Sare SozialakEGIN GOGOETA...
buruzko txartelakXXI. Mendean kontsumitzeari
sAbIAs quE...
Sare sozialak itzelezko asmakizuna dira; gure lagunekin haria
galdu gabe egoteko aukera ematen digute, eta ez daukate zertan
arazorik sortu seguru eta errespetuz ibiltzeko arau oinarrizko
batzuk betetzen baditugu.
Gaur egun gazteek elkarrekin egoteko eta komunikatzeko gehien
erabiltzen duten bideetako bat dira sare sozialak. Alabaina, zenbat
eta gehiago zabaldu, orduan eta mehatxu eta arrisku gehiago
sortzen ari dira, gaizki erabiliz gero. Hortaz, sare sozialak behar bezala erabiltzeko, arriskurik
gabe, zuzen eta ondo erabiltzen ikasi behar dute gure neska-mutilek.
Hasteko, sare sozialen batean izena ematea erabakitzen duzunean, batzuetan zenbait oztopo
sortzen zaizkizu bidean:
a) Sarean sartu ahal izateko, ezinbestekoa da dena delako orria erabiltzeko baldintzak eta bertako
pribatutasun-politika onartzea. Informazio hori ez da beti begien bistan izaten; batzuetan jaitsi
egin behar izaten da, ikusi ahal izateko. Baina, aukera duzu “onartzen dut” botoia sakatu eta
besterik gabe ontzat emateko, irakurri beharrik gabe ere. Asko-askotan egiten dugu hori, baina
arriskutsua izan daiteke, baldintza horiek onartuz gero, orriaren administratzaileari baimena
ematen ari garelako gure datuak eta irudiak erabil ditzan.
b) Erregistro-orri askotan gure buruari buruzko datu gehiegi eskatzen dituzte; adibidez, zer
sinismen erlijioso ditugun, zer ideologia politiko, gure joera sexuala zein den... Normalki datu
horiek ez dira “ezinbesteko” izaten; hortaz, hobe dugu HORRELAKORIK EZ ADIERAZI.
c) Orokorrean, sare sozialen batean alta ematean, zuk zeuk erabakitzen duzu zeinek daukaten
zure profila edota datuak ikusterik. Definizioz, orri hauetako askok profilak irekita uzten dituzte
berez; hots, beste edozein erabiltzaileren eskura. Hortaz, gogoratu BETI profil pribatua erabili
behar dugula sare sozialetan.
© C
C Cr
eativ
e Co
mm
ons
fitxa pedagogikoa Sare Sozialak
2
Sarean sartuta gaudela, beste egoera petral batzuk ere aurkituko ditugu:
a) Sare sozialak erabiltzen dituztenek informazio asko zabaltzen dute sarean: egin dituzten edo
pasa zaizkien gauzei buruzko kontuak, argazkiak, bideoak... Askotan, informazio gehiegi ematen
dute, eta arriskutsua izan daiteke beraientzat, informazio hori gaiztakerietarako dagoenen batek
eskuratuz gero. Non bizi garen edo gure familiari edo eskolari buruzko informazioa ematen
duen daturik EZ EMAN.
b) Bilatzaile askok, adibidez, Google-ek eta Yahook, edukiak indexatzen dituzte. Hau da, sare
sozialetako gure profilean jartzen dugun informazioa gure izenari lotuta geratzen da batzuetan,
eta datu hori bilatzailean sartuz gero, horri lotutako datu pertsonalak edo argazkiak, edo gure
profilerako sarbidea edonoren esku geratzen da. Baina sare sozial guztiek ez dute hori egiten,
eta batzuek, adibidez, TUENTIk, ez dute bertako edukia indexatzen bilatzaileetan, jarraitzeko
haririk ez geratzeko, eta lortu ere, lortzen dute.
c) Orri askok ezinbestekoa dute cookie direlakoak instalatzea, funtzionatuko badute. Gailu
horiek, erabiltzailearen disko gogorrean instalatuta daudela, bisitatzen ditugun web orriei
buruzko informazioa gordetzen dute; hala, erabiltzailearen gustuen informazioa eskuratu
dezakete, orriaren edukiak horren arabera egokitzeko eta agertzeko, publizitatea egiteko aldera,
erabiltzailea orri horietara sartzen den bakoitzean.
d) Esate baterako, sare sozial batera gure argazki pertsonala igotzen badugu, gerta liteke argazki
hori gero ez izatea erabat gurea: gerta liteke hortik aurrera argazkia jarrita daukan erakundeak
ere argazkiagan eskubide batzuk izatea, eta hainbat gauzatarako erabiltzea.
Sare sozialen batean egon ondoren, irten nahi izanez gero, batzuetan zaila izaten da. Are gehiago,
batzuetan ezin da, nahita ere, benetan baja eman. Profila itxi eta profila ikusteko aukerarik gabe
utzita ere, erregistroko datuak oraindik ere sare sozialaren arduradunaren esku geratzen dira.
GEHIAGO JAKIN NAHI bADuZu…
Gazteek sare sozialak nola erabiltzen dituzten pentsatzen hasiz gero, gogora etortzen zaigun
kezka nagusietako bat zera da: inork inola jazarpena egingo ote dieten.
fitxa pedagogikoa Sare Sozialak
3
• Ezizena edo inizialak erabili, eta ez zure benetako izena. Ez da txarra zure argazkiaren ordez
irudiren bat edo zure talde gustukoaren argazkia jartzea, ezezagunek ez dezaten aukerarik
izan zure irudia ikusteko edo eskuratzeko.
• Hobedazureprofileanezjartzeauneorononzauden,edononbizizaren. Informazio arina
badirudi ere, badago jendea informazio hori kalterako erabiliko lukeena.
• Ez ahaztu zure pentsamenduak denen aurrean agertzen dituzunean, horren ardura hartu
behar duzula, Internet publikoa denez, edonork ikus dezakeelako.
• Bestenorbaitenprofilean zure segurtasuna zalantzan jardezakeenargazkirenbat ikusten
baduzu, jo ezazu web gune hori daraman administrariarengana, iruditzen bazaizu argazkia ez
dela egokia. Ez ahaztu zure argazki batek zuri buruzko informazioa ematen duela, eta, hortaz,
zuri dagokizula erabakitzea nola erabili behar den.
• Argazkirenbatzintzilikatzekoabazara,baina ez baldin bazaude ziur edonork ikusterik nahi
duzun ala ez, edo ez bazaude prest gero bizi guztian interneten egon dadin, orduan, ez jarri
argazkia. Bietako edozein gerta dakioke-eta sarean jartzen duzun edozein argazkiri.
• Internetenagertzendengauzaaskoegile-eskubideenbitartezbabestutadago. Horrek esan
nahi du ezin dela doan eskuratu. Ondo irakurri arauak sarean aurkitu duzun edozer gauza
erabili aurretik.
• Ezindabesteinorenargazkirikargitaratuberebaimenikgabe.Gogoan izan, gainera, beste
baten argazkia argitaratuz gero, samina eragin diezaiokezula. Gainerakoen eskubideak
errespetatu egin behar dira, baita interneten ere. Besteak errespetatzeko modu ona da
material desegokirik ez zabaltzea eta, aldiz, halakorik ikusiz gero, salatzea.
ZER EGIN DEZAKET NIK?
Gaur egun, sarearen bitartez egiten den jazarpenaz ari garela, bi eratakoak bereizten ditugu,
protagonistaren arabera: cyberbullying eta grooming.
Cyberbullying, hau da, internet bidezko eskolako jazarpena, maila berekoen artean gertatzen
da edo, batzuetan, ikasleek irakasleei eragiten diete; alabaina, grooming, internet bidezko sexu-
jazarpena, heldu batek egiten dio adin txikiko bati, helburu sexualen bat lortu nahian. Ez bat
ez bestea ez dira arazo berriak, eta ez dira sare sozialetan sortu, baina sare sozialen bitarteko
komunikazioek ematen duten anonimotasunak, azkartasunak eta lotsa galtzeak, azkenean,
halako arazoak okertzea eragin dute.
4
fitxa pedagogikoa Sare Sozialak
PARA sAbER más...
http://www.escuela20.com/escuela20-educacion-recursos-educativos/buenas-practicas/redes-
sociales-recomendaciones-para-un-buen-uso_101_7_126_0_1_in.html
http://cedec.ite.educacion.es/es/familia-ique-hacer/consejos-para-menores
• Ezezagunekinhizketanhasteaarriskutsuaizandaiteke,ez dakizu nor dagoen benetan beste
aldean.
• Sexting-ak umilazioa eta denen jazarpena ekartzen duenean, biktimari izugarrizko mina
ematen zaio, sufrikario ankerra. Halakorik laguntzen baduzu edo eteten ez baduzu, zu ere
erantzule zara. Isiltzen bazara, zure isiltasunak biktimari min egiten dionari laguntzen dio.
Top Related