PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire...

79

Transcript of PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire...

Page 1: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia
Page 2: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

2222

Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik

garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia izan da

niretzat. Hiri honetan jaio eta hazi nintzen, orain familiarekin bizi naiz bertan eta

lagunak ere hementxe ditut. Gasteizen barre eta negar egin dut. Nire oroitzapen

gehienak gure hiri maitagarri honetako kale, plaza edo auzoren batean daude. Ikasten

ikasi nuen, lehendabizi San Viator ikastetxean. Handik gutxira, erdigunera bizitzen joan

ginen. Izugarri gustatzen zitzaidan izeba zaharrarenera joatea El Pilarren; hurbilago

zegoen eta horrek aukera ezin hobea ematen zidan denbora gehiago jolasten emateko

eskolan eta inguruetan. Horren ondoren, Los Herrán Institutuan ikasten jarraitu nuen,

unibertsitatean hasi baino lehenago. Bertan ikasi nuen hezkuntza publikoan

profesional handiak daudela, eta bizitza honetan inork ez dizula ezer ere oparitzen,

norberaren arazoak norberak konpondu behar dituela. Euskara ikasi nuen IKAn EGA

atera arte, lehendabizi Pinton eta geroago Errege Katolikoetan. Arrakasta

gutxiagorekin zenbait ingeles ikastaro ere egin nituen Hizkuntzen Institutuan; orduko

hartan institutua San Prudentzio kalean zegoen.

Abuztuaren 4an dardarka jartzen naiz Andre Maria Zuriaren Plazan, apirilaren

28an Armentian, iraileko Birjinaren ondorengo lehen astelehenean Olarizun,

urtarrilaren 5ean Erregeen kabalkadan eta abenduaren 24an Olentzeroren

ospakizunean. Asteburuetan ezin hobeto pasatu izan dut Alde Zaharrean eta

auzoetako jaietan, bereziki Judimendin eta Adurtzan. Ibilaldi ederrak egin ditut oinez

eta bizikletaz Gasteizko mendi eta basoetatik zehar. Senda Ibilbidean pare bat zapatila

baino gehiago gastatu ditut santuraino korrika eginez, eta Estadion igerilekuez eta

frontoiaz gozatu dut. Mendin salto egin eta igoeraren bat ere ospatu dut (2.B-ra!), “Los

Inhumanos” taldearen erritmopean. Baina bereziki pertsonekin gozatzen dut, hau da,

nire bizitza partekatzen dudan gasteiztar askorekin eta, bereziki, nire emazte

Elisarekin. Hemen, Gasteizen ere maitemindu eta ezkondu nintzen. Eta hiri honetan

ere jaio dira gure bizitzetako pertsonarik garrantzitsuenak: gure hiru semeak: Ion, Iker

eta Ibai.

VITORIA-GASTEIZ

munduko hiririk onena

Page 3: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

3333

Horrelaxe bizi izan naiz eta bizitzen jarraitzen dut Vitoria-Gasteizen, munduko

hiririk onenean.

2011n hasitako proiektua…

2011-2015eko GERTAKARIAK

Gure hauteskunde-programak ez ditu bakar-bakarrik jasotzen hurrengo

legegintzaldiari begira gasteiztarrekin hartzen ditugun konpromisoak. Izan ere, orain

arte egindako lanaren berri eman nahi diegu herritar guzti-guztiei. Hori dela eta, 2015-

2019ko hauteskunde-programari hasiera emateko, udalean azkeneko lau urteetan

egindakoa laburbildu nahi dut.

“Gure bermea, egindako lana”

Lan horiek argi erakusten dute Vitoria-Gasteizekin, gasteiztarrekin eta politikan

jarduteko beste modu batekin dugun konpromiso irmoa: akordioaren eta

lankidetzaren aldeko politika, positiboan garatutako politika, guztion onuran

oinarritua. Horixe izan da eta horixe izango da udalean lan egiteko modua: hiriarentzat

positiboak diren ekimenak proposatzea eta horiei babesa ematea, eta Vitoria-

Gasteizentzat kaltegarri edo negatibotzat jotzen ditugunak salatzea.

Asko izan dira hiriaren eskariei erantzutea eta PPren kudeaketa kaskarragatik

edo aurreikuspen eta planifikazio faltagatik sortutako arazoak konpontzea ahalbidetu

duten akordioak eta proposamenak. Hala eta guztiz ere, azken lau urteotan bultzatu

ditugun hiru akordio nagusiak azpimarratu nahi ditut, hiriak aurrera egiteko oso

positiboak izan direlako:

Page 4: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

4444

1.- Ekipamendu eta zerbitzuen plana. Salburua eta Zabalgana auzoetan, urrezko auzoetan (Abetxuko, Adurtza,

Ariznabarra, Koroatze eta Zaramaga) eta hiriaren landa gunean. Plan hau EAJk definitu

zuen inplikatutako auzo eta herrietako auzokideen lankidetzarekin; hasieran 50,3

milioiko aurrekontuaz horniturik, 2012ko otsailean adostu zen. Plan honek, oraindik

ere amaitu gabe dagoenak, ahalbidetu du, besteak beste, honako lan hauek aurrera

eramatea:

a) Salburuko Gizarte Etxearen eraikuntza.

b) Zabalganeko Gizarte Etxearen obren hasiera.

c) Mariturriko Haur Eskola

d) Borinbizkarra eta Elejaldeko pasaguneak Zabalganen.

e) Agorespace-ren eraikuntza Zabalganen.

f) Autobus lineak zabaltzea Arakaiate eta Larreinera (Salburua) eta

Borinbizkarrera (Zabalgana).

g) Urrezko auzoetako etxebizitzak berritzera zuzendutako 3,5 milioi

euro.

h) Landa guneko zenbait herritan egindako inbertsioak, uraren

hornidura eta saneamendu sarea hobetzeko.

2.- 2013 eta 2014ko udal aurrekontuak Zailtasun ekonomikoak gorabehera, arduratsu jokatzeko eta aurrekontuaren

aldeko akordioa bultzatzeko gai izan gara 2013an eta 2014an. Vitoria-Gasteizen

lortutako akordioak, Vitoria-Gasteizentzat baino ez. Akordio horiek, gainera, Maroto

eta Rajoyren PPk 2012an abiarazitako murrizketei jarritako eustorma bat izan ziren.

Aurrekontuaren inguruko akordio horiek hainbat gauzatarako izan ziren baliagarri:

enplegu publikoari eusteko, ekonomiari eta enpleguari begirako sustapen politikak

berreskuratzeko eta ongizatea, berdintasunaren aldeko ekimenak, kultur politikak,

gazteria arlokoak, elkartasun ekimenak eta gizarte kolektiboekiko lankidetza

politikak bultzatzeko. Akordioak oso onuragarria izan ziren hiri osoarentzat.

3.- Hiriburutza-kanona Vitoria-Gasteiz Euskadiko hiriburua da eta, estatus horrekin bat, hiriburutzaren

kanoa jasotzea merezi du. Kanon hori Urkullu lehendakaria buru duen Eusko

Jaurlaritzak bermatu du legegintzaldi osorako eta urtean 5 milioi euroz horniturik

dago. Ez nuen zalantzarik izan Vitoria-Gasteizen interesak defendatzeko eta ekarkin

ekonomikoetatik haragoko zerbait eskatzeko: gure hiriaren aitorpena Euskadiko

hiriburu gisa Vitoria-Gasteizko EAJ osoaren lanari esker eta Urkullu lehendakariak gure

hiriburuarekin izan dituen sentsibilitateari eta inplikazioari esker, hiriburutzaren

Page 5: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

5555

kanona izenpetzea lortu genuen; horrek, azkenean, 20 milioi euroko ekarkin bat

ekarriko dio hiriari Eusko Jaurlaritzaren legegintzaldi osoan zehar.

… hurrengo 4 urteetan jarraituko duena

7 KONPROMISO VITORIA-GASTEIZ

BERRIAREKIN Azken lau urteotan egindakoaren bermearekin, udal hauteskunde hauetara

aurkeztu dut neure burua EAJ-PNVko hautagai gisa konpromiso argi batekin: udal

politika Vitoria-Gasteiz eta bertan bizi garen pertsonen bizi kalitatea hobetzeko tresna

baliagarri bihurtzea. Politika positiboan egiteko, modu eraikitzailean, gehitzeko eta ez

zatitzeko.

Neure burua aurkezten dut guztiz sinisturik gure hiriburua garatu ahal izango

dugula pertsonak udal jardueraren ardatz nagusitzat hartuz. Pertsona guztiek beren

lekua izango duten Vitoria-Gasteiz eraikiko dugu guztion artean, den-denok hirirako

eskubidea izan dezagun.

Nahi dut hiria ondo kokaturik egotea krisialdiaren ondoren sortuko den eredu

sozial eta ekonomiko berrian. Hori dela eta, hiri industrial moderno baten alde egin

nahi dut, sustapen ekonomikorako eta kalitatezko enplegurako eremu erakargarri

modura; bertan eraldaketarako eragile nagusia industria izango litzateke, 60ko

hamarkadan izan zen bezala.

Page 6: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

6666

Pertsonek duintasunez bizitzeko duten eskubidea bermatzen duen Vitoria-

Gasteiz baten alde nago; hiri horrek kalitatezko zerbitzu publikoak izango ditu eta

pertsonek bizimodua autonomiaz garatu ahal izango dute. Gainera, elkarbizitza,

lankidetza eta elkartasunerako espazioak ere izango ditu.

Berdintasun egoeran giza garapena bultzatuko duen hiri baten alde egin nahi

dut; hiri horretan justizia soziala pertsona guztien premien arabera eman eta egokitu

beharreko erantzunetan gauzatuko da.

Nahi dut Gasteiz hiri abegitsua izatea adineko pertsonekin eta bizimodu

autonomorako eta kalitatezkorako zerbitzuak eskaintzea. Hiri horretan inor ez da

biziko artatua izan gabe, ez eta bakardadean ere.

Hiri hezitzailearen alde egin nahi dut: hiria ikasi, hirian ikasi eta hiritik ikasi

nahi baitut. Izan ere, hiria gure historia eta gure oroitzapena da, ikasten dugun

hezten garen kontinentea; azken batean, hiria eragile hezitzailea da, informazioa eta

kultura sortzen dituena eta giza harreman sozializatzaile eta hezitzaileen sarea

eratzen duena.

Lurzoru gehiago kontsumituko ez duen hiri bat defendatu nahi dut; hiri horrek

hirigunea eraberrituko du betiko auzoak leheneratuz eta bizitza komunitarioa,

ekonomikoa, soziala eta komertziala berpiztuz. Hiriko auzoen arteko oreka defendatu

nahi dut, bene-benetan uste baitut gasteiztar guztiek, bizi diren lekuan bizi izanda ere,

bizi kalitate bera eta zerbitzu maila bera merezi dituztela.

Espiritu berari jarraiki, udalerri osorako artapen berbera defendatzen dut.

Vitoria-Gasteiz hiria baino gehiago delako. Haren ondarearen aberastasuna, haren

muina eta balioak osatzen ditugu hiriguneko auzokideok eta udal mugartea osatzen

duten 61 kontzejuetako auzokideok (63 herri). Guzti-guztiek merezi dute erantzun

bera udalaren aldetik.

Ingurumenarekiko konpromisoa duen Vitoria-Gasteiz baten alde egin nahi dut;

hiri horrek klima aldaketaren kontra lan egingo du eta eraginkortasun energetikoa,

mugikortasun iraunkorra eta CO2ren isurketen murrizketa aldeztuko ditu. Natur

ingurunea eta nekazaritza errespetatzen dituen hiria nahi dut.

Eta hiriaren eraldaketa hori guztia gobernantza berri baten bidez egin beharra

dago, zorroztasun, gardentasun, adostasun, akordio, lankidetza eta herritarren

partaidetza indibidual eta kolektiboan oinarritzen den beste politika molde baten

bidez, hain zuzen ere.

Page 7: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

7777

Herritarren partaidetzaren alde egin nahi dut, neure auzokideekin erabaki nahi

baitut; gainera, partaidetza hori ez dut ulertzen biltzar batean erabakiak hartzeko

ordezkaritza huts gisa, baizik eta bi norabideko komunikazio eta lankidetza sistema

zorrotz eta sinisgarri gisa.

Hauxe da nire konpromisoa: politika egitea pertsona guztiontzat ez ezik

pertsona GUZTIEKIN ere. Vitoria-Gasteiz zuokin guztiokin batera egitea.

Programa honetan era guztietako proposamenak aurkituko dituzue, duela lau

urtetik hona Gasteizko agente sozial eta ekonomiko askorekin izandako harreman

iraunkorren ondorioz jasotakoak.

Neurtu nahi izango dugu pertsonak nola bizi diren hirian. Zuzenean eragiten

diguten eta Gasteiz hazi araztea ahalbidetuko duten gai nagusiei buruzko iritziak,

ideiak eta planteamenduak ezagutu nahi izan ditugu. Horretarako, orain dela urte eta

erdi bederatzi bilera sektorialeko ziklo bati ekin genion. Ekimen horri Etorkizunari

Begira iritzi genion eta bertan industriarekin, merkataritzarekin, ostalaritzarekin,

nekazaritza eta elikadura sektorearekin, gizarte politikekin, hirigintzarekin,

kulturarekin, herritarren partaidetzarekin, ingurumenarekin eta udalerriko landa

gunearekin zerikusia zuten kolektiboak bildu genituen.

Aldi berean, 101 topaketa izeneko ekimen bat eraman genuen aurrera, eta

haren barnean beste horrenbeste bilera indibidual izan genituen Gasteizko gizarte

osoaren kolektiboekin. Orotara, hitzordu horietan 500 pertsonari baino gehiagori

entzun diegu; horrek ahalbidetu digu enpresen eta era guztietako kolektiboen

egunerokotasunarekin zuzeneko harremanak izatea, diagnostikoa areago fintzea eta

premien eta asmoen araberako irtenbideak eskaintzea.

Horixe da nahi dudan Vitoria-Gasteiz: hiri moderno eta kosmopolita, ekintza

zehatzetan eta errealistetan egituratzen diren 7 konpromiso estrategikoren bitartez.

Proiektu faraonikoen aldiak igaro dira eta gaur egun daukaguna hobetzeko eta

osatzeko momentua da. Orain oreka bat ezartzea tokatzen da, hiria eraldatzeko

zimenduak jartzea, alegia. Hiri berritua, aktiboa eta guziontzakoa, etorkizunari aurre

egiteko ilusioa duena.

Nerea, Borja, Jaione, Iñaki, Blanca, Itziar, José Luis, Zuriñe, Rubén, Arrate, Jon,

Amaia eta Miren dira, besteak beste, Vitoria-Gasteizen alde eta herritar eta

auzotarren alde guztia eman nahi duten taldekideak, betiere EAJ-PNVk gidatuko duen

hiriaren eraldaketa horretan.

Page 8: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

8888

Iraganeko eta oraingo Vitoria-Gasteizez oso harro gaude. Lan egingo dugu

hurrengo belaunaldiak ere hiriaz eta bizilekuaz harro egon daitezen. Nahi dugu Vitoria-

Gasteiz berriro ere erreferentea izatea estatuan eta nazioartean haren gizarte

politikak, ingurumena, ongizate maila eta gizarte kohesioa direla eta.

Azken urteotan udalean aurrera eramandako politika da gure bermea. Lanaz

egindako politika. Izan ere, beste talde politikekin izan daitezkeen adostasun edo

desadostasunen gainetik politika egiteko beste modu bat dago; molde horretan

herritarren premiak lehenetsi behar dira gatazka politikoaren gainetik, hiriaren

aldeko akordio positiboa, proposamenak eta elkarrizketa. Horren guztiaren helburua

honako hauxe da: Vitoria-Gasteiz aktibatzea, gure auzotarrei entzutea eta

erantzutea, eta, azken batean, aldaketa positiboa bultzatzea.

Gorka Urtaran EAJ-PNVren hautagaia Vitoria-Gasteizko alkatetzarako

Page 9: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

9999

1. ENPLEGUAREN ETA EKONOMIAREN HIRIA 2. GIZARTE KOHESIOAREN ETA GIZA GARAPENAREN HIRIA

3. HIRI ERABERRITZEAREN ETA AUZOEN ARTEKO OREKAREN HIRIA

4. HIRI ADIMENTSU ETA BERDEA 5. HIRI GARDEN ETA PARTE-HARTZAILEA 6. HIRI HEZITZAILE, KULTURAL, SORTZAILE ETA EUSKALDUNA

7. MUGIKORTASUN IRAUNKOR ETA OSASUNGARRIKO HIRIA

7 KONPROMISO

VITORIA-GASTEIZekinekinekinekin

Page 10: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

10101010

1) ENPLEGUAREN ETA EKONOMIAREN HIRIA

Vitoria-Gasteiz hazi arazi nahi dugu, sustapen ekonomikorako eta enplegu

duinerako eremu erakargarri gisa. Ondo kokatutako hiria, gure indarguneetatik

abiatzen dena eta hurbileko etorkizunari begiratzen diona ikerkuntzatik, talentuaren

atxikipen eta sustapenetik, berrikuntzatik eta jakintzatik.

Gure iritziz, jarduketa plan bat izan behar dugu, hiriaren sektore ekonomikoak

indartzeko eta lanpostuak sortzen laguntzeko. Gure “Adoslan” plana berritzearen

alde egin nahi dugu, Vitoria-Gasteizko berpizkunde ekonomiko eta enplegurako eta

haren garapenaren aldeko estrategiarako itun garrantzitsu gisa.

Langabeziaren edo enplegu prekarioaren arazoak gora egiten jarraitzen du eta

politika publiko guztiek indarra jarri behar dute norabide horretan. Horregatik, hiru

norabideko ituna aurkeztu nahi dugu:

o Udal barnean: ordezkatutako indar politiko guztien artean eta

langileen ordezkariekin.

o Administrazioen artean: udaletik Foru Aldundiarekin, Eusko

Jaurlaritzarekin, Estatuko Gobernuarekin eta Europako

erakundeekin. Erakundeen arteko koordinazioak emaitza positiboa

indartzen du.

o Vitoria-Gasteizko pertsonen eta enpresen artean: enplegu duina

sortzearen eta ekonomia berpiztearen alde bakoitzak bete

beharreko zereginaren kontzientzia izan dezan.

Industria azkeneko eraldaketa sozial eta ekonomikoaren euskarria izan zen eta

orain ere giltzarri garrantzitsuenetariko bat da. Industri sarea Gasteiz eraldatzeko

motorra izan zen pasa den mendeko 60ko hamarkadan eta, zalantzarik gabe,

zientziaren eta teknologiaren laguntzaz, zeregin estrategikoa bete behar du hiriak

beharrezko duen bultzadan, betiere krisialdiaren ondoren sortuko den eredu

ekonomiko eta sozial berrian ondo kokaturik egon dadin.

“Adoslan berria”

Page 11: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

11111111

Nekez izan gaitezke hiri iraunkorra, 21.000 gasteiztar baino gehiago lanik gabe

badaude. Hiria ekonomiaren motor bihurtu behar dugu, ekonomia iraunkorra eta

kalitatezko enplegua sustatzeko aukera leku.

Horretarako, behar-beharrezkoa da Vitoria-Gasteizek talentuaren alde eta

biztanleria aktiboaren kualifikazioaren alde egin dezan. Hurbileko etorkizuneko

enplegurik gehienak lizentziaturaren bat edo bigarren mailako lanbide heziketa duten

pertsonek beteko dituzte; beraz, halako kualifikaziorik ez dutenak lan merkatutik

kanpo geratu ahal izango dira modu mugagabean. Gasteizen gaur egun lanik ez duten

pertsonarik gehienek ez dute lan merkatuaren premiei erantzuteko behar besteko

prestakuntzarik; gauzak horrela, sistematik kanpo geratzeko arriskua handiagoa dute.

Kualifikazioa oinarrizkoa da enplegua sor dadin eta enplegu hori duina eta

kalitatezkoa izan dadin.

Gazteen enplegua ere landuko dugun beste arloetariko bat da. Langabezi tasa

%40tik gorakoa da 16 urtetik 24 urtera bitarteko pertsonen artean. Estatistika horiei

enpleguaren gero eta prekarizazio handiagoa gehitu behar zaie; horrek ez die gure

gazteei aukerarik ematen bizimodu duin eta independentea izan dezaten.

Gure erronka ere bada sozialki enplegatuekin, gizartearekin eta ingurunearekin

arduratsuak, inplikatuak eta konpromisodunak diren enpresei laguntza eta babesa

ematea.

Vitoria-Gasteiz eraldatzeko gai diren sektore ekonomikoen alde egin behar da,

hiriko erronka nagusiei erantzun egokia emateko. Vitoria-Gasteizi dagokionez,

industriaren eta enpresen jarduerak berebiziko zeregina betetzen du. Enpresarik gabe

ez dago garapen ekonomikorik. Oinarri-oinarrizkoa da gure sare ekonomiko eta

enpresarialari laguntza ematea.

Hori dela eta, honako hauek lehentasunezko ekintzak dira: enpresei ordenantza

urbanistiko industrialak malgutzea, enpresentzat eta enplegatuentzat ingurune

erakargarriak sortzea, urbanizazioen eta logistikaren diseinu egokia egitea eta udal

eskumeneko zerbitzuen prestazio eraginkorra bideratzea. Horren guztiaren helburua

da biharko Vitoria-Gasteiz zientzian, teknologian eta berrikuntzan oinarritzen den

hiri industrial modernoa izatea.

Zerbitzuen sektorea eta nekazaritza ere (berrikuntzari eta toki garapenari

lotuta) giltzarriak dira eraldatu nahi dugun Vitoria-Gasteizentzat. Hiriaren potentziala

ikaragarria da.

Page 12: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

12121212

Eraberritzera eta auzoen berrikuntzara bideratu eta prestakuntzari lotu

beharreko eraikuntza ere giltzarria da handitu nahi dugun ekonomiaren eta

enpleguaren hirian. Gure apustua honako uste sendoan oinarritzen da: sektore hori

hain gorabeheratsua ez izatea higiezinen merkatuaren arazo espekulatiboei

dagokienez.

Proposamenak:

Industria, hiri modernoaren motorra:

Industrialdeetan Jarduteko Plan Integrala abian jartzea; egitasmo horrek

ekintza sorta garrantzitsua egituratuko du arlo honetako zerbitzuak, energia eta

ekipamendu teknologikoa hobetzeko. Ordenantza industrialak eguneratuko dira,

industrian inbertitzeko politikak eta zerga politika egokia ezarriko da, hiriko enpresen

lehiakortasuna sendotzeko.

• Hiri osoan hutsik dauden industri instalazio eta pabilioien inbentario

espezializatua sortzea. Jabeentzako borondatezko errolda bat, erosketa eta

alokairu izapideak arintzen laguntzeko informazio erabilgarria izatea

ahalbidetuko duena. Horren bidez enpresa berrien ezarpena erraztu nahi dugu.

• Industriari laguntza logistikoa emateko zentro multimodala sortzea: Jundizen

komunikazio eta konexio azpiegiturak konektatu nahi ditugu, gure enpresen

produktuek sendo dezaten enpresek atzerrian duten presentzia.

• Adoslan plana, ADOSLAN BERRIA, eguneratzea, hiriko enplegu duinaren eta

garapen ekonomikoaren aldeko ituna. Udal administrazioa mobilizatzeko

zenbait neurri jasotzen dira norabide batean: jarduera ekonomikoari eta

“Turistentzat hiri erakargarria nahi dugun heinean, enpresentzat

erakargarriak izango diren industrialdeak ere behar ditugu”

Page 13: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

13131313

enpleguari laguntza ematea. Plana itunari loturik dago. Guztion artean egiten

duguna eraginkorragoa izango da eta emaitza hobeak lortuko ditu.

• Forondan VIAPen lehenengo fasea abian jartzea, aire garraioarekin edo

aeronautikarekin zuzeneko zerikusia duten enpresen kokapena bultzatzeko.

Horri begira, honakoa planteatzen dugu:

• Vitoria-Gasteizko Industriaren aldeko Mahaia sortzea; mahai horretako

partaideak honako hauek izango dira: enpresak; ekintzaileak; Zientzia,

Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea; unibertsitatea (UPV-EHU,

Mondragon Unibertsitatea eta UNED), Lanbide Heziketa (Egibide), ikastetxe

profesionalak eta inplikatutako gizarte eragileak.

• GILSAren jarduera birdefinitzea eta sendotzea, hiriko garapen ekonomikorako

agentzia modura.

• Industriako zerbitzu berria ezartzea udaleko Sustapen Ekonomikoaren Sailean,

sektorearen premiak kudeatzeko pertsonal adituarekin.

• Erakundeen arteko lankidetza sendotzea, bereziki Arabako Foru Aldundiarekin

eta Eusko Jaurlaritzarekin.

Enplegua: kualifikazioaren eta prestakuntzaren aldeko apustua

Vitoria-Gasteizen lanik ez duten pertsona gehienek ez dute ikasketarik,

nahitaezkoak direnetatik harago. Pertsona horiek prestatu eta kualifikatu behar ditugu

lan merkatuan sartzeko aukera izan dezaten, egoera duin eta egonkorrean.

• Birkualifikaziorako prestakuntza programa, bi eremu kontuan hartuz:

prestakuntzarik ez duten pertsonen kualifikazioa eta ezagutzak eta karrera

profesionalak birzuzentzeko birkualifikazioa.

• Kualifikaturik ez dauden pertsonentzako enplegu plana abian hartzea,

enpresekin, LHko zentroekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan diseinatua.

Hiriko Lanbide Heziketako zentroek (Diozesiarrak eta Jesus Obrero) jorratutako

Page 14: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

14141414

bidean Egibidek hartutako lekukotza balioetsi nahi dugu. Enpresen,

prestakuntza zentroen eta erakundeen artean ezarritako lankidetza formula

puntu-puntakoa eta erreferentziazkoa izan da eta nahi dugu hala izaten jarrai

dezala.

• Lanbide heziketa dualaren zabalkunde eta aholkularitzan partaidetza aktiboa,

txandakatze erregimenean. Lana eta prestakuntza, aldi berean.

• Gazteei zuzendutako enplegu plana, hirian talentuari eusteko eta alde egin

duena berreskuratzeko.

• Vitoria-Gasteizen gazteen enplegu eta prestakuntzarako akordio orokorra,

enpresa, gizarte eta erakunde arloaren eta gazte ordezkaritzaren artean,

zenbait gairi heltzeko; hona hemen:

o Aurreprestakuntza profesionaleko programak garatzea, eskola porrota

duten edo gizarte bazterketarako arriskuan dauden gazteen

enplegagarritasunerantz bideratutakoak, gazteei gizarte eta lan

trebetasunak eskainiz garapen bideko arloetan.

o Praktikak egiteko hitzarmenak izenpetzea prestakuntza eta ekonomi

arloko agente eta eragileekin elkarlanean, lanbide ikastunaren figura

aldarrikatuz.

o Gazteen enplegu programetan eta birkualifikaziorako egitasmoetan esku

hartzeagatik, enpresei zuzendutako hobariak abiaraztea.

o Gazteen auto-okupazioa sustatzea, Gazteaukera proiektuaren bidez

ekimen ekintzaileei laguntza eta babesa emanez.

“Hurbileko etorkizuneko enplegurik gehienak lizentziaturaren bat edo bigarren mailako lanbide heziketa duten pertsonek beteko dituzte. Halako

kualifikaziorik ez dutenak lan merkatutik kanpo gera daitezke modu mugagabean”

Page 15: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

15151515

o Ekintzailetza eta prestakuntza ikastaroak garatzea, bai on-line bai

jendaurrekoak, bereziki emakumezkoei eta prestakuntza txikiko

sektoreei zuzenduak.

• Europako proiektuetan parte hartzea, gazteen enplegua sustatzeko

egitasmoak aurrera eraman ahal izateko.

Tokiko bultzada ekonomikoa

• Hiriko enpresei laguntza ematea: haien kontratazioa bultzatzea kontratu

txikietan eta prozedura negoziatuetan.

• Agente sozio-ekonomikoen arteko lan sareak sortzea, ahal den neurrian,

bezeroak eta hornitzaileak hirikoak eta ingurukoa izan daitezen: “Nor da nor”.

Berrikuntza, talentuaren sustapenaren aliatua

• Gasteiz Talent sortzea, berrikuntza eta sormen zentroa parke

teknologikoarekin, unibertsitateekin eta gainerako prestakuntza sarearekin

elkarlanean.

• Unibertsitateekin, enpresekin, zentro teknologikoekin eta erakundeekin

batasun publiko-pribatu bat sortzea, Vitoria-Gasteizen talentuaren ezarpena

eta garapena errazteko. Honako arlo hauei lehentasuna ematea.

o Nekazaritza, laborantza ekologikoa, biozientziak eta bioteknologia.

o Elikadura, osasuna eta kirola.

o Bizitzaren zerbitzupeko teknologia, hirugarren adina, mugikortasunaren

aldeko laguntzak.

o Eraikuntza eta eraberritzea.

o Logistika.

• Talentuari lotutako lan merkatua indartzea (kualifikazio profesional berriak),

hazkunde potentzial handiko ekimen berrien bitartez (baita merkataritzan ere).

Page 16: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

16161616

• Leihatila bakarra, proiektuak kudeatzeko eta sustatzeko, proiektu bakoitza

tutorizatuz. “Mentoring”.

• Know-how-aren lan mahai bat aktibatzea: (zeharkakoa, Industria Sailarekin

lankidetzan).

Birgaikuntzara bideratutako eraikuntza: Hirigintza eredu berria bultzatuko dugu, 3-Ben eredua, hain zuzen ere:

etxebizitzen eta instalazio industrialen birgaikuntza, espazio publikoen birsorkuntza

eta berraktibatze sozial eta komertziala. Estrategia honen barnean honakoa

planteatzen dugu:

• Betiko auzoetan etxebizitzen birgaikuntza sustatzea, esate baterako

Koroatzean eta bestelakoetan, erakunde maila guztiekin, gizarte agenteekin eta

auzo bakoitzeko eragileekin eta beharreko kidego profesionalekin.

• Industri instalazioen birgaikuntzari bultzada ematea, Industria Ingeniarien

Elkargoarekin elkarlanean. Baliabideen erabilpena eta gune industrialen

berreraikuntza aprobetxatzea eraispen apustu zaharkituen aldean.

• Eraikuntzari lotutako birgaikuntzaren prestakuntza eskaintzea eta bultzatzea,

sektore horretako krisialdiak lan merkatutik kanpo baztertutako pertsonak

birkualifikatzeko eta gizarteratzeko.

• Egoitzazko eraikinen irisgarritasuna hobetzeko diru-laguntzak zabaltzea

(auzokideen komunitateetan igogailuak instalatzea) merkataritza eta ostalaritza

lokaletako jabeei, beharrezko udal ordenantzaren erreforma bideratuz.

• Eraikinetako eta lokaletako eraginkortasun energetikoa errazteko erreformei

bultzada eta babesa ematea.

Gure enpresak eta nazioarteko proiekzioa

• Hirian finkatutako enpresen nazioartekotzea erraztea prestakuntzarako udal

laguntzen programen bitartez (kualifikazioa eta hizkuntzak), laguntza publikoei

lotuta (zerga hobariak).

Page 17: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

17171717

Merkataritza eta ostalaritza, hiriaren bizitzaren motorrak:

• Bost Enparantza proiektua amaitzea: Santa Barbara plazaren inguruan

oinezkoentzako eremu handia sortzea; espazio hori oso-osorik berrituko

litzateke, eremu publiko moderno bihurtu arte. Era berean, hiri eta

merkataritza ardatz handi baten sorkuntza ere aurreikusita dago Posta kalearen

bidez bost plaza konektatzeko: Andre Maria, Berria, Foru Plaza, Santa Barbara

eta Jesus Maria Leizaola.

• Bertoko produktua sustatzeko plangintza bat sustatzea proposatzen du

banaketa kanalak, auzoko merkatuak, etiketak eta on-lineko bitartekoak

erabiliz.

• Udalean zeharkako neurriak egituratu nahi ditugu, merkataritza gune batzuen

hustuketari aurre egin ahal izateko: hirigunea eta autobusen geltoki

zaharraren ingurua, esate baterako.

• Merkataritza txikia eta ostalaritzari laguntzeko deialdiak zabaltzea bazterturik

geratu diren auzoei dagokienez, adibidez Salburua, Zabalgana eta Lakua.

• Arautegia sinplifikatzea eta arian-arian egokitzea merkataritza munduaren

premietara moldatzeko, eta izapideak arintzea eta burokrazia murriztea (e-

administrazioa eta leihatila bakarra sustapen ekonomikorako zerbitzuan).

Administrazioa ezin da oztopo bat izan enpresa proiektu baten sorkuntzarantz

abiatu beharreko lasterketan. Udalak halako proiektuen aliatua izan behar du.

• Belaunaldien txandakatzeari laguntzea eta merkataritza enblematikoari

babesa ematea desgrabazioak ezarriz (tasen murrizketa), bai eta merkataritza

ondarea babesteko ordenantzak onetsiz ere.

• Marketinaren eta merkataritza elektronikoaren kanal berrien aukerak

indartzea, zenbait ekimenen bitartez:

o Merkataritza establezimenduen eta ostalarien prestakuntza teknikoa,

e-business-eko estrategia, on-lineko marketina, jardun egokiak,

marketplace-ko politikak eta negozio elektronikoa kontuan hartuz.

Page 18: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

18181818

o Udalak plan indibidualizatu eta tutorizatuak egitea, saltoki bakoitzaren

diagnostikoa egiteko, eta merkataritza elektronikoan jarduteko

prozesuak ezartzea eta haien jarraipena egitea.

o Merkataritzara aplikatu beharreko komunikazio, kudeaketa eta

teknologiara bideratuko den prestakuntza plana abiaraztea.

o Merkataritza sustatzea telefonia mugikorraren bitartez (mobile-

commerce) hiriko enpresekin eta kutxekiko hitzarmenak erabiliz

o Open data-ko printzipioak ezartzea, erosketa teknika berriak errazteko.

Neurri horiek guztiak merkatarien eta ostalarien eskutik bultzatuko ditugu

beharrezko Kontseilu Sektorialaren bitartez.

• Merkataritzari laguntzeko plan eta egitasmoak hobetzea eta berritzea.

o Sareko lana sustatuz, sektoreen arteko lankidetzaren bidez

(merkataritza, turismoa, diseinua, auzoetako proiektuak).

o Informazio eta Komunikazioaren Teknologia Berriak (IKT) ezartzeko

diru-laguntzen ildo bat sortuz.

• Benchmarking edo nazioartean arrakasta esperientziak izan dituzten azterketa

konparatiboak. Atzematea, aztertzea eta Gasteizi egokitzea.

• Merkataritza ezagutzaren bankua sortzea.

Nekazaritza eta industri jarduerari balioa ematea:

• Nekazaritzari bultzada ematea landa guneko sailaren bidez eta nekazaritza eta

industri jarduera balioestea, lehengaia produktu elaboratu bihurtzeko industria

transformatzailearentzako espazioak bideratuz.

• Hain ezagunak ez diren toki produktuen “merkatu gardenen alde” egitea.

Page 19: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

19191919

• “Slow food” politikak sustatzea, nekazaritzako elikagaien kontsumo iraunkor

eta arduratsu baten alde: gure produktuak izatea eta gure hirian haien

kontsumoa sustatzea, tokiko ekoizleei laguntza eta babesa emateko eta aztarna

ekologikoa murrizteko.

• Nekazaritzako elikagaien biozientzia, bioteknologia eta berrikuntza proiektua

Neiker-en eskutik.

Turismoa, hiria garatzeko aukera

• Estibalizen Arabako Lautadaren Arkeologia eta Arkitektura Interpretatzeko

Zentro bat garatzea eta ingurumenaren erreferente bihurtzea, hiriko natur

ondarearen berri emateko: Zadorrako sistema hidrologikoa, akuiferoak, irla

basoak eta bestelako erakargarritasunak, hala nola Done Jakue Bidea, trenbide

zaharraren bide berdea, betiere bestelako erakundeekin elkarlanean (Foru

Aldundia eta Eusko Jaurlaritza).

• Cadena eta Eleta Apezpikuaren kaleko zerbitzu estazio zaharra berregokitzea,

hiriko informazio turistikoko eta interpretazioko zentro gisa. Haren kokapen

estrategikoa aprobetxatzea bestelako zerbitzuei lotzeko, adibidez eraztun

berdeari edo bizikleten alokairuari buruzko informazioa emateko.

• Turismo arloan ere erakundeen arteko lankidetza bultzatzea, “Basque

Country” markaren indarra aprobetxatuz eta ibilbide osagarriak sortuz, Vitoria-

Gasteiz jomuga gisa balioesteko.

• Kirolari (running), naturako turismoari, birding-i (hegaztien behaketa), turismo

iraunkorrari eta hiriko jardueren programazio zehatzei lotutako Erreserba

Zentral bat sortzea.

• Vitoria-Gasteiz ardoaren hiri modura, Arabako Errioxaren ate modura. Hiria

enoturismoarekin lotzea.

• BTT zentroen sare berria zabaltzea: Dehesako etxean, Otazuren etxean eta

Estibalizen, betiere bide berdeei balioa emateko. Bide berdeak eta baso eta

landa guneetako pistak eta ibilbideak handitzea eta hobetzea,

xendazaletasuna eta bizikleta bultzatzeko eta gure natur ingurunearen eta

ondare kultural eta arkitektonikoaren ezagutza sustatzeko.

Page 20: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

20202020

• Gasteiz indartzea familiarteko jomuga turistiko gisa: haurrei lotutako

jardueren bidez.

• Ekintza zehatzak sustatzea hirian interes turistiko berezia duten guneetan:

Hotel xarmadunak Erdi Aroko alde zeharreko jauregiren batean.

• Hiri osoko seinaleztapena hobetzea (Gasteizerako sarbideak, bidegurutze

estrategikoak), bisitariak albait eta erosoen mugi daitezen hiritik zehar.

Enplegu publikoa

• Etengabeko prestakuntza eta profil profesional berrietarako egokitzapena.

• Plantillaren egonkortasunarekiko konpromisoa: gaur egungo egitura eta udal

langileen premiak aztertzea, lanpostuak finkatzea eta enplegurako eskaintza

publikoa aktibatzea, udal langile zerrenda berritzen eta zerbitzuen

eraginkortasuna hobetzeko laguntzeko.

• Lan giroaren problematikari heltzea, elkarrizketaren bidez eta langileen eta

haien ordezkari sindikalen partaidetzaren bidez.

• Pertsonalari politika zuzen eta bidezkoa aplikatzea, aukera berdintasuna

bermatzeko eta funtzionarioen karrera profesionala garatzeko.

Udalaren zerga sistema eta aurrekontuak

Mugitzen gaituen filosofia honakoa da: administrazioak marko fiskal egonkorra

eskaintzea, pertsonek eta enpresek epe ertain bati begira dituzten aurreikuspenak

aurrera eramateko gaitasuna oztopatzen ez duten aldi baterako edo behin-behineko

erabakien menpe egon gabe.

Gure modeloa aberastasunaren banaketa ekitatiboan oinarriturik dago.

Udalaren zerga sistemak ezin erantzun diezaioke konfiskazio modelo bati.

Gehikortasunaren alde egingo dugu eta ahaleginak egingo ditugu zergak eta tasak

herritarrek jasotzen dituzten hobekuntzen araberakoak izan daitezen. Udalak ezin du

gehiago kobratu, gehiago eskaintzen ez badu.

Page 21: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

21212121

Udal aurrekontuen planifikazio hobea defendatuko dugu, legegintzaldiko lau

urterako aurrekontu plangintza baten bidez, inbertsioen, zor publikoaren eta

sozietateen arloan.

Ongintza Komunaren Ekonomiaren printzipioen aplikazioaren alde egingo

dugu udalaren kudeaketan. Gure ustetan, posible da etekinen lorpena helburua ez den

ekonomia bat; etekinek pertsona guztien ongizatea hobetzeko bitartekoak izan behar

dute.

Espiritu horri jarraiki, honakoa proposatzen dugu:

Zergak

• Hiri Lurzoruen Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga sakonki berrikustea.

Zerga hori berrikusi behar da sakonki, kontzeptua bera eta zergari aplikatzen

zaizkion balioen ezarpen sistema zaharturik daudelako; izan ere, une honetan

posible da zergan egiazko minusbalioak egotea eta, hala ere, egitatezko

supostua erabiltzea tributua ordaintzeko orduan.

• Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergari ingurumen

iraunkortasunaren irizpideak gehitzea. Gehiago kutsatzen duten ibilgailuen

diskriminazioari heltzea hainbeste kutsatzen ez dutenen aldean.

• EJZ: zerga presioa hiriko enpresen gaur egungo egoerara egokitzea, PPren

neurririk gabeko gehikuntzek sorrarazitako gatazka konpontzeko.

• OHZi aplikagarri zaizkion balioen ponentzia berrikustea. Vitoria-Gasteizko

balioak berehalakoan berrikusteko konpromisoa.

• Diru bilketaren eta presio fiskalaren mailei gaur egungo kopuruetan eustea,

oro har IPK baino handiagoak ez diren gehikuntzen bitartez. Salbuespen gisa,

zenbait zerga eta tasaren modeloa berrikustea planteatzen dugu behar bezala

justifikatutako politika zehatz batzuei laguntze aldera.

Tasak eta prezio publikoak

• Kostu azterketak eta haien aplikazioa eguneratzea, presio fiskalaren maila

berean. %20tik gorako desorekarik egonez gero, gehikuntzen arian ariko

aplikazioa 4 urtetik beherakoa izango ez den epe batean.

Page 22: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

22222222

Aurrekontuak

• Baliabide publikoen kontrol zehatza eta informazio gardena.

• Partaidetza handitzea aurrekontuen definizioan, lurralde kontseilu edo

kontseilu sektorialen bidez erabaki gai izan daitezkeen kapituluak, programak

edo partidak zehaztuz; hori guztia bozketa elektroniko bitartez indartu ahal

izango da.

• Zero oinarriko aurrekontuak. Gaur egungo aurrekontu modeloan ezarritako

konpromisoak berrikustea.

• Aurrekontu eta finantza orekaren printzipioak errespetatzea.

• Legegintzaldiko planifikazioa. Lau urterako aurrekontu plangintza, inbertsioen,

zor publikoaren eta sozietateen arloan.

• Gardentasuna kontabilitateari, aurrekontuei eta kontratazioari dagokienez.

Kontu-hartzaile nagusiaren zeregina indartzea, printzipio horien bermatzaile

gisa.

• Programen eta zerbitzuen ebaluazioa, haien eragin sozial eta ekonomikoa zein

den jakiteko.

Page 23: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

23232323

2) GIZARTE KOHESIOAREN ETA GIZA GARAPENAREN HIRIA

Gure nortasun zantzuetariko bat da Vitoria-Gasteizen bizi diren pertsona

guztien bizi kalitate duina bermatzeko gizarte politiken defentsa; aldi berean, horrek

udalaren gizarte babeseko sistemaren iraunkortasuna bermatu behar du modu

eraginkor eta arduratsuan, orainari eta etorkizunari begira.

Euskadi Giza Garapeneko Indizerik altuenetarikoa duen tokietako bat da

munduan; adierazle horrek bizi itxaropen luze eta osasungarria neurtzen du, bai eta

alfabetizazio eta prestakuntza tasa eta bizimodu duinaren maila ere (BPG per capita).

EAJ-PNVk garatutako gizarte politikek eragin dute Euskadi erreferentzia izatea giza

garapenean; Vitoria-Gasteizek arlo horretako liderra izan behar du.

Hiriak azken urteotan galdutako gizarte kohesioak berreskuratzea nahi dugu.

Defendatzen dugun hirian gizarte ekitatea ez da izango diferentziak desagerrarazteko,

baizik eta horiek baloratzeko eta tratu berdintzailea emateko, betiere gizarte

desberdintasunak mantentzen dituzten baldintzak gainditze aldera. Ildo horri jarraituz,

udalaren gizarte zerbitzuen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, gizarte solidarioa,

kohesionatua eta inklusiboa eraikitzeko giltzarri modura.

Udalaren gizarte zerbitzuak birpentsatzeko eta berrantolatzeko ordua da,

Arabako Foru Aldundiarekin koordinatuz, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak eta

Zerbitzuen Katalogoari buruzko Dekretu berriak ezarritakoaren itzalpean. Pertsonek,

erabiltzaileak eta komunitatearen zati diren heinean, gizarte zerbitzuen

planifikazioaren eta ebaluazioaren alde aktiboa izan behar dute, bai prebentzio

zerbitzuei bai artapen osoari dagokienez.

Erakunde eskudunen arteko koordinazioaz gain, zeregin horretan funtsezkoa da

hirugarren sektorearekiko eta hiriko kolektibo eta erakundeekiko lankidetza estua,

zerbitzu publikoen arloko eskariei erantzun hurbila emango dieten programak eta

zerbitzuak kudeatzeko modu bateratuan.

“Alkate on baten helburu nagusia izan behar

da gasteiztar guztien ongizate eta

zoriontasuna bermatzeko”

Page 24: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

24242424

EAJ-PNVtik programa komunitarioak sustatzea proposatzen dugu, gizarte

sareen sorkuntza aktibatzeko eta balio etikoen, elkarbizitzaren eta tolerantziaren

garapena indartzeko. Horretarako, oinarri-oinarrizkoa da Auzo Etxeetan egin

beharreko lan komunitarioa.

Leihatila bakarreko eredu baterantz abiatuko den administrazio baten alde

egin nahi dugu, gizarte baliabideen sare osora sartzeko bide gisa. Erakundeen arteko

koordinazioa handituko du, bai eta udal sail eta zerbitzuen artekoa ere. osasun

publikoa, berdintasuna, hezkuntza, udaltzaingoa, etxebizitza, betiere jarduketa

partekatuko eremu gisa. Gure helburua: pertsonek eta familiek bizimodu duina

aurrera eramateko beharrezko den guztia izango dutela bermatzea.

Adineko pertsonak gure arreta guneetariko bat dira, baina zeharkakotasunez

ulertutako arreta, betiere udal ekintzak bizitza aktibo, integratu, autonomo eta parte-

hartzaile bati lagun diezaiokeen eremu guzti-guztietan.

Bakarrik bizi diren pertsonek kezkatzen gaituzte bereziki, egoera ahulagoan

daudelako. XXI. mende honetan hiriak ez du utzi behar gure adinetariko asko bakarrik

bizi izan daitezen, oinarrizko zerbitzurik gabe edo bestelako arazo larriak izanda, esate

baterako tratu txarretarako dagoen gero eta joera handiagoa edo adinekoen artapen

falta.

Euzko Alderdi Jeltzalearen ustetan, biztanleen zahartzearen gertakaria gizarte

osoari eragiten dion fenomenoa da; gauzak horrela, zahartze aktibo eta

osasungarriaren lorpena aurre egin beharreko erronka da, atzerapenik gabe.

Horren jakitun egonik, hauteskunde programa honetan Adinekoen

Bakardadearen eta Isolamenduaren kontrako Plan bat garatzeko konpromisoa

hartzen dugu, gure zaharrak duintasunez bizi izan daitezen, ingurunean integraturik.

“Vitoria-Gasteizen bakarrik bizi diren 75

urtetik gorako 6.400 pertsona daude, eta

horiek guztiek udalaren laguntza eta arreta

izan behar dute”

Gizarte kohesioaren aldeko ituna: “ez

gaituzte manipulatu behar hiriaren banaketa

eta gaztaka helburu duten diskurtsoek, gutxi

batzuen hauteskunde interes hutsagatik”

Page 25: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

25252525

Guretzat ere beste lehentasunetariko bat da familiarteko bizitzako

erantzunkidetasuna. Gizonezkoek nahiz emakumezkoek erantzukizuntzat hartu dugu

gure lan eta famili bizitza txandakatzea, nahiz eta errealitatea izan banaketa

desberdina dela eta emakumezkoek lanaldi bikoitzaren zama handiagoa hartzen

dutela. Famili bizitzaren zereginen eguneroko banaketarako zailtasunek gatazkak

sorrarazten dituzte lan eta familiaren kontziliazioan, eta horrek ondorio negatiboak

izaten ditu etxeetan eta enpresetan ere; horren adierazpidea atsekabea,

errendimendu txikia, absentismoa edo pertsona kualifikatuen galera izan daiteke.

Kontziliaziorako politika ekonomiko aktiboen garapenaren aldeko apustuak

berekin ekarri behar du enpresek errealitate hori beren gain hartzea eta helburuen

artean gizarte helburuak jasotzea, errentagarritasunaz eta merkatuaren eskarien

betetzeaz gain; hortaz, gizarte helburu horien artean bizitza pertsonalari, familiarrari

eta lan bizitzari dagozkionak sartu behar dira.

Gizartean azaltzen diren famili modelo desberdinen errespetutik eta

onarpenetik abiatzen gara (aita bakarrekoak, ama bakarrekoak, gurasoek osatzen

dituztenak, homosexualek eta heterosexualek osatzen dituztenak, lehenik eratzen

direnak edo berregiten direnak). Hori dela eta, udala familiarekin arduratsua den herri

erakunde bihurtu nahi dugu.

Elkarbizitza interkulturalean sinisten dugu; hori dela eta, immigranteen eta

bertokoen kolektiboekiko etengabeko lanaren alde egiten dugu, betiere Vitoria-

Gasteizen bizi diren pertsonen kulturen eta bizimoduen arteko ekitate, errespetu eta

tolerantziaren printzipiotik abiatuta. Gure apustua da hiriak legegintzaldi honetan

zehar galdutako elkarbizitza eremuak berreskuratzea.

Orain dela 30 urtetik aitzindaria eta erreferentziazkoa izan den gizarte-

laguntzen sistemaren aldeko babesa berresten dugu. Krisialdiaren ondoren sortutako

pobrezi molde berriak aurreikusteko arian ariko eguneraketaren alde egiten dugu,

iruzurraren kontrako borroka sendotuz eta administrazioaren kudeaketa hobetuz.

Aldi berean, emakumezkoen kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa

larri-larria da, gure hiriari ere bete-betean eragiten diona. Udalak erantzun argi eta

berehalakoa eman behar dio arazo larri hori, zenbait eremutatik: gizarte zerbitzu eta

prestazioen sare egoki eta arina eta udaltzaingoaren esku-hartze azkar eta

eraginkorra; bi horiek oinarri-oinarrizkoak dira biktima babesteko, erasotzailea

identifikatzeko eta haren gaineko kontrol neurriak ezartzeko erantzun integral eta

Page 26: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

26262626

koordinatua emate aldera. Hori guztia inplikatutako eremu guztien artean koordinatuz

eta lankidetzan jardunez: Justizia, Hezkuntza eta Osasuna.

Gazteria gure gizartearen etorkizuna ez ezik oraina ere bada. Hori dela eta,

gazteak gizarte politiken funtsezko ardatza dira. EAJ-PNVk beti izan du helburutzat

gazteen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea. Gure ustetan, zeharkako politikak

martxan jartzea hori lortzeko modurik eraginkorrena da.

Argi dago krisialdiak gogor zigortu dituela kolektiborik ahulenak, eta gazteen

kolektiboa horietariko bat da. Lan faltak eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunek

autonomiarik eza eragiten dute eta horrek gero eta gehiago atzeratzen du

emantzipazioaren unea.

Behar-beharrezkoa da krisialdiari aurre egiteko neurri zehatzak ezartzea,

gazteriaren ikuspegitik. Lan gaiengatiko kezka nabarmen handitu da, ez bakarrik

laneratzeko arazoei dagokienez, baizik eta enpleguaren prekarietateari eta karrera

profesionalak birzuzentzeko beharrezko birkualifikazioari dagokienez ere.

Gainera, garrantzi handikoa da gazteek udal politiketan oro har eta haiei

eragiten dieten ekintzetan bereziki parte hartzea; beraz, zeregin horri ere bultzada

emango diogu.

EAJ-PNVrentzat garapenaren aldeko lankidetzak jarraitzen du hiriko gizarte

sistemaren beste ikurretariko bat. Gure hirian garapenaren aldeko lankidetzak ibilbide

zabala izan du azken hogei urteotan. 2013. urtean Lankidetzaren aldeko Gida Plana

iraungi zen; hala ere, haren ekintzak 2014an luzatu ziren eta gaur egun haren emaitzak

ebaluatzeko daude.

“Gasteiztarrak munduko herritarrak gara

eta, hori izanik, modu aktiboan parte hartu

behar dugu planetako desberdintasunak eta

pobrezia desagerrarazteko lanean”

“Berdintasuna eta askatasuna txanpon

beraren bi aldeak dira. Askatasunik gabe ez

dago berdintasunik eta berdintasunik gabe

ez dago askatasunik. Bi horiek gabe ez dago

demokraziarik.

Page 27: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

27272727

Herritarren segurtasuna eta gasteiztarrek horren inguruan duten pertzepzioa

garatuko dugun beste arloetariko bat da. Segurtasun publikoko zerbitzuen funtsezko

helburua da biztanleak babestea elkarbizitza eta bizi kalitatea hobetzeko eremu

desberdinetan babes eta jarduketa neurrien bitartez; landu beharreko eremu horiek

honakoak dira, besteak beste: herritarren eta poliziaren segurtasuna, osasuna,

substantzia kaltegarrien kontsumoa, bide hezkuntza, babes zibila, suteak babesteko

eta itzaltzeko zerbitzua, gizarte zerbitzuak edo ingurumena.

Azken urteotan Vitoria-Gasteizen segurtasunaren arazoa hazi da eta horri

erantzuna eman behar zaio herritarrak babesteko zerbitzutik, betiere lurralde

orekarako irizpideak erabiliz. Gaur egun auzo berriak ditugu eta erantzun egokia

behar duen gizarte egitura berria.

Vitoria-Gasteizko Udalak ez du modu isolatuan lan egin behar herritarren

segurtasunaren arloan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailarekiko lankidetza eta

koordinazioa estutu eta hobetu behar ditu ezinbestean, bai Ertzaintzaren zereginari

dagokionez bai babes zibilaren eremuari dagokionez ere.

Proposamenak:

• Gizarte zerbitzuei eta bereziki adineko pertsonei begira leihatila bakarreko

modeloa ezartzea, gizarte zerbitzu publikoen sare osorako sarbide gisa.

• Beste zerbitzu batzuekiko koordinazioa hobetzea: Osasun Publikoa,

Berdintasuna, Hezkuntza, Udaltzaingoa, Etxebizitza...

• Pertsonen artapena praktikara eramatea zeharkako ikuspegi batetik, sail eta

zerbitzu guztiekiko koordinazioa bideratuz.

• Gizarteratzearen aldeko Euskadiko Sareek (ekaIN) planteatzen dituzten 15

konpromisoekin bat gatoz funtsean, toki politika inklusiboen bultzadari

dagokionez.

Adineko pertsonak

• Adineko Pertsonen Bakardade eta Isolamenduaren kontrako Plana,

duintasunez eta kalitate egokiaz bizi izan daitezen euren etxebizitzetan eta

Page 28: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

28282828

ingurunean integraturik; horretarako, beharrezko programak eta zerbitzuak

abian jarriz.

• “Hobetu zeure etxebizitza” plana. Housing modeloa aztertzea eta garatzea

(alojamendu-etxe komunitarioak). Vitoria-Gasteizen bakarrik bizi diren 75

urtetik gorako 6.000 adinekoentzako artapen berezia:

o Etxebizitzak egokitzeko eta haien irisgarritasuna eta erosotasuna

hobetzeko.

o Erorikoak prebenitzeko.

o Etxeetako arrisku puntuak atzemateko eta kentzeko: ke detektagailuak,

bainu egokituak.

o Bizitza osasungarrirako ohiturak sustatzea (ariketa, elikadura eta

gizarte erlazioak).

o Etxebizitzetan tenperatu egokia egongo dela bermatzea.

o Esku-hartze berezia El Pilar, Koroatze, Zaramaga, Gazalbide,

Txagorritxu eta Aranan; izan ere, toki horietan adinekoen kopuruak

hirikoaren batez bestekoa bikoizten du.

• Hiri atsegina adineko pertsonekin: kolektibo horren premiak kontuan hartuz

hiria diseinatzeko orduan.

• “Adineko pertsonak edo mugikortasun urrikoak bizi diren etxebizitza

guztietan igogailua" programa jartzea martxan.

• Programak eta zerbitzuak indartzea, bereziki osasun arloarekin lankidetzan

(osasun eta sanitate espazioa), ahal den bitartean, pertsonak euren etxeetan

egon daitezen eta batik bat hori izan dadin pertsonen eta senitartekoen nahia.

• Azken urteotan murriztutako etxez etxeko laguntza zerbitzua indartzea,

prebentzio, hezkuntza eta laguntza izaerako zerbitzu bezala.

• Zerbitzuak eskuratzeko irizpideak eguneratzea eta teknologia berriak

aplikatzea adinekoentzako zentroetan eguneroko zerbitzuen itxarote

zerrendak murrizteko: Inskripzio elektronikoa edo telefono bitartezkoa

adinekoentzako gizarte eta kultur zentroetan hitzorduak hartzeko; podologia

zerbitzua, ile-apaindegia, jantokia. Zentroen euren eskaria da.

• Mendeko pertsonak zaintzen dituzten pertsonak eta haien familiak artatzeko

eta atsedenaldia emateko programak indartzea.

Page 29: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

29292929

• Udalak adineko pertsonei eskaintzen dizkien zerbitzuen berri emateko

kanpaina: laguntzak, adinekoen jantokiak, etxez etxeko janaria, prestazio

ekonomikoak eta bestelako prestazioak.

• Belaunaldien arteko programak sustatzea, adinekoen eta gazteagoen arteko

harremanak indartzeko, betiere belaunaldi desberdinek batera jardun dezaten

adinekoen partaidetza soziala eta bizi kalitatea sustatzeko jardueretan.

Memorien bankuak.

• Pertsona pentsiodunen pobrezi molde berriei aurre egitea:

o Pentsiorik baxuenak

o Faktura elektrikoa murriztea

o Pentsioen osagarriei, DSBEri eta euren eskubidea diren baina ezagunak

ez diren laguntzei buruzko informazioa eta argibideak.

Egoitza eta gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonak

• Udalean eta Etxebizitza Sailburuordetzarekin jarduketa protokoloak

artikulatzea, etxebizitzarik ez dutenei, etxegabetzeen edo baliabide ekonomiko

faltaren ondorioz galtzen dutenei edota etxebizitza egokian bizi ez direnei

alternatiba bat eskaintzeko.

• Etxerik ez duten pertsonen artapen koordinaturako plan integrala, Eusko

Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Udalaren eta Hirugarren Sektorearen

(PSER-PSH) artean.

• Laguntza ekonomikoak eta enpresa hornitzaileekiko akordioak pobrezia

energetikoari aurre egiteko, horrek pertsonen osasunari eta bizi kalitateari

dakarzkien ondorioak direla eta.

• Elikadura osasungarri eta nahikorako eskubidea, beharrezkoa denean neurri

osagarrien bitartez, eta DSBE eta GLLrako eskubidea, betiere pertsonen

autonomia eta duintasuna indartzen dituzten tresnen bitartez.

• Gizarteratzeko eta laneratzeko programak sendotzea eta aktibatzea,

berdintasunezko pertsonak izatea ahalbidetzeko.

• Enplegu babestuko programak garatzea. Gizarte klausulak.

Page 30: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

30303030

• DSBE: DSBEko sistemari laguntza eta babesa ematea, pobreziari aurre egiteko

sistema eraginkor gisa, modelo hori aitzindaria eta erreferentziazkoa izan baita

orain dela 30 urtetik hona. Arian-arian eguneratzea proposatzen dugu,

krisialdiaren ondoren sortutako pobrezi molde berriak aurreikusteko,

iruzurraren kontrako borroka indartzeko eta administrazio kudeaketa

hobetzeko.

Haurrak eta familia

• Familiari laguntzeko programak, adin txikikoen, nerabeen eta adineko

pertsonen artapen, hazkuntza eta hezkuntza egokiari begira.

• Udala erakunde publiko arduratsua izango da familiarekin honako programa

hauei dagokienez:

o Portaera oldarkorrak prebenitzeko programak, hiri hezitzailearen

markoaren barnean: emozioen tailerrak, zine-foroak, tailerrak

teknologia berriekin… Helburua da familia barruko, generoko eta

berdinen arteko jokabide oldarkorrak prebenitzea. Oldarkortasuna eta

jarrera bortitzak gero eta adin goiztiarragoetan izaten dira berdinen,

gurasoen, aitona-amonen, seme-alaben eta genero artean.

o Gurasotasun positiboaren jarduna eta adinekoen eskubideak

sustatzeko orientazio eta aholkularitza programak, betiere

sentsibilizazio lanetik bestelako jarduketa psiko-hezitzaile batzuetara

doazen ekintzak garatuz.

o Balioak indartzeko programak, esate baterako tolerantzia, elkarbizitza

baketsua eta pertsona berdin baina diferenteen arteko begirunea,

betiere kontuan hartuz familia garapen pertsonalerako eta gizarte

kohesiorako erlazio gune garrantzitsua dela.

• Vitoria-Gasteiz “Haurren Hiria” modeloaren barruan sartzea; modelo horretan

adin txikikoek kalean jolasteko eskubidea berreskuratzen dute espazio libre

gisa.

Page 31: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

31313131

• Ate irekietako patioak: Ikastetxeetako patioek zeregin garrantzitsua bete

dezakete eskolako jardunaren ondoren irekita badaude, hori guztia guraso

elkarteekin eta inguruko mugimendu sozialekin koordinatuz.

• Aisialdi guneak eta prestakuntza pertsonal eta familiartekorako espazio

partekatuak sustatzea. Balioanitzeko espazioetan aurrera eramaten diren

jarduerak dira (esate baterako gizarte etxeetan), elkarrekin egoteko

moduarekin esperimentatzea ahalbidetzen dutenak sozialki arduratsuak diren

jarduerak garatuz.

• Belaunaldi eta kultura desberdinen arteko loturak sustatzen dituzten

programak, adin, kultura eta esperientzia desberdinetako pertsonen arteko

harremanak indartzeko, bizipenak eta sentimenduak partekatzeko eta egitasmo

partekatuak sorrarazteko.

Gizarte etxeak, komunitateko bizitzaren bihotza

• Gizarte etxeak zabaltzea topaketa, hezkuntza eta elkarbizitzarako espazio

gisa:

o herritarren partaidetzari zabaltzea, zentroko batzak sortuz; horietan

erabiltzaileek eta inguruko elkarteek parte hartu ahal izango dute.

o Auzoko kultur eta arte kolektiboei zabaltzea, obren sorkuntza, entsegu

eta zabalkunderako espazio gisa.

o Gizarte, kirol eta auzo kolektiboei zabaltzea, espazio horiek erabil

ditzaten.

o Jardueren eta zerbitzuen programazio partekaturako zabaltzea, auzoko

eragileekin eta kolektiboekin elkarlanean.

o Ekimen pribaturako zabaltzea, gizarte etxeen jarduketa eremuaren

barruko jarduerak aurrera eraman ditzaten.

o Herritarren premia eta eskarietarako eta adin tarte desberdinei ere

zabaltzea, inguru bakoitzaren bizitzaren ardatz nagusia izan daitezen.

Page 32: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

32323232

o Jardueren autokudeaketarako zabaltzea, bereziki gazteei begira, aisialdi

kontsumistaren alternatiba gisa.

Gazteak

• IV. Gazte Plana prestatzea, aurten amaitzen denaren ildoen eta ekintzen

ebaluazio partekatua eginez, kolektibo eta gazteen partaidetzarako prozesuak

eta metodologia ezarriz eta hori guztia garatzeko behar besteko giza baliabide

eta aurrekontu zuzkituz.

• Gazteen orientazio eta jarraipenerako enplegu aholkularitza sortzea Gazteen

Informaziorako Udal Bulegoan, betiere Lanbiderekin koordinatuz.

• Gazteei zuzendutako hautazko aisialdi jarduerak kulturaren eta kirolaren

eremuan eta eremu sozialean. Diseinuan, kultur elkarteen eta gazte

kolektiboen partaidetzaz lortzeaz gain, jarduerak autokudeatzeko aukera

eskaini behar da. Gauekoak erreferentzi puntu bat da ildo horretan.

• Gazteen lonjak arautzeko ordenantza bat indarrean jartzea, inplikatutako

aldeen bermeak eta segurtasuna handiagoak izan daitezen, horren bidez

aldeen arteko mesfidantza murritz dadin eta auzotarren eskubideak eta

gazteen lonjen erabilerak uztar daitezen.

• EGKrekin eta hiriko gazteen kolektiboekin lankidetzan jardutea, gazteen

bizipenak eta ikuspuntuak zuzenean neurtzeko eta politika publikoetan haien

partaidetza sustatzeko

• Gazteen Informaziorako Udal Bulegoa indartzea, espazio fisikoaz gain, espazio

birtuala izan dadin eta sare sozialen bitartez beharrezko duten informazio

guztia eskura dezaten.

• Gazteentzako Udal Lokalen baterako kudeaketa sustatzea, erabakiak hartzeko

orduan partaidetza errazteko helburuarekin. Ildo horri jarraituz, gure ustetan,

garrantzitsua da gizarte etxeen sarean esperientzia pilotuak abian jartzea.

• Hiriaren hautagaitza bultzatzea European Youth Capital gisa, Vitoria-Gasteizko

gazteen inguruan abian jarri beharreko politikak agerian jartzeko aukera izan

dadin.

Page 33: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

33333333

• Vitoria-Gasteizi laguntza eta babesa ematea Gazteen 2021eko Jaialdi

Olinpikoaren egoitza izan dadin.

Berdintasuna

• Bion Artean kontsultategi birtuala abian jartzea; kontsultategi hori sare

sozialetan agertuko litzakeen webgunea izango litzateke eta haren barnean

kontsulak egiteko gune anonimo eta konfidentziala izango litzake era guztietako

zalantzen inguruan galdetzeko: generoa, genero indarkeria, sexualitatea,

berdintasuna, tratu on eta egokiak…

• Aurten bukatzen den Berdintasunaren aldeko III. Udal Plana ebaluatzea eta

gizarte kolektiboen prozesu eta metodologia parte-hartzaileak ezartzea, IV.

plana ahalik eta adostasunik zabalenarekin onar dadin. Gainera, plana behar

besteko giza baliabidez eta aurrekontuz zuzkitzeko konpromisoa hartzen du,

modu egokian gara dadin.

• Hirian seguruak ez diren guneen mapa eguneratzea eta herritarren artean

segurtasunik eza sorrarazten duten espazioak kentzea, emakumezkoen

partaidetza aktiboa sustatuz diseinu urbanistikoan.

• Generoaren eta adinaren ikuspegia txertatzea (adinekoentzako hiri

atseginaren parametroei jarraiki) Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren

jarraibideak prestatzeko lanean.

• Mugimendu feministekin eztabaida eta lankidetza gunea sortzea,

berdintasunaren aldeko udal politika diseinatzeko, betetzeko eta ebaluatzeko.

• Gazteria, Haurrak eta Familia sailekin programak abian jartzea, indarkeria

matxistari eta berdinen arteko indarkeriari aurre egiteko estrategiak defini

daitezen, eskola agendan ekintzak jasoz eta komunikazio sare berriak erabiliz.

• Erantzunkidetasunaren Hiriko Behatokia sortzea; behatokia eztabaida bilgunea

izango da, familia, hezkuntza eta lan arloko kontziliazioari buruzko esperientzia

pilotuak ezartzeko eta denboraren erabilerarako esperientzien egitasmoak

abian jartzeko.

• Sozialki arduratsuak diren enpresen eta erakundeen erregistro bat abian

jartzea, erantzunkidetasunaren eta lan malgutasunaren alderdiei eta

kontratazio agirietan gizarte klausulen aplikazioari dagokienez.

Page 34: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

34343434

• Menpekoak zaintzeko lan egiteari utzi dioten gurasoen benetako kontziliazio

eta kontratazio politikak egiaztatzen dituzten agente sozio-ekonomikoen

zerga hobariren bat aplikatzea.

• Hurbileko zerbitzuen barruan beste helburutzat hartzea bizitza pertsonalaren

eta lan nahiz famili bizitzaren kontziliaziorako premiei eta eskariei erantzuna

ematea.

• Udal administrazioaren barruan esperientzia pilotuak abian jartzea, bertan lan

egiten duten pertsonen kontziliazioa errazteko.

• “Enpresan eta familiartean bizitza pertsonala eta lan nahiz famili bizitzaren

kontziliaziorako jardun egokien gida” prestatzea.

Osasun publikoa eta ohitura osasungarriak

• “Kirol errezeta” abian jartzea, pertsonen egunerokotasunean jarduera fisikoa

eta kirola indartzeko helburuarekin, betiere osasun, gozamen eta erlazio

sozialerako iturri gisa. Horretarako, honako hauek planteatzen ditugu:

o kontzientziazioa eta motibazioa lantzea, jarduera fisikoan aritzeko.

o kirol jardunerako egokiak diren instalazioak, espazioak eta ibilbideak

bermatzea.

o osasun eta kirol profesionalak izatea, zaintzapeko jardun zehatzak

gomendatzen dituztenak pertsona edota gizarte kolektibo bakoitzari

begira.

• Elikadura eta osasunari buruzko tailerrak abian jartzea, elikadura ohitura

osasungarriekin zerikusia duten gaiak atzemateko eta horien arabera jokatzeko,

hirugarren sektorearekin eta Osakidetzarekin lankidetzan.

• Mendekotasunak eta legezko nahiz ez-legezko drogen kontsumoa

aurrezaintzeko prebentzioa, informazioa eta aholkularitza.

o Mendekotasunen gaineko udal jarduketa plana garatzea. Drogak,

tabakoa, ludopatiak, betiere agente sozialekin, pertsonal teknikoarekin

eta udalaren talde politikoekin adostua. Eusko Jaurlaritzarekin

koordinatzea eremu horretako programetan.

Page 35: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

35353535

o Tutoreei nahiz adin txikikoei zuzendutako kanpainak.

o Arriskuak murrizteko lanean jarduten duten elkarteekiko ekintzak,

betiere gazteei kontsumo tokietan beharrezko informazioa eta heziketa

helarazteko (lonjak, diskotekak, jaiak, kontzertuak eta jai eremuak oro

har).

o Gazteekin eta inplikatutako agente eta eragileekin parte hartzeko

foroak, alarmismorik eta manipulaziorik gabeko informazioa errazteko,

kontsumo arduratsuei dagokienez beharrezko erabakiak har daitezen.

• Adineko pertsonei zuzendutako programak, bizitza aktibo bati eusteko:

o Erorikoen prebentzioa.

o Bizitza osasungarriko ohiturak: nutrizioa, autozainketa, etxean eta

kalean istripuak saihestea...

o Adinekoentzako osasun parkeen kopurua handitzea, ariketa fisikoa

egiteko eta horiei laguntza tekniko handiagoa emateko.

o Esperientziak transmititzeko programak.

• Hiriaren eta herrien arteko komunikazio sareak indartzea eta sare horiek

erosoak izatea oinez, bizikletaz, patinez... egin beharreko joan-etorrietarako,

betiere jarduera fisikoaren praktika ahalbidetuz eta jarduera fisikoa egiteko

natur tokietarako sarbideragarritasuna erraztuz.

Kirol jardunaren sustapena

• Guztiontzako kirola. Kirol eredu baten aldeko apustua egiten dugu:

o Eredu inklusibo eta iraunkorra, hiriko herritar guztiei zuzendutakoa.

Emakumezkoaren gaineko erreferentzia berezia; izan ere, haren

presentzia murritzagoa da jarduera fisikoaren eremuan, eta ariketa

fisikoa bizimodu osasungarriko ohiturekin lotzea estetikarekin baino

gehiago.

Page 36: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

36363636

o Kirol zerbitzu profesionalen eskaintzaile guztiak aliatu estrategikoak dira

parte-hartzaileen kopuruak maximizatzeko helburuan.

o Modu efikaz eta eraginkorrarekin eta kalitate maila egokiarekin

kudeatzea bai prozesua bai emaitzak, betiere osasuna eta ongizatea

zaintzeko eta sustatzeko ikuspuntua kontuan hartuz.

o Definitutako eskumenen markoari eta ezarritako helburu eta balioei

modu egokian erantzutea.

• Kirol autoktonoen sustapena, euskal kulturaren ondare gisa:

o Erakunde publikoen inplikazioa eta koordinazioa, horiei eusteko eta

horiek berritzeko eta sustatzeko.

o Kirol autoktonoak ezagutzeko eta horien inguruan sentsibilizatzeko

programak ezartzea.

o Emakumezkoei egokitutako jardunak, bestelako kirol unibertsaletan

bezala (pisuak eta neurriak).

o Vitoria-Gasteizko kirol instalazioen sarearen diagnostikoa egiteko eta

sare hori egokitzeko eta mantentzeko plangintza estrategikoa.

Herritarren segurtasuna

• Udaltzaingoaren zeregina indartzea hurbileko polizia bezala; gauzak horrela,

herritarrekin lankidetzan jarduteko eta herritarrak orientatzeko balioak

sendotuko dira, bai eta prestakuntza, konpromisoa eta egindako zereginaren

konfiantza ere. Prebentzioaren zeregina sustatzea zigorraren zereginaren

aldean.

• Famili Indarkeriaren Taldea sendotzea eta barne egitura eratzea, lanaren

benetako zamen arabera egokituz.

• Udaltzaingoaren barne egitura bermatzea, administrazio postuak murriztuz eta

kaleko presentzia indartuz. Berrantolaketaren emaitza bezala, aginteen barne

Page 37: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

37373737

sustapena kontuan hartu beharko litzateke, bai eta udaltzain berriak hartzeko

aukera ere.

• Pertsonalaren etengabeko prestakuntzarako plana garatzea, bai udaltzaingoan

bai suteak aurreikusteko eta itzaltzeko zerbitzuan, gure ustetan,

profesionalizaziorik eta prestakuntzarik onenak zerbitzu horien oinarrizko

ezaugarriak direlako eta langileak motibatzen laguntzen dutelako.

• Mugikortasun seguruari buruzko udal plana garatzea, bide hezkuntzaren alde

eginez, herritarrei eta, helburuen arabera, sektore zehatzei zuzenduta.

Helburutzat hartzen dugu istripuak %50 murriztea; horretarako, gaur egungo

egoeraren diagnostiko bat egingo da (egoera arriskutsuen mapa) eta kaleak

berriro ere margotzeko eta asfaltatzeko, espaloiak beheratzeko, pasabideen

semaforoak eta seinale horizontalak eta bertikalak hobetzeko, edukiontziak

kokatzeko, radarrak jartzeko eta oinezkoen prestakuntza bideratzeko udal

egitasmoa prestatuko da.

Kulturartekotasuna eta lankidetza

• Norabide bultzatzea, betiere harrerari eta kulturarteko elkarbizitzari buruzko

gaietan udal ekintzen erreferentea eta bultzatzailea izango den udal zentro

gisa; horren xedeak honakoak dira:

o Kulturartekotasunaren eta elkarbizitzaren gaietan gizarte ekintzako

planak, programak eta proiektuak diseinatzea, koordinatzea eta

kudeatzea.

o Legegintzaldi honetan galdutako protagonismoa berreskuratzea.

• Lankidetzarako Gida Plan berria prestatzea modu adostuan, betiere lankidetza

politikak gelditu gabe.

• Bidezko merkataritzari eta erosketa publiko etikari buruzko sentsibilizazio eta

kontzientziazio kanpainak aurrera eramatea.

• Udal sarreren aurrekontuaren %07tik %1era bitarteko kopurua (1. kapitulutik

5.era bitartean) erabiltzea garapenaren aldeko lankidetzari begira.

Page 38: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

38383838

3) HIRIKO BIRGAITZEARI ETA AUZOEN ARTEKO OREKARI EUSTEN DION HIRIA

EAJ-PNV alderdiarentzat, gasteiztar guztiek bizi kalitatearen eta zerbitzuen

maila berdina izan behar dute, bizi diren auzoan bizi direla. Orain, hiri zabalagoa eta

lehen ez bezain trinkoa dugu eta, beraz, lehen baino garestiagoa. Egoera hori

hobetzeko, EAJ-PNV alderdiko kideok zinez uste dugu lehendik dauzkagun auzoak

hobetu behar ditugula eta betiko auzoei jaramon egin behar diegula, auzo horiek

direlako gure bihotzaren adierazle, gure hiriaren oroimen bizia, gure historiaren ikur

eta gure sentimenduaren erakusle nagusi.

Azken hamarkadan, udalak hiria hedatzen jardun du azken hamarkadan,

ekialdetik (Salburua), mendebaldetik (Zabalgana) eta, hein txikiagoan, hegoaldetik

(Aretxabaleta eta Gardelegi), hiriko mugen inguruko kontrola alde batera utzita.

Urbanizatutako azalera % 40 handitu da; biztanleria, berriz, % 10 baino ez da hazi.

Hiriak trinkotasuna galdu du eta ez da lehen bezain iraunkorra. Behar baino

eremu publiko handiagoa kontsumitu dugu eta, gainera, udalak eskaintzen dituen

zerbitzuak garestiagoak dira eta mantentzen nekezagoak. Barrura begiratu behar dugu.

Betiko auzoen beharrizan eta eskakizunei kasu egiteko garaia da, arreta eskasa jaso

dutelako hirigintza hedakorra sustatu den aurreko garaian. Barrurantz hazteko garaia

da, lehendik dagoena hobetuz, baliabide natural gehiago kontsumitu gabe eta egun

baliagarri dagoen zerbitzuen sarea ahalik eta gehien aprobetxatuz.

Hiriko auzo ugari tokiko industrializazioaren garaian sortu ziren, 60ko

hamarkadan. Beraz, 50 urte bete dituzte dagoeneko. Urrezko ezteiak bete dituzte gure

auzoek. Eta auzo horietan, baditugu etxebizitza zaharrenak eta egoera txarrean

daudenak. Bestalde, auzo horietan ditugu gune publiko andeatuenak. Eta denboraren

igaroaren ondorioz, biztanleak galdu dituzte, herritarrak zahartu dira eta haietako

gizarte bizitza nahiz merkataritza guztiz ahuldu eta itzaltzen doa.

Gasteizen 45 urteko edo handik gorako 32.655 etxebizitza daude. Horietatik

erdia (% 56,3; 18.377 etxebizitza) Abetxuku, Adurtza, Ariznabarra, alde zaharra,

Koroatzea, Judimendi eta Zaramaga auzoetan daude.

Beste alde batetik, 65 urtetik gorako 46.571 pertsona bizi dira udalerrian.

Adinekoen herena (% 32,2; 14.976 pertsona) aipatutako auzoetan bizi dira, baina auzo

horietan guztietan Gasteizko biztanleen % 23 baino ez dira bizi.

Page 39: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

39393939

Gainera, aintzat hartu behar dugu Gasteizko etxebizitzen ia % 15ek ez daukala

igogailurik, eta jakina denez, igogailurik gabeko etxebizitzak zaharrenak dira.

Horregatik guztiagatik, auzo horietan inbertitzea lehentasunezko betekizuna da

guretzat.

Horretarako, egitura publiko batez zuzkitu nahi dugu Gasteizko Udala

udalerriko auzo finkatuen beharrizanei era koherentean, planifikatuan eta bizkorrean

erantzuteko.

Eta horri ekingo diogu, gure betiko auzoak hobetzeari eta haietan bizi diren

pertsonentzat iraunkorrago, eraginkorrago eta erosoago bilakatzeari, bereziki

adinekoentzat, eta bestetik, haurrek kalea jolasteko berreskura dezaten. Hiri biziaren

aldeko apustua egingo dugu.

Hiru ardatz nagusitan oinarritzen den gure hirigintza ereduari jarraiki, betiko

auzoetan proposatzen dugun birgaitzeak hiru jarduketa dakartza: Lehenengoz,

etxebizitzak birgaitzea, erabilerrazago, erosoago eta, energiaren ikuspegitik,

eraginkorrago bihurtzeko. Bigarrenez, komunitateak gozatzen dituen gune publikoak

(kaleak, plazak eta abar) leheneratzea. Hirugarrenez, merkataritza eta ekonomia

suspertzea, saltoki txikientzako esku hartze eraginkorren bitartez, sektoreko

eragileekin adostuta.

Legegintzaldi honetan, urrezko auzoetan egin den guztia betiko auzoetara

zabaltzea proposatzen dugu. Bide batez, argitu dezagun betiko auzotzat jotzen ditugula

hainbat hamarkada bete dituzten auzo guztiak, ez dugulako nahi suspertzeko

planetatik at gera daitezen. Eskubide berbera dute.

Jakina denez, aipatutako neurriek bizi kalitateari ekarriko dizkieten onurez gain,

birgaitzea enplegu iturri garrantzitsua da gainbehera bizian egon den eraikuntza

sektorean.

“Gure betiko auzoei jaramon egiteko garaia

da, haietako etxebizitzak birgaitu, gune

publikoak leheneratu eta merkataritza eta

gizarte bizitza suspertzeko. Gure oroimen

bizia eta gure historia osatzen dute eta,

hortaz, zaindu behar ditugu”

Page 40: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

40404040

Hauxe da gure proposamena: Jarduketa orokor hauez gain, auzoz auzoko konpromisoa mahairatuko dugu

eranskin berezi batean.

• Ensanche 21 Zabalgunea sozietatea hiria zaharberritu eta leheneratzeko

sozietate bihurtzea.

• Koroatzea auzoa erabat berritzeko proiektua babestea eta proiektu hori

urrezko beste auzo batzuetara hedatzea, betiko auzoetara hedatzea,

pixkanaka-pixkanaka.

• Narriatutako etxebizitzetan esku hartzeko plana aktibatzea, lokalak

berreskuratzeko, eraikin adierazgarrienei eusteko eta berdeguneak

leheneratzeko helburuz.

• Hainbat auzotan aparkatzeko arazoari irtenbidea aurkitzea.

• Unibertsitatea erdialdera hurbiltzea, bertako jarduerak zabaltzea eta

udalerriko bizitzan uztartzea. Bestetik, Adurtza auzoa unibertsitate auzo gisa

sustatzea.

• Egun erabiltzen ez diren eraikinak berrerabiltzeko plana abian jartzea.

• Kaleetako zoladura hobetzea eta bide publikoa txukuntzea.

Etxebizitzak birgaitzeko proiektuak

• 50 urtetik gorako 20.257 etxebizitza Birgaitzeko Plan Integrala garatzea

datozen hamar urteetan.

• “Igogailurik gabeko etxebizitzarik ez” izeneko plana abian jartzea: Igogailuak

instalatzeko laguntza programa garatzea halakorik ez duten eraikinetan eta

arkitektura oztopoak kentzea eskailera eta atarietan. Pertsona batzuk ezin dira

etxerik irten laguntzarik gabe.

Page 41: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

41414141

Gune publikoak leheneratzeko proiektuak

• Gune Publiko kalteberak Leheneratzeko Plana garatzea auzoz auzo. Plan

horren bidez, oinezkoentzako guneak sustatuko dira, ohitura osasungarriak,

mugikortasun iraunkorra, garraio publikoa eta eraginkortasun energetikoa

bultzatuko dira. Herritarren parte-hartzea aintzat hartuko da.

• Hiri laborategia sortzea gune zaharkituak edo narriatuak leheneratzeko.

• Urbanizazioa hasi gabe duten hiri lurzorua berriro dentsifikatzea eta

klasifikazioa kentzea, jatorrizko landa erabilera emateko udalerriko herri

batzuetan (Berrostegieta, Miñao, Gamarra, Arkaute, Elorriaga…). Lursailen

jabeen eraikigarritasun eskubideen ordezko konpentsazioak aztertuko ditugu.

• Landa eremu finkatuan dauden ustiapenak metatzea eta nekazaritzako

ustiategietako eraikin osagarrien (bihitegiak, ukuiluak…) berrerabilera erraztea,

beste erabilera batzuk emateko, bai eta bizitegi erabilera ere, lurzoru gehiago

kontsumitu ez eta eraikinen narriadura eta hondamena saihesteko.

• Auzo berrietako zerbitzuak eta ekipamenduak asetzea eta hiri finkatuan

txertatzea.

• Haurrentzako jolas parke estaliak eraikitzea, adin tarte guztietako

haurrentzako zabuak ipinita.

• Ariketa fisikoa egiteko makinak instalatzea landa eremuko parkeetan.

Ekonomia suspertzeko proiektuak

• Abetxuku auzoaren industria turismoari eta eraztun berdean garatzen diren

jarduerei lotutako ahalbideak sustatzea.Merkataritza suspertzea eta hirigunea

leheneratzea: Bost Enparantza plana.

• Zaramaga Auzo Factory gisa berreskuratzea. “Zona Franca” sustatzea, Vicente

Manterola eskolaurre zaharrean emanaldiak eskainita. Hutsik dauden 200 lonja

baino gehiago suspertzea, Egibide eta Diseinuaren Goi Eskolarekin elkarlanean

arituta.

Page 42: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

42424242

• Hiriko Gune Logistiko (HGL) berriaren sorrera sustatzea Zabalgunean.

• Merkataritza arloko Renove Plana diseinatu eta garatzea, Eraikuntzen,

Instalazioen eta Obren gaineko Zergan eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergan

hobariak aplikatuta. Ostalaritza sektoreko inbertsioak sustatzea.

• Alde zaharra merkataritza gune bizi gisa indartzea.

• Merkataritzako Hirigintza Jardueren Katalogoa prestatzea, hirigintzako eta

merkataritzako jardueren arteko sinergiak sortzeko.

• Iraupen luzeko obren ondorioak txikiagotzea (tasak, saltzeko kanpaina

bereziak…).

• Urteko kanpainak (Gabonetakoa, merkealdiak) sustatu eta laguntzea eta

hiriko merkataritza aintzatestea.

• Azoka ibiltariei buruzko ordenantza berria onartzea eta kokaleku berriak

ezartzeko azterketa egitea.

• Ekonomia eta merkataritza intereseko guneen kudeaketa publiko eta pribatua

bultzatzea.

Page 43: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

43434343

4) HIRI ADIMENDUNA ETA BERDEA

Gasteiz hiri adimenduna eta berdea izan dadin nahi dugu, teknologia berrienen

erabileran oinarritutako hiria, hiru helburu lortzeko asmoz: bizi kalitatea hobetzea, lan

egiteko aukerak areagotzea eta hirian bizi den jendea gehiago lotzea ingurumenaren

errespetuari.

Hiriak ondarea gordetzeko leku izan dadin nahi dugu eta, hala berean, hiriko

baliabide naturalen kudeaketa ona bideratu nahi dugu, hainbat ikusmoldetatik

bideratu ere: hiriaren, industriaren eta gizartearen jarduerak gure ingurumenean duen

eragina arintzea, kostuak aurreztu eta kontsumoak gutxitzeko joera landuta, hiria

iraunkorrago bilakatzeko xedez.

Gasteizek bideari ekin zion orain dela zenbait hamarkadatan, eta

ingurumenaren aldeko orduko apustuak emaitzak ondu ditu gaur egun. Hiri aitzindaria

izan zen politika jakin batzuk udal kudeaketan txertatzen, besteak beste, hirigintzari,

garraioari, ura eta oinarrizko beste zerbitzu batzuei lotutako politikak, gaur egungo

hiria izateko xedez ingurumenaren ikuspegitik.

Nolanahi ere, EAJ-PNV alderdia osatzen dugunok, zinez uste dugu egindako

urratsez gain, esaterako, Gasteiz Green Capital izendatzeko egindakoez gain, beste

batzuk egin behar direla aurrera jarraitzeko. Gasteiz hiriak hobetzen jarraitu beharko

du, iraunkortasun-ereduari eutsi nahi badio.

Gasteiz areago bilakatu behar da, eta eraldaketa horren baitan, smart city edo

hiri adimendunaren baliabideak lehenesten ditugu EAJ-PNV alderdiak proposatzen

duen hiri-eredua garatzeko bidean, garapen horrek erabateko eraldaketa ekarriko

baitio hiriari maila guztietan.

Inolako zalantzarik gabe, hiriei gagozkiela, Smart City direlakoak tresna

eraginkorrenetakoak bilakatuko dira politika publikoen arloan hurrengo urteetan.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera hiriaren bilakaeran

txertatzeak hobekuntza nabarmenak ekarriko dizkio zerbitzuen hornidura, eta

“Teknologia berriak txertatuko ditugu udal

kudeaketan, Green Capital delakoari

bultzada berria emateko

eta gastu arruntak gutxitzeko

tresnatzat baliatuta”

Page 44: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

44444444

gainera, berezko aukera iraunkorra izango da datozen hamarkadetako garapen

ekonomikoa eta soziala bideratzeko eta, beraz, herrialdeen ekonomia bideratzeko.

EAJ-PNV alderdiaren ikuspegitik, Smart City delakoa izateak izugarri lagunduko

du hiriko azpiegiturak era automatikoan eta eraginkorrean kudeatzen, eta horrek,

jakina denez, ageriko onurak ekarriko ditu: alde batetik, gastua nabarmen murriztuko

da eta, bestetik, emandako zerbitzuen kalitatea hobetu egingo da. Egiatan, onurak

askoz zabalagoak izango dira eta, esate baterako, hiriak dituen berariazko beharrizanei

egokiago erantzuteko zerbitzu berriak sortu ahal izango dira, edo hiriguneak

etorkizunean izan ditzakeen arazoak antzeman ahal izango dira.

Hala, hiriaren bilakaeraren ardura daukan udal kudeatzaile baten ikusmoldetik

abiatuta, Smart City deritzona plataforma bikaina da berrikuntzari lotu eta negozio

zein ideia berriak inkubatzeko. Beraz, tresna aproposa da hezkunde ekonomikoa eta

gizartearen garapena ahalbidetzeko. Ildo horretan, hiria plataforma gisa eskainiz gero,

hirugarrenek, enpresek zein hiritarrek, hirien egungo azaroak konpontzen lagun

dezakete, eta gainera, plataformaren bidez demokratizatzen da informazioa eskuratu

eta zerbitzuei heltzeko modua; azkenik, arloen arteko parte-hartzea eta elkarlana

errazten da arazoak konpontzeko.

Horrez gain, Gasteiz Smart Green Capital ekimenak Gasteiz hiria garatzen

lagunduko du, egungo arazoak konpontzeko hobekuntzak bilatzen, etorkizuneko

arazoak antzematen eta kudeatzen eta hiriaren esparrua eratzen. Hain zuzen ere,

ondoko guztietan lagunduko du:

o Hiriak egun dituen arazoak kudeatzen.

o Hiriak etorkizunean izan ditzakeen arazoak kudeatzen.

o Hiriaren berezko esparrua eratzen.

o Berrikuntza lantzen eta hiriaren hazkunde ekonomikoa bultzatzeko

estrategia bera lantzen.

o Teknologiaren erabilera bultzatzen, betiere irtenbideak errazteko, ez

helburu gisa jarrita.

o Hazkunde iraunkorra sustatzen, eskaria eta eskaintza orekatzeko eta

bizitzeko zein lan egiteko leku ona eskaintzeko helburuz.

Aurreko guztiagatik, Gasteiz Smart Green Capital ekimena informazioaren eta

jakintzaren teknologiak (IKTak) baliatzeko gauza izango da, hiriaren eguneroko

jardunbidea hobetzeko hiru arlori erreparatuta, hots, gizarteari, ekonomiari eta

ingurumenari, Zeharkako Kudeaketa Eredua erabilita eta hiriko zerbitzu guzti-guztiak

(hiriko argiteria, hondakinen kudeaketa, parkeak eta lorategiak…). monitore bidez

kontrolatuta. Hala, zerbitzu horiek guztiak hobeto kontrolatuko dira eta, aldi berean,

Page 45: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

45454545

eraginkortasuna, kalitatea eta gardentasuna hobetuko dira. Bestalde, esan behar da

smart city deritzona gartzeko konpromisoak lehentasunezko lau esparru jorratzen

dituela:

o Eraikuntzak eta hiriko ingurunea. Esparru honetan, asmoa da etxebizitzen

eta esparru publikoko beste eraikin batzuen birgaitzea sustatzea,

eraginkortasun energetikoko irizpideak erabiliz.

o Garraioa eta mugikortasuna. Esparru honetan, asmoa da garraio

publikoaren sistema eraginkorra eta ez-kutsatzailea sustatzea.

o Herritarrentzako eta administrazioarentzako zerbitzu digitalak. Zerbitzu

digitalak honako hauekin lotuta daude: gobernu irekia, erabateko

gardentasuna, udal kudeaketari, Internet bidezko udal izapideei eta

herritarren parte-hartzeari buruzko kontuak ematea.

o Energia eta ingurumena. Energia berriztagarrien eta “zero hondakin”

ildoari lotutako hondakinen kudeaketaren alde egingo dugu, teknologia

berriak baliatuz. Bestetik, hotsaren eta argiaren kutsaduraren kontrola,

uraren kudeaketa eraginkorra, bai eta lorategiak eta berdeguneak

ureztatzeko erabiltzen den urarena ere, eta argiteria publikoaren kontrola

aldarrikatzen dugu.

Beste hiri batzuetan garatzen ari diren ekimenen bidez, argi dago hiri

adimendunaren estrategiak hiriaren kudeaketa hobetzen laguntzen duela hainbat

esparrutan. Lan ildo nagusia da udal baliabideen kudeaketa eraginkorragoa

bideratzea, hau da, baliabide berdinak baliatuz, gauza gehiago egitea, betiere gure

planeta zainduz.

“Gasteiz ongien ezagutzen dugunok bertako

biztanleak gara, hiriko zerbitzuen hartzaile zuzen eta

subjektu aktiboak garenez gero. Herritarren iritzia

aintzat hartu ezean, nekez lortuko dugu hiri

adimenduna izatea, jendeak parte hartzeko gogo

bizia eta jarrera autokritikoa daukalako”

Page 46: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

46464646

Gasteiz Smart Green Capital deritzon gure proiektuak proposatzen duen

eraldaketa legegintzaldi batetik harakoa da. Ildo horretan, esan beharra dugu EAJ-PNV

alderdiak irtenbide adimendunen bidez konpontzeko arazo jakinak identifikatu dituela

dagoeneko, baina zinez nahi dugu herritarrek lan horretan lagundu diezagutela eta

eredua bera definitzen parte har dezatela. Izan ere, hiriko eragile guzti-guztiek (udala,

enpresak, unibertsitatea…) parte har dezatela nahi dugu, baina, batez ere, herritarrek

parte har dezatela lan horretan eta ereduaren definizioan.

Hori dela eta, smart city deritzona garatzen eta smart citizens izenekoak (hiritar

adimendunak) garatzen lan egin nahi dugu. Izan ere, hiri adimenduna ez da bakarrik

sentsorez betetako hiria, ezpada, bertako biztanleei entzuten diena, hiritarren

proposamen eta eskakizunei erantzuten diena, erabakietan parte hartzeko aukera

ematen diena eta kudeaketaren inguruko kontuak ematen dituena gardentasun

osoz.

Ez dugu ahaztu behar Gasteizko sentsorerik onenak bertan bizi diren

pertsonak direla, hiriko hartzaile eta subjektu aktibo diren aldetik. Parte hartu nahi

duten eta jarrera autokritikoa duten herritarrak aintzat hartzen ez baditugu, nekez

izango gara smart city.

Era berean, ez dugu ahaztu behar hiriburuaren “Green” izaera. Horregatik,

hainbat ekintza proposatzen ditugu, bai orain arte egindako urratsei eusteko, bai

ekimenak hobetu eta osatzeko, bai ekimen berriak proposatzeko, Gasteiz hiriak

ingurumen arloan dituen berezitasunei balioa emateko asmoz epe ertainean eta

luzean.

Uraren ziklo integrala erantzukizunez eta eraginkortasunez kudeatzea gure

lehentasun behinenetakoa da. AMVISA sozietatea funtsezkoa da uraren kudeaketan.

Horregatik, udal sozietate horren pribatizazioaren mehatxuari aurre egiteko, EAJ-PNV

alderdiak kudeaketa publikoa aldezten du. Ezetz diogu AMVISAren pribatizazioari.

Horren haritik, gaian esku hartzen duten erakunde guztiekin elkarlanean,

partzuergo baten edo antzeko erakunde baten eraketa bermatu behar da, Zadorra

ibaiaren arroko ura behar bezala kudeatzeko.

Hiriak ur baliabide baliotsuak dauzka, hala nola, Zadorraren arroa edo hiriaren

azpiko akuiferoak, milioika pertsona urez hornitzen dutenak. EAJ-PNV alderdiaren

iritziz, baliabide horiek guztiak zaintzeak bi helburu bete behar ditu: alde batetik,

kontsumitzeko uraren kalitatea eta etxebizitza nahiz enpresentzako hornidura

babestea, eta bestetik, gure ibaietara itzultzea ahalik eta berme handienarekin,

eragin kaltegarriak saihesteko.

Page 47: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

47474747

Isurien kontrola zorroztu behar dugu, batez ere, isuri toxiko eta arriskutsuen

kontrola, herritarrei eta enpresei horretan laguntzeko eskatuta, Gizarte

Erantzukizunaren abiaburuak oinarri hartuta.

Udalerrian dauden lurzoru kutsatuen kudeaketa ere erronkatzat hartzen dugu,

gai horretan erantzukizun bikoitza dagoela sinetsita: administrazioaren beraren

erantzukizuna (arautzea eta eskatzea) eta ekimen pribatuaren erantzukizuna

(kutsatzen duenak ordaindu behar du).

Azkenik, airearen kalitatea eta zarata kontrolatzea proposatzen dugu arlo

guztietako ekintza gisa (hirigintzan, garraioan, udal ordenantzetan, herritarren arteko

bizikidetzan eta udal arauketan).

Hauxe da gure proposamena:

Gasteiz smart

• Hiriko prozesu eta zerbitzuei buruzko datu guztiak jasotzen dituen plataforma

teknologikoa baliatzea. Plataforma horren bidez, datuak aztertu eta

ebaluatuko lirateke, eraginkortasun handiagoa lortzeko eta aurrezteko

zerbitzuen kostuari dagokionez. Horrek guztiak aukera emango digu Hiriaren

Aginte Koadro Integratua izateko. Eragile guztiek aginte koadroak emandako

datuak eskuratu ahal izango lituzkete eta Open Data ereduak baliatuko

lirateke, aplikazio eta zerbitzu berrien garapena ahalbidetu, hazkunde

ekonomikoa bultzatu eta kalitatezko enpleguaren sorrera sustatzeko.

• Argiteria publiko adimenduna: argiteria publikoa pixkanaka-pixkanaka

berrituko dugu LED teknologiadun sistema erabiliz. Smart city direlakoetan

erabiltzen diren irizpideei esker, ia-ia erdia aurrezten da arlo horretan −gutxi

gorabehera, 2,5 milioi euro urtean−, argiteria berrituz gero. Argiteria publiko

adimenduna berez doituko da unean uneko beharrizanen arabera;

beharrezkoa den energia baino ez litzateke kontsumituko eta, aldi berean,

izugarri murriztuko lirateke CO2-ren isuriak eta zerbitzuaren kostu ekonomikoa.

• Ureztatzeko uraren kudeaketa adimenduna: energia aurrezteko irizpide

berdinari lotuta, teknologia adimendunak baliatuko genituzke berdeguneak

ureztatzeko uraren kudeaketa bideratzeko. Horretarako, hezetasuna neurtzeko

Page 48: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

48484848

sentsoreak jarriko genituzke eta sentsore horiek ureztatzea abian jarriko lukete

beharrezkoa denean baino ez, ura alferrik ez gastatzeko, gaur egun batzuetan

gertatzen den bezala.

• Hondakinen kudeaketa adimenduna, kostu ekonomikoak murriztuta eta

zerbitzua nabarmen hobetuta. Udal talde honek aurreko legegintzaldiaren

barruan aldarrikatu duen ekimenak zati batez txertatu du aipatutako

teknologia, hondakinak eraginkortasun handiagoz kudeatzeko.

• Aparkaleku adimenduna. Kaleko aparkaleku adimendunari lotutako ekimen bat

abian jarriko dugu.

• ‘Smart Green Lab’ sortuko dugu, erakunde publikoak eta pribatuak elkarlanean

jarrita (zentro teknologikoak, unibertsitateak, bertako enpresak eta abar).

• Lanean hasiko gara City Protocol – Hiri adimendunen nazioarteko sarean

sartzeko. Sare horretan, Bartzelona dugu buru, munduko hiririk adimendunena

eta beste hiri ezagun batzuk ere badaude, hala nola, Amsterdam, Dubai edo

Dublin. Horietan guztietan izandako esperientziak partekatuko dituzte Gasteiz

hiriarekin eta gure eredua zehazten lagunduko digute.

• Europako ekimen garrantzitsuenekin bat egingo dugu, kasurako, FIWARE

ekimenarekin, Europar Batasunean sortzen ari diren nazioarteko estandarrak

baliatu ahal izateko. Gaur egun, Europako eta Iberoamerikako 30 hiri baino

gehiago ditugu FIWARE ekimeneko kide.

Gasteiz Green

• Eraztun Berdea osatuko dugu hegoaldetik eta ekialdetik. Horretarako lotu gabe

dauden aldeak identifikatu eta esku-hartze jakina proposatuko dugu eraztuna

osatzeko. Hala, hiriaren birikarena egiteaz gain, gune egokia izango da

herritarrek goza dezaten, bizikletaz, oinez eta irisgarritasun osoz; azken

batean, eraztun berdea bizimodu osasungarriari lotutako gune bilakatu nahi

dugu. Gure lehentasuna hauxe da: lotura osatzea Las Neveras gainean

(trenbidearen gaineko pasabide bat eraikita) eta Lasarten, landa eremua eta

hiri eremua lotzen dituen perimetro hori, egiatan, etenik gabeko eraztuna izan

dadin, eta Gasteiz Green Capital ekimenaren ikur nagusi bihur dadin.

• Zero Fracking: ez esploraziorik, ez erauzketarik. Frackingari lotutako egungo

teknologiak ez du bermatzen kalterik egingo ez dionik osasunari eta

ingurumenari. Gainera, erauzketa teknika horrek paisaia eraldatzen du eta

Page 49: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

49494949

lurraldea artifizialtzen du eta, jakina denez, ez da bateragarria gure paisaiaren

balioa nabarmentzearekin.

• Aurreko atalean esandakoarekin bat etorriz, indarrean dagoen HAPO aldatzea

proposatzen dugu, lurzoru urbanizaezinari eragiten dioten kalifikazioei

dagokienez, egungo ekoizpeneko nekazaritza lurrak paisaiaren barruko

nekazaritza lurrak izan daitezen; hau da, lur mota horiek gaur egun dutena

baino babes handiagoa eman nahi diegu, nekazaritza eta elikadura sektoreei

lotutako erabileren bateragarritasunari eutsita eta landa eremuen garapen

antolatua ahalbidetuta. Aldaketa horren ondorioz, meatzaritzari edo

energiaren ustiapenari atxikitako erauzketa jarduerak debekatuko lirateke,

lurraldean eta paisaian kalte handiak sorrarazten dituztelako.

• PP alderdiaren nahiaren aurka, Garoñako zentral nuklearra berriro zabaltzeari

uko egiten diogu.

• Energia berriztagarriak eta alternatiboak bultzatu nahi ditugu udalerrian:

eguzki energia, haize energia eta Gasteizko mendietako biomasaren

ustiapena udalerria osatzen duten kontzejuen eskutik.

• Igarobide ekologikoak diseinatu eta prestatuko ditugu, gure faunaren

dibertsitateari eusteko. Igarobide ekologikoek loturak bermatuko dituzte

animaliak bizi direneko eremuen eta babestutako eremuen artean, espezieek

elikatzeko eta estaltzeko modua izan dezaten eta, beraz, gal ez ditzagun.

• Konpromisoa hartzen dugu hegoaldeko ibaiek udalerriko zenbait aldetan

dakartzaten uholdeen arazoari irtenbidea emateko, esaterako, Errekaleor eta

Santo Tomas ibaiek Elorriaga-Arkauten sorrarazten dituzten arazoei aurre

egiteko.

• Gasteizko Goi Mendietako Kontserbazio Bereziko Eremuaren barruko parkea

bultzatuko dugu, udalerriko birika garrantzitsuena delako, mendien jabetza

daukaten kontzejuekin elkarlanean.

• Behar-beharrezkoa da Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartzea:

o Pertsona guztientzako irisgarritasuna eta segurtasuna bermatuta.

o Planak ohitura osasungarriak sustatu behar ditu, landa eremua eta

ondare naturala bultzatu behar ditu eta nekazaritzari eta elikadurari

lotutako industriak parte hartu behar du planean.

Page 50: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

50505050

o Gure hirigintza ereduaren funtsa barrurantz haztea da. Ez dugu

kontrolik gabeko lurzoruaren kontsumorik nahi.

o Ekologia Industrialaren abiaburuak baliatuko ditugu industrialdeen

kudeaketa iraunkorra bermatzeko.

• Uraren ziklo integralaren kudeaketa:

o Oinarrizko zerbitzuen kudeaketa publikoa bermatuko dugu, hau da,

AMVISA, erakundea pribatizatzeko mehatxuei aurre egiteko.

o Krispiñako instalazioaren balioa eta eraginkortasuna nabarmenduko

dugu, gure ibaietara itzultzen ditugun hondakin urak tratatzeko. Biltzaile

berriak eraikiko ditugu.

o Partzuergoa edo antzeko erakundea eratuko dugu, Zadorra ibaiaren

arroko ura kudeatzeko.

• Hondakinen kudeaketa:

o Hondakinen bolumena gutxituko dugu, “zero hondakin” helburua lan

ildotzat jota. Gainera, berriro erabili ezin diren hondakinen balorizazio

energetikoa bideratzeko instalazio txikia abian jarri nahi dugu.

o Garbiketa kontratuaren kontrol hertsia egingo dugu, hiriko auzo guztietan

herritarrek antzeman eta salatutako garbiketa arazoak konpontzeko

xedez.

o Karbono maila txikiko hiria nahi dugu, CO2 isurketak murrizten dituena

eta aldaketa klimatikoaren aurka jarduten duena.

o Kontrolik gabeko isurketak egiten dituztenak jazarri egingo ditugu.

• Ondokoak kontrolatuko ditugu:

o Airearen kalitatea: airearen kalitatea etengabe aztertuko dugu eta

beharrezko neurriak hartuko ditugu zeharkakotasunez hainbat sailetan.

Page 51: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

51515151

o Zarata: zarataren maila etengabe aztertuko dugu eta beharrezko neurriak

hartuko ditugu. Gaueko aisialdiari lotutako zaratak bereziki aztertuko

ditugu. Zaintza zorrotzagoa egingo dugu merkataritzako ordutegiak egoki

bete daitezen. Bestalde, azterketa bat egingo dugu merkataritzako

ordutegiek, kontziliazioak, autoen zirkulazioak, hiriko zerbitzuek eta

industriak sorrarazitako eraginen inguruan.

o Erradiazio elektromagnetikoak: gai horri buruzko ordenantza berrikusiko

dugu eskari berrietara egokitzeko, zuhurtasun printzipioan oinarrituta eta

igorpenen intentsitatea moteltzeko helburuz. Era berean, datuen estaldura

bermatuko dugu (mikroantenak jarrita eta erradiazio eremuen eragina

txikituta).

• Paisaia babesteko estrategia:

o Gatazka guneen inbentarioa egingo dugu, ondoko alderdi guztiak jasota:

identifikazio geografikoa, pasaiaren gaineko eraginak, araudiaren

urraketak, egoera zuzentzeko proposatutako neurriak jasotzen dituen

diagnostikoa eta izapidetu beharreko prozedura administratiboak.

o Udalerriko Administrazio Batzarrekin lankidetzan arituko gara legez

kanpoko isurketak kontrolatzeko eta paisaiak jasandako erasoak

antzemateko protokoloa ezartzeko helburuz.

Page 52: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

52525252

5) HIRI GARDENA ETA PARTE-HARTZAILEA

EAJ-PNV alderdiak Herritarren Parte-hartzea aldezten du udal kudeaketa

kontrolatzeko biderik onena delakoan. Horregatik, herritarrek parte hartzeko eredu

berria lantzen ari gara, Gasteizen bizi garen pertsonen eskakizunei erantzuteko eta

udal kudeaketa herritarrekin partekatzeko, konfiantzazko giroan. Udal irekia nahi

dugu, kontuak ematen eta udalerriko elkarteekin, hirugarren sektorearekin eta ekimen

pribatuarekin gogotik parte hartzen duen udala nahi dugu. Azken batean, gure gizarte

kapitalarekin lankidetzan jarduten duen udala nahi dugu.

Jakina denez, herritarrek parte hartzeko eredu berria diseinatzeko, bertan

parte hartuko dutenen ekarpenez elikatu behar da; izan ere, nire programan,

pertsonak dira hazarazi nahi dugun hiriaren eredu berriaren ardatz nagusia.

Gure iritziz, herritarren parte-hartzea derrigorrezko baldintza da hiri zinez

demokratiko eta iraunkorra lortzeko. Ereduzko hiri horren funtsak ondokoak izan

behar dira: informazioa, eztabaida, parte hartzeko benetako bideak eta politikarien

kudeaketaren kontrol publikoa.

Esan beharra dago udala zerbitzu emaile hutsa baino gehiago dela.

Administrazioa herritarrekin harremanetan jartzeko eta elkarrizketa bideratzeko

gunea da, eta irtenbideak aurkitzeko asmoz, batera parte hartzeko gunea. Azken

batean, pertsonekin partekatutako eta pertsona guztiekin konprometitutako hiri

eredua bultzatu nahi dugu.

Ildo horretan, gure hiri eredua hertsiki lotuta dago hiri adimenduna eta berdea

lortzeko konpromisoarekin, herri-administrazio guztietan gardentasuna nagusi izan

behar delako arauarekin bat etorriz. Hori dela eta, gure proposamen guztiak era ireki

eta moldagarrian egingo ditugu, beharrizan guzti-guztiak aintzat hartzeko

“Alkate ona dugu herritar

guztientzat gobernatzen duena,

eta gainera, auzotar guztiekin

BATERA gobernatzen duena”

Page 53: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

53535353

ahaleginean, eta beraz, proposamenok etorkizunean erabili ahal izango dira gaur egun

imajinatu ere egiten ez diren zerbitzu aurreratuak emateko. Gasteizko sentsorerik

onenak bertan bizi diren pertsonak dira, hiriko zerbitzuen hartzaile eta subjektu

aktibo diren aldetik, parte hartu nahi duten eta jarrera autokritikoa duten

herritarrak.

Lankidetzako lidergoan oinarritutako kudeaketa bultzatu nahi dugu, udal

politika leheneratu eta onbideratu dadin. Politika egiteko eredu berria lantzea da gure

konpromisoa, adostasunaren eta gardentasunaren bidetik. Apaltasuna eta

zintzotasuna dira gure funtsak.

Gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren inguruko diagnostiko

partekatutik abiatzea proposatzen dugu, politika eraginkor eta eragingarria diseinatu

eta gauzatzeko.

Azken lau urteotan halaxe defendatu dugu eta orain ere pertsonekiko

konpromisoari eutsiko diogu, gizartearen ongizatea eta kohesioa bultzatuko ditugu,

eta garapen ekonomiko iraunkorra sustatuko dugu, bai eta gure ingurunearen

garrantzia azpimarratzea ere. Gasteizek dituen balioen alde egingo dugu, gure

kulturaren alde, gure historiaren alde, herritarrekiko konpromisoaren alde.

Nahi dugun hirian, udalak argiro erakutsi behar du esku-hartze publikoari

atxikitako oinarrizko balioak betetzen dituela. Ildo horretan, udalak lagun izan behar

du auzotarren beharrizanei erantzuterakoan. Udalak gardena eta parte-hartzailea izan

behar du. Horregatik guztiagatik,

Hauxe da gure proposamena:

Gardentasuna eta zintzotasuna:

• Herritarren Gardentasun Kontseilua sortuko dugu, herritarrek beraiek udal

tresnak kontrola ditzaten gardentasuna frogatzeko.

• Legegintzaldiko Gardentasun Plana abian jarriko dugu, proiektu eta planen

informazio zehatza jasota, betetze maila aldiro-aldiro ebaluatuta eta,

legegintzaldiaren amaieran, kontuak emanda, besteak beste, ondokoak gauzatu

ahal izateko:

Page 54: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

54545454

o Herritarrek kontrola ditzaketen gobernu neurriei buruzko adierazleak

ezartzea, aurrekontuetan jasotako neurri zehatzak ebaluatzeko.

o Barruko lantaldea sortzea gardentasuna lantzeko helburuz, eginkizun

zehatzak esleituta lan esparruak zehaztu eta lehenesteko.

o Hizkuntza argia, ulerterraza eta ez-sexistaren erabilera sustatzea

administratutako pertsonek aise uler ditzaten udalaren webgunean

agertzen diren argibideak eta udalaren argitalpen zein idatziak.

o Informazio tresna bat prestatuko dugu udalaren sarrera eta irteeren

bilakaera ezagutzera emateko.

o Udalaren zerbitzu eta baliabideen kostu ekonomikoen inguruko oroitza

txostena jarriko dugu herritarren esku.

o Enpresa eta hornitzaileei egindako ordainketei buruzko informazioa

emango dugu.

o Udalaren zorraren eta zor finkatuaren berri argitaratuko dugu.

o Udalari eta udalaren menpeko erakundeei egindako txosten eta

ikuskaritzen berri argitaratuko dugu.

Parte-hartzea handituko dugu, ondoko neurriak hartuta:

Legegintzaldi honetan, Gasteizko Udalak diagnostikoa egin du eta alderdi

politikoetako kideek, teknikariek eta hiriko elkarteek aztertu dituzte emaitzak. Baina

aurrera jotzeko garaia da. Orain, hauexek dira gure konpromisoak:

• Izaera loteslea izango duten herri kontsultak egiteko modua arautzen duen

udal ordenantza garatzea, hiriko proiektu jakinei, estrategikoei edo/eta

eztabaidagarriei dagokienez.

• Auzoa Hobetuz deritzon programa indartzea, obrak bizkortu eta hartutako

konpromisoei eusteko, frustrazioa eta haserrea sorrarazten duten irizpide

aldaketa etengabeak alde batera utzita.

Page 55: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

55555555

• Udal araudia egokitzea, hiriari buruzko lurralde eta arloko kontseiluetan

jorratzen diren gaiak batzordeetara eta osoko bilkurara ekarri eta bertan ere

eztabaida daitezen.

• Osoko bilkuretan, herritarren txanda handitzea, elkarteek mozioak eta

intereseko gaiak aurkeztea izan dezaten zuzenean.

• Aurrekontu parte-hartzaileak: alderdi politikoen artean diseinatu eta

herritarrek parte hartzeko organo gorenean, Gizarte Kontseiluan, ordezkaritza

duten gizarte, ekonomia eta kultur eragileekin adostutako aurrekontuak

bultzatu nahi ditugu. Parte hartzeko arauak zehatz-mehatz ezartzen dituen

eztabaidan ondorioztatutako aurrekontu parte-hartzaileen oinarriak finkatu

nahi ditugu, prozedura hori loteslea izan dadin nahi dugu eta, gainera,

aurrekontuen jarraipena eta kontrola egiteko eta kontuak emateko sistema

zorrotza izan dezala nahi dugu.

• Gizarte Kontseilua ahalduntzea: organo horrek ordenantzen, aurrekontuen eta

hiriarentzat jakingarriak izan daitezkeen beste gai batzuen inguruko txostenak

aintzat hartuko ditugu.

Page 56: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

56565656

6) HIRI HEZITZAILEA, KULTURALA, SORTZAILEA eta EUSKALDUNA

EAJ-PNV alderdiko kideok gizarte kohesioa bultzatuko dugu Gasteiz hirian,

kultura, sormena eta gure nortasunaren ezaugarriak giltzarri bihur daitezen hiriaren

eraikuntzan, hiriaren eraldaketan. Kulturaren garapena, balioen eredu partekatu bati

jarraiki, ardatz estrategikoa da guretzat. Lantzen ari garen hiriaren ereduarekiko

konpromisoa lau haizetara zabaldu nahi dugu eta aldarrikatzen dugu udalak horren

eragile eta laguntzaile izan behar duela, inola ere ez oztopo.

Gizartearen beraren eta kultura, gizarte, politika eta ekonomia eragileen arteko

elkarlanaren emaitza ondokoa izan behar da: kalitatezko plangintza eta kultur politika

koherentea, hurbila, egingarria eta ebaluagarria.

Gasteiz kultura anitzeko hiri sortzailea izan dadin nahi dugu. Eta ataza horretan,

edukiei begiratu behar diegu, kontinente ikusgarriei baino.

Gure iritziz, lehentasunezkoa da kulturguneen eta kultur programazioen mapa

osatzea; bestetik, hirian bertan dauden kultur enpresen ekimena sustatzeko udal

aurrekontua hobesten dugu. Azkenik, aukera gutxien duten gizataldeentzako kultur

eskaintza bultzatu nahi dugu.

Hurbileko kultura sustatuko dugu gizarte etxeen sarearen bitartez, kulturaren

zinezko aitzindaria izan baita aurreko hamarkadetan, eta sektore horretako enpresa

txiki eta ertainentzako pizgarriak landuko ditugu.

Sormena lantzeko gune berriak sortu nahi ditugu eta, aldi berean, hirian

eskaintzen diren programazioak koordinatu eta zabaltzeko kultur agenda landu nahi

dugu.

“Vitoria-Gasteiz Euskadiko hiriburua da

eta estatus hori aintzat hartuta,

hiriburutzaren izaera jasotzeaz gain,

aitzindaria izan behar du euskal kultura

eta nortasuna erakusten, betiere

gainerako nortasun eta kulturekiko

harmonian”

Page 57: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

57575757

Gainera, uste osoa dugu aliantza estrategikoak ezarri behar ditugula beste

erakunde batzuekin, betiere Gasteiz hiriko biztanleak aintzat hartuta.

Beste alde batetik, EAJ-PNV alderdiaren aburuz, tokiko administrazioak

eraginkortasun osoz bete behar ditu hezkuntza arloan dituen eskumenak eta, horren

haritik, udalek hezkuntza politika zabala eta zeharkakoa bultzatu beharko lukete.

Hezkuntzari dagozkion zereginak, gure iritziz, eginkizun partekatuak dira eta

familiak eta eskolak oinarrizkoak dira esparru horretan. Hala eta guztiz ere, badira

beste eragile ugari hezkuntza sistema berrian zerikusia dutenak, eta horiek guztiak

aitortu eta kontuan hartu behar dira.

Hezkuntza arloari gagozkiola, EAJ-PNV alderdiaren konpromisoa pertsonei lotu

zaie beti eta aurrerantzean ere pertsonei lotuko zaie, printzipio jakinak dituzten

pertsona trebatu eta irekiei, hain zuzen ere. Horretarako, euskal kultur nortasun

indarberritua bultzatuko dugu, zenbait baliotan oinarrituta, hala nola, bizikidetza, giza

eskubideen errespetua, aniztasuna, berrikuntza, elkartasuna, norberaren eta

taldearen erantzukizuna eta lankidetza.

HIRI HEZITZAILEA bultzatuko dugu. Hiria ezagutu behar dugu, hirian bertan

ikasi behar dugu eta hiriari ikasi behar diogu. Hiria ezagutu behar dugu gure historia

eta gure oroimena delako. Hirian bertan ikasten dugu hiria dugulako irakaskuntza eta

heziketa jasotzen dituguneko kontinentea. Eta hiriari ikasten diogu hiria eragile

hezitzailea delako, informazioa eta kultura sortzen duelako eta sozializazioa nahiz

heziketa bideratzen dituzten gizarte harreman ugari sortzen dituelako.

Bizikidetzarako heziketa funtsezkoa da, areago bizi garen aroan, gizarte anitz

eta konplexu honetan, gizartea osatzen duten pertsonek beste batzuekin elkarbizitzen

jakin behar dutelako, eta pertsona guztiek gaitasunak eta trebetasunak eduki behar

dituztelako gainerakoekin elkarreraginean modu egokian bizi ahal izateko.

Euskara, gure nortasun ikurrik behinenetakoa eta euskal herritar guztien

ondarea izateaz gain, bada, gauza guztien gainetik, adierazteko eta komunikatzeko

tresna, hizkuntzak izan direlako bizirik daudenak eta hiztunak dituztenak. Une batez

atzera begiratuko bagenu, gaurdaino egindako bideaz jabetuko ginateke.

“Vitoria-Gasteiz hiri euskalduna, elebiduna eta

kohesionatua nahi dugu, gizarte kohesiorik gabe,

ez baitago hizkuntza politika iraunkorrik egiterik”

Page 58: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

58585858

Azken hogeita bost urteotan, hiztunen kopuruari eta hizkuntzaren kalitateari

begiratuta jo dugu aurrera, eta aurrerapenak nabarmenak izan dira datu

demografikoei, esparrukakoei eta funtzioei erreparatuta. Halaber, urrats

garrantzitsuak egin ditugu euskararen ondorengoetaratzeari eta gizarte

aintzatespenari dagokienez. Aurrerapen horren gako nagusiak hainbat izan dira:

legezko esparru egokia ezartzen asmatu genuen, beharrezko adostasun oinarrizkoa

eraiki genuen, eta hizkuntza politika eraginkorra garatu genuen abiaburu egokietan

oinarritua, besteak beste, aukeren berdintasuna, hizkuntzen arteko bizikidetza,

atxikimendu askea eta aldekoa, bilakaera mailakatua eta pragmatikotasuna.

Euskara berezko hizkuntza dugu eta, gaztelaniarekin batera, hizkuntza ofiziala

da gure udalerrian. Euskara berezko hizkuntza dela diogu eta hizkuntza

normalizatzeko erronka garbia dugu, baina horrek ez dio kalterik egingo beste

edozein hizkuntzari. XXI. mendean, aniztasuna balio onuragarria da eta

elebakartasuna, berriz, muga. Aurrekoa dela eta, hizkuntza ofizialen bizikidetza

egiazkoa eta eraginkorra dugu xede, erronka betegarria delako.

Gasteiz euskalduna, eleaniztuna eta kohesionatua nahi dugu, gizarte

kohesiorik gabe, ez dagoelako hizkuntza politika iraunkorrik egiterik. Ez dugu gustuko

bi komunitate daudelako diskurtsoa. Gure ereduak ez du hizkuntza unibertso

hermetiko eta aurkakoetan biziko litzatekeen euskal gizarte zatitua aldezten. Hala eta

guztiz ere, onartu behar dugu oraindik ere badagoela desoreka nabarmena hizkuntzen

artean eta, horregatik, ahulenaren aldeko hizkuntza politikak garatu behar ditugu,

gutxiengoaren hizkuntzaren eta hizkuntza gutxituaren aldeko politikak, euskararen

aldeko politikak, hain zuzen ere, hizkuntza horren normalizazioa ahalbidetzeko.

Hauxe da gure proposamena: Hiri kulturala eta sortzailea

• Kultura Eratzen - Ignacio Aldecoa zentroa sustatuko dugu, arteari edo kulturari

lotutako zeinahi esparrutako talentuaren eta sormenaren bila etengabe

diharduen ereduzko zentroa delako, bereziki, jardun eremu berrietan. Bada,

beraz, kultur industria errazten duen zentroa. Zentroaren definizioan, aintzat

hartu behar da kultur eragileen, artisten, kultur enpresen, elkarte nahiz taldeen

Page 59: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

59595959

eta inguruko auzokideen parte-hartzea. Bai, halaber, unibertsitate eta lanbide

zentroen parte-hartzea ere.

• Kultur estrategia sortuko dugu Gasteizen, Kulturaren Plan Estrategikoa

landuta, eta besteak beste, ondoko neurriak jasoko ditu:

o Antzokien sarea: Gaur egungo azterketa egitea. Sarea indartzea.

o Kultur programazioa adin tarte guztientzat: Aisialdiaz gozatzeari buruz

bakoitzak daukan egoera kontuan hartzen duten kultur politika berriak

garatu behar dira.

o Lurralde oreka: kultur ekintzak gauzatu behar dira auzoetan, baita landa

eremuan ere.

o Berez kudeatzen diren programak bultzatuko ditugu.

o Europako laguntzei helduko diegu kultur proiektuak garatzeko. Europa

sortzailea.

o Udal Agiritegiak daukan kultur ahalmenaren balioa nabarmenduko

dugu, eta beharrezko azpiegitura teknikoz hornituko dugu behar bezala

jarduteko. Era berean, bertan gordeta dauden funtsen inguruko gizarte

pedagogia sustatuko dugu.

o Kultur industriak sendotuko ditugu, Arabako Foru Aldundiarekin eta

Eusko Jaurlaritzarekin batera, Gasteizek egun dauzkan indarguneak

azpimarratuta. Hala, musika ekoizpena eta ikus-entzunezkoen sektorea

esandakoaren froga garbiak dira.

• Haurrentzako eta Gazteentzako Euskal Liburu Azoka antolatuko dugu,

Durangoko azokak sortzen dituen sinergiei lotuta.

• Berrikuntza, prestakuntza eta kultur zabalkundea sustatzen duten ekimenei

lagunduko diegu eta, bestetik, hirian finkatuta dauden eta gizarte oihartzun

nabarmena duten jarduerak bultzatuko ditugu.

• Arte eta Lanbide Eskola berritu eta suspertzeko plana landuko dugu.

Page 60: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

60606060

• Gasteiz sustatuko dugu komikiak sortu eta zabaltzeko erreferentziazko hiri

gisa.

• Euskal Antzerkiaren Jaialdia sustatuko dugu hirian.

• Kaleko pintura eta eskultura lehiaketak berreskuratuko ditugu, eta halakoetan

sortzen diren artelanak hiriaren ondare bilakatuko ditugu, herritarrek

gozatzeko.

• Aukera gehiago emango dizkiegu tokiko musika taldeei, hasiberriei nahiz

ezagunei, udalaren kultur programazioaren barruan eta udalerriko ekitaldietan

parte har dezaten. Tokiko sustatzaileekiko lankidetza bultzatuko dugu, goian

aipatutako tokiko musika taldeak haien programazioetan aise sartzeko modua

izan dezaten eta zuzeneko musika ekitaldiak antola ditzaten.

• Udalaren Musika Bandaren, Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioaren, Luis

Aranburu Musika Eskolaren eta Folklore Akademiaren garrantzia

azpimarratuko dugu eta herritarren zerbitzura jarriko ditugu.

• Gazteentzako guneak sortuko ditugu: Gazteriaren Guneak.

Hiri hezitzailea

• Udal eskolak:

o Haur eskolak, Lehen Hezkuntzako eskolak, kirol instalazioak, gizarte

esparruko eraikinak eta kultur eraikinen Mantentze Lanen Plan

Artezkaria landuko dugu.

o Gasteizko Eskola Kontseilua indartuko dugu, hezkuntza eragile guztien

eta udal administrazioaren arteko bilgunea den aldetik, Gasteizek

hezkuntza arloan dauzkan beharrizanak eta eskakizunak aztertu eta

ebaluatzeko, eta horiei erantzuteko neurriak eta irtenbideak

proposatzea.

o Irakurliburuak jaso eta kudeatzeko gunea ezarriko dugu gizarte

etxeetan, irakurliburuak berrerabiltzeko helburuz.

Page 61: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

61616161

o Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, plaza kopuruaren beharrizanak

aztertu eta aurreikusiko ditugu arauzko irakaskuntzako maila

guztietan.

o “Auzoarentzat Zabalik - Abierto al Barrio” izeneko programa handituko

dugu ikasleen gurasoen elkarteekin elkarlanean, ikastetxe guztiak

auzokideen zerbitzura jartzeko helburuz. Horren haritik, jolastokiak eta

aisialdiko lekuak bereziki baliatu nahi ditugu, eskolako ordutegitik

kanpo ere zabalik egon daitezen.

o ESKOLA AGENDAN jasotzen diren hezkuntza esparruari lotutako

programak indartuko ditugu eta garrantzia emango diogu bizikidetza

onuragarria bideratzeko beharrezkoak diren trebetasun pertsonalak eta

sozialak ikasteari, hainbat arazori aurre egin ahal izateko, besteak beste,

drogen kontsumoa, sexu ohiturak, norberaren heldutasuna, emozioen

kudeaketa, kultur aniztasuna…

• Herritarrentzako heziketa programak bultzatuko ditugu balioen inguruko

hezkuntzan, hala nola, ondasun erkidea, giza eskubideak, berdintasuna,

tolerantzia, kultur aniztasuna, gizarte justizia eta abar, gizarteratzea eta gizarte

kohesioa lantzeko helburuz, ondasun erkideari lotutako balioetan oinarrituta.

• Lankidetza zabalagoa eta estuagoa bultzatuko dugu EHU-UPVko kanpusarekin,

hezkuntza eta kultura esparruetan.

• Auzoko hezkuntza programak garatuko ditugu, alde zaharrean gauzatu den

GOIAN programaren ildokoak, auzoan bertan lan egiten duten ikastetxeen,

familien, udalaren eta gainerako hezkuntza erakunde eta eragileen jarduerak

koordinatzeko. Horrela, bada, baterako jarduera integratzailea bultzatuko dugu

hezkuntza arloan.

Hiri euskalduna

• Gasteiz, Euskara gunea:

o Euskarazko kultur programazioa handituko dugu.

o Euskarari lotutako politiken ekintzak ikusaraziko ditugu.

o Euskararen erabilera sustatuko dugu udalaren ekintza guztietan.

Page 62: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

62626262

• Gasteiz Antzokiaren proiektua abian jarriko dugu.

• Oihaneder Euskararen Etxea bultzatuko dugu euskararen erabilera sustatzeko

eragile proaktibo gisa.

• Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana garatu, ebaluatu eta handitu

egingo dugu.

• Unean uneko ekimenak abian jarriko ditugu, hala nola, Gasteizko Euskararen

Astea, Durangoko azokak sortzen dituen sinergiei lotuta.

• Euskararen erabileraren sustapena:

o Euskararen erabilera sustatuko dugu hiriko bizilagunak sentiberatuta,

gure hizkuntzaren aldeko hautua egin dezaten udalarekiko

harremanetan. Horretarako, udalarekiko harremanetan euskara erabili

nahi duten herritarren errolda gertatuko dugu.

o Euskararen erabilera sustatuko dugu udal langileen artean, eta beste

administrazio unitate elebidun batzuk sortuko ditugu.

o Euskararen erabilera sustatuko dugu eskolaz kanpoko programetan,

kirol programetan eta askotariko prestakuntza programetan haur eta

gazteen artean; izan ere, esan daiteke euskararen jakintza unibertsala

dela biztanle gazteenen artean.

o Euskararen erabilera sustatuko dugu auzoko bizitzaren egunerokoan:

eta gizarte etxea erreferentziazko gunea izango da.

o Euskararen erabilera sustatuko dugu administrazio emakidetan eta

kontratazioetan.

o Euskararen erabilera sustatuko dugu Interneten, euskarazko eduki

digitalak sortuko baititugu.

o Euskararen erabilera sustatuko dugu helduen euskalduntzean, euskaraz

ez dakitenen eta euskara ikasten hasi direnen artean. Bereziki aita-ama

gazteengan, etorkinengan eta merkataritzan jarduten duten

pertsonengan eragingo dugu. Gainera, euskara ikasteko diru-laguntzak

handituko ditugu.

Page 63: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

63636363

7) MUGIKORTASUN IRAUNKOR ETA OSASUNGARRIAREN HIRIA

Gure hiriko garraioaren kudeaketak eta mugikortasunak bertako bizilagunen

osasunari kalte egin ez diezaioten nahi dugu; era berean, mugikortasuna ingurune

naturalean eta hiriko bilbean hobeto uztartu dadin, eraginkorragoa izan dadin

ekonomiaren ikuspegitik eta karbonorik gabeko hiriaren ereduarekin bat egin dezan

nahi dugu.

Garraiobide guztien kudeaketa koordinatua eta zeharkakoa aldezten dugu,

betiere gizarteak babestutakoa eta teknologia berriek nahiz garraio eredu berriek

ematen dituzten aukerak baliatuta.

Egun dauden azpiegiturak hobeto aprobetxatu nahi ditugu, eta norberaren

autoaren ordezko garraioak sustatuko ditugu.

Zeharkako estrategia proposatzen dugu, non garraio modu guztiak, garraio

multimodala eta baliabideen erabilera zentzuzkoa eta iraunkorra aintzat hartzen diren.

Gure proposamenaren funtsezko beste ardatz bat dugu bizikletaren erabilera

indartzea, betiere oinezkoen segurtasuna bermatuta. Ildo horretan, alternatibak

aztertuko ditugu bizikleta sarriagotan erabili ahal izateko hiriaren erdialdean eta

garraio horren erabilera areagotzeko udalerri osoan. Argi eta garbi esan behar dugu

ardatz horretan proposatutakoak Gasteizko bizilagunen konpromisoan oinarritzen

dela, azken urteotan, oinez, bizikletaz edo garraio publikoz mugitzeko hautu garbia

egin dutelako.

“Garraio publikoaren sistema, txirrindularientzako

bidegorrien sare eta oinezkoentzako bideen sare

eraginkor eta erakargarria nahi dugu Gasteizko

udalerriarentzat. Horren eraginkor eta erakargarria,

ezen gasteiztarrek ez dute inolako beharrizanik

izango auto pribatuetan mugitzeko”

Page 64: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

64646464

Dena dela, oraindik ere koherentzia handiagoz jokatu beharra dago udal

jarduketetan Gasteiz hiria atseginagoa izan dadin bizikleta erabiltzeko, eta

seguruagoa izan dadin txirrindulari eta oinezkoentzat.Horretarako, arrisku egoerak

sorrarazten dituzten seinaleetako kontraesanak ezabatu behar ditugu.

Administrazioak mugikortasun iraunkorreko aukerak erraztu behar ditu, bai

herritar bakoitzak hautatzen dituenak, bai enpresaren edo lanlekuko kideen

konpromisoz adosten direnak.

Modalitate anitzeko garraioa bultzatzen dugu, hau da, zenbait garraio moduren

arteko lotura eraginkorra, erabilerak bateragarri bihurtzeko eta herritarrei hiri barruko

joan-etorriak errazteko.

Gasteiz hiriarentzat egokiena den garraio eredurik eraginkorrena zehaztu nahi

dugu, herritar guztiek baliatzeko moduko garraioa izateaz gain, gasteiztarren osasuna

zaintzen duen garraioa, ingurumena babesten duena eta segurtasun handiagoa

bermatu nahi dugu joan-etorrietan.

Hauxe da gure proposamena:

• Tranbia hegoaldetik luzatzea unibertsitateraino eta Adurtza auzoraino,

ekialdetik eta mendebaldetik Salburua eta Zabalganaraino. Hegoaldeko

luzapenak modu anitzeko lotura (tranbia-trena) ahalbidetuko du Trianan edo

beste kokaleku estrategiko batean.

• Hiriko autobusen flota modernizatu eta hobetuko dugu: inbertsioak egingo

ditugu datozen urteetan autobusak erosi edo renting-ean hartzeko, gutxien

kutsatzen duten ibilgailuak hobetsita.

• Autobus linea periferikoa BRT bihurtuko dugu eta 10. linea berria BRT moduan

jarriko dugu abian, Nazio Batuen etorbidetik Teodoro Dublang kaleraino eta

Antonio Amat kaletik Heraclio Fournier kaleraino.

• Guztientzako aparkalekuak egokituko ditugu, ondoko neurriak hartuta:

o Udal aparkalekuen Eraginkortasun Plana landuko dugu, gaur egun,

aparkalekuen erdia hutsik baitaude.

Page 65: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

65656565

o Aparkaleku berriak eraikiko ditugu: aldirikoak hiriaren muturretan eta

lurrazpikoak Aranan eta Erdi Aroko hirigunean.

o Aparkaleku pribatuen eta erabiltzen ez diren aparkalekuen egungo

egoeraren azterketa egingo dugu.

• Motozikleten erabilerari dagokionez, udal araudiaren edukiak garatuko ditugu.

• Garraio zerbitzua landa eremuraino hedatzea, eskariaren arabera. Gasteiz hiria

soila baino askoz gehiago da: 61 kontzejuk osatzen dute.

Ekintza horiek guztiak gauzatzeko gure proposamena da TUVISA mugikortasun

agentzia integral bilakatzea. Horrela, TUVISAk aparkalekuak kudeatuko lituzke, garraio

publikoaren moduak (autobusak, tranbia, BRT) antolatuko lituzke eta beste garraio

mota batzuk koordinatuko lituzke, esate baterako, bizikleta bidezko garraioa,

oinezkoentzako ibilbideak edo bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua, besteak

beste.

Aurrekoez gain, ondokoak proposatzen ditugu:

• Mugikortasun agenteak sortzea, hirigune barruko zirkulazioa antolatzeko,

udaltzainen menpean.

• Bizikletaren erabilera sustatzea:

o Berariazko mugikortasun plana diseinatu eta abian jartzea

industrialdeak eta hiria bizikleta bidez lotzeko.

o Aukera gehiago eskaini hiriaren erdialdetik barrena bizikletaz ibiltzeko.

o Bizikletei buruzko udal araudia berrikustea eta aldatzea Mugikortasun

Iraunkorraren Bilgunean.

o Aparkaleku seguruak jarriko ditugu herritarren esku, arrazoizko

prezioan (SARTU proiektua). Gainera, horien bitartez, laneratzea

erraztuko da eta zerbitzu osagarriak eskaini ahalko dira, kasurako,

bizikletak garbitzea eta doitzea.

o Bidegorrien sarea hobetu eta handituko dugu: ibilbide gehiago,

seguruagoak.

Page 66: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

66666666

o Bizikleta elektrikoaren erabilera bultzatuko dugu: Bizikleta elektrikoak

alokatzeko zerbitzua abian jarriko dugu bizikleten erabiltzaileentzat,

garraio modu anitzeko estrategiari eta garraio moten arteko

osagarritasunari lotuta.

o Bizikleten erregistroa bultzatuko dugu, mikrotxipak ezarriz edo

eranskailuak darabiltzan doako sistema erabiliz.

o Bizikleten erabiltzaileak sentiberatzea asegurua kontrata dezaten.

• Basoetako bide eta nekazaritzako bideen sarea indartuko dugu bizikletazaleek

eta oinezkoek erabil ditzaten.

o Hiri barruko bi bide berri sortuko ditugu: oinezko korrikalari eta

bizikletazaleentzat, Zabalgana eta Salburuatik erdialderaino.

o Vasco-Navarro trenbidearen bide berdea berreskuratuko dugu.

Page 67: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

67676767

Politika egiteko bestelako era eraman nahi dugu udalerriko txoko guztietara:

gure politikaren oinarria erantzun zintzoa, garbia eta eraginkorra da herritarren

eskakizunen aurrean, inolako bereizkeriarik egin gabe ideologia, generoa, jatorria edo

erlijioa direla eta.

Gure iritziz, bizi diren kalean edo auzoan bizi direla, administrazioak tratu

berdina eman behar die gasteiztar guztiei. Herritar guztiek merezi dute kalitate

berdinaz bizitzea.

Horretarako, auzotarren eta hiriko elkarteen eskakizunak gogoan hartu ditugu.

Eskakizun horietako gehienak urte askotan proposatu dira Gizarte Kontseiluan eta

hiriko Lurralde eta Arloko Kontseiluetan. Beste alde batetik, elkarrizketak izan ditugu

500 lagunekin baino gehiagorekin eta horien eskakizunak ere aintzat hartu ditugu.

Horiei esker, diagnostiko doiagoa egin dugu eta irtenbide egokiagoak eman ahal izan

ditugu biztanleen beharrizan eta nahien arabera.

Diagnostikoa egin eta gero, herritarren eskakizunak bat datoz hiriko alde

batzuetan eta beste batzuk, aldiz, berariazkoak dira auzo bakoitzean.

Aparkatzeko arazoak konpontzea, kale, plaza eta gune publikoen egoera

hobetzea, bide publikoetako zikinkeria eraginkortasun handiagoz garbitzea,

mugikortasun arazoak konpontzea (autobus lineei lotutakoak) eta herritarren

segurtasun arazoak konpontzea ditugu, oro har, jarduketa eskatuenak. Horiei guztiei

erantzun egokia emango diegu programa honetako zazpi konpromisoen eta bertan

jasotako ekintza zehatzen bitartez, udalerriko auzo guzti-guztiak zeharkako eran

aintzakotzat hartuta.

GASTEIZ HIRIAREKIKO KONPROMISOA

PROIEKTUZ PROIEKTU

Page 68: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

68686868

ZEHARKAKO PROIEKTUAK

ENPLEGUA eta EKONOMIA

o Adoslan Berria.

o Industrialdeetan Esku Hartzeko Plan Integrala.

o Industriari Laguntza Logistikoa emateko Zentro Multimodala Jundizen.

o VIAP (Vitoria Industrial Air Park) egitasmoaren lehen aldia Forondan.

o Industriaren Mahaia.

o GILSA: Gasteizko Ekonomia Garapenerako Agentzia.

o Trebatu gabeko Pertsonentzako Enplegu Plana.

o Langileak berriro Trebatzeko Prestakuntza.

o Gazteentzako Enplegu Plana.

o Gasteiz Talent

o Hiriko merkataritza ereduaren definizioa. Sektorearen sustapena,

berrikuntza eta prestakuntza. Merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko

ekintza zehatzak.

o Nekazaritza eta abeltzaintza jardueren sustapena udalerrian.

UDALERRIA LEHENERATZEA

o #BTVentzako PLANA: Hiru jarduketatan oinarritutako hirigintza eredua:

etxebizitza eta industria instalazioak birgaitzea, gune publikoak

leheneratzea eta auzoko bizitza (gizarte bizitza eta merkataritzakoa)

berraktibatzea.

o Kale eta gune publikoen mantentzea hobetzea (espaloiak eta garbiketa).

o Bost enparantza programa: hiriko eta merkataritzako ardatza

berreskuratzea hiriaren erdialdean.

o Ensanche 21 Zabalgunearen eraldaketa.

o Guztientzako aparkalekuak.

o Erabiltzen ez diren eraikinak berrerabiltzeko plana.

o Gune publiko kalteberak leheneratzeko plana.

Page 69: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

69696969

TURISMOA

o Arabako Lautadako Arkeologia eta Arkitektura Ezagutzeko Zentroa

Estibalizen. Zentroa ingurumenaren erreferentziazko baliabidea ere

bihurtzea.

o Turismo informazioko eta udalerria ezagutzeko zentroa Cadena y Eleta

apezpikuaren kaleko gasolindegi zaharrean (Goia gasolindegia).

o Erreserben zentrala sortzea.

o Gasteiz, ardoaren hiria.

o BBT zentroen sarea udalerrian.

PERTSONAK

o Adinekoen bakartasunaren aurkako programa.

o “Hobetu zure etxebizitza” programa.

o “Igogailurik gabeko etxebizitzarik ez” programa.

o Txirotasun era berriei erreparatzea (errenta txikiko pentsiodunak).

o Etxerik gabeko pertsonentzako plana.

o Udala: familia erantzukizuna duen erakundea.

o Berdintasun politikak eta lana eta familia uztartzekoak.

o Emakume eta gazteentzako gune arriskutsuak ezabatzea.

o “Haurren hiria” eredua txertatzea.

o Gizarte etxeak suspertzea auzotarren, kulturaren eta sormenaren

topalekua izan dadin.

o Gazteen lonjak arautzea.

o Kirol errezetak.

o Guztientzako kirolak.

GURE BALIABIDEAK

o Gasteiz “Smart & Green Capital”.

o Fracking EZ.

o Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeari EZ.

o Oinarrizko zerbitzuen kudeaketa publikoa.

o AMVISA sozietatearen pribatizazioari EZ.

o Baliabide eta hondakinen kudeaketa adimenduna.

Page 70: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

70707070

GARDENTASUNA ETA PARTE-HARTZEA

o Herritarren Gardentasun Kontseilua.

o Herri kontsulta lotesleak.

o Zure Auzoa Hobetuz programa hobetzea.

o Aurrekontu parte-hartzaileak.

EUSKARA, KULTURA ETA SORMENA

o ERATZEN - Ignazio Aldekoa zentroa.

o Gasteiz, hiri hezitzailea.

o Euskal Antzerkiaren Jaialdia.

o Euskararen Astea Gasteizen.

o Haur eta Gazteentzako Euskal Liburu Azoka.

o Arte eta Lanbide Eskolaren balioa nabarmentzea.

o Ikastetxeen mantentze lana eta hobekuntza.

o Gasteiz Antzokia.

o Kaleko pintura eta eskultura lehiaketak berreskuratzea.

MUGIKORTASUN IRAUNKORRA

o Tranbia Salburua, Zabalgana eta unibertsitateetaraino.

o TUVISA: mugikortasunaren agentzia.

� Guztiontzako aparkalekuak.

� Autobusen flota berritzea.

� Bizikletaren erabilera sustatzeko planak.

� BRT delakoaren ezarpena.

Page 71: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

71717171

Hiri osoa kontuan hartzen duten zeharkako proiektuez gain, auzo bakoitzarekiko

konpromisoa ondoko ekintzetan islatzen da. Ekintza horiek guztiak jaso eta iradoki dira

gizarte eta auzoetako eragileekin izan ditugun elkarrizketetan.

ABETXUKU

• Abetxuku: industria turismoari eta eraztun berdean garatzen diren jarduerei

lotutako ahalbideak sustatzea.

• Kableak teilatu eta fatxadetatik kentzea.

• Auzorainoko garraio zerbitzuak hobetzea.

• Gazteentzako lokalen erabilgarritasuna eta beharrizanak aztertzea.

• Auzoko kaleetan, goraguneak jartzeko eta abiadura moteltzeko neurrien

azterketa egitea.

• Kristo eta Iturrizabala kaleen arteko bidegurutzeko ikuspena hobetzea

(istripuak direla eta).

ADURTZA-SAN KRISTOBAL-OLARIZU

• Aireko kableak kentzea.

• Kaleen asfaltatzea amaitzea.

PROIEKTUAK

AUZOZ AUZO

Page 72: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

72727272

• Aparkalekuak egiteko lursaila egokitzeko aukerak aztertzea San Kristobal

aldean.

• Biribilguneari buruzko irtenbideak aztertzea Heraclio Fournier kalean.

ARANA

• Madril kalea birmoldatzea eta Aranako bulebarra eraikitzea.

• Eratzen Kultur Zentroa abian jartzea.

• Lurpeko aparkalekuak.

• Arana inguruko merkatarien beharrizanei erantzutea, San Anton plazaraino.

• Aragoi kalea erabat berritzea: konponketa eta uholdeen aurkako plana.

ARANBIZKARRA

• Autobus geltokien kokalekua nola hobetu aztertzea.

• Burgos eta Madril kaleen arteko huntzez beteriko aldean sortutako arazoei

irtenbidea ematea (zikinkeria eta arratoiak).

• Emakumeentzako alde babesgabeak argiztatzea.

• Aparkaleku gehiagoren beharrizanak aztertzea.

• Autobusen geltoki zaharraren erabilerak zehaztea auzoarentzat, auzotarrekin

batera.

• Kaleetan hobekuntzak egitea (estolderia, espaloiak, mantentze lana).

• Oinezkoentzako pasabide goratuak ibilgailuen abiadura moteltzeko Ballester

apezpikuaren, Valladolid eta Burgos kaleetan.

Page 73: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

73737373

• Arkitektura hesiak kentzea Madril kalean bezala.

• Altzariak eskuratzea Amaia zentroarentzat.

• Hobekuntzak egitea Aranzabela plazan.

ARANZABAL- LOVAINA

• Kaleetako garbitasun eskasari irtenbidea ematea (bereziki, Jesusen Zerbitzarien

kalean).

• Ilara bikoitzeko arazoak konpontzea Luis Heinz eta Bizenta Mogel kaleetan.

ARIZNABARRA

• Biribilgunea eraikitzea Teodoro Gonzalez de Zarate kalean.

• Konponketak eta hobekuntzak egitea Gaztelako Atea eta Fontetxako

Gazteluaren kaleetan.

• Irtenbideak aurkitzea aparkatzeko arazoen aurrean.

• Napoleonen Etxearen (Etxezaharra) goiko solairuari erabilera berria aurkitzea.

• Mediterraneoaren hiribidea konpontzea (oinezkoentzako leku zabalagoa).

ARRIAGA-LAKUA

• Garbitasun handiagoa, oro har, eta parkeko tirolinaren aldean, bereziki.

• Oinezkoentzako pasabidea eraikitzea Frantzisko Xabier Landaburu kalean.

• Argiak hobetu eta ordeztea.

Page 74: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

74747474

• Hobekuntzak egitea barruko plazetan (Alfontso XI.a).

ERDI AROKO HIRIGUNEA

• Zoladura aldatzea Eskola kalean.

• Santa Maria plazako eta kiroldegiko konpontze lanen jarraipena egitea.

• Arkupeko aldean zegoen kale-edaneko arazoari irtenbidea emateko

proposamenaren jarraipena egitea.

• Garbiketa hobetzea: zabor-poltsak jasotze pneumatikoko ontzien alboan

jartzen direlako arazoari irtenbidea aurkitzea.

• Neurriak aztertuko ditugu tokiko San Anton plazako merkatariekin hango

bizitza komertziala berpizteko: lonja hutsak, inguruneko hobekuntzak.

• Hondakinen berariazko bilketa hirigune historikoko merkatarientzat.

• San Ignacio Loiolakoaren kalea erabat konpontzea.

• Harrapaketen aurkako segurtasun neurriak hartzea Landatxoko gizarte etxeko

eta kiroldegiko irteeretan.

• Erabiltzen ez diren jauregiak eta eraikinak berrerabiltzeko plana.

• Bitartekaritza lanak egitea telefoniako operadoreekin zuntz optikoa

instalatzeko.

KOROATZEA

• Koroatze aldeko Plan Integrala garatzea.

• Santo Domingo plaza erabat konpontzea (bolatokia, haurrentzako altzariak,

agertokia eta gazteentzako esparrua).

Page 75: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

75757575

• Haurrei eta adinekoei arreta egiteko eraiki daitezkeen azpiegituren azterketa

egitea.

EL PILAR-GAZALBIDE-TXAGORRITXU

• Gazalbide merkataritza gunean hutsik eta okupaturik dauden lonjen arazoari

konponbidea aurkitzea.

• Ibilgailuen zirkulazioa kontrolatzea auzoan.

• Ekuador kaleko zebra bidea lekuz aldatzea.

• Salvador eta Peru kaleak konpontzea.

• Konstituzio plazako gizarte eta kultur etxea adinekoentzat handitzeko aukerak

aztertzea.

• Trafiko eta zirkulazio irtenbide bat aztertuko dugu Conde Don Vela eta Jose

Atxotegi kaleetan.

• Europa aparkalekuaren sarrera aldatu ondoren Bolivia eta Txile kaleetan

sortutako trafiko arazoak aztertuko ditugu.

• Gazalbide merkataritza gunearen inguruan bizikletarako aparkalekuen

beharrari erantzuna emango diogu.

JUDIMENDI

• Asfaltoa, argiteria eta altzariak hobetzea hainbat kaletan.

• Garbitasun arazoei irtenbidea aurkitzea (estolderia, kaleak, plazak).

• Gizarte etxea adinekoentzat handitzeko aukerak aztertzea.

• Parkeko alde ez-seguruak murriztea.

Page 76: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

76767676

• Auzoetako jaietan, zerga ordenantzen aplikazioa aztertzea.

MENDIZORROTZA-BATAN

• Lapurreten aurkako zaintza indartzea.

• Abendaño ibaia garbitzea, Batan aldean.

SALBURUA

• Ekipamendu eta Zerbitzuen Planean aurreikusitako ekipamenduak hornitzen

amaitzea.

• Arkaiateko urbanizazioa bukatzea.

• Errekaleor ibaiaren gaineko pasabidea eraikiko dugu Larreinen

• Ekialdeko parkeko urmaelaren ziurtasuna bermatzeko neurriak hartuko ditugu

• Haur-kotxe gehiago eramateko egokitutako autobus gehiago abian jartzeko

aukera aztertuko dugu

• Eusko Jaurlaritzarekin lan egingo dugu Bigarren Hezkuntzako Institutua

eraikitzeko

• Errekaberriko arazoa konpontzea.

• Kale garbiketa hobetzea.

• Txirrindularien mugikortasuna eta segurtasuna hobetzea Salburua bulebarrean

eta beste kale batzuetan.

• Segurtasuna hobetzea eraiki gabeko lur zatietan eta urbanizatutako mugetan

(Brusela hiribidea).

Page 77: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

77777777

SAN MARTIN

• Udaletxe berria altxatu ondoren, ibilgailuen zirkulazioaren gaineko eraginaren

eta alternatiben azterketa egitea.

• Bizikletentzako aparkalekuak jartzea oinezkoentzako gunean.

• Platanondo eta katalpak inaustea eta horien tratamendua egitea.

SANSOMENDI

• Parke osasungarriak eratzea adinekoentzat eta kirol jokalekuak eguneratzea.

• Plaza Gorria konpontzea eta garbitzea.

• Parkeko eta kirol eremuaren ondoko altzariak berritzea.

• Apaizetxeko zubiaren eta Kanpoko Kontsulten zentro berrira iristeko

oinezkoentzako pasagunearen eraikuntza aztertzea.

• Txirrindularien mugikortasuna eta segurtasuna hobetzea Oto hiribidean.

• Sansomendi, Paula Montal eta Blas Lopez kaleak: zoladura, farolak eta altzariak

hobetzea.

• Hiri altzariak hobetzea: Banku gehiago eta hobeto kokatuta.

• Lorategi eta orube osasungaitzei konponbidea aurkitzea. Garbiketa hobetzea

auzoko leku jakin batzuetan.

• Oinezkoentzako pasabideak berrikustea eta autobusen geltoki eta linea berrien

arabera egokitzea.

• Irisgarritasun azterketa: mutilioien ordez, ‘aspirinaz’ jarritako itxiturei

irtenbidea aurkitzea.

Page 78: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

78787878

SANTA LUZIA

• Vicente Aleixandre kaleko jarduketa (zoladura eta argiteria) aztertzea.

• Aparkaleku bidegabeen kontrola egitea Ricardo Puga plazan.

• Alde ez-seguruetan hobekuntza egitea.

• Errekatxiki aldeko kaleak eta arkupeak garbitzea.

• Astronomo eta Galileo kaleetako antena eta transformadoreen arazoari

irtenbidea aurkitzea.

ZABALGANA

• Ekipamenduak jartzea (haurrentzako ekipamendu gehiago, gaur egun gutxi

daudelako).

• Ekipamendu eta Zerbitzuen Planean aurreikusitakoa bukatzea.

• Haur-kotxe gehiago eramateko egokitutako autobus gehiago abian jartzeko

aukera aztertuko dugu

ZARAMAGA

• Zaramaga “Auzo Factory” gisa sustatzea.

• Lurpeko aparkalekua eraikitzea Diseinu Eskolaren inguruan.

• Neurriak hartzea adinekoen beharrizanei erantzuteko etxean bertan.

• Laudio plaza egokitzeko obrak gauzatzea, plaza atseginagoa lortzeko eta

herritarrek plazaz gozatzeko.

Page 79: PROGRAMA DEFINITIVO EUSKARAZ · 2222 Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia

79797979

• Amurrio kalearen eta Laudio plazaren inguruko berdeguneen arteko lotura

hobetzea.

• Aiarako taldea, Zuiako taldea, Amurrio eta Gasteizko taldea kaleen inguruan

hobekuntzak egitea.

• Bernal Diaz de Luko kaleko plazatxoa egokitzea.

• Martxoaren 3a plaza hobetzea.

• Parke osasungarriak eratzea adinekoentzat.