PROSTITUZIOA Atzo eta gaur estigmak harrapatuta · Prostituzioa garrantzitsua izan da Euskal...

5
2014KO URRIAREN 12A 4 ASTEKO GAIA PROSTITUZIOA Prostituzioa garrantzitsua izan da Euskal Herriaren historian, hala ere, oraindik tabuari eta estigmari lotuta dago erabat. Erabaki librea denean ere, zailtasunez betetako lanbidea da, ikusezina ia. | IRATI SARASUA ARABAOLAZA | EUSKALDUNEN izaera lotsatia, lasaia, zorrotza eta barrenkoia dela esan izan da, eta horrek ez du prostituten lana ordaintzen duen ohiko bezeroaren antzik, ez behintzat buruan sor- tzen zaigun irudiarekin. Baina, leku guztietan bezala, Euskal Herriko historian ere, leku garrantzitsua izan du prostituzioak. Historia de la prostitución en Euskal Herria izeneko libu- ruan (Txalaparta) Charo Roquerok, Historia Modernoan eta Zientzia Politiko eta Soziolo- gian lizentziatuak, horren inguruko xehetasu- nak azaldu ditu. “Euskal Herrian prostituzioa jasoagoa zen; ez zegoen leihora gerturatzen zen sexu langilerik, gordeagoa zegoen”. Moral erlijiosoaren garrantzia izugarria zela dio Roquerok, eta horrek eragina zuela: “Parrokoa zen arau guztiak ezartzen zituena herri txikietan, egunerokoari loturiko arauak; eta etxeko andrea zen beti alabaren gainean zegoena eta tradizio kultural errotuenak mantentzeko lan egiten zuena, jarrera zorro- tza izaten zuen maiz”. Hori horrela, emakumearen birjintasunak esanahi oso garrantzitsua zuen gizartean. Hori galtzen zen unean, emakumeak izan zezakeen arrakasta galdu egiten zuen. “Imaji- natu hiru alabako familian gaudela, lehenen- go biek dotea dute, baina hirugarrenarentza- ko dirurik ez dago baserrian. Kasu ugaritan, neska gazteei gizonek ziurtatzen zieten bir- jintasuna haiekin galtzearen truke ezkontze- ko eskatuko zietela, eta gero hori betetzen ez bazuten epaitegietara eraman eta gizonak emakumeari kopuru bat ordaindu behar iza- ten zion”, azaldu du idazleak. Ondorioz, dotea beste era batera lortzen zuten neskek, eta azkenean ezkontzeko aukera izaten zuten. Halako prostituzio kasuak ohikoak ziren, eta artxiboa beteta dagoela dio Roquerok. Atzo eta gaur estigmak harrapatuta DANI BLANCO

Transcript of PROSTITUZIOA Atzo eta gaur estigmak harrapatuta · Prostituzioa garrantzitsua izan da Euskal...

Page 1: PROSTITUZIOA Atzo eta gaur estigmak harrapatuta · Prostituzioa garrantzitsua izan da Euskal Herriaren historian, hala ere, oraindik tabuari eta estigmari lotuta dago erabat. Erabaki

2014KO URRIAREN 12A4 �

ASTEKO GAIA

PROSTITUZIOA

Prostituzioa garrantzitsua izan da Euskal Herriaren historian, hala ere, oraindik tabuari etaestigmari lotuta dago erabat. Erabaki librea denean ere, zailtasunez betetako lanbidea da,

ikusezina ia.

| IRATI SARASUA ARABAOLAZA |

EUSKALDUNEN izaera lotsatia, lasaia, zorrotzaeta barrenkoia dela esan izan da, eta horrekez du prostituten lana ordaintzen duen ohikobezeroaren antzik, ez behintzat buruan sor-tzen zaigun irudiarekin. Baina, leku guztietanbezala, Euskal Herriko historian ere, lekugarrantzitsua izan du prostituzioak. Historiade la prostitución en Euskal Herria izeneko libu-ruan (Txalaparta) Charo Roquerok, HistoriaModernoan eta Zientzia Politiko eta Soziolo-gian lizentziatuak, horren inguruko xehetasu-nak azaldu ditu. “Euskal Herrian prostituzioajasoagoa zen; ez zegoen leihora gerturatzenzen sexu langilerik, gordeagoa zegoen”.Moral erlijiosoaren garrantzia izugarria zeladio Roquerok, eta horrek eragina zuela:“Parrokoa zen arau guztiak ezartzen zituenaherri txikietan, egunerokoari loturiko arauak;eta etxeko andrea zen beti alabaren gaineanzegoena eta tradizio kultural errotuenakmantentzeko lan egiten zuena, jarrera zorro-tza izaten zuen maiz”.

Hori horrela, emakumearen birjintasunakesanahi oso garrantzitsua zuen gizartean.Hori galtzen zen unean, emakumeak izanzezakeen arrakasta galdu egiten zuen. “Imaji-natu hiru alabako familian gaudela, lehenen-go biek dotea dute, baina hirugarrenarentza-ko dirurik ez dago baserrian. Kasu ugaritan,neska gazteei gizonek ziurtatzen zieten bir-jintasuna haiekin galtzearen truke ezkontze-ko eskatuko zietela, eta gero hori betetzen ezbazuten epaitegietara eraman eta gizonakemakumeari kopuru bat ordaindu behar iza-ten zion”, azaldu du idazleak. Ondorioz,dotea beste era batera lortzen zuten neskek,eta azkenean ezkontzeko aukera izaten zuten.Halako prostituzio kasuak ohikoak ziren, etaartxiboa beteta dagoela dio Roquerok.

Atzo eta gaurestigmak harrapatuta

DA

NI

BLA

NC

O

Page 2: PROSTITUZIOA Atzo eta gaur estigmak harrapatuta · Prostituzioa garrantzitsua izan da Euskal Herriaren historian, hala ere, oraindik tabuari eta estigmari lotuta dago erabat. Erabaki

2014KO URRIAREN 12A 5�

PROSTITUZIOA

Prostitutaren irudi orokorrari buruz ezinda hitz egin, batzuen eta besteen egoera osoezberdina zelako. Hainbat mailatakoak zeu-den, sarri neskame izandakoak sartzen zirenprostituzioan. Euskal Herrian kontrol handiazegoen moral erlijiosoari lotuta, horrenondorioz, prostitutak ez zeuden kalean; odola-ren garbitasunak garrantzi itzela zuen. Bainaemakume librea ere bazegoen, hori bai, osogaizki ikusia, herrian emakume biziotsu gisahartua. “Legeak zeuden haien aurka, etaespetxeratu ere egiten zituzten”. Hiri guneaneta landa gunean ezberdina izaten zen.Horrez gain, soldatuak hirian izateak ere era-gina izaten zuen; prostitutakopurua altuagoa zen etaDonostia da horren adibideargia.

XIX. mendean, araututaBekatugile gisa ikustetik arazogutxi sortzen dituen emakumebezala ikustera pasa ziren XIX.mendean. “Gizarteak emaku-me hauen beharra zuen; eurenlanari esker indarkeria eta bortxaketa kopu-rua jaitsi egin ziren eta emakumeek gizonekinzuten elkarbizitzan lasaitasuna handitu zenharreman sexualei dagokienez”. Azkenbatean, gizonak bere “beharrak” askatzekobidea zen prostituzioa. Hala, gizartea positi-boki ikusten hasi zen prostituten lana. Pute-txeak ere sortu zituzten.

Hasieran debekatuta zegoen prostituzioa,gero, arautzea etorri zen, baina guztia gizo-nezkoen ongizateari begira egin zen. Indus-tria Iraultzaren garaian, Espainiatik EuskalHerrira migrazio handia egon zen, batez ereBizkaira. “Bilbora, esaterako, barruko arropakoloreduna iritsi zen, eta hori izugarria izanzen”, dio Roquerok. Ezberdintasun sozialhandiak sortzen zituen horrek; egoera eko-nomiko kaskarra zutenak zeuden batetik, etakomertzioa zuten kapitalista berriak bestetik.Gune bereziena, prostituzioari dagokionez,Gasteiz zen, ezkutatuena han zegoen. “Bizi-lagunek ordu jakinetan sartu-irtenak ikusiizan zituztela diote datuek, ez dago besterik”.

Gainera, gizarte maila ezberdinen arteanez zegoen elkartasunik. “Norberak bereburua salba dezala, pentsatzen zuten”, adie-razi du Roquerok. Kondena izugarria zelaikusi du artxiboetan. “Emakume bati gertaziezaiokeen gauza okerrenetakoa hartaz esanzezaketena zen, emakume baten prestigioare-kin eta bizitzarekin amaitu zitekeen horrela”.

Prostitutak hiritik botatzen zituzten, eta ezedonola. “Eztia jartzen zioten gorputzean,gerritik gora biluzten zituzten eta asto batengainean herriaren irteeraraino eramaten

zituzten herritar guztiek”. Moral bikoitza izu-garria zen. “Maitale edo prostituta ezagune-kin ibiltzea auto izugarri bat izatea bezalazen, gizon batek prestigio handiko negozioazuela erakusten zuen”, zehaztu du idazleak.Emakumeek beren gizonen maitaleez harrohitz egiten zuten halakoetan. Baina bazeudenlangile auzoetan oso modu gogorrean laneanaritzen ziren prostitutak ere.

Prostitutaren irudia mendeetan zehar alda-tzen joan bada ere, eta bekatugile gisa ikuste-tik gaitz benereo izatera pasatu bazen ere,gaur egun, oraindik, tabua da putei buruz hitzegitea. Estigma baita mantentzen den ezau-

garri nagusia.

Estigma nagusiEstigma, hori omen da gauregun prostituta batentzat gogo-rrena, gertuko jendeari esateada zaila hasteko, eta ia ezinez-koa kaleko jendeari erantzutea.“Balizko kasu batean jarrita,oso erraza da ulertzen; lehenaldiz norbait ezagutzen duzu-

nean ohikoa izaten da lanbideari buruzko gal-dera, kasu horretan prostituta zarela esatea iaezinezkoa da”, dio Shandra Martinez Aukeraegitasmoko langileak. Prostitutak laguntzendituen proiektua da Aukera. Kasu andanaikusi du Martinezek azken urteotan, etanabarmendu du estigmak autoestimuan era-gin izugarria duela. Bi identitate izan beha-rrak eragindako estresaren ondorioz gerta-tzen da askotan. Josebe Iturrioz Medeak taldefeministako aktibistak ere ideia horrekin bategiten du. “Puta hitza emakumeak iraintzekoerabiltzen da, oso estigmatizatuta dago hitzabera eta horrek eragin handia du”. Arauetatikat bizi den emakumea da prostituta, beresexualitatea aske bizi duena. Emakume on etatxarraren arteko ezberdintasunekin amaitubeharra dagoela diote biek.

Aukera, Martinezek hitz hori nabarmen-tzen du. “Guk artatzen ditugun emakumeakadinez nagusiak dira eta beti libreki erabaki-tzen dute prostituzioan aritzea”. Testuingu-ruak eragina du, zalantzarik gabe, baina era-baki librea da gehienetan. “Nik askotanentzun dut etxe batean lanean aritu beha-rrean nahiago dutela prostituzioan aritu,hilabetean ateratzen duten kopurua etxebatean denbora luzean lortzen delako”,nabarmendu du Iturriozek. Ziurrenik, kasugehienetan ez da 15 urterekin amesten zutenlanbidea, baina “garbitzaile izatearekin ereez dute amesten nerabeek, bizitzak erama-ten zaitu horra”, dio Martinezek. Josebe Itu-rriozek nabarmentzen du etxeko lanarekinalderatuta efektu berdinak sartzen direla

“Ez da 15 urterekin amestenzuten lanbidea, baina garbitzaileizatearekin ere ez dute amestennerabeek, bizitzak eramatenzaitu horra”

Shandra Martinez, Aukera

Page 3: PROSTITUZIOA Atzo eta gaur estigmak harrapatuta · Prostituzioa garrantzitsua izan da Euskal Herriaren historian, hala ere, oraindik tabuari eta estigmari lotuta dago erabat. Erabaki

PROSTITUZIOA

2014KO URRIAREN 12A6 �

jokoan. Zaintzaren munduan sartzen delakolan hau, ezaugarri ezberdin batzuk izanarren.

Emakumea, atzerritarra eta gazteaTxirotasunarekin lotzen da askotan prosti-tutaren irudia, beste hainbat lanbide bezala.Gaur egun 25 eta 50 urte arteko Hego Ame-rikako emakumea da prostitutaz EuskalHerrian dugun irudia. “Immigrantea, gaz-tea, oso ederra, paperik gabekoa eta gelabatean ezkutuan lanean dabilena”, hala defi-nitzen du Medeakeko aktibistak. Askotanseme-alabak izaten dituzte jatorrizkoherrialdeetan eta eurak dira familia osoaaurrera ateratzen dutenak, sarri aitarik ezdagoelako. Hala ere, krisiaren ondorioz, ber-takoak diren emakume prostituta gehiagohurbildu dira azken aldian Aukera egitasmo-

ko langileengana. Ehuneko altuan emaku-meak dira prostitutak, baina badaude sexulangileak diren gizonak ere, eta oso egoerakaskarra bizi dute.

Horrez gain, emakume transexualek pros-tituzioan duten lekua aldarrikatu beharrekoairuditzen zaio Iturriozi. Beste edozein lanbi-detan duten diskriminazioa ez da ematenprostituzioan. “Gehien desiratzen dituztenakdira. Gaur egun arrakasta gehien dutenak”.Hala ere, prostituzioan aritzen diren guztiakemakumeak ez badira ere, feminizatuta dau-den pertsonak direla nabarmendu du. “Hain-beste desiratzen den zerbait ez dakit zergatikdagoen hain estigmatizatuta”. Gaur egungobezeroa ikusezina izan arren, gizon gehienakprostitutengana bizi osoan noizbait joandirela ziurtatu du aktibistak. Adin eta ideolo-gia guztietako gizonak joaten dira. Asko koa-

Prostituzioak Euskal Herrian izan duen ibilbidea aztertu du Charo Roquerok, Historia de la prostitución en Euskal Herrialiburuan. Bertan kontatu duenez, garai batean gorputzean eztia jarri, gerritik gora biluztu eta asto gainean herritik botatzenzituzten emakumeak, prostitutak izanez gero.

C. R

OQ

UE

RO

KU

TZ

IA

Page 4: PROSTITUZIOA Atzo eta gaur estigmak harrapatuta · Prostituzioa garrantzitsua izan da Euskal Herriaren historian, hala ere, oraindik tabuari eta estigmari lotuta dago erabat. Erabaki

2014KO URRIAREN 12A 7�

PROSTITUZIOA

Zein lan egiten duzue?Arrats elkartearen barruan dago Aukera programa,1998an hasi ginen lanean. Iaz, adibidez, ia 1.200 pros-titutarekin egin genuen lan. Gipuzkoan aritzen gara.Bi era ditugu lanerako; batetik, Donostian eta Irunenditugun lokaletan egiten dugu lan eta bertara gertura-tzen dira emakumeak behar dutenerako, eta bestetik,gu gerturatzen gara euren lantokietara; pisu, klub edokalera. Preserbatiboak eta labaingarriak ematen diz-kiegu, baina baita aholkularitza ere. Behar dutenhorretan laguntzeko gaude.

Programaren helburu nagusia zein da?Prostituzioan jarraitu nahi badute zaintzea, eta eurenbeharrei erantzutea. Gure programako helburu nagu-sia da erakustea eurak espazio bat dutela gizartean, etabadutela entzun eta ulertuko dieten leku bat. Prostitu-zioan aritzeagatik epaituko ez dituen leku bat izatea.

Zein beldur edo zein zalantza izaten dituzte nagusiki?Pertsona bakoitzak bizkarrean daramatza bere kez-kak, oso ezberdinak izan daitezkeenak. Batzuekatzerriko legeaz galdetzen dute, beste batzuek pro-fesionaltasunari buruz, nora jo analisiak egitera…Galdera asko egiten dizkigute. Hasieran normaleanguregana preserbatiboa jasotzera etortzen dira, etaharremana sortzen joaten da gure artean, konfiantzagaratzen.

Abolizioa, legeztatzea… Eztabaida mahai gaineandago. Guk eztabaida horrekin denbora daramagu, eta jarre-ra guztiak ulertzen ditugu. Baina horretan ez gara sar-tzen, guk eskubideak aldarrikatzen ditugu. Gure pro-gramak Aukera izena du eta ez da kasualitatea.Badakigu oso lanbide zaila dela eta estigma hor dago-ela. Ondorioz, pertsona bat prostituziotik atera nahiduela esanez etortzen bazaigu, ulertu egiten dugu,baina baita jarraitu nahi duela esanez etortzen badaere. Eskubideen alde eta ez epaitzearen alde gaude.Hori bai, gerturatzen zaizkigun emakume gehienaklegeztatzearen alde daude. Beste kontu bat da legezta-tzen bada nola egingo den. Baina zuhurtziaz egitenbada, eurak horren alde daude. Estigmaren beldurdira uneoro.

Nola lagundu diezaiekete herritarrek? Gizarteak ulertu egin behar ditu. Pertsona hauek kri-minal gisa ez ikusteko hezkuntza asko falta da orain-dik, nire ustez. Gainerako pertsona guztiak bezalaikustea da garrantzitsua. Eurak ulertzea beharrezkoada, eta ez epaitzea.

Shandra Martinez Aukera programako langilea

«Gerturatzen zaizkigun emakume gehienaklegeztatzearen alde daude»

S. M

AR

TIN

EZ

EK

UT

ZIA

Page 5: PROSTITUZIOA Atzo eta gaur estigmak harrapatuta · Prostituzioa garrantzitsua izan da Euskal Herriaren historian, hala ere, oraindik tabuari eta estigmari lotuta dago erabat. Erabaki

�8 2014KO URRIAREN 12A

PROSTITUZIOA

drilan, eta ohikoa izan da birjintasuna galtze-ko putetxera joatea. “Lan antropologiko bategiteko oso interesgarria da putetxe baterajoatea; herriko medikua edo alkatea aurkiditzakezu bertan. Morboa ematen dieordaintzeak, eta ulertzen dut. Txortan egin,ordaindu eta kito, hor amaitzen da, ez dagoloturarik”, dio Iturriozek. Putek tabu sexua-lak, gizonen sekretuak dakizkitela ere ziurta-tzen du: “Pentsa momentu batean emakumeguztiak batuko balira eta gizonei buruz hiz-ketan hasiko balira zein konplizitate sortukolitzatekeen. Horregatik mantentzen dituzteurrun”.

Irunen kalean, baina isunekinEz da gauza bera klub edo pisu batean lanaegin edo kalean aritzea. Pisuek eta klubeksegurtasun handiagoa, babes handiagoa ema-ten dute bezeroarekin bakarrik geratzerakogaraian, alboko gelan norbait dagoela badaki-telako. “Askotan uste dugu bertan hobetodaudela, baina eurak nahiago izaten dutekalean libreki ibili. Inor ez da euren jabe, nahiduten ordutegian joaten dira eta eurak marka-tzen dute negoziazioa”, Iturriozen esanetan.Adibide bat jarri nahi izan du, “klub horretanharremanak kondoirik gabe izaten direlabadio jabeak, hala egin behar dute prostitu-tek”. Putetxeetan jabea da arauak jartzendituena, kalean, aldiz, ez. Putak kaletik ateranahi izan zituzten Erdi Arotik Modernizazio-ra igarotzean, eta horregatik estatuek pute-txeak sortu zituztela dio aktibistak. Betidaude gauzak alde eta kontra; kalean libreagosentitu zaitezke, baina arriskua handiagoaizan daiteke.

Bi klub mota daudela azaldu digu ShandraMartinezek. “Batzuk txikiak dira, taberna edopub txikien gisara funtzionatzen dute. Bestebatzuk, aldiz, handiagoak dira eta plazaka egi-ten dute lan”. Emakumeek hara joan etaplaza bat erreserbatzen dute 21 egunerako,eguneroko tasa ordaintzen dute eta bezeroe-kin irabazitakoa eurentzako izaten da. Pisue-tan ere egoera ezberdinak daude. Badaudepisuetara egunez soilik joaten direnak, bainabaita bertan 24 orduz egoten direnak ere.Horiek ere plazaka egiten dute lan, eta beraz,mugikortasun handia egoten da sektorehonetan.

Euskal Herrian gehienbat pisu eta klube-tan egiten dute lan. Hala ere, kaleko prostitu-zioa ere badago. Berezia da adibidez Irungoerrealitatea. Prostituzioa Espainiako Esta-tuan alegala bada ere, Irunen udal ordenantzabat dago, eta isun administratiboak egon ohidira. “Hori ez da okerrena, azken aldianpenaletik prostituten aurka joaten direla jaki-tea larriagoa da. Oraingoz, prostituzioa ez dadelitu bat, baina kriminal gisa tratatzen dituz-te”, azaldu du Martinezek. Hainbat, gauregun epaiketaren zain daude, agintariei deso-beditzea egotzita.

Egoera zailak eta estigma hori dira errea-litate gogorraren oinarri. Baina errealitatehori aldatzea eta prekarietate gordinetiksalbu egotea ere herritarren esku dagoelauste dute bi langileek; baita heziketarekin etamugimendu sozialekin urratsezurrats aldatu ahalko dela ere.Garrantzitsuena prostitutakulertu, onartu eta estigma desa-gertzea da. n

“Hainbeste desiratzen dena ez dakit zergatik dagoen hain estigmatizatuta”, dio Josebe Iturriozek (ezkerreko argazkian).Eskuineko irudian, Pablo Picasso margolariaren Avinyó kaleko neskatxak.

J. IT

UR

RIO

ZE

KU

TZ

IA