Otordutik harago, bisita gidatuak sagardotegietan · 2013. 1. 15. · Sagardoaren ibilbidea helburu...

5
2013KO URTARRILAREN 20A 15 Sagardoa kupelean eta botilan dastatzeaz gainera, sagarrak edari bihurtzeraino egiten duen ohiko bidea ezagutzeko aukera izango dute herritarrek Gipuzkoako sagardotegietan. Izan ere, sagardo esperientziak ekimena abiatu dute hainbat sagardotegik, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen laguntzaz. | IRATI SARASUA ARABAOLAZA | SAGARDOA GIPUZKOAN gaude, Zerain herrian. Irukake- ta-gain auzoan, kutsaduratik eta autoen zara- tatik urrun, entzuten den hots bakarra txo- rien kantu goxoa den gune menditsuan dago Oiharte sagardotegia. Bertan Haritz Eguren dugu zain. 1984. urtetik Eguren familiak hartu du bere gain Oiharte; sagardotegiaren historiaren berri emango digu Haritzek, eta gaur egun sagardoa nola egiten duten konta- tuko digu. Baserria berritzen lan egin ostean, duela hiru urte ireki zituzten Oiharte sagardotegi- ko ateak, eta aurten proiektu berri bati ekin diote: bisita gidatuei. Uztailean hasi ziren bisitak egiten, urtarriletik urrira bitartean egiten dituzte, hots, sagardotegia irekia dagoen sasoian. Ohikoena sagardotegietara txotx garaian joatea dela nabarmendu dute, baina ez lukeela hala izan behar. Sagardoak zapore onena urtearen erdialdetik amaierara Otordutik harago, bisita gidatuak sagardotegietan Bisita gidatuak egiten dituzte Oiharte sagardotegian. Aralar eta Aizkorriko parkeen artean, paraje bikainean dago Zeraingo baserria.

Transcript of Otordutik harago, bisita gidatuak sagardotegietan · 2013. 1. 15. · Sagardoaren ibilbidea helburu...

Page 1: Otordutik harago, bisita gidatuak sagardotegietan · 2013. 1. 15. · Sagardoaren ibilbidea helburu “Sagardoaren ibilbidea sortu nahi dugu eta bertan eskaintza ezberdinak egin nahi

2013KO URTARRILAREN 20A 15�

Sagardoa kupelean eta botilan dastatzeaz gainera, sagarrak edari bihurtzeraino egiten duenohiko bidea ezagutzeko aukera izango dute herritarrek Gipuzkoako sagardotegietan. Izan ere,sagardo esperientziak ekimena abiatu dute hainbat sagardotegik, Gipuzkoako Sagardogileen

Elkartearen laguntzaz.

| IRATI SARASUA ARABAOLAZA |

SAGARDOA

GIPUZKOAN gaude, Zerain herrian. Irukake-ta-gain auzoan, kutsaduratik eta autoen zara-tatik urrun, entzuten den hots bakarra txo-rien kantu goxoa den gune menditsuan dagoOiharte sagardotegia. Bertan Haritz Egurendugu zain. 1984. urtetik Eguren familiakhartu du bere gain Oiharte; sagardotegiarenhistoriaren berri emango digu Haritzek, etagaur egun sagardoa nola egiten duten konta-tuko digu.

Baserria berritzen lan egin ostean, duelahiru urte ireki zituzten Oiharte sagardotegi-ko ateak, eta aurten proiektu berri bati ekindiote: bisita gidatuei. Uztailean hasi zirenbisitak egiten, urtarriletik urrira bitarteanegiten dituzte, hots, sagardotegia irekiadagoen sasoian. Ohikoena sagardotegietaratxotx garaian joatea dela nabarmendu dute,baina ez lukeela hala izan behar. Sagardoakzapore onena urtearen erdialdetik amaierara

Otordutik harago, bisitagidatuak sagardotegietan

Bisita gidatuak egiten dituzte Oiharte sagardotegian. Aralar eta Aizkorriko parkeen artean,paraje bikainean dago Zeraingo baserria.

Page 2: Otordutik harago, bisita gidatuak sagardotegietan · 2013. 1. 15. · Sagardoaren ibilbidea helburu “Sagardoaren ibilbidea sortu nahi dugu eta bertan eskaintza ezberdinak egin nahi

�16 2013KO URTARRILAREN 20A

bitartean izaten duela adierazi digu HaritzEgurenek.

Sagastietan hasiko da sagardoaren mun-duan zehar egingo dugun bidaia. Sagarra nolabiltzen den azaltzen dio Egurenek bisitariari,zein barietate dauden eta haiek zein motare-kin egiten duten lan. Sagarra jada bildutadutenez, garai honetan bisita egitera joatenden herritarrak ez du horiek jasotzeko aukeraizango. Baina bilduta egongo ez balitz, herri-tarrak bilduko lituzke hainbat, sagardotegie-tan egiten den lanaren berri lehenengo per-tsonan izateko. Sagarra hartzen den lekuraeraman gaituzte jarraian, eta gero sagardoamakinarian sartzen den gunera. Handikbodegara bidean Maite etorri zaigu, Haritzenemaztea. Biek egiten dute lan sagardotegian,eta bisiten proiektuari ilusioz ekin diotelaazaldu digute. Bideo bat jarri digu Maitekjarraian, Oiharteren historia labur-labur azal-du du ikus-entzunezkoak, eta era berean,familian eta egiten duten lanean murgildu dubisitaria.

Sagardo naturalaz egiten dituzte urteroko40.000 litroak. Sagardotegi txikia direlanabarmendu dute, baina baita Euskal Herri-ko tradizioa haiena sentitzen dutela ere. Biseme-alabak inguratu dira gero, Unai eta Iratitxikia. Familia baten gerizpean sortutakosagardotegia dela argi geratu da. Kupeleninguruan dabiltza haurrak, haiek ere sagardo-tegian laguntzen dutela esanaz. Sagardoa das-tatzeko aukera eskainita bisita amaitutzateman dugu. Horrez gain, bisitaren amaieran

gazta eta txistorra atera dizkigute berriketalasaian giroaz eta inguruneaz gozatu ahal iza-teko. Baserrian bertan duten nekazal-etxeaere erakutsi digute.

Oiharte sagardotegiak bezala, haien lanaerakutsi eta sagardoaren historiaren berriemango dute Astigarragako Petritegi etaBereziartua sagardotegiek, Irungo Olak,Adunako Aburuzak eta Zabalak, AzpeitikoAñotak, Donostiako Calongek, HernanikoIparragirrek eta Aiako Satxotak. “Aspaldiikusi genuen turismoaren sektorean sartze-ko beharra. Azken finean, sagardotegiekbetidanik egin diote ekarpena bertako bisita-riari eta turismoari”, dio Amaia ZubeldiaGipuzkoako Sagardogileen Elkartekokideak. Inguruko lurraldeetan halako jardue-rek izan duten “harrera bikaina” ikusitaekingo diote Gipuzkoako hamar sagardote-gik bide berriari.

Jendeak txotxarekiko duen interesak piztuzien Gipuzkoako sagardotegiei proiektuberriari ekiteko grina. Txotx garaian, sagar-dotegietara bertaratzen den jende kopuruatxotxaren berezitasunak erakartzen duela argidute sagardogileek; horregatik, garrantziaeman eta herritarrei sagardotegietan sagardoalortzeraino egiten den lana erakustea egokiairuditu zitzaien. “Eskaera ikusi genuen jen-dearen aldetik. Jendeak gustura hartzen dutxotxa, eta kanpotik etortzen direnentzat ereoso erakargarria dela ikusi genuen, jendearioso ohitura deigarria iruditzen zaio”, gainera-tu du Zubeldiak.

Sagarra nola biltzenden azaltzen dioEgurenek bisitariarieta honek sagarbilketan laguntzendu. Prozesuaz,sagardotegiaz etabertako familiazmintzo den bideoajartzen dioteondoren. Lau bisitamota eskaintzendituzte Oiharten.

Page 3: Otordutik harago, bisita gidatuak sagardotegietan · 2013. 1. 15. · Sagardoaren ibilbidea helburu “Sagardoaren ibilbidea sortu nahi dugu eta bertan eskaintza ezberdinak egin nahi

2013KO URTARRILAREN 20A 17�

SAGARDOA

Bakoitza bereziSagardotegi bakoitzak bere berezitasuna du.Kokapenagatik, lana egiteko eragatik, eta,oinarrian, familia ezberdinek osatzen dutela-ko. “Sagardotegi bakoitza mundu bat da.Bakoitzak bere balioak ditu. Batek inguruaizango du balore, besteak aldiz bodega izan-go du erraldoia, besteak antzi-nako dolarea. Bakoitzak bereberezitasunak ditu”, nabarmen-du du Sagardogileen Elkartekokideak. Beraz, sagardotegi guz-tiek oinarri bera izango dutenarren, bakoitzak bere berezita-sunen berri emango du.

Adibide garbia irekiera izan-go da. Urte osoan zehar sagar-dotegia irekitzen duten familiek urte osoaneskainiko dituzte bisitak, eta hori egiten ezdutenek berriz, txotx garaian irekiko dute soi-lik. Talde txiki zein handientzako izango dirabisitak, hori ere sagardotegiek erabakikodute; batzuek gutxieneko taldeak jarrikodituzte, beste batzuek ez. Bisitak hainbat hiz-kuntzatan egiteko aukera eskainiko da; nor-malean, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez etafrantsesez izango dira.

Gainera, sagardotegian egin litekeen bisitezgain, aukera asko eskaintzen dituzte EuskalHerria eta sagardotegien ingurua hobeto eza-gutu ahal izateko. Sagardotegi batzuek neka-zal-etxe izaera ere badutenez, kanpotik dato-zenentzat sagardotegi horiek ostatua eskainikodute, baita hainbat museotara joateko aukeraere. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Sagardo Base-rri Museora joatekoa, adibidez.Guztia erabiltzailearen intereseta nahien arabera egiten dute.Sagardotegiaz gain, sagardoare-kin lotutako beste hainbat gauzaezagutu nahi dituenak badu horiegiteko beta.

Oiharte sagardotegian, adi-bidez, era guztietako taldeen-tzako bisitak antolatzen dituzte.Horregatik, Euskal Herritikkanpo datozen taldeen beharretara molda-tzen dira bisitak. Ibilbidean zehar informa-zioa euskaraz, katalanez, gaztelaniaz eta fran-tsesez eskaintzen dute. Gainera, Oihartenbertan 2000. urtetik duten nekazal-etxeangaua pasatzeko aukera eskaintzen dute. Seigelatan hamabi pertsonari ostatua eskaintze-ko aukera dute, giro goxo eta lasaian.

Oiharten lau bisita mota eskaintzen dituz-te. Aukeretako bat honakoa da: bisita gida-tuaz gain, Ordiziako D’elikatuz InterpretazioZentrotik Igartubeiti Baserri Museora irteeraegitea, bertako XVI. mendeko dolarea ikuste-ko; edo Idiazabalera irteera, bertako Idiazabal

Gaztaren Interpretazio Zentroan bisita gida-tua egiteko. Ondoren, Ondramuño baserrian,Aranburu familiak gazta nola egiten duenerakusten du.

“Helburua da jendeari erakustea sagardo-ak Euskal Herrian izan duen garrantzia”,adierazi du Amaia Zubeldiak. Horregatik,

sagardotegiak turismora egoki-tu nahi dituzte, bertako nahizkanpoko bisitariei ateak zabal-duz. Eskaintza bereziak egitendituzte jada sagardotegiek. Asti-garragako Petritegi sagardote-gia izan zen halako eskaintzabat egiten lehena. Duela urtebe-te inguru hasi zen, eta hasierangaueko bisitak eskaintzen

zituen adibidez. Gaur egun, familia osorakoturismoa eskaintzen du sagardoari lotuta;haurrentzako tailerrak antolatzen ditu, bes-teak beste.

Sagardoaren ibilbidea helburu“Sagardoaren ibilbidea sortu nahi dugu etabertan eskaintza ezberdinak egin nahi ditu-gu”, argitu du Zubeldiak. Jendea EuskalHerrira etortzean harrituta geratzen omenda: “Sagardoa badago munduan, bainahemen dugun ezberdintasun nabarmenenatxotxa da eta munduan hori egiten dugunbakarrak gara”. Txotxa zer den erakusteazgain, sagardoak bere baitan duen historiarenberri eman nahi dute bisita gidatuek. Sagar-doa eta sagardogintza euskal kulturan garran-tzitsuak direnez “euskaldunon identitatea-

ren” parte dela azaldu nahidute. “Garai batean izan zuengarrantziaz ohartarazi nahidugu jendea, bai kanpokoa etabaita bertakoa ere. Hemenaskotan ez baikara ditugunbalore eta ondareez jabetzen”.Produktu berria gizarteratzekoasmoz, turismo agentziekin jarrida harremanetan SagardogileenElkartea. “Gure helburua ez da

jendea sagardotegira etortzea bakarrik, etor-tzen denean hemen inguruan gera daitekeelaazaldu nahi diogu bisitariari”. Hala, eskualdekogarapen agentziekin ari dira lanean. Esaterako,informazio turistikoa ematen dute sagardote-gietan, eta denda bat ere jarri dute sagardotegiguztietan, produktua salgai izateko.

“Orain, zer gertatuko den ikusi nahi dugu,jendeak zer esaten duen, zer eskatzen duen,eta gu behar horietara egokituko gara”,zehaztu du Gipuzkoako Sagardogileen Elkar-teko kideak. 2013 urtea sagardotegietakoateak parez pare zabalik izanda ekin diote, etahala irautea espero dute.

Astigarragako Petritegi izan zenhalako eskaintza egiten lehena.Gaueko bisitak eskaintzenzituen. Egun, haurrentzakotailerrak antolatzen ditu,besteak beste

Oiharte, Petritegi, Bereziartua,Ola, Aburuza, Zabala, Añota,Calonge, Iparragirre eta Satxotasagardotegiek hartzen duteparte bisita gidatuen ekimenean

Page 4: Otordutik harago, bisita gidatuak sagardotegietan · 2013. 1. 15. · Sagardoaren ibilbidea helburu “Sagardoaren ibilbidea sortu nahi dugu eta bertan eskaintza ezberdinak egin nahi

�18 2013KO URTARRILAREN 20A

SAGARDOA

Astuariasen iaz hasi ziren sagardoari lotutako turismo esperientziak egiten. Ekimenari esker, edariarekiko zaletasunak jende asko erakarri duela nabarmendu dute

turismo gastronomikoko kideek.

EUSKAL HERRIAN ekin berri dioten bidea lan-duta dute jada Asturiasen. Ikusi zuten ohikoturismoaz gain, lurraldea berezi egiten dutenbestelako ezaugarrien bitartez turismoa egite-ko abantaila ere bazutela, eta hori indartuegin behar zutela. Eskaintza turistiko zabaladute bertako sagardoari lotuta. 2009. urteanturismo esperientziak egitasmoa jarri zutenabian. Haragia edo gaztarekin batera, iaztikzuzenean sagardoarekin zerikusia dueneskaintza gehitu zuten ekimenean. Harrerabikaina izan duela nabarmendu dute Astu-riasko Turismo Gastronomikokokideek.

Euskal Herrian bezala, sagardoanola egiten duten erakusten diotebisitariari, sagastietan hasten denprozesu guztia azalduz, eta sagar-doaren ezaugarri guztien berriemanaz. Horrez gain, bide berriakere zabaldu dituzte: besteen artean,

sagardoarekin lan egiten duten bainuetxeakzabaldu dituzte, sagardoarekin masajeak ema-teko, eta jendea sagardo artean erlaxatzekoasmoz. Asturiasko Turismo Gastronomikokozuzendari Hector Perezen esanetan, “jendeariAsturiasko turismoaz hitz egitean sagardoaburura etortzea gustatuko litzaiguke”.

Arkeologoek diote Erromatarren aurretikAsturiasen jada sagardoa edaten zutela herri-tarrek, eta hori sustatu nahi dute gaur egun.Idatzi historikoetan jaiegun eta ospakizune-tan sagardoa edaten zela idatzita dagoela

ziurtatu dute, baita herriko kultura-ren parte zela ere. Perezek azaldu-takoaren arabera, ohitura hori ez daaldatu eta gaur egun, sagardoakAsturiasko herritarren eguneroko-tasunaren parte izaten jarraitzendu. Lagunartean edo etxean sagar-do botila beti presente dagoelaberretsi digu.

Nava herriko SagardoarenMuseoak edariaren ibilbidehistorikoa erakusten du.Antzina erabiltzen zituztenmakinak dituzte ikusgai

Asturiasen ere, turismoaren helduleku

Page 5: Otordutik harago, bisita gidatuak sagardotegietan · 2013. 1. 15. · Sagardoaren ibilbidea helburu “Sagardoaren ibilbidea sortu nahi dugu eta bertan eskaintza ezberdinak egin nahi

2013KO URTARRILAREN 20A 19�

SAGARDOA

Sagar handiaMunduan sagardogehien egiten duenlurraldea da Asturias.Sagardoaren ibilbideaizugarri handia dabertan. Horregatik,ibilbidea hiru zatitanbanatu dute. Bisitaria-ren interesera egokia-go moldatzeko aukeradute hartara. Lehe-nengoa, Oscos-Eo-nhasten da, eta Gijonenamaitu; bigarrenaksagardoaren eskual-dea zeharkatzen du;eta azkenak NalonIbarra eta Asturiasko ekialdea ezagutzekoparada eskaintzen du. Hainbeste sagarduekoiztearen ondorioz, “Sagar handia” izenezda ezaguna Gijon hiria mundu osoan. Horiguztia kontutan izanda, ekin zioten GijonenSagardoaren ibilbidea turismo esperientziaberria egiteari. Helburu nagusia da bertakoherritarrek eta kanpokoek sagardoaren mun-dua ezagutzea.

Sagardoarekin zerikusia duten produktuasko eskaintzen dituzte Gijongo Sagardoarenibilbidean. Sagardoak historia luzea du hirian,eta ezinezkoa da hiritik pasa eta sagardoa ezdastatzea, bertan dagoen “giro ederrak” bisi-taria “berehala” harrapatzen duelako. Udaizaten da Asturiasko sagardoarentzat garaiindartsua, baina urria da sagardogileentzategutegiko hilabete garrantzitsuena, orduanbetetzen baita gehien hiria eta orduan egitenbaitira jaialdi handienak.

Sagardoaren ibilbidea, esperientzia bere-ziak bizitzeko sortu zutela adierazi du Pere-zek. Aukera paregabea iruditzen zaio herrita-rrak lehenengo pertsonan sagardoa egitekoprozesu guztia ikusteko, eta sagarra biltzekoaukera izateko. Sagardoa edalontzira besoa

igota nola botatzenden ere ikasiko dubisitariak. Nava herrian dagoen

Sagardoaren Museoakere sagardoak lurral-dean duen maisutasu-na erakusten du.Oviedotik 30 kilome-tro ingurura dagoenherrian sagardoarenberri eta honek histo-rian zehar izan duenibilbidearen berriematea dute helburu.Sagardoa egitekoantzina erabiltzenzituzten makinak

dituzte bertan ikusgai, eta hala bisitariek den-boran atzera egin eta Asturiasen sagarra nolalantzen zen ikusiko dute.

Esperientzia hori guztia bizi ostean, sagar-doarekin lotutako dendak ikusteko paradaizango du bisitariak. Sagarrarekin eginikoproduktuak erosi ahalko ditu beraz. Sagardosagarrarekin Asturiasen produktu asko egitendituztela ziurtatu du Sagardoaren JatorriIzendapenaren gerente Reyes Ceñalek: bes-teak beste, marmeladak, tartak eta edariak.Talasoponiente Zentroan eman diezaiokealdiz amaiera, sagardo artean etzanda trata-mendua eginda.

Sagardoari lotuta, urtean zehar ospakizunugari dituzte Asturiasen. Uda garaia eta urriaizaten dira garai garrantzitsuak. Baina urteguztian eta lurralde osoan daude ekitaldiak.Orain arte ibilbideak izan duen harrerarekinoso gustura daude Asturiasko sagardogileak,egungo krisi ekonomikoak nola eragingodien pentsatzeak arduratzendituen arren. Hala ere, bertakokultura sustatu eta indartsu irte-teko esperantza mantentzendute. n

Euskal Herrianbezala, sagardoanola egiten dutenerakusten diotebisitariari,sagastietan hastenden prozesu guztiaazalduz eta sagardoadastatzeko aukeraemanez (aurrekoorriko argazkian).Sagardotratamenduak egitendituzten bainuetxeakere zabaldu dituzte.