Urtarrilak 26 29 hh lh

3
ASTELEHENA Kaixo lagun! Aurretik aste berezi bat: esan beharrekoak esanda daude…orain, bihotzak hitz egin dezala… Milesker lagun eta izan BAKEZALE. Aste ON izan dezazuela! Aste guztian zehar, ondoko egitura jarraituko dugu Goizeko Otoitzean: 1.-Ongi etorria: Irribarre batez eta jarrera positiboz hasiko dugu eguna. 2.-Hasteko, errezatu egingo dugu eta gure lana Jainkoari eskainiko diogu. 3.-ARGAZKI BAT eguna zabaltzeko (handitu egin daiteke, bakoitzari eman…) 4.-BIDEO BAT. Ikusentzunezko materiala gogoetarako. 5.-Elkarrizketa (iradokizunak aztertu, argazkiari izenburua jarri…) 6.-Agur Maria edo Gure Aita, otoitz laburra…abestitxoren bat…”pake-usoak”… 1go marrazkia: Norekin nahi dugu pakea eraiki? Nori eskaini nahi diot nire pakea? Norentzat izango naiz, bake zeinua? BIDEOA: TOLERANCIA : https://www.youtube.com/watch?v=eIZdaM2_xgI Ez dago biderik pakerako. Pakea da bidea. (M. Gandhi) Gure eskuak zabalik jarriko ditugu eta begiratu egiten ditugu…zenbat pake eta berdintasun eraiki dezakegun beraiekin… BAKE hitza edo bakea eskeiniko diogun pertsonen izenak idatziko ditugu bertan.

description

 

Transcript of Urtarrilak 26 29 hh lh

Page 1: Urtarrilak 26 29 hh lh

 

ASTELEHENA  

 

 

 

 

Kaixo lagun! Aurretik aste berezi bat: esan beharrekoak esanda daude…orain, bihotzak hitz egin dezala…

Milesker lagun eta izan BAKEZALE. Aste ON izan dezazuela!

Aste guztian zehar, ondoko egitura jarraituko dugu Goizeko Otoitzean:

1.-Ongi etorria: Irribarre batez eta jarrera positiboz hasiko dugu eguna. 2.-Hasteko, errezatu egingo dugu eta gure lana Jainkoari eskainiko diogu.

3.-ARGAZKI BAT eguna zabaltzeko (handitu egin daiteke, bakoitzari eman…) 4.-BIDEO BAT. Ikusentzunezko materiala gogoetarako.

5.-Elkarrizketa (iradokizunak aztertu, argazkiari izenburua jarri…) 6.-Agur Maria edo Gure Aita, otoitz laburra…abestitxoren bat…”pake-usoak”…

1go  marrazkia:    

Norekin  nahi  dugu  pakea  eraiki?    Nori  eskaini  nahi  diot  nire  pakea?  Norentzat  izango  naiz,    bake  zeinua?  

BIDEOA: TOLERANCIA : https://www.youtube.com/watch?v=eIZdaM2_xgI

Ez  dago  biderik  pakerako.  Pakea  da  bidea.  (M.  Gandhi)  

Gure eskuak zabalik jarriko ditugu eta begiratu egiten ditugu…zenbat pake eta

berdintasun eraiki dezakegun beraiekin… BAKE hitza edo bakea eskeiniko diogun pertsonen izenak idatziko ditugu bertan.

Page 2: Urtarrilak 26 29 hh lh

ASTEARTEA  

ASTEAZKENA  

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=1nWWC7K0Ckg

BIDEOA: ODA - ALEGRIA: https://www.youtube.com/watch?v=JrZMw5SM7Oc

2.   marrazkia:   Goazen   aztertzera   gure   jarrerak.  Zeintzuk   dira   gure   burruka   jarrerak…   noiz   ez   gara  bakezaleak…   egoerak,   pertsonak,   …   Eta,   aldiz,   noiz  gara   bakezaleak?   Gure   bizitzan   zer   aurki   genezake  gehiago,  bake  jarrerak  edo  burruka  jarrerak?  

LERROZ-LERRO irakaslea irakurtzen joango da eta guztiok

errepikatuz joango dira:

Guztion artean kate gogorra osatu nahi dugu,

guztiok elkarrekin gauza ikaragarriak egiteko.

Ez bedi inor baztertuta sentitu,

ez beza inork inor mesprezatzen dugunik pentsa. Triste eta

kezkatuta dagoenari laguntzen saiatuko gara,

Zu baitzara gu bakean, elkartzen gaituena.

3.  argazkia:  Otsoz  mozorrotzen  zara?  Besteei  kalte  egiten  diezu?  Zer  nolako  kalteak  dira?  Eta  barkamena  eskatzen  al  dugu?  Eta  barkatu,  guk  

besteak  barkatu?  Noiz  eta  Nola?  

ABESTIA: (eskuekin usoaren

forma jarriz)

Zure  eskuak  bakeusoak  dira,  zure  eskuak  bakeusoak  dira.  Zorionez,  bakeuso  txuriak  eskuetan  sortu  ditzakezu.  

Page 3: Urtarrilak 26 29 hh lh

OSTEGUNA  

BIDEOA:  SALUDA  -­‐  CONTAGIEMOS  VALORES  :  https://www.youtube.com/watch?v=y8cyTdG6Wfw

4.  argazkia:  Pentsa  dezagun  momentu  batez   (isilune  bat  eginez,   musika   suabea   jarririk   dugularik),   zenbat   gauza  dauzkagun   gure   eskuetara   (janaria,   arropa,   etxean,  jolasak,  tresnak,  ikusentzunezko  aparailuak,  eskolan,…eta  beste  hurruneko  herrialde  batzuetan,  zer  gertatzen  da?    

   

Arbelean idatzi daiteke maiuskulaz dagoen ahapaldia eta paragrafo bakoitzaren ondoren denok batera errepikatu dezakete:

ZORIONEKOA ATERIK GABEKO BIHOTZA DUENA, BESOAK BETI ZABALIK DITUENA. Besoak zabalik, laguna besarkatzeko, Besoak zabalik, bidean laguntzeko.

Besoak zabalik, mundo berri bat bilatzeko, Besoak zabalik, maitasun berri baten altzoan hazteko.

Jesusen besoak, Maisuarenak, zabal-zabalik. Lehenengo maitatu zuen haren besoak zabal-zabalik.