PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK 2011-2012 ... · - Informatika musikalaren hastapenak:...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK 2011-2012 IKASTURTERAKO MATRIKULA EPEA ZABALTZEN DU Eskolan ikasketak burutzen ari diren ikasleek otsailaren 28tik martxoaren 18ra formalizatu ahal izango dute matrikula eta ikasturte honetan hasi nahi dutenek, apirilaren 15erarte dute epea Tramitazioa errazteko, ez da izango beharrezkoa errolda agiria aurkeztea Informatika Musikala espezialitatean, ikasketa plan guztia berritu da eta orain, hiru mailakoa izatetik, bakoitzak urte bateko iraupena izango duten bost ikasturtekoa izango da. Bilbon, 2011ko otsailaren 27an .- Bilboko Udal Musika Eskolak, BilbaoMusika Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren organismo autonomoaren baitan dagoena, 2011-2012 ikasturterako matrikula epea zabalduko du BIHAR astelehena OTSAILAK 28an. Eskabide-inprimakia, Eskolako egoitzan edo bere webgunean www.bilbaomusika.net eskuratu daiteke. Eskolan ikasketak burutzen ari diren ikasleentzat, bihar astelehena otsailaren 28an zabalduko da matrikulazio epea eta martxoaren 18raino luzatuko da eta epe honen barruan aurkezten ez diren eskaerak, ez dira onartuko. Eskaerak Eskolako Idazkaritzan aurkeztu beharko dira astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara. Espezialitatez aldatu nahi duten ikasleek, matrikularen inprimakiarekin batera, ikasle berriaren modura egin beharko du eskaera berria, eta kasu honetan, ekainaren 9tik 17ra arte luzatuko da epea. Ikasle berrientzako, bihartik apirilaren 15era arte egongo da epea zabalik. Onartutakoen zerrenda, behin zozketa egin eta gero, Eskolako iragarki-taulan eta www.bilbaomusika.net webgunean azalduko da maiatzaren 5ean, eta horren ondoren matrikula, hilaren 13ra arte egin ahal izango da. Kasu guztietan eta matrikula formalizatua izateko, dagokion inprimakia ondo osatua eta bikoiztua aurkeztu beharko da. Aurreko urteetan ez bezala, tramitazioa errazteko, ez da izango beharrezkoa errolda agiria aurkeztea, datu hau, Bilboko Udalak berak, beste sail baten bitartez egiaztatuko duelako. Bakarkako klaseentzat, ikasturtearen matrikularen prezioa 190,50 eurotakoa da, taldekakoentzat 57,60 eta abesbatzek 28,80 euro ordaindu beharko dituzte. Bizkaiko hiriburutik kanpo bizi direnentzako, matrikularen prezioa 50% garestiagoa izango da. Matrikularen prezio murrizketa eskatzen dutenek (familia ugaria, langabezia egoera,...), dagozkien ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte. Eskabideak BilbaoMusikako Eraikinean, (La Galera, Sorkunde 8) aurkeztu behar dira. Ikastaro bakoitzari dagokion ordutegia, ekainaren 9an argitaratuko da.

Transcript of PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK 2011-2012 ... · - Informatika musikalaren hastapenak:...

PRENTSA OHARRA

BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK 2011-2012 IKASTURTERAKO MATRIKULA EPEA ZABALTZEN DU

• Eskolan ikasketak burutzen ari diren ikasleek otsailaren 28tik martxoaren 18ra formalizatu ahal izango dute matrikula eta ikasturte honetan hasi nahi dutenek, apirilaren 15erarte dute epea

• Tramitazioa errazteko, ez da izango beharrezkoa errolda agiria

aurkeztea

• Informatika Musikala espezialitatean, ikasketa plan guztia berritu da eta orain, hiru mailakoa izatetik, bakoitzak urte bateko iraupena izango duten bost ikasturtekoa izango da.

Bilbon, 2011ko otsailaren 27an.- Bilboko Udal Musika Eskolak, BilbaoMusika Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren organismo autonomoaren baitan dagoena, 2011-2012 ikasturterako matrikula epea zabalduko du BIHAR astelehena OTSAILAK 28an. Eskabide-inprimakia, Eskolako egoitzan edo bere webgunean www.bilbaomusika.net eskuratu daiteke.

Eskolan ikasketak burutzen ari diren ikasleentzat, bihar astelehena otsailaren 28an zabalduko da matrikulazio epea eta martxoaren 18raino luzatuko da eta epe honen barruan aurkezten ez diren eskaerak, ez dira onartuko. Eskaerak Eskolako Idazkaritzan aurkeztu beharko dira astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara. Espezialitatez aldatu nahi duten ikasleek, matrikularen inprimakiarekin batera, ikasle berriaren modura egin beharko du eskaera berria, eta kasu honetan, ekainaren 9tik 17ra arte luzatuko da epea. Ikasle berrientzako, bihartik apirilaren 15era arte egongo da epea zabalik. Onartutakoen zerrenda, behin zozketa egin eta gero, Eskolako iragarki-taulan eta www.bilbaomusika.net webgunean azalduko da maiatzaren 5ean, eta horren ondoren matrikula, hilaren 13ra arte egin ahal izango da. Kasu guztietan eta matrikula formalizatua izateko, dagokion inprimakia ondo osatua eta bikoiztua aurkeztu beharko da. Aurreko urteetan ez bezala, tramitazioa errazteko, ez da izango beharrezkoa errolda agiria aurkeztea, datu hau, Bilboko Udalak berak, beste sail baten bitartez egiaztatuko duelako. Bakarkako klaseentzat, ikasturtearen matrikularen prezioa 190,50 eurotakoa da, taldekakoentzat 57,60 eta abesbatzek 28,80 euro ordaindu beharko dituzte. Bizkaiko hiriburutik kanpo bizi direnentzako, matrikularen prezioa 50% garestiagoa izango da. Matrikularen prezio murrizketa eskatzen dutenek (familia ugaria, langabezia egoera,...), dagozkien ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte. Eskabideak BilbaoMusikako Eraikinean, (La Galera, Sorkunde 8) aurkeztu behar dira. Ikastaro bakoitzari dagokion ordutegia, ekainaren 9an argitaratuko da.

Informatika Musikaleko ikasketen berrikuntzak 2010-2011 ikasturteari begira berri nagusia, Informatika Musikaleko ikasketa planean eman diren aldaketak dira. Orain arte hiru mailatan egiten zen (Lehen maila, bigarren maila eta hirugarren maila). Proposamen berriarekin, bost ikasturte egin beharko dira, bakoitza urte bateko iraupenarekin.

- Informatika musikalaren hastapenak: 11-13 urte bitarteko umeei zuzenduta badago ere, helduek ere egin dezakete. Ordenagailuaren bidez musika-zaletzeko eta musikaren bidez informatika ikasteko da. Interneten dauden baliabideak erabiliko dira, hala nola, jolasak, lengoaia musikaleko ariketak eta partituren edizioaren praktikak eta abestien grabazioak

- Finale: Partituren edizioan eta konposiziorako programa baliagarrietan, eta ikasketetan lagungarri diren programetan interesa duten 14 urtetik gorakoentzat da ikastaro hau. Finale egitarau osoa; programaren korapiloetan eta soinuaren kalitatean barneratzea lortu nahi da.

- Band in a Box eta Interneteko baliabide musikalak:

Akonpainamenduak eta moldaketak erraz egiteko tresna hau ezagutu nahi duten 14 urtetik gorakoentzat da. Interneteko baliabide musikalei ahalik eta etekin gehien atera nahi dieten melomano, profesional, ikasle eta musikazaleentzat.

- Musika libreko softwarea: Ordaindu beharreko softwareen ordezko diren

programa libreak eta doakoak erabili nahi dituzten 14 urtetik gorakoentzako ikastaroa. Linux plataforma.

- ProTools 1º: Midi eta audioaren edizio profesionalean interesatuta dauden 14

urtetik gorakoentzat.

Ikastaro bakoitzerako eskatutako adina edukitzea edo “Informatika musikalaren hastapenak” ikastaroa eginda edukitzeaz gain, honakoak dira izena emateko baldintzak: lengoaia musikaleko 1. maila eginda izatea eta ordenagailua eta bere erabileraren oinarrizko ezagutza edukitzea. BilbaoMusika, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoa da eta Musika Eskola, Udal Banda eta Udal Txistularien Bandaren kudeaketaren arduraduna. Informazio gehiago BilbaoMusikako egoitzan (Sorkunde 8, 48006 Bilbo), 94 416 47 85 telefonora deituz edota www.bilbaomusika.net webgunearen bitartez. Informazio gehiago PRENTSA BULEGOA: L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale nagusia, 81-3. solairua, 9. Saila. – 48011 BILBO Tel.: 94 416 08 00 – Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]