“Kirolhaerria” jaialdian hain zuzen ere.Aldarrikapenak, arteak, kulturak etanoski, kirolak bat egingo dute ikuski-zun izaera izango duen ekimenean.

“Bide berri bat hasi nahi dugu. Kirolaegiteaz gain, Euskal Herriarekiko senti-menduak batzen gaitu. Indarrak metatueta geure muga eta geure baliabideekin,Euskal Herriko kirolariok barne bildu-ko gaituen etxea eraikitzen gaurdanikhasi nahi dugu. Guk geuk, EuskalHerriko kirolariok. Gure kabuz, gureerritmora eta guztiok batuta”.

Mezu horrekin aurkeztu dute eurenburua, “Kirolhaerria” ekimenarekin bategin duten Euskal Herriko 1.700 kiro-larik baino gehiagok. Helburua, euskalzazpi lurraldeak bilduko dituen kirola-ren alorreko egitura eratzea izango da.Egituratze horren abiapuntu izan nahidu igande honetan, abenduak 27,Donostiako Anoeta belodromoan buru-tuko den ekitaldi erraldoi eta irekiak;“Kirolhaerria” izenekoak.

Ikuskizun itxura hartuko duenBelodromoko saioa, Eneko Olasagastikzuzenduko du. Sarrera doakoa izangoda. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etanhasiko da.

Egituratzea eta ofizialtasuna, oinarriEkimen honekin bat egin duten kiro-

lariek Euskal Herriari nazio izaera aitor-tzea eskatzen dute, Euskal Herria ain-tzat hartzeari uko egin gabe kirola eginahal izatea. Honenbestez, Euskal Herriaordezkatuz nazioarteko txapelketa ofi-zialetan parte hartzeko eskubidea alda-rrikatzen dute. Testu berean, ofizialtasu-naren bidean aurrera egiteko, Euskal

Herriko kirolari guztiak bilduko dituen“tresna” baten beharra dagoela azpima-rratzen dute.

Ideiokin bat egiten duten kirolariakbildu eta indarrak metatzeko asmoadute; guztiak, amateur eta profesiona-lak, neska-mutilak, helduak eta gazte-ak… “Elkarrekin bide berri bat hasteragoaz”, dio kirolariek kaleratu dutenaldarrian. Aipatu moduan, bide horrenabiapuntua igande honetako jaialdiaizango da. Antolatzaileek, Belodromorajoateko gonbita luzatzen diete herrita-rrei.

Usurbildar kirolariek, ekimenarekin batEkimenarekin bat egiten duten kiro-

larien artean herritarrak ere badira;Usurbil Kirol Elkarteko eskubaloi joka-lari, futbolari, piraguista, igerilari, pilo-tari, arraunlari edota txirrindulariak.Aurpegi ezagunak tartean; HaimarZubeldia txirrindularia, ImanolAgirretxe futbolaria edota Iñaki Errastiarraunlaria. Haietako asko OiardoKiroldegian bildu ziren hilabete hasie-ran, taldeko argazkia ateratzeko. Esekizuten pankartak argi zioen; “abendua-ren 27an, denok belodromora!”.

Oiana Blanco, sarituaOiana Blanco judokari Gipuzkoa

saria eman zioten aurreko astean.Bestetik, 2009ko kirolari onenaren hau-tagaien artean dago. Bozka ematekoaukera dago helbide honetan

http://www.elcorreodigital.com/

USURBILGO KIROL TALDE EZBERDINETAKO KIROLARIAK BATU DIRA EKIMEN HONETAN.

Patrin birentzatafaria eskuratu du

Abenduak 26,pilota finalak

Enrike Ulik irabazi du eskubaloi talde-ak egin duen azken zozketa. Honakoan,Patrin birentzat afaria tokatu zaio.

Usurbilgo pilotalekuan, goizeko11:30ean Gipuzkoako

Txapelketako bi final jokatuko dira:Kadete 3.maila: Hernani- OiarpeNagusiak 3.maila: Hernani-UsurbilU. Ezeiza – E.Esnaola) (E. Huizi – J. Olaizola)

Villabona garaile

Alex Udabek final laurdenekodenbora paretsuan amaitu

zuen, Iñaki Añorgak eta MikelOtaegik korrika eta bizikleta gaineanaurretik zuten denbora marka hobetuzuten, baina halere Villabonakoaknagusitu ziren Trindoor txapelketan.

Page 16: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

16 Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

INGO AL DEU?

*Tren-bus zerbitzu berrituak, 2009ko irailaren 14an eguneratuak

Page 17: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

Agenda

Eguneko goardiako farmaziak

Abenduak 22, astearteaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Abenduak 23, asteazkenaGil, Kale Nagusia 24, Lasarte

Abenduak 24, ostegunaOrue, Jaizkibel plaza 2, LasarteOa, Kontseju Zarra 11, Usurbil*

Abenduak 25, ostiralaOrue, Jaizkibel plaza 2, Lasarte

Abenduak 26, larunbataOrue, Jaizkibel plaza 2, LasarteIturralde, Borda Berri 1, Usurbil*

Abenduak 27, igandeaOrue, Jaizkibel plaza 2, Lasarte

Abenduak 28, astelehenaUrbistondo, San Francisco 1, Lasarte

Abenduak 29, astearteaDe Miguel, Kale Nagusia 32, Lasarte

Abenduak 30, asteazkenaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Abenduak 31, ostegunaGil, Kale Nagusia 24, LasarteIturralde, Borda Berri 1, Usurbil*

GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZCastilla Farmazia (22:00-09:00),Urbieta kalea, 7 Hernani (943 552 941)*Usurbilen, soilik eguerdira arte

Abenduak 26 larunbata- San Esteban Txiki Eguna, 11:00etan

Urdaiaga auzoan.

Abenduak 27 igandea- Txotxongiloak Sutegin, 17:00etan.

Sarrerak kiroldegian aldez aurretik salgai.

Abenduak 29 asteartea- Hipo eta Tomax, Sutegin 17:00etan.

Sarrerak kiroldegian aldez aurretik salgai.- Infantil mailako eskubaloi txapelke-

ta, goizetik aurrera kiroldegian.

17Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

INGO AL DEU?

Erregeentzako gutunak

Urtarrilaren 5ean, goiz partean,erregeentzako gutunak bildu-ko dituzte frontoian. Erregeen

kabalgata, ordea, arratsalde partean hasi-ko da.

Urdaiagatik jaitsiko dira. Kaxko inguru-ko kaleak zeharkatu eta gozoki poltsakbidean hustu ondoren, harrera egingo zaieiluntzean pilotalekuan.

Urtero bezala, kabalgatarako laguntzai-leak behar dituzte, antortxeroak, besteakbeste. Ekitaldian parte hartzera deitzendute.

Lagundu nahi duenak honako posta hel-bidera [email protected] idatz dezake,edo Parrokiara agertu dadila.

ANTOLAKETA LANETARAKO LAGUNTZA

BEHAR DUTE ZIORTZAKOEK.

Gabonak kantuanAbenduak 24, osteguna09:00 Aginagako apaiz etxetik(Antolatzailea: Katekesis taldea).15:30 Ameritik (Antolatzailea:Zubieta Lantzen).17:00 Aitzaga aurretik(Antolatzailea: Usurbilen nahiditugu elkartea).17:00 Parroki aurretik, KaleNagusia (Antolatzailea: Parrokia).

Jolas ParkeaUrtarrilak 2, 3, 4 kiroldegian11:30-13:30 / 16:30-19:30

Txikitxoentzako ekintzak:2 eta 6 urte bitarteko umeei zuzen-duta. Haur Ludoteka: etxolak, txi-rristak, balantzinak, tunelak...Makillajea: begirale baten lagun-tzarekin. Puzgarria: salto eta diber-titzeko aproposa. Pintura txokoa.

Umeentzako ekintzak:7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzen-duta. Betiko jolasak, eskulanak,txapak, multijolasak, puzgarriak...

NOAUA!ko xextuakNOAUA!ko bazkideen artean bixextu zozketatu ohi ditugu egube-rrietan. Eta publizitatea jartzen dute-nen artean, beste bat. Aurtengo ira-bazleak hauek izan dira, zorionak!

Bordatxo taberna (irudian, semea)

Pello Zubeldia (irudian, semea)

Kintin Segurola

Page 18: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen

18 Noaua! - 2009ko abenduaren 24an

GAZI, GOZO, GEZA

ETXEBIZITZA

- Landetxe bat saltzen da Alfaron (Errioxan).Astebukaerak eta oporraldietarako egokia.Terreno eta pistinarekin. Herritik 1,2Kilometrotara. 2 logela, egongela tximenearekin,sukaldea, komuna eta portxea. 675702428(gauetan).

- Atxegaldeko Erdiko Kalean 81 metro karratukoetxea salgai. Erreformatua, prezioa 47 milloipezeta. Interesatuak deitu 600369013 telefonora.

- Logela bat alokatzen da etxe konpartitu batean.Pisua berria da eta Usurbilgo kaxkoan kokatutadago. 610 319 405.

- Etxe bat konpartitzeko pertsona baten bila nabil.Interesatuak deitu 20:00etatik aurrera661568471.

- Gela bat alokairuan pertsona serio batentzat, pisuberri batean. 300 euro, gastuak aparte. Usurbilinguruan. 609 901 734 edo 943 575 788.

- Muna Lurra kalea 16, 3.C salgai. Eguzkitsua etaberritua. Interesatuak deitu: 637225620.

- Pisu bila nabil Usurbilen. Alokairuan nahi nuke.664 885 737.

- 95 metro karratuko etxebizitza salgai Kaxkoan.Erreforma behar du baina aldaketak egitekoaukera asko. 135.500 euro. 671417240.

- Orion babes ofizialeko etxe bat daukat etaUsurbilen babes ofizialeko etxeren bat daukannorbaitekin aldatuko nuke. Interesatuak deitu663600020.

- 230 metro karratuko etxea salgai, 2 solairuko bor-darekin. 2800 metro karratuko lursailean.Kalezarreko eremu urbanoan. 665720913.

- Bordaberri 3 kalean etxe bat daukagu salgai.676910638.

- Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan, Aginaganedo Usurbilen. 630 274 906.

- Usurbilen etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komuna,sukaldea, bi balkoi, igogailua, ganbara. Kaxkoan.607 924 407.

- Apartamentu-duplex rustikoa salgai. ZubietanElizaren ondoan. 197.000 euro. 678084020.

- Usurbilen bi logelako etxe bat daukagu salgai. 666539284.

- Etxe berria salgai kaxkoan. 3 logela, bainua, komu-na,... eta trasteroarekin. 685731792.

- Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitu batean.671800275.

-Lasarten apartamentu bat salgai, egoera onean.Erdigunean. Toki lasaia eta berritu berria. Bikotebatentzat egokia. 657708866

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Aprilia Chester R-125 motorra daukagu salgai.Egoera onean eta prezio interesgarria.661618970

- "Gas Gas" 321txt trialeko moto bat salgai. Oso ego-era onean. 1000 euro. 607233255.

- Beheko Kale Atxegalden lokal bat daukagu salgai.Interesatuak deitu 645736726 telefonora.

-Karabana bat salgai. Modelo zaharra da baina egoe-ra oso onean dago. Prezio interesgarria.646514494

-Mitsubishi L200 bat salgai. SS-AZ eta egoera onean.646514494

- Mendiko terrenoak erosiko nituzke. Basoa ateratze-ko edo basorik gabea ere bai. 943362237.

-Atxegalden 33 metro karratu dituen lokal bat aloka-tzen da. Sarrera egokia. 943373414. 280 eurohilean.

- Garaje bat alokatzen da Bizkarre kalean. Neurriak2,5m x 5m eta 2,1 metrotako altuera.943361265.

- Usurbilgo industrialde batean 220 metro karratukopabiloi bat alokatzen da. 616926027.

-50cc-ko motorra daukat salgai. Aukera paregabea. 2urte eta oso kilometro gutxi. Beti garajean, ondozaindua. 622369646.

- Sotano komertzial bat alokatzen da 600 eurotan.650938489

- Txoko polit bat alokatzen da. 650943847- Atxegalden Aristitxo kalean 90 metro karratu (bi

solairutan) dituen lokal bat alokatzen da.658716970.

- Etxebeste kalean 44 m2-ko lokala alokatzen da.Interesatuak deitu: 943 36 12 19.

LANPOSTUAKLan-eskaerak- Astebukaeratan lan egiteko, zerbitzari moduan ari-

tzeko pertsona bat behar dugu. 943 36 67 10.

Lan-eskaintzak- Emakume batek interna moduan pertsona helduak

zein haurrak zaintzeko lana bilatzen du.660554968

-Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da.676188411

-Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da.630438571

-Gizon bat eskaintzen da pertsona helduak zaintzekoedo baserriko lanak egiteko. 662461568

-Esperientzia duen neska bat behar da goizez etxekolanak egin eta umeak zaintzeko. 687055166.

-Emakume bat (paperak ditu) eskaintzen da pertsonahelduak edo umeak zaintzeko edo sukaldarilaguntzaile aritzeko. 618128461 / 943575788.

- Mutil gazte bat eskaintzen da eraikuntza lanak, gar-biketak eta baserri lanetan aritzeko. 677593772

- Jardineritza lanak egiten ditut, txukun eta moduonean. Iñaki: 677 44 31 40.

-Saltzaile, zerbitzari, pertsona helduak zein haurrakzaintzen edo garbiketa lanak egingo nituzke.Interesatuak deitu 656446835

- Pertsona helduak zaintzeko neska bat eskaintzen da.Esperientziduna. 606 800 837.

-Mekanikari gisa, baserrian, edota helduak zaintzekoprest nago. 648 785 026.

-Emakumea interna edo goiz zein arratsaldez ordukalan egiteko prest. 648 785 026.

- Zerbitzari, sukaldari laguntzaile edo garbitasunlanak egiteko neska bat eskaintzen da.664048228

- Emakume bat haurrak zaindu edota orduka etxekolanak egiteko prest. 943 575 788.

- Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prestnago. 666 38 26 97.

-Emakume bat orduka edo interna moduan laneanaritzeko eskaintzen da. 608835033

- Matematika eta estatistika klaseak ematen ditut,edozein mailan, esperientzia handia. 646717676.

-Autoen mekanikari gisa lan egingo nuke.943368574.

- Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da.620185927.

-Arratsaldetan umeak zaintzeko neska euskaldun bateskaintzen da. 685716774.

-Etxeko lanak egiteko neska bat eskaintzen da.630768325.

- Neska bat eskaintzen da haurrak edo pertsona hel-duak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. 620 364176.

-Pintore edo burdinlari gisa lan egiteko prest nago.654 217 752.

- Neska gazte esperientziaduna eta usurbildarra, arra-tsaldetan haurrak zaintzeko prest. 661 626 500 //943 371 348.

-Fisika eta matematikako klase partikularrak emate-ko prest, neska gazte esperientziaduna. LehenHezkuntzatik Batxilergo mailara arte. 685 772602 // 943 371 277.

- Etxeko lanak egiteko edo haur zein pertsona hel-duak zaintzeko eskaintzen da pertsona bat.671884360.

- Neska bat eskaintzen da umeak zaintzeko zeinetxekolanak egiteko. 679742413.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- Zaldi bat jartzeko lur sail bat edo ikuilu bat aloka-tuko nuke Usurbil edo inguruan. 616260451

-7 gazteko lagun taldea gara eta lokal bat alokairuanhartuko genuke, 200 bat euro. 606 101 980.

- Ostalaritzako makinaria, kafetegiko altzariak salgai;aulkiak, mahaiak, kafe-makina,...607 389 570 (Mireia). E-posta: [email protected]

-Atxegalden 30 metro karratuko lokal bat alokatzenda (lehen Truke). 943 373 414.

- Informatikaria naiz. Ordenagailuen edo informati-kari buruz edozein zerbitzu behar izanez gero.Oskar: 609 468 759 [email protected]

- Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi baduzu,deitu 665745071 (Iñaki)

- Belardiak behar dira belarra ontzeko: Usurbil,Lasarte edo Donostia inguruan. Danitaz galdetu.607 457 004 / 943 36 60 40.

- Ohea egiten den 3 plazako sofa bat daukat salgai125 euro. Kolore argia, txuri-beig kolorekoa.655731915

-Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa.Interesatua bazaude maketa bat entzungai dau-kat. 690784113

- Etxebizitzen erreforma orokorrak egiteko zerbitzua.Jon 672 173466.

- Pottokak salgai, kalifikatuak eta subentzioa jasotzenari direnak beraien moxal jaioberriekin eta urte-beteko behorra. 626 220925

Zorionak AnerMatxain! Abenduaren 5eko partez, zorionak aitaeta amaren partez etaurte askotarako!!Muxu handi bat!

Zorionak Mari!Ondo pasa zureurtebetetze egunean!Afariaren zain egon-go gera. Muxu batetxekoen partez!

HILDAKOAK

Joxepa Maiz Illarramendi91 urterekin hil zen, abenduaren 21ean

HILDAKOAK

Josefa Garcia Fernandez80 urterekin hil zen,abenduaren 15an

Page 19: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen
Page 20: Usurbilgo kirolariak KirolhaerriaHurrengo alea: urtarrilak 15. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 11. Noaua! - 2009ko abenduaren 24an 5 PIL-PILEAN Babarrun zukuak berotu zituen