PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK … · okasio honen programarako, Johann Straussen ‘El...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK ‘LIBERTADORES´ MARTXARA GONBIDATZEN ZAITU DATORREN DOMEKAN EUSKALDUNA JAUREGIKO 2012 DENBORALDIKO LEHEN KONTZERTUAN • Gainera, kontzertuan (Euskalduna Jauregian, domeka 22, 12:00etan) Salvador Navarro bakarlari gonbidatuak hartuko du parte, Espainiako Orkestra Nazionalaren tronpa bakarlaria, eta Mozarten ‘Concierto para trompa nº 3’ obra interpretatuko du Bilbo 2012ko urtarrilak 19. – Bilboko Udal Musika Bandak DATORREN DOMEKA 22an hasiera ematen dio bere neguko denboraldi berriari, luxuzko errepertorio batekin. Strauss, Mozart eta Prokofiev maisuen obrak interpretatu ondoren, Óscar Navarro konposatzaile gaztearen `Libertadores´ obra ederraren txanda izango da. Gainera, denboraldiko gonbidatu bakarlari baten talentuaz gozatzeko aukera izango du publikoak urte honetako lehen kontzertuan: Salvador Navarro, Espainiako Orkestra Nazionalaren tronpa bakarlaria, Mozarten ‘Concierto para trompa nº 3’ obra interpretatuko duelarik. Kontzertua Rafael Sanz-Espert Bandako zuzendari titularrak zuzenduko du eta 12:00etan emango zaio hasiera Euskalduna Jauregian. Sarrerak 2 eurotako prezio du eta Jauregiko txarteldegian eskuratu daitezke kontzertuaren egunera arte, telefonoz 944 310 310 zenbakian edo BBKko Kutxazainetan eta webgunean. Rafael Sanz-Espert, Bandako Zuzendari Titularrak, bilbotar publikoarekin berriz elkartzeko okasio honen programarako, Johann Straussen ‘El Danubio azul’ vals klasikoa, Sergei Prokofieven ‘Romeo y Julieta’ suita eta Wolfgang Amadeus Mozarten ‘Concierto para trompa nº3’ obra sailkatu ditu, Óscar Navarro konposatzaile gaztearen ‘Libertadores’ obrarekin batera. Konposatzaile honek (1981ean Alicanten jaioa), Alteako Sociedad Filarmonikaren enkarguz 2010ean idatzi zuen obra hau, ‘Vila d'Altea’ 39. Musika Banden Nazioarteko Lehiaketaren ediziorako eta bere eduki nagusia, Amerikar herriak dira. ‘Libertadores’ obrak bi atal ditu. Bata, Amazona ibaiari eskainitakoa eta bestea, Simón Bolívar eta José Francisco de San Martín independentista buruzagiei eskainitakoa. Azken atal honetan izango da hain zuen ere perkusioak Euskaldunako eszenatokian protagonismoa hartuko duen momentua, garaitzailein garaipen martxa interpretatzerakoan. Bakarlari gonbidatua Beste alde batetik, denboraldi honetako lehen kontzertuak beste erakargarri interesgarri bat eskainiko du; Salvador Navarro, Espainiako Orkestra Nazionalaren tronpa bakarlaria ‘Concierto para trompa nº 3’ obra interpretatzen entzuteko aukera, Salzburgo maisuaren obrarik ezagunena. Valentziar bakarlari hau gainera, Quoniam Brass metal boskoteko kidea ere bada eta Alto Rendimienti Maurice André Nazioarteko Akademiako irakasle taldekoa izan da. 1994an, Asturiaseko Sinfonikoan bakarlari postua utzi zuen Orkestra Nazionalean oposaketa bidez sartzeko. Gaur egun, Primitiva de Llíria Bandako presidentea da, bere haurtzarotik oso lotua dagoen musika taldea. Udal Bandaren hurrengo kontzertua, otsailaren 5ean izango da, eta gonbidatu izarra okasio honetan, Matthew George irakasle eta zuzendari prestigiotsua izango da txanda hartuko duena. Udal Musika Banda gaur egun, BILBAOMUSIKA, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko erakunde autonomoaren ardurapean dago, eta Musika Eskola, eta Txistulari Bandaren kudeaketaren arduraduna ere bada.

Transcript of PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK … · okasio honen programarako, Johann Straussen ‘El...

Page 1: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK … · okasio honen programarako, Johann Straussen ‘El Danubio azul’ vals klasikoa, Sergei Prokofieven ‘Romeo y Julieta’ suita eta

PRENTSA OHARRA

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK ‘LIBERTADORES´ MARTXARA GONBIDATZEN ZAITU DATORREN DOMEKAN EUSKALDUNA JAUREGIKO 2012 DENBORALDIKO LEHEN KONTZERTUAN • Gainera, kontzertuan (Euskalduna Jauregian, domeka 22, 12:00etan) Salvador Navarro bakarlari gonbidatuak hartuko du parte, Espainiako Orkestra Nazionalaren tronpa bakarlaria, eta Mozarten ‘Concierto para trompa nº 3’ obra interpretatuko du Bilbo 2012ko urtarrilak 19. – Bilboko Udal Musika Bandak DATORREN DOMEKA 22an hasiera ematen dio bere neguko denboraldi berriari, luxuzko errepertorio batekin. Strauss, Mozart eta Prokofiev maisuen obrak interpretatu ondoren, Óscar Navarro konposatzaile gaztearen `Libertadores´ obra ederraren txanda izango da. Gainera, denboraldiko gonbidatu bakarlari baten talentuaz gozatzeko aukera izango du publikoak urte honetako lehen kontzertuan: Salvador Navarro, Espainiako Orkestra Nazionalaren tronpa bakarlaria, Mozarten ‘Concierto para trompa nº 3’ obra interpretatuko duelarik. Kontzertua Rafael Sanz-Espert Bandako zuzendari titularrak zuzenduko du eta 12:00etan emango zaio hasiera Euskalduna Jauregian. Sarrerak 2 eurotako prezio du eta Jauregiko txarteldegian eskuratu daitezke kontzertuaren egunera arte, telefonoz 944 310 310 zenbakian edo BBKko Kutxazainetan eta webgunean. Rafael Sanz-Espert, Bandako Zuzendari Titularrak, bilbotar publikoarekin berriz elkartzeko okasio honen programarako, Johann Straussen ‘El Danubio azul’ vals klasikoa, Sergei Prokofieven ‘Romeo y Julieta’ suita eta Wolfgang Amadeus Mozarten ‘Concierto para trompa nº3’ obra sailkatu ditu, Óscar Navarro konposatzaile gaztearen ‘Libertadores’ obrarekin batera. Konposatzaile honek (1981ean Alicanten jaioa), Alteako Sociedad Filarmonikaren enkarguz 2010ean idatzi zuen obra hau, ‘Vila d'Altea’ 39. Musika Banden Nazioarteko Lehiaketaren ediziorako eta bere eduki nagusia, Amerikar herriak dira. ‘Libertadores’ obrak bi atal ditu. Bata, Amazona ibaiari eskainitakoa eta bestea, Simón Bolívar eta José Francisco de San Martín independentista buruzagiei eskainitakoa. Azken atal honetan izango da hain zuen ere perkusioak Euskaldunako eszenatokian protagonismoa hartuko duen momentua, garaitzailein garaipen martxa interpretatzerakoan. Bakarlari gonbidatua Beste alde batetik, denboraldi honetako lehen kontzertuak beste erakargarri interesgarri bat eskainiko du; Salvador Navarro, Espainiako Orkestra Nazionalaren tronpa bakarlaria ‘Concierto para trompa nº 3’ obra interpretatzen entzuteko aukera, Salzburgo maisuaren obrarik ezagunena. Valentziar bakarlari hau gainera, Quoniam Brass metal boskoteko kidea ere bada eta Alto Rendimienti Maurice André Nazioarteko Akademiako irakasle taldekoa izan da. 1994an, Asturiaseko Sinfonikoan bakarlari postua utzi zuen Orkestra Nazionalean oposaketa bidez sartzeko. Gaur egun, Primitiva de Llíria Bandako presidentea da, bere haurtzarotik oso lotua dagoen musika taldea. Udal Bandaren hurrengo kontzertua, otsailaren 5ean izango da, eta gonbidatu izarra okasio honetan, Matthew George irakasle eta zuzendari prestigiotsua izango da txanda hartuko duena. Udal Musika Banda gaur egun, BILBAOMUSIKA, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko erakunde autonomoaren ardurapean dago, eta Musika Eskola, eta Txistulari Bandaren kudeaketaren arduraduna ere bada.

Page 2: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK … · okasio honen programarako, Johann Straussen ‘El Danubio azul’ vals klasikoa, Sergei Prokofieven ‘Romeo y Julieta’ suita eta

KONTZERUAREN EGITARAUA Lekua: Euskalduna Jauregia Eguna: urtarrilak 22, domeka Ordua: 12:00etan(2€) EGITARAUA LEHEN ATALA EL DANUBIO AZUL (Vals) - Johann Strauss (1825-1899) CONCIERTO PARA TROMPA Nº 3, K.447 (*) - W. Amadeus Mozart (1756-1791) 1. Allegro 2. Larghetto 3. Allegro BIGARREN ATALA ROMEO Y JULIETA (Suite) - Sergei Prokofiev (1891-1953) 1. Montescos y Capulletos 2. Julieta, la doncella 3. Romeo y Julieta antes de despedirse 4. La muerte de Tibaldo LIBERTADORES - Óscar Navarro (1981) Zuzendari Titularra: Rafael Sanz-Espert

Bakarlari gonbidatua: Salvador Navarro, Trompa (*) Informazio gehiago: BILBAOMUSIKA PRENTSA KABINETEA L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia 81-3. solairua, 9. bulegoa, 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 - Faxa 94 439 30 56 Mugikorra 657 796 583 L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos