Sare sozialak

4
Sare Sozialak EGIN GOGOETA... buruzko txartelak XXI. Mendean kontsumitzeari SABIAS QUE... Sare sozialak itzelezko asmakizuna dira; gure lagunekin haria galdu gabe egoteko aukera ematen digute, eta ez daukate zertan arazorik sortu seguru eta errespetuz ibiltzeko arau oinarrizko batzuk betetzen baditugu. Gaur egun gazteek elkarrekin egoteko eta komunikatzeko gehien erabiltzen duten bideetako bat dira sare sozialak. Alabaina, zenbat eta gehiago zabaldu, orduan eta mehatxu eta arrisku gehiago sortzen ari dira, gaizki erabiliz gero. Hortaz, sare sozialak behar bezala erabiltzeko, arriskurik gabe, zuzen eta ondo erabiltzen ikasi behar dute gure neska-mutilek. Hasteko, sare sozialen batean izena ematea erabakitzen duzunean, batzuetan zenbait oztopo sortzen zaizkizu bidean: a) Sarean sartu ahal izateko, ezinbestekoa da dena delako orria erabiltzeko baldintzak eta bertako pribatutasun-politika onartzea. Informazio hori ez da beti begien bistan izaten; batzuetan jaitsi egin behar izaten da, ikusi ahal izateko. Baina, aukera duzu “onartzen dut” botoia sakatu eta besterik gabe ontzat emateko, irakurri beharrik gabe ere. Asko-askotan egiten dugu hori, baina arriskutsua izan daiteke, baldintza horiek onartuz gero, orriaren administratzaileari baimena ematen ari garelako gure datuak eta irudiak erabil ditzan. b) Erregistro-orri askotan gure buruari buruzko datu gehiegi eskatzen dituzte; adibidez, zer sinismen erlijioso ditugun, zer ideologia politiko, gure joera sexuala zein den... Normalki datu horiek ez dira “ezinbesteko” izaten; hortaz, hobe dugu HORRELAKORIK EZ ADIERAZI. c) Orokorrean, sare sozialen batean alta ematean, zuk zeuk erabakitzen duzu zeinek daukaten zure profila edota datuak ikusterik. Definizioz, orri hauetako askok profilak irekita uzten dituzte berez; hots, beste edozein erabiltzaileren eskura. Hortaz, gogoratu BETI profil pribatua erabili behar dugula sare sozialetan. © CC Creative Commons

Transcript of Sare sozialak

Page 1: Sare sozialak

Sare SozialakEGIN GOGOETA...

buruzko txartelakXXI. Mendean kontsumitzeari

sAbIAs quE...

Sare sozialak itzelezko asmakizuna dira; gure lagunekin haria

galdu gabe egoteko aukera ematen digute, eta ez daukate zertan

arazorik sortu seguru eta errespetuz ibiltzeko arau oinarrizko

batzuk betetzen baditugu.

Gaur egun gazteek elkarrekin egoteko eta komunikatzeko gehien

erabiltzen duten bideetako bat dira sare sozialak. Alabaina, zenbat

eta gehiago zabaldu, orduan eta mehatxu eta arrisku gehiago

sortzen ari dira, gaizki erabiliz gero. Hortaz, sare sozialak behar bezala erabiltzeko, arriskurik

gabe, zuzen eta ondo erabiltzen ikasi behar dute gure neska-mutilek.

Hasteko, sare sozialen batean izena ematea erabakitzen duzunean, batzuetan zenbait oztopo

sortzen zaizkizu bidean:

a) Sarean sartu ahal izateko, ezinbestekoa da dena delako orria erabiltzeko baldintzak eta bertako

pribatutasun-politika onartzea. Informazio hori ez da beti begien bistan izaten; batzuetan jaitsi

egin behar izaten da, ikusi ahal izateko. Baina, aukera duzu “onartzen dut” botoia sakatu eta

besterik gabe ontzat emateko, irakurri beharrik gabe ere. Asko-askotan egiten dugu hori, baina

arriskutsua izan daiteke, baldintza horiek onartuz gero, orriaren administratzaileari baimena

ematen ari garelako gure datuak eta irudiak erabil ditzan.

b) Erregistro-orri askotan gure buruari buruzko datu gehiegi eskatzen dituzte; adibidez, zer

sinismen erlijioso ditugun, zer ideologia politiko, gure joera sexuala zein den... Normalki datu

horiek ez dira “ezinbesteko” izaten; hortaz, hobe dugu HORRELAKORIK EZ ADIERAZI.

c) Orokorrean, sare sozialen batean alta ematean, zuk zeuk erabakitzen duzu zeinek daukaten

zure profila edota datuak ikusterik. Definizioz, orri hauetako askok profilak irekita uzten dituzte

berez; hots, beste edozein erabiltzaileren eskura. Hortaz, gogoratu BETI profil pribatua erabili

behar dugula sare sozialetan.

© C

C Cr

eativ

e Co

mm

ons

Page 2: Sare sozialak

fitxa pedagogikoa Sare Sozialak

2

Sarean sartuta gaudela, beste egoera petral batzuk ere aurkituko ditugu:

a) Sare sozialak erabiltzen dituztenek informazio asko zabaltzen dute sarean: egin dituzten edo

pasa zaizkien gauzei buruzko kontuak, argazkiak, bideoak... Askotan, informazio gehiegi ematen

dute, eta arriskutsua izan daiteke beraientzat, informazio hori gaiztakerietarako dagoenen batek

eskuratuz gero. Non bizi garen edo gure familiari edo eskolari buruzko informazioa ematen

duen daturik EZ EMAN.

b) Bilatzaile askok, adibidez, Google-ek eta Yahook, edukiak indexatzen dituzte. Hau da, sare

sozialetako gure profilean jartzen dugun informazioa gure izenari lotuta geratzen da batzuetan,

eta datu hori bilatzailean sartuz gero, horri lotutako datu pertsonalak edo argazkiak, edo gure

profilerako sarbidea edonoren esku geratzen da. Baina sare sozial guztiek ez dute hori egiten,

eta batzuek, adibidez, TUENTIk, ez dute bertako edukia indexatzen bilatzaileetan, jarraitzeko

haririk ez geratzeko, eta lortu ere, lortzen dute.

c) Orri askok ezinbestekoa dute cookie direlakoak instalatzea, funtzionatuko badute. Gailu

horiek, erabiltzailearen disko gogorrean instalatuta daudela, bisitatzen ditugun web orriei

buruzko informazioa gordetzen dute; hala, erabiltzailearen gustuen informazioa eskuratu

dezakete, orriaren edukiak horren arabera egokitzeko eta agertzeko, publizitatea egiteko aldera,

erabiltzailea orri horietara sartzen den bakoitzean.

d) Esate baterako, sare sozial batera gure argazki pertsonala igotzen badugu, gerta liteke argazki

hori gero ez izatea erabat gurea: gerta liteke hortik aurrera argazkia jarrita daukan erakundeak

ere argazkiagan eskubide batzuk izatea, eta hainbat gauzatarako erabiltzea.

Sare sozialen batean egon ondoren, irten nahi izanez gero, batzuetan zaila izaten da. Are gehiago,

batzuetan ezin da, nahita ere, benetan baja eman. Profila itxi eta profila ikusteko aukerarik gabe

utzita ere, erregistroko datuak oraindik ere sare sozialaren arduradunaren esku geratzen dira.

GEHIAGO JAKIN NAHI bADuZu…

Gazteek sare sozialak nola erabiltzen dituzten pentsatzen hasiz gero, gogora etortzen zaigun

kezka nagusietako bat zera da: inork inola jazarpena egingo ote dieten.

Page 3: Sare sozialak

fitxa pedagogikoa Sare Sozialak

3

• Ezizena edo inizialak erabili, eta ez zure benetako izena. Ez da txarra zure argazkiaren ordez

irudiren bat edo zure talde gustukoaren argazkia jartzea, ezezagunek ez dezaten aukerarik

izan zure irudia ikusteko edo eskuratzeko.

• Hobedazureprofileanezjartzeauneorononzauden,edononbizizaren. Informazio arina

badirudi ere, badago jendea informazio hori kalterako erabiliko lukeena.

• Ez ahaztu zure pentsamenduak denen aurrean agertzen dituzunean, horren ardura hartu

behar duzula, Internet publikoa denez, edonork ikus dezakeelako.

• Bestenorbaitenprofilean zure segurtasuna zalantzan jardezakeenargazkirenbat ikusten

baduzu, jo ezazu web gune hori daraman administrariarengana, iruditzen bazaizu argazkia ez

dela egokia. Ez ahaztu zure argazki batek zuri buruzko informazioa ematen duela, eta, hortaz,

zuri dagokizula erabakitzea nola erabili behar den.

• Argazkirenbatzintzilikatzekoabazara,baina ez baldin bazaude ziur edonork ikusterik nahi

duzun ala ez, edo ez bazaude prest gero bizi guztian interneten egon dadin, orduan, ez jarri

argazkia. Bietako edozein gerta dakioke-eta sarean jartzen duzun edozein argazkiri.

• Internetenagertzendengauzaaskoegile-eskubideenbitartezbabestutadago. Horrek esan

nahi du ezin dela doan eskuratu. Ondo irakurri arauak sarean aurkitu duzun edozer gauza

erabili aurretik.

• Ezindabesteinorenargazkirikargitaratuberebaimenikgabe.Gogoan izan, gainera, beste

baten argazkia argitaratuz gero, samina eragin diezaiokezula. Gainerakoen eskubideak

errespetatu egin behar dira, baita interneten ere. Besteak errespetatzeko modu ona da

material desegokirik ez zabaltzea eta, aldiz, halakorik ikusiz gero, salatzea.

ZER EGIN DEZAKET NIK?

Gaur egun, sarearen bitartez egiten den jazarpenaz ari garela, bi eratakoak bereizten ditugu,

protagonistaren arabera: cyberbullying eta grooming.

Cyberbullying, hau da, internet bidezko eskolako jazarpena, maila berekoen artean gertatzen

da edo, batzuetan, ikasleek irakasleei eragiten diete; alabaina, grooming, internet bidezko sexu-

jazarpena, heldu batek egiten dio adin txikiko bati, helburu sexualen bat lortu nahian. Ez bat

ez bestea ez dira arazo berriak, eta ez dira sare sozialetan sortu, baina sare sozialen bitarteko

komunikazioek ematen duten anonimotasunak, azkartasunak eta lotsa galtzeak, azkenean,

halako arazoak okertzea eragin dute.

Page 4: Sare sozialak

4

fitxa pedagogikoa Sare Sozialak

PARA sAbER más...

http://www.escuela20.com/escuela20-educacion-recursos-educativos/buenas-practicas/redes-

sociales-recomendaciones-para-un-buen-uso_101_7_126_0_1_in.html

http://cedec.ite.educacion.es/es/familia-ique-hacer/consejos-para-menores

• Ezezagunekinhizketanhasteaarriskutsuaizandaiteke,ez dakizu nor dagoen benetan beste

aldean.

• Sexting-ak umilazioa eta denen jazarpena ekartzen duenean, biktimari izugarrizko mina

ematen zaio, sufrikario ankerra. Halakorik laguntzen baduzu edo eteten ez baduzu, zu ere

erantzule zara. Isiltzen bazara, zure isiltasunak biktimari min egiten dionari laguntzen dio.