Psikologia deritzon zientzia

11
Psikologia deritzon zientzia

description

Psikologia deritzon zientzia. PSIKOLOGIA DERITZON ZIENTZIA Psikologiaren definizioa Psikologiaren sorreraren historia laburra Psikologia eskolak Psikologiaren ikerketa-alorrak. 1.1. Psikologiaren definizioa. Antzina : - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Psikologia deritzon zientzia

Page 1: Psikologia deritzon zientzia

Psikologia deritzon zientzia

Page 2: Psikologia deritzon zientzia

1.PSIKOLOGIA DERITZON ZIENTZIA 1.Psikologiaren

definizioa2.Psikologiaren

sorreraren historia laburra

3.Psikologia eskolak

4.Psikologiaren ikerketa-alorrak

Page 3: Psikologia deritzon zientzia

1.1.1. Psikologiaren definizioa

Antzina: Antzina psikologia gaiak Filosofiaren inguruko foroetan eztabaidatzen ziren, eta ospe handiko filosofo asko horretan aritu ziren luzaroan: Platon, Aristoteles, Descartes…

Psikologia zientifikoa: Psikologia zientifikoa ezarri ondoren, garapen anitzak egin dira hainbat eremutan eta hainbat teoriatatik abiaturik. Horien berri emango dugu, laburbilduta, hurrengo lau ataletan:

•Ikaskuntza-teoriak.•Nortasun-teoriak, psikoanalisi edo psikodinamika orientaziokoak, S. Freud-en obra zabala abiapuntu izan zutenak.•Formako psikologia (gestalt), Alemaniaren eraginpeko esparruan.•Adimen-gaitasunak eta psikometriaren inguruko teoriak.

Etimologia: Grezierako psykhé (arima, adimena, espiritua) eta logos (zientzia, ezagutza) hitzen elkarketa da.Definizioa: Jokabideak eta jokabideak baldintzatzen dituzten gogamen prozesuak aztertzen dituen zientzia da.

oJokabidea: Pertsonek eta animaliek egiten dituzten gauzen artean behatu eta erregistratu ahal den guztia da.oGogamen prozesuak: Ezagutza lortzeko erak: pertzepzioa, oroimena, arrazoitzea, problemak ebaztea, amets egitea, desiratzea, itxarotea, iragartzea…

Page 4: Psikologia deritzon zientzia

1.1.2. Psikologiaren sorreraren historia laburraXIX. mende aurretik psikologia filosofiaren alorra zen.XX:

oPsikologoak metodo esperimentalak eta laborategiko ikerketak erabiltzen hasi ziren,

psikologia zientzia autonomo bihurtuz.Aitzindariak: W. Wundt (1832-1920):

oPsikologia esperimentalaren sortzaile kontsidera dezakegu.o Medikuntza ikasi zuen.o 1879an psikologia esperimentalaren lehenengo laborategi ofiziala sortu zuen eta introspekzioa proposatu

zuen metodo gisa. oEstrukturalista dela esan ohi da, kontzientziaren egitura edo estruktura aztertu zuelako.

Introspekzioaren bidez, kontzientziaren prozesuak osagaietan banatzen direla uste zuen. Metodo horren arabera, norbera da protagonista, norbera baita kontzientzia ahalik eta zehatzen behatu behar duena.

W. James: o Fisiologoa. Bere laborategia zabaldu zuen Massachussets-en. Bere asmoa faktore fisiologikoek

gogamen prozesuetan duten eragina irakastea zen. oWundt bere aurka agertu zen, aurkezten zuen psikologia estua artifiziala eta inozoa zela esanez. o James psikologiaren alde praktikoaz arduratu zen eta, eguneroko bizitzara aplikatzeko korrontea

sortu zuen. Bere ustez, askoz ere interesgarriagoa da gizakiak bere inguruan moldatzeko erabili ohi dituen errekurtsoak aztertzea gogamenaren egitura aztertzea baino. Psikologiaren helburua kontzientziak eta beste gogamen prozesuek gizakiari esperientzietara moldatzen nola laguntzen dioten ulertzea izan behar du eta, horregatik, James-en lanaren ardatza gogamenak nola funtzionatzen duen aztertzea izan zen.

o Horregatik berak sortutako eskolari funtzionalismo deritzo.

Orokorrean:

Desadostasunak albo batera utzita, bai estrukturalistentzat eta bai funtzionalistentzat psikologiaren helburua kontzientzia aztertzea zen:

oWundt-en eskolan gogamenaren oinarrizko osagaiei, egiturari, ematen zitzaion garrantzi handiagoa.oJames-en eskolan gogamenaren funtzioak eta funtzio horien erabilgarritasun biologikoa aztertzen ziren.

Page 5: Psikologia deritzon zientzia

1.3. Psikologia-eskolak•Psikoanalisia•Behaviorismoa edo konduktismoa

•Watson •Thorndike•Skiner

•Gestalt-a •Psikologia humanista •Psikologia kognitiboa

Page 6: Psikologia deritzon zientzia

1.1.3. Psikologia-eskolak

1.PsikoanalisiaSigmund Freud-ek sortu zuen XIX. mendearen bukaeran. Teoria inkontzientean

oinarritzen da. Haurtzaroan erreprimitutako esperientziak inkontzientean gordetzen dira eta heldutasunean, gainditu ez badira, nahaste gisa azaltzen dira. Psikoanalisiaren helburua jokabidearen esanahi inkontzientea kontzientera ekartzea da, azal daitezkeen arazoak konpondu ahal izateko.

Freud-en irakasle izan zen Breuer mediku austriarraz hitz egin behar dugu,

nahitaez. Breuer-ek, hipnosiaz baliaturik, histeria sendatzeko lortu zituen emaitzen berri eman zion Freud-i eta hasierako lanak elkarrekin egin zituzten.

Psikoanalisiak, kontrako amorratuak izan bazituen ere, nahikoa arrakasta izan zuen garaiko psikologoen artean, eta Freud-en jarraitzaileak Psikoanalisiaren nazioarteko elkartean bildu ziren 1910ean.

Gero, psikoanalisiaren barruan sartzen diren zenbait autorek aldatu egin zuten Freud-ek inkontzienteari buruz zuen ikuspegia. Jung, Szondi eta Lacan psikologoek beren teoria pertsonal berriak eratu zituzten inkontzientearen egitura eta dinamikari dagokionez. Psikoanalisia berria, psikologia dinamikoa da eta emozioak, afektua eta irrikak ikertzeari ematen dio lehentasuna eta ez, psikologia estatikoak egiten duen bezala, sentipenak, pertzepzioak eta abar ikertzeari.

Page 7: Psikologia deritzon zientzia

2. Behaviorismoa edo konduktismoa

Watson

oBera izan zen korronte honen sortzailea. Abiapuntua 1913an Psikologia behaviorista baten ikuspuntutik izeneko artikulua izan zen. oBehavioristen ustez, psikologiak objektiboa izan behar du eta, ondorioz, animalien psikologian erabiltzen diren metodoak eta printzipioak aplikatu behar zaizkie gizakiei. Hori dela eta, behavioristek laborategian lan egiten dute eta praktikotasuna bilatzen dute. oWalden esperientzia.oUsteak:

Psikologia natur-zientzien adar bat da. Animalien eta gizakien artean ez dago etenik, jarraipena baizik.Psikologiaren helburua jokabidea aurreikustea eta kontrolatzea da.Kontzientzia ez dago zertan aipatu.Psikologiak praktikoa izan behar du, bizitzan oinarritutakoa eta gizartearentzako onuragarria.

ThorndikeoWatsonen garaikide izan zen. Animalien psikologia ikertu zuen. Ezaguna da katuekin egin zuen

esperimentua. Katu goseti bat hartu eta kaxa itxi baten barruan sartu zuen, katuak kanpoan zegoen janaria ikusteko moduan. Kaxa itxita egon arren, eragingailu bat ukitzea aski zen atea irekitzeko. oKatua, hasieran, ikaragarri mugitzen zen, baina mugimendu haiek alferrikakoak ziren. Halako batean, ordea, atea irekitzeko eragingailua ukitu zuen eta atea zabaldu egin zen. oBehin asmatu ondoren, katuari gero eta gutxiago kostatzen zitzaion mugimendu egokia egitea. Azkenean, alferreko saiakerak desagertu egin ziren eta katuak atea irekitzen ikasi zuen. oOndorioz: erantzun egokiak (ingurunera moldatzeko balio dutenak) indartuz doazen bitartean, erantzun

desegokiak (alferrikakoak) indargabetuz doaz, desagertu arte. Beraz, ariketa hutsak ez du ikasten laguntzen; arrakasta duten ariketek bakarrik ahalbidetzen dute ikaskuntza.

SkineroWalden 2 esperientzia

Page 8: Psikologia deritzon zientzia

3. Gestalt-a •Eskola hau Alemanian sortu zen XX. mendeko

bigarren hamarkadan. •Bere ustez, prozesu

psikikoak osotasun bateratuak dira eta ez ekintza edo osagai bakunen batura. •Gestalt-a

estrukturalismoari kontrajartzen zaio.

Page 9: Psikologia deritzon zientzia

Psikologia humanista

• Psikologia eskola hau XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadan sortu zen eta psikoanalisiaren eta behaviorismoaren aurka agertzen da. Autore ezagunenak Maslow eta Rogers dira.

• Behaviorismoa eta psikoanalisia kritikatzen dituzte, lehenegoa giza psikologiatik urruntzen delako eta bigarrena jokabide patologikoak baino ez dituelako aztertzen.

• Nork bere bokazioen eta nahien arabera jokatuz gero, autorrealizazioa lor daiteke. Batzuetan, ordea, ezinezkoa da, gizakiok gure benetako nahiak baztertzen ditugulako, besteenak asetzeagatik (familia, eskola, gizartea). Gizakia, beraz, ez da zoriontsua izango, berak nahi duena eta besteek berarengandik espero dutena kontrajartzen diren bitartean. Helburua pertsona autorrealizatzera iristea da, bakoitzak bere burua onartuz.

• Psikologia humanistak kritika ugari jaso zituen bere gaian, batez ere, zientifikotasun faltagatik. Hala ere, ukaezina da humanistek arrakasta ugari lortu dituztela, gehienbat, talde-dinamikak erabiliz.

Page 10: Psikologia deritzon zientzia

Psikologia kognitiboaEzaugarriak:

• Gogamen prozesuak dira jokabideari gizaki zentzua ematen diotenak; beraz, psikologiaren aztergaia gogamen prozesuetara eta prozesuon egiturara eta funtzionamendura bideratu behar da.

• Psikologiaren helburua gogamen prozesuak identifikatzea da, prozesuon artean zein jokabiderekin dituzten erlazioak aztertuz.

• Gizakia informazioaren prozesadore aktiboa da. • Gogamena osatzen duten egiturak dinamikoak eta moldagarriak dira.

• Ikuspegi kognitiboek eragin handia dute gaur egun, baina kritikak ere jasotzen dituzte; zabalduena emozioei eta sentimenduei garrantzirik ez emateari buruzkoa da.

Page 11: Psikologia deritzon zientzia

Psikologiaren ikerketa-alorrakPsikologia esperimentala

•Metodo esperimentalaren bitartez fenomeno psikikoak eta organismoaren portaera ikertzen dituen psikologia da. •Filosofian oinarritzen den psikologiaren kontrakoa da.

Psikofisiologia•Gizakiaren eta animalien portaeraren oinarri fisiologikoak azterten ditu. Adibidez, jokabide oldarkorra gertatzen denean, arazoaren arrazoia bilatzeko, zerebroan jarduera handiena duen unea aztertzen da. Psikofisiologoek beste alorretako zientzialariekin harreman estuak izan ohi dituzte: biologoekin, kimikariekin, etologoekin… eta, askotan, elkarrekin lan-taldeak sortzen dituzte.

Garapenaren psikologia•Gizakiaren jokabideak jaiotzatik heldutasunera arte izaten dituen aldaketak aztertzen ditu. Bizitzako garapen-fase bakoitzaren ezaugarri orokorrak zehaztea du helburu.

Psikologia klinikoa•Jokakibidean eta emozioetan gertatzen diren nahasteak aztertu, diagnostikoa eman eta terapia ezartzen du. Buruko nahasteak (psikosia, eskizofreniak, etab.) sendatzen ahalegintzeaz gain, adimen-atzerapenak, drogomenpekotasunak, depresioak, gizarteratze-arazoek, antsiak edo sexu arazoek sorrarazitako jokabide arazoak ere aztertzen ditu.•Komenigarria da psikologo klinikoaren eta psikiatraren artean dagoen desberdintasuna bereiztea. Psikiatra medikua da, buruko gaixoak sendatzen espezializatuta dagoen medikua alegia, eta gaixoak sendatzeko, medikuntzan oinarritutako azterketak eta metodoak erabili ohi ditu (analisiak, eskanerrak, botikak, kirurgia…). Psikologo klinikoa, ordea, terapeuta da eta jokabidean oinarritutako azterketak egin ondoren, terapia psikologikoak erabili ohi ditu pazienteari jokabidea aldatzen laguntzeko asmoz.

Ikaskuntzaren psikologia•Heziketarekin zerikusia duten arazo psikologikoak aztertzen ditu. Askoren ustean, profesional hauek ikasteko arazoak dituzten ikasleekin bakarrik lan egiten dute, baina ikaskuntzaren psikologoen zeregin profesionala beraien kargu dauden ikasle guztiak dira. •Eskola-psikologoek irakasleekin lan egiten dute eta heziketa-prozesuan sor daitezkeen arazoak konpontzen laguntzea dute helburu.

Psikologia soziala•Gizarte-taldeek eta komunikabideek gizakiaren jokabidean duten eragina aztertzea da bere helburua.

Psikologia industriala•Industria eta lanaren munduan gizakien parte-hartzearen gorabeherak aztertzen ditu.•Betebehar nagusiak:

•Pertsonala aukeratzea (testak eta elkarrizketak erabili ohi ditu).•Bakoitzaren gaitasunen arabera lan-taldeak eratzea.•Langile bakoitzari, dagozkion gaitasunen eta prestakuntzen arabera, lanpostua egokitzea.