PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK LUTHERIA ... · Bilboko Udal Musika Eskolak,...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK LUTHERIA TAILERRA ESKAINIKO DU ROBERTO JARDÓN IRAKASLE PRESTIGIOTSUAREN ESKUTIK Tailer hau apirilaren 24an eta maiatzaren 8 eta 15ean (larunbatetan) emango da eta musikariei (edozein musika eskoletako ikasle zein irakasleei) beraien musika tresnen ikuspegi teknikoago bat izaten lagunduko die Ikastaroaren saio ezberdinetan biolin, biola eta txeloak egiteko metodoei, mantenu-lanei, egoera fisikoaren berri edukitzeko moduei eta abarri buruzkoa izango da. Roberto Jardón Espainian dauden ia berrogeita hamar luthierren artean dago Bilbon, 2010ko apirilak 7 .- Bilboko Udal Musika Eskolak, BilbaoMusikaren baitan dagoena eta Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpe dagoen erakunde autonomoak, iazko deialdian izandako arrakasta ikusirik, Formazio Tailerren edizio honetan, Roberto Jardón luthierra ekarriko du. Roberto Jardón (Aviles, 1969) gazte artisaua Espainian dauden ia berrogeita hamar luthierren artean dago. Oviedoko Unibertsitatean Filosofia ikasketak burutzen ari zen bitartean ikasi zuen ofizio hau Pavel Schultz maisuarekin. 2002an erabaki zuen luthergintzan aritzea bete-betean eta jaioterrian bere lantegia zabaldu zuen. Bertan egiten ditu arku-instrumentuen eraikuntza eta mantenu-lanak, biolin, biolo eta txeloak enkarguz egiteaz gain. Irakasle bezala ere aritu izan da `Harizko instrumentuen oinarrizko lutheria´ ikasgaia ematen Oviedoko Eduardo Martínez Torner Goi Kontserbatorioan, 2001etik –ikasgaia sortu zenetik- 2008ra. Tailer hau, eskolan eman diren edukiekiko prestakuntza hobetzeko ideiarekin eskaintzen da eta kasu honetan igurzten diren harizko instrumentuei buruzkoa izango da eta apirilaren 24an eta maiatzaren 8 eta 15ean (larunbatetan) emango da. 21 ordu emango dira guztira goizeko ordutegian eta matrikula 75 eurotakoa izango da. Musikariek bere musika tresnarekiko ikuspegi teknikoago bat izan dezaten antolatu da ikastaro hau eta interesa duen orori zein beste eskoletako irakasle eta ikasleentzat ere zabalik dago. Ez da behar gaian aurrez ezagutzarik izatea eta ikastaroa BilbaoMusikako egoitzan, Bilboko Sorkunde kaleko 8an emango da. Okasio honetan saio bakoitza luthiergintzaren arlo berezi bati eskainiko zaio. Lehenengo larunbatean (apirilak 24), instrumentuen egiturari eskainiko zaio, zuhaitzetik hasi eta hariak jarri arteko prozesuari. Bigarren larunbatean, maiatzaren 8an, biolinen, biola eta txeloen garbiketa eta mantenuari buruzko guztia ikasi ahal izango dute ikasleek. Eta azkenik, maiatzaren 15ean, instrumentuen alderdi ezberdinei buruzko oinarrizko ezagutzaren ingurukoa izango da. Gainera aurten, berrikuntza batzuk sartu ditu Roberto Jardónek, dendrologia adibidez. Honekin zurak dituen eraztunen arabera instrumentuen fabrikazio data jakiten ikasiko da. Informazio gehiago www.bilbaomusika.net IZENA EMATEKO EPEA: BILBAOMUSIKAN, PLAZAK AURRETIK BETETZEN EZ BADIRA, KURTSO HASIERA ARTE. (Sorkunde, 8) Telefonoa 94 416 47 85, edo www.bilbaomusika.net web orriaren bitartez PRENTSA BULEGOA: L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale nagusia, 81-3. solairua, 9. Saila. – 48011 BILBO Tel.: 94 416 08 00 – Faxa: 94 439 30 56

Transcript of PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK LUTHERIA ... · Bilboko Udal Musika Eskolak,...

Page 1: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK LUTHERIA ... · Bilboko Udal Musika Eskolak, BilbaoMusikaren baitan dagoena eta Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpe dagoen erakunde

PRENTSA OHARRA

BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK LUTHERIA TAILERRA ESKAINIKO DU ROBERTO JARDÓN IRAKASLE PRESTIGIOTSUAREN ESKUTIK

• Tailer hau apirilaren 24an eta maiatzaren 8 eta 15ean (larunbatetan) emango da eta musikariei (edozein musika eskoletako ikasle zein irakasleei) beraien musika tresnen ikuspegi teknikoago bat izaten lagunduko die

• Ikastaroaren saio ezberdinetan biolin, biola eta txeloak egiteko metodoei,

mantenu-lanei, egoera fisikoaren berri edukitzeko moduei eta abarri buruzkoa izango da.

• Roberto Jardón Espainian dauden ia berrogeita hamar luthierren artean

dago Bilbon, 2010ko apirilak 7.- Bilboko Udal Musika Eskolak, BilbaoMusikaren baitan dagoena eta Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpe dagoen erakunde autonomoak, iazko deialdian izandako arrakasta ikusirik, Formazio Tailerren edizio honetan, Roberto Jardón luthierra ekarriko du. Roberto Jardón (Aviles, 1969) gazte artisaua Espainian dauden ia berrogeita hamar luthierren artean dago. Oviedoko Unibertsitatean Filosofia ikasketak burutzen ari zen bitartean ikasi zuen ofizio hau Pavel Schultz maisuarekin. 2002an erabaki zuen luthergintzan aritzea bete-betean eta jaioterrian bere lantegia zabaldu zuen. Bertan egiten ditu arku-instrumentuen eraikuntza eta mantenu-lanak, biolin, biolo eta txeloak enkarguz egiteaz gain. Irakasle bezala ere aritu izan da `Harizko instrumentuen oinarrizko lutheria´ ikasgaia ematen Oviedoko Eduardo Martínez Torner Goi Kontserbatorioan, 2001etik –ikasgaia sortu zenetik- 2008ra. Tailer hau, eskolan eman diren edukiekiko prestakuntza hobetzeko ideiarekin eskaintzen da eta kasu honetan igurzten diren harizko instrumentuei buruzkoa izango da eta apirilaren 24an eta maiatzaren 8 eta 15ean (larunbatetan) emango da. 21 ordu emango dira guztira goizeko ordutegian eta matrikula 75 eurotakoa izango da. Musikariek bere musika tresnarekiko ikuspegi teknikoago bat izan dezaten antolatu da ikastaro hau eta interesa duen orori zein beste eskoletako irakasle eta ikasleentzat ere zabalik dago. Ez da behar gaian aurrez ezagutzarik izatea eta ikastaroa BilbaoMusikako egoitzan, Bilboko Sorkunde kaleko 8an emango da.

Okasio honetan saio bakoitza luthiergintzaren arlo berezi bati eskainiko zaio. Lehenengo larunbatean (apirilak 24), instrumentuen egiturari eskainiko zaio, zuhaitzetik hasi eta hariak jarri arteko prozesuari. Bigarren larunbatean, maiatzaren 8an, biolinen, biola eta txeloen garbiketa eta mantenuari buruzko guztia ikasi ahal izango dute ikasleek. Eta azkenik, maiatzaren 15ean, instrumentuen alderdi ezberdinei buruzko oinarrizko ezagutzaren ingurukoa izango da. Gainera aurten, berrikuntza batzuk sartu ditu Roberto Jardónek, dendrologia adibidez. Honekin zurak dituen eraztunen arabera instrumentuen fabrikazio data jakiten ikasiko da.

Informazio gehiago www.bilbaomusika.net IZENA EMATEKO EPEA: BILBAOMUSIKAN, PLAZAK AURRETIK BETETZEN EZ BADIRA, KURTSO HASIERA ARTE. (Sorkunde, 8) Telefonoa 94 416 47 85, edo www.bilbaomusika.net web orriaren bitartez PRENTSA BULEGOA: L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale nagusia, 81-3. solairua, 9. Saila. – 48011 BILBO Tel.: 94 416 08 00 – Faxa: 94 439 30 56

Page 2: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK LUTHERIA ... · Bilboko Udal Musika Eskolak, BilbaoMusikaren baitan dagoena eta Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpe dagoen erakunde

Eskukoa: 657 796 583 [email protected]