Prentsa Dozierra HU.pdf

7
SEASKA - HERRI URRATS PRENTSA DOZIERRA 2015/01/28

Transcript of Prentsa Dozierra HU.pdf

  • SEASKA - HERRI URRATSPRENTSA DOZIERRA

    2015/01/28

  • PAXKAL INDO, SEASKAKO LEHENDAKARIA

    Lehen lehenik milesker egun prentsaurrekora jinik. Enekin batera dituzue Maialen Etxemendi eta Daniel Laxa-gue, Herri Urratseko kolendakariak, eta jadanik ezagutzen duzuen Laida Mujika Ziburuko Ikastolako lehenda-karia. Konprenitu dukezuen gisan, aurtengo Herri Urratsa Ziburuko ikastolari buruz itzulia izanen da. Baina lehen lehenik egin dezagun historiko tipi bat, ongi ezagutzen baduzue ere.

    HISTORIKO TIPI BAT

    Dakizuen gisan, Ziburuko Kaskarotenea ikastola 2012ko sartzean ideki zen. Guy Poulou auzapezak proposatu-rik, eremu publikoan kokatu zen, Marinela eskola publikotik hurbil. Behin behineko aterabidea zen, Ziburuko auzapezak, Ziburun ttikien Haurtzaro Gune bat sortzeko engaiamendua idatzirik bi aldiz adierazi zigulako, ikastola bertan kokatzeko xedarekin.

    Baina 2013/2014 ikasturte bukaeran auzapezak tokiak husteko galdegin zigun. Baina ttikien Haurtzaro Gune batean berkokatzeko hitzeman ziguna oroitaraziz eta bertze aterabiderik ez izanez, burrasoek erabaki dute bertze toki bat atxemaiteko bitartean bertan gelditzea. Ondorioz auzapezak auziperatzea erabaki zuen.Baionako auzitegiak bere eskaerari uko egin ondoren, Paueko epaile administratiboarengana jo zuen auza-pezak. Paueko epaileak argi zuen auzapezak ez zuela bere hitza atxiki. Baina ukaezina zitzaion ere baimen gabeko eremu publiko bat okupatzen genuela. Ondorioz 100 -ko isuna ezarri zion ikastolari, bertan segituko zuen egun bakoitz.

    Hastapenetik etengabe aterabideak bilatzen aritu gara. Gaur egun hutsik den Jules Ferry eskola proposatu diogu, baita ere abandonatua den Ithurri Baita eraikin publikoa, bai eta Kontseilu Orokorraren esku den portuko eremua ... Baina proposamen guziek Guy Poulou auzapeza eta bere orde den Isabelle Dubarbier-en ezetza baizik ez dute ukan.

    Eta auzitegi administratiboaren aurrean auzapezak bigarren aldikotz auziperatu gaituenean, isuna 100-tik 400 -ra pasatu nahian, epailea konturatu da Seaska eta ikastolak zituztela aterabideak bilatzen eta argi zegoela auzapezak zituela oztopoak jartzen. Ondorioz isuna ez du handitu, okupatze egun bakoitz 100 -ko heinean utziz.

  • Ura, argi indarra mozteko eta hesiak kentzeko mehatxuak... gero argi moztea, herriko kontseiluan heriotz me-hatxua ... Guy Poulou auzapezak bere arma guziak atera ditu burasoak ideiaz alda zitezen. Alta gauza bakar bat eskatzen zutelarik : haurrentzat euskaraz ikasteko toki duin bat, berak hitzeman zuena !

    Egoera zail horretan, herri oso baten elkartasunari esker du Ziburuko ikastolak bere bidea segitu. Egunean 100-ko isunaren aurrean, ehunka emailek ikastola sustengatu dute 10, 100, 1 000 baita ere 10 000 es-kainiz. Argi eta berogailurik gabe, Kaskarotenea ama ikastolako haurrek eta beren burasoek 6000 lagunen berotasuna senditu dute, ikastolarentzat aterabide bat eskatuz azaroaren 8an.

    Oztopo guzien artetik, Ziburuko ikastola aintzina doa : sartzean 12 ikasle ziren, 13.ena fite etorri zen.Urtarri-letik 14 garren lagunttoa hurbildu zaie. Eta ondoko asteetan 15 garrena jinen da, taldea indartzera. Datorren sartzerako, aldiz, 17-18 ikasle aurreikusiak dira. Gaur eguneko tokia ttikiegi da, auzapezak Haurtzaro Gunean ikastola aterbetzeko bere hitza jaten duenez eta beste aterabide publiko oro ukatzen duenez, azken atera-bide gisa, erabaki dugu eremu baten erostea Ziburun. Ikastolak aitzina jarrai dezan, euskarak aitzina jarrai dezan ikastolarik ez zuen 5000 bizlanleko azken herria den Ziburun (Bokalez gain).

    EREMU BAT

    Ziburun denetan miatu dugu, kadastroa errotik azterturik, agentzietara joanez eta atez ate ibilirik. Bigarren eskuko etxeak lehenak baino gehiago diren herrian, lur eskasa agerikoa da. Eremu hori erosiz, ikastola garatzen ahalko dugu, hori baita lehen helburua eta bakarra. Ziburun beste her-rietan bezala, hautetsiak pasako dira, baina Ikastola Ziburun egonen da. Karia horretara, 300 000-ko lur eremuaren erosteko kanpaina bat gaur abiatzen dugu.

  • HERRI URRATS

    MAIALEN ETXEMENDI ETA DANIEL LAXAGUE,HERRI URRATSEKO KOLEHENDAKARIAK

    Badu 32 urte orain, Herri Urrats ikastolen birika bilakatu dela, ikastolek dituzten premiazko beharrei aurre egiterakoan hatsa hartzen laguntzen baitu. Aurtengo Herri Urratsek, ohiko beharrei erantzuteaz gain, Zi-buruko ikastolaren beharrei erantzun beharko dio Paxkalek aipatu bezala, behin betiko aterabide baten aurkitzeko.

    LELOA

    Herri Urratsen 32. Edizioa datorren maiatzaren 10ean iraganan da. Aurtengo leloa @xik ikastola@ dugu. Irakur Atxik Ikastola Bildua (@= at ingelesez, @ = abildua euska-raz). Gure hizkuntzak pairatzen dituen erasoen aitzinean erresistentziarako mezu bat da. Nahiz eta 32 urtez diskurtsoa garatu den, eta ele ederrak entzuten ditugun, gure hizkuntzari buruz, gure hitzkuntza oraino erasotua da eta lanjeran da. Egon gaitezen beraz elgarrekin, herritarrak, ikastolak bildurik, erasoen aitzi-nean. Azken urteotan Seaskak sekulako garapena bizi du, azken 10 urteetan %60ko hazkundea izan baitugu herritarren bultzadarekin. Helburu bakarrarekin euskarazko irakaskuntza hedatzea eta indartzea, eskas den eremuetan eta horretarako ikastola berriak idekirik, botere publikoen oztopoen gainetik. Egun Herri Urrat-sek, elkartasunerako deia zabaldu nahi du, beren altxorrik ederrena, euskara bizirik nahi duten herritarrek bil daitezen eta jin daitezen maiatzaren 10ean Senperera aldarrikatzeko : Atxik Ziburuko ikastola! @xik ikastola@!

    @ ikurra, hitzjoko ugari eskaintzeaz gain, modernitate mezu bat da, gure hizkuntza lurralde osoan hedat-zeko mezua. Eeuskara etxean, euskara eskolan, euskara bizi publikoan, hedabideetan eta teknologia berrie-tan, euskara herrian.

    32 urte daramagu ikastolen beharrak aldarrikapen parte hartzaile eta solidario batean gauzatuz LehenHerri Urrats hura antolatu zutenek ez zuten segur aski pentsatuko haien ekimena hain arrakastatsua izanen zenik, hainbeste elkartasun bilduko zuenik eta hain luzaz iraunen zuenik. Eta beharrik hala izan den. Izan ere, hiru hamarkada berantago, oraindik festa horren beharra baitugu Euskal Herriko xoko honetan gure hizkuntzak XXI. mende honetan iraun dezan nahi badugu.

    Beraz leloak bi mezu nagusi adierazten ditu : ikastolekiko elkartasuna eta euskararen zabaltzea.

  • LOGOA

    Logoa, Ikastolen Elkarteko grafista den Txema Urbinak du sortu. Seaskaren ikur den lauburutik abiatuz, eta abildua integratuz, 2015eko Herri Urratsen mezua laburbiltzen du. Laubura eta abildua, Euskal Herriaren iragana eta etorkizuna, bien arteko lotura euskara eta Euskal kultura direlarik. Abildua, haize errota edo eihera mugiarazten duen motorea bezala, Seaska lauburuaren bidez beti martxan adierazten duena, eta euskara lau haizetara, lurralde osora zabaltzeko beharra adierazten duena. Eta zailtasunen aitzinean, ikastolak, herritarrak bil gaitezen, indarrak batu ditzagun.

    Ondak edo uhinak sinbolizatzen dituzten marrazkiek, abilduari lotuak dira, mezu hedatzaile, hizkuntza hedat-zaile gaur egungo aro modernoan. Uhinak ere Senpereko lakuaren uraren oroigarri, heldu den maiatzaren 10ean sekulan baino gehiago Iparraldetik eta Hegoaldetik etortzeko gomita gisa.Tipografiak idazten ikasten ari den haur baten idazkera irregularra adierazten du, eta oroitarazten Herri Ur-rats ikastolen urteko festa nagusia dela, baina beste deus baino lehen, haurren besta.

  • Lehen hitzordua Baionan iraganen da 2015eko apirilaren 18an arratsaldeko 18:00tan. Egun hortan Euskal Herriko Bertso txapelketa 8 bertsolariak izanen dira Baionako antzokiko taula gainean. 2013ko abenduan, fnala handia iragan zen Barakaldoko BEC gunean 15000 presunen aurrean. Seaskaren ikasle ohia den Amets Arzallus Hendaiarra zen garaile distiratsua izan, Euskal Herriko txapelketetako historiako emanaldi ospetsue-nean . Apirilaren 18an beraz, 8 bertsolaririk hoberenak berriz lehiatuko dira : Amets Arzallus (ikasle ohia), Maialen Lujambio, Sustrai Colina (ikasle ohia ere), Igor Elorza, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beat Gaztelu-mendi et Unai Iturriaga. Esker bereziak eman behar dizkiegu zortzi bertsolariei, gaualdi hori heien iniziatiba izan baita osoki, heiek ere Ziburuko ikastola sutengatzeko zerbait egin beharra senditzen baitzuten. Gisa berean eskertu nahi ditugu Jean Ren Etxegaray eta Yves Ugalde hautetsiak, Baionako antzokia gure esku ezartzeagatik.

    BI HITZORDU MAIATZAREN 10a AITZIN

    Argi dugu aurtengo helburu guziak betetzeko Herri Urrats egun bakar batez eginez, ez dela aski izanen. Gisa horretan, eta ikastolek eman diguten lana betetzeko, Herri Urrats aitzin bi hitzordu proposatzen ditugu orain-danik Ziburuko ikastolarentzat aterabidea iraunkorra errealitate bilaka dadin.

    BERTSO SAIOA

  • Bigarren hitzordu nagusia apirilaren 23ko asteburan iraganen da Ordizian. Joan den abenduan jokatu zen Espainiako Ruby xapelgoko Hernani-Ordizia joaneko partidaren ondoren, (oroit dezagun ezustean Hernanik irabazi zuela), itzuliko partida izanen da Ordizian. Lehen patidan bezala, bigarrenenan ere sartzeen erdia Seaskari emanen zaio, Ziburuko lurra erosten laguntzeko.

    RUGBYA APIRILAREN 23AN