RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan...

142

Transcript of RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan...

Page 1: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta
Page 2: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

RAMON ARTOLA

SAGARDOARENGRAZIYAta beste bertso asko

AUSPOA LIBURUTEGIA

Page 3: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta
Page 4: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

SAGARDOAREN GRAZIYAta beste bertso asko

AUSPOA LIBURUTEGIA

- 1 -

Page 5: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

Colección Auspoa - Plaza Santa María, 2 - Tolosa

Ordaindu bearrak:

Urte betekoa: 180 peseta. Atzerrian: 275 peseta Ongilleak: 350 “ Ale bakarra: 25 “

Page 6: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

RAMON ARTOLA

SAGARDOAREN GRAZIYAta beste bertso asko

AUSPOA LIBURUTEGIA

Page 7: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

DEPOSITO LEGAI. S. S. 27 - 1961N.º DE REGISTRO 835 - 1961

IMPRESO EN LOS TALLERES TIPOGRAFICOS «ICHAROPENA» ZARAUZ (GUIPUZCOA)

Page 8: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

ARKIBIDEA Orri- aldia

RAMON ARTOLA LARRAÑAGA ................... 9ITZ-AURREA ................................................. 11Sagardoari ...................................................... 15Joxeren eta Pantxikaren erromeriya ............. 19Pepita ............................................................. 22Erariyaren bertuteak ...................................... 24Maitagarriyari ................................................ 29Maitagarriyari ................................................ 32Aldamar Jaunari ............................................ 35Oxaba pillotan ................................................ 38Jose-ren subak Donostiyan ............................ 41Iltzeko zezenak ............................................... 44Artzai kanta .................................................... 47Tximutxak eta ni ............................................. 49Gerrako erituen onekindorako ....................... 54Ines-entzat ...................................................... 56Pakea bear degu ............................................. 60Amorioa eta penak ......................................... 66Arbolari ........................................................... 69Fosforo kajaren gañian ................................... 71

Page 9: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

Orri- aldia

Oroitz bat Bilintx-i .......................................... 73Jonas eta Ana .................................................. 74Erdaldun baten zaldiyari ................................ 76Argi bideak ...................................................... 79Txomin Irutxuloetarra bere erriyan ............... 84Altabizkarko kantua ....................................... 88Erriko xeme Irutxulotarra .............................. 92Donostiko baratzagilleak ................................ 97Pillotariyak .................................................... 100Urrutiko intxaurrak ...................................... 102Sagardoari ..................................................... 108EGUNAREN ETA URTEAREN ERAK .......... 111Egunsentia ..................................................... 111Illunabarra ..................................................... 113Eguzkiyaren jaikiera ...................................... 115Eguzkiyaren sarrera ...................................... 122Udaberria ...................................................... 125Uda ................................................................ 127Uda-azkena ................................................... 129Negua ............................................................. 131Udaberria ...................................................... 133Uda ................................................................ 136Negua ............................................................ 139

Page 10: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

RAMON ARTOLA LARRAÑAGA

Ramon Artola Larrañaga Tolosa’n sortuzan mundura 1831’garrengo Dagonillaren(agostuaren) 31’ean.

Aren aita, Jose Antonio, Astigarraga’koazan; ama, Maria Antonia, Tolosa’koa.

Aitaren aldeko aiton-amonakAstigarraga’koak ziran: Bernardo Artola taMaria Miguel Echeandia. Amaren aldekoak,berriz, aitona, Santos Larrañaga, Tolosa’koa,ta amona, Maria Gamuza, Plazentzi’koa.

Ez dakigu noiz eta nola joan zan Donostirabizitzera. Gazterik nunbait.

Ogei ta zazpi urtekin (1858-XI-23)Donostiko San Bizenten ezkondu zan.Andregaya Manuela Elizetxea zan, Lezo’n jayota Donosti’n aberats batzuen etxean serbitzenzegoana. Orduko berri ez dakigu, bañan gerobeintzat oso emakume lodia zan, eta pixua

Page 11: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

ainbat grazi ta gatza zuana. Arengandikekarri omen zun bere umorea Pepe beresemeak.

Bost seme-alaba izan zituzten: Ramon,Franzisko (Pako), Jose (Pepe), Manuel (8urtekin il zana) ta Rosario. (1)

Zarrena, Ramon, zeozer bañan oso gutxi,Pako ezer ez, bañan Pepe ta Rosario bertsojator asko jarriak dira. Batez ere Pepe. Onenantzeko familik oso gutxi.

Karlisten bigarrengo gerratean RamonArtola au liberalakin ibilli zan voluntariodeitzen ziranakin.

Bere ofizioz linternero ta pintore zan.Tallerra ta denda zeuzkan Puyuelo kalean(gaur Fermín Calbetón). Semeak aitaren bizi-modua segitu zuten.

Azken egunetaraño lanean aritu zan.Biotzetik gaixotu ta elizakoak artuta, silloibatean il zan, arnasa artu eziñik, seme-alabata billoba guziak inguruan zirala,1906’garrengo Dagonillaren (agostuaren)20’ean, 75 urtekin.

(1) Irakurri izan degu Artolatar danak, Ramon, Pepe taRosario, anai-arrebak zirala alkarrekin. Ez da ori egia.Ramon aita, ta Pepe ta Rosario bere seme-alabak izanziran.

Page 12: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

ITZ-AURREA

1959’garrengo Dagonillaren (Agostuaren)9’an giro epel goxo bat zegon gabeko amabiakaldian. Tolosa zarra ixilik eta lo zegon. Alakobaten, gau-pasazale batzuk kantari asi ziran“Zeru-txiki” deritzayon tabernan. Ara zer ariziran.

Goizean sartu tabernan etaateratzen naiz azkena, ...

Bertso auek eun urte dituzte, eta, gukdakigunez, iñoiz inprentatu gabeak dira. Eunurteko muga bizi bizirik igarotzeko, zenbataldiz kantatu izan ote dira Tolosako -etaEuskalerri guztiko- taberna-zulo tasagardotegietan?

Artola pozik egon liteke bere erriko gau-pasazaleen “debozioarekin”. Bañan eun urteosatzean (1860-1960), besterik ez egitealotsagarria litzake. Ala pentsatu gendun etaona emen liburu au.

Liburuaren izena ere gau artako oroipenezaukeratu degu. Ordun kantatutakoakArtolaren bertsorik zarrenak eta onenetakoak

Page 13: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

dira. Orregatik sobra merezia duteayengandik izena artzea. Lenengo bertsoarenlenengo puntua artuta, bagendun izen jator etaegokia: SAGARDOAREN GRAZIYA.

Nola ez izan gure erriaren gustokoasagardozko batayo au?

* * *

Liburu ontako bertsoak iru zatitan bereziditezke:

Bata, 1880’garren urtea baño lenagokoak.Zati ontan -batez ere Jose Manterola zanarenbertso-bildumari esker- Artolaren bertso ez-ezagun asko dijoaz. Oyetatik makiña bat iñoizargitaratu gabekoak. Badira batzuekamorioaren arantzak eta pozak kantatzendituztenak. Arritzekoa da zeñen antz aundiaduten Bilintx’en bertsoekin. Izan ere, biakgarai batekoak ziran eta alkarren lagunakdudarik gabe. INES’entzat deitzen diranak,berriz, Iztueta’ren KONTXEZI deitzendiranakin antz aundia dute eta doñu bereankantatu ditezke. Zati onek mesede ederraegingo dio Donosti zarreko euskal literaturaezagutu nai duanari.

Bigarren zatia 1880’garrengo urteaezkerozko bertsoekin ornitua dago. Urte ortanManterola’k sortu zuan “Euskal-Erria”aldizkaria. Geroztik an atera zitun Artolak

Page 14: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

bere lan geyenak. Bañan bide berritik jo zuan.Zoritxarrez gure iritzian. 49 urtekin obetodago gizona bide zarrari segitzeko. Liburuontarako, ordea, lenengo bolarako bertsoekinantzik aundiena dutenak berezi ditugu, eta ezda emen, bearbada, aldaketa aundiriknabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urteau ezkerozko bertsorik.

Ta azkenean “Egunaren eta urtearen erak”izendatu deguna. Denak alkarren anayak dira,eta orregatik bildu ditugu batean. Batez ere“Illunabarra,” deritzayona oso ezaguna da.

Bañan ez dezala iñork pentsa liburu auartuta Ramon Artolaren bertso geyenakeskuratu ditula. Atera zitun arek bertsoakbeste olako zazpi edo zortzi liburu osatzekolain. Oraindik ere azalduko da AUSPOA’nArtolaren liburu bat bañan geyago.

Page 15: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta
Page 16: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

SAGARDOARI

1/ Bedeinkatua izan dedillasagardoaren graziya,bai eta ere kupira gabeeraten duben guziya;erari onek gizon askoriematen dio biziya,au eran gabe egotia daneretzat penitentziya.

2/ Lenengo sartu tabernan etaateratzen naiz azkena,egun guzian zurrutian daetzait betetzen barrena;au da erari maitagarri batarras piztutzen naubena,Joxepa Karmen biotzekoabete amabigarrena.

Page 17: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Gosea ez det aundiya bañonegarriya bai ugari,nere barrenak naitasunikanez diyo berriz urari:sortzen ditudan koarto pitxarrakematen dizkat tripari,nere denboran biziya kentzendiot zenbait sagardoari.

4/ Gaitzik ez duben erari onigogoz oi diot nik ekin,satisfazioz ez naiz arkitzenpitxar bat eta birekin;iru edo lau izaten ditutarratserako nerekin,tristura eta penak sendatzenditut sagardoarekin.

5/ Astelena det jai bat artubapekatu mortalekotzat,asteartean bearrerakogogorik egiten etzat;asteazkena, ai nere pena,oso pereza sartzen zat,modu onetan aste guziyaalperkerian joaten zat.

Page 18: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Bart arratsean egin det ametslen egin izan dedana,tabernatikan irten naizelatxispatu edo edana;pausorik txuxen egin ezindaesaten nuben: au lana,golpatu gabe ez nindeke juangaur ni andriarengana.

7/ Kupelan daguan sagardoak ditematen tentazioa,prezisamente eran bearradaukat persekuzioa;milla deabruz josirikakoorain duben prezioa,zaleak asko geran mediozdauka estimazioa.

8/ Eranago ta berriz naiagobeti nago egarriyak,begi bitarte txarrikan ez ditegiten tabernariyak;emeretzi len, au ogeigarren,amar atzo zor utziyak,markak kupelan egin, jaieanpagatutzeko guziyak.

Ramon Artola-k ipiñiak Donostian,1860’garren urtean.

Page 19: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

Ikusi: “Albun vascongado - Colección de poesías yversos en lengua euskara formada por José Manterola,1877, pág. 117”. Biblioteca de D. Julio Urquijo, Sn. Sn., n.º3.091. (“Colección de José Manterola” jarrikodegun bakoitzean, bertso-sorta au aitatu naidegu). (Eskuz eskribitutako papera). Bertso auen aztarrenak arkitu izan ditugu Tolosan,Ernanin, Donostin, Orion, Ondarrabin, Ataun’en... Bertsoguziak iñun ere ez. Bigarrena olaxe esaten dute orain:

Goizian sartu tabernan etaateratzen naiz azkena,egun guzia zurrutian daetzait betetzen barrena; (edo: ezin zait bete...)ai au erari maitagarriaarras poztutzen nabena, (edo: gustatzen...)Maria Jesus biotzekua,bete amaseigarrena.

Gañerako aldaketak txikiak dira: Tolosan 3/3:“...kariñorikan”, 3/5 “...kuarto apurrak” Ernanin: 2/1, 2.“Edaten asten naiz aurrena ta gelditutzen naiz azkena”5/3,4: “aste artean lan egiteko gogorik etortzen etzat”5/7: “era onetan...”

Page 20: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

JOXEREN ETA PANTXIKARENERROMERIYA

1/ Egun eder bat daukat goguanerromeriyan izana,maitetxo maitagarriyarekinfestan ibilli nintzana,lore eder bat ziruriyalabakarrik nuben arkitu,eztakit nondik ziran zerubakaingeru ura argitu.

2/ Bidian biyok ginjuazelagaldetzen niyon berari:maite ninduben biyotzetikanedo nai ziyon iñori;erantzun ziran: Nere biyotzagordia daukat batentzat,bat ura nor dan ondo dakizu,guzti guztiya zuretzat.

Page 21: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Erantzuera pozgarri uraeman ote ziran ziñez,istante batez gelditu nintzanoso sinistu eziñez;berriturik nik esan zubenaia egiya ote zan,juramentuba eskeñi ziransinistapena ar nezan.

4/ Andik aurrera arkiturikansatisfaziyo osuan,ase eziñik jardun gendubengeren izketa gozuan;festa lekuban ibilli giñanaingeru biren moduban,egun oberik eztet pasatujayo ezkeroz munduban.

5/ Etxera asi giñan denboranpozez beterik barrena,galdetu niyon ia nai zubenni izatia arrena;ark berriz neri: Baldin zuk alanai baldin badezu izan,nai dezunian alkar artukodegu betiko elizan.

Page 22: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Ura neretzat fiñezan zeguenbaita ni ere arrentzat,biyok konforme arkitzen giñanizateko alkarrentzat;bañan zerubak erabakiyanonbait ala etzekarren,eta ez giñan maitia etani jabe egin alkarren.

Ramon Artola-k ipiñiak Donostian1860’garren urtean.

Ikusi: “Colección de José Manterola, pág, 119”, eskuzeskribitutako papera.

Page 23: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

PEPITA

1/ Dama bat biotzeansartu zait betiko,zeñen ikusi gabeez nuken etsiko,berarekin gustoranitzake biziko,nere besuetatikez nuke utziko.

2/ Bere izenez deitzendiyote Pepita,dalako mirabe txitlirain da polita,iñoiz egiten diyotetxera bisita,biyotza mugitzen zaitbera ikusita.

Page 24: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Zerbait paga litekebera ikustia,dalako polit igualgabeko gaztia,gustora pasatzekojaya ta astia,nayago nuke balitznere emaztia.

4/ Arpegi ederra duparegabekoa,gorputza igualikanez dan modukoa,aingeru bat diruridala zerukoa,au logratzen dubena,zori onekoa.

Ramon Artola-k ipiñiak Donostiyan1863’garren urtean.

Ikusi: “Colección de José Manterola, pág. 121”, eskuzeskribitutako papera. Lenengo bertsoa: Tolosako Fakundo Adurriaga“Besamotza”-ren eskuz idatzitako lenengo mordoan. ta J. A. Santesteban. “Colección de AiresVascongados”.

Page 25: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

12 Setiembre 1874, 500 ejs. (1)

ERARIYAREN BERTUTEAK

1/ Erari maitagarriya,zugatik daukat jarriyaargumentu bat larriya;indarra zera gorputzarentzat,kentzen dezu egarriya,gauza estimagarriya,bañan zauzkat igarriya,zera engañagarriya.

2/ Nik zu nor ziñan ez nekineta gogoz nizun ekin,fiyaturikan zurekin;istante batez egin zendubennai zenubena nerekin,biyok giñan alkarrekin,kontubak ziran gurekin,ondo det nor zeran jakin.

(1) Eskuz kanta-paperari erantsia.

Page 26: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Batek lezake espero,ondotxo edan ezkero,jarriko dubela ero;lotsagarri ta lotsarik gabeibilliko dala gero,korajetsu eta bero,non nai egiñaz aldero,modu txarrean entero.

4/ Indarra erariyak duezin litekena neurtu,gizona lezake aurtu;ustez tamañan bein eran etaninduben oso mozkortu,itzegin ezin ta gortu,bista zitzaidan laburtu,gañera nuben min artu (1).

5/ Gustora eran banubenondoren pagatu nuben,deskalabratu ninduben;nere ondotik pasa zan batekgaldetu ziran zer nuben,ia miñen bat al nuben,nondikan sentitzen nuben,planta onen bat jo nuben.

(1) Eskuz kanta-paperari erantsia: “tratu on bat nubenartu”.

Page 27: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Nere moduban beste bi,eranik sobra erari,bueltaka ziran erori;altxa nai eta ezin altxarik;loitan zebiltzan igari,jarri ziran guri guri,kuasik etziran ageri,bildu baitzuten ugari.

7/ Nai ez dubenak orditueta ondoren eritu,kontuz eraten aritu;erari klase guziyak bereespirituak baditu,gure txintxurrak nai ditugustoz eraten baititu,naiz gero berak zatitu.

8/ Mudatzen gaitu eranakmundu onetan geranak,pruebak daduzka emanak;jeniyo txarrak ondutzen ditubai ere gaiztotu onak,aztu orduban esanaketa egindako lanak,naiz gero damutu danak.

Donostiyan: Juan Osesen, moldiztegiyan.

Page 28: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

Ramon Artola-k ipiñiak Donostian 1864’garrenurtian. (1)

Auek dira Ramon Artolaren bertsorikfamatuenak. Amaika aldiz argitaratu izan dira,bañan Manterola’k, bere “Cancionero Vasco”deritzaion liburuan, etzuan nai izan seigarrenaatera, eskaxa iritzita nunbait, eta aren faltangelditu ziran geroko argitaraldi asko. Orraargitaraldi batzuen tokiak: José Manterola: “Cancionero Vasco, PrimeraSerie”. “Bertsolaria”, Imp. Macazaga, Rentería, 1933. “Euskalerriko kanta zarrak”, Imp. Macazaga,Rentería. “Gure kanta zar jatorrenak”. “Euskal kantak”, Donosti, 1959. “Gure kantak”, Bilbao, 1960. “La Constancia”. (Daukadan periodikuarenpuskak ez du egunik markatzen.) “Baserritarra”, 1909. Kanta-papera: Col. Lacombe, Bib. Nat. París. Kanta-papera: Imp. Macazaga, Rentería.(Getari’ko Garro baserritik eskuratua.) Gerraaurretikako egutegi baten.

Erriaren eskuz edo makinaz idatzitakopaperetan:

Tolosako Fakundo Adurriaga “Besamotza”zanaren mordoetan. Ernaniko Ramon Apaolaza zanaren sortan.

(1) Eskuz kanta-paperari erantsia.Ikusi: “Cólección de José Manterola, pág. 9”.

Page 29: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

Irunen jayo ta Plazentzin bizi izandako AndresEcenarro “Urzelai” zanaren sortan. Donostiko Juan Iturralde “Juanito Kojua”-rensortan.Gernikako Julio Bareño jaunak norbaiten aotikjaso ta bialdua. Nungoa danik jarri gabeko paper baten.

Oraindik ere izango dira geyo, bañan naikoaizango da gure errian ondo ezagunak diralaadierazteko. Askotan inprentatua izan dan ezkero, ez daarkitzen aldaketa aundirik.

Page 30: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

MAITAGARRIYARI

1/ Ditut itz bakar batzubek neurtutxit maite dedan batentzat,nua kantatzen abiyatzerasalatu gabe norentzat,ezin entendi litzake besteknayakgatikan beretzat,zergatik aren igualik iñondanik iruritzen etzat.

2/ Ditu oin txiki pollitak etaguztiz ariña pausua,lurrian eztu utzitzen bereoñaren marka osua,meriñakia eramaten dubiatz birekin jasua,bide batian dijuaniandiruri dala usua.

Page 31: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Gerriya mia, gorputz liraña,alturan ona tamaña,jantzitzen berriz beste zenbaitekbañan obia du maña,danik arropik merkienakinibillitzen da apaña,eztute sedaz jazten diranakere luzitzen ark aña.

4/ Arpegiya du zoragarriyaJaunak milagroz egiña,gorriz arrosa dirudiyenata zuriz berriz iriña,buruban ille trenzatu beltzaugariya ta txit fiña,itzikan arki ezin litekefama emateko diña.

5/ Aren onduan ederrak osoematen dute itxusi,nere aurrian alakorikaneztet oraindik ikusi,eman al fama bañon geyagoluke askozaz merezi,saltzeko gauza balitz ez lukefaltako zeñek erosi.

Page 32: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Ezertan eztu fantesirikaneta txit da kariñosa,arren itz batek sartutzen diyotriste dagonari poza,kantuban berriz gustagarriyakditu graziya ta boza,iñoiz aitzen det eta ordubanpil pil jartzen zait biotza.

7/ Ezin kontatu liteken ainbatneri gustatzen zait ura,nayago nuke arrekin bizi,ez joan bakarrik zerura,bera andikan egan jetxiyadala diruri mundura,nigandik arren pentsamenturiksekulan ezin kendu da.

8/ Kuidadoaren faltan litekealako gauza bat aja,diamantiak bañon geyagobaliyo duben alaja,ark bear luke gordeta egondedin kristalezko kaja,iñor ibilli eta ez dezanitxura galduta laja.

Donostiyan: Juan Oses-en moldiztegiyan. Ramon Artola-k ipiñiak, Donostiyan,1865’garren urtean (1). (1) Ikusi: “Colección de José Manterola”, pág. 7.Echeverría y Guimón. “Ecos de Vasconia”.(1) Eskuz paperari erantsia.

Page 33: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

MAITAGARRIYARI

1/ Itz eskojitu bakar batzuektxit maite dedan batentzat,nua kantatzen abiatzerasalatu gabe norentzat;eziñ konprendi litzake besteknayakgatikan beretzat,zergatik arren igualik iñundanik iruritzen etzat.

2/ Ematen diot aingeru ederzeruko baten itxura,argizaiz ere ez liteke egiñpolitagoko figura,tatxarik arki eziñ leioke,egoki ain du eitura,mundu guztiya bañan geyagoneri gustatzen zait ura.

Page 34: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Poza sartzen zait nere barrenaaitubaz aren itz otsa,enkantaturik naukan mediyozdalako kariño utsa,kantuban berriz jilguero batekbañon obia du boza,dulzetasunak ateratzen ditnere petxutik biyotza.

4/ Besterik ez det iñortxo maite,bakar bakarrik det ura,nere biyotzak arenarekiñjuntatzia luke gura;gustagarriyagorikan jayoezin diteke mundura,nigandik aren oroipenikansekulan eziñ kendu da.

5/ Gustagarriya dalako guziz,baldin balego kortian,premiyoren bat alkantzatukoluke bizi dan artian;artzaz gañera guardi bat para-ko lioteke atian,por si acaso ez dezan ostuiñork ezkondu artian.

Page 35: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Duen graziya ez du iñungodendan diruz erosiya,ematen zayon fama sinistuduela txit mereziya;baldin aberats zenbait bezelajarriko balitz jantziya,berarengana begira lukeEspañiaren erdiya.

7/ Orra zazpi bat bertso berriyakenamoratu bientzat,amorioa firmia artulelengo lana ori beintzat,kontuak ongi atera etajarri biak alkarrentzat,ezkondu eta joka asitaeztago oberik guretzat.

reçu en 1869 (1).

Ikusi: Bibliotheque Nationale, Paris. Celt. et B. 169; 73.104. Kanta paper onek ez du egillearen izenik azaltzen.Bañan ezagun dute onek eta onen aurrekoak aita beradutela.

(1) Eskuz paperari erantsia.

Page 36: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

JOAKIN BARROETA-ALDAMAR, 1796’an Getari’njayo ta 1866’en Madriden il zan. GipuzkoakoDiputazioaren ordekoa izandu zan Madriden. Asko maitezuten Euskalerri guzian, batez ere 1864’an, MadrikoSenaduan, Fueruen aldeko itzaldi bero bat egin zuanezkeroztik. Bere eriotzakoan etzitun erriak bertso auekbakarrik atera.

ALDAMAR JAUNARI

1/ Don Joakin Barroeta-Aldamarorain ill zaigu kortean,gu anparatzen bizitu izandana ainbeste urtean:benazko penaz egin zayogunnegar guztiyok batean,amoriozko diogun zorramalkoz pagatu artean.

Page 37: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

2/ Kondaira bat txit mereziyadu gizon onen bizitzak,beti argitan arki ditezenesan oi zituben itzak:urre guztiyak ainbat baliyobadu guretzat bakoitzak,ayek sendatu izan dituzteEuskal erriaren gaitzak.

3/ Gure fueruen gordetzallea,zan guztiz gizon abilla,arren igualak obe genukebaldin baginduzke milla:Euskal erriyak kalterik askobadu seme on au illa,ala konbeni bada, zerubanerdiyan gerta dedilla.

4/ Ez gaitzatela diamantiakkobriaren truke saldu,ori egingo duen gizonikJaunak sortuko ez al du:arren digula beti Aldamarbezelako bat azaldu,geren kostumbre onak aurreraere ez ditzagun galdu.

Page 38: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

5/ Nola Elkano ala AldamarGetariako erriyakzeizkan bi seme probintziyarieman estimagarriyak:len batek daukan bezela orainbiar lituzteke biyakberen bronzezko erretratuakoroipengarri jarriyak.

6/ Gu ere gure aitak bezelaaundiyak izango gera,baldin galdutzen ezpaditugufueruak eta euskera:bañan gordetzen ezpadiradelegi au eta izkera,orduban geren aitaren semeonak izango ez gera.

Ramon Artola-k jarriyak Donostiyan1866’garren urtean (1).

(1) Ikusi: “Colección de D. José Manterola, pág. 11”.(Eskuz eskribitutako papera).(1) Eskuz paperari erantsia.

Page 39: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

OXABA PILLOTAN

1/ Plazan entero itxusidegu Oxaba ikusi,zartuta blekanmutill gaztienkontra jokatzen da asi,eta eztu irabazi.

2/ Zartu da ta edadia,joan zayo lengo aidia,berak eztu naiaitu, zaionikgaldu abilidadia,au da debilidadia.

Page 40: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Aisa asko diyo garbitu,begirik ez du argitu,ogei ta lauraamaika tantobakarrak atera ditu,lotsagarri da arkitu.

4/ Bote motxa bazan artzengizarajua zan lertzen,luzia eginezkeroz berrizkolkora zitzayon sartzen,ongi etzalako jartzen.

5/ Nekaturikan guziya,zutik ezin zeguen iya,partidu orreklaburtu diyoamar urteko biziya,damutu zayo asiya.

Page 41: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Lorikan ezin egin du,ezur guztiyetan min du,estula etakatarro zarraditu beregana bildu,gorputz zar gaixoa il du.

Ramon Artola-k ipiñiak Donostiyan1869’garren urtean.

Ikusi: “Colección de José Manterola, pág. 123”, eskuzeskribitutako papera. Tolosako Fakundo Adurriaga “Besamotza”-ren eskuzidatzitako bigarren mordoan. “Euskal-Erria”, IX, 1883. “Euskal-Erria”, XXII, 1890. Bigarren “Euskal-Erria”-ko argitaraldi ontan gauzak piska bat aldatu zitun. Alaxezion: TOLOSAN BEOTIBAR-KO PLAZA BERRIYAN JUANJOSE ZARRA PILLOTAN. (Nere adiskide RamosAzkarateri):1/ Plazan biziro itxusi,degu Pipirri ikusi,edade ortan zion nai mutillgazte bati irabazi,zori gaiztoan da asi.2/........3/ Gaztiak dio garbitu.........................................parragarri da gelditu.4/........5/........6/ Geroz lo ezin egin du,ezur guztiyetan min du,dalako plazan gazte paperaegin nayean ibildu,gorputz zar gaixoa il du.

Page 42: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

JOSE-REN SUBAK DONOSTIYAN

1/ Guardasol-gille Josekmilloi bat ensayoegin arren, su onikirtentzen etzayo,gizon orri polborakentzen ezpazayo,denbora gutxi barruerotuko zayo.

2/ Lengo gaubian orrensubak erre dira,ruedak politak ziranibilli balira,eragin gabe ezinematen zuten jira,parrez egondu giñanayeri begira.

Page 43: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Bi buelta eman etaziraden gelditzen,istantian indarrazitzayoten iltzen,gero eskubarekinzituben ibiltzen,ler gaizto egin zubenayek erabiltzen.

4/ Plazerdiyan orlakosubak erakusten,nola ez diyon nagoiñork erakusten,jendia egoten dagauz onak ikusten,orrek eztu kulparik,diyotenak uzten.

5/ Andriak erriyetanmaiz diyo ekiten,ikusirik alferrikgastubak egiten,itxurazko gauzik beinezin zayo irten,zenbait far jendiaridiyo eragiten.

Page 44: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Guardasolak konpontzenbear zayo aztu,subak moldatzen berrizikasiko eztu,egiten ditu zenbaitsayo eta gastu,Josek laster bear duoso aberastu.

Ramon Artolak jarriak, Donostiyan,1869’garren urtean.

Ikusi: “Colección de José Manterola, pág. 128", eskuzeskribitutako papera.

Page 45: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

ILTZEKO ZEZENAK

Donostiya zarreko plaza berriyansalduniote eta astelen iñaute 1870’garrenurtian.

1/ Igande astelenartsalde bietan,plazan arkitu gerafesta aundietan,obiagorik askogure begietan,eztala jarri nagoiñauterietan.

2/ Aukeran ekarriyakzituzten zezenak,Nafarruatik, biñaurte zituztenak,len plazarik ikusiizan etzutenak,txarrik bat etzan irten,fiñak ziran denak.

Page 46: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Lanzaz zulatu arrenizutzen etziran,aberien triparenazpiyan maiz ziran,adarretan bolakinizan ez paziran,plazan sardiyak illtzenikusiko ziran.

4/ Zinta zabal koloreguztiyetakoak,biatz delikadubakapaindutakoak,zezenen lepoetandenak alakoak,ziran erregaliyakDonostiyakoak.

5/ Nola toliatzalleala lantzadunak,duan ziran plazaraprestatuak danak,festagille egokialkarren lagunak,guziyak errikoakgure ezagunak.

Page 47: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Muestrak eman zituztenzirala abillak,nola lantzakin alasartzen banderillak,golpian zezen askoizan ziran illak,ezeren aitzakiriketzuten kuadrillak.

7/ Oyez gañera ziranzaldunen konpartsak,iri jokari eder,subak eta dantzak,musikak danboliñak,gaztien jolasak,zeru berri bat zalazirudiyen plazak.

8/ Azken iñote gabazentierro bat zan,sardin zarrari eginziyotena plazan,bazan zenbait diabrukantatzen da dantzan,festaren bukaeraarrekin eman zan.

Ramon Artola-k jarriak, Donostiyan1870’garren urteko Martxoan.

Ikusi: “Colección de José Manterola, pág. 133”, eskuzeskribitutako papera. Colección Bonaparte, New Library, Chicago (kanta-papera).

Page 48: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

ARTZAI KANTA

1/ Zeru lurren jabeaBelenen da aurtu,portalpe bat du berejayo leku autu,artzaiak berri on audegunian artu,berarengana joandadegu adoratu.

2/ Kontentuz izan geraarkume ta guzi,geren jabea beandegula ikusi,ganaduben tarteanpobrezan da bizi,lekurikan onenalukena merezi.

Page 49: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Bertan utzi ditugueraman guziyak,gaztak, esnia etaarkume biziyak,intxaur, gaztain da sagarondutzen asiyak,Mariya amak emandizkigu graziyak.

4/ Aingeru Gabrielekemandako itza,jayo da JaungoikoaJesus baiteritza,au da falta senti zanzerubaren giltza,gu an sartzeko baldinongi bagabiltza.

Ramon Artola-k jarriak, Donostiyan,1871’garren urtean.

Ikusi: “Colección de José Manterola, pág. 132", eskuzeskribitutako papera.

Page 50: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

13 Agosto, 500 (1)

TXIMUTXAK ETA NI

1/ Tximutxaren kontubakasten naiz kantatzen,nerekin oyekikobertsuak kantatzen; (2)

eguna pasatutalanian nekatzen,arratsian ez ditetuzten deskantsatzen.

2/ Gure etxia eztaentero berriya,aspaldikua da taerori da iya;tximutxak okupatzendiyote erdiya,an diranakin beteliteke gurdiya.

(1) Eskuz erantsitakoa.(2) Bi aldiz kantatzen. Bietako baten kontatzen izangoda, bañan paperean ala dago eta ez degu ikutu nai izan.

Page 51: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Oyera nuanianlenbiziko lana,argiyarekin ondomiratzen det dana;bat eztet arkitzen dasartzian barrenadozenaka juntatzendira neregana.

4/ Nere martiriyuaasten da segiran,milla sentitzen ditutgorputzaren jiran;argiya piztu etadenak erretiran,eztakit zein zokotangordetzen zaizkiran.

5/ Berriz ere itzalduorduko argiya,asten zaizkit egitenberen pikardiya;alderdi denetatiksimien larriya,odol guziyak erandizkidate iya.

Page 52: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Sosegurikan ez detoyian arkitzen,gau guziyan bar bar barez dira gelditzen;nautelako erotunayan erabiltzen,arrapatzen detanagustora det iltzen.

7/ Nere begiyen bistanzaizkidanak jartzen,arrapatuta ditutankarekin lertzen;argiyarekin ereasko det erretzen,alkobako paretakez ditut edertzen.

8/ Batzubek illak ez ditaskorik serbitzen,bizi diranak nautesobra persegitzen;gau guziyan jeiki taetzan naiz ibiltzen,nai bezin laster etzaiteguna argitzen.

Page 53: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

9/ Noizbait ongi sortu zantximutxen aziya,gañez betia daukatparaje guziya;gustoz kendubak gatikzenbaiti biziya,gure etxia betitximutxez josiya.

10/ Negubak ere galtzenez duben arraza,non dan billatzen ez daaskotan erreza;oi ta guzi etxiaerre al baneza,pozik galduko nukedaukadan pobreza.

11/ Nere pazientziyaoyekin det galtzen,ero bat egiñikannaute iñoiz jartzen;belarriko zulotikigual zaizkit sartzen,badira gabak loakez naubenak artzen.

Page 54: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

12/ Neguba etortzekonago deseotan,utziko al nautelasoseguban lotan;askorik egin gabezenbait denbor’ontan,jartzen naizen lekubanartzen nau frankotan.

Ramon Artola-k ipiñiak, Donostiyan1871’garren urtian. (1)

Ikusi: Colección de D. José Manterola, pág. 8,inprentaren izenik gabeko kanta-papera.

(1) Eskuz erantsitakoa.

Page 55: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

GERRAKO ERITUEN onekindorako edobenefiziorako jarriak, kantatu ziranakDonostian iru erregearen egunaren besperaarratsean, 1873’garren urtean.

1/ Oroipendurik gerenanai min dutenaz,gatoz poz baten billazeñak dauden penaz,maite ditugulakoanimatik benaz,arras kupitzen gerasufritzen dutenaz.

2/ Portatzen diranakingarboso ta prestu,esker gabekeriyaeztana da justu,bere anayen penaznai dubenak aztu,arrizkua da edobiyotzikan eztu.

Page 56: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Guk degunak biyotzamugitzen zaiguna,nola ezta izangogai ontan biguna?pozez pasa ditzatengauba ta eguna,lagunduko diyegual dezakeguna.

Ramon Artola-k jarriak Donostiyan1873’garren urtean.

Ikusi: “Colección de José Manterola, pág. 131", eskuzeskribitutako papera.

Page 57: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

INES-ENTZAT

ITZ NEURTU BERRIYAK AMEZKETARBATEK DONOSTIYAN JARRIYAK

1/ Nere maite izarra diruriyenaksufri arazten dizkit noizik bein penak,bañan fortunaz,ala gabian nola egunaz,arren itxurabegiyetatik zuzen petxuraigarotzean,poza sentitzen det biotzean.

2/ Arren itxuraz ezin nindeke aztu,obiagorik bestek neretzat eztu,bere begiyakdira izarrak bezin argiyak,arpegi fiña,eta gorputza ongi egña;Ines ikustezez nintzake ni aseko ustez.

Page 58: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Amoriyuak nauka luzaro eri,kandelaren gisa naiz urtutzen ari,neri begirajartzen diranak izutzen dira,aspaldi (y) ontanez naiz askorik gozatzen lotan,maitia gabebizitzekoz, det iltzia obe.

4/ Urruti bizitzen da Ines nigandik,onuntz pasarizorik ez dago andik,orla dala’rearren berri bat badet alare:dagola miñezezin jan ta ezin lo egiñezneregatikan,ni naguen gisan arrengatikan.

5/ Gerrak banatu gaitu alde bitara,ura Debara ta ni Donostiyara,maite geranakezin baturik ¡ai abek lanak!,gaude aparteJaun zerukuak nai duben arte,onla sufritzeneztakit nola ez geran iltzen.

Page 59: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Lenguan izandu det karta beria,asten zana esanaz “maite neria“,ura letutzensentitzen nuben poza urtutzenbegi biyetan,negar egin nuben egiyetan,biziro gozo,biotzak jira emanik oso.

7/ Laster egingo balitz pake eder bat,alkarrentzat izango giñake anbatbeti betiko,zer gustora giñaken bizikozeru berriyan,baserritxoan edo erriyan,danak inbiriligutekela maitetxo biri.

8/ Uda berriko lore zuri gorriya,benaz maitatzen dedan zoragarriya,lengo gabianlotan iruki nuben aldian,¡o zer ametsak!galdetu ziran ia arrentzatnai nuben izan,baietz esanta esnatu nintzan.

Page 60: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

9/ Nere amets gozoa zan urrezkoa,esnatuta ondoren gezurrezkoa,ustez zerubannebillen eta, nenguen mundubanmaitia gabe,egin da gero beraren jabe,umien gisanengañatuba gertatu nintzan.

10/ Biotz biotz nereko maite gozoa,alkar ikusi gabe urte osoazaigu igaro,eta onela bearko gero,dauzkagun penakgerrak ekarri dizkigu denak,luze badabillamoriuak bear gaitu ill.

Abostu-illaren bederatzigarrenean,1874’garren urtean. Ramon Artola-k ipiñiak Donostiyan (1).

(1) Eskuz paperasi erantsia.Ikusi: “Colección de José Manterola, pág. 6”, inprentarenizenik gabeko kanta-papera.Tolosako Fakundo Adurriaga “Besamotza” zanarenlenengo eskuz idatzitako mordoan.

Page 61: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

PAKEA BEAR DEGU

1/ Aundiyak dira penaksenti ditugunak,zori gaiztozko gerraksortu zizkigunak:batu gaitean denok,bada gure Jaunaknai du anaitutzeabere seme danak.

2/ Aserre bizi geramaizter nagusiyak,adiskidetasunakdauzkagu autsiyak:armakin eziñ kenduzalkarri biziyak,geren buruben kontragabiltza guziyak.

Page 62: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Baserritar armakinirtenak mendira,erlijioa gatikjoanak omen dira:¿bañan au galtzen aridiranak, zein dira?¡A Praixku, Praixku! lotanPraixkuk egon dira.

4/ Baserritar jendeakbizi bitez ernai,zenbait itzontziri ezsiñistatu zernai:askok nai etzutenakpakean bizi nai,beren faltaz egitendute gaur oi ta ai.

5/ Baserriyak erre taurratu erriyak,soildurik daude soro,baso ta mendiyak:ikusten gauden gaitzakdirade aundiyak,laster galduko diraemengo Indiyak.

Page 63: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Batek mesede badukalte dute millak,gerran dabiltzan askokez dira abillak:ondasunak ondatu,gañera mutillak,alferrikan badiramakiña bat illak.

7/ Ez gaitezen tontoakizan euskualdunak,utzi ditzagun setaartu ditugunak:ez bagera anaitzenlengoko lagunak,gu gera geren faltazlur joko degunak.

8/ Eskarmentuz beterikbeste baterako,pakea billa zagunorain ta geroko:sesiotik ez deguezer aterako,emengo gerrak diragure kalterako.

Page 64: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

9/ Egiya da luzaroNazioa miñezdabillela auldurik,sendatu eziñez:mediku askok zaitu,batek on egiñ ez,iya etorri delaaztutzera oñez.

10/ Bañan noizbait bear da,Jaunaren graziyabere biotzean dasustraitzen asiya:sendagille gazte batguziz ikasiya,argitu da emangodiyona biziya.

11/ Galai au da Alfonsoamabigarrena,Españako koroabidez dakarrena:nola ama baitzan lenbera zekarrena,semearen bururajira da arrena.

Page 65: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

12/ Bitarte ontan pasadira zenbait urte,koroa Alfonsorenburura dan arte:ala bear ta askokarturikan parte,ekarrarazo dutezegoena aparte.

13/ Aita Santuba etaDon Ramon Cabreradira nai ez dutenakKarlos-en jarrera:biyak eroririkanarrazoi batera,Alfonso-ren faboredirade atera.

14/ Oen gisa Naziozeudenak begira,erakutsi dioteberen ontzakida:Españako kontubakemanikan jira,Jaun onen laguntzalledeklaratu dira.

Page 66: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

15/ Biba bada AlfonsoErrege berriya,Españolen ongarriJaunak ekarriya:bide zuzenez zaudeJar-gayan jarriya,goiko mallan jartzekogure sort-erriya.

Ramon Artola-k ipiñiak, Donostian,Marzoaren ogei ta amaikan 1875’garrenurtean. (1)

(1) Eskuz paperari erantsia.Ikusi: “Colección de D. José Manterola, pág. 10",inprentaren izenik gabeko kanta-papera.

Page 67: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

AMORIOA ETA PENAK

Galayak: Biyotz neriak maite zaitubenaingeru zoragarriya,beste maitatzen dezulako zukpenaz despeitu naiz iya;laister artuko du nere amakill naizelako berriya,baldin maitatzen ezpanazu ni,maitetxo maitagarriya.

Galayak: Maita nazazu arren da arren,biyotz nereko kuthuna,ori egin nai ez dezulakosufri arazten nazuna;pena geyegiz nai badezu illsobra naitasun dizuna,sarri egun bat argituko dakonsegituko dezuna.

Page 68: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

Damak: Ea nazazula orlakorikan,galaya, neri erantzun,beste maitatzen baldin badet nikneroni dirazu entzun;bada jakiñik, zertako nazuartzen ainbeste naitasun?merezi dedan bañan geyagoeztakit zertan nai nazun.

Galayak: Zertako naiko dizut ainbeste,egun sentiko izarra?ezin sendatuz nabillelakosufritzen dedan min txarra;biyotz neria erretzen dubenamoriyozko su garra,benaz itzaldu lezakenikanzu zera bakar bakarra.

Damak: Nonbait zerubak oker ipiñizuben fortuna guria,zu ezin izan besterena taezin ni ere zuria;egun eta gau beti gogoandaukat maitetxo neria,mundu guziya bañan nayagonuke banindu beria.

Page 69: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

Galayak: Zure abotik nik au aitzia¡zer pena eta zer lotsa!aspaldi (y) ontan zauritzen nazunlantza da guztiz zorrotza;ez dezu aitzen nere barrenakdaukan auziyaren otsa,nitzaz kupitzen ezpazera zudezu arrizko biyotza.

Damak: Zu neregatik bazaude miñez,ni nago bestegatikan,diña maitatzen ez naubelakoiya sartuban etikan;maite dedana urrikaldutzenezpada neregatikan,ni sendatzeko denboraz eztaezer izango botikan.

Galayak: Aundiyak dira nere barrenakdauzkan pena ta tristura,

Damak: Aspaldi (y) ontan nere biyotzaiñola ezin piztu da;

Galayak: Amoriyotik allegatu naizilltzeko trantze estura,

Damak: Onela bizi bañan nayagonuke joan beste mundura.

Ramon Artola-k ipiñiak, Donostiyan abostu-illaren amargarrenian, 1875’garren urtean. (1)

(1) Eskuz kanta-paperari erantsia.Ikusi: “Colección de José Manterola”, pág. 5”,inprentaren izenik gabeko kanta-papera.

Page 70: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

ARBOLARI

(“Gernikako arbolaren” doñuban)

1/ Gure arbol santubaarkitzen da eri,zain sendo ugariyakgaltzen zaizka ari,laguntzen ezpazayodenboraz berari,tronko maitagarriyaliteke erori. laguntzen ezpazayo...

2/ Ez dediyen eroriarbol sendo fiña,lagunduko diyogugeren alegiña,aundiya izan arrensenti duben miña,ez luke galdu bear,ez gu nor bagiña. aundiya izan arren...

Page 71: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Arbola galtzen eztalaja bear errez,ez dubelako bereigualik ederrez,onen frutubak lurrabetetzen du urrez,au galtzen bada, gerabiziko negarrez. onen frutubak lurra...

4/ Arbolaren azpiyangerarenak bizi,ez degu bear galtzenarbolik ikusi,gure guraso zarrakzigutena utzi,guk galtzia izangolitzake itxusi. gure guraso zarrak...

5/ Arbola galtzen balitz,egiyazko penakpasatuko giñuzkeguardatzen gaudenak,aita zar maitagarrilurpean daudenakgure kontra lirakealtxatuko denak. aita zar maitagarri...

Ramon Artola-k ipiñiak DonostiyanMayatzaren biyan 1876’garren urtean.

Ikusi: “Colección de José Manterola, pág. 125", eskuzeskribitutako papera.

Page 72: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

Foxforo kajaren gañian iskribatzekoatabiyuak:

Kaja polit onetangorderik gaudenak,obe gaitu erosifumatzen dubenak;ez batzubek bakarrikezpada dianak,gera guziz ederkipiztuko geranak.

Nai ditubenak piztugas ta krixalluba,zigarro paperezkopipa naiz puruba,arraixkatzia bastada gure buruba,eta izango dituargiya ta suba. (1)

(1) Bigarrengo bertso au “Euskal-Erria”-n, XXV, 1891’enarkitzen da piska bat aldatuta:..................arraixpatzia daukapoxpolo buruba,non izango ditubenargiya ta suba.

Page 73: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

Ni beti ibiltzen naiz tximutxaren alde,sangratzen nautelako ongi ta debalde.

* * *

¡Otzak iya ill nau ta subak inprenuban!Aruntz joan bearko det aurtengo neguban!!

* * *

-Petra... ¿non dezu iru kuartoko monera?-Erori egin zait lurrera.¡¡¡Txanpona alde ortara joan da ta kuarto berrizonera!!!

Ramon Artola-k jarriak, Donostiyan Urri-illaren zortzigarrenean 1876’garren urtean.

Ikusi: “Colección de José Manterola, pág. 126”, eskuzeskribitutako papera.

Page 74: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

OROITZ BAT BILINTX-I

Lurperatu da Bilintx,doaitsu umilla,atsekabe samiñakigarota milla;denok pena degulaizandu da illa,mundu ontatik joan dakonsuelua billa,¡zerubaren erdiyangertatu dedilla!

Ramon Artola-k ipiñia Donostiyan Usta-illaren ogei ta bigarrenean 1876’garrenurtean.

Ikusi: “Colección de José Manterola, pág. 130”, eskuzeskribitutako papera.

Page 75: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

JONAS ETA ANA

1/ Itxas eskiña bitanJonas eta Anaizan zan denbora batbizitzen zirana;arratsetan arturiktxalupatxo bana,itxasoan juntatzenziran alkargana.

2/ Gau illunetan alkarbillatzeko giyakzituzten txalupetannork beren argiyak,zeru alaya bazan,berriz, illargiyakzituben alkarganagiyatutzen biyak.

Page 76: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Alkarren amoriyozitxutubak oso,egunak pasatutzenzituzten penoso,arratsak, berriz, biyotzzeuzkatenak preso,librean ipiñirikmaitaro ta gozo.

4/ Modu ontan ziralaurte bat osoan,eriotzak atzituzituan lazoan:bein egon ondoreanizketa gozoan,ezkutatubak izanziran itxasoan.

5/ Denborak emanikanuste gabe mura,txalupetara sartuzitzayoten ura,irten bañan len biyakleku segurura,alkarrekin itotajoan ziran zerura.

Ramon Artola-k ipiñiak, DonostiyanUrrillaren bederatziyan, 1876’garren urtean.

Ikusi: “Colección de D. José Manterola, pág. 129”, eskuzeskribitutako orria.

Page 77: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

ERDALDUN BATEN ZALDIYARI

1/ Kontatu al banitzake penakzaldi zar batek dauzkanak,negar egingo luteke biyotzbiguñak dituzten danak;gaixua iya ill du gosiaketa kiskurrak maiz janak,preso sartzia merezi lukeura etxian daukanak.

2/ Bestek jan ezin dituban gauzakarrentzat dira gozuak,pensuz jabiak ematen dizkazuraren zinta lazuak;ainbeste kiskur goizetik arratstragatzen ditu gaixuak,kakaren partez iñoiz egitenditu piñu ol osuak.

Page 78: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Zaldi argalak bizi modubaguztiz penosua dauka,plakiyak beti ibilli bearbere lanetan jiraka;egun guztiyak pasatzen ditukarro zar bati tiraka,arratsak berriz ezin egiñikkiskurrak jandako kaka.

4/ Ematen zayon janak egiteneztiyolako onikan,indar guziyak joan zaizkaeta ezin egin du lanikan;eztet munduban uste zaldi batargalagorik danikan,zezenak plazan garbitzen duteitxura obekorikan.

5/ Zaldi zarraren jabia nor danaskok bear dit galdetu,eztiyotet nik erakutsikojota ez nazan baldatu;obe luke ark Donostiyatikbeste norabait aldatu,sarri jendiak ezagututaez dezan begitan artu.

Page 79: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Momentutikan erreguz jartzennaitzayo ni jabiari,ez dediyela animaliyaorrela tratatzen ari;pensu obiak ezpadizka naieman zaldi beriari,kastiga dezan parte emangozayola alkatiari.

Ramon Artola-k ipiñiak DonostiyanOtzagillaren amaikan, 1877’garren urtean.

Ikusi: “Colección de D. José Manterola, pág. 127”, eskuzeskribitutako papera.

Page 80: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

ARGI BIDEAK

¿Zer egin bear du gizonak, ezkondu edogelditu ezkongai?

1/ Ezkontzea da gauzatxarra eta ona,bizi-bide sekretoaundiyan dagona;gaizki jarri litekeala ez dagona,bai eta ere ongilen gaizki dagona.

2/ Nere konsejuz iñorbear baldin bada,aurregi ezkontzeaerokeri bat da;jolas denbora librepasatu al bada,penatzeko denboragero ere bada.

Page 81: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Lenengo biyotz biz bategiñik elizanezkon berriyak gaizkiez litezke izan;bañan ditxak jirarikaizearen gisan,gero dira kontubakmunduko bizitzan.

4/ Abiyatzen daneanaur txikiyen festa,etxean inpernubabillatzen errez da;gabaz lo gaizki eginegunaz orkesta,lengo bizimodurikarkitutzen ezta.

5/ Aur bat tronpeta jotzen,negarrez bestea,zarragoa saltoka,txiliyoz gaztea;onela joaten dirajaya ta astea,jolasteko senarraeta emaztea.

Page 82: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Oiek mantentzen etagañera jantzitzengurasoak eztutegutxi padezitzen,jaio eta dituztenartean azitzenpena ta nekepeandirade bizitzen.

7/ Ala ere ez dirapalta gurasoak,alkar maitatzen dutenamoriosoak;ez izan arren ditxaguziyak osoak,pasatzen dituztenakera-aldi gozoak.

8/ Eman zaiogu orainbegiyari jira,ezkongai daudenarijartzeko begira;sasoya pasatubakezpaldin badira,lasai bizi diralaikusiko dira.

Page 83: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

9/ Ezkongaya libreanarkitzen da oso,ez dauka ezkondubakainbat estreposo;familiyaren kargikeztu bear jaso,bakarra da, ta biziliteke eroso.

10/ Bañan gaztetan bizinai dubenak lasa,zartzean dauka bestemoduzko jolasa;bakar gelditurikanez danean gauza,bizimodu triste tatxar bat oi du pasa.

11/ Indarrak eskastutadanian debiltzen,gauza sobratu batengisan da ibiltzen;tristurak bear bañalenago du illtzen,eta nork negar eginetzayo gelditzen.

Page 84: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

12/ Mundu au negarrezkozelai bat izanik,ezta bizi modurikpenarik eztanik;alaz guziaz jirabegiai emanik,ezkondubak obekiarkitzen ditut nik.

13/ Orra geren aurreannaiko ikuskera,argi biderik gabearkitzen ezkera;orain iñork badaukaezkontzeko era,zer egin berak berekontubak atera.

Junio 79 (1)

(1) Ikusi: “Euskal Erria” VI, 1882.Tolosako Fakundo “Besamotza” zanaren eskuz idatzitakobigarren mordoan.(1) “Junio 79”, itz auekin bertso auek egin ziran urteaematen zaigu. Orregatik aurreratu ditugu onera.

Page 85: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

1 8 8 0

TXOMIN IRUTXULOETARRA BEREERRIYAN

1/ Urrutiyetan nere denborapasarik jira ta bira,momentu ontan arkitutzen naizDonostiyari begira;urte askoren buruban natoritxasoz nere errira,orain sartzen naiz Irutxuloetazarrera eta berrira.

2/ Zartuta nator Donostiyarairten nintzana gazterik,ontaz oroitu gabe pasatuetzait jairik ez asterik;orain beraren barrenen nagopozez ta penaz beterik,zeñen ez detan ikusten gauzadiferentiak besterik.

Page 86: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Ez dakit nondik nora nabillennon jartzen detan pausoa,antzikan ezin ezeri eman,au da lan kuriosoa;¿non dira nere jaiotetxea,kalea eta auzoa?ezin billatu ditut non diranjirarik erri osoa.

4/ Iru orduban nabil zoratzenaruntz joan onuntza jira,lengo emengo etxeak etagauzak non diran begira;kupelatei ta tabernariyakere lengoak eztira,zarrikan ez det ezer billatzen,guztiyak berriyak dira.

5/ Noizbait bear da azaldu zaizkitetxe lengoak diranak,gaztelubaren oñean daude,ogei ez dira dianak;eliza bi ta bi konbentubakerre izan etziranak,oyek bakarrik ikusten ditutlenago emen ziranak.

Page 87: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Ez dira lengo muralla aundibeltz aiek ere ageri,kontu artutzen beti egotenziranak Donostiyari;beren tokiyan jolas leku taarbolak daude ugari,ikustea naguen egi guztiyakgezurra dala diruri.

7/ Aundiyak eta ederrak diraemen egin diran lanak,eta ez are eskasagoakegiten ari diranak;lengo denboran ondar pilla tabelar tokiyak ziranak,gaur erri berri batekin iyaestali dira dianak.

8/ Arboldegizko pauso lekubak,loretoki ta zelayak,graziyaz daude beteak etaetxeak dira galayak;arku jirakin plazak ederrak,kaleak zabal alayak,au guztiya du koroitzen iñonigualik ez duben playak.

Page 88: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

9/ Begira jarri erriyari taorobat itxasoari,eta guziyan edertasunabesterik ezta ageri;nola ez jaio bati bururaote zan goitik erori,bada zerutik amildutakoarren puxka bat diruri.

10/ Begiyak ase eziñik dauzkatikustez nere erriya,amets gozo bat ez dala ereezin sinistu det iya;ain dago beste ez bezin perlaeder, begiragarriya,au ez da lengo Irutxuloeta,da zeru txiki berriya.

1880 / Neurtizlarien gudua: / Berakobestetan / lehembiziko aipamen ona eramanduten antolamendu biak / Ramon Artola,Donostiarrak egiñak. (Orriaren izenburuosoa.) Alde batean: Ipuya edo fabula, bildotxa etaotsoa. Bestean: Txomin Irutxuloetarra bereerriyan.Pamplona.- Imp. de J. Lorda.

Ikusi: Aita Jose Inazio Arana’ren bertso bilduma,Loyolan. “Euskal-Erria”, 1, 1880.

Page 89: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

ALTABIZKARKO KANTUA

NOR BERE ETXEAN IZAN BEDI NAGUSI

Ojuzka bat entzun da Euskaldunen mendiyetan!etxeko-jauna zut-zutik zeguen bere atietan;aditu du ta esan du: “¿Zer da gure lur onetan?”,eta altxarik txakurra, lotan zeguen oñetan,nastu du Altabizkarko inguru dena zaunketan.

Ibañetako mendizkan arbast-ots bat dasentitzen;arkaitzak ezker-eskuin joaz dator ugaritzen;armada batek dakarren burrundara daurbiltzen.Gureak mendi puntetan orain ari dira biltzen,eta etxeko-jauna ez da dardak zorroztezgelditzen.

Page 90: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

Emen dira! emen dira! o! zer lantzazko sasiya!banderaz ezarriya da lur urrutiko guziya.Ayen armaren diztirak milla tximisten argiyabotatzen dute ta bista begira galdu zait iya.“Ikusi bitza, ikusi ! ikusi bitza, nausiya!”

-Zenbat dira, aurra; kontaitzik ongi.

-Dira bat, bi, iru, lau, bost,sei, zazpi, zortzi, bederatzi,amar, amaika, amabi,amairu, amalau, amabost, amasei,amazazpi, emezortzi,emeretzi, ogei,

Ogei ta millak ta millak dira bidean onera;denbora galduko degu, kontatzen jartzenbagera.Batu ditzagun indarrak, arkaitz aundiyak atera,eta sartzen diranean gure mendiyen oñera,amil zaizkagun lertzeko beren buruben gañera.

Iparreko gizon oyek ¿zertan ziran gerran asi?¿zertan zuten Españiya pakean zeguela nasi?Arkaitzak amildu dira; ezurrak zaizkate autsi;aragiak daude dardar puskatuak, zapalduak;orrelako sarraskirik ez du ikusi munduak.

Page 91: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

Korri, korri, oñezko ta Karlomanoren zaldunak,euk ere bai dantzatubaz kapa gorriya ta lumak.Illoba Roldan illa dek, orra zangar aren famak.Orain, Euskaldunak, ea! laja-ta arkaitzen lanak,dardaz akaba ditzagun igesi dijoazenak.

Badijoaz! badijoaz, illak utzi-ta biziyak.Orra ayen edertasuna eta beren pantesiyak.¿Non dira lengo banderak eta lantzazkosasiyak?Armetan ez da tximistik, odolez dira bustiyak.Badijoaz! badijoaz! iya joan dira guztiyak.

-¿Zenbat dira, aurra? kontaitzik ongi.

-Dira ogei, emeretzi,emezortzi, amazazpi,amasei, amabost,amalau, amairu,amabi, amaika,amar, bederatzi,zortzi, zazpi, sei, bost,lau, iru, bi, bat.

Page 92: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

Bat ere ez da ageri, bakarrik gelditu gera.Etxeko-jauna joan leike txakurrarekin etxeraemaztea eta aurrak zorionez laztantzera;dardak garbitu-ta adar zorroetan altxatzera,eta beren gañean lo egiñaz deskansatzera.

OBIZDEA

Gabaz arrano sallak dirade bildukoeta gorputzak jaten dira ibilduko;mami puskak bistatik dirade galduko,bañan ezurrak beti dira azalduko.

1879 / Neurtizlarien gudua / Elizondokobestetan / Garhait saria eraman duen kantua /Ramon Artola Donostiakoak egina. (Orriarenizenburu osoa). Bayonne, imprimerie Lamaignere, rueChegaray, 39.

Ikusi: Aita Jose Inazio Arana’ren bertso bilduma,Loyolan.“Euskal-Erria”, XVI. 1887.

Page 93: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

ERRIKO XEME IRUTXULOTARRA

Oso dibertitubaerriyan izanik,ez du erriko xemebeste izenik;bada ez da gaurikanez ere egunik,zerbait jolasbidetanikusten ez danik;onlakorik zanikez nuben uste nik,ez deizkiyo danikberetzako lanik,baldin dibertitzekobadu lagunik.

Jolaserako griñabeste gaitzik eztu,alderdi guztiyetanportatzen da prestu.Ala ditu erdaldunnola euskaldunak,denak nai diotenak,guztiyak lagunak.

Page 94: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

Buruz argiya da taongi itzegiña,alderdi guztiyetanoso atsegiña.Guziz egoki dakigezurrak kontatzen,egokiyago berrizdantzan ta kantatzen;eta egiten bestenorbaiten papera,iruri arazten dubeste dala bera.Ura daguen tokiyantristurikan ez da,denbora pasatutzenbiziro errez da.Allegatzen daneaniñautegi pesta,etxean asko aldizikusiko ezta.Austerre pasa artezaldun iñautetik,ez du izaten geldiegoteko betik.Erdilotan entzutenbadu danboliña,seguru du berekinlo ezin egiña.Idiya bañan len dairteten kalera,noiz egingo duben arkbeiteitik karrera;gero bere arrekin

Page 95: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

kalerikan kale,ibillirik zapatakurratzen debalde,eramaten daneanura beitokira,joango da lagunakinemanikan jira,zumorikan onenadaguen parrokira:(klarogo esatekosagardotegira).Sarri azaltzen zaioberriz beste pesta,zer jolas izango danasmatzen errez da.Lenago ditu mezabezperak galduko,idiyetara dubenbañan paltako.Berekin izango dubere kapa zarra,zenbait aldiz idiyaksartuba adarra;eta tarratarikanezpada bestetan,siñale dala ongiatera pestetan;bada bere sastreaizanik idiya,arrek artutzen diyomaiz galtzen neurriya.Ez dakit nola miñikartzen ez duben nik,

Page 96: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

egundañon ikusiez det artzen miñik.Ala non idiyakinnola zezenetan,inpernuko Patxi’renantza du benetan.Beste jolasik erebear bada egin,lendabizi kontatuoi da berarekin.Denetan egiten dunorbaiten papera,jantzi mudatu askooi ditu atera.Ain plazer ikusten daoso pormal plazan,nola tximukeritansaltoka ta dantzan.Ez diruri dubenikezurrik berekiñ,izatekoz, artukolukela nago miñ.Eguna igarotazer esanik ezta,illuntzean asten duberriroko pesta.Plakiyaren beldurrakkendurik lenengo,jolasean asikoez da azkenengo.Komediyarik badairtengo da bera,graziyaz egitera

Page 97: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

norbaiten papera.Andik gero joanikandantzako tokira,emango ditu dantzanmakiña bat jira;bada ura bañan lenni nekaturikan,lotarako etxerajoaten naiz andikan;eta geroz nola arksegitzen duben an,aurrerako berririkez nezake eman.

Ikusi: “Euskal-Erria”, VIII, 1883.

Page 98: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

(1884’garren urteko Iñauterietan, beste jolasen artean,“Comparsa de Jardineros” bat antolatu zutenDonostiarrak. Egualdi ozkarbi ederra zegon. Zezen-plazabete beterik. Jendea ixilik eta pozik ayei begira. D. Adolfo Comba’k erderazko bertso batzuk aterazitun, D. Ramon Artola’k euskerazko auek.)

DONOSTIKO BARATZAGILLEAK

Famak gure erriyakerroturik (1) dauzka,dala jolas-toki batfestaren seaska.

1/ Lore toki polit batplazaren erdiyanegin naya senti zanjoan dan aspaldiyan;osaturik kutizizegoana erriyan,gaur arkitutzen gerabaratza berriyan.

(1) Arraigadas.

Page 99: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

2/ Gogor diogulakoeraso lanari,gure baratzan gauzasortu da ugari;etzaiola iya lurbererik ageri,sestotxo lorez betebat dala diruri.

3/ Gure baratzan daudelore oso fiñak,zuri, gorri, oriyak,more ta urdiñak;liriyo, azuzena,aleli, jazmiñak,bioletak, arrosaketa klabeliñak.

4/ Guk dauzkagu muxikak,guk melokotoiak,gingak diruritenakperlazko botoiak;aran klaudi ederrak,laranjak, limoiak,udare, alkatxofa,mispira, meloiak.

Page 100: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

5/ Dauzkagu gereziak,dauzkagu marrubik,illar, baba, babarrun,esparrago aundik,ez da letxugik paltaez ere azarik;ez da gure baratzanez daguen gauzarik.

6/ Gure bearrak artzenbadirade ontzat,poz bat geldituko dabetiko guretzat;ez gerade gu arilanean gerentzat,au dena egin deguDONOSTIARENTZAT.

Ikusi: “Euskal-Erria”, X, 1884.“Euskal Erriko kanta zarrak”, II, “Gure baratzan”: 4, 5.

Page 101: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

PILLOTARIYAK

Donostiako muralla kontra luzeanjokatutako partiduba.

1/ Partidu bat pillotangeren kaltianjokatu degu aurtenjai goiz batian;lau lautara giñan asi,maisubenak irabazi,galtzalleak obe degugeiago ikasi.

2/ Ai zer pillotariyaknere lagunak,gu gera partidubagaldu degunak;batek jotzen ezpazuben,besteak ikutzen etzuben,aisa pillotak gugandikeskapatzen zuben.

Page 102: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Gure kontrariyuasakalariya,askok beldurra diyonjokalariya;ez gera gauza arentzat,bera sobra da denentzat,ezagutuba daukagupillotari ontzat.

4/ Bederatzi jokurairu ta “treinta”,ginduzen guk ateraoso ler-einta;lau falta ta sei utsegin,ondo jota ezin kintzegin,tranpiyan ari al giñanziguten otsegin.

5/ Esanak gatik alkarri:or bertan eon ai,pillota ikusi ordukoguziok jo nai;utzi, utzi au neretzat,al zubenak nor beretzat,gutxi jotako penarikoraindik joan etzat.

Ikusi: “Euskal-Erria”, XIX, 1888.

Page 103: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

URRUTIKO INTXAURRAK (1)

Baserritar baten Ameriketatik bere lurmaiterako etorrera.

1/ Pozez Ameriketarajoan nintzan gazterik,etzalako iñon luroberik besterik;bañan an desengañuzta penaz beterik,eztakart etxerakourteak besterik.

2/ Zorion billa joanikainbeste bideanurteak etxeratzenditut azkenean;joan baño pobreagobainator urean,iru dukat eztiranere poderean.

Page 104: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Ontzi zarrean natorlen berriyan joana,eta emen txit pozikdetanean lana;soldatik eztet bañabadaukat zer jana,Amerikan prankotanpaltatu zaidana.

4/ Pobre, an beste askooi diranen gisan,ez naiz portunosoaAmerikan izan;nere zori gaiztoanaruntz joan bainintzan,ojala lur neretikirten ezpanintzan.

5/ Kontentuz joanak neremoduban aruntza,zenbait pozik jirakolirake onuntza;bañan nola baitiranbear iru ontza,nere gisan arkitzenzaie poltsa utsa.

Page 105: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Irabaz bide gutxieta maiz bear jan,zenbait miseri tristeigaro det nik an;pozez banintzan ereAmerikara joan,zartzerako orra zerpoz andik dakartan.

7/ Ezta iya sayatuez naizen lanikan,eta eztet sobratuezer lanetikan;bada ez egiñ ametsdanik Amerikan,eguzkitan ari tajaten ogirikan.

8/ Bañan ez dira gaizkiez, an ere denak,baitira ta ez gutxiongi dirarenak;neri gaizki joan bazaitneretzako penak,oñazerikan ez dumiñik ezdubenak.

Page 106: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

9/ Noiz bait naigabeturikneraman bizitzan,lur ura utzitzeraerabaki nintzan;eta eztet damurik,irten ezpanintzan,denbora gutxi barruan ilko bainintzan.

10/ Nairikan eragotziarako pausoak,zenbait lan egiñ zutennere gurasoak,baña nik entzun gabezberen itz gozoak,nere penaz ziran illizandu gaizoak.

11/ Bueltan nator ureandiruz ez txit sendo,eta ez ere nereosasunaz ondo,molde onekoa naizontzitik irtengoai zer kolpea detanetxean emango.

Page 107: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

12/ Ara non dan Frantziya,ara Españiya,ara non dan Jaizkibelderitzon mendiya;ara Ernio, araAya-ko arriyaara non dan ni jaionintzan baserriya.

13/ Ez nabill ametsetan,ez, dira egiyak,¡o! zein ederrak daudengure alderdiyak;gaur ikustez pozturik,malkotan begiyakjartzen zaizkit erriobi egiñik biyak.

14/ Beti bizitu naiz lurnerearen miñez,onera nai ta onuntzjiratu eziñez;urik egon ezpalitz,esaten det ziñez,lenaztandik nintzalaetorriko oñez.

Page 108: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

15/ Miratu ditut millafama duten lurrak,bañan an ere daudealderdi laburrak;sinisturik diralaerdiyak gezurrak,emen nai ditut utzinik nere ezurrak.

16/ Aruntz joan nintzalariktoki obe billa,eztet bat-txo arkitumiraturik milla;ala nator etxerapenaz erdi illa,nitaz eskarmentu batgertatu dedilla.

Ikusi: “Euskal-Erria”, XXI, 1889.(1886’an Soroa’k komeri bat atera zun izen onekin. Gayaere berbera da. Bertsoak, berriz, 1889’an azaldu ziran“Euskal-Erria”-n. Soroaren komeria izango da, beraz,aurrena, eta Artolak artuko zion oni. Bañan, itxuraribegiratuta, ez ote ziran bertso auek Artolaren burutiksortuko “Euskal-Erria”-n azaldu bañon urte batzuklenago?).

Page 109: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

SAGARDOARI

1/ Urreztuba ikustenzaio koloria,balsamu bat da berrizbere saboria;txinpartak darizkalaedari guria,penak iltzeko txanpainbañan da obia.

2/ Kentzen du egarriya,alaitzen du oso,jartzen daki kantaridantzan ta garboso;urrezko edariyaedaten da gozo,bañan ukalondorikez geiegi jaso.

Page 110: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Bere gayan neurriyadionari artzenumore ona baizikez dio ekartzen;baña geiegi tripanpreso badu sartzen,tripazaya balantzakegiñaz du jartzen.

4/ O! edari maitea,o! edari ona,kulpikan gabe presokupelan egona;orain libratzen zera,gure zoriona,atoz, pozturik deikadaukazu gizona.

5/ Txotxetik irten zerakristal fiñ garbira,saltatu dezu illunbetikan argira;atoz ederra, atoz,gauzkatzu begira,eragiteko basozaudenari jira.

Page 111: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

6/ Zu zera lorientzatintza dan modura,gizonaren pozgarrisortuba mundura,edaten zaitubenazu, zeruko ura,igotzen dezu munduontako zerura.

(Del Ttun-ttun) (1).

(1) Ikusi: “Euskal-Erria” XXX, 1894.Ttun-ttun ori orduko aldizkari edo revista bat zan. RamonArtolak, eta batez ere Pepe bere semeak, maiz aterazituzten artan beren itz-neurtuak, Pepe Artolaren eskuzidatzietan agertzen danez.

Page 112: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

Egunaren eta urtearen erak

EGUNSENTIA

1/ Onen etorrera dabiotz pozgarriya,daguen denboran zeru-azpia garbiya;izarrak joaten dira,galdubaz argiya,gelditzen dalarik bat,ura illargiya,itxasora jetxiyazlo artuban iya.

2/ Beren izkeran aguregiñaz Jaunari,txori txikiyak astendirade kantari;gaixuak ontan diranbitartean ari,indarrak laburtutaarrats illunari,jayoera ikustenzaio egunari.

Page 113: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Sortegiko aldeanazaltzen da ontanzillarrezko zinta batzerubaren mugan;gero ugariturikargitasuna an,balegoke bezelaurrutiya sutan,eguzkia sortzen damendiyaren puntan.

Ikusi: J. Manterola. “Cancionero Vasco, Tercera Serie”(1880).“Euskal-Erria”, Tomo IV, 1881“Euskal-erriko Kanta Zarrak, Imp. Macazaga, Rentería,Tomo 1”.Bertsolaria, Rentería, 1932.

Page 114: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

ILLUNABARRA

1/ Eguzkiya asten dajetxitzen, jetxitzen,dizdizera ederrazaiola gutxitzen,diamantezko printzakzaizkanean galtzen,urrezko bola batenitxuran da jartzen,eta geldi geldi daitxaspera sartzen.

2/ Jiratzen dan denboranitxaspe aundira,paletako koloreguztiak an dira;ain pintura politakgoien jartzen dira,ustetzen da zerubaauspez dala jira,ezin asper litekeberari begira.

Page 115: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Sarri beltzez jantzirikzabalde guziya,txori txikiyen kantikez da aitzen iya;izarrez apaintzen dazerupe garbiya,eta bazter denariemanaz argiya,azaltzen da goi-faroleder illargiya.

Ikusi: J. Manterola: “Cancionero Vasco, Tercera Serie”(1880).“Euskal-Erria”, IV, 1881.“Euskal Erriko Kanta Zarrak, Imp. Macazaga, Rentería,Tomo 1”.Bertsolaria., Rentería, 1932.Euskal Kantak, Donostia’n, 1959.

Page 116: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

EGUZKIYAREN JAIKIERA

1/ Egun berriya astendanekoz argitzen,txori txikiyak dirajaikiyak arkitzen;ikusirikan zeruazpiya garbitzen,eta eguzkiyarenarrastoak fintzen,gaixoak dira pozezkantari asitzen.

2/ Presaz emanik aiekmundubari jira,goiz jartzen da gu gaudenaldera begira;mugiera ikustenzaiola argira,urrezko gurdi batengañean mendiraigota, azaltzen dazabaldi aundira.

Page 117: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Sortzen da dizdierakemanaz ugari,begirik para ezinzaiola berari;koroiz soindurik ain daazalduten garbi,zeru azpi ederrapararik ostargi,alderdi danetaraegiten du argi.

4/ Arpegi urrezdatuzeruban egiñak,musuz doratzen ditugoi zabal urdiñak;modu berean beredizdiera fiñaklaztantzearekin batbeak eta gañak,gauza guztiyak diraazaltzen apañak.

Page 118: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

5/ Jaiki-arazorikankanpora argiyak,ikusten dira gauzabegiragarriyak;uso txuriyak duteematen erriyak,zelai bustiyak lauki (1)

pintatu berriyak,eta perla ederrezjantziyak mendiyak.

6/ Brumak dubela txuriztul baten itxura,jatxirik egoten daibaien burura;sarri azal dediyenazpi eder ura,tul fiña banaturikodoyen modura,azaltzen da ibaikokristalezko ura.

(1) Cuadro.

Page 119: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

7/ Bertan inguru denaikusitzen dala,ispillu biurtzen daibaiko kristala;iruriztubaz balitzbezelaxen ala,bere palastaretanegan daramala,intz eztitan gozorodaguen gain zabala.

8/ Iturri txulo garbiestaliyak lorez,berriro asten diraapaintzen kolorez;beren txor txor soñu taaurkera ederrez,ezin betez daudelamagalak zillarrez,zer grazi duten ez dakontatutzen errez.

Page 120: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

9/ Argiz dijoan gisankanpoa galaitzen,txori erresiñolakdirade alaitzen;beren kontu modubakasteko kontatzen,arbol gain ederretandirala juntatzen,oso kanta politakdituzte kantatzen.

10/ Ontan loreak eredirade ikusten,nola kolko ederrakzabaltzen dituzten;kolore fiñ berriyakartzen dira asten,eta karmin purpurazdiranean jazten,dituzte beren grazidenak erakusten.

Page 121: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

11/ Baletozke bezelauztargiyan (1) beera,mitxeletak (2) jaikitzenzaizkate gañera;arkitzen dutelakogozotan aukera,nola kolko aietanjolasteko era,egan ibiltzen diraloretik lorera.

12/ Su argi zerukoakdanekoz agertzen,kanpo guztiyak ditupiztu ta edertzen;gain bat perlaz du jazten,bestea doratzen,gauza denak dituztekoloreak artzen,zeñen dan gaitz guztiyakikustez asetzen.

(1) Arco iris.(2) Mariposa.

Page 122: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

13/ Koloreak jaikitzenzaiozka goiari,koloreak ur, zelai,baso, mendiari;oekin lore perlaknola txoriyari,eta ikusten zaizkakanpo osoariperlak, txoriyak etaloreak ugari.

Ikusi: “Euskal-Erria” , V, 1882.Tolosako Fakundo Adurriaga “Besamotza" zanaren eskuzidatzitako bigarren mordoan.

Page 123: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

EGUZKIYAREN SARRERA

1/ Eguzkiyak makurkamendiyen atzeangordetzen du argiyaillunabartzean;urre dizdirak geroitxasperatzean,eta goyak tinta finpolitak artzean,tristura bat sentitzenbaita biotzean.

2/ Egunari indarrakzaizkanean iltzen,tristuraz dira gauzaguziyak umiltzen;loreak joaten diramakurka muixkiltzen,mitxeletak urrezkoegotxoak biltzen,eta txori txikienkantubak ixiltzen.

Page 124: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Negarti ikusten damugitzen ibaya,triste errekatxoatristeturik goiya;mur mur iturtxulokour kristal garbiya,paltatzen zaiolakozeruko argiya,eta illun ta tristeitxaso aundiya.

4/ Zabalde igaroakainbeste naspilla,galtzen du egunazkomur mura ta bulla;saguzarrak irtetendira jankai billa,aitzen da ermitakoAi-Mari eskilla,eta itxuran denagelditzen da illa.

Page 125: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

5/ Ontan izar zerubanbarrenen zeudenak,diz diz azpiyan diraazaldutzen denak;eta sarri, guk aruntzbegira gaudenak,nairik gerenganatuindar galdu lenak,lotan jartzen ditugunekeakin penak.

Ikusi: “Euskal-Erria”, XXI, 1889.Colección Bonaparte, New Library, Chicago (kanta-papera).

Page 126: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

UDABERRIA

1/ Otzak eskasten dira,denborak arintzen,aire txarrak ez dutelen ainbat agintzen,sarritan zerupeadalako garbitzen,eguzkiyak du urdinpurutik argitzen,eta alai da guztizkanpoa arkitzen.

2/ Berdeturikan mendi,zelai ta maztiyak,pozez kantari jartzendira egaztiyak;egunaz eguzkiyak,gabaz intz eztiyak,lurrak pararik gozolegor ta bustiyak,loratzen dira frutaarbola guztiyak.

Page 127: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Oez gañera diraazaltzen txit fiñakusaidun lore zurigorri ta urdiñak;liriyo, azuzena,aleli, jazmiñak,nola arrosak etaala krabeliñak,guztiyak guretzakozerubak egiñak.

Ikusi: “Euskal-Erria”, IV, 1881.

Page 128: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

UDA

1/ Goiz bildurik zerubakgabazko mantuba,goiz sentitzen da txoritxikiyen kantuba;eguzki urrezkoakjirarik munduba,ematen dubeneanargi doratuba,frututan ikusten dakanpo loratuba.

2/ Gar bizitan dalakoeguzkiya sortzen,ikaragarri ditukanpoak berotzen;ainbeste su da goitikgañera etortzen,txandetan dira lurrakgeyegi legortzen,eta ibai txiki taerrekak agortzen.

Page 129: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Noiztik nora dituztedenbora sargoyakekartzen aize golpeeta kargazoyak;asten dira tximistak,turrunbaz turmoyak,eta ondoren zulozbeterik odoyak,lur jotzen dute urezbetetako goyak.

Ikusi: “Euskal-Erria”, IV, 1881.

Page 130: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

UDA-AZKENA

1/ Zerupe urdiña dagorde nayan asten,maiz ditu kapa zuri,beltz, arreak jazten;oiek ez diyelakoazaldutzen uzten,eguzkiya ez da lenbezin maiz ikusten;eta bero aundiyakdirade eskasten.

2/ Otz bero aundi gabedenborak txit onak,arkitzen ditu sasoionetan gizonak;sariztatu nairikanJaunak onen lanak,eltzen diyozka frutukanpoan dauzkanak,eta etxera ditukarreatzen danak.

Page 131: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Frutu sasoiratubakdiranean biltzen,abiyatzen da kanpoberdea oritzen;ostorik gabe diraarbolak gelditzen,lore zoragarriyakigartuta iltzen,eta txoriyen kantupollitak ixiltzen.

Ikusi: “Euskal-Erra”, XV, 1886.

Page 132: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

NEGUA

1/ Igarorik denboragozoen sasoya,lenaz gaiñ illundutatristetzen da goya;elementen abisujorikan turmoya,aize min zakarrakiñasten da euriya,eta ez du jakiten,noiz gelditu iya.

2/ Gabak argitasunadutenean artzen,oso goiz giro fiñakdituzte ekartzen;intzaren tokiyan daizotza ezartzen,bazter guztiyak dirazuri zuri jartzen,eta otza da lekudenetara sartzen.

Page 133: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Bere gozotasunasartzeko lurrari,noizik bein erasotzendiyo elurrari;egan iges egiñikonek zerubari,geldi geldi jaisten dandenboran ugari,samintasunak iltzenzaizka negubari.

Ikusi: “Euskal-Erria”, XV, 1886.

Page 134: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

UDABERRIA

1/ Berdez apaintzen diragoiak eta beak,pizkortzen kanpo igarindarrik gabeak;ontan nork baiñan zeiñekazaldu obeak,beren pitxitasun daberen koloreak,kolkoak irikitzendituzte loreak.

2/ Indarrak galtzen joanikizotz ta elurrak,zotz denak azaldutzendituzte muturrak;arbol ziruritenakildako egurrak,joaten dira piztuaz,pizturikan lurrak,nola txori zeudenakotzaren beldurrak.

Page 135: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Aldi eder onetangeranean sartzen,zeruko grazia dalurrean banatzen;belar len lurra joakzutik dira jartzen,arbolak eta sasiguziak loratzen,kanpoak sarjin batenitxura du artzen.

4/ Ikusten dira, onezjartzen egualdiyak,elurrak urtutzen dagarbitzen mendiyak;eta indardun jankaipreskoz belardiyakjantzirik, pizkortuakaul zeuden ardiyak,ondotik dituztelaarkume txikiyak.

Page 136: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

5/ Lo-tokiak uztekoizanikan larri,txoriyak pozez dirajolastutzen sarri;arbolaren puntetanoi dirade jarri,eta kontu pollitakkontatzen alkarri,kantatzen dute zeinbaitkantu txoragarri.

8/ Au da alaitasuna,au da poesiya,au barrenen sentitzendan gauza eztiya;kantuz alabatzen detJaunaren graziya,onela zabaldurikzabalde guziya,ematen digulakozerekin biziya.

Donostian, Marzoan 1897 urtean

Ikusi: “Euskalzale”, XIII, 1897.“Euskal-Erria” XXXVI, 1897.

Page 137: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

UDA

1/ Udan gabaz eraniklurrak intz eztiya,¡zein biotz pozgarriyadan egun sentiya!zeru erari gozozzabalde guztiya,dizdiraz dan denboranarkitzen bustiya,jaikitzen da, oeraetzan eguzkiya.

2/ Ontan kantari astendira egaztiyak,ontan pozez lotatikjaikitzen pixtiyak;indar berritzen dituere eguzkiyaklore eder kolkoakintz eztiz bustiyak,eta beste belar talandare guztiyak.

Page 138: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Ain bearra da udanbere bero ona,gozo berak jartzen dulur ozpel dagona;frutuz jazten da arbolloretan zegona,urre buruz ornitzengari aul egona,eta pizkortzen lenazeri zan gizona.

4/ Bañan zenbait txandetandana da gertatzen,bear bañan geiagodubela berotzen;ainbeste su da goitikgañera erortzen,kiskali nairik dirabaztarrak legortzen,eta errekatxo taibayak agortzen.

Page 139: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

5/ Oen bidez alditandenbora sargoyak,biltzen dituzte aizekolpe kargazoyak;asten dira tximistakturrunbaz turmoyak,eta ondoren zulozbeterik odoyak,lur jotzen dute urezbetetako goyak.

Ikusi: “Euskal-Erria”, XXVI, 1892.

Page 140: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

NEGUA

1/ Tristuraz zerupeamaiz dala beztutzen,ez da bere garayaznegua aztutzen;egunak baitiradeosoro moztutzen,egualdia txartzen da,denborak oztutzen,onek eztu pobrienbiotzik poztutzen.

2/ Loretxo bat eztalaapaingarri azten,pobrezaz da lur berdeeder ura jazten;berengandik ostoakdituztela uzten,arbolak dira larrugorrian ikusten,edertasunik eztuezerk erakusten.

Page 141: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

3/ Mitxeletak urrezkoegotxotan biltzendira, ta lorez-loreeztira ibiltzen;kirkir-txirririk eztazelaietan aitzen,txori txikien kantakdirade ixiltzen,eta aundiak diratiropean iltzen.

4/ Berandu agertutagoiz dala gordetzen,eguzkiyak gutxi dukanpora gozatzen;lurrak izozten dira,putzubak jelatzen,alditan oparo duelurra ezartzen,eta ala lurrak illitxura du artzen.

Page 142: RAMON ARTOLA SAGARDOAREN › euskaraz-net › Artola_Ramon... · 2014-12-27 · nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik. Ta azkenean “Egunaren eta

5/ Gizonak illik baldinbada bein erortzen,ezta geyago arenodolik berotzen;bañan udaberriaklurra du pizkortzen,euri-tanto bakoitzaklore bat du sortzen,eta berriz eder dakanpoa etortzen.

Ikusi: “Euskalzale”, LIII, 1897.“Euskal- Erria”, LI, 1901.“Baserritarra” n.º 60, 1907.“Euskalzale” ta Euskal-Erria: 1/1-2. Illuna Zerupea maizdanian jartzian.