Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

14
Pasa den urtarri- laren 16an, 2015. urteko lehenengo Osoko Bilkura egin zen; gai inte- resgarriak landu ziren bertan. 4. orr. Balmasedako Vía Crucis Bizidunak web berria estrei- natu du, eta 2015erako II. ar- gazki lehiaketa antolatu du. 12. orr. Udalak GLLei 2014an egindako ekarpenei esker, lortu dute aurre- kontu falta dela eta eskabide bati ere uko ez egitea. 5. orr. 7.250.000 EURO BAINO GEHIAGO 2015ERAKO 7.250.000 EURO BAINO GEHIAGO 2015ERAKO DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 12. URTEA - URTARRILA 2015 - 180. ZK.

description

Balmasedako Udal Aldizkaria

Transcript of Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

Page 1: Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

Pasa den urtarri-laren 16an, 2015. urteko lehenengo Osoko Bilkura egin zen; gai inte-resgarriak landu ziren bertan. 4. orr.

Balmasedako Vía Crucis Bizidunak web berria estrei-natu du, eta 2015erako II. ar-gazki lehiaketa antolatu du. 12. orr.

Udalak GLLei 2014an egindako ekarpenei esker, lortu dute aurre-kontu falta dela eta eskabide bati ere uko ez egitea. 5. orr.

7.250.000 EURO BAINO GEHIAGO 2015ERAKO7.250.000 EURO BAINO GEHIAGO 2015ERAKO

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 12. URTEA - URTARRILA 2015 - 180. ZK.

Page 2: Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

LaburkiUdalBerriak2

AURREKONTUAK

7.250.000 EURO BAINO GEHIAGO 2015ERAKO

Joan den abenduaren 29an 2015erako Aurrekontu Orokorrak aurkeztu ziren osoko bilkura be-rezian, eta EAJren aldeko botoekin, CLIren eta Talde Sozialistaren absten-tzioarekin eta EH Bilduren aurkako botoekin onartu ziren. Hasi berri den urte honetarako 7.250.860 euroko kopurua finkatu da, % 2,76 gutxiago 2014. urteari dagokionez. Izan ere, partida guzti-guztietan aurreikuspen kontserbatzaile eta zuhurra egon da; aurreko ekitaldiko aurrekontuaren betearazpen-egoera nahiz urte hone-tarako udal-tasa eta -zergetan au-rreikusitako izozketa hartu dira aintzat.

GastuakOro har, aurten finantzarioa ez den gastuaren mugaren kopuruak (6.603.000 euro) garrantzi handia hartu du, gastuaren aurrekontua ka-lkulatzeko oinarritzat hartu baita.Lehenengo kapituluari, langileria-gastuei buruzkoari, dagokionez, guztizkoaren % 35,59 da eta % 4,25 handitu da Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan xedatutako 2012ko aparteko pagaren % 25eko gordailutzeagatik; horrez gain, lan-

poltsatik datozen laguntzako soros-leen aurreikuspena kapitulu horretan dago, eta kirol-gastuen partidatik desagertu da.Gastu arruntari dagokionez, partida batzuk berrantolatu egin dira eta, be-raz, beste urte batzuekin alderatzea konplikatua da. Osorik hartuta % 0,99 igo da. Azpimarra dezakegu ELZ % 30 (65.000 euro) handitu dela, gastu-partidak guztira (29.300 euro) baino gehiago; hortaz, efektu hori kenduta, kapitulua jaitsi egingo litza-teke, eta horrek administrazioan eus-teko eta eraginkorra izateko egiten ari den ahalegina nabarmentzen du.Maileguen interesak % 20 murriztu dira, eta, horrela, guztizkoaren % 0,69 da hirugarren kapitulua.Era berean, azpimarragarria da 277.860 euroko ezohiko amortiza-zioa, horri esker 597.860 euro amorti-zatuko direlako.Horraino aurrekontuaren % 86 ingu-ru kontsumitzen da. Gainerakoari da-gokionez, iaz hasitako ildoarekin ja-rraitu nahi izan da, alegia egoera zai-lenetan dauden pertsonentzako arre-ta lehenetsi eta transferentzien kapi-tuluari inbertsioen kapituluari baino garrantzi handiagoa eman.

Horrela, 4. kapituluan Bizkaikoari egindako ekarpena azpimarra de-zakegu; hasiera batean 10.000 eu-roko zuzkidura eduki du, udal-intere-seko programazioa eta handitzeak zehaztu zain, udal-euskaltegiaren, Enkarterrialdearen edo Enkarturren partiden premia handiagoak au-rreikusirik. Era berean, León Trucíos fundazioarentzako partida bat barne hartu da. Horren bidez, jarduera man-tentzeko udal-konpromisoa azaldu nahi da, eskumen gehiago gain hartu gabe, gaur egungo legeriak bai-mentzen ez du-eta."Tokiko Enplegu Plana" eta "Ekono-mia Suspertzeko Plana" programak berriro sartu dira, 450.000 euroko ba-terako zuzkidurarekin. Partida horie-tan enplegua sortzea xede duten udal-jarduketa guztiak sartzen dira. Horretarako, zerbitzuak kontratatzen dira, lanak eta inbertsioak egiten di-ra, enpresentzako eta enpresari be-rrientzako diru-laguntzak ematen di-ra, eta gazteentzako bekak edo merkataritzarako laguntzak ematen dira. Partidak hasiera batean iazkoak baino txikiagoak diren arren, diru-sa-rrera berriak lortu ahala partidak handitzeko konpromisoa agerian jarri da. Lehentasun horri gizarte-izaerako

Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpenaErabakitzeko eskubidearen aldeko "Gure Esku Dago" herritarren eki-menak 2015erako bere kanpaina-ren aurkezpen bat eskainiko du datorren urtarrilaren 23an 19:30ean Klaret Antzokian. Ekital-diaren zati nagusia erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldi-solasaldi bat izango da. Bertan, erreferentziatzat hartzen diren Balmasedako pertsona adierazga-rrien iritziak entzun ahal izango dira. Jesús Suso Sainz, Teo Santos, Eugenio De Francisco, Koldo Zu-laika eta Julen Jauregi egongo di-ra, eta Mikel De La Fuente EHUko irakaslea izango da moderatzai-lea. Ekitaldiaren amaieran Duran-go eta Iruña batu zituen giza ka-tean egon ziren balmasedarrak biltzen dituen DVD bat banatuko da. Erabakitzeko eskubidearen in-guruko "borondateak ehunduz" joatea du helburu Gure Esku Da-goren urte honetarako kanpainak. Aurrerapen gisa, esan dezakegu ekainean Euskal Herriko bost esta-dio bete nahi direla. Horrela, bo-rondateen betetzea irudikatu nahi da, gure geografia osoan ehunduz joango diren eta "hautetsontzi" handiak osatuko dituzten ehunen bidez.

Merkataritza-kalea

Page 3: Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

beharrak eta inbertsioa gehituko zai-zkio diru-sarrera berriak inbertitzeko bigarren eta hirugarren lehentasun gisa.Mendia eskolako 2 urteko umeen ge-larako zuzkidura handitu egin da. Ha-laber, kirol-erakundeentzako eta Gi-zarte Ekintza eta Berdintasun ar-loentzako diru-laguntzak handitu di-ra. Ostabalentzako diru-laguntza bat barne hartu da eta Zubi Zaharra ikas-tolarekiko hitzarmena mantendu egin da.Familia-ekonomien partidaren zenbatekoa igo egin da, 69.000 euro esleitu dira eta, betearazpena baxua-goa bada, beste gizarte-erabilera batzuetarako balia daiteke, adibidez gizarte-larrialdiko laguntzetarako. Era berean, herrialde txiroentzako proiektu solidarioetarako % 0,7ko ekarpen tradizionalari eutsi zaio.Partida-multzo hori aurrekontuaren % 12 da, eta ahal den neurrian igotzeko konpromiso irmoa hartu da.6. kapitulua guztizkoaren % 2,36 da eta gehien jaitsi dena da; izan ere, Ko-litza Aterpetxea erreformatzea eta Hezkuntza arloko inbertsio-partidak mantentzea soilik aurreikusi da. Ho-rrez gain, udal-talde politiko guztientzako ekipamendu informa-tikoak eskuratzeko partida bat sartu da eta, azkenean, 5.000 eurora mu-rriztu da.Gastu-aurrekontuaren kontzeptuen banaketa berriari dagokionez, azpi-marra daiteke Administrazio Oroko-rreko kapitulu berri batean bildu dela, ia-ia zerbitzu guztiak barne hartzen baititu. Hala ere, eta lotutako langile-ria-gastuak kontuan izan gabe, Gizar-te Ekintzako partidek aurrekontuaren % 6,08 daramate, eta Enpleguaren Sustapenerakoek, aldiz, % 5. Ehune-ko horiei Ekonomia Dinamizatzeko Planak dakarren % 1,40 gehituz gero, emaitza da guztizkoaren % 13 pertsonekin lotura zuzena daukan erabilera baterako esleitu dela.Kirol-, kultura- eta hezkuntza-instala-zioen oinarrizko garbiketa-, argizta-pen- edo mantentze-zerbitzuetarako 1.800.000 euro inguru esleitu dira, hau da, aurrekontu osoaren % 25.

Horrenbestez, aurrekontu berrion la-burpen gisa, esan dezakegu, langile-ria-gastua (guztizkoaren % 38) aintzat hartu gabe, herritarrei zer-bitzuak ematea eta haien premiei erantzutea dutela helburu.

ZuzenketakCandidatura Local Independiente tal-deak lau zuzenketa partzial aurkeztu zituen; proposaturiko baxuetan al-tuetan baino handiagoa izan zen zenbatekoa.Lehenengo zuzenketak, Lantegi Esko-la berrabiarazteari eta aurreko edi-zioetan emandakoek baino lan-irtee-ra gehiago dauzkaten lanbideak bar-ne hartzeari buruzkoak, EAJren aurkako botoak eta EH Bilduren eta Talde Sozialistaren abstentzioak jaso zituen. Proposamenaren ontasuna argi dagoen arren, udal-eskumenak gainditzen ditu.Horrez gain, energia elektrikoaren gastu-partida handitzeko eskatu zuen CLIk, itzali diren kale-argiak be-rriro abian jartzeko. PNVk proposa-mena arbuiatu egin zuen; izan ere, partida jaisten jarraitu nahi dute ar-giztapen-ekipamendu eraginkorre-tan inbertitzen segitzeko eta kontsu-mo elektrikoaren merkaturatzea le-hiaketara ateratzeko. Horrek zenbait eremu gehigarri argitzeko bidea emango du.Hirugarren zuzenketa partzialak Ko-litzan aterpetxe berri bat sortzeko au-rrekontuko partida deuseztatzea es-katu zuen. EH Bilduren eta Talde So-zialistaren abstentzioarekin, mozioa ez zen atera, EAJren aurkako botoen ondorioz. Talde horren ustez, ater-petxea inbertsio estrategiko bat da, zeren eta, aurten, kanpo-finantzazioa (aldundia eta EEE) edukitzeko aukera dagoelako eta gure herrian turismo berriaren sustapenaren aldeko apus-tua egiten jarraitzea dakarrelako.CLIk aurkeztutako azken zuzenketa onartu egin zen EAJren eta Talde So-zialistaren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Teknologia berriak erabiliz herritarrei abisuak emateko sistema bat

ezartzean datza.EH Bilduk 34 zuzenketa partzial aur-keztu zituen. Seitan ez da kuantifika-zio ekonomikoa aipatzen, baina ba-tzordean taldeko bozeramaileak argi-tu zuen haien erabileraz ari zela, ez zenbatekoaz. Dena den, talde horrek finantzarioa ez den gastuaren muga gainditzen du aurkeztutako altuekin, eta hori ez dago baimenduta.Zuzenketen botoa eramangarriagoa egiteko, lau bloke handitan banatu zi-ren. Alde batetik, beste ekitaldi ba-tzuetan aurkeztu zirenak jorratu zi-ren: alkatearen soldata eta libera-zioak murriztea, Gizarte Segurantza-ren zati proportzionala edo Udal-biltzarekin lotutako beste batzuena, informazio-gizartea, zinego-tzientzako eta talde politikoentzako esleipenak murriztea edo hirugarren mundurako laguntza.Bigarren zuzenketa-bloke handiak gai hauek zituen hizpide: kultura-egintzen partidaren, publizitate- eta propaganda-partidaren, sustapen tu-ristikoko partidaren murriztapena, Enkarterri Group elkartearentzako transferentzia eta lehen aipatu dugun Kolitza aterpetxe berriarena.Beste zuzenketa-talde batean, gas-tuaren muga gainditzea gizarte-izae-ra batekin bateratu zutenak zeuden, esate baterako León Trucíos funda-zioarentzako transferentzia, familia-ekonomietarako laguntza edo ELZ.Zuzenketa horiek guztiek ez zuten aurrera egin EAJren aurkako botoak, CLIren eta Talde Sozialistaren absten-tzioa eta EH Bilduren aldeko botoa zeukatelako.Azkenik, lau zuzenketa aho batez onartu ziren: gobernuaren lokomo-zio-gastuak erdira murriztea eta bes-te enpresa batzuetan kirol- eta lan-partida kentzea (1.000 eta 5.000 euro hurrenez hurren), Berdintasuneko jar-

dueretako gastuetarako (2.000) eta Euskara sustatzeko gastuetarako (4.000 euro) erabiltzeko.Talde Sozialistak 5 zuzenketa aurkez-tu zituen; 60.500 euroko gehikuntza eta 9.000 euroko jaitsiera zekartza-ten. Horietako bi onartu egin ziren EAJren eta CLIren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Ho-rrela, ekipamendu informatikoen par-tida 4.000 euro murriztea onartu zen, eta diru hori CLIk mezularitza-siste-mari buruz aurkeztu zuen zuzenketa-ren (2.000 euro) eta Gizarte Ekintzako jardueren artean (gaine-rako 2.000 euroak) banatuko da.45 urtetik gorako helduentzako En-plegu Plan bat sortzeari buruzko zu-zenketari dagokionez, ez zuen aurre-ra egin EAJk aurkako botoa eman zuelako, CLIk aldeko botoa eman eta EH Bildu abstenitu arren. Gobernu-taldearen ustez, plan horrek babesa dauka Enplegu Planaren partida orokorrean, eta beste erakunde ba-tzuek, hala nola Lanbidek, kolektibo horren alde egiten dute.Era berean, pentsatu zen ekonomia familiarrentzako partidak ere babesa zeukala, horixe baita hain zuzen ere diruz laguntzen dena. Aurrekontu ho-rretan, esleitutako zenbatekoa handi-tu egin da joan den urtearekin aldera-tuta, baina uste da gakoa eskatu be-harreko betekizunen diseinuan da-goela. Aurreko zuzenketaren botoen korrelazio berbera lortu zuen.Bosgarren zuzenketak boto berak lor-tu zituen; izan ere, Merkataritzako Zi-negotzitzatik Balmadendari diruz la-guntzen diote (eta aurten Ostabali ere bai) eta horiek, hain zuzen ere, Talde Sozialistak eskatzen zuen eros-keta-bonuen zozketa hori dagoeneko egiten dute.

7.250.000 EURO BAINO GEHIAGO 2015ERAKO

3Urtarrila 15

Page 4: Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

LaburkiUdalBerriak4

UDALBATZA

Hurrengo osoko bilkuraHurrengo osoko bilkura mar-txoaren 7an egingo da, hileko le-henengo ostiralean. 9:00etan izan-go da, udaletxeko bilkura-aretoan.

Akats-zerrendaAzaroaren 7ko osoko bilkura arruntaren laburpenean (Udalbe-rriak, 179. zk.), CLIk ordenantza fiskalen eguneratzean uztaileko KPIren aplikazioari buruz aurkez-tutako zuzenketa aipatzean, % 0,3ko aplikazioa aipatu da, baina KPI egiatan % -0,3koa izan zen. Beraz, CLIk ordenantza fiskaletan eskatzen zuen aplikazioa % -0,3 zen, ez % 0,3.Era berean, balmasedarren partai-detza duten musika taldeen ze-rrendari beste bi gehitu behar diz-kiogu: "Breakdown Inc." eta "La colina en llamas".

Aldi baterako egonaldiak León Trucíos egoitzanLeón Trucíos egoitza egonaldi iraunkorreko egoitzaren zerbitzua osatzen duten zerbitzu berriak es-kaintzen ari da. Aldi baterako ego-naldiak egiteko aukeraz gain (eki-men horrek oso harrera ona izan baitu), orain ostaturik gabe, hau da, lo egiten geratu gabe egoitzan sartzeko aukera ere eskaintzen da. Horri esker, eskaintzen diren zer-bitzu guztiak erabili ahalko dira: zerbitzu medikoa, psikologikoa, sukaldaritza-, fisioterapia- eta errehabilitazio-zerbitzua, terapia okupazionaleko zerbitzua eta eguneroko oinarrizko jarduerak egiteko laguntza-zerbitzuak. Dena den, egunez bakarrik erabili ahal izango dira. Baldintzak zehazteko eta egon daitezkeen zalantzak ar-gitze aldera, egoitzarekin berare-kin harremanetan jar zaitezke. Ho-rretarako, deitu 946800601 tele-fonora, idatzi direcció[email protected] helbide elektronikora edo joan zaitez egoitzara (Kubo 9). Instalazioak eta horietan egiten diren jarduerak ezagutzeko: www.residencialeontrucios.es.

URTARRILEKO OSOKO BILKURA

Urtarrilaren 16an 2015. urteko lehe-nengo osoko bilkura egin zen. Haste-ko, 2014ko azaroaren 7ko batzarra-ren akta aho batez onartu zen eta, ondoren, aztergai-zerrendako hiru puntu eta eskaera eta galderen atala jorratu zuten.

Udal Zentroen eta Kirol Instalazioen Araudiaren aldaketaGai-zerrendako bigarren gaia Udal Zentroen eta Kirol Instalazioen Arau-dia aldatzeko hasierako onespena izan zen. Ez da aurretik sortutako ar-tikulu bat aldatzea, aipatutako arau-dian bi eranskin gehitzea baizik, ho-rrela, Kultur Etxea eta Klaret Antzo-kia kulturguneei buruzko gaiak ar-giago azalduko dira. Udala prestatzen ari den Prozedura Eskuliburua garatzean sortu zen pre-mia hori. Kultur Etxearen eta Klaret Antzokia-ren alokatze-formulari buruz ere hitz egin zuten; herritarrei eta, bereziki, elkarteei izapidea errazteko zenbait urrats ezabatu ahal zirela ikusi zen. Gainera, emakiden izapideak arindu daitezke, baita praktikan aplikatu arren aurreko araudian ondo jasota ez zeuden egoera batzuk argitu ere. Horregatik, argiago idatzi da zein

elkartek edo herritarrek aloka ditzakeen guneak doan, eskaera egi-teko epea zazpi lanegunera murriztu da, tasarik sortuko ez den kasueta-rako erreserba-formula ia automa-tikoa sortu da eta, gainera, gunea li-bre badago kultura teknikarien baiezkoa eta jakinarazpena ia bere-hala jasoko da. Alokatu behar de-nean, ebazpen eta ondorengo dekre-tu bidez izapidetuko da; gai tek-nikoak eta erreserba irabazi-as-moekin edo irabazi-asmorik gabe egiten den argitu nahi izan da. Gai hau ordezkaritza duten talde guztien aldeko botoekin onetsi zen.

Txapel Fabrikako Jarraipen Batzorderako udal ordezkariaCLIren eta Talde Sozialistaren abs-tentzioarekin, EH Bilduren aurkako botoarekin eta EAJren aldeko bo-toarekin, Bizkaikoan Txapel Fa-brikako Jarraipen Batzorderako udal ordezkaria izendatzea onartu zen. Azaroaren 7ko osoko bilkuran Bi-zkaiko Foru Aldundiak eta Udalak si-natu beharreko hitzarmena onartu zen; horren bidez erabaki zen Bi-zkaikoa arduratuko dela aipatutako museoa kudeatzeaz. Hitzarmeneko

ekintzen jarraipena, ebaluazioa eta kontrola egiteko, bi alderdiko jarrai-pen batzordea sortuko da, aldundiko bi ordezkarirekin eta udaleko or-dezkari batekin. Eginbehar hori Kepa Intxaurbe Kultura zinegotziak hartu du bere gain, titular gisa, eta haren ordezkoa Aitor Llano EH Bilduko zi-negotzi eta bozeramailea izango da.

Emandako azalera aldatzeaLehenengo zatiko azken gaian aho batez onartu zen 2012ko irailaren 7ko osoko bilkuran Mª Carmen La-rrea Muguruza andreari eman zitzaion azalera aldatzea. 124. men-diko 7. partzela da eta 10.250 m2 izatetik 9.685,94 m2 izatera alda-tuko da.

Eskaerak eta galderakUdalbatzako organoen kontrol eta fiskalizazioari buruzko atalean EH Bilduk bi eskaera eta lau galdera egin zituen, eta Talde Sozialistak 17 galdera egin zituen.

Osoko bilkuren bideoak osorik ikus daitezke balmaseda.net webgunean.

Urteko lehenengo Osoko Bilkura

Page 5: Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

2014. urteko bigarren seihilekoan, Udalak 81.516,15 euro banatu zituen, guztira, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako. Etxebizitzari, hi-potekari eta alokairuei eusteko gastuak aldi honetan 38.606,82 euro izan ziren eta gainerako gastuak 25.409,33 euro. GLLentzako hasierako partida 64.016,15 euro izan bazen ere, Udalak, bigarren seihilekoan, beste 17.564,94 euroren ekarpena egin zuen. Horrela, 2014. urtean ez zaie eskabi-deei uko egin behar izan aurrekontu ezagatik.

Laburki

5Urtarrila 15

Matrikulazioa ikastetxeetanMendia LHIn matrikulatzeko epea otsailaren 2tik 13ra arte izango da, biak barne. Ikastetxe horrek gogorarazi nahi du ho-nako agiri hauek gehitu behar di-rela eskaera betetzeko:-Ikasleari eta haren aita, ama edo legezko tutoreari dagokion fami-lia-liburuko orrien fotokopia.-Udalak egindako errolda-ziurta-giria.-Ikaslearen aita, ama edo legezko tutorearen NANaren kopia (AI-Trena atzerritarren kasua).-Hezkuntza-premia berezien gal-de-sorta premia horiek dituzten ikasleen kasuan.Eskaerak ikastetxeko bulego-or-duan (9:30etik 10:30era eta 15:00etatik 16:00etara, astearte arratsaldean izan ezik) aurkeztu ahal izango dira. Ateak zabaltze-ko egun bat prestatzen ari dira; urtarrilaren azken astean izango da eta ikastetxea ezagutzeko bi-lera bat eskainiko dute.Zubi Zaharra ikastolak ere otsai-laren 2tik 13ra jasoko ditu ma-trikulazio-eskaerak. Ikastetxe horrek eskaintzen dituen zer-bitzuak hauek dira: zaintza goi-zez 7:30etik 9:00etara arte, auto-busa Villasanatik, irteerak eta txangoak, eskolaz kanpoko ekintzak eta udalekuak, orien-tazio-zerbitzua eta ordutegi za-bala 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako zikloan. Instalazioak ezagutzeko, zoaz Aldapa kaleko 56. zenbakira edo sartu www.zu-bizaharra.com webgunean.Balmaseda BHIri dagokionez, matrikulatzeko epea otsailaren 2tik 12ra arte izango da online eskatzen duten pertsonentzat, eta epea egun bat gehiago luza-tuko da ikastetxeko bulegoetara (9:00etatik 14:00etara) joaten direnentzat. Urtarrilaren 28an, asteazke-nean, 17:30ean Balmaseda BHI Zentroak ateak zabaltzeko eguna eskainiko die ikastetxea hobeto ezagutu nahi duten pertsonei. Matrikulazioei buruzko informa-zio guztia web orrian aurki daite-ke.

Udalak Gizarte Larrialdietarako Laguntzei egindako 17.500 eurotik gorako ekarpen berezia

GIZARTE EKINTZA

Joan den azaroaren 28an eta 29an Bizkaiko Elikagaien Bankuaren elikagai-bilketa handia egin zen. Gure herrian, aurreko urtean beza-la, Distribución de Alimentos La Mi-lagrosa de Balmaseda delakoko langileek koordinatu zuten ekime-na. Bilketaren emaitza ikusgarria izan da, Balmasedan gutxi gorabe-hera 6.200 kilo bildu dira-eta, aurre-ko urteko kanpainan baina 1.200 ki-lo inguru gehiago.Lerro hauetatik, Asociación Virgen Milagrosa Balmasedako elkarteak (Asvimi) Balmasedako herritar guztiei zorionak eta eskerrak eman nahi dizkie. Beren arduraz, gaita-sunez eta irribarreaz laguntza eman dieten boluntario guztiek aipamen

berezia merezi dute: Satur, Celsa, Itziar, Asier, Isatxu, Marimar, Conchi P., Carlos, Tere, Piedad, Angelines, Maribel eta Kepa, Puri, Yoli, Pili, Ma-ri Nieves, Mari Carmen, Nahikare, Tamara, Atxarte, Priscilla, Eneko, Narcisa, Ana Lucía, Petru, Hamel, Daniela, Conchi M. eta Jonathan, Mari Jose eta Vicente.Elkarteak es-kerrak eman nahi dizkio Imagen gimnasioari, elkarteak artatzen di-tuen 187 adingabeen onurarako "Gosari solidario" baten aldeko maratoia antolatzeagatik, baita es-tablezimendu laguntzaileetako (Eroski, Ercoreca-BM, Día eta Ametsa fruta-denda) langileei ere. Azkenik, ez dute Balmasedako Uda-la ahaztu nahi.

Asociación Virgen Milagrosa elkartearen esker ona

Kirol Egun Solidarioa

Joan den abenduaren 27an udaleko Berdintasun eta Gizarte Ekintza ar-loek Kirol Egun Solidario bat antolatu zuten, eta bildutako diru guztia Min-biziaren Aurkako Espainiako Elkar-tean bukatu zen. Guztira 592 euro lortu dira zeregin horretarako.Egun horretan programatutako jar-

duera-sorta zabalean parte hartu na-hi zuten pertsonez bete zen Errotare-na kiroldegia, bereziki goizez. Jardue-ron artean indoor maratoi bat, tae-kwondo- eta kickboxing-erakustal-diak, bodybalance-, tabata- eta crossfit-eskolak egon ziren, spinning-saioa eta umeei eskainitako gunea

ahaztu gabe. Halaber, Balmasedako sustapen-materialen bi zozketa egin ziren, dena oso giro onean.Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten pertsona guztiei eta AECCri, egindako lan ga-rrantzitsuagatik.

Spinning -maratoia

Agintzari gizarte ekintzarako kooperati-ba, Balmasedako Udalaren laguntzaz eta La Caixa gizarte-ekintzaren finantzazioaz, aldi baterako zerbitzu bat abian jarriko du adinekoei bizitzako arlo guztietan arreta emateko.Zerbitzu horren hartzaileak mendekota-sunaren aurrean zaurgarriak diren adine-koak dira, eta helburua zahartze osa-suntsua lortzea, mendekotasunari au-rrea hartzea eta zahartzaroarekiko ja-rrera negatiboa aldatzea erdiestea da.Adinari lotutako krisi bat igarotzen ari ba-zara, familiaren, lanaren, gizartearen eta abarren aldaketak direla-eta, zerbitzu hau zure interesekoa izan daiteke.Plazak mugatuta daudenez, zerbitzu hori eskuratzeko aldez aurretik gizarte-zer-bitzuen balorazioa eduki behar izango da. 94 610 24 91 telefonoan eska dezakezu hitzordua.

Zahartzaroa aukera gisa

Page 6: Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

Laburki6

Balmadendaren zozketaItziar Vitoricak eta Abelardo Rui-zek irabazi dute Balmadendak joan den urtarrilaren 8an egin zuen zozketa. Bakoitzak 500 eu-roko balio-txartel bat jaso dute Balmadendari lotutako saltokie-tan gastatzeko. Zorionak!

Balmabiken zozketaPasa den urtarrilaren 10ean, Bal-mabike Kirol Elkarteak bizikleta bat zozketatu zuen, gure hiribil-duko Balmabizi dendan antolatu-tako ekitaldian. Irabazlea Garbi-ñe Santamarina Puente izan zen. Zorionak, Garbiñe!

Iruzurrak saltokieiEusko Jaurlaritzak ustezko ikus-karitza zerbitzuen iruzur kasu ba-tzuk atzeman ditu. Horrela, Bil-boko saltoki txiki batzuetan irre-gulartasunak egon direla jakin da: “establezimenduaren ikuska-ritza liburua” eskatu diete saltoki batzuei, baina merkataritza anto-lamenduan ez da halakorik ja-sotzen, eta “su itzalgailuen azter-ketak” ere eskatu dizkiete, baina horiek Industriak gaitutako en-presek baino ezin dituzte eskatu.Horrelako iruzurrik ez egoteko, komeni da eskariren bat egin ba-dizuete, Eusko Jaurlaritzaren Eko-nomiaren Garapen eta Lehiakor-tasun Sailaren lurralde ordezka-ritzan galdetzea, baldin eta sus-mo txarra hartu badiozue. Bi-zkaian Bilboko Concha Jenerala-ren 23 zenbakian dago. Telefonoz eta posta elektronikoz ere egin daiteke kontsulta: 944031426 edo [email protected].

UdalBerriak

MERKATARITZA

BALMASEDAK HIRU SARI LORTU DITU BIZKAIKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETAN

Aurten Balmasedak hiru sari eskura-tu ditu Bizkaiko Erakusleihoen XXXI. Lehiaketan. Hitzordu hori Bilboko Merkataritza Ganberak antolatzen

du urtero eta enpresa eta erakunde laguntzaile ugari dauzka. Hauek izan dira irabazleak: Serafín Palazón Fotógraf@s argazkigintzari eskaini-

tako lanbide-sektoreko sarian (saria berriz jaso du, 2014an ere lortu baitzuen), Decoraciones Javi burdi-neriaren sektorekoan eta Expende-duría nº2 (Triniren estankoa izenaz ezagunagoa) sari lokalean.Lerro hauetatik saltoki irabazleak zo-riondu nahi ditugu eta parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi di-zkiegu egin duten lan garrantzitsua-gatik.Bilboko "Mil rosas" loradendak lortu zuen edizio honetako lehen saria. Bi-garren saria eta hirugarrena Gal-dakaoko Muguet Floristas eta Basau-riko Kaixo dendei egokitu zaie, hurre-nez hurren.Lehiaketan 30 udalerritako 183 sal-toki egon ziren eta erakusleiho-apainketako 56 sari banatu dira.

Hiribilduko bi saltoki handituko dira

Berezi Amiyar arrandegiaBerezi Amiyar arrandegia azaroan tokiz aldatu zen, Alda-pa kaletik, Hedegile kaleko 20. zenbakira. Egunero salgai freskoak edukitzeaz gain, askotariko arrainak dituzte, txi-kiak, handiak, baita mota guztietako itsaskiak ere. Eta na-hi duzuna aurkitzen ez baduzu, erreserba egiteko aukera duzu. Kalitatea eta prezioa beti kontuan hartzen dituzte. Nahi baduzu arraina garbitu eta prestatuko dizute, baita etxera eraman ere. Adi egon bertako eskaintza eta zozke-tekin.Arrandegi hau asteartetik larunbatera dago zabalik, goi-zeko 09:00etatik 14:00etara, eta erreserbak edo behar du-zuna eska dezakezu 946102026 telefonora deituz. Inter-neten ere aurkituko dituzu, www.pescaderiaamiyar.es webgunean edo PescaderiaBerezi Zalla Balma Aranguren Amiyar Facebook sarean.

Pipirigaña MiniPipirigaña umeentzako arropa-dendak saltoki berria za-balduko du Hedegile kaleko 45. zenbakian. Bertan, 0-8 tai-lak aurkituko dituzu, eta bereziki zure haurtxo txikia-rentzako arropa. Markarik onenak dituzte, Mayoral, Dolce Petit, Tartaleta, Miranda, Boboli, Cake Walk, etab.Saltokiaren ordutegia honakoa da: astelehenetik ostirale-ra, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. La-runbatetan, berriz, 10:30etik 13:30era. Harremanetarako telefono-zenbakia 946039103 da, eta Facebook sarean ere aurki ditzakezu (Pipirigaña Moda Infantil).Enkarterri etorbideko 23. zenbakian dagoen saltokia otsailean zabalduko dute, birmoldaketa-lanak bukatu on-doren.

Irabazleak Balmadendako Presidentearekin

Irabazleak Alkatearekin

PipirigañaBerezi Amiyar arrandegia

Page 7: Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

Decoraciones Javi

Aldapa, 16/18Tel. eta Faxa: 946 801 752

Balmaseda

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko

tresneria eta opariak

LaburkiUrtarrila 15 7

18.000 eurotik gora energia eraginkortasunerako diru laguntzetanEnergiaren Euskal Erakundeak, 2014. urtean zehar Udaletan energia eraginkortasunean eta energia berriztagarrietan inber-titzeko laguntza programen ba-rruan, gure Udalari 18.349 euroko diru laguntza eman dio, guztira, lau proiektutarako. Horrela, bada, 11.896 euro udal igerilekuak gar-bitzeko energia eraginkortasune-rako erreformarako izan dira, 173 euro Historia Museoaren barruko argiteriaren energia eraginkorta-suna hobetzeko erreformarako, 2.020 euro Kultur Etxeko barruko argiteriaren energia eraginkorta-suna hobetzeko erreformarako eta 4.260 euro Mendia LHIren ba-rruko argiteriaren energia era-ginkortasuna hobetzeko errefor-marako.

Ura aurrezteko doako kitaIngurumen Arloak, urtea hasteko, ura aurrezteko aukera ona eman nahi dizu. Hori dela eta, ura au-rrezteko kita doan eskuratzeko aukera ematen dizu; kitak sukal-deko, dutxako eta bainugelako txorrotetarako gailuak ditu. Kontsumoa murrizteko zurrusta haustekoak dira; airea gehitu eta, horrela, likido kopuru bera era-biltzen ari garelako inpresioa ematen du. Zatoz Emakumearen Etxera edo Bulego Teknikora eta eskuratu zure kita, amaitu aurre-tik.

Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planaren ezarpena

450.000 euro ekonomia sustatzeko

Badauzkagu Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planaren iazko ezarpenari buruzko datuak (amaitzeko data 2020. urtea da). Aurreikusitako ekintzetako 64 hasi dira, 14 oso au-rreratuta daude, bat ia-ia amaituta dago eta bat dagoeneko burutu da. Zehazki, azken bi horiek udal ku-deatzaile energetikoaren figura sortzeari buruzkoak (Ingurumeneko teknikaria arduratuko da horretaz) eta Udalak lokaletan birgaitze-lanak egiteko ematen dituen diru-la-guntzen oinarriak berrikusteari buruzkoak dira.Beste 73 ekintza hasteke daude eta

datozen urteetan egingo dira. Aben-duaren 31n esan dezakegu planaren ezarpena % 16koa dela.Era berean, kontuan izan behar da egin beharreko zenbait jarduera epe luzerako ekintzak direla, adibidez, energia-aurrezpenari buruzko kon-tzientziazio-lana, etengabeko jardue-ra bat baita.Gogora dezagun aipatutako planak zazpi ildo estrategiko dauzkala: uda-lerriko natura- eta paisaia-balioak babestea eta degradatutako espa-zioak berreskuratzea, pertso-nentzako eta ingurumenerako arris-kuak ezabatzea edo arintzea; oi-

nezkoen mugikortasuna sustatzea eta herri barruko eta herrien arteko joan-etorrietan ibilgailu pribatuaren ordezko moduen erabilera bultzatzea; udalerriak eraginkorta-sun energetikoaren, energia berrizta-garrien bultzadaren eta klima-al-daketaren aurkako borrokaren alde duen konpromisoa indartzea; baliabi-de naturalen arrazoizko erabilera eta hondakinen minimizazioa eta ku-deaketa zuzena sustatzea udalerri osoan; politika publikoen zeharkako-tasuna eta eraginkortasuna han-ditzea mekanismo eta espazio be-rriak sortuz eta komunikazioa eta he-rritarren partaidetza bultzatzen du-ten eta barne-koordinazioa hobetzen duten IKTBak erabiliz; ekonomiaren biziberritzea sustatzea, enplegu-poli-tikak indartzea eta udalerriko turis-mo-sektorea bultzatzea; eta, azkenik, herritarren ongizatea eta bizi-kalita-tea, pertsonen integrazioa, aukera-berdintasuna eta euskararen erabile-ra sustatzea.

INGURUMENA

LANA

Udalak herriko ostalaritza-establezi-mendu eta -lokalei laguntzak ema-ten jarraituko du, 2015erako bere au-rrekontu orokorretatik ondo-rioztatzen den moduan. Badira zortzi urte diru-laguntza horiek ematen di-rela. Helburua gure merkataritza-se-ktorea suspertzea da; izan ere, tokiko merkataritzak udalerrietako ekono-mian eta bizitzan eragin zuzena du. Diru-laguntzak 2014an abiarazitako planetan sartzen dira (Tokiko Enple-gu Plana eta Tokiko Ekonomia Sus-pertzeko Plana). 2015. urterako 450.000 euroko esleipena onetsi da; hala ere, ez da baztertzen ekitaldian zehar zenbateko hori beste erakunde batzuetako diru-laguntzekin osatuz joatea. Zenbateko horren zati bat os-talaritza- eta merkataritza-establezi-

menduentzako diru-laguntzetarako erabiliko da.Iaz 29.300 euro banatu ziren tokiko saltokietan, eta lehenengo aldiz hiri-gune historikotik kanpoko eskaerak ere estali ziren. 35 urtetik beherako ekintzaileek lau eskaera aurkeztu zi-tuzten eta 6.600 euro inguru jaso zi-tuzten negozioen alokairuak sortu-tako gastuak ordaintzeko. Bestalde, dendak eta ostalaritza-lokalak txukuntzeko eta berritzeko egin ziren hamar eskaeren artean 22.600 euro banatu ziren. Kasu horietan, onura-dun bakoitzak beharrezko in-bertsioaren zenbatekoaren % 30 eta % 50 bitartean jaso zuen, horreta-rako berariaz sortu zen puntuazio-sistemaren arabera

Diru-laguntzok hainbat kontzeptu biltzen dituzte: kanpoko zein barruko argien instalazioa, erakusteko altza-riak, errotuluak, ekipamendu infor-matikoak, saltoki-terminalak, zulo-dun pertsianak, igeltsero-lan txikiak, ateen eta leihoen margotzea, bero-gailuaren edo aire girotuaren ego-kitzapena, Interneten kontratazioa, webguneen sorrera edo irisgarrita-sun-lanak, besteak beste. Laburbil-duz, negozioen kalitatea eta zer-bitzua hobetzeko ia edozein premia.Diru-laguntzak urtean behin ematen dira eta interesa duten pertsona guztiak Eskualdea Dinamizatzeko Bulegoarekin harremanetan jar dai-tezke, Enkartur-Behargintzaren erai-kineko azken solairuan (Martin Men-dia 2).

Zurrustak

·Instalazioak·Konponketak

·Aparatu sanitarioak·Sukalde eta komunetako

konponketak...

Telefonoa: 687 535 874 BALMASEDA

Page 8: Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

Laburki8

46. World Wide Sketchcrawl Balmasedan egongo da “World Wide Sketchcrawl” eki-menaren 46. edizioaren egoitza izango da Balmaseda. Haren ize-nak adierazten duen bezala, eki-men hori mundu osoan egiten da: hainbat taldek marrazkiak egiten dituzte zuzenean, bakoitzak bere jatorrizko tokian. Emaitza webgu-neko foro komun batean ipintzen da, eta parte-hartzaileek beren iritziak eman ditzakete.Aurtengo hitzorduak orain arte jende gehien eduki duena izango da, eta Euskalherria's Sketch-Crawl delakoak antolatuko du. 40 pertsona inguru etorriko dira Enkarterrira, zenbait udalerrita-tik, hala nola Arrasate, Artzenta-les, Bergara, Ea, Elorrio, Laudio, Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iru-ñetik, eta urtarrilaren 24an izango da. Goizean gure herriko kaleak ezagutuko dituzte eta hor marrazkiak egingo dituzte, eta arratsaldean Boinas La Encartada museoan lan egiten jarraituko du-te, gure putxera tipikoa dastatu ostean.

San Sebastianen omenezko mezaDatorren urtarrilaren 25ean San Sebastianen omenezko meza tradizionala egingo dugu. San-tuaren eguna urtarrilaren 20a da, baina hurrengo igandera pasa-tuko da interesatu guztiak erraza-go joan ahal izateko. 12:00etan izango da, eta ondoren tortoak eta txakolina dastatuko dira.

UdalBerriak

KULTURA

Zinema Klaret Antzokian

U R T A R R I L ADESCIFRANDO ENIGMAUrtarrilak 25, 17etan- 19:30eanUrtarrilak 26, 19:30eanGeneroa: Biopica, drama, thrillerra/ Zuzendaritza: Morten Tyldum/ Gi-doia: Graham Moore/ Interpreta-zioa: Benedict Cumberbatch, Keira Knightley, Matthew Goode, Mark Strong, Allen Leech, Charles Dance, Rory Kinnear/ Ez dago gomendatuta 7 urtetik beherakoentzat1952ko neguan, Britainia Handiko agintariak Alan Turing izeneko mate-matikari, analista eta gerrako heroia-ren etxean sartu ziren, lapurreta ba-ten salaketa ikertzeko asmoz. Azke-nean Turing atxilotu egin zuten, “li-zunkeria larria” leporatuta; kargu ho-rrek kondena suntsitzaile bat eka-rriko zion ofentsa kriminal batenga-tik: homosexuala izateagatik. Ofizia-lek ez zekiten egiatan gaur egungo

informatikaren aitzindariari egozten ari zitzaizkiola krimena. Akade-mikoen, hizkuntzalarien, xake-txa-peldunen eta inteligentzia-ofizialen talde heterogeneo bateko buru izan zen eta Bigarren Mundu Gerran ale-manen Enigma makina hautsiezina-ren kodea argitu zuelako da ezaguna.

INVENCIBLEUrtarrilak 30, 20:00etanUrtarrilak 31, 19:30ean- 22:30eanOtsailak 1 eta 2, 19:30eanGeneroa: Belikoa, akzioa / Zuzen-daritza eta gidoia: David Ayer/ In-terpretazioa: Brad Pitt, Shia LaBeof, Logan lerman, Michael Peña, Jon Ber-nthal, Jason Isacs, Scott Eastwood, Xavier Samuel1945eko apirila. Aliatuek Europako frontean azken erasoaldia hasi dute eta, bien bitartean, Wardaddy (Brad

Pitt) artilleria sarjentua misio mortal bateko buruzagia da, Sherman tanke bat eta bere taldeko soldaduekin, etsaien lerroen atzean. Soldadu eta arma gutxiagorekin, eta lerroetan soldadu hasiberri bat dutela, War-daddy eta gizonek den-dena aurka izango dute Alemania naziaren erdi-gunea erasotzeko ahalegin heroi-koan.

GaineraOtailaren 6tik 9ra: BirdmanOtsailak 8 eta 9: PaddingtonOtsailak 13, 15 eta 16: La teoría del todoOtsailaren 20tik 23ra: El destino de JúpiterOtsailaren 27tik martxoaren 2ra: Cin-cuenta sombras de Grey

Erdi Aroko Azokan parte hartzeko eskakizunen epea2015. urteko egutegiko egun berezietan Er-di Aroko Azokaren edizio berria dago, maiatzaren 9an eta 10ean egingo duguna.Aurten berrikuntza batzuk egongo dira; izan ere, bi egun magiko horietan bisita egi-ten digun jendetzari beren produktuak es-kainiz parte hartu nahi duten artisau guztiek otsailaren 15era arteko epea edu-kiko dute eskaera egiteko, aurreko edizioe-tan parte hartu badute ere. Eskakizunak Udaletxeko Bulego Orokorre-tan hartu daitezke (lehenengo solairuan). Zehaztasunei buruzko informazioa nahi iza-nez gero, zoaz Kultur Etxera.

"Descalzo sobre la tierra roja" telebistako miniseriearen proiekzioa

Datorren otsailaren 7an Kultur Etxean "Des-calzo sobre la tierra roja" telebistarako miniseriea-ren proiekzioa eskainiko da. Sao Félix do Araguaia Pere Casaldáliga apez-pikuaren bizitzaren his-toria da. Espainiar misio-

lari bat izan zen, pobreen apezpikua edo indiarren ahotsa izenaz ezaguna. Brasilen lan egin zuen eta diktadura militarrari, tokiko lur-jabeei eta Vatikanoari ere aurre egin behar izan zien. Oriol Ferrerek zuzendu zuen filma 2013an. Francesc Escribano-ren liburuan oinarritzen da eta, besteak beste, aktore hauek daude: Eduard Fernández, Sergi López, Joel Joan eta Mónica López. Hitzordua 17:00etan izango da, eta sarrera doakoa izango da.

Miniseriea saritua izan da

Page 9: Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

LaburkiUrtarrila 15 9

MILD taldearen agurra BalmasedanUrtarrilaren 24an, hiribilduaren sorreraren urteurrenean, emango du MILD taldeak agur kontzertua Balmasedan. Klaret Antzokian izango da; sarrera 3 euro izango dira eta biltzen den diru guztiaren erdia elikagaien bankuari emango zaio dohaintzan. Oso kontzertu berezia izango da, jakina; izan ere, hainbat kolaborazio izango ditu, besteak beste, Ana Suárez musika eskolako umeen abesbatza, Lore-ley Green, Mucho Bellamy, María Lazkano, Mónica Nude, Jon Arrai-bi, María Rivero eta Nafarroa Kan-ta Taldea. Guztiek joko dute MILDen abesti bat, beraien estilo bereziarekin. Beste sorpresa ba-tzuk ere izango ditugu, besteak beste, ELLAS taldearen abesti batzuen aurrerapena. Hitzordua 20:30ean izango da. Ez zaitez sa-rrera gabe geratu!

Nola erosi Klaret Antzokirako sarrerak udal-webgunetikUdal-webguneak (www.balmase-da.net) Klaret Antzokiak es-kaintzen dituen jarduera guztieta-rako sarrerak erosteko esteka bat dauka. "Sarreren salmenta" dioen iragarkia sakatu baino ez da egin behar; webguneko orri nagu-siaren eskuineko aldean dagoen zutabean aurkituko duzu. Esteka horrek beste orri batera eramango zaitu. Hor interesatzen zaizun ekitaldia hautatu eta sarre-ra erosi ahal izango duzu, nahiago duzun eserlekua aukeratuz, Ku-txabankeko orotariko kutxazaine-tan egiten den antzera. Gogorara-zi nahi dugu 90 zentimoko komi-sioa kobratzen dela sarrera bakoitzeko.

Gabonetako askotariko jarduerak

Gabon hauek jarduerez beteta egon dira. Guztientzako izan dira, baina, ohikoa denez, horietako asko bereziki umeentzat izan dira. Lehiaketak, mu-sika, jolasak, tailerrak, Errege Magoen bisita, azoka txikiak eta dantza izan dira hautatzeko izan ditugun aukeren multzoa.UGP arrakasta izan da berriro, jende asko joan baita eta familia ugarik giro onaz gozatu baitu.Era berean, Kolitza Abesbatzak Azkoaga Bandaren eta Susana Za-bako sopranoaren laguntzaz eskaini-tako Gabonetako kontzertu tradizio-nala nabarmendu daiteke, San Severi-no eliza erabat bete zuelako. Aurten San Roque hotelean egin den Komen-tuko Gozokien Azoka ere azpimarra-garria da, joan direnen harrera bikai-na jaso du-eta. Bestalde, Eguzki Dantza Taldeak eskainitako "Sua" ikuskizuna aipatu behar da; bertan, gure mito eta kondairen eguneratze bat ikusi genuen eta arrakasta handia izan zuen.Puntu negatibo bat aipatzearren, esan dezakegu lehen edizioaren arrakastaren ostean sortutako itxaro-penak gorabehera bigarren eskuko

azoka txikian ez zela jende asko azal-du aurten, ziurrenik jarduerarako aukeratutako egunetan egin zuen hotzagatik.Olentzeroren eta Errege Magoen bisi-ta jai hauetan huts egin ezin dezakeen klasiko bat da, eta ume asko ordu-or-duan etorri ziren ilusioaren magia bi-zitzeko.Era berean, Gabonetako Artisautza Azoka eduki genuen; artisautza-lan-tegien erakusketa, ipuin-kontalariak, zirku-ikuskizuna eta sukalde-lante-giak eskaini zituen, beste ezusteko batzuen artean.Eskerrak eman nahi dizkiogu Rioja Ex-press Txarangari, jai guztietan bere jarduerez animatzen gaituztelako, oraingo honetan abenduaren 21eko Gabonetako kalejiraz.Gabonetako mahaierdikoen lehiake-taren aurtengo edizioa bereziki aipatu behar da; izan ere, AECCko presiden-tea, Balbi Rodríguez, ekitaldiaz balia-tu zen bere postua utzi behar zuela baieztatzeko (informazio gehiago 12. orrialdean). Udalari ez ezik honako es-tablezimendu hauei ere laguntzeaga-tik eskerrak eman nahi dizkie elkar-teak: Amets fruta-denda, Axa asegu-

ruak, Balmaseda hipermerkatua, Cal-zados Otxoa, Rianxeres ile-apainde-gia, Gonzalo dekorazio-estudioa, An-tonio de Francisco bitxi-denda eta erloju-denda, Eroski, Las Piscinas jate-txea, Batzoki jatetxea eta Marivi mertzeria. Era berean, Ana Suárezi eta haren haur-abesbatzari bereziki eske-rrak eman nahi dizkiegu, urtero beren emanaldiaz lehiaketan parte hartzen baitute. Zazpi sari banatu ziren eta le-henengoa Mari Mar de Samaniego-rentzat izan zen. Zorionak!Azkenik, eskerrik asko "Gabonak zen-bait kulturaren ikuspuntutik" lehiake-taren hirugarren edizioan parte hartu zuten haur guztiei. Hauek dira ira-bazleak:Lehen hezkuntzako lehen kurtsoa:1. saria: Larraitz Olazabal Rodríguez (Zubi Zaharra ikastola)2. saria: María Aldama Zugasti (Zubi Zaharra ikastola)Lehen hezkuntzako bigarren kurtsoa:1. saria: Achraf Aarou Aissa (Mendia Eskola)2. saria: Diego Pereda González (Zubi Zaharra ikastola)Lehen hezkuntzako hirugarren kurtsoa:1. saria: Aimar Basarrate (Zubi Zaha-rra ikastola)2. saria: Álvaro Suárez (Zubi Zaharra ikastola)Lehen hezkuntzako laugarren kurtsoa:1. saria: Pablo Ismael Echegaray Ca-margo (Mendia eskola)2. saria: Goiuri González Varona (Zu-bi Zaharra ikastola)

"Gabonak zenbait kulturaren ikuspuntutik" lehiaketaren sariak

Gabonetako kontzertua. Javier Barrutiaren argazkia.

Page 10: Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

LaburkiUdalBerriak10

HIRIGINTZA

Emakumeentzako autodefentsa- ikastaroaBerdintasun arloaren diru-la-guntzarekin eta emakumeenga-nako indarkeriaren aurkako kon-promisoaren barruan, otsailetik aurrera emakumeentzako autode-fentsa-tailer bat, doakoa, eskai-niko da. Otsaileko, martxoko eta apirileko ostiral guztietan emango da, 17:00etatik 18:30eta-ra, Errotarena kiroldegian. Eman izena lehenbailehen, plazak mu-gatuta daudelako. Horretarako, deitu edo joan zaitez Emakumea-ren Etxera edo kiroldegira.

Barreterapia tailerraBerdintasunerako Sailak Barrete-rapia tailer bat antolatuko du otsailaren 27an, martxoaren 27an eta apirilaren 24an, hila-bete bakoitzeko azken ostiralean; 16:30etik 18:30era. Emakumea-ren Etxean egingo da. Eman izena lehenbailehen.

Sukaldaritza tailerra euskarazBerdintasun Arloak eta Euskara Zerbitzuak batera antolatu dute sukaldaritza tailerra euskaraz, 5 eta 12 urteko umeei zuzenduta; otsailean, martxoan eta apirilean izango dira, Emakumearen Etxean. Hiru talde osatzea au-rreikusten da, ordu hauetan: aste-lehen eta ostegunetan, 17:00eta-tik 18:30era, 8 eta 12 urte bitarte-ko umeentzat, eta ostiraletan, or-du berdinean, 5 eta 7 urteko umeentzat. Tailerra doakoa da, baina Emakumearen Etxean eman behar da izena, urtarrilaren 30a baino lehen.

2 eta 5 urte bitarteko umeen artean euskara sustatzeko helburuarekin, udaleko Euskara Zerbitzuak 2015eko lehenengo hilabeteeta-rako euskarazko zenbait jolas-jarduera presta-tu ditu larunbat arratsalde batzuetarako. Ho-rrela, urtarrilaren 24an Monda Lironda pai-lazoak etorriko dira eta "Baietz lortu!" ikuski-zuna eskainiko digute 17:30ean Kultur Etxeko ludotekan. Otsailean gaileta-tailer bat eskai-niko da, eta martxoan, ipuin-kontalari bat. Hu-rrengo zenbakietan emango dugu horiei buruzko informazio gehiago.Jarduerak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da [email protected] helbidera idatziz edo 946800000 telefonora deituz (galdetu Mirenez). Aukera polita da gu-rasoek beren seme-alabekin euskaraz go-zatzeko. Beraz, lehenbailehen plaza eskatzera animatzen zaituztegu, mugatuta daudelako.

Ondo pasa euskaraz

EUSKERAD ereduaren aldeko kanpaina

Aurten ere, gure Euskara Zer-bitzuak “D bitamina” informazio-kanpaina abian jarri du. Seme-alabak ikastetxeetan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei

(160 inguru aurten) D ereduari buruzko informazioa ematea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea da xedea. Balma-sedako alkateak sinaturiko infor-mazio-gutun bat ez ezik eskolan hasten diren haur guztientzako opari bat ere bidali da. Halaber, gurasoen iritzia nahiz gaiaren in-guruan dituzten zalantzak eta kezkak ezagutzeko inkesta bat bi-dali da. Inkesta betetzen duten pertsona guztiek euskarazko pro-duktuen zozketa batean parte hartuko dute.Gogorarazi nahi dugu Mendia es-kolan nahiz Zubi Zaharra ikasto-lan haur-hezkuntzan izena ema-teko epea aurten otsailaren 2tik 13ra arte izango dela.

Udal-pilotalekuari erantsitako komu-nen erreforma amaituta dago IAM enpresak egina (20.449 euroko au-rrekontuarekin). Orain aldagelak di-tuzten dutxak dauzkagu, eta bizikle-taz ibilbideak egiten dituzten taldeek edo interesa duten beste talde bat-zuek aloka ditzakete. Laster alokatzeko baldintzei buruzko infor-

mazioa emango dugu.Era berean, Pío Bermejillo kaleko es-paloiaren zatia, Foru plazatik Alitxu fruta-dendaraino daramana, errefor-matzen amaitu da. Obra horren bidez Alde Historikoaren itxura erabat ho-mogeneizatu da.Bestalde, Lantegi Eskolaren teilatua konpondu egin da, itaxurrak baitzi-

tuen. JyT enpresak egin du obra, 20.691 euroan.Epe laburrean Errotarena kiroldegia-ren alboan dagoen berdegunea erre-formatzen amaituko da. Kasu horre-tan, rondinozko itxitura bat eta hes-kai batzuk jarriko dira espazioa zeda-rritzeko.Era berean, Mendia eskolan 2 urteko umeentzat egokitutako komunak eta gela bat sortzeko obrak bukatu dira. Horrela, gela adin horretako umeentzako hirugarrena bihurtu da eta 45 m2-ko azalera dauka. Modu horretan, ikastetxearen eskaerari erantzuna eman zaio; izan ere, adin horretako umeen matrikulazioak di-rela-eta gainez eginda zegoen. Cons-trucciones Santos C. B. enpresa ardu-ratu da obrez, eta aurrekontua 14.481,28 eurokoa izan da.

AZKEN OBRAK BALMASEDAN

Espaloi berria Pío Bermejillo kalean

Datorren urtarrilaren 30ean, ostira-lean, Berbalagun egitasmoak antola-tuta “Familian euskaraz jolasean” tailerra izango dugu Emakumearen etxean, 17:15etan. Hartzaileak 3-7 urte bitarteko umeak eta euren gura-soak izango dira. Saio honen hel-burua da euskararen transmisioan

eragitea. Horretarako, familia barne-ko eta familien arteko euskarazko ha-rremana indartuko da, eta familiei euskaraz jolasteko eta abesteko ba-liabideak eskainiko zaizkie, azkenik herrian ere euskara kaleratzeko. Saioaren metodologia guztiz dina-mikoa izango da eta haurrek eta hel-

duek elkarrekin jolastuz ikasiko di-tuzte olgetak. Plazak mugatuak dire-nez, beharrezkoa da izena ematea 671070044 telefonoan edo [email protected] helbidean, datorren ur-tarrilaren 28a baino lehen.

Familiak euskaraz jolasteko tailerra

Page 11: Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

TRAMEINSATRANSFORMADORE

MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L.

MetalgintzaBurdina

Altzairu herdoilgaitzaLetoia

Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

Espezialitatea:arkumeak eta

ekoizpenpropiokoharagiak

Urpekaritza ikastaroaBalmaZ-ek, Udaleko Gazteria Zerbitzuak, urpekaritza ikasta-roa antolatu du, 2002. eta 1999. urteen artean jaio diren umeentzat. Otsailaren 1ean izango da, igandean, 10:30ean, eta hiru ordu inguru iraungo du. Urpean igeri egi-ten ikasi edo hobetu nahi baduzu, ani-matu eta parte hartu; hiru Trukez es-kuratu ahalko dituzu. Ikastaroak 10 plaza ditu, eta batzuk, dagoeneko, be-teta daude; beraz, komeni da ahalik eta lasterren ematea izena, BalmaZen Bulegoan.

Ikasteko Tekniken tailerraBalmaZek abenduaren 29an eta 30ean eta urtarrilaren 2an antolatu zuen Ikasteko Tekniken Tailerrak oso harrera ona izan zuen. DBHko 40 ikas-lek, guztira, egin zuten tailerra, eta ikasteko lekua, denboraren progra-mazioa eta logalea nola hobetu ikasi

zuten, bai eta azterketa motaren araberako meto-dologiei, azpimarratzeko teknikei, irakurketa era-ginkorrari, laburpenei, es-kemei, kontzeptu mapei, eta abarrei buruz ere.Argi geratu da gai hori oso interesgarria dela gu-re gazteentzat. Eskolako

oporraldian tailerrean parte hartzeko ahalegina egin baitzuten, nahiz eta azken egunean jende asko falta izan zen, datengatik, zalantzarik gabe. Ho-rrenbestez, etorkizunean baliteke antzeko tailer bat egitea. Interesa ba-duzu, zatoz BalmaZen Bulegoetara eta hurrengorako jasoko dugu zure izena.

Laburki

11Urtarrila 15

Urteko lehenengo bideo-forumaEmakumearen Etxeak, aurten, lehe-nengo bideo-forumerako “El viaje de tu vida" australiar filma aukeratu du. Ohi bezala, hileko azken ostegu-nean izango da, urtarrilak 29, arratsaldeko 17:00etan. Gero, fil-mari buruz hitz egingo dugu, aska-ria hartu bitartean. John Curran-ek zuzendu zuen, 2013. urtean. Filmak Robyn Davidson neska gazte aben-turazalearen istorio erreala kontat-zen digu; ia 2.000 milia zeharkatu zituen Australiako basamortutik, In-diako Ozeanora heldu arte.

Masaje linfatikoaMasaje linfatiko baten bidez geure burua zaintzeko hitzorduak otsai-laren 20an eta martxoaren 20an izango dira, 09:00etatik 13:00etara. Ohi bezala, parte hartzeko ezinbes-tekoa da aurretik hitzordua es-katzea Emakumearen Etxean. Saioek aurten jarraituko dute, eta prezioa 32 euro izango da, zati ba-tean Berdintasun Zinegotzigoak di-ruz laguntzen baitu.

Bueltan da doako Zerbitzu JuridikoaBerdintasun Arloak berriz ere eskai-niko du doako zerbitzu juridikoa Emakumearen Etxean. Hitzorduak astelehenetarako eskatu ahalko di-ra, eta astebetez goizez izango dira (09:30etik 12:30era) eta beste aste-betez arratsaldez (16:30etik 19:30era). Otsailaren 2an hasiko da, goizez.

Gazteria Zerbitzuaren jarduerakGAZTERIA

HERRITARRAKHasiera berria Berbetan Euskara Taldearentzat

Joan den abenduaren 12an Berbetan Euskara Taldeak be-re aurkezpena egin zuen Kultur Etxean. Elkarteak urteak daramatza ibilbide luze bat egiten, baina oraingoa hasiera berri bat izan da, zenbait pertsonak euskararen egoera gure herrian dinamizatzeko duten interesari esker. Haren helburua euskara zenbait eremutan bultzatzea, umeentzako euskarazko jarduerak antolatzea, leku pu-

blikoak euskalduntzea eta gure kultura sustatzea da. Elkartea dagoeneko jarduerak egiten hasi da, hala nola urtarrilaren 4an egin zen fami-lientzako tailerra. Gurasoen eta haurren artean 20 pertsonak hartu zuten parte, euskaraz jolastuz eta ondo pasatuz.Hilean behin pintxo-pote euskaldun bat antolatze-ko, Santa Agatan abesteko eta Facebook orri bat sortzeko asmoa daukate etorkizunerako. Orri horre-tan elkartearen informazioa unean-unean aurkitu ahal izango da. Lehenengo pintxo-potea Musutxu tabernan izango da datorren urtarrilaren 29an.

Nahi duten guztiek parte ahal izango dute, eta iradokizu-nak eta proposamenak onartzen dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazue [email protected] helbidera, 646026457 telefono-zenbakira edo [email protected] helbidera.

Familientzako tailerra euskaraz

Page 12: Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

Abenduaren 19an, urtero Balmasedako AECCk (Minbizia-ren aurkako Espainiako Elkartea) antolatzen duen Gabo-netako mahai-erdikoen lehiaketaren XVI. edizioa izan da. Oraingoan, oso berezia izan da; izan ere, Balbi Rodrígue-zek, elkarteko buru 16 urtez jardun ondoren, atseden

hartzea erabaki du, eta beste pertsona baten esku utzi du zuzendaritza. Emakume honek egin duen lana, gainerako boluntarioen lanarekin batera, oso garrantzitsua izan da Bizkaiko ordezkaritzan; izan ere, kanpainen eta urtero egi-ten diren galde sorten bidez ikerketarako funtsak biltzeaz gainera, informazio eta prebentzio kanpainak ere sustatu ditu. Baina, zalantzarik gabe, gaixoak eta beraien familiar-tekoak laguntzeko orduan duen gizatasunagatik izango dugu beti gogoan Balbik egindako lana. Lan zaila da, bai-na ezinbestekoa minbiziaren aurkako borrokan, eta Balbik oso ongi jakin izan dio aurre egiten.Hori guztia dela eta, Udalak lehiaketaren sari banaketa aprobetxatu zuen, Balbiri egindako ibilbideagatiko esker ona adierazteko, ezusteko omenaldi hunkigarri baten bi-dez; Balbi erabat hunkituta egon zen. Lerro hauen bidez ere, eskerrak eman nahi dizkiogu egin duen lanagatik eta urte hauetan erakutsi duen gizatasunagatik.

UdalBerriak12

Kolitza Abesbatzaren 60. urteurrenaKolitza Abesbatzak aurten bere 60. urteurrena ospatuko du, oso agen-da bete batekin. Datorren otsaila-ren 4an hasiko dira, eta Begoñako Abesbatzen Astean izango dira, Su-sana Zabaco sopranoaren eta Mª Jesús Egia organistaren laguntzaz. Bilboko Begoñako katedralean izango da, 20:00etatik aurrera.Eta otsailaren 7an abeslariak gu-re herriko kaleetara aterako dira Santa Agata dela-eta. Aurten, lehe-nengo aldiz, emakumeek ere abes-tuko dute.Azkenik, abian dago taldearen blog berria: coralkolitza.org. Bertan, antolatutako ekitaldi eta jarduera guztiei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu eta zure iradokizu-nak ekar ditzakezu.

Nagusien EtxeaDatorren urtarrilaren 23an Bal-masedako Nagusien Etxeak batzar orokorra egingo du, 17:00etan le-henengo deialdian eta 17:30ean bigarren deialdian. Gai hauek jo-rratuko dira: etxearen kontuak 2014ko abenduaren 31n zeuden egoera, urte berri honetarako an-tolatu nahi diren jarduerak, ikasta-roak eta txangoak eta aurreikus-penei jarraiki martxoaren 7an egingo den bazkaria.Era berean, Etxeak jakinarazi digu otsailaren 15ean inauterietako bingo berezi bat eskainiko duela, lau sari handiekin, eta jarraian zu-zeneko dantza egongo da. Eta as-tearte inautean, otsailak 17, txi-gorki-lehiaketa bat egongo da 17:00etatik 18:00etara. Lau sari handi banatuko dira, eta ondoren zuzeneko dantza egongo da. Oina-rriak Nagusien Etxean kontsulta ditzakezu.

Laburki

BALBI RODRÍGUEZI OMENALDIA

Harrera-familiak behar diraBikarte elkarteak gogorarazi digu Errusiako eta Bielorrusiako hogeita hamar adingabe txiro inguruk harre-ra-familiak behar dituztela udarako.Aldi baterako harrera gaur egun be-harrezkoa izaten jarraitzen duen soli-daritate-modu bat da. Adingabe ho-

rien osasuna eta hazkunde pertsona-la argi eta garbi hobetzea lortzen du. Esperientzia hori aberaste emozional eta pertsonala ekartzen die bai hau-rrari bai familia hartzaileari.Interesa duten pertsonak 605709019 telefono-zenbakian edo bikarte@

yahoo.es helbide elektronikoaren bi-dez jar daitezke harremanetan elkar-tearekin. Bestalde, www.bikarte.com webgunean eta Facebooken kausa solidario horri buruzko informazio gehiago dago.

HERRITARRAK

Gurutze-bide elkartearen web orri berriaHilabete asko lan egin ostean, esan dezakegu Balmasedako Gurutze-bide Bizidunak web orri berria estreinatu duela: www.viacrucisbalmaseda.com. Aurreratu dezakegu web orri gure garaira egokitzeko berritzen saiatu direla. Horretarako, orri sinple, bisual, erakargarri eta modernoak sortu dira, Balmasedako Bide-gurutze Bizidunari buruzko informazio guztia era intuitibo eta berehalakoan ja-sotzen dutenak.Web orri berrian Pasioaren historia, informazio berria, antolatzen diren ekitaldiak etab. kontsultatu ahal izan-go dira. Horrez gain, atal berri batzuk gehitu dira, esate baterako, argazkien digitalizazioa eta pertsonaien artxibo historikoa. Espero dugu mundu guztia parte hartzera animatzea.Bestalde, orobat nabarmendu behar da elkartea berrikuntza horietaz ba-

liatu dela helbide elektronikoa al-datzeko. Hemendik aurrera hauxe izango da: [email protected].

Memorial Javier María Santa Coloma izeneko II. argazki-lehiaketa tematikoaMemorial Javier María Santa Coloma izeneko argazki-lehiaketa tematikoak iaz eduki zuen arrakastaren ostean, ia ehun argazki aurkeztu baitziren, Bal-masedako Gurutze-bide Biziduna elkarteak lehiaketa horren bigarren edizioa iragarri du.Interesdun guztiek parte hartu ahal izango dute, epaimahaiko kideek, pertsona ziurtatuek eta elkarteko ki-deek izan ezik. Argazkiak Balmase-dako Gurutze-bidearen antzezpen osoan egin ahal izango dira, haren iragate normala eragotzi gabe eta flashik erabili gabe. Lehen saria 1.200 euro dira, eta bigarrena, 800 euro. Ho-

rrez gain, 200 euroko accesit bat emango zaio tokiko obra onenari.Oinarri osoak Gurutze-bide elkartea-ren web orri berrian (www.viacrucis-balmaseda.com) daude, eta parte hartzeko nahitaezkoa da bertan izena ematea.

Zerrenda irekiak2015eko Gurutze-bide Bizidunaren antzezpenean pertsonaia gisa parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 28an, 29an eta 30ean zabalik egon-go diren zerrendetan izena eman be-harko dute, 19:30etik eta 20:30era, Balmasedako Pasio Bizidunaren In-terpretazio Zentroan.Halaber, gogorarazi nahi dugu etorki-zunari begira pertsonaiak antzeztu nahi dituztenentzako zerrenda bat ere dagoela irekita. Jakina, pertsonaia zehatz batentzat izena emateak ez du esan nahi horixe bera antzezteko es-kubidea eskuratzea.

Novedades de la Asociación Vía Crucis Viviente

Balbik urrezko pina harro erakusten du

Page 13: Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

Urtarrila 15 13

-Garajea alokatzen da Virgen de Gracia kalean. 649608647.-Garajea alokatzen da Félix de la Torre kalean. 946800798 /676917108.-Taberna alokatzen da Kalbario kalean. 656791542 – 620814619.-Logela handia alokagai, neska batentzat bakarrik. 603192169.-Etxebizitza alokatzen da. Lehentasuna ematen zaie maskotarik ez duten pertsona helduei. 946801900.-Merkataritza-lokala alokatzen da. Balmasedako erdialdea, San Severino plazatik 40 metrotara. 65 m2, zutaberik gabe. 625706818.-Etxea kooperatiban, anbulatorioaren ondoan. Logela bat, bainu-gela, sukaldea, egongela, esekilekua, zuzeneko garajea eta trastelekua. 500 euro. 659651201.-Alokatzeko etxea San Severino plazan. 2 logela, bainu-gela bat, sukaldea, egongela, gas-berokuntza, igogailua. Guztiz eraberrituta. Kanpokoa eta eguzkit-sua. 500 euro. 659651201.-104 m2-ko etxabea alokatzen da Virgen de Gracia kalean. 605749757.-Garaje itxia alokatzen da Virgen de Gracia 18 helbidean. 605749757. -Alokatzeko ganbara edo etxabe bat bilatzen dut. 630061046.-Logela errentan Balmasedako hirigunean. 656710411.-Garajea Magdalena kalean, Gizarte-segurantzatik hurbil. 50 euro. 645700597.

Alokairua

Lana-Lan bila dagoen emakumea: garbitzeko, lisatzeko edo umeak, adinekoak edo gaixoak zaintzeko. 602357417.-Frantses-itzultzailea frantses-eskolak emateko eta itzulpenak egiteko prest. 602357417.-Euskara eta ingeleseko partikularrak. Lehen Hezkuntza eta DBH. 678956986.-Neska bat naiz, eta etxeko lanak eta garbiketa egingo nituzke. 603192169.-Lan bila dagoen gizona: gidari, peoi etab. Esperientzia handia kamioi-garabian eta iraulkietan, besteak beste. C gehi E motako gidabaimena eta ADR. 608031457.-Laguntzailea adinekoak edo haurren zainketan. Esperientzia eta titulazioa. 650312244.-Arreta Soziosanitariorako teknikari tituludun emakumeak bere burua eskaintzen du adineko pertsonak zaintzeko. Garbiketa-lanak, plantxatua, jana-ria etab. ere egingo lituzke. 676595639.-Neska batek etxeko lanak edo garbiketa orokorrak egiteko eskaintzen du be-re burua. Eskarmentuarekin. 691525763.- Mota guzietako etxe-berriketak eta nire furgonetarekin garraioak egiten di-tut (altzariak, obra-hondakinak, etab.). 691525762.-Haurrak eta adinduak zaintzen ditut arratsaldez eta gauez. Interesdunaren etxean edo nire etxean. 697885689.-Ingeleseko eskolak ematen dituen pertsona bat bilatzen dut. Eskolen truke etxeko lanak egingo ditut. 697885689.-Balmasedako neska bat DBHko 2. mailara arteko eskola partikularrak ema-teko prest, esperientziaduna. Irakasgai guztiak. Lokala daukat. 656705590.-Neska batek bere burua eskaintzen du etxeko lanetarako edo garbiketa orokorrak egiteko. Esperientziaduna. 691525763.-Mota guztietako etxeko eraberritze-lanak eta garraioak egiten dira, furgo-neta propioarekin (altzariak, lan-hondakinak, etab.). 691525762.-Mota guztietako garraiatzeak egiten dira furgonetarekin (altzariak, etxetres-na elektrikoak eta behar duzun guztia). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515.-Gazte batek txatarra jasotzen du etxeetan, eta lonjak zein ganbarak garbitzen ditu. Seriotasuna. 618379335.

Salmenta-Kanpingas botilak salgai. 15 euro, adosteko. 946800707.-32”-ko plasmazko telebista berri bat, mikrouhin-labe bat, musika-ekipa-mendu bat, jatorrizko 500 CD, zenbait motatako edalontzien bilduma bat eta es-treinatzeko eltze elektriko bat salgai. Prezioak adostu behar dira. 663701802 (Alfonso).-Nieer piano bertikala salgai. 678956986.-Bertoko kiwiak salgai. Beste fruta batzuengatik alda daitezke. 946801900.-Etxea saltzen da Pío Bermejillon. 150 m2. Sukaldea, 2 egongela, 2 bainu-gela, 4 logela eta trastelekua. Hiru kale ikusten dira. 946800164 edo 600865672.-90 m2-ko etxea saltzen da Virgen de Gracian (parkearen ondoan). 3 logela, 2 bainu-gela, sukaldea, egongela, igogailua, garaje itxia aukeran, berokuntza. Erai-ki berria. Bizitzera sartzeko prest. 183.000 euro. 659651201.-Haur bizikleta eta patinetea salgai. 60 euros. 697885689.-Trail motako motorra salgai, BMW F650 GS, 2005. urteko azarokoa, 29.000 km. Gurpil berriak ditu eta beltza da. Berria ematen du. 3.640 eurotan saltzen da eta transferentzia oparitzen da. 617329722.-Lur-zati itxia salgai Enkarterri Etorbideko 20-22.ean (Plaza Gorriaren azpian). Prezioa negozia daiteke. 629451979.-Garaje-partzela salgai Enkarterri Etorbideko 19.ean (MRW eraikina). Prezioa: 18.000 euro. 629451979.-100 m2-ko lonja saltzen edo alokatzen da Enkarterri etorbidea 56. 944434247.

HERRITARRAK

Zilarraren Ibilbideari buruzko hitzaldiaPasa den urtarrilaren 22an Zilarraren Ibilbideari buruz zer dakigun ezagutze-ko izan zen hitzaldiaren ondoren, Zoko Maitea Elkarteak jarraituko du doako hitzaldiak ematen Emakumearen Etxean, 17:00etan, gure ibilbidea eza-gutzera emateko.- “Zergatik sortu zen Ibilbidea eta nork eman zion izen hori?”: otsailaren 5a.- “Ibilbideak ezagutu”: otsailaren 12a.- “Ibilbideko monumentuak, ohiturak eta gastronomia”: otsailaren 19a.

Mendi Taldearen ibilaldiakOtsailaren 14an, Balmasedako Mendi Taldeak egun osoko ibilaldia egingo du Maiza mendira (1.182 metro); Urbasa mendilerroan dago (Bakaiku, Nafa-rroa). Sagardotegi batean bazkalduko dugu eta inauteriez gozatzeko aukera ere izango dugu.Beti bezala, Mendiko Etxean Taldearen jarduerari buruzko informazioa eman-go dizuete, astelehen, asteazken eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara.

Pelotazale Elkartearen kuotaPelotazale Elkarteak bere kideei jakinarazi nahi die 2015. urteko kuotari edo ordainagiri atzeratuei dagokien ordainagiria jadanik ordaindu dezaketela. Ordainketa egiteko elkartearen bulegoetara joan zaitezkete, astearteetan edo ostegunetan 18:00etatik 20:00etara arte. Kutxabanken bulegoan ere egin dezakezue.

Page 14: Udalberriak 180 - Urtarrilak 2015

Udaltzaingoak aurkitutakoakUrtarrilaren 19an, Udaltzaingoak ho-nako hauek aurkitu ditu: sakeleko bat, betaurrekoak eta giltzak.

KZgunea urtarrileanUrtarrilean KZguneak arratsaldez ire-kiko du, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara.Ikastaroak eta mintegiak:-Facebook: urtarrilaren 28an, 16:00etatik 18:00etara.KZguneak zure elkartearentzako doako web orria sortzeko aukera ema-

ten dizu. Zure erritmora ere ikas de-zakezu, eta zuk nahi duzun lekutik, KZ-gunearen onlineko prestakuntzaren bidez. Galdetu zentroan edo kontsul-tatu www.kzgunea.net orria.

UdalBerriak Urtarrila 1514

-“Gure Esku Dago” hitzaldi-so-lasaldia: urtarrilaren 23an, 19:30ean, Klaret Antzokian-46. World Wide Sketchcrawl: urtarrilaren 24an-Pailazoak euskaraz: urtarrilaren 24an, 17:30ean, Kultur Etxean-MILD kontzertua: urtarrilaren 24an, 20:30ean, Klaret Antzokian-San Sebastianen omenezko meza: urtarrilaren 25ean, 12:00etan, Kolitzako baselizan-Zinema, “Descifrando Enig-ma”: urtarrilaren 25ean, 17:00etan eta 19:30ean, eta urta-rrilaren 26an, 19:30ean, Klaret Antzokian-Bideo-forum “El viaje de tu vi-da”: abenduaren 29an, 17:00etan, Emakumearen Etxean-Sukaldaritza-tailerra euska-raz: epea, urtarrilaren 30a baino lehen, Emakumearen Etxean-“Familian euskaraz jolasean” tailerra: urtarrilaren 30ean, 17:15ean, Emakumearen Etxean-Zinema, “Corazones de ace-ro”: urtarrilaren 30ean, 20:00etan; urtarrilaren 31n, 19:30ean eta 22:30ean, eta otsai-laren 1ean eta 2an, 19:30ean, Kla-ret Antzokian.-Emakumeentzako autode-fentsa-ikastaroa: otsaileko, mar-txoko eta apirileko ostiralak, 17:00etatik 18:30era arte, Errota-rena kiroldegian-Urpekaritza-ikastaroa: otsaila-ren 1ean, 10:30ean, udal-igerile-kuetan-Matrikulazioa ikastetxeetan: otsailaren 2tik 13ra-Doako zerbitzu juridikoa: otsailaren 2tik aurrera, Emaku-mearen Etxean-Zilarraren Bideari buruzko hitzaldia: otsailaren 5ean, 17:00etan, Emakumearen Etxean-Proiekzioa, “Descalzo sobre la tierra roja”: otsailaren 7an, 17:00etan, Kultur Etxean-Zilarraren Bideari buruzko hitzaldia: otsailaren 12an, 17:00etan, Emakumearen Etxean-Zilarraren Bideari buruzko hitzaldia: otsailaren 5ean, 17:00etan, Emakumearen Etxean

Agenda

Bestelakoak

LANDER ONDOVILLA OTEGUI-ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA Telefonoa 626 09 28 92(Bizkaia) Faxa 94 680 16 37

-Masaje linfatikoa: otsailaren 20an eta martxoaren 20an, Emakumearen Etxean-Barreterapia tailerra: otsailak 27, martxoak 27, apirilak 24, 16:30ean, Emakumearen Etxean-Hurrengo osoko bilkura: mar-txoaren 7an, 9:00etan, bilkura-are-toan

Taller de cocina / Sukaldatze tailerra