ANIMALIEN ELIKADURA: “KONTSUMITZAILEARENTZAT ERABAT … · mintza, eta abar. Esnekiak Esne-gazura...

9
LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI 1 2. BA AL DAGO PENTSU MOTA BAT BAINO GEHIAGO? 3. ZEINTZUK DIRA PENTSUAREN LEHENGAIAK EDO OSAGAIAK? ANIMALIEN ELIKADURA: “KONTSUMITZAILEARENTZAT ERABAT EZEZAGUN” Noiz edo noiz, berriak entzutean edo kontsumitzaileei galdetzean, lagunartean honelako esaldiak entzuten ditugu: “zer dute pentsuek?, “zerez egiten dituzte pentsuak?” "eskuz egiten dira”, “ia mekanizatu gabeko industria da" eta antzekoak. Kontsumitzaileak ez daki nola funtzionatzen duen pentsuen ekoizpen industriak eta ez ditu ezagutzen bertan egiten diren produktuen berezitasunak. Zalantza horiek argitzeko, oso modu errazean azalduko ditugu pentsuen inguruan ezagutu beharreko alderdi nagusiak. 1. ZER DA PENTSU KONPOSATUA? Pentsua “animalientzako elikagaia da", lehengaien nahasketa (landare edota animalia edota mineral jatorrikoak). Lehengai horiek eralda daitezke animalientzako elikagai nutritiboa eta osasungarria osatzeko. Bai, pentsu konposatuak bi motakoak izan daitezke: Osoak: animaliak beharrezkoak dituen nutriente guztiak eskaintzen dituzten osagaien konbinazioa dira. Normalean hegaztiak eta txerriak elikatzeko erabiltzen dira. Osagarriak edo nukleoak: Beste lehengai batzuekin konbinatzeko formulatutakoak dira. Bazkarekin nahasten diren pentsuak zaldiak eta hausnarkariak elikatzeko erabiltzen dira maiz. Halaber, pentsu konposatuak sendagai- pentsuak izan daitezke. Hainbat nahasmendu dituzten animaliak tratatzeko formulatutakoak dira, eta sendagaia pentsu horien bidez ematen zaie. Sendagai pentsuak egiteko administrazioaren baimena behar da eta horiek erabiltzeko albaitariaren agindua. Batik bat laboreak dira pentsua osatzen duten lehengaiak: artoa, garagarra eta garia. Pentsuaren % 50-60 osatzen dute. Hurrengo osagai nagusia oleaginosoak dira, soja batik bat. Horiek pentsuaren % 14 osatzen dute.

Transcript of ANIMALIEN ELIKADURA: “KONTSUMITZAILEARENTZAT ERABAT … · mintza, eta abar. Esnekiak Esne-gazura...

Page 1: ANIMALIEN ELIKADURA: “KONTSUMITZAILEARENTZAT ERABAT … · mintza, eta abar. Esnekiak Esne-gazura Koipeak Melazak eta landare-olioak Koproduktuak Zahiak, glutena, erremolatxa-orea,

LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI

1

2. BA AL DAGO PENTSU MOTA BAT BAINO

GEHIAGO?

3. ZEINTZUK DIRA PENTSUAREN

LEHENGAIAK EDO OSAGAIAK?

ANIMALIEN ELIKADURA:

“KONTSUMITZAILEARENTZAT

ERABAT EZEZAGUN”

Noiz edo noiz, berriak entzutean edo

kontsumitzaileei galdetzean, lagunartean

honelako esaldiak entzuten ditugu: “zer

dute pentsuek?, “zerez egiten dituzte

pentsuak?” "eskuz egiten dira”, “ia

mekanizatu gabeko industria da" eta

antzekoak. Kontsumitzaileak ez daki nola

funtzionatzen duen pentsuen ekoizpen

industriak eta ez ditu ezagutzen bertan

egiten diren produktuen berezitasunak.

Zalantza horiek argitzeko, oso modu

errazean azalduko ditugu pentsuen

inguruan ezagutu beharreko alderdi

nagusiak.

1. ZER DA PENTSU KONPOSATUA?

Pentsua “animalientzako elikagaia da",

lehengaien nahasketa (landare edota

animalia edota mineral jatorrikoak).

Lehengai horiek eralda daitezke

animalientzako elikagai nutritiboa eta

osasungarria osatzeko.

Bai, pentsu konposatuak bi motakoak izan

daitezke:

� Osoak: animaliak beharrezkoak

dituen nutriente guztiak eskaintzen

dituzten osagaien konbinazioa dira.

Normalean hegaztiak eta txerriak

elikatzeko erabiltzen dira.

� Osagarriak edo nukleoak: Beste

lehengai batzuekin konbinatzeko

formulatutakoak dira. Bazkarekin

nahasten diren pentsuak zaldiak

eta hausnarkariak elikatzeko

erabiltzen dira maiz.

Halaber, pentsu konposatuak sendagai-

pentsuak izan daitezke. Hainbat

nahasmendu dituzten animaliak tratatzeko

formulatutakoak dira, eta sendagaia

pentsu horien bidez ematen zaie. Sendagai

pentsuak egiteko administrazioaren

baimena behar da eta horiek erabiltzeko

albaitariaren agindua.

Batik bat laboreak dira pentsua osatzen

duten lehengaiak: artoa, garagarra eta

garia. Pentsuaren % 50-60 osatzen dute.

Hurrengo osagai nagusia oleaginosoak dira,

soja batik bat. Horiek pentsuaren % 14

osatzen dute.

Page 2: ANIMALIEN ELIKADURA: “KONTSUMITZAILEARENTZAT ERABAT … · mintza, eta abar. Esnekiak Esne-gazura Koipeak Melazak eta landare-olioak Koproduktuak Zahiak, glutena, erremolatxa-orea,

LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI

2

4. PENTSU FABRIKA BATEAN ZEIN

PROZESU GAUZATZEN DIRA?

Taula honetan pentsua osatzen duten

lehengai nagusien koadroa duzue:

Lehengai nagusiak

Labore-aleak

Artoa, garagarra, garia, oloa,

basartoa, tritikalea eta abar.

Proteaginosoak Kotoi hazia, kakahuetea, ilarra,

ekilorea, soja, koltza, palmistea eta

abar

Zuntz-

elikagaiak

Alpapa, erremolatxa-orea, lastoa,

soja-mintza, olo-mintza, ekilore-

mintza, eta abar.

Esnekiak Esne-gazura

Koipeak Melazak eta landare-olioak

Koproduktuak Zahiak, glutena, erremolatxa-orea, eta

abar.

Gehigarriak Mineralak, bitaminak,

kontserbagarriak, entzimak eta abar.

Jarraian pentsuaren ekoizpeneko

prozesuak zerrendatzen dira. Laburki

adierazi dugu prozesua zertan datzan, eta

ekipoaren edo makinariaren argazkiak jarri

ditugu.

Page 3: ANIMALIEN ELIKADURA: “KONTSUMITZAILEARENTZAT ERABAT … · mintza, eta abar. Esnekiak Esne-gazura Koipeak Melazak eta landare-olioak Koproduktuak Zahiak, glutena, erremolatxa-orea,

LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI

3

ISURBIDEAN LEHENGAIAK JASOTZEA:

Normalean kamioetan iristen dira lehengaiak

fabrikara.

Bi garraio mota bereizten dira:

• Ontziratu gabea: laboreak, taloak eta

likidoak: koipeak, melazak,

antioxidatzaileak eta abar.

• Zakuetan edo “big-bag” direlakoetan:

esprai esnea, gazura, zuzentzaileak

eta abar.

Lehengaiak isurbideetan hustu aurretik,

kamioi bakoitzeko lagin adierazgarria hartzen

da eta analisiak egiten dira azken produktuan

eragina izan dezaketen elikagaien

segurtasuneko parametroak aintzat hartuta

(mikotoxinak, metal astunak…).

Lehengaiak hustean, begiz egiaztatzen dira

zein egoeratan dauden ikusteko, eta

berariazko pisua eta hezetasuna aztertzen

dira.

2. argazkian isurbidearen sareta ikusten da.

Sareta horrek ekidin egiten du lehengaiak

biltegiratze zuloetara material kaltegarriak

sartzea (harriak, plastikoak eta abar).

Lehengaiak isurbidean hustu ondoren,

biltegiratze zuloetara eramaten dira upelen

bidez.

Zakuratutako lehengaiak (mineralak,

bitaminak eta abar) palletetan biltegiratzen

dira xede horretarako biltegietan.

1. argazkia: lehengaiak isurbidean husten

2. argazkia: isurbidearen sareta

3. argazkia: lehengai likidoak biltegiratzeko

zuloak

Page 4: ANIMALIEN ELIKADURA: “KONTSUMITZAILEARENTZAT ERABAT … · mintza, eta abar. Esnekiak Esne-gazura Koipeak Melazak eta landare-olioak Koproduktuak Zahiak, glutena, erremolatxa-orea,

LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI

4

EHOTALDIA

Pentsuak egiteko lehengaiek izaten duten

lehengo prozesatzea izaten da. Errotarekin

pentsuen aurkezpenaren (irina edo pikorra)

araberako granulometria egokia lortzen da,

tamainari zein itxurari dagokionez.

Lehengaiak 2-10 mm-ra ehotzen dira mailu-

erroten bidez. Ehotze tamaina pentsuaren

kontsumoaren araberakoa izaten da. Pentsua

irin moduan kontsumituko bada, tamaina

handi xamarrean ehotzen da; izan ere, irin

fina hauts-itxurakoa izaten da eta ez da oso

atsegina izaten. Pikordun eran kontsumituko

bada, berriz, gehiago ehotzen da pikortatzea

errazteko.

Eho ondoren, lehengaiak itxaron-toberara

eramaten dira eta gero pisatu eta dosifikatu

egiten dira gainerako osagaiekin batera.

4. argazkia: mailu-errota

5. argazkia: errotaren bahea

6. argazkia: mailu-errota

Page 5: ANIMALIEN ELIKADURA: “KONTSUMITZAILEARENTZAT ERABAT … · mintza, eta abar. Esnekiak Esne-gazura Koipeak Melazak eta landare-olioak Koproduktuak Zahiak, glutena, erremolatxa-orea,

LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI

5

DOSIFIKATZEA

Etapa honetan nahasketan gehituko den

lehengai bakoitza pisatu egiten da,

proportzioa egokia izango dela ziurtatzeko.

7. argazkia: dosifikagailuak

8. argazkia: dosifikagailu txikiak

Page 6: ANIMALIEN ELIKADURA: “KONTSUMITZAILEARENTZAT ERABAT … · mintza, eta abar. Esnekiak Esne-gazura Koipeak Melazak eta landare-olioak Koproduktuak Zahiak, glutena, erremolatxa-orea,

LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI

6

NAHASKETA

Prozesu hau ezinbestekoa da pentsu

konposatuak egiteko.

Pentsua osatzen duten lehengaiak

homogeneizatzea helburu duen egokitzapena

da.

Ehotako eta partzialki aurrenahasitako

lehengaiak nahasgailuan husten dira. Bertan 30

segundoren ondoren, lehengai likidoak

txertatzen zaizkie eta zuzentzaileak gehitzen

zaizkie.

Osagaiak normalean nahasgailu horizontalean

nahasten dira 3-5 minutuz.

9. argazkia: nahasgailu horizontala

10. argazkia: nahasgailuaren palak

11. argazkia: nahasgailuaren barnealdea

Page 7: ANIMALIEN ELIKADURA: “KONTSUMITZAILEARENTZAT ERABAT … · mintza, eta abar. Esnekiak Esne-gazura Koipeak Melazak eta landare-olioak Koproduktuak Zahiak, glutena, erremolatxa-orea,

LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI

7

PIKORTATZEA

Pikortatzea prozesu mekanikoa da eta hainbat

indarrek bat egiten dute, besteak beste, igurzketak,

presioak, estrusioak, bai eta lehengaiaren hainbat

ezaugarri eraldatzen duen tenperatura gorakadak

eta pikor edo pellets gisa geratzen diren partikulen

metaketak ere.

Pikorren tamaina erabilitako trokelaren araberakoa

izaten da. Pentsuaren norakoaren arabera,

trokelaren diametroa 2-10 mm-koa izaten da, eta

pentsuaren ibilbidea trokelaren barruan 2,5-5 cm-

koa. Ibilbidea zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta

pikor gogorragoak lortzen dira.

12. argazkia: pikortatzailea

13. argazkia: pikortatzailearen trokela

14. argazkia: pikortatzailea

Page 8: ANIMALIEN ELIKADURA: “KONTSUMITZAILEARENTZAT ERABAT … · mintza, eta abar. Esnekiak Esne-gazura Koipeak Melazak eta landare-olioak Koproduktuak Zahiak, glutena, erremolatxa-orea,

LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI

8

HOZKAILUA

Hozkailuaren zeregina da, pikorta hobeto

kontserbatzeko, hezetasuna eta tenperatura

murriztea.

15. argazkia: hozkailua

AZKEN PRODUKTUA BILTEGIRATZEA

Pentsu konposatua egin ondoren, zulo ezberdinetan

gorde behar da. Zulo bakoitza pentsu mota

bakoitzerako izaten da. Pentsua zakuratuta edo

ontziratu gabe merkaturatzen da.

Ontziratu gabeko pentsua tobera-kamioietan

garraiatzen da abere ustiategietara.

16. argazkia: pentsua zakuratzeko makina

17. argazkia: ontziratu gabeko pentsua zamatzen

Page 9: ANIMALIEN ELIKADURA: “KONTSUMITZAILEARENTZAT ERABAT … · mintza, eta abar. Esnekiak Esne-gazura Koipeak Melazak eta landare-olioak Koproduktuak Zahiak, glutena, erremolatxa-orea,

LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI

9

5. ZEIN KONTROL GAUZATZEN DIRA PENTSUA

KALTEGARRIA EZ DELA ZIURTATZEKO?

Pentsu fabrikek, giza elikagaien industriak

bezalaxe, Arriskuei eta Kontrolgune

kritikoei buruzko sistema (APPCC)

deitutako autokontrol sistema ezarri behar

dute. Sistema horren bidez pentsua

ekoiztean gerta litezkeen arriskuak

antzeman daitezke, eta prebentzio

neurriak eta neurri zuzentzaileak ezartzen

dira arriskuok ekiditeko eta pentsuak

elikagaien segurtasunari buruzko legedia

betetzen duela ziurtatzeko.

Sistema horren bidez trazabilitatea,

garbiketa, izurrien kontrola eta

hornitzaileak (lehengaien analisia,

produktuaren fitxa teknikoak) kontrolatzen

dira, pentsuen analisiak egiten dira eta

beste. Sistemaren eraginkortasuna eta

onespena administrazioko kontrol

ofizialeko zerbitzuek egiaztatzen dute.